GORA!
HERRIA
Garzón Argentinatik kanpora
Urriaren 17an Mar de Platan egindako eskratxea
ren ALDIZKARIA 001.zkia 2013ko abendua
DOAKO ALEA
Mundura begira jartzen bagara bakarrik ez gaudela ohartuko gara. Elkartasun sareak anitzak eta zabalak dira. Horien artean ordea, Euskal Herriaren Lagunak (EHL) aurkitzen dira, keinu hutsak baino, hango eta hemengo antolakunde eta kezken arteko zubi lana burutzen duten taldeak. Bakoitza bere herrian antolatuta eta distantziaren mugak gaindituz, Euskal Herriaren askapenarekiko elkartasuna gauzatzen dute egunerokotasunean. Iñurri lana kontsidera
EDITORIALA
KOLABORAZIOA
ELKARRIZKETA
Eztarri indartsuak ezin dira ito
Genozidio handi baten memoria txiki bat
“Beti iruditu zaigula morroi horri mozorroa kendu behar geniola”
ALFONSO SASTRE
CARLOS AZNÁREZ EHL ARGENTINAKO KIDEA
genezake, maiz oso zaila ikusi eta neurtzea, baina aldi berean ezinbestekoa. Gaurko egunez Argentinako Euskal Herriaren Lagunak taldeko kide den Carlos Aznarezen bitartez elkartasun jardun hori ekarri nahi izan dugu lerrootara, eta lehen eskutik jakin azken hilabeetan Baltasar Garzon epaile espainiarrari egindako hainbat eskratxeen zergati eta nondik norakoak. 4 OR. MEMORIAREN TXOKOA
Võ Nguyên Giáp 1911 2013
GUTUNA
EUROPA ASTINDUZ
ASKAPENAREN ALDIZKARIA GORA!
2
E ditoriala
Eztarri indartsuak ezin dira ito! Hemen gatozkizue, hiruhilabetekari izateko jaio den egitasmo berri honekin. Eskutan duzun paper sorta honek, internazionalismoz bustitzea du xede, hausnarketak eskainiz, eztabaidak piztuz eta informazioa trukatuz. Norbaitek pentsa dezake paperezko egunkariak maldan behera doazen honetan, “hemen dator Askapena, Gora! Herria izeneko aldizkari batekin esku artean...” Herrien arteko elkartasunak ordea, kaleetan, gaztetxe eta tabernetan presente behar du egon, gure egunerokotasunean bide lagun, handik eta hemendik irakaspenak jasoz eta ekarriz. Sarearen bitartez geure etxeetan egoteaz gain, kalea berreskuratu behar dugulakoan gaude, herri mugimenduaren izaera aldarrikatuz eta bere lekua exijituz. Hamaika herri gara lepoan soka zintzilik dugunak, inperio eta kapitalismoaren atzaparretan gaudenak metaforatik gutxi duen zapalketa molde honetan. Urkatu nahi gaituzten soka pixkanaka estutzen ari dira aspalditxoan, norbaitek betidanik hala izan dela esan dezakeen arren, herri langileak eta herri zapalduak geroz eta arazo gehiago ditugu arnas hartzeko. Murrizketak, pribatizazioak, protestaren kriminalizazioa, errepresioa, gupidarik gabeko eskubide urraketak jasaten ari gara hemen, kapitalismoaren erdigunean, Europa zaharrean. Duela zenbait hamarkada, borrokaren bidez lortu genituen eskubideak, denak, bata bestearen atzetik erortzen ari dira gure begien aurrean, dominoko piezak bailiran. Gainerako herrietan berriz, etengabeko militarizazioa, zapalkuntza militarrak, inbasio humanitarioak, ezkutukoak edo ageriko estatu golpeak dituzte eguneroko ogi. Haietariko gehienak pasa zuten duela hamarkada pare bat gure egungo haize bolada hau, besteak beste, irakaspen liburu irekiak baitira herrien historiak eta herrien istorioak. Gureak eskutan dugun altxor hau beraz, elkarbanatu beharrekoa dela uste dugu, eskuz esku pasa beharreko ezinbesteko
testigua. Panorama gogorra dugu aurrean dudarik gabe. Aldapa gogorrik gabeko bidea dugula esatea, itsu izatea litzateke eta egiari bizkar ematea. Gainean dugun ekaitzak tifoirik zakarrenaren geroz eta antz gehiago hartzen ari da, ez dira garai onak poesiarako lioke norbaitek. Baina azpian gauden herriak bizirik gaude, borrokan ari garen herri langileak oraindik arnas hartzen dugu soka estu honen baitan. Abesti zahar hark zioen gisan, “eztarri indartsuak ezin dira ito”. Oihu egiten dugu golpe bat ematen digutenean, munduko edozein txokotan jasotako injustizia ororen aurrean irrintzi egiten dugu. Ez gara kikiltzen, eta mende luzeetan ostutako lurrak berreskuratzeari ekiten diogu, lantegiak husten ari diren honetan, herri harresiak eraiki eta geure egiten ditugu geure eskuz eta izerdiz eraikitako makinak, lanabesak... Inperioaren botak burua lurraren kontra jartzen gaituen aldiro, duintasunez altxa eta “viva el pueblo soberano” oihukatzen dugu ozen, ozeanorik zabalenak, mendirik garaienak igaro eta oihartzuna kartzelarik ezkutuenera iritsi arte. Memoria dugulako gaude bizirik, gure memoria dugulako gaude kantari, gure zainetan, gure hezur eta mamitan daukagu jasoa zapalkuntza etengabea, emakumeak milurteko luzetan jasandako zapalketa estrukturala, gure hizkuntza eta ohiturak jasandako irain, umiliazio eta inkisizioa. Ez dugu ahazten, ahazten duen herriak ahaztu egiten baitu herri denik ere. Mundu berri honen alde eta tiranoaren aurkako borroka honetan, elkarrekin bide bat dugu jorratzeko, bakoitzaren erritmo, borroka molde eta lehentasunak aintzat hartuz, asko dugu ikasteko, egiteko, eraikitzeko... Eta aldizkari xume hau bide honetan bere ondar alea eskaintzera dator, internazionalismoak izan beharreko lekua aldarrikatzera, munduko txoko guztietako oihuak jaso eta abesti egitera dator, dantza egiten jarrai dezagun, bizirik gaudela jakin dezaten: GORA HERRIA!
GORA! ASKAPENAREN ALDIZKARIA
3
K olaborazioa
ALFONSO SASTRE>
Genozidio handi baten memoria txiki bat Sastre eta bere Itzalaren arteko beste elkarrizketa bat
Autorea pentsakor dagoela dirudi, arkatza eskuan eta lanpararen argipean. Bere Itzalak jakinminez begiratzen dio eta azkenean zerbait esatea erabakitzen du. Itzala.- Oso pentsakor zaude, nagusi. Sastre.- Bai, Abya Yala-ko genozidio handian pentsatzen ari nintzen. Itzala.- Eta hori non dago ba? Sastre.- Begira: XVI. mendean lurralde horiek hala izena zuten oraindik, Abya Yala. Ameriko Vespuzio izeneko esploratzaile italiar batek bertako kostak aztertu zituen, Kristobal Kolonek urte batzuk lehenago aurkitu zituen kostak hain zuzen ere, 1492an haiekin tupust egitean aurkitu zituenak alegia. Eta lurralde haiei Amerika izena jarri zitzaien, esploratzailearen omenez. Beraz “Amerika” deitu zitzaien lurralde haiei, nahiz eta, berezko izena lapurtu ostean, bidezkoagoa eta egokiagoa izan, nire ustez, Kolonbia izena hartzea, Kristobal Kolonen omenez. Geroago, Abya Yala hura gaur egungo Latinoamerika eta Karibea izatera iritsiko zen. Itzala.- Ez nuen sekula entzuna beste izen hori. Sastre.- Ezta nik ere. Askapenako lagunek esan didate eta haiek gonbidatu naute genozidio hura, Espainiako Historiako gertakari lazgarri haiek, krimen anker haiek (inondik inora ere Espainiako Historiako bakarrak) gogora ekartzera. Pentsakor, diozu. Bai, gogoratzen ari nintzen, gogoan dugun hartan pentsatzeko modu atsegina baita. Pentsatzea gogoratzea da eta gogoratzea pentsatzea da. Itzala.- Horri buruz badakit zer edo zer, bestetan ere aipatu izan duzulako.
Sastre.- Jatorrizko biztanle haiek aurre egin zieten espainiarrei eta portugaldarrei, baina egiatan ez ziren haiek izan independentzia lortu zutenak, kreolo leinargiek baizik. Eta komeni da orain hau burura ekartzea, geroz eta gehiago hartzen baitute parte gaur egungo borroketan, beste hainbat sektorerekin elkarlanean, haien ustez Ama Lurrarekiko maitasuna dena eta egungo eta etorkizuneko bizimodua mantentzeko borroka uztartu nahiean. Elkarlan honek “Gizadiaren defentsarako” froteak sortzen ditu, abangoardia ekologiko baten forman, eta gaur egun ondotxo ezagutzen ditugu Evo Morales, herriaren ideien bozeramaile eta errepublika bolivartar bateko presidentea denaren eta beste hainbaten aurpegiak. XIX. mendean jada agertu ziren halako dignatario garrantzitsu batzuk, Benito Juarez esaterako, baina orain, jarduera publikora igoera herriaren terminoetan ematen da eta eremu fisiko eta espiritualak berreskuratzeko helburuarekin. Behinola baztertuak edo besterik gabe, existituko ez balira bezela, alde batera utziak, gutxietsiak eta, azken finean, bigarren edo hirugarren mailako gizakitzat hartuak izan ziren biztanleen ondorengoek berrokupatu dituzte gaur egun eremu horiek. Itzala.- Berez, orain independentzia prozesuko pertsonaia ospetsuenak izatearen ohorea dutenak, kreole argi batzuk besterik ez ziren, eta honen harira Simon Bolivarrek Angosturako Hitzaldi famatuan (1819) esandako hitz hauek gogoratu ditzakegu: “Gu ez gara ez europarrak ez india-
rrak (…) aborigenen eta espainiarren arteko espezie bat baizik (…) gure kasua da bitxiena eta korapilatsuena”. Baina itzul gaitezen gaurko gaira –genozidio hartara– gertakariak kontrastatzeko asmo hutsarekin, autore bakarraren, Historian aski ezaguna den Bartolome de las Casas frailearen, pasarte bakar bateko lagin batzuen bidez. Pasarte honen izena “Brevissima relación de la Destruyción de las Indias” da. Dirudienez, indiarrek (hala egiten die erreferentzia testuan) erresistentzia keinu ahulak egin ondoren, haien armekin aldera ezina zen armamentuarekin hornituta, “kristauak zaldi gainean, ezpata eta lantzekin, haiengan arraroak diren sarraski eta ankerkeriak egiten hasi ziren. Herrietan sartzen ziren –jarraitzen du–, ez zegoen ez haurrik, ez zaharrik, ez haurdun zegoen emakumerik ezta ama izan berri zenik ere, txiki-txiki egina uzten ez zutenik (…). Apostuak egiten zituzten ea zeinek ireki zezakeen gizon bat erditik labankada batez, edo zeinek kentzen zion burua edo barrenak hustu sastada batez. Umeak amen bularretatik hartzen zituzten, hanketatik heldu, eta haien buruak harkaitzen kontra jotzen zituzten. Beste batzuek ibaietako haitzen kontra jotzen zituzten bizkarrez, eta uretara erortzen zirenean, burlaka eta algaraka, esaten zuten: oraindik mugitzen zara ba!; beste ume batzuk bizkarrez lotzen zituzten amekin eta parean topatzen zituzten guztiekin (…) eta hamairu pertsonako multzotan, Gure Erredentorearen eta hamabi apostoluen omenez, egurra jarri, sua piztu eta bizirik erretzen zituzten. Beste batzuei lasto lehorrez biltzen zieten gorputz
osoa, su eman eta hórrela erretzen zituzten. (…) Normalean horrela erahiltzen zituzten kazikeak: parrila moduko batzuk egiten zituzten (…), kazikeak bertan lotu eta su txikia jartzen zieten azpian, gutxika gutxika, etsipen oihu eta garrasien bidez, haien arimak ateratzeko”. Uzten badidazue, fraile handiaren obran zehar topa ditzakegun istorio asko bezain ikaragarria den pasarte honekin jarraituko dut, bere oroitzapen pertsonal batekin: “Behin ikusi nuen –dio jarraian– lau edo bost buruzagi parrilan erretzen ari zirenean (oraindik ere beste bi edo hiru parrila paretan beste batzuk ere erretzen ari zirela pentsatzen dut), garrasi gehiegi egiten zutenez eta kapitaina erruki zenez edo ezin lo hartu zebilenez, kazikeak itotzeko agindua eman zuela. Baina erretzen zituen alguazila borrero odolzalea zen (eta badakit nola izena duen eta Sevillan bere gurasoak ezagutu nituen) eta ez zituen ito nahi izan. Horren ordez bere eskuekin makilak sartu zizkien ahoetan, ez zezaten oihurik egin eta sua kitzikatzen aritu zen, poliki-poliki erre ziren arte, berak nahi bezala. Nik hori eta beste hamaika gauza ikusi ditut. Eta gizon bihotz -gogor, gupidagabe, basati, zital eta gizadiaren etsai haiengandik ihes egitea lortzen zuen jendea mendietan ezkutatzen zenez, erbi-txakur ankerrak hezi zituzten, indiar bat ikusten zuten bezain laster, harrapatu eta txiki-txiki egin zitzaten edo, hare hobeto, txerriak bezela jan zitzaten. Txakur hauek izugarrizko sarraskiak egin zituzten. Eta batzutan, oso gutxitan, indiarrek kristauren bat hiltzen zutenean arrazoi osoarekin eta justizia santuarekin, lege bat egin zuten haien
artean: indiarrek hiltzen zuten kristau bakoitzeko, ehun indiar akatu behar zituztela”. (Ikusi “Obra Indigenista” Bartolomé de las Casas, Alianza Editorial 1985, José Alcina Franch-ek argitaratua. 475 orrialde). Ez dago esan beharrik espainiako pentsamendu atzerakoiak beti gaitzetsi duela obra hau. Nire ustez gai hau argituta geratzen da Mario Benedetti-ren zita soil batekin: “ezin dugu ahaztu lehen kolonizazio etapa luze horrek kolonaurreko kulturen suntsipenean izan zuen eragina, Bartolome de las Casas fraileak eta beste hainbat bidaiari espainiarrek, ereduzko zintzotasunarekin, aditzera eman ziguten bezala, ondoren legenda beltz bat sortu nahi izatea leporatu dieten arren”. Amaitzeko irakurleari planteatu nahi nioke gaur egun errealitate hauek trasmititzearen arrazoia eta helburua. Askapenak bezalaxe, uste dut Gizadiaren aurkako krimenak ez direla preskribatzen, eta gainera, krimen zehatz hau –1492ko urriaren 12an ustekabean hasi zena– oraindik ez dagoela, ikuspuntu zientifiko batetik, behar bezala aitortua eta memoria historikoan txertatua. Zentzu horretan mugiaraztera bideratu nahiko nituzke orrialde xume hauek.
HONDARRIBIN, 2013KO AZAROAREN 9AN
ASKAPENAREN ALDIZKARIA GORA!
4
E lkarrizketa Elkartasun sareak anitzak eta zabalak dira. Horien artean ordea, Euskal Herriaren Lagunak (EHL) aurkitzen dira, keinu hutsak baino, hango eta hemengo antolakunde eta kezken arteko zubi lana burutzen duten taldeak. Bakoitza bere herrian antolatuta eta distantziaren mugak gaindituz, Euskal Herriaren askapenarekiko elkartasuna gauzatzen dute egunerokotasunean. Iñurri lana kontsidera genezake, maiz oso zaila ikusi eta neurtzea, baina aldi berean ezinbestekoa. Gaurko egunez Argentinako Euskal Herriaren Lagunak taldeko kide den Carlos Aznarezen bitartez elkartasun jardun hori ekarri nahi izan dugu lerrootara, eta lehen eskutik jakin azken hilabeetan Baltasar Garzon epaile espainiarrari egindako hainbat eskratxeen zergati eta nondik norakoak. Noiztik eta zergatik jorratzen da Argentinan Euskal Herriarekiko elkartasuna?
Carlos Aznárez EHL Argentinako kidea
Argentinan betidanik egon izan da Euskal Herriaren borrokarekiko hurbiltasuna, baina data zehatzak ipintzea ez da erraza. Esan dezakegu 60-70 hamarkadan egitura gabe baina indar handiko elkartasun erakustaldiak egin zirela hemen, Burgosko epaiketen garaian hain zuzen ere. Orduan, presoentzako amnistia bilakatu zen aldarrikapen nagusi. Gaurko egunetara hurbilduz, 90. hamarkadan, Euskal Herriaren independentziaren aldeko mugimendu garrantzitsua piztu zen, eta elkartasun-eragile batzuek babes talde bat indartzeko beharra ikusi zuten. Juxtu garai berean manifestazio bat egin zen, presoen ban-
derolak eta ikurrinak hartuta Obeliskotik PP-ren egoitzaraino. Bertan, euskaldunekiko bere jokaera faxista salatzen zuten margoketak egin ziren. Baina zalantzarik gabe, elkartasunaren goraldia Iosu Lariz Iriondo Uruguayen bahitu, Argentinara eraman eta “legez”
“Argentinan betidanik egon izan da Euskal Herriaren borrokartekiko hurbiltasuna” atxilotu zutenean gertatu zen. Orduan, defentsako abokatuekin batera, batzorde bat eratu zen. Batzorde honek hainbat ekitaldi antolatu zituen elkartasuna ardatz hartuta: hitzaldiak, espainiar enbaxadara egindako martxak... Horietan, gainera, milaka lagun batu ziren, pankartak eta ikurrinak hartuta. Jakina, orduan, ezkerreko erakun-
GORA! ASKAPENAREN ALDIZKARIA
de politiko eta sozial guztien edo ia guztien babesa zegoen. Estradizioa erabakitzeko epaiketa prestatzen ari zirela (Baltasar Garzon epaile ohiak eskatuta) Iosuren estradizioa galaraztea eskatzen zuten diputatu eta erakunde publikoetako aurpegi ezagun ugariren atxikimendua lortu zen. Eta aldi berean, lagun ugarik Iosu bisitatzen zuten atxiloaldian eta Argentinako herriaren elkartasuna eta arnasa helarazten zizkioten. Epaiketa eguna heldu zen eta han, epaitegiaren atarian, egunez egun herri mugimenduko kideak batzen ginen. Iosuren berehalako askatasuna eskatzen zuten hamaika kartel ipini genituen. Epaiketa barruan, abokatuek, Eduardo Soares laguna buru zutela, benetan gogor jardun zuten espainiar akusazioaren argudioak desegiteko eta emaitza erabat arrakastatsua izan zen: Iosu askatu egin zuten eta Garzon zapaltzaileari muturrean eman zioten. Gerora, mugimendu eta ekimen hauen berotasunetik Argentinako Euskal Herriaren Lagunak (EHL)
“Euskaldunen borrokaren zergatiak azaltzeko zein Espainiar eta Frantziar agintariek elkarrizketa politikorako duten itxikeria erakusteko”
5
Zer motatako ekimen eta dinamikak abiatu dituzue Argentinako Euskal Herriaren Lagunak bezala? Ezinbestekoa da aipatzea Argentinako EHL-k bi adar dituela. Bata Buenos Aires-eko erakunde politiko eta sozialek osatzen dute; bestea Mar de Plata-ko erakundeek. Batetik zein bestetik, euskal presoen amnistiaren eta Euskal Herriaren independentziaren aldeko lana egiten dugu. EHL-ekin ekimen eta martxa asko abiarazi ditugu. Entzutetsuenak izan direnak nabarmenduko nituzke: batetik, Espainiako erregea Argentinara etortzea gaitzetsi genuenekoa, eta bestetik, Arnaldo Otegi atxilotu zutenean, Felipe Gonzalez eta bere sasisozialisten egoitza batean eskratxea egin genuenekoa. Hainbat bider martxak antolatu izan ditugu Espainako Kontsulatura edo Buenos Airesen dagoen “Casa de Madrid”-era. Eta gainera, Euskal Asteak ospatu direnetan presoen argazki eta pankartekin parte hartu izan dugu. Azken hauetan EAJ-k gurekiko daukan aurkako jarrerarekin topo egin izan dugu, baina ezin izan digute eragotzi presoak nolabait presente egotea. Mobilizazioez gain, EHL-eko kideok hitzaldi eta mahai-inguru ugari antolatu ditugu euskaldunen borrokaren zergatiak azaltzeko zein Espainiar eta Frantziar agintariek elkarrizketa politikorako duten itxikeria erakusteko. Jarduera hauei esker beti lortzen dugu gizon-emakume dezente guregana inguratzea eta Euskal Herriko egoera sakon ezagutzen ez dutenei informazioa helaraztea.
Era berean, EHL-ok beti parte hartu izango dugu otsailean egiten diren Euskal Herriareki-
“Zuenean zapalkuntzaren oldarraldi guztietako partaide izan da da, baina gurean giza eskubideen defendatzailetzat jotzen dute askok” ko nazioarteko elkartasun asteetan. Gainera, Euskal Herritik berriak ekartzera datozen burkideei ere harrera egiten diegu. Edonola ere aipamen berezia merezi du Askapenari lotutako Brigada Internazionalistei eskaintzen zaien harrerak. Izan ere, horiekin urtero bizipenak eta ikuspegiak elkarbanatzen ditugu Argentinako elkartasun antolakundeetako kideok. Azkenik, EHL-en gerizpean, Euskal Taberna Internazionalista ireki genuen Buenos Airesen, Herriko Taberna bat alegia. Bertan ekimen ugari biltzen ditugu, bai euskal borrokaren alde, baina baita askatasunera bidean borrokan diharduten gainerako herrien alde ere. Azken boladan, Baltasar Garzon epaileari bi eskratxe arrakastatsu egin dizkiozue Buenos Airesen eta beste bat Mar de Platan. Azalduiguzue nola
sortu zen ekimen hau eta zer nolako eragina lortu duen zuen herrian.
Gaurtik aurrera zeintzuk izango dira zuen lan ildo nagusiak?
Garzonen auzia beti eduki dugu zintzilik. Beti iruditu zaigula morroi horri mozorroa kendu behar geniola. Izan ere, zuenean zapalkuntzaren oldarraldi guztietako partaide izan da. Baina gurean “giza eskubideen defendatzailetzat” jotzen dute askok, argentinar ofizialismoaren eta bere egitura txotxongiloen laguntzaz, jakina. Hala eta guztiz ere, eskratxeen bidez, bere ibilbide zapaltzaile eta gezurtia salatu dugun, eta “gutxienez” jende askok epaile ohi hau nor den benetan zalantzan jartzea lortu dugu. Eta beno, ematen du Garzon bera urduri jartzen hasia dela. Lehen aldiz gure salaketei erantzuna emateko gogor saiatu behar izan du.
“Garzoni mozorroa kentzeko lanean eta, preso guztiendako amnistia aldarrikatzen jarraituko dugu”
Dagoeneko hiru eskratxe egin dizkiogu militar genozidak zigortzeko Argentinan jaiotako leloa erabiliz, “como a los nazis te va a pasar, adonde vayas te iremos a buscar” (“naziei bezalaxe gertatuko zaik, edonora hoala bila joango gatzaizkik”). Horietako batean saguak bezala atzeko atetik hanka egin behar izan zuen eta, beste batean, Mar de Platan, paperak galdu eta zoroaren pare orroka hasi zen. Dena dela, jendaurrean adierazi diogun bezala, ez dugu bakean utziko, bere ibilbide errepresibo osoa argitara atera arte. Gaur-gaurkoz, gure ekimenak goiburu argia dauka: “Garzon Argentinatik kanpora”. Ez dugu nahi herrialde honetan, hemen milaka lagunek Iraultzaren alde bizitza eman zutelako eta Garzonek euren borroka gezurrez zikintzen duelako, bere mesedetan manipulatuz eta erabiliz.
Pentsatu dugu Garzoni mozorroa kentzeko lanean eta preso guztiendako amnistia eskatzen jarraitzea. Bi aldarriak Euskal Herriarentzako independentzia eta sozialismoarekiko atxikimenduari lotuta garatuko ditugu. Bukatzeko, Euskal Herriko gure irakurleei azken hausnarketaren bat bidali nahi diezue? Besarkada bero bat bidali nahi diegu Euskal Herrian borrokan etsi ez duten guztiei, Askapenaren baitan elkartasunezko internazinalismoa eraikitzen dihardutenei eta kapitalismoaren aurka kalean mugitzen diren langile guztiei. Baina batez ere, espetxeetan tinko eutsi eta batasunez eta antolakuntzaz frantziar zein espainiar inperialismoari aurre egiten diotenei presoei. Hau guztia diogun era berean, joan-etorriko elkartasuna kontuan hartzeko eta handik ere Argentinan gertatzen diren borrokak babesteko eskatzen dugu; hemen ere baditugu eta, zoritxarrez, preso politikoak.
ASKAPENAREN ALDIZKARIA GORA!
6
M emoriaren txokoa Võ Nguyên Giáp 1911-2013 Data esanguratsu edo urteurrenen atzean herri baten historiaren pasarte bat ezkutatzen da. Maiz ordea gertaera haiek ezjakintasunean galtzen dira, ahazturaren bidean. Horregatik, garrantzizkoa da gure memoriaren txokoak nahaspilatu, gertaeren nondik norakoak gogora ekarri eta borroka horiek ezagutuz ikastea. Lehen ale honetan Vietnam aldera jo nahi dugu eta aurten hil den Võ Nguyên Giáp Vietnamgo generalari omenaldia egin. Vietnameko prozesuak garrantzi historiko handia du Euskal Herriko askapen borrokan erreferentzia handi bat izan delako Argelia eta Kubarekin batera. Baina baita borroka internazionalistan ere, babes eta konpromiso handia sortu zuen prozesua izan delako. 102 urte zituela hil zen Giáp generala pasa den urriaren 4ean. Bizi osoa bere herriaren askatasuna eskuratzeko borrokari eskaini zion eta horrela, bizi eredu adoretsu baten erreferentzia utzi belaunaldi berriei. Nekazari xume baten semea zen eta 14 urte besterik ez zituela, askapen nahiak bultzatuta, ikasle mugimenduan eta ezkutuko zenbait erakundeetan militatzen hasi zen. Nahiz eta akademia militarrean inoiz ez ikasi, Giap gazte aktibista izatetik general komunista izatera pasatu zen, bere herria zapaltzen zuen inperialismoaren aurka borrokatzeko bide
bakarra horixe zela ohartu baitzen. 1930eko hamarkadan komunista bilakatu zen eta 1939an Alderdi Komunista debekatu zutenean Txinara joan zen. Bertan Ho Chi Minh ezagutu zuen eta bi urte beranduago, 1941ean, Vietnamgo mendietara joan zen gerrillarien lehen taldeak sortzera. Ia bitartekorik gabeko gerrilla bat osatu zuen eta bere gudariekin batera gorputz eta arima aritu zen borrokan. Hasiera batean hiru gudarientzako errifle bakarra zuten baina, arrazoia eta herriaren indarra medio, Estatu Batuen eta Frantziaren potentzia kapitalisten inperialismoa garaitzea lortu zuten. XX. mendeko jenio militarra izan zen eta bere trebezia militarra zalantzan jartzen zutenean eskola hoberena herri borroka armatua zela erantzuten zuen. Hain zuzen herri borrokaren indarra azpimarratzen zuten liburu eta artikulu ugari idatzi zituen. Garai haietako armen edo gizakiaren indarraren balioaren inguruko eztabaidan, Giápek ez zuen zalantzarik. Beti defendatu eta mantendu zuen gizakia faktore erabakitzailea zela eta zorrotz kritikatu armen erabakigarritasunaren teoria burgesa. Hala idatzi zuen behin: “ bere deuseztapenaren arriskuaz libratzeko saiakeran, inperialismoak, bere indar guztiekin, armen ahalguztiduntasunaren beldurra zabaltzen du, baina
gerran gizakia da faktore erabakitzailea, herri indarra da eta izango da historiaren idazle”. Hitz husak izan litezke, baina gudu zelaian munduko armada indartsuenak suntsituz frogatu zuen hala zala. Letra larriekin idatzi zuen iraultzaren historia Giáp generalak. Indotxina eta Vietnamgo gerrekin inperialismoa menderatzeko bidea erakutsi zigun. Azken urteetan indarrez ahul bazen ere, buruan ideiak oso argi izaten jarraitzen zuen. Vietnamgo gerrari buruz memoria egiterakoan zintzo hitz egiten zuen, “ez da gerrak honek bezainbat galera eragin dituen nazio askapenerako borrokarik egon, ez hain gogorra izan denik”. Baina “maiatzaren 30eko garaipenarekin (Saigonen aurkako erasoaren eguna) esklabuak gizaki askatasuna eskuratu zuten”. Vietnamgo askapen borroka zinez, “historia harrigarria izan zen”. Duela gutxi agurtu genuen Vietnamgo generala, baina ez dugu ahazten, gure oroimenean gordeko dugu. Eta berarekin batera iraultzaile eta internazionalista ororen zina. Chek behin esan zuen bezala: bi, hiru... Vietnam pila sortuko ditugu kapitalismoa eta inperialismoa suntsitu arte. AGUR ETA OHORE GIÁP!!! JO TA KE INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOA LORTU ARTE!!!!
GORA! ASKAPENAREN ALDIZKARIA
7
G utuna
Kaixo irakurle Garai nekezak dira hauek. Murrizketak/mobilizazioak. Erreformak/grebak. Kaleratzeak/okupazioak. Errepresioa/borrokak. Europan borroka aro berri bat zabaltzen ari da. Herri langileak suspertzen hasi dira. Herri langileak konzientzia hartu eta antolatzen ari dira, Kapitala eta Estatuen erasoaldi berri hau geldiarazteko. Kapitalismo eta inperialismoaren sorburu den Europan, -ahaztu gabe, bestalde, sozialismo eta komunismoarena ere badela- euskal ezkertiar, independentista eta internazionalistok geure herriaren askapen sozial eta nazionalaren alde borrokan ari garen Europa honetan, bataila funtsezko bat jokatzen ari da”. Antagonikoak direla gero eta argiago antzematen den bi ereduren arteko lehia: Kapitala eta Estatuen Europa edo herri eta langileona. Europar klase menderatzaileak -bankuak eta trasnazional enpresa handiak- 70ko hamarkan krisiaren ondotik hasi zuen ofentsiba neoliberala azken bururaino eraman nahi du, eta horrela behin betiko deuseztu joan den mendean langileok borrokaren bidez lortutako eskubideak. 80ko hamarkadan industria-birmoldaketa basati bati ekin zion, deslokalizazioa, pribatizazioa, lan-malgutasuna eta finantza des-regularizazioarekin batera. Neurri neoliberal horiek esplotazioa areagotu zuten, soldatak bere horretan izoztu, kontsumismoa bultzatu eta familien gehiegizko zorpetzea eragin. Langile-klasea menderatu eta eskuak lotzea zuten helburu, apatian, etsipenean eta bereizkerian murgiltzea. Herri sektoreei alternatibarik ez zegoela eta historiaren amaiera zela sinestarazi nahi izan ziguten. Eta Kapitala eta Estatuen erronka estrategiko horrek Europar Batasunean aurkitu zuen bere gauzapenerako behar zuen oinarri ekonomiko, politiko eta ideologikoa. Hori da gaur egun krisian dagoen europar proiektua. Proiektu bidegabea, herrien zapalkuntzan eta herritarren gehiengoaren txirotze eta esplotazioan oinarritzen dena. Proiektu jasanezina eta irrazionala, espekulazioa naiz kreditu merkeen iruzurretik gehiago elikatu ezin dena. Kapitalaren suntsipen gurpilak bira gehiegi eman ditu. Burbuila lehertu da. Sistema kapitalistak berezkoak dituen kontraesanak inoiz baino agerikoagoak dira. Krisi sistemiko honen aurrean, europar elite politiko-eko-
nomikoaren erantzuna lehengo errezeta berbera da, baina formularen dosia biderkatuz. Irabaziak neurririk gabe maximizatzea lortzeko ahalegin etengabean eta lehiakortasunaren karreran postu on bat bermatzeko, kanpora zein barrura begira bere izaera arpilatzailean estutzera jo du. Alde batetik erasoaldi frente berriak irekitzen ditu alor ekonomiko, militar eta paramilitarrean herri langilearen gaineko ustiapen basatian sakonduz, lehengai estrategikoak bere egiten ditu eta posizio geopolitiko klabeak eskuratu herrialde eta munduko hegemoniaren lehian. Eta bestetik hezkuntza, osasuna eta pentsioak pribatizatzeko prozesuetan jarraitzeko apustua egiten du. Ez du zalantzarik egiten gastu soziala eta lan-eskubideak murrizteko, enpresa handiei diru-laguntzak eta bankuei diru publikoa lotsagabe ematen dien bitartean. Ez du zalantzarik herri oso bati xantaia egiteko garaian, ordainezin bezain bidegabe den zorra bere gain botatzean, zalantzarik ez herri baten gobernariak nortzuk izan behar duten erabakitzeko ardura bankuen esku uzteko. Eta ez du zalantzarik, inoiz ez baitu izan, bere klase pribilegioak ezbaian jartzera ausartzen direnak are eta gehiago erreprimitzeko. Borrokan ari garenok hemen jarraitzen dugulako. Historia, hainbat eta hainbaten leloak lelo, ez zelako gelditu, ez delako gelditu, ezta geldituko ere. Historia herri langileok idazten dutelako, Estatuen eta Kapitalaren kontrako borrokan ari garenok. Hori da Europa zeharkatzen ari den errealitatea, herriona, borrokan ari garen langileona. Dagozkigun eskubideei eta duintasunari muzin egiteko prest ez gauden herri langileona. Autodeterminazio eskubidea eta burujatza politiko naiz ekonomikoa ozen aldarrikatzen dugun herriona. Kapitalaren salerosketan txanpon edo merkantzia bihurtzeko prest ez gaudenona. Hezkuntza publiko eta kalitatezko baten defentsan kaleak hartzen ditugun ikasleona. Inondik inora krisiaren ondorioak edo sistemak markatutako rolak gure gain hartzeko prest ez gauden emakume, gazte, etorkin eta pentsionistona. Lur eta fabrikak okupatzen ditugun nekazari eta langileona, argi dugulako, Victor Jarak abestu bezala, “si las manos son nuestras, es nuestro lo que nos den”. Greba-piketeetan patronalaren erasoaldia geldiarazten dugunona. Gazte langabetuona, herri sektore nazkatuona eta Kapitala eta Estatuen Europaren iruzur demokratikoa salatuz, auzo eta herriko plazetan antolatzen ari garenona. Zalantzarik gabe. Europa honetan, kapitalismoa eta inperialismoaren erdigune historiko honetan, borroka aro berri
bat zabaltzen ari da. Hortxe dago geure borroka, independentzia eta sozialismoaren alde. Eta ez gaude bakarrik, ondoan dauzkagu suspertzen hasiak diren europar herri langileak. Mobilizatzen, Estatu eta Kapitalaren diktaduri aurre egiten diete. Denon etsaien aurrean, bestelako proiektu bat jaiotzen ari da: herriona, langileona. Errealitate honen aurrean, 25. urteurrenaren testuinguruan gure jardun internazionalistan sakontzeko konpromisoa hartu genuen, borrokan ari diren herriekiko joan-etorriko elkartasun politikoan; “25 urte eta aurrera goaz!”. Kurtso politiko honetarako, lehentasuna Europan jartzeko apustua egiten duen konpromezu orokor bat hartu dugu. Horretarako, alde batetik, Europa jarri dugu Brigada berrien helburu bezala, eta bestetik, gure urteko kanpainaren erdigunean ezarri dugu, “Europa astinduz!”. Kanpaina honen bitartez Europako Estatu, instituzio eta Kapitalak jokatzen duen paper inperialistarekin batera, beraien interesen mesedetan herri sektore mobilizatuaren aurka burutzen duten errepresioa salatu nahi dugu. Baina bereziki elkartasuna adierazi marko honen agorpena erakutsi eta borrokan ari diren herri eta herritar sektoreei Horregatik, garrantzia berezia eman nahi diegu Europan beraien askapen sozial eta nazionalaren alde borrokan ari diren herriei, baita formherri boterearen eraikuntzan egon badauden eta garatzen ari diren espazioei ere.
Ez dago beste biderik. Etsai boteretsu eta komun baten aurrean herrien arteko elkartasun harremanak indartu behar ditugu. Historiak aurrera darrai, borrokak ere bai! Hamaika herri borroka bakarra! Euskal Herrian, 2013ko azaroaren 22an
HERRIA
GORA!
KONTAKTUA: info@askapena.org www.askapena.org /askapenaren.lagunak @askapena