Zeanuriko KT 04

Page 1


…ETA HOLAN IKUSTEN DABE ZEANURIKO UME BATZUK GURE PARROKIA

Maialen

Eneko

Markel

Maren


JESUSEN LAGUNAK ZEANURIN: ELKARRIZKETAK HERRIKO JENDEARI Jesusen lagunak izan ziran Maria, Marta, Pedro edo Markos. Baina gaur egun ere badira Jesusen lagunak. Gure artean. Zeanurin. Gure katekesiko neska-mutil bizkorrak ikerketa lan bat egin dabe herrian zehar eta euretariko batzukaz berbetan izan dira. Hona hemen euren lanaren emoitzaren zati eder bat.

Garbi単e Zeanuriko Katekesiko 3. mailako Xabier Bouza, Xabier Pereda eta Mikel Santiagok Garbi単e Txarterina andreagaz egon eta itaun batzuk egin eutsietzan. 1. Nor zara? Non bizi zara? Garbi単e Txarterina. Otserimendiko Pagai baserrian. 2. Jesusen laguna zergaitik zara? Jesus oso ona dalako, eta nik be Jesusen antzekoa izan nahi dodalako. 3. Zure ustez, zein da Parrokiak daukan gauzarik onena? Eukaristia. 4. Zelan hartzen dozu parte Parrokian? Mezatara joanez, zeremonian lagunduz eta Karitas arloan. 5. Ze lan egiten dozu Karitasen? Erropak batu ez daukienentzat, jostailuak umeentzako eta janaria. Entrebista egileak: Xabier Bouza, Xabier Pereda, Mikel Santiago.

Juantxogaz berbetan Juan Ozerinjauregi Akesolo Altzustan jaio zan baina Altzua auzunean hazi eta bizi izan da. Orain jubilatu egin da eta Igertualden bizi da. Alkarrizketa bat egin deutsagu Zeanuriko parrokiagaz daukan lotura eta bere esperientzia ezagutzeko.


-Jesusen laguna zergaitik zara? Ba, laguntzen deustalako berak niri. Ona dalako. Zenbat eta gehiago ibili Jesusegaz eta gehiago ezagutu, ba lagun handiagoa naz berarena eta gehiago laguntzen deust. -Zergaitik zara Zeanuriko parrokikoa? Hemen bizi naz-eta; parrokia da jentea joateko lekua, errezau eta holango gauzak egiteko lekua. Zinera joaten dan moduan jentea beste gauza batzuetara, holango gauza batzuk egiteko eleizan alkartzen gara. -Zer da zure ustez Zeanuriko parrokiak daukan gauzarik onena? Ba polita dala eta parroki dotorea da. -Zelan ikusten dozu Zeanuriko parrokia? Beste eleizen moduan, jente gitxiago dagoela eta krisisean dagoela. Txikerrak, umeak be falta izaten dira, gitxi egoten dira. -Zertan laguntzen dozu Zeanuriko parrokian? Ba… dirua batuten eta, komuniñoa emoten eta, behar dan guztian, esaten dabena egiten. Lehen laguntzen neban San Juanen, ospakizunak egiten eta. Orain parrokian ibilten naz, hona herrira etorri nintzan bizitzen eta. Eskerrik asko Juantxo, poz-pozik erantzun deuskuzulako. Goiuri, Irene eta Ines

Karmele Angoitia 1. Nongoa zara Karmele? Zeanurikoa 2. Jesusen laguna zara? Zergaitik? Bai. Asko lagundu deustalako. 3. Zure ustez, Zeanuriko parrokiak dauen gauzarik onena zein da? Parrokiko guztiok gara onena: -

umeak, ekarten daurien alaitasunagaitik

-

gazteak, parte hartzen daurielako irakurten, kantetan eta abar

-

zaharrak, asko errezetan daurielako gugaitik… Beñat eta Imanol


Izarra galdu jaku (Gabon Ipuina) Arrastion umeok! Arrastion gurasoak! Zenbat jende! Bildurretan nago zuoi guztioi mezu bat ekartzeko orduan… Ni Bi2ñe naz, profetisa edo profeta andrea. Jaunaren izenean berba egiten dauena da profeta. Eta arrasti honetan niri suertatu jat zuei mezu bat ekartzea. Abendu aldian gagoz, laster jaioko da Jesus Umea. Izar batek erakutsiko dausku bidea Umea jaioko dan tokiraino. Baina, ai ene! Bediako lagunek arrasti eder honetan argi eder asko biztu eta ixiotu dabez eta Izarraren argia galdu jaku! Ai ene! Lagunduko deustazue Umea jaio dan tokia aurkitzen? Ea, non jaio ete da gure Jainkoa, Salbatzailea? Arteako Clementina amamak kantatzen dauenez: “Hogetalaugarrena negu abenduan deseo genduena logradu genduan. Gabeko hamabiak jo ditun orduan gure Salbagilea jaio da munduan” laster izan behar da egun hori. Usansoloko Ospitalean? Herodesen etxean? Bai, holako personaje inportante bat, jauregi baten gitxienez… Goazen, lagundi eidazu, ni Bibiñe profeta andrea naz eta Jaio dan Umeraren bila nabil Arratiako ume eta gurasoekin batean… II Herodes-enean: Umeok, hona, egin korro handi bat, nork joko dau atea Herodesenean? Zuk? Zuk? Herodes, Palestinako errege, jaun handi eta prestu, zure Jauregian jaio da Jesus gure salbatzailea? Kriadua: Ez, hemen ez dago Herodes ez jaiobarririk. Herodes Bitorin dago, Jaurlaritzan, asuntu handi batzuk konpontzen… ez da berandu arte etorriko. Ospa hemendik! Profetak: Eta bere telefono mugikorraren zenbakia mesedez? Emoiguzu eta ez zaitugu gehiago molestatuko. Kriadua: Ze telefono eta telefono ondo, belarrikondo bat emongo dautsut hemendik ez bazoaz… Aide!


III Pilatos-enean:

Umeok, hona, egin korro handi bat, nork joko dau atea Pilatosenean? Zuk? Zuk? Pilatos, Erromako gobernadore errege, jaun handi eta prestu, zure Jauregian jaio da Jesus gure salbatzailea? Kriadua: Ez, hemen ez dago Pilatos ez jaiobarririk. Herodes New Yorken dago, Obamagaz, asuntu handi batzuk konpontzen… ez da egunetan etorriko. Ospa hemendik! Profetak: Eta bere emaila mesedez? Emoiguzu eta ez zaitugu gehiago molestatuko. Kriadua: Ze email eta email ondo, belarrikondo bat emongo dautsut hemendik ez bazoaz… Aide! Eta eroan ume zaratatsu guzti horreek zugaz. Ez zaituet ikusi gura. IV Eliz-atarian: Ez dot ulertzen, Jainkoa jaioko dala eta ez dakigu non. Ez Ospitalean, ez Herodes ez Pilatosen jauregietan… Zelako Jainkoa da ba gurea? Beitu! Entzun! Hortik musika dator, Doinuak eta kantak. Astotxoa eta behia. Artzain pobre batzuk… Sartuko ete gara ikustera? Inork esango dausku zer dagoen hortik? Goazen barrura, astiro, isil, ea zer ikusten dogun! Jose Mari Kortazar

Arratia Eliza interneten: arratia.tk Eritxi eske gatoz. Arratiako Elizaren webgunetxo baten zirriborroa egin dogu egunotan, eta jende aurrean zabaldu baino lehen, hamar minutu eskatzen deutsuguz zure eritxi eskatuz. Non aurkitu? www.arratia.tk edo arratiaeliza.blogspot.com dira biderik errezenak. Hortik apur bat ibili ondoren esaiguzu: 1.- Erratak edo hutsak; 2.- Hutsuneak, gure Arratiako Elizagaz zerikusia daukan zeozer eta zure ustez agertzen ez dana. 3.- Zure eritxia. 4.- Zure ekarpena: artikulua, argazkia, etab. Kontuizu ez garela profesionalak eta oso tresna apalak erabili behar ditugula. Gure ametsa blog hau tresna erabilgarria eta baliagarria izatea litzateke. Eta horretarako, danon laguntzak aberastu egingo leuke. Eskerrik asko aurretiaz.


ORGANO KONTZERTUA, ANDRA MARI PARROKIAKO ORGANOAREN MENDEURRENA OSPATZEKO Zeanuriko Andra Mari parrokiako organoak 100 urte bete ditu aurten. Hori dala eta, herriko Parrokiak, Udalagaz batera, Gabonetako kontzertu bat antolatu eban abenduaren 26rako. Kontzertua Pedro Guallar-ek emon eban, 12:15ean, Meza Nagusiaren ostean. Andra Mari eleizako organoa Lope Alberdik Bartzelonan eraiki eban 1910ean, zeanuriztarren artean bildutako diruagaz ordaindu zan eta sasoi haretako 15.000 pezeta kostatu zan. Inaugurazioa urte bereko Andra Mari egunean egin eben. Organo erromantikoa da, transmisio mekanikoaren bidez funtzionatzen dau, eta 56 notadun bi teklatu eta 27 notadun pedaleroa daukaz. Alberdik egindako organoen artean hiru onenetakoa da, Abaiñoko San Trokaz eta Areatza/Villaroko San Bartolomekoagaz batera. Organoa betidanik herriaren orkesta sinfonikotzat hartu izan da— organoak hainbat musika-tresnaren tinbrea imitatzeko gaitasuna dauka—, herri txiki gehienetan musikatresna ezberdinak entzuteko aukera ia bakarra zalako, diru faltagatik edo ohitura faltagatik herrietara orkesta sinfonikorik ez zan heltzen eta. Andra Mariko organoaren doinua entzun gura ebenak aukera ezin hobea izan eban domeka horretan, Pedro Guallarek emon eban kontzertura hurreratuz. Pedro Guallar organujolea Pedro Guallar bergararra, musika irakaslea, organojolea eta konpositorea da. Donostiako Kontserbatorioan ikasi ebazan pianoa, organoa eta konposizioa, eta Armonia, Fuga eta Organoan Ohorezko Saria jaso eban. Ondoren, Bartzelonan eta beste uri batzutan espezializazio ikastaroetan parte hartu eban, besteak beste, Salamancan, Santiago de Compostelan, Wallonie-n eta Haarlem-en. Gaur egun Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioko organo, piano eta armonia irakaslea da, baita Kontserbatorioko Zuzendaritzako taldekidea be. Horrez ganera, Algortako Santísima Trinidad Parrokiako organojolea da. Abesbatzentzako lan asko egin ditu, baita hainbat sari irabazi be, adibidez, “Mendi-Gaña” lanagaz —Lizardiren olerki batekin eginikoa—, Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak antolatutako txapelketan saria irabazitakoa da. Organista modura “Ruiz Morales” saria lortu dau. Euskal Herriko hainbat organotan jotako bere grabazioak ezagunak dira, eta Zeanurin bertan eta Areatzako Klarisen konbentuan be kontzertuak eskaini ditu.


Kontzertuaren egitaraua Pedro Guallar-ek zortzi pieza, honako honeek jo zituan:

* César FRANCK-en (1822-1890) Grand choeur. * Alexander GUILMANT-en (1837-1911) Prière. * Alexander GUILMANT-en Offertoire. * Jesús GURIDI-ren (1886-1961) Gabon kanta * Jesús GURIDI-ren Puer natus est * Jesús GURIDI-ren Pastorela * Luis URTEAGA-ren (1882-1960) Jaunartzea * Martín RODRÍGUEZ-en (1871-1961) Martxa handitsua.

Jon Urutxurtu

JOLASA: ZEANURIKO ERMITAK ETA ELIZAK

Lotu eizuz ermita edo eleizearen santuaren izena bere auzoagaz. Gehitu horreri zein egunetan ospatzen dan bere jai nagusia! Ezetz igarri!

A B D E F G H

Santua edo zaindaria San Isidro San Migel San Andres San Urban San Juan Santiago San Justo

Auzoa 1 2 3 4 5 6 7

Herrigunean Uribe Altzuaga Altzusta Ipiñaburu Otzerinmendi Asterria

Jai eguna Maiatzak 15

Bialdu edo agindu zure erantzuna arratiatik@gmail.com e-postara. Epea: Otsailak bia baino lehenago. Asmatu dozuen guztien artean sari polit bat zozketatuko dogu!


GURE PARROKIA EZAGUTZEN

Zeanuriko Andra Mari parrokiaren ganean gehiago jakin guran, Ander Manterolari alkarrizketa bat egin geuntsan Gabonetako oporretan. Hemen kontauko ditugunak berak esandakoak dira.

Andra Mari parrokia

Nork eraiki eban? Herritarrek eraiki eben, baina ordaindu etxe aberatsek. Hiru etxe egozan oso aberatsak: Alkibar, Aspekoa eta Akaurikoa (Asterrian).

Noz eraiki zan? Eleizea gaur egun dagoan moduan 1702an eraiki zan, eleizaren atearen ganean ipinten dauan moduan. Idatzi horretan Martin Olabide kanteruak eraiki ebala dago idatzita eta ordaindu ebenen izenak be agertzen dira. 1702an eleizearen atal bat egin zan, torrea barik. Berrogeita hamar urte geroago torrea egin zan. Esaten da torrearen zimentuak errekaraino heltzen dirala eta oinarrian egur-ikatz kargak dituala. Antza danez, egur-ikatza harri egiten danean, zimentazino sano ona ei da. Eta horreri esker ez da jausi eleizea, ze eleizearen beste atalean oinarria arbelezkoa da, eta mobidu egin zan, baina torrearen zimentazinoari esker ez zan jausi. Eleizearen aurrealdean antxinako kanposantua dago.

Zeanuriko eleizak. Eleiza nagusiak eta eleiza txikiak. Zeanuriko herrigunean eleiza bat baino gehiago dago: Andra Mari parrokia, San Isidro, Piedadea eta San Antonio. Azkenengo hori txiki-txikia da eta asko konturatu be ez gara egin dagoanik. Baina Zeanuriko herrian badago eleiza gehiago be: Ipi単aburun, Santiago; Altzustan, San Migel eta Santa Lutzi; Asterrian, San Andres; Uriben, San Urban eta San Migel; Altzuan, San Juan, etab. Guztira eleiza nagusi edo parrokia bi (Andra Mari eta Santiago) eta 18 ermita dagoz. Baina ze desbardintasun dago ermita eta parrokien artean? Anderrek esan euskun lez, eleiza handietan badagoz hiru gauza ermitetan ez dagozanak: sagrarioa, ortu santua edo hilerria eta pontea. Horregaitik, gaur egun ermita edo eleiza txiki diran batzuk inoiz parrokia izan dirala dakigu, ezaugarri horreetakoren bat gordeten dabelako. Esaterako, San Migel Altzustakoan, San Juanen edo San Lontzon antxinako hilobien arrastoak dagoz.

Zergatik dago parrokia herrigunetik urrin? Parrokia egin zanean plazea ez egoan gaur dagoan moduan. Errepide nagusia be ez zan pasetan gaur doan lekutik. Eleizea egin zan sasoian bidea Otzarretatik etorren; Undurragatik, Altzibergo zubitik, Arregitik, gaur eskolak dagozan lekutik, Aldatzeko sakonetik, eta Piedadetik joian.


Piedadean orduko errepidearen (erregearen bidea) arrastoak dagoz. Horrezaz ganera, kondaira batzuk be badagoz eleizearen kokaguneari buruz. Esaten da eleizea ordaindu ebela herriko hiru etxe aberatsak eta eurek erabagi ebela eleizea non egin. Kondairak dinoanez, euren etxetik oinez urten eta alkar topatzen ziran lekuan bertan egitea erabagi eben. Horregaitik esaten da parrokia plazatik urrin baina beste leku batzuetatik hurrago dagoala. Beste kondaira batek dinoanez, hasi ziran egiten eleizea behean, baina gauez aingeruak eroaten ebezan harriak goiko eleizara gurdian. Ama Birjinak berak aukeratu ei eban goiko eleizea egiteko lekua eta horregaitik esaten da leku santua dala. Herriko jenteak esandakoak dira horreek.

ermitak, barrutik bidea daukienak, egoten dira eleiza nagusien ondoan, eleizara sartu baino lehenago errespetua erakusteko kurutzeari.

Piedadea Piedadea parrokiaren ondoan dagoen ermitea da eta bertatik pasetan zan lehenagoko bidea. Handik pasetan ziranak kurutzeari errendia egiten eutsien (makurtu), eta holan adierazoten eben eurak kristauak zirala. Horregatik deitzen jake horrelako ermitei “humilladero� erderaz. Holango

Ander Manterolagaz egindako berbalditxoan gauza asko ikasi genduzan. Hemen idatzitakoa zuon interesekoa be izango dala pentsetan dogu.

Gure eleizearen zaindaria Eleizearen zaindaria Andra Mari da. Erretaulan ikusi geinken moduan, ezarrita dago altzoan ume Jesus dauala. Horixe da Andra Mari, ezarrita dagoan Ama Birjinea. Zenbat altara dago parrokian? Altara bat dago, baina lehenagoko denporetan bost altara eukazan. Hurrengo baterako itxiko doguz erretaula ederraren gorabeherak, oso polita dalako. Urrinetik ekarritako koadroak daukaz, Flandeetatik-eta.

Jon, Olatz, BeĂąat, Leire, Batirtze, Maite, Arantxa, Miren


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.