Geografia neurrigabea eta basatia
ZAZPI
haizetara
QUEBEC
NAPOLI Exhibizionista bezain surrealista
BEHE NUBIA Nasser aintziran barrena
CASABLANCA Zinemako mito bati betiko lotuta 2013 Otsaila 56.zbk / 1,5â‚Ź
BARRANCAS DEL COBRE Ezkutuko Mexiko
haizetara
ZAZPI
42 Garikoitz KORTAZAR 34 Alfons RODRIGUEZ 24 Getty Images Azaleko argazkia: NURIA LOPEZ TORRES • Aurkibideko argazkiak: 06 Getty Images 16 Nuria LOPEZ TORRES
16
ARGITARATZEN DU: Astero. Herritar Berri SLU. EDITOREA: Mariasun Monzon DISEINUA: Eneko Napal ARGAZKIAK: Argazki Press EGOITZA: Portuetxe 23-2.a 20018 Donostia http://www.zazpihaizetara.com E-posta: zazpihaizetara@astero.net Tfnoa: 946 61 20 55 LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio
34
aurkibidea
16 QUEBEC
06 NAPOLI
Gertu egonik ere, guztiz giro desberdina bizi dute Napolik eta bere golkoan dagoen Ischia uharteak
34 CASABLANCA
Ondare kulturala ez ezik, geografia ere neurrigabe eta basatia da Kanadako eskualde honetan
Marokoko hiririk kosmopolitenak asko zor dio hiria ezagutzera eman zuen izen bereko filmari
24 BEHE NUBIA
42 MEXIKO
Nilo ibaia basamortuan galtzen den Barrancas del Monten barrena igaroeremu honetan tenplu bakarti eta tzen den trenak ezkutuko Mexikoren ederrak gordetzen dira magia basatia erakusten du
06
42
24 04 MUNDUARI BEGIRADA Singapureko Badiako Lorategian, eskultura erraldoi bat 49 BIDELAGUNA Agenda, liburuak, munduko sutegiak, bidaiariak, Proposamen tematikoa... 3
Munduari Begirada
Roslan Rahman
Munduko laugarren finantza zentru handiena bada ere, Asia hego-ekialdeko hiri txikiena da Singapur. Hiri giro gogaikarritik urrun, hiriaren birika dira Badiako Lorategiak (Gardens by Bay), eta bertan eskultura erraldoi bat ezarri dute oraintsu. Marc Quinn artista britaniarraren zazpi tonako brontzezko “Planet� eskulturak lotan dagoen haurraren forma du eta airean esekita dagoela dirudi. Hiri kaotiko honen zalapartatik aldendu eta giro lasaiaren bila jende ugari hurbildu ohi da lorategi hauetara, eta are gehiago orain, eskultura deigarri honek jendearen arreta deitu baitu. Beste toki batzuetan ikusgai izan ostean, badirudi aurrera begira eskultura Singapurren finkatuko dela betiko.
SINGAPUR
5
Testua: Hasier Rekondo Argazkiak: Getty Images\Thinkstock
NAPOLI ETA
Kaleidoskopio kontrajarriak
ISCHIA
Vesuvioren itzalpean eraikitako hiri exhibizionista, kaotiko, surrealista eta ederra dugu Napoli. Bere golkoan kokatutako Ischia uhartean, berriz, kaosaren aurkako lasaitasun dekadentez blaituko gara.
Vesuvio mendiaren itzalpean eta Napoliko badiaren pare-parean dago azken urteotan helmuga turistiko bilakatu den Ischia uhartea, ezkerrean. Lerroon azpian, Napoliko Trento e Trieste plaza.
apoliko albergo barroko eta nabarmenegi bat izan liteke gotorlekurik aproposena kaosean murgiltzeko. Enrique Vila-Matasen irudimenak sortutako Pasavento doktoreak Vesuvioren itzalpeko Napoli aukeratzen du gotorleku, Europako hainbat hiritan barrena egindako bidaia homerikoan, bere benetako nortasuna ezabatzeko xedez . «Napoli ikusi, eta hil…» mundu osoan maiz erabili ohi den esamoldea dugu. Ez da harritzekoa, inondik ere, Napolik eskaintzen duen gotorleku kaotiko, ulertezin, gordin eta kiskalgarria aukeratu izana haragizko bizitzari ihes egiteko. Literaturaren gaitzak jota baitago Pasavento. Napoliko lungomare-aren parean kokatutako hotel bat, Via Toledo (Stendhalek unibertsoko kalerik jendetsuen eta alaientzat deskribatu zuena) inguruko Quartieri Spagnoliko karrika estu eta malkartsuetan eskegitako arropa koloretsuz apaindutako karrika bateko kale-kantoi bat edo Vomero auzo masifikatuko pizzeria bat aleph desiratuena bilaka daitezke ezkutatu nahi duen ororentzat.
Capodicchino aireportutik hiriko erdigunera Alibus merkeagoan edo taxi garesti xamar batean heltzean, Piazza Garibaldik eskaintzen digun irudiaren gordinkeria ez da oso atsegina, lehen begiratuan bederen: aurrealde herdoilduak, plastikozko poltsak haizeak bultzatuta, noraezean, eta goitik behera miatzen gaituzten begirada arakatzaileak zein galduak. Napolira heldu eta berehala konturatuko gara oinezkoentzako semaforo guztiak “gatzezko estatuak” baino ez direla. Napoli hiri erabat exhibizionista da. Horren erakusle dira ostertzarekin inoiz elkartzerik ez duen badia urdina eta gardena, Duomoa, San Domenico Maggiore eta Ges Nuovo elizak, Dante, Plebiscito eta Bellini plazak, Arkeologiaren Museo Nazionala, Umberto I galeria edota luxuz betetako San Carlo antzokia, Italiako operarik handiena eta zaharrenetarikoa. Bertako gaztelutzarrak ere deigarriak dira: Castelnuovoko sarbideko garaipen-arku errenazentista, xehetasunez betea, eta badiaren altzoan bertan ainguratutako Castello Dell’Ovo, batez ere. Greziarrek sortu zuten Napoli, gero etorriko ziren
Hasier Rekondo
Napoliko Golkoa, Vesuvio mendia atzean duela, Castello Dell’Ovo ezagunetik ateratako argazkian (goiko irudian). Lerroon gainean, Napoliko portua eta hiriko alde zaharreko kale bat.
erromatarrak, normandoak, hiru mendez okupatu zuten espainolak, frantsesak, eta gaur egungo amerikarrak (militarrek zaintzen duten Estatu Batuetako enbaxada Mergellina arrantzaleen auzoan dago). Ezin da galdu badiaren pareko itsas pasealekua. Bertan elkartzen dira Napoliko bikote maiteminduak. Iluntzean, ordea, gauzak erabat aldatzen dira eta hiri horrek bere mamu guztiei egiten die diosal. Hiriak argiarekin duen harremana ez baita azaltzen batere erraza: egunean zehar oso argi laua da, iluntzean, ostera, iluntasuna bidaiariaren barneraino sartzen da, Vesuviok isuritako errautsak azpian hartu balu bezala.
Napoliren kontrako mitoak desmuntatzen Ogni viaggiatori conosce questo guaio: questo misto di sfinimemto e di apprensione (Bidaiari guztiek ezagutzen dute arazo hori: nekearen eta beldurraren nahasketa hori), dio Joseph Brodskyk “Fondamenta degli Incurabili� liburuan. Napoliren 10
kasuan areagotu egin liteke itxurazko edo benetako beldur hori. Hiriaren kontrako mitoak (segurtasun eza, kaosa eta napolitarren berekoikeria) errepikakorrak diren arren, surrealismoak espazio gehiago hartzen du Napoliko kaleidoskopioan. Bidaiari honi itsas pasealekuaren ondoko Via Caracciolotik hurbileko plaza txiki bateko trattoria batean gertatu zitzaiona, esaterako. Napoliko surrealismo guztiak bildu ziren eszena gogoangarri batean: jatetxe batean sartu eta, tradizioari eutsi ezinik, cappricciosa bat eskatu nuen. Koadrila-familia bat jai-giroan, hitzontzi etengabeak guztiak (napolitar guztien gisara, hitz-jario amaigabea izateaz gainera, aise erabiltzen dituzte eskuak keinuen bidez adierazteko hizkerak adierazi ezin duena). Lesbiana gazte biren ospakizuna omen, eta musukatu dira guztien aurrean. Camorrakoak diruditen hiru tipo sartzen dira jai-girora abisatu gabe. Serioak oso. Dena kontrolatu nahian edo. Bat-batean, Alejandro Sanz gazte baten antza duen kantari bat agertu da jantokian. Bafleak ja-
Ageri-ageriko lasaitasun dekadentearen gotorleku bihurtu da Ischia. Lerroon gainean, ezkerrean, uhartearen panoramika, eta eskuinean, Aragonese gaztelua. Gorenean, Napoliko Castello Dell’Ovo.
rri dituzte eta kantatzen hasi da. Napoliko musika dela ziurtatzen didate. Baita CD bat oparitu ere: Pino Giordano. Tarantellak beharrean, Operacion Triunforen antzeko zerbait, napolieraz. Surrealismoak soka luzea du Napolin. Pasadizo ulertezinak oso ohikoak dira Napoli exhibizionista bezain surrealista honetan. Itsasoak Partenoperen gorpua jaurti zuen lekuan bertan sortu zuten greziarrek Napoli, eta sirena maitemindu haren kantuari eutsi behar izan zion Ulisesek bere itsasontziko mastari lotuta. Bidaiari ororen aitzindari, Ulisesen gisara abiatu 11
beharko dugu hiri honetan barna. Kupula eta eliza gorrixken distira, eskegitako arropaz zipriztindutako aurrealdeak jauregi barroko eta errenazentistekin uztartzen dira, egunez distiraz betetako karrika txikiak tabernaz, pizzeriaz eta rosticceriaz mukuru daude. Napolitarrek asmatu zuten pizza. Hala ere, bidaiariak oso kontuan hartu beharko du, Napolin pizza edozein lekutan jan daitekeen arren, kalitateari dagokionez, ez dela erraza eskuz egindakoak aurkitzea, bezeroen eskaera demasekoa izaten baita. Izan ere, mito horren aurka ezer gutxi egin daiteke: napolitarrek une oro irensten dute pizza, San Genaro zaindaria gurtzen duten adina, beharbada. Pizza ez ezik, napolitarrek oso gustuko dituzte frijitutako mozzarella eta arroz-bolak ere. Napoliren aurkako mitorik sendoena, kaosetik harago, hirian omen dagoen segurtasun falta izan liteke. Enri di Luca idazle garaikide napolitarrak, Napoliko bere auzoaren izena daraman “Montedidio” (Akal) liburuan, hamahiru urteko mutiko baten begirada baliatuz, Napoli gogor, jendetsu eta ñabarduraz betetako baten berri ematen digu, non hildakoek ere ez duten non pausatu. Garai batean, Europako hiririk arriskutsuenaren etiketa jarri zioten Napoliri, eta zaila da hortik irtetea Camorraren eraginpean. Errealitatea, ostera, egoskorra da oso. Egun, aldirietako zenbait auzo kenduta, leku segurutzat jo daiteke Napoli eta mundu osotik etorritako kultura desberdinek koloretsu bihurtu dute. Caprira edo Ischiara arrapaladan doan jendearentzat, Napoli “film arriskutsu bat” 12
Hiri mugitu eta kaotikoa izatearen fama dauka Napolik. Ezkerreko goiko argazkiak erakusten du bere kale estuetan izaten diren trafiko pilaketak. Alboan Santa Chiara monasterioa ikus daiteke. Eskuineko orrialdean, hiriaren panoramika.
besterik ez da. Baina, arrisku gehienak kaleko delinkuentziari egozten zaizkion bitartean, azken garaiotan Berlusconiren babesean eta itzalpean eraikitako delinkuentzia ofizialak sortu du herritarrek ekidin ezin izan duten benetako gainbehera. Eraikuntzaren inguruko negozio ofizialetatik eta para-ofizialetatik abiatuta, Napoli parke tematiko bihurtu nahi izan dute. Ulisesek ez bezala, diruaren kantuei jarraitu diete Napolin boterea “prostituitu” dutenek. Egunotan sekulako aldaketa urbanistikoak jasaten ari da hiria, oro har, eta napolitarrak biziki kezkatuta daude etruskoen hondakinetatik sortutako “Neopolis” haren etorkizunaz. Kale eta espaloietan nonahi ikusten diren lan amaigabeek ez dute asko laguntzen etorkizunaren nondik norakoa igartzeko.
Ischia, isiltasuna terma gozagarrien artean Itsaso Tirrenoan kokatuta, Napoliko badiaren aurrez aurre, hiriburutik 18 itsas miliatara, azken urteotako jomuga turistiko ezkutua bilakatu da Ischia. Hango termen ahalmen indar-
Erabat hiri exhibizionista da Napoli; horren erakusle dira hiriko plaza eta eraikin famatu eta ikusgarrienak, tartean Plebiscito plaza, ezkerrean, eta Umberto I.a galeria, eskuinean.
tsuen eraginez, ageri-ageriko lasaitasun dekadentearen gotorleku bihurtu da. Hainbat urtez Capriren itzalean egon bada ere, egun Mediterraneoko terma zentrorik ospetsuenen artean dago. Ischia Portora Napolitik heltzean (lasai datorren ferry merkeagoan edo ordubetean itsas bidaia egiten duten 14
aliscafi azkarragoetan), bidaiaria berehala konturatzen da beste mundu batera heltzen ari dela. Napoliko kaos zirraragarria lasaitasun isila bihurtzen baita Ischiako portuan: ferryaren ainguren hotsa entzuteko besteko lasaitasuna. Agian lasaitasun dekadente horren eraginez,� The Talented Mr. Ripley� filma zuzendu zuen bertan Anthony Minghella zuzendariak. Patricia Highsmithen izen bereko nobela beltzean oinarritutako filmean, Tom Ripley garai latzak igarotzen ari da New Yorken, Herbert Greenleaf dirudunak bere semearen bila Italiara joatea proposatzen dioenean. Ripley galtzaileak, bizitzaz ezer egin gabe gozatu nahi duenak, oporrik xarmagarrienak amesgaizto bihurtu daitezkeela egiaztatzen digu. Psikopatiaren alde ezkutuenak arakatzen ditu
Nola joan eta zenbait aholku Egun Vueling low-costeko hegazkin konpainiak nahiko hegaldi merkeak eskaintzen ditu, Bilbotik abiatu eta Bartzelonan eskala eginda. Napolira heltzean, aireportutik Piazza Garibaldira (bertan metroa har daiteke hiriko auzoetara mugitzeko), edo Beverelloko kaietarako zerbitzua eskaintzen du Alibusak. Beverellotik aliscafi azkarragoak ateratzen dira. Porto Massatik, berriz, ferry merkeagoak irteten dira badiako uharteetara. Metroak bi linea nagusi ditu eta hasieran oso kaotikoa dirudi (batez ere, zaila delako kanpoaldean metroaren maparik aurkitzea). Autobus lineak ugariak dira, baina kaosak bere aurpegi maltzurrena erakusten digu eta Minotauroaren labirintoan sartzea errazagoa liteke. Bi autobus linea daude Ischian. Italiako gobernuak inposatutako murrizketen eraginez, ez da erraza asmatzen noiz agertuko den hurrengo autobusa. .
Informazio gehigarria www.enit.it www.italiaturismo.es http://www.ovpm.org/es/italia/napoles www.isoladischia.net/trasporti-marittimi-ischia www.italyguides.it/us/campania/isle_of_ischia/ischia_italy.htm www.directferries.co.uk/napoli_ischia_ferry.htm.
Highsmithek eta paisaia idilikoetan desio eta grina traketsenak azaleratu daitezkeela erakusten du maisuki. Idazlearen irudimenean ehundutako herrixka horrek, Mongibellok hain zuzen ere, Ischiaren ezaugarriak izan zitzakeela iruditu zitzaion Minghellari. Lehorreratu eta berehala, bidaiari bila diharduten taxi gidariak agertuko zaizkigu uhartean egin daitezkeen txango interesgarriak eskainiz, baina hobe izaten da horiei ihes egitea Ripleyren antzeko estutasun materialak jasan nahi ez badira. Ischia Porto eta Ischia Ponteko karrikak palmondoz eta hotelez mukuru daude. Portuan bertan aurkitzen dira Chiesa de Santa Maria de Portosalvo eta Erregeen Jauregia. Portotik gertu dagoen Ischia Ponten berriz, XV. mendean eraikitako Pon-
te Aragonese zeharkatuz, Castello Aragonese txundigarria aurkituko dugu. Gazteluaren barruan, Arma Museoa eta Cattedrale dell’Assunta bisita daitezke. Uhartean ikus daitezkeen herrien artean, Sant’Angelo dugu erakargarrienetakoa, badia urdin biren artean. Serraratik Sant’Angeloren ikuspegi ikusgarria goza dezakegu. Forio eta Casamicciola ere herrixka liluragarriak dira. Azken horretan oso ospetsuak dira ur termalak eta nonahi aurki daitezke. Napoliren kaosean gotortu ostean, dolce vita gozatzeko aingurarik dekadenteenak izan daitezke Ischiako badia turkesa ezkutuenak. Literaturako pertsonaia soil bihurtu ahal izateko, ezinbestekoa baita haragiaren gozamenak dastatzea, Pasaventok ondo baino hobeto zekienez. 15
Testua eta argazkiak: Nuria Lopez Torres
QUEBEC Aintziren eskualdea
18
Mont Tremblant Quebeceko Parke Nazional handieneko zubi batean paisaiaz gozatzen ageri dira hainbat bidaiari (ezkerrean). Behean Les Bergeronnes herrixkako panoramika. Eskuinean, Baie St Paul herriko etxetxoetako bat.
anadako eskualderik zabalena da Quebec, eta 400.000 aintziratik gora daude han katalogatuta. Dena da han egundokoa eta paregabea; tenperatura ere bai, noski: sei hilabetetan aldatzen da neguko ‑30 °C-tik udako aro epeleko +30 °C-ra. Oraindik ematen die lurra opari Quebeceko Gobernuak probintziaren iparraldeko eremua –Ozeano Arktikoaren zati den baina, tamaina dela eta, barne-itsasotzat har daitekeen Hudson badiaren inguruko lurrak– kolonizatzera animatzen direnei. Baina hango klima gogorra eta neurririk gabeko distantziak edozein apaltzeko modukoak dira. Iparralderantz goazen eta probintzian barneratzen garen heinean, errepide-sarea bakantzen doa eta, halako batean, autoa utzi eta ur-hegazkina hartu beharrean egongo gara. Horixe da, hain zuzen, eskualdeko lurraldearen bi herenetan mugitzeko dagoen ibilgailu bakarra. Honela zioen 1936ean orduko lehen ministro William Lyonek: «Herrialde batzuek historia gehiegi dute; guk, berriz, geografia gehiegi». Ezinezkoa da haren oparotasunaren, lurralde zabalen eta natura basatiaren aurrean zirrararik ez sentitzea. Berehala jabetzen da bidaiaria zergatik duten quebectarrek halako kontzientzia ekologiko handia. Nork bere burua txiki ikusten du, eta men egiten dio naturak munduaren bazter hauetan erakusten duen gizakiaren gaineko botere ukaezinari. Indar-erlazio horretaz ondo jabetu eta hura barneratu ezean, bidaiariak ez du izango eskualde miragarri honetan barrena murgiltzeko behar beste espiritu eta adore egoki.
Parke nazionaletan barrena Quebec eskualdeak parke nazionalen eta biosferaren erreserben sare zabala du, bere 1.600.000 km2 inguruetan barreiatuta. Trans-Canadá Hwy (Hwy 20) errepidearen inguruan daude, San Laurendi ibai famatuaren ipar ertzean dagoen Tadoussac herria baino lehen, inguruko parke nazional interesgarrienetako batzuk. Topatuko dugun lehena Mont Tremblant Parke Nazionala da, Les Laurentides izeneko eskualdean dagoena. 1894. urtean sortua, Quebeceko parke nazionaletan zaharrena eta handiena da. 1.510 km2-ko azalera dauka, eta sei ibai nagusi eta 400 aintziratik gora biltzen ditu; bisitatzeko modurik egokiena, beraz, kanoa, piragua edo kayaka da. Dena dela, aukera hori udaldian baino ez dago eskura, gainerako garaietan aintzira eder horiek guztiak irristaketa pista natural handiak bilakatzen baitira. Berrehundik gora hegazti-espezie bizi dira bertan, eta, horiekin batera kastoreak, wapitiak, altzeak, azeriak eta otsoak ditugu, eta ezin konta ahala anfibio ere bai. Handik iparralderago La Mauricie Parke Nazionala dago, izen bereko eskualdean. Inguruko alde ezezagunenetako bat da, Montrealen eta Quebecen artean, erdibidean dagoen puntu estrategikoa izanagatik ere. 1970ean sortu zuten parkea hango basoen zati bat babesteko, papergintzaren industriak suntsi ez zitzan. Kriminala zatekeen leku paregabe hauek desagertu izana. Pazientzia pixka bat baldin badu, bidaiariak hartz-kumeak ikusi ahal izango ditu urki, astigar eta lertxu-
Suharrak dira quebectarrak. «Café noir» zurrut txikinaka hartuz igarotzen da hemen bizitza, lagunarteko zein familia giroko berriketetan. Izan ere, «La Belle Province»ko biztanleek diotenez, laburregia da bizitza ardo merkez, janari gezaz eta graziarik gabeko janzkiz betetzeko. Maisuki konbinatu dituzte hainbat kulturatako eraginak beren nortasun propioa eraikitzeko. Baina ondare kulturala ez ezik, geografia ere neurri gabea eta basatia da Quebecen, eta quebectarren izaera mamitzen lagundu du horrek ere. Alde nabarmena ezarri du haien kutsu europarrak Kanadako gainerako lurraldeekiko. 19
nen artean korrika, udazkenak bere kolore-sorta zabalena eta ederrena eskaintzen digun unean. 155 errepidea hartuta eta iparralderantz 300 bat kilometro eginda, Saint Jean laku dotorearen ipar ibarrean Pointe Taillon Parke Nazionala aurkituko dugu. Lakura husten den PĂŠribonka ibaiaren deltako uharte hondartsu batean dago parkea. Ibilbide honetan aurkituko ditugun gainerako parkeak ez bezalakoa da Pointe Taillon. Ez dugu mendi garairik aurkituko, ez eta ibar sakonik ere; aitzitik, makina bat ur-habitat daude, fauna ugari eta aberatsaren bizileku diren urmael, istinga eta padurak. Altzeak eta kastoreak dira hemen errege ukaezinak. Quebeceko lakuetan hirugarren handiena da Saint Jean (1.076 km2 ditu), eta haren urak Saguenay ibaiaren fiorda elikatzen dute. Chicoutimi herritik Tadoussac ikusgarrira bi20
Les Chutes-Croches ur-jauziek paisaiaz gozatzeko zein bainu bat hartzeko aukera eskaintzen dute, beheko irudietan ikusten denez. Ezkerrean, North Hatley herriko glorieta eta inguruotan ohikoak diren motoetako bat, Sutton hirian.
tartean luzatzen da, 100 kilometroan, Saguenay ibaia, eta bitarte horretan dago Saguenayren Fiordeko Parke Nazional txundigarria. Hemen, Quebeceko naturak eskaintzen duen ikuskizun ederrenetako bat mirets dezake bidaiariak. Azken glaziazioan sortua, ipar hemisferioko fiord guztietan hegokoena da hau. Haren ertzetan, ur ilunetatik 500 metro garai diren malkarrak zutitzen dira. Oinez ibili behar da toki ikusga-
rri honetan, labarren oinetatik abiatuta, baina ez da huts egin behar udan dabiltzan ontzietako batetik esploratzea.
San Laurendi ibai ospetsua Planetako ur gezako erreserba likido handiena (Amerikako Aintzira Handiak) eta Atlantikoa konektatzen dituen “ibaiautobidea� da San Laurendi ibaia, eta izen bereko itsasadarra
Sanguenay Parke Nazionalaren barnean dago izen bereko fiordoa, ezkerrean. Lerroon azpian, Cap de Bon DĂŠsir-eko itsasertza; hainbat zetazeo espezie aztertu eta ikusteko aukera eskaintzen duen interpretazio zentroa dago bertan. Ikusmin handiena baleek sortzen dute.
eratzen du itsasora iristean. Hain ugaria da haren emaria, non gainazala ez baita inoiz erabat hormatzen. Lehen tartea AEBen eta Kanadaren arteko muga naturala da. Ontario probintziako Ontario aintziratik abiatu, eta, 3.000 km egin ondoren, San Laurendi itsasadarraren bitartez itsasoratzen da Atlantikoan. San Laurendi ibaian barrena nabigatu zen lehen europar ezaguna Jacques Cartier izan zen, Kanadara egindako bigarren bidaian, hain zuzen (1535). Itsasadarrera San Laurendi egun batez iritsi zenez, izen huraxe eman zion Cartierrek: San Laurendi golkoa. Urte luzeetan izan zen San Laurendi ibaia europarrek Ipar Amerikako barrualdea esploratzeko erabilitako sarbide nagusia. XVII. eta XVIII. mendeetan, frantsesek eta ingelesek, beti elkarren lehian, egindako gotorlekuak besterik ez zegoen San Laurendi ibaiaren ibarrean. Kolonoen etorrera ugaritu eta eskualdea baketu ahala, garai bateko lurralde basatiak landetxe bihurtu ziren, eta gotorlekuak hiri. Gaur egun ere nagusi dira landetxeak eta zereal, barazki eta fruta sailak Quebeceko paisaian. Koloreetako etxe politez eta lorategi txukunez betetako herrixkek, haur-ipuin batetik atereak ematen dutenek, osatzen dute paisaia xarmangarria. Zortzi milioi qubectarretatik gehienak San Laurenditik gertu bizi dira; izan ere, lurraldeko hiri nagusietako bi, Montreal eta Quebec bera, haren ipar ibarrean daude. Bertakoen izaera moldatu du, nolabait, ibaiak, haiekin halako lotura sakon eta hurkoa sortuta.
Baleak ikustea Saguenayren fiordaren parean zabaldu egiten da San Laurendi, eta, han, itsasoko lasterren eta ibaiaren uren arteko interakzioaren ondorioz, munduan den itsas ekosistemarik eman-
korrenetako bat sortzen da: alga mikroskopikoz betetako “zopaâ€?, hainbat organismoren bazka dena eta kalitate apartako krilla bizitzeko aukera ematen duena. Baleentzako paradisua da, eta urtero etortzen dira Arktikoko ur hotzetatik San Laurendiko puntu honetara sekulako tripafesta egitera. Zere arrunt eta txikiak, balea beltzak, xibartak, belugak eta zere urdin ikusgarria, planetako ugaztunik handiena, 25 metro ere egin ditzakeena, zetazeo espezie horiek guztiak ikus daitezke inguruan, bai eta foka alaiak ere, jakin minari amore emanda burua uretatik kanpo erakusten dutela. Handienak izan ezik, espezie guztiak lehorretik ikus daitezke, ez dago zertan zodiac ontzira saltatu. Urtero urtero, udaldian, giro berezia egiten da Tadoussac herrixka bukolikoan; berez 1.000 biztanle baino ez dituen arren, munduko hainbat tokitatik etorritako bisitariak elkartzen dira bertan eskualdean den ikuskizun natural harrigarrienetako bat begiestera. Handik 35 kilometrora, iparralderago, Les Begeronnes herri txiki eta lasaia dago; ez da Tadoussac bezain ezaguna eta mediatikoa, baina baleak ikusteko toki onenetako bat dago han. 138 errepidea hartuta, 10 km iparraldera dago Cap de Bon DĂŠsireko interpretazio-zentroa, baleak aztertzeko eta ikertzeko zentroa. Baleak ikusteko harri naturalezko begiratokia da zentroaren erakargarri nagusia. San Laurendiren ertzean, alimaleko harrien gainean jarrita, aurretik igarotzen diren bale ugariak ikus daitezke. Zenbaitetan zetazeoen erromeria ematen du lekuak. Ezin azalduzko sentipenak hartzen zaitu eserita zauden tokitik metro gutxira halako izaki apartetako bat agertzen denean. Iruditzen zaizu badakiela han zaudela eta agur egitera hurbildu zaizula, ia ukitzeraino ere; orduan, edertasun hura ikusita men egiten diozu eta ez duzu alde egin nahi, badakizu-eta agian ez duzula berriz izango halako une zirraragarririk bizitzeko aukera. 23
BEHE NUBIAKO
Testua eta argazkiak: Xabier Ba単uelos
O TENPLUAK
Nasser aintziran barrena
an, Siria urrunean, Kadesh izeneko toki batean, gudaroste inperiala Muwatallis II.aren armadaren aurka borrokatzeko prestatzen ari da. K.a. 1274ko maiatzean gaude. Ramses II.a buru dutela, egiptoar soldaduak eta beren gerra-makineria erresuma hititaren aurka borrokan ari dira, Ekialde Hurbileko lurraldeak eta merkataritza ibilbideak nork kontrolatuko. Ordu luzez borrokatu ostean, ez dago argi zer aldetara eroriko
Aswandik hegoaldera, Nilo ibaia basamortuan galtzen da, Nubiako lurralde zaharrean barrena. Jada klasikoak bilakatu diren kruzeroetan ibaian gora igotzen direnek oso gutxitan egiten dute presa erraldoitik gora, ez bada Abu Simbel lehorretik bisitatzeko joan-etorri azkar bezain nekagarri batean. Gutxi menturatzen dira nabigazio lasai eta erakargarri honekin gozatzen, non tenplu bakarti batzuen isiltasuna eta urez ernaldutako basamortua ezagutzeko aukera paregabea baitago.
26
Sahararen sortaldeko muturrean, Nilo ibaiaren erdialdeko ibilbidean sortu zen Nasser aintzira erraldoia, lerroon azpian. Ezkerrean, arrantzale bat bertan lanean.
den garaipena; azkenean, indar asiarrak ia mirariz menderatu ondoren, afrikar buruzagiak lortzen du irabaztea. Nolanahi ere, garaipen pirrikoa izan zen; are gehiago, bi erresumen mugak finkatu zituen ituna egiptoarren interesetarako kaltegarria izan zen. Hala eta guztiz ere, Ramses maltzurrak, propaganda politikoa egiten maisua zela erakutsiz, jakin izan zuen gudaldiari etekina ateratzen. Abu Simbeleko murruetan, Ge-
rra Aldizkaria eta Pentaurren Olerkia izeneko behe-erliebeetan, guda gogoangarriaren pasarteak kontatzen dira, baina protagonista eta garaile bakarra nagusitzen da hemen: faraoia. Haren adoreak eta ausardiak desorekatu zuten guda; haren gerra-gurdiak azpian pasatzen eta birrintzen ditu etsaiak; gerrako presoak, korda luzeetan, burumakur doaz: ez da errukirik garaituentzat.
Ramses II.aren erregealdian eskualdeko gobernadore izan zen Pennut-en hilobia ageri da lerroon gaineko irudian. Eskuinean, Maharraqa tenplua. Goian, Ramses II.aren tenplua, Abu Sinbelen, irudi ezagun batean.
Testu epiko horiek papiroan idatzi ziren eta Nilo ibaiaren ertzeko hainbat tenplutan zizelkatu ere bai, baina hemen, Abu Simbelen, garrantzi berezia hartzen dute. Tenplu hau, Egiptoko liluragarriena, inperioaren azken mugetan eraiki zen, Tai Seiti hezigaitzaren lurretan. Izen hori eman zioten egiptoarrek gaur Nubia deitzen diogun eskualdeari: Nilo ibaiaren lehen eta seigarren ur-jauzien arteko lurraldea da, Aswan eta Meroe artekoa, ia Khartumeraino iristen da, beraz. Hegoaldeko mugak, dena dela, ez dira inoiz zehatzak izan; basamortuan, hutsaren erdian galtzen ziren eta Egiptoren lurraldearekiko nagusitasuna gehiago zen izenezkoa izanezkoa baino. Nubiar hezigaitzak, denboraldika, egiptoarren kolonia eta erresuma burujabe izan ziren (Napata eta Meroeko erresumak kasu) eta, historiaren harantz-honantzetan, Tebas eta Menfiseko tronuetan esertzeraino iritsi ziren: XXV. dinastia 28
kushtarrak, faraoi beltzenak, Nubian zuen jatorria. Baina hori hainbat mende geroago gertatu zen. XIX. dinastiako hirugarren faraoia, Ramses II.a, agintean zegoen aroan, egiptoar inperioaren orbitan zegoen Nubia. Ramses bera izan zen, hain zuzen, bere aita Seti I.a faraoi zela, Kush (Nubiaren antzinako izena) inbaditu eta Egiptoren uztarpean jarri zuena. Behe Nubia, izan ere, urre eta beste hainbat lehengaitan aberatsa izateaz gainera, garrantzi handiko pieza zen Afrika beltzarekiko merkataritzan. Kadesheko guduaren ondoren eraiki zituen Ramsesek Abu Simbel eta haren ondoan dagoen Nefertariren tenplua: garaipen monumentuak ez ezik, botere erakuspen argiak dira. Eraikinen handitasuna eta tenpluetako erliebe ospetsuak, izatez, abisuak baizik ez ziren. Mezua argia zen: hemen dago faraoi berraragitua eta hona zer gertatzen zaien Amon-Raren seme eta jainko bizia den faraoiaren aginpidea zalantzan jartzen ausartzen direnei.
Behe Nubiako tenpluak Artean eguna argitu gabe dago autora igo garenean. Hamada bakartia gurutzatu beharko dugu, 300 kilometroz: hiru ordu ezereza zeharkatzen. Aswandik, egunero, azken trofeoaren
bila doazen turistaz zamatuta abiatzen diren auto ilaretako batean goaz, goizeko lehenengoan, hain zuzen. Hauxe da Abu Simbeleko tenplu zoragarrira iristeko modu ohikoena. Egiptoko gobernuak ezarri zituen karabana hauek, 90etako atentatuen ostean, eta bisitariak babestea dute xede. Goizeko 7etan iritsi gara. Bi hemispeoen aurrean kokatu eta barrura sartzea Stendhal bera gogora ekartzen duen esperientzia da. Bi eraikinen neurriak eta edertasuna gai dira, beroaren erdian, guregan hotzikara sentiarazteko. Baina, irudimen ahalegin bat egin eta, denboran 3.000 urte atzera eginik, hain toki zakarrean harkaitza zulatu eta lantzeko arrazoien bila saiatzen bagara, sentimendu kontrajarriak sortzen zaizkigu: hanpuruskeria, batetik, giza espezie gisa; apaltasuna, bestetik, gizabanako garen aldetik; harrotasuna eta harridura, estasia eta kemena. Nolanahi ere, miresmena gailentzen da beste guztiaren gainetik. Ez Ramsesen kolosoen oinetan inurrien gisan dabiltzan turista saldoek, ez kafe baten edo freskagarri baten prezio itxuragabeak, ez dute lortzen aurrean duguna, historiaren zama, begiestearen plazera apurtxo bat ere iluntzea. Nahiz eta badakigun tenpluak ez daudela beren jatorrizko kokalekuan, 65 metro gorago baizik. Egitate horrek are
Abu Sinbel eta haren ondoan dagoen Nefertariren tenplua, goreneko irudian, garaipen monumentuak ez ezik, botere erakuspen argiak ere badira. Lerroon gainean, ezkerretik eskuinera, Derr eta Dakka tenpluen barnealdeak.
epika handiagoa dakarkio monumentuari, ia gizagaindiko eginahala eskatu baitzuen hura salbatzeak, 1968an, Aswango presa egin zenean. Abu Simbel eta Nefertariren tenplua dira ikusgarrienak, baina ez dira Egiptoko agintariek Behe Nubian eraikiarazi zituzten bakarrak. Ez eta urpean geratzetik salbatutako bakarrak ere. Ramesidar aroaren (XIX eta XX. dinastiak) eta ptolomeotar dinastien aro helenistikoaren artean, egiptoar boterearen Inperio Berriko gailurretik hasi eta, Mediterraneoko potentzia nagusi gisa, Erroma gailendu zen arte, tenplu ugari eraiki ziren inguru hauetan. Zenbait hondakin arkeologiko urpean eta ahazturik daude Nasser aintziraren 160 km3-ko ur masa eskergaren azpian; baina UNESCOk 1960an nazioartera egindako deiari esker, bi hamarralditan, hogei eraikin baino gehiago salbatzea lortu zen, horietako bost Sudango lurretan. 29
Gehienak kokaleku garaiagoetara lekualdatu zituzten eta aintziraren inguruan daude oraindik, baina haietako lau herrialde kolaboratzaileei oparitu zitzaizkien: Debod-en tenplua, gaur Madrilgo Mendebaldeko Parkean dagoena; Taffarena, Leidengo Rijksmuseum van Oudheden delako museoan; Ellesiyarena, Turingo Egiptoko Museoan; eta Dendur-ena, New Yorkeko Metropolitan Museum-en dagoena. Egipton geratu direnek eraikuntza bakanez osatutako multzo bat eratzen dute, Gizadiaren Ondare deklaratua, 1979tik hona. Abu Simbel kenduta, ez dira Karnak edo Kom Ombo-koekin alderatzeko moduko monumentu arranditsuak; eraikin apalagoak dira, xumeak zenbait kasutan, baina basamortuak eta bakardadeak lilura berezia ematen diete: bakartasun gozatsua dute, arraroa, urdin sakonen artean okrez eta grisez margotutako gelditasun xarmagarria.
Kantzerko tropikoan barrena Hurrengo eguna zabaltzearekin ipar aldera abiatu gara. Gaua M.S. Kasr Ibrim ontzian eman dugu: ibairako barkua da, lau solairukoa, ia ez du kalaturik eta diseinu zaharkitua du; ez du irudimen ahalegin handirik eskatzen Agatha Christieren eleberrietako pertsonaiak hantxe haragituak ikusteko. Ontziaren despedida astitsua nabigazio pausatu, mantso, lasai, atsegin eta galdu baten ataria da. Konta ezin ahala adar ditu sigisaga etengabean luzatzen den barne-itsaso honek. Khepri (eguzkia) Ramses eta Nefertariren tenpluetako estatua erraldoiak kolore arre distiratsuz argitzen hasi denean joan gara. Bisitariek laster inbadituko dute inguru guztia. Ikuspegiak –aintziratik, oraingoan– hunkitu egin gaitu. Lau egun iraungo 30
Kalabshako tenpluaren goreneko terrazek inguruaren ikuspegi bikaina eskaintzen dute, eskuinean, goian. Lerroon gainean, ezkerrean, tenpluaren xehetasun bat ageri da, eta ondoan, gameluak Nasser lakuko pasieran. Azkenik, eskuinean, behean, Uadi as Sebua tenplua.
duen nabigazioan Kantzerko tropikoa igaroko dugu. Gaur ikusten dugun paisaiak ez du antz handirik, milaka urtetan, Egiptoko eta Kusheko hainbat belaunaldik begietsi zutenarekin. Sahararen sortaldeko muturrean, ur masa erraldoi bat eratu zen 1960 eta 1976 artean, Nilo ibaiaren erdialdeko ibilbidean: Nasser aintzira, Aswango presa modernoaren fruitu. Ur masa erraldoiaren handitasuna, batez ere, aintziraren luzeran hautematen da, 500 km, iparretik hegora; bestalde, 5.000 km2 baino gehiagoko azalera okupatzen du. Urtegia bete zenean, ibaiaren bi ur-jauzi gogoangarri estali ziren, lehena eta bigarrena; hala ere, artifiziala dela jakin arren eta ibaiaren beheko ibilbidean eragiten dituen ingurumenarazoak gorabehera, ez dago inola ere ukatzerik aintziraren edertasuna: egundokoa, txundigarria, bi hitzetan esanda. Anil-kolore hondogabeko urek bizitzari abesten diotela esan liteke, ertzera edatera datorkion basamortu idor amaigabearekin kontrastea eginez. Hondarra uretaraino heltzen da; muinoek, bien bitartean, haizearen erasopean, kolore arre eta horiztako forma bitxiak marrazten dituzte, tokiz kanpo dauden fiordo surrealistak bailiran.
Deigarria gertatzen da Kertasiko kiosko txikiaren arintasuna (eskuinean), bere zutoin eta karga-habeak zeruaren eta aintziraren kontra ebakitzen direla. Lerroon azpian, Amada tenplua, behe-erliebea.
Gure ontziari izena ematen dion gotorleku ohiaren hondakinak istriborrera utzirik, Amadako tenplura iritsi gara: 900 tonako bloke bakar batetik erauzitako hemispeoa da. Hauxe da Nubiako tenplurik antzinakoena, K.a. XV. mendean eraikiarazi baitzuen Tutmosis III.a faraoiak, eraikinaren hormetako behe-erliebe polikromatu bikainak, haren seme Amenofis II.aren erreinaldian amaitu baziren ere. Urruti gabe, oinez joateko moduan, beste bi eraikin daude. Lehenengoa Derr-eko tenplua da, Ramses II.ak eraikia Ra-Horajtyren gurtzarako. Harkaitzean zulatua dago, eta lerro zuzenez eratutako tenpluaren diseinu sinplea kolore distiratsuko erliebez apaindutako hainbat aretotara hedatzen da. Bigarren eraikina Pennuten hilobia da, Ramses IV.aren erreinaldian eskualdeko gobernadore izan zenarena, alegia. Haitzaren barruan ezkutaturik, noizbait polikromia ederrak izandakoak kontserbatzen ditu, egun nahikoa hondatuak dauden arren. Gaua heltzean larruazala tenplatu eta hoztu egiten da, epeltasuna eskatzeraino, giza epeltasuna, ahal izatera. Giroa magia bilakatzen da. Urdinak beltzera aldatzen ari dira; Khnumek, erori ahala, gorriz eta okrez margotzen du mendien silueta horzdun ilunak hausten duen ostertza. Egunak bata bestearen atzetik lerratzen dira, uraren gainean denbora astiro doan bitartean; aldian behin, txalupan irteten gara, tenpluak ikustera. Wadi as Sebua, Lehoien Ibarra, hondarretatik jaiotzen da, agerpen baten modura. Tenplurik iradokitzaileena da, xarma gehien gordetzen duena, alde banatan esfinge ilarak dituen galtzada edo igarobide txikiagatik, agian; tenplua non amaitzen den eta lurra non hasten garbi ez dakigulako, beharbada. Eraikinaren parte bat agerian eraikia da eta bestea haitzean zulatua. Amehotep III.ak eraikiarazi zuen eta Ramses II.ak zaharberritu. Amonen gurtzarako eraikia, tenpluaren hiru 32
patioak, gela hipostiloa, bi kaperak eta Amon-Ra, Ra-Horajty eta Ramsesen santutegia, hurbilagoko denboretan, eliza kopto bihurtu ziren. Multzo berean, handik ehun bat metrora, beste bi tenplu dauzkagu: Isis eta Serapis jainkoei eskainia, Maharrakako tenplua, eskailera kiribil ez-ohikoz hornitua, Augustoren garaian eraikia da; Dakkakoa, berriz, aurrean pilono handi bat duena, Thot –ibis buruko jakinduriaren jainkoa– gurtzeko eraiki zuen Ergamenes II.ak, K.a. III. mendean, baina etenik gabe birmoldatu eta handitu zuten, Tiberioren erreinaldira iritsi arte. Ipar aldera kilometro asko igaro beharra dago gainerako tenpluetara iristeko. Aintziraren erditik doa ontzia, ur-masaren babesean. Zerua garbi-garbi dago, baina ganduak arinki
hartuak ditu aintziraren ertzak eta argiaren inarrosteak lurrazalak ketzen ditu, basamortuaren edertasun gordina mehatxagarri bihurtzeraino. Jada presatik hurbil, azken eraikin multzora iritsi gara. Meruel jainkoari –nubiarren eguzki-jainkoa, emankortasunari lotua eta Horus-Isis bikotearen parekoa– eskainitako Kalabshako tenplu handia nabarmentzen da, beste guztien artean. Augustoren aginduz eraiki zuten, K.a. 30. urtean, ipar-mendebaldeko kapera salbu, azken hori Ptolomeo IX.aren garaikoa baita. Tenpluaren gaineko terrazatik inguruetako ikuspegi bikainak daude eta beste perspektiba batetik begietsi ditzakegu hurbileko bi santutegiak. Deigarria gertatzen da Kertasiko kiosko txikiaren arintasuna, bere zutoin eta karga-habeak zeruaren eta aintziraren kontra
ebakitzen direla. Are deigarriagoak dira Hathor jainkosaren aurpegia –maitasunaren, dantzaren eta pozaren jainkosa, amatasunarena– zizelkatua duten bi kapitelak, Isisekin batera, hari eskainia baitago tenplua. Beit el-Wali –Gobernadorearen etxea ere esaten zaio– haitz artean ezkutatua dago; eraikina speo patiodun bat da, eta Ramses II.aren garaipenak daude bertan irudikatuta: ez da alferrik faraoi hark Nubian eraikiarazi zituen tenpluetatik lehenengoa. Goizean utzi dugu ontzia, berriro ez itzultzeko. Beherago, presa txikiaren eta handiaren artean, Agilkia uhartean berreraikia, Fileko tenplu bikaina dago, nahitaez bisitatu beharrekoa, baina aintziratik eta gure nabigaziotik kanpo geratzen dena. Ez utzi ahaztuta… 33
C
Testua eta argazkiak: Alfons RodrĂguez
ASABLANCA
Ametsezko hiria
oiz argitzen du eguna: 6.30ak aldera. Ekialdean lehen eguzki printzak azaldu orduko agerikoa da hiriak bertako ia etxe guztien kolorearekin duen lotura alegorikoa. Horixe baita, arkitektonikoki, Casablanca (“Etxe zuria”, gaztelaniaz): etxe zuriz betetako eremu ikaragarri zabala. Mendebaldean, berriz, Ozeano Atlantiko bihurriak harrotu egiten du hiria eta horrexek ematen dio hain berea duen eta Michael Curtizek 1942an egindako izen bereko filmak sendotu zuen glamourezko aire iradokigarria.
Marokoko hiririk aurreratuena eta Afrikako kosmopolitenetako bat den honek asko zor dio Hollywoodeko zinemagintzaren mito klasiko bati: «Casablanca» filmari, jakina. Bai filmak, bai hiriak, denborari ihes egin diote, haren protagonistek eta Atlantikoko hiri zuriaren bazter ezkutuek bezalaxe.
Gaur egun, Hassan II.aren Meskita Handiaren silueta izugarria da, inondik ere, Casablancaren profilaren ezaugarri nagusia. Hainbat urtez 10.000 langile eta 80 arkitekto etengabe lanean jardun ondoren, azkenean 1993. urtean amaitu zuten eraikitzen. Milaka eskulangilek apaindu zuten Saudi Arabiako Mekako eta Medinako meskita gailenen ondoren munduko tenplu islamdar handiena den hau. Marmolez eta Muranoko beiraz egina da eraikina, eta gizakiak (onerako nahiz txarrerako) egin dezakeen guztiaren espirituzko eta gorputzezko laburpena da. Alde batetik, fedearen eta handitasunaren laudorioa. Bestetik, sekulako beharrak dituen munduan inolako beharrik ez zuen xahubidea. Bederatzi hektarea hartzen ditu, eta barruko aretoa bi futbol zelai bezain zabala da. Barruan ubideak ditu eta egun seinalatuetan irekitzen duten sabai erraldoia; hala, lehenago iritsiko zaizkio otoitzak Alari. Meskita, noski, ez zen ageri Rick Blainek eta Ilsa Lundek Humphrey Bogart eta Ingrid Bergman antzezle nagusi zituen filmean gure gozamenerako eta maisuki eskainitako abentura, drama eta maite kontuetan. “Casablanca” ez zen Casablancan errodatu. Hiria inspirazio iturri besterik ez zen izan, Murray Burnetten eta Joan Alisonen “Everybody comes to Rick’s” –“Mundu guztia etortzen da Rickenera”– izeneko antzezlanarekin batera. Alegiazko kafe etxe ezaguna omen zen hura. Hasiera batean inor gutxik esango zukeen filma –lehen 36
Medinan pasieran, oliba mota ugari ikusteko eta dastatzeko aukera izango dugu oliba-saltzaileen azokan, ezkerrean. Lerroon azpian, Medina zaharreko kalexka bat.
37
ikusian hiriarekin gertatzen den bezalaxe– garai guztietako klasiko bihurtu behar zuela. Beste edozein produkzio bezalaxe proiektatu zen. Beste bat. Baina gaur egun, eta duela hamarkada asko –zazpi, hain zuzen–, inor ez da gauza filma eta haren ospea, alde batetik, eta hira, bestetik, bereizteko. Bereizezinak dira biak.
Medinan pasieran Filmaren soinu bandako (Max Steinerrena da) akorde exotiko eta aberkoiak ez dira noski hiriko benetako medinetan jotzen, baina, haietatik kanpo entzuten baldin badituzu, berehala sentituko duzu pantailan aurrera doan istorioaren testuingurua: Bigarren Mundu Gerra, hain zuzen. Baliteke “As time goes by” (“Denbora igaro ahala”) historian sekula izan den abesti entzunena izatea. Ingrid Bergmanek esaldi ospetsu hura, «Jo ezazu, Sam, jo…», esan zuenetik, harexek erakusten du nola dantzatu medina zahar eta berriko kale estu eta mukuru beteetan. Haietan barrena zoazela, halako batean “Rick’s café” –fikzioko “Rick’s Café Américain” zena– aurki zenezake aurrez aurre, ameslari amerikar estatubatuar batek 2004. urtean irekia. Sam piano jotzaileak dagoeneko ez du bertan lan egiten, baina oraingoak Issam du izena; tira, gaitz erdi. Ez da beltza, baina bai afrikarra. Ez dago zuri-beltzeko emakumerik, ez eta traje eta kapeladun jaunik espioitza lanetan edo mundu konkistatu nahian. Edo agian bai. Baina, egia esan, oso ondo jaten da eta oso ondo edaten da. Alderdi praktikoari ere erreparatu behar zaio. 38
Hiriko auzo komertzial eta kosmopolitena d’Anfa eta Almezira Khadra bulebarren inguruan luzatzen da. Bertako kafetegi modernoetako bat ageri da eskuinean, goian. Behean, Boulevard Mohamed. Azkenik, lerroon gainean, meskita handia eta bere kanpoaldea.
Garai bateko medinan gora eta behera gabiltzala galtzen eta ahanzturan erortzen segitzen badugu, laster batean etorriko zaizkigu gogora filmeko pertsonaiek eta gidoigileek mitomanoon –eta gainerakoen– buruan zizelkatutako esaldi ahaztezin haiek. «Adiskidetasun polit baten hasiera izan liteke hau» –Blainek Louis poliziakide onari filmaren amaieran botatzen diona– pentsa lezake bisitariak oina hirian jarri orduko; edota, hala ez balitz eta desengainuak hartzen bagaitu, hura bezain mitiko hau hauta genezake «Beti geratuko zaigu Paris…». Rickyk Ilsari xuxurlatu bezala. Bogartek Bergmani.
Kostalderantz Oliba saltzaileen azokan oliba mota guztiak dastatu ondoren, kostalderantz abiatu daiteke eta, Sidi Mohamed bulebarrean barrena, La Cornichera iritsi. Egunez ozeanoaren ondoko pasealeku hau gauez gautxorientzako babesleku lotsagabea bihurtzen da, ikusteko eta ikusia izateko. Malekoiaren buruan El Hank itsasargia dago, zuria hura ere, eta iradokigarria. Handik begiratzen zioten itsasoari gerrapean zegoen Europatik ihesi heltzen ziren etsitako lagunek. Aurrena, Lisboa, hurre-
Medina zaharrean barrena era guztietako postu eta dendatxoak daude. Liburu denda bat eta antzinako zilargin baten postua ikus daitezke orrialde honetan.
na, Mundu Berria. Gaur egun ere askok begiratzen diote itsasoari, oraingoan Europa zaharrera iristeko itxaropenez, bizimodu hobea amets. Lehen iheslariak ziren, gaur egun etorkin esaten diegu. Baina gauza bera dira. Bigarren Mundu Gerra piztu zelarik, Europako iheslari askoren ametsa eta itxaropena zen Lisboatik abiatuta Estatu Batuetara iristea Mediterraneoa gurutzatu, Oranen lehorreratu eta Marokora sartzen ziren, lehorretik, Casablancara iristeko. Orduan Frantzia askearen (Vichyko gobernu filonaziaren) kolonia zen Maroko. Handik Lisboara iristea ez zen zailegia eduki beharreko harremanak zeuzkaten zorionekoentzat. Baina beste asko, ordea, zain geratzen ziren, beren unea noiz etorriko, bisa noiz eskuratuko. Aukeraren zain. Horixe da filmaren abiapuntua. Bestalde, estudioetan filmatu zen ia film osoa, harri kartoizko dekoratuekin. Protagonistek ez zuten sekulan zapaldu lur arriskutsu eta urrun hura. Rick Baineren kafe etxeko ateak mundu guztiak zituen irekiak –gaur egun haren sasikoan ez da halakorik gertatzen, antza, beltzez jantzitako, sorbalda zabaleko eta lagun gutxiko aurpegia duten bi atezainei erreparatuz gero–, nazi zein lapur, espioiak, abenturazaleak eta edertasun eztabaidaezineko damak barne. Ez da harritzekoa –agerikoa baita– Francoren Espainian estreinatu aurretik zentsoreen guraizeak lana egin izana; izan ere, jatorrizko filmean argi asko utzi zuen Rick Blainek Espainiako Gerra Zibilean errepublikanoen alde jar-
dun zuela eta faxistek Afrika inbaditzearen aurka ere, armak salerosten jardun zuela. Eta hori Espainian ezin zen lau haizeetara aldarrikatu.
Hiri kosmopolita Herrialdeko hiriburu finantzarioa da Casablanca, eta hango lau milioi biztanleak ia zentzu guztietan daude gertuago Europatik Afrikatik baino. Auzo komertzial eta kosmopolitena d’Anfa bulebarraren eta Almezira Khadra bulebarraren inguruan luzatzen da. Kafetegi globalez eta nazioarteko modako saltokiz beteta dago, eta ezer gutxi dauka ikusteko zeluloidezko hiriaren giroa islatzen zuten dekoratu exotiko haiekin. Agian zerbait iradokiko du Anfako gailurraren bilerak egin ziren etxeak, Bauhausen antzeko estilokoa eta oraindik ere zutik dirauena izen bereko auzoko kale kantoi batean. Aniztasun sozial horren erakusgarri, auzo honetan dago hirian kultua duen eliza kristau bakarra ere, joan den mendeko 1920ko hamarkadan eraikia eta Andre Maria Sortzez Garbiari eskainia. Nazio Batuen plazak Anfaren eta Mohamed V.aren Bulebar monumentalaren arteko loturarena egiten du; azken horretatik igaroko da 2013an tranbia dotorea. Baina azken aldiko historia gora behera, ematen du gure garaiko bidaiarien artean, behintzat, ez duela son handirik; motiborik gabe agian. Erakusleiho turistiko nagusi moduan exotismoa saltzen duen herrialde batean, baliteke Casablanca nortasunik eta interesik gabea iruditzea. Berriz ere datorkigu burura Curtizen filmarekin paralelismoa. Hiria bezalaxe, filma ere behin baino gehiagotan ikusi behar da haren handitasunaz jabetzeko. Irabazitako sariak gora behera, luzaro zaindu beharreko ondarea da; klasiko historikoa baino, kondaira suntsiezina. Casablancari, hiriari, beste hainbeste opa diogu.
Egunez ozeanoaren ondoko pasealekua bada, gauez gautxorientzako babesleku lotsagabea bihurtzen da La Corniche. Beheko irudian, Rick’s kafe-etxe ezagunaren kanpoan dagoen trafiko seinalea.
41
BARRANCAS
Testua eta argazkiak: Garikoitz Kortazar
DEL COBRE
Ezkutuko Mexiko bat trenbidetik
Mexiko iparraldeko basamortua atzean utzirik, egunero-egunero, Ozeano Bareko kostalderaino doan tren bat irteten da Chihuahua hiri zaharretik. Ia zazpiehun kilometroko bide luzean, ordea, harea eta hautsa ez baino, arroila ikusgarriz, paisaia ederrez eta erreka burrunbariz jositako lurraldea zeharkatzen du. Ongi etorri “oin-arinen� lurraldera. 44
Trenbidearen arabera eraikitako kaleek osatzen dute Creel, Barrancas del Cobreko hiriburua. Irudian, herriaren panoramika. Lerroon azpian, San Frantzisko Xabier eliza, Cerocahuin.
1961ean irekitako Chihuahua-Ozeano Barea trenaren
ibilbidea munduan egin daitezkeen bidaietatik ederrenetakoa da, eta are ederrago irudituko zaio bidaiariari, dudarik gabe, udako hilabeteetan eginez gero. Trenak, gora egin ahala, mendi-magaletan egiten duen sigi-saga bakoitzean, freskotasun naturalak aurrea hartzen dio bagoiko aire girotuaren hotzari: arrazoi bat gehiago leihatilak ireki eta paisaiaren edertasunari erreparatzeko. Horrela barneratzen da tren hau Mexikoko basamortuak eta Ozeano Bareko kostaldea banantzen dituen Mendebaldeko Sierra Madren barrena. 3.000 metrotik gorako mendien babesean, mendez-mendeko lan isila egin dute urak zein haizeak Sierra Madren, eta lan horren fruiturik ederrenak ikusgai ditugu tren-ibilbidearen erdi parean. Barrancas del Cobren gaude, edo Sierra Tarahumaran, edo… Paraje hauen izenak merezi du geldialditxo bat; izan ere, ingurune osoari Barrancas del Cobre esaten zaion arren, Urique ibaiaren arroilako kobre kolore gorria ez dugu beste alde batzuetan horren nabarmen ikusiko. Era berean, Sierra Tarahumara izenaren egokitasuna ere eztabaidagarria da, mexikar zein espainiarrek bertako jatorrizko biztanleei deitzeko “tarahumara” hitza erabili izan duten arren, beraiek “rarámuri” deitzen baitiote beren buruari.
Sei ibai, mila paisaia ezkutu Agua Caliente, Mayo, Oteros, Urique, Batopilas eta Septentrión ibaiek dute –eta, nola ez, haizeak– lurralde hau horren berezi bihurtu izanaren ardura. Elkarrekin, 2.300 metroko garaieratik bostehun inguru arterainoko hogei arroila baino gehiago zizelkatu dituzte, eta ur-jauzi ikusgarriak eratu ere bai; forma deigarriak emateraino higatu dituzte haitzak, eta mendiko klima fresko eta lehorretik giro subtropikalerako jauzian, ehunka animalia, hegazti zein landareren babes ezin hobea atondu. Iparraldeko anaia famatua –Coloradoko Arroila– baino lau aldiz luzeago den arren, ia ez da ezagutzen ingurune hau Mexikotik kanpo; beraz, trena hartuta, barnealdeko Chihuahuatik zein kostako Sinaloako Los Mochisetik datozen mexikarrak izango ditugu inguruotan bidaide. Beste mota bateko “bisitariek” ere ondo baliatu dute inguru hauen irisgarritasun mugatua, arroilen gunerik ezkutu eta zailenetan marihuana mintegiak ezartzeko. Turistentzat ia ikusezina eta inolako eraginik gabea den arren, Mexikoko droga kartelen eta armada eta poliziaren artean bizi den gerrak badu bere isla arroiletan ere. Trenak egiten duen bidean, Uriqueko “barranca” gainean zintzilik dagoen Divisadero geltokia dugu, dudarik gabe, eder45
Bidaiariek ederki aprobetxatzen dute trenak Divisaderon egiten duen geldialdia, lurraldearen hedaduraz eta paraje honen edertasunaz gozatzeko; behean, ezkerrean. Alboan, Basabirachi bailara. Azkenik, goian, Cercahuiko ur jauzian bainu bat hartzen.
tasunean gailur, eta bidaiariek ederki aprobetxatzen dute trenaren geldialdi laburra ikusmiraz gozatzeko. Inguru honetan izango du bisitariak, lehenengo aldiz, lurraldearen hedadura ikaragarriaz eta itxuraz jabetzeko aukera, erreka gorriak marraztutako bihurguneetan, bata bestearen gainean, tarta erraldoi baten geruzak balira bezala, mendiak mendien gainean pilatuta ikusiko baititu. Divisaderok bisitariarentzat duen erakargarritasunaren jakitun, Chihuahua estatuko gobernuak inbertsio handia egin zuen, joan den hamarraldiaren bukaeran, turismoak dakartzan dolarren bila, eta 2010ean, laurehun metroko garaiera aldearekin, ia hiru kilometro luzeko bidea egiten duen teleferikoa ireki zuen arroilaren hego muturrean. Inbertsioa borobiltzeko, ingurune honetara adrenalina bila etorri nahi dutenentzat, tirolina ikusgarriz (luzeena kilometro batez hegatzen da arroilen gainetik), zubi eskegiz eta “ferratazâ€? osatutako abentura parkea eraiki zen. Azpiegitura horiek guztiak eraikitzeko orduan, kalteturik ere izan zen, ordea; bailararen barrenean, BacajĂpare komunitatean bizi diren raramuriek beren lurrak uzteko presio eta mehatxuak jaso izanaren salaketa egin dute eta ez zaie erantzunik eman. Hori gutxi balitz, datorren urtean aireportu berri bat irekitzeko asmoa dago Creelen, proiektuak hainbat atzerapen izan dituen arren. Oraingoz gure asmoa adrenalina eta turismo masibotik alde egitea denez, berriz trenera igo besterik ez dugu, bi ordu eskas barru, trenak Creelen utziko baikaitu, Barrancas del Cobreko hiriburuan, inguru hauek ezagutzeko gunerik egokienean.
Creel, arroilen hiriburu. Garai batean egurraren industriak eta ganadu haztegiek sorrarazi bazuten ere, gaur turismoaren gorakadak ematen dio indarra Creel herriaren bihotzari. Trenbidearen arabera eraikitako kaleek osatzen duten erdigunean denetik aurkituko dugu: lotarako zein jan-edanerako jatetxe eta ostatuak, inguruak ezagutzeko txirrindu zein zaldiak alokatzeko lekuak, edota arroiletara hurbildu ahal izateko 4x4 ibilgailuak errentan hartzeko guneak, esate baterako. Era berean, raramuri kultura ezagutzeko aukerak ere baditugu, esku-langintza tailer eta museo paleontologiko txiki baten bitartez. Azken honetan, indigenen ohitura eta ospakizunei egin ahal izan zaien argazki bilduma ederrenetako bat, Gerard Tournebize frantziarrak egina, ikus daiteke. Hortik aurrera aukera ugari dugu inguruaz gozatzeko, eta Creelen badira derrigorrez ikusi beharreko leku zoragarriak. Bi modu ditugu berorietara hurbiltzeko: aukeran dauden agentzietako batean 4x4 bat alokatu eta bertan joatea, edota, egun osoko bizikleta txangoa antolatu ondoren, lasai-lasai, etxalde, belardi eta pinudiz jantzitako inguruetan galtzea. Arareko lakua eta inguruak dira egokienak horretarako; aintzira honen bueltan aurki dezakegu Creel inguruetako raramuri komunitate handiena, eta bertako pinudia da mendiotako zabalenetako bat. Aintziratik, paisaiaren erakusgarri diren formazio geologiko ikusgarriz osatutako bailaretara luza dezakegu gure bisitaldia, Onddoen eta Igelen bailaretara, edota Monjeenera, adibidez. Ingurune guztiek bertako haitzen formetatik 47
Creel herriko jendea ageri da lerroon azpian: bi herritar artisautza museoko muralaren aurrean, raramuri kulturako ama alabak eta bi herritar Aste Santuko ospakizunetarako prest. Eskuinean, Uriqueko arroila eta herria, erreka bazterrean.
48
Raramuriak: Oin arinak dituztenak Raramuri etnia izan da lurralde hauetan betidanik bizi izan den gizataldea, XVII. mendean espainiarrak iritsi ziren arte. Beren bizimodu eta ohiturak erasopean ikustean, aurrez-aurreko gogorrak izan zituzten espainiar, mexikar zein misiolariekin, eta borroka horri eta lurralde zail eta basatiari esker, bizirik dirau oraindik herri honen kulturak. Raramuri izenak “oin arinak dituztenak� esan nahi du; ondo jarritako izena hauxe, etnia honetako gizonek, taldekako probetan, zurezko pilota bati ostikoak emanez, oso distantzia luzeetan lasterketak egiteko zaletasuna eta abilezia baitute. Berrehun kilometro arteko lasterketak ere egin izan omen dituzte, arroiletan
gora eta behera. Abilezia berezi horren jabe izateak 1928ko Olinpiar Jokoetako maratoiko proban Mexikoko olinpiar taldeak bi raramuriren izena ematea ekarri zuen. Irabazlearengandik oso urruti bukatu arren, (32 eta 35garren postuetan amaitu zuten) helmugara iritsi eta komunikabideei eginiko lehen adierazpenetan, proba oso laburra egin zitzaiela adierazi omen zuten. Creeleen, Uriquen, edo Batopilasen raramuri indiarrak ikustea zaila ez den arren, etnia honetako kideek kontu handiz gordetzen dituzte beren ohitura zaharrak eta usadioak, eta oso gutxi dira haien zeremonia erlijioso eta kulturaletan parte hartu eta –nola ez– argazki zein filmaketak egin ahal izan dituzten bisitariak. 49
eratorritako izenak dituzte, eta azken honen berezko izena Bisabírachi da raramuriz, “zakil tenteen bailara”, alegia. Gure goizeko plana hori izan baldin bada, arratsaldean Creeletik 30 kilometro ingurura diren Recohuatako ur termaletara joanez erlaxa gaitezke, edota Cusárareko ur-jauziaren lanbrotan freskatu, ondoren, Loyolako misioa bisitatzeko.
Mexiko iparraldeko basamortua eta Ozeano Bareko kostalderaino doan trenak ia zazpiehun kilometro egiten ditu egunero, bidean paraje ederrak igaroz. Irudian, ibilbideko une bat.
Urique eta Batopilas, arroilen harribitxi. Arroilen gainaldetik so eginda begi-bistan dugun edertasunak liluratzen bagaitu ere, “barranca” direlakoetara egingo dugun bidaia ez da osoa izango arroilak zeharkatuz doazen bide malkartsuetan behera egin eta ibai bazterreko herrietara hurbiltzen ez bagara. Beste mundu bat aurkituko dugu arroilen babesak errazten duen giro subtropikalaren babesean: mango eta ahuakate zuhaitzak, papagaitxo zein tximeleta erraldoiak hegan, eltxoek ziztatzeko arriskua… Aukerak asko diren arren, bi gomendatuko genizkioke bidaiariari: trenez egun bateko bidaia eginez, Sinaloarako norabidean, Cerocahuira jotzea, Uriqueko Barrancara jeisteko gero, edota Creelen bertatik Batopilasera egitea. Biek ala biek dituzte bidaia eder bat osatzeko osagaiak: Cerocahui, herri ttiki eta atsegina da, Creeleko zarata eta trafikotik baldin bagatoz. Juan María de Salvatierra izeneko jesuita baten ideia izan omen zen bertan San Frantzisko Xabierkoaren eliza eraikitzea, eta bere kupularen urre-errainuen pean, lautada ederra dago, Urique herriaren gaineko haitz ikusgarrietara iritsi aurretik. 50
Beste aukera Batopilaserako bidea hartzea dugu, 4x4 batean egingo dugun bidaia zirraragarrian. Iritsi aurretik, mila eta zazpiehun metroko sakonera duen La Bufa arroila ikusgarria aurkituko dugu bidean, eta garai batean inguruotan izan ziren zilar meatzeek ekarritako distira hautemango dugu giro kolonialeko herri honetan. XIX. mende hasieran hamar mila biztanle izan zituen herri hau argi indarra izan zuen bigarrena izan zen, Mexiko hiriburuaren ondoren, eta bertan behera utzitako meatzeak ez ezik, baditu bisitatzeko zenbait leku interesgarri: zilarraren negozioan aberastu zen Alexander R. Sheperd Washingtongo alkate izanaren etxaldea edota Satevóko herri abandonatuan dagoen XVIII. mendeko “Katedral galdua” deitzen dioten eliza, esate baterako. Eta ez batak eta ez besteak erakartzen ez dituenentzat berriz, hortxe dugu abentura kutsua duen Basaseachiko ur-jauzira bidaia egiteko aukera. Creeletik 140 kilometrora dagoen ur-jauzi hau Mexikoko garaiena da, berrehun metrotik gorako altura baitu.
56 Irudia: Koldo LANDALUZE
bidelaguna AGENDA
• PROPOSAMENAK • BERRIAK • LIBURUAK • PUNTA-PUNTAKO LEKUAK BIDAIA TEMATIKOA Txangoak Euskal Herrian barrena HORIZONTETIK HARATAGO László von Almásy MUNDUKO SUTEGIAK Filipinetako gastronomia
GOGOAN HARTU Pasaje Hernandez, Bogota erdialdeko harribitxi arkitektonikoa Tiger & Turle-Magic Mountain, Duisburg (Alemania)
HIZTORDUAK LABURRAK MUNDUARI BEGIRA LIBURUAK
proposamen tematikoa
TXANGOAK EUSKAL HERRIAN BARRENA
Aste Santua iristeko hilabete besterik geratzen ez den honetan, egunerokotasunean geldialdi bat egin eta planen bat antolatzen arituko dira asko. Etxean geratuko direnentzat hainbat proposamen bildu ditugu, gure lurretan barrena ibilaldi ederrak egiteko aukera baitago, urrutira joan beharrik gabe.
Ospitalepea (Zuberoa) Euskal Herriko bazterretan
Ipar Euskal Herriko punturik urrunenean, Zuberoak eta Biarnok bat egiten duten inguruan aurkitzen da Ospitalepea. Laurogei biztanle baino ez dituen herri honetako tenplua Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk. Tenpluaren inguruan altxatzen da herria bera, mozarabiar kutsua duen enklabe erromanikoan. Bertan XVI. eta XVII.mendean eraikitako etxetxoak pilatzen dira, gaur egun gehienak xarma handiko ostatu eta aterpe bilakatuak. Josibaia haranean kokatua, Ospitalepea Santiago Bidean dago eta erromesen ohiko geraleku izan ohi da. http://www.hopital-saint-blaise.fr/
52
Kostako bidea (Gipuzkoa-Bizkaia) Hondarrabia-Kobaron, oinez
Gipuzkoako kostaldea zeharkatu eta Bizkaian barrena barneratzen den kostako bidea Santiago Bideko erromesek egin ohi zuten biderik zaharrenetako bat da. Bere lehen zatian Gipuzkoa eta hango kostaldea zeharkatzen ditu, Bidasoaren abiapuntutik hasi eta Bizkaiko mugaraino. Mendiguneak eta aldapak atzean utzi eta Bizkaian barrena sartzen da MarkinaXemeinetik, Lea-Artibai eta Busturialdea zeharkatu eta Enkarterrira zuzenduz. Ibilbide osoa egin eta Hondarribiatik Kobaronera oinez iristeko astebete behar da, gutxi gorabehera. http://turismo.euskadi.net/es/rutas/el-camino-desantiago-por-la-costa/
Gamere-Zihiga (Zuberoa) Bainu bat lamia artean
Gamere-Zihiga Atarratzeko kantonamenduan dagoen Zuberoako herri txiki bat da eta bere ur termalengatik da ezaguna batik bat. Hango ur gaziak Arbaila basoaren erraietatik sortzen dira, harriz inguraturik dagoen gune batean. Bainuetxeen luxua eduki ez arren, xarma eraba-
tekoa da paraje honetan. Gainera, erreumaren aurka primerakoa omen da 38 gradutan bor-bor sortzen den ura. Ur gardeneko iturburu bat ere badago handik gertu, baina ur hotza da, kasu honetan. Aguer hotelaren atzetik doan bidetik 300 metro eskasera dago ur termala, Gesala ibaian gora. Gainera, kobazulo ikusgarriak ere badaude handik gertu.
Arabako lautada (Araba) Gaztaren ibilbidea
Gazta Arabako lautadako produktu tradizionala da. Henaioko Kastroko indusketa lanetan, Dulantzin, orain dela hiru mila urte inguru honetan gazta lantzen zela frogatzen duten aztarnak aurkitu ziren. Eskualde honetan gaur egun egiten den gazta Idiazabal sormarkari atxikita dago. Inguruko artisauen ekimenari esker, lautadan barrena gisa honetako gazta egiten duten gaztagileen etxeetatik ibilaldia egin daiteke, eta gaztagileak beraiek izaten dira gidari lana egiten dutenak, gainera. Oro har, larunbat eta igande goizetan egiten dira bisitaldiak urtean zehar, baina Aste Santuan maizago egiten dira. http://www.artzai-gazta.net/
Urrutira joan beharrik gabe, Euskal Herrian barrena txango ederrak egiteko aukera dago. Askotariko aukerak, orrialde honetako argazkiek agerian uzten duten bezala. Ezkerretik eskuinera, Ospitalepea herrixka, horma-irudiak Gasteizko Alde Zaharraen, Meatzaldea Goiko Parketa eta Kostaldeko irudi bat.
Gasteiz (Araba) Horma-irudien ibilaldia
IMVG Hiri Margotua adierazpen publiko eta komunitariorako sorturiko tresna bat da. Haren helburua Gasteizen artelan publikoak ekoiztea da, artista profesionalen eta boluntarioen inplikazioarekin. Partaidetza-egitura handiz, Gasteizko Alde Zaharreko fatxadetan 8 hormairudi handi sortu dira, lurraren mailan dagoen arte areto bat eraikiz. Burulleria plazan esaterako, Santa Maria katedralaren oinetan, Denboraren Harira deituriko artelana sortu da. 225 m2 baino gehiago hartzen dituen horma honetako murala osatzen 13 boluntariok hartu zuten parte. Horma irudi batetik bestera igaroz, Gasteizko Alde Zaharrean ibilaldi atsegina egin daiteke. http://www.muralismopublico.com/
Meatzaldea (Bizkaia) Eskulturen Parkea
Meatzaldea Goiko Parkea Euskal Herrian aire libreko eskulturari eskainitako lehen gunea da. Hogei hektareako azalera hartzen du guztira eta Bizkaiko Meatzaldean dago, Larreineta eta La Arboleda artean, Trapagaranen. Ingurune harri-
garria eratzen dute parkeko kareharrizko harriek eta inguruan dauden Hustion, Parkotxa eta Blondis lakuek. Hainbat eskulturagile euskaldunek harriz eta burdinez eginiko 18 eskultura daude parkean, guztiak zuhaitz, laku eta belardi artean, naturarekin bat eginik. Nestor Basterretxea, Dora Salazar eta Roscubas anaien lanak aurki daitezke, besteak beste. http://www.metzaldeagoikoa.net
Mendigorria (Nafarroa) Andelos herri erromatarra
Iru単etik 29 kilometrora, Nafarroako Mendigorria herrian aurkitzen da Andelos herria, Arga ibaiaren eskuin ibarrean. Gaur egun hiriaren inguruan informazio askorik ez dagoen arren, K.o. lehenengo mendean erromatarren mende zegoela frogatzen du bertako aztarnategiak. 2003an ireki zen Andelosko Arkeologia Museotik egiten da aztarnategirako sarrera. Gaur egun, erromatarren sistema hidraulikoa da hango izarra: presa, andela, akueduktua eta Castellum Aquae eraikina, iraganean hiria urez hornitzen zuena. Bisitariek garai hartako hiriko zenbait txoko gertutik ezagutzeko aukera daukate, hala nola etxeen egitura, ha-
rrizko karrikak, garbitokiak eta bainuetxea. Museoaren sarreran, urteotan aztarnategian aurkitu dituzten zenbait objektuk ongietorria egiten diete bisitariei. http://www.mendigorria.es/es/visitenos/a ndelos/
Plentzia (Bizkaia) Upelategia itsaso barrenean
Ardo mota desberdinez osaturiko laborategi berritzaile bezain orijinala gordetzen du Plentziako badiak urpean, hamabost metroko sakoneran. Baina are harrigarriagoa dena zera da: orain urpean gordeta dauden ardo horiek bisitatzeko eta dastatzeko aukera eskaintzen dela. Urpekaritzan jarduteko titulazioaren jabe direnek bertara gerturatu eta upelategiaren inguruan eratu den arrezifea ikusteko aukera dute. Titulurik ez dutenek zodiac gisako ontzi batean gerturatu daitezke urpeko upelategia ezagutzera, eta bide batez, Plentziako badiaz gozatzera. Uretatik kanpo, hango ardoa dastatzeko aukera eskaintzen da, pintxo batzuez lagundurik. Gainera, itsasoak ardoaren zaporean eta kalitatean duen eraginaren berri ematen dute arduradunek. http://www.escapadaseuskadi.com/ 53
Horizontetik haratago
Juanma COSTOYA
LÁSZLÓ VON ALMÁSY Hareazko bideak
A
nthony Minghella zinema-zuzendariak haren biografiaren alderdi batzuk “The English Patient” filmaren protagonista osatzeko erabili zituenean hartu zuen ospea mundu zabalean Lázlo von Almásy hungariarrak (1895-1951). Almásyk alde handiak zituen Ralph Fiennes protagonistarekin (homosexuala zen); egiaz gainbehera egindako Hungariako aristokraten seme zen. Haren aita zoologoa eta etnologoa izan zen; Asian hainbat espedizio egin zituen, eta eremu irekiekiko eta esplorazioarekiko zuen zaletasuna semeari kutsatu zion. Lehen grina abiadura eta mekanika izan zituen; horiei esker oso goiz bilakatu zen hegazkin-pilotu. Lehen Mundu Gerran gainbehera zihoan Austria-Hungariako Inperioko aire-indarreko pilotua izan zen. Bizitzan izan zuen beste grina handia oso goiz deskubritu zuen: basamortua. Egipton deskubritu ere. Niloren herrialdean Europako aberatsentzako ehizaldiak prestatzen zituen, eta bertan harrapatu zuten oasien magiak eta betiereko harearen misterioak.
Zerzurako oasia Almásy kondea, bere jendetasunari esker eta arabieraz zekielako, Kemal al Din printzearen lagun min bilakatu zen; printzea itsututa zegoen basamortua esploratzearekin. Almásyk ez zuen aukerarik galtzen Kairo atzean uzteko eta Afrikako esparru zabaletan barneratzeko. 1920ko amaiera aldean automobil austriar baten prototipo bat probatu zuen, Steyr izenekoa; hala, Alexandriatik Sudango iparraldeko muga54
raino joan zen, Niloren ibilbideari jarraiki. Hamabi mila kilometro baino gehiago egin zituen 1929an Libia, Sudan eta Egiptoko basamortuetan barrena. Aitzakia antzinako karabanek jarraitutako ibilbidea zeharkatzea izan zen; karabana haiek gatza eta espeziak salerosten aritzen ziren, baita esklabotrafikoan ere. Gau haietan, suaren ondoan kizkurtuta entzun zien beduinoei Zerzurako oasi galduaz; ordutik, izen horrek obsesionaturik edukiko du.
Basamortuko igerilariak Basamortuaren beste esploratzaile batzuek (sir John Garden Wilkinsonek edo Gerhard Rohlfsek, besteak beste) oasi fantasmagoriko hori jaso zuten aurretik haien idatzietan, zeinean, beduinoek ziotenez, altxor itzelak baitzeuden. Kemal printzearen babesarekin, Almásyk espedizio bat antolatu zuen autoz; bertan geografo, argazkilari eta kazetari banak ere hartu zuen parte. Garai hartan, basamortuaren zati handi bat kartografiatu gabe zegoen artean; horrenbestez, espedizioak putzuen, oasien, haranetako sarbideen eta mendiigarobideen mapak egiten zituen aurrera egin ahala. Robert Clayton hegazkinlari britainiarrak taldearekin bat egin zuen oasia airetik bilatzeko. Zorioneko
serendipia batean, Almásyren taldeak labar-pintura ugari zituen aterpe natural bat topatu zuen. Irudien artean, igerian ari diren gizakiak nabarmentzen dira, orain eta topatu zituztenean hareazko itsaso amaigabea besterik ez zen tokian igerian, hain zuzen. Pintura horiek egiaztatu zuten Sahara lore-baratze bat izan zela basamortu bihurtu aurretik; horrek hautsak harrotu zituen nazioarteko zientzialarien artean. Gainera, irudi horiek Almásyk esplorazioaren etapa horren nondik norakoak kontatzeko 1934an idatzitako liburuari izena ere eman zioten: Az ismeretlen Szahara (Igerilariak Saharan).
Gerra-krimenengatik epaitua Bigarren Mundu Gerra hasi zenean, Rommel jeneralaren Afrika Korps indarrean sartu zen Almásy. Hungariarrak alemaniarren hedapenean aktiboki hartu zuen parte, baina, aldi berean, kimeren ehizan jarraitu zuen hareazko itsasoan. Oraingoan Kanbises (K.a. 528521) pertsiarraren armadaren hondakinak aurkitzea zuen helburu, pertsiarrak hareazko ekaitz batek erabat estali baitzituen Siwako oasiaren inguruan. Gerra bukatutakoan, sobietarrek gerra-krimenengatik epaitu zuten, baina aske utzi zuten frogarik ez zegoelako. Budapestetik ihes egin zuen, eta Kairora iritsi zen zerbitzu sekretu britainiarraren laguntzaz, mesederen bat zor baitzioten. Bi mundu-gerratatik, basamortutik eta epaiketa estalinista batetik bizirik atera ondoren, Almásy kondea disenteriak jota hil zen, Salzburgo hiri arras zibilizatua bisitatzean gaixotu ondoren.
Munduko sutegiak
Juanma COSTOYA
FILIPINAK GAZTELANIAZKO IZENA DUTEN JAKI TXINATARRAK
F
ilipinetako uhartedia zazpi mila uhartek baino gehiagok osatzen dute, eta ia ehun milioi lagun bizi dira han. Hainbat hizkuntza, erlijio, ohitura eta, zer esanik ez, gastronomiaren nahastura da emaitza. Argi nabaritzen da hango kulturan mundu islamdarraren eragina, Indiakoa, Malaysiakoa, Txina Hegoaldekoa, bai eta Iberiakoa ere. Azken hamarkadetan, gainera, indartsu sartu da iparramerikar bizimodua. Barietate amaigabe horren luzapena besterik ez da gastronomia. Espainiarrak iritsi aurreko sukaldaritzan jakiak prestatzeko egosi eta erre egiten ziren, oro har. Arroza zen funtsezko osagaia. Espainiako eta Portugalgo itsasgizonen eskutik, ordea, tomatesaltsa, artoa, txileak eta ozpina, eta espezieak oinarri zituzten kontserbazio-moduak iritsi ziren.
Chorizo de Bilbao Deigarria egiten da nola iraun duen, eraldatuta bada ere, gaztelaniak jaki tradizional askoren izenetan. Hala, lech贸n sauce esaten diote txerri erreari gehitzen zaion saltsari (oilasko-gibelerraiz egina, bidenabar esanda); eta agre dulce saltsak, berriz, ez du esplikaziorik behar (gaztelaniaz, agridulce gazigozoa baita). Kale bazterreko jatetxe batzuetako oholetan badira arroz a la cuba帽a, ensaladong eta guisadong iragartzen dutenak ere (azken hori inor gutxik usteko lukeen osagaiez egina inoiz, hala nola meloi mingotsez edo izkiraz egindako ore batez). Oso ohikoa da paella edo arroz valenciana, eta itsaski askorekin zerbitzatzen dute. Halaber dira oso ohikoak prestakin batzuetan erabiltzen diren lukainka lehor moduko batzuk, chorizo de Bilbao izena daramatenak. Morisqueta tostada arroz frijituz egindako plater bat da. Arruntak dira eskabetxearen, txorixoaren eta adoboaren aipamenak ere, baina, maiz, ez dute
Getty Images
zerikusirik izaten guk pentsa genezakeenarekin. Kaletik jatetxeetara jauzi egin du balut izeneko herri-jakiak: egositako ahate-arrautza ernaldua eta ia zeharo txitatua. Kale-saltzaileek garagardo batekin batera saldu ohi dute.
Kafea arrozarekin Arroza da oraindik ere Filipinetako sukaldaritzako erregea. Lurrunetan eta erruz prestatzen dute. Otordu nagusietako kondarrak baratxuriekin frijitzeko ohitura dago, eta, arrautza frijitu batekin, zezinarekin edota lukainkekin batera, oso ohiko gosaria izaten da. Hain nonahikoa da arroza, ezen kafearekin
eta kakaoarekin ere nahasten baitute. Klima tropikaleko eskualde bati dagokionaren adinako barietatea dago fruta eta barazkietan. Saba, esaterako, maiz eskatzen da lagungarri moduan: azukre beltzez hautseztatutako banana frijitua da. Halaber da ohikoa ogia jatea. Haragiari dagokionez, ohikoenak oilaskoa, txerrikia eta behikia dira; arraina eta itsaskia, haatik, are ohikoagoak dira. Oso eskaera handia dute algek, eta makina bat modutan prestatzen dituzte. Gozagarri arruntenak soja-saltsa, jengibre-sustraia, txilea, eta kalamansi-zukua (laranja txiker eta gazia da kalamansia). 55
hitzorduak
LIBANO Al Bustan jaialdia Martxoaren 27rarte Bost astez, otsailaren 17tik martxoaren 27ra bitartean, Al-Bustan Nazioarteko Musika eta Antzerki jaialdia egingo da Beirutetik hogei minutura dagoen Bait Mery hirian. Diziplina askotariko hogeita hamar emanaldi baino gehiago antolatu dira: opera, musika sinfonikoa, kantu korala, kamara musika, antzerkia, dantza, jazza… eta guztia ingurune paregabean: Beirut eta mediterraneo itsasoa bistaratzen diren muino batean. http://www.albustanfestival.com
ERRUSIA Maslenitsa Martxoan zehar Maslenitsa izenaz ezagutzen den Errusiako inauteria esloveniar jatorria duen ohitura da. Neguari agur esateko era guztietako ikuskizunak, jaialdiak, txapelketak eta familian egiteko ekintzak antolatzen dituzte. Zazpi egun irauten du inauterien jaiak, eta egun bakoitzean modu desberdinean ospatzen da. Astelehenean, familian elkartzen dira guztiak bazkari handia egiteko; asteartean, bikoteen eguna izaten da, eta asteazkena, berriz, dibertsio eguna, hainbat txango eta txapelketarekin. Ostegunean, negua sinbolizatzen duen panpina batzuk erretzen dituzte gaztetxoek, eta ostiralean errusiarrek aitagin-amaginarrebak gonbidatzen dituzte bazkaltzera. http://www.advantour.com/russia/traditions/m aslenitsa.htm 56
Kuba • Art Deco Kongresua • Martxoaren 14tik 21era XII. Art Deco Kongresua Habanan egingo da, martxoaren 14tik 21era bitartean. Bertan, estilo artistiko honetako mundu osoko 150 arkitekto, historialari eta espezialista bilduko dira. Jaialdi honen azken edizioa, 2011koa, Rio de Janeiron egin zen eta bertan erabaki zuten hurrengo edizioa Kuban antolatzea, antolatzaileek erabaki baitzuten herrialde horretako kultur instituzioek jaialdia antolatzeko baldintzak betetzen zituztela. Egitarauaren barnean aipatzekoak dira kubatar eta atzerritar artistek eskainiko dituzten 32 hitzaldiak. Hitzaldiotan Art Deco mugimenduak herrialde honetan bizi duen errealitatea aztertuko dute. Era berean, mugimendu honi loturiko Habanako eraikin publiko garrantzitsuenak, etxebizitza entzutetsuak eta museoak ere bisitatuko dira. Art Deco mugimendua XX. mendeko bigarren hamarkadatik 1950eko hamarkadara bitartean finkatu zen Kuban, eta bere eragina nabaria izan zen hainbat alorretan, arkitekturan, diseinu grafikoan, jantzietan, altzarigintzan eta bitxigintzan, besteak beste; bai Habanan bertan, bai uharteko beste puntu askotan.América eta Fausto antzokiak, Bacardí eta López Serrano eraikinak, Maternidad Obrera ospitalea, Casa de las Américas kultur erakundea edota “Carteles” eta “Bohemia” aldizkariak dira mugimendu honen adierazle nagusiak, beste askoren artean.
PARIS
BUDAPEST
Tatuajeen jardunaldiak Martxoaren 22tik 24ra Mundu osoko tatuatzaile onenak Parisen dute zita martxoaren 22tik 24ra bitartean. Asteburu horretan, parte-hartzaileek beren talentua ikusleei erakusteko aukera izango dute; gorputz tatuatuak erakusteaz gain, nahi duen orok tatuaje bat egiteko aukera izango du, diziplina honetako artista onenen eskutik. Jardunaldiok Centquatre aretoan (http://www.104.fr/) egingo dira, eta antolatzaileek hamar mila bisitari inguru jasotzea espero dute.
Udaberriko jaialdia Martxoaren 18tik apirilaren 3ra Budapesteko Udaberriko Jaialdia Hungariako Estatuan urte osoan izaten den jaialdi ezagun eta garrantzitsuena da. Mundu zabaleko artistek parte hartzen dute 1981. urteaz geroztik egiten duten jaialdi honetan, eta hiri osoa aire zabaleko antzoki erraldoi bilakatzen da. Diziplina anitzeko jaialdia izaki, egitaraua ere oso anitza izan ohi da, eta gustu guztietako emanaldiak antolatzen dituzte: musika klasikoko kontzertuak, opera, antzerkia, dantza, erakusketak… http://www.btf.hu/btf2013
erakusketak
IRLANDA San Patrizio Martxoaren 17an Urtero, martxoaren 17an, irlandarrek beren patroi kuttun eta maitatuena omentzen dute. Dena den, herritik kanpo bizi diren irlandarrek ere gogotik ospatzen dute, eta gaur egun munduko hainbat tokitan egiten dute egun hau. Bitxia badirudi ere, New Yorken izaten da egun honetan munduko desfile handiena. Jaialdiotan parte hartzeko kontuan izan behar den elementu garrantzitsuena kolore berdea izaten da. Jantziak, kaleak, jana eta edaria... Denak hartzen du berde kolorea egun berezi honetan. http://www.stpatricksfestival.ie
Mariana Yampolskyren Mexiko, Parisen Mariana Yamposky argazkilariaren lanak Parisera iritsi dira aurreneko aldiz. Hemeretzi urte zituela Mexikora joan zen bizitzera, eta ordutik bertan bizi izan da beti Yamposky. Hain zuzen, Mexikoko arkitektura tradizionala eta, oro har, Mexikoko kultura bistarazten dituzten argazkiak dira “Tepalcates” erakusketan bildu direnak. Mexikoko eraikinak, etxeak eta ohiko irudiak erakusteaz gain, argazkietan bada berezitasunik; izan ere, argazkilaritzari betidanik interesatu izan zaion modalitate bat uzten dute agerian –tequio izenaz ezagutzen den praktika, hain zuzen– zeinetan jendeak bere indarra edo material desberdinak eskaintzen dituen obra komunitario bat sortzeko. Erakusketa martxoaren 29ra arte izango da ikusgai Mexikoko Kultur Erakundean.
Grafitia, kaletik museora New Yorken, Bartzelonan, Sao Paulon eta munduko beste hainbat hiritan beren aztarna utzi duten Banksy, Obey, Space Invader eta beste hainbat grafitilari ezagunek kaleko hormetatik Parisko museoetara eraman dituzte beren lanak. Musée de la Poste zentroan inauguratu duten “Au-delà du Street art” erakusketak (arte urbanotik harago), mundu zabalean ezagunak diren 13 artistaren 70 lan bildu ditu. Lanak martxoaren 30era bitartean izango dira ikusgai. Azken aldian, Estatu frantseseko hiriburuan tendentzia bilakatu da grafitiak kaleetatik gune itxietara eramatea, horren erakusgarri dira diziplina honen inguruan sortu diren WallWorks, Itinerrance edo Ligne 13 galeriak.
HEGOAFRIKA Absa Cape Epic Martxoaren 17tik 24ra Mendiko bizikleta modalitatean munduan egiten den lasterketa luze eta gogorrena da Hegoafrikan egiten den hau. Aurten hamargarren edizioa izango da, eta, orain arte bezala, Knysna hirian abiatu eta zortzi egunen buruan Lurmutur Hiritik gertu amaituko da. Etapa bakoitzak 80 eta 140 kilometro artean izango ditu eta horietako batzuetan Afrikako ingurune basati eta gogorrenetako batzuk zeharkatu beharko dituzte parte-hartzaileek. http://cape-epic.com
Performancea eta pintura, Londresen Londresko Tate Modern museoak performanceak azken hirurogei urteotako pinturan izan duen eragina aztertzen duen erakusketa inauguratu du. Hamaika aretotan antolatu da erakusketa. Koadroak, bideoak, argazkiak eta bestelako multimedia lanak erabili dira azken mendeko artista esanguratsuenen lanak erakusteko: Cindy Sherman, Karen Kilimnik, Hermann Nitsch, Lucy McKenzie, Lynn Hershman, David Hocney, Yves Klein edota Jackson Pollock, beste batzuen artean. “A Bigger Splash: Painting After Performance” izenburupean (bainu handiagoa: pintura interpretazioaren ostean), erakusketa apirilera arte bisitatu ahal izango da. Bruegheldarren lanak, Erroman XVI eta XVII. mendeetan landu zen artean berebiziko pisua eta garrantzia izan zuen Herbeheretako Brueghel sendiak. Artistaz osaturiko familia izan zen, Pieter Brueghel aitzindari izan zuena. Bera izan zen, hain zuzen, gerora familiak belaunaldiz belaunaldi jarraituko zuen artearekiko sentsibilitatea lehen aldiz sentitu eta praktikan jarri zuena. Orain Brueghel familiako hainbat kidek eginiko ehun lan inguru biltzen dituen erakusketa ireki dute Erromako Chiostro del Bramante museoan. Ekainaren 2ra arte izango da ikusgai.
liburuen txokoa
Birmania Tania Abitbol Lunwerg, 20121 168 orrialde. 29,50 euro
Herrialde bati omenaldia Tania Abitbol argazkilari madrildarrak hainbat herrialdetako errealitateak ezagutu eta bereganatu ohi ditu argazki kameraz baliatuz. 2010ean Vietnam, Kanbodia, Tailandia, Bali eta Txina bisitatu ostean, 2011n hiru aste igaro zituen Birmanian. Bertan, kultura eta eragin askoren nahasketaren emaitza den eta gatazketatik harago bere nortasuna eraikitzen jakin izan duen herrialde abegitsu eta harrigarria deskubritu zuen. Abitbolen argazkiak bertako herritarrei eginiko omenaldia dira; beren begiradari esker bertako tenplu, zubi, egunsenti, aintzira eta bizimoduak ezagutuko ditu egileak. Kolorezko 159 argazkik osatzen dute lan hau, hiru ataletan banaturik: ‘Ura’, ‘Espiritua’ eta ‘Bizitza’. Etorkizunera begira itxaropentsu bizi den herrialde baten edertasuna erakusten duen lana da “Birmania”, poesia eta sentimendua uztartzen dituena.
Nudos Nuruddin Farah Siruela, 2013 468 orrialde. 24,95 euro
Iraganeko korapiloak askatzen Somalian jaio baina Ameriketako Estatu Batuetan hazi eta hezia den emakumea da Cambara. Hondoa jo duen erlazio pertsonal batetik ihesi, Mogadisciora bueltatzea erabakiko du. Bertan, bere familiaren etxea izandakoa berreskuratu beharko du boterezaleen hatzaparretatik; izan ere, Gerra Zibilaren ondorioz biolentziak eta muturreko islamismoak agintzen dute bertan. Jaiotzen ikusi zuen hiria arrotz irudituko zaio, baina Cambarak bakearen eta emakumeen eskubideen alde lanean ari diren emakume somaliarren talde batean hartuko du babesa, eta, indarrak bilduz, gero eta hurbilago ikusiko ditu bere helburuak.
)
Paris era una fiesta Ernest Hemingway Lumen, 2013 280 orrialde. 18,90 euro
Paris, festa etengabea 1964an kaleratua, “Paris festa bat zen” Hemingwayren lan pertsonalenetako bat da. Heldua zela idatzi zuen lan honetan, 1920ko hamarkadako Parisen igarotako gazte garaia dakar gogora Hemingwayk, Scott Fitzgerald, Ezra Pound eta garaiko beste idazle askoren konpainian, Gertrude Steinek “galdutako belaunaldi” izendatu zuen taldean. Idazle gazte baten trebakuntza garaia, hiri baten erretratua, laguntasunari eskainitako gorazarrea eta bene-benetako testigantza literarioa biltzen ditu obra honek. Ezinbesteko lana Hemingwayren unibertsoan barneratu eta XX. mendea ulertzeko.
Chino en el bolsillo Hainbat egile Langenscheidt, 2012 112 orrialde. 8,90 euro
Hizkuntza, poltsikoan Hizkuntzetan, bidaietan eta kartografian espezializaturiko Langenscheidt argitaletxeak poltsikoan sartzen diren aleez osaturiko bilduma bat dauka hizkuntza desberdinetan ahozkotasuna lantzeko. “En el bolsillo” izenburupean, ingelesezko, alemanezko, frantsesezko eta txinerazko gidak kaleratu ditu orain arte. Hizkuntza jakin baten inguruan ezagutzarik ez duten gazte nahiz helduei zuzenduta, gida hauek 500 esaldi erabilgarri osatzen laguntzen dute, 100 hitz erabilita. Bisitatzen den herrialdeko hizkuntza menperatzen ez denerako laguntza aparta eta praktikoa.
Mississippi, el Río. La autopista del blues Manuel Valero Ecos Travel Books, 2012 E-book formatua. 9,90 euro
Mississippi ibaiaren doinuak Mississippi ibaia eta bere inguruak abenturazaleen eta ikertzaileen eremu kuttunak izan dira betidanik, inguruotan bizi diren biztanleen aniztasunak eta naturaren xarmak erakarrita, batik bat. Gida honek 5.000 kilometroko ibilbidea egiten du, Mississippi ibaia jaiotzen den Kanada inguruan abiatu eta ibaia Mexikoko Golkoan itsasoratzen den arte. Ibaiaren ibilbideari jarraituz, inguru honetako natura ezagutzeko parada eskaintzen du, baina horrez gain, jazz eta blues tabernarik onenak, jatetxeak, upategiak eta bestelako informazioa ere badakar.
El libro de la selva Rudyard Kipling Sexto Piso, 2013 240 orrialde. 25 euro
Viajeros de viaje Andrea Semplici Raima, 2012 224 orrialde. 17 euro
Fabula klasikoa, itxura berria
Besteen pausoen atzetik
Urteak igaro ahala gaurkotasuna galtzen ez duen eta belaunaldi berriak harrapatzen dituen lana dugu “Oihaneko liburua”. Mowgli umea eta berau zaintzen duten hartzen istorioak duen balio literarioa itzela bada, begietarako ere indar handia duen lana dela frogatu da, Kiplingen jatorrizko bertsioa gaurkotuz joan baita etengabe. Edizio berri honetan, Gabriel Pachecoren ilustrazioak gehitu dituzte. Errealitatea eta mistikotasuna nahasten dituen estiloaren jabe, dimentsio berri bat hartzen du horrela istorioak, irakurle zahar nahiz berriak basoan giroturiko istorio klasiko honetara erakarriz.
Che Guevarak Latinoamerikan eginiko bidaiak, Kapuscinskik Afrika beltzean bizitako abenturak, Corto Maltesek Venezian igaro zituen garaiak edota Sandokanen ibiliak Mompracem uhartean. Andrea Semplici kazetariak 14 pertsonaia mitikok iraganean eginiko pausoak jarraitu eta horien bizipenak kontatu ditu, gaur egunetik begiratuta. Che Guevera, Pablo Neruda, Francisco Coloane, Virginia Choquintel, Corto Maltes, Ladislaus E. Almassy, Bob Marley, Ryszard Kapuscinski, Sandokan, Bruce Chatwin, Ella Maillart, Annemarie Schwarzenbach… Pertsona errealek eta horiek bizi izandako benetako gertaerek bat egiten dute literatur bidaia eder honetan. 59
Gogoan hartu TIGER & TURTLE MAGIC MOUNTAIN Duisburg (Alemania)
PASAJE HERNANDEZ Bogota erdialdeko harribitxi arkitektonikoa
B
ogota erdialdea hiriaren barnean dagoen hiri propio baten antzekoa da askoren ustez. Bertan barneratzeko aukera duenak adi eta begiak zabal zabalik egin beharko du ibilbidea, edozein momentutan ezustekoren batekin egingo baitu topo, Pasaje Hernandez ezagunarekin, kasu. 12. eta 13. kaleen artean dagoen krema eta itsas urdin koloreko eraikinak kutsu modernoa ematen dio inguruari eta atentzioa ematen du. 1893an inauguratu zuten, eta 1993an Giza Ondare izendatu; oraindik ere, herritarrek asko miresten eta maitatzen dute, nahiz eta iraganeko xarma itzaltzen joan den. XIX. mende amaieran Bogotak 100.000 biztanle inguru besterik ez zituen, eta inbidiaz begiratzen zion Europari. Kolonialismoaren zama astuna atzean uzteko nahia zuen hiriak eta Paris, Londres, Milan eta tankera horretako hiriei begiratzen zien, haien glamourra miretsiz. Hiri horietako arkitekturari erreparatu eta antzeko zerbait egitea erabaki zuten Bogotan. Hala, hiriaren erdialdean, europar estiloko galeria komertzial handi bat altxatzea erabaki zuten. Juan Ballesteros, Arturo Jaramillo eta Gaston Lelarge arkitektoak berehala jarri ziren lanean, egungo Pasaje Hernandez diseinatzen. Bi solairutan banatuta, bakoitzean hamazazpi lokal eraiki ziren. Gorenean sendagileen kontsultak, abokatuen bulegoak, ingeniariak eta horrelakoak ipini ziren. Beheko solairuan, ostera, orotariko dendak eta postuak ireki zituzten, eta kalitatezko produktuak prezio onean saltzen ziren. Garai hartan kafea, garagardoa eta txokolatea esportatuta diru ugari irabazten ari ziren bogotarrek hirian bertan kontsumitzea nahi izan zuten, baita lortu ere. Pasaje Hernandezen iraganeko glamour eta xarma berezia itzaltzen joan da urteek aurrera egin ahala, nahiz eta Giza Ondare izendapenaren jabe den gaur egun. Beheko solairuan janari kolonbiarra eskaintzen duten hainbat postu daude orain. Beste batzuetan arropa merkea saltzen dute, edota fotokopiak, telefono deiak edo internet konexioa eskaintzen. Goiko lokaletako gehienak itxita daude gaur egun, jostundegi eta zapata denda bat izan ezik. Hala ere, zirraragarria da eraikinean sartu eta lurreko egurraren hotsa entzutea, postuen artetik sartzen diren eguzki izpiak sentitzea eta inguruari argazkiak ateratzea, garai batean bertan izan zen bizitza eta xarma irudikatuz. 60
Alemaniako Duisburg herriko Angepark parke naturalean aurkitzen den eskultura da Tiger & Turtle–Magic Mountain. 18 metroko altuera du bere punturik gorenean, beraz, inguruko haranaren eta Rhin ibaiaren ikuspegi ikusgarria bermatzen du puntu gorenetik. Horretarako bertara igo beharra dago, haren 249 eskaileretan gora. Kurbaturiko eskailerak sinadura baten forma hartzen dute urrunetik begiratuta eta eskulturak errusiar mendi klasikoari egiten dio aipu. Behin bertara gerturatu eta desilusio antzeko bat senti dezake bisitariak, hurbiletik ez baita hain ikusgarria. Politena ordea eskaileratan barrena abiatu eta goranzko bidea hartzea da. Gainera, hartzen den norabidea nolakoa, gainontzeko oinezkoekin gurutzatzea ere posible da.
Heike Mutter eta Ulrich Genth artista alemaniarrek diseinatu zuten Tiger & Turtle eta 2011ko azaroan inauguratu zen. Sortzaileek diotenez, ÂŤerrusiar mendiak tigre baten abiadura eta azelerazioa irudikatzen du, baina bisitariak dordoka baten abiaduran deskubritu behar du. Hortik datorkio izenaÂť. Ez da harritzekoa eskultura hau burdin eta zinkez egina izatea; hain zuzen, material horiek sinbolizatzen baitute meatzaritzak eta industriak eskualde honen historian izan duten pisua eta garrantzia. Bisitariak eskulturara igo eta bertatik inguruko paisaiaz gozatzeko aukera dute hemen, haren barandari eta espiral formari esker Rhin haranaren ikuspegi desberdinak eskaintzen baititu eskulturak. Gainera, eskailera eta barandaren gunean LED argiak daudenez, gauez ere bisitatu daiteke eskultura, iluntasunak ematen dion xarma bereziarekin.
AFP PHOTO / PATRIK STOLLARZ
Osasun zerbitzurik ez Loiuko aireportuan Murrizketen ondorioz 2012ko abuztuaz geroztik osasun zerbitzurik gabe dago Loiuko aireportua, eta aurrerantzean ere halaxe jarraituko du, AENAk adierazi duenez. Espainiako Gobernuaren esanetan, gobernua ez dago zerbitzu hau eskaintzera behartuta, Loiuko aireportuak ez dituelako urtean 8 milioi bidaiari baino gehiago izaten. Hain zuzen, iragan uztailean onartu zen legearen arabera, urtean 8 milioi erabiltzaile baino gutxiago dituzten aireportuetan ez da derrigorrezkoa osasun zerbitzua eskaintzea. Hala, AENAk adierazi du ez duela osasun zerbitzurik eskainiko, legeak hala behartzen ez duelako.
Laburrak
Rodinen lanak Parisko Charles de Gaulle Ostatua, gida turistiko eta guzti aireportuan Berlineko Plus One Berlin hotelak, lotarako lekuaz gain, berParisko Charles de Gaulle aireportuak arteari eskainitako espazio bat estreinatu berri du. Espace Musée izenarekin ireki den gunea aireportuko bigarren terminalean aurkitzen da eta une honetan Auguste Rodinen lanak daude ikusgai. Artista honen 50 lan inguru bildu dira, tartean “Pentsalaria”, edota “Musua” obra ezagunak. Parisko hainbat museorekin egindako hitzarmenari esker, urtean bi erakusketa egingo dira Charles de Gaulle aireportuan. Ez da aireportu batean museo bat eratzen den aurreneko aldia, Amsterdam, Miami eta Boloniako aireportu batzuetan ere arteari tartea eskaini izan baitzaio lehenago ere.
Galwayko cottage batean ingelesa ikasiz Irlanda ipar ekialdeko Galway konderriko Gort auzoan dago An Tionól etxea. Bed&Breakfast estilora funtzionatzen duen etxe honek 200 urte baino gehiago ditu eta irlandar-espainiar bikote bat bizi da bertan, bere seme-alabekin. Bertan, lotarako gunea, gosaria eta baratzeko produktuak eskaintzen dizkiete bidaiariei, baita ingeleseko ezagutza barneratzeko aukera ere. Red Green Spiral ekimenaren barnean sorturiko esperimentua da honakoa, eta bidaiariak familia giroan murgilduz bere ingeles maila hobetzea da helburua. http://www.green-spiral.com/An_Tionol_cottage
Aste Santua Islandian Islandia bisitatzeko gogoz dabilenak kontuan hartu beharrekoa da hau: Aste Santuan charter hegaldi bat aterako da Loiuko aireportutik Reykjavikera, Catai bidaia antolatzailearen eta Icelandair konpainiaren eskutik. Jakinarazi dutenez, udan hegaldi gehiago eskaintzeko aukera aztertzen ari dira eta hegaldi hau froga gisakoa izango da. Apirilaren 1ean Loiutik abiatuko da hegaldia eta 5ean egingo du buelta Reykjaviketik. http://catai.es/viajes/semana-santa-en-reykjavik.html 62
lindarrekin harremanetan jarri eta haien eskutik hiria ezagutzeko aukera eskaintzen die bidaiariei. Hotelaren webgunean erreserba egin ostean, zer gai dituzten gogoko eta hiriaren zein aspektu ezagutu nahiko lituzketen zehazteko aukera dute bidaiariek. Hala, hirira iristean, neurrira eginiko gida bat izango dute zain. 120 euroren truke ostatua eta gida eskuratu daitezke. http://plusoneberlin.com
Mikel Essery bidaia kontakizun lehiaketa Mikel Essery zenaren bidaia zaletasuna eta bizi filosofiarekin bat datozen kontakizunak saritzen dituen lehiaketa martxan da berriro. Kontakizunek euskaraz, gaztelaniaz, katalanez, galizieraz edo ingelesez idatzita egon behar dute, beste lehiaketa batean saririk jaso gabeak izan behar dute eta 6.000 hitz arte eduki ditzakete. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 1ean bukatuko da eta posta elektroniko bidez bidali beharko dira (concurso@mikelmunduan.net). Banoa bidaia agentziak antolatutako bidaia bat da irabazlearentzako saria. Informazio gehiago: http://www.mikelmunduan.net/
Wikipediaren bidaia gida berria Wikipediak mundu mailako bere lehen bidaia gida estreinatu du: Wikivoyage. Entziklopedia bezalaxe, bidaiarien komunitateak sortutako edukiez hornitzen da, eta momentuz 50.000 artikulu ditu. 2006an sortu zen ekimena Wikitravel enpresako langile alemaniar batzuen eskutik, eta geroztik bidaien inguruko gune bisitatuena bilakatu da Alemanian. Geroztik, ingelesez, holandarrez, frantsesez, italieraz, errusieraz eta suediarrez ere argitaratu dira artikuluak. Bidaiazaleen testuz osatzen denez, komunitateak ematen dion babesa eta jarraipena izango dira ekimen honen arrakastaren giltza. http://wikivoyage.org
Munduari Begira
Londres, gorenetik begiratuta Londresko Shard dorreak, Europar Batasuneko eraikin altuenak, Tamesis ibaira ikuspegi bikaina eskaintzen duen behatokia ireki dio publikoari, 310 metroko altueran. Britainia Handiko hiriburua behatzeko aukera ematen duen gunea eraikinaren 68., 69. eta 72. solairuen arten dago, eta bertara igotzeko minutu bat baino ez da behar, igogailu oso azkarrak baitaude. Kristalezko 11.000 panelez estalitako piramide formako eraikina da Shard dorrea, eta bertako 87 solairuetan bulegoak, luxuzko etxebizitzak eta jatetxeak daude.
Buenos Aireseko metroko bagoien agurra Oraintsu arte martxan egon diren Buenos Aireseko metroko bagoiak kentzea erabaki du hiriko udalak ehun urteren ondoren, ondare honen helmuga zein izango den zehaztu gabe. Unescok bagoiak Gizateriaren Ondare izenda ditzala aldarrikatu du hainbat gobernuz kanpoko erakundek osatutako sareak; izan ere, martxan egon eta zerbitzu erregular bat eskaintzen duten munduko bagoi zaharrenak izan dira. “Sorgin” izenaz ezagunak, bagoi historiko hauek 1913ko abenduaren 1ean hasi ziren funtzionatzen, Buenos Aireseko metroaren A linea inauguratu zenean. Argentinako hiriburuak loraldi betean zen Parisi begiratzen zion garai hartan, eta huraxe imitatzen saiatu ziren, garai hartan punta-puntakoa zen metroa eraikiz hirian. Ehun urtez martxan egon ondoren, bagoi zahar horien egurrezko eserlekuek, ispiluek eta tulipazko lanparek hutsune eta nostalgia handia sortu dute hiritarren artean.
Artea lur azpian, Stockholmeko metroan Stockholmeko metroko 100 geltokietatik 90 lurpeko arte galeria bilakatu dira 1950eko hamarkadatik gaur arte. Bertan, egunero metroa erabiltzen duten milaka herritarrek, urte hauetan guztietan, bertan ezarri eta pilatu diren margolan, eskultura, mosaiko eta bestelako artelanak ikusten dituzte. Orotara, 147 artistak utzi dute aztarna 110 kilometro luze eta 47 geraleku dituen metro honetan. Ia geraleku guztietan lanen bat edo beste badago ere, honako hauek dira lan ikusgarrienak eta ugarienak biltzen dituztenak: T-Centralen, Radhuset, Solna Centrum, Frihemsplan, Kungsträdgarten, Tekniska hoskolan eta Universitetet.
Fontana di Trevi, eraberritze lanetan Erromako Fontana di Trevi mitikoa eraberritzeko lanak hasi dituzte. Lan honetaz arduratuko den enpresak adierazi duenez, beranduenez 2015. urterako bukatuko dira lanak; beraz, ordura arte erdi estalita egongo da monumentua. Fontana di Trevi 1732 eta 1762 artean eraiki zuen Nicola Salvik. Denboraren joanak, turisten etengabeko bisitek eta Erroman iaz izandako baldintza klimatologikoek ondorioak utzi dizkio Erromako monumentu honi.
Artea Pakistaneko ibilgailuetan Pakistaneko errepideak eta kaleak kolore biziz margoturiko ibilgailuen joan-etorri dira. Autobusek, autoek eta taxiek kolore deigarriak eta biziak izaten dituzte, normalean bizitzari edo naturari buruzko elementuekin. Adornuz jositako ibilgailuak jingle art edo “artea mugimenduan” kontzeptuarekin bat egiten dute, eta urte luzeko tradizioa da Pakistanen. Ibilgailuen dekorazio prozesua garestia izan daitekeen arren (gidari batzuk 2.000 dolar inguru ordaintzen dute), gastua errentagarria dela sinesten dute. 63