atzerria
NAZIOARTEKO ELKARTASUNA Espainol agintariek ezarri duten absurdua agerian uzten duten ekintzaileak b POLITIKA / joseangel.oria@gaur8.info Euskal Herriarekiko Nazioarteko Elkartasun Astearen bosgarren ekitaldia oso momentu berezian hastera doa, ilusioa eragiten duen une horietako batean. Atzerriko lagunek Euskal Herriko puntu gehienetan debekatuta dauden preso politikoen argazkiak atera dituzte kalera, espainol agintariek herri honi ezarritakoa absurdua dela agerian uzteko.
A
dimen-legeen kontrako ekintza edo esana omen da absurdua; zentzugabekeria, alegia. Eta horixe agerian jarri nahi izan dute Euskal Herriak munduan dituen lagunek, Euskal Herriarekiko Nazioarteko Elkartasun Astearen bosgarren ekitaldia hastera doala-eta: espainol Estatuko agintariek euskaldunon askatasun nahiak isilarazteko abian jarritako neurriak erabat absurduak direla, ez hanka ez buru ez dutenak, nahiz eta agintean daudenek zentzugabekeriari eutsi. Euskal Herriko giro politikoa erabat aldatzen ari da azken bolada honetan eta aldaketa hori sumatzen da atzerriko lagunekin hitz egitean ere. Batzuek urte asko daramatzate Euskal Herriko egoeraren berri emateko ekimenak antolatzen, eta besteak hasi berriak dira, baina guztiak bat datoz une honen berezitasuna nabarmentzeko garaian. Askapenak eta Euskal Herriaren Lagunak nazioarteko elkartasun dinamikak jakinarazi dutenez, «otsailaren 20a bitartean Europako eta Latinoamerikako
hogei herrialdetan eta ehun bat ekitalditan egingo dira elkartasunezko ekimen politiko, sozial eta kulturalak ‘Eskubide Zibil eta Politikoak Euskal Herriarentzat. Autodeterminazioa orain!’ lelopean». Astea bera berotze aldera, «Euskal Herriaren Lagunek egin duten ‘Euskal Presoen argazkiak kalera’ ekimena goraipatu nahi dugu –erantsi dute–. Presoekiko elkartasunaren kriminalizazioak alde batetik, eta euskal presoek pairatzen dituzten eskubide urraketek bestetik, eraman dituzte euskal preso politikoen argazkiak 30 lekutan kalera ateratzera. Hego Euskal Herriko kaleetan jazarria den hori munduko hainbat leku ezagun eta publikoetan denen begi bistan eginez». Madrilen ikuspegia «Hemen inolako arazorik gabe egiten duguna, Euskal Herrian legez kontrakoa dela esaten genien galdezka etortzen zirenei», adierazi dio GAUR8ri Diarmiud Dublingo ekintzaileak. Esplikazioa ulertzeko arazoak izaten zituzten, Irlandan ez baita inoiz arazorik izan kartzelan dauzkatenen argazkiak erakusteko. «Garai batean
Irlandan bertan orain baino askoz ere preso politiko gehiago zegoen, baina gaur egun oraindik badaude 50 preso inguru, talde errepublikanoekin lotura dutenak». Pentsa daiteke Irlanda bezalako herrialde batean Euskal Herriari buruzko informaziorik izango dutela, bi herrien arteko harreman historikoak kontuan hartuta, baina kasu askotan duten informazioa ustel samarra da, «Madrilek ezarri duen ikuspegitik datorrena baita», Dublingo ekintzailearen arabera. «Lan asko dago egiteko, eta horregatik eskatu nahi diegu Euskal Herriko erakunde zein giza mugimenduei ordezkari gehiago bidaltzeko atzerrira, bertako egoeraren berri emateko», eskatu du azkenean.
Oso bestelako giroa dute Suedian, Veronicak esan duenez. «Jakin-mina sumatzen da, baina oso informazio gutxi dute», adierazi dio GAUR8ri. Veronica bera hasi berria da Euskal Herriaren aldeko lanean eta egunotan ahal duen guztietan TVE telebista kateko eztabaidak ikusten saiatzen da: «Lehengoan nazioarteko katean ikusi ahal izan nuen eztabaida bat eta oso garbi ikusten zen arazoa konpondu nahi ez duten horiek beraien jarrerari eusteko argudiorik gabe geratzen ari direla». «Argia, beti piztuta» Italian lan asko egina dute Euskal Herriaren Lagunek, baina Paoloren iritziz, Europako beste herrialdeetan baino gutxiago aipatzen da Euskal Herriko egoera