Eusko Jaurlaritzaren Israelerako bidaiaren gainean Askapenaren oharra Euskal Herriari

Page 1

Askapenaren oharra Euskal Herriari: Azken aste hauetan, inpotentzia eta amorruz bizi dugu Gazaren aurka Israelgo Estatua burutzen ari den sarraskia , etengabeko genozidio baten azken kapitulu odoltsua. Iadanik 1400 hildako eta 6000 zauritu baino gehiago utzi ditu eraso honek, eta ia 200 mila lagunek euren etxeak utzi beharrean izan dira. Europako agintarien isiltasunari bizkar emanez, Euskal Herri osoan zehar, milaka dira palestinarrei elkartasuna adierazi eta herriz herri sionismoari hortzak erakutsi dizkieten internazionalistak. Zorionak denoi! Palestinarrei babesa adierazteko modurik eraginkorrena baina, Israeli Boikota egitea da. Hain zuzen, Palestinako okupazioari amaiera jarri, errefuxiatu palestinarren itzulera eskubidea onartu eta palestinarren askatasuna berma dezaten exijitzeko baliatzen dugun tresna ezinbestekoa. Zentzu honetan, azken urteetan Israelgo Estatuaren enbaxadore gisan etorri diren kirol nahiz musikariei merezi bezalako harrera egin zaie Euskal Herrian. Jostailu eta bestelako produktuak boikotatzen aritu gara eta euskal instituzioei harremanak eteteko exijitu diegu hainbat eta hainbat eragilek. Oraindik ordea, zoritxarrez, badira gure herrian Estatu Sionistarekin kolaboratzen duten enpresa eta instituzioak. Horren adibide dugu Eusko Jaurlaritza bera. Euskadiko Nekazari Elikagaien Kooperatiben Federazioak, Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenaren eta Euskadi-Israel Kultura Elkartearen (HavtajĂĄ) laguntzarekin batera, bidaia bat antolatu du Israelera, abuztuaren 27tik irailaren 4ra bitartean. Aurten onartu den Eusko Jaurlaritzaren Nazioartekotzeko Euskadi-2020 Basque Country Esparru-Estrategiaren barruan kokatzen den bidaia da. Estrategia honetan Israel “ikasi eta konparatzekoâ€? lehenetsitako herrialde bezala jasotzen da, eta tartean PP eta EAJko parlamentariak parte hartzekoak dira. Euskal internazionalistok ezin dugu honelakorik onartu. Inoiz baino gehiago, gure gorroto eta ezinegona bidaia hau gelditzera bideratu behar dugu, baita Eusko Jaurlaritza bera eta bidaian parte hartzen duten alderdiak salatzeko baliatu ere. Ondorioz, hau da Askapenak luzatu nahi duen mezua: - Palestinarekiko elkartasuna etenik gabe adierazteko dei egiten dugu. - Israeli Boikot kanpainarekin konpromisoak hartzera animatzen dugu herria. - Eusko Jaurlaritzari eta bidaian parte hartzen duten alderdi politikoei interpelazio zuzena egitera dei egiten dugu Euskal Herria sionismorik gabeko herri izatea lortu behar dugu! Denon konpromisoarekin, eguneroko lanarekin, Palestina aske bat izan dezagun. Haien garaipena gurea ere izango delako! Palestina Askatu! Israeli Boikot! Gora Euskal Herria Internazionalista!


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.