G ogoetak
Harrobitik periferiara: euskal herri txikien pastorala JOSE MARI KORTAZAR*
B
eti izan dira krisi sasoiak, garaiak. Bibliako lehen liburuan, Hasierako liburuan, Faraoiak eta Josek amets baten gainean dihardute berbetan: “Faraoiak Joseren bila joateko agindu zuen eta berehala kartzelatik atera zuten. Bizarra moztu, arropak aldatu eta faraoiagana eraman zuten. Honek esan zion: –Amets bat izan dut, eta ez dut inor aurkitu esanahia argitzeko gauza denik. Ametsa entzun orduko, ba omen dakizu zuk haren esanahia. Josek ihardetsi zion: –Nik ez, faraoi jauna; Jainkoak berak emango dizu erantzuna zeure onerako. Faraoiak kontatu zion: –Nire ametsean, Nilo bazterrean nengoela, zazpi behi guri eta eder ibaitik atera eta larrean hasi ziren. Ondoren, beste zazpi behi itxura txarreko eta argal atera ziren. Haiek bezain eskasik ez zen inoiz ordu arte ikusi Egipto lurraldean. Behi argal eta eskas hauek, ordea, lehengo zazpi behi guriak irentsi zituzten. Eta, sabelean eduki arren, ez zitzaien igartzen, lehen bezain itxura txarra baitzuten. Une horretan esnatu nintzen. Amets egin nuen berriro: gariaren gerri beretik zazpi galburu aletsu eta eder erne ziren. Ondoren, beste zazpi galburu erne ziren: zimel, mehar eta haize erreak ihartuak. Zazpi galburu mehar hauek irentsi egin zituzten beste zazpi eder haiek. Azaldu dizkiet aztiei ametsok, baina ezin izan dit inork berorien esanahia adierazi. Josek esan zion faraoiari: * Teologian lizentziatua. Arratiako parrokoa. Igorre
27
Gogoetak
Jose Mari Kortazar
–Bat bera dira, faraoi jauna, zure ametsak: Jainkoak zer egingo duen jakinarazten dizu. Zazpi behi ederrak zazpi urte dira, zazpi galburu ederrak bezalaxe, bat bera baita bi ametsen esanahia. Hauen ondoren etorritako zazpi behi eskas eta argalak ere zazpi urte dira, eta zazpi galburu mehar eta haize erreak ihartuak beste zazpi urte: zazpi gose-urte� (Hasiera 41, 14-27). Zazpi behi argalek 7 behi lodi jaten zituzten amets hartan. Inork ezin asmatu ametsaren esangura eta azkenean Jose da azalpena ematen duena. Behi bakoitza urte bat zen. Lodiak ugaritasuna eta aurrerapena adierazten ditu; argalak, gosea eta eskasia, urte ederrak ahaztaraziko edo jango dituztenak. Krisi bakoitzak bere eragina izan du gure herrietan. Lehen, oinez edo tranbian fabriketara, herriak hutsituz. Orain, kontrako joera ere bada. Batzuk guregana datoz lasaitasun bila, beste batzuk etxeak merkeago direlako. Herriko bizimoduak baditu bere bentajak. Auzotarren bizimodua, izateko eta bizitzeko modua. Agur esateko ohitura. Bentana bat luzaro itxita badago arduratu, erosketak eramateko lagundu, auzokoari lagundu soloan edo ortuan, gaixoa bisitatu. Umeak ere gure herri txikietan libreago dabiltza kalean eta naturarekin harremanean. Olgetako beste era bat.
Dena ez da argi. Ardurak ere badira Erdera zelan nagusitzen den gure plazetan, gure umeengan. Betiko bide zabal batzuk orain itxita ikusten ditugu. Ondareari begira, pintadak ermitetan edo fracking-aren arriskua gure inguruan. Nekazari eta laborarien zahartzea, ordezkapen naturala egiteko arazoak. Elizak ere hiri handien aldeko apustua eginik, herri txikiak bigarren mailan itxita, bide berriak zabaltzeko beldurretan. Gizarte mailan eman den aldaketa hau, Eliza mailan ere ez ote da heldu? Ez ote gara behi argalen sasoian, garaian? Behi argalak, eremu eskasak. Harrobia izan ditugu landa-eremua eta herri txikiak bokazioetan. Laikoak, fraide eta mojak, abadeak eta apaizak. Gaur egun hutsune handiak daude euren pastoraltzan: pertsonak, eragileak, proiektuak, esperientziak...
28
Harrobitik periferiara: euskal herri txikien pastorala
Gogoetak
Zelako pastorala? Mezatara mugatzen ez dena. “Hori esan eta gero, erantsi behar dut Eliza batik bat liturgian gauzatzen den arren, ez dela horretara mugatzen. Misio, kerigma, diakonia, kritika eta eragimen politikoa ere bada Eliza”1. Argi dago hau ez dela parrokia edo parrokia multzo batera mugatzen, tokiko Elizari edo Eliza partikularrari dagokiola. Argi dago, aldi berean, hortxe zegoela helburu argia. Arratian, garai hartan, ez zen liturgiara bakarrik mugatzen pastorala, ezta herrierlijiotasuna laguntzera ere. Herrien egoera kontuan harturik, ahalegin handia egin zen pastoral misiolari zabal hori hedatzen. Adibide ditugu Zulaibar Lanbide Heziketa zentroa, garai hartan pioneroa edo aitzindaria, hainbat arratiar gaztearen hezkuntza eta bokazioa lantzen lagundu zuena. Hortxe dago Arana aldizkaria, gizartearen egoeran sakontzeko akuilu eta tresna. Hor dago abade batzuen eraginez militantzia politikoan sartu ziren askoren aukera. Eta ezin utzi aipatu gabe enpresa kooperatibo batzuen hasieran abade batzuen laguntza gazte laikoei. Gerra aurreko girora jauzi egiten badugu, 1930. urtean Zeanurik 2300 bizilagun zituen. 1935eko udan, Zeanurin, bertako sei seme apaiztu ziren egun berean. Hori dela eta, liburuxka bat kaleratu zen eta bertan herriko 276 seme-alaben izenak ageri ziren, denak apaiz, fraide edo moja. Inoiz “herri lebitikoa” ere deitu zitzaion horregatik. Gerra aurretik, Arratiako Artean Begoñako Andra Mari Seminarioa jarri zen; 1922-1936 urte artean bizi izan zuen lehen aldia. Gerra ostean, bigarren bizialdi bat izan zuen, 1944-1953 urte bitartean. Honek ere izango zuen eraginik bailarako mutilen heziketan eta bokazioan. Bitxikeria moduan gogora dezakegu lehen etapan laugarren kurtsoko ikasleek Euskal Gramatika izeneko asignatura zutela, asteazken eta larunbat arrastietan. Bigarren etapan, gerra ostekoan, asignatura hau ez da ageri. Sasoi berriagoetan, Bizkaiko Eliz Batzar Nagusia zela eta, boluntario laikoen talde-lan handia izan zen: formazio sakondua, boluntarioak prestatu, ardurak hartu apaiz eta fraideekin batera. Gaur egun, apenas dago abaderik igandetako meza bakarra bermatzeko, eguneroko meza desagertu da parrokia gehienetan, herri-erlijiotasuna laguntzeko ere ara1 Y. CONGAR, « Réflexions et recherches actuelles sur l'assemblée liturgique », Maison-Dieu 115, 1973, 7.or., aip. in J.M. de LACHAGA, Église particulière et minorités ethniques, Paris 1978, 196. or.
29
Gogoetak
Jose Mari Kortazar
zoak dira. Diakoniaren auzia laikoen esku geratu da, Caritasen laguntzaz batez ere. Gizarte-eragina, kritika, eragimen politikoa... horiek joan ziren.
Zer gertatu da? Zein arazo dago? Lachagari jarraituz, tokiko Elizari edo Eliza partikularrari dagokion eskema egoki dezakegu landa-eremuetara. Berbaz berba ezin dugu aplikatu, baina bai ardatz nagusiak, norabide argienak aprobetxatu. Hark bost pausu zehazten zituen: 1. Ebanjelizazioan herriaren hizkuntza partikularraren aukerak zeregin nahi eta nahi ezkoa dauka. 2. Kultura erlijioso indigena baten beharrizana edo premia. 3. Laguntzaile indigenen beharrizan edo premia. Katekistak, arduradunak, eragileak. 4. Arlo katolikoa. Kristau elkarteak, aldi berean ongi errotuak, sustraituak bere herrian, eta nahiko zabalak, nahiko katolikoak. 5. Sinodoen praktika, aukerak adostu eta arazoak konpontzeko2. 1. Hizkuntza propioa Zelan galdu den ardura hau! Gure aurrekoak egindako lan erraldoi hartatik bizi gara oraindik neurri handi baten. Liturgian, Orduen otoitzean, kantuan, Biblian… Bizkaian ari da talde bat materialak euskaratzen. Apaizei eurei bideratutako lana ederra da; laikoen behar izanak asetzeko falta da oraindik3. Lehen abadegai edo apezgaiak euskaraz jabetzeko aukera argia zegoen. 1974/75 ikasturtetik aurrera abade izango direnei Bizkaian euskara jakitea eskatuko zaie4. Hau, gaur egun, abade-eskasiagatik, apaizen adin nagusiagatik eta seminario berriaren norabideagatik, hau zeharo galdu da. Gaur egungo apaiz berri askok meza eman dezakete euskaraz, baina ez dira gauza pastoralaren beste arloak euskaraz naturaltasunez jorratzeko. 2 J.M. de LACHAGA, Église particulière et minorités ethniques, o.c., 194-212 or. 3 Jose Mari KORTAZAR & Anjel Mari UNZUETA, Liturgia euskaraz. Egindakoa eta egitekoa, Bilbo, DDB, 2004. 4 J.M. de LACHAGA, Minorités nationales et liturgie romaine. L'exemple de la liturgie en basque, Paris 1979, 84. or. Bilboko Boletina 1973. azaroa, 53. or.
30
Harrobitik periferiara: euskal herri txikien pastorala
Gogoetak
Itzulpenen urrezko sasoian lan erraldoia egin zen Euskal Herrian liturgiako testuak euskaratzen eta euskalduntzen. Iturri hartatik jarraitzen dugu edaten. Euskal Herri mailan emandako ahalegin serio eta emankorra izan zena. Eskertzekoa. 2. Kultura erlijioso baten premia Herri-erlijiotasunaren arazoa. Berau definitzerakoan ere bigarren mailakotzat hartzeko arriskua dugu. Zein da herri-erlijiotasuna? Klero eta apaizena ez dena, ilustratua ez dena, herritar ilustratuena ez dena...? Inoiz pentsatu izan da herri pobre edo bigarren mailakoarena zena. Hau ez da guztiz egia. Ez dira beti pobreenak erlijiotasun honen ardura aurrera eramaten dutenak. Inoiz bada herriko ilustratuek apaizei edo kleroari aurre egiteko erabilia ere. Herriaren adierazpen erlijiosoaz egiten dugu hitz. Baina ez herri pobretuena bezala kontuan hartuz. Egiazko kultura bat da, pentsatzeko, sentitzeko eta jarduteko era bat. Kultura guztietan bezala badauka bere transmisioa, beti pastoral-eragile ofizialak (apaiza, fraidea, katekista...) egiten duena, inoiz bere aurka ere bai. Herri erlijiotasunak aukera bat egiten du, bertako kulturari atsegingarri zaizkiona, eta aukeratua berrinterpretatu egiten da5. Kontrolatzen ez dena izanik, susmagarritzat ere hartua izan da. Baina baditu bere aukerak, herriaren arima agertzea bezala, bere baloreak, alde onak. Munduko errealitate guztiak legez, anbiguoa izango da, izango ditu bere argi ilunak. Gizarte sekular honetan herri-erlijioak sustraia ematen dio fedeari. Pastoral-eragileak erre ditzake, herria entretenitu, fedea eta Eliza barregarritzat edota antzinakotzat agertu. Baina herri-erlijiotasunak Elizari kultura eta mundu-kutsua ematen lagunduko dio, aldi berean, herri-erlijiotasun hori ebanjelizatuz. Horretarako presentzia, harrera, epaitu barik ondoan egotea, horiek denak behar dira eta beti ezin dira liberatu holako pastoral-eragileak, laikoak, fraide, moja edo apaizak, katekista edo boluntarioak. 5 M. NARANJO, koord., La cultura popular en el Ecuador, XI. liburukia, Quito 2004, 135-139 or.
31
Gogoetak
Jose Mari Kortazar
3. Laguntzaile eta eragile indigenak Gotzainaren ministeriotik hasita. Jaunaren Hitzak, lehendabizi, onartua eta barruratua izan behar du. Sakondua. Gotzainak zeregin honetan herriari laguntzeko, nahi eta nahi ezkoa izango du, bidalia izan den herriaren hizkuntza edo hizkuntzak ezagutzea. Hizkuntza baten alde egiten badu, konturatuta edo konturatu gabe, diskriminazio-eragile bihur daiteke, arrazismo kultural baten eragilea6. Christus dominus 18an, Gotzainari eskainitako Vatikano II. Kontzilioko dekretuan, argi uzten dio aparteko ardura hartzea pastoral-zaintza arrunta jaso ezin duten eliztarrekin. Hortxe daude gutxiengoak arazo sozial, linguistiko edo etnikoengatik. Landa-eremu eta herri txikietako eliztar euskaldunek birritan izango dira premia horren subjektuak. Konstantinoplako I. Kontzilioak ere, 381. urtean, argi eskatzen zuen gotzainak lurraldekoa izan behar zuela jatorriz, eta hau ezinezkoa balitz, adibidez herri paganoen ebanjelizazioaren hasieran, jarraitu beharko lituzke asaben ohitura eta usadioak7. Misioetara bidaliak direnei, bertako hizkuntzaz erraztasunez jabetzeaz gain, tokiko herrien kultura eta ohituraz jabetzeko deia egiten die Vatikanoko II. Kontzilioak (Elizaren misio-ekintzari buruzko dekretua, Ad Gentes divinitus 26). Gotzainak, bertako hizkuntza, ohituraz eta arimaz jabeturik, berak izan beharko luke elizbarrutiko katekesian, seminarioan, kurian, elizbarrutiko antolakuntzan bertako hizkuntza edo hizkuntzak kontuan hartzeko eragile eta berme, akuilu. Gotzainak bere elizbarrutiko hizkuntza bera duten beste elizbarrutietako gotzainekin lankidetzan aritu beharko luke. Ur sakonak ditugu hauek gure Euskal Herrian. Hemen aldizkariak ere gai hau behin baino sarriago erabili izan du. GotzainKonferentzia eskatua, beharrezkoa, ukatua. Gai larria bezain erantzun gabea. 4. Tokiko gogoeta teologikoa Ebanjelizazioaren premiei erantzuteko tokiko gogoeta teologiko bat behar da. Langile munduan, etorkinen munduan, kartzela munduan pastoral bat aurrera 6 J.M. de LACHAGA, Église particulière et minorités ethniques, o.c., 222. or. 7 J.M. de LACHAGA, Église particulière et minorités ethniques, o.c., 228. or.
32
Harrobitik periferiara: euskal herri txikien pastorala
Gogoetak
eroan behar bada, landa-eremu eta herri txikietan ere pastoral berezi baten premiaz ari gara. Eliztar horiek euskaldunak badira, arlo bikoitz baten gainean ari gara. Gakoa ez litzateke fedearen edukia egokitzea herri bakoitzaren izaera eta barruko naturan, bere interesen arabera azaltzea baino. Euskaratu bakarrik ez, euskaldundu ere bai. Kristau elkarte bakoitzak ere aberats dezake bere gogoeta fedearen iturri nagusiekin elkarrizketan: Biblia, Kontzilioak, Eliz Gurasoak. Herri guztiek hartu dute fedea besteengandik. Eta eurek ere gogoeta partikularra garatu zuten. Gogoeta hau norabide bitan egin beharko litzateke, Eliza unibertsalarekin elkarrizketan, eta Salbamen Historian herri horren lekua hartuaz ere bai. Hau hurrengo puntuan sakondu beharko genuke. 5. Arlo katolikoa Hau behin eta berriz kontuan hartu beharko genuke. Eliza Unibertsalarekin elkarrizketan. Ez gara bertan luzatuko. 6. Sinodoaren bidea eta indarra Lacahagaren gogoetaren ekarpen nagusia nire ustez8. Bizkaian Batzar Nagusia garatu zen garaia mugarri bat izan da elizbarrutiko historian, bai metodoagatik, bai edukiagatik. Gero, eliz joeraren indarrez gure artean oso gutxi landu den tresna, Elizaren historian oinarri handia bezain sakona duena. Arazo larrietan batez ere, Sinodo baten egiteak berak konponbidean jartzen du Elizbarrutia. Landa-eremu eta herri txiki, euskaldun edo erdaldun, bere tokia izango lukete gogoeta sinodal horretan. Horretarako sinodoaren estiloa eta praktika berreskuratu beharko litzateke. 8 J.M. de LACHAGA, Église particulière et minoritÊs ethniques, o.c., 248. or.
33
Gogoetak
Jose Mari Kortazar
Iratzeder, 1960 Vatikanoko II. Kontzilio Ekumenikoaren aurretik, gai honi oratuz, hitzaldi aitzindaria eskaini zuen Iratzederrek Tolosan, bertako ikasle euskaldunei9. Aspaldiko testua izanagatik, badauka zer aprobetxatu gaur egun ere. Bere deia bikoitza da: Euskal Herriari emanak bizi, kristauak garenez, eta munduari edo Jainkoari emanak bizi, euskaldunak garenez. Pista praktiko batzuk ere eskaintzen ditu, espiritualtasuna eta herrigintza lotuz: - apaltasuna, herriaren eskolatik ikasteko, hizkuntza bera, bere arima... - ikerketa eta konkista, bakoitzaren lan eta bizitzan euskal sena txertatzeko. - maitasuna eta zuzentasuna, euskal senidetasun edo fraternitatea lantzeko, gure herriaren historia salbamen-historiaren maila bezala onartuz. Adibide asko jartzen ditu, batzuk herri-lagun ezezagun eta anonimoak, besteak euskal seme-alaba prestuak, euren artean Xabierreko Frantzisko. Berak proposatzen duena ez da fede indibidualista tradizionala, sakramentuetan eta aginduak betetzean konforme geratzen dena. Baina aldi berean baiezta dezakegu, ez dela katolizismo sozial hutsa ere berak proposatzen duena, etniaz ahazten den progresismo bat.
Ebanjelioaren poza Frantzisko Erromako gotzainak bere Ebanjelioaren poza idazkian ere ematen dizkigu ohar batzuk gai honetan oso interesgarri direnak. Periferietara heltzeko deia Gaur egun Jesusen “Zoazte” horretan daude Elizaren ekintza misiolariaren egoera eta erronka berriak, eta denok gaude deituak “irteera” misiolari berrietara (...) Kristau bakoitzak eta elkarte bakoitzak bereizi beharko du Jaunak eskatzen diona, denok gaude deituak inbitazio hori jasotzera: gure erosotasunetik eta Ebanjelioaren argia behar duten periferia guztietara eramatera (20).
Ebanjelio bakarra kultura askotan Elizaren historian ikus dezakegunez, kristautasunak ez du eredu kultural bakarra (116).
9 X. DIHARCE, “Au service de la vocation du Peuple Basque”, Othoizlari 26, 1961eko urtarrila, 325335 or., in J.M. de LACHAGA, Minorités nationales et liturgie romaine. L’exemple de la liturgie en basque, Paris, 1979.
34
Harrobitik periferiara: euskal herri txikien pastorala
Gogoetak
Enkarnazioaren printzipio teologikoa darabil Frantziskok honi eusteko (117), eta Europako Elizek historiako une zehatz batean adierazi dutena ez da Jaunaren Hitza, alda ezina (ikus 118 eta 129). Herri txikien handitasuna Ondarea dira gure herri txikiak. Frantzisko Aita Santuak bere Ebanjelioaren poza eskutitzean hauxe diosku: “Herri horretan, fedearen argipean, txikiak baina indartsuak Jaunaren maitasunean, Asiseko Frantzisko legez, kristau guztiak gara deituak bizi garen herri eta munduaren hauskortasuna jagotera (216)�.
Hauskorra da gure kultura, hauskorra da gure herri txikien bizitza. Deia guztiontzat dago zabalik. Ez gaitezen erori nire ezagun batek ironiaz esan zidanean: “Etorkina izan nahi nuke Bizkaiko Elizan. Kurian etorkinen pastorala lantzeko departamendua edo omen dute... Euskaldunok ere etorkin izan beharko ote landaeremuko pastorala eta pastoral euskalduna aintzat hartua izan dadin? Etxean arrotz?�.
Pista batzuk landa pastoralaren espiritualtasuna lantzeko 1. Egin beharra dela dakiguna egiten jarraitu, egin behar delako, beste arrazoi barik. 2. Garela diogun bezalako pertsonak bihurtu. Garela idaztietan diogun eta aldarrikatzen dugun bezalako Eliza bihurtu astiro, samurtasunez, konkistaz, apaltasunez. 3. Geure buruarekin zintzoak, leialak izan, kostua kontuan hartu barik. 4. Aurrera jarraitu, ikusten eta ukitzen ez diren irabaziak lortu barik bada ere. Gure gizartean arrakasta irabaziekin lotzen da. Berez gauza txarra ez dena, absolututzat harturik, ebanjelioaren bidetik desbidera genezake, eta gure pastoral amets, asmo eta ekintzak urrundu. Ermitatxo baten jaia laguntzea edo amona baten hileta ospatzea, hiru-lau gaztetxoren taldeari ideiak ematea edota guraso batzuekin formazioan ahalegintzea, gaur egungo Elizan ez daude modan. Ez dira aintzat hartuak izango. Presentzia bera ere hiriburutik egiteko tentaldia hor izango da, borondate ona eskertuz. Funtzionatzen duena egiten dugu, programatzen dugu gure ebanjelizazio planetan, ez beti egin beharko genukeena. Eta planak, asmorik onenarekin ere, gaur egungo eskasia pastoralekin, normalean hiriburutik egiten dira. Landa-eremu eta herri txikietan bizi eta pastoralean ari diren katekista eta irakurle, guraso eta
35
Jose Mari Kortazar
Gogoetak
Caritaseko kide, ermitazain eta eliz garbitzaileen ahotsak indar gutxi dauka, aintzat hartua ere bada. Bai, beldur barik esan dezakegu, landa-eremu eta herri txikietako pastorala harrobi izatetik periferia izatera igaro dela gure Elizan. Aldaketa hori emateko sasoia izango ote dugu oraindik?
Bibliografía J.M. de LACHAGA, Église particulière et minorités ethniques, Paris 1978 M. NARANJO, koord., La cultura popular en el Ecuador, XI. liburukia, Quito 2004
36