1 minute read

Delivery ikastaroa

Next Article
Concurso de ideas

Concurso de ideas

Etxez etxeko zerbitzuaren inguruko ikastaroa

OSTALARITZAN, DELIVERYAREN EDO ETXEZ ETXEKO BANAKETAREN MERKATUA

Advertisement

aurrekaririk gabeko gorakada izaten ari da, urteko %20 tik gorako hazkundearekin. COVID-19aren ondorioz bizi dugun egoerak bizkortu egin du gorakada hori, gainera, eta zerbitzu hori ematea aurreikusita ez zuten negozio asko dagoeneko ezartzen ari dira. Hala, lehiakortasuna areagotzen ari da sektorean.

Hori dela eta, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu Estrategikoen sailarekin lankidetzan eta Gastronomia 4.0Labe estrategiaren barruan, azaroaren 9tik 12ra gai honen inguruko ikastaroa eskaini zuen. Prestakuntzaren helburua zen parte-hartzaileek delivery negozio-unitate bat abian jartzeko elementu garrantzitsuenak ezagutzea. Horretarako, besteak beste, delivery-aren nondik norakoak, ikuspegi ekonomiko eta finantzarioa, logistika ala komunikazioa jorratu ziren 16 orduko ikastaroan.

Online jarraitu ahal izan ziren saioak eta arrakasta handia izan zuten, egunero 65-70 ostalari konektatu baitziren.

Honako adituek eskaini dituzten prestakuntza-saioak:

Breixo Conde & Nuño S. Urrea (Vluber): Vluber enpresak janari osasungarri pertsonalizatua prestatzen eta banatzen die enpresei. Enpresaren sortzaileek 20 urtetik gora daramate sektorean, besteak beste aholkularitza eta prestatzaile lanetan.

Eduardo Serrano (ESM &

Asociados): 30 urte baino gehiagoko esperientzia du ekintzaile, zuzendari, aholkulari, ikertzaile eta dibulgatzaile gisa, aisialdi, turismo, hotelen eta jatetxeen industrietan.

Santi Hernández (Sher-

nan Comunicación): 20 urte daramatza erantzukizun handiko erronkei aurre egiten sorkuntza-industrian: bazkide eta zuzendari sortzaile exekutiboa izan da Dimension-en, bazkide eta zuzendari nagusi sortzailea ACCn, baita zuzendari oroko sortzailea ere The Farm-en (Madril eta Miami), besteak beste.

Ostalaritzako negozioak normaltasun berrira egokitzeko sistemak aurkezteko webinarra

Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak saio bat egin zuen azaroaren 26an ostalaritzako negozioak normaltasun berrira egokitzeko hainbat sistema ezagutzera emateko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu Estrategikoen sailarekin lankidetzan eta Gastronomia 4.0-Labe estrategiaren barruan. ZOOMen bidez egin zen saioan (ikusgai dago gure Youtubeko kanalean) produktu hauek aurkeztu ziren:

GOXO APP: ostalaritzako establezimenduetarako delivery/take away kudeatzeko sistema. Kontaktua: Fede Salvador M: 636 784 749 fede@goxo.es https://goxoapp.com/ Ostalaritzako establezimenduen digitalizazio-beharren diagnostikoa egiteko weba. Kontaktua: Oscar Astier Yeregui T: 943 00 55 59 oastier@wetak.com www.wetak.com ostalaritza-enpresak digitalizatzeko aholkularitza/prestakuntza zerbitzuak.

Kontaktua: Marta Iraola M: 646 825705 marta.iraola@donostik.com www.donostik.com Espazioak aireztatzeko sistema.

Kontaktua: Juanma Gomez M: 666 860 052 direccion@enerty.es www.enerty.es

This article is from: