1 minute read
Euskadi Turismo bonoa
Euskadi Turismo bonoa maiatzera arte egongo da erabilgarri
‘EUSKADI TURISMO BONO’
Advertisement
PROGRAMAREN DEIALDIA argitaratu zuen joan den urrian Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak, turismo eta ostalaritza sektoreetako establezimenduetan kontsumoa bultzatzeko helburuarekin.
Turismoan eta ostalaritzan hiru modalitate daude. Lehenengoa eta bigarrena ostalaritzari, jatetxe-arloari eta turismo-intereseko jarduerei lotutako establezimendu eta enpresei zuzenduta daude, eta 5 edo 10 euroko deskontuak dira, 20 edo 40 euroko gutxieneko ordainketetarako, hurrenez hurren. Hirugarren modalitatean, deskontua 20 eurokoa da 60 eurotik gorako erosketetan aplikatzen da, turismoko ostatu-arloko establezimenduetan. Bi bonu eskuratu ahal dira establezimendu bakoitzeko, eta, beraz, pertsona bakoitzak gehienez ere 40 euroko deskontua baliatu ahal izango du guztira.
Hasiera batean, txartelen indarraldia abenduaren 31an bukatzen zen, baina ostalaritza-sektoreak jasan dituen murrizketak eta mugikortasun-murrizketak jarduera oso neurri handian baldintzatzen dutenez, pasa
Gastronomiaz, hotelgauez, txangoez eta abarrez gozatzeko aukera, 20, 40 eta 60 eurotako deskontuekin.
den azaroaren 3an, Gobernu Kontseiluak onartu egin zuen Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadoren Agindua. Haren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko turismo-, jatetxe- eta ostalaritza-sektoreetako establezimenduetan kontsumoa suspertzeko ‘Euskadi Turismo Bonua’ dirulaguntzaprogramaren atxikipen-epeak eta indarraldia luzatuz.
Horrela, beraz, establezimenduak eta enpresak dirulaguntza-programan eskaera egiteko epea azaroaren 30era arte luzatu zen, eta bonuak, berriz, 2021eko maiatzaren 31ra arte egongo dira indarrean.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak bi milioi euroko ekarpena egingo du turismoa arloan, guztira 250.000 bonu zuzenduz sektoreari. Gipuzkoan, denera, sektoreko 698 establezimendu atxiki dira ekimen honetara: 209 establezimendu atxiki dira jatetxe bonuari, 204 ostalaritzakoari, 198 ostatuetakoari eta 87 interes turistikoko jarduerei.
Javier Hurtadok, Turismo, Merkataritza eta kontsumo sailburuak, prentsaurrekoan azaldu zuen moduan, “erronka handia izan da, aurrekontu osoaren % 18 inguru hartzen duten partidak baitira, eta ez zeuden aurreikusita. Atzo beharrezkoa zena ezinbestekoa da gaur, eta garrantzitsua da administrazioek erantzun eraginkorrak eman ahal izatea”.