Kolonbiako preso politikoen txostena

Page 1

KOLONBIAKO PRESO POLITIKOAK MUNDUKO PRESO POLITIKOAK KALERA!

Preso politikoen nazioarteko eguna 2011ko apirila


Kolonbian bizi den egoera konplexua da oso eta, zoritxarrez, itsasoaren bestaldeko herrietan, berau izango da gaur egun zanpaketarik larrien eta gogorrenak jasaten dituena; hainbestetan, bertako nahiz kanpoko agintari boteretsuenak demokraziaren zapi zuriz estaltzen ahalegintzen diren arren. Oihal zuriak, baina, ez du azpian geratzen dena beti estaltzea lortzen eta noizbehinka agerian geratzen dira basakeria eta giza eskubideen urraketa amaigabeak. « Latinoamerikako Israel » izena nonbaitetik datorkio, noski, eta ez da Mossad-ak bertan burutzen dituen entrenamendu eta laguntza militarragatik bakarrik, bi gobernuen antzekotasunagatik baizik. 1810eko uztailaren 20tik hona bi mende luze pasa diren arren Estatu berri hau sortu zenetik, zapalkuntzarik nahiz borrokarik gabeko hamarkadarik ez dute ezagutu kolonbiarrek. Besteak beste: aberatsen eta pobreen arteko lehia baita bertakoa; lur jabe handien eta lurrik gabeko nekazarien artekoa; sortu zenetik gaur egunera arte iraun duen guda sozial, politiko eta militarra, hain zuzen. Benetako egoeraz jabetzeko azken urteetako zenbait gertakari eta datu aztertzea besterik ez dugu. Mundu mailan barne errefuxiatu gehien duen herrialdea da Kolonbia, Sudanen ostean. Lau milioi lagunek alde egin behar izan dute beren etxeetatik azken bost hamarkadetan. Gehienak, nekazaritza guneetatik hiriguneetara joan dira paramilitarren jazarpenak eraginda, hau da, latifundio eta multinazionalen interesak babestearren herritarren aurka burututako ekintzen ondorioz. Paradisu bikaina da Kolonbia atzerriko interes ekonomikoentzat. Espainiar transnazionalak, esaterako, 160tik gora dira. Izan ere, langileen eskubideak ez dira existitzen herri honetan: mundu mailan erailtzen diren 3 sindikalistetatik bi bertakoak dira. Edari freskagarri bat baino ez dirudien Coca-Cola enpresak hamarnaka langile erail, dozenaka desagertu, eta sindikatuetan egoteagatik kaleratuak milaka batzuk baditu. Lur emankor eta natur baliabide ugariko eremuak, berriz, nekazari eta jatorrizko herritarrik gabe geratzen ari dira, ezin utziko ditu Kapitalak bere horretan hain gutizia desiragarriak. Barne errefuxiatuez gain, ondoko herrietan nahiz Europan babesa topatu behar izan duten kolonbiarrak jadanik 6 milioi inguru dira. Izan ere, Kolonbiako biztanleriaren erdia pobreziaren mugan bizi da, dolar bat baino gutxiagorekin eguna pasa beharrean eta 6 milioi inguru miseria gorrian. Desagertuak, aldiz, 50.000tik gora dira, hobi komunetan ezkutatuak zigorgabetasun osoz. 4.000 hobitatik gutxi batzuk baino ez dituzte aztertu, eta sendiei ADN gisako probak egitea ukatzen zaie askotan, proba garestiak antza. Positibo faltsuen estrategiaren bitartez erailak jadanik 5.000 inguru dira. Gehienak nekazari edo nolabaiteko elkarte zibiletan antolatutako kideak, eta Armadak erailak, prentsaren aurrean gerrillari moduan agertuz. Kartzeletako egoera ere ez da hobea, 7.500 preso politiko dituzte bertan, eta Euskal Herrian hainbestetan gertatu ohi den bezala, han ere fikziozko akusazio eta epaiketa faltsu, nahiz komisaldegietako tratu txarrak egunerokotasun bilakatu dira, tamalez. 2009ko urrian Europa mailako kanpaina bat abiarazi zen, Kolonbiako preso politikoen askatasuna eskatzearren. Izan ere, Plan Kolonbiaren baitan, oposizio politiko eta sozial guztia deuseztatu nahi izan dute bakearen izenean, transnazional eta sektore ekonomikoek bertako baliabide naturalak edo lan esku merkeaz aprobetxa daitezen. Honen ondorioz sarekada masiboak, kartzelaratzeak eta eskubide urraketa etengabeak areagotu dira azken urteetan.

Preso politikoen nazioarteko eguna 2011ko apirila


Preso politikoak Kolonbian Kolonbian 7500 preso politiko egon arren Gobernuak ez ditu onartzen preso politiko direnik ere, ez zaie dagozkien estatusik onartzen , gatazka politikorik dagoenik ere aitortzen ez duen bezala, ia bost hamarkadako gatazka politiko sozial eta armatua egon arren. Izan ere, 2001eko New Yorkeko atentatuen ondoren, terroristak bezala atxilotu eta espetxeratzen dituzte. Beraz, ordura arte bezala matxinadagatik epaitzeaz gain, lege antiterrorista aplikatzen diete, kartzela aldiak luzatu eta babes gabeko egoera areagotuz. Honetaz gain, atxiloaldietan konfiantzazko abokaturik izateko aukerarik ez dute, tortura eta mehatxuak baliatuz lortzen dituzte behar dituzten baieztapen edo frogak. Lehenago aipaturiko datuan, 500 inguru dira gerrillariak, gainerakoak sindikalista, nekazari, ikasle edo giza eskubideen alde lan egiteagatik daude espetxean, 7000 inguru. Oro har esan daiteke Kolonbiako kartzeletako egoera oso kaxkarra dela: azpiegitura eskasak, higiene faltak, pilaketak.., nazioarteko hainbat erakunde eta eragilek salatu izan dutenez. Hala ere, preso politikoen egoera are kaxkarragoa da aplikatzen zaizkien arau bereziengatik, bakartze egoerak, segurtasun handiko presondegiak...

Presoen eskubide urraketa etengabeak •

Presoek ez dute bisitarik

-Dispertsioak bere jaioterritik ahalik eta urrunen uzten du presoa eta kasu gehienetan, senitartekoek ez dute baliabide aski, bisitak egin ahal izateko urruneko nekazal eremu edo auzo txiroetan dutelako jatorria. -Paramilitarrek edo segurtasun indarrek presoen familiarren aurka egiten dute, hainbat atentatu jasan behar izan dituzte bisitara bidean edo bisitan bertan. -Bisita bakoitza lortzeko egin beharreko tramite eta eskakizunak amaigabeak dira. Gainera, segurtasun handiko edo ertaineko presondegietan areagotu egiten da segurtasunaren aitzakian aplikatutako protokoloa. •

Presoen seme alabak preso behartuak

Erditzekotan diren preso amek, kartzelatik kanpoko erietxean izaten dute haurra, baina oso gutxira berriz kartzelara itzuli behar du, berak eta izandako haurtxoak. •

Osasun atentzio falta Preso politikoen nazioarteko eguna 2011ko apirila


-Nazioarteko eta Kolonbiako araudiaren arabera, preso guztiek dute osasun fisiko edo mentala bermatzeko eskubidea, eskubide dena ordea, sistematikoki ez da betetzen. Mediku zerbitzua jasotzea ia pentsa ezina da,betetik presondegietan dauden ageriko gabeziengatik eta medikuek preso politikoei zerbitzua ukatzen dietelako bestetik. -Medikuen zerbitzua jasotzera heltzen direnetan berriz, medikamentuen gastuak familiarrek ordaindu behar izaten dituzte. Eta tratamendu berezien kasuan berriz, hilzorian egon arte edo gaixotasunak gainditu arte ez ebakuntzarik edo tratamendu berezirik jasotzeko eskubiderik eta onartzen dutenetan ere, presoak berak ordaindu behar ditu tratamendu edo ebakuntzaren gastuak. -Kontuan hartu beharra dago gerrillarien kasuetan, gerra zauriekin • Elikadura -Elikagaiak kalitate txarrekoak eta egoera txarretan ematen zaizkie. Gainera kantitate oso eskasa eta kasu batzuetan deskonposizio egoeran. Beharrezko kasuetako dieta konkretuak ez dituzte eskuragarri, eta jatorduen banatze moduagatik preso bat 18 ordu egon liteke elikagairik jaso gabe. Honetaz gainera ez dira bakanak elikagaien bitartez presoak pozoitzen saiatu diren kasuak. •

Tenperatura bortitzak

-Combitako kartzelan esaterako, Bogotatik 3 ordutara iparralderantz, ia 3 mila m-tako altueran dago. Zeropeko tenperaturak noiz nahi izan arren, berogailu sistemarik gabe daude presondegian eta eguzki argirik ez dago patioan. -Beste zenbaitetan berriz,klima beroagoetan, 35 gradutara egon arren presondegia ez dute haizeztatze sistemarik. •

Presoen pilaketak

-2009an 55 mila presoentzat egokitutako presondegietan 71200 preso zeuden. Pilatze egoera asko txartu da 2006tik hona, urtez urte preso kopuruak gora egin arren, azpiegiturak bere horretan mantendu direlako. -Pilaketa egoerak hainbat arazo ekartzen ditu: gaixotasunen kutsatzeak, elkar bizitza zaildu, osasun atentzioa txartu... •

Informatzeko eskubide urraketa

-Ezin dituzte irratsaio edo informatiborik ikusi kasurik gehienetan eta zenbaitetan 2007tik hona gutunik jaso gabe daude, ukatu egin zaielako eskubide hau. •

Tratu txarrak kartzeletan

- Azken bi urteetan ehunka izan dira jipoi edo indarkeriak eragindako bortxaketak • Preso politikoen segurtasuna

-Preso politikoek paramilitarrekin elkar banatu behar dute

patioa, eta hauek, presondegiko

Preso politikoen nazioarteko eguna 2011ko apirila


segurtasun arduradunen babes osoa daukate. Etengabeak dira beraz, preso politikoenganako jazarpenak. -Paramilitarrek agintzen dute presondegietan eta lo egite hutsagatik edo bestelako eskubide oinarrizkoengatik zergak kobratzen dizkiete presoei, guzti hau beti ere, kartzeletako segurtasun indarren baimenarekin.

Informazio gehiago •

Sindikalisten kontrako jazarpena

http://www.movimientodevictimas.org/images/stories/prensa/sindicalismo%20y%20terrorismo%20de %20estado%20en%20colombia.pdf •

Tortura Kolonbian:

http://www.colectivodeabogados.org/IMG/pdf/Informe_al_CAT_de_CCCT_-resumen_FINAL.pdf •

Kazetarien aurkako jazarpena:

http://www.colectivodeabogados.org/Se-incrementan-las-agresiones-a-la •

Epaiketa gabeko erailketak:

http://www.colectivodeabogados.org/IMG/pdf/Special_Rapporteur_report_on_Colombia.pdf •

Kartzeletako egoera

http://gdip.uniandes.edu.co/archivos/SITUACION_CARCELARIA_EN_COL.pdf •

Europa mailako kanpaina

http://www.justiceforcolombia.org/

Bideo interesgarriak •

Macarena: Tumbas, mentiras y saqueos : http://www.askapena.org/askapenaTB/?p=2515

Soldadu baten onarpena :

http://www.askapena.org/askapenaTB/?p=2483

10 sindikalistetatik 9 Kolonbiarrak:

http://www.askapena.org/askapenaTB/?p=2321

Asturiasko delegazioaren dokumentala:

http://www.askapena.org/askapenaTB/?p=2236

Preso politikoen nazioarteko eguna 2011ko apirila


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.