Mateorekin otoitzean
Uribarriko Andra Mari Eliza Durango 2007
Š Uribarriko Andra Mari Eliza ISBN: 978-84-96536-84-5 Lege Gordailua: Diseinua, maketazioa eta ekoizpena: Joseba Berriotxoa - www.erroteta.com Inprimaketa: Argitalpena:
Uribarriko Andra Mari Eliza-2007 Kanpatorrosteta, 9 48200 DURANGO Bizkaia Tel.: 94 620 00 98 www.tabira.tk
Printed in UE. Galarazita dago liburu honen kopia egitea, osoa nahiz zatikakoa, edozein modutara delarik ere, edizio honen Copyright-aren jabeen baimenik gabe.
Mateorekin otoitzean
Uribarriko Andra Mari Eliza Durango 2007
Aurkibidea Abendualdia....................................................................... Abendualdiko I. domekea ............................................. Abendualdiko II. domekea ............................................ Abendualdiko III. domekea .......................................... Abendualdiko IV. domekea ...........................................
7 9 12 15 18
Gabon aldia ....................................................................... Familia Santua: Jesus, Maria eta Jose ............................. Gabon osteko II. Domekea............................................ Jaunaren Agerkundea .................................................... Jaunaren Bateoa ............................................................
21 23 26 30 33
Garizumea .......................................................................... Garizumako I. Domekea ................................................ Garizumako II. Domekea............................................... Garizumako III. Domekea ............................................. Garizumako IV. Domekea .............................................. Garizumako V. Domekea ............................................... Jaunaren Nekaldiko Erramu Domekea ...........................
37 39 42 44 48 52 56
Pazkoaldia.......................................................................... 69 Jaunaren Biztuerako Pazko Domekea. Pazko-Eguneko Meza .............................................................................. 71 Pazkoaldiko II. Domekea .............................................. 74 Pazkoaldiko III. Domekea ............................................. 77 Pazkoaldiko IV. Domekea.............................................. 81 Pazkoaldiko V. Domekea ............................................... 84 Pazkoaldiko VI. Domekea ............................................. 87 Jaunaren Igokundea ...................................................... 89 Pazkoaldiko VII. Domekea ............................................ 92 Pentekoste Domekea ..................................................... 94 Hirutasun Guztiz Santua. Pentekoste-Osteko Domekea . 97 Kristoren Gorputz-Odol Santuak.................................... 100
6
Urtean zeharreko domekak ............................................. Urtean Zeharreko II. Domekea ...................................... Urtean Zeharreko III. Domekea ..................................... Urtean Zeharreko IV. Domekea ..................................... Urtean Zeharreko V. Domekea ...................................... Urtean Zeharreko VI. Domekea ..................................... Urtean Zeharreko VII. Domekea.................................... Urtean Zeharreko VIII. Domekea................................... Urtean Zeharreko IX. Domekea ..................................... Urtean Zeharreko X. Domekea ...................................... Urtean Zeharreko XI. Domekea ..................................... Urtean Zeharreko XII. Domekea.................................... Urtean Zeharreko XIII. Domekea................................... Urtean Zeharreko XIV. Domekea ................................... Urtean Zeharreko XV. Domekea .................................... Urtean Zeharreko XVI. Domekea................................... Urtean Zeharreko XVII. Domekea ................................. Urtean Zeharreko XVIII. Domekea ................................ Urtean Zeharreko XIX. Domekea................................... Urtean Zeharreko XX. Domekea .................................... Urtean Zeharreko XXI. Domekea................................... Urtean Zeharreko XXII. Domekea ................................. Urtean Zeharreko XXIII. Domekea ................................ Urtean Zeharreko XXIV. Domekea................................. Urtean Zeharreko XXV. Domekea .................................. Urtean Zeharreko XXVI. Domekea ................................ Urtean Zeharreko XXVII. Domekea ............................... Urtean Zeharreko XXVIII. Domekea .............................. Urtean Zeharreko XXIX. Domekea ................................ Urtean Zeharreko XXX. Domekea.................................. Urtean Zeharreko XXXI. Domekea ................................ Urtean Zeharreko XXXII. Domekea ............................... Urtean Zeharreko XXXXIII. Domekea ............................ Jesu Kristo Gure Jauna, diran Guztien Erregea. Azkenengo Domekea Urtean Zehar ...............................
103 105 107 110 113 115 118 120 123 125 127 130 133 135 137 140 143 146 148 150 152 155 158 160 163 166 169 172 175 178 180 183 186 189
ABENDUALDIA
Prestau gaitezan badator jauna ABENDUKO 1.
DOMEKEA
9
ABENDUALDIKO I. DOMEKEA Jaunak herri guztiak batzen ditu bere erreinuan, betiko bakea gozatu dagien. Isaias Profetearen liburutik (Is 2, 1-5) Isaiasek, Amosen semeak, Judari eta Jerusalemi buruz izandako ikuskaria: Azken egunetan, Jaunaren etxea dagoan mendia mendi guztien buru ezarriko dau Jaunak, muino guztien gainetik jasoko da; nazino guztiek hara joko dabe eta herri asko joango da bertara, esanez: “Zatoze, igon dagigun Jaunaren mendira, Jakoben Jainkoaren etxera: Berak erakutsiko deuskuz bere bideak, eta gu Haren bidezidorretan ibiliko gara; Siondik urtengo dau-eta legeak eta Jerusalemetik Jaunaren berbeak�. Berak epaituko ditu nazinoak, auzira ekarriko herri guztiak. Golde bihurtuko dabez ezpatak eta igitai lantzak. Ez dau herrik herriren aurka ezpatarik jasoko, ez dira gudurako barriro trebatuko. Zatoz, Jakoben herri, gabilzan Jaunaren argitan.
10
Erantzun-salmoa Sal 121, 1-2. 4-5. 6-7. 8-9 BAGOAZ
POZIK J AUNAREN ETXERA .
Ha poza nirea, esan eustenean: “Bagoaz Jaunaren etxera”. Oraintxe gure oinak heldu dira, Jerusalem, zure atarira. R/. Leinuak, Jaunaren leinuak, hara igoten dira, Israelen lege danez, Jaunaren izena ospatzera. Han dago jarririk auzi-mahaia, Davideneko mahaia. R/. Eskatu egizuez Jerusalementzat bakerako diranak: “Nasai bizi beitez zu maite zaituenak. Izan bedi bakea zure harresietan, nasaitasuna zure jauregietan”. R/. Nire anaia eta lagunakaitik, hau dinot: “Bakea zugaz”. Jaunaren, gure Jaunaren, etxeagaitik, ondasunak opa deutsudaz zuri. R/. Hurrean dogu gure salbamena. San Paulo Apostoluak Erromatarrei (Erm 13, 11-14) Senideok: Ohartu zaiteze zein sasoitan bizi zareen. Izan ere, ordua da lotatik esnatzeko, sinisten hasibarri haretan baino hurrago dogu-eta orain gure salbamena. Badoa gaua, gainean dogu eguna; kendu dagiguzan, beraz, ilunpetako egintzak eta jantzi argitako armak. Gabilzan jator, egun-argiz lez: ez jan-edankerietan eta mozkorkerietan, ez lohikerietan eta neurribakokerietan, ez hasarre eta norgehiagokerian. Hartu egizue Jesu Kristo Jauna soineko, eta ez ibili grina txarrak asetu guran.
11
Zagoze zuhur, prest egon zaitezen. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 24, 37-44) Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: “Noeren sasoian lez jazoko da Gizonaren Semearen etorrerakoan ere. Uholde aurreko egunetan, jan-edanetan ebilen jentea, eta ezkondu egiten ziran gizon-emakumeak, Noe ontzian sartu zan eguneraino; eta ez ziran konturatu, uholdea etorri eta guztiak eroan zituan arte. Holan izango da Gizonaren Semearen etorrerakoan ere. Orduan, gizon bi izango dira soloan: bata hartu egingo dabe eta bestea itzi; emakume bi ibiliko dira errotarrian: bata hartu egingo dabe eta bestea itzi. Zagoze zuhur, ez dakizue-eta zein egunetan etorriko dan zuen Jauna. Hartu hau gogoan: etxeko nagusiak baleki gaueko zein ordutan etorriko dan lapurra, zuhur egongo litzateke eta ez leuke bere etxea zulatzen itziko. Egon, bada, prest zuek ere, gitxien uste dozuen orduan etorriko jatzue-eta Gizonaren Semea�.
12
ABENDUALDIKO II. DOMEKEA Zuzen erabagiko dau apalaren auzia. Isaias Profetearen liburutik (Is 11, 1-10) Egun haretan, kimu bat sortuko da Jeseren zuhaitz-hondotik, muskil bat erneko haren zuztarretik. Haren gainean Jaunaren espiritua kokatuko da: jakituria eta adimen-espiritua, kontseilu- eta sendotasun-espiritua, ezaguera- eta Jaunaganako begirune-espiritua. Jaunaganako begirunea izango dau pozbide. Ez dau auzia itxuraz bakarrik erabagiko, ezta epaituko ere entzuten dauanaz. Zuzen erabagiko dau behartsuaren auzia eta zuzenbidez epaituko herriko apalak. Bere ahoko zigorraz joko ditu gogorrak, bere ezpanetako arnasaz hilgo gaizkileak. Zuzentasunak eta leialtasunak inguratuko dabe, gerrikoak gerria lez. Otsoa bildotsagaz biziko da, lehoinabarra bildotsagaz etzungo, txekorra eta lehoikumea alkarregaz larratuko dira, eta umetxo bat izango dabe artzain. Behia eta hartza batean larratuko dira, hareen umeak alkarregaz etzungo; lehoiak lastoa jango dau, idiak lez. Bularreko umeak suge-zulo gainean jolastuko dau, eta bularra itzi barriak suge gorriaren zuloan sartuko dau bere eskua. Nire mendi santu osoan ez dau inork kalterik, ez hondamenik egingo, Jaunaren ezagueraz beteko da-eta lurraldea, itsasoa urez beterik dagoan lez. Egun haretan, Jeseren zuztarreko muskila
13
herrien ikurrintzat jasoko dabe; herriak haren bila etorriko dira, eta ospetsua izango da haren egoitza. Erantzun-salmoa Sal 71, 1-2. 7-8. 12-13. 17 Z UZENTASUNA
GARATUKO DA HAREN EGUNETAN ,
ETA BAKEA UGARI BETIEREAN .
Emoiozu, Jainko, zeure auzia erregeari, zeure zuzentasuna errege-semeari. Zaindu begi zure herria zuzentasunez, eta zure gizajoak zuzenbidez. R/. Zuzentasuna garatuko da haren egunetan, bakea ugari iretargia amatau artean. Nagusi izan bedi itsasotik itsasoraino, Ibaitik lehor-mugaraino. R/. Onik atarako dau-eta oihuka diharduan jente xehea eta laguntzailerik ez dauan dohakabea. Apalarentzat eta behartsuarentzat izango dau errukia, salbatuko dau behartsuen bizia. R/. Betiko izan bedi haren izena, eguzki-argia adina haren izenaren iraupena. Lurreko leinu guztiak haregan izango dira bedeinkatuak, herri guztiek dohatsu autortuko dabe ha. R/. Kristok gizon-emakume guztiak salbatzen ditu. San Paulo Apostoluak Erromatarrei (Erm 15, 4-9) Senideok: Liburu Santuetan idatzita dagoan guztia gure ikasbiderako idatzi eben, geure eroapenaz eta Liburu Santuek emoten deuskuen adoreaz itxaropena izan dagigun. Eroapenaren eta adorearen iturri dan Jainkoak emon deizuela alkarregaz iritzi bereko izatea, kristauei dagokien lez, bihotz batez eta aho batez goratu dagizuen Jainkoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita.
14
Holan, bada, egiozue alkarri harrera ona, Kristok zuei harrera ona egin deutsuen lez, Jainkoaren aintzarako. Hau dinotsuet: Jesu Kristo juduen zerbitzari egin zan, asabei egindako agintzariak beteten dituan Jainkoaren leialtasuna egiaztatzeko, eta harrera ona egin eutsen jentilei, Jainkoari, beraren errukiagaitik aintza emon deioen. Honan dino-eta Liburu Santuak: Ospatuko zaitut nazinoen artean, Jauna, goratuko dot zure izena. Bihozbarritu zaiteze, hurrean da-eta zeruetako erreinua. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 3, 1-12) Egun hareetan, Joan Bateatzailea Judeako basamortuan agertu zan, iragarriz: “Bihozbarritu zaiteze, hurrean da-eta zeruetako erreinua”. Joan honi buruz esan eban Isaias profeteak: “Berba batek oihuka dihardu basamortuan: Prestatu bidea Jaunari, zuzendu bidezidorrak Hari”. Joanek gamelu-narruzkoa eban jantzia, eta gerrian narruzko uhala; matxinsaltoak eta basaeztia ebazan janari. Jerusalemetik, Judea osotik eta Jordan aldetik haregana joaten zan jentea, eta, euren pekatuak autorturik, Joanek bateatu egiten ebazan Jordan ibaian. Fariseu eta saduzear asko bateoa hartzera etorkola ikusirik, esan eutsen Joanek: “Sugekumeok! Nork irakatsi deutsue, gainean dozuen hasarreari ihes egiten? Emon egizuez bihozbarritzeari jagokozan frutuak, eta ez esan zeuen barruan: "Guk Abraham dogu aita". Hara zer dinotsuedan: harri honeetatik ere sortu deikeoz Jainkoak seme-alabak Abrahami. Ezarri deutsoe dagoaneko aizkorea zuhaitz-hondoari: frutu onik emoten ez daben zuhaitz guztiak hondotik ebagi eta sutara botako dabez. Nik urez bateatzen zaituet, bihozbarritu zaitezen; baina nire ondoren datorrena ni baino ahaltsuagoa da, eta ni ez naz inor Haren oinetakoak eroateko ere; Harek Espiritu Santuaz eta suz bateatuko zaitue. Eskuan dau sardea eta larraina garbituko dau; garia garautegian batuko dau; lastoa, barriz, amatau ez daiteken sutan erreko”.
15
ABENDUALDIKO III. DOMEKEA Jainkoa bera etorriko da, eta salbatuko gaitu. Isaias Profetearen liburutik (Is 35, 1-6a. 10) Poztu beitez basamortua eta lur elkorra, alaitu bedi eremua eta lilia lez loratu, jantzi bedi lorez eta egin begi irrintzi eta jauzi pozaren pozez. Libano baizen zoragarri eta Karmel mendia eta Saron lautada baizen eder bihurtuko dira. Ikusiko dabe Jaunaren aintza, gure Jainkoaren edertasuna. Indartu egizuez esku ahulduak, sendotu belaun makalduak; esan bihotz-bildurtiei: “Eutsi gogor! Ez izan bildurrik! Horra zuen Jainkoa! Berbera dator zuek salbatzera eta merezia daben zigorra arerioei emotera�. Orduan, itsuen begiak edegiko dira eta gorren belarriak zabalduko. Herrenak basahuntzak lez salto egingo dau eta mutuaren mihinak oihu egingo pozez. Jaunak askatuak ibiliko dira bide horretan, Harek libratuak bihurtuko handik. Pozez kantari etorriko dira Sionera: amaibako alaitasuna hareen aurpegian! Poza eta alaitasuna izango dabez lagun. Nahigabeak eta negarrak ihes egingo dabe.
16
Erantzun-salmoa Sal 145, 6c-7ab. 7c-8. 9-10 Z ATOZ , J AUNA ,
ETA SALBATU GAGIZUZ .
EDOTA
A LELUIA .
Leiala da betiren beti, emoten deutse eskubidea zapalduei, ogia gose diranei. R/. Atxilotuak Jaunak askatzen ditu, itsuen begiak Jaunak argitzen ditu. Konkor dagozanak Jaunak ditu zutunduarazoten, zintzoak Jaunak ditu maitatzen. R/. Arrotzak Jaunak ditu zaintzen, umezurtz eta alargunak laguntzen, gaiztoen asmoak eragozten. Errege izango da Jauna sekuletan, zure Jainkoa, Sion, gizaldien gizaldietan. R/.
Egon sendo, laster etorriko da-eta Jauna. Santiago Apostoluarenetik (St 5, 7-10) Senideok: Izan egizue pazientzia Jaunaren etorrera arte. Begira nekazariari: lurraren frutu ederraren zain egoten da eta pazientziaz itxaroten ditu goiz-euria eta berant-euria. Izan pazientzia zuek ere eta egon sendo, laster etorriko da-eta Jauna. Senideok, ez ibili bata bestearen aurka marmarka, kondenatu ez zagiezan; begira, epailea ate-atean da. Senideok, hartu egizuez sufrimentu eta pazientziaren eredutzat Jaunaren izenean berba egin eben Profetak.
17
Zu zara etortekoa, ala besteren baten zain egon behar dogu? Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 11, 2-11) Aldi haretan, Joan Bateatzaileak, kartzelan Kristoren egiteen barri izanik, bere ikasle batzuk bialdu eutsozan itauntzera: “Zu zara etortekoa ala besteren baten zain egon behar dogu?” Jesusek erantzun eutsen: “Zoaze eta esan Joani entzuten eta ikusten dozuena: itsuek ikusten dabe eta herrenak badabilz, legenardunak garbi gelditzen dira eta gorrek entzuten dabe, hilak biztuten dira eta behartsuei Barriona iragarten jake. Eta zorionekoa Nigaitik jauspiderik hartzen ez dauana!” Hareek alde egitean, Jesus Joani buruz berba egiten hasi jakon jenteari: “Zer ikustera urten zenduen basamortura? Haizeak astintzen dauan kanaberea? Edota zer ikustera urten zenduen? Apain jantzitako gizona? Apain janzten diranak errege-jauregietan egoten dira. Zer ikustera urten zenduen, bada? Profetaren bat? Baietz dinotsuet, eta profeta baino ere gehiago dana. Horretaz dago idatzita Liburu Santuan: "Begira, neure mezularia bialtzen dot zure aurretik, zuri bidea prestatzera". Bene-benetan dinotsuet: Ez da sortu amaren semerik Joan Bateatzailea baino handiagorik. Halan ere, zeruetako erreinuko txikiena ere ha baino handiagoa da”.
18
ABENDUALDIKO IV. DOMEKEA Begira, birjinea umedun dago. Isaias Profetearen liburutik (Is 7, 10-14) Egun hareetan, mezu hau emon eutson Jaunak Akaz erregeari Isaias profetearen bidez: “Eskatu egiozu Jaunari, zeure Jainkoari, ezaugarri bat zeuretzat, lurraren barrenean nahiz zeruen goienean”. Akazek erantzun eutson: “Ez dot ezaugarririk eskatuko, ez dot tentatuko Jauna”. Orduan Isaiasek esan eban: “Entzun, Daviden etxe: Gitxi al deritzozue gizakientzat aspergarri izateari? Nire Jainkoarentzat ere aspergarri izan behar al dozue? Horregaitik, Jaunak berak emongo deutsue ezaugarria. Begira, birjinea umedun dago eta semea izango dau; Emmanuel ipiniko deutso izena, hau da, "Jainkoa gugaz"“. Erantzun-salmoa Sal 23, 12. 3-4ab. 5-6 B ADATOR J AUNA : B ERA
DA
E RREGE
OSPETSUA .
Jaunarena da lurra, eta lurra beteten dabenak, lurbira eta bertan bizi diranak. Harek emon deutsoz itsasoak oinarri, eta ibaiak sendogarri. R/. Jaunaren mendira nork igongo? Haren toki santuan nor egongo? Eskuak errubage eta bihotza garbi dituana, huskerietara joten ez dauana. R/. Holakoak hartuko dau bedeinkapena Jaunagandik, zuzentasuna salbatzaile dauan Jainkoagandik. Hau da Haren bila dabilzanen taldea, Jakoben Jainkoaren bila dabilzanena. R/.
19
Jesu Kristo, haragiz Davidegandik jaioa, Jainkoaren Semea. San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolearen hasierea (Erm 1, 1-7) Ni Paulo, Jesu Kristoren zerbitzaria, Jainkoak deitu eta bereizi ninduan apostolu izateko eta Liburu Santuetan Profeten ahoz aurrez aginduta eukan bere Barriona iragarteko. Barrion hau Jainkoaren Semeari buruz da, Jesu Kristo gure Jaunari buruz, hain zuzen ere: hau giza jatorriz Daviden hazitik jaio zan; baina hilen artetik biztu dan ezkero, santu egiten dauan Espirituak Jainkoaren Seme ahaltsu egin dau. Jesu Kristogandik hartu genduan apostolu izateko dohaina, jentil-herriei sinismena eroateko eta hareekan fedezko erantzuna sortzeko, beraren aintzarako. Hareetakoak zaree zuek ere, Erroman bizi zareen guztiok, Jainkoaren maiteok eta Jesu Kristok bere herri santuko izatera deituok. Grazia eta bakea zuei, Jainko gure Aitagandik eta Jesu Kristo gure Jaunagandik. Mariagandik jaioko da Jesus. Maria Daviden seme Joseren emaztea da. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 1, 18-24) Jesu Kristoren sortzea honan jazo zan: Maria, Jesusen ama, Josegaz ezkontzeko berbea emonda egoan eta, alkarregaz bizi izan baino lehen, umedun aurkitu zan Espiritu Santuaren egitez. Josek, Mariaren senarrak, gizon zintzoa zalako eta ez ebalako bere emaztea salatu gura, isilean iztea erabagi eban. Baina asmo hori gogoan erabilela, Jaunaren aingerua azaldu jakon amesetan eta esan eutson: “Jose, Daviden ondorengo hori, ez izan bildurrik Maria, zeure emaztea, etxean hartzeko, honegan sortua Espiritu Santuagandik dator-eta. Semea izango dau, eta zuk "Jesus" ezarriko deutsozu izena, Berak salbatuko dau-eta bere herria pekatuetatik�.
20
Guzti hau Jaunak profetearen ahoz esandakoa bete zedin jazo zan: “Begira, birjineak sabelean sortu eta semea izango dau, eta Emmanuel ezarriko deutsoe izena� (Emmanuel izenak "Jainkoa gugaz" esan nahi dau). Josek, lotatik esnatu zanean, Jaunaren aingeruak agindu eutson lez egin eban, eta bere etxean hartu eban emaztea.
21
GABON ALDIA
Gaur salbatzailea jaio jatzue JAUNAREN NATIBITATEA
23
FAMILIA SANTUA: JESUS, MARIA ETA JOSE Jaunaren bildur danak goratzen ditu bere gurasoak. Siraken liburutik (Si 3, 3-7. 14-16.17b) Jaunak seme-alaben gainetik ohoratzen dau aita, eta amaren aginpidea ezarten bere umeen gainean. Aita ohoratzen dauanak bere pekatuak ezabatzen ditu, eta ama goratzen dauanak ondasunak pilatzen. Aita ohoratzen dauanak poza izango dau bere seme-alabengan, eta otoitz-egunean entzun egingo deutso Jaunak. Aita ohoratzen dauana luzaro biziko da, eta Jaunari obeditzen deutsonak atsegin emoten deutso amari. Ene seme, zaindu aita zahartzaroan eta ez emon nahigaberik bizi dan artean; burua galtzen badau ere, izan parkabera eta ez gutxietsi bizi dan bitartean; aitari emondako laguntza ez da ahaztuko, pekatuen ordaina izango dozu. Atsekabealdian gogoan izango zaitu Jaunak.
24
Erantzun-salmoa Sal 127, 1-2. 3. 4-5 D OHATSU J AUNAREN
BILDUR DANA ,
HAREN BIDEETAN DABILENA !
Dohatsu Jaunaren bildur dana, haren bideetan dabilena! Zure eskuen lana dozu-eta jango, zoriontsu izango zara eta ondo jatzu joango. R/. Zure emaztea, mahasti emonkorraren antzean, zure etxe barruan; zure seme_alabek badirudie olibo-kimu, zure mahai inguruan. R/. Begira, holan izango da bedeinkatua gizakia, Jaunari bildur deutsona. Jaunak Siondik bedeinkatu zagizala, Jerusalem dohatsu ikusiz beti bizi zaitezala. R/.
Familiako bizitza Jaunagan bizia. San Paulo Apostoluak Kolosarrei (Kol 3, 12-21) Senideok: Jantzi zaiteze bihotz errukitsuz, onberatasunez, apaltasunez, otzantasunez, eroapen onez, Jainkoaren herri aukeratu, santu eta maitea zareen ezkero. Eroan egizue ondo alkar eta parkatu batak besteari, inork inoren aurka ezer baleu. Jaunak parkatu eutsuen lez, parkatu zuek ere. Eta guzti horreen gainetik, izan maitasuna, hori da-eta alkartasun betearen lokarria. Kristoren bakeak agindu begi zuen bihotzetan, bake horretara deituak zareen ezkero gorputz batean, eta izan esker oneko. Bizi bedi oparo zuekan Kristoren berbea; irakatsi eta aholkatu jakituria osoz; kantatu Jainkoari bihotzez eta esker onez salmoak, gorazarreak eta abesti inspiratuak. Edozer esaten nahiz egiten do-
25
zuela, egizue dana Jesu Kristo Jaunaren izenean, Beraren bidez Jainko Aitari eskerrak emonez. Emazteok, zagoze zeuen senarren menpean, Jaunaren jarraitzaileei jagoken lez. Senarrok, maitatu egizuez zeuen emazteak, eta ez izan gogor hareekin. Seme-alabok, egin zeuen gurasoen esana gauza guztietan, hori nahi dau-eta Jaunak. Gurasook, ez sumindu zeuen seme-alabak, gogoa galdu ez dagien. Hartu umea eta ama, eta zoaz ihes Egiptora. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 2, 13-15. 19-23) Magoek alde egitean, Jaunaren aingerua agertu jakon amesetan Joseri eta esan eutson: «Jagi, hartu umea eta ama, eta zoaz ihes Egiptora, eta egon han nik esan arte, Herodes umea hil nahian ibiliko da-eta». Jagi zan, beraz, Jose, hartu zituan umea eta ama gauez, eta Egiptora joan zan. Han egon zan, Herodes hil arte. Holan bete zan Jaunak profetearen bidez esandakoa: «Egiptotik etorteko dei egin neutson neure semeari». Herodes hil zanean, Jaunaren aingerua agertu jakon amesetan Joseri Egipton eta esan eutson: «Jagi, hartu umea eta ama eta zoaz Israel lurraldera, hilak dira-eta umeari bizia kendu nahirik ebilzanak». Jagi zan, beraz, Jose, hartu zituan umea eta ama, eta Israel lurraldera bihurtu zan. Baina, Herodesen ondoren, Judean ere haren seme Arkelao egoala jakinik, bildur izan zan hara joateko. Eta, amesetan albistea harturik, Galileara jo eban. Hara heldu zanean, Nazaret deritzon herrian gelditu zan bizitzen, profetek esan ebena bete zedin: «Nazaretarra deituko deutsoe».
26
GABON OSTEKO II. DOMEKEA (urtarrilaren 2a eta 5a bitarteko domekea)
Jainkoaren jakituria bere herri aukeratuaren erdian bizi da. Siraken liburutik (Si 24, 1-4. 12-16) Jakituriak bere burua goratzen dau, bere herriaren erdian aintzaz beteten da. Goi-goikoaren batzarrean ahoa edegiten dau eta haren ahalmenaren aurrean aintzaz beteten da. Bere herriaren erdian goratzen dabe, eta santuen batzar osoan miresten; aukeratuen taldeek goralpenak emoten deutsoez eta bedeinkatua izango da bedeinkatuen artean. Orduan, guztien Egileak agindu eustan, sortu ninduanak txabolea eregi eustan, eta esan: ÂŤBizi zaitez Jakoben herrian, eta izan bedi Israel zure ondareaÂť. Hasieran, gizaldiak baino lehenagotik, sortu ninduan, eta inoiz ere ez dot amairik izango. Txabola santuan, haren aurrean, egin dot zerbitzua, eta holan Sion mendian finkatu naz. Uri maitean emon deust atseden eta Jerusalemen dago nire agintaritza. Izen handiko herrian bota ditut zuztarrak, Jaunaren arloan, haren ondarean.
27
Erantzun-salmoa Sal 147, 12-13. 14-15. 19-20 H ITZA
HARAGI EGIN ZAN ,
ETA GURE ARTEAN JARRI EBAN BIZILEKUA . EDOTA
A LELUIA
Jerusalem, ospatu egizu Jauna; Sion, goratu egizu zure Jainkoa. Zure ateen sarrailak indartu ditu-eta, zure seme-alabak zure barruan bedeinkatu ditu. R/. Zure mugetan bakea ezarri dau-eta, gari-maminez ase zaitu. Bialtzen dau lurrera bere berbea, eta haren berbea bizkor eta arin doa. R/. Iragarri deutso bere berbea Jakobi, bere erabagi eta aginduak Israeli. Ez deutso egin horrelakorik beste herriri, bere aginduak ez deutsoz agertu besteri. R/. Aurrez aukeratu ginduzan bere seme-alabaorde izateko, Jesu Kristoren bidez. San Paulo Apostoluak Efesoarrei (Ef 1, 3-6. 15-18) Bedeinkatua izan bedi Jainkoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita, Espirituaren era guztietako bedeinkapenez zeruan Kristogan bedeinkatu gaituana. Beragan aukeratu ginduzan, mundua sortu baino lehen, haren aurrean, maitasunez, santu eta errubako izan gaitezan. Aurrez aukeratu ginduzan bere seme-alabaorde izateko, Jesu Kristoren bidez, bere nahiaren onberatasunez,
28
bere Seme maiteagan hain ugari emon deuskun graziaren aintzak Bera goralpenez bete dagian. Jesus Jaunagan dozuen sinistearen eta fededun guztienganako dozuen maitasunaren barri jakinik, eten barik dihardut zuekaitik eskerrak emoten, neure otoitzetan zuek gogoan izanez. Jesu Kristo gure Jaunaren Jainkoak, aintzaren Aitak, emon deizuezala Espirituaren jakituria eta goi-argia, Bera ezagutzeko. Argitu dagizala zuen barruko begiak, jakin dagizuen zer itxarotera deitu eutsuen, zeinen aberatsa dan fededunentzat oinordekotzan prestatuta daukon aintza. Berbea haragi egin zan, eta gure artean jarri eban bizilekua. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 1, 1-18) Hasieran bazan Berbea, eta Berbea Jainkoagaz zan, eta Jainkoa zan Berbea. Berbea hasieran Jainkoagaz zan. Gauza guztiak beraren bidez eginak dira, eta egindakorik ezer ez da Ha barik egin. Berbeagan zan bizia, eta bizia gizakien argia zan; argiak ilunpetan argi egiten dau, baina ilunpeek ez eben onartu. [Agertu zan gizon bat, Jainkoak bialdua: Joan eban izena. Autormenerako etorria zan: argiaren autormena egitera, haren bidez guztiek sinistu egien. Bera ez zan argia, argiaren autormena egin behar ebana baino.] Berbea zan egiazko argia, mundura etorriz gizaki guztiak argitzen dituana. Munduan egoan eta mundua haren bidez egina dan arren, munduak ez eban ezagutu.
29
Bereakana etorri zan, eta bereek ez eben onartu. Onartu eben guztiei, barriz, haren izenean sinisten dabenei, hain zuzen ere, Jainkoaren seme-alaba izateko ahalmena emon eutsen. Honeek ez dira giza odoletik sortu, ez eta giza nahieratik ere, Jainkoagandik baino. Eta Berbea gizon egin zan, eta gure artean jarri eban bizilekua, eta ikusi dogu haren aintza, Aitagandik graziaz eta egiaz betea datorren Seme bakarrari jagokon aintza. [Joanek Haretaz egin eban autormena, oihuka esanez: ÂŤHau zan nik esan neban Ha: Nire ondoren datorrena nire aurretik jarri da, ni baino lehenagokoa zan-etaÂť. Eta haren betearen betetik guztiok hartu dogu, grazia graziaren gain hartu ere. Legea Moisesen bidez emon zan; grazia eta egia, barriz, Jesu Kristoren bidez etorri dira. Jainkoa ez dau inork inoiz ikusi; Aitaren altzoan dagoan eta Jainkoa dan Seme bakarrak emon deusku haren barri.]
30
JAUNAREN AGERKUNDEA Urtarrilaren 6a (edota urtarrilaren 2a eta 8a bitarteko domekea)
Zure gainean agiri da Jaunaren aintza. Isaias Profetearen liburutik (Is 60, 1-6) Jagi zaitez, argitu, Jerusalem, badator-eta zure argia; zure gainean agiri da Jaunaren aintza. Begira, ilunpeak estalduta dauko lurra, gau baltzak herriak; zure gainean, ostera, Jauna agertuko da, haren aintza zure gainean azalduko. Zure argitara etorriko dira herriak, zure egunsenti-disdirara erregeak. Jaso egizuz begiak zeure ingurura eta ikusi: guztiak alkartu eta zugana datoz, urrundik datoz zure semeak, besoetan dakarrez zure alabak. Hori ikustean, disdiratsu jarriko zara, bihotza zirraraz eta zabaldurik dozula, itsasoko aberastasunak zugana etorriko dira eta nazinoen ondasunak zuri ekarriko deutsuez-eta. Gamelu-taldeek estalduko zaitue, Madiango eta Efako dromedarioek. Sabatik datoz guztiak, urrea eta intsentsua dakarrezala, eta Jaunari gora eta gora dinotsoela.
31
Erantzun-salmoa Sal 71, 1-2. 7-8. 10-11. 12-13 A HUSPEZ
GURTUKO ZAITUE , J AUNA , ATZERRI GUZTIEK .
Emoiozu, Jainko, zure auzia erregeari, zure zuzentasuna errege-semeari. Zaindu begi zure herria zuzentasunez, eta zure gizajoak zuzenbidez. Zuzentasuna garatuko da haren egunetan, bakea ugari iretargia amatau artean. Nagusi izan bedi itsasotik itsasoraino, Ibaitik lehor-mugaraino. Tarsisko eta uharteetako erregeek ekarriko deutsoez eskuerakutsiak, Arabiako eta Sabako erregeek opariak. Errege guztiek dabe ahuspez gurtuko, atzerri guztiek zerbiduko. Onik atarako dau-eta oihuka diharduan jende xehea, eta laguntzailerik ez dauan zoritxarrekoa. Apalarentzat eta behartsuarentzat izango dau errukia, salbatuko dau behartsuen bizia. Orain agertua izan da ondare beraren kide dirala atzerritarrak ere. San Paulo Apostoluak Efesoarrei (Ef 3, 2-3a. 5-6) Senideok: Jakingo dozue, ziur, Jainkoak bere grazia zuen artean zabaltzeko emon deustan eginkizuna, goi-agerpenez jakinarazo deust-eta bere asmo ezkutua, misterio hau ez jaken iraganeko gizaldiei jakinarazo; orain, ostera, Espirituaren bidez bere apostolu santuei eta profetei agertu deutse Jainkoak. Eta hauxe da Jainkoaren asmo ezkutua: Barrionari esker, jentilak Kristo Jesusegaz oinordekide dirala, Haregaz gorputz bat bera osotzen dabela eta agintzari beraren partaide dirala.
32
Erregea gurtzera gatoz sortaldetik. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 2, 1-12) Jesus Judako Belemen jaio zan Herodes erregearen sasoian. Aldi haretan Mago batzuk etorri ziran sortaldetik Jerusalemera, itaunka: «Non da jaiobarri dan juduen erregea? Haren izarra ikusi dogu sortaldean eta Bera gurtzera gatoz». Barri honegaz larritu egin zan Herodes erregea, eta Jerusalem guztia haregaz batera. Orduan, abadeburuak eta lege-maisuak baturik, Mesias non jaiotekoa zan itaundu eutsen. Hareek erantzun eutsoen: «Judako Belemen, honan idatzi eban-eta profeteak: "Eta zu, Judako Belem, ez zara, ez, Judako urietan txikiena; zugandik urtengo dau-eta buruzagiak, nire herri Israelen errege izango danak"». Orduan Herodesek, Magoei isilka dei eginik, izarra noiz agertu jaken jakin eban zehatz. Ondoren, Belemera bialdu zituan, esanez: «Zoaze, eta jakin arduraz umearen barri, eta, aurkitzen dozuenean, esaidazue niri, neu ere gurtzera joan naiten». Hareek, erregeari entzun ondoren, joan egin ziran. Eta bat-batean, sortaldean ikusitako izarra aurretik jarri jaken, umea egoan lekuaren gainean gelditu arte. Izarra ikusi ebenean, berealdiko poza hartu eben. Etxean sarturik, umea ikusi eben, Maria bere amagaz, eta, ahuspezturik, gurtu egin eben. Ondoren, euren kutxak edegita, erregaluak emon eutsoezan: urrea, intsentsua eta mirrea. Gero, Herodesegana ez bihurtzeko albistea amesetan harturik, beste bide batetik joan ziran euren lurraldera.
33
JAUNAREN BATEOA Urtarrilaren 6aren ondorengo domekea
Hona, nire zerbitzaria, atsegin jatan nire aukeratua. Isaias profetearen liburutik (Is 42, 1-4. 6-7) Hauxe dino Jaunak: ÂŤHona nire zerbitzaria, Nik eusten deutsodana,
Hau da nire Semea, nire maitea; berau dot atsegin JAUNAREN BATEOAREN JAIA
34
nire aukeratua, atsegin dodana. Honegan ipini dot neure espiritua: zuzenbidea ekarriko deutse herriei. Ez dau oihu egingo, ez ahotsa goratuko, ez dau kaleetan entzunarazoko bere berbea. Kanabera arrakaldua ez dau hausiko, Ozta-oztaz biztuta dagoan argi-metxea ez dau amatauko. Zuzenbidea ekarriko dau leialki; ez dau etsiko, ez da hausiko, zuzenbidea lurrean ezarri arte; uharteak haren irakaspenen zain dagoz. Nik, Jaun honek, salbamen-ekintzarako dei egin deutsut, eta eskutik heldu; Neuk eratu zaitut eta izendatu herriarentzat itun eta nazinoentzat argi izateko, itsuen begiak zabaldu dagizuzan, giltzapetuak espetxetik eta ilunpetan bizi diranak kartzelatik atara dagizuzanÂť. Erantzun-salmoa Sal 28, 1-2. 3ac-4. 3b eta 9c-10 B ERE
HERRIA BEDEINKATUKO DAU BAKEA EMONEZ J AUNAK .
Emon, Jainko seme-alabok, Jaunari, emon ospe eta indar Jaunari. Emon ospe Jaunari bere izenaren ederrez, gurtu Jauna apainduria deunez. R/. Horra Jaunaren berbea ur gainean, Jauna ur ugarien gainean. Jaunaren berbea indartsu, Jaunaren berbea ospetsu. R/. Jainko itzalgarriaren abarrotsa durundan, haren jauretxean danek dinoe: Gora! Jesarri da Jauna uholde gainean, Jauna errege jesarriko betierean. R/.
35
Jainkoak Espiritu Santuaren indarraz igurtzi eban Jesus. Apostoluen Eginak liburutik (Eg 10, 34-38) Egun hareetan honan berba egin eban Pedrok: «Orain jabetzen naz benetan Jainkoak ez dauala bereizkeriarik egiten, begirunea deutsona eta Beraren guraria egiten dauana onartzen dauala baino, edozein herritakoa dala ere. Harek bere berbea bialdu eutsen israeldarrei, guztien Jauna dan Jesu Kristoren bidez bakearen Barriona iragarriz. Badakizue zer jazo zan, Galileatik hasi eta Judea osoan, Joanek iragarri eban bateoaren ondoren: Nazareteko Jesusena, hain zuzen ere: Jainkoak Espiritu Santuaren indarraz igurtzi eban, eta Harek on egiten eta deabruak hartutako guztiak osatzen igaro eban bere bizitza, Jainkoa beragaz eban-eta». Jesusek bateoa harturik, Jainkoaren Espiritua ikusi eban bere gainera etorten. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 3, 13-17) Aldi haretan, Jesus Galileatik Jordanera etorri zan Joan Bateatzaileagana, honek bateatu egian. Joanek, barriz, ez eutson itzi nahi eta esaten eutson: «Neu naz Zuk bateatu beharrekoa, eta Zu zatoz nigana?» Jesusek erantzun eutson: «Itzi oraingoz; holan bete behar dogu-eta Jainkoak gura dauan guztia». Orduan, Joanek itzi egin eutson. Jesusek, bateatu eta bertan, uretatik urten eban. Horretan, zerua zabaldu zan, eta Jainkoaren Espiritua ikusi eban uso-irudian jaisten ete bere gainera etorten. Eta berba hau etorri zan zerutik: «Hau da nire Semea, nire maitea; Berau dot atsegin».
GARIZUMEA
Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi. GARIZUMAKO 1.
DOMEKEA
39
GARIZUMAKO I. DOMEKEA Lehen gurasoen sortzea eta hareen pekatua Hasiera liburutik (Has 2, 7-9; 3, 1-7) Jainko Jaunak gizona moldatu eban lurreko hautsez eta bizi-arnasa bota eutson sudur-zuloetara, eta gizona bizidun egin zan. Gero, Jainko Jaunak baratzea landatu eban Edanen, sortalderantz, eta han ipini eban Berak moldatutako gizona. Jainko Jaunak mota guztietako zuhaitzak sortu ebazan lurretik, begientzat eder eta ahoarentzat gozo, eta baratzearen erdian biziaren zuhaitza eta onaren eta gaizkiaren ezagutza emoten eban zuhaitza landatu ebazan. Sugea zan Jainko Jaunak egindako piztietan maltzurrena. Sugeak esan eutson emakumeari: «Galerazo egin deutsue, beraz, Jainkoak baratzeko arbola guztietako frutuetatik jatea?» Emakumeak erantzun eutson: «Baratzeko zuhaitzen frutuetatik jan daikegu; baratze erdian dagoan zuhaitzaz bakarrik esan deusku Jainkoak: “Horretatik ez jan, ezta ikutu ere hori, hil gura ez badozue”». Sugeak esan eutson emakumeari: «Ez zaree hilgo, ez! Ondo daki Jainkoak, horretatik jan orduko, begiak edegiko jatzuezala eta Bera lakoak izango zareela, onaren eta gaizkiaren ezagutzaren jabe». Emakumeak, zuhaitza jateko gozoa eta begientzat ederra eta ezaguerea jaristeko ona zala ikusirik, haren frutuetako bat hartu eta jan egin eban; gero, senarrari emon eutson eta harek ere jan egin eban. Orduan begiak edegi jakeezan eta narru gorri egozala ohartu ziran. Piku-orri batzuk josi eta estalki bana egin eben. Erantzun-salmoa Sal 50,3-4.5-6ab.12-13.14 eta 17 E RRUKI , J AUNA ,
PEKATU EGIN DOGU - ETA .
Erruki zakidaz, Jainko, zure maitasun handiaz, kendu egizu nire errua zure amaibako errukiaz. Garbitu nagizu zehatz nire hobenetik, garbitu nire gaiztakeriatik.
40
Nire bihurrikeria ezagutzen dot, nire hobena beti begien aurrean daukot. Zeuri egin deutsut pekatu, Zeuri bakarrik, zure begietan oker dana egin dot nik. Bihotz garbi bat, Jainko, sortu egizu nigan, arnasa bizkorra barritu egizu nire barruan. Ez nagizu urrundu zure aurretik, zure arnasa santua ez kendu niri. Zure salbamenaren poza bihurtu egidazu, zure arnasa zabalez sendotu nagizu. Edegiko deustazuz ezpanok, Jauna, eta nire ahoak iragarriko dau zure goralpena. Pekatua ugaritu bazan, askoz ugariago zabaldu zan grazia. San Paulo Apostoluak Erromatarrei (Erm 5, 12-19) Senideok: Gizon baten bidez sartu zan pekatua mundura, eta pekatuaren bidez heriotzea; holan, heriotzea gizaki guztiakana zabaldu zan, guztiek egin ebelako pekatu. [Egia da legea baino lehen bazala pekatua munduan; baina pekatua ez jako inori ezarten, legerik ez badago. Halan ere, Adamegandik Moisesenganaino nagusi izan zan heriotzea gizakien gain, baita Adamen hutsegitearen antzeko pekaturik egin ez ebenen gain ere. Adam etortekoa zanaren irudia da. Baina Jainkoaren dohainagaz ez da pekatuagaz lez jazoten. Izan ere, gizon bakar baten pekatuaz guztiak hil badira, askoz ugariago zabaldu dira guztientzat Jainkoaren grazia eta dohaina, beste gizon bakar bati esker, hau da, Jesu Kristori esker. Eta ondorioei jagokenez ere, Jainkoaren dohainagaz ez da gizon bakarraren pekatuagaz lez jazoten. Izan ere, pekatuak, bakarra izan arren, guztien gaitzespena izan dau ondorio; graziak, barriz, pekatuak asko izan arren, guztien parkamena.] Gizon bakarraren pekatuagaitik heriotzea nagusitu bazan, zenbatez gehiago ez ete dira bakar bategaitik, Jesu Kristogaitik, nagusi izango betiko bizitzan salbamenaren grazia eta dohain oparoa hartzen dabenak!
41
Beraz, baten pekatuak gizaki guztiei gaitzespena ekarri eutsen lez, baten leialtasunak gizaki guztiei salbazinoa eta bizia ekarten deutsez. Eta baten obedientzia ezagaitik guztiak pekatari egin ziran lez, baten obedientziagaitik guztiak zuzen izango dira. Jesusek barau egiten dau berrogei egunez, eta tentaldiak jasaten ditu. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 4, 1-11) Aldi haretan, Espirituak basamortura eroan eban Jesus, deabruak tentatu egian. Berrogei egun eta berrogei gau baraurik egon ondoren, azkenean gosetu egin zan. Hurreratu jakon tentatzailea eta esan eutson: «Jainkoaren Seme baldin bazara, esaizu harri honeek ogi bihurtu daitezala». Jesusek erantzun eutson: «Liburu Santuan idatzirik dago: "Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi, Jainkoaren ahotik urteten dauan berba guztitik baino"». Orduan, deabruak uri santura, Jerusalemera, eroan eban eta tenpluaren goreneko ertzean ipinirik, esan eutson: «Jainkoaren Seme baldin bazara, bota egizu zeure burua goitik behera, idatzirik dago-eta: "Bere aingeruei agindu deutse zu zaintzeko", eta "eskuetan eroango zaitue, harriekin estropezu egin ez dagizun"». Jesusek erantzun eutson: «Beste hau ere idatzirik dago: "Ez tentatu Jauna, zeure Jainkoa"». Orduan, deabruak mendi handi batera eroan eban eta, munduko erreinu guztiak eta hareen edertasuna erakutsiz, esan eutson: «Guzti hori emongo deutsut, ahuspez gurtzen banozu». Orduan Jesusek esan eutson: «Alde hemendik, Satanas! Idatzirik dago-eta: "Jauna, zeure Jainkoa, gurtuko dozu, eta Ha bakarrik zerbiduko"». Orduan, deabruak itzi egin eban, eta aingeruak hurreratu jakozan zerbitzera.
42
GARIZUMAKO II. DOMEKEA Deia, Jainkoaren herriaren aita Abrahami. Hasiera liburutik (Has 12, 1-4a) Egun hareetan, Jaunak esan eutson Abrami: ÂŤItzi zeure lurraldea, zeure tartekoak eta zeure aitaren etxea eta zoaz Nik erakutsiko deutsudan lurraldera. Herri handi egingo zaitut eta bedeinkatuko, izen handia emongo deutsut eta bedeinkapen-iturri izango zara. Bedeinkatuko ditut zu bedeinkatzen zaituenak eta madarikatuko zu madarikatzen zaituenak. Zure bitartez bedeinkatuko ditut lurreko herri guztiakÂť. Holan, joan egin zan Abram, Jaunak agindu eutson lez. Erantzun-salmoa Sal 32, 4-5. 18-19. 20 eta 22 B ETOR GUGANA , J AUNA , ZURE MAITASUNA , Z EUGAN DOGU - ETA GURE USTE ONA . Zuzena da Jaunaren Hitza, leiala Harek egin dauan guztia. Zuzen eta bidezko dana dau maite, Haren graziaz lurra dago bete. Hara, Jaunaren begiak bildur deutsoenakana, Haren maitasuna itxaroten dabenakana; heriotzatik ditu atarako, eta gosetean aseko. Gure bihotza Jaunaren zain daukagu, lagun eta babes Bera dogu. Betor gugana, Jauna, zure maitasuna, Zeugan dogu-eta gure uste ona.
43
Jainkoak dei egiten deusku, eta argitzen gaitu. San Paulo Apostoluak Timoteori (2 Tm 1, 8b-10) Anaia maite hori: Jainkoaren indarraz fidaturik, eroan egizuz nekeak nigaz batean Barri Onaren alde. Berak salbatu ginduzan eta dei egin euskun biziera santura, ez gure egiteakaitik, bere erabagiagaitik baino eta gizaldi guztiak baino lehen Kristo Jesusegan emon euskun graziagaitik. Grazia hau orain agertu da, Kristo Jesus gure salbatzailea munduan azaldu danean; Honek heriotzea ezereztu dau eta bizia eta hilezkortasuna argitara atara, Barri Onaren bidez.
Aurpegia eguzkia baizen disdiratsu bihurtu jakon. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 17, 1-9) Aldi haretan, hartu zituan Jesusek Beragaz Pedro, Santiago eta honen anaia Joan eta mendi goi batera eroan zituan aparte. Eta antzaldatu egin zan hareen aurrean: aurpegia eguzkia baizen disdiratsu bihurtu jakon eta jantziak argia baizen zuri. Haretan, Moises eta Elias agertu jakezan, Jesusegaz berbetan. Orduan, Pedrok esan eutson Jesusi: «Jauna, bai ederto gagozala hemen! Gura badozu, hiru txabola egingo ditut: bata Zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat». Berbetan ziharduala, hodei argi batek estaldu ebazan, eta ahots batek esan eban hodeitik: «Hauxe da nire Seme maitea, berau dot atsegin. Entzuiozue». Hori entzutean, ahuspez lurrera jausi ziran ikasleak, bildurraren bildurrez. Hurreratu jaken Jesus, ikutu eta esan eutsen: «Jagi zaiteze; ez izan bildurrik». Begiak jasorik, Jesus bakarrik ikusi eben, beste inor ez. Menditik behera jaisterakoan, Jesusek agindu eutsen: «Ez esan inori ikusi dozuen hau, harik eta Gizonaren Semea hilen artetik biztu arte».
44
GARIZUMAKO III. DOMEKEA Emoiguzu ura edateko. Urteera liburutik (Ur 7, 3-7) Egun hareetan, herria egarri zan, eta Moisesen kontra marmarka ziharduan: «Honetarako atara al gaituzu Egiptotik gu geu, gure seme-alabak eta abereak egarriz hilteko?» Moisesek deadar egin eutson Jaunari: «Zer egin behar dot nik herri honegaz? Harrika egingo deuste laster». Jaunak erantzun eutson Moisesi: «Jarri zaitez herriaren aurrean eta eroan zeugaz herri-arduradun batzuk. Hartu eskuan Nilo ibaia joteko erabili zenduan makilea, eta zoaz. Han zure aurrean izango nozu Ni, Horeb mendiko harkaitz gainean. Harkaitza jo eta ura sortuko da handik, herriak edan dagian». Halan egin eban Moisesek Israelgo arduradunen aurrean. Toki hari Masa eta Meriba —hau da, Tentaleku eta Auzileku— ezarri eutson izena, han berari aurpegia emon eta Jauna tentatu ebelako, esanez: «Gure artean al dago Jauna, bai ala ez?» Erantzun-salmoa Sal 94, 1-2. 6-7abc. 7d-9 E NTZUN ,
GUZTIOK , J AUNAREN HITZAK …
Zatoze, kanta Jainkoari, osasun dogun Harkaitzari, Goazen eskerrak emotera, soinu eta kantuz goratzera. Zatoze, jarri belauniko, gure Egilea gurtzeko. Gu Haren herri txit maitea, Bera Artzain dauan artaldea.
45
Jainkoaren maitasuna gure bihotzetara isurita dago, Emon jakun Espiritu Santuaren bitartez. San Paulo Apostoluak Erromatarrei (Erm 5, 1-2. 5-8) Senideok: Fedearen bidez Jainkoak zuzentzat hartu gaituan ezkero, bakean gagoz Beragaz, Jesu Kristo gure Jaunari esker. Beroni esker, sinismenaren bidez emon deusku Jainkoak grazi egoera honetan bizitzea, eta harro gagoz Jainkoaren aintza jadetsiko dogun itxaropenez. Itxaropenak ez dau huts egiten, Jainkoak bere maitasuna isuri deusku-eta bihotzetara, emon deuskun Espiritu Santuaren bitartez. Izan ere, oraindino pekatupean indar barik gengozala, Kristo, Jainkoak erabagitako sasoian, gaiztoen alde hil zan. Nekez onartuko leuke norbaitek pertsona zuzen baten alde hiltea; halan ere pertsona on baten alde baleiteke norbait hilteko prest egotea. Baina Kristo gu oraindino pekatari gineala hil zan gure alde: honan erakusten dau Jainkoak guretzat dauan maitasuna. Betiko bizia darion iturburu bihurtuko da ur hau. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 4, 5-42) Aldi haretan, Jesus Sikar deritzon Samariako urira heldu zan, Jakobek bere seme Joseri ondare emondako lur-arlo ondora. Han egoan Jakoben putzua. Jesus, bideaz nekaturik, putzu ertzean jesarri zan. Eguerdi ingurua zan. Ikasleak urira joanak ziran, jatekoak erostera. Horretan, Samariako emakume bat etorri zan ura ataratera, eta Jesusek esan eutson: «Emoidazu edaten». Emakume samariarrak esan eutson: «Zelan zuk, judua izanik, eskatzen deustazu edatekoa niri, samariarra nazan honi?» (Jakin behar da juduek eta samariarrek ez dabela alkarregaz hartuemonik). Jesusek erantzun eutson:
46
«Jainkoaren dohaina zein dan eta edatekoa nork eskatzen deutsun jakingo bazendu, zeuk eskatuko zeunskio berari, eta Harek ur bizia emongo leuskizu». Emakumeak esan eutson: «Jauna, ez dozu ura zegaz atara, eta putzua sakona da; nondik atara behar dozu ur bizi hori? Gure aita Jakobek emon euskun putzu hau eta hemendik edan eben harek, haren seme-alabek eta abereek. Ha baino handiagoa al zara Zu?" Jesusek erantzun eutson: «Ur honetatik edaten dauana, barriro ere egarritu egiten da; Nik emoten deutsodan uretik edaten dauana, ostera, ez da gehiago egarrituko sekula; izan ere Nik emongo deutsodan ura, betiko bizia darion iturburu bihurtuko da-eta Haregan». Orduan, emakumeak: «Jauna, emoidazu ur hori, barriro egarritu ez naiten, eta hona ur bila etorri beharrik izan ez dagidan». [Jesusek esan eutson: «Zoaz, deitu zeure senarrari eta bihurtu hona». Emakumeak erantzun eutson: «Ez dot senarrik». Eta Jesusek: «Ondo esan dozu ez dozula senarrik; bost izan dozuz, eta oraingoa ez dozu senarra; horretan egia dinozu». Emakumeak esan eutson:] «Jauna, ikusten dot profeta zareala. Gure gurasoek mendi honetan emon eutsoen kultua Jainkoari; zuek, juduok, barriz, Jerusalemen emon behar jakola dinozue». Jesusek erantzun eutson: «Sinistu egidazu, emakume: badator ordua, ez mendi honetan, ez Jerusalemen, Aita adoratuko ez dozuena. Zuek ez dakizue zer adoratzen dozuen; guk badakigu zer adoratzen dogun, salbamena juduokandik dator-eta. Baina badator ordua —hobeto esan, heldu da— egiazko adoratzaileek Aita espirituz eta egiaz adoratuko dabena. Izan ere, Aitak honako adoratzaileak gura ditu. Jainkoa espi-
47
ritua da, eta Ha adoratzen dabenek espirituz eta egiaz adoratu behar dabe». Emakumeak esan eutson: «Badakit Mesias, hau da Kristo, etortekoa dala, eta Harek, etortean, gauza guztiak agertuko deuskuz». Eta Jesusek: «Neu nozu, zugaz berbetan diharduan hauxe». [Une haretan etorri ziran ikasleak eta harritu egin ziran emakume bategaz berbetan zihardualako. Halan ere, ez eutson inork itaundu zer gura eban edo zertaz ziharduan emakumeagaz. Emakumeak ur-ontzia han itzi, urira joan eta jenteari esan eutson: «Zatoze egin dodan guztia esan deustan gizona ikustera. Ez ete da bera Mesias?» Jentea uritik urten eta Jesusegana joan zan. Bitartean, ikasleak arrenka hasi jakozan: «Maisu, jan egizu!» Baina Harek esan eutsen: «Badot Nik beste janari bat, zuek ez dakizuena». Ikasleek itaundu eutsoen alkarri: «Norbaitek ekarri ete deutso, bada, jatekorik?» Jesusek esan eutsen: «Nire janaria bialdu nauanaren guraria egitea da eta haren salbamen-egintza burutzea. Ez al dozue esaten zuek: Lau hilabete barru uztaroa dogu? Horra, bada, Nik esan: Jaso begiak eta ikusi gari-soloak, uztarako horituak. Eta dagoaneko dihardu igitariak lansaria hartzen eta betiko bizitzarako frutua batzen, zelan ereilea halan igitaria, biak poztu daitezan. Honetan bai beteten dala esaerea: “Batek erein, besteak batu”. Zeuek landu ez dozuena batzera bialdu zaituet Nik: beste batzuek egin dabe lana eta zuek hareen lanaren saria jasoten dozue». Uri haretako samariar askok sinistu eben Jesusegan [emakumeak egindako autormenagaitik: «Egin dodan guztia esan deust».] Samariarrek, Jesusegana etorri ziranean, eurakaz gelditzeko eskatu eutsoen, eta egun bitan egon zan han. Jesusen berbea entzutean, askoz gehiagok sinistu eben. Eta emakumeari esaten eutsoen: «Orain ez dogu zure esanagaitik sinisten; geuk entzun deutsogu, eta badakigu Hau dana benetanmunduaren Salbatzailea».
48
GARIZUMAKO IV. DOMEKEA David, Israelgo errege igurtzitakoa. Samuelen lehenengo liburutik (1 Sm 16, 1b. 6-7. 10-13a) Egun hareetan, Jaunak esan eutson Samueli: «Bete adarra orioz eta zoaz. Belemeko Jeseregana bialtzen zaitut, haren semeen artean begiz jo dot-eta nire errege izango dana». Jese eta beronen semeak heldu ziranean, Samuelek Eliab ikusi eta esan eban berekautan: «Zalantza barik, aurrean dau Jaunak bere igurtzia». Baina Jaunak esan eutson Samueli: «Ez begiratu horren itxura eta luzereari, alde batera itzia dot-eta. Jainkoak ez deutso begiratzen gizakiek begiratzen deutsoenari, gizakiek itxureari begiratzen deutsoe-eta; Jainkoak, barriz, bihotzari». Jesek bere zazpi semeak eroan zituan Samuelen aurrera; baina Samuelek esan eutson: «Jaunak ez dau horreetatik inor aukeratu». Orduan, Samuelek itaundu eutson Jeseri: «Honeek al dozuz seme guztiak?» Harek erantzun: «Txikiena gelditzen da; artzain dabil». Samuelek esan eutson Jeseri: «Agindu ekarteko; ez gara jaten hasiko, bera etorri arte». Ekarriarazo eban, beraz, mutila: ule-gorria zan, begi-ederra, itxura bikainekoa. Jaunak esan eutson Samueli: «Jagi eta igurtzi egizu; horixe da». Hartu eban, bada, Samuelek orio-adarra eta igurtzi egin eban bere anaien aurrean. Egun haretan Jaunaren espiritua Davidegan sartu zan eta haren jabe izan zan aurrerantzean. Erantzun-salmoa Sal 22, 1-3. 4. 5. 6 J AUNA
DOT ARTZAIN : EZ DOT NIK BESTE EZER BEHAR
Jauna dot artzain, ez naz ezeren beharrean: Larra gurietan etzunarazoten nau, atsedenezko iturrira naroa, eta bizkortu egiten deust barrua. Ba naroa bidezidor zuzenetatik, bere izenagaitik.
49
Ibar ilunetan banabil ere, ez nago gatx-bildur, zu neugaz zagoz-eta; zure zigorra eta makilea, honeexek dira nire poza. Atontzen deustazu mahaia, arerioak daukadazala begira; orioz igurzten deustazu burua: gainezka dago nire edontzia. Zoriona eta grazia ditut aldean, nire bizitza guztiko egunetan; eta Jaunaren etxean naz bizi izango luzaroen luzaro. Jagi zaitez hilen artetik, eta Kristok argituko zaitu. San Paulo Apostoluak Efesoarrei (Ef 5, 8-14) Senideok: Sasoi batean ilunpe zineen; orain, barriz, argi zaree Jaunari esker. Ibili zaiteze, beraz, argiaren partaide lez; zuzentasun eta egi guztia dira argiaren frutu on. Aztertu zer jakon Jaunari atsegin eta ez parte hartu ilunpean bizi diranen egintza usteletan; salatu egizuez, ostera, lotsagarria da-eta horreek ezkutuan egiten dabena aitatzea ere. Baina argiak salatzen dauan guztia agirian gelditzen da, eta agirian gelditzen dana argi bihurtzen da. Horregaitik esaten da: «Itzartu zaitez, lo zagozan hori, jagi hilen artetik, eta Kristok argituko zaitu». Joan zan itsua, garbitu, eta ikusten ebala bihurtu zan. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 9, 1-41) Aldi haretan, Jesusek, bidez joiala, jaiotzatik itsu zan gizon bat ikusi eban. [Eta ikasleek itaundu eutsoen: «Maisu, nork egin eban pekatu, hau itsu jaioteko, honek ala honen gurasoek?»
50
Jesusek erantzun eutsen: «Ez honek, ez honen gurasoek, ez eben pekatu egin, Jainkoaren egintzak honegan agertu daitezan jaio zan itsu eta. Egun-argi dan bitartean egin behar ditut bialdu nauanaren egintzak; badator gaua, eta orduan inork ez daike lanik egin. Munduan nagoan bitartean, munduaren argia naz». Hau esanik,] txistua bota eban lurrera, txistuaz lohia egin eta lohiaz begiak igurtzi eutsozan itsuari; gero, esan eutson: «Zoaz eta garbitu zaitez Siloeko uraskan». (Siloek "Bialdua" esan gura dau). Joan zan, bada, itsua, garbitu eta ikusten ebala bihurtu zan. Auzokoek eta lehen eskean ikusten ebenek esaten eben: «Ez al da hau jesarrita eskean egoten zana?» Batzuek inoen: «Bai, bera da». Beste batzuek: «Ez, ez da ha, haren antzeko bat baino». Berak, barriz, inoan: «Bai, haxe naz».[Orduan itaundu eutsoen: «Zelan edegi jatzuz, bada, begiak?» Eta harek erantzun: «Jesus dalakoak lohia egin dau, begiak igurtzi deustaz eta agindu: "Zoaz Siloera eta garbitu"; joan, garbitu eta ikusten hasi naz». Itaundu eutsoen: «Non da gizon hori?» Harek erantzun: «Ez dakit».] Zapatua zan Jesusek lohia egin eta begiak edegi eutsozan eguna. Horregaitik, fariseuakana eroan eben itsua izandakoa, eta fariseuek barriro itaundu eutsoen zelan hasi zan ikusten. Harek erantzun eutsen: «Lohia jarri eustan begietan, garbitu nintzan eta ikusi egiten dot». Fariseuetako batzuek inoen: «Gizon hori ez dator Jainkoagandik, ez dau zapatuko atseden-eguna errespetatzen-eta». Beste batzuek, barriz, inoen: «Zelan egin daike pekatari batek holako ezaugarririk?» Eta ez etozan bat euren iritzietan. Barriro itaundu eutsoen itsuari: «Eta zuk zer dinozu begiak edegi deutsuzanaz?» Harek erantzun: «Profetea dala». [Halan ere, juduek ez eben sinistu gura gizon ha itsua izan eta ikusten hasi zanik. Beraz, haren gurasoei deitu eta itaundu eutseen: «Hau al da zuen semea, itsua jaio zala dinozuena? Zelan ikusten dau, bada, orain?» Gurasoek erantzun eutseen: «Guk badakigu gure semea dala eta itsua jaio zala; baina orain zelan ikusten dauan edo begiak nork edegi deutsozan, hori ez dakigu. Itaundu berari, badau adina-eta bere buruaren barri emoteko». Juduen bildurrez berba egiten eben gurasoek honan, ordurako
51
agintariek erabagita eben-eta Jesus Mesias zala autortzen ebana euren alkartetik botatea. Horregaitik esan eben gurasoek: «Badau adina, itaundu berari». Juduek bigarren aldiz deitu eutsoen itsua izanari eta esan eutsoen: «Autortu egia Jainkoaren aurrean. Guk badakigu gizon hori pekataria dala». Harek erantzun eutsen: «Pekataria dan ala ez, ez dakit. Dakidan gauza bakarra hauxe da: itsua nintzala eta orain ikusi egiten dodala». Hareek barriro: «Zer egin deutsu? Zelan edegi deutsuz begiak?» Harek erantzun eutsen: «Esan deutsuet lehen ere, eta ez deustazue jaramonik egin. Zergaitik entzun gura dozue barriro? Zuek ere haren ikasle izan gura dozue ala?» Hareek irainez bete eta esan eutsoen: «Zeu izango zara horren ikasle; gu Moisesen ikasle gara. Guk ziur dakigu Jainkoak Moisesi berba egin eutsola, baina Hori nongoa dan ere ez dakigu». Harek orduan: «Hori bai harrigarria! Zuek nongoa dan ere jakin ez, eta Harek niri begiak edegi. Jakina da Jainkoak ez deutsela pekatariei entzuten, jainkozale danari eta beraren guraria egiten dauanari baino. Egundo ez da entzun itsua jaiotako bati inork begiak edegi deutsozanik. Gizon honek, Jainkoagandik ez baletor, ezin izango leuke ezer egin».] Hareek erantzun eutsoen: «Goitik beheraino pekatari jaio zinan, eta zu guri irakatsi guran?» Eta kanpora bota eben. Jakin eban Jesusek bota egin ebela eta, aurkitu ebanean, itaundu eutson: «Sinisten al dozu Gizonaren Semeagan?» Harek erantzun: «Esaidazu nor dan, Jauna, sinistu dagidan». Jesusek esan eutson: «Ikusi dozu; zugaz berbetan diharduana bera da». Harek orduan: «Sinisten dot, Jauna». Eta aurrean ahuspeztu jakon. [Ondoren, Jesusek esan eban: «Epai baterako etorri naz Ni mundu honetara; ondorioz, ikusten ez dabenek ikusi dagien, eta ikusten dabenak itsu bihurtu daitezan». Jesusegaz egozan fariseu batzuek, hori entzunik, esan eutsoen: «Gu ere itsuak ete gara, bada?» Jesusek erantzun eutsen: «Itsuak bazinee, ez zeunkee pekaturik. Baina ikusten dozuela dinozuenez, zeuen pekatuan irauten dozue».]
52
GARIZUMAKO V. DOMEKEA Neure espiritua ezarriko dot zuekan, eta bizibarrituko zaree. Ezekiel Profetearen liburutik (Ez 37, 12-14) Honan berba egiten dau Jaunak: ÂŤNeuk edegiko ditut zuen hilobiak, atararazoko zaituet zuen hilobietatik, nire herri, eta Israelgo lurraldera eroango. Eta zuen hilobiak edegi eta horreetatik atararazoko zaituedanean, nire herri, orduan jakingo dozue Neu nazala Jauna. Neure espiritua ezarriko dot zuekan, eta bizibarrituko zaree. Zeuen lurraldean ezarriko zaituet, eta jakingo dozue, Nik, Jaun honek, esandakoa bete egiten dodalaÂť. Holan dino Jaunak. Erantzun-salmoa Sal 129, 1-2. 3-4. 5-6. 7-8. E RRUKI
HUTSA DOGU J AUNA , ERRUKIA ETA MAITASUNA .
Barru-barrutik Zeuri dagitsut oihu, Jauna, entzun, Jauna, nire deadarra. Begoz adi zure belarriak, nire oihu-eskarira. Gure erruak gogoan badaukazuz, Jauna, nor dagoke zutik, Jauna? Baina parkamena Zeugan daukazu, Israel-en Jainko, Zu begirunez zerbidu zagiguzan. Jaunagan itxaroten nago, nire barrua Haren hitzaren zain dago. Gau-mutila goiz-argiaren zain dago: nire gogoa Jaunaren zainago. Gau-mutila goiz-argiaren zain dago Israel Jaunaren zain holan bego. Jaunagan dago errukia, Beragan askatasun ugaria. Berak itziko dau Israel askaturik, egin dituan hoben guztietatik.
53
Jesus hilen artetik biztu eban Jainkoaren Espiritua zuekan bizi da. San Paulo Apostoluak Erromatarrei (Erm 8, 8-11) Senideok: Grina txarren menpean bizi diranak ezin izan gogoko Jainkoari. Zuek, ostera, ez zaree grina txarren menpean bizi, Espirituaren menpean baino Jainkoaren Espiritua zuekan bizi da-eta. Norbaitek Kristoren Espiritua ez badau, hori ez da Kristorena. Kristo zuekan baldin badago, barriz, gorputza pekatuagaitik hilik egon arren, espirituak badau bizia Jainkoaren salbamen-indarrari esker. Jesus hilen artetik biztu eban Jainkoaren Espiritua zuekan bizi bada, Kristo hilen artetik biztu ebanak berak biziarazoko ditu zuen gorputz hilkorrak ere, zuekan bizi dan Espirituaren bitartez. Neu naz biztuerea eta bizia. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 11, 1-45) Aldi haretan, [gizon bat, Lazaro izenekoa, gaixo egoan. Betaniakoa zan, Maria eta honen ahizta Martaren herrikoa. (Maria hau —gaixo egoan Lazaroren arrebea— Jesus ukenduz igurtzi eta oinak bere ule-adatsez xukatu eutsozana zan)]. Lazaroren arreba biek albiste hau bialdu eutsoen Jesusi: «Jauna, zure adiskidea gaixorik dago». Jesusek, hori entzutean, esan eban: «Gaitz hau ez da hilteko gaitza, Jainkoaren aintza azaltzeko baino, gaitz honen bidez Jainkoaren Semearen aintza azaldu daiten». Jesusek oso adiskide zituan Marta, honen ahiztea eta Lazaro. Hau gaixorik egoala jakinda ere, egoan lekuan gelditu zan Jesus beste egun bitan. Ondoren, esan eutsen ikasleei: «Goazen barriro ere Judeara». [Ikasleek esan eutsoen: «Maisu, oraintsu juduek harrika egin gura eutsuen, eta hara joan behar al dozu barriro?» Jesusek erantzun eutsen: «Ez al ditu egunak hamabi ordu? Egunez dabilenak ez dau estropezu egiten, eguzkiak argitzen deutso-eta bidea; gauez dabilenak, ostera, estropezu egiten dau, argirik ez dau-eta». Eta jarraitu eban: «Lazaro gure adiskidea lo dago; baina banoa esnatzera».
54
Ikasleek esan eutsoen: «Jauna, lo badago, osatuko da». (Jesusek Lazaroren heriotzaz esan eban hori; baina ikasleek ohiko loaz ziharduala uste eben). Orduan, Jesusek garbi esan eutsen: «Lazaro hil egin da eta pozten naz han ez izanaz, zuen onerako izango da-eta, holan sinistu dagizuen. Goazen, bada, haren etxera». Tomasek, Bikia eritzonak, esan eutsen ikaskideei: «Goazen gu ere, Beragaz hiltera».] Jesus heldu zanean, ordurako lau egun eroiazan Lazarok hilobian. [Betania hurrrean dago Jerusalemdik, hiru bat kilometrora. Eta judu asko etorri zan Marta eta Mariagana, nebeagaitik doluminak emotera.] Martak, Jesus etorrela entzun orduko, bidera urten eutson; Maria, barriz, etxean gelditu zan. Martak esan eutson Jesusi: «Jauna, hemen izan bazina, gure nebea ez zan hilgo. Halan ere, badakit eskatu deiozun guztia emongo deutsula Jainkoak». Jesusek erantzun eutson: «Biztuko da zure nebea». Eta Martak: «Badakit biztuko dala azken egunean, hildakoen biztuerakoan». Jesusek esan eutson orduan: «Neu naz biztuerea eta bizia; Nigan sinisten dauana, hilda ere, biziko da, eta bizi dana, Nigan sinisten badau, ez da betiko hilgo. Sinisten al dozu hori?» Martak erantzun eutson: «Bai, Jauna, sinisten dot Zeu zareala Mesias, Jainkoaren Semea, mundura etortekoa zana». [Ondoren, bere ahizta Mariari deitzera joan zan Marta, eta esan eutson isilka: «Maisua hemen dago eta dei egiten deutsu». Hori entzutean, bat-batean jagi eta Jesusegana joan zan. Jesus artean herrian sartu barik egoan, Martak topatu eban lekuan bertan. Etxean Mariari nahigabean laguntzen egozan juduek, harek batbatean jagi eta urten egin ebala ikustean, jarraitu egin eutsoen, negar egitera hilobira joialakoan. Mariak, Jesus egoan tokira heltzean, ikusi ebaneko, oinetan ahuspez jarri eta esan eutson: «Jauna, hemen izan bazina, gure nebea ez zan hilgo».] Maria eta haregaz etorritako juduak negarrez ikusirik, barruak zirrara egin eutson Jesusi eta, zehatz hunkiturik, itaundu eban:
55
«Non ipini dozue?» Erantzun eutsoen: «Jauna, zatoz eta ikusi». Jesusek negarrari emon eutson. Han egozan juduek esan eben: «Begiratu zein maitea eban!» Baina hareetariko batzuek esan eben: «Itsuari begiak edegi eutsozan Honek, ez al eikean hau hiltea galarazo?» Jesus, ostera ere hunkiturik, hilobira hurreratu zan. Haitzuloa zan, harlauzaz estalduta. Jesusek esan eban: «Kendu harlauzea!» Hildakoaren arreba Martak esan eutson: «Jauna, kiratsa botako dau, lau egun baditu-eta». Jesusek erantzun eutson: «Ez al deutsut esan, sinisten badozu Jainkoaren aintza ikusiko dozula?» Kendu eben, bada, harria. Jesusek, begiak zerurantz jasorik, esan eban: «Aita, eskerrak Zuri, entzun deustazulako. Nik badakit beti entzuten deustazuna; baina inguruan dodan jenteagaitik dinot, Zuk bialdu nozula sinistu dagien». Hau esanda, oihu egin eban sakon: «Lazaro, zatoz kanpora!» Eta hildakoak urten egin eban. Esku-oinak oihal-zerrendaz loturik eta aurpegia zapiz estalduta zituan. Jesusek esan eutsen: «Askatu egizue eta itzi joaten». Jesusek egina ikusi ebenean, Maria ikustera joandako judu askok sinistu eban Haregan.
56
JAUNAREN NEKALDIKO ERRAMU DOMEKEA Erramu-bedeinkatzea eta elizbira Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena! Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 21, 1-11) Jerusalemera hurreratu ziranean, Oliamendi ondoko Betfage herritxora heldurik, ikasle bi bialdu zituan Jesusek, esanez: «Zoaze aurreko herritxo horretara; bat-batean asteme bat aurkituko dozue lotuta, eta astakume bat haregaz; askatu eta ekarri niri. Eta inork ezer esaten badeutsue, erantzun: "Jaunak behar ditu, baina bat-batean bihurtuko ditu"». Hori jazo zan Jainkoak profetearen bidez esana bete zedin: «Esan Sion uriari: "Hara, bajatortzu zeure erregea, apal eta asteme baten gainean, zamari baten umearen gainean"». Joan ziran, bada, ikasleak eta Jesusek agindu eutsen lez egin eben; ekarri ebezan astoa eta astakumea, eta euren jantziak bizkarrean ezarri eutseezan, eta Jesus gainean jesarri zan. Jente askok bere jantziak zabaldu eutsozan bidean; beste batzuek, barriz, zuhaitzei adarrak moztu eta bidean zabaltzen ebezan. Aurretik eta ondotik joian jenteak honan inoan oihuka: «Hosanna Daviden Semeari! Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena! Hosanna Goi-goikoari!» Jesus Jerusalemen sartu zanean, uri osoak, harriturik, itauntzen eban: «Nor dogu Hau?» Jenteak erantzuten eban: «Hau Jesus profetea da, Galileako Nazaretekoa».
57
Meza Ez deutset aurpegia alboratu irainei, eta badakit ez nazala lotsagarri izango. Isaias Profetearen liburutik (Is 50, 4-7) Jainko Jaunak berba egiteko trebatu nau, bihotz-jausiei adore-berbea emoteko. Goizero deust belarria ernearazoten, ikasle onak lez entzun dagidan. Jainko Jaunak belarria edegi deust, eta nik ez deutsot aurka egin, ez atzera jo. Bizkarra eskeini neutsen joten ninduenei, matrailak, bizarretik tiraka egiten eustenei. Ez neutsen aurpegia alboratu irainei eta txistuei. Jauna dot laguntzaile; horregaitik, ez naz kikildu; horregaitik gogortu dot aurpegia, harkaitza lez, badakit-eta ez nazala lotsagarri izango. Erantzun-salmoa Sal 21, 8-9. 17-18a. 19-20. 23-24 Z URE
ESKUETAN DOT BIZIA ‌
Ikusten nabenak holan dabilkidaz barreka, ezpan-keinuka eta buru-eraginka: ÂŤJaunagan dau uste on, salbau begi; maite badau, onik atara begiÂť. Txakur-taldeak nauka inguraturik, gaizto-taldeak erdian harturik. Esku-oinak zulatu deustez, hazur guztiak bat-banatu daikedaz. Nire jantziak eurentzat banatzen dabez, nire soinekoa zotz egin dabe. Zu, ostera, Jauna, ez egon urrun, Zu, neure indar, zatorkidaz arin lagun.
58
Nire senideei zure izena deutset iragarriko, batzarraren erdian zaitut goratuko. «Goratu egizue Jauna, bildur deutsozuenok, Jakob-en seme guztiok, ospatu egizue, izan Haren bildur, Israel-en seme guztiok». Apaldu egin eban bere burua; horregaitik, Jainkoak goratu egin eban. San Paulo Apostoluak Filipoarrei (Flp 2, 6-11) Kristo Jesusek, Jainkoaren izaera bereko izanik, ez eutson gogor eutsi Jainkoagaz bardin izateari; bestela baino, bere izaeraz hustu egin zan morroi-izaerea hartuz, eta beste edozein lez azalduz. Eta, gizon lez agerturik, apaldu egin eban bere burua, menpeko eginez heriotzaraino, kurutzeko heriotzaraino. Horregaitik, Jainkoak goratu egin eban eta izen guztien gaineko izena emon eutson, Jesusen izenera belaun guztiak makurtu daitezan, guztien belaunak makurtu daitezan, zeruan, lurrean eta lurpean, eta mihin guztiek autortu dagien: Jesu Kristo, Jauna da, Aita Jainkoaren aintzarako. Irakurgai laburragoa egin gura bada, [ ] kako artean emoten diran zatiak itzi daitekez. Laburdurak, alkarrizketa-moduan irakurri gura danerako jarri dira: † = Jesus; K = “Kronikaria; S = “Sinagoga” eta beste alkarrizketa-lagunak.
59
Jesu Kristo gure Jaunaren Nekaldia San Mateoren liburutik (Mt 26, 14-27, 66) K Aldi haretan, [Hamabietako batek, Judas Iskariote eritzonak, abadeburuakana joan eta esan eutsen: S «Zenbat agintzen deustazue, Jesus zuen eskuetan izteagaitik?» K Hareek zidarrezko hogeita hamar txanpon agindu eutsoezan. Harrezkero, Jesus hareen eskuetan izteko egokiera bila ebilen Judas. Non prestatzea gura dozu pazko-afaria? Legamina bako Ogien jaiaren lehen egunean, ikasleek Jesusegana hurreratu eta itaundu eutsoen: S «Non gura dozu pazko-afarirako prestaketak egitea?» K Jesusek erantzun eutsen: † “«Zoaze urira, halakoagana, eta esaiozue: "Maisuak dino hurrean dala beraren ordua, eta zuen etxean ospatu gura dauala Pazkoa ikasleekin"». K Jesusek agindu eutsen lez egin eben ikasleek, eta pazko-afaria prestatu eben. Zuetako batek saldu egingo nau. Ilunabarrean, mahaian egoan Jesus hamabi ikasleekin eta, afaltzen ziharduela, esan eban: † “«Benetan dinotsuet: Zuetako batek saldu egingo nau». K Ikasleak, oso goibeldurik, itaunka hasi jakozan banaka: S «Nik ete, Jauna?» K Harek erantzun: † “«Nigaz plater beretik jaten diharduan batek salduko nau. Gizonaren Semea badoa, Liburu Santuek Haretaz dinoen lez; baina zoritxarrekoa Gizonaren Semea salduko dauana! Hobe eukean jaio izan ez balitz». K Orduan, Judasek —salduko ebanak— itaundu eutson: S «Ni al naz, Maisu?»
60
K Jesusek erantzun eutson: † «Zeuk esan dozu». Hau nire gorputza da. Hau nire odola da. K Afaltzen ziharduela, Jesusek ogia hartu eban eta, bedeinkapenotoitza eginez, zatitu eta ikasleei emon eutsen, esanez: † «Hartu egizue, jan: hau nire gorputza da». K Gero, kaliza hartu eta esker oneko otoitza eginez, emon eutsen, esanez: † «Edan guztiok honetatik: hau nire odola da-eta, itunaren odola, pekatuak parkatzeko guztien alde isuria. Hau dinotsuet: Hemendik aurrera ez dot gehiago ardorik edango, neure Aitaren erreinuan zuekaz ardo barria edango dodan egunera arte». K Gorazarreak abestu ondoren, Oliamendira urten eben. Joko dot artzaina, eta sakabanatuko dira artaldeko ardiak. Jesusek esan eutsen: † «Gaur gauean zuen guztion sinismenak huts egingo Neu nazala-eta, honan dago-eta idatzita Liburu Santuan: "Joko dot artzaina eta artaldeko ardiak sakabanatu egingo dira". Baina Ni, biztu ondoren, aurretik joango najatzue Galileara». K Orduan, Pedrok esan eutson: S «Beste guztiek Zugaitik huts egiten badabe ere, nik ezelan ere ez». K Jesusek erantzun eutson: † «Benetan dinotsut: Gaur gauean bertan, oilarrak jo baino lehen, hiru aldiz ukatuko nozu». K Pedrok esan eutson: S «Zugaz hil behar badot ere, ez zaitut ezelan ere ukatuko». K Eta gauza bera esaten eben ikasle guztiek.
61
Nahigabetzen hasi zan eta larritzen. Jesus ikasleekin Getsemani eritzon landa batera heldu zan, eta esan eutsen: † «Zagoze hemen, Ni hara otoitz egitera noan bitartean». K Pedro eta Zebedeoren seme biak eroan zituan Beragaz. Tristura eta larria sentitzen hasi zan, eta esan eutsen: † Hilteko zorian nago tristuraz; gelditu hemen eta zagoze zuhur Nigaz batera». K Eta aurreratxoago joanik, ahuspez jarri zan eta otoitz egin eban, esanez: † «Ene Aita, ahal bada, urrundu egizu Nigandik kaliza mingots hau. Baina ez bedi egin Nik gura dodan lez, Zuk gura dozun lez baino». K Joan zan ikasleakana eta lotan aurkitu zituan. Pedrori esan eutson: † Beraz, ordu bete ere ezin izan zaree Nigaz erne egon? Zagoze erne eta egin otoitz, tentaldian jausi ez zaitezen: gogoz gartsu izan arren, ahula da-eta gizakia». K Bigarren aldiz aldendu eta otoitz egin eban, esanez: † «Ene Aita, kaliza mingots hau derrigorrez edan behar badot, egin bedi zure guraria». K Eta barriro bihurturik, lotan aurkitu zituan, begiak astun ebezan-eta. Hareek itzita, barriro ere aldendu eta hirugarren aldiz otoitz egin eban, lehengo berba berak esanez. Gero, ikasleakana joan eta esan eutsen: † Egin lo eta hartu atsedena. Hara, heldu da ordua Gizonaren Semea pekatarien eskuetan itzia izateko. Jagi, goazen, hurrean da salduko nauana». Eskuak jarri eutsoezan Jesusi, eta lotu egin eben. K Oraindino berbetan ziharduala, han azaldu zan Judas, Hamabietako bat; jente-talde handia etorren haregaz, abadeburuek eta herriko zaharrek bialduta, ezpatak eta makilak eskuetan zituela. Saltzaileak seinale hau emon eutsen:
62
S «Nik musu emongo deutsodana, haxe da; atxilotu egizue». K Bat-batean Jesusegana hurreratu eta esan eutson: S «Agur, Maisu!» K Eta musu emon eutson. Jesusek esan eutson: † «Adiskide, egizu egitekoa» K Orduan, besteek, Jesusegana hurreraturik, heldu eta atxilotu egin eben. Jesusegaz egozanetariko batek, eskua luzatuz, ezpatea atara eban, abade nagusiaren morroia jo eta belarria moztu eutson. Jesusek esan eutson: † «Bihurtu ezpatea bere lekura; ezpatea darabilana ezpataz hilgo da. Zer uste dozu? Ezin deutsodala neure Aitari dei egin laguntza eske? Hamabi aingeru-talde eta gehiago ipiniko leukez bat-batean nire esku. Baina zelan beteko litzatekez orduan Liburu Santuak, honan jazo behar dauala dinoe-eta». K Une haretan, Jesusek jenteari esan eutson: † «Lapur baten bila lez etorri zaree, ezpata eta makilekin, Ni harrapatzera. Egunero jesarten nintzan tenpluan irakasten, eta ez ninduzuen atxilotu. Baina guzti hau Profetek idatzitakoa bete daiten jazo da». K Orduan, ikasle guztiek Jesus itzi eta ihes egin eben. Ikusiko dozue Gizonaren Semea, Ahalguztidunaren eskumaldean jarten. Jesus atxilotu ebenek Kaifas abade nagusiaren etxera eroan eben, han egozan-eta batuta lege-maisu eta herriko zaharrak. Pedro, Jesusi urrunetik jarraituz, abade nagusiaren jauregiraino joan zan eta, barrura sarturik, morroiekin jesarri zan, ha guztia zertan amaitzen zan ikusteko. Abadeburuak eta Batzar Nagusi osoa Jesusen kontra guzurrezko testigantza bila ebilzan, heriotzara kondenatzeko; baina ez eben aurkitzen, guzurrezko testigu asko azaldu arren. Azkenean, bi aurkeztu ziran, esanez: S «Honek esan eban: "Jainkoaren santutegia desegin daiket eta hiru egunetan barriro eregi"».
63
K Zutundu zan orduan abade nagusia eta esan eutson: S «Ez al deutsezu ezer erantzun behar zure kontrako salaketa horrei?» K Baina Jesus isilik. Abade nagusiak esan eutson: S «Jainko biziagaitik eskatzen deutsut: Esaiguzu Zu zarean Mesias, Jainkoaren Semea». K Jesusek erantzun eutson: † «Zeuk esan dozu. Eta gehiago dinotsuet: Oraindixe Gizonaren Semea Jainko ahalguztidunaren eskuman jesarrita eta zeruko hodei gainean etorten ikusiko dozue». K Orduan, abade nagusiak bere jantziak urratu zituan, esanez: S «Biraoa esan dau. Ba al dogu lekuko beharrizanik? Zeuek entzun dozue biraoa. Zer deritzazue?» K Hareek erantzun: S «Heriotzea merezidu dau». K Orduan, aurpegira txistua bota eta ukabilkadak emon eutsoezan; beste batzuek matrailakoak emoten eutsoezan, esanez: S «Asmau egik, Mesias: nork jo hau?» Zin eginez ukatu eban: «Nik ez dot ezagutzen gizon hori!» K Pedro kanpoan egoan jesarrita, patioan; neskame batek hurreratu eta esan eutson: S «Zu ere Jesus Galilearragaz ibilten zinan». K Pedrok guztien aurrean ukatu eban: S «Ez dakit zertaz diharduzun». K Atarira urten eban, eta beste neskame batek ikusi eta esan eutsen ingurukoei: S «Hau Jesus Nazaretarragaz ibilten zan». K Pedrok barriro ukatu eban, zin eginez: S «Ez dot ezagutzen gizon hori!»
64
K Handik laster, han egozanek Pedrogana hurreratu eta esan eutsoen: S «Bai, zu ere horreetarikoa zara; hizkeran ezagun dozu». K Orduan Pedro biraoka eta madarikazinoka hasi zan: S «Ez dot ezagutzen gizon hori!» K Eta bat-batean oilarrak jo eban. Pedrori Jesusek esana gogoratu jakon: «Oilarrak jo baino lehen, hiru aldiz ukatuko nozu», eta, kanpora urtenda, negarrari emon eutson samintasunez. Pilato agintariagana eroan eben Jesus. Eguna argitu ebanean, abadeburu eta herriko zahar guztiek batu eta Jesusen aurkako erabagia hartu eben, heriotzara kondenatzeko. Eta loturik eroan eta Pilato gobernadorearen eskuetan jarri eben. Ez da zilegi diru hau atabakara botatea, odol-saria da-eta. Judas saltzaileak, Jesus kondenatu ebela ikusirik, damu izan eban eta zidarrezko hogeita hamar txanponak abadeburu eta herriko zaharrei bihurtu eutsezan, esanez: S «Pekatu egin dot errubakoa heriotzara emonez». K Baina hareek erantzun eutsoen: S «Eta guri zer? Hor konpon!» K Orduan, dirua tenpluan jaurtirik, handik urten eta bere burua urkatu eban. Abadeburuek dirua jaso eta esan eben: S «Ez da zilegi diru hau tenpluko dirutegira botatea, odol-saria da-eta». K Eta, alkarregaz erabagia hartu ondoren, «Lapikogilearen Soloa» erosi eben, kanpotarren hilerritarako. Horregaitik, gaur egun ere, solo hari «Odol Solo» deritzo. Honan bete zan Jeremias profeteak esana: «Zidarrezko hogeita hamar txanpon hartu ebezan; hori izan zan israeldarrek ezarri eutsoen salneurria. Eta Lapikogilearen Soloa erosteko erabili ebezan, Jaunak agindu eustan lez».]
65
Zu al zara juduen erregea? Jesus Gobernadorearen aurrera aurkeztu eben. Gobernadoreak itaundu eutson: S «Zu al zara juduen erregea?» K Jesusek erantzun eutson: † «Zeuk dinozu». K Abadeburuak eta herriko zaharrak salatu eta salatu ziharduen Jesusen aurka, baina harek ez eban berbarik erantzuten. Pilatok esan eutson: S «Ez al dozu entzuten zenbat gauza ataraten daben zure kontra?» K Jesusek salakuntza bakar bati ere ez eutson erantzunik emoteneta, zehatz harriturik egoan Gobernadorea. Pazko-jai guztietan preso bat askatzeko ohiturea eban Gobernadoreak, herriak gura ebana. Bazan orduan preso sonatu bat, Barrabas eritzona. Herria batu zanean, Pilatok itaundu eutsen: S «Nor gura dozue askatzea, Barrabas ala Jesus, Mesias dalakoa?» K Baekian-eta bekaitzez emon eutsoela Jesus. Auzitegian jesarririk egoala, emazteak mandatu hau bialdu eutson: S «Ez zaitez sartu errubako Horregaz; asko sufridu dot bart amesetan Hori dala-eta». K Baina abadeburuek eta herriko zaharrek jentea berotu eben, Barrabasen askapena eta Jesusen heriotzea eskatu egiezan. Gobernadoreak barriro itaundu eutsen: S «Bietako zein gura dozue askatzea?» K Hareek erantzun: S «Barrabas». K Pilatok esan eutsen: S «Eta zer egin behar dot Jesusegaz, Mesias dalakoagaz?» K Danek erantzun eben: S «Josi kurutzean!» K Eta harek:
66
S «Zer oker egin dau, bada?» K Hareek, gero eta deadar handiagoz: S «Josi kurutzean!» K Pilatok, dana alperrik zala eta gainera iskanbila sortzera joiala ikusirik, ura hartu eta eskuak garbitu ebazan jentearen aurrean, esanez: S «Ez naz gizon honen heriotzearen erantzule. Zeuek ikusi!» K Herri osoak erantzun eban: S «Geu eta gure ondorengoak egiten gara horren heriotzearen erantzule!» K Orduan, Barrabas askatu eutsen eta Jesus, zigortarazo ondoren, hareen eskuetan itzi eban, kurutzeratu egien. Agur, juduen erregea! Gobernadorearen gudariek jauregira eroan eben Jesus eta gudari-talde osoa batu eben haren inguruan. Soinekoak erantzi eta purpurazko kapea jantzi eutsoen. Arantzaz eginiko koroia ezarri eutsoen buruan eta kainaberea eskuan. Eta, aurrean belaunikaturik, iseka egiten eutsoen, esanez: S «Agur, juduen erregea!» K Txistua botaten eutsoen eta, kainaberea kendurik, buruan joten eben. Nahiko iseka egin ondoren, kapea kendu eta bere soinekoak jantzi eutsoezan. Gero, kurutzean jostera eroan eben. Haregaz batean gaizkile bi kurutzeratu ebezan. Urtetean, Zireneko gizon bat aurkitu eben, Simon eritzona, eta Jesusen kurutzea eroatera behartu eben. Golgota izeneko lekura heldu ziranean —Golgotak "Buru-hazur" esan gura dau—, behazunez nahastautako ardoa emon eutsoen edatera; Jesusek txastatu eban, baina ez eban edan gura izan. Kurutzean josi ebenean, gudariek Jesusen jantziak banatu ebezan, zotz eginez, eta han gelditu ziran jesarrita Ha zaintzen. Buruaren gainekaldean kondenazinoaren arrazoia ipini eben idatzita: HAU JESUS DA, JUDUEN ERREGEA. Jesusegaz batean
67
gaizkile bi kurutzeratu ebezan, bata eskuman eta bestea ezkerrean. Jainkoaren Seme baldin bahaz, jaitsi hadi kurutzetik! Handik igaroten ziranek irain egiten eutsoen Jesusi, buruari eragin eta esanez: S «Santutegia desegin eta hiru egunetan barriro eregiten ei hoan horrek, salbau egik heure burua, Jainkoaren Seme baldin bahaz! Jaitsi hadi kurutzetik!» K Era berean, abadeburu, lege-maisu eta herriko zaharrek ere burla egiten eutsoen, esanez: S «Besteak salbatu jozak, eta bere burua ezin salbatu. Israelgo erregea ei dok; jaitsi daitela orain kurutzetik, eta sinistuko joagu Beragan. Jainkoagan jarri jok uste ona; libratu dagiala orain, maite baldin bajok; ez joan, bada, Jainkoaren Seme zala esaten?» K Beragaz kurutzean josirik egozan gaizkile biek ere irain egiten eutsoen. Eli, Eli, lema sabaktani. Eguerditik hirurak arte, ilundu egin zan lurbira osoa. Hirurak inguruan, Jesusek oihu handiz esan eban: † «Eli, Eli, lema sabaktani», K —hau da: † «Ene Jainko, ene Jainko, zergaitik itzi nozu?»— K Hau entzutean, bertan egozan batzuek esan eben: S «Eliasi deika jabilk». K Bat-batean, hareetako batek, lasterka joan, ozpinetan bustitako belakia hartu eta, kainabera bati muturrean jarriz, edatera emon eutson. Besteek, ostera, inoen: S «Egon, ea jatorkon Elias salbatzera». K Baina Jesusek, barriro deadar handia eginez, azken arnasea emon eban.
68
Hemen belauniko jarri eta egonalditxo bat egiten da. Orduan, santutegiko oihala erdiz erdi urratu zan, goitik beheraino; lurrikarea izan zan eta harkaitzak zartatu egin ziran; hilobiak edegi eta hilda egozan santu asko biztu egin ziran. Honeek, euren hilobietatik urten eta, Jesus biztu ondoren, uri santuan sartu ziran eta jente askori agertu jakezan. Lurrikara eta jazoera guztiok ikustean, erromatar ehuntariak eta haregaz Jesus zaintzen egozan besteek, bildurrak jota, esan eben: S «Benetan, Jainkoaren Semea zan Hau». [K Baziran han emakume asko ere, urrunetik begira; Jesusi jarraituz Galileatik etorriak ziran, beraren zerbitzari; hareen artean, Maria Magdalena, Santiago eta Joseren ama Maria, eta Zebedeoren semeen ama. Josek beretzat zulatutako hilobi barrian ipini eban Jesusen gorpua. Ilunabarrean, Jose eritzon Arimateako gizon aberats bat etorri zan, bera ere Jesusen ikaslea. Pilatogana aurkeztu eta Jesusen gorpua eskatu eutson. Orduan, Pilatok emoteko agindu eutsen. Josek, Jesusen gorpua harturik, izara garbi batean batu eta harkaitzean zulatutako bere hilobi barrian ipini eban. Gero, harri handi bat irauliz, hilobiko sarrerea itxi eban eta joan egin zan. Maria Magdalena eta beste Maria hilobi aurrean jesarrita egozan. Badozuez zeuen guardiak; zoaze eta zaindu dakizuen eran. Pazko-jaia prestatzeko egunaren ondoren, zapatuan, abadeburuek eta fariseuek Pilatogana alkarregaz joan eta esan eutsoen: S «Jauna, gogoratu gara guzur-saltzaile Harek, artean bizi zala, esan ebala: "Hiru egunen buruan biztu egingo naz". Agindu egizu, beraz, hilobia zaintzeko hirugarren egunera arte; ez daitela jazo haren ikasleek gorpua ostu eta gero "Biztu da hilen artetik" herriari esanez etortea. Azken engainu hau lehenengoa baino okerragoa izango litzateke». K Pilatok erantzun eutsen: S «Badozuez zeuen guardiak. Zoaze eta zaindu dakizuen eran». K Joan ziran, bada, eta hilobia segurtatu eben, harria zigilatuz eta guardia ipiniz.]
69
PAZKOALDIA
Piztu da, Aleluia! JAUNAREN BIZTUERAKO PAZKO DOMEKEA
71
JAUNAREN BIZTUERAKO PAZKO DOMEKEA PAZKO-EGUNEKO MEZA Hilen artetik biztu ondoren, Beragaz jan eta edan genduan. Apostoluen Eginak liburutik (10, 34a. 37-43) Egun hareetan, honan berba egin eban Pedrok: «Badakizue zer jazo zan Galileatik hasi eta Judea osoan, Joanek iragarritako bateoaren ondoren, Nazareteko Jesusena, hain zuzen ere: Jainkoak Espiritu Santuaren indarraz igurtzi eban, eta harek on egiten eta deabruak hartutako guztiak osatzen igaro eban bere bizitzea, Jainkoa beragaz eban-eta. Eta gu gara Harek juduen lurraldean eta Jerusalemen egindako guztien testigu. Jesus hau egur batetik zintzilik hil eben; baina Jainkoak biztu egin eban hirugarren egunean eta agertzeko ahalmena emon eutson; ez, ostera, herri guztiari, Jainkoak aurrez testigutzat aukeratutakoei baino: guri hain zuzen ere, Ha hilen artetik biztu ondoren Beragaz jan eta edan dogunoi. Jesusek berak agindu euskun herriari predikatzeko, eta autortzeko Bera dala Jainkoak bizien eta hilen epaile ipini dauana. Profeta guztiek autormen hau egiten dabe Haretaz: Haregan sinistu dagien guztiek pekatuen parkamena hartuko dabela, beraren izenean». Erantzun-salmoa Sal 117, 1-2. 16bc-17. 22-23 H AU
DA J AUNAK EGIN DAUAN EGUNA ,
GU POZTEKO ETA ALAITZEKO EGUNA . EDO
A LELUIA ,
ALELUIA , ALELUIA .
Eskerrak Jaunari, ona da-eta, Haren maitasuna betikoa da-eta. Israel etxeak hau esan begi: «Haren maitasuna betikoa».
72
ÂŤJaunaren eskumeak nau jaso, Jaunaren eskumeak bizkor dau jokatuÂť. Hil ez, bizi egingo naz, Jaunaren eginak nik iragarriko. Etxegileek baztertutako harria, berori da giltzarria. Jaunak egin dau hori, gure begien harrigarri. Bilatu egizuez zeruko gauzak, han dago-eta Kristo. San Paulo Apostoluak Kolosarrei egindako epistolatik (Kol 3, 1-4) Senideok: Kristogaz berbiztu zareen ezkero, bilatu egizuez zeruko gauzak, han dago-eta Kristo, Jainkoaren eskumaldean jesarrita. Bilatu egizuez goiko gauzak, eta ez lurrekoak, hilda zagozelako, eta zuen bizia Kristogaz dagoalako Jainkoagan gordeta. Kristo, zuen bizia, agertuko danean, zuek ere aintzatsu agertuko zaree haregaz batera.
*** Edo Baztertu egizue legamina zaharra eta izan ore barri. San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik (1 Ko 5, 6b-8) Senideok: Ez al dakizue legamina apur batek ore guztia harrotzen dauala? Baztertu egizue legamina zaharra eta izan ore barri, legamina bako pazko-ogiak lez; izan ere, horixe zaree, Kristo, gure Pazko Bildotsa oparitzat eskeinia izan dan ezkero. Ospatu dagigun, beraz, Pazko-jaia, ez legamina zaharragaz, pekatu eta gaiztakeriazko legaminagaz, legamina bako pazko-ogiekin baino, hau da, bihotz-garbitasunaz eta egiaz.
73
Biztu egin behar eban hilen artetik. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 20, 1-9) Astearen lehenengo egunean, Maria Magdalena hilobira joan zan goizean goiz, artean ilun egoala, eta harria hilobitik kenduta ikusi eban. Orduan, Simon Pedrogana eta Jesusek maite eban beste ikasleagana bihurtu zan lasterka, eta esan eutsen: ÂŤEroan egin dabe Jauna hilobitik, eta ez dakigu non jarri dabenÂť. Urten eben, orduan, Pedrok eta beste ikasleak, eta hilobira abiatu ziran. Biak batera joiazan lasterka, baina beste ikaslea Pedro baino arinago joian, eta lehenago heldu zan hilobira. Barrura begiratzeko makurturik, oihal-zerrendak lurrean ikusi zituan, baina ez zan sartu. Heldu zan haren atzetik Simon Pedro ere eta hilobian sartu zan. Oihal-zerrendak lurrean ikusi zituan, baita Jesusen burua batzen egoniko zapia ere; baina hau ez egoan oihal-zerrendakin batera jarrita, beste toki batean batuta baino. Orduan, sartu zan beste ikaslea ere, hilobira lehenengo heldu zana. Ikusi eta sinistu egin eban. Izan ere, ordurarte ez eben ikasleek ulertu Liburu Santuak dinoena, Jesusek hilen artetik biztu behar ebala, hain zuzen ere.
74
PAZKOALDIKO II. DOMEKEA Sinistedun guztiak batasunean bizi ziran, eta dana danentzat euken. Apostoluen Eginak liburutik (Eg 2, 42-47) Senideek zintzo irauten eben apostoluen irakaspenak entzuten eta alkarte bizitzan, ogia zatitzen eta otoitzean. Jente guztia izuturik egoan apostoluek egiten ebezan hainbeste mirari eta ezaugarrigaz. Sinistedun guztiak batasunean bizi ziran eta dana danentzat euken: euren lur eta ondasunak saldu eta guztien artean banatzen eben dirua, bakoitzaren beharrizanari egokionez. Egunero batu ohi ziran alkarregaz tenpluan, eta etxeetan zatitzen eben ogia, jatorduak pozik eta bihotz apalez eginez. Jainkoa goratzen eben, eta herri osoak begi onez ikusten zituan. Eta Jaunak egunetik egunera gehitzen eutsozan alkarteari salbatzen ziranak. Erantzun-salmoa Sal 117, 2-4. 13-15. 22-24 E SKERRAK J AUNARI , ONA DA - ETA , H AREN MAITASUNA BETIKOA DA - ETA . EDO A LELUIA . Israel etxeak hau esan begi: «Haren maitasuna betikoa». Aaron etxeak hau esan begi: «Haren maitasuna betikoa». Esan begie Jaunaren bildur direnek: «Haren maitasuna betikoa». Gogor bultzatu ninduen jausteko, han egoan Jauna niri laguntzeko. Nire indar eta nire kemen Jauna, Ha da nire salbamena.
75
Poz eta garaipen-oihuak zintzoen txabolan. Etxegileek baztertutako harria, berori egin da giltzarria. Jaunak egin dau hori, gure begien harrigarri. Hau da Jaunak egin dauan eguna, gu pozteko eta alaitzeko eguna. Itxaropen bizira sortu gaitu barriro, Jesu Kristo hilen artetik biztuz. San Pedro Apostoluaren lehenengo epistolatik (1 P 1, 3-9) Bedeinkatua Jainkoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita! Bere erruki handiaz itxaropen bizira sortu gaitu barriro, Jesu Kristo hilen artetik biztuz. Holan, hondatu, zikindu edo zimeldu ez daiteken ondarea itxaroten dogu, zuentzat zeruetan gordeta dagoana. Jainkoaren indarrak zaintzen zaitue sinismenari esker, azken aldian agertuko dan salbamena heldu dakizuen. Horregaitik, pozik zagoze, nahiz eta oraindino alditxo batez probaldi batzuk sufridu behar izango dozuezan. Holan zuen sinismenak bere jatortasuna erakutsiko dau, galkorra izan arren sutan garbitzen dan urreak lez; eta urrea baino askoz baliotsuagoa dan zuen sinismenak goralpena, aintza eta ohorea lortuko ditu, Jesu Kristo agertuko danean. Maite dozue Jesu Kristo, ikusi ez badozue ere. Eta ikusi barik Beragan sinisten dozuela, esan ezin ahaleko pozez, poz disdiratsuz, alaitzen zaree eta zeuen sinismenaren helburua, zeuen salbamena, lortzen dozue.
76
Handik zortzi egunera, barriro agertu jaken Jesus. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 20, 19-31) Astearen lehenengo egunean, ilunabarrean, etxe batean baturik egozan ikasleak, ateak itxita, juduen bildurrez. Sartu zan Jesus eta, erdian jarririk, esan eutsen: «Bakea zuei». Hori esanda, eskuak eta saihetsa erakutsi eutsezan. Ikasleak pozez bete ziran, Jauna ikustean. Jesusek barriro esan eutsen: «Bakea zuei. Aitak Ni bialdu nauan lez, Nik zuek bialtzen zaituet». Eta hareen gainera arnasea botaz, esan eutsen: «Hartu egizue Espiritu Santua. Zuek pekatuak parkatzen deutsezuezanei, parkatu egingo deutsez Jainkoak ere; zuek parkamena ukatzen deutsezuenei, ukatu egingo deutse». Tomas, Hamabietako bat, Bikia eritzona, ez egoan hareekin Jesus etorri zanean. Beste ikasleek esan eutsoen: «Jauna ikusi dogu». Tomasek erantzun eutsen: «Haren eskuetan untze-zuloak ikusten ez baditut, neure atzamarra haren untze-zuloetan eta neure eskua haren saihetsean sartzen ez baditut, ez dot sinistuko». Handik zortzi egunera, etxean egozan barriro ikasleak, eta Tomas ere hareekin zan. Sartu zan Jesus, ateak itxita egozala, eta erdian jarririk esan eutsen: «Bakea zuei». Gero esan eutson Tomasi: «Ekarri atzamarra, begiratu nire eskuak; ekarri eskua eta sartu nire saihetsean, eta ez izan sinisgogor, sinistedun baino». Tomasek erantzun eutson: «Ene Jauna eta ene Jainkoa!» Jesusek esan eutson: «Ikusi nozulako sinistu al dozu? Zorionekoak ikusi barik sinisten dabenak». Beste ezaugarri asko ere egin zituan Jesusek ikasleen aurrean, liburu honetan idatzirik ez dagozanak; hemen idatziak Jesus Mesias, Jainkoaren Semea, dala sinistu dagizuen idatzi dira eta, sinistuz, haren izenean bizia izan dagizuen.
77
PAZKOALDIKO III. DOMEKEA Heriotzeak ezin eban-eta Ha bere menpean euki. Apostoluen Eginak liburutik (Eg 2, 14.22b-33) Pentekoste-egunean, Pedrok, hamaika apostoluen artean zutunik, ahotsa jasoz, honan berba egin eban: «Juduok eta Jerusalemen bizi zareen guztiok, entzun arretaz nire berbak: Guztiok dakizuenez, Jainkoak Nazareteko Jesus sinisgarri egin eban zuen aurrean, haren bidez egintza ahaltsuak, mirariak eta ezaugarriak eginez. Jainkoak zuen eskuetan itzi eban, bere asmoaren eta aurrez hartutako erabagiaren arabera, eta zuek hil egin zenduen, sinisbakoen eskuz kurutzean josiz; baina Jainkoak biztu egin eban, heriotzearen lokarrietatik askatuz, heriotzeak ezin eban-eta Ha bere menpean euki. Izan ere, honan dino Davidek Haretaz: “Begi aurrean ikusten neban beti Jauna; Eskuman dodala, ez naiteke dardara. Horregaitik alai dot bihotza, pozik mihina, eta nire gorputzak ere itxaropenean dau atsedena. Ez dozu-eta nire bizia Heriotz-leizera jaurtiko, ezta zeure fededuna hilobian usteltzen itziko. Bizirako bidea erakutsiko deustazu, zeure aurrean alaitasunez beteko”. Senideok, itzi egidazue argi eta garbi esaten gure aita David hil egin zala eta hobiratu egin ebela, eta haren hilobia geure artean dogu gaur arte. Baina profetea zan eta baekian Jainkoak zin eginez agindu eutsola beraren odoleko bat jesarriko zala beraren tronuan. Beraz, aurrez ikusi eban Mesias biztuko zala, eta honetaz berba egin eban hau esatean: haren bizia ez ebala Heriotz-leizera jaurtiko eta ez zala haren gorputza hilobian ustelduko. Jesus hori biztu egin dau Jainkoak, eta gu guztiok gara horren testigu». Jainkoak bere eskumaldera jaso dauala, agindutako Espiritu Santua hartu dau Aitagandik eta guri isuri; hauxe da zuek ikusten eta entzuten diharduzuena.
78
Erantzun-salmoa Sal 15, 1-2a eta 5. 7-8. 9-10. 11 B IZIRAKO
BIDEA ERAKUTSIKO DEUSTAZU , J AUNA .
A LELUIA . Zaindu nagizu, Jauna, babes bila nator-eta Zugana. Honan dinotsot Jaunari: <<Zu zaitut neure jabe>>. Jauna da nire ondare eta edontzia; Zuk dozu eskuetan nire zoria. Onesten dot Jauna, aholkua emon deustalako, gauez ere neure bihotzak oharrarazoten naualako. Begi aurrean ipinten dot beti Jauna; eskuman dodala, ez naiteke dardara. Horregaitik, alai dot bihotza, pozik barrua, haragi honek ere bakean dau atsedena. Ez dozu-eta nire bizia Leizera jaurtiko, ezta zure zintzoa ustelak hartzen itziko. Bizirako bidea erakutsiko deustazu: alaitasun betea zeure aurrean, betiko atseginak zeure eskuman. Bildots garbi eta akats bakoa dan Kristoren odol ederraz izan zaree erosiak. San Pedro Apostoluaren lehenengo epistolatik (1 P 1, 17-21) Senide maiteok: Nor bere egintzen arabera, bereizkeria barik, epaitzen dauanari "Aita" deitzen deutsozuen ezkero, jokatu egizue begirunez munduko erbestealdian bizi zareen bitartean. Badakizue zuen gurasoakandik hartutako biziera zentzun bakotik askatuak izan zareela, ez gauza ustelkorrez, urrez nahiz zilarrez, bildots garbi eta akats bako lez zuen alde bere burua eskeini dauan Kristoren odol baliotsuaz baino. Mundua mundu izan aurretik egoan Kristo Jainkoaren asmotan eta azken sasoi honeetan agertu da zuen onerako. Eta zuek beronen bidez sinisten dozue
79
hilen artetik biztu eta aintzaz bete eban Jainkoagan; holan, zeuen sinismena eta itxaropena Jainkoagan jarriak dozuez.
Ogia zatitzean ezagutu eben. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 24, 13-35) Jesusen ikasle bi Emaus izeneko herritxo batera joiazan, Jerusalemdik hamaika kilometrora. Jerusalemen jazotako guztiez berbetan egiten eben alkarregaz. Eta, berbetan eta eztabaidan ziharduela, Jesus berbera hurreratu jaken eta eurekin joian; hareen begiak, ostera, itsu egozan eta ez eben ezagutu. Jesusek esan eutsen: «Zeri buruz zoaze bidean alkarregaz berbetan?» Hareek gelditu egin ziran, aurpegia ilun, eta bietako batek, Kleofas eritzonak, erantzun eutson: «Zeu izango zara Jerusalemen egun honeetan jazo dana jakin ez dauan kanpotar bakarra!» Jesusek itaundu eutsen: «Zer jazo da, ba?» Hareek erantzun eutsoen: «Jesus Nazaretarrarena; profeta ahaltsua zan egitez eta hitzez Jainkoaren eta herri guztiaren aurrean; baina gure abadeburuek eta agintariek heriotzara kondenatu dabe eta kurutzean josi. Guk uste genduan Berak askatuko ebala Israel; baina badira hiru egun hori jazo dala. Egia da gure arteko emakume batzuek harriturik itzi gaituela: goizean goiz joan dira hilobira eta ez ei dabe gorpua aurkitu; gainera, Jesus bizi dala esan deutseen aingeruak agertu jakezala esanez etorri jakuz. Gutar batzuk ere izan dira hilobian, eta emakumeek esan daben lez aurkitu dabe; baina Bera ez dabe ikusi». Orduan, Jesusek esan eutsen: «Bai zentzun bakoak zareela, bai motelak profetek esana sinisteko! Ez al eban, bada, Mesiasek guzti hori sufridu behar, bere aintzan sartzeko?» Eta, Moisesegandik hasi eta profetarik profeta, Liburu Santuek berari buruz inoen guztia azaldu eutsen. Joiazan herritxora hurreratu ziranean, Jesusek aurrera jarraitzeko keinua egin eban. Baina hareek arren eta arren eskatu eutsoen: «Gelditu zaitez gugaz, berandu da eta iluna gainean dogu». Eta herrian sartu zan hareekin gelditzeko.
80
Hareekin mahaian egoala, Jesusek, ogia harturik, bedeinkapen-otoitza esan, zatitu eta emon egin eutsen. Orduan begiak edegi jakezan eta ezagutu egin eben; baina Jesus desagertu egin jaken. Hareek alkarri esan eutsoen: «Ez al genduan bihotza sutan, bidean berba egiten euskunean eta Liburu Santuak azaltzen euskuzanean?» Eta berehala jagi eta Jerusalemera bihurtu ziran. Han Hamaikak eta honeen lagunak batuta aurkitu ebezan, honan inoela: «Biztu da Jauna egiaz eta Simoni agertu jako». Ikasle biek bidean jazotakoa kontatu eutseen eta zelan ogia zatitzean ezagutu eben.
81
PAZKOALDIKO IV. DOMEKEA Jainkoak Jaun eta Mesias egin dau Jesus. Apostoluen Eginetatik (Eg 2, 14a. 36-41) Pentekoste-egunean, Pedrok honan berba egin eutsen juduei: «Jakin begi ziur Israel herri osoak, Jainkoak Jaun eta Mesias egin dauala zuek kurutzeratu zenduen Jesus hau». Berba honeek bihotza ikutu eutseen, eta Pedrori eta beste apostoluei esan eutseen: «Anaiok, zer egin behar dogu?» Pedrok erantzun eutsen: «Bihozbarritu zaiteze eta bateatu guztiok Jesus Mesiasen izenean, pekatuak parkatu dakizuezan, eta Espiritu Santua hartuko dozue hutsean. Izan ere, zuentzat eta zuen seme-alabentzat agindu eban Jainkoak dohain hau, baita Jaunak, gure Jainkoak, deituko deutsen atzerritar guztientzat ere». Beste berba askoren bidez ere egiten eutsen Pedrok testigantza, eta arrenka eskatzen eutsen, esanez: «Salbatu egizuez zeuen buruak gizaldi galdu honegandik». Pedroren berbea onartu ebenak bateatu egin ziran, eta egun haretan hiruren bat mila lagun batu jakozan taldeari. Pentekoste-egunean, Pedrok honan berba egin eutsen juduei: «Jakin begi ziur Israel herri osoak, Jainkoak Jaun eta Mesias egin dauala zuek kurutzeratu zenduen Jesus hau». Berba honeek bihotza ikutu eutseen, eta Pedrori eta beste apostoluei esan eutseen: «Anaiok, zer egin behar dogu?» Pedrok erantzun eutsen: «Bihozbarritu zaiteze eta bateatu guztiok Jesus Mesiasen izenean, pekatuak parkatu dakizuezan, eta Espiritu Santua hartuko dozue hutsean. Izan ere, zuentzat eta zuen seme-alabentzat agindu eban Jainkoak dohain hau, baita Jaunak, gure Jainkoak, deituko deutsen atzerritar guztientzat ere». Beste berba askoren bidez ere egiten eutsen Pedrok testigantza, eta arrenka eskatzen eutsen, esanez: «Salbatu egizuez zeuen buruak gizaldi galdu honegandik».
82
Pedroren berbea onartu ebenak bateatu egin ziran, eta egun haretan hiruren bat mila lagun batu jakozan taldeari. Erantzun-salmoa Sal 22, 1-3. 4 .5. 6 J AUNA
DOT ARTZAIN , EZ NAZ EZEREN BEHARRIZANEAN . EDO
A LELUIA .
Jauna dot artzain, ez naz ezeren beharrizanean: larre gurietan etzunarazoten nau. Atsedenezko iturrira naroa eta berbizten deust barrua. Banaroa bidezidor zuzenetatik bere izenagaitik. Ibar ilunetan banabil ere, ez nago gaitz-bildur, Zu nigaz zagoz-eta: zure zigorra eta makilea, honeek dira nire poza. Atontzen deustazu mahaia, arerioak ditudala begira; orioz igurtziten deustazu burua, gainezka dago nire edontzia. Zoriona eta grazia ditut aldean, neure bizi guztiko egunetan; eta Jaunaren etxean naz biziko luzaroen luzaro.
83
Zeuen artzain eta zaintzaileagana bihurtu zaree. San Pedro Apostoluaren lehenengo epistolatik (1 P 2, 20b-25) Senide maiteok: On egiteagaitik nekeak jasan behar badozuez, hori gauza ederra da Jainkoaren begietan. Horretarako deitu deutsue Jainkoak; izan ere, Kristok berak ere nekeak jasan zituan zuekaitik, zuentzat eredu bihurtuz, beraren urratsei jarraitu deiezuen. Harek ez eban pekaturik egin, haren ahoan ez zan maltzurkeriarik. Iraintzen ebenean, ez eban irainez erantzuten; nekeak jasatean, ez eban mehatxurik egiten; bestetara, zuzen epaitzen dauanaren eskuetan jarten eban bere burua. Gure pekatuak bere gain hartu eta kurutzera eroan zituan, gu, pekaturako hilik, zuzentasunaren arabera bizi gaitezan; haren zauriek osatu zaituee. Ardi galduak lez zenbilzen; baina orain zeuen artzain eta zaintzaileagana bihurtu zaree. Neu naz ardien atea. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 10, 1-10) Aldi haretan, Jesusek esan eutson jenteari: ÂŤBene-benetan dinotsuet: Artegian, atetik barik beste nonbaitetik sartzen dana lapurra da eta harrapatzailea. Atetik sartzen dana, barriz, artzaina da. Honi edegi egiten deutso atezainak, eta ardiek entzuten dabe haren ahotsa; ardi bakoitzari izenez deitzen deutso, eta kanpora ataraten ditu. Bere ardi guztiak atara ondoren, aurretik joaten jake eta ardiek jarraitu egiten deutsoe, ezagutzen dabe-eta haren ahotsa. Arrotzari, ostera, ez deutsoe jarraituko; bestetara, ihes egingo deutsoe, arrotzaren ahotsa ez dabe-eta ezagutzenÂť. Jesusek adibide hau emon eutsen, baina hareek ez eben ulertu zer esan gura eutsen. Orduan, honan azaldu eutsen Jesusek: ÂŤBene-benetan dinotsuet: Neu naz ardien atea. Nire aurretik etorritako guztiak lapurrak ziran eta harrapatzaileak; horregaitik, ardiek ez eutseen jaramonik egin. Neu naz atea. Ate honetatik sartzen dana onik izango da, nasai sartuko da eta urtengo, eta aurkituko dau jatekoa. Lapurra ez doa artaldera ostu, hil eta hondatzera baino; Ni, barriz, bizia izan dagien etorri naz, eta bizia ugari izan dagienÂť.
84
PAZKOALDIKO V. DOMEKEA Zazpi gizon aukeratu ebezan, Espiritu Santuaz beteak. Apostoluen Eginak liburutik (Eg 6, 1-7) Egun hareetan, ikasleak ugaritu zirala, marmarra sortu zan greko hizkuntzakoen artean hebreera hizkuntzakoen aurka, hareen andra alargunak eguneroko janari-banaketan bazterturik izten ebezalako. Hamabiek, ikasleen batzar orokorra baturik, esan eben: «Ez da bidezko guk Jainkoaren berbearen predikua alde batera iztea, janari-banaketaz arduratzeko. Beraz, senideok, aukeratu egizuez zeuen artean izen oneko zazpi gizon Espiritu Santuaz eta jakituriaz beteak, eta hareei emongo deutsegu egiteko hori; guk, holan, otoitzean eta berbearen zerbitzuan jardungo dogu». Batzar osoak ontzat emon eban proposamena, eta honeek aukeratu ebezan: Esteban —sinismenez eta Espiritu Santuaz beterik egoan gizona—, Felipe, Prokoro, Nikanor, Timon, Parmenas eta Nikolas, Antiokiako judu barria; aurkeztu eutseezan apostoluei, eta honeek, otoitz eginez, eskuak buruan ezarri eutseezan. Jainkoaren berbea zabaltzen ziharduan; ikasleen taldea geroago eta gehiago ugarituz joian Jerusalemen, eta abade asko ere sinistedun egiten zan. Erantzun-salmoa Sal 32, 1-2. 4-5. 18-19 B ETOR GUGANA , J AUNA , ZURE MAITASUNA , Z UGAN GOGU - ETA GURE USTE ONA . E DO A LELUIA . Poztu zaiteze, zintzoak, Jaunagan, zuzenak direnei jagoke Ha goratzea. Ospatu egizue Jauna kitaraz, egiozue soinu hamar hariko salterioaz.
85
Zuzena da-eta Jaunaren berbea, leiala Harek egin dauan guztia. Zuzen eta bidezko dana dau maite, Haren graziaz lurra dago bete. Hara, Jaunaren begiak bildur deutsoenakana, Haren maitasuna itxaron dabenakana; hareek ditu-eta heriotzatik atarako, eta gosetean aseko. Zuek jatorri hautatua zaree eta errege-abadetza. San Pedro Apostoluaren lehenengo epistolatik (1 P 2, 4-9) Senide maiteok: Harri bizia da Jauna, gizakiek baztertua, baina Jainkoaren begietarako aukeratua eta bikaina; Haregana hurreratzen zareela, zuek ere, harri bizi lez, espirituzko tenpluaren eregintzan parte hartzen dozue eta abadetza santu zaree, Jainkoari atsegin jakozan espirituzko opariak Jesu Kristoren bitartez eskeintzeko. Hau dino, izan ere, Liburu Santuak: ÂŤHona Nik Sionen harria ipini, giltzarri aukeratu eta bikaina. Horretan sinisten dauanik ez da lotsaturik gelditukoÂť. Zuentzat, beraz, sinisten dozuenentzat, harri hori aintzagarri da; sinisten ez dabenentzat, barriz, ÂŤetxegileek baztertutako harria giltzarri bihurtu da, eta baita oztopo-harri ere, jausiarazoteko harkaitzÂť. Berbea onartzen ez dabenek egiten dabe oztopo: hori da ezarri jaken zoria. Zuek, ostera, jatorri hautatua zaree, errege-abadetza, nazino santua, Jainkoak beretzat eskuratutako herria, ilunpetatik bere argi zoragarrira deitu deutsuen Jainkoaren egintza bikainak iragarri dagizuezan.
86
Neu naz bidea, egia eta bizia. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 14, 1-12) Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Ez izan kezkarik: sinistu Jainkoagan eta sinistu Nigan ere. Nire Aitarenean bizitoki asko dago; holan izan ez balitz, esango neuskizuen. Orain zuentzat tokia atontzera noa. Joan eta tokia atondu ondoren, barriro etorri eta Neugaz eroango zaituet, Ni nagoan tokian zuek ere egon zaitezen. Zuek badakizue Ni noan tokirako bidea». Tomasek esan eutson: «Jauna, ez dakigu nora zoazen, eta zelan jakin bidea?» Jesusek erantzun: «Neu naz bidea, egia eta bizia. Ezin da inor Aitagana joan, nire bidez izan ezik. «Ni benetan ezagutuko baninduzue, nire Aita ere ezagutuko zeunkee. Are gehiago, ezagutzen dozue dagoaneko, eta ikusi ere ikusi dozue». Orduan, Felipek esan eutson : «Jauna, erakutsi egiguzu Aita, eta nahikoa dogu». Jesusek erantzun: «Hainbeste denbora zuekin, Felipe, eta ez nozu ezagutzen? Ni ikusten nauanak Aita ere ikusten dau. Zelan dinozu: "Erakutsi egiguzu Aita"? Ez al dozu sinisten Ni Aitagan nagoala eta Aita Nigan? Nik esaten deutsuedana ez deutsuet neure kabuz esaten. Nigan bizi dan Aita da bere egintzak burutzen diharduana. Sinistu egidazue: Ni Aitagan nago eta Aita Nigan. Besterik ez bada ere, sinistu egintzakaitik. Bene-benetan dinotsuet: Nigan sinisten dauanak Nik egiten ditudan egintzak burutuko ditu berak ere, eta are handiagoak, Ni Aitagana noa-eta. Nire izenean eskatu dagizuen guztia emongo deutsuet, Aitaren aintza Semeagan azaldu daiten. Nire izenean zeredozer eskatzen badozue, emongo deutsuet Nik».
87
PAZKOALDIKO VI. DOMEKEA Apostoluen Eginak liburutik (Eg 8, 5-8. 14-17) Egun hareetan, Felipe Samaria urira jatsi eta Mesiasen barri emoten hasi zan. Jenteak, Felipek esaten ebana entzun eta egiten zituan mirariak ikustean, gogo batez onartzen eban haren predikua; izan ere, deabrudun askogandik urteten eben espiritu gaiztoak deadarka, eta elbarri eta herren asko osatzen ziran. Poz handia izan zan uri haretan. Jerusalemen egozan apostoluek, Samariak Jainkoaren berbea onartu ebala jakitean, Pedro eta Joan bialdu ebezan hara. Heldu ziranean, hareen alde otoitz egin eben, Espiritu Santua hartu egien. Izan ere, artean hareetako inorengana jatsi barik egoan Espiritua; Jesus Jaunaren izenean bakarrik izan ziran bateatuak. Orduan, Pedrok eta Joanek eskuak buruan ezarri eutseezan eta Espiritu Santua hartu eben. Erantzun-salmoa Sal 65, 1-3a. 4-5. 6-7a. 16 eta 20 L UR
OSOA , EGIOZU IRRINTZI J AINKOARI . EDO
A LELUIA .
Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari, egin eresi Haren izen ederrari, emon goralpen eder Berari. Esan Jainkoari: ÂŤZuk eginak bai dirala harrigarriak!Âť Ahuspeztu bedi lur osoa zure aurrean eresi eginez, zure izenari eresi eginez. Zatoze eta ikusi Jainkoaren lanak, harritzeko dira-eta gizakiakaitik egin dituanak. Itsasoa lehor bihurtu dau, oinez igaro dira ibaiaren erditik; beraz, poztu gaitezan Haregaz. Nagusi da ahal izatez betiko.
88
Zatoze eta entzun, Jainkoaren bildur zareenok, esango deutsuedaz nire alde Harek eginak. Bedeinkatua Jainkoa, ez dau-eta uxatu nire eskaria, ez deust-eta ukatu bere grazia. Heriotzea jasan eban bere gorputzean, baina bizia hartu eban barriro Espirituagandik. San Pedro Apostoluaren lehenengo epistolatik (1 P 3, 15-18) Senide maiteok: Goratu egizue Jauna, Kristo, zeuen bihotzetan, eta egon beti prest zeuen itxaropenaren arrazoia emoteko eskatzen deutsueen guztiei; baina egizue apaltasunez eta begirunez, kontzientzia garbiz jokatuz. Holan, kristau lez dozuen jokabide onaz txarto esaka diharduenak lotsatu egingo dira zuen kontra esaten dabenaz. Hobe da, izan ere, ondo egiteagaitik sufritzea, Jainkoak holan nahi izan ezkero, txarto egiteagaitik sufritzea baino. Kristok heriotzea jasan eban pekatuakaitik behin betiko –Errubakoak errudunakaitik–, zuek Jainkoagana eroateko. Gizakia zanez, heriotzea jasan eban, baina bizia hartu eban barriro Espirituagandik. Nik Aitari eskatuko deutsot, eta beste laguntzaile bat emongo deutsue. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 14, 15-21) Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Maite banozue, beteko dozuez nire aginduak. Nik Aitari eskatuko deutsot, eta beste laguntzaile bat emongo deutsue, beti zuekin egon daiten, egiaren Espiritua. Munduak ezin dau hartu, ez dau ikusten-eta, ez ezagutzen; zuek, ostera, ezagutzen dozue, zuekan bizi da eta zuekin egongo da-eta betiko. Ez zaituet umezurtz itziko, bihurtuko naz zuekana. Laster munduak ez nau ikusiko; zuek, ostera, ikusiko nozue, Ni bizi naz eta zuek ere biziko zaree-eta. Egun haretan ulertuko dozue Ni Aitagan nagoala, eta zuek Nigan eta Ni zuekan. Nire aginduak onartu eta beteten dituanak, horrexek nau maite, eta Ni maite nauana nire Aitak maite izango dau, eta Nik ere maite izango dot eta agertuko natxako».
89
JAUNAREN IGOKUNDEA Gorantz igon eban Jesusek hareen begi aurrean. Apostoluen Eginak liburutik (Eg 1, 1-11) Teofilo maitea: Neure lehenengo liburuan, hasieratik zerura jasoa izan zan egunerarte Jesusek egin eta irakatsi eban guztia idatzi neban. Zerura igon aurretik, Espiritu Santuaren eraginez aginduak emon eutsezan Berak aukeratutako apostoluei. Jesus apostoluei agertu jaken bere nekaldiaren ostean eta bizirik egoanaren froga asko emon eutsezan, berrogei egunez bere burua ikustera emonez eta Jainkoaren erreinuaz berba eginez. Hareekin bazkaltzen ziharduan batean, honan agindu eutsen: «Ez alde Jerusalemdik. Zagoze han Nik Aitaren partetik egin deutsuedan agintzariaren zain. Joanek urez bateatu eban; baina zuek Espiritu Santuaz izango zaree bateatuak egun gitxi barru». Orduan, baturik egozanek itaundu eutsoen: «Jauna, orain ezarriko al dozu barriro Israelgo erreinua?» Jesusek erantzun eutsen: «Aitak bakarrik dau hori erabagiteko ahalmena, eta ez dago zuen esku zein aldi edo unetan jazoko dan jakitea. Baina zuen gain jatsiko dan Espiritu Santuaren indarra hartuko dozue, eta nire lekuko izango zaree Jerusalemen, Judea osoan, Samarian eta lurraren azken mugaraino». Hori esanik, gorantz igon eban Jesusek hareen begi aurrean, hodei batek begietatik ezkutatu eutsen arte. Oraindino zerura zelan joian begira-begira egozala, zuriz jantzitako gizaseme bi azaldu jakezan ondoan, eta esan eutseen: «Galilearrok, zertan zagoze hor zerura begira? Zuen ondotik zerura jasoa izan dan Jesus hori, zerura joaten ikusi dozuen lez etorriko da barriro».
90
Erantzun-salmoa Sa1 46, 2-3. 6-7. 8-9 O IHU
ALAIEN ARTEAN IGON DAU J AINKOAK , TURUTA - SOINUZ , J AUNAK . EDO
A LELUIA .
Herri guztiok, txalo jo egizue, Jainkoari irrintzi egiozue. Goi-goiko Jauna, izan ere, izugarri, lurbira osoan errege handi. Oihu alaien artean igon dau Jainkoak, turuta-soinuz, Jaunak. Eresi Jainkoari, eresi; eresi gure erregeari, eresi. Jainkoa da-eta lurbira osoan errege, egiozue jator goratzarre. Jainkoa errege da atzerrietan, jesarrita dago Jainkoa bere aurki santuan.
91
Zeruan bere eskumaldean jesarriarazo eban. San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik (Ef 1, 17-23) Senideok: Jesu Kristo gure Jaunaren Jainkoak, aintzaren Aitak, emon deizuezala Espirituaren jakituria eta goi-argia, Bera ezagutzeko. Argitu dagizala zuen barruko begiak, jakin dagizuen zer itxarotera dei egin deutsuen, zein aberatsa dan fededunentzat oinordekotzan prestatu dauan aintza. Ahalmen eta indar hori Kristogan erakutsi eban Jainkoak, Berau hilen artetik biztu eta zeruan bere eskumaldean jesarriarazo ebanean. Jainkoak aginte, botere, indar eta nagusitza guztien gainetik ezarri dau Kristo, eta mundu honetan ez ezik, datorren munduan ere aitatu daitekezan izen guztien gainetik. Dana jarri dau Jainkoak Kristoren oinazpian, eta Berau ezarri dau danen gainetik Elizaren buru. Haren gorputza da Elizea, unibertsoa guztiz beteten dauan Kristok betea. Aginpide oso-osoa emon deust Jainkoak zeru-lurretan. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 28, 16-20) Aldi haretan, hamaika ikasleak Galileara joan ziran, Jesusek adierazo eutsen mendira. Ikusi ebenean, gurtu egin eben; batzuk, ostera, zalantzan egozan. Jesusek, hurreraturik, honan berba egin eutsen: ÂŤAginpide osoa emon deust Jainkoak zeru-lurretan. Zoaze, bada, eta egin herri guztiak nire ikasle, Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bateatuz eta Nik agindu deutsuedan guztia beteten irakatsiz. Eta Ni zuekin izango nozue egunero munduaren azkenera arteÂť.
92
PAZKOALDIKO VII. DOMEKEA Guztiak bihotz batez otoitzari emonak bizi ziran. Apostoluen Eginak liburutik (Eg 1, 12-14) Jesusek zerura igon ondoren, apostoluak Jerusalemera bihurtu ziran Oliamenditik —mendi hau Jerusalemdik hurrean dago, kilometro batera eskas—. Etxera heldurik, bizi ziraneko goiko gelara igon eben. Honeek ziran: Pedro, Joan, Santiago eta Andres, Felipe eta Tomas, Bartolome eta Mateo, Santiago Alfeoren semea eta Simon Zelote, eta Judas Santiagoren semea. Guztiok, emakume batzuekin eta Jesusen ama Maria eta senideekin, bihotz batez otoitzari emonak bizi ziran. Erantzun-salmoa Sal 26, 1. 4. 7-8ab J AUNAREN
ONTASUNA IKUSI USTEAN NAGO BIZIEN LURREAN . EDO
A LELUIA .
Jauna dot argi eta salbamen, nork ni bildurtu? Jauna biziaren babes, nork ni izutu? Gauza bat deutsot eskatzen Jaunari, horren bila nabil ni: bizi nadila Jaunaren etxean neure bizitzako egun guztietan; Jaunaren samurtasuna gozatu dagidan, Haren jauretxea begiz ikusi dagidan. Jauna, nire deadar-hotsa entzun egizu, erruki zakidaz eta aditu nagizu. Zuk esana bihotzean dot entzuten: «Bilatu egizue nire aurpegia.»
93
Zorionekoak zuek, kristau izateagaitik iraintzen bazaituee. San Pedro Apostoluaren lehenengo epistolatik (1 P 4, 13-16) Senide maiteok: Poztu zaiteze, Kristoren sufrimentuan partaide zareenean, Ha aintzaz beterik agertzean pozez gainezka egon zaitezen. Zorionekoak zuek kristau izateagaitik iraintzen bazaituee, honek Jainkoaren Espiritu aintzatsua zuekan dagoala esan gura dau-eta. Ez dagiela zuetako inor zigortu hiltzaile, lapur edo gaizkile izateagaitik edo bazterrak nahasten ibilteagaitik; baina, kristau izateagaitik bada, ez bedi lotsatu eta goratu begi Jainkoa izen hori daroalako. Aita, emoidazu aintza zeure ondoan. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 17, 1-11a) Aldi haretan, Jesusek begiak zerura jaso eta esan eban: ÂŤAita, heldu da ordua. Azaldu egizu zeure Semearen aintza, Semeak zure aintza agertu dagian. Gizon-emakume guztien gain aginpidea emon deutsozun ezkero, betiko bizia emon deiela Harek Zuk Berari emondakoei. Hau da betiko bizia: Zu, egiazko Jainko bakar Hori, eta Zuk bialdutako Jesus Mesias ezagutzea. Nik zure aintza azaldu dot munduan, Zuk emon zeunstan egitekoa betez. Orain, Aita, emoidazu aintza zeure ondoan, emon mundua mundu izan baino lehen zure ondoan neban aintza. Agertu deutset zure izena mundutik bereiztu eta emon zeunstazan gizon-emakumeei. Zeureak zenduzan, Zuk neuri emon zeunstazan, eta hareek onartu dabe zure berbea. Badakie orain Zuk emon deustazun guztia Zugandik datorrela. Zuk Niri emon zeunstazan berbak emon deutsedaz Nik, eta honeek onartu egin dabez. Eta benetan jakin dabe Zugandik urten nebala, eta sinistu Zeuk bialdu ninduzula. Honeen alde erregutzen deutsut; ez dot munduaren alde erregutzen, Zeuk emon deustazuzanon alde baino, zeureak diralako. Bai, dodan guztia zeurea da eta Zuk dozuna nirea, eta honeekan azaldu da nire aintza. Ez naz aurrerantzean munduan egongo; honeek, bai, munduan jarraituko dabe. Ni, barriz, Zugana noaÂť.
94
PENTEKOSTE DOMEKEA Guztiak Espiritu Santuaz bete ziran eta berba egiten hasi. Apostoluen Eginak liburutik (Eg 2, 1-11) Pentekoste-eguna heldu zanean, leku berean baturik egozan ikasle guztiak. Bat-batean, haize-bolada indartsu batena lako zaratotsa etorri zan zerutik eta ikasleak egozan etxe guztia bete eban. Orduan, suzko mihinak lako batzuk agertu jakezan, eta, banatuz, bakoitzaren gainean kokatu ziran. Guztiak Espiritu Santuaz bete ziran eta hizkuntza arrotzez berba egiten hasi, bakoitza Espirituak eragiten eutson lez. Bazan egun hareetan Jerusalemen judu jainkozalerik asko, zerupean diran herri guztietakoak. Zaratots ha entzutean, jentetza handia batu zan eta harrituta gelditu ziran, nork bere hizkuntzan berba egiten entzuten eutsen-eta. Harri eta zur, honan inoen: ÂŤBerba egiten dabenok, ez al dira guztiak galilearrak? Zelan entzuten deutsegu, bada, bakoitzak geure jatorriko hizkuntzan? Gure artean badira partiar, mediar eta elamdarrak; baita Mesopotamian, Judean, Kapadozian, Ponton eta Asian bizi diranak ere; badira Frigia eta Panfiliakoak, Egipto eta Zirane inguruko Libiakoak, baita erromatarrak ere; eta danok, judu nahiz judu barri, kretar nahiz arabiar, geure hizkuntzetan entzuten deutsegu Jainkoaren egintza harrigarriak iragartenÂť. Erantzun-salmoa Sal 103, 1ab eta 24. 29-30. 31 eta 34 B IALDU
EGIZU , J AUNA , ZEURE ARNASEA ,
ETA BARRITUARAZO LUR - AZALA . EDO
A LELUIA .
Ene arima, goratu egizu Jauna! Guztiz handi zaitut, Jauna, ene Jainkoa! Bai ugari dirala, Jauna, Zuk eginak, zuhurtasunez eginak zeharo, lurra zure sorkariz betea dago!
95
Aurpegia gordeten badozu, ikara dira, arnasea kentzen badeutsezu, hilten, euren hautsetara dira bihurtzen. Zure arnasea bialtzen badozu, izatea emoten deutsezu; lur-azala barriarazoten dozu. Izan bedi Jaunaren ospea sekuletan, poztu bedi Jauna, Berak eginetan. Atsegin bekio nire olerkia, nire poza da Jainkoa.
Espiritu Santuaz bete ziran danak PENTEKOSTE
DOMEKEA
96
Gu guztiok Espiritu bat berean izan gara bateatuak, gorputz bat bakarra egiteko. San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik (1 Ko 12, 3b-7, 12-13) Senideok: Ezin dau inork esan «Jesus da Jauna!» Espiritu Santuak eraginda ez bada. Era askotakoak dira dohainak, baina bat bakarra Espiritua; era askotakoak zerbitzuak, baina bat bakarra Jauna; era askotakoak eginbideak, baina bat bakarra Jainkoa, guztiekan guztia egiten dauana. Bakoitzari guztien onerako emoten deutsoz Jainkoak Espirituaren dohainak. Gorputzak, bat izanik ere, atal asko ditu; baina atal guztiak, asko izanik ere, gorputz bat bakarra osotzen dabe. Gauza bera jazoten da Kristogaz ere. Gu guztiok, judu nahiz greziar, esklabo nahiz libre, Espiritu bat berean izan gara bateatuak, gorputz bat bakarra egiteko. Eta guztiok Espiritu bat beretik edan dogu. Aitak Ni bialdu nauan lez, holantxe bialtzen zaituet Nik zuek: Hartu egizue Espiritu Santua. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 20, 19-23) Astearen lehenengo egunean, ilunabarrean, etxe baten batuta egozan ikasleak, ateak itxita, juduen bildurrez. Sartu zan Jesus eta, erdian jarririk, esan eutsen: «Bakea zuei». Hori esanda, eskuak eta saihetsa erakutsi eutsezan. Ikasleak pozez bete ziran, Jauna ikustean. Jesusek barriro esan eutsen: «Bakea zuei. Aitak Ni bialdu nauan lez, Nik zuek bidaltzen zaituet». Eta hareen gainera arnasea botaz, esan eutsen: «Hartu egizue Espiritu Santua. Zuek pekatuak parkatzen deutsezuezanei, parkatu egingo deutsez Jainkoak ere; zuek parkamena ukatzen deutsezuenei, ukatu egingo deutse».
97
HIRUTASUN GUZTIZ SANTUA PENTEKOSTE-OSTEKO DOMEKEA Jauna, Jauna, Jainko bihozbera eta errukitsua. Urteera liburutik (Ur 34, 4b-6. 8-9) Egun hareetan, goizean goiz, harlosa biak harturik, Sinai mendira igon eban Moisesek, Jaunak agindu eutsonez.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari HIRUTASUN SANTUA
98
Orduan, Jauna hodeian jatsi zan, eta Moisesegaz gelditu. Moisesek Jaunaren izenari dei egin eutson. Moisesen aurretik igaro zan Jauna, honan oihu eginez: «Jauna, Jauna, Jainko bihozbera eta errukitsua, hasarregaitza eta ondoguraz eta leialtasunez betea!» Bat-batean, lurreraino ahuspeztu zan Moises eta esan eban: «Jauna, gogoko banozu, zatoz, arren, gugaz! Herri hau burugogorra da, bai; baina parkatu Zuk gure gaiztakeriak eta pekatuak, eta hartu gagizuz zeure ondaretzat». Erantzun-salmoa Dn 3, 52-56
EDO
K ANTA J AUNARI LUR GUZTIA … G ORATUA Z U , ESKERRAK Z URI , GIZALDIZ
Bedeinkatua, Zu, gure gurasoen Jainko Jauna, Goratua Zu, eskerrak Zuri gizaldiz gizaldi. Bedeinkatua, zure ospea eta izena: Goratua Zu, eskerrak Zuri gizaldiz gizaldi. Bedeinkatua, Zure etxe santu eta ospetsuan: Goratua Zu, eskerrak Zuri gizaldiz gizaldi. Bedeinkatua, Zure Errege-aulki argitsuan: Goratua Zu, eskerrak Zuri gizaldiz gizaldi. Bedeinkatua, zerutik leize aztertzaile: Goratua Zu, eskerrak Zuri gizaldiz gizaldi. Bedeinkatua, zeru-gain horretan hor zagoz-eta: Goratua Zu, eskerrak Zuri gizaldiz gizaldi.
GIZALDI !
99
Jesu Kristo gure Jaunaren grazia, Jainkoaren maitasuna eta Espiritu Santuaren batasuna. San Paulo apostoluak Korintoarrei egindako bigarren eskutitzetik (2 Ko 13, 11-13) Senideok: Poztu zaiteze, ahalegindu oso-osoak izaten eta izan adorea; izan iritzi bereko eta bizi bakean. Eta maitasunaren eta bakearen Jainkoa zuekin izango da. Agurtu egizue alkar musu santuaz. Fededun guztiek agurtzen zaituee. Jesu Kristo gure Jaunaren grazia, Jainkoaren maitasuna eta Espiritu Santuaren batasuna izan bedi zuekin guztiokin.
Jainkoak bere Semea bialdu eban, haren bitartez mundua salbatzera. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 3, 16-18) Aldi haretan, Jesusek esan eutson Nikodemori: Hain maite izan eban Jainkoak mundua, bere Seme bakarra emon eutson, Haregan sinisten dauanik inor galdu ez daiten, betiko bizia izan dagian baino. Jainkoak ez eban bere Semea mundura bialdu mundua kondenatzera, haren bitartez mundua salbatzera baino. Haregan sinisten dauana ez dago kondenatua; sinisten ez dauana, barriz, kondenatua dago jadanik, Jainkoaren Seme bakarraren izenean sinestu ez daualakoÂť.
100
KRISTOREN GORPUTZ-ODOL SANTUAK Hirutasun Guztiz Santuaren ondorengo eguena Mana emon eutsun jaten, ez zuk eta ez zure gurasoek ezagutzen ez zenduen janaria. Deuteronomio liburutik (Dt 8, 2-3. 14b-16a) Honan berba egin eutson Moisesek Israel herriari: ÂŤGogoratu Jaunak, zeure Jainkoak, basamortuan berrogei urte honeetan eginarazo deutsun bidea: atsekabetu egin zaitu eta probatu, zure barruko asmoak ezagutzeko eta bere aginduak beteko zenduzan ala ez jakiteko. Behar gorrian jarri zinduzan, gosea pasau arazo eta mana emon eutsun jaten, ez zuk eta ez zure gurasoek ezagutzen ez zenduen janaria, zuri jakinarazoteko gizakia ez dala ogiz bakarrik bizi, Jaunak esaten dauanetik bizi dala baino. Ez ahaztu Jauna, zeure Jainkoa. Bera da Egiptotik, esklabotzalurraldetik, atara zaituana; Bera, suge pozoitsu eta eskorpioiz betetako basamortu handi eta ikaragarritik, ur bako eremu elkor horretatik, eroan zaituana; Bera, sukarritik ura atara eta edaten emon deutsuna; Bera, zure gurasoek ezagutu ez eben mana jaten emon deutsuna basamortuanÂť. Erantzun-salmoa Sal 147, 12-13. 14-15. 19-20 J ERUSALEM ,
OSPATU EGIZU J AUNA .
EDO
A LELUIA .
Jerusalem, ospatu egizu Jauna, Sion, goratu egizu zure Jainkoa. Zure ateen morroiloak indartu ditu, zure semeak zure barruan bedeinkatu ditu. Zure mugetan bakea ezarri dau, gari-maminez ase zaitu. Bialtzen dau lurrera bere berbea, eta Haren hitza bizkor eta arin doa.
101
Iragarri deutso bere hitza Jakob-i, bere erabagi eta aginduak Israel-i. Ez deutso egin holakorik beste herriri, bere aginduak ez deutsoz agertu besteri. Ogia bat danez, guztiok gorputz bat gara. San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik (1 Ko 10, 16-17) Senideok: Jainkoa bedeinkatuz hartzen dogun esker oneko kalizak ez al gaitu Kristogaz bat egiten beronen odolean? Eta zatitzen dogun ogiak ez al gaitu Kristogaz bat egiten beronen gorputzean? Ogia bat danez, guztiok gorputz bat gara, ogi bakarretik hartzen dogu-eta danok. Nire haragia egiazko janaria da eta nire odola egiazko edaria. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 6, 51-58) Aldi haretan, Jesusek esan eutson jenteari: «Neu naz zerutik jatsi dan ogi bizia; ogi honetatik jaten dauana betiko biziko da. Eta Nik emongo dodan ogia nire haragia da, mundua bizi daiten emona». Juduek eztabaidan ziharduen euren artean: «Zelan emon deikegu Honek bere haragia jaten?» Jesusek esan eutsen: «Bene benetan dinotsuet: Gizonaren Semearen haragia jaten eta haren odola edaten ez badozue, ez dozue bizirik izango zeuekan. Nire haragia jaten eta nire odola edaten dauanak betiko bizia dau, eta Neuk biztuko dot azken egunean. Izan ere nire haragia egiazko janaria da eta, eta nire odola egiazko edaria. Nire haragia jaten eta nire odola edaten dauana Nigan dago eta Ni Haregan. Bizia dan Aitak bialdu nau eta Ni Aitari esker bizi naz; era berean, Ni jaten nauana, Niri esker biziko da. Hau da zerutik jatsi dan ogia; ez da zuen gurasoek jan ebena lakoa, hareek hil egin ziran-eta. Ogi honetatik jaten dauana betiko biziko da».
URTEAN ZEHARREKO DOMEKAK
104
Hau da nire Semea, nire maitea; berau dot atsegin URTEAN
ZEHARREKO
1.
DOMEKEA
105
URTEAN ZEHARREKO II. DOMEKEA Atzerrien argi egiten zaitut, nire salbamena lurraren azken mugaraino heldu daiten. Isaias Profetearen liburutik (Is 49, 3. 5-6) Jaunak esan eustan: «Zu nire zerbitzaria zara, Israel, zure bidez agertuko dot neure ospea». Orain honan berba egiten dau Jaunak, amaren sabelean eratu ninduanak bere zerbitzari izateko, Jakoben leinuak Beregana bihurrarazoteko eta Israel herria batzeko. Ohorez jantzi nau Jaunak eta neure Jainkoa izan dot indar. Jaunak esan deust: «Ez da nahiko zu nire zerbitzari izatea, Jakoben leinuak berreregiteko eta Israelen bizirik geldituak bihurarazoteko. Nazinoen argitzat ezarriko zaitut, nire salbamena lurraren azken mugaraino heldu daiten». Erantzun-salmoa Sal 39,2 eta 4ab.7-8a.8b-10 H EMEN
NOZU ,J AUNA , ZURE NAHIA EGIN DAGIDAN .
Itxaron dot Jaunagan, itxaron, makurtu jat eta nire oihua entzun dau. Ahoan eresi barri bat ipini deust, gure Jainkoarentzat goralpena. Opari eta eskeintzarik ez dozu nahi izan, baina belarriak edegi deustazuz. erre-opari eta hoben oparirik ez dozu eskatu; orduan esan dot nik: «Hemen nozu».
106
Liburuan nitaz hau dago idatzita: egin dagidala zure nahia. Ene Jainko, gogozko jat hori, eta bihotz-maminean dot zure legea. Iragarri dot batzar nagusian zure salbamena, ezpanik ez dot itxi, badakizu, Jauna. Grazia zuei eta bakea gure Aita Jainkoagandik eta Jesu Kristo Jaunagandik. San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolearen hasierea (1 Ko 1, 1-3) Nik, Paulok, Jainkoak holan nahirik eta berak deiturik, Jesu Kristoren apostolu nazan honek, eta Sostenes anaiak, Korinton dagoan Jainkoaren eliz alkarteari: grazia zuei eta bakea gure Aita Jainkoagandik eta Jesu Kristo Jaunagandik Jesu Kristok sagaratu zaitue eta Jainkoak bere herri santu izateko deitu, edozein lekutan Jesu Kristo gure Jaunari dei egiten deutsoen guztiekin batera, honeek eta guk Jaun bat bera onartzen dogu-eta. Hona hemen, Jainkoaren Bildotsa, hona munduko pekatua kentzen dauana. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 1, 29-34) Hurrengo egunean, ikusi eban Joan Bateatzaileak Jesus beragana etorten eta esan eban: «Hona hemen Jainkoaren Bildotsa, hona munduko pekatua kentzen dauana. Honi buruz esan neban nik: "Nire ondoren badator gizon bat, niri aurrea hartu deustana, ni baino lehenagotik zan-eta". Neuk bere ez neban ezagutzen; baina ni urez bateatzera etorri banaz, Ha Israeli agertu ekion izan da». Eta autormen hau egin eban Joanek: «Espiritua ikusi dot usoirudian zerutik jaisten, eta haren gainean gelditzen. Neuk bere ez neban ezagutzen; baina urez bateatzera bialdu ninduanak esan eustan: "Espiritua jaisten eta gainean gelditzen jakola ikusten dozuna, Ha da Espiritu Santuaz bateatzen dauana". Neuk ikusi dot eta autortzen Hauxe dala Jainkoaren Semea».
107
URTEAN ZEHARREKO III. DOMEKEA Jentilen Galilean argi handi bat ikusi eban herriak. Isaias Profetearen liburutik (Is 8, 23bâ&#x20AC;&#x201D;9, 3) Sasoi batean, lotsagarri itzi zituan Jaunak Zabulonen lurraldea eta Neftaliren lurraldea; azken aldian, ostera, ospetsu egin dau itsaso ondoko bidea, Jordanez bestaldeko lurraldea, eta Galilea, Jentilen eskualdea. Ilunpetan ebilen herriak argi handia ikusi eban; heriotz-kerizpean bizi ziranei argiak egin eutsen disdira. Gehitu zenduan poza eta handitu atsegina; pozetan dabilz zure aurrean, uzta batzean izaten dan pozaz, harrapakinak banatzean izaten dan atseginaz. Apurtu dozu-eta lepoan eroien buztarri astuna, zapaltzailearen aginte-makila, Madiango gudarostea apurtu zenduan lez. Erantzun-salmoa Sal 26,1.4.13-14 J AUNA
DOT ARGI ETA SALBAMEN .
Jauna dot argi eta salbamen, nork ni bildurtu? Jauna biziaren babes, nork ni izutu? Gauza bat deutsot eskatzen Jaunari, horren bila nabil: Bizi naitela Jaunaren etxean, nire bizitzako egun guztietan;
108
Jaunaren samurtasuna gozatu dagidan, Haren jauretxea begiz ikusi dagidan. Jaunaren ontasuna ikusi ustean nago biziaren lurrean. Itxaron Jaunagan eta kemen izan, Bizkortu bekizu bihotza, eta itxaron Jaunagan. Izan zaiteze iritzi bereko, eta ez ibili banatuta. San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik (1 Ko 1, 10-13. 17) Senideok: Jesu Kristo gure Jaunaren izenean arren eskatzen deutsuet: etorri zaiteze bat guztiok eta ez bedi izan zatiketarik zuen artean; bizi alkar ondo harturik, ikuspegi eta iritzi bat bera dozuela. Izan ere, ene senideok, Kloeren jenteagandik jakin dot eztabaidak dozuezala zeuen artean: hau da, hor ei diharduzue nor bere aldetik esaten: "Ni Paulorena naz", "Ni Apolorena"; "Ni Pedrorena", "Ni Kristorena". Zatituta al dago, bada, Kristo? Paulo kurutzeratu ete eben zuekaitik? Edota Pauloren izenean bateatu ete zinduezan? Kristok ez ninduan bateatzera bialdu, Barriona iragartera baino, eta hau, ez giza jakituriazko berbaz, Kristoren kurutzeak bere indarra galdu ez dagian baino.
109
Kafarnaumera joan zan bizitzera, Isaias profeteak esana bete eiten. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 4, 12-23) Joan Bateatzailea kartzelan sartu ebela jakin ebanean, Jesus Galileara baztertu zan. Baina Nazaret itzirik, itsasbazterrean dagoan Kafarnaumen jarri zan bizitzen, Zabulonen eta Neftaliren lurraldean. Holan bete zan Isaias profeteak esana: «Zabulonen lurraldea eta Neftaliren lurraldea, itsasbidea, Jordanez bestaldean, Jentilen Galilea. Ilunpetan bizi zan herriak argi handia ikusi eban; heriotz-kerizpean bizi ziranei argiak egin eutsen disdira». Ordutik hasi zan Jesus iragarten: «Bihozbarritu zaiteze, hurrean da-eta zeruetako erreinua». Jesusek, Galileako itsasbazterrean zehar ebilela, anaia bi ikusi zituan, Simon, Pedro deitua, eta haren anaia Andres, sareak itsasoan botaten, arrantzaleak ziran-eta. Jesusek esan eutsen: «Zatoze Nigaz, eta giza arrantzale egingo zaituet». Hareek bat-batean sareak itzi eta jarraitu egin eutsoen. [Aurreratxoago, beste anaia bi ikusi zituan, Santiago eta honen anaia Joan, Zebedeoren semeak, aitagaz ontzian sareak konpontzen; eta dei egin eutsen. Hareek, bat-batean, ontzia eta aita itzirik, jarraitu egin eutsoen. Jesus Galilea osoan zehar ebilen, hango sinagogetan irakasten, erreinuaren Barriona iragarten eta herrian gaitz eta gaixotasun guztiak osatzen].
110
URTEAN ZEHARREKO IV. DOMEKEA Herri apal eta behartsu bat itziko dot Nik, zure erdian. Sofonias Profetearen liburutik(So 2, 3; 3, 12-13) Bilatu egizue Jauna, zuek, lurraldeko apalok, haren aginduak beteten dozuezanok; bilatu egizue zuzentasuna, bilatu apaltasuna. Eta beharbada aurkituko dozue babesa Jaunaren hasarre-egunean. Herri apal eta behartsua itziko dot Nik zurean; Jaunaren izena izango dabe babesa Israelen bizirik geldituek. Ez dabe bidebakokeriarik egingo, ezta guzurrik esango ere; hareen ahotan ez da mihin maltzurrik aurkituko; inork izutu barik larratuko dira eta etzungoÂť. Erantzun-salmoa Sal 145,6c-7ab.7c-8.9-10 Z ORIONEKOAK
GOGOZ BEHARTSU DIRANAK ,
EURENA DABE ETA ZERUETAKO ERREINUA . EDOTA
A LELUIA .
Leiala da betiren beti, emoten deutse eskubidea zapalduei, ogia gose diranei. Atxilotuak Jaunak askatzen ditu, itsuen begiak Jaunak argitzen ditu. Konkor dagozanak Jaunak ditu zutiarazoten, zintzoak Jaunak ditu maitatzen. Arrotzak Jaunak ditu zaintzen, umezurtz eta alargunak laguntzen, eta gaiztoen asmoak eragozten.
111
Errege izango da Jauna sekuletan, zure Jainkoa, Sion, gizaldien gizaldietan. Munduko argalak aukeratu ditu Jainkoak. San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik (1 Ko 1, 26-31) Senideok: Begira zeintzuk zareen Jainkoak deituak: zuen artean ez dira asko munduak jakintsutzat hartzen dituenetakoak, ezta ahaltsu nahiz handikietakoak ere. Bestetara, munduak zorotzat dauana aukeratu dau Jainkoak, jakintsuak lotsarazoteko, eta munduak argaltzat dauana, indartsuak lotsarazoteko; munduak baliobakotzat eta mesprezagarritzat dauana aukeratu dau Jainkoak, munduaren begietan ezer ez dana, zeredozer dirala uste dabenak ezerezteko; holan, ez dau inork Jainkoaren aurrean harrotzerik. Berari zor deutsozue izatea Kristo Jesusegan, Berau egin daueta Jainkoak guretzat jakituria, Berorren bidez askatu gaitu, salbatu eta santu egin. Holan beteten da Liburu Santuak dinoana: ÂŤHarrotu nahi dauana, harrotu bedi JaunaganÂť.
112
Zorionekoak gogoz behartsu diranak. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 5, 1-12) Aldi haretan, jentetza ikusirik, Jesusek mendira igon eban. Jesarri eta ikasleak inguratu jakozan. Orduan, honan hasi jaken irakasten: ÂŤZorionekoak gogoz behartsu diranak, eurena dabe-eta Jainkoaren erreinua. Zorionekoak atsekabetuak, Eurak kontsolatuko ditu-eta Jainkoak. Zorionekoak apalak, eurek izango dabe-eta agindutako lurra ondare. Zorionekoak zuzentasunaren gose eta egarri diranak, Eurak aseko ditu-eta Jainkoak. Zorionekoak errukitsuak, eurak izango ditu-eta erruki Jainkoak. Zorionekoak bihotzez garbi diranak, eurek ikusiko dabe-eta Jainkoa. Zorionekoak bakegileak, Jainkoaren seme-alaba izango dira-eta. Zorionekoak zuzentasunagaitik erasotuak, eurena dabe-eta Jainkoaren erreinua. Zorionekoak zuek, Nigaitik madarikatuko zaitueenean, erasoka eta guzurrez txarto esaka erabiliko zaitueenean. Poztu zaiteze eta alaitu, handia izango da-eta zuen saria zeruetanÂť.
113
URTEAN ZEHARREKO V. DOMEKEA Egunsentia lez zabalduko da zure argia. Isaias Profetearen liburutik (Is 58, 7-10) Honan berba egiten dau Jaunak: Emon zeure ogitik gose danari eta hartu etxean aterperik bako behartsuak; jantzi biluzik dagoana, eta ez egin entzungor zeure gizakideari. Orduan zure argia egunsentia lez zabalduko da eta zure osasuna bat-batean erneko; justizia izango dozu aurretik gidari eta Jaunaren aintza atzetik babesgarri. Orduan zuk dei egin, eta Jaunak erantzungo deutsu; zuk oihu egin, eta Harek esango: "Hemen nozu!" Buztarri guztiak, salaketak eta txarto esateak baztertzen badozuz, gose danari zeure ogitik emoten eta behartsuaren preminea asetzen badozu, zure argia ilunpetan zabalduko da eta zure ilunaldia eguerdi bihurtuko. Erantzun-salmoa Sal 111,4-5.6-7.8a eta 9 Z INTZOENTZAT
ILUNPETAN ARGIA LEZ SORTZEN DA . EDOTA
A LELUIA .
Zintzoentzat ilunpetan argia lez sortzen da; onbera da, errukitsua eta zuzena. Zorionekoa, errukitu eta emoten dauana, bere gauzak zuzen atontzen dituana.
114
Ez da koloka ibiliko behin ere, haretaz oroitzeak iraungo dau betiere. Barri txarrak ez dau bildurtzen, bizkor dau bihotza Jaunagan itxaroten. Sendo dau bihotza bildur barik, zabaltzen deutse eta emoten behartsuei, beti irautekoa da haren esku zabala, ospez jagiko da haren ahalmena. Jesu Kristo kurutzeratua iragarri neutsuen. San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik (1 Ko 2, 1-5) Senideok: Niri dagokidanez, Jainkoaren salbamen-asmoa iragartera joan nintxatsuenean, ez neutsuen berba egin giza jakituriazko hizkera landua erabiliz. Izan ere, zuen artean ez neban ezer jakin gura izan Jesu Kristo, eta Berau kurutzeratua, izan ezik. Horregaitik, makal eta bildurrez dar-dar agertu nintzan zuen aurrean. Nire berbea eta predikua ez ziran giza jakituriazko argudiotan oinarritu, Espirituaren indarrean baino, holan, zuen sinismena Jainkoaren indarrean oinarritu eitean eta ez giza jakiturian. Zuek zaree munduaren argia. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 5, 13-16) Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: ÂŤZuek zaree lurraren gatza. Baina gatza gazatzen bada, zelan gazitu barriro? Ez dau dagoaneko ezertarako balio, kanpora bota eta jenteak zapaltzeko baino. Zuek zaree munduaren argia. Ezin daiteke ezkutatu mendi gainean dagoan herria. Kriseilua ere ez da iziotzen lakaripean ipinteko, argimutilaren gainean ipinteko baino, etxeko guztiei argi egin deioen. Era berean, zuen argiak danen aurrean egin behar dau argi, zuen egintza onak ikusiz, zeruko zuen Aita goratu dagienÂť.
115
URTEAN ZEHARREKO VI. DOMEKEA Inori ez deutso pekatu egiteko agindu. Siraken liburutik (Si 15, 16-21) Nahi badozu, gordeko dozuz aginduak, eta zintzo beteko Jaunaren nahia. Harek sua eta ura jarri deutsuz aurrean; Nora nahi, hara eroan daikezu eskua. Bizia eta heriotzea dagoz gizakiaren aurrean jarriak; zer dauan aukeratzen, haxe emongo jako. Handia da, bai, Jaunaren jakituria, handia da haren ahalmena eta dana ikusten dau. Begirunea deutsoenakan ditu jarriak begiak, gizakiak egindako guztia ezagutzen dau. Ez deutso inori fedebakoa izateko agindu, ezta inori pekatu egiteko baimenik emon ere. Erantzun-salmoa Sal 118,1-2.4-5.17-18.33-34 D OHATSU J AUNAREN
LEGEAN DABILZANAK .
Dohatsu zintzo bizi diranak, Jaunaren legean dabilzanak. Dohatsu Harek iragarria egiten dabenak, Ha bihotz-bihotzez bilatzen dabenak. Zuk emon dozuz arauak arretaz gordetekoak. Nire bideak izan beitez sendo, Zuk ezarriak beteteko. Morroi honi egiozu esker bizitzeko, zure berbak gordeteko. Edegi egizuz nire begiak, ikusi dagidazan zure legearen mirariak. Jauna, Zuk ezarrien bidea irakatsi egidazu, jarraituko natxako zeharo.
116
Argitu nagizu zure legea bete dagidan, bihotz-bihotzez gorde dagidan. Jainkoak gizaldien aurretik aukeratuta eukan jakituria gure aintzarako. San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik (1 Ko 2, 6-10) Senideok: Jakituria irakasten deutsegu guk kristau helduei; baina jakituria hori ez da mundu honetakoa, ezta laster galduko diran mundu honetako agintariena ere. Guk Jainkoaren jakituria misteriotsua irakasten dogu, Harek ezkutuan eukitakoa eta betidanik gure aintzarako erabagia eukana. Mundu honetako agintarietako inork ez dau ezagutu jakituria hori, izan ere, ezagutu izan balebe, ez eben kurutzeratuko Jainkoaren aintza beragaz eban Jauna. Baina, Liburu Santuak dinoan lez, «inork ikusi eta entzun ez dauana, gizakiari inoiz bururatu ez jakona, Jainkoak Bera maite dabenentzat prestaturik eukana», horixe agertu deusku Jainkoak Espirituaren bidez. Espirituak, izan ere, guztia aztertzen dau, baita Jainkoaren barru barrua ere.
Honan agindu jaken antzinakoei; Nik, ostera, hau dinotsuet. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 5, 17-37) Aldi haretan, Jesusek esan eutson jenteari:[ «Ez uste izan Moisesen Legea edota Profeten esanak baztertzera etorri nazanik; ez naz baztertzera etorri, euren betera eroatera baino. Benetan dinotsuek: Zeru-lurrek iraungo daben bitartean, Legearen letra edo zeinurik txikienak ere ez dau baliorik galduko, guztia bete arte. Beraz, agindurik txikienetako bat hausi eta hausten irakasten dauana, txikiena izango da zeruetako erreinuan; bete eta beteten irakasten dauana, barriz, handia izango da zeruetako erreinuan». ] Jesusek esan eutsen ikasleei: «Jainkoaren nahia lege-maisuek eta fariseuek baino hobeto beteten ez badozue, ez zaree sartuko zeruetako erreinuan.
117
Entzun dozue antzinakoei agindua: "Ez hil inor", eta norbait hilten dauana errudun izango da auzitegian. Nik, ostera, hau dinotsuet: bere senideagaz hasarratzen dana errudun izango da auzitegian; [senideari zoroa esaten deutsona errudun izango da batzar nagusian, eta sinisbakoa esaten deutsona infernuko sutarako errudun izango da. Beraz, zeure oparia altaran eskeintzean, gogoratzen bajatsu zure senideak badauala zerbait zure aurka, itzi oparia han bertan, altara aurrean, eta zoaz lehenengo senideagaz bakeak egitera; etorri orduan eta eskeini zeure oparia. Konpondu zaitez lehenbailehen zeure arerioagaz, haregaz auzitegira zoazan bitartean, arerioak epailearen esku jarri ez zagizan, eta epaileak ertzainaren esku, eta giltzapean sartu ez zagiezan. Benetan dinotsut: Ez dozu handik urtengo, azken txanpona ordaindu arteÂť.] Entzun dozue antzinakoei agindua: "Ez egin adulteriorik". Nik, ostera, hau dinotsuet: Emakume bati gurari biziaz begiratzen deutsonak egin dau dagoaneko adulterioa bere bihotzean. [Eskumako begia galbide bajatsu, atara eta bota zeugandik urrun: hobe dozu gorputz-atal bat galdu, oso-osorik infernura jaurtia izan baino. Eskumako eskua galbide bajatsu, moztu eta bota zeugandik urrun: hobe dozu gorputz atal bat galdu, oso-osorik infernura joan baino. Agindua dago hau ere: "Emaztea izten dauanak emon deiola dibortzio-agiria". Nik, ostera, hau dinotsuet: Bere emaztea izten dauanak â&#x20AC;&#x201D;legez kontra alkartuak ez badira behintzatâ&#x20AC;&#x201D;, adulteriora bultzatzen dau emaztea; eta itzitako emakumeagaz ezkontzen danak adulterioa egiten dau.] Entzun dozue antzinakoei agindu jakena: "Ez egin guzurrezko zinik", eta "bete Jaunari egindako zinak". Nik, ostera, hau dinotsuet: Ez egin ezelango zinik, [ez zeruagaitik, Jainkoaren tronua da-eta; ez lurragaitik, haren oinaulkia da-eta; ezta Jerusalemegaitik ere, Errege handiaren uria da-eta. Ez egin zinik zeure buruagaitik ere, ez daikezu-eta zeure ule bakar bat ere zuri edo baltz bihurtu.] Zuek esan egizue "bai", bai danean, eta "ez", ez danean; gainerakoa gaiztoagandik datorÂť.
118
URTEAN ZEHARREKO VII. DOMEKEA Maitatu egizu lagun hurkoa zeure burua lez. Levitarrak liburutik (Lv 19, 1-2. 17-18) Jaunak honan berba egin eutson Moisesi: Esan israeldarren alkarte osoari: "Izan zaiteze santu, Ni, Jauna, zuen Jainkoa, santua naz-eta. Ez izan bihotzean gorrotorik zeure senidearentzat; baina zentzarazo zeure herritarra, haren pekatuen erantzunkizunik izan ez dagizun. Ez egin mendekurik, ez izan erresuminik zeure herritarrarentzat. Maitatu egizu lagun hurkoa zeure burua lez. Neu naz Jauna". Erantzun-salmoa Sal 102,1-2.3-4.8 eta 10.12-13 E RRUKIOR
DA J AUNA , ETA GUPIDABERA .
Ene arima, goratu egizu Jauna, neure barru osoak Haren izen deuna. Ene arima, goratu egizu Jauna, eta ez ahaztu Harek zuri egina. Harek parkatzen ditu-eta zure hobenak, Osatzen zure gaitz danak; begiratzen dau heriotzatik zure bizia, emoten deutsuz buruntzat grazia eta errukia. Errukiorra da Jauna, eta gupidabera, berant-hasarre eta guztiz onbera. Ez dihardu gugaz gure hobenen neurrira, ez deusku ordaintzen geure erruen harira. Sortalde-sartaldeak urrun dira-eta alkarregandik, hain urrun bialtzen ditu gure gaiztakeriak gugandik. Aita bere seme-alabez errukitu ohi dan lez, bildur deutsoenentzat errukidun da Jauna.
119
Dana zeuena da, zuek Kristorenak, eta Kristo Jainkoarena. San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik (1 Ko 3, 16-23) Senideok: Ez al dakizue, Jainkoaren tenplu zareela eta Jainkoren Espiritua zuekan bizi dala? Jainkoaren tenplua hondatzen dauana, hondatu egingo dau Jainkoak, Jainkoaren tenplua santua da-eta: tenplu hori zeuek zaree. Ez begi inork bere burua engainatu. Zuetako norbait, mundu honen arabera jakitun dala uste badau, egin bedi zoro, benetan jakitun izateko. Izan ere, mundu honetako jakituria zorakeria da Jainkoaren aurrean, Liburu Santuak dinoan lez: “Euren maltzurkerian harrapatzen ditu jakitunak”. Eta beste hau ere badino: “Badaki Jaunak jakitunen asmoak ustelak dirala”. Beraz, ez bedi inor gizakiez harrotu, dana zuena da-eta: Paulo, Apolo, Pedro, mundua, bizitza, heriotzea, oraingoa eta gerokoa; guztia zuena da. Zuek, ostera, Kristorenak zaree, eta Kristo Jainkoarena. Maitatu egizuez zeuen arerioak. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 5, 38-48) Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: “Entzuna dozue antzinakoei agindutakoa: "Begia begiaren ordain, agina aginaren ordain". Nik, ostera, hau dinotsuet: Gaizkileari ez erantzun txarto; bestela baino, eskumako matrailan joten zaituanari eskeini beste matrailea ere; soinekoa kentzeko auzitara eroan gura zaituanari emon soingainekoa ere; norbaitek mila pauso egitera behartzen bazaitu, egin bi mila beragaz. Eskatzen deutsunari emon, eta dirua izteko eskatzen deutsunari ez ukatu. Entzun dozue antzinakoei agindutakoa: "Maitatu egizu zeure lagun hurkoa eta gorrotatu zeure arerioa". Nik, ostera, hau dinotsuet: Maitatu egizuez zeuen arerioak eta egin otoitz erasoten deutsuenen alde zeruetan dagoan zeuen Aitaren seme eta alaba izan zaitezen, Harek gaiztoentzat eta zintzoentzat ataraten daueta eguzkia eta zuzenentzat eta zuzenbakoentzat egiten euria. Izan ere, maite zaituenak bakarrik maite badozuez, zer sari zor jatzue? Zergalariek ere ez al dabe beste horrenbeste egiten? Eta zeuen senideak bakarrik agurtzen badozuez, zer egiten dozue berezirik? Jentilek ere ez al dabe beste horrenbeste egiten? Izan zaiteze, beraz, guztiz onak, zeruetako zuen Aita guztiz ona dan lez”.
120
URTEAN ZEHARREKO VIII. DOMEKEA Ni ez naz zutaz ahaztuko. Isaias Profetearen liburutik (Is 49, 14-15) Sionek esaten eban: Baztertuta nauka Jaunak, ahaztuta nire Jabeak. Ahaztu ete daike amak bere umetxoa edota bere sabeleko umeari errukia ukatu? Bada, amak umea ahaztuko baleu ere, Nik ez zaitut zu ahaztuko! Erantzun-salmoa Sal 61,2-3.6-7.8-9 N IRE J AINKOAGAN
BARRUAK
BAKARRIK DAU BERE ATSEDENA .
Nire barruak Jainkoagan bakarrik atsedena, Haregandik nire salbamena. Bera bakarrik dot harkaitz eta salbamen, nire babes: ez naiteke koloka. Jainkoagan bakarrik izan egizu atseden, ene barrua, Haregandik datorkit-eta itxaroten dodana. Bera bakarrik dot harkaitz eta salbamen, nere babes: ez naiteke koloka. Jainkoagan ditut edertasuna eta salbamena, Jainkoa da nire harkaitz sendo, nire iheslekua. Itxaron egizu Haregan eten barik, herria, Isuri egizue Haren aurrean gogoa, guk ihesleku Jainkoa.
121
Jaunak agertuko ditu bihotzeko asmoak. San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik (1 Ko 4, 1-5) Senideok: Hartu gagiezala danek Kristoren zerbitzaritzat eta Jainkoaren misterioen administratzailetzat. Eta administratzaileari eskatzen jakona leiala izatea da. Niri dagokidanez, gitxi ardura jat zuek edota edozein giza auzitegik ni epaitzea. Neuk ere ez dot epaitzen neure burua. Egia da kontzientziak ez nauala ezertan salatzen; baina horrek ez dau esan gura neure burua errubakotzat joten dodanik, Jaunak naueta epaitzen. Ez dagizuela, beraz, ordua baino lehen epaitu. Itxaron Jauna etorri arte. Harek argituko dau ilunpean ezkutaturik dagoana, Harek agertuko bihotzeko asmo gordeak. Eta, orduan, bakoitzak merezi dauana jasoko dau Jainkoagandik. Ez zaiteze kezkatu biharko egunaz. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 6, 24-34) Aldi haretan, Jesusek esan eutsen bere ikasleei: Ezin da inor nagusi biren morroi izan; izan ere, bata gorroto izango dau eta bestea maite, edota bati leial izango jako eta bestea ez dau aintzat hartuko. Ezin zaree Jainkoaren eta diruaren morroi izan. Horregaitik dinotsuet: Ez kezkatu biziteko zer jango edo gorputza zerez jantziko. Ez ete da bizia janaria baino gehiago, eta gorputza jantzia baino gehiago? Begira zeruko hegaztiei: ez dabe ereiten, ez uztarik batzen, ez garautegietan pilatzen; halan ere, zeruko zuen Aitak janaritzen ditu. Ez al dozue zuek hareek baino askoz gehiago balio? Asko kezkatuta ere, zuetako nork luzatu leike apurtxo bat bizitza? Eta jantziaz, zergaitik kezkatu? Begiratu zelan hazten diran lorak zelaietan: ez dira lanean nekatzen, ez dabe goruetan egiten; baina, egia esan, Salomon bera ere, bere ospe guztian, ez zan jazten horreetako bat baizen apain.
122
Beraz, gaur bedartzan dagoan eta bihar sutan erreko dan bedarra Jainkoak holan jazten badau, zenbatez gehiago zuek, sinismen gitxikook? Ez kezkatu, bada, zer jango, zer edango, zer jantziko dozuen pentsatuz. Jentilak arduratu ohi dira guzti horreetaz. Zeruko zuen Aitak badaki guzti horreen beharrizana dozuela. Bilatu lehenengo Jainkoaren erreinua eta beronen zuzentasuna, eta beste guzti hori gehigarritzat emongo deutsue Jainkoak. Ez kezkatu, bada, biharko egunaz, biharko egunak ere ekarriko dau-eta bere kezkea. Nahiko ditu egun bakoitzak bere buruhausteak.
123
URTEAN ZEHARREKO IX. DOMEKEA Horra, bedeinkapena eta madarikapena eskeintzen deutsuedaz. Deuteronomio liburutik (Dt 11, 18. 26-28) Honan berba egin eutson Moisesek herriari: â&#x20AC;&#x153;Ezarri nire berba honeek zeuen buru-bihotzetan; lotu egizuez seinale lez eskumuturretan eta gomutagarri lez bekokian. Hara, aukeran jarten deutsuedaz gaur bedeinkazinoa eta madarikazinoa; bedeinkazinoa, gaur nik emoten deutsuedazan Jaunaren, zeuen Jainkoaren, aginduak onartzen badozuez; madarikazinoa, Jaunaren, zeuen Jainkoaren, aginduak onartzen ez badozuez, eta gaur nik erakusten deutsuedan bidetik alboratzen bazaree, ezagutzen ez dozuezan jainko arrotzei jarraituz. Erantzun-salmoa Sal 30,2-3ab.3cd-4.17 eta 25 I ZAN
ZAKIDAZ HARKAITZ , J AUNA , NI GORDETEKO .
Zugana noa, Jauna, ez nadila behin ere lotsatu: zeure zuzentasunez onik nagizu atara. Belarri hori hurreratu egidazu; zatoz laster, askatu nagizu. Izan zakidaz harkaitz, ni gordeteko, gaztelu sendo, ni salbatzeko. Zu zaitut-eta harkaitz eta gaztelu, zeure izenagaitik eroan nagizu, eta gidatu. Aurpegi argia irakatsi morroi honi, salbatu nagizu zeure errukiaz. Bizkortu zaiteze, izan bihotz, Jaunagan uste on dozuen guztiok.
124
Gizakiak fedearen bidez lortzen dau zuzentasuna, Legeko egintza barik. San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik (Erm 3, 21-25a. 28) Senideok: Orain, legea alde batera itziz agertu dau Jainkoak bere salbamen-indarra, Moisesen legeak eta profetek adierazotakoa. Jainkoaren salbamen-indar hau Jesu Kristoganako sinismenaren bidez heltzen da fededun guztiakana. Jainkoak ez dau bereizkuntzarik egiten, guztiek egin eben-eta pekatu eta Jainkoaren aintza barik aurkitzen dira-eta. Baina Jainkoak bere ondonahiaz eta dohain hutsez hartzen ditu zintzotzat, Jesu Kristoren bidez burutu dauan askapenari esker. Jesu Kristok bere odola isuri eban, eta Jainkoak parkamenbide egin dau Beragan sinisten dabenentzat. Ziur dakigu-eta fedearen bidez hartzen dituala zintzotzat Jainkoak gizon-emakumeak, eta ez legea beteteagaitik. Haitz gainean eregitako etxea, eta are gainean eregitakoa. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 7, 21-27) Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: â&#x20AC;&#x153;Ez da nahiko Niri "Jauna, Jauna" esatea zeruetako erreinuan sartzeko; hauxe da beharrezkoa: zeruan dagoan nire Aitaren nahia egitea. Epai-egunean askok esango deuste: "Jauna, Jauna, ez al genduan zure izenean berba egin eta zure izenean deabruak bota eta zure izenean mirari asko egin?" Baina nik erantzungo deutset: "Ez zaituet inoiz ezagutu; alde Nigandik, gaizkileok!" Beraz, nire berba honeek entzuten eta beteten dituana bere etxea haitz gainean eregi eban gizon zentzundunaren antzekoa da. Egin eban euria, etorri ziran uholdeak, jo eban haizeak eta eraso eutsoen etxe hari; baina ez zan jausi, haitz gainean oinarrituta egoan-eta. Nire berba honeek entzun bai, baina beteten ez dituana, bere etxea are gainean eregi eban gizon burubakoaren antzekoa da. Egin eban euria, etorri ziran uholdeak, jo eban haizeak eta eraso eutsoen etxe hari; eta jausi egin zan eta guztiz hondatuta gelditu.
125
URTEAN ZEHARREKO X. DOMEKEA Opariak barik, leialtasuna gura dot Nik. Oseas Profetearen liburutik (Os 6, 3b-6) Ahalegindu gaitezan Jauna ezagutzen: egunsentia baizen ziur helduko da, neguko euria lez etorriko jaku, udabarriko euria lur-hondora lez. Zer egingo dot zugaz, Efraim? Eta zer zugaz, Juda? Zure maitasuna goizeko lainoa lakoa da, Bat-batean kentzen dauan goizeko iruntza lakoa. Horregaitik zauritu zaituet profeten bitartez, horregaitik emon deutsut heriotzea ahoko hitzez. Nire epaiak argiak lez egiten dau disdira. Gurago dot maitasuna sakrifizioak baino, Jainkoaren ezaguerea erre-opariak baino. Erantzun-salmoa Sal 49,1 eta 8.12-13.14-15 ZUZEN
DABILENARI DEUTSOT J AINKO SALBAMENA ERAKUSTEN .
Jainkoen Jainko Jaunak berba egiten dau: Sortaldetik sartalderaino lurrari deika. Ez zaitut salatuko zure opariak dirala-eta, zure erre-opariak beti aurrean ditut-eta. Ez neuskizu esango gose banendi, neurea dot-eta lurbira, bertan dagozan guztiekin. Jango ete dot, bada, zezen okelik? Edango ete dot aker odolik? Eskeini egiozu gorapen-oparia Jainkoari, bete zure zin hitza Goi-goikoari. Estualdian dei egidazu, askatuko zaitut, eta edertuko nozu.
126
Sinismenean indartu egin zan, aintza emonik Jainkoari. San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik (Erm 4, 18-25) Senideok: Abrahamek sinistu egin eban, ezelako itxaropiderik ez egoanean itxaropenari eutsiz; holan, herri askoren aita egin zan, Jainkoak esan eutsonaren arabera: “Horrenbeste izango dira zure ondorengoak”. Ez jakon moteldu sinismena, bere gorputza ia hila ebala -hurrean ebazan-eta ehunurteak-, eta Sararen sabela ere agorra zala ikusi arren. Jainkoaren agintzariaren aurrean, Abraham ez zan sinisgogorra izan, ezta zalantzan ibili ere, bestetara baino: indartu egin zan sinismenean; holan, Jainkoak egia inoala autortu eban, ziur ekian-eta Jainkoak badauala ahalmena agindutakoa beteteko. Horrexegaitik, hain zuzen, zintzotzat hartu eban Jainkoak. Baina Liburu Santuak ez dau hori haregaitik bakarrik esaten, gugaitik ere badino; gu ere, Jesus gure Jauna hildakoen artetik biztu ebanagan sinisten dogunok, sinismenari esker zintzotzat hartuko gaitu-eta Jainkoak: gure pekatuakaitik emon eban-eta Jesus heriotzara eta gure salbamenerako izan zan biztua. Ez naz zintzoei dei egitera etorri, pekatariei baino. Jesu Kristoren Ebanjelioa san Mateoren liburutik (Mt 9, 9-13) Aldi haretan, Jesusek, bidez joiala, Mateo eritzon gizon bat ikusi eban zergak batzeko mahaian jesarririk, eta esan eutson: “Jarraitu Niri”. Mateok zutundu eta jarraitu egin eutson. Geroago, Jesus mahaian egoan Mateoren etxean; beste zergalari eta pekatari asko ere etorri eta mahaian jesarri ziran Jesusegaz eta honen ikasleekin. Fariseuek, hori ikustean, esan eutseen ikasleei: “Zelan jaten dau zuen Maisuak zergalari eta pekatariekin?” Hori entzutean, Jesusek esan eutsen: “Ez dabe osasundunek behar osagilea, gaixoek baino. Hobe zeunkee Jainkoak esandako honetaz jabetuko bazinee: "Gurago dot errukia sakrifizioak baino". Ez naz zintzoei dei egitera etorri, pekatariei baino”.
127
URTEAN ZEHARREKO XI. DOMEKEA Zuek abade herri eta herri santu izango zaree Niretzat. Urteera liburutik (Ur 19, 2-6a) Egun hareetan, israeldarrek Sinai basamortura heldu eta han ipini eben kanpalekua, mendiaren aurrez aurre. Moisesek Jainkoagana igon eban. Jaunak menditik dei egin eta esan eutson: â&#x20AC;&#x153;Berba egin Jakoben ondorengoei, israeldarrei, eta
Hamabi ikasleei dei eginik, bialdu egin ebazan URTEAN
ZEHARREKO
11.
DOMEKEA
128
adierazo hau: "Ikusi dozue zer egin deutsedan egiptoarrei, eta zuek arrano-hegaletan zelan eroan zaituedan eta Nigana ekarri. Orain, beraz, nire esana beteten badozue eta nire ituna gordeten, zuek izango zaituet herri guztien artean neure jabetza berezia, nirea da-eta lur osoa; abade-erreinu izango zaituet eta Niri sagaraturiko herria"â&#x20AC;&#x153;. Erantzun-salmoa Sal 99,2.3.5 J AUNAREN
HERRI GARA ETA
H AREN
LARREKO ARTALDE .
Lurtar guztiok, egin irrintzi Jaunari, Jaunari zerbitzu alai egiozue, Haren aurrera pozez oihuka sartu zaiteze. Jakizue Jauna dala Jainko, Berak egin gaitu, Berarenak gara, Beraren herri eta larreko artalde. Onbera da-eta Jauna, Haren maitasuna betidaino, Haren leialtasuna gizaldien gizaldietaraino. Jainkoagaz adiskidetuak izan baginan, Bere Semearen heriotzeari esker, askozaz gehiago salbatuak izango gara Haren biziari esker. San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik (Erm 5, 6-11) Senideok: Izan ere, oraindino pekatupean indar barik gengozala, Kristo, Jainkoak erabagitako sasoian, gaiztoen alde hil zan. Nekez onartuko leuke norbaitek pertsona zuzen baten alde hiltea; halan ere pertsona on baten alde baleiteke norbait hilteko prest egotea. Baina Kristo gu oraindino pekatari ginala hil zan gure alde: honan erakusten dau Jainkoak guretzat dauan maitasuna. Orain Jainkoak Kristoren odolaz zintzotzat hartu gaituala, zenbatez gehiago ez ete gaitu salbatuko zigorretik beraren bitartez.
129
Arerio ginala, Jainkoak beragaz adiskidetu baginduzan bere Semearen heriotzeari esker, zenbatez gehiago, behin adiskidetu ezkero, ez ete gaitu salbatuko beraren biziari esker. Askozaz gehiago, harrotu ere egiten gara Jainkoaz Jesu Kristo gure Jaunari esker, beronen bitartez Jainkoagaz adiskidetzea lortu dogu-eta dagoaneko. Jesusek bere hamabi ikasleei dei egin eta bialdu egin ebazan. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 9, 36-10, 8) Aldi haretan, Jesus herriz herri eta auzorik auzo ibili zan, sinagogetan irakasten. Jainkoaren erreinuagaz Barriona iragarten eban eta gaitz eta gaixo guztiak osatzen. Gizataldeak ikustean, errukitu egin jaken, nekaturik eta lur jota egozan-eta, artzain bako ardiak lez. Orduan, ikasleei esan eutsen: “Uzta ugaria da, baina langileak gitxi. Erregutu, bada, uzta-jabeari bialdu dagizala langileak bere uztara”. Jesusek, hamabi ikasleei dei eginik, ahalmena emon eutsen espiritu txarrak botateko eta gaitz eta gaixo guztiak osatzeko. Hona hemen hamabi apostoluen izenak: lehenengo Simon, Pedro deritzona, eta honen anaia Andres; Santiago Zebedeorena eta honen anaia Joan; Felipe eta Bartolome, Tomas eta Mateo zergalaria, Santiago Alfeorena eta Tadeo, Simon Zelote eta Judas Iskariote, Jesus saldu ebana. Hamabi horreek bialdu ebazan Jesusek, ohar honeek eginez: “Ez joan jentilen lurraldeetara, ez sartu Samaria herrialdean ere. Joan, ostera Israel herriko ardi galduetara. Bidean zoazela, iragarri hurrean dala zeruetako erreinua. Osatu egizuez gaixoak, biztu hildakoak, garbitu legendunak, bota deabruak. Hutsean hartu dozue, emon hutsean”.
130
URTEAN ZEHARREKO XII. DOMEKEA Harek askatu dau gaiztoaren eskutik behartsuaren bizia. Jeremias Profetearen liburutik (Jr 20, 10-13) Honan berba egin eban Jeremiasek: «Jentearen mehatxuak entzuten ditut, bildur-ikara edonon: "Salatu, salatu dagigun". Adiskideak berak ere begira ditut, nik noiz huts egingo: "Ea engainatzen dogun —dinoe—; orduan menperatuko dogu eta mendekatuko gara haretaz". Baina neugaz dot Jauna, gudari indartsu; jausiko dira nire arerioak, ezin izango nabe garaitu; hareen asmoek porrot egingo dabe, hareen lotsea sekulakoa izango da, behin ere ahaztu ezina. Jaun ahalguztiduna, zuzen aztertzen dozuna, gizakiaren buru-bihotzak ikusten dozuzana, zure esku itzi dot neure auzia: ikusiko ahal dot zure mendekua arerioen lepotik! Kanta Jaunari, goratu egizue Jauna, Harek askatu dau-eta gaiztoen eskutik behartsuaren bizia».
131
Erantzun-salmoa Sal 68 J AUNA
DOT ARGI ETA SALBAMEN .
Zeugaitik jasan dot lotsa gorria, lotsaz estaldu jat aurpegia. Arrotz naiake nire senideei, atzerritar, nire amaren semeei. Maite-minez jaten nau zure etxeak, eta Zuri egindako irainak hemen datorkidaz gainera. Nire otoitza, ostera, Zeugana, Jauna, zure grazi-egunean, ene Jainko; hain leiala zara-eta, entzun egidazu, zure laguntza leiala emoidazu. Entzuidazu, Jauna, samurra dalako zure grazia, zure erruki handiz nire begira. Ikusi, apalok, eta poztu zaiteze, bilatu Jainkoa, eta bihotza birbiztu bekizue. Izan ere, behartsuari deutso Jaunak aditzen, eta bere adiskide atxilotuak ez ditu gitxiesten. Goratu begie zeru-lurrak, itsasoak eta han bizi diran guztiak.
132
Graziagaz ez da pekatuagaz lez jazo. San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik (Erm 5, 12-15) Senideok: Gizon baten bidez sartu zan pekatua munduan, eta pekatuaren bidez heriotzea; holan, heriotzea gizaki guztiakana zabaldu zan, guztiek egin ebelako pekatu. Egia da legea baino lehenago bazala pekatua munduan; baina pekatua ez jako inori ezarten, legerik ez badago. Holan ere, Adamegandik Moiseseganaino nagusi izan zan heriotzea gizakien gain, baita Adamen hutsegitearen antzeko pekaturik egin ez ebenen gain ere. Adam etortekoa zanaren irudia da. Baina Jainkoaren dohainagaz ez da pekatuagaz lez jazoten. Izan ere, gizon bakar baten pekatuaz guztiak hil badira, askoz ugariago zabaldu dira guztientzat Jainkoaren grazia eta dohaina, beste gizon bakar bati esker, Jesu Kristori esker, hain zuzen ere. Ez izan bildurrik gorputza hilten dabenei. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 10,26-33) Aldi haretan, Jesusek esan eutsen bere apostoluei: ÂŤEz izan gizakien bildurrik. Ez da-eta ezer ezkuturik, agertuko ez danik; ez ezer gorderik, jakingo ez danik. Gaueko ilunpetan esaten deutsuedana, esaizue eguneko argitan, eta belarrira entzuten dozuena, iragarri etxe gainetatik. Ez izan bildurrik gorputza hilten dabenei, baina arima ezin hil daikeenei; izan bildur, inori izatekotan, gorputz-arimak su-leizean galdu daikezanari. Ez al dira, txanpon batean saltzen txori bi? Eta hareetako bakar bat ere ez da lurrera jausten zuen Aitaren baimen barik. Zuen buruko ule guztiak ere kontauta dagoz. Beraz, ez izan bildurrik; txori guztiak baino gehiago zaree zuek. Gizakien aurrean nire alde urteten dauanak, bere alde izango nau Ni ere, zeruetan dagoan nire Aitaren aurrean. Gizakien aurrean Ni ukatzen nauana, ostera, ukatu egingo dot Neuk ere zeruan dagoan nire Aitaren aurreanÂť.
133
URTEAN ZEHARREKO XIII. DOMEKEA Jainkoaren gizon hori santua da; gurean gelditu daitela. Erregeen bigarren liburutik(2 Erg 4, 8-11. 14-16a) Behin baten, Eliseo Xunemetik igaro zan. Bazan han andra handiki bat, eta bere etxera eroan eban Eliseo bazkaltzera. Harrezkero, handik igaroten zan bakoitzean, bertan gelditu ohi zan Eliseo bazkaltzen. Halako baten, andreak esan eutson senarrari: «Begira, badakit gure etxera etorri ohi dan hori Jainkoaren gizon santua dala. Egin deiogun goian gela txiki bat; ohea, mahaia, aulkia eta argiontzia ipiniko deutsoguz, gurera etortean bertan gelditu daiten». Etorri zan behin Eliseo eta, goiko gelara sarturik, bertan etzun zan. Eliseok Gehazi bere morroiari esan eutson: «Zer egin daikegu andra honen alde?» Gehazik erantzun eutson: «Begira, ez dau umerik eta senarra zahartuta dauko». Eliseok esan eutson morroiari: «Dei egiozu». Dei egin eutson eta andrea atean agertu zan. Eliseok esan eutson: «Datorren urtean, sasoi honetan, semea izango dozu besoetan». Erantzun-salmua Sal 88, 2-3. 16-17. 18-19 J AUNA ,
ZURE MAITASUNA ABESTUKO DOT BETIREN BETI .
Jauna, zure maitasuna abestuko dot betiren beti, zure leialtasuna adierazoko gizaldiz-gizaldi. Esana dozu: «Maitasuna betiko dot eregi», zure leialtasuna zeruan dozu sendo jarri. Bai dohatsu, Zuri pozez oihu egiten dakian herria; Jauna, zure aurpegiko argitan dabil ha. Zure izenaz dira beti pozten, zure zuzentasunaz arrotzen. Zeu zaralako haren indarraren dedua, eta zure maitasunez jasoten dogu burua.
134
Jauna da gure babeskin, izan ere, Israelgo Santua, gure Errege. Bateoaren bitartez Beragaz heriotzean hobiratuak izan gara, biziera barri batean ibili gaitezan. San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik (Erm 6, 3-4. 8-11) Senideok: Ez al dakizue bateoaz Kristo Jesusegaz bat egin dogunok, haren heriotzeagaz egin dogula bat? Bateoaren bitartez Beragaz heriotzean hobiratuak izan gara, Aitaren aintzaz Kristo hilen artetik biztu zan lez, guk ere bizi barria bizi dagigun. Beraz, Kristogaz hil bagara, sinisten dogu bizi ere Beragaz biziko gareala. Badakigu Kristo, hilen artetik biztu zan ezkero, ez dala barriro hilgo: heriotzeak ez dau haregan gehiago aginterik; haren hiltea pekatuarentzat behin betiko hiltea izan zan, eta haren bizitzea Jainkoarentzat bizitzea da-eta. Bardin zuek ere: hartu kontuan pekatuarentzat hilda zagozela eta Jainkoarentzat bizirik, Kristo Jesusegan. Bere kurutzea hartzen ez dauana, ez da Niretzat gai. Zuek hartzen zaituenak Neu hartzen nau. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 10, 37-42) Aldi haretan, Jesusek esan eutsen apostoluei: ÂŤAita nahiz ama Ni baino maiteago dauana ez da Niretzat gai; semea nahiz alabea Ni baino maiteago dauana ez da Niretzat gai. Bere kurutzea hartu eta jarraitzen ez deustana ez da Niretzat gai. Bere biziaren jabe izan nahian dabilenak galdu egingo dau; bere bizia Nigaitik galtzen dauanak, ostera, eskuratu egingo dau. Zuek onartzen zaituenak Neu onartzen nau, eta Ni onartzen nauanak bialdu nauana onartzen dau. Profeta bat profeta dalako onartzen dauanak profeteari zor jakon saria izango dau, eta pertsona zuzen bat zuzena dalako onartzen dauanak pertsona zuzenari zor jakon saria izango dau; eta txiki honeetako bati, nire ikasle dalako, baso bete ur fresko besterik ez bada ere emoten deutsona, benetan dinotsuet ez dala sari barik gelditukoÂť.
135
URTEAN ZEHARREKO XIV. DOMEKEA Hor jatortzu apal zure erregea. Zakarias Profetearen liburutik (Za 9, 9-10) Honan dino Jaunak: ÂŤPoztu biziro, Sion uri eder! Egin irrintzi, Jerusalem uriburu! Hara, bajatortzu zeure erregea: zuzen eta garaile dator, apal eta asto baten gainean, astakume baten gainean. Berak hondatuko ditu Efraimeko guda-gurdiak eta Jerusalemeko zaldiak; hausiko ditu guda-uztaiak, eta bakea iragarriko deutse nazinoei. Itsasotik itsasora aginduko dau, Eufrates ibaitik lurraren azken mugetarainoÂť. Erantzun-salmoa Sal 144, 1-2. 11-9. 10-11. 13-14 E NE J AINKO ,
ENE
E RREGE ,
BEDEINKATUKO DOT ZURE IZENA BETIERE . EDO
A LELUIA .
Goratuko zaitut, ene Jainko, ene Errege, bedeinkatuko dot zure izena betiere. Egunero zaitut bedeinkatuko, zure izena gizaldiz gizaldi dot goratuko. Samurra da Jauna eta errukiorra, hasarre-gatxa eta guztiz onbera. Ona da Jauna guztientzat, errukior, Berak egin dituanentzat. Jauna, zure lan guztiak ospatu zagiezala, zure zintzoak bedeinkatu zagiezala.
136
Zure erregetza ze bikain dan autortu begie, zure ahal-izateaz hitz egin begie. Leiala da Jauna hitz guztietan, zintzoa bere lan guztietan. Jaunak jausi-zorian dagozan guztiak ditu sendotzen, eta makurtuak zutitzen. Espirituagaz gorputzaren egiteak hilarazoten badozuez, biziko zaree. San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik (Erm 8, 9. 11-13) Senideok: Zuek ez zaree grina txarren menpean bizi, Espirituaren menpean baino, Jainkoaren Espiritua zuekan bizi da-eta. Norbaitek Kristoren Espiritua ez badau, hori ez da Kristorena. Jesus hildakoen artetik biztu eban Jainkoaren Espiritua zuekan bizi bada, Kristo hildakoen artetik biztu ebanak berak biziarazoko ditu zuen gorputz hilkorrak ere, zuekan bizi dan beraren Espirituaren bitartez. Zorretan gagoz, beraz, senideok, baina ez grina txarrakaz, horreen arabera biziteko. Holan bizitzen bazaree, hil egingo zaree; baina Espirituaren bidez giza egintza txarrei uko egiten badeutsezue, bizi egingo zaree. Bihozbera naz eta apala. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 11, 25-30) Aldi haretan, Jesusek esan eban: ÂŤBedeinkatua Zu, Aita, zerulurren Jauna, gauza honeek jakintsuei eta burutsuei gorde eta jente apalari agertu deutsozuz-eta. Bai, Aita, holan izan dozu gogoko. Nire Aitak dana emon deust, eta ez dau inork Semea ezagutzen, Aitak baino; ezta Aita ere, Semeak baino eta Semeak agertu nahi deutsonak baino. Zatoze Nigana nekatu eta zamapetu guztiok, eta Neuk arinduko zaituet. Hartu egizue nire buztarria eta ikasi Nigandik, gozoa eta bihotz-apala nazalako, eta aurkituko dozue zeuen arimentzako atsedena. Nire buztarria leuna eta nire zamea arina da-etaÂť.
137
URTEAN ZEHARREKO XV. DOMEKEA Euriak beratu egiten dau lurra. Isaias Profetearen liburutik (Is 55, 10-11) Hau dino Jaunak: ÂŤEuria eta edurra zerutik jaisten dira eta ez dira barriro hara bihurtzen, lurra ase, beratu eta emonkor egin barik, lur horrek ereiteko hazia eta jateko ogia emon dagizan; holan izango da nire ahotik urtendako berbea ere: ez da Nigana hutsik bihurtuko, Nik gura dodana egingo dau, ostera, eta beteko nik ezarritako helburuaÂť. Erantzun-salmoa Sal 64 L UR
ONEAN JAUSI ZAN HAZIAK UGARI EMON EBAN FRUTUA .
Agertu zatxakoz lurrari eta euriz beratu dozu, ugari aberastu dozu. Jainko-ibaia urez da betea, emon deutsozu gari-alea. Zeuk atondu dozu, bai, lurra holan. Urez ase dozuz erretenak, lurrak bardindu, euriz bigundu eta erne-kimuak bedeinkatu. Zeure ontasunez burutu dozu urtea, guritasuna dariela dagoz zure bideak. Mendiko larrak hor dagoz guri, eta mendi-bizkarrak atseginez apaindurik. Landak artaldez estaldu dira, ibarrak gariz jantzi, txaloka eta kantari.
138
Izadia bera ere zain-zain dago, Jainkoaren seme-alaben agerkunde beteari itxaroten. San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik (Erm 8, 18-23) Senideok: Nire iritzian, oraingo neke-lanak ezer gitxi dira gero gugan azalduko dan aintzaren aldean. Izadia bera ere gurari biziz dago, zain-zain, Jainkoak noiz agertuko bere seme-alaba izatea zer dan. Izadiak bere benetako helburua galdua izan arren —ez bere gogoz, horretara behartu ebanagaitik baino—, badau itxaropena, esklabotzatik eta hondamenetik askatua izan eta Jainkoaren seme-alaben aintzazko askatasunean parte izateko. Badakigu, jakin ere, izadi osoa erdiminetan intzirika dagoala orain arte. Eta ha ez ezik, geu ere bai: Espiritua lehen-dohain lez hartu dogunok intzirika gagoz geure barruan, Jainkoak noiz askatuko eta bere seme-alaba noiz egingo gaituan zain. Urten eban ereileak ereitera. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 13, 1-23) Egun haretan, Jesus, etxetik urten eta, itsasertzean jesarri zan. Eta hainbeste jente batu jakonez inguruan, txalupa batera igon eta bertan jesarri zan. Jente-taldea, barriz, hondartzan egoan. Gauza asko esan eutsen parabola bidez berba eginez: «Behin batean, urten eban ereileak hazia ereitera. Ereitean, ale batzuk bide-bazterrean jausi ziran, eta txoriek etorri eta jan egin ebezan. Beste batzuk harri artean jausi ziran, lur handirik ez zan lekuan, eta azaleko lurra izanik, bat-batean erne ziran; baina eguzkiak jo orduko, erre egin ziran eta, zuztarrik ez ebelako, ihartu. Beste ale batzuk sasi artean jausi ziran, eta sasiek, haztean, ito egin ebezan haziak. Gainerakoak lur onean jausi ziran, eta frutua emon eben: bateko ehun, hirurogei nahiz hogeita hamar. Belarririk dauanak, entzun begi». Ikasleek hurreratu eta itaun hau egin eutsoen Jesusi: «Zergaitik berba egiten deutsezu parabolen bidez?»
139
Jesusek erantzun eutsen: ÂŤZuei emon jatzue zeruetako erreinuaren misterioak ezagutzea; horreei, ostera, ez. Izan ere, daukonari emon egingo jako eta gainezka izango dau; ez daukonari, ostera, daukon apurra ere kendu egingo jako. Hona zergaitik berba egiten deutsedan parabolen bidez: begiratu bai, baina ikusten ez dabelako; entzun bai, baina aditzen ez dabelako, ezta ulertzen ere. Holan, Isaias Profeteak esana beteten da horreekan: "Entzungo dozue, bai, baina ulertu ez; ikusiko dozue, bai, baina ohartu ez. Izan ere, herri honek gogortu egin ditu buru-bihotzak, gortu belarriak, itsutu begiak. Ez begie begiz ikusi, ez belarriz entzun, ezta buruaz ulertu ere, holan Nigana bihurtu ez daitezan eta salbau ez dagidazan". Zorionekoak, ostera, zuen begiak, ikusten dabelako, eta zuen belarriak, entzuten dabelako. Benetan dinotsuet: profeta eta zintzo askok ikusi nahi izan eban zuek ikusten dozuena, baina ez eban ikusi, eta entzun zuek entzuten dozuena, baina ez eban entzunÂť. Jesusek esan eutsen ikasleei: ÂŤEntzun ereilearen parabolearen esanahia: Erreinuaren berbea entzun bai, baina ulertzen ez dauanari, Gaiztoak etorri eta kendu egiten deutso bihotzean erein jakona. Hori da bide-bazterrean ereindakoa. Harri artean ereindakoa hauxe da: berbea entzutean, bat-batean pozik hartzen dauana; baina, zuztar bakoa eta iraupen gitxikoa izanik, berbea dala-eta estutasun edo erasoaldiren bat sortu orduko, bat-batean huts egiten dau. Sasi artean ereindakoa hauxe da: berbea entzun bai, baina mundu honetako ardurak eta diru-goseak ito egiten deutsoe berbea, frutu barik itziz. Lur onean ereindakoa, barriz, hauxe da: berbea entzun eta ulertzen dauana. Honek frutua emoten dau: bateko ehun nahiz hirurogei nahiz hogeita hamarÂť.
140
URTEAN ZEHARREKO XVI. DOMEKEA Pekatuen ondoren damu bidea emoten dozu. Jakituriaren liburutik (Jkd 12, 13. 16-19) Ez da gauza guztiez arduratzen dan Zu beste jainkorik, ez dozu zure epaia zuzena dala inori frogatu beharrik. Zure indarra da justiziaren oinarria, eta gauza guztien nagusi izateak guztiekin errukior izatera zaroaz. Guztiz ahaltsu zareala sinisten ez dabenei zeure indarra erakusten deutsezu, eta, nahiz eta zure indar hori autortu, ausardiaz jokatzen dabenak salatzen (nahasten) dozuz; baina Zuk, zeure indarraren nagusi zarean Horrek, neurritasunez epaitzen dozu eta bihozberatasun handiz gobernatzen; zeure esku dozu nahi dozunean indarraz baliatzea. Holan jokatuz erakutsi deutsozu zeure herriari gizon zuzenak gizakiaren adiskide izan behar dauala, eta, pekatariei bihozbarritzeko aukera emonez, itxaropenez bete dozuz zeure seme-alabak. Erantzun-salmoa Sal 85 E RRUKI
HUTSA DOGU J AUNA , ERRUKIA ETA MAITASUNA
Ona zara, Jauna, eta errukiorra, deitzen deutsuen guztientzat maitasunez betea. Entzun, Jauna, nire otoitza, aditu nire eskariaren hotsa. Egin dozuzan atzerri guztiak etorriko dira, Jauna, Zeu gurtzera, eta zure izena ospatzera. Handia zara eta mirarigilea, Zeu bakarrik zara Jainkoa.
141
Zu, ostera, Jauna, Jainko errukior zaitut eta onbera, hasarre-gatxa, guztiz maitekor eta leiala. Begiratu egidazu eta erruki zakidaz. Espirituak eskatzen dau gure alde, esan ezin ahalako intziriz. San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik (Erm 8, 26-27) Senideok: (((Badakigu izadi osoa erdiminetan intzirika dagoala orain arte. Eta ha ez ezik, gu geu ere bai: Espiritua lehen dohain lez hartu dogunok intzirika gagoz geure barruan, Jainkoak noiz askatuko eta bere seme-alaba noiz egingo gaituan zain. Salbatuak gagoz, bai, baina itxaropenean bakarrik. Eta itxaron doguna ikusiko bagendu, hori ez litzateke itxaropena. Izan ere, zelan itxaron ikusten doguna? Baina ikusten ez doguna itxaroten badogu, iraupenez behar dogu itxaron.))) Era berean, Espiritua jatorku geure makaltasunean lagun, guk ez dakigu-eta behar dan lez otoitz egiten; baina Espirituak berak erregutzen dau gure alde, esan ezin ahalako intziriz. Eta bihotzak aztertzen dituan Jainkoak ezagutzen dau zein dan Espirituaren gogoa, Espirituak Jainkoaren asmoen erara erregutzen dau-eta fededunen alde. Itzi biak batera hazten uzta arte. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 13, 24-43) Aldi haretan, parabola hau esan eutson Jesusek jenteari: ÂŤZeruetako erreinuagaz gizon batek soloan hazi ona erein ebanean lez jazoten da. Jentea lo egoala, etorri zan arerioa eta gari artean galbedarra erein eta alde egin eban. Garia hazi eta burutu zanean, han azaldu zan galbedarra ere. Joan ziran, orduan, morroiak etxeko nagusiagana eta esan eutsoen: "Jauna, ez al zenduan hazi ona erein soloan? Nondik dau, bada, galbedarra?" Nagusiak erantzun eutsen: "Arerioaren lana da hori". Morroiek, orduan: "Joango al gara galbedarra batzera?" Eta
142
nagusiak: "Ez! Ez daitela jazo, galbedarra batzean garia ere ataratea. Itzi biak batera hazten uztaroa heldu arte; orduan, igitariei esango deutset: Batu lehenengo galbedarra, lotu eta erre; garia, barriz, jaso nire garautegira"». Jesusek parabola hau esan eutson jenteari: «Zeruetako erreinua gizon batek soloan ereiten dauan mostaza-haziaren antzekoa da. Hazi guztietan txikiena da; baina, hazten danean, beste barazki guztiak baino handiagoa bihurtzen da eta zuhaitz egiten, txoriek etorri eta haren adarretan habiak egiteko moduko zuhaitza». Beste parabola hau ere esan eutson jenteari: «Zeruetako erreinua legaminaren antzekoa da: emakume batek hiru lakari-urunetan nahasten dau, eta oraldi guztia harrotzen da». Irakaspen guztia hau parabolen bidez emon eutson Jesusek jenteari, eta ez eutsen ezer irakasten parabolen bidez izan ezik. Honan bete zan Jainkoak profetearen bidez esandakoa: «Parabolen bidez berba egingo dot, munduaren hasieratik gordeta egoana azalduko». Orduan, jentea agurturik, etxera joan zan Jesus. Orduan, ikasleak hurreratu jakozan, esanez: «Argitu egiguzu soloko galbedarraren parabolea». Jesusek erantzun eutsen: «Hazi ona ereiten dauana Gizonaren Semea da, soloa mundua; hazi ona erreinuko seme-alabak dira; galbedarra, barriz, gaiztoarenak; galbedarra erein dauan arerioa deabrua da; uzta munduaren azkena, eta uzta-batzaileak aingeruak. Galbedarra batu eta sutan erreten dan lez, holan jazoko da munduaren azkenean ere. Gizonaren Semeak bere aingeruak bialduko ditu, eta haren erreinutik bereiztu egingo dabez gaizkileak eta besteentzat gaizpide izan diranak, eta su-labara botako dabez. Han izango dira negarra eta agin-karraska! Orduan, zintzoek eguzkiak lez egingo dabe disdira, euren Aitaren erreinuan. Belarririk dauanak entzun begi».
143
URTEAN ZEHARREKO XVII. DOMEKEA Zuzen erabagiteko jakituria eskatu dozu. Erregeen liburutik (1 Erg 3, 5. 7-12) Egun hareetan, Gabaonera joan zan Salomon erregea opariak eskeintzera, ha zan-eta kultu-lekurik nagusiena. Mila erre-opari eskeini ebazan Salomonek altara gainean. Gau haretan Jauna agertu jakon amesetan Gabaonen, eta esan eutson: «Eskatu gura dozuna, eta emongo deutsut». Salomonek erantzun eutson: « Jauna, ene Jainko, nire aita Daviden ordez ni, zeure zerbitzari hau, egin nozu errege. Ni, ostera, gaztea naz eta ez dakit zelan gobernatu. Zure zerbitzari hau Zuk aukeratu dozun herriaren erdian dago, herri izugarria, ugariaren ugariz ezin konta ahalakoa. Emoiozu zeure zerbitzari honi adimen argia, zure herria gobernatzeko, eta ona eta txarra bereizteko. Bestela, zelan gobernatu zure herri handi hau?» Atsegin izan jakon Jaunari Salomonen eskaria, eta esan eutson: «Hori eskatu dozulako, eta ez zeuretzat urte asko, aberastasunak edota zeure arerioen heriotzea, zuzen gobernatzeko jakituria baino, beteko dot zuk eskatutakoa: zure aurretik inork izan ez dituan eta zure ondoren ere inork izango ez dituan adinako jakituria eta adimena emongo deutsudaz. Gainera, eskatu ez dozuna ere emongo deutsut: aberastasunak eta ospea, zure egunetan inongo erregek izango ez dituan neurrian».
144
Erantzun-salmoa Sal 118 J AUNA , Z URE M AITASUNA ,
ABESTUKO DOT, BETIREN BETI
Hau da, Jauna -esan dot-, nire ondarea, zure hitzak betetea. Niretzat zure ahoko legea, urre eta zidar asko baino hobea. Betorkit zure maitasuna nire pozgarri, holan agindu deutsozu zeure morroiari. Betorkidaz zure errukiak, bizi nadin, zure legea jatalako atsegin. Horregaitik urre garbia Horregaitik eta gorroto
ditut zure aginduak urrea baino, baino maiteago. hartzen ditut zure arauen bideak, ditut bide guzurtiak.
Zuk aginduak harrigarri dira, horregaitik beteten ditu nire arimeak. Zure hitzen adierazteak argia dau ekarten, ez-ikasiei deutse irakasten. Jainkoak aukeratu ginduzan, bere Semearen irudiko izan gaitezan. San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik (Erm 8, 28-30) Senideok: Badakigu Bera maite dabenen onerako bideratzen dituala Jainkoak gauza guztiak, bere aurre-erabagiaz deitu eutsenen onerako, hain zuzen ere. Aurrez ezagutu ebazanak aukeratu ere egin ebazan Jainkoak, bere Semearen irudiko izan zaitezen eta, holan, Semea senide askoren artean lehen-seme izan eiten. Aurrez aukeratu ebazanei deitu ere egin eutsen; deituak, barriz, zuzentzat hartu ebazan: eta zuzentzat hartutakoak aintzaz bete.
145
Saltzen ditu daukozan gauza guztiak, eta soloa erosten dau. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 13, 44-52) Aldi haretan, esan eutsen Jesusek ikasleei: «Zeruetako erreinuagaz soloan ezkutatuta dagoan altxorragaz lez jazoten da. Norbaitek, aurkitzen dauala, barriro ezkutatu egiten dau eta, pozaren pozez joan, dituan guztiak saldu eta solo ha erosten dau. Era berean, zeruetako erreinuagaz, harri bitxi bila dabilen merkatariagaz lez jazoten da. Balio handiko bat aurkitzen dauanean, joan, bere gauza guztiak saldu eta erosi egiten dau. [Era berean, zeruetako erreinuagaz itsasora bota eta mota guztietako arrainak batzen dituan sareagaz lez jazoten da. Beterik dagoanean, bazterrera ataraten dabe eta, jesarririk, onak otzarara batzen dabez eta txarrak kanpora botaten. Holan jazoko da munduaren azkenean: aingeruak etorri eta gaiztoak zintzoen artetik bereiztu egingo dabez eta su-labara botako. Han izango dira negarra eta agin-karraska!» Jesusek itaundu eutsen ikasleei: «Ulertu al dozue guzti hau?» «Bai», erantzun eutsoen. Eta Jesusek: «Beraz, zeruetako erreinuko ikasle egin dan lege-maisua, bere altxorretik zahar eta barriak ataraten dituan etxeko jaunaren antzekoa da».]
146
URTEAN ZEHARREKO XVIII. DOMEKEA Zatoze, eta jan ordaindu barik. Isaias Profetearen liburutik (Is 55, 1-3) Hau dino Jaunak: ÂŤEgarri zareen guztiok, zatoze uretara, etorri, dirurik ez dozuenok ere; erosi garia eta jan ordaindu barik, ardoa eta esnea hutsean. Zergaitik eralgi dirua goserik itziko zaitueen janaritan, eta lansaria aseko ez zaitueen gauzatan? Entzun Niri arretaz, eta ondo jango dozue, janari gozo mamintsuz elikatuko zaree. Etorri Nigana eta egon adi, entzuidazue eta biziko zaree. Betiko ituna egingo dot zuekin, Davidi eginiko maitasunezko agintzariari leial eutsiz. Erantzun-salmoa Sal 144, 8-9.15-16. 17-18 Z ABALTZEN
DOZU
Z URE
ESKU HORI , J AUNA ,
ETA ASEA EMOTEN DEUSKUZU .
Samurra da Jauna eta errukiorra, hasarre-gatxa eta guztiz onbera. Ona da Jauna guztientzat, errukior, Berak egin dituenentzat. Guztien begiak dagoz Zeuri begira, Zeuk emoten deutsezu euren sasoian janaria. Zabaltzen dozu zure esku hori, pozik emoten asea bizidun danei.
147
Zuzena da Jauna bere bide guztietan, zintzoa, bere lan guztietan. Bertan dago Jauna deitzen deutsoenakandik, zintzoro deitzen deutsoen guztiakandik. Ezin izango gaitu ezerk aldendu Kristogan agertzen dan Jainkoaren maitasunetik. San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik (Erm 8, 35. 37-39) Senideok: Nork aldenduko gaitu Kristok deuskun maitasunetik? Atsekabeak, larriak, erasoaldiak, goseak, jantzirik ezak, arriskuak, ezpateak? Guzti horreetan erraz urteten dogu garaile, maite izan gaituan Hari esker. Ziur dakit: ez heriotzak eta ez biziak, ez aingeruk eta ez goiko beste indarrek, ez oraingokok eta ez gerokok, ez ezelako agintek, ez ortziko eta ez lur azpiko indarrek, ez beste ezelako izakik, ez gaituala aldenduko Jainkoak Jesu Kristo gure Jaunagan agertu deuskun maitasunetik. Jan eben danek, asetu ziran arte. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 14, 13-21) Aldi haretan, Joan Bateatzailearen heriotzearen barri jakitean, Jesus bazter batera joan zan bera bakarrik txalupaz. Baina ohartu zan jentea eta oinez jarraitu eutson herrietatik. Txalupatik urtetean, Jesusek jentetza handia ikusi eban; erruki izan ebazan eta gaixoak osatu eutsezan. Ilunabarrean, ikasleak hurreratu eta esan eutsoen: «Leku bazterra da hau eta orduak aurrera doaz. Bialdu egizu jentea, auzoetara joan eta jatekoa erosi dagian». Jesusek esan eutsen: «Ez dabe zertan joan; emoiezue zeuek jaten». Hareek, orduan: «Ez dogu hemen bost ogi eta arrain bi besterik». Eta Jesusek: «Ekarri hona». Jenteari bedar gainean jesarteko agindu ondoren, hartu ebazan bost ogiak eta arrain biak eta, begiak zerura jasorik, bedeinkapen-otoitza egin, ogiak zatitu eta ikasleei emon eutsezan, eta ikasleek jenteari. Asetzeraino jan eben guztiek, eta gelditutako hondarrakaz hamabi otzara bete batu ebezan. Bost mila gizon inguru ziran jan ebenak, emakumeak eta umeak aparte.
148
URTEAN ZEHARREKO XIX. DOMEKEA Zagoz mendian, Jaunaren aurrean. Erregeen liburutik (1 Erg 19, 9a. 11-13a) Egun hareetan, Elias Horebera, Jainkoaren mendira, etorri eta hango leize-zulo batean gelditu zan. Jaunak esan eutson: «Urten eta zagoz zutunik mendian, Jaunaren aurrean; Jauna igaroko da». Jaunaren aurretik haize zakar indartsuak jo eban, mendiak urratzen eta harkaitzak zartatzen ebazala; baina Jauna ez egoan haizean. Haizearen ondoren, lurrikarea izan zan; baina Jauna ez egoan lurrikaran. Lurrikararen ondoren sua; baina Jauna ez egoan suan. Suaren ondoren zurrumurru fin baten hotsa. Entzun ebanean, Eliasek aurpegia estaldu eban soingainekoaz; gero, urten eta zutunik gelditu zan leizearen aurrean. Erantzun-salmoa Sal 84 J AUNARI
KANTA , ONA DA - ETA , HAIN DA HANDIA BERE BETIKO ERRU KIA !
Entzungo dot Jaunak dinoan hitza: “Bakezkoa da Haren hitza. Hurrean jake Haren bildur direnei salbamena: gure lurrean Haren aintza biziko da”. “Maitasunak eta leialtasunk alkarren bidera urtengo dabe, zuzentasuna eta bakea laztanka biziko dira. Lurretik erneko da leialtasuna, zerutik begira egongo zuzentasuna”. Jainkoak on dana emongo dau, gure lurrak bere frutua ekarriko dau. Zuzentasuna ibiliko da Haren aurrean, eta salbamena Haren lorratzen bidean.
149
Anatema izan gura neuke nik, nire senideen alde. San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik (Erm 9, 1-5) Senideok: Egia dinot —Kristo dot lekuko—; ez dinot guzurrik, neure kontzientziak ere, Espiritu Santuak argituta, holan autortzen deust: handia da nire nahigabea, eten bakoa nire bihotzaren mina. Ni neu madarikatua, Kristogandik aldendua, izatea ere onartuko neuke, baldin eta hori nire odoleko senideen onerako balitz. Israelen ondorengoak dira eta Jainkoak seme-alabatzat hartu ebazan; eurek dabez Jainkoaren presentzia aintzatsua, itunak, Legea, kultua eta agintzariak; eurenak dira asabak eta, giza jatorriari jagokonez, eurakandik dator Kristo, gauza guztien gainetik dagoan Jainkoa. Bedeinkatua izan bedi gizaldietan. Amen. Agindu egidazu Zeugana joateko ur gainean. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 14, 22-33) Jentea asetu ondoren, Jesusek bere ikasleak ontzian sartuarazo ebazan eta bere aurretik bestaldera joateko agindu eutsen, Berak jenteari agur egin bitartean. Jentea bialdu eta gero, mendira igon eban Jesusek bakarrik, otoitz egitera. Ilundu ebanean, han egoan bakarrik. Txalupea, ordurako, lehorretik urrun joian, olatuek astinduta, haizea kontra eban-eta. Goizaldera, Jesus hareekana joan zan ur gainean oinez. Ikasleak, ur gainean ibilten ikusi ebenean, ikaratu egin ziran, mamuren bat zalakoan, eta bildurraren bildurrez deadarka hasi ziran. Baina Jesusek bat-batean berba egin eutsen: «Izan bihotz! Neu naz; ez izan bildurrik!» Orduan Pedrok esan eutson: «Jauna, benetan Zeu bazara, agindu egidazu ur gainean Zugana joateko». Jesusek erantzun: «Zatoz!» Pedro ontzitik jatsi eta Jesusegana abiatu zan ur gainean oinez. Baina, haizearen indarra nabaritzean, bildurra sartu jakon eta, urperatzen hasi zala, deadar egin eban: «Jauna, salbatu nagizu!» Bat-batean Jesusek, eskua emon eta heldu egin eutson, esanez: «Sinismen gitxiko hori! Zergaitik izan dozu zalantza?» Ontzira igon ebenean, haizea gelditu egin zan. Eta ontzian egozanak Jesusen aurrean ahuspez jarri ziran, esanez: «Benetan Jainkoaren Semea zara Zu!»
150
URTEAN ZEHARREKO XX. DOMEKEA Batuko ditut arrotzak nire mendi santuan. Isaias Profetearen liburutik Is 56, 1. 6-7 Hau dino Jaunak: ÂŤGorde zuzenbidea, egin justizia, Bereala helduko da-eta nire salbamena, agertuko nire garaipena. Jaunaren kultu-zerbitzurako, haren izena maitatzeko eta haren morroi izateko, zapatua profanatu barik gordeten eta nire itunean leial irauten daben guztiak nire mendi santura ekarriko ditut, eta pozez beteko nire otoitz-etxean; onartuko ditut nire altara gainean hareen erre-opariak eta sakrifizioak; nire etxea otoitz-etxe da-eta, eta holan deituko dabe herri guztiekÂť. Erantzun-salmoa Sal 66, 2-8 K ANTA J AUNARI ,
LUR OSOA , EGIN ALAITSU
H AREN
Erruki bekigu Jainkoa, bedeinkatu gagizala, agertu deigula aurpegi alaia; ezagutu dagien lurrean zure bidea, herri guztietan Zugandiko salbamena. Poztu beitez kantari atzerriak, zuzenbidez daroazulako izadia; zintzo dozuzalako gidatzen herriak, eta zaintzen lurrean atzerriak. Lurrak bere frutua emon dau, Jainkoak, gure Jainkoak, bedeinkatzen gaitu. Jainkoak bedeinkatu gagizala, lur-bazter guztiak bildur izan deioela.
NAHIA .
151
Ezin aldatuak dira Israelentzat Jainkoaren dohainak eta deia. San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik (Erm 11, 13-15. 29-32) Senideok: Zuei, jentiloi, dinotsuet: «Jentilen apostolu nazanez, ospetsu egin gura dot neure zerbitzu hau, ea neure jatorrikoen jelosia biztuten dodan eta horreetako batzuen batzuk salbatzen dodazan. Israeldarrak baztertzetik Jainkoagaz baketzea etorri baldin bajako munduari, zer ete jatorko Jainkoak hareek barriro onartzetik? Heriotzatik bizira bihurtzea izango litzateke hori! Behin betikoak dira Jainkoaren dohainak eta deia. Zuek, sasoi batean Jainkoagaz errebelde zineenok, orain, israeldarren errebeldiari esker, errukia dozuenez, era berean hareek ere: orain errebelde bihurtu dira zuei egin jatzuen errukiari esker, errukia lortu dagien. Jainkoak errebelde izaten itzi eutsen-eta gizon-emakume guztiei, danei erruki izateko». Emakume, handia da zure sinismena! Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik Mt 15, 21-28 Aldi haretan, Jesus Tiro eta Sidongo lurraldera aldendu zan. Halako baten, inguru hareetan bizi zan emakume kanaandar bat deadarka hasi jakon: «Jauna, Daviden Semea, erruki zakidaz! Oinaze gorritan dauko deabruak nire alabea». Baina Jesusek ez eutson berbarik erantzun. Ikasleak, hurreraturik, erreguka hasi jakozan: «Jaramon egiozu, eta doala, deadarka jatorku-eta atzetik». Jesusek, ostera: «Israel herriko ardi galduakana bakarrik bialdu nau Jainkoak». Baina emakumea, hurreraturik, ahuspez jarri jakon, esanez: «Lagundu egidazu, Jauna!» Jesusek, orduan: «Ez dago ondo semealabei ogia kendu eta txakurrei botatea». Emakumeak erantzun eutson: «Bai, Jauna, holantxe da; baina txakurrek ere jan ohi dabez nagusien mahaitik jausten diran ogi-apurrak». Orduan, Jesusek esan eutson: «Emakumea, handia da zure fedea! Jazo bekizu nahi dozuna». Eta une haretatik osatuta gelditu jakon alabea.
152
URTEAN ZEHARREKO XXI. DOMEKEA Hari ipiniko deutsot lepotik Daviden etxeko giltza. Isaias Profetearen liburutik (Is 22, 19-23) Honan dinotso Jaun ahalguztidunak Xebnari, errege-jauregiko arduradunari: ÂŤBota egingo zaitut kargutik eta zagozan lekutik kendu.
Zu Pedro zara, â&#x20AC;&#x153;harkaitza, eta harkaitz horren gainean eregiko dot Nik neure Eleizea URTEAN
ZEHARREKO
21.
DOMEKEA
153
Egun haretan neure zerbitzari Eliakimi, Hilkiasen semeari, egingo deutsot dei; zure soingainekoa jantziarazo, zure gerrikoa ezarri eta zure aginpidea emongo deutsot. Aita baten pareko izango da Jerusalemeko bizilagunentzat eta Judako herriarentzat. Daviden jauregiko giltzak jarriko deutsodaz lepoan; harek edegitakoa ez dau inork itxiko; harek itxitakoa ez dau inork edegiko. Untzea egur gogorrean baizen sendo ezarriko dot, bere senitartearen harrogarri izango daÂť. Erantzun-salmoa Sal 137, 1-8 J AUNARI
KANTA , ONA DA - ETA , HAIN DA HANDIA BERE BETIKO ERRU KIA .
Jauna, bihotz-bihotzez deutsudaz eskerrak emongo, nire hitzak entzun dozuzalako. Eresi egingo deutsut aingeruen aurrean, ahuspeztuko naz zure jauretxe santuan. Eskerrak emongo deutsadaz zure izenari, ona eta leiala zara-eta: Goratu dozuzalako handikiro zure hitza eta zure izena. Hots egin neutsunean, entzun zeunstan, eta nire bihotzean kemena indartu zenduan.
154
Haregandik dira gauza guztiak, Haren bidez eta Harentzat. San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik (Erm 11, 33-36) Bai handi eta sakonak Jainkoaren eskuzabaltasuna, jakituria eta ezaguerea! Bai aztergaitzak beraren erabagiak eta sumatu ezinak beraren bideak! Nork ezagutu ditu Jaunaren pentsamentuak? Nor izan da haren aholkulari? Nork emon deutso Hari lehenengo, gero Harek bihurtu behar izateko? Beragandik dira gauza guztiak, beraren bidez eta Berarentzat. Aintza Berari betierean. Amen.
Zu «Harria» zara, eta zuri emongo deutsudaz zeruetako erreinuaren giltzak. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 16, 13-20) Aldi haretan, Jesusek, Filiporen Zesareara heldu zanean, itaun hau egin eutsen ikasleei: «Gizonaren Semea nor dala dino jenteak?» Hareek erantzun: «Batzuek Joan Bateatzailea dala; beste batzuek Elias; besteek Jeremias edo profetaren bat». Jesusek, orduan: «Eta zuek, nor nazala dinozue?» Simon Pedrok erantzun eban: «Zu Mesias zara, Jainko biziaren Semea». Orduan, Jesusek esan eutson: «Zorionekoa zu, Simon, Jonasen semea, hori ez deutsu-eta hazur-maminezko inork agertu, zeruko nire Aitak baino. Eta hau dinotsut Nik: Zu Pedro zara, “harkaitza”, eta harkaitz horren gainean eregiko dot Nik neure Elizea, eta heriotzearen indarrak ez jakoz nagusituko. Zeruetako erreinuko giltzak emongo deutsudaz: zuk mundu honetan lotua, zeruan ere lotua geldituko da, eta zuk mundu honetan askatua, zeruan ere askatua». Orduan, Bera Mesias zala inori ez esateko agindu eutsen Jesusek ikasleei.
155
URTEAN ZEHARREKO XXII. DOMEKEA Jaunaren izena lotsakizun eta iseka zan niretzat egun guztian. Jeremias Profetearen liburutik Jr 20, 7-9 Liluratu egin nozu, Jauna, eta ni zure lilurapean jausi; indartu egin nozu eta menperatu. Barregarri izan naz egun osoan; burlaka ibili jataz danak. Berba egiten dodan bakoitzean, garrasi egiteko da; indarkeria eta zapalkuntza salatuz iragarri behar dot; Jaunaren berbea irain- eta iseka-bide da niretzat egun guztian. Esaten neban neure barrurako: ÂŤGogoratu ere ez dot egingo; ez dot gehiago haren izenean berba egingoÂť. Baina, orduan, sua lako zeredozer sentitzen neban barruan, hazurretaraino erreten ninduana; ahalegintzen nintzan itoten, baina ezin! Erantzun-salmoa Sal 62, 2. 3-4. 5-6. d-9 Z URE
EGARRIZ DAUKAT GOGOA , J AUNA , ENE JAINKOA .
Jainko, neure Jainko zaitut, goizetik bilatzen zaitut, zure egarriz daukat gogoa, zure gurariz haragia, lur legor, egarri, urbaga iduria.
156
Egona nozu Zuri begira jauretxean, zure ospea eta indarra ikusi nahiean. Bizia baino hobea bai da zure maitasuna, ezpanok egingo dabe zure gorapena. Goratuko zaitut bizi nazan artean, jasoko ditut eskuok zure izenean. Gurinez eta gantzuz lez beteko jat gogoa, ezpan-ikaraz goratuko zaitu nire ahoak. Zeu izan zaralako nire laguntzailea, pozez oihu egiten dot zure hegapean. Nire gogoa Zeuri lotuta dago, zure eskumeak eutsita nago. Eskeini egizuez zeuen buruak, opari bizi. San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik (Erm 12, 1-2) Senideok: Jainkoaren errukiagaitik eskatzen deutsuet eskeini dagizuezala zeuen buruak opari bizi, santu eta Jainkoarentzat atsegingarri; hori da benetako zuen kultua. Ez egokitu mundu honen iritzietara; erabarritu zaiteze, ostera, zeuen pentsaerea aldatuz; holan bereiztu ahal izango dozue zer dan Jainkoak gura dauana, zer dan ona, atsegingarri jakona eta bikaina. Nigaz etorri gura dauanak uko egin begio bere buruari. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 16, 21-27) Aldi haretan Jesus bere ikasleei azaltzen hasi jaken beharrezkoa zala berak Jerusalemera igotea, eta han asko sufridu behar ebala abadeburu eta lege-maisuen aldetik; hil egingo ebela eta hiru egunen buruan biztu egingo zala. Orduan, Pedro, Jesus aparte harturik, gogor egiten hasi jakon: ÂŤEzelan ere ez, Jauna! Ez jatzu holakorik jazoko!Âť
157
Baina Jesusek, bihurturik, esan eutson Pedrori: ÂŤAlde nire ondotik, Satanas! Jauspide zara Niretzat, zure asmoak ez dira-eta Jainkoarenak, gizakiarenak bainoÂť. Jesusek esan eutsen, gainera, ikasleei: ÂŤNire ondoren etorri gura dauanak uko egin begio bere buruari, hartu begi bere kurutzea eta jarraitu beist. Izan ere, bere bizia gorde gura dauanak galdu egingo dau; bere bizia Nigaitik galtzen dauanak, ostera, eskuratu egingo dau. Zertarako dau gizakiak mundu guztia irabaztea, bere bizia galtzen badau? Eta zer emon daike gizakiak barriro bizia eskuratzeko? Izan ere, Gizonaren Semea bere Aitaren aintzaz beterik etorriko da aingeruekin, eta orduan bakoitzari bere jokabidearen arabera ordainduko deutsoÂť.
158
URTEAN ZEHARREKO XXIII. DOMEKEA Gaiztoari berba egiten ez badeutsozu, haren odolaren kontua zuri eskatuko deutsut. Ezekiel Profetearen liburutik (Ez 33, 7-9) Honan berba egin eustan Jaunak: «Gizaseme, Israel herriaren begirale (jagole) izendatu zaitut. Nik esandakoa entzutean, ohartuarazo egin behar dozuz nire izenean. Gaiztoren bati hil egin behar dauala esaten badeutsot, eta zuk ez badozu ohartuarazoten bere jokabidea aldatu dagian, gaiztoa bere erruz hilgo da, baina zuri eskatuko deutsut haren heriotzearen kontua. Bestetara, zuk ohartuarazoten badozu gaiztoa, bere jokabidea aldatu dagian, eta harek ez badau aldatzen, gaiztoa bere erruz hilgo da, baina zuk onik atarako dozu zeure bizia». Erantzun-salmoa Sal 94, 1-9 E NTZUNGO AL DOZUE GAUR J AUNAREN AHOTSA : «E Z GOGORTU ZUEN BIHOTZA ». Zatoze, pozez oihu deiogun Jaunari. txalo deiogun Salbamen dogun Harkaitzari. Hurreratu gakiozan aurrera esker-kantuekin, jai egin dagigun txalo eta eresiekin. Zatoze, ahuspez gurtu dagigun, egin gaituan Jaunari belaunikatu gakiozan. Bera da-eta gure Jainkoa, gu, barriz, Haren larrako herria, Haren zainpeko artaldea. Entzungo al dozue gaur Haren abotsa! «Ez gogortu zuen bihotza Meriban lez, Masa egunean basamortuan lez. Zuen gurasoak han zirikatu ninduen, Nik eginak ikusi arren tentatu ninduen».
159
Maitatzea da Lege osoa betetea. San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik (Erm 13, 8-10) Senideok: Ez izan zorrik inogaz, alkar maite izatekoa izan ezik, izan ere lagun hurkoa maite dauanak bete dau-eta legea. Izan ere, harako «ez adulteriorik egin, ez hil inor, ez ostu, ez inorenik gura izan eta beste edozein agindu, esaera honetan batzen dira: «Maitatu egizu lagun hurkoa zeure burua lez». Lagun hurkoa maite dauanak ez deutso txarrik egiten. Maite dauanak, beraz, guztiz beteten dau legea.
Entzuten badeutsu, irabazi dozu zeure anaia. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 18, 15-20) Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Zure senideak pekatu egiten badau, zoaz beragana eta zentzatuarazo bakarrean. Jaramon egiten badeutsu, irabazi dozu senidea. Jaramonik egiten ez badeutsu, barriz, hartu egizuz zeugaz lagun bat edo bi, auzi guztiak bi edo hiru lekukoren autorpenaz erabagi behar dira-eta. Honei ere jaramonik egiten ez badeutse, esaiozu alkarteari, eta alkarteari ere jaramonik egin nahi ez badeutso, izan bedi zuretzat jentil edo zergalari baten pareko. Benetan dinotsuet: zuek mundu honetan lotutakoa, zeruan ere lotuta geldituko da, eta zuek mundu honetan askatutakoa, zeruan ere askatuta. Beste hau ere esaten deutsuet: zuetako bik alkar hartzen badabe mundu honetan Jainkoari zeredozer eskatzeko, emon egingo deutse zeruko nire Aitak. Izan ere, nire izenean bi edo hiru lagun nonbaiten batzen badira, han izango naz Ni euren erdian».
160
URTEAN ZEHARREKO XXIV. DOMEKEA Parkatu zeure lagun hurkoari berak huts egina eta, zuk eskatzean, parkatuko jatzuz zeure pekatuak. Siraken liburutik (Si 27, 33â&#x20AC;&#x201D;28, 9) Amorrua eta hasarrea higuingarriak dira; horreetan maisu da gizon pekataria. Mendekatzen danak Jaunaren mendekua jasan beharko dau, pekatuen kontu zorrotza hartuko deutso. Parkatu lagun hurkoari egin deutsun iraina, eta, zuk erregutzean, parkatuko deutsuz Jainkoak ere zeure pekatuak. Gizaki batek, amorrua badeutso beste bati, zelan eskatu daikeo Jaunari osasuna? Bere kidekoari errukirik ez deutsonak, zelan eskatuko dau bere pekatuen parkamena? Gizaki huts baino ez danak amorruari eusten badeutso, nork lortuko deutso bere pekatuen parkamena? Gogoratu amaierea eta egin uko gorrotoari; gogoratu ustelkeria eta heriotzea, eta jarraitu leial aginduei. Gogoratu aginduak, eta ez izan gorrotorik lagun hurkoari; gogoratuu Goi-goikoaren itunaz, eta ez hartu iraina kontuan.
161
Erantzun-salmoa Sal 102 E RRUKI
HUTSA DOGU J AUNA , ERRUKIA ETA MAITASUNA .
Ene arima, goratu egizu Jauna, nire barru osoak Haren izen deuna. Ene arima, goratu egizu Jauna, eta ez ahaztu Harek zuri egina. Berak parkatzen ditu zure hobenak, osatzen zure gatxak danak; askatzen dau heriotzatik bizia, emoten deutsu koroitzat grazia eta errukia. Ez ez Ez ez
da beti auzitan ibiliko, da hasarratuko betiko. dihardu gugaz gure hobenen neurrira, deusku ordaintzen gure erruen harira.
Zerua lurretik goi dagoan hainean, goi dago Haren maitasuna bildur deutsoenen gainean; sortalde-sartaldeak urrun dagoz alkarregandik, hain urrun bialtzen ditu gure gaiztakeriak gugandik.
Bizitzan nahiz heriotzean, Jaunarenak gara. San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik (Erm 14, 7-9) Senideok: Gutariko inor ez da beretzat bizi, ezta beretzat hilten ere. Bizi bagara, Jaunarentzat gara bizi, eta hilten bagara, Jaunarentzat gara hilten. Beraz, nahiz bizi nahiz hil, Jaunarenak gara. Honetarako hil eta biztu zan Kristo: hildakoen eta bizien Jauna izateko.
162
Zazpi bider ez, zazpitan zazpi hamar bider baino parkatu behar dozu. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 18, 21-35) Aldi haretan, hurreratu jakon Pedro Jesusi eta itaundu eutson: ÂŤJauna, nire senideak bidebakokeriaren bat egiten badeust, zenbat bider parkatu behar deutsot? Zazpi bider?Âť Jesusek erantzun eutson: ÂŤZazpi bider ez, zazpitan zazpi mila bider baino. Hain zuzen, bere morroiekin kontuak garbitu gura izan ebazan erregeagaz lez jazoten da zeruetako erreinuagaz. Kontuak garbitzen hastean, dirutza izugarria zor eutson bat ekarri eutsoen. Eta nondik ordaindurik ez eban-eta, bera eta emaztea, seme-alabak eta ebazan guztiak saltzeko agindu eban nagusiak, zorra ordaintzeko. Morroiak, orduan, nagusiaren oinetan ahuspezturik, arren eta arren esaten eutson: "Emoidazu astia eta dana ordainduko deutsut". Nagusiak, errukiturik, dana parkatu eta libre itzi eban morroia. Baina morroiak, urten orduko, diru apur bat zor eutson bere morroi-laguna topatu eban, eta, lepotik heldu eta ito beharrean, esan eutson: "Ordaindu egidazu zor deustazuna". Lagunak, oinetan ahuspezturik, arren eta arren esaten eutson: "Emoidazu astia eta dana ordainduko deutsut". Baina besteak ezetz, eta joan eta kartzelan sartu eban, zorra ordaindu arte. Beste morroiak, jazotakoa ikusirik, biziro atsekabetu ziran, eta nagusiagana joan eta jazotakoaren barri emon eutsoen. Orduan, nagusiak morroiari deitu eta esan eutson: "Morroi gaizto hori! Horrenbesteko zorra parkatu deutsut nik, eskatu deustazulako; ez al zan bidezkoa zu ere zeure morroi-lagunaz errukitzea, ni zutaz errukitu nintzan lez?" Eta nagusiak, hasarre bizitan, borreroen esku itzi eban, zor guztia ordaindu arte. Zuei ere gauza bera egingo deutsue zeruetako nire Aitak, senideok alkarri bihotzez parkatzen ez badeutsozueÂť.
163
URTEAN ZEHARREKO XXV. DOMEKEA Nire asmoak ez dira zuen asmoak. Isaias Profetearen liburutik (Is 55, 6-9) Bilatu egizue Jauna, aurkitu daikezuen artean, dei egiozue, hur dagoan artean. Itzi begi gaiztoak bere bidea, gaizkileak bere asmo txarrak. Bihurtu daitela Jaunagana, errukiz hartuko dau-eta; bihurtu gure Jainkoagana, guztiz parkabera da-eta. Hau dino Jaunak: "Nire asmoak ez dira zuenak lakoak, ezta zuen jokabideak ere nireak lakoak. Zelan zerua lurraren gainetik garai, holantxe nire jokabideak zuenen gainetik eta nire asmoak zuenen gainetik". Erantzun-salmoa Sal 144, 2-18 E RRUKI
HUTSA DOGU J AUNA , ERRUKIA ETA MAITASUNA .
Egunero zaitut bedeinkatuko, zure izena gizaldiz gizaldi dot goratuko. Handi da Jauna, guztiz goresgarri. Haren handitasuna ez daiteke igarri. Samurra da Jauna eta errukiorra, hasarre-gatxa eta guztiz onbera. Ona da Jauna guztientzat, errukior, Berak egin dituenentzat. Zuzena da Jauna bere bide guztietan, zintzoa, bere lan guztietan.
164
Bertan dago Jauna deitzen deutsoenakandik, zintzoro deitzen deutsoen guztiakandik. Niretzat, bizitzea Kristo da. San Paulo Apostoluak Filipoarrei egindako epistolatik (Flp 1, 20c-24. 27a) Senideok: Ni bizi nahiz hil, Kristok bere handitasuna agertuko dau nigan. Izan ere, niretzat, bizitzea Kristo da eta hiltea irabazpide. Baina bizitzen jarraituz lan onuragarria egin ahal badot, ez dakit nik zer aukeratu. Alde bietatik nago estu: batetik, hil egin gura neuke, Kristogaz egoteko; niretzat hau askoz hobea dala; baina bestetik bizitzen jarraitzea beharrezkoagoa da zuentzat. Hauxe bakarrik eskatzen deutsuet: bizi zaitezala Kristoren Barrionari jagokon lez. Bekaizti izan behar al dozu zuk, ni eskuzabala nazalako? Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik Mt 20, 1-16a Aldi haretan, Jesusek parabola hau esan eutsen ikasleei: ÂŤZeruetako erreinuagaz mahasti-nagusiagaz lez jazoten da. Goizean goiz bere mahastirako langile bila urten eban. Eguneko zidarrezko txanpon batean berbatu ondoren, mahastira bialdu ebazan langileak. Goizeko bederatziak aldera barriro urten eban eta, beste batzuk plazan lan zain ikusirik, esan eutsen: "Zoaze zuek ere nire mahastira eta ordainduko deutsuet bidezko dana". Eta hareek ere joan egin ziran. Urten eban barriro hamabiak aldera eta hirurak aldera, eta gauza bera egin eban. Arratsaldeko bostak aldera ere urten eban eta, beste batzuk oraindino geldi aurkiturik, esan eutsen: "Zertan zagoze hemen egun osoan lanik egin barik?" Hareek erantzun eutsoen: "Ez gaitu inork lanerako hartu". Harek, orduan: "Zoaze zuek ere nire mahastira".
165
Iluntzean mahasti-nagusiak esan eutson arduradunari: "Deitu langileei, eta emoiozu bakoitzari bere soldatea, azkenengoetatik hasi eta lehenengoetara". Etorri ziran, bada, arratsaldeko bostetakoak, eta zidarrezko txanpon bana hartu eben. Lehenengo ordukoek, txandea heldu jakenean, besteek baino gehiago hartuko ebela uste eben; baina hareek ere zidarrezko txanpon bana hartu eben. Orduan, nagusiaren kontra txarto-esaka hasi ziran, eta esan eutsoen: "Azkenengo honeek ez dabe ordubete besterik lan egin, eta gugaz bardindu dozuz, egun guztiko nekea eta beroa jasan dogunokin". Baina nagusiak erantzun eutson hareetako bati: "Adiskide, ez deutsut bidebakokeriarik egiten. Ez al ginan zidarrezko txanpon batean berbatu? Eutsi jagotzuna eta zoaz. Zuri beste emon gura deutsot azkenengo honi ere. Ezin ete dot neure diruaz nahi dodana egin? Ala inbidia dozu, ni ona nazalako?" Holan, bada, azkenengoak lehenengo izango dira eta lehenengoak azkenengoÂť.
166
URTEAN ZEHARREKO XXVI. DOMEKEA Gaiztoak, egindako pekatua damu dauanean, berak biziarazoten dau bere burua. Ezekiel Profetearen liburutik (Ez 18, 25-28) Honan berba egiten dau Jainko Jaunak: «Zuek dinozue: "Ez da bidezkoa Jaunaren jokabidea". Entzun, bada, israeldarrok: Nire jokabidea bidezkoa ez dala? Ez ete da zuena bidezkoa ez dana? Zintzoa, bere zuzentasunetik aldendu, txarkeria egin eta hilten bada, egin dauan txarkeriagaitik hilten da. Eta gaiztoak, egin dauan gaiztakeriatik aldendu eta zuzenbidez eta justiziaz jokatzen badau, bizirik iraungo dau. Egindako txarkeriez ohartu eta hareetatik aldentzen bada, biziko da, bai, eta ez da hilgo». Erantzun-salmoa Sal 24, 4-9
EDOTA
J AUNA , ZURE MAITASUNA … G OMUTAU ZAITEZ ZURE ERRUKIAZ , J AUNA .
Erakutsi niri, Jauna, zure bideak, adierazo zure bide-zidorrak. Eroan nagizu zure egi-bidetik, eta argitu, Zeu zaralako nire Jainko Salbatzaile, Zeu zaitut egun osoan nire itxaropide. Gomutau zaitez zure errukiaz, Jauna, gomutau zure maitasunaz, betidanik dira-eta. Ez gomutau, Jauna, nire gazte-aldiko hobenetaz,
167
ezta nire pekatuetaz; gomutau zaitez nitaz zure maitasunean, Jauna, zure ontasunean. Ona eta zuzena da Jauna, horregatik erakusten deutse hobendunei bidea. Apalak zuzenbidez daroaz, erakusten deutse apalei bere bidea. Izan egizuez zeuekan Kristo Jesusi jagokozan asmoak. San Paulo Apostoluak Filipoarrei egindako epistolatik (Flp 2, 1-11) Senideok: Egia bada Kristok adorea emoten deutsuela eta maitasunak kementsu egiten, egia bada Espirituagan bat eginik bizi zareela eta bihozbera eta errukitsu zareela, bete nagizue pozez, danok iritzi eta sentiera bereko izanez, alkar maitatuz eta ondo hartuz. Ez egin ezer norgehiagokeriaz edota harrokeriaz, apaltasunez baino, besteak norbera baino hobeak dirala pentsatuz; ez norberaren onari bakarrik begiratuz, besteena ere bilatuz baino. Izan egizuez zeuekan Kristo Jesusi jagokozan asmoak: Harek, Jainkoaren izaera berekoa izanik, ez eutson gogor eutsi Jainkoagaz bardin izateari; bestela baino, bere izaeraz hustu egin zan morroi-izaerea hartuz, eta beste edozein lez azalduz. Eta, gizon lez agerturik, apaldu egin eban bere burua, menpeko eginez heriotzaraino, kurutzeko heriotzaraino Horregaitik, Jainkoak goratu egin eban eta izen guztien gaineko izena emon eutson, Jesusen izenera belaun guztiak makurtu daitezan, guztien belaunak makurtu daitezan, zeruan, lurrean eta lurpean,
168
eta mihin guztiek autortu dagien: Jesu Kristo, Jauna da, Aita Jainkoaren aintzarako.
Damutu eta joan egin zan. Zergalariak eta emagalduak zuek baino lehenago datoz Jainkoaren erreinura. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 21, 28-32) Aldi haretan, Jesusek esan eutsen abadeburu eta herriko zaharrei: «Zuek zer deritzozue? Gizon batek seme bi ebazan, eta bategana joan eta esan eutson: "Seme, zoaz gaur mahastira, lanera". Harek erantzun: "Ez dot gura". Baina gero damutu eta joan egin zan. Besteagana ere joan eta gauza bera esan eutson. Eta harek erantzun: "Banoa, jauna"; baina ez zan joan. Bietan zeinek egin eban aitaren nahia?» «Lehenengoak», erantzun eutsoen. Orduan, Jesusek esan eutsen: «Benetan dinotsuet: Zergalariak eta emagalduak zuek baino lehenago sartuko dira Jainkoaren erreinuan. Izan ere, etorri jatzuen Joan Bateatzailea Jainkoaren nahiari jagokon jokabidea iragarriz, eta ez zeuntsoen sinistu; zergalariek eta emagalduek, barriz, sinistu egin eutsoen. Zuek, ostera, ikusi eta gero ere, ez zineen bihozbarritu, hari sinisteko».
169
URTEAN ZEHARREKO XXVII. DOMEKEA Israel etxea da diran guztien Jaunaren mahastia. Isaias Profetearen liburutik (Is 5, 1-7) Nire adiskidearen izenean nator kantatzera adiskidearen eta beraren mahastiaren kantua. Nire adiskideak baeban mahasti bat, mendi-malda gizenean. Lurra harrotu, harriak kendu eta landare aukeratuak landatu ebazan. Erdian torrea eregi eban eta dolarea egin. Mahats ona itxaroten eban eta sasimahatsa emon eutson. Orain, bada, Jerusalemeko bizilagunok, Judako gizon-emakumeok, erabagi zeuek nire eta nire mahastiaren arteko auzia. Zer egin neikion neure mahastiari, egin deutsodanaz gainera? Mahats ona itxaroten neban: zergaitik emon deust sasimahatsa? Esango deutsuet, bai, zer egingo deutsodan neure mahastiari: hesia kenduko deutsot, larre bihurtu daiten; harresia zulatuko, zapaldu dagien; lugorri bihurtuko dot: ez dabe inausiko, ez jorratuko, eta sasiek eta laharrek hartuko dabe; bertan euririk ez egiteko aginduko deutset hodeiei. Horra, bada: Israel da Jaun ahalguztidunaren mahastia,
170
Judako herria haren landare-arlo kuttuna. Zuzenbidea itxaroten eban Jaunak haregandik, eta horra: zuzenbakokeria! Justizia itxaroten eban, eta horra: aieneak! Erantzun-salmoa Sal 79, 9-20 J AUNAREN
MAHASTIA I SRAELGO ETXEA DA .
Ejiptotik mahatsondo bat atara zenduan, atzerriak jaurtirik landatu zenduan. Zabaldu ditu adarrak itsasoraino, eta muskilak Ibairaino. Inguruko ormea zergaitik zulatu deutsozu, bidez doazan guztiak dagien hutsitu? Basurdeak muzturkatu dagien, basa-piztiak jan dagien? Bihurtu zakiguz, gudari-taldeen Jainko, begira zerutik, ikusi, mahatsondo honi, agertu zakioz Zeure eskuz aldatu dozun aldaska honi, Zeuk indartu dozun landareari. Ez gara Zugandik urrunduko, emoiguzu bizia eta zure izena dogu deituko. Jauna, gudari-taldeen Jainkoa, birbiztu gagizuz, salbau gaitezan, zure begia leun agertu egizu. Bakearen Jainkoa zuekin izango da. San Paulo Apostoluak Filipoarrei egindako epistolatik (Flp 4, 6-9) Senideok: Ez izan ezeren kezkarik; gorabehera guztietan agertu zeuen eskabideak Jainkoari, otoitz eta erregu eginez eta eskerrak emonez. Eta guk pentsatu daikeguna baino handiagoa dan Jainkoaren bakeak gordeko ditu zuen gogo-bihotzak Kristo Jesusen bidez.
171
Gainerakoan, senideok, hartu egizue aintzakotzat egiazko, gizabidetsu, zuzen, garbi, maitagarri eta goragarri, bertutetsu eta onargarri dan guztia. Ikasi egizue nigandik, hartu eta entzun zenduena eta nigan ikusitakoa. Eta bakea emoten deuskun Jainkoa zeuekin izango dozue. Beste nekazari batzuei itziko deutse mahastia. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 21, 33-43) Aldi haretan, Jesusek esan eutsen abadeburu eta herriko zaharrei: «Entzun parabola hau: Behin batean, nagusi batek mahastia landatu eban eta hesiz inguratu; bertan dolarea egin eta torrea eregi eban; gero, nekazari batzuei errentan itzirik, urrunera joan zan. Mahatsa batzeko sasoia heldu zanean, bere morroiak bialdu ebazan nekazariakana, frututik egokion partea jasotera. Nekazariek, ostera, morroiei heldu eta bata jo, bestea hil eta besteari harrika egin eutseen. Barriro beste morroi batzuk bialdu ebazan, aurrekoan baino gehiago, eta hareei ere beste hainbeste egin eutseen. Azkenean, bere semea bialdu eutsen, berekautan esanez: "Izango deutsoe begirunea nire semeari". Nekazariek, ostera, semea ikustean, esan eutsoen alkarri: "Oinordekoa da. Hil dagigun eta geuretzat izango da ondarea". Heldu, mahastitik kanpora bota eta hil egin eben". Jesusek itaundu eutsen: "Zer egingo deutse nekazari horreei mahasti-jabeak bihurtzean?» Erantzun eutsoen: «Erruki barik hilgo ditu, eta bere sasoian frutua emongo deutsoen beste nekazari batzuei itziko deutse mahastia». Jesusek esan eutsen: «Ez al dozue Liburu Santuan behin ere irakurri: "Etxegileek baztertutako harria giltzarri egin da. Jaunak egin dau hori, gure begien harrigarri"? Horregaitik dinotsuet: Jainkoaren erreinua zuei kendu eta frutua atarako deutson herri bati emongo jako».
172
URTEAN ZEHARREKO XXVIII. DOMEKEA Jai jatordu bat emongo dau Jaunak, eta legortuko ditu aurpegi guztietako negar-malkoak. Isaias Profetearen liburutik (Is 25, 6-10a) Egun haretan, jai-jatordua emongo deutse Jaun ahalguztidunak mendi honetan herri guztiei, janari guri eta edari bikainekin, haragi mamintsu eta ardo zahar finekin. Mendi honetan kenduko dau herri guztien gainean zabalduta dagoan estalkia, nazino guztiak estaltzen dituan oihala. Betiko hondatuko dau heriotzea; legortuko ditu Jainko Jaunak aurpegi guztietako negar-malkoak eta lur osotik aldenduko dau bere herriaren lotsakizuna, Jaunak berba egin dau-eta. Eta egun haretan esango da: ÂŤHara gure Jainkoa! Itxaropena genduan salbatuko ginduzala; Jauna da, Beragan genduan itxaropena. Poztu gaitezan eta alaitu, salbatu gaitualako. Jaunaren eskua mendi honetan kokatuko daÂť. Erantzun-salmoa Sal 22, 1-6 J AUNA
A RTZAIN , EZ DOT H ARK EMONGO DEUST
DOT
IZANGO NIK GOSERIK . ZER JAN ONIK .
Jauna dot Artzain, ez naz ezeren beharrean: larra gurietan entzunazoten nau.
173
Atsedenezko iturrira naroa, eta bizkortu egiten deust barrua. Banaroa bidezidor zuzenetatik, bere izenagaitik. Ibar ilunetan banabil ere, ez nago gatx-bildur, Zeu neugaz zagoz-eta: Zure zigorra eta makilea, honeek dira nire poza. Atontzen deustazu mahaia, arerioak daukadazala begira; orioz igurtziten deustazu burua, gainezka dago nire edontzia. Zoriona eta grazia ditut aldean, nire bizi guztiko egunetan; eta Jaunaren etxean naz biziko Luzaroen luzaro. Danetarako badot indarra, indartzen nauan Haregan. San Paulo Apostoluak Filipoarrei egindako epistolatik (Flp 4, 12-14. 19-20) Senideok: Badakit urritasunean nahiz ugaritasunean bizitzen; edozein egoeratako zaildua eta edozertara jarria nago: asetuta nahiz goseak egotera, ugari eukitera nahiz beharrizanera. Dana daiket indartzen nauan Kristogan. Edozelan ere, ondo egin zenduen nire atsekabean zeuen alkartasuna agertzean. Ordainetan, nire Jainkoak oparo beteko dau zuen urritasun guztia, bere aberastasunen arabera Kristo Jesusegan. Aintza Jainko gure Aitari gizaldien gizaldietan. Amen.
174
Aurkitzen dozuezan guztiei dei egiezue ezteguetara. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 22, 1-14) Aldi haretan, Jesusek, barriz ere paraboletan, esan eutsen abade nagusi eta herriko zaharrei: ÂŤZeruetako erreinua, bere semearen ezteguak ospatzen ebazan errege baten antzekoa da. Bialdu ebazan morroiak ezteguetarako deituei hots egitera; baina, honeek ez eben etorri gura izan. Barriz ere bialdu ebazan beste morroi batzuk, esanez: "Esaiezue deituei: prest daukot nire jai jatordua; zekorrak eta haragitarako gizenduak hil ditut, eta dana prest dago; zatoze ezteguetara". Hareek, ostera, ezentzun egin eben, eta bata bere lurretara joan zan; bestea bere salerosketara; gainerakoek, barriz, morroiei heldu eta txarto erabili ondoren, hil egin ebezan. Hasarratu zan erregea, eta bere gudamutilak bialdu ebazan, hiltzaile hareek galtzera eta hareen herriari su emotera. Gero, honan berba egin eutsen bere morroiei: "Ezteguak prest dagoz, baina deituek ez eben merezi. Zoaze, beraz, bidekurutzeetara, eta aurkitzen dozuezan guztiei dei egiezue ezteguetara". Urten eben morroiek bideetara, eta batu ebezan aurkitutako guztiak, txar eta on. Eta, holan, bete zan bazkaltarrez eztegu lekua. [Sartu zan erregea bazkaltarrak ikustera, eta eztegu-jantzi bako bat ikusi eban han, eta esan eutson: "Adiskide, zelan sartu zara hemen, eztegu-jantzi barik?" Eta harek berbarik ere ez. Erregeak, orduan, esan eutsen bere zerbitzariei: "Esku-oinak loturik, bota egizue kanpoko ilunpeetara. Han izango da negarra eta agin-karraskadea!" Asko dira-eta deituak; baina gitxi aukeratuakÂť.]
175
URTEAN ZEHARREKO XXIX. DOMEKEA Eskutik daroat Ziro, eta honek herriak menperatuko ditu. Isaias Profetearen liburutik(Is 45, 1. 4-6) Honan berba egiten deutso Jaunak Ziro erregeari, Berak aukeratu eta sagaratuari: ÂŤEskutik heldu deutsut, nazinoak zure menpean jarri eta erregeei soinetik armak kentzeko; zure aurrean urietako ateak guztiz zabaltzeko. Jakob neure zerbitzariagaitik, Israel neure aukeratuagaitik deitu deutsut zeure izenaz eta ohorez bete zaitut, zuk Ni ezagutzen ez nozun arren. Neu naz Jauna, eta ez da besterik; ez da jainkorik, Ni baino. Aginpidez jantzi zaitut, zuk Ni ezagutzen ez nozun arren, sortaldetik sartaldera jakin dagien ez dala inor Ni besterik. Neu naz Jauna, eta ez da besterikÂť. Erantzun-salmoa Sal 95, 1-10 J AUNARI
KANTA ONA DA - ETA ,
HAIN DA HANDIA BERE BETIKO ERRUKIA .
Kanta Jaunari kantu barri, kanta, lur osoa, Jaunari. Kanta Jaunari, bedeinkatu Haren izena,
176
iragarri egunerik egunera, Haregandiko salbamena. Zabaldu Haren ospea atzerrietan, Haren mirariak herri guztietan. Handia da Jauna, eta guztiz goresgarri, jainko guztien aldean bildurgarri. Irudi huts dira atzerriko jainko guztiak, Jaunak, ostera, zeruak egin ditu. Herrietako sendiak, emon Jaunari, emon Jaunari ospe eta goraldi. Emon ospe Jaunari bere izenaren ederrez, sartu zaiteze Haren atarietan opariak eroanez. Ahuspez gurtu Jauna jantzi gurenean, ikaratu zaitez, lurbira guztia, Haren aurrean. Esaizue atzerrietan: ÂŤJauna errege da, herriak zuzenbidez epaitzen dituÂť. Gogora ekarten doguz zuen sinismena, maitasuna eta itxaropena. San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei egindako lehenengo epistolearen hasierea (1 Ts 1, 1-5b) Paulo, Silvano eta Timoteok, Jainko Aitagaz eta Jesu Kristo Jaunagaz bat eginik dagoan Tesalonikako eliz alkarteari: grazia eta bakea zuei. Eskerrak emoten deutsoguz beti Jainkoari zuek guztiokaitik, gure otoitzetan gogoan zaituegula. Jainko gure Aitaren aurrean gogora dakartzagu eten barik zuen sinismen ekintzailea, zuen maitasun fina eta Jesu Kristo gure Jaunagan dozuen itxaropen iraunkorra. Badakigu, senideok, Jainkoaren maiteok, Berak aukeratu zaituela. Izan ere, guk zuei iragarritako Barriona ez jatzuen berba hutsez emon, Espiritu Santuaren indar beteaz baino. Ondo dakizue zuen artean egin genduan guztia zuen onerako izan zala.
177
Emoiozue Zesarri Zesarrena, eta Jainkoari Jainkoarena. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 22, 15-21) Aldi haretan, fariseuek alkar hartu eben, Jesusi itaun bat eginez tranpea jarteko. Beraz, ikasle batzuk bialdu eutsoezan, Herodesen alderdikoekin, itauntzera: «Maisu, badakigu egiazale zareala eta Jainkoaren bidea behar dan lez irakasten dozula, Zuk ez deutsozu-eta begiratzen gizakiaren itxureari. Emoiguzu, bada, zeure iritzia: zilegi da Zesarri zerga ordaintzea ala ez?» Jesusek, hareen maltzurkeria igarriz, esan eutsen: «Zergaitik zatorkidaze zirika, itxurazaleok? Ea, erakutsi zerga-txanpona». Hareek denario bat aurkeztu eutsoen. Jesusek itaundu eutsen: «Norenak dira irudi eta izen honeek?» Hareek erantzun: «Zesarrenak». Jesusek, orduan: «Emon, bada, Zesarrena Zesarri, eta Jainkoarena Jainkoari».
178
URTEAN ZEHARREKO XXX. DOMEKEA Alargunari eta umezurtzari kalterik egiten badeutsezue, sutuko da nire hasarrea zuen aurka. Urteera liburutik (Ur 22, 20-26) Honan berba egiten dau Jaunak: ÂŤEz txarto erabili, ez zapaldu etorkina, zuek ere etorkin izan zaree-eta Egipton. Ez egin kalterik alargunari eta umezurtzari; izan ere, kalte egiten badeutsezue, hareek Nigana laguntza eske deadar egitean, entzun egingo deutset-eta, sutuko da nire hasarrea eta ezpataz hilgo zaituet; orduan, zuen emazteak bihurtuko dira alargun, eta zuen seme-alabak umezurtz. Zuekin bizi dan nire herriko behartsuren bati dirua maileguz emoten badeutsozu, ez izan zekena beragaz, ez ezarri interesik. Zeure lagun hurkoari soingainekoa hartzen badeutsozu bahituran, bihurtu egiozu eguzkia sartzerako; ez dau-eta hori beste estalkirik. Zegaz babestuko da, bestela, lo egiteko? Laguntza eske deadar egitean, entzun egingo deutsot, errukiorra naz-eta NiÂť. Erantzun-salmoa Sal 17, 2-4. 47 eta 51ab E RRUKI
HUTSA DOGU J AUNA : ERRUKIA ETA MAITASUNA .
Maite zaitut, Jauna, nire indar, Jauna, nire harkaitz, gaztelu eta salbatzaile. Zugana batzen naz, harkaitz zaitudan Jainko, nire babes, salbamen, indar, nire gordeleku. Egiten deutsot dei Jaun goresgarriari, eta salbau naiteke arerioakandik. Gora Jauna! Bedeinkatua nire harkaitza! Jaso begie gorapenez Jainkoa, nire Salbatzailea! Garaipen handiak emon deutsoz bere erregeari, eta maitasuna agertu bere Igurtziari.
179
Sasijainkoetatik bihurtu zineen, Jainkoaren morroi izateko eta bere Semearen zain egoteko. San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei egindako lehenengo epistolatik (1 Ts 1, 5c-10) Senideok: Ondo dakizue zuen artean egin genduan guztia zuen onerako izan zala. Eta zuek gure eta Jaunaren ereduari jarraitu zeuntsoen, Espiritu Santuaren pozez onartu zenduen-eta Jainkoaren mezua, atsekabe askoren artean izanda ere. Holan, eredu zaree Mazedoniako eta Akaiako fededun guztientzat. Izan ere, zuenetik zabaldu da Mazedoniara eta Akaiara Jaunaren mezua; eta eskualde horreetara ez ezik, bazter guztietara heldu da Jainkoagan dozuen sinismenaren entzutea, guk ezer esan behar barik. Izan ere, eurek kontetan dabe zelako harrerea egin zeuskuen zuekana joan ginanean eta zelan, sasijainkoak itzirik, Jainko bizi eta egiazkoagana bihurtu zineen, Berau zerbitzeko eta zerutik etorriko dan beraren Seme Jesusen zain egoteko. Jainkoak hildakoen artetik biztu eban Jesus, eta Honek askatu gaitu etortekoa dan hasarre-zigorretik. Maitatu egizu Jauna, zeure Jainkoa, eta zure lagun hurkoa zeure burua lez. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 22, 34-40) Aldi haretan, Jesusek saduzearrak berba barik itzi ebazala jakitean, alkarregaz batu ziran fariseuak, eta euren arteko legegizon batek azpikeriaz itaundu eutson Jesusi: «Maisu, zein da legeko agindurik nagusiena?» Jesusek erantzun: «Maitatu egizu Jauna, zeure Jainkoa, bihotzbihotzez, gogo osoz eta adimen guztiz". Hau da agindurik nagusiena eta lehena. Eta bigarrena horren parekoa da: "Maitatu lagun hurkoa zeure burua lez". Agindu bi honeetan oinarritzen dira Liburu Santu guztiak».
180
URTEAN ZEHARREKO XXXI. DOMEKEA Urten egin dozue bidetik, eta traba eginarazo deutsozue askori Legean. Malakias Profetearen liburutik (Ml 1, 14b—2, 2b. 8-10) «Errege handia naz Ni —dino Jaun ahalguztidunak—, eta begirunea deutsoe herriek nire izenari. Orain, abadeok, hona hemen zuentzako oharpena: Entzun gura ez badozue eta nire izenari aintza emoteko ardurarik ez ba-
Esan, esaten dabe, baina egin ez URTEAN
ZEHARREKO
31.
DOMEKEA
181
dozue —dino Jaun ahalguztidunak—, madarikazinoa bialduko dot zuen gainera. Zuek, abadeok, okertu egin zaree bidetik eta asko eta asko jausiarazo dozue zeuen irakaspenaz. Hausi egin dozue Levigaz neban ituna —dino Jaun ahalguztidunak—. Horregaitik, Nik ere iguingarri eta kaxkar egingo zaituet eta zirtzil herri guztiarentzat, nire bideak jarraitu ez dozuezalako eta erabagiak nor zein dan begiratuz hartu dozuezalako. Ez al dogu guztiok Aita bat bera? Ez al gaitu guztiok Jainko berak egin? Zertan gabilz, bada, alkar engainatzen, Jainkoak gure gurasoekin egin eban ituna hausiz?» Erantzun-salmoa Sal 130, 1. 2. 3 Z AINDU
EGIZU NIRE BIZIA BAKEAN ,
Z EUGAN , J AUNA .
Jauna, nire bihotz hau ez dago harro, begiok ez daukadaz behar baino gorago. Ez nabil gauza handien atzetik, ni baino gorago dagozan harrigarrien atzetik. Ostera, batu-batu egin naz neugan, arimearen bakean, umetxoa lez amaren altzoan; umetxoa lez da nire arimea nigan. Zagoz Jaunaren zain, Israel-herri, orain eta beti.
182
Ez Ebanjelioa bakarrik, baita geure bizia ere zuei emoteko prest gengozan. San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei egindako lehenengo epistolatik (1 Ts 2, 7b-9. 13) Senideok: Maitasun samurrez jokatu genduan zuekin, bere umeak maitekiro zaintzen dituan amak lez. Hain bihotzeko zindueguzanez, prest gengozan, Jainkoaren Barriona ez ezik, baita geure bizia ere zuei emoteko. Hainbesteraino maite zindueguzan. Izan gogoan gure neke eta ahaleginak; gau eta egun egin genduan lan zuetako inorentzat zama ez izateagaitik, Jainkoaren Barriona iragarri geuntsuenean Horregaitik, eskerrak emoten deutsoguz eten barik Jainkoari; izan ere, haren berbea iragarri geuntsuenean, onartu egin zendueneta, ez giza berba huts lez, Jainkoaren berba lez baino; holan da, izan ere, eta lanean dihardu zuekan, sinisten dozuenokan.
Esan, esaten dabe, baina egin ez. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 23, 1-12) Aldi haretan, Jesusek honan berba egin eutsen jentetzeari eta ikasleei: ÂŤLege-maisuak eta fariseuak Moisesen maisu-aurkian jesarrita dagoz. Egizue, beraz, eta bete hareek esandako guztia; baina ez egin egiten dabena; esan, esaten dabe-eta, baina egin ez. Zama astunak eta ezin eroanak lotzen dabez, eta besteei leporatzen; baina eurek atzamar bat ere ez dabe mugitzen. Egiten daben guztia, jenteak ikusteagaitik egiten dabe; narrutxa zabalak erabilten dabez bekokian, eta borlatxo deigarriak mantu barrenean. Afarietan lehenengo jarlekuak, eta sinagogetan aurreneko aurkiak maite dabez, plazetan jenteak agur egitea eta guztiek "maisu" deitzea. Zuek, ostera, ez itzi inori "maisu" deitzen, bakarra da-eta zuen maisua, eta zuek guztiok alkarren senide zareelako. Eta ez deitu lurrean inori "aitaâ&#x20AC;?, bakarra da-eta zuen Aita, zerukoa. Eta ez itzi "gidari" deitzen ere, bakarra da-eta zuen gidaria, Mesias. Zuetako handiena izan bedi zuen zerbitzari. Bere burua goratzen dauana beheratu egingo dau Jainkoak, eta bere burua beheratzen dauana goratuÂť.
183
URTEAN ZEHARREKO XXXII. DOMEKEA Erraz aurkitzen dabe jakituria haren bila dabilzanek. Jakituria liburutik (Jkd 6, 12-16) Argitsua da jakituria, amatau ezina haren disdira; Neke barik ikusten dabe maite dabenek, baita aurkitzen ere ha bilatzen dabenek. Bere gogo bizia dabenei, aurrea hartzen deutse eta bere burua ezagutzera emoten. Haren bila goiz-goizetik doanak ez dau nekerik izango, ate ondoan aurkituko dau-eta jesarrita. Zuhurtasunik handiena da haretaz gogoeta egitea; haregaitik gauak beilan emoten dituana laster izango da kezka barik, izan ere jakituria bera ibilten da-eta hara eta hona beraren duin diranen bila; ondoguraz agertzen jake bideetan eta euren gogoeta bakoitzean aurkezten. Erantzun-salmoa Sal 62, 2-8 Z URE
EGARRIZ DAUKAT GOGOA , J AUNA , ENE J AINKOA .
Jainko, neure Jainko zaitut, goizetik bilatzen zaitut, zure egarriz daukat gogoa, zure gurariz haragia, lur legor, egarri, urbaga iduria. Egona nozu Zuri begira jauretxean, zure ospea eta indarra ikusi nahian. Bizia baino hobea da eta zure maitasuna, ezpanok egingo dabe zure gorapena.
184
Goratuko zaitut bizi nazan artean, jasoko ditut eskuok zure izenean. Gurinez eta koipez lez beteko jat gogoa, ezpan-ikaraz goratuko zaitu nire ahoak. Zutaz gomutatzen naz ohe-gainean! Zeu zaitut gogoan gauean. Zeu izan zaralako nire laguntzailea, pozez oihu dagit zure hegapean. Jesusegan hil diranak Jainkoak Haregaz batean Beraganatuko ditu. San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei egindako lehenengo epistolatik (1 Ts 4, 13-18) Senideok: Ez dogu gura hildakoen zoriari buruz zuek ezjakinean egoterik, atsekabetu ez zaitezen, itxaropenik ez dabenen antzera. Jesus hil eta biztu zala benetan sinisten badogu, Jesusegaz bat eginik hil diranak ere Jainkoak beragaz hartuko ditu. [Hau dinotsuegu Jaunaren berban oinarrituta: guk, Jauna etortean bizirik egongo gareanok, ez deutsegu hil diranei aurrea hartuko. Izan ere, goiaingeruaren oihuz eta Jainkoaren turuta-hotsez seinalea emonik, Jauna bera jatsiko da-eta zerutik, eta lehenengo, Kristogaz bat eginik hildakoak biztuko dira; gero gu, artean bizirik izango gareanok, hareekin batean eroango gaitue hodeietan, airean, Jaunagaz topo egitera. Eta holan, beti Jaunagaz egongo gara. Adoretu egizue, beraz, alkar berba honeekin.]
185
Badator senargaia; urten egiozue bidera. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik Mt 25, 1-13 Aldi haretan, Jesusek parabola hau esan eutsen ikasleei: «Zeruetako erreinuagaz, euren kruseiluak eskuetan hartu eta senar ezkonbarriari bidera urten eutsoen hamar neskatilakin lez jazoten da. Neskatiletako bost zentzun bakoak ziran eta bost zentzundunak. Kruseiluak hartzean, zentzun bakoek ez eben oriorik hartu; zentzundunek, ostera, kruseiluekin batera orioa ere hartu eben ontzietan. Senarrak luzatzen ebanez, loguraz bete ziran danak eta loak hartu ebazan. Gauerdian oihu bat entzun zan: "Badator senargaia; urten egiozue bidera!" Jagi ziran neskatila guztiak, eta euren kruseiluak prestatu ebezan. Orduan, zentzun bakoek esan eutseen zentzundunei: "Emoiguzue orio apur bat, kruseiluak amatetan joakuz-eta". Zentzundunek erantzun eutseen: "Ea ez dogun nahikoa geuretzat eta zuentzat; hobe dozue, badaezpada, dendara joan eta erosi". Baina, erostera joanak zirala, senarra heldu zan, eta prest ziranak ezteguetara sartu ziran haregaz. Eta atea itxi egin zan. Heldu ziran, azkenean, beste neskatilak ere eta dei egin eben: “Jauna, Jauna, edegi!” Baina harek erantzun eutsen: “Benetan dinotsuet, ez dakit nortzuk zareen”. Egon, beraz, zuhur, ez dakizue-eta, ez eguna, ez ordua».
186
URTEAN ZEHARREKO XXXIII. DOMEKEA Eskulanetan trebe jardungo dau. Esaera Zaharrak liburutik (Es 31, 10-13. 19-20. 30-31) Nork aurkituko etxekoandre jatorra? Harribitxiak baino askoz gehiago balio dau. Konfiantza osoa dau senarrak haregan, eta ez da sekula beharrizanean aurkituko. Zoriona ekarten deutso, ez zoritxarra, bizitzako egun guztietan. Artilea eta lihoa eskuratzen ditu, gogotsu egiten dabe lan haren eskuek. Eskuaz goruari heltzen deutso eta atzamarrez ardatzari eragiten. Dohakabeari eskua zabaltzen deutso eta behartsuari laguntza emoten. Guzurrezkoa da liraintasuna, alperrekoa edertasuna; goragarria, ostera, Jaunari begirunea deutson emakumea. Emon egiozuez eskerrak bere eskuen lanagaitik, goratu herri osoaren aurrean berak eginagaitik. Erantzun-Salmoa Sal 127, 1-5 D OHATSU , J AUNAREN
BILDUR DANA .
Dohatsu, Jaunaren bildur dana, Haren bideetan dabilana. Zeure eskuen lana dozu jango, zoriontsu izango zara eta ondo jatzu joango. Zure emaztea mahasti emonkorraren antzean, zure etxe-barruan; zure semeak orio-kimuen antzean, zure mahai-inguruan.
187
Begira, holan izango da bedeinkatua gizona, Jaunari bildur deutsona. Jaunak Sion-dik bedeinkatu zagizala, Jerusalem dohatsu ikusiz beti bizi zaitezala. Ez zagiezala Jaunaren egunak lapurrak lez harrapatu. San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei egindako lehenengo epistolatik (1 Ts 5, 1-6) Senideok: Hori noiz eta zelan izango dan ez dozue nik idatzi beharrik; zeuek dakizue nahiko ondo Jaunaren eguna uste barik etorriko dala, lapurra gauez lez. Jentea ÂŤhau bakea eta segurtasunaÂť esaten ibiliko danean, orduan etorriko jake hondamendia gainera, uste barik, umedun dagoanari erdiminak lez, eta ez dau ihes egiterik izango. Zuek, ostera, senideok, ez zaree ilunpetan bizi, eta egun horrek ez dau zuek lapurrak lez zertan harrapatu. Zuek guztiok egiaren eta egunaren aldeko zaree; ez gara gauaren eta ilunaren menpeko. Beraz, ez dagigun lo egin gainerakoek lez; egon gaitezan, ostera, zuhur eta izan gaitezan neurritsu.
188
Gitxian zintzo izan zarealako, sartu zaitez zeure nagusiaren pozetara. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 25, 14-30) Aldi haretan, Jesusek parabola hau esan eutsen bere ikasleei: ÂŤGizon batek, urrunera joaterakoan, bere morroiei dei egin eta bere ondasunak itzi eutsezan. Bati bost talentu emon eutsozan, beste bati bi, beste bati bakarra: bakoitzari bere trebetasunaren arabera. Eta gero joan egin zan.[Bost talentu hartu ebazana hareekin lanean hasi zan behingoan, eta beste bost irabazi ebazan. Bi hartu ebazanak ere gauza bera egin eban, eta beste bi irabazi ebazan. Bat hartu ebanak, ostera, lurrean zulo bat egin eta han gorde eban bere nagusiaren dirua. Handik luzarora, etorri zan morroi hareen nagusia, eta kontuak garbitzen hasi jaken. Hurreratu zan bost talentu hartu ebazana, eta beste bost eroan eutsozan, esanez: "Jauna, bost talentu itzi zeustazan; begira, beste bost irabazi ditut". Nagusiak esan eutson: "Ederto, morroi zintzo eta leiala! Gitxian zintzo izan zarealako, askoren buruzagi egingo zaitut; sartu zaitez zeure nagusiaren pozetara". Hurreratu zan talentu bi hartu ebazana, eta esan eutson: "Jauna, talentu bi itzi zeustazan; begira, beste bi irabazi ditut". Nagusiak esan eutson: "Ederto, morroi zintzo eta leiala! Gitxian zintzo izan zarealako, askoren buruzagi egingo zaitut; sartu zaitez zeure nagusiaren pozetara". Azkenean, hurreratu zan talentu bat hartu ebana, eta esan eutson: "Jauna, banekian gizon zorrotza zareala; erein ez dozun tokian igitaitzen dozuna, eta zabaldu ez dozun tokian batzen dozuna. Beraz, bildurrez joan nintzan, eta lurpean gorde neban zure talentua. Hor dozu zeurea!" Nagusiak erantzun eutson: "Morroi gaizto eta alperra! Bazenkian, beraz, nik, erein ez dodan tokian igitaitzen dodala, eta zabaldu ez dodanean batzen. Horregaitik, nire dirua dirulariei itzi behar zeuntsen, nik, etortean, irabazi eta guzti jaso nengian. Kendu egiozue talentu hori, eta emon hamar dituanari. Dauanari emon egingo jakolako, gainezka izango dau; ez dauanari, barriz, daukon ha ere kendu egingo jako. Eta morroi alper huts hori bota kanpoko ilunpeetara. Han izango dira negarra eta agin-karraskadea!"Âť
189
JESU KRISTO GURE JAUNA, DIRAN GUZTIEN ERREGEA AZKENENGO DOMEKEA URTEAN ZEHAR Zuek, nire ardiok, entzun: Epaia egingo dot Nik ardien eta ardien artean. Ezekiel Profetearen liburutik (Ez 34, 11-12. 15-17) Hau dino Jainko Jaunak: «Ni neu egingo naz artaldearen kargu, neu arduratuko haretaz. Artzaina, artaldea sakabanatu jakonean, ardiakaz arduratzen dan lez, holantxe arduratuko naz Ni neure ardiakaz; egun lainotsu eta ilunean sakabanatutako toki guztietatik atarako ditut. Nik neuk larratuko ditut ardiak eta Neuk hartuarazoko deutset atsedena –dino Jainko Jaunak–. Ardi galdua bilatuko dot, desbideratua artaldera bihurtuko, hankea hausita dauana lotuko, gaixoa indartuko; gizen eta indartsuak zaindu egingo ditut. Behar dan lez larratuko ditut ardiak. Zuei, ene ardioi, hau dinotsuek nik, Jainko Jaunak: Neuk epaituko dot ardi batzuen eta besteen artean, aharien eta akerren artean». Erantzun-salmoa Sal 22 J AUNA
DOT ARTZAIN .
Jauna dot artzain, ez naz ezeren beharrean: larra gurietan etzunarazoten nau. Atsedenezko iturrira naroa, eta bizkortu egiten deust barrua. Banaroa bide zidor zuzenetatik, bere izenagaitik.
190
Ibar ilunetan banabil ere, ez nago gatx-bildur, Zu neugaz zagoz-eta Zure zigorra eta makilea, honeek dira nire poza. Atontzen deustazu mahaia, arerioak daukadazala begira; orioz igurtziten deustazu burua, gainezka dago nire edontzia. Zoriona eta grazia ditut aldean, nire bizi guztiko egunetan; eta Jaunaren etxean naz biziko luzaroen luzaro.
Jainko Aitari bihurtuko deutso erreinua, eta, holan, guztia izango da Jainkoa guztientzat. San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik (1 Ko 15, 20-26. 28) Senideok: Biztu da Kristo hilen artetik, heriotzatik biztuko diranetan lehen-frutu. Izan ere, heriotzea gizon baten bidez etorri zan lez, gizon baten bidez etorri da hildakoen biztuerea ere. Eta Adamegaz daben alkartasunagaitik gizaki guztiak hilten diran lez, Kristogaz daben alkartasunagaitik guztiak bihurtuko dira bizira. Baina, bakoitza bere sasoian: lehenengo Kristo, lehen-frutu lez; gero, Kristorenak, Hau barriro etortean. Gero, azkena izango da, Kristok, Jainkoaren kontrako nagusitza, aginte eta indar guztiak ezereztu ondoren, Jainko Aitari erreinua emongo deutsonean. Kristok errege izan behar dau-eta, Jainkoak arerio guztiak haren oin azpian ipini arte. Azkena ezereztuko dan arerioa heriotzea izango da. Jainkoak gauza guztiak menpean jarriko deutsozanean, Semea bera menpean jarriko jako gauza guztiak menpean jarri eutsozanari, eta Jainkoa guztietan guztia izango da.
191
Bere jaun-aurki ospetsuan jesarriko da, eta batzuk besteakandik bereiztuko ditu. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 25, 31-46) Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Gizonaren Semea –eta aingeru guztiak Haregaz– aintzaz beterik etortean, bere errege-aurki ospetsuan jesarriko da, eta herri guztiak haren aurrean batuko dabez. Harek batzuk besteakandik bereiztuko ditu, artzainak ardiak ahuntzetatik bereizten dituan lez: ardiak bere eskumaldean ipiniko ditu, eta ahuntzak ezkerraldean. Orduan, erregeak esango deutse bere eskumakoei: "Zatoze, nire Aitaren bedeinkatuok; hartu egizue munduaren sortzetik zuentzat prestaturik dagoan erreinua. Gose nintzan, eta jaten emon zeunsten; egarri, eta edaten emon; arrotz, eta etxean hartu ninduzuen; biluzik nengoan, eta jantzi egin ninduzuen; gaixorik, eta bisitatu; espetxean, eta ikustera etorri zineen". Orduan, zintzoek erantzungo deutsoe: "Jauna, noiz ikusi zinduguzan goserik, eta emon geuntsun jaten, edota egarri, eta edaten emon? Noiz ikusi zinduguzan arrotz, eta etxean hartu, edota biluzik, eta jantzi? Noiz ikusi zinduguzan gaixorik edota espetxean, eta ikustera joan?" Eta erregeak erantzungo deutse: "Benetan dinotsuet: nire seniderik txikien honeetako bati egin zeuntsoena neuri egin zeunsten." Gero, esango deutse ezkerrekoei: "Alde nigandik, madarikatuok, deabruarentzat eta haren lagunentzat prestaturik dagoan betiko sutara. Gose nintzan, eta ez zeunsten jaten emon; egarri, eta ez zeunsten edaten emon; arrotz, eta ez ninduzuen etxean hartu; biluzik, eta ez ninduzuen jantzi; gaixorik eta espetxean nengoan, eta ez zineen ni ikustera etorri". Hareek erantzungo deutsoe: "Jauna, noiz ikusi zinduguzan goserik edota egarri, arrotz edota biluzik, gaixorik edota espetxean, eta guk lagundu ez?" Harek erantzungo deutse: "Benetan dinotsuet: txikien honeetako bati egin ez zeuntsoena, neuri ez zeunsten egin". Eta honeek betiko zigorretara joango dira; zintzoak, barriz, betiko bizitzara».