HERRIA
GORA!
EDITORIALA
KOLABORAZIOA
ELKARRIZKETA
Sionismorik gabeko herria eraikitzera!
Zein indar sakonek bultzatzen dute TTIPa?
BDZ mugimenduak Israel erabat isolatzeko deialdia egiten du
IÑAKI GIL DE SAN VICENTE
OMAR BARGHOUTI
ren ALDIZKARIA 004.ZKIA 2014KO ABENDUA
DOAKO ALEA
MEMORIAREN TXOKOA
PAKITO ARRIARAN 1955 1984
LABURREAN
Euskal Herriak bidelagun gaitu EHL sareko kideak
ASKAPENAREN ALDIZKARIA GORA!
2
E ditoriala SIONISMORIK GABEKO HERRIA ERAIKITZERA! Badira urteak Euskal Herrian Palestinarekiko elkartasuna lantzen hasi ginela. Urte luzetako gatazka izanik, modu ezberdinetan egin diote aurre Palestinarrek zapalkuntzari. Modu berean, gurean ere horrela erantzun izan diogu, palestinarren eskariei so eginez eta beti ere internazionalismoan oinarrituko herrion arteko elkartasuna elikatuz. Urte luze hauetan, bonbardeaketa gogorren oiartzunak heldu zaizkigu, okupazio amaigabe eta kolonizazio prozesuen kapitulu berriak, milaka atxiloketa eta presoen irudiak, eta beste horrenbeste martiri... baina egoera honen aurrean beti neka ezina den herri borrokalari baten indarra eta grina sentitu dugu, etsaiaren aurrean tinko, bizitza, askatasuna aukeratuz. Herriak gidatutako bi Intifada, erresistentzia iraunkorra, desobedientzia, harria, irribarrea eta haien herriarekiko maitasuna. Hori da Palestina. Palestinako askapen prosezua ez da ordea ekialde hurbileko lurretan bakarrik garatzen. Laister beteko dira 10 urte askapen prozesu honen patua nazioartera salto egin zuenetik. Palestinar herriak munduko herrioi egindako eskaerak etengabeko erresistentzia neketsutik, esperantzari ateak irekitzen dizkion ofentsiba bati eman dio bide. Modu horretan ulertu behar dugu, Israelen gaineko nazioarteko Boikot kanpaina (BDZ). Horrela erabaki genuen guk ere orain 8 urte palestinar herriari elkartasuna eskaintzeko modurik egokiena dela ulertzen dugulako. Hamaika dira ordutik egindako ekimenak: kontzentrazioak, manifestazioak, ekitaldi gastronomiko sionistak bertan behera uztea, saskibaloi partiduen eteteak, musika talde eta bakarlari sionistei eginiko interpelazioa eta salaketak, produktu israeldarren aurkako kanpainak, Boikot kanpainaren aldeko atxikimendu bilketa eta ekimenak, palestinar herriekin senidetzeak, elkartasun egunak, mozioak.... hauek guztiak, Euskal Herrian BDZ kanpainaren aldeko konpromezuaren erakusle argiak dira. Palestinako auziaren inguruko masa kritiko handia dago gure herrian. Horrez gain, milaka izan dira azken hilabeteetan Gazako bonbardeaketen aurka kalera atera diren Euskal Herritarrak. Hau kontuan hartuz, Palestinarekiko elkartasunean beste pausu bat emateko ordua iritsi zaigula uste
dugu Askapenatik. Gaur gaurko gure egitekoa Euskal Herrian bi eremutan kokatzen dugu. Alde batetik, Israeldar Estatuaren edo honen aurpegia zuritzea asmo duten ekimen eta adierazpenak salatuko ditugu eta bertan behera utziarazi. Eremu honetan kokatzen dugu hain zuzen, Eusko Jaurlaritzak Israeleko Estatuarekin duen alianza estrategikoa. Euskal Internazionalistok, Eusko Jaurlaritzak duen nazioarteko politika sionistarekin bukatu beher dugu. Zertan da estrategikoa Israel? Errepresioan? Herrien zapalkuntzan? Noren interesetan da estrategikoa Israel? Eta bestetik, BDZren kanpainan gehiago sakondu eta aurrera egiteko ezinbestekoa izango dugu, orain arte iritsi ez garen espazioetara iristea. Horretarako, nahitaezkoa izango da Palestinaren egoerarekin kontzientziatua dagoen ororen inplikazioa aktinatzea. Elkartasunetik konpromezuak hartzeko garaia da. Euskal Herrian BDZ kanpaina martxan jarri zenetik, asko gara bat egin dugun eragile zein norbanakoak. Asko gara lan honetan eremu ezberdinetan dihardugunak, kalean, eskoletan, unibertsitateetan, instituzioetan, gradetan, komunikabideetan... Eta oraindik gehiago dira, modu publikoan adierazi ez badute ere Palestinar askapen borrokarekin bat egiten dutenak. Orain, atxikimendu guzti horiek batzeko garaia da, irudikatzeko garaia da. Hori da BDZ indartzeko egin dezakegun ekarpenik onena. Irabazita duguna azaleratuz, indarrak batuz, Israelekin zuzenean lotura dutenen aurrean indartsuagoak izango gara. Iritsi da garaia. Heldu da konpromezuak hartzeko ordua. Inoiz baino gehiago, Palestinar herriak behar gaitu, eta guk, deiadar horri heltzeko konpromisoa hartzen dugu. Euskal Herriko gainontzeko eragile zein norbanakoei modu berean egiteko gonbidapena luzatzen dizuegu. Bakoitzak ahal duena emanez, gertuago egongo baigara sionismorik gabeko Euskal Herri bat eraikitzetik. Gora Palestina Askatuta! Gora Euskal Herria Internazionalista! Israeli Boikot!
GORA! ASKAPENAREN ALDIZKARIA
3
K olaborazioa
IÑAKI GIL DE SAN VICENTE
ZEIN INDAR SAKONEK BULTZATZEN DUTE TTIP-A? Iñaki Gil de San Vicenete pentsalari marxistaren analisi eta gogoeta AEB eta EB sinatzen ari diren Inbertsio eta Merkataritzarako Itun Transatlantikoaren inguruan Inbertsio eta Merkataritzarako Itun Transatlantikoa (TTIP) zabalagoa den prozesu baten atala baino ez da. Independentista eta internazionalista gisa kapitalismoaren kontraesanak osotasunean aztertu behar ditugu, ez soilik zati batean. TTIParen inguruan idazten den gehiena zati bati dagokio eta ez osotasunari, hau da, bera kritikatzen den arren ez da sakoneko kapitalismoaren kritika erradikalik egiten. Ildo beretik, azterketa horietako asko ikuspegi erreformistatik eginak dira eta ez dituzte ukitzen auziaren alderdi erabakiorrak, batez ere kapitalismoari atxikitako legeak: balioaren legearen mundializazioa, horrek dakarren mundu osoko merkatuetako lehia eta kapitalen pilaketa eta zentralizazioa ( azken horrek aurrekoak bultzatzen baina aldi berean moteltzen ditu, potentzia lehiatzaile berriak sortzen dituelako). Gainera, horiei erantsi beharko litzaizkieke etekinen batezbesteko tasaren beheranzko joera eta berori geldiarazteko burgesiek larritasunez martxan ipini dituzten neurriak, besteak beste. Ez baditugu aztertzen mundu mailako kapitalismoaren faseak gidatzen dituzten kontraesanak, ekaitzaren bazterrean geratuko gara, zurrunbiloaren ertzean. Ikus ditzagun TTIPari egindako bi kritika, onak baina azalekoak. Bata Hegoa kolektiboak idatzitako
artikulua da: "TTIP, UE y EUA: Golpe transnacional contra la soberanía popular". Egileek arrazoia daukate Itunaren ezaugarri batzuen kritikan eta ekarpen baliagarria egin dute oro har, baina era berean, testua motz gelditu dela aitortu behar dugu, ideologia erreformistaren barruan gelditu dira eta. Hori ez da igartzen kontzeptu erradikalak ikuspuntu iraultzaile batetik azaltzen dituztenean, baina nahasmena sortzen da bestelako aipamenak agertzen direnean, hala nola: "Zuzenbide Estatua", "erakunde publikoak", "hiritarrak", "intentsitate gutxiko demokrazia", "Europan ezagutu ditugun jokoarauak", "Kapitalaren eta bizitzaren arteko gatazka"... Beste adibide bat aipatzeko, Izquierda Unidak egindako txosten mardul eta txukuna ekar dezakegu hona: "50 preguntas y respuestas sobre el Tratado de Libre Comercio entre Estados Unidos y la Unión Europea"; sarean dagoena, bide batez. Testu honetaz, baina, aurrekoaz (Hegoa kolektiboak egindakoaz) esandakoak errepikatu behar ditugu: kritika erradikal eta iraultzailerako erabilgarri diren kontzeptuak erabiltzen dira sistematikoki, baina horiek ez dira zehatzak eta erreformismoak manipula ditzake, ez duelako kritikaren arma inperialismoaren kontraesan konponezinetaraino sartzen. Jakina, orain jorratu ezin ditugun bestelako hausnarketen artean, IU-ren testua mugatua da, besteak beste, auziari begirada espainiar hutsa ematen diolako, Hegoa kolektiboaren testuak ez bezala. Dena dela, testu bietako batean ere ez da azaltzen TTIP eta Merkataritza Askerako Itun guztien atzean dagoen logikaren mamia. Logika horretxek garamatza, ñabardurak gorabehera, futsezko neurri batzuetan, burgesia ahul eta indartsuen arteko hitzarmen zaharretara; horiek beharrezkoak dira eta, kapitalismoaren abiada
faseetan. Markataritza Askerako Itunek zeri erantzuten dioten ulertzeko, lehen parrafoan aipatutako lege kapitalistetatik hasi behar dugu. Kapitala erraietaraino kontraesankorra den erlazio soziala da, izan ere, gizonemakume langileak ahalik eta gehien esplotatu behar ditu, ahalik eta denbora laburrenean ahalik eta etekin handienak lortzeko, etorkizunerako sor litzakeen ondorio ikaragarriak kotuan hartu barik. Horrez gain, kapitala bera kapital zehatzek osatuta dago eta horiek ere elkarren lehian dihardute, langileek ematen duten aberastasunaren opiletik zati handiena eskuratzeko. Beraz, herrien eta langileen esplotazio handienak eta burgesen arteko lehia gogorrenak gidatzen dute sistemaren garapena. Oinarri horretatik abiatuta, Merkataritza Askerako Itunek eta TTIP delakoak bi gauza baino ez dituzte isladatzen uneoro: batetik, bloke burgesek euren Estatuen barrenean are gehiago esplotatzeko eta zapaltzeko daukaten premia eta, bestetik, euren arteko batasun beharra beste bloke burgesen konpetentziaren hazkundearen ondorioz. Gorago aipatutako testu biek antzekoa diote, baina ez doaz behar bezain urrun, saihestu ezineko hiru auzitan: lehenik, Estatuen eta
transnazional handien interesen batasuna dugu. Batasun hori zeharo itxuragabetuta gelditzen da esaten denean ba omen dagoela nonbait "zuzenbide Estatua" deritzona, "hiritartasuna" delakoa (klase sozial antagonikoen eta horien arteko borrokaren gainetik kokatzen dena); "demokrazia" deitutakoa, "intentsitate gutxikoa" izan arren "joko-arauak" babesten dituena etab. Errealitatean, burgesek eta euren Estatuek, biek batera bultzatzen dituzte Merkataritza Askerako Itunak; Estatuak, izatez, kapitalaren forma politikoak direlako, hau da, burgesiaren interes ekonomikoak politikoki gauzatuta. Bigarrenik, honako galdera datorkigu: nola egin diezaieke aurre Merkataritza Askerako Itunei Estatu propioa eraikitzea indarrez debekatua duen herri zapaldu batek? Hegoaren artikulua oinarrizko gai honi heldu baino lehen bukatzen da eta IU-renak espainiar estatalismotik aztertzen du guztia. Kapitalismoaren barruko logika kapitalen pilaketa eta zentralizaziorantz doanez, euren Estatua daukaten burgesiek joera hori negozia edo bultza dezakete hein batean, baina herri zapalduok ezin dugu horrelakorik egin. Hortaz, defendatzeko gauza izan gaitezen, geure Estatu burujabea sortu behar
dugu. Dena dela, geurea ezin izango da Estatu burgesa izan, alde batetik sozialistak garelako eta, bestalde, zapaltzen gaituen burgesiak ez digulako utziko inoiz horrelako ezer lortzen, indar ekonomikoa galduko lukeelako gero eta latzagoa den mundu mailako lehian. Alternatiba independentzia sozialista da, langile Estatu bat eraikitzea (ez burgesa), ekonomia sozialista garatuko duena. Eta, hirugarren, aliantza estrategiko internazionalisten premia dago. Sozialismorantz doan ekonomia batek jakin behar du kapitalismoaren mundializazioak alor honetan eginahalak egitera behartzen gaituela, geure bidearen antzeko prozesuetan dabiltzan herriekin batuta inperialismoari aurre egiteko indarra lor dezagun. TTIPak nahiz Merkataritza Askerako Itunek kapitalismoaren historian beti aurkari izandako bi blokeren arteko borroka jartzen du berriz agerian: Alde batean Estatu burgesa eta enpresa handiak daude, esplotazioa eta mundu mailako lehiakortasuna areagotu nahian dailtzanak; beste aldean, euren egoeraz eta izaeraz ohartzen diren herri langileak daude, produkzio bideen jabetza kolektiboan oinarritutako internazionalismo sozialistarantz aurrera egin behar dutenak.
ASKAPENAREN ALDIZKARIA GORA!
4
E lkarrizketa OMAR BARGHOUTI, P − alestinako giza eskubideen aldeko aktibista eta Palestinan oinarri duen BDZ mugimenduaren sortzaileetako bat da. Berarekin, kolono sionisten aurkako palestinar herriaren hamarkadetako erresistentzian BDZ kanpainaren sustrai, garapen eta garrantziaz hitz egin dugu. Nola sortu zen, handiagotu eta aldatu da Palestinarrekiko nazioarteko elkartasuna hasi zenetik gaur egun arte? Palestinar herriaren borrokaren fase bakoitzean zein izan da elkartasunik eraginkorrena eta noren aldetik? Azkeneko sei hamarkadetan erabat aldatu da Palestinar herritarren askapen eta autodeterminazioaren borrokarekiko nazioarteko elkartasuna. 1948ko Nakba-n, kolonoen kolonizazio garaian, judutar milizia sionistek Palestinako jatorrizko arabiar gehienak, bai musulmanak baita kristauak ere, etnikoki garbitu zituzten eta ondoren, Israelgo Estatuak judutar gehiengoa zuen Estatua ezarri zuen palestinarren gizarte ahulduan. Palestinarren borrokaren aldeko babesa ahula izan zen Nakban hasi eta Palestinaren askapenerako erakundea 1964an Jerusalemen sortu eta iraultza indarrean jarri zen arte. Munduko indar iraultzaileetatik eta ezkerreko mugimenduetatik jaso zuten babesa 1960ko, 1970eko eta 1980ko zati batean. 1982ko Libano eta PAE-ren (Palestinaren Askapenerako erakundearen) aurkako Israelen gerra genozidan 18,000 libanotar eta palestinar zibil hil ziren eta honek parekorik ez zuen nazioarteko haserrea lehertarazi zuen. Mendebaldea gehienetan Israelen alde agertu zen, nahiz eta han-hemenka
gaitsespen txiki batzuk egin. Bloke sobietarra berriz, eta munduko hegoalde ia guztia PAE eta Libanoko indar aurrerakoien alde eta Israelen eraso odoltsuen kontra agertu zen. Ez zen ordea erasoa eragozteko inongo zigor eraginkorrik ezarri. Honek, Israeli Libanoko indarren aurkako Saba eta Chatila sarraskia antolatzeko aukera eskaini zion, justu PAEko gudariak Beirut setiatutik erretiratu zirenean.
Palestinar borrokarekin elkartasunak beste norabide bat hartu zuen, sinbolikoa izatetik benetan efektiboa izatera pasa zen. Ekintza eta neurri konkretuek alde batetik, Israelen erregimen okupatzailearen, kolonien eta apartheidaren indarra eta bestetik, horien biktimen, Palestinako jatorrizko herrien autodeterminazioaren, bakearen eta askatasunaren aldeko borrokaren balantza doitzeko ahalmena dute.
1987an, Herritarren Palestinako lehen matxinadaren lehertzearekin batera, hau da, intifadarekin, Israelek saiakera bortitzak egin zituen hau zapaltzeko. Honek inguru liberalagoetan eta baita mendebaldeko zonaldeetan ere palestinarren borrokaren aldekoak gehitzea eragin zuen. Israelen nazioarteko izena okertzen zihoan. Baina, garai haietan palestinarren borrokarekiko elkartasuna ez zen bihurtu erantzukizunaren neurri efektibo eta beraz, Israeli krimenak merke atera zitzaizkion.
Zerk eragin zuen 2005ean BDZ-ren bitartez Israeli boikota egiteko nazioarteko deiaren erabakia? Zein dira elkartasuna boikot bidez lortzeko erabakiaren atzean dauden arrazoiak?
PAEkin 1993an sinatutako Osloko akordioa izan zen Israelek mundu osoan bere popularitatea salbatzeko heldu zuen soka. Palestinako liderrekin izandako "bake" negoziazioen irudia izan zen Israelek mundu mailan gehitu zituen erlazio diplamatikoen atzean zegoen oinarrizko faktorea. 2005ean Palestinako gizarte zibilaren erabateko gehiengoarekin BDZ mugimenduari hasiera eman zitzaion.
2001ean, Durbanen, Hego Afrikan, Nazio Batuen GKE-en foroko arrazismoaren aurkako konferentzian, Israel gaitzetsi zuten apartheid erregimen bezala eta ondorioz, Israelen aurkako boikot eta desinbertsio deialdia egin zuten, Hego Afrikan apartheidaren garaian egin zutenaren antzekoa. Egoera lehertarazi zuen beste puntua, Israelek Zisjordania okupatuan egindako inbasio berria izan zen eta 2003an, Jeningo errefuxiatu gunean Israelgo indarrek egindako sarraskia. Azken hau Israelen aurkako Boikot Akademiko eta Kulturalaren (PACBI ingelesez) kanpainaren garapenean oso puntu garrantzitsua izan zen, baita BDZren 2005eko sorreran ere.
GORA! ASKAPENAREN ALDIZKARIA
5
BDZ "2013ko ekainean Israelek BDZ mugimendua "mehatxu estrategikoa" dela aditzera eraman zuen" BDZren deialdia 2005eko uztailaren 9an izan zen. Justu Nazioarteko justizia auzitegiaren (ICJ ingelesez) aholkuiritziaren lehen urteurrenean, Hagan. Honek Israelgo harresia eta Palestinako lurralde okupatuen kolonizazio erregimen ilegalaren kondena egin zuen eta hauei dagokionez, hirugarren estatu bati betebeharrak jarriz. Denborak palestinarrak zenbateraino frustratuta zeuden erakutsi zuen, izan ere "nazioarteko komunitateak" Israel oinarrizko krimen eta nazioarteko arau urratzeen erantzuletzat ez baitzegoen borondaterik. Palestinarrok sentitu genuen nazioarteko gizarte zibilari eskaria egin behar geniola, Hego Afrikan apartheidaren aurkako borrokan egin bezala, hau da, Israelen erregimen okupatzailearekin, kolonialismoarekin eta apartheidarekin konplizitatea amaitzeko errespontsabilitatea nork bere gain hartzeko eskaria. Nola baloratzen duzu BDZren ia 10 urte hauek? Gazaren setioak eta bertan, Gazako zerrendako lur okupatuetan bizi diren 1.8 milioi palestinarren kontrako Israelek egindako hiru gerra genozidak (2008, 2012 eta 2014) BDZ hurrengo maila kualitatibora eraman du. Israelek egindako gerra eta gizateriaren aurkako krimenen arduraduntzat hartzeko nazioarteko esku hartze efektiboena bilakatu da. Israelen fama munduko iritzi publikoan hondatzen joan da azken aldian bi faktore nagusi direla eta; BDZ mugimenduaren indar morala, Israeldar kolonien aurkako osagarria ezinbestekotzat izanda eta Israelen politikaren aldaketa oso eskuinera. BDZ nazioarteko bataila irabazten ari dela erakusten duen adierazlerik garrantzitsuena zera da, 2013ko ekainean Israelek BDZ mugimendua "mehatxu estrategikoa" dela aditzera eraman zuela. Mehatxua zapalkuntzaren erregimen osoarena eta ondorioz, BDZren aurka borrokatzeko ardura osoa kanpo afera ministerioatik afera estrategikoko ministeriora pasa dute. Ministerio honek, delako iraniar "mehatxuak" daramatza beste askoren artean. Aldaketa dramatiko honek, ongi landutako “Israel marka� kanpainaren porrota islatzen du, BDZ sortu zenetik kanpo ministerioak daramana. Israel markak kultura propaganda tresna moduan erabiltzen du eta bere logika munduari israeldar artista eta idazleak erabiliz Israelen "aurpegi polita" erakustea da. Benjamin Netanyahuk, Israelgo lehen ministroak, berriki AEBn Israelgo lobbyaren (AIPAC ingelesez) aurrean eman duen hitzaldian BDZ 18 aldiz aipatu izanak, bortizkeririk gabeko eta antza denez giza eskubideetan oinarritutatko mugimenduaren aurrean, israeldar erakundeak duen benetako beldurra erakusten du. Gainera, AEBeko lehendakaria den Barack Obamak zeharka jakinerazi zion Netanyahuri AEBk berak ere ezin izango duela Israel babestu isolatze areagotzetik kolonizatzearekin ez badu asmatzen. Israelgo marka ahultzearen gure estrategia bai akademia,
kultura eta kirol alorrean, baita beste boikot formekin nahiko efektiboa izan da. Israelek ere onartu du. Azkeneko urte eta erdian, Israelen aurkako BDZ mugimendua momentu kritikora heldu dela kontsideratzen dute askok. Hauek dira adibide batzuk: BDZri babesa nazioarteko sindikatuen federaziotik etorri da. Federazio honek milioika kide ditu Hego Afrikan, Britainian, Irlandan, Indian, Brasilen, Canadan, Italian, Frantzian, Belgikan eta Turkian besteak beste. Veolia, Israelgo okupazioaren konplize den korporazioak kontraktuak galdu edo atzera bota behar izan ditu 20 bilioi dolar baino gehiagoko kontratu eskeintzak, bereziki, Suedian, Erresuma Batuan, Irlandan eta orain AEBn. Ildo berberari eutsiz, Gobernu britainiarrak, gia bat agitaratu du Israelgo kolonia ilegalen negozioen partaidetzarekin. Horrekin batera, Erresuma Batuak palestinar lurralde okupatuetan dauden israeldar proiektu eta entitateen finantziazioaren aurkako jarraibideen argitarapena egin du. Deutsche Bahn-ek, Alemaniako gobernuak kontrolatzen duen trenbide konpainiak, palestina okupatuen mugak gaindituko zituen proiektu bat baztertu zuen eta Alemaniako atzerri ministerioko funtzionarioek Palestinako gizarte zibilaren ordezkariei esan zioten Alemaniako instituzio akademiko guztiak abisatu dituztela Ariel-ekin, Zisjordanian dagoen kolonia unibertsitatearekin, harremanak saihesteko. Orain dela gutxi, 17 europear gobernuek jarraibide batzuk argitaratu dituzte herritarrentzat eta negozioentzat. Bertan, Palestinar Lurralde Okupatuetan baita Ekialdeko Jerusalemen ere, ez parte hartzera aholkatu dituzte.
"Israel da erregimen bezala eta instituzio konplize bezala boikoteatu eta kendu behar dena" Gazaren azkeneko erasoaren ondoren, enbargu militar baten deialdia egin zuten 6 Nobel saridunek eta dozenaka ospetsuk. Deialdi hori 45,000 pertsonek baino gehiagok sinatu zuen. Bestalde, indar handiko adierazpenak egin zituen AEBko eta Erresuma Batuetako Amnistia Internazionalak enbargu militar baten deialdia egiteko. Mexikotik hasi eta Brasil, Argentina eta Txileraino, gizarte koalizio zibil handiek; sindikatuen federazioak, partidu politikoak, nekazarien sindikatuak eta gehiagok, eskaera bera eman dute aditzera, Israelen aurkako zigor militar, diplomatiko eta ekonomikoa. Baina boikota Israeli edo okupazioari? Israel da okupatzen ari dena, garbiketa etnikoa egiten ari dena, suntsitzen, hiltzen, apartheida inposatzen eta errefuxiatuek dituzten eskubideak urratzen ari dena. Beraz, Israel da erregimen bezala eta instituzio konplize bezala boikoteatu eta kendu behar dena. BDZ mugimenduak Israel erabat isolatzeko deialdia egiten du;
arlo akademikoan, kulturalean, ekonomikoan eta militarrean. Israelen produktuen eta instituzioen erabateko boikotaren alde ari gara. Baina BDZ ez da dogma bat. 2005eko BDZ deialdi historikoak bi zati ditu. Lehena, palestinarren eskubideak dira. Horiek gabe, Palestinako herritarrek ezingo lukete beraien ezinbestekoa den autodeterminazio eskubidea erabili. Honekin batera letozke, okupazioaren amaiera, apartheidaren amaiera, eta Palestinako errefuxiatuen haien etxeetara eta lurretara itzulera eskubidearen onarpena eta gauzatzea. Zati hau ez da negoziagarria, gure oinarrizko eskubide minimoak direlako nazioarteko legeen arabera. Bigarren zatia, eskubideak lantzeko helburua lortzeko taktikak eta estrategiak dira; boikot, desinbertsio eta azkenik zigorrak ezarriz. Zati hori Ăąabardurekin eta testuinguru sentiberekin dago. Mundu osoko kide ezberdinekin lan egiten dugu, eta horietako batzuk foko osoa konpainia bakarrean dute Palestinako Lurralde Okupatuetako operazioengatik eta beste batzuk israeldar instituzioren aurkako boikot osoa egiten dute. Gu primeran gaude biekin eta tartean dagoen guztiarekin. Gure kideen epaia haiena izan behar dela uste dugu eta zein den jomuga egokiena bere testuinguruan eta nola hobekien erdietsi haiek erabaki behar dutela uste dugu. Beraz, betiere gure hiru oinarrizko eskubideak betetzen badira, Israelen aurkako edozein boikot, desinbertsio eta zigor eskertzen dugu: Israelen enpresen eta erakundeen aurkakoa edo Israelen erregimen okupatzaile, kolonizatzaile eta apartheidarekin inplikatuta dauden nazioarteko enpresa eta erakundeen aurka. Israelek ia ezinezko jarri du boikot selektiboa "kolonietako produktuak" bakarrik helburu izanda modu eraginkorrean boikot egitea. Ez da Israel bakarrik oso ezaguna tikeak gaizki jartzeagatik, ongi dokumentatuta dago gaur egun konpainia israeldarrek kolonietan egindako produktu asko Israelen eginda bezala enpaketatu eta saltzen dituztela munduan zehar. Beraz, BDZ mugimendua bultzatzen ari dena da kolonietan egindako produktuak boikoteatu beharrean, koloniekin hitzarmenak egiten dituzten konpainiak boikotatzea. Hau askoz ere efektiboagoa da eta aurrera eramaten errezagoa. Konpainia baten lehengaien %10, %20 kolonietatik etortzea nahikoa da boikota egiteko, nazioarteko legeen arabera, konpainia konplize baita. EBk ere antzeko politika hartu du, Israeletik datorren haragi, hegazti edo eguneroko produktuak debekatu egin dituzte kolonietan egindako zerbait badute. BDZren kanpainak askoz ere efektiboagoak izan dira mendebaldean, helburu bezala konpainiak jarri dituztenean produktuak bakarrik jarri beharrean. Boikot selektiboaren balore taktikoa onartzen badugu ere, azkenean BDZk Israelgo produktu guztiei boikota egiteko deialdia egiten du Israelek erabat betetzen dituen arte nazioarteko legeek dioten eginbeharrak. Ez du estrategikoki zentzurik Israelgo kolonietan egindako produktuak bakarrik boikotatzeak, ez baitira bakarrik sortu. Israelgo Estatuak sortu eta mantendu ditu. Nazioarteko legeek, Israel dute okupazioaren eta kolonia ilegaletako enpresen erabateko erantzule. Israel da, beraz, erantzule den alderdia. Honekin batera, nazioarteko legeak hausten dituzten Israelgo konpainia eta instituzioak leudeke, baita Israelen krimenetan inplikatuta dauden nazioarteko korporazio eta instituzioak.
ASKAPENAREN ALDIZKARIA GORA!
6
M emoriaren txokoa PAKITO ARRIARAN 1955-1984 2014ko irailaren 30ean, 30 urte bete ziren Pakito Arriaran gudari internazionalistak azken hatsa eman zuela El Salvadorreko gerran, borrokan. Berea izena ezaguna da dagoeneko Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpoko gune iraultzaileetan. Bere bizitza eta borrokaren inguruko hamaika liburu, artikulu eta olerki argitaratu dira han eta hemen. Gutxi izango dira Gora!-ren irakurleen artean euskal internazionalismoaren historian Pakito nonbait kokatzen ez dutenik. Beraz, zer idatzi Pakitoren gainean? Zerbait berria ekar liteke hona? Ezin genezake bere bizitzaren edo ekintzen inguruan asko sakondu, halako tarterik ez legokeelako. Egin dezakeguna (eta egingo duguna), ordea, Pakitok utzitako borroka ereduaren aldarrikapena gaurkotzea da, premia badaukagu eta. Hasteko, Pakito etika marxista iraultzailearen eredu gorenetako bat da. Izan ere, etika marxistak norberarena egiten du munduko edozein zapalkuntza, eta elkartasunez eta ekimenez, zapalkuntza hori gauzatzen den edozein lekutan iraultza egitera bultzatzen du langile borrokalaria. Marx-ek, bestalde, argitasun handiz eta ideologia burgesaren lokarriak astinduta, bakezalekeria itogarriaren aurka egiten du; indarrari indarraren bitartez erantzuteko egokitasuna azpimarratuz, nahiz eta horrek heriotza ekarri. Begibistakoa da, sistema inperialistari aurre egitean inolako arriskurik hartu nahi ez duenak, ez du borroka egin nahi, eta bere jarduera politikoa denborapasa (edo are okerrago, ogibide) mailara jaisten du. Chek berak,
bere patua iragarriz bezala, honela esan zuen: "iraultza batean, hau benetakoa bada, irabazi edo hil egin beharra dago". Begona, Marta eta Pakito euskaldunek ondo zekiten El Salvadorrerako bidea hartzean benetako guduzelai batera abiatu zirela, klase arteko borroka ia beste inon baino gordinago ageri zen lurralde batera, herri armatu eta antolatuak agintari ustel eta faxistei eraso zien herrira. Bazekiten, eurekin joan ziren euskal internazionalista guztiek bezala, han bizia gal zezaketela, baina mundu aske eta sozialista bat lortzeko konpromiso maila noraino igo behar den ere argi zeukaten. Izan ere, sozialdemokraziaren txepelkeriak alternatiba eraikitzeko ezintasuna erakusten duenean, eta oligarkiak bere boterea mantentzeko herriaren aurkako errepresio basatiena martxan jartzen duenean gauzatzen den fase latzean zegoen El Salvador; matxinada bete-betean, gaur egun beste hainbat lurralde bezalaxe (Paraguay, Kolonbia, Kurdistan, Donbas...). Horiekiko elkartasuna, edozein motatakoa, betebehar moral eta politikoa da munduko edozein iraultzailerendako. Etorkizunean ere, kapitalismoaren eta inperialismoaren kontrako borrokan, gatazkak lehertzen direnean (inork ez dezala pentsa gatazken bukaeran gaudenik, ezta gure zorioneko Europan ere), langileok aurrean edukiko dugu Pakito. Bere eredua 1984an bezain baliotsua delako gaur. Mundu sozialista bat eraiki arte, beti izango delako baliotsua Pakito, Begona eta Marta bezalako gudarien eredua. Bai atzo, gaur eta bihar ere.
GORA! ASKAPENAREN ALDIZKARIA
7
L aburrean Euskal Herritik herrion borrokak irutera Neguaren hotzena iristear den honetan, datorren udarari egin diogu so Askapenan eta beste urte batez #brigadak15 antolatzeari ekin diogu. Asko izan ziren pasa den udaran konpromiso eta borroka internazionalista bere egin eta Euskal Herritik borroka esperientzia berriak ezagutzera joan ziren kideak.
EHLek manifestazio internazionalista batekin emango diote amaiera kanpainari Euskal Herriaren Laguna (EHL) sareko kideek Leitzan eginiko topaketetan "Euskal Herriak bidelagun gaitu" ikasturteko kanpaina aurkeztu eta manifestazio internazionalista batekin amaiera emango diotela azaldu zuten. Leitza izan dute aurtengo ikasturte hasierako topaketetarako bilgunea eta Alemania, Italia, Irlanda, Paris, Madrid, Aragoi, Andaluzia, Portugal eta Herrialde Katalanetako EHL sareetako 25 ordezkari batu dira. Bertan Euskal Herriko askapen nazional eta sozialaren aldeko borrokan beraien konpromisoa berretsi eta ikasturte honetarako lan ildoak zehaztu dituzte. "Euskal Herriak bidelagun gaitu" lemapean burutuko den urte osoko kanpainarekin Euskal Herriak bizi duen errepresio egoera eta adierazpen ezberdinak lantzeaz gain, herri libre eta sozialista baten eraikuntzan arlo ezberdinetan ematen ari diren pausuak ezagutzera emango dituzte. Leitzan eginiko agerraldian Ezker Abertzaleak eginiko estrategia aldaketatik 5 urte igaro badira ere Estatuek berdin jarraitzen dutela salatu dute. Horregatik, "Euskal Herriak bidelagun gaitu" lemapean ikasturte osokorako bi lan ildo nagusi markatu dituzte. Alde batetik Estatu Espainiar eta Frantsesak burutzen
duten errepresioa salatuko dute: dispertsio politika, preso gaixo larrien egoera, kondena beteta dutenena, eta epaiketa politikoak bereziki. Ildo honetan Euskal Herrian egingo diren dinamikak indartzeko konpromisoa hartu dute eta azaroan, azken ostiralarekin deialdiari erantzunez, ekimen ezberdinak burutuko dituzte beraien herrietan euskal presoen eskubideen defentsan. Honekin batera, urtero legez urtarrilean burutzen den euskal preso eta errefuxiatu politikoen aldeko manifestazioa elkartasuna adierazteko bertan izango direla adierazi dute. Bestetik, Euskal Herri libre eta sozialista baten eraikuntzan arlo ezberdinetan ematen diren pausuak ezagutzera emango dituztela azaldu dute. Erabakitze eskubidea, autodeterminazioa, independentzia, eta sozialismoaren eraikuntzan abian dauden maila sozialeko borrokak izango dituzte lan lerro honetan ardatz eta Aberri Eguna izango erreferentziazko data. Ikasturteari amaiera eman eta dinamika guzti hauek batzeko, Madrilen manifestazio internazionalista bat burutuko dute EHL sareko kideek.
Palestinan itxaropenik galdu ez eta oraindik ere etxeko giltza gordetzen zuten errefuxiatuekin egon ziren brigadistak. Saharara joandakoek blokeo eta okupazioa beraien azaletan bizi izan zuten beraien borondatearen aurka kanporatu zituztenean. Bolibiako hizkuntzen aberastasuna eta balibide naturalen borrokaz ikasi zuten eta Uruguyen berriz memoria eta justiziaren aldeko borrokan eredu den Filtroko martxan parte hartu zuten. Venezuelan, Argentinan‌. eta aurrenekoz Herrialde Katalanetan, Aragoi eta Gaztelan ere izan ginen. Borroka esperientzia ezberdinak uste duguna baina hurbilago ditugu eta. Aurten, orain artekoekin batera borroka esperientziak zabaltzeko helmuga berriak lantzen ari gara, laster izango duzue hauen gaineko informazio guztia gure atarian. Animatu eta zatoz gurekin udara honetan gure herriaren askapenean borrokan ari garenon arteko harremanak eraikitzera. Izena emateko idatzi martxoaren 31a baino lehen brigadak@askapena.org helbidera eta jarriko gara zurekin harremanetan. Elkarrekin herrion borrokak irutera goaz!
HERRIA
GORA!
EUSKAL BRIGADA DONBASSERA Euskal Herria utzita, baina jakinda bi herriren aldeko lana egiten ari ginela abiatu ginen Donbassera. Euskal Herriak Ukrainan gertatu dena eta Donbassen bizi duten egoera jakin beharra dauka; ezinbestekoa da jakitea, nola Europar Batasunak, beti bezala, Estatu Batuen laguntzaz, estatu kolpe bat egin dezakeen Europaren bihotzean; eta ez da lehena izan, ezta azkena izango ere ziurrenik. Beharrezkoa du Euskal Herriak jakitea Europan faxismoa ez dagoela hilik, eta edonoiz, edonon herri baten aurkako erasoa abiatu dezakeela, eta beharrezkoa du jakitea, aldi berean, nola antolatu daitekeen herri oso bat faxismoari eta inperialismoari aurre egiteko, erresistitzeko bai, baina irabazteko helburuarekin. Beharrezkoa du, bestalde, Donbasseko herriak, internazionaliston laguntza. 1936ko altxamendu faxistaren ondoren, Franco eta bere jarraitzaileei aurre egiteko, guk ere internazionalisten laguntza behar izan genuen bezala. Eta mundu osoko internazionalistek erantzun egin zuten herriaren deia; milaka eta milaka brigadista etorri ziren euren herrian ez zen baina eurena zen borroka batengatik borrokatzera. Gaur, Donbasseko herriak munduko internazionalista ororen laguntza eskatu du, eta gu, euskal internazionalistak garen heinean, gurea sentitzen dugun borroka bat laguntzera joan ginen Donbassera. Arlo ezberdinetan behar dute laguntza Donetsk eta Luhanskeko Herri Errepublikek: arlo informatiboan, arlo humanitarioan, militarrean... Banda Bassotti musika talde italiarrak antolatutako Karabana Antifaxistak, Ukrainako gerrak nazioarte mailan daukan blokeo mediatikoa apurtzea zuen helburu, laguntza humanitarioa ematearekin batera. Izan ere, duela urtebete Ukrainako zonalderik oparoena zen Donbass, Ukrainako meatze eta industria garrantzitsuenak zituen; gaur, ordea, bonben ondorioz, hondakin bihurtuak. Donbasseko herriak zuen bizi kalitate duina urtebetean deuseztatu dute, lurraldearen zatirik handienean urik gabe, elektrizitate eta gasik gabe baitaude, eta baldintza horietan egin behar diote aurre heltzear dagoen negu gogorrari. Jakitun ginen gure presentziak bertan izango zuen garrantziaz; eta jakitun ziren, aldi berean bertako biztanleak, gure laguntzak, aske izateko helburuan aurrera pauso garrantzitsua
KONTAKTUA: info@askapena.org www.askapena.org /askapenaren.lagunak @askapena
eskainiko ziela. Donbassera heldu baino lehenago ere, Moskutik Novorrosiara bitarteko autobusean egin genuen bidaian errusiar solidarioek hiru aldiz geratu ziguten autobusa gure presentzia eskertzeko. Elkarrekin komunikatzeko arazoei izkin eginez, oihu bakarrarekin jasotzen gintuzten: "No pasarån!". Honela agurtzen gintuzten, bi hitzekin, baina eduki handia duten bi hitz. Karabana Antifaxistan joandako italiar, greziar, asturiar, madrildar, andaluziar eta euskaldunok oso ongi ulertzen genuen bi hitz horien edukia: eskerrak ematen zizkiguten bertan egoteagatik, 36ko brigada internazionalak gogoratuz. Guk "No pasarån!" erantzutean ere haiek ongi ulertzen zuten: guk ere eskerrak ematen genizkien frankismoaren aurkako borroka gogoratzeagatik, Europako herri langileak eurekin daudela helarazten genien, 1945ean egin bezala gaur ere faxismoa garaituko zutela, faxismoa ez dela Donbassetik pasako esaten genien. Ez genuen Donbassera sartzerik izan, Minskeko akordio(faltsu)az geroztik muga igarotzea zorroztu egin delako, eta oso mediatikoa bihurtu zen Karabana Antifaxistak mugan geratu behar izan zuen. Hala ere, gure helburuak aseak sentitu genituen Luhansketik eta Donetsketik agintari politiko zein militarren ordezkaritza bat eskerrak ematera etorri zitzaigunean. Milizia antifaxistek ageri zuten neke aurpegiaren gainetik, eta milaka heriotzen atsekabearen gainetik, garaipenera gerturatzen ari izanagatik baikortasuna erakusten zuten. Gerra hau, Ukrainar gobernu kolpistak hasitakoa, milizia antifaxistak irabazten ari dira; gobernu faxista batek hasitakoa, Pravy Sektor alderdi naziko mertzenarioak gobernuaren armadara batuz, zibilak bonbardatuz, haurrak eta agureak bonben metrailagatik hiltzen dituztenak, Odesan bezala jendea bizirik erretzen duten faxistak, jendea urkatzen dutenak, Novorrosiako autodeterminazio eskubidea errespetatzen ez duten agintariak, errusiera hizkuntza debekatu dutenak, SS nazien ikurrak daramatzatenak‌ eta Estatu Batuen eta Europar Batasunaren laguntza dutenak. Horregatik, ezinbestekoa da Donbassek faxismoaren gerra hau irabaztea, Europako gerrillari, miliziano, partisano eta gudari guztien izenean; eta argi dituzten hiru ardatzen inguruan herri bat eraikitzeko: faxismoaren, inperialismoaren eta oligarkiaren aurkako borrokan. Eraiki dezagun Euskal Herria internazionalista, munduko herrien arteko elkar-laguntza efektibo bat lortzeko, orain, Donbass faxismoaren hilobia izan dadin. Hamaika herri, borroka bakarra! Ez dira pasako!