LANDMANNALAUGAR Ñabardurez blaitutako paisaia Islandian • MUNICH Arima mediterraneoko teutoia • BANG LUNG Bizimodu lasaia eta adeitasuna Kanbodian
BIDAIA ALDIZKARIA
Birjina Uharteak
9
771888 505000
0 0 0 5 8
AMETSETAKO HONDARTZAK
Orain harpidetuz gero «Guía de la Costa Vasca» liburua jasoko duzu
BADAGO EZAGUTZEKO MUNDU BAT
Azaleko argazkia: Getty Images
Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU . Editorea: Mariasun Monzon Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Argazki Press Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 946 61 20 55 www.zazpihaizetara.com
LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio
Urteko harpidetza: Euskal Herrian: 15 € • Estatu espainolean: 18 € • Europan: 50 € Bidal ezazu kupoi hau honako helbide honetara: Zazpi Haizetara • Portuetxe 23, 2.solairua • 20018 Donostia(Gipuzkoa-EH) Izena Helbidea Posta kodea Herrialdea NAN Bankua
Herria Telefonoa E-posta Txartelaren jabea
Nahiago izanez gero, mezu elektroniko bat bidal dezakezu zazpihaizetara@astero.net helbidera, kupoian azaltzen diren datuekin edo web orrian (www.zazpihaizetara.com) sar zaitezke eta harpidetzeko formularioa bete dezakezu.
Urruña distribution & services, S.Lren produktuei eta/edo sustapenei buruzko informaziorik jaso nahi ez baduzu, markatu X bat laukian Sustapen honen barruan jasotako datu personalak Herritar Berri S.L.U (Portuetxe 23-2. 20018 Donostia) eta Urruña distribution & services, S.L.ren (Gran via, 2 – 4 48001 BILBO) datu-base batean sartuko dira. Datuak guztiz konfidenzialak dira, datu pertsonalak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoari jarraiki. Nolanahi ere, eskuratzeeko, zuzentzeko, aurka egiteko edo ezerezteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu. Horretarako, Herritar Berri S.L.U (Portuetxe 23-2 20018 Donostia) helbidera jo beharko duzu.
aurkibidea 04
MUNDUARI BEGIRADA Munduko lasterketa gogorrena Saharako desertuan
40
ErreportaJEak 6
BIRJINIA UHARTEAK Antilla Handien eta Haizebeko Uharteen artean dauden hainbat irla biltzen ditu artxipelago honek
14
LANDMANALAUGAR Harri bihurtutako geografia eta kolore eztanda ikusgarria ditu Islandiako eskualde honek
24
MUNICH Mediterraneo usaina antzematen zaio Bavariako hiriburu kosmopolitari
32
BANG LUNG Kanbodiako landa gune honek bizitako isolamenduak bere esentzia eta izaera mantentzea ekarri du
40
BRUSELA Txokolatea eta garagardoa preziatuak dira izaera barrokodun Belgikako hiriburuan
46
32 6
46
BOLIKOSTA Garai batean turismo gune erakargarri izandakoa ia turistarik gabeko herrialde bilakatu da
Bidelaguna 52
Proposamen tematikoa Munduko auzo Xarmangarriak
54
Horizontetik haratago Sydney Wignall
55
Munduko sutegiak Belgikako sukaldaritza
60
gogoan hartu “Au Lapin Agile�, Pariseko kabaret zaharrena Mohereko labarrak, Irlandan
14
24 3
SAHARAKO DESERTUA Des Sables maratoia
D
esertuan, ingurune arrotz baina era berean xarmangarrian, gure beldurrei aurre egin eta ematen dugun pauso bakoitza ondo neurtu beharra dago, hemen, axola duen bakarra helmugara heltzea baita. Sentimendu honek deskriba dezake hobekien Saharako Des Sables maratoia, 1985etik antolatzen dena eta munduko beste desertu batzuetan egiten diren lasterketa askoren inspirazio-iturri izan dena. Lasterketa Sahara mendebaldean egiten da eta orrialde hauetara ekarritako argazkiak argi uzten du (Mziouda harana gurutzatzen) korrikalariek egin beharreko balentria ez dela nolanahikoa. Sei egunetan 240 kilometro egin behar dituzte parte hartzaileek, 20 eta 80 kilometro arteko etapetan banatuta. Hori gutxi balitz, 50 gradu arteko tenperaturak jasan behar izaten dituzte eta janari, edari eta behar duten ekipamendu guztia bizkarrean eraman behar izaten dute lasterketa osoan. Arrazoi osoz, Des Sables maratoia munduko lasterketa gogorrena dela esatena da. Argazkia: Pierre Verdi
4
Munduari begirada
Virgin Gorda uhartearen hegoaldean, hondartzan bertan dauden The Bath’s granitozko harkaitz erraldoiek uhartearen jatorri bolkanikoa uzten dute agerian eta izan Karibeko lekurik ederrenetako bat da.
Birjina Uharteak
Testua eta Argazkiak: Urtzi Urrutikoetxea
PIRATEN UBERAN
BIRJINA UHARTEAK
Karibe osoan hainbat irudi errepikatu ohi dira: esklabotzaren memoria, azukrearen kultura, plantazioak, rona, matxetearen sinboloa, matxinada ezezagun ugari, urakanek eta sumendiek markatutako natura basatia, eta, nola ez, legeak dioenetik urrun egotearen sentipena. Piratak dira legez kanpoko figura horren sinbolo argienetakoa ziur aski. Uharte guztiek badute horrelako oroitzapen eta istoriorik, baina ontziak gotortu, ezkutatu eta erasorako badiaz betetako artxipelagorik bada, zalantzarik gabe, Birjina Uharteek osatzen dutena da hori.
ntilla Handien eta Haizebeko Uharteen artean diren dozenaka irla txiki biltzen dituzte Birjina Uharteek; ekialdekoak Erresuma Batuaren menpeko Birjina Uharte Britainiarrak dira, eta, mendebaldekoak, Ameriketako Estatu Batuen menpeko Birjina Uharte Amerikarrak. Mendebalderago dauden Vieques eta Culebra ere artxipelago horretako parte dira, baina espainieraz hitz egiten dute bertan eta Puerto Ricoren baitan hartu ohi dira. Birjina Uharteetako lau irla nagusietan ibili gara. St Thomas da denetan ezagun eta bisitatuena. Ez ederrena delako, inguru paregabe ugari baditu ere. Charlotte Amalie hiriburuan nahasketa berezia dago: Ameriketako Estatu Batuetako kultura berehala nabari da. Espainieraz ere nahiko entzuten da; ostatutik itsasertzera jaistean, kolore hori, arrosa zein berde biziak dauzkaten etxe txikien auzunetik pasa gara, bachata entzuten da, jende asko dago kalean eta Dominikar Errepublikako eta Puerto Ricoko espainiera darabilte gehienek. Handik metro gutxira, hiriaren erdigunean, aldatu egiten da ikuspegia. Antillar hispano mulatoen ordez, bereizketa argiagoa da: bertako biztanle beltzak, turisten ibilaldi gidatuetako gidari, azoketako saltzaile edo bestelako langintzetan, eta, bertakoen bezero estatubatuar zuriak, portura iritsitako itsasontzietatik jaitsi berri. Ez alferrik, St Thomas da Karibe osoan kruzero gehien jasotzen dituen uhartea. Oso normala da turistaz betetako bizpahiru itsasontzi erraldoi ikustea goizean goiz portuan, eta lauzpabost ere egoten dira noizean behin. Horrek, bistan da, erabat aldatzen du horren uharte txikiko bizimodua.
A
8
Britainiar uharteetan “cay� izeneko uhartetxo asko daude, yate pribatuekin bisitatzeko aproposak. Goikoa Marina Cay da. Lerroon ezkerrean, Charlotte Amalie hiriburuaren erdigune historikoa. Bertan, daniarrek eraikitako etxe koloretsuak eta turistentzako denda eta boutiqueak dira nagusi. Azkenik, behean, Birjina uharteak luxuzko turismoaren eta Karibeko bizimodu lasaiaren artean daudenaren froga: hemen, hondartza sofistikatuenean ere agertu daiteke auzokoaren oilarra.
BIRJINA UHARTEAK
Lerroon gaineko Saint John’s uhartea Saint Thomasetik minutu gutxira dago, baina beste mundu bat da: hondartza eta mendia maite dutenentzako ur zein mendi-ibilbide ederrak ditu. Behean, afrikar jatorriko familia hondartzan. Ezkerrean, koko saltzailea Charlotte Amalien, behinola esklabo enkantea egiten zen plaza berean. Eskuineko orrialdean, Road Town, Tortolako eta Britainiar Uharteetako hiriburua.
Daniar jatorria Hiri ederra eta historia luzekoa da Charlotte Amalie, ordea. Gobernuaren egoitza dotorean, bertako banderen ondoan, ezagun zaigun zuri-gorri bat ikusi dugu. Merkataritza-eremu batek “Royal Dane” izena dauka, eta Kopenhage eta Iparraldeko Europako adreiluzko arkitektura ageri dute kale eta saltoki garesti bihurtutako zenbait etxek. Izan ere, Antilletan Danimarkak izan zituen jabetzak izan ziren garai batean egun Birjina Uharte Amerikarretako parte diren hiru irlak. 1666tik XX. mendera arte izan ziren eskandinaviar. Karibeko porturik bizienetakoak ziren St Thomas eta hegoalderago dagoen St Croix uharteak: esklabotzaazoka garrantzitsu izateaz gain, piraten gordeleku eta azukre-merkataritzako gune ere izan ziren. XIX. mendearen erdialdean gainbehera joan ziren, esklaboek askatasuna lortuta, eta Lehen Mundu Gerran Ameriketako Estatu Batuek uharteok eroso zizkioten Danimarkari, lehenago Alaska Errusiari eta Florida Espainiari legez. Fort Christian gotorleku zaharrak adierazten du ondare eskandinaviar horren indarra. Aldamenean, Emancipation plazan barneratu gara, turistak souvenir bila eta bertakoak fruta-erosten eta matxetearekin partitzen. Atzeko parkean esklaboen askatasuna gogorarazten duen eskultura dago, eta, mendebalderantz, behinolako merkatari kaleak, gaur ere saltokiz beteta. Baita Ameriketako bigarren sinagoga zaharrena ere (Curaçao uhartean dago zaharrena, 2011an kaleratutako
34. zenbakian agertu genuen legez). Muinoan gora eraikin historiko ugari daude, horietako batean hartu dugu ostatu, goizean Karibeko ikuspegi bikaina izateko. 99 maila (103 omen dira egiaz) Blackbeard edo Bizarbeltzen dorrera. Kondairak dio hantxe hartu izan zuela ostatu Robert Louis Stevensonek “Altxorraren Uhartea” eleberrian famatutako piratak. Bizar eta tximetara suz piztutako metxak lotzen omen zituen abordatzeetan, aurkariak izutzeko. Kondairarekin jarraituta, atzetik eraso eta burua moztuta baino ez ei zuten hil. Kareletik itsasora jaurtita, hiru buelta eman ei zizkion itsasontziari bere gorpuak, hondora joan baino lehen. Bizarbeltzen gazteluan, estatubatuarren tradizio zinematografikotik hurbilegi agian, piraten kontuak jasotzen dira, bestelako erakustoki eta saltokiekin batera. Hiriburutik kanpo, kruzeroetako autobusak mendian gora eta behera ibili ohi dira iparraldeko eta ekialdeko hondartzen bila. Uharte txikia izanda ere, eremu horietatik kanpo lasai antzean gabiltza, bertakoekin solasean. Hala ere, oso bisitatua izanagatik, merezi du Magens Beach ederreraino joatea. Jaiegunez iritsi gara, eta uharteko hainbat familia ari dira egun pasan, pelikanoei begira. DJak sound-systema ere ekarri du hondartzako bazter honetara. Beste aldean, turista zuriak dira nagusi. Zaparrada hasi da eta gehienak uxatu ditu, eta, eguzkia berriz irtetean, uretan olgetan, parrillan jaten eta musikaz gozatzen ari diren antillar familiekin batera gaude. 11
Saint Thomas da Karibe osoan kruzero gehien jasotzen dituen uhartea. Oso normala da turistaz betetako bizpahiru ontzi erraldoi ikustea portuan goizean goiz. Hortaz, eta jendetzarekin batera ibiltzea eragozteko, beraien aurkako ordutegiak planifikatzea komeni da.
St John's ferry txango labur batera dago St Thomas ekialdetik, baina beste mundu bat dirudi. Bizpahiru herri txiki daude, ondare arkitektoniko handirik gabe (azukre-ola baten hondakinak bisita daitezke), luzaroan britainiarren eta danimarkarren arteko borrokaleku izan zelako, orain batzuena, gero besteena. Eta piraten gordeleku, ia beti, ontziko paisaiak erraz azaltzen duen legez: irla eta irlatxoz jositako inguru bikaina da, edozein sakonetan ezkutatu eta ustekabean eraso egiteko... edo altxorra gordetzeko. St John’s uharte ia osoa parke nazional batek hartzen du; mendi ibilbideetarako leku egokia da, eta, ur kolore zoragarrietan bainua hartu eta urpean ibiltzeko, paregabea. Parke nazionalak Ameriketako Estatu Batuetan sortu ziren, eta St John’s bertakoa ere dotore eta aratz daukate, bidexkak argi markatuta, errepideak ondo asfaltatuta eta ikuspegi ederrenak ondo adierazita. Ametsetako hondartzak Trunk Bay badiako hondartza da bisitatuena. Ur garden eta lasaiak, harea ezin finagoa, eta jende lartxo, aukeran. Badu bestelako berezitasun bat, igerian ehun metro ingurura esnorkel egiteko leku ederra baitauka hondartzak badia aurreko irlatxoaren inguruan: arrain ugari, koral asko eta... urpeko seinaleztapena! Dozena erdi seinale paratu dituzte, ohiko landare eta arrainen berri emateko. Ekialderantz jarraitzeko, aduana pasa behar da, itsasoz joanda ere. Tortola da Birjina Uharte Britainiarretako irla nagusia. Cane Garden Bay badiako hondartzan dugu ostatua, ur-ertzean bertan dagoen hotel txikian. Bidea malkartsua da, uharte osoa legez; itsasotik oihanera segundo batzuk baino ez daude. Bomba’s taberna ezagunetik pasa gara, gizonen artean batez ere; ilargi beteko jaiek eta bertako perretxikoz egindako edari hordigarriek egin dute lekua ezagun. Cane Garden Bay lasaiagoa da, ustez Tortolako hondartza gune nagusia izan arren. Hondartzako hiruz-
palau ostatuek txanda pasatzen diote elkarri, gauero musika zuzenean eskaintzeko. Egunez, uretan doa eguna. Muinoen beste aldera, Road Town hiribururaino etorri gara, beste ferry bat hartzera. Baina gaur ez dagoela diote. Laster agertu da Egbert izeneko patroia eta ontzia eskaini digu. Tratuan hasi gara, baina kruzero eguna da eta agertu dira estatubatuarrak. Virgin Gordaraino goaz, Karibeko lekurik txundigarrienetakora. Zorionez, kruzero bakarra etorri da gaur, osterantzean goitik behera jendez beteta izango bailitzateke uhartea. “Birjina Lodia” uharte luze eta zokogunez beterikoa da. Kornuallesko meatzariak egon ziren duela ehun urte hegoaldean, eta handik hur, The Baths itsas parke zoragarria dago. Itsasoz hurbiltzeak bestelako indar bat daukala iruditu zait agian inoiz ikusi ditudan hondartza ederrenetan gabiltzala. Asko dira harea fin eta ur gardenak Kariben, baina The Baths-eko harritzarrek magiko egiten dute lekua. Devil’s Bay badian utzi gaitu Egbertek; handik hogei minutuko ibilbide itzela dago hondartza eta haitzen artean The Bath’s zoragarriraino. Hara helduta, patxada, gozamena, harkaitzen artean urpeko bizimoduaz gozatzea dator. Eta berriz patxada, munduko lekurik ederrenetakoan zaudela jakitun. Arrastian, bueltan dator Egbert Tortolara eramateko. Moilarik gabe, uretatik igo gara ontzira. Atzean jarri ditu estatubatuarrak, branka utzi dit niri. «Zabaldu hozkailua eta pasa edariak atzera!». Haizea aurpegian urruntzen gara Virgin Gordatik, ron eta izotzez betetako edalontzia eskuetan. Tortolarantz goaz ipar-mendebalderantz, ababorretik itsas harkaitzen eta uhartetxoen ikuspegi paregabearekin, pirata zuloaz gozatzen.
BIRJINA UHARTEAK
13
Testua eta Argazkiak: Xabier Ba単uelos
Landmannalaugar
HARRIZKO OSTADARRA ISLANDIAKO BASAMORTU BELTZEAN
LANDMANNALAUGAR
Bizia ezkutatu egin dela dirudien bazterretan ere, edertasuna ustekabean sortzen da batzuetan; bat-batean, formaz eta kolorez betetzen da ustezko hutsunea. Eremu honek existentziaren jatorria bera iradokitzen du. Kontrastez betea da (lur kiskali eta kiskalgarria, lur kartsu eta hotza), eta sedukzioren, hausnarketaren eta zuhurtziaren bideetan barneratzen gaitu, suak bezala. Landmannalaugar eskualdean gaude, Islandian.
láhnúkur sumendiaren gailurrean, 945 metrotan, kaosaren ikuspegia dugu begien aurrean: benetan txundigarria da guztiz eratu gabe harri bihurtutako geografia zaurgarrien hain ausazko nahasketa behatzea. Paisaia hautsia, inbaditua, ketsua dugu aurrez aurre; infernutik bertatik sortuak diruditen kolapso, forma, gogorgune, malgutasun eta pigmentuekin osatutako ostertza. Iparraldeko jainkoen maldizioa egia bihurtzen den lekuan gaudela pentsatzera hel gaitezke. Ragnarök edo munduaren amaierako gerraren agertokian, Odin berak gidatutako As edo jainko eskandinaviarrek Loki maltzurra buru duten suaren eta iluntasunaren erraldoi izugarrien aurka heriotzaraino borrokatu beharra duten lekuan. Ez ginateke harrituko inguruotan topatuko bagenitu Jötunheim eta Niflheim beldurgarrietatik sortutako erraldoi izugarriok. Zalantzarik gabe, inguruotan jaioko ziren Fenrir otso erraldoia, Jörmungandr suge zitala eta azpimunduaren jabe den Hela eder eta
B
Landmannalaugar eskualdearen berezitasun nagusia bertako kolore-eztanda ikusgarria da. Beheko ezkerreko irudian ikusten denez, grisa eta granatearen artean irudika daitezkeen kolore guztiak irudika daitezke paraje honetan. Alboan, Brennisteinsalda sumendia. Lerron gainean, ezkerretik eskuinera, Fjallbak erreserba naturala eta Graenagil arroila.
17
LANDMANNALAUGAR ustela; Balder bera ere inguruotan hilko zuten, eta ziur naiz jainkoen patua hemen definituko dela egunen batean, hemen emango dela unibertsoaren behin betiko hondamendia. Bláhnúkur sumendiaren gailurretik, ostertzean galtzen da gure begirada: norabide guztietan ikus dezakegu ezagutu berri dugun mundu arrotza, koloreztatutako ilunpez betetako mundu babesgabea, gogorra, hutsa. Mundu krudelegia ia edozein baldintzatara egokitzeko gai dela frogatu duen Homo sapiens berarentzat ere. Iraganean, inor ez zen lurraldeotan sartzen ausartzen; akaso, deserriratutako trollen bat edo beste, baina andre-gizonik ez, behintzat. Izan ere, hondamenaren erdian, ez zegoen ezer baliagarririk; ez zegoen gizakiaren arreta beregana zezakeen ezer. Beldurra eragin zezaketen osagaiak nonahi aurki zitezkeen, ordea: bakardadearen beldurra edota lurralde mendekati, ezezagun, mortu, oinazetsu honek edozein unetan krak egitekoa. Baina izaki bitxi eta aldakorrak gara gizakiok. Atzo ezerezaren eta gaizkiaren sinonimo zena, babestutako gunea da gaur egun. Gure senaren bihozkada poetikoagoa da egun, eta, hala, iraganean etsaitasun-ikurtzat genituen lekuek naturak zizelkatutako bertsoak iradokitzen dizkigute orain. Ordubetetik gorako igoe-
Laugahraum obsidianazko kolada handi bat da eta erraz identifika daitezke bere basalto zati sakabanatuak, eskuinean ikusten denez. Lerroon gainean eta alboan ikusten da Brennisteinsalda sumendiaren inguruan fumarolen artetik igarotzerakoan lurzoruak izerditutako lurrunak inguratzen duela bidaiaria.
18
raren ostean, gure zango nekatuek atseden hartu dute gailurrean. Zerutik hurbilago kokatu gaituen ertz trinkorik gabeko eta harri berdexkako Bláhnúkur edo “gain urdin” hau Fjallbak Natura Erreserbaren bihotzbihotzean dago, Islandiako Landmannalaugar eskualdea goialdetik zaintzen. Ñabardurez blaitutako paisaia Oraindik ere jainkoen gainbeheraren oroimenaren gatibu gara, eta oraindik ere hotzikara batek hartzen gaitu; ez dakigu, ordea, haizearen eraginez den, edota eguzkiaren Sól jainkoa udako egun etengabean jazartzen duen Sköll otsoaren hatsaren eraginez. Batera edo bestera izan, pertzepzioa aldatu egin zaigu, eta aurrean daukaguna ingurune sentikor eta hauskorra iruditu zaigu; gure begiak erabat txundituta geratu dira, elementu eta fenomeno naturalen uztarketa naif eta zorioneko baten emaitza den nahasketak guztiz liluratuta. Harrizko ortzadarrak puntu zuriz jantzita ageri zaizkigu elurtegi txikien eraginez, lehoinabar bitxi baten larruazala bailiran. Tungnaá ibaia Gorgona beldurgarrien ilea bezala adarkatzen da, menderakaitz, agian existitzen diren edo agian existitzen ez diren ibilguetatik sigi-saga eginez. Harrituta geratu gara ibaiak errauts beltzaren gainean sortutako sare eta
Landmannalaugar eskualdea bisitatzean, ingurune soil eta biluzia aurkituko dugu, baina 単abardurez josia.
21
txirikordak ikusita, eta noizean behin lore bakarti baten kolore purpura edo biologia sinbiotikoek aldizka sortutako tapizak aurkituta. Sumendiek isuritako labaren aztarnak ikustean, uneotan bizi dugun barealdia iragankorra dela ulertu dugu. Landmannalaugar eskualdea bisitatzea Jackson Pollock margolari estatubatuarraren lan bat aztertzearen parekoa da: ingurune soil eta biluzia aurkituko dugu, baina ñabardurez josia. Hain abstraktu eta ulergaitza suertatuko zaigu ikusten duguna, non orotariko sentsazioak jasoko ditugun. Harritu, interpelatu egingo gaitu naturaren eta zoriaren gaitasun sortzaileak, eta, hala, zeharo liluratuta, hipnotizatuta, hara-hona ibiliko gara sentsazio horien bulkadaren eraginez. Ez dezagun ahaztu lurzoru bizi baten gainean gaudela, halakoa baita Islandia osoa. Dena den, berezitasun bat aurkituko dugu inguruotan: herrialdeko gune geotermal garrantzitsuenetakoa eta eremu riolitiko handienetakoa da hegoaldeko kostatik gertu dauden Torfajökull eta Bártharbunga sistema bolkaniko aktiboek bat egiten duten hau. Ziurrenik, iparraldetik iritsi gara hona, Hrauneyjar bertatik, F208 errepidetik hegoalderantz doan mendibidea hartuta; 4x4 ibilgailu batean, ezinbestean.Hrauneyalón eta Krokslon lakuak atzean utzi, eta ezereza nagusi den basamortu ilunean sartuko gara. Berehala ikusiko dugu ustezko ezerez hori ñabardura geologiko eta suzko atzaparkadez beteta dagoela, eta idortasunak sortutako zakarkeria irudizkoa dela, eraikitzen ari den mundu baten mira malenkoniatsua; planetaren jatorriaren metaforaren xuxurla. Sumendiek jaurtitako errautsa itsasorik gabeko hondartza zabaletan metatzen da, olatutzat lurraren barrenetatik bertatik jaiotako muinoak dituzten hondartzetan. Ljótipollur maar ikusgarriak eragindako eztanden oihartzuna edota aspaldian ur urdineko urmaelak sortuz kolapsatutako Hnausapollur sumendiko galdarak ere ezagutuko ditugu. Ljótipollur maarraren hormak, kolore gorri bizikoak, oreka ezegonkorrean amiltzen dira hutsaren gainean, bertako urek ezkutatzen dituzten altxorretara garamatzatela. Eta Ljótpollur izenak «putzu desatsegina» esan nahi duela jakitea hasiera batean arraroa egingo bazaigu ere, berehala gogoratuko dugu aipatu berri duguna: egun miragarria dena beldurgarria zen garai batean. Ez da harritzekoa, gainera; kontuan izan, bestela,
laba basaltikoen Northurnámshraun eremua Strutur bezalako sumendi txiki batek askatutako indar kontrolaezinak sortu zuela. Fantasma baten itzala bailitzan Frostastathavatn lakuaren hegoaldeko ertzeraino narrasten den laba-kolada begiratze soila aski izan daiteke izu hori ulertzeko. Aurrera jarraitu, eta riolita arroken mundu fantastikoan barneratu gara. Hasiera batean kontrakoa pentsa daitekeen arren, jatorri bolkanikoa duen arroka igneo hori ez da batere ezohikoa, leku ugaritan aurki baitaiteke. Ladmannalaugar eskualdearen berezitasuna, halere, bertako kolore-eztanda ikusgarria da: sortze-prozesuan buru-belarri murgildutako margolari batek sortutako paisaia baten aurrean gaudela dirudi. Grisaren eta granatearen artean irudika ditzakegun tonu guzti-guztiak ditugu parez pare, ukitu urdin, anbar, berde, zuri eta beltzekin apainduta. Arroken aldaketen ondorio dira batzuk; sufrearen edo burdinaren presentziaren fruitu beste batzuk; badira guztiz desagertu ez den elurraren edota likenen eta landarediaren kolonizazio berriaren oinorde direnak ere. Zalantzarik gabe, mihise eder honen konposizioaz gozatzeko lekurik onena, laku, harri eta distira mosaiko honekin txundituta geratzeko gunerik aproposena, Bláhnúkur sumendiaren gailurra da. Bertan gaude gu. Glaziar beltz eta mugiezina Bláhnúkur sumendian behera abiatu gara, mendebaldetik, bailararantz eramaten gaituzten hegal malkartsuetatik, eta Brennisteinsalda edo “harri erreen gailurra” sumendiaren pean kokatutako Graenagil arroilaraino heldu gara. Lurzoruak izerditutako lurrunak erabat inguratzen gaitu; fumarolen artetik goaz, sufrearen usain nahasezina, kolore horixka eta lurzorutik gora datorren beroa bidaide ditugula. Ñabardurez betetako sumendi gorrixkaren 881 metroen eta 1480. urteko erupzioan bota zuen Laugahraun labakoladaren kolore ilunen arteko kontrastea etengabea da. Labak bi kilometroz egin zuen aurrera bailaran barna, azkenean gelditzea erabaki zuen arte. Harrigarria da laba-mendiaren garaiera. Bai goitik, bai behetik begiratuta, Laugahraun koladak glaziar beltz mugiezina dirudi; sorginkeriaz eskultura bihurtutako erraldoia. Haren ezohiko distira ote da gure irudimena askatzen duena, eta magiaren zein kondairen mundura eramaten gaituena? Zinez
liluragarria bihurtzen da distira euri-tantek arroka bustitzen dutenean eta eguzkiaren lehen izpiek kolada ferekatzean. Izan, bada distira horren azalpen zientifikorik: koladaren magma silizikoa oso azkar hoztu zenez, ez zuen berriz kristalizatzeko denborarik izan; orduan, obsidiana material beiratua sortu zen. Laugahraun, beraz, obsidianazko kolada handi bat da, tonu matea dela-eta erraz asko identifika daitezkeen basalto zati sakabanatuz betea. Nolanahi ere, azalpenak azalpen, aurrez aurre dugun distirak berdin-berdin liluratuko gaitu. Lehen zelai-arrastoak zeharkatu ditugu, uhartetxo berde orbangabeak. Haizeak laztandu egiten du lurrazala, cotton grass haziak kulunkatuz. Isiltasuna besterik ez da entzuten. Laugahraun koladaren barnean sartu, eta bide irregular batetik jarraitu dugu, lurzoruaren gorabeherak eta beiraren maskor-itxurako haustura harrigarriak gaindituz. Koladaren amaierara iristean, Jökulgílskvisl bailara dugu aurrez aurre, iparraldean Suthurnámur eta ekialdean Northurbarmur mendiek zedarritutakoa. Aterpetxera iristeko, koladaren aurrealdea jaitsi behar dugu oraindik. Ondotxo dakigu helmugan zer daukagun zain: zuzen-zuzenean sumenditik datozen ur beroek elikatutako urmael termal txikia. Zalantzarik gabe, Landmannalaugar eskualdearen ikur ezin hobea dira urok; zerbaitengatik darama “barnealdeko gizakien iturri beroak” izena. Adierazpen teluriko hauek guztiek sen epikoa dutenik ezin uka; denboraren eta existentziaren patuarekin jolasten den sen dramatikoa. Ezinbestean, Lord Tennyson poetaren olerkia datorkigu burura: «O, Lur! Zer-nolako aldaketen lekuko zaren zu! Gaur kaleen marruma den tokietan, ozeanoaren barea nagusitu zen garai batean. Muinoak gerizpeak dira, behin eta berriz itxuraldatzen direnak. Ezerk ez du irauten.Lanbroa bezala iluntzen dira lur irmoak, eta hodeiak bezala moldatzen eta desagertzen».
LANDMANNALAUGAR 23
ZINTILO ERREPORTAJEA Municheko Altstadt edo Alde Zaharreko ikuspegi bikaina eskaintzen du Mandarin Oriental Hotelak.
KARTSUA ETA EROSOA
Munich
Testua: David Revelles
Argazkiak: Oscar ElĂas
MUNICH
Egiazki kosmopolita, Bavariako hiriburuak pertsonalitate bikoitza azaltzen du: arima ia mediterraneoari lotutako jatorrizko teutoi DNA. Bikoiztasun horretan errotzen du bere hirieta giza geografia xarmangarriaren lilura, non ihesaldi azkar batean horrelako lurralde biziaz eta erosoaz disfrutatu dezakegun.
entzu askotan, Munich estereotipo alemaniar gehienak biltzen dituen mikrounibertso apaina da: Bayerische Motoren-Werkeren sorlekua, bere jantzi tipikoekin eta musika-bandekin desfilatzen duten bavariar bibotetsuen agertokia, “Oktoberfest”-a eta bere garagardo zaparrada… Haren arkitektura, Grimm anaien kontakizun batetik ateratakoa dirudiena, jatorrizko parametro teutonikoei jarraitzen die. Hori egiaztatzeko, Altstadt-eko (Hiri Zaharra) XV. mendeko kale harriztatuetan barrena ibiltzea, edota Marienplatzera, hiriko 0 km kultural, politiko eta historikora, hurbiltzea besterik ez dago. Plaza eder hartan, begirada Rathaus (Udaletxea) eta Frauenkirche-ko –Andre Mariaren eliza gotikoa– erroboil-kupulek koroatutako 99 metroko dorreen artean banatzen da. Hala ere, Mediterraneoko usaina antzematen zaio Bavariako Estatu askearen hiriburuari, biztanle-kopuruan Alemaniako hirugarren hiria dena. Lasaia, hedonista, Munichek zilbor-heste partikularra atxiki du Europa latindarrarekin. Milan oso hurbil dago. «Zentzu askotan, munichtarrok Italiako estaturik iparraldekoena garela sentitzen dugu», aitortzen du Berta Kühle-k, Shwabing-eko auzo eferbeszentean ardandegi bat zabaldu berri duen 26 urteko gazte enologoak. «Uste dut Municheko biztanleen izaera
Z
irekiago horrek gainontzeko Alemaniaren jarreran eragiten duela», gehitzen du Kühle-k Getariako txakolina eta Obatzda –Bavariako gazta tipikoa– uztartzen dituen bitartean. Horrelakoa da XXI. mendeko Munich, etxe bakoitzetik, germaniarretik eta latindarretik, onena ateratzeko gai dena, eta aldi berean, tradizioa eta aurrerapena karrankarik gabe bateratzen dituena. Sinbiosi bertutetsu horren ebidentzia dira, adibidez, BMW Museum eta BMW Welt museoak. Hura ez da adibide bakarra, Javi Martinez-ek, Athletic-eko jokalari ohiak, eta laster FC Bayern Munich-en bere entrenatzailea izango den Josep Guardiolak dakiten bezala. Biek dakite tradizioa eta abangoardia lotzeko grina horrek distira egiten duela Allianz Arena-ren azal argitsu eta aldakorrean. Futbol-zelai horrek, 2005ean inauguratua eta bai Bayern-en bai Bundesligako TSV 1860 München talde historikoaren etxe, polo-nahaste horren fede ematen du. Garagardozko “tsunamia” “Oktoberfest”, urtero iraila amaieran eta urriaren lehenengo astean egiten den garagardo-festa ospetsua, Munich-eko galtzada-harrien azpian aurki daitekeen espiritu alaiaren zantzurik hoberena da, lehertu egiten dena etiketa germanikotik urruntzen
Garagardo bat hartzeko taberna eta terraza ugari daude hiriko bazter guztietan. Lerroon gainekoa Augustinerbr채u garagardotegia da, Neuhauserstrassen. Behean, Lounge Bar Baby Club, Maximilianplatzen. Eskuinean, Karlplatz.
27
Hiriko museo garrantzitsuenen artean dagoen Neue Pinakotheken garrantzi handiko erakusketak izaten dira ikusgai. Eskuinean, Eisbah errekan surfean.
denean. Haren jatorria ezagutzeko 1810eanizan zen Bavariako Luis I.aren eta Theresa Hildburghausenekoa printzesaren arteko ezkontzara jo behar dugu, baina harrezkero munduko herri-jairik handiena bihurtu da. Urtero sei milioi lagun hurbiltzen dira Theresienwiese landan sei fabrika tradizionalek jartzen dituzten karpetara festaz gozatzera eta 5 milioi litro garagardo, 750.000 oilasko erre, 650.000 saltxitxa, etab. kontsumitzera. «Jatea eta edatea gorputzerako osasuna eta arimarako poztasuna da», esaten du Bavariako errefrau zaharrak, eta bertakoek ondo baino hobeto betetzen dutela. Bertako jakirik famatuenei ohore eginez ospatzen dute, adibidez, txerri-ukondoa chucrut osagarriarekin edota Leberkäse janez, 1591ean sortutako Hofbräuhaus (Am Platzl, 9) bezalako aspaldiko tabernetan bezala, horiek “mokadu” kategoria gainditzen duten zaporeak baitira. Hori bai, ez da gaizki ulertu behar haien gustua “Oktoberfest”-eko gehiegizko zifrak ikusita. Munichtarrak, beren moduengatik, gustuengatik eta jarrerengatik, bavariarrak –ez barbaroak– eta bon vivant-ak dira eta fintasuna gustatzen zaie haren modalitate guztietan. Haien gustu gourmet-arengatik hasi behar da. Azken urteotan Japoniako, Libanoko eta Irango jatetxe elitistek konkistatu dute hiria, Municheko haute cuisine klasikoenarekin lekua partekatuz. Horren adierazpenik behinena Tantris jatetxe izartsua da, zeinak sukaldariburu Hans Haas, herriko Adrià, duen balorerik preziatuena. Munichtarren fintasuna erostean ere islatzen da. Maximilanstraße-k ondo erakusten duen bezala, Munich, Europako iparraldean, glamourraren sinonimoa da, marka bikainenez josita baitago. Bulebar aparta horretan, exekutibo arrakastatsuen eta ekintzaileen belaunaldi berri batek distira ateratzen die bere kreditu txartelei. Alemania osoko langabezia-tasa txikienetako batekin, argitaletxe indartsuekin, teknologia eta auto-enpresekin, eta zinema-ekoiztetxeekin, Munichen kontsumismoaren kemenaren unea da, frau Angela Merkel-i esker. Halere, batere baztertzaileak ez direnez, munichtarrek beste erritu kontsumista eskuragarriago batzuekin ere gozatzen dute. Horren harira, koordenadarik nabarienak Hohenzollernstraße, Schwabing auzoan, edota Gärtnerplatzviertel dira, non artez, liburuz eta diseinuz betetako concept stores-ak pilatzen diren. Bestela ere, hor dira Flea Market eta Auer Dult merkatuak bigarren eskuko maukaren bat harrapatzeko. Metropoli kulturala Berrogeita hamar museo eta ehun antzoki inguru izanik –Münchner Kammerspiele izanik erreferentea–
NOLA IRITSI Air Berlin (www.airberlin.com) edota Lufthansa (www.lufthansa.com) bezalako airelineek Bilbo konektatzen dute Municheko Franz Joseph Strauss aireportuarekin.
LO EGITEKO Vier Jahreszeiten Kempinski Hotela (www.kempinski.com). Haren zerbitzu bikainak eta giro paregabeak hiriko erreferentzia bihurtu dute, 1858an errege agindu baten ondorioz eraiki eta gero. Maximilianstraße kalean dago, Munich-eko kalerik dotoreenean; eta Operatik oso gertu. Platzl Hotela (www.platzl.de). Lau izarreko hotel honek munichtarren gustu onaren eta zerbitzuetan duten amultsutasunaren isla da. Marienplatz-etik eta Viktualienmarkt-etik oso gertu dago. Mandarin Oriental Munich (www.mandarinoriental.com/munich). Ekialde urruneko sofistikazioa eta luxua bere horretan. Ez huts egin haren terrazako lorategia, spa eremua eta Alpeen ikuspegia.
NON JAN Hofer-der Stadtwirt (www.hofer-der-stadtwirt.de). Marienplatz-etik oso hurbil dago Bavariako eta Austriako sukaldaritzan erreferentea den jatetxe hau. Iradokizun bezala, ezin da hiria utzi txerrikume zaporetsua (Jungschweinbraten), Steirischem Backhendlsalat (Austriako Steiermark eskualdeko oilasko-entsalada) edota arrautzak Rusiako eran (Russische Eier) probatu gabe. Ratskeller München (www.ratskeller.com). 1874.an zabaldu zituen bere ateak lehenengoz gaur egun den hori bihurtzeko: klasiko bat, goitik behera. Municheko bertako plateretan espezializatua. Restaurant Mark’s. Mandarin Oriental Munich-eko behe solairuan kokatua, askoren ustez, Municheko jatetxerik onena da (baita garestienetakoa ere).
INFORMAZIO GEHIAGORAKO: www.muenchen-tourist.de www.alemania-turismo.com
29
Hiriko eraikin ezagunenetako bat BMW enpresaren egoitza da, eskuinean. Behean, ezkerretik eskuinera, Alte Pinakothekeko eskulturak eta Viktualienmarkteko bi irudi tipiko.
hiria etengabeko irakidura kulturalean bizi da. Ez dira ahaztu behar kontzertu eta ekitaldi aretoak, eta adibide moduan Munich bel canto-ren hiriburu bihurtzen duen Operaren Jaialdia aipatu behar da. Hiriaren iparraldean, Residenz Bavariako errege jauregi zenaren inguruan, etorbide dotore eta zabalen artean Municheko goi-mailako kultura biltzen duen hiri neoklasikoa aurkitzen da. Pinakothek Der Modernek, Neue Pinakothekek eta Alte Pinakothekek ezinbesteko hirukotea osatzen dute. Bertan garrantzi handiko erakusketak ikus daitezke, esate baterako, aurtengo udaberrikoa, Brueghel Zaharraren obra ezagutzeko aukera ematen duena (maiatzaren 16ra arte egongo da ikusgai). Hala ere, Munichen ez da soilik kulturaren sinonimoa. Hiriak betidanik izan du gau-bizitza ospetsua. Auzoka, gauari hasiera emateko ohikoena Schwabing bohemioa da, batez ere Mßnchener Freiheit inguruan. Gautxorientzat aipatu beharreko beste bi: unibertsitateko auzoa –Munichek 100.000 ikasle baino gehiago ditu- eta Glockenbachviertel dira, Sendlinger Tor-ren hegoaldean. Baina bizitza eta sormena nahi izanez gero, onena Gärtnerplatz da. Langile-auzo zahar horrek, gaur egun gay mugimenduaren feudoa dena, benetako zabaltzea bizi izan du diseinu-jatetxeei, artegaleriei eta modako klubei esker.
Metropoli kulturala Beharbada, Munichera egindako bidaiatik ikas dezakeguna da, izaera aurreratua eta arrakastatsua izanagatik ere ez dituela bide bazterrean utzi bere nortasun-ezaugarriak. Hala nola bizitzaren plazer txiki eta sinpleez gozatzea, munichtarrek ondo asko dakiten bezala. Hala nola atari zabaleko edozein jardueraz gozatzea. Hori egiaztatzeko, egun eguzkitsu batean Englischer Garten-era hurbiltzea besterik ez dago. Parke publiko hori, mundu osoko metropoli-barrutiko gune berde handienetariko bat, bertako biztanleek gehien aukeratzen dutena da zuhaitz artean edo bizikletan ibiltzeko, Eisbach errekan surfean aritzeko edota germaniarren denborapasarik gustukoena praktikatzeko: arroparik gabe eguzkia hartzea, hain zuzen, haren printza-izpi txikiena agertu orduko. Eta nola ez, betiere biergarten batean gelditzeko irrikan (hirian zehar 180 daude), eguzkiaren errituala ospatzeko asmoz. Horrelakoa da Munich, hiri kartsu eta erosoa, eta presarik gabe ezagutzea merezi duena. Kontua da erritmoz egitea, edaten den erritmo berarekin, errituala eta ia orgiastikoa dena, eta munichtarrek urrezko garagardo hektolitroen artean haien egarria asetzeko erabiltzen duten erritmo berarekin.
MUNICH
Lakuak etnien ondare naturalak dira, eta, herritarrek bainatzeko erabiltzeaz gain, kanpokoek aisialdi gune modura erabiltzeko prestatu dituzte.
ETNIA EZKUTUEN LURRALDEA Testua eta Argazkiak: Manex Duo
Ban Lung
BAN LUNG
Ratanakiri probintziako hiriburu txikia da Ban Lung, Kanbodiako ipar-ekialdean kokatua Laos eta Vietnamekin muga eginez. Izan leku paregabea da inguruko etnia desberdinak eta jendea ezagutzeko, baita inguruko ur jauzietan, lakuetan, parke nazionaletan, sail landatuetan eta herrixketan barneratzeko ere. Landa-gune honek hamarkadatan bizi izan duen isolamenduak herriko esentziak, izaera, erritmoa eta grina mantentzea ekarri du eta, egun, leku lasai eta paregabea da bertaratzen direnentzat.
Ban Lungen errepide asfaltatu bakarra dago, gainontzekoak lurrezkoak dira, kautxu basoaz inguratutako beheko lur gorrizko errepidea kasu. Eskuinean, haurrak basoz inguratutako Yeak Laom lakuan bainatzen.
34
anbodia zer edo zergatik ezaguna bada, bere historiagatik da, hasi Angkor khmer inperioaren hiriburu zen garaitik gaur egungo khmer gorriak arte. Halaber da ezaguna Mekongek eta kostaldeak ematen dituen aukerengatik ere. Baina baditu bestelako erakargarritasun ugari ere. Izan ere, herrialdearen iparraldea landa-gune bakartuez dago josia. Ban Lungek 25.000 biztanle baino ez ditu eta inguruko nekazarien topagune da. Herrialdeko leku ezagunenek apenas duten zerikusirik gune bakartu honekin. Urteetan oso neketsua eta zaila izan da bertara errepidez iristea eta, gaur egun gauza batzuk arin aldatzen hasi badira ere, oraingoz, bertakoek ez dituzte bere ohiturak aldatu; bizimodu lasaia eta adeitasuna. Ingurua ezagutzeko modurik errazena bizikleta edo motorra alokatzea da. Ban Lungen errepide asfaltatu bakarra dago (Stun Trengetik Vietnameko mugara doana) eta hiri barruan kale batzuk besterik ez. Gainerakoan, lurrezkoak dira eta, ibilgailu bat igarotzen den bakoitzean, norbera hautsez betetzea da ohikoena. Horretaz gain, bide batzuk zailak dira gidatzeko, baina inguruko parajeak eta bidean topatutako herritarren adeitasuna direla eta, ez dago bide txarrik.
K
Uraren bidea Ratanakirira iritsita, halabeharrez egon beharreko lekua da Yeak Laom. Sumendi bateko kraterrean dagoen
BAN LUNG lakua da, ekialderantz lau kilometro eginda topatzen ahal dena. Errepide nagusia alde batera utzi eta baso batean barneratu behar da; egunaren argitasuna ere aldatzen da erdialdera iritsi arte. Bertan, kolore urdin argiko laku bat dago, kolore berde iluneko baso batez inguratuta. Indigenentzat leku sakratua da, eta ezinbestekoa da kanbodiarrekin batera bainatzea. Lakuaren inguruan, gainera, tampuendarrek egindako mota eta tamaina guztietako artisautza tradizionala ikus eta eros daiteke. Errepide nagusitik mendebalderantz hiru kilometro eginda, hiru ur-jauzira doazen bi bide daude. Eskuinekoak Cha Ong herriaren izena hartzen duen ur-jauzira garamatza, dutxa energetikoa nahi izanez gero, joan beharreko lekua dena. Oihaneko labar harritsu eder batean dagoen 25 metroko jauzi ikaragarria du eta denetan ikusgarriena da zalantzarik gabe. Ezkerreko bide neketsuak, bi ur-jauzira garamatza. Bertara heltzeko, kautxua lortzen den baso zabala zeharkatu behar da, hori bai, noizbehinka ingurukoren bati norabidea zein den galdetuz, erraza baita galtzea. Kautxu-fabrikara heltzean, paisaia guztiz aldatzen da; palma oliorako soroak erreken inguruan, eta, handik hurbil, Ka Tieng, 15 metroko ur-jauzia. Sarreran elefanteak daude, nahi duenak inguruotan paseoak emateko gida baten laguntzarekin, eta basoak, soroak, urjauziak edota oihanak hobeto ezagutzeko. Ohikoa
izaten da inguruko gazteak goialdetik salto egiten ikustea, nahiz eta arriskutsua izan. Haurrak ere halaxe aritzen dira; beheko lakutxoaren inguruan dauden zuhaitzetatik Tarzan estilora jauzi eginez. Urrunago, Kinchaan ur-jauzia. Ez da hain egokia bainatzeko, ezta ikusteko ere. Hori dela eta, herritarrek zubi esekia jarri dute errekan, beste aldera gurutzatu eta ikusteko. Ur-jauziak eta lakuak etnien ondare naturalak dira, eta, herritarrek bainatzeko erabiltzeaz gain, kanpokoek aisialdi gune modura erabiltzeko prestatu dituzte, diru iturri gisa. Khmerrek sarrera merke ordaintzen duten bitartean, turistek 2.000 riel ordaindu behar dute pertsonako leku bakoitzean, eta gehigarriren bat ibilgailuagatik. Kontuan eduki behar da, gainera, guztiz beharrezkoa dela guneok ondo zaintzea soroak ureztatzeko erabiltzen direlako. Iparraldeko natura Denbora izanez gero, hiritik iparralderantz joatea merezi du. Lehen geldiunea Voen Sai da. Herrixka horretan, inguruko etniek familiakoren bat hiltzen denean, oihanaren erdian lurperatu eta zenduen egurrezko esfingeak jartzen dituzte (batzuk betaurreko eta sakelako telefono eta guzti) hilobiak zaintzeko. Inguru babestu horretan bertan giboiak ikus daitezke, kontuz hurbilduz gero; ingurugiroa errespetatuz eta norbere segurtasuna babestuz.
Errepide nagusitik mendebalderantz hainbat ur-jauzi daude. Esaterako, palma oliorako soroetatik hurbil dauden erreken inguruan dago ezkerrean ageri den Ka Tieng, 15 metroko urjauzia. Bere alboan ikus daitezkeen elefanteetan paseoak eman daitezke inguruan, gida baten laguntzarekin beti ere. Ezkerrerago, haurrak ur bila; azkenik, goian, familia bat motoan.
37
Hiriaren erdigunean dagoen eta behean ikusten den Ka Seng lakura jende asko hurbiltzen da arrantza egitera. Goian, bi emakume bizikleta kargatuta.
Bidean aurrera bi herri txiki daude, nahiko hurbil bata bestearengandik. Berez, bertako jendeaz gain, ez dute aparteko ezer bertaratzeko. Baina bata harrigarria da txukuntasunagatik eta, batez ere, txinatarrak direlako. Beste herritxoak, aldiz, bertako jendearen lasaitasunagatik da txundigarria; Laosetik etorritakoak dira. Errepidea bukatu baino lehen dago Virachey Parke Nazionala, 3.325 kilometro koadroko altxor ekologikoa, naturaz gozatzea gogoko duen edozein pertsona liluratzeko modukoa. Gaur egun, batez ere, elefanteak, giboiak eta hainbat txori mota bizi dira aske baso eta lautadetan, eta oraindik badira inork esploratu gabeko lekuak. Horretaz gain, gune batzuk guda garaiko Ho Chi Minh oihanbideak zeharkatzen dituenez, estatu
batuarrek orduan botatako lehergailuen zatiak edota vietnamdarrek erabilitako fusilak eta bestelako garraiobideak aurki daitezke, baina, tamalez, debekatuta dago horiek guztiak ukitzea. Parkean barrena sartzeko derrigorrezkoa da gidari bat kontratatzea eta, hala, bi eta zortzi egun arteko txangoak egin daitezke, bizikletaz, motorrez, kaiakez edota txalupaz, lekuaren arabera. Hiriaren taupada Azoka da bertakoen topagune nagusia; goi-lurretako jendea, lastozko otzara bete altzoan, beraiek ereindako produktuak eta bestelako ondasunak saltzeko asmoz. Horiez gain, Vietnameko tresna eta gailu ugari eta Ph-
nom Penhetik ekarritako bitxiak ere eros daitezke. Ban Lungeko azoka salerosketa biziko tokia da egunean zehar eta, hori gutxi balitz, inguruko lau kaleetan era guztietako saltokiak daude, ezertarako balio ez duten gailuak saltzen dituzten dendak eta kale erdian haragi errea saltzen duten amonak tartean. Badira aisialdirako tartetxoa eta esparruak ere; ilunabarrean, batzuk hiriko bi lakuetara hurbiltzen dira pitarekin arrantzan egiteko asmoz. Gazteak aldiz, aireportuko pistan gelditzen dira motorra edota autoa gidatzen ikasteko eta paseoan dabiltzan herriko aitona-amonei iseka eginez denbora pasatzeko.
BAN LUNG
Nola iritsi Kanbodian errepideak hobetu egin dira eta, egun, Ban Lungera iristeko modu bakarra da. Egunero irteten dira autobusak Phnom Penhetik eta Mekong ertzeko Stung Treng eta Kratie hiriak zeharkatzen dituzte. Mikrobusak ibilbide bera egiten du arinago, baina garestiago. Autobusaren terminala hiritik hiru kilometrora egotea ez da arazoa; izan ere, hoteletako langileak izaten dira turisten zain, hauei logela bat alokatzeko asmoz. Horretaz gain, hotelerako bidaia musu-truk egin daiteke autoan. Norberak bere kabuz joan nahi badu, erdialdera doan tuk-tuk bat har dezake. Aireportua hiriaren erdian badago ere, egun ez dago inolako hegaldirik. Ban Lung Vietnameko Pleiku hiriarekin ere konektatuta dago; mikrobus bakarra dago goizero norabide bietan. Azokatik hurbil irteten da, baina, nahi izanez gero, norberaren hotelera ere joaten dira. Mugan, mikrobusez aldatu beharra dago.
Noiz bidaiatu Kanbodia ezagutzeko garairik onena azaro erdialdetik maiatza artekoa; alegia, lehorte garaia, batez ere, asmoa Ban Lung bezalako nekazal guneetara joatea bada. Izan ere, klimak asko baldintzatzen du bertako bizimoduaren erritmoa.
Lo egiteko lekuak Eskaintzarik zabalena logelena bada ere, bungalowak ere aurki daitezke prezio antzekoetan eta ikuspegi ederrekin. Lekuaren arabera 5-20 dolar bitartean balio du bi pertsonentzako.
Dirua Kanbodiako diru ofiziala riela den arren, Estatu Batuetako dolarra ere erabiltzen da; bertako kutxazainek dolarra ere ematen dute. Baina gastu txikiak egiteko hobea da riela. Beti erabiltzen dute truke orokor berdina salerosketetan; dolar bat 4.000 riel (truke ofiziala 4.200ekoa da; euroarekikoa, aldiz, 4.600 rielekoa). Merkatuetan denetik eros daiteke; tratuan egiten jakitea komeni da, tokiko garraioetan ere erabilgarria gerta baitaiteke. Khmerrak ez dira sutsuak tratuak egiterakoan, baina oso baliagarria izaten da lagunen arteko eztabaidatxo bat sortzea irribarre batekin.
Ohiturak Landa-guneetan ohikoa eta gomendagarria izaten da txapelaz gain, krama (zapi koadroduna) erabiltzea; paregabea da eguzkitik eta hautsetik babesteko.
39
Brusela
Testua eta argazkiak: Borja Portuondo
TXOKOLATEA BAINO ZERBAIT GEHIAGO
Hiriaren erdialdeko kale harriztatuetan paseatu eta bertan sortzen den giro bikainean Belgikako garagardo eta txokolate tipikoak dastatzea da hiri honetako plazer nagusia.
BRUSELA
Oraindik ere bere izaera barrokoa mantentzen du 979. urtean fundatutako Belgikako hiriburuak. Hiriaren erdialdeko kale harriztatuetan paseatzea, bertako garagardo bikainak edatea edota Belgikako txokolate zoragarriak dastatzea hemen bestetan gozatu ezin ditzakegun plazerak dira.
ruselako alderik zinezkoena ezagutzeko atsedenik gabeko bi egun beharko ditugu. Egia da bi egunetan ez dagoela betarik leku bat benetan ezagutzeko, baina, batzuetan, asteburu bat nahikoa da lehen hurbilketa baterako. Hori da Bruselaren kasua. Bruselara goazen lehen aldia baldin bada, argi izan behar dugu hiriko bizia Grand Place ezagunaren inguruan hezurmamitzen dela. Erdi Aroko plaza hau gizateriaren ondare izendatu zuen Unescok 1988an. Orduak eman ditzakegu bertan paseatzen fatxaden edertasunak erabat liluratuta, eraikin ikusgarriz inguratuta baitago plaza, besteak beste, estilo gotikoko udaletxea, egun Bruselako Hiriaren Museoaren egoitza den Erregearen Etxea edota Maison des Duch de Brabant izeneko eraikin multzo ikusgarria. Hain zuzen ere, Flandria bertako tradizioan oinarritutako sei eraikin neoklasikok osatzen dute azken multzo hori, horietako bakoitza garai batean hiriko gremio baten egoitza izandakoa.
B
Hiriak milioi bat biztanle inguru ditu eta ofizialki elebiduna da. Herritarren gehiengoa frankofonoa da, baina biztanleen %10 inguruk nederlanderaz hitz egiten du. Konurbazio eredu tipikoa du Bruselak, eta, hala, erdiguneaz gainera, hiria inguratzen duten periferiako auzoak ere nabarmendu behar dira. Victor Horta arkitektoak eraikitako art nouveau estiloko etxeak dira bereziki deigarriak. Estilo hori puri-purian zela eraiki ziren Bruselako aldirietako auzoak, besteak beste, Saint-Gilles barrutia edota bere nortasunagatik nabarmentzen den Ixelles auzoa. Estilo neobarrokoko Justizia Jauregi ikusgarria, Belgikako justizia epaitegi nagusien egonlekua, Ixelles eta Sablon auzoen artean kokatua dago. Herrialdeko eraikinik ederrenetakoa da, eta, zalantzarik gabe, merezi du barrutik bisitatzea. Poelaert plazako begiratokira igo eta Bruselako ikuspegi bikainak gozatu eta gero, 200 metro inguru ibili eta hiriko eliza ederrenetako bat aurkituko dugu: Sablongo Notre Dame eliza,
XV. mendean Bravanteko estilo gotikoan eraikia. Erregeordetzaren kaletik paseoan jarraitu eta Errege plazaraino helduko gara; bertan daude hiriko museo onenetariko batzuk, tartean Arte Ederren Museoa eta Magritte museoa. Kale kantoia igaro eta berehala, parez pare aurkituko dugu Errege Jauregia; ikusgarria zinez. XIX. mendean eraiki zuen Gillen I.ak, garai hartan Herbeheretako errege zenak.1831z geroztik, ordea, jauregia ez da Belgikako errege familiaren egoitza ofiziala. Gaur egun, hiriburutik kilometro gutxira dagoen Laeken jauregian bizi dira errege familiako kideak. Hiria urratsez urrats ezagutzen ari garen heinean, harribitxi arkitektoniko berriak aurkituko ditugu nonahi, adibidez XVII. mendean eraikitako Madeleine kapera zoragarria. Manneken Pis eta Tintin Bruselan derrigor bisitatu beharreko guneetako bat Manneken Pis brontzezko iturri ezaguna da. Izan ere,
Grand Placen dauden eraikinei begira orduak igaro daitezke. Bertan daude udaletxea, Erregearen Etxea edo Maison des Ducs de Brabant izeneko eraikin multzoa. Goian, txokolate tipikoen postu bat.
Nola iritsi Bruselako Aireportura helduz gero, trena hartzea da hiriaren erdialdera gerturatzeko aukerarik onena. Gare Centrale deitura 20 minutu eskasetan helduko gara, 5,40 euroren truke.
Ostatua Bruselako hotel eskaintza oparoa bada ere, guk nahiago izan dugu Ixelles auzuneko apartamentu bat alokatzea.
Nola mugitu Brusela oinez eroso mugitzeko aukera ematen duen hiria da. Hori bai, hiriaren iparraldera joateko gomendagarria da metroa hartzea. Tranbia erabiltzea ere oso aukera ona da.
Non jan Grand Place ezagunaren inguruetan jatetxe eta taberna ugari daude. Belgikako plater nazionala muskuiluak eta patata frijituak dira. Manneken Pis iturriaren inguruetan gofre gozoak jateko leku ugari aurkituko ditugu. Dastatu Brusela bertako gofre tipikoa.
Gomendioa Eskuratu hiriko mapa on bat. Eta denbora izanez gero, egin Komikiaren Ibilbidea: Titin bezalako pertsonaien irudiekin margotutako dozenaka fatxada bisitatu ahal izango dituzu.
Beste aukera batzuk Gogoa eta denbora izanez gero, trena hartu eta hurbileko Gante eta Brujas hiriak bisitatzeko aukera ere badago.
mutiko txiki bat pixa egiten irudikatzen duen XV. mendeko iturri ezaguna hiriko ikurretako bat da, zalantzarik gabe. Zaila da iturriari argazki bat ateratzea, pilatzen den turista uholdea dela eta; beraz, oinez jarraitzea erabaki dugu. Hiriaren gune honetan, etxean bezala sentituko dira komikiak maite dituztenak. Izan ere, eraikinetako fatxada askotan, guztiok gure bizitzako uneren batean irakurri ditugun komikietako pasarteak aurkituko ditugu mural bihurtuta, besteak beste Tintinenak. Komikiaren hiritzat dute askok Brusela, eta, horren adierazgarri, hirian barna bisita interesgarria egin daiteke komikietako pasarteak jasotzen dituzten muralak eta komikietan espezializatutako dendak bisitatuz. Hortik oso gertu, Huberts galeriak aurkituko ditugu. Europako lehen galeria komertzialetakoa izan zen 1847an irekitako hau. Egun, galeriaren kristalezko kupula erraldoiaren azpian, 200 metroko ibilaldi zirraragarria egin daiteke moda dendak, kafetegiak, bitxi dendak edota txokolategiak bisitatuz. Atomium Eguna argitu du berriz ere Bruselan. Bigarren eguna dugu Europako hiriburuan. Oraingoan, trenbide sarea erabiltzea erabaki dugu, hiriaren iparraldera hurbiltzeko modu erosoa eta azkarra baita. Gure asmoa Brusela modernoaren ikurretako bat bisitatzea da: Atomium ikusgarria. Atomium eraikina Bruselako 1958ko Nazioarteko Erakusketaren ikur gisa eraiki zuten eta 44
103 metroko altura du. Hain zuzen ere, erakusketako pabilioi nagusia izan zen Atomium entzutetsua. Burdin kristal bat irudikatzen du eraikinak, hori bai, 165.000 miloi aldiz handiagoa, eta elkarren artean hodiz lotutako altzairuzko bederatzi esfera ditu. Bizi handia du inguru guztiak eta merezi du bisitatzea. Mini Europe parkera hurbiltzeko ere balia dezakegu txangoa; bertako erakusketa iraunkorrean Europako ehunka hiritako maketen kopiak aurkituko ditugu. Hainbesteko jendetza eta eraikin artetik ihes egiteko, 50. Urteurrenaren parkera joatea erabaki dugu. Bertara heltzeko, Robert Schuman etorbide amaigabea igaroko dugu; hau da, “Europaren aitatzatâ€? hartzen den ministro frantziarraren omenezko etorbidea. Parketik paseoan ibiltzea oso atsegina da. Ingurua ezagutzen jarraitzeko, Europar Auzora hurbildu gara. Zalantzarik gabe, hemen erabakitzen da Europaren etorkizuna, Europako Batzorde Ekonomiko eta Sozialaren, Eskualdeen Batzordearen eta Bruselan ordezkaritza duten Europar Batasunaren baitako zein kanpoko estatu ugariren egoitza diplomatikoak bertan baitaude. Hiriaren ipar-ekialdeko muturrean, berriz, Bruselako katedral ikusgarria aurkituko dugu. Estilo gotikoko eraikina da. XIII. mendearen hastapenetan abiatu ziren eraikitze lanak, bi mendez luzatuko baziren ere. Katedrala XI. mendeko eraikin baten gainean egin zen. Behin katedralaren barruan, XVII. mendeko pulpitu barrokoak eta 1540. urteko beirate ederrek bereganatuko dute gure arreta. Aldarearen gainean, Grenzing organo aparta ikusiko dugu, 4.000 tutu baino gehiago eta lau teklatu dituena. Benetako artelana da. Afrika Europan Baina Brusela txokolatea eta garagardoa baino askoz gehiago da. Europar Auzoaren eta Sablon auzoaren artean dagoen MatongĂŠ auzunea da horren erakusle. 1945. urtean, orduan Belgikako kolonia zen Kongoko etorkin gutxi batzuk auzoan kokatzea erabaki zuten; egun Afrika osoko 45 nazionalitate inguruko 145.000 pertsona baino gehiago bizi dira auzoan. Horrenbestez, MatongĂŠ auzotik paseatzeak Afrikara eramango gaitu, ezinbestean. Amaitu dugu Bruselako bisitaldia. Gure oinek Grand Place inguruetara eraman gaituzte berriz ere; ezin ukatu inguruneak erakarpen indar berezia duenik. Guztia utzi dugun bezala aurkitu dugu. Hiri liluragarri honi agur esateko, plazako terraza txikietako batean eseri gara. Garagardo belgikar on bat eskatu eta bidaia hasi bezala bukatu dugu: plazaz bere osotasunean gozatuz.
BRUSELA
Komikiaren hiritzat dute askok Brusela, eta horren adierazgarri da hirian barna aurki daitezkeen komikietako pasarteak, Tintinena kasu. Orrialde honetan, goitik behera, Europar Parlamentua, Musika Instrumentuen Museoa, Atomiuma eta hiriaren panoramika.
Boli Kosta KOSTALDEKO ALTXOR AHAZTUAK
Ozeano Atlantikoan, Gineako golkoan arrantzan diharduten atunketarietan behatzaile zientifiko gisa lan egiteak, Afrikako bazter ugari ezagutzeko aukera eman dit azken urteotan. Oraingo honetan, zoriak, itsasoan ginela sarea apurtu eta sarea konpontzera Abidjan hiriko portura eraman ninduen. Aukera bikaina atunketaritik atera, argazki kamera hartu eta Boli Kostako hainbat txoko ezagutzeko. Testua eta Argazkiak: Axel Odriozola
BOLI KOSTA
zken urteotan hainbat gertaera lazgarrik astindu dute Boli Kosta: gerra zibila, hilketak, gosea‌ Ez da harritzekoa, beraz, Abidjango portua atzean utzi eta berehala horren ondorioak sumatzen hastea, armak atzemateko kontrol polizialak kontaezinak baitira. Hori dela eta, garai batean turismo gune erakargarri izandakoa ia turistarik gabeko herrialde bihurtu da, eta, dirudienez, hala jarraituko du egoerak urte batzuetan zehar, bai behintzat egoera guztiz lasaitu eta egonkortu arte. Atunketaritik jaitsi eta abenturari ekin aurretik, komenigarria da Europa aldean presaka bizitzeko dugun mentalitate hori gainetik kentzen ahalegintzea, Afrikan garraiobideek, otorduek, bizitzak berak beste erritmo bat baitute. Lasai, iritsiko gara! da lurraldeotan ahoz aho entzuten den leloa. Guk geuk dugun ardura bakarra, atunketariak itsasoratu behar duenerako bertan egotea da; horretarako, hori bai, ezinbestekoa da egun bateko margenarekin jokatzea herrialde bero eta heze honetan.
A
Grand Bassam Abidjango portu inguruko zoramena atzean utzi eta Grand Bassam hirirantz joateko furgoneta kolektiboak hartzea da onena. Hori bai, furgoneta guztiz bete arte itxarotea ezinbestekoa da. Bidaiariak joan-etorri bakoitza ahal bezain ongi aprobetxatzen ahalegintzen dira, eta, hala, oraingo honetan furgoneta gainean frigorifiko erraldoi bat daramagu, beste hainbat tramankuluren artean. Kontuak kontu, garraio merke eta nahiko azkarra da, betiere, noski, Abidjanen ordu jakin batzuetan izaten diren auto ilarak saihestuz gero. Ezinezkoa da bidean zehar aspertzea, egurra eta oihalak lantzen dituzten artistez beteta baitago Grand Bassam alderantz doan errepide bazterra. Geldialdi bakoitzean kolore biziko tela dotorez jantzitako saltzaileak hur48
bilduko zaizkizu ura, mangoak, ananak, kanabera zukuak eta pentsa dezakezun edozer saltzeko prest. Bidean palmera eta kautxu sailek azalera handiak hartzen dituzte; etxe inguruetan, berriz, mandioka, mango, papaia eta banana zuhaitzak ikus daitezke beste askoren artean. Unescok 2012az geroztik gizateriaren ondare izendatutako Grand Bassam hiria, frantses koloniako lehen hiriburua izan zen 1893tik aurrera. Urte gutxiren buruan, aldiz, sukar hori epidemia baten eraginez koloniako hiriburua Bingerville hirira lekualdatu behar izan zuten. Nahikoa da kaleetan zehar ordubetez galtzea, bertako eraikinen arkitektura bereziaz eta edertasunaz jabetzeko. Garai bateko eraikin kolonialetako asko, artisten bizileku, lanleku eta erakustoki eder bihurtu dira egun. Justizia jauregia izandako eraikina, berriz, kantina gisa moldatu dute herritarrek, eta, hala, ingurutik bazabiltza, konturatzerako Alpha Blondy zaleen artean amai dezakezu kontu kontari, zerbeza bat eskuartean noski. Gobernadorearen etxea zena Jantzi Tradizionalen Museo Nazionala da egun, bertan Boli Kostako zonalde ezberdinetako janzkera tipikoak eta errituetan herritarrek erabiltzen dituzten mozorro bereziak ikus daitezkeelarik. Kontuan hartu Boli Kostan 60 talde etnikotik gora daudela, bakoitzak bere jantzi tradizionalak, errituak eta dialekto propioa dituelarik. Hondartza luzearen albo-alboan, hoteltxo ugari daude itsasora begira. Hori bai, leku guztietan bezala, merkeenak aurkitzeko kostaldetik apur bat aldentzea beharrezkoa da hemen ere. Metro gutxian hondartza luze batetik paseatu, hondartza aldameneko txosnetan parrillan erretako arrain freskoa dastatu, atseden hartu edota artista naiz eraikin kolonial artean gal zaitezke Grand Bassam hirian. Gaueko giroa zertxobait ezagutu ostean, lo egin eta ekialderantz, Assinie alderantz, abiatzeko ordua da. Assinie eta inguruak Duen kokapenagatik eta Aby urmaelak barnealdeko herriekin komunikatzea ahalbidetzen duelako, Assinie oso goiz bilakatu zen urre eta marfil bila zetozen merkatari europarren ezinbesteko geldiune. Merkatari portugaldarrak XVI. mende amaieran heldu ziren bertara. 1637. urtean misiolari frantziarrek kokaleku bat ezarri zuten, eta, geroago, frantziarrek eraikitako gotorleku eta merkatari komunitateek 1701etik 1703ra iraun zuten. Frantses merkatariak XIX. mende hasieran itzuli ziren; frantziarrek merkatal eskubide bikainak zituztela probestuz, gotorleku berri bat eraiki zuten bertan. Urte gutxian Assinie palmera olioaren eta inguruko kafe landaketen merkatal gune garrantzitsu bilakatu zen. XX. mendean, aldiz, bertako merkataritzak beherakada nabarmena jasan zuen, Abidjanek hartu baitzuen bere lekukoa.
Goian, Grand Bassameko hirigunetik gertu dagoen hondartza, egurrezko arrantzontzi zaharren hilerria ere bertan duena. Lerroon ezkerrean, Ehotile Uharteetako Parke Nazionalean beha daitezkeen txenada handia eta txenada hankabeltza. Behean, haurrak jolasean eta emakume bat jantzi tradizional bat josten, tramankulu bitxien laguntzaz. Azkenik, ezkerrean, Bartzelonako emakume batek Basamgo hondartzan daraman Hotel La Playa.
Gaur egun, asteburuak igarotzeko Abidjango dirudunen leku gogokoena da Assinie. Hotel garestiak aurki daitezke bai itsasora bai mangladiz betetako Aby urmaelera begira. Hoteltxootan motordun itsasontzi azkarrak, uretako motorrak edota surf oholak aloka daitezke. Diru askorik gastatu beharrik izan gabe ere posible da egurrezko piragua bat alokatu eta Ehotile Uharteetako Parke Nazionalean barna zeharkaldi bat egitea. Parrillan erretako arrain freskoak dastatzeko aukerarik ere ez da falta. Ehotile Uharteetako Parke Nazionala Mangladiz betetako Ehotile uharteak Aby urmaelaren baitan daude, hezegune erraldoia osatuz. Natur parkeari buruzko informazio fidagarririk ez badago ere, bertan aurki daitezkeen espezieen zerrenda luzea da oso. Assinietik gertu kokatutako Ehotile Uharteetako Parke Nazionala Boli Kostako hego-ekialdeko mugan dago, Abidjan hiritik 100 kilometro ekialdera. Guztira 105 kilometro koadroko azalera du, eta 1974an izendatu zuten parke nazional bertan bizi diren komunitateen ekimenez. Orotara sei uhartek osatzen dute 2005etik Ramsar hezegune sare garrantzitsuko kide den parke nazionala. Gure aukera ordu batzuetarako egurrezko piragua alokatu eta Aby urmaela ezagutzea izan da. Txangoan zehar hainbat hegazti espezie ikusteko aukera izan
dugu: txenadak, bazter guztietan ageri diren martin arrantzale erraldoiak, kuliskak, kurlintak, lertxunak‌ Esperientzia bikaina izan da, guztiz gomendagarria, baina inguruotako aukera apartak ikusita aste oso bat beharrezkoa da bertako faunak, jendeak eta lekuek eskaintzen dituzten plazer txikiez behar bezala gozatzeko. Bueltako bideari ekin aurretik, ezinbestekoa da allaco edo platano frijitua, mandioka eta parrillan erretako arraina jatea. Bertako ohiturak jarraituz, eskuekin lagunduta jan dugu guk ere. Assinie herriko merkatua bisitatzea da beste aukeretako bat, bertako fruta eta barazki aukera zabalarekin gozatzeko. Laster Abidjan aldera itzultzeko ordua dugu, bertan atunketaria zain izango dugu-eta beste abentura bati ekiteko, oraingoan, itsaso zabalean. Azken urte eta hamarkadetan Boli Kostak bizitako gatazkek ez dute lagundu babestutako natur eremuen kontserbazioan, eta, ondorioz, bertako espezie asko kinka larrian egon daitezkeela uste da, parke nazionalek pairatzen duten babes faltak eta legez kanpoko ehiztariek ondorio latzak eragin baitituzte. Aitzitik, turismoak azkenaldian herrialdeari bizkarra eman izanak, bereziki erakargarri egiten du uneotan Boli Kosta bisitatzeko aukera.
Gaur egun, asteburuak igarotzeko Abidjango dirudunen leku gogokoena da Assinie. Irudian, bertako kale bat.
BOLI KOSTA
bidelaguna 58
proposamen tematikoa: Munduko auzo xarmangarriak horizontetik haratago Sydney Wignall munduko sutegiak Belgikako sukaldaritza gogoan hartu “Au Lapin Agile�, Pariseko kabaret zaharrena; Mohereko labarrak, Irlandan
hitzorduak, liburuak, laburrak
proposamen tematikoa
MUNDUKO AUZO XARMANGARRIAK Gidaliburu turistikoetan agertu ohi diren hiri handienek ere badituzte jendetzatik salbu geratzen diren eta sorpresa ugari gordetzen dituzten auzo xarmangarri eta ez horren ezagunak. Ziur aski hiri bakoitzak gisa honetako auzo bat baino gehiago izango ditu. Hona hemen horietako batzuk.
Belleville, Paris (Estatu frantziarra) Parisko bigarren muino garaienean kokatua, ordezko Montmartre dirudi Bellevillek. Edith Piaf kantari mitikoaren abia kulturaniztasunaren gune da egun. Galtzada harriz jositako kaleetan barrena Ipar Afrikako okindegiak, nargile erretzeko lokalak, artistek okupatutako guneak eta taberna asiarrak dira nagusi. Auzo honen ikur nagusia astearte eta larunbatetan Bellevilleko Boulevardean egiten den aire libreko merkatua da. ButtesChaumont parkearen eta Père-Lacahise hilerri ezagunaren artean dagoen parkea ere ezaguna da, izan ere, hiriaren panoramika ezin hobea eskaintzen du. Hainbat zinegilek parke hau aukeratu izan dute beren pelikulak filmatzeko. Naka-Meguro, Tokio (Japonia) Bigarren Mundu Gerrako erasoetatik ihesi, Meguro ibaira salto egin ohi zuten garai bateko Tokiotar desesperatuek. Gaur egun ostera, erreka bazterrean dauden kafetegi eta arropa dendetara joan ohi dira. Dekadentzia nagusi izan den hainbat hamarkadaren ostean, ikasketak bukatu berri dituzten eta alokairu merkeen bila dabiltzan gazteen aterpe bilakatu da Naka-Meguro auzoa. Arte galeria, estudio eta
bigarren eskuko denda ugari daude inguru honetan. Gainera, Tokioko hiritarrek maite dituzten jatetxe autoktonoak ezagutzeko leku aparta da, gune turistikoetatik kanpo dauden hainbat jatetxe baitaude hemen, Kushiwakamaru kasu, primerakoa yakitori gustuko duenarentzat. Waitakere, Auckland (Zeelanda Berria) Auckland hiriaren parte bada ere, auzo honetako giroak ez du zerikusirik hiriko giroarekin. Kotxez Auckland erdigunetik hogei minutura kokatua, Waitakerek Zeelanda Berriko onena biltzen du eta giro lasaian gainera: surf egiteko ezin hobeak diren hondar fin zuriko hondartzak, paseatzeko ohiana eta muino dotoreak eta ardoa edanez leku honetan zaudela ospatzeko upategi txikiak, besteak beste. Inguru honetako biztanleei westies esaten zaie eta hiriguneko gainerako biztanleek baino izaera eta bizimodu lasaiagoa izatearen fama dute. Williamsburg, New York (EE.BB) Hipsters modernoak, artista berritzaileak, langileria, arraza eta etnia aniztasuna‌ Brooklyn auzoaren iparraldean kokatua, etengabe mugimenduan dagoen kontrastez jositako auzoa da Williamsburg.
1970eko hamarkadan hasi eta 1990eko hamarkadara arte, artista eta musikari gazteak auzoan finkatzen hasi ziren eta hango alokairu baxuak profitatu zituzten. Auzoan hainbat musika talde sortu dira azken urteotan eta gaur egun ere hiriko auzo aproposena da talde berrienen zuzeneko kontzertuez gozatzeko. Hala ere, gisa honetako auzoetan gertatu ohi den moduan, betidanik bertan bizi izan direnak kexatzen hasi dira, auzoa modan jarri denetik prezioak asko garestitu direlako eta hainbat kaleratze eta etxegabetze izan direlako azken aldian. Eztabaidak eztabaida, New Yorken aurki daitekeen auzo desberdin eta interesgarrienetako bat da Williamsburg. Boedo, Buenos Aires (Argentina) La Boca eta San Telmo auzoetan jende andana egoten da beti tango ikuskizunak ikusten, hortaz egokia izaten da hegoalderago kokaturiko beste auzo batzuetara joatea, zurrunbilotik at, benetako giro autentikoaren bila. “Sur� izeneko tangoa da hirian arrakasta handiena duen tangoetako bat, abesti horren letrak aipatzen duen auzoa da Boedo. Iragan politiko garrantzitsuko auzoa da hau, izan ere, 1920ko hamarkadan ezkerreko idazleak Boedo auzoko kafetegietan batzen ziren. Bisitaria tangoaren unibertsoan barneratuko da auzo honetara sartu bezain laster, iraganeko etxetxo txikien
artetik oinez nahiz Las Violetas kafetegia bisitatuz. 1884ko lokal honek kolorezko leiho ikusgarriak ditu eta askoren iritziz hiriko kafetegi dotoreenetako bat da. Observatory, Lurmutur Hiria (Hegoafrika) Apartheid-aren garaian hirigunetik kanpo kokaturiko auzo hau zen bi arrazak elkarrekin bizi ziren hiriko gune bakarrenetakoa. Garai hartan, unibertsitate giroko jendea zen batik bat bertako taberna eta kafetegietan batzen zena, bertatik oso gertu baitzegoen unibertsitatea. Gaur egun ere auzo gaztea da eta hainbat ikasle eta artista bizi dira inguruan. Kaleko hormak graffitiz josita daude eta bertako lokal eta tabernetan musika talde berrienen kontzertuak eskaintzen dira sarri. Hilean bi aldiz begiratu daiteke zerua Behatoki Astronomikoan dauden teleskopio potenteen bidez: hileko bigarren eta laugarren larunbatean. NoHo, Hong Kong (Txina) SoHo auzoa zahartuta geratu da NoHo auzoarekin konparatuta. Hollywood Road iparraldean eta Hong Kong uhartean dauden kristalezko eraikinen atzean kokatua, Gough Street-en zehar hedatzen da NoHo auzoa. Iraganean gune honetan zegoen hiriko inprenta eta oraindik ere atxiki du bere kutsu tradizionala, nahiz eta modernitateak lekua egin duen. Oinetako dendak, bitxi
dendak, arte galeriak eta jatetxe onak daude inguruan, horietako asko aire libreko terrazekin gainera. Aurrekontu gutxiagoko poltsikoetarako aproposak izan daitezke hango kaleetan egoten diren postuak. NoHo auzoak arrakasta handia dauka Hong Kong bisitatzen duten turista homosexualen artean. Jordaan, Amsterdam (Herbehereak) Azken urteetan sona handia bereganatu duen arren, Jordaan auzoak ez du oraindik Amsterdameko beste auzune batzuek turisten artean duten arrakasta bereganatu. Baina ezin daiteke gauza bera esan bertako herritarren kasuan, izan ere, azken urteetan auzo honek autoktonoen artean babes itzela lortu du. Iraganeko portu hirian auzo tipiko eta intimoa zen Jordaan. Dena den, auzoa gainbehera etorri zen XX. mende amaieran eta suntsitzeko puntuan ere egon zen, baina azkenean ez zen horrelakorik gertatu. Ikasleak, lanean hasi berriak ziren gazteak, bizileku merke samar baten peskizan zebiltzan bikote gazteak eta sorkuntzarako espazio bila ari ziren artistak inguru honetan batzen hasi ziren, eta hori ikusita udaletxeak ingurua eraberritzeko plana jarri zuen abian. Beste kasu askotan gertatzen den moduan, dekadentzia betean zegoen auzunea soho berri, moderno eta bohemio bilakatu zen hemen ere, eta ingurua erabat biziberritu zen. 53
Horizontetik haratago Juanma Costoya
SYDNEY WIGNALL MENDIZALEA, ARKEOLOGOA, ESPIOIA ydney Wignall galestarra (1922-2012) 1955ean Himalaiarako lehenengo galestar espedizioaren mendizale burua izan zen. Haren helburua Gurla Mandhata-ri (7.694 m) gaina hartzea zen. Tontorraren hautaketa, ofizialki lurralde txinatarrean, ez zen halabeharra izan, Kailash menditik eta Tibeteko, Nepaleko eta Indiako muga hirukoitzetik hurbil baitzegoen. Abentura “Life” aldizkariak eta Liverpooleko egunkari batek babestutako kirol-balentria bezala aurkeztu zen, baina Wignall zen espedizio txiki hartatik enpresaren benetako izaera zekien bakarra: komunista txinatarrek, Tibet okupatuta, Indiarekiko mugatik oso gertu egiten ari ziren mendi-errepideak ustez jarraitzen zuen ibilbidea ziurtatzea. Indiako inteligentzia-zerbitzuko teniente koronel bat Wignallekin harremanetan jarri zen Londresen, non zerbitzu hori egiteko eskatu baitzion, mesede pertsonal moduan. Wignall ez zen ohiko espioia, baina bai abenturak liluratutako gizona eta Rudyard Kipling-en eleberrien amorante aitortua; gogo handiz onartu zuen enkargua. 1955ean, Wignall eta beste bost eskalatzaile furgoneta bat hartuta Londresetik irten ziren, eta Europa, Iran, eta Afganistan zeharkatuta, Indiara heldu ziren. Egunkarian iragarri bezala, gailurrean hiru bandera jartzeko ideia zuten: Galesko dragoi gorria, Txinatar Errepublikako bandera eta garezurra eta gurutzatutako tibiak, entseina pirata.
S
Sydney Wignall Afganistanez, Tibetez, mendiez eta historiaz maitemindutako autodidakta bat izan zen.
Tibetar kartzela Lekuan bertan, hala ere, gauzak ia berehala okertu ziren. Urriaren 22an, Ural Langa mendatea igaro eta Tibeten ofizialki barneratzearen biharamunean, patruila txinatar batek harrapatu zituen. “Espioi munduko sabaian” liburuan iragarritako aitormenaren arabera, arratoiz betetako espetxe batera eraman zituzten, jipoitu zituzten eta presio psikologikoko teknikak jasan behar izan zituzten. Komunista txinatarrek CIA-k entrenatutako eta espioitza-misioan zegoen komando baten parte izateaz akusatu zituzten. Hilabete pare
bat ostean, aske utzi zituzten Nepalgo mugatik gertu. Mendietan abandonatuta eta irin-zakutxo batez, azukre-poltsa batez eta haragi zati batez hornituta, zailtasun handiekin bideratu ziren Urai Lekh nepaldar igarobidera, elur-bisutsengatik eta jausiengatik bereziki arriskutsua den eremura. Iragarpen guztien kontra, eta hamar egun ibiltzen pasa ondoren, disenteriak eta malnutrizioak jota eta gorputz-adarrak izoztuta zituztela, 1956ko urtarrilaren 4an, Nepalgo Baitadi herrixkara iritsi ziren. Urpeko arkeologia Kartzelako esperientzia traumatikoak –gezurrezko exekuzioak ere egin zizkieten–, Sydney Wignall menditik urrundu zuen. Bere traumak idaztearekin exorzizatu zituen, eta haren espiritu geldiezinak berehala bilatu zituen aukera berriak. Kasu honetan, urpekoak. Wignall Afganistanez, Tibetez, mendiez eta historiaz maitemindutako autodidakta bat izan zen. Itsas Armada garaiezinaren Ingalaterrako kostaldeetan lehorreratzeko saioa , obsesionatu egiten zuen. Hortik etorri zitzaion urpeko arkeologiagatiko interesa. Ingalaterrako, Irlandako eta Espainiako artxiboak ikertuz, garai hartan hondatutako kroskoak zeuden tokiak aurkitu zituen. Bere urpeko espedizioetan Armadaren bi ontzi aurkitu zituen: “Santa María de la Rosa”, Irlandako hego-mendebaldean eta “Gran Grifón”, Eskoziako Fair Island inguruan urperatua. Bere aberriaren itsas historia aberatsak urpeko espedizio berriak antolatzera animatu zuen. Bereziena Panamako uretan gertatu zen, nahiz eta alferrikakoa suertatu. Sir Francis Drake ingeles itsas gizonaren gorpua itsasora botatako berunezko hilkutxa aurkitzea zen helburua. Ez zuen zorte hoberik izan Drakeren ontzi “Revenge”, espainiar armadak urperatu zuenaren hondarrak lokalizatu nahian zebilenean ere. Wignall, zapata-konpontzaile baten semea zena 89 urte zituelarik hil zen “Elkarte Geografiko”-ko eta “Himalayan Club”-eko kide berezia izanik.
Munduko sutegiak Juanma Costoya
BELGIKAKO SUKALDARITZA PLATER BAT, BI IZEN elgikako sukaldaritza esaera eta toki komunez beteta dago. Gehien errepikatzen den batek dioenez, Belgikako mahaietan Alemanian zerbitzatzen den kantitate bera –ia gehiegizkoa– zerbitzatzen da, baina Frantziako sukaldaritzak duen gustu finarekin. Belgikarrek beren herria gourmanden herria dela diote, baldin eta frantsesez hitz egiten badute, eta bourgondiÍren herria dela, berriz, flandestarrak badira. Bruselak Michelin izar gehiago ditu Parisek baino. Izan ere, Belgikako hiriburuan daude Europako funtzionario gehienak, eta horiek aspertuta egoteaz gain, soldata onak dituzte. Garagardo mota ugari daude eta bertako bonboien eta txokolateen kalitatea aski ezaguna da. Horiez gain, baina, Belgikak sukaldaritza zaindua eta ugaria du. Oro har, arrainak eta itsaskiak oso famatuak dira kostaldean, eta perretxikoak, okela eta ehizakia, berriz, barnealdean eta Ardenetan.
B
Muskuiluak patata frijituekin Plater ospetsuenetako bat moules-frites delakoak dira. Lurrunetan egositako muskuiluak dira, eta apioz, tipulaz, azenarioz eta piperraz egindako saltsarekin jaten dira. Edonon jan ere. Buruko errazioa kilo eta erdikoa da (oskol eta guzti). Muskuiluekin batera, patata frijituak eta garagardoa hartzen dira. Kostaldeko sukaldaritzako beste osagaietako bat imajinazioa da. Horren seinale, izkira zuriz betetako tomateen ospea. Klima hezea eta hotza denez, zopa eta salda asko hartzen dira udazkenean eta neguan. Waterzoi izenez ezagutzen diren oilasko edo arrain gisatu saldatsuak, esate baterako. Nortasun belgikarra frantses hiztunen komunitatearen eta nederlanderaz hitz egiten dutenen arteko maitasun eta gorroto harreman eskizofrenikoaren artean bereizita agertzen da, batzuetan. Noski, platerak berberak dira, baina, karta, giroa eta bezeroak beren tradizioekin identifikatzen dira soilsoilik. Biek partekatzen duten adibide bat da Paling in’t groen (nederlanderaz) edo Anguilles au vert (frantsesez). Bi kasuetan, aingira da plateraren protagonista, eta espinakaz, apoperrexilez eta limoiz prestatutako saltsa berdearekin jaten da.
Belgikan plater ospetsuenetako bat lurrunetan egositako muskuiluak dira. Apioz, tipulaz, azenarioz eta piperraz egindako saltsarekin jaten dira. Goiko irudian, gaueko giroa Brujas hirian. Argazkiak: Diana van Oosterbosch
Saltsak, gaztak eta gozokiak Flandestarren gogoko plater asko garagardoarekin prestatutako saltsekin jaten dira; esate baterako, idi haragiz egindako gisatuak edo untxiz egindakoak. Azken horiei aranpasak gehitu ohi zaizkie. Postrerako, gaztak eta gozokiak jaten dira, eta jendea harrituta gelditzen da, mota askotakoak daudelako. Azken horien artean, jatorri izendapena duenik ere bada: Mattentaart izenekoak. Hostorez eta almendra lurrinez egindako pastela da, eta Flandesko Geraardsbergen hirikoa da. Janari azkarra ere aurki daiteke Belgikan. Ondo identifikatutako kioskoetan saltzen da, eta espezialitateetako batzuk sardinzarrak, urdaiazpikoa, gazta, saltxitxak eta patata frijituak dira. 55
HITZORDUAK Brescia (Italia) • Mille Miglia • Maiatzaren 16tik 19ra
BARTZELONA (KATALUNYA) Primavera Sound Maiatzaren 22tik 26ra Dena prest dago 2001 urteaz geroztik Bartzelonan ospatzen den Primavera Sound jaialdiaren edizio berri bati ekiteko. Talde eta bakarlari anglosaxoiak nagusi izaten badira ere, Afrika eta Ekialde Hurbileko musikariei ere erreparatzen die jaialdiak. Guztira 8 gunetan eskainiko dira emanaldiak, baina horien artean L’Auditori eta Parc del Forum izango dira jaialdiaren erdigune. Bestalde, Arc del Triomfen iaz eskaini ziren doako emanaldiak ez dira eskainiko aurten. http://www.primaverasound.com/
rtero, maiatzaren erdialdean eta hiru egunez, motorzaleen hiriburu bilakatzen da Italiako Brescia hiria. «Munduko moto lasterketarik politena» moduan definitzen dute askok “Mille Miglia” (Mila milien lasterketa), bai motorzale sutsuek, baina baita motorzale ez direnek ere. 1927 urteaz geroztik urtero ospatu izan den lasterketa honetan Bresciatik Erromara joan eta etorri egiten dute parte hartzaileek, baina lehiatu beharrean era ludikoan egiten dute bidea eta ibilbide desberdina hartzen dute batzuek eta besteek. Irteera egunean ikuskizuna erabatekoa izaten da Brescian, eta herritar eta turista asko gerturatzen dira lasterketaren hasiera ikustera: Bentley, Ferrari, Alfa Romeo, Porsche, BMW, Mercedes eta beste marka prestigiotsu askotako harribitxiak ikusi eta hauen motorren doinuak entzuteko aukera izaten da lasterketa hasi baino lehen. http://www.1000miglia.eu/
U
MUNICH (ALEMANIA)
PRAGA (TXEKIAR ERREPUBLIKA)
BRIGHTON (INGALATERRA)
Lange Nacht der Musik Maiatzaren 11n Alemaniako Munich hirian Lange Nacht der Musik (Musikaren gaurik luzeena) ospatuko da maiatzaren bigarren larunbatean. Kontzertu aretoak, tabernak, pubak, entzunaretoak, etab. Guztira 400 musika emanaldi inguru hartuko dituzte hiriko 120 lekuk, non gustu guztiak asetzeko moduko musika eskaintza izango den: klasikoa, hip-hopa, rocka, jazza, popa, elektronikoa, etab. Musikaz gain, dantza, kabareta eta bestelako alor batzuei loturiko emanaldiak eta bisita gidatuak ere izango dira. Hamabost euro balio dituen sarrera erosita, kontzertu guztietara sartu eta gau osoan MVG autobusak erabiltzeko aukera egongo da. http://www.muenchner.de/musiknacht/
Prazske Jaro Maiatzaren 12tik ekainaren 6ra Prazske Jaro, Pragan ospatzen den Nazioarteko Udaberriko Jaialdia, urte osoan hiri eder honetan ospatzen den ekimen nagusi eta ezagunenetako bat da. Hilabetez Txekiar Errepublikako hiriburuko hainbat gunetan orkestra eta musika sinfonikoarekin lotutako hainbat emanaldi eskaintzen dira, baita ganbera-musika ere, nazioartean ezagunak diren artisten eskutik. 1946an ospatu zen jaialdi honen lehen edizioa, Txekiar Filarmonikaren 50. urteurrena ospatzen zen urtean, eta harrezkeroztik urtero egin izan da jaialdia. Hiriko hainbat lekutan egiten dira emanaldiak; Antzoki Nazionalean, Týn Elizan edo Vysehrad Hilerrian, besteak beste. http://www.festival.cz/
Brighton Festival Maiatzaren 4tik 26ra Kasik maiatza osoa irauten duen jaialdi hau ezaguna da barne hartzen duen diziplina aniztasunagatik eta bertan parte hartzen duten artisten kalitateagatik. Hala ere, jaialdiaren ezaugarri bereizgarriena “artistaren etxea zabalik” kontzeptuan datza. Hala, artista eta artisauek beren etxe eta lantokiak publikoari irekitzen dizkiete, beren lana bertatik bertara ezagutzeko parada eskainiz bisitariei eta erosleei. Jaialdia 1966an ospatu zen aurreneko aldiz eta 40 urtez Brighton Festival Fringe jaialdiarekin batera ospatu izan da. 2006an, aipatu jaialdien artean zatiketa eman bazen ere, arrakastari eutsi dio jaialdiak. http://brightonfestival.org/whats_on/
erakusketak CHRISTOREN LANAK, ALEMANIAKO GASOMETER OBERHAUSEN raganean gas depositu izandako eta gaur egun Europa osoko erakusketa gune zabalena bihurtu den Alemaniako Gasometer Oberhausen gunean Christo izenaz ezagutzen den artistaren eskultura erraldoi bat izango da ikusgai abenduaren 30era arte. “Big Air Package” eskulturaren ezaugarriak harrigarriak dira: poliester erdigardenez egindako 20.350 metro koadro oihal eta 4.500 metro sokaz eginda dago eta egiturak, behin puztuta, 90 metroko altuera eta 50 metroko diametroa du. Baina harrigarriena eskulturaren barruan sartzea da; oihalak argiari sartzen uzten dio eta barruan egonda, argian barrena oinez joatearen sentsazioa sortzen du bisitariarengan. http://www.gasometer.de
I BERLIN (ALEMANIA) Karneval der Kulturen Maiatzaren 17tik 20ra Berlineko Kulturen Inauteria Rotterdamen edo Londresen ospatzen diren diziplina anitzeko inauterien tankerako jaialdia da. Egun handia desfilea ospatzen den eguna da. Ehun konpartsa inguruk eta mundu osotik etorritako dantzarik, akrobatak, perkusio jotzailek eta musikarik parte hartzen dute Neukölln eta Kreuzberg artean igarotzen den kolore eta musika erakustaldi erraldoi honetan. Gainontzeko egunetan merkatuak, salguneak eta musika emanaldiak izaten dira. http://www.karneval-berlin.de/
KANDINSKIREN ERRUSIAR IZPIRITUA, BRUSELAN
40.000 URTE BAINO GEHIAGOKO LANAK, LONDRESEN
ERROMANTIZISMOAREN ALDE ILUNENA, PARISEN
inbolismotik abiatu eta XX. mende hasierako abangoardia errusiarrera doazen Kandiskiren margolanen bilduma bat ikusgai da Bruselan. “Kandinski eta Errusia” erakusketak arte abstraktuaren sortzailetzat hartu izan den Kandinskiren eta berau hazi, hezi eta artista bezala garatu zen ingurunearekiko harremanak aztertzen dira bertan. Erakusketa Belgikako Arte Ederren Museo Errealetan ikus daiteke, ekainaren 30era arte.
uropa osoan zehar orain dela 40.000 urte sorturiko eskultura, zeramika, margo eta ornamentuak batu eta Londresko Britainiar Museoan jarri dira ikusgai, “Artea Izotz Aroan: mentalitate modernoaren etorrera” izena daraman erakusketan. Hiru ataletan banatu da erakusketa. Lehenengoak Izotz Aroa du ardatz; bigarrenak arte figuratiboa Europan sortu zen garaia du hizpide; azkenik, modernitatea. Maiatzaren 26ra arte.
ariseko Orsay museoak Erromantizismoaren alderik ilunenak agerian uzten dituen “Arrarotasunaren xarma” erakusketa ireki du. 200 lanen bidez, lehen begiratuan hautematen ez diren irrazionaltasunei erreparatzen die erakusketak, hiru ataletan banatuta: Erromantizismoaren sorrera; sinbolismoaren ondoriozko mutazioak, eta surrealistek korronte hau deskubritu zuten garaia. Ekainaren 9ra arte.
S
BEIJING (TXINA) Great Wall Marathon Maiatzaren 18an Zalantzarik gabe, honakoa ez da munduan ospatzen diren maratoi arrunt horietako bat, eta horren arrazoia maratoia egiten den ingurua bera da, hots, Txinako Harresi Handia. Noski, ez dago harresiak hartzen dituen 6.700 kilometroak lasterka igaro beharrik. Gainera, oso azkar joaterik ere ez dago, ibilbidearen zati askotan hainbat traba baitaude. Baina harresiaren inguruko zenbait eremutan herrixka lasaiak eta arroz soroak ere badaude, eta hauetan barrena egiten da lasterketa, zeinetan 5.164 eskailera eta aldapa ugari igo eta jaitsi beharra dagoen. Urtetik urtera haziz joan da lasterketan parte hartzen duen partaide kopurua. http://great-wall-marathon.com/
E
P
57
liburuen TXokoA
JOYCEREN PAUSOEN ATZETIK La ruta Joyce Alfonso Zapico Astiberri, 2013 208 orrialde. 15 euro
a ruta Joyce” James Joyce irlandar idazle ezagunaren bizitzan zentratzen den bidaia koadernoa da. Bertan, “Dublindarrak” eleberri klasikoa idazteko James Joyce idazleak egin zuen dokumentazio eta ikerketa lanean egin zituen urratsei jarraitzen die Alfonso Zapico marrazkilari asturiarrak. Hala, Joyceren bizitzan garrantzi berezia izan zuten hiriek aparteko protagonismo hartzen dute: Dublin, Trieste, Paris eta Zurich, besteak beste. Herabetasunik gabeko tonuan eta etorri handiko prosa baten jabe, espero gabeko hainbat gertakari eta bitxikeria aurkezten ditu egileak, naturaltasun osoz: «Dublingo Cervantes Institutuko irakasleek pinta bat hartzen duten leku berean aurkitu dugu Enda Kenny, Errepublikako lehen ministroa», dio pasarte batean Zapicok. Idazle irlandarra oinarritzat duen lan honi esker 2012ko Komiki Sari Nazionala eskuratu zuen Zapicok.
L
UKIEZIN BATEN BIZIPENAK
BIDAIAZALE EUSKALDUNEN ABENTURAK
PORTUGALEN HISTORIA GORDINA
BIZITZA OPARO BATEN SOINU BANDA
himrao Ramji Ambedkar (1891-1956) Indiako historiak eman duen ikur sozio-politiko garrantzitsuenetako bat da. “Bhimayana. Experiencias de un intocable” lan hunkigarriak Ambedkar-en etengabeko borroka kontatzen du. Pardhan Gond deituriko teknika lantzen duten Durgabai eta Subhash Vyam artista indiarrek egin dituzte lan honetarako ilustrazioak. Ohiko narrazio grafikoen eredua apurtzen duen estiloaren jabe, indiar epikotasun klasikoaren tonua hartzen du duintasuna eta ausardia darion Ambedkarren istorioak.
L
ibia, Afganistan eta Siriako lubakietatik Mexiko D.F. eta Londresera; Gabon, Brasil eta Kolonbiako oihanetatik Euskal Herriko mendietara… Hainbat euskal egilek munduan barrena egin dituzten bidaietan bizitako pasarteak gogora ekarri eta bilduma eder honetan bildu dira, helburu bakar batekin: Manuel Iradier Elkarte Afrikanistaren proiektu humanitario eta kulturalari laguntza ematea. Euskal Herriko bidaiazale garrantzitsuenen pasarteak bildu dira bertan: Zigor Aldama, Roge Blasco, Juanma Costoya, Eider Elizegi, Antxon Iturriza, Endika Urtaran, Julio Villar, Mikel Aiestaran eta Karlos Zurutuza, besteak beste.
P
ortugalgo literaturak azken aldian eman duen aurkikuntza nagusietako baten lehen eleberria da honakoa. Bertan, diktadurak, errepresio politikoak eta kolonialismoaren gerrek markatutako portugaldar familia baten bizipenak kontatzen ditu João Ricardo Pedrok. Krabelinen Iraultzarekin batera abiatzen da istorioa, eta, hurrena, elkarrekin lotura duten pertsonaiak aurkezten ditu egileak, familia bereko hiru belaunaldiren istorioa josiz orrialdez orrialde, XX. mendeko azken herenean. Pertsonaia ugari aurkezten ditu egileak, esaterako, familiaburua edota bere seme Antonio, Afrikara borrokara joan beharko duena.
B
Inquietos vascones Hainbat egile Desnivel, 2013 294 orrialde. 15,96 euro
Tu rostro será el último Joao Ricardo Pedro Planeta, 2013 224 orrialde. 147 euro
Siguiendo mi camino Mauricio Wiesenthal Acantilado, 2013 480 orrialde. 26 euro
B
Bhimayana. Experiencias de un intocable Testua: S. Anand, Srividya Natarajan / Irudiak: Subhash Vyam, Vyam Durgabai / Aurkibidea: John Berger Sexto Piso, 2013 112 orrialde. 23 euro
artzelonan jaioa (1943), Estatu espainiarreko egile oparoenetako bat da Wiesenthal eta hainbat literatura genero lantzen ditu: eleberria, narratiba eta bidaia literatura, bidaiari nekaezina baita. Azken horretan sailkatu daiteke haren azken lana ere. “Siguiendo mi camino” liburuan bere bizitzaren parte izan diren eta bere izaera markatu duten leku, paisaia, oroitzapen, pertsonaia eta abestiak ekarri ditu gogora jatorri alemaniarreko egileak. Kontinentez kontinente eta etengabe kultura desberdinen artean jauzika eta istorio bila ibili den idazlearen alde humanoa ezagutzeko parada eskaintzen du oroitzapen bilduma gisako lan honek.
59
Gogoan hartu AU LAPIN AGILE PARISEKO KABARET ZAHARRENA
Pariseko kabaret ezagun eta zaharrenetako bat da Au Lapin Agile, nahiz eta finean, taberna bat baino askoz gehiago ez den. Piano eta bandoneon doinupean, Édith Piaf, Yves Montand, Charles Trenet, Patachou, Georges Brassens, Léo Ferré eta Caude Nougarok ezagun egin zituzten doinuak gogora ekartzen dituzte bertan aritzen diren musikari eta kantariek. Era berean, Annie Girardot aktoreak errezitatzen zituen Verlaine eta Baudelaireren poemak ere entzutetsu bilakatu ziren hemen. Hain zuzen, aipatu artista horiek guztiek lokal honetan hasi zuten beren ibilbide artistikoa ezagun bilakatu aurretik. Montmartreko aldapan kokatua, kabareta dagoen eraikina suntsitzeko puntuan egon ziren 1900. urte inguruan, baina Aristide Bruantek lokalaren amaiera ekarriko zuen gertaera saihestu zuen. Gaur egun, garai batean ez zituen bestelako eraikin modernoago batzuk ditu inguruan, gehienak margolarien estudioak. “Hiltzaileen kabareta” izena eman zitzaion bere hasierako garaietan, baina gaur egungo izena hitz-joko batetik datorkio: Gill eta lapin (untxia, frantsesez). 1875ean, lokalaren jabeak kanpoaldeko
60
hormarako ikur bat egiteko eskatu zion André Gill artistari. Horrek kazola batetik irteten ageri den untxi baten irudia egin zion. Horren ondorioz, “Au Lapin à Gill” izena hartu zuen lokalak (Gillen untxia), eta geroago “Au lapin agile” (untxi iaioa). Aurpegi ezagunen bilgune Kabaret honen garairik oparoena XX. mendeko lehen herena izan zen; izan ere, garai hartan pertsona ezagun asko igarotzen ziren bertatik: Apollinaire, Francis Carco, Roland Dorgelés, Charles Dullin, Maurice Utrillo, Derain, Braque, Max Jacob, Modigliani, Picasso edo Charles Chaplin bera, besteak beste. Literatur tertuliak eta bestelako solasaldi mordoa egin zituzten bertan hainbat aurpegi ezagunek. Gainera, bertan egon zirela frogatzen duten hainbat arrasto aurki daitezke egun tabernaren hormetan: sinadurak, marrazkiak eta poemak, batzuk aipatzearren. Tabernara sartzeko, kartel eta argazki mordoz apainduriko igarobide estu bat igaro beharra dago aurrena. Behin hori igarota, tabernako gune zabalenera iritsiko gara; bertan, musikari eta artistentzako oholtza txiki bat eta hamar bat pertsona har ditzaketen ahulki ilarak daude. Norberak nahi duen edaria eskatzean, XX. mende hasieratik etxeko edari tipikoa den gingazko likore kopa bat ateratzen dute beti aurretik. Egia esan, edari aukera nahiko mugatua da hemen; absenta kenduta, garagardoa eta alkoholik gabeko edari batzuk soilik zerbitzatzen baitituzte, nahiz eta azken horien oso aldekoak ez diren jabeak. Taberna soilik gauez egoten da zabalik, 21:00etatik aurrera. Lokalaren tamaina kontuan hartuta, aurretiaz lekua erreserbatzea komeni izaten da. http://www.au-lapin-agile.com/
Argazkia: Hon Lau
MOHEREKO LABARRAK IRLANDA Mohereko labarrak (Cliffs of Moher, ingelesez), irlandar naturaren ikur nagusi eta garrantzitsuenetako bat dira. Ozeano Atlantikoaren gainean dagoen labar gune hau itsasotik 200 metrora altxatzen da eta 8 kilometroko zabalera hartzen du. Garaiera, horrek ematen dien magiaz gain (Naturaren Zazpi Mirarien artean sartzeko hautagai dira labarrok), hainbat hegazti espezieren habitat naturala ere badira. Mohereko labarrak Clare konderriko kostaldean daude, Galway hiritik 75 kilometro hegoaldera, eta Irlandako gune erakargarrienetako bat dira. Gertuen dagoen herria Doolin da. Kostaldeko herrixka hori labarretara bidean zuzentzen diren askoren ohiko geraleku izaten da, baina baita Aran Uharteetara joan nahi izaten duten askoren ontziratzeko gune ere. Mohereko labarren paisaia ez da zuzena, eta itsasora ematen duten harriek sargune eta ateragune ugari dituzte. Gainera, garaiera altuan eta itsasotik isolatuta geratu diren harri asko daude eta horiek dira hegaztien gustukoenak bertan habia
egiteko. Hemen, itsasoaren kolore urdinak, harriaren belztasunak eta belarraren kolore berdeak bat egiten dute, paisaia benetan ederra osatuz. Ikuspegi honetaz gozatzeko bi aukera daude: itsasotik behatzea (ontzian) edo labarren gainera igotzea. Leku batetik edo bestetik begiratu, erabat aldatzen da ikuspegia. Ontzian joanez gero, harriak eta bertan bizi diren hegaztiak hobeto ikus daitezke. Labarren goialdeko ikuspegia galdu arren, labarren itsasorako sargune eta ateraguneak hobeto hauteman daitezke ontzian joanda. Gainera, ingelesez puffin izenaz ezagutzen diren eta Great Raven harrian egon ohi diren hegaztiek sortzen duten doinu harrigarria gertutik entzuteko aukera dago. Zortea izanez gero, izurde edo fokaren bat ere atzeman daiteke inguru honetan. Esan bezala, goialdetik labarren ikuspegi erabat desberdina aurkituko dugu. Ziurrenik itsasoarekin ez dugu hainbeste gozatuko, baina horizonteak eta belardiek eskaintzen duten panoramika ere ez da atzean geratzen. Modu batera edo bestera, ikuskizuna sekulakoa da.
LABURRaK
HOTELEN ORDEZKO AUKERA EROSOA
BIDAI EZBERDIN ETA SOLIDARIOAK
GOOGLE-EN HEGALDI BILATZAILEA
ouseTrip.com oporretarako etxeak alokatzeko interneteko atari bat da. Europan dago haren eskaintzaren zati handiena eta nahi adina egunetarako alokatu daitezkeen era guztietako 175.000 etxe aurki daitezke bertan. Apartamentuak dira nagusi, eta etengabe berritzen dute eskaintza, astean 2.500 apartamentu berriri buruzko informazioa sartzen baitute. Gustu eta poltsiko guztientzako aukerak daude: Berlinen, batez beste, 71 euro ordaindu behar da gaueko; Bartzelonan, 76 euro; eta Parisen, 96 euro. Hala ere, gaueko eta pertsonako batez bestekoa 71 eurokoa da. Ordainketak kreditu txartelaren bidez egiten dira eta jabeak ez du dirurik jasotzen bezeroa apartamentura iritsi eta benetan interneten erakutsi zaiona dela konfirmatzen duen arte. http://www.housetrip.com/es
idaien arloan guztia asmatuta dagoela pentsatu arren, beti sortzen dira proposamen eta ideia berri eta orijinalak. Wรกtina Tours bidaia agentzia sortu berriak turismo mota jasangarri eta arduratsuaren alde lan egiten du. Bere katalogoko helmugak hiru kontinentetan banatzen dira, eta leku horietako egonaldiez gain, garapen bidean dauden indigenen herrietan egonaldiak egiteko aukera eskaintzen da. Hala, herri galduetako eskoletan haurrekin egon, Hondurasen arrantzan egin, Nepalen pintxoak jan, Hegoafrikan baleen artean bainu bat hartu edo Botswanan safari bat egiteko aukera eskaintzen da, beste gauza askoren artean. http://watinatours.com
oogle Flights, Google-en hegaldi bilatzailea martxan da eta ia aire konpainia guztien prezioak bilatzen ditu dagoeneko, LAN, Ryanair eta Easy Jet konpainienak izan ezik. Frantziako eta Espainiako Estatuetan, Italian, Erresuma Batuan eta Herbehereetan jarri da martxan zerbitzua eta erabiltzaileen aldetik iritsi diren aurreneko kritikak positiboak izan dira: bi leku, data jakin bat eta bilatzeko botoiari ematea, hori da egin beharreko guztia. Emaitzak prezioaren arabera sailkatzen ditu, merkeenetik garestienera. Hortik aurrera, aukera gehiago daude: business edo turista mailan bidaiatzea, konpainia jakin batekin edo bezeroak fidel bihurtzeko puntuak eskaintzen dituztenekin, etab. http://google.es/flights/
H
B
TURISMO MAPUTXEEN LURRAREN BIHOTZEAN xile hegoaldeko maputxeen lurren bihotzean bizi diren Laguepulli komunitateko biztanleek turismo etnikoaren aldeko apustua egin dute, milaka urtez iraun duen beren iraganeko kultura babestu eta zaintzeko. Herri honen kostaldean bizi diren Lafquenche komunitateko hemezortzi familiek, esaterako, iraganari eta naturari loturiko turismo eredua indartzeko erabakia hartu dute. Hala, turistek bertako inguruak herritarren eskutik ezagutzeko aukera izango dute eta beraien ohitura eta tradizioak gertutik ezagutzeko tailerretan parte hartu ahal izango dute, herritarrak lagun dituztela. http://www.lagobudi.cl/
T
G
UNAMUNOREN BIDEA, PARISEN 924an Miguel de Unamuno idazle eta pentsalariak Parisen egin zuen egonaldiak inspirazio moduan balio izan du ibilbide multimedia eta kultural bat osatzeko, hark hirian eman zituen pausoak jarraituz. Ibilbidea hiriko hainbat bazter ezagunetik igarotzen da, idazleak oso gustuko baitzuen Argiaren hirian paseatzea: Sena ibaiaren ertza, Vosges plaza lasaia, 20ko hamarkadan gune artistiko eta bohemioa izan zen Montparnasse auzoa, Garaipenaren Arkua, Passy metro geltokia, hiriko liburutegi mitikoak, Lorategi Botanikoa, etab. http://paris.rutascervantes.es/r uta/unamuno
1
LIBURUTEGI BIRTUALA NEW YORKEKO METROAN rakurzaletasuna bultzatzeko asmoz, Miami Ad Schooleko hiru ikaslek eta New Yorkeko Liburutegi Publikoak ekimen berri bat jarri dute abian egunero metroa erabiltzen dutenek bidaian irakurtzeko aukera izan dezaten. New Yorkeko metroan interneteko konexiorik ez izateak sortu zien ideia. The Underground Library ekimenaren bidez, metroko bagoietan jarritako liburuen posterrak mugikorraren bidez eskaneatu eta liburu horren lehen hamar orrialdeak deskargatu ahal izango dituzte metroko erabiltzaileek. Behin metrotik aterata, eta interneteko konexioa berreskuratuta, New Yorkeko Liburutegi Publikoak liburu hori non eta nola hartu dezakeen jakinaraziko lioke erabiltzaileari. http://undergroundnewyorkpu bliclibrary.com/
I
BOSNIAKO MUSEOAK, KINKA LARRIAN 125 urteko historia duen eta Sarajevon dagoen Bosnia-Herzegovinako Museo Nazionalak ateak itxi behar izan ditu finantzazio arazoak direla-eta, eta tamalez ez da herrialde horretan kinka larrian dagoen instituzio kultural bakarra. Ondare kulturalaren inguruan sortu diren eztabaidez gain, herrialdeak bizi duen egoera ekonomiko zaila sekulako estutasuna eragiten ari da beste sei museotan ere. Krisi ekonomiko larria benetako kaltea eragiten ari da gerraren trauma oraindik erabat atzean utzi ez duen herrialde honetan, eta bereziki kultura arloko instituzioetan.
TOKIOK KABUKI ARETOA BERRESKURATU DU Kabuki-za Tokioko kabuki areto ezagunenak bere ateak ireki ditu berriro, hiru urte iraun duten eraberritze lanen ostean. Kengo Kuma japoniar arkitektoaren ardurapean egin da areto mitiko honen bosgarren eraberritze lana, 1889an inauguratu zenetik hainbat sute, bonbardaketa eta lurrikara pairatu baititu. 2005ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua, Kabuki aretoa desagertzeko zorian egon zen Bigarren Mundu Gerra ostean, estatubatuarren erasoen ondorioz. Ginza auzoaren bihotzean dago, metro karratua garestienetakoa den munduko auzoan alegia.
“FAKTURAZIO SOZIALA” innair aire konpainiak “fakturazio soziala” izeneko zerbitzu berria jarri du abian. Zerbitzu honen bidez hegazkinaren eserlekuen planoa beren Facebook-eko profilera estekatu ahal izango dute erabiltzaileek. Gainera, bidaiari bakoitza zein eserlekutan doan jakinaraziko da eta horietako bakoitzaren Facebook-eko profila ere kontsultatu ahal izango dute bidaiariek. Printzipioz, Facebookekin soilik funtzionatzen du zerbitzu honek, baina gerora beste sare sozial batzuk ere erabiltzeko asmoa agertu du konpainiak. Jakina, zerbitzu hau hautazkoa da.
F
IBILBIDEA LONDRESEKO STREET ART-EAN BARRENA Londres ekialdea zerbaitek egiten badu ezagun, bertako hormek egiten dute. Adreilu gorrizko hormak benetako tentazioa dira street art mugimenduaren jarraitzaileentzat. Street Art London arte hau sustatzeko sorturiko enpresa bat da. Enpresa honek bisita gidatuak antolatzen ditu hiriko hormetan egin diren lan ederrenak dauden kaleetan zehar. New York hirian sorturiko ekimena da honakoa, eta gaur egun bi hiri horietako lan ederrenetan barrena eramango zaituen mugikorrerako aplikazioa ere sortu dute. Banksy, Eine, Roa, Obey, Pablo Delgado, James C. eta bestelako artisten lanak ezagutzeko. eta bide batez Londres ere ezagutzeko, aukera paregabea da honakoa. http://streetartlondon.co.uk/tours/ 63