ARRATIA
arratiaeliza.blogspot.com
2022 Apirila Arratiako Kt 16. zenbakia
ERRAMUAK Garizuma astiro joan bada, Aste Santuan dana doa bizkor bizkor, astia hartu behar dogu astiro hausnartzeko egunotan gertatzen dana: Jesusen sarrera Jerusalenen ostean, ilunpearen nagusialdia heltzen da. Azken afaria bere ikaslekaz, bere jardunaren laburpena eta datorren bere heriotzaren aurrerapena. Getsemaniko otoitza, atxilotzea, Pedroren ukapenak, kurutzea eta heriotza. Pilatok eskuak garbitzen ditu, egia ukatu. Mendeetan zehar egia ukatzeak beti dakar sufrimendua eta heriotza. Errubakoek ordaintzen dabe hipokriten isiltasuna, indiferentzia. Gaur, eskatu daigun parkamena errubako askoren kondenagaitik. Hartu daigun konpromisoa gizarte eta mundu zuzenago bat egiteko, inor heriotzara ez kondenatzeko. Kurutzean josi eben Jainkoa sinisten dot. Jainko pobre bat, alboan pobreak dituan Jainko bat sinisten dot. Ezintasunaren Jainkoa sinisten dot. Pobrea, pobretua eta berbiztua!
Garizumaren azken aldera degu Erramu-eguna Jerusalenen Jesus sartzea adierazten diguna, guk erramuak bedeinkatzera eramaten dituguna: fedea duten guztientzako badauka laguntasuna. (Lazkao Txiki) https://youtu.be/81FlWoereGI
TOAILAREN IRAULTZA
EGUEN SANTUA AZKEN AFARIA: AGURRA ETA AGINDUA
Aditz bi, jarrera bi, jokarea bi alkar osagarriak daukaguz gaurko irakurgai honetan. Ulertu, ondo ulertu, eta egin, bete. Israelgo herriak ondo ulertu eben Egiptotik ihes egitearen sakoneko arrazoia, eta horrexegaitik gogoratu, ospatu eta gaurkotzen dau urteera ha. Korintoko alkarteak, eukaristian ospatzen zana ondo ulertu behar eban, ondo gaurkotzeko, eguneratzeko, kontraesanetan ez jausteko. Jesusen ikasleak ondo ulertu behar eben oinak garbitzearen ezaugarria, gero eurek euren artean bardin jokatzeko, maisuaren borondate betetzeko. Ulertu eta bete. Ulertu dogu? Beteko ete dogu? Jaunaren laguntzaz ziur baietz!
Azken afari ezkeroz, Jauna, gure janari Zu zera. Agindu gozoz lotu gintuzun zure Gorputza hartzera, Ogia bide gara iristen gure gorputzak lotzera, zuhaitz gerria adarrarekin bat egiten dan antzera. (Juan Mari Lekuona https://youtu.be/g0rYgYB_sWs )
BARIKU SANTUA
BURLAK ARREN, ISILIK KURUTZEAN. PARKATUZ HIL ZINAN. LAPUR ONA ONARTUZ. AITAGAN KONFIANTZA BETE BETEAN MANTENDUZ. BIZIAREN BIDEA DANORI ZABALDUZ Bariku santu egun honetan, dei berezia daukagu fededunok: hain maite izan eban ikaslearen begiez ikusi eta mirestu Jesusen Nekaldia. Jesusen sufrimendua, argi izan behar dogu hau, ez da bere izate hilkorraren, ahularen fruitu. Ez da gaixo baten ondorioa edota istripu bat. Gizakume batzuen indarkeriak hil eban Jesus. Jesus kurutzean irudi gogorra da, esanguratsua, gizakiak gizakien kontra egin hala daben ekintzaren ispilua, emoitza. Jesusen gainera dator indarkeria hori, eta Jesusek ez dau indarkeriaz erantzuten, maitasun osoaz baino. Jesusen jarrera eta keinuak, gaur egun ere, misterio eta itaun ditugu, indarkeriari erantzuteko modu aparta, jainkotiarra.
Zure besotan, oi Gurutzea, Hil zaiku Jesus maitea: Haren gurutze fikatzailea Ni naiz ni bekhatorea. (Donapaleu 1934) https://youtu.be/nnjMv71SAAk
ISILTASUNA. OTOITZA
ZAPATU SANTUA PAZKO EGUNSENTIKO KOPLAK
Hilobi bakar ta hiru andra hasi da egunsentia: andran bihotza maitez betea eta hutsik hilobia. Noiz egin jaku gaua eguna eta iluna argia? Noiz hasi jaku lurpetik bero gu laguntzen eguzkia? Gordeko ez dan eguzki barri azken gabeko bizia!
HILOBI BAKAR TA HIRU ANDRA H A S I D Akendu EGUN SENTIA: Kendu bildurra, lotsari A N Ddadin RAN B IHOTZA MAITEZ BETEA alaitu lurbira, ETA HUTSIK HILOBIA. gorroto eta NOIZ E Gbanatzen I N J A K U deuskun GAUA EGUNA guzurra bota E T Aazpira. ILUNA ARGIA? Berton N O I ZezHdatza A S I J AKristoren K U L U R Pgorputz ETIK BERO G Uhutsik L A G Udira, NTZEN EGUZKIA? hilobiak G O bilatu RDEKO E Z herrian DAN EGUZKI BARRI hobe gure AZKEN GABEKO BIZIA! lagun artean begira, errukiaren bideak jaso K E N D U BKristo I L D U Rbizi R A ,da! KENDU LOTSARI kantatuz: ALAITU DADIN LURBIRA, GORROTO ETA BANATZEN DEUSKUN Lukas 24,1-12 GUZURRA BOTA AZPIRA. BERTON EZ DATZA KRISTOREN GORPUTZ HILOBIAK HUTSIK DIRA, HOBE BILATU GURE HERRIAN LAGUN ARTEAN BEGIRA, ERRUKIAREN BIDEAK JASO KANTATUZ: KRISTO BIZI DA! LUKAS 24,1-12
P A Z K O
D O M E K E A
BIZTU DA KRISTO, ALELUIA!
Joan jakun garizuma Heldu jaku poztasuna: Kristo biztuta, kendu bildurrak Zabal maitasuna. Errukiaren argia Pazko gabeko suzia Kristoren argiz jantzi gaitezen zabalduz grazia. Jesusek eban ustea Lora fruitu egitea Errukitsuak izan gaitezen Jesus da bidea. Errukiaren fruitua Asetzea gosetua Egarri dana lagundu eta Arrotza_onartua Erropak biluziari Bisitatu gaixoari Barri onaren erruki hori ekintzaz ageri. Hildakoa lurperatu Etxekoari lagundu Asmo hutsetan ez geratzeko berbok gogoratu. Joan jakun garizuma Heldu jaku poztasuna: Kristo biztuta, kendu bildurrak Zabal maitasuna. Errukiaren argia Pazko gabeko suzia Kristoren argiz jantzi gaitezen zabalduz grazia. Doinua: Mendian gora haritza (Imanol)
P
z a
ko
r o z
n o i
! k a