haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA
BURDIN HESIA ETA LEMOATX
36KO GERRAKO PAISAIAK
Sabah
Borneo iparraldeko oihan ikaragarriak
Teheran
Metropoli persiar erraldoia
Galizia
Graham Greene eta Leopoldo Duran, bi lagun errepidean
Peru
Arequipatik Limara, 40 egun bizikletan
Azaleko argazkia: Xabier Bañuelos
Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia Ereñaga Argazkigintza eta diseinua: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23-2.A 20018 Donostia Helbide elektronikoa: zazpihaizetara@astero.net Telefonoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZAILEA: Printek Inprimategia. Zamudio.
44
06 28
20
38
aurkibidea145
28 Teheran Irango hiriburuko kaleetan galdu gara, Bazar Handia ezagutu dugu, Golestan jauregia, Elburz mendi ikusgarriak...
20 Sabah Ez da sasoirik onena bidaietarako, egia da, baina Europako negutik urruntzeko txokorik ikusgarrienetakoa ez al da Borneoko hau?
38 Peru Pandemiak atera du abentura berezi hau oroitzapenen kutxatik, bi hamarkada luze ahanzturan galduta egon ostean.
06 Burdin Hesia eta Lemoatx Iraganera egingo dugun bidaia hunkigarri baterako gonbita duzue esku artean: hurrengo hilabeteotan 36ko Gerrak gurean utzitako aztarnen bila abiatuko gara. Zenbait ibilaldi historiko egiteko aukera izango dugu eta, lehenengo txangoan, Bizkaia aldera joko dugu: Bilbo inguratzen zuen Burdin Hesira eta Lemoatxeko batailaren operazio-gunera.
44 Bi lagun errepidean 70eko hamarkadan, Graham Greene idazlea eta Leopoldo Duran apaiz galiziarra Iberiar penintsulan barna elkarrekin bidaiatzen hasi ziren.
52 Proposamen tematikoa Netflixeko «Bridgerton» telesail arrakastatsua filmatu den kokalekuen bila. 56 Pandemia garaiko bidaiak Islandiatik Afrikara, musika, gastronomia eta sareen bidez. 58 Liburuen txokoa Elurretako lehoinabarra, protagonista. 60 Gogoan hartu Japoniako hobbit etxeak. 61 Zinema «Monster Hunter». 62 Laburrak 3
GIZA Beste garai bateko irudia gian, argazki honetarako aukeratu dugun izenburua irakurtzean, Gizako nekropolian dauden piramideez ari garela uste izango duzue. Bada, ez: zaldiaren gainean aske, lasai eta dotore doan zalduna da gure protagonista, Egiptoko Turismo Ministerioak iaz iragarri zuenez, gune turistikoetatik gamelu eta zaldi gaineko ibilaldiak aurki desagertuko baitira. Nazioartean biral bihurtutako hainbat irudik ekarri dute erabakia, erabilera turistikorako baliatutako animaliei emandako tratu txarrek eskandalu itzela eragin baitute. Ondorioz, aurrerantzean autoak eta autobus elektrikoak izango dira Gizan erabiliko diren garraiobide bakarrak. Bestalde, jakin ezazue, “National Geographic” aldizkariaren arabera, Egipto 2021ean modan jarriko dela. Gizako piramideetatik pare bat kilometrotara Museo Egiptoar Handia inauguratuko baita. Eraikina, ederra da oso; barnean gordeko duena, baliotsua; ikuspegia, piramideak bertatik bertara izango dituzte bisitariek, kitzikagarria.
A
Argazkia: Ane-Christine Poujoulat
4
Munduari begirada
5
IRAGANEKO AZTARNEN BILA
Gerra Zibileko paisaiak (I) Datozen hilabeteotan iraganera egingo dugun bidaia hunkigarriaren lehen urratsa duzue esku artean. Bost atal eta beste horrenbeste ibilbideren bitartez, 36ko Gerrako aztarnen bila abiatuko gara Euskal Herriko txokoetan barna, Xabier Bañuelos gidari dugula. Lehenengo txangoan Bizkaia aldera joko dugu: Bilboko Burdin Hesira eta Lemoatxera.
Argazkiak: Marisol Ramirez
Gerra Zibileko lehen hilabeteetan tropa matxinatuek Gipuzkoa hartu ondoren, Bizkaiak soilik jarraitu zuen Errepublikaren aldekoen agintepean Hego Euskal Herrian. Frontea bi lurraldeen arteko mugan egonkortu zen aldi baterako, Molak 1937ko udaberrian Bizkaia bereganatzeko eraso bortitza abiatu zuen arte. Bilbo hartzea lehentasunezko helburua zen altxatuentzat, baina euskal armadaren erresistentzia irmoa aurkitu zuten bidean.
8
Bizkaia: LEMOATX ETA BURDIN HESIA Testua eta argazkiak: Xabier Bañuelos
9
LEMOATX ETA BURDIN HESIA ata bat: 1936ko uztailaren 18a. Estatu-kolpeak porrot egin du Armadak Errepublikaren aurka armak hartzeko asmoan. Haren zati bat legezko gobernuarekiko leiala da, eta honek Errepublikaren aurka altxatutakoei aurre egin die. Espainiako Estatua bitan banatu da behin betiko: demokrazia eta askatasuna defendatzen dutenak, batetik, eta europar faxismoekin batera erregimen totalitarioa ezarri nahi dutenak, bestetik. Hor hasi zen Gerra Zibila. Penintsulako Euskal Herriak ere bere zatiketa propioa jasan zuen. Nafarroan eta Arabako zati handienean agintari militarrek altxamenduarekin bat egin zuten bitartean, Gipuzkoa eta Bizkaia legezkotasunarekiko leial mantendu ziren. Egoerak bultzatuta, Eusko Jaurlaritza sortu berria defentsa antolatzeko beharraz ohartu zen. Presaz, ia armamenturik gabe eta prestakuntza militar egokirik gabeko agintaririk eta troparik gabe, 1936ko irailean ezerezetik gudaroste-talde bat sortu zen, gudari nazionalisten eta miliziano sozialista, komunista eta anarkisten batailoiek osatua.
D
10
Lauromendiko gotorlekuko metrailadore-habia. Aurreko orrialdean eta erreportajea zabaltzen, Lemoatxeko batailaren antzezpena. Bertan, Errepublikaren aldeko euskal indarrek matxinatuek hartutako posizioei eraso egin zieten.
11
LEMOATX ETA BURDIN HESIA Behean, Sopela Areneburuko bunkerretik ikusita. Ondoan, Berangoko Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoa, eta, goian, Areneburuko bunkerraren sarrera.
Ez zuen ia denborarik izan Gipuzkoan esku hartzeko, eta, beraz, helburu nagusitzat Francoren indarrei Bilbon aurrera egitea eragoztea hartu zuen. Madril azkar konkistatzea ezinezkoa zutenez, matxinatuek iparraldeko frontea suspertzea erabaki zuten. Molak Bizkaia okupatzeko agindua jaso zuen. Fronteko lerroa udazkenetik Deba ibaian zegoen, Ondarroa eta Eskoriatza artean, Arabako iparraldetik Gorobel (Salvada) mendilerroraino iritsiz. Erasoa 1937ko martxoaren 31n hasi eta uztailera arte luzatu zen, gerra agertokien arrastoa utzita. Bi aukeratuko ditugu: Lemoatx eta Burdin Hesia. Bilborako ataria Lemoatik aterata, Lemoatxaren 365 metroek mendiibilaldi atsegina dirudite. Bere dimentsio apalek eta zakarkeriarik gabeko profilak pinudien eta belardi txikien giroan sartu gaituzte. Leku-izenengatik ez balitz, ezerk ez liguke susmaraziko odolez estalitako lurra zapaltzen ari garela. Izan ere, hiriguneko “1936ko Gudarien Parke”-tik abiatu gara, eta Landaida baserria pasatu ondoren, Gudarien Bidea deiturikoa hartu dugu. Hortik jarraituta, Bizkaiko lurraldean izan zen bataila odoltsuenetako baten operazio-gunera iritsiko gara. Duela 84 urte, paisaia bukoliko hori ez zen inondik
ere lasaia. Bilbotik 13 kilometrora, Burdin Hesitik 4 kilometrora eta Lemoa, Zornotza eta Galdakao arteko komunikazio-bideak menderatuz, Lemoatx gune estrategikoa bihurtu zen, bai altxatutakoen tropek aurrera egiteko, bai hiriburua defendatzeko. Inor ez zegoen amore emateko prest, ez euskal eta asturiar gudari eta milizianoak, ez Nafarroako Brigadetako erreketeak eta Arapiles erregimentuko falangistak. Maiatzaren 29an faxistek posizioa beren egin zuten. Hurrengo egunetan, indar leialek posizio hori berreskuratzeko saiakeran porrot egin zuten, ekainaren 3ra arte; egun horretan VI. Euskal Brigadaren erasoak matxinatuak kanporatzea lortu zuen. Hori izan zen Euskadiko armadaren azken garaipena gerran. Azkena eta iragankorra; izan ere, defentsa bortitz batekin talka eginda hainbat kontraerasok huts egin ondoren, hilaren 5ean, frankistek Lemoatxen bandera behin betiko iltzatzea lortu zuten, defendatzaileak artilleria ugarirekin eta aire-bonbardaketez desegin ondoren. San Antolin ermitatik gertu, Euskal Prospekzio Taldeak zenbait milizianoren hondakinak aurkitu zituen, gerora Aranzadi Elkarteak lurpetik atera zituenak. Horietako bat identifikatzea lortu zuten; Hilario Blanco zen, Barakaldo, 28. batailoiko milizianoa. Haren hondarrak bederatzi borroka-egun dramatiko haien oihar-
Ondoan, Urdulizko Santa Marinako meatze-galerietan egindako lubakien sarrera. Behean, Santa Marina ermitaren ondo metrailadore-habia. Hurrengo orrialdean, Larrabetzuko Iñorena baserriko babeslekua eta bunkerra.
14
LEMOATX ETA BURDIN HESIA
BESTE KOKALEKU BATZUK BIZKAIAN Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoa Burdin Hesiaren gaineko interpretazio zentroa, Berangoko Kultur Etxean kokatua.
Lerro ingelesa Abran itsasontzien sartzea defendatzeko gotorlekua. Andrakas gainetik iristen da bertara.
Matxitxakoko Guda Basterretxearen eskultura, "Canarias" gurutzaontziaren eta Eusko Itsas Gudarostearen bouen arteko itsas borrokaren oroimenez.
Gernika Kondor Legio alemanak eta Italiar Abiazio Legionarioak biztanleria zibila airez bonbardatu zuten.
Durango Italiar Abiazio Legionarioak biztanleria zibila bonbardatu zuen.
Urduña Kontzentrazio-esparru frankista, jesuiten ikastetxean.
Otxandio Andikona plaza, gerrako lehen airebonbardaketa.
Saibigain Odolaren Mendia izendatua, borroken bortizkeriagatik. Gailurreko gurutzeak, frankistek eraikitakoak, Errepublikaren alde eroritakoak ohoratzen ditu gaur egun.
Artxanda Behin Burdin Hesitik haraindi, Bilboko azken defentsa-puntua.
Kolitza-Alen Errepublikaren aldekoen azken kontraerasoa, Bizkaia behin betiko erori baino lehen.
Markina-Xemein Errepublikazaleen posizioak Akarregin, Ezkurraundin, Igotzen, Zapolan eta Zapolazpian.
Bizkargi Burdin Hesia hautsi aurretik altxatuek hartutako kota giltzarria.
15
LEMOATX ETA BURDIN HESIA Behean, Ugaon kokatutako Beretxako multzo gotortua. Hurrengo orrialdean, Galdakaon berreraikitako lubaki estalia eta metraila-habia baten hondakinak.
tzun hunkigarria dira. Garaileek gailurrean eraikitako ermita eta gurutzea ere horren testigu dira. Lekuko dira ere lubaki-lerroak. Oroimenerako berreskuratu dituzte eta gaur egun posible da horietan ibiltzea; lurrean egindako ildaskak, parapeto gisa lurrez betetako zakuak dituztenak, eta metrailadore-habiak, enborrez eta belar-mokorrez estaliak. Sakrifizioa sakrifizio, garaitua izan zen demokrazia bat babesteko borrokatu zen horietan. Buztinezko oinak zituen erraldoia Bizkaiko hiriburua inguratzen duten mendietan ibilia denak han-hemen ikusiak izango ditu hormigoizko eraikuntzen hondakinak, harlangaitz-hormatxoak edo identifikatzen zailak diren zangak. Litekeena da Burdin Hesiaren aztarnak izatea. Gatazkaren hasieratik ikusi zen euskal hiri nagusia babestu beharra zegoela. Inguruan defentsa-sistema perimetral bat eraikitzea erabaki zen, hiria, bere industria-sektore indartsua, ekoizpen-baliabideak, hornidura-bideak eta kanpoaldearekiko komunikazioak babesteko.
1936ko urriaren 9an hasi ziren lanak, Barrika eta Punta Lucero artean 80 kilometroko burdinazko itxitura eraikitzeko. Lubakiak, metrailadore-habiak, babeslekuak, eraikin-multzo gotortuak eta abar dituzten defentsa estatikoak dira. Ahalegin handiz egin arren, Hesia ez zen eraginkorra izan. Altxatuen tropak haren parean jarri zirenean, heren bat baino ez zen eraginkorra. Horrez gain, diseinu akatsak zituen eta Alejandro Goicoechea ingeniari-buruak arerioari planoak eman zizkion, ahulguneak markatuta. 1937ko ekainaren 12an, Nafarroako Brigadek Burdin Hesiaren defentsak hautsi zituzten. Hesiaren hondakin ugari ikus daitezke. Beraz, iristea erraza den batzuk aipatuko ditugu, elementu desberdinak dituztenak. Luzueron hasiko gara. Arena hondartzatik igoko gara. Mendebaldeko hegalean hainbat meazulo-babeslekuren eta metrailadore-habiaren hondakinak aurkituko ditugu, baina ikusgarriena gailurreko kosta-bateriak dira, beren tunelak eta 150 mmko lau Krupp kanoi dituztenak. 40ko hamarkadakoak dira, baina lekuak Hesiaren kostako defentsen kokale-
17
Krupp kanoi bat, Punta Luceroko kosta-baterian. Gerraostean, Burdin Hesiko gotorlekuak baliatuta eraiki zen. Argazki txikian, Punta Luceroko bunkerretako batean idatzitako inskripzioa.
18
kuarekin kointziditzen du. Hurrengo geltokia Luxar eta Gantzabal dira. Arboriko lepoan, Galdamesen, ondo kontserbatutako metrailadore-habia dago. Handik abiatuta, markatutako ibilbideak hauek erakutsiko dizkigu: Goldebanoko habia eta babeslekua, Taramonako lubakia eta habiak eta Gantzabalgo babesleku eta lubakiak. Hurrengo bisitak Usilako zubira eramango gaitu, Ugaora. Haren azpian daude errepidea zaintzen zuen gotorlekuaren hondakinak. Ondoren, Iturrigorrialdera doan malda igoko dugu. Han bi eraikin-multzo gotortu daude, zeintzuek gezileihodun hormak, aterpeak eta metrailadore-kokalekuak dituzten. Horietako bigarrena bikoitza da. Bigarren horretatik, lubakian zehar jarraituz, hirugarren multzo gotortu batera iritsiko gara, Beretxakora. Galdakaon dago ibilbide interesgarrienetako bat, elementu ugari eta ondo kontserbatuak daudelako bertan. Santa Barbara plazaren ondoan hasten da ibilbide eroso eta seinalatu hau. Lubaki ugari (bat sigi-sagan) aurkituko ditugu bidean, metrailadore-habiak, babesleku pasiboak eta meazulo-babeslekuak, gotorlekuak eta lubaki zaharberritu bat, pinu-adarrez eta belarrezko zotalez estalia. Bisitatu beharreko beste leku bat Larrabetzu da. Hantxe hautsi zuten Hesia, Urresti eta Gaztelumendi artean. Bigarren horren gailurrean metrailadore-habiarik enblematikoena dago, ezin hobeto kontserbatuta. Gertu beste hiru daude. Herriaren ondoko hegaletan
meazulo-babesleku ikusgarriak daude, eta gezileihodun babesleku aktiboaren estalkia kontserbatu duen gotorleku bakarra. Oso interesgarriak dira, halaber, Iñorenako baserri gotortua, bere hormari itsatsitako bunkerra duena, eta Zubitaldeko bi altuerako gezileihodun horma, patio partikular batean dagoena. Bi eraikinak Bilboko Burdin Hesiarenak berarenak dira. Lauron Goikoganaraino igoko gara, San Migel ermitatik. Lubaki-lerroari jarraituz, hiru metrailadore-habia aurkituko ditugu. Baina, batez ere, pixka bat lehenago dagoena interesatzen zaigu, Lauromendin, Hesi osoan ongien kontserbatutako multzo gotortua, bere gezileihodun horma eta metrailadore-habia ukitu gabe dituena. Eskuinaldeko kostaldea amaierarako utziko dugu. Urdulizen, Santa Marinako haitzetako gotorlekuak ditugu, Oroimenaren Parkearen gainean. Lehenengo metrailadore-habia ermitaren atzealdeari ia itsatsita aurkitu dugu, eta bista bikainak ditu. Pixka bat ekialderago, beste lau habia ditugu zain; bat, hegal erdian eta hiru, kareharrizko malkarren gainean. Horietako batek kanoi-zulo bikoitza du, eta besteak garai hartako grafiti anarkistak kontserbatzen ditu. Lubaki-lerroari jarraituz, hainbat meazulo-babesleku ikusteaz gain, panorama bikaina dago. Azkenik, Berangotik Areneburura igoko gara. Han estalkia kontserbatzen duen metrailadore-habia bat ikusiko dugu, baita lubaki bati eta tiratzaile-postu bati lotutako babesleku pasibo interesgarria eta bi multzo gotortu zoragarri ere.•
LEMOATX ETA BURDIN HESIA
Gerra Zibileko paisaiak ezagutzeko ibilbideen hurrengo atalak:
Bigarren atala: Gipuzkoa.
Laugarren atala: Nafarroa.
Apirileko zenbakian, Elgeta aldera joko dugu Intxortako lubakiak eta “La Belga” metrailadore-kokalekua ezagutzeko.
Ekaineko zenbakian, oroitzapen latzez beteriko San Kristobal gotorlekua bisitatuko dugu, Ezkaba mendian.
Hirugarren atala: Araba.
Bosgarren atala: Ipar Euskal Herria eta Gurs.
Maiatzeko zenbakian, San Pedroko lubakiak ezagutuko ditugu Amurriora egingo dugun txangoan.
Uztail-abuztuko udako zenbakian, Barkoxetik gertu kokatutako Gurseko kontzentrazio esparrua izango da protagonista nagusietako bat. 19
Sabah BORNEOKO OIHANETAN Testua eta argazkiak: Urtzi Urrutikoetxea
SABAH
Asiako ekialdean, Borneo uhartearen iparraldeko muturrean, naturak leku berezia daukan lurraldea da Sabah. Kostalde epeletik inguruko mendirik garaienetarainoko paisaiak ditu eskualdeak, eremu txikian gozatzeko moduko fauna itzela eta, Euskal Herritik urrun geratuta ere, erraz asko mugitu eta bisitatu daitezkeen lekuak, baita oihanean ibilita ere. Ez da sasoirik onena bidaietarako, egia da, baina Europako negutik urruntzeko txokorik ikusgarrienetakoa dugu aurrean.
22
sia hego-ekialdeko beste leku batzuen aldean, Sabah-k ez ditu Thailandiak, Vietnamek edo Malaysia penintsularrak berak bezainbat turista hartzen. Borneo munduko uharterik handienetakoa da, hiru estaturen artean banatua: Bruneiko sultanerriak eta Indonesiak partekatzen dute lurraldea Malaysiako Federazioko bi estaturekin: Sarawak eta Sabah. Eta iristeko zailagoak diren Borneoko beste leku batzuen aldean, Sabah txikiagoa eta ibiltzeko errazagoa da. Asiarrek aspaldi ezagutzen dute, eta bisitatzeko txoko kuttunen artean dute japoniarrek, txinatarrek zein korearrek. Ez da harritzekoa ere: kontinentean zehar dabiltzan motxiladunen bidaia luzeen aldean, Bor-
A
neoko txoko hau bazterrean geratzen da, edo ekialderantz jotzen hasita, Filipinetara jo ohi dute aspaldian askok. Aldiz, aste bat edo birako txango itzela da. Sandakanen, Filipinetara begira dagoen ekialdeko kostaldean hasi eta mendebaldera, Kota Kinabalu hiribururaino garamatza gure bideak. Sabah-ko bigarren hiria, eta txango askok zuzenean Kabili-Sepilok oihanerreserbara jotzen badute ere, astia izanez gero merezi du hiri interesgarri hau eta aldiriak bisitatzea. Pu Ji Shi tenpluraino igota, badiaren ikuspegi itzela dago. Sandakan Memorial Park da astia izanez gero gelditzeko beste txoko bat, hiriaren historia lazgarria ezagutzeko: II. Mundu Gerrako japoniarren inbasioan kanpamen-
Handian, egunsentia Kota Belud herrian, parean Kinabalu mendiaren handitasuna ageri dela. Ondoan, rafflesiaren loraldia eta Sabah ekialdean palmondo sailak bufaloekin lantzen.
23
turik ankerrenetakoa izan zuten hemen. Sim Sim uretako herria da hiriko azken bisitetako bat; uretan habeen gainean eraikitako etxeak eta elkar lotzen dituen labirinto bat da, denak ere zubitxoa lotuta. Orangutanak Sandakan utzi eta kilometro gutxira dator Sepilokera doan bidegurutzea, ezkerreko aldean. Bezperatik iritsi gara, orangutanen errehabilitazio zentroaren ondoko ostatu batean geratu eta goizean goiz sartzeko. 4.300 hektarea dituen Kabili-Sepilok oihan-erreserbako parte da errehabilitazio zentroa, eta Sabah-ko lekurik interesgarrienetakoa, bertan egiten duten lan ikusgarria dela-eta, zauritutako orangutanak sendatzen eta berriz oihaneko basabizitzara itzultzeko trebatzen. Lekua berez da zoragarria, baina jateko orduan joanez gero, benetan erabateko esperientzia da, betiko gogoratzekoa. Goizeko hamarretan eta arratsaldeko hiruretan hasten da, platanoak eta beste fruta eta barazki batzuk paratu eta astiro-astiro orangutanak bertaratzen hasten direnean. Eta hortik kanpo ere, esperientzia itzela da animalia zoragarri hauek behatzea lasai ibilian. Eguzki-hartzaren kontserbazio gunea dago orangutanen zentroaren parean; munduko hartz espezie txikiena da eta deforestazioa mehatxu handia zaio. Sepilok utzi eta errepide nagusira itzulita, minutu gutxira hartu dugu Labuk Bayra doan bidegurutzea. Semawang-eko mangladi barruan dago proboscis tximino sudur handien santutegia: Borneon endemikoa den tximino mota berezia da, izenak berak adierazten duen sudur handia daukalako ezaguna. Tamalez, bidean bertan ikus daitekeenez, nekazaritzak eta palmondo-olioaren industriak oihanari leku handia kendu diote. Oihan tropikalaren bila datorrenak, industria horren kalteak berehala ikusiko ditu Sabah-ko bi hiri nagusiak lotzen dituen errepidearen inguruan, Sandakandik abiatuta batez ere, Kinabalu mendira hurbildu artean. Mendiko bidea hartu baino lehen, ordea, ezkerreko bidegurutzeak bestelako paisaia bati egiten dio lekua, Kinabatangan ibaira iritsi arte. Malaysiako bigarren ibairik luzeena da, emari handia dauka, eta munduko ekosistemarik aberatsenetakoaz gozatzeko leku bikaina da. Egunsentian edo ilunabarrean ibaian gora egin ohi dira txangoak, orduan baitago fauna gehien ikusteko aukera. Benetan ikusgarria da oihana ibaiaren erditik, orangutanak bere gune natural basatian ikus daitezke, edo beste hainbat tximino mota; halako batean hostoen dantza sumatu eta proboszide sudurluzeak direla ohartzen zara. Noizean behin, Borneoko elefante pigmeoa ere behatzeko zoria izan liteke, eta ibaiaren inguruko oihanetan badira errinozeroak ere. 24
SABAH
Basabizitza itzela dauka Sabah-k. Ondoko orrialdean, uhartean bizi diren etnia batzuk.
25
SABAH Lerroon ondoan, Mengkabong-etik Kinabalu mendiaren ikuspegia eta Kota Kinabalu hiriburuko meskita nagusia. Behean, Maiga uhartea, Sempornan.
26
Mendi erraldoia Hiriburura iritsi aurreko bidaiaren azken txangoa ikusgarrienetakoa ere bada. Lautada tropikalaren ondoren, bat-batean errepideak gorantz egiten du kilometro askoan. Bihurguneak bihurguneari leku eginda, Kinabalu mendiaren parke nazionalean barneratzen da bidea, eta paisaiak altueraren arabera aldatzen dira; euritik arrozezko terrazak lausotzen dituen behe-lainora eta, oso noizean behin, mendi erraldoia agerian uzten duen zeru oskarbira. Malaysiako mendirik altuena 4.095 metroko harkaitz erraldoia da, prestakuntza ona izanez gero soilik saiatzeko modukoa. Egin kontu, itsasertzeko mailatik abiatzen garela Unescoren munduko ondarearen zerrendan dagoen parke nazionalera. Edozelan ere, Kota Kinabalun agentzia askok eskaintzen dituzte mendi tontorreraino igotzeko txangoak. Sabah-ko hiriburua ezin esan hiri ederra denik, irregularki hazitako porlan multzoa izanik. Baina baditu leku interesgarriak Kota Kinabaluk, eta kanpora askorik urrundu gabe txoko bikainak ditu. Bai lurrean, bai itsasoan. Hainbat uharte daude hiriarekin parez pare. Gaya da handiena eta herritarrek egun-pasa joateko gehien erabiltzen dutena. Asko dago egiteko bertan; hondartzak, basoa, eta turismorako esperientzia ikusgarria: Coral Flyer Zipline, itsasoaren gainetik irla batetik bestera doan munduko tirolina luzeena. Tunku Abdul Rahman parke nazionaleko irlatxoak zein Pulau Dinawan, bere hondartza eta hotelarekin, hiritik urrun itsasoaz gozatzeko beste bi leku paregabe dira. Eta ez hondartzaz bakarrik, sekulako itsaspeko ikuskizuna ere bai baitago, koralezko arrezife eta arrain tropikal ikusgarriekin. Hirian bertan hondartza gutxi daude; Tanjung Aru da ziur aski atseginena; aireportutik hurbil eta Tunku Abdul Rahman-eko irlekin aurrez aurre. Gainontzean, itsas pasealekuan ilunabarrean ibiltzea maite dute herritarrek, Malaysiako gastronomia dastatuz. Malaysiar kultura musulmanarekin batera, Borneoko bazterrotako herri indigenen ondare ugari ezagutzeko leku egokia ere bada hiriburua, Sabah-ko museoan hasita. Hiritik pixka bat irtenda, badago bertako tribu, hizkuntza, ohitura, etxe tradizionalak, artisautza eta dantzak ezagutzeko leku paregabe bat ere: Mari Mari Cultural Village herrixka. Bandaraya meskita ikusgarrian itsasertza utzi eta dozena bat kilometrora dago Mari Mari, eta gehienetan hoteletatik antolatutako txangoak egon arren, norbere kontura irits daiteke. Bidaiaren amaieran zein hasieran bisitatzeko leku paregabea da, lundayeh, bajau, kadazan, rungus eta murut herri indigenak ezagutuz. Murut-en buruak egiten du harrera, eta euren eskutik burezurrak agerian uzten zituzten borroka-ohiturak ere ezagutuko ditugu, atzera hiriko zurrunbilora itzuli aurretik.•
GIDA PRAKTIKOA Nola heldu Sandakaneko aireportu txikiak ez ditu hegaldi asko hartzen eta litekeena da Kota Kinabalu hiriburutik sartzea Sabahra. Edozelan ere, badago Kuala Lumpur-etik zuzenean joaterik ere Sandakanera. Malaysiako hiribururaino berriz, hegaldi asko daude Europatik, Paris, Londres, Amsterdam zein Frankfurtetik, Euskal Herriarekin konexio zuzenak dituzten hiriak aipatzeagatik.
Mugitu Ibilbidean bisitatutako leku
gehienetarako garraio propioa behar da; badaude autobusak hiri nagusien artean, baina ez dira naturaguneetaraino iristen. Txangoak har litezke horretarako, edo unean uneko ostatuarekin antolatu garraioa. Autoa alokatzea ere ez da hain zail; kolonia britainiarra izan zenez ezkerreko aldetik gidatzen dela gogoan izan behar da, hori bai.
Ostatua Prezio guztietako aterpeak daude, motxiladunentzako ostatu xumeetatik, oihaneko «lodge» eta kostaldeko «resort» garestietara. 27
Teheran METROPOLI PERSIAR ERRALDOIA
Antzokiaren Plazatik abiatuta, Teherango kaleetan galdu gara. Bisitarientzat hiri benetan abegikorra bada ere, bertako herritarren gaineko kontrol zorrotza agerikoa da. Bazar Handian galdu gara, Elburz mendiak ezagutu ditugu eta Golestan jauregia bisitatu dugu, «Mila gau eta bat gehiago» ipuin arabiarren bildumako kondairetan murgiltzeko. Nazioarteko turismo zirkuitutik kanpo badago ere, Teheran mundu islamiarreko metropoli garrantzitsuenetakoa da zalantzarik gabe. Kaotikoa eta zaratatsua da sarri, baina baita izugarri sutsu eta bizia ere. Testua eta argazkiak:
Nuria Lopez Torres 29
TEHERAN nibertsitate ikasle talde bat hizketan, barrezka eta selfie-ak ateratzen ari da jendez gainezka dagoen Teherango Antzokiaren Plazan. Neska gazteetako batzuek adats luzeak dituzte, ageriagerian, estali gabe. Antzokiaren parean, beste neska talde bat dago jesarrita; elkarri ezin aitortuzko sekretuak kontatzen ari direla dirudi, eta goitik behera txador beltzekin estalita daude. Iturrietako baten alboan, plazaren sarreran, bi emakume artaburu erre bana jaten ari dira. Pixka bat urrunago, berriz, gizon bat egositako baba kukurutxo bat jaten ari da, Teherango erdialdeko kaleetan aurki daitezkeen kaleko saltzaile ugarietako bati erositako mokadu tipikoa. Aurki irekiko dira antzokiko leihatilak, arratsaldeko saiorako sarrerak erosteko. Antzokia anfiteatro formako eraikin zirkular ederra da, diseinu geometriko ugarirekin eta zutabe amaiezinekin apaindutakoa. Orain dela 50 urte eraiki zuten Farah Pahlavi garaiko Persiako xah ahalguztidunaren emaztearen omenez. Antzokiaren aldamenetako lorategietan familiak pilatzen dira arratsaldeko lehen orduetan, haurren gozamenerako. Eguzkia ezkutatzen hasten denean, aldiz, maitemindutako bikoteak dira nagusi, kaleko argieta-
U
Behean, Golestan jauregiko Erregeen Aretoa. Ondoko orrialdean, Bazar Handiko meskitaren sarrera eta Golestan jauregiko eraikin bat. Erreportajea zabaltzen, Xah meskitako azulejuak eta Teheraneko ikuspegia, atzean Elburz mendiak direla.
tik urrun esertzen direnak intimotasun pixka bat bilatu nahian. Antzokiaren Plaza metroaren hirugarren linean dago, Iraultzaren Etorbidean (Enghelab), eta, geltoki propioa du. Horri esker mugimendu handiko lekua da, hiriko topagune nagusietako bat zalantzarik gabe. Egunean zehar, arropa, oinetakoak eta era guztietako objektuak biltzen dituzten kaleko saltokiak nonahi aurki daitezke inguruotan eta, horrek, noski, izaera are zaratatsuagoa ematen dio guneari. Unibertsitateko ikasleak Iraultzaren Etorbiderantz abiatu dira, Hussain Imanaren Plazarantz, segur aski, azken urteotan etorbide garrantzitsuaren inguruetan ateak ireki dituzten kafetegi ugarietakoren bat bilatzeko asmoz. Kafetegi hutsak baino askoz gehiago dira kafetegiok. Orain dela urte gutxira arte, debekatuta zeuden horrelako establezimenduak, eta baimendu zituztenetik aisialdi guneak baino zerbait gehiago bilakatu dira: askatasun ikur dira, emakumeak eta gizonak leku publiko batean elkarrekin izateko gune, betiere, noski, inolako kontaktu fisikorik gabe. Pauso txiki bat da, jendaurrean izan beharreko jokabide arauak nolabait lasaitzen dituena, non eta moralitate gaiei dago-
TEHERAN Beheko argazkian, senar-emazte alfonbra saltzaileak.
32
kienez hain kontrolatua dagoen gizarte batean. Nork daki, agian, unibertsitate ikasleak inguruotan nonahi aurki daitezkeen liburu dendetakoren baten bila ibiliko ziren, edo liburuak saltzen dituzten kaleko saltokiren bat. Kaleko liburu saltzaileetako batzuek benetako harribitxiak izaten dituzten eskaintzan, eta horietako batzuek erregimenak debekatutako liburuak ere saltzen dituzte; noski, liburu horiek ez dira izaten kaleotatik oinez ibiltzen direnek ikusteko moduan. Teheraneko eguneroko bizimodua zertan den jakiteko, komenigarria da oso Iraultzaren Plaza eta Hus-
sain Imanaren Plaza elkartzen dituen Iraultzaren Etorbidean galtzea. Hiria estaltzen duten geruza ezberdinak sentitzeko leku ezin hobea da. Berton, argi ikus daitezke Irango gizartea ez dela metropoli handi honetara lehen aldiz heltzen den bidaiari hasiera batean iruditu dakiokeen bezain homogeneoa. Teheran ia 13 milioi biztanleko metropoli izugarri bizia da, benetan abegitsuak diren ia 13 milioi lagun. Izan ere, munduan oso herrialde gutxitan da bisitariarekin abegitsua izatea Iranen bezain sakratua. Hasiera batean, hain megalopoli handian herritarrek abe-
gitsuak, atseginak izateko denborarik eta aurretiko jarrerarik ez dutela izango pentsa lezake batek, bada, Teheranen, erabat tronpatuko da. Zalantzarik ez izan, Teherango biztanleak hurbilak, elkarrizketa onen maitaleak eta jakingura handikoak dira. Nazioarteko turismo oso gutxi jasotzen duen hiria da Teheran eta, hain zuzen ere, horixe bera da bere erakargarri handienetakoa. Nazioarteko bidaia antolatuek ez diote Irango hiriburuari denbora asko eskaintzen eta berehala abiatzen dira herrialdeko beste hiri txikiago eta ikusgarriago batzuetara, baina, pre-
sarik ez duen bidaiariarentzat, Teheran sekretuz betetako aurkikuntza aparta da. Mendien begiradapean Elburz mendiak arrokazko zaintzaile erraldoiak izango balira bezala altxatzen dira Teheran amaiezinaren gainean. Herritarrek benetan maite dituzte mendiok: askatasun gune dira beraientzat, literalki zein metaforikoki. Alde batetik, naturarekin harremanetan jartzen ditu, oinez egiteko ibilbide amaigabeak eskaintzen baitituzte mendiok. Bestetik, begirada zaintzaileetatik
Eguneroko bizitzako irudiak: gazte bat tea prestatzen, emakume bat Korana eskuetan, bi neska Artisten Forumean eta kaleko saltzaile bat bere postuan.
33
TEHERAN Lerroon ondoan, antigoaleko gauzen saltoki bat, ostiraleroko Parvane azoka ospetsuan. Behean, emakume bat Iraultzaren Etorbideko liburu denda-kafetegi batean. Ondoko orrialdean, Askatasunaren Dorrea eta bikote bat Tabiat parkean.
GIDA PRAKTIKOA Koronabirusa Ezinbestekoa da herrialdean sartu baino 72 ordu lehenago egindako emaitza negatiboko PCR proba bat izatea. Probaren emaitza jasotzen duen egiaztagiria ingelesez izatea ere derrigorrezkoa da. Argibideak eskatzeko: Irango enbaxada Madrilen, 28016 Madril. Telefonoa: 91 3450112. https://spain.mfa.gov.ir/
Klima Maiatzetik irailera bitarteko hilabeteak dira beroenak, 30 graduko batez besteko tenperaturekin. Hilabeterik hotzenak, berriz, azarotik martxora bitartekoak dira, 1 eta 14 gradu arteko tenperaturekin. Hori bai, azaroan eguerdi aldean 20- 22 graduko tenperaturak izatea ere ez da ezohikoa.
Emakume bidaiariak Irango Islamiar Errepublikan emakumeek jantzi beharreko arropen
ihesi, intimotasun eta diskrezio gune ere badira. Teherandarrek hiritik ezin gertuago esku-eskura duten luxua. Tochal mendiaren oinean teleferiko bat har daiteke, begiratoki eder batean amaitzen dena. Bertatik abiatzen dira oinezkoentzako ibilaldietako asko. Bai goranzkoan bai beheranzkoan teleferikoko aulkiek elkar gurutzatzen dutenean, elkar agurtzen dute guztiek. Behin goian, tea eta goxokiak eskaintzen dituzten saltokiak ez dira falta, ezta shisha pipa bat erretzeko aukera eskaintzen dutenak ere. Lasai asko erretzen dugun bitartean, salgaiz goraino kargatutako astoen joan-etorri etengabeaz gozatzeko aukera izango dugu. Ustekabean, Persia sakoneko edozein landa eremutan aurkitzeko moduko irudia izango dugu begien aurrean. Teleferikoaren oinetan, Darband bezala ezagututako guneak bisitari ugari erakartzen ditu bere usain eta argiekin. Saltoki eta jatetxe eskaintza amaigabea da iturburu zaratatsu batek zeharkatutako mendien arteko gune estuan. Kaligrafo bat persiar poemak marrazten ari da, gizon bat neskato baten etorkizuna irakurtzen perikitoaren metodo “zehatza” erabiliz... Pentsa, etorkizuna iragartzen duten txartel ilara baten gainean joan-etorrian ari da perikitoa, non geratu erabaki zain gaztearen geroa jakinarazteko... «Mila gau eta bat gehiago» Golestan jauregia bisitatzerakoan, “Mila gau eta bat gehiago” ipuin arabiarren bilduman oinarritutako pelikula bat filmatzen ari diren Hollywoodeko plato batean izatearen sentsazioa jasoko du bidaiariak. Dekoratuen diseinatzailea neurriz kanpo aritu ez ote den ere pentsa lezake agian, baina, ez, hau ez da harri-kartoiz egindako dekoratu bat, Irango jauregi gune garrantzitsuena baizik. Qajar dinastiaren egoi-
inguruko arau espezifikoak daude indarrean, herrialdea bisitatzen duten atzerriko emakumeei ere eragiten dietenak. Azken urteotan, hori bai, jantziekin lotutako araudia asko malgutu da, eta, adibidez, dagoeneko ez da beharrezkoa burutik hanketara bitarteko txador beltza janztea. Hala ere, komenigarria da oso estu geratzen den arroparik ez janztea, eta, praka estuak eramanez gero, gainetik txaketa edo blusa bat janztea ipurmasailak ezkutatzeko. Ezin da ez praka motzik ez mahuka motzik jantzi. Era berean, ilea estaltzea derrigorrezkoa da.
Janaria Irango sukaldaritza oso aberatsa da, baita askotarikoa ere. Gustu eta poltsiko guztietarako jatetxeak daude, hori bai, oro har kontuan izan behar da eskaintza gastronomikoa oso merkea dela europarren begietara. Persiar sukaldaritza modernoa dastatu nahi izanez gero, Divan da Teherango jatetxe onenetarikoa, batere merkea ez bada ere. https://www.facebook.com/divantehran/
TEHERAN tza izan zen jauregia eta Unescok gizateriaren ondare izendatu zuen 2013an. Bertako geletako oparotasunak, handitasunak, iraganeko garaietara eramango du bisitaria. Lorategiak ere benetan ikusgarriak dira: kolore eta diseinu geometriko ugariko mosaikoen oparotasuna benetan harrigarria da. Jauregi gunean Irango aberastasun etnikoaren berri ematen duen museo etnografiko bat ere badago. Izan ere, irandarren gehiengoa persiarra bada ere, ez dugu ahaztu behar, besteak beste, komunitate azeri, kurdu, turkmen, lur, balutx... garrantzitsuak bizi direla herrialdean. Golestan jauregitik 15 minutu eskaseko ibilaldi atsegina eginda beste gune magiko batera helduko gara: Teherango Bazar Handia. Zetaren Bidea gogoraraziko digu hiriaren barruko hiria den bazar erraldoiak. 10 kilometro korridore ditu bazarrak, produktuka banatuta, eta bisitaldia patxadaz egin beharrekoa da, argi izanik beste garai batera eramango gaituen labirinto batean sartzera goazela. Bazarreko produktu izarra harribitxiak, gozokiak, espezieak, oihalak eta alfonbrak dira. Izan ere, nork ez ditu entzun bata bestearen atzetik noiz edo noiz “alfonbra” eta “persiar” hitzak, kalitate eta bikaintasun sinonimo gisa? Bazarraren barruan banketxeak, ostatuak eta Xah meskita ezin ederragoa aurki daitezke besteak beste. Meskitako lurra lorez betetako alfonbra erraldoiek apaintzen dute eta hormetan kolore urdina eta horia nagusi diren mosaiko landuak dira nagusi. Emaitza ikusgarria da: bazarra bisitatu ostean bakea aurkitzeko leku ezin hobea da meskita ederra. Euri hotzetik edo bero jasangaitzetik babesteko nekez aurkituko dugu pareko lekurik Teheranen. 36
Koranaren bertso bat, Sheikh Lotfollah meskitan. Ondoko orrialdean, Elburz mendietara igotzeko teleferikoa, musiko bat Bazar Handian eta hiru neska gazte teteria batean.
Babelgo Dorrea Ostirala jaieguna da Iranen, eta, ondorioz, ostiralero Ferdowsi kalean kokatutako Parvane merkataritza guneko parkinga benetako Babelgo Dorrea bilakatzen da. Metroaren linea gorriko Soadi geltokitik irten eta jendeari jarraitzea nahikoa da bost minututan Iranen parekorik ez duen saltoki handira heltzeko. Iraganean parkinga izandako zortzi solairuko eraikina bazar erraldoi bihurtzen da ostiralero, eta Irango bazter guztietatik heltzen dira bertara saltzaileak beren produktuekin. Zortzi solairuko parkingetik irten gabe, bidaiariak Iranetik bidaia azkar bat egiteko aukera izango du: eskualde bakoitzeko jantzi tipikoak, tapizak, alfonbrak, zeramikak, harribitxiak, produktu sorta amaiezina aurkituko du erosleak, zoratzeraino ia. Antigoaleko gauzak saltzen dituzten postuak dira saltoki hain bereziko beste erakargarri nagusietako bat. Benetako harribitxiak aurki daitezke, prezio oso onean gainera. Hori bai, goizean goiz gerturatzea komeni da jende pilaketak saihesteko. Parvane merkatua ez da turismo gidetan agertu ohi, baina, zalantzarik gabe, bidaiari orok Teheranen bizi dezakeen esperientziarik onenetakoa eskaintzen du. Gizatasunez betetako zortzi solairu aurkituko ditu. Askotariko Iran aberatsa biltzen duten zortzi solairu. Ostiraleroko merkatuan esperientzia zaratatsu eta mugitua bizi ostean, Artisten Forum lasaia bisitatzeak balantza orekatzen du. Izen bereko parkean dago eta gaur egungo Irango artisten lanak aurki daitezken bertan; erakusketak etengabe inauguratzen dituzte eta artistek eurek eskainitako hitzaldiak ere ez dira falta izaten. Giro moderno eta liberala aurkituko dugu Teherango intelektualen bilgune den txokoan.•
Peru bizikletan GUSTUKO TOKIAN, ALDAPARIK EZ Testua: Andoni Urbistondo Argazkiak: Ramon Arrizabalaga eta Getty Images
PERU BIZIKLETAN
Gustuko tokian, aldaparik ez. Hala dio euskal esaera zahar batek. Pandemiak atera du abentura berezi hau oroitzapenen kutxatik, bi hamarkada luzeko ahanzturan itzalita egon ostean. Gazte garaiko ero haizeak, bizikleta alboan hartu eta ibili munduan. Nora? Perura. Nondik nora? Planik ez egitea hobe. 1999an Internet kontu arrotza zen gurean, oraindik. Sakelakoak ere gutxi zeuden. Abentura gordina. 40 eguneko bidaia: 1.300 kilometro Arequipa eta Lima hirien artean. Bidean beldurra, hotza, tripa eta buruko mina, nekea, ezina… denetarik! Baina balantzaren beste aldean ere gauza on asko: 4.500 metrora izarpean lo egiteko askatasuna, bertakoen umiltasuna eta berotasuna, Titikaka aintzira, Machu Picchu inken hiria, eta 80 kilometroko mendate bat jaisteko oparia. Bizitzan behin jasotzen den horietakoa. Zuretzat, irakurle, oparia, jarraian. uropatik kanpo egindako lehen bidaia luzea ahaztuta nuen, baina kontatzeko proposamena egin, eta hementxe doa, laburpena. Kokatzeko, bidaia 1999. urtekoa da, XX. mendekoa. Destinoa Peru, bidaiatzeko tramankulua mendiko bizikleta, eta atariko plangintza, eskasa. Mapak eta antzekoak ziren informazio iturri ia bakar. Boskote baten abentura da hau, Soin Heziketa ikasitako irakasle laukotea eta lerroon egilea: Aitor Dorronsoro, Ramon Arrizabalaga, Mikel Egaña eta Unai Muñiz. Aitorrek berreskuratu du garai hartako bidaiaren agenda, eta Ramonek garai hartako argazki batzuk. Beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango zen bidaia hau hain zehatz kontatzea. Lima hiriburutik Andeetako goi lautadara trenez joatea zen lehen asmoa, baina azkar jabetu ginen usteak erdi ustel izanen zirela. Central Limatik Huancayora doan trena gu iritsi eta hiru aste geroago irteten zen hiriburutik. 1999an pertsonak garraiatzen zituen munduko tren garaiena zen Central, 4.781 metroraino igotzen baitzen (2006an txinatarrek Qinghai-Lhasa trenbidean 5.072 metroan jarri zuten errekorra). Egun hartan sumatu ere ez genuen egin puntu goren horretatik ehunka metro batzuetara pasatuko ginela, hilabete geroago, Ticlio mendate garaian (4.818 metro). Zer egin? Nora joan? Arequipa bota zuen norbaitek, Peru hegoaldera. Esan eta egin. Autobusa lortu, bizikletak garraiatzeko prezioa adostu eta segi, Panamericana autobidean barrena. 1.000 kilometro eskas eta 16 ordu. Arequipa-Lima bilakatu zen bat-batean gure bidaia. Arequipa Misti eta Chachani sumendien magalean dago (azken hori 6.000 metrotik gorakoa). Handik Ti-
E
40
tikaka laku ezagunera iritsi asmoz abiatu ginen. Autobus geltokiko langileen txantxak, luze gogoratzeko modukoak: «Pisu horrekin? Ez zarete iritsiko, gringos». Eta gu harro: «Hau duk ahoberoa!». Ahoberoa igual, baina terrenoa ezagutzen zuena ere bai. Kamioi gidari batek ohartarazi zigun: «20 kilometro baino gehiago igo behar dituzue, 4.000 metrotik gora». Gu barrez. Lasai. Damutu ginen azkar. Arequipa 2.300 metrora dago, eta Titikaka aintzira ertzera daraman errepidea 4.500 metrotik gora igotzen da. Hilabeterako behar diren gauzekin zakuto beteak zamatu behar, gainera; pedal kolpe bakoitzean, 20-25 bat kilo. Miseria latza pasatu genuen maldan gora, egun askotan 10 kilometro orduko batez besteko pobrea gainditu ezinik. Pisuari aklimatazio faltaren buruko mina, sabeleko dantza etengabea, eztula eta hotza gehitu zitzaizkion. Uztail eta abuztuan negua da Perun, eta 4.000 metrora hotz galanta egiten du. 10 gradu zeropetik sarri. Bidean herri gutxi topatu genituen, eta horiek txikiak: Imata, Santa Lucia… Barruak astindu zizkigun Imatako eskolako haurrek eta bertako bizilagunek egindako harrera beroak. Koaderno eta boligrafoak generamatzan gurekin, eta pozarren hartu zituzten ikasleek. Afaltzeko jatetxe eta dendarik ez, han, eta bertakoek eurek gutxitan afaltzen dutena eskaini ziguten, tortilla goxo bat, geltokiko biltegi batean atseden hartzeko toki erosoa prestatzeaz gain. Karga tren luze-luze bat pasatzen ikusi genuen Imatatik, eta taldeko bi laguni bonbilla piztu zitzaigun. Treneko langile kuadrilla bati sos batzuk eman, eta halako gurdi txiki batean egin genituen egun pare bateko lanak, bizikletak gurdian garraiatuz. Gure gorputz nekatuek eskertu zuten.
Machu Picchu, atzean Huayna Picchu edo «gailur berria» duela. Gaur egun oso masifikatua dago turistikoki. Argazki txikietan, goian, hiru lagun Machu Picchura bidean, bizikletan, eta behean, Titikaka aintziran, Uros uhartean. Erreportajea zabaltzen, Abra la Raya mendateko goi lautada (4.335 metro) eta bidaia osatu zuten bost zikloturistak, geldialdi bat egiten Andeetako goi lautadan.
PERU BIZIKLETAN Behean, Titikaka aintzirako Uros uhartea. Punotik bi eguneko irteera egiten da Uros eta Taquile uharte txikietara. Ondoan, Cusco hiria, Peruko handiena Lima hiriburuaren atzetik. Goian, txikian, bidaiari bat Peruko trenbideetako langile batekin garraioa negoziatzen, Imata herriko tren geltokian, 4.300 metrora.
Titikaka, polita eta itsusia Hogei urte atzera ere Puno hiri turistikoa zen, nahiko ostatu txukunak zeuzkan. Titikaka aintziraren ertzean egotearen onura. Munduko laku ezagunenetakoa da Titikaka, nabiga daitekeen garaiena, 3.800 metrora. Uros uhartea bisitatzen da han, laku gainean ihi makilekin sortutako uhartea. Bisitariaren harridurarako, flotatu egiten du uharteak. Bigarren uharte bat ere bisitatzen da, Taquile. Boliviako Cordillera Real mendikatera bista ederrak daude handik, baina aukeran turista gehiegi pilatzen da inguru haietan. Bidaiaren bigarren zatiak Punotik Cuscoraino eraman gintuen (400 kilometro eskas), Peruko beste gune turistiko erraldoia. Dena asfaltoan, astebeteko tarte ederra, hegoko lur idorretatik Amazoniako oihanaren gertutasuna erakusten zuten lehen belaze berde eta zuhaiztietara. Abra la Raya mendate garaia zeharkatzen da, 4.335 metrora, baina ordurako aklimatatuta geunden, eta Frantziako Tourrean baino azkarrago gindoazen, 22-23 kilometro orduko batez bestekoan. Cusco Andeetako hiriburua da, eta Machu Picchuko
atea. Inken bizitoki ezagunena da, eta 1999an ez zegoen hain masifikatua. Inca Trail delakoa egin zenezakeen arazorik gabe, aurretik ezer lotu gabe, milaka eskailera famatuak igota. Pandemia etorri aurretik sei hilabete eta urtebeteko itxaron zerrenda omen zegoen bidea egiteko, eta 300-500 euro inguru ordaindu behar ziren. Machu Picchu berezia da, bakarra, baina oroitzapen onena Huayna Picchu gailurreko bista da (“mendi berria”, kitxua hizkuntzan). Cuscok eskaintzen duen beste bisita ez hain ezaguna Tres Cruces izeneko behatokia da, Paucartambo herritik gertu (Cuscotik 120 bat kilometrora). 4.000 metroan dagoen behatokia da, Amazonas oihanaren gaingainean. Egunsenti berezia ikusten da handik, Brasilgo kostalderaino ez baitago mendi bakar bat. Brasilen Tres Cruces-en baino bi ordu lehenago esnatzen da eguna, irten eguzkia, eta horrek ikuskizun benetan ederra eskaintzen dio bisitariari. Han jakin genuen halako asto basatiak badirela Andeetan, ococo izenekoak. Taldeko kide batek beretzat gorde zuen goitizen hori betiko.
80 kilometroko jaitsiera Cuscora bueltan, gorputza muga-mugan, eta 10 egun baino ez Limara iristeko. Distantzia, 1.300 kilometro. Bizikletan egitea ezinezkoa. Beste lekualdatze bat autobusean, Huancayo hiriraino, beste mila ordu autobusean. Eta Huancayotik zerura. 3.200 metrora dago hiri hori, eta Limara iristeko mendi-lepo garaienetik joatea erabaki genuen: Ticlio edo Abra Anticona, 4.818 metrora dagoen mendatea. Mont Blanc, Europako mendi garaiena, baino 10 metro gorago! La Oroya meatze hiri zatarra pasatu genuen, kutsadura handikoa, eta han lotan ez geratzeagatik gorantz segitu, gorago ostaturik ez zegoela jakin gabe. Morococha herrian Udalari ambiente edo gela bat uzteko eskatu behar izan genion, eta agintariek baita eman ere! Biharamunean Ticlio ederra. Ilargiaren pareko paisaiak. Eta aurrez aurre paradisua: 80 kilometroko jaitsiera bukaezina, bihurgunez bihurgune, kamioi astunak aurreratzen. Ordubeteko jaitsieraren ondoren herri batera iritsi eta 3.300 metro ikusi, eta oraindik zenbat geratzen den pentsatzearekin gozatu. Nekez bila daiteke halako mendate luzerik munduan, eta Lima zatarrerako itzulerak ere ezin izan zuen gure gozamena eten.•
GIDA PRAKTIKOA Informazio praktikoa Bidaia hau 1999an egina da, Perun. Aurrez plangintza handirik ez zuen izan, eta azkenerako Arequipa-Lima tartea egin genuen, batzuetan bizikletan, besteetan trenean edo autobusean. Hilabete oso bat 3.500 metrotik gora ibili ginen, eta horrek nabarmen zaildu zuen gure martxa, aklimatazio faltagatik, eta hotzak ekarri zituen eztul eta bestelako arazo fisikoengatik.
Egileak Aitor Dorronsoro, Ramon Arrizabalaga, Mikel Egaña Unai Muñiz eta Andoni Urbistondo.
Graham Greene eta Leopoldo Duran BI LAGUN ERREPIDEAN Testua eta argazkiak:
Juanma Costoya
GRAHAM GREENE ETA LEOPOLDO DURAN
70eko hamarkadako bigarren erdialdean, Graham Greene idazle britainiarra eta Leopoldo Duran apaiz galiziarra Iberiar penintsulan barna elkarrekin bidaiatzen hasi ziren. Hamabost urtetan zehar errepikatu zituzten batera egindako bidaia laburrok.
46
raham Greene eta Leopoldo Duranek 1976ko uztailean egin zuten elkarrekin lehendabiziko bidaia. Bi asteko bidaia izan zen eta bikote bitxiak Euskal Herria elkarrekin bisitatu zuen aldi bakarra izan zen. Idazlea eta apaiza ez ziren bakarrik, autoz egindako bidaiak txofer eta guzti egiten baitzituzten, hau da, “hirugarren gizon bat” ere bazegoen beti tartean. Eta oso arraroa izaten zen bidaiariok leku berdinean bi gau igarotzea. Gutxika-gutxika, oinarrizko ibilbide bat sortzen joan ziren bi adiskideak, urtez urte errepikatu zutena, aldaketa txiki batzuekin; leku batzuk ibilbidetik ezabatzen
G
zituzten eta beste batzuk sartu. Elkarrekin egin zituzten bidaietan, helmuga hauek ia beti errepikatu zituzten: Villafranca del Bierzo, Salamanca, Portugaleko Sintra hiria, Leon eta, bidaia guzti-guztietan bisitatu zuten Oseirako monasterioa. Helmuga horietako batzuk aukeratzeko arrazoia, idazle ezagunak aspaldiko lagunak bisitatzeko zuen nahia zen; adibidez, Maria Newal enigmatikoa, Sintratik gertu kokatutako Quinta da Piedade jauregian bakartuta bizi zena. Beste batzuetan, bidaiotan egindako lagunekin ardo botilen inguruan elkartzea izaten zen xedea; adibidez, horrela egiten zuten Antonio Nogueira Ourenseko ardandegi jabearekin.
Greenek lasaitasuna maite zuen, inork ez ezagutzea. Zeharo gorroto zuen jendea berari argazkiak ateratzen aritzea, eta, ondorioz, leku turistiko ezagunetatik ihesi ibiltzen zen. Bidaiok egin aurretik, Duranek ibilbideak eta bisitatzeko lekuak gomendatzen zizkion, baina azken hitza eleberrigile ezagunarena zen beti. Greenek afariak eta hotelak ordaintzen zituen, Duranek bazkariak. Apaiza izaten zen, hori bai, bere harreman sarearekin kontaktuan jarri eta monasterioetan eta egoitza eklesiastikoetan ostatu hartzeko hariak mugitzen zituena. Gasolina erdibana ordaintzen zuten eta txoferra Duranen ikasle edo
Argazki handian, Sil ibaiaren inguruko mahastiak, hau da, Greenek gustukoen zuen ingurunea. Ondoan, Salmonteko bi herritar. Erreportajea zabaltzen, Oseirako monasterioa.
47
GRAHAM GREENE ETA LEOPOLDO DURAN Ourenseko Avion herriko eliza. Avionen jaio zen Leopoldo Duran apaiza.
adiskideren bat izaten zen. Apaiza Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko irakaslea zen, Ingelesezko Literatura ikasgaikoa zehazki, eta bertatik ezagutzen zuen norbait aukeratzen zuen txofer lanak egiteko. Apaizak eta idazle ezagunak 1974ko udako egun sargori batean hartu zuten lehen kopa elkarrekin, Londreseko Ritz hoteleko tabernan. Ezinezkoa da ia bi pertsona hain ezberdin aurkitzea. Greene arrakasta izugarriko eleberrigilea zen, Nobel saria eskuratzeko hautagaia, munduzalea, kulparen eta bere kontzientziaren artean harrapatuta bizi zena. Duran,
berriz, apaiz anakronikoa zen, bakartia, ikasketak bere herrixkako giro zapaltzailetik ihes egiteko bide bezala erabili zituena. Baita lortu ere: Teologian doktoratu zen Erromako Angelicum prestigiotsuan, Filosofian Madrilgo Konplutentsean eta Ingelesezko Literaturan Londresko King's College ospetsuan. Egin zituen tesietako baten izenburuak jarri zuen harremanean idazle ezagunarekin: “Krisian den apaizaren irudia Graham Greenen obran”. Are, tesi hori izan zen ostean etorriko ziren bidaien eta liburuen hazia.
Ardoak eta liburuak Bidaiariok batetik bestera eramaten zituen Seat 1430 autoa pisuz gainezko joaten zen beti. Arrazoia begi bistakoa zen: atzeko eserlekuetan zein lekurik txikiena zegoen tokian pilatzen ziren ardo kaxak. Greenek eguerdirako jada botila bat ardo edatea zuen gustuko; bere altueragatik eta atzean zorabiatu egiten zelako, kopilotuaren aulkian joaten zen beti. Lehen bidaietan Leopoldo Duran Poldo apaizak tonikak edaten zituen, baina laster asko irabazi zuen bigarren ezizen bat berak ere: Whisky priest, hau da, “Whiski apaiza”. Izan
ere, likore eskoziar ezaguna hartzeko zeremonia eta ordutegia sakratu bihurtu ziren txangoetan, apaizak bidaideen harridurarako noiznahi erresatzen zituen arrosarioak beste ia. Apaiz galiziarrarekin sorpresarik ez zen falta izaten bidaiotan. Noizean behin meza latinez eta Vatikanoko II. kontzilioaren aurreko erritua jarraituz ematen zuen (aldare mugikor bat eramaten zuen beti autoan). Are, Franco goresten zuen eta horrek Greenekin etengabe ika-mikan aritzera eramaten zuen. Idazleak, bide batez, gogor kritikatzen zuen Juan Pablo II.a aita santua,
Goitik behera eta ezkerretik eskuinera, Leongo katedrala, Santa Maria de Bedae, Leongo katedraleko beirateak eta Teixidoko labar ikusgarriak.
GRAHAM GREENE ETA LEOPOLDO DURAN bien arteko eztabaidak areagotuz. Ildo horretan, kontuan izan behar da idazle britainiarrak ez zuela batere maite maiz jartzen zitzaion “idazle katolikoaren” etiketa. Greenen izaeran anbibalentzia nagusitzen zen zeharo. Askapenaren Teologia miresten zuen, marxismoaren eta kristautasunaren arteko sintesitzat hartzen baitzuen. “The Quiet American” maisulanaren egileak «katoliko agnostiko» gisa bataiatzen zuen bere burua eta Tomas apostoluarekin identifikatzen zen, hau da, bere maisuaren berpizkundea zalantzan jarri zuen apostolua. Eguerdi askotan, bidaiariek errepidetik gertu zen gerizpe bat bilatzen zuten, eta, egunkari paperez prestatutako mantel baten gainean, otordu ederra atontzen zuten. Afariak, berriz, askoz ere formalagoak izaten ziren. Eta arriskutsuagoak. Edandako alkoholaren ondorioz, bi lagunen arteko esgrima dialektikoa benetako borroka bihurtzekotan izan zen behin baino gehiagotan. Ostean, Greene damutu egiten zen apaizari sorrarazten zizkion haserrealdiak zirela eta, bereziki gidariarekin elkar hartuz apaizaren zelibatua zalantzan jartzen zutenean izaten zituen sufrikarioak ikusita. Unamuno eta Oseira Behin eta berriz bisitatzen zituzten helmugak kulturalki eraldatutako paisaiekin lotuta izaten ziren: mahastiz inguratutako Ourenseko herrixkak, granitoan landutako Galiziako ermitak, Leongo katedraleko beirateak, Ribeira Sacra eskualdeko monasterioak, Sil ibaiko arroilak, Salamanca eta bertako unibertsitatea, Cervantesen obran agertzen ziren El Toboso eta Alcala bitarteko herriak. Autoan etenik gabe hitz egiten zuten bidaiariek, gai zerutarrez zein mundutarrez. Eta irakurri egiten zuten, bai irakurri. Bi idazle, beste askoren artean, beti izan ziren presente bidaiotan: Cervantes, eta, batez ere, Unamuno. Hain zuzen ere, “The Third Man” harribitxiaren egileak bere burua Bilboko idazlearekin identifikatzen zuen, biek mortifikazio existentzial berak partekatzen baitzituzten. Bidaiok Oseirako monasterioa izaten zuten beti abiapuntu, baita helmuga ere. Bertatik oso gertu kokatutako Beariz eta Avion herrixketan, azken horretan jaio zen Duran, Greenek eta apaizak bidaiotako unerik onenetako batzuk bizi izan zituzten elkarrekin. Jasotako tratuaren esker onez, Greenek “Getting to know the general” bere lanaren egile eskubideak monasterioaren esku utzi zituen. Idazlearen nahia liburu horretatik ateratako dirua monasterioko liburutegia egoera onean mantentzeko lanetara bideratzea zen. Obra berberak Latinoamerikan eman zituen 50
irabaziak, berriz, El Salvadorko gerrillaren esku utzi zituen Greenek. Gaztaroan Alderdi Komunistako kide egin eta gerora britaniar inteligentziarentzat lan egin zuen idazlearen dualtasun tipikoaren beste adibide bat. Hori bai, Greenek izan bazuen inoiz hausten ez zuen fideltasun bat: bere lagunak. Eta horien artean ez zegoen bakarrik Leopoldo Duran apaiz ultramontanoa, Kim Philby ere bazegoen, Iberiar penintsula autoz zeharkatzen zuen urte beretan Greenek Moskun hainbatetan bisitatu zuen agente bikoitza. Greenen kritikoek esan ohi zutenez, idazleek beti badaezpada bi kandela jartzen zituen: bat Jainkoari eta beste bat deabruari. Azken bidaia Greenek eta Duranek Iberian penintsulan elkarrekin egindako txangoek bi inflexio puntu izan zituzten, bat positiboa, eta, bestea, ez hainbeste. Apaizaren pertsonalitateak Greene liluratu zuen eta, horren erakusle, inspirazio iturri gisa hartu zuen “Monsignor Quixote” obra idazteko. Apaizaren tolesgabetasunak, azkartasunak eta zinismo ezak idazle britainiarraren sormena pizten zuten, eta, horri esker, bidaiatzeko eta literatur lana uztartzeko aukera eragingarriak ziren bidaiok Greenentzat; formula ezin hobea zen bidaiotan aurkitzen zuena idazle ezagunarentzat. Itzala, berriz, hasiera batean aukera zirudien gertakari batetik heldu zen. Errioxako ardandegi ezagun batzuen jabeak idazleak bere ardo beltzak izugarri miresten zituela jakin zuen, eta, hori baliatuta, Graham Greene Fundazioa sortzea erabaki zuen, ia ezerezetik. Fundazioren presidente izatea eskaini zion Leopoldori eta apaizak baietza eman zion, atsegin handiz. Idazleak, aldiz, ekimenaren atzean zeuden asmoen susmo txarra hartu zuen, eta, Fundazioak norabide komertzial argia hartu zuela ikusi zuenean, bere babesa kendu zion. Desadostasunak desadostasun, Greenek eta Duranek lagun izaten jarraitu zuten. 1991n, elkarrekin egindako azken bidaiatik bi urtera, idazle britainiarra Suitzako klinika batean hil zen. Erietxeko ohean azken hatsa eman zain zela, Leopoldo Duran alboan izan zuen, aspaldiko lagunari azken bidaian laguntzeko prest. Amaitzeko, aipatu beharrekoa da ez zela Greene izan bidaiotatik etekin literarioa atera zuen bakarra. Izan ere, Duranek ere liburu bat idatzi zuen: “Graham Greene, amigo y hermano”. Carlos Villarrek, berriz, “Viajes con mi cura” lana argitaratu zuen iaz, eta, Nuria Verdek, “El verdadero tercer hombre”, urte luzez Greenen eta Duranen bidaietako gidaria izan zen bere aitari eskainitako lana. •
Behean, Ourenseko Plaza Nagusia. Eskuineko argazki txikian, Villafranca del Bierzoko taberna bateko kartela.
GIDA PRAKTIKOA Oseirako monasterioa
Green ibilbidea
Ourenseko probintzian kokatuta dago eta bisitak hartzen ditu. Bisiten ordutegia monasterioaren webgunean kontsulta daiteke: mosteirodeoseira.org..
Ourenseko Diputazioak Graham Greeni eskainitako ibilbide literario bat prestatu du, besteak beste, Begade udalerriko As Regades herrixkako upategi bat, Oseirako monasterioa eta Avion udalerriko Mouriscados herrixkako kaleak barnebiltzen dituena.
51
proposamen tematikoa
«BRIDGERTON» TELESAILEKO KOKALEKUAK Arrakasta handia izan ondoren, «Bridgerton» telesail erromantiko eta bitxiak bigarren denboraldia izango du Netflixen. Simon (Rege-Jean Page) eta Daphne (Phoebe Dynevor) Hastingseko duke-dukesaren, maitasun istorioak milaka jarraitzaile ditu... XIX. mendeko oparotasunak ere bai; jantzi dotoreak eta jauregi ederrak ageri baitira telesailean. Filmatu zen tokietara eramango zaituztegu. Testua: Marian Azkarate Argazkiak: Getty Images
Bath... Somerset konderriko hiri bitxi hau Londresetik 160 bat kilometrora dago. Batzuek herrialdeko ederrena dela diote. Bada, Bath-eko gune historikoak, munduko ondare izendatuak, protagonismo handia du telesailean. Istorioaren zatirik handiena Londresen gertatzen bada ere, Bath-en filmatu ziren eszena gehienak. Esaterako, Royal Cresent etxean. XVIII. mendeko eraikin hori, ilargi-erdi itxurakoa, museoa da gaur egun. 52
...herri ederra Bath-eko Guildhall etxean filmatu zituzten Londresko aristokrazia biltzen duten dantzaldi ikusgarrienetakoak. Guildhall eraikina (erdiko argazkian) udalarena da, XVIII. mendekoa, eta ezkontzak ospatu ohi dira bertan. Bath ederra da oso, egia esan, eta telesailari joko handia eman dio, Prior Park parkea erabili ahal izan dutelako, baita Pickled Greens kafetegia ere (eskuineko argazkian). Abbey Green kalean dago kafetegia. Fikzioan, madame Delacroix-en lantegia hartzen du. Han, protagonisten jantziak egiteaz gain, goi-mailako gizartea txutxu-mutxuka aritzen da.
53
proposamen tematikoa Londres Bath utzi eta Londresera joko dugu. Ez al da ederra Greenwich Park? Jauregi hau dagoen berdegunea ikusgarria da oso. Ingalaterrako hiriburuko auzo honetan dago Range’s House, Bridgerton familiaren etxea. Adreilu gorriko etxe pribatu dotorea da, glizina lorez dotoretua. Bere garaian Greenwich Parkeko basozainaren egoitza ofiziala izan zen. Gaur egun arte bilduma interesgarria dago bertan.
Richmond Londresko kanpoaldean dago Richmond, Tamesis ibaiaren ertzean kokatutako auzo aberatsa. Hemen aurkituko dugu Hampton Court Palace, fikzioak Charlotte erreginaren egoitza bihurtu duena. Erregejauregi zahar hau bisita daiteke. XVI. mendeko eraikin ikusgarria da, parke eder batez inguratua.
York Londresetik Yorkshire aldera abiatu gara, Clyvedon eraikinaren kanpoaldea ezagutzeko. Hastingseko dukeen bizilekua da, eztei-bidaiaz gozatu ondoren etxebizitza bihurtzen dutena. Egia esan, hau Castle Howard da eta Ingalaterrako iparraldean dago, Yorketik kilometro gutxira. Jabetza izugarria, ederra... horregatik erabili zuen Stanley Kubrick-ek “Barry Lyndon” filmatzeko, baita BBCk ere “Brideshead” telesail mitikorako. 54
Salisbury Salisbury hirian bukatuko dugu bisita, Wiltshire konderrian. Izan ere, bertan dago Wilton House, Erresuma Batuko jauretxe onenetako bat. Erabilera anitzeko filmatze-agertoki gisa erabili dute telesailean. 55
pandemia garaiko hitzordu eta proposamenak BIDAIAK Nature Relaxation Films (Youtube) Guretzat bidaiatzean plazer handienetako bat trenean musika entzutea izaten da, leihotik herrialde berri bat ikusten dugun bitartean. Konfinamenduan, esperientzia hori etxetik nola bizi ikasi genuen: Youtuben, urruneko lekuak ikusiz droneen bitartez. Ederrenetakoa “Flying Over Norway” izan zen (22 milioi ikustaldi izan ditu ordutik), fiordoen, badien eta arrantzaleherrien gainetik ordubeteko hegaldia. Nature Relaxation Films izeneko Youtubeko atariak bidaia birtual gehiago jarri ditu harrezkero eta, esaterako, orain dela gutxi Islandiako bigarren bidaia igo du, baita Hego Koreari buruzkoa ere.
GASTRONOMIA Cannellevanille (Instagram) Aran Goyoaga euskalduna da, Zornotzakoa zehazki, eta ospe handia lortu du sare sozialetan. Estilista gastronomiko, argazkilari eta idazlea da eta urteak daramatza AEBetan bizitzen, azken urteetan Seattle-n. Blog batean hasi zen, zaletasun gisa, eta Cannelle et Vanille izeneko blog hartatik Instagramera eta liburuetara salto egin zuen. Ayerza gozotegian ditu sustraiak emakume honek, baina ez da gozogintzara mugatzen, ezta sukaldaritzara ere. Errezetak igotzen ditu sare sozialetara, argazki ederrez hornituta, eta beti ingelesez.
NATURA Izarraitzmendigunea.eus web orrialdea Xabier Beristain azkoitiarrak Izarraitz mendiguneari buruzko webgunea jarri du martxan, Webgune ederra, oso grafikoa eta informazio ugari eskaintzen duena, guztia euskaraz. Besteak beste, Izarraitz mendiguneari buruzko informazio orokorra aurki daiteke, baina baita hainbat txokotatik egindako argazkiak zein bideoak ere. Formatu desberdinetan aurkeztu ditu mendigunean zehar egin daitezkeen hamasei ibilbide, modu ederrean. Arabako mendien euskarazko beste webgune bat egindakoa da aurretik Beristain. 56
MUSIKA
LITERATURA
La Juiice (Spotify eta plataformetan) Boli Kostakoa da, baina orain Estatu frantsesean bizi da. Le Juiicek rapa egiten du eta “traparen ama” bihurtu da (“Trap mama” da bere azken kanta). Instagramen aurkeztu zituen bere lehen lanak eta, pixkanaka, irrati eta musika plataformetan txoko bat lortu zuen, sareetan lortutako jarraitzaileei esker. Le Juiice poeta ere bada. Iaz, udan, maisulan txiki bat aurkeztu zuen, trilogia bat zehazki, “Matin / Midi / Soir” izenekoa. Afrika frankofonoko gazteen doinuak eta kezkak ezagutzeko, emakume egokia.
www.accioncultural.es
Miguel Delibes idazleari buruzko erakusketa sakon bat modu birtualean ikus daiteke etxetik, metrotik edo planetako edozein bazterretatik. 2020an Madrilgo Liburutegi Nazionalak prestatu zuen “Delibes” izeneko erakusketa hau 360 graduko bisita-formatu birtualera egokitu dute. Hala, zehaztasun milimetrikoz azter daiteke, objektu, argazki eta dokumentu guztien bereizmen handiari esker. Gainera, bertsio horri esker, bisitariak multimedia eduki osagarri bat izango du.
«SKETCHING» Artsafari.co.uk web orrialdea. Argazki makinaren ordez, bidaietara marrazki koadernoak eramaten dituzte. «Urban sketching» izeneko mugimendu planetarioaren barnean koka ditzakegu: margolariak, arkitektoak, komikilariak... berdin da, edonor
JAIALDIA Filmin plataforman “The Reason I Jump”, autismoari buruzko film dokumentalak, Sundance jaialdian saritua izan zenak, Bartzelonako Brain Film Fest, garunari buruzko zinemaldia, inauguratuko du martxoaren 18an. Beste zortzi film eta hainbat mahai-inguru izango dira. Brain Awareness Week-en baitako ekitaldia da; alegia, garunaren ikerketaren aurrerapenaz eta onurez jendea kontzientziatzeko mundu-kanpainaren barrukoa.
MENDEURRENA
izan daiteke marrazkilari eta bidaiaria. Ingalaterrako Art Safari web orrialdeak, esaterako, mota honetako bidaiarientzako bidaiak prestatu ohi ditu. Covid garaiotan bidaia birtualak antolatzen dituzte. Adibide bat, martxoan Kenyako naturan barneratu ziren lau egunetan. Nola? Zoom-en bidez.
Emilia Pardo Bazan gogoan Coruñan Emilia Pardo Bazan idazlearen mendeurrena ospatuko dute, urte osoan zehar. Feminista sutsua zen idazle galiziarra; lehena izan zen “mujericidio” hitza erabiltzen. Irailera bitartean, hainbat ekitaldi, erakusketa eta ekimen antolatu dituzte. Maiatzean, esaterako, ibilbide literario gidatuak egingo dira, baita teknologia berriei buruzko mintegiak ere. Uda partean, berriz, Liburuaren Azoka. 57
liburuen TXokoA
ELURRETAKO LEHOINABARRA, BI LIBURU EDERREN PROTAGONISTA
El leopardo de las nieves o la promesa de lo invisible. Vincent Munier. Errata Naturae, 2020. 184 orrialde. 27,99 euro. El leopardo de las nieves. Sylvain Tesson. Taurus, 2021. 176 orrialde. 17 euro.
i liburu desberdin eta bitxi ekarri ditugu gurera. Biak egile frantsesek eginikoak, eta biak protagonista berberarekin: elurretako lehoinabarra. Alde batetik, Vincent Munier argazkilariaren lana dago. Nazioarteko naturako argazkilari onenen artean kokatuta izateaz gain, narratzaile bikaina ere bada Munier. Irudi dotoreak erabiliz Tibeteko goi-ordokian bizi izan dituen abenturak islatu ditu, behin eta berriro joan baita bertara bere kamerako bisorearekin elurretako lehoinabarra “ehizatzeko”. Elurretako lehoinabarra goi-ordoki erraldoi horretan bizi da, bost mila metro inguruko garaieretan. Munier da animalia ikusgarri eta mitikoaren irudiak lortu dituen argazkilari bakarrenetarikoa. Beste alde batetik, Sylvain Tesson geologo frantsesaren lana dugu. Vincent Munier argazkilariaren atzetik ibili zen Tesson, eta, hain justu ere, elkarren arteko istorioaren alde hori kontatu zuen 2019ko Renadout saria jaso zuen liburuan.
B
JOHN BANVILLEK DONOSTIA MAITE DU
MUNDUA ULERTZEKO BESTE ERA BAT
John Banville irlandarra munduko idazle ospetsuenetakoa da. Bigarren “bizitza” bat ere badu, Benjamin Blacke izengoitia erabiltzen baitu eleberri beltzak idazten dituenean. Bere azkenengo liburuan omenaldia egin nahi izan dio gehien maite duen hiriari, Donostiari, eta, horretarako, bi pertsonaia handi bildu ditu berriro: Quirke auzitegiko medikua eta Strafford inspektorea. Quirkek Donostiara emaztearekin egingo duen bisitaldi erromantikoan –Evelyn austriar psikologoa–, hildako batekin egingo dute topo.
Historia eta ekologia, literatura eta zientzia, bidaiak eta filosofia lotuz, gure uste askori buelta ematen die liburu bikain honek. Bere bizi eta ikerketa esperientzian oinarrituz, David Farrier egileak Baltikotik Koralezko Hesi Handira eta Shanghaitik Tasmaniara eramango gaitu, izugarri azkar aldatzen ari den mundu baten bila. Aldaketa horren ondorioek, etorkizunari buruz dugun pentsamoldea baldintzatzeaz gain, gaur egun mundua ikusteko dugun modua ere eraldatuko digu. Kritika bikainak jaso ditu entsegu honek.
Quierke en San Sebastián. Benjamin Black. Alfaguara, 2021. 312 orrialde. 19,90 euro
«BELLE ÉPOQUE» GARAIAREN ALDE ILUNA Paris, 1920ko hamarkada. Euskal Herriko baserri batetik heldu eta argazkilari bihurtu den Maria Garrastazuk, Luxenburgo parketik bere eguneroko itzulia ematen ari dela, neskato galdu bat topatuko du, zuberotarrez hitz egiten duen neskatxa bat bere amari deika. Ama topatu nahian emango dituzte hurrengo asteak biek. Bilaketa horretan, besteak beste, «belle époque» garaiko glamourraren beste aldea ezagutuko dugu: ez goi mailako modaren mundua, baizik eta lantoki ilunetan arropa garestiak josten aritzen diren jostun apalak. Distira eta alderantzia. Joxean Agirre. Elkar, 2021. 76 orrialde. 10,75 euro.
Huellas. El mundo que dejamos atrás. David Farrier. Crítica, 2021. 288 orrialde. 20,90 euro.
MOZAMBIKEN JAIOTAKO PORTUGALDARRA Mozambiken, 70eko hamarkadako lehen urteetan, guraso portugaldarren alaba den haur bat helduen mundua ezagutzen hasiko da, inguruko bidegabekerien lekuko den bitartean. Memoria bereziotan garaiko Lourenço Marques hirian –egungo Maputo– emandako haurtzaroa kontatzen du Isabela Figueiredok, baita deskolonizazioaren osteko Portugalera itzulera ere. Autoreak gordin ematen du garaiko indarkeriaren eta arrazakeriaren berri, eta Portugalen kolonietatik itzulitakoa izateak zuen pisua ere azaltzen du. Cuaderno de memorias coloniales. Isabela Figueiredo. Libros del Asteroide, 2021. 208 orrialde. 18,95 euro.
59
Gogoan hartu
AMETSETAKO ERRETIROA HOBBITEN LURRALDEAN “The Lord of the Ring” eleberri epikoko hobbiten etxeen itxura izan dezakete, ezta? Edo, agian, amerikar indigenen tipienak? Itou-shiko baso batean, Shizuokako Prefekturan (Japonia), aurkitu dugu Jikka House egoitza bitxia. Bost etxe txiki dira guztira, eta, bertan, 60 urteko bi emakumek, gizarte langile batek eta sukaldari batek adinekoei zuzendutako zentro bat prestatu dute. Guztira 100 metro karratuko azalera du Jikka House egoitzak, eta bertako txabolak bata besteari lotuta daude. Zurezko panelez estalita daude, eta barrualdea hormigoizkoa da. Egitura oso iradokitzailea du egoitzak, magikoa ia. Espazio bakoitza eginkizun baterako prestatu dago eta, erdian, jatetxea dago. Edonor sar daiteke, eta eskertzen dituzte bisitariak, tokiko komunitateak egoitzako adinekoekin gertuta-
suna izatea baitute helburu. Janaria etxera ere ematen dute. Jatetxearen inguruan gonbidatuen gela dago, erizaintzako laguntza behar duten zahar eta minusbaliatuentzako komun irisgarria duena. Gurpil-aulkiarekin sartzeko aukera ematen duen igerileku bat ere badu zentroak. Hemen horrelakorik inoiz ikusiko al dugu? Hobbitak gurera bisitan datozenean agian?
zinema bidaiaria
«MONSTER HUNTER» BIDEO JOKOETATIK AFRIKAKO BASAMORTUETARA Zinemaren industriarentzat hain nahasiak diren garaiotan (denentzako bezala, zoritxarrez), ekoiztetxe handiak zer egin ondo ez dakitela daude uneotan. Jendea zinema aretoetara eramateko asmoz, bideo jokoen egokitzapenak egitea da euren apustuetako bat. Sony etxearen kasuan, “Monster Hunter” bideo jokoaren zinemarako bertsioarekin animatu da. Milla Jovovich da protagonista nagusia, bai, “Resident Evil” frankiziaren protagonista; hori bai, ez da harritzekoa, produktore bera baitago atzean, Constantin Film, eta zuzendari bera, Paul W.S. Anderson, Mila Jovovichen senarra. Hain zuzen ere, “Monster Hunter” filma Paul W.S. Andersonen proiektu oso pertsonala izan omen da, frankiziaren jarraitzaile sutsua dela aitortu baitu. Istorioak bideo joko arrakastatsua du abiapuntu: eliteko soldadu talde bat beste dimentsio batean agertuko da, eta, bertan, aurre egin beharko dio saga ezagunaren ezaugarri diren izaki hilgarri, basati eta handiei. Artemis (Jovivich) da talde militarreko burua. Bere ondoan, akzioko filmetan ohikoak diren aurpegi ezagunak: Tony Jaa (“Ong-bak” sagakoa), Ron Perlman (“Hellboy”) eta T.I. Harris (“AntMan and The Wasp”). Ados, seguruenik ez da aurtengo film mamitsuena izango, baina ziur gaude une dibertigarri bat igarotzeko aukera emango digula behintzat. Guri batez ere Paul W.S. Andersonen egindako hautuagatik interesatzen zaigu pelikula: dena estu-
Testua: Fermin Lusarreta
dioetan filmatu beharrean, Hego Afrikako eta Namibiako basamortuetan aritu dira lanean, horrek dakarrenarekin. Esaterako, Lurmutur Hiriaren ondoko Atlantis dunetan izan dira, edo Cederberg gune naturalean. Beste eszena batzuk Hego Namibian grabatu dituzte, kostaldeko dunetan eta Sesriem arroilan.
«Monster Hunter» Zuzendaria: Paul W.S. Anderson. Herrialdea: AEB. Protagonistak: Milla Jovovich, Tony Jaa, Ron Perlman. Estreinaldia: Martxoak 24.
LABURRaK
» MADEIRAKO HERRIXKA BAT, TELELANAREN PARADISU andemiak telelana orokortu duen garaiotan, “nomada digitalak” bihurtu diren profesionalak agertu dira nonahi. Urrutitik lana egiteko erraztasunak ematen dizkieten helmugen bila ari dira, eta turismotik bizi diren herrialdeentzat bisitari interesgarriak bihurtu dira. Madeirako Gobernuak bultzatuta, Madeira Digital Nomads ekimenak mundu osoko “nomadak” erakarri nahi ditu. Uharteko hegoaldeko kostan dagoen Ponta do Solen, 8.000 biztanle dituen udalerri txikian, ehun “nomada digital” hartzeko proiektu pilotua jarri dute martxan. Mota guztietako erraztasunak emango dizkiete eta, horren truke, gutxienez hilabete bat eta gehienez ere urte erdi pasa beharko dute bertan. Egitasmoak arrakasta izango balu, uharteko leku gehiagotara zabalduko lukete.
P
NIKARAGUAKO «MAITASUNAREN UHARTEAREN» PROIEKTUA ikaraguak milioi bat cordoba (28.695 dolar inguru) inbertituko ditu “Maitasunaren uhartea” turismoarentzat egokitzeko. Xolotlan edo Managua lakuan kokatua, historialarien arabera, Anastasio Somoza Garcia diktadorearen maitasun klandestinoen agertokia izan zen. 1973ra arte Erdialdeko Amerikako herrialdea bere mende izan zuen dinastiako patriarka izan zen Somoza.
NEURRI GOGORRAK INGALATERRARA SARTUKO DIREN BIDAIARENTZAT di ibili eta txintxo jokatu beharko dute aurrerantzean Ingalaterrara sartzen diren bidaiariek. Izan ere, hamar urte bitarteko kartzela zigorrak ezarriko zaizkie “arrisku herrialde” batean egon izana ezkutatzen duten bidaiariei. Beraz, Ingalaterrako agintariek “zerrenda beltzean” sartutako 30 herrialde baino gehiagotakoren bat bisitatuz gero, hobe badaezpada kontuz ibiltzea. Gehienak Afrikan eta Latinoamerikan daude, baina Europakoren bat ere badago tartean. Zerrendan dauden herrialdeetatik Ingalaterrara sartzen diren bidaiariek hamar eguneko berrogeialdia pasa beharko dute horretarako bereziki prestatuko dituzten hoteletan. Are, 1.750 libera (2.000 bat euro) ordaindu beharko dituzte gainera!
A
hutsa
TURISTARIK GABEKO INAUTERIAK Veneziako Piazza San Marco mitikoan, noblez mozorrotutako bikoteak ikus zitezkeen inauterietan. Hori bai, Venezian ere bereziak izan dira aurtengo inauteriak, turistarik gabeak eta batik bat birtualak. Zer gertatuko da hurrengo urtean?
N
hutsa
IZOTZEZKO ESKULTURA BATEN PARE New Yorkeko Josephine Shaw Lowell memorialeko iturriak izotzezko eskultura bat dirudi goiko irudian. Bada, itxura ikusgarri hori zuen iragan otsailaren hasieran, Ameriketako Estatu Batuek jasan zuten denborale izugarriaren ondorioz.
62
aºhutsa
hutsa
TURISTA ESPAZIALA Beheko argazkikoa Jared Isaacman da. Shift4 Payments enpresaren jabea da eta 2021eko bukaerarako SpaceX konpainiak antolatutako bidaiako lehen turista espaziala izango da. Elon Musken konpainia aeroespazialaren Inspiration4 misioan aterako da Floridako Kennedy Espazio Zentrotik jaurtitako «Falcon 9» kohetean. Isaacmanekin batera, beste hiru bidaiari ere izango dira. Konpainiak ez du bidaiaren luzera zehaztu: Lurra 90 minutuero orbitatuko dutela esan du soilik.
hutsa
KOLISEOAK ATEAK ZABALDU DITU BERRIZ ERE Aurtengoan den-denak ez dira albiste txarrak: esaterako, Erromako Koliseoak ateak zabaldu dizkio bisitariei. Maiatzera arte Ponpeiari buruzko erakusketa bat ikusi ahal izango da bertan, Vesuviok lurperatutako hiritik heldutako 100 bat obrekin.
OXFORDEKO PUBEN GAINBEHERA Normalean, Ingalaterrako hiri unibertsitario ospetsueneko tabernak ikaslez, tokikoz eta turistez lepo egoten dira. Uneotan indarrean diren murrizketak direla eta, aldiz, janaria saltzeko baino ezin dituzte zabaldu ateak uneotan. Hori dela eta, asko itxita daude, esaterako, XVI. mendetik zabalik den Lamb & Flag ospetsua, edota Eagle and Child arrakastatsuak.
hutsa
hutsa
PIPAK EROSTEKOTAN, TUNISIAN Ehunka urte dituen makina erabilita, Anis Bouchnak artisauak Tunisiako iparraldea estaltzen duen txilarra pipa bihurtzen du. Duela mende erdi Europatik aitonak eramandako jakintza mantendu du, eta, gaur egun, Tunisiako pipa-egile bakarra da. Familiaren lantegiak 50 urte inguru daramatza Tabarkako kalexka batean jo eta su, Aljeriatik kilometro gutxira dagoen herri turistiko atseginean errotuta, Mediterraneoaren ertzean. Tunisiako artisauak gogor kolpatu ditu turismoaren kolapsoak, baina Anisek badu lana oraindik ere. «Dromedarioa, palmondoa eta alfonbra baino zerbait gehiago» eskaintzen duela dio harro. 63