TOSCANAKO UHARTEAK Uhinen erritmo lasaian • SHETLAND Hegazti eta aztarnez betetako paisaia • GYEONGJU Koreako historiaren lekuko
BIDAIA ALDIZKARIA
Yosemite KALIFORNIAKO DIAMANTE LEUNDUA
Orain harpidetuz gero «Guía de la Costa Vasca» liburua jasoko duzu
BADAGO EZAGUTZEKO MUNDU BAT
Azaleko argazkia: Getty Images
Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU . Editorea: Mariasun Monzon Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Argazki Press Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 946 61 20 55 www.zazpihaizetara.com
LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio
Urteko harpidetza: Hego Euskal Herrian: 15 € • Ipar Euskal Herrian: 25 € Estatu espainolean: 18 € • Europan: 50 € Bidal ezazu kupoi hau honako helbide honetara: Zazpi Haizetara • Portuetxe 23, 2.solairua • 20018 Donostia(Gipuzkoa-EH) Izena Helbidea Posta kodea Herrialdea NAN Bankua
Herria Telefonoa E-posta Txartelaren jabea
Nahiago izanez gero, mezu elektroniko bat bidal dezakezu zazpihaizetara@astero.net helbidera, kupoian azaltzen diren datuekin edo web orrian (www.zazpihaizetara.com) sar zaitezke eta harpidetzeko formularioa bete dezakezu.
Urruña distribution & services, S.Lren produktuei eta/edo sustapenei buruzko informaziorik jaso nahi ez baduzu, markatu X bat laukian Sustapen honen barruan jasotako datu personalak Herritar Berri S.L.U (Portuetxe 23-2. 20018 Donostia) eta Urruña distribution & services, S.L.ren (Gran via, 2 – 4 48001 BILBO) datu-base batean sartuko dira. Datuak guztiz konfidenzialak dira, datu pertsonalak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoari jarraiki. Nolanahi ere, eskuratzeeko, zuzentzeko, aurka egiteko edo ezerezteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu. Horretarako, Herritar Berri S.L.U (Portuetxe 23-2 20018 Donostia) helbidera jo beharko duzu.
aurkibidea 04
MUNDUARI BEGIRADA Changu Narayan, Nepaleko nekazari bizitza
ErreportaJEak 6
YOSEMITE Eskalatzaileen paradisua izateaz gain, Ameriketako Estatu Batuetako naturgune bisitatuenetakoa den parke nazionala
16
TOSCANAKO UHARTEAK Mapako puntutxo batzuk baino askoz gehiago diren italiar uharteak
24
SHETLAND Eskozia iparraldean 100 bat uharteko artxipelago ederra osatzen dute irlok
34
GYEONGJU Koreako Silla erresumako hiriburua izan zen ia mila urtez. «Hormarik gabeko museoa» bezala ezagutzen dute
42
OOST Amsterdamen aurpegi arrakastatsu baina ezezaguna
6 16
Bidelaguna 52
Proposamen tematikoa Ostatu hartzeko ametsetako lekuak
56
Horizontetik haratago Antoine D’Abbadie
57
Munduko sutegiak Quebeceko sukaldaritza
60
gogoan hartu “Katz’s”, New Yorkeko Lower East Side auzoko jatetxe mitikoa Ninfa Lorategiak, Erroman
34
24
42 3
CHANGU NARAYAN Nepaleko nekazari bizitza
C
hangu Narayan izenaren atzean herri bat eta tenplu bat gordetzen dira. Izan ere, Katmandu Nepaleko hiriburua hartzen duen izen bereko ibarreko tontor batean kokatzen den herrixkak tenplu sakratu honen izena darama. Arkeologoen ustez, tenplutik gertu dagoen harri blokea V. mendekoa da; hain justu, ezagutzen den idatzidun Nepaleko harririk zaharrena da. Changu Narayan da Katmandu gizateriaren ondare izatearen arrazoietako bat, historian zehar ibarrean izandako lorpen artistiko eta historiko garrantzitsuenak nabarmentzen baititu tenpluak Unescoren iritziz. Dena den, erlijioaz harago, bestelako balioak ere baditu Katmanduko ibarrak. Inguruotan biztanleriaren %80 inguru nekazaritzatik bizi da, arroza delarik tokiko produktu izarra. Noski, etxaldeetan bizi diren nekazarien bizimoduak ez du zerikusirik hara eta hona ibili ohi diren turisten artean nagusi diren bizitza ohiturekin. Orrialde honetan ageri diren arroz soroek agerian uzten dituzte inguruotako edertasuna eta lasaitasuna. Argazkia: Prakash Mathema
4
Munduari begirada
Testua: Nagore Belastegi
Yosemite
KALIFORNIAKO HARRIBITXIA
YOSEMITE
Mariposa gerran urre-bilatzaileek Ahwahneechee herriaren lurrak beretzat hartu zituztenetik, ingurunea bera diamante leundu bihurtu da. Mundo osoko mendizaleen, eskalatzaileen eta naturazaleen jopuntuan daude bertako txoko guztiak, zauria zauriaren atzetik jasaten dituztenak.
aliforniako Sierra Nevada mendi arrokatsuetan kokatutako Yosemite Parke Nazionala da Estatu Batuetako naturgune bisitatuenetako bat. Familia asko joaten da bertara egunpasa, zuhaitzen eta txori-kantuen ederraz gozatzera. Mendizale trebatuenak ere hara joaten dira, aire libreko museo honen ibilbideetan barna abiatu eta parkeko txoko magiko guztiak ezagutzera. Hala ere, noizbait Yosemitera joatearekin amets egiten dutenak mundu osoko eskalatzaileak dira, begiz jota baitute Kapitaina granitozko hormatzarraren tontorra, bere sinpletasunean haran guztiaren handitasuna islatzen duena. Yosemite Parke Nazional izendatu zutenetik, Mariposa Grove da ohiko bisitarien leku kutunetako bat. Hala zutik dirauten sekuoiak nola aspaldi erori zirenak bisitarien argazki gehienetan jasota geratzen dira.
K
Kapitaina, mundu osoko mendizale eta eskalatzaileen ametsa den tontorra eskuinean ikus daiteke. Hemen ageri den granitozko hormatzarraren alde hau da mendiaren alde ezagun eta ikusgarriena, baita The Nose ibilbidea egiteko bide onenak dituena ere. Lerroon gainean, Glacier Point, haranaren ikuspegi onena duen begiratokia, Half Dome harrizko kupula-erdia ikusteko aproposa. ArgazkiaK: Oleksandr Buzko 8
YOSEMITE Yosemite haranean hainbat ur jauzi ezagun daude, eta guztien artean Iparramerikako ur jauzi gune ederrenetako bat eratzen dute. Orrialde honetan, Horsetail Fall ur jauzia.
10
YOSEMITE Sekuoia-ale ezagunenak Errege Galdua, Grizzly Erraldoia edo Wawona tunel-zuhaitza dira eta, jakina denez, espezie honetako zuhaitzek 9 metro arteko diametroa izan dezakete eta 1.900 eta 2.400 urte artean bizi daitezke. Natura-parke tematikoa Edonola ere, mendizale edo eskalatzaile trebatu ez direnek ere gozatzeko bezalako altxor asko dago Yosemiten. Glacier Point da haranaren ikuspegi bikainena duen begiratokia, Half Dome harrizko kupula-erdia miresteko aproposa. Bisitari zaharrenek gogoan dute 1872tik 1968ra arteko udako hiletan ospatzen zen Firefall (su-jauzi) mitikoa. Glacier Point Hotela zenaren jabeek belaunaldiz belaunaldi eginiko erritual horretan, mendi-hegal baten gainaldetik txingar goriak jaurtitzen zituzten, su-jauziaren efektu optikoa sortuz. Egiteari utzi zioten turista gehiegi erakartzen zituelako. Gauzak zer diren, egiteari utzi eta urtebetera, hotelak su hartu zuen. Kapitainaren ekialdeko aurpegian natura-ikuskizun eder bat gertatu ohi da, Firefall hura gogora ekartzen duena. Otsaileko egun gutxi batzuetan, iluna-
barrean, eguzki-izpiek Horsetail Fall ur-jauzia jotzen dute eta egiazko su-jauzi begitantzen zaio ikusleari. Yosemite haranean beste ur-jauzi ezagun asko dago; esaterako, Upper –goiko–, Middle –erdiko– eta Lower –beheko– aldeetakoak, guztien artean Ipar Amerikako ur-jauzi handienetako bat eratzen dutenak (740 metro), baita Bridalveil Fall ederra ere. Orain urte batzuk, naturarekin harreman estua eragiten zuen horrek guztiak, baina, egun, bisitari-kopuru gehiegia delaeta, gune iristerrazenek natura-parke tematiko baten tankera dute. Egia esatera, Yosemite ez da ohiko natura-parke bat. Kanpinak alde batera utzita, luxuzko hotelak ere badira, aberatsenei atsedena edota ezkontzeko aukera eskaintzen dietenak. Yosemite xede horretarako erabiltzeak ez dakarkio kalterik naturaren babesari; izan ere, arazoak ekiditeko aski litzateke eguneko bisitarikopurua (batez ere udan) murriztea eta bisitariei ezin dezaketena egin jakinaraztea eta horiek arduraz jokatzea. Hala ere, arazoak ez dira parkearen esparrura mugatzen. Herri eta lursail mugakideetan zailagoa da legeak natura babestea agintzea; Parke Nazionaletik
Egun Yosemite parkeak duen arazo nagusiena bisitari kopuru altua da, izan ere, urtero 3,4 milioi pertsonak bisitatzen dute gutxi gora behera. Lerroon gainean, parkeko sarrera. Eskuinean, Half Dome-ren panoramika Galcier Point-etik, ilunabarrean. ArgazkiaK: Michael Thurston / Mike Norton 12
kanpo daude eta, ondorioz, ustiaketari ekin diote. Hotelak, kasinoak eta golf-guneak eraiki dituzte, gehien-gehienak behinola Yosemiten bizi ziren indiarren lurretan. Hain juxtu, yosemite hitzak hartz-jendea esan nahi du eskualdean jatorria duen Ahwahneechee herriaren hizkuntzan. Tenaya buruzagia eta bere herrikideak bizi ziren lurretatik kanporatu zituzten 1851n inolako kalte-ordainik jaso gabe, Mariposa batailoiaren aurka gerra galdu ondoren. Urrearen sukarraren ondorioz, Kalifornia aberastasun-gosez etorritako kanpotarrez bete zen, baina estatubatuarrak ere, Mariposa gerrak tarteko, hara abiatu ziren Tuolumne eta Merced ibaietan metal preziatua aurkitu asmoz. Sorterritik besteratuta, indiarrei gainerakoen antzera aurrera egitea beste erremediorik ez zitzaien geratu eta, egun, inbaditzaileek Yosemiten egindakoaren bidetik, lurrari probetxu ateratzen saiatzen dira; ustiatu egiten dute. Ez dago ezer txarrik horretan.
Naturalista baten ametsa John Muir 1868an izan zen aurrenekoz Yosemiten, eta lehen unetik sortu zitzaion harekiko maitasuna, bereziki, natura-parkearen beraren barruan kokatutako Hetch Hetchy haran txikiarekiko. Edonork gerrira arteko lorez beteriko larre haietan paseatzearen gozamena sentitzearekin egiten zuen amets. Muirrek borroka egin zuen harana ezagutzera eman eta bertakoek babesteko konpromisoa har zezaten, 1914an hil zen arte. Diotenez, Muir amodioz hil zen, bihotza apurtuta, haran hartan O’Shaughnessy presa eraikitzeko lanek eragindako minez. Urpean geratu zen Hetch Hetchy, Kalifornia edateko uraz eta energiaz hornitzeko, auziak soka luzea izan zuen arren. Erabakia hartzeko gakoa San Frantziskoko ur-harguneek sute batean huts egitea izan zen, ur eskasiari egotzi baitzitzaion errua. Tuolumne ibaiaren emaria biltzea beharrezkotzat jo zuten, biztanleriaren segurtasuna bermatzeko. Dena dela, obrak hasi ondo-
ren jakin zuten hutsegitea hodietako arazo baten ondorioz gertatu zela, ez ur eskasiaren erruz. Spreck Rosekrans Restore Hetch Hetchy fundazioaren kideak urteak daramatza harana biziberritzeko borroka egiten, gero eta indartsuagoa den joera ekologista berri bati helduta; bada, ametsa egi bihurtuta ikusteko zorian da Rosekrans. Dioenez, erakundeak ez daude prest harana erabat biziberrituko lukeen aldaketari aurre egiteko, nahiz eta kaleko jendeak hori eskatu. ÂŤSanfrantziskotarrei eskatzen diegu biziberritzea epe luzeko planaren zatitzat har dezatela. Itxaropena dugu erreferenduma azaroan egin eta legezko estrategia sorta bat aldarrikatzekoÂť, dio. Natura-parkeen Zerbitzuaren ikerlan batek argi utzi du biziberritze-proiektua egingarria dela. Haranak John Muirren garaikoa bezalako itxura izango luke 50 urtean. Aditu batek dioenez, ÂŤurtebete eta gero, Tuolumnek lehengo ibilguari helduko dio, eta ihiak erneko dira lohietan. 5 urte geroago, landaredia indar handiz haziko da
eta zuhaitzak handitzen hasiko dira. 10 urtean, bertako landareak eta basa-loreak haziko dira eta zuhaitzak altu samarrak izango dira. 50 urte igarota, ekosistema heldua izango da, Yosemite haranekoa bezalaÂť. Yosemiteko bisitari-kopuru gehiegiaren (urtean, 3,4 milioi) arazoari dagokionez, Spreck Rosekransen iritziz, Hetch Hetchyn beste kudeaketa-eredu bat ezarri beharko litzateke, bisitariak hartzeko, bai, baina pilaketarik gabe, horretarako garraiobide garbiren bat (esaterako, tren arina) baliatuta. Natura-parke batzuetan ez dira ibilgailu pribatuak onartzen, aintzat hartzeko moduko erabakia dena, baita geroago Yosemite haran handian aplikatzeko ere. Hetch Hetchy biziberritzea aurrerapenak eta naturak bakeak egiteko lehen urratsa izan liteke eta, gainera, John Muirren ametsa beteko litzateke; hau da, natura-parke osoa berak ezagutu bezala jasoko lukete etorkizuneko belaunaldiek.
YOSEMITE
Yosemite haranak panoramika ikusgarriak eskaintzen ditu, egun argietan eta ilunabarrean bereziki. Orrialde honetako panoramikan parkeko harribitxietako bi ageri dira, The Nose eta Kapitaina.
UHINEN ERRITMO LASAIAN Testua eta Argazkiak: Oriol Clavera
Toskanako Uharteak
TOSKANAKO UHARTEAK
Italiako kostaren aurrean dauden zazpi lur-pusketa hauek, Toskana zinematografikoaren eta Korsika eta Sardinia menditsuen erdibidean, mapako puntutxo batzuk baino askoz gehiago dira. Gure bidaiaren eskala eta helmuga ditugu. Onas belaontziaren oihalak bilduz eta zabalduz iritsi gara haietako batzuetara, eta uhinen erritmo lasaian ezagutu ditugu.
iru kolore laurogeiko hamarraldiko film italiar batekoa dirudien eszenarako. Imajina ditzagun: zeru garbi baten urdin bizia, udako egun bero eta sargori baten arratsalde erdikoa, esate baterako. Uharte menditsu baten erdi-erdian dagoen herri txiki bateko elizaren krema-kolorea: Elba uharteko Marciana herrian, adibidez, mapan zehatzago kokatzeko. Eta zur zahar eta ilunezko bi ate dituen antzinako etxe baten zuri griskara… Hiru egun behar izan ditugu hona heltzeko.
H
Kontinentetik Capraiara Ostian ontziratu gara –itsasoaren faltan, Erromako portua den hirian–, Onas belaontzian. Hogeita lau orduko itsasaldia. Ipar-mendebaldeko haizea zela eta, zeharka joan behar izan dugu, harik eta, lau bat orduren buruan, eguzkia jada ezkutatzera zihoala, haizea baretu eta motorra piztu behar izan dugun arte. Gure lehen helmuga oraindik urruti dago eta guardiak egin beharko ditugu gaur gauean. Italiako kostan ipar aldera eginez, gauez heldu gara Civitavecchiaren paretsura. Trafiko handiko portu horrek –etengabekoa da ferryen, merkataritza-ontzi eskergen, eta ur hauetan lan egiten duten arrantza-ontzien joan etorria– ernai egotera behartzen gaitu. Giglio uhartea ageri da ababorrean, goizeko bostak aldera; eguna zabaltzeko oso gutxi falta da Mediterraneoko alde honetan. Goiza, berriro ere, beroa dator. Capraia –hamabost bat miliatara, branka aldetik– lausoturik ikusten da eta iritsi ezina dirudi; esan liteke izara batek estaltzen duela, inor bizi ez den etxe zahar bateko altzaria bailitzan. Korsika ere ababorrean dugu eta Elba istriborretik. Italiarrek foschia deitzen diote behe-laino horri, katalanek calitxa, eta euskaldunok gandua. Bi ordu geroago, azkenean, Capraiaren hegoaldeko itsaslabarren aurrean bota dugu aingura; atseden apur bat hartu, pixka bat freskatu eta itsasaldiko olaturik gabe gosaltzeko aprobetxatu dugu. Capraia, 19 km2-ko azalerarekin, Toskanako uhartediko hirugarrena da, luze-zabalari dagokionez. Antxoa ospetsuak dituen Gorgona uhartearen hegoaldean dago, eta urrunago geratzen zaio Italiako kosta Korsika baino, 16 miliatara baitu azken uharte hori. Livornorekin lotzen duten ferry bakanen eguneroko bisitak badu hemen bere garrantzia. Edo, hori dirudi, behintzat. Udatiarrak eta bertako biztanleak biltzen dira kaian, familiako norbaiten zain daudenak eta ez daudenak. Bi suhiltzaile, jeep baten ondoan, atzera samar; agintari uniformedunak; alkatea, marinelaren gurasoak… Zer axola dio? Onena, segur aski, nork bere gidoia imajinatzea da. Hamar minutuko kontua da Capraia Isolara –uharteko herri bakarra– igotzea. Moilatik igotzen den errepide laburrak herriaren erdi-erdira garamatza. Eliza aurreko plazara –herritarren eta udatiarren biltokia– ematen dute herriko kale apurrek. Behin hori ikusi
Poggio da itsasertzean ez dagoen inguru honetako herri ezagunenetako bat, ezkerrean, goian. Behean, Portoferraioko pasealekua. Orrialde honetan, Giglio uharteko gaztelua.
TOSKANAKO UHARTEAK
Belaontzian bidaiak Vela Global, S.L. www.veler-onas.com info@veler-onas.com tel.: (0034) 630.044.175 Pura Vela www.puravela.com info@puravela.com tel.: (0034) 651.082.040
Toskanako uharte txikienak, Giannutrik, bainu bat hartzeko eta itsaso urdinean murgiltzeko kala lasai ugari ditu, eskuinekoa kasu. Lerroon gainean, bidaiari talde bat ontzian, atzean Portoferraio dutela.
20
21
ostean, lurraldeak eskaintzen digun trekking edo ibilaldiren bat egitea izango dugu onena. Paisaia sumendi-jatorrikoa da eta Mediterraneoan ohikoa den maki izeneko landare-tapizak estaltzen du, oso hanhemenka, pinudi txiki batzuk tartekatzen direla. Monte Penne izenekora igotzen bagara, uhartearen panoramika zoragarria bistaratuko zaigu eta, suerte apur batekin, Korsika ere ikusiko dugu. Handik jaitsita, 1986 arte abian egon zen presondegitik igaroko gara. Ordubete baino gutxiagoan –orotara, ia lau ordu eman ditugu– portura iritsiko gara berriro, goizeko hamaikak aldera. Garai egokia da zerbait jan eta Elbara abiatzeko. Elba, Toskanako uharteetan handiena Capraiatik Elbara, zenbait ordutako itsas bidaia egin dugu. Begien aurrean izan dugu bidaia osoan, 37 milia baizik ez baitago Capraiatik. Portoferraiora goaz, Elbaren hiriburura, zeina 1548an sortu baitzen, Florentziako Kosme I.a dukearen aginduz. Badia handian sartu gara eta ezin esan toki lasaia denik, Piombinora doazen eta handik datozen ferryen joan-etorriak ez baitu atsedenik hartzen. Eta txoko batean, portua, laukizuzen perfektu bat, aiztoarekin uharteari ebaki izan baliote bezala. Ekialdetik, Linguella gotorlekuak babesten du kaia. Eraikin horretan, Martelloren dorre hexagonala ez ezik, Museo Arkeologikoa bisita dezakegu. Mendebaldetik, berriz, goian, Mediceeko gotorlekua du. Ilunabar zoragarriak ikus daitezke Mediceeko harresietatik, eguzkiaren azken printzek hiriaren alde zaharra argitzen dutela. Portoferraioko kalexka ia guztiak aldapatsuak dira. Hango kaleetan lasai paseatzea modu egokia da txoko
ezkutuak aurkitzeko: arropa zabalduta nonahi, giroa freskatzen duten landareak eta irudi erlijiosoren bat edo beste izkinetan. Hirigune historikoaren ipar aldean, punturik gorenean, Napoleon Bonaparteren egoitza izandako bi etxeetako bat aurkitu dugu, uharte honetan igaro baitzuen Napoleonek 9 hilabeteko luxuzko desterrua. Moilako giro jendetsura biltzen dira, ilunabar aldera batik bat, herritarrak zein udatiarrak (italiarrak gehienak), terrazaren batean zerbait hartzera edo, beste gabe, portuan lotuta dauden ontzien ikusmiran. Baina Elba Portoferraio baino askoz gehiago denez –ez da alferrik Italiako hirugarren uharte handiena, Siziliaren eta Sardiniaren atzetik–, egun pare bat beharko ditugu dena korritzeko. Arrain forma bitxia du, airetik ikusita, eta uhartearen barnealdea menditsua da. Mendebaldean dagoen Capanne mendia da, 1.018 metroko alturarekin, uhartedi osoko tontorrik garaiena. Handiena denez, segur aski, turismo-eskaintza zabalena duen uhartea da. Hala ere, ez du zerikusirik (hondartzako gune jakinen bat kenduta) Mediterraneoko hainbat txokotan aurki dezakegun turismo suntsitzailearekin. Hemen, oraindik, arnas daiteke bertakoen eguneroko bizimodua. Gizon talde bat hizketan edo, denbora pasa, beste gabe, igande eguerdian, txokoren batean. Edo emakume batzuk tabernan kafea hartzen, plazaren batean. Uharteko herri gehienak itsasertzean daude, bizpahiru kenduta: Rio nell’Elba, uhartearen ekialdean, eta, batez ere, Poggio eta Marciana, mendebaldean, mendi eta baso artean kuzkurturik, beste ikuspegi bat eskaintzen digutela. 375 metroko garaieran dago Mar-
ciana, Capanne mendiaren (teleferikoz igo daiteke tontorrera) magalean, ia oinean. Erritmo pausatuagoa nabaritzen da hemen. Horixe da, agian, kanpotarrok bilatzen dugun erritmoa. Beroa eta maldak direla eta, arnasa apur bat berotuta, kale estu eta bihurrietan galtzen gara: eskailera batzuk hemen, igoera bat han, lorez apaindutako beste txoko bat‌ Giglio eta Giannutri Elbak badu egun batzuetarako zer ikusia, baina bidaiariaren denbora mugatua izaten da askotan. Horregatik, berriro bidaldiari ekinik, ipar haizeak lagun genituela, eroso eta bizkor iritsi gara 2012ko urtarriletik ospetsu bilakatu den Giglio uhartera. Costa Concordia ontzi erraldoia hondoratu zeneko tragedia gorabehera –kontuan izan behar da askoz larriagoa izan zitekeela–, istripu hura benetako pagotxa bihurtu da uharteko biztanleentzat. Ordutik denbora dezente joan bada ere, barku ikaragarri hori erdi hondoratuta dago oraindik, portuaren sarreratik hurbil, eta hura berriro flotarazteko ardura duten enpresak lanean ari dira jai eta aste. Jakina, portuaren erdia edukiontziz josita dela, eta kalaren batean aingura botatzeko itsaso aproposa ez dagoenez, Giannutrira jarraitzea erabaki dugu. Ilargi erdi baten antzeko itxura du, airetik, Toskanako uharteetan txikiena den Giannutrik. Parke natural izendatuta dagoen uharte honek herrixka baten itxurako turismo-gune dekadente bat du. Politena, zalantzarik gabe, itsasoan dago. Kala lasaiak, oso egokiak bainu bat hartzeko eta itsasoaren hondoa murgilean begiesteko. Lehorrean, Parke naturalaren izendapena, batez ere, karteletan nabarmentzen da, inora mugitzea galarazten duten iragarkiz josia baitago.
Piombinoko ferryen joan-etorriak ez du atsedenik hartzen Portoferraioko portuak osatzen duen laukizuzen perfektuan, behean. Lerroon ezkerrean, Montecristo uhartea.
Beste bi uharteak, Pianosa eta Montecristo, presondegi eta ehiza-esparru izan dira, hurrenez hurren. Biztanle egonkorrik gabe eta nonahitik urrun, beste bost uharteekin batera, Toskanako Uhartediko Parke Nazionala (itsasokoa eta lehorrekoa) osatzen dute. Liguriako itsasoaren eta Tirrenoaren artean kokaturik dauden zazpi uharteotan ibili gara, belaontzian, batetik bestera aldatuz, eta oraindik beren xarmari eusten dioten paisaiak eta jendea aurkitu ditugu.
TOSKANAKO UHARTEAK
23
Testua eta Argazkiak: Xabier Ba単uelos
Shetland
ESKOZIA ESKANDINAVIARREKO EZPATA GALDUA
SHETLAND
Golkoko itsaslasterreko gatza iparraldeko latitudeko eta Ozeano Artikoko eragin hotza sumatzen hasten den tokian, landaredi gisa zohikaztegi eremu zabalak estaltzen dituen belarra besterik ez daukan uharte berde multzo batek hondoa jo gabe jarraitzen du, Ipar Atlantikoan abandonatuta eta itsaso ilun baten erasoei eutsiz. Shetlandetarantz nabigatzen ari gara.
tsasontzitik begiratuta, kostaldeko gune batzuetan dauden itsaslabar apartek orografia suabea ezkutatzen dute, gailur handirik gabekoa eta itsaso harrotu bateko olatuen altuerak erraz gainditu ahal izango lituzkeen uhindurez betea. Eskoziako iparraldetik ehun bat miliatara kokatuta eta Bergenetik distantzia bikoitzera, Shetland uharteek 100 bat uharteko artxipelagoa osatzen dute (horietatik hamabostetan jendea bizi da); uharte horiek antzina Norvegiaren, Britainia Handiko Uharteen eta, Faroeetatik igarota, Islandiaren arteko lotura gune izan zen bidegurutze batean ainguratuta daude. Agian gehiegizko irudimen poetikoa izango da, baina, airetik ikusita, ezerez heze baten erdira jaurti eta bere zoriaren esku utzitako ezpata bat dirudite, denboraren eta elementuen gaineko eragin korrosiboaren poderioz puskatutako ezpata. Arkitekturaren ikuspegitik, ereduen beharrik ez duen eta zoriaren edo izugarri eraginkorrak diren lege inkontzienteen eraginpean jarduten duen naturak sortutako dekonstruktibismo batez arituko ginateke. Literaturaren ikuspegitik, hegoalderago kokatuta egongo balira, lurralde zeltan, Lakuko Damak, ziklo arturikoko Nimue ondinak, galdutako eta sirena errukitsuren batek aurkitutako Eskalibur batekin erraz nahastuko litzateke. Baina oso goian daude, lurralde bikingoetan; beraz, Wagnerren leitmotiv ukituarekin nahastutako pentsamendu historiko eta filosofiko heideggertarretara garamatza. Hala, Surten –Eskandinaviako mitologiaren arabera, Muspelheimeko, suaren erreinuko, erraldoien erregea
I
26
Askatasun sentsazioa areagotzen duten hainbat txoko aurkituko ditugu Shetland uhartediko txokoetan. Horietako bat lerroon gaineko St. Ninian’s Isleko tonbolo ederra da. Ilunabar bukaezineko udako gau luzeetan bertako hondarretatik paseatzea benetan erlaxagarria da. Ezkerrean, Boeko portua. Behean, inguruotako paisaia eta bertan ohikoak den animalietako bat.
SHETLAND Kostaldeko gune batzuetan itsaslabar apartak daude, lerroon gainekoa, kasu. Eskuinean, goian, Mousa. Behean, inguruotako baserri estiloko etxe bat.
zen– ezpata itzalia ikusten dugu, azken batailaren ondoren eroria, garai batean Odinen ostearen parte izan zirela gogorarazteko. Herentzia eskandinaviarra VIII. mendetik, fiordoen lurraldeko abenturazale eta kolonoak iritsi zirenetik, Shetland uharteak Norvegiaren parte izan ziren, 1469ra arte. Urte hartan, Danimarkako Christian I.ak bahian eman zituen, Orkada uharteekin eta Manekin batera, alaba zuen Margarita printzesaren eta Eskoziako James IV.aren arteko ezkontzako sariaren berme gisa. Uharteak inoiz ez ziren Norvegiaren eskuetara bueltatu, baina bertako biztanleek, gaur egun oraindik ere, beren burua britainiar edo eskoziartzat baino gehiago eskandinaviartzat daukate. Jatorrizko hizkuntzak, nornak, 1850ean galdu zuen azken hiztun ofiziala, Walter Sutherland. Hizkuntza hori Orkadetan eta Eskoziako ipar-ekialdean ere hitz egiten zuten, Caithness-en, baina azken horretan XV. mendean desagertu zen. Jakob Jakobson hizkuntzalari faroetarrak, bitxikeria horretan jakintsua den bakarretakoak, zioenez, XIX. mendearen bu-
kaeran, Foula uharte urrunean, bizirik jarraitzen zuen. Nahiz eta lurralde osoan scots hizkuntzak hartu zuen haren lekua, bertako jendearen hizkeran arrasto sakona utzi du. Hala, 10.000 hitz eskandinaviar inguru gorde dituzte. Nahikoa da uharteetako edozein biztanlerekin hitz egiten saiatzea ingelesa ondo menderatu arren erraz ulertuko ez dugula konturatzeko; izan ere, Shakespeareren hizkuntza erabili arren, haien doinuak eta nornaz kutsatutako eskozierarekiko nahasketak gure umorea eta lotsa proban jartzen dituen esperientzia bat biziarazten digute. Hala ere, horrek ez zion xarmarik kentzen uharteetan itzal handia duen Elma Johnsoni istorio zaharrak kontatzen eta Rhoda Bulterren –Shetlandetako poeta ospetsuena– poemak errezitatzen entzuteari, edota Freda Leask-en ahots eztiaz gozatzeari… Hear du da saft nots o Horeb whisper / Lullin wis tae a sleepin soond, / Facin mist an uncan waaters / Let wis come noo an lay wis doon… soinuaren edertasunari eta errimari jarraituz, hitz solte batzuk bakarrik ulertzeko gai izanda. Baina bikingoen arrastoa mugagabetasunez eta isolamenduz inguratuta jaiotzearen, haztearen eta
29
SHETLAND hiltzearen bitxikeriei gehitzen zaizkien izaeraren ezaugarrietan ere aurki daiteke. Shetlander-ek gizon eta emakume «ipartarren» northmen (eta women, of course!) odola harro adierazten dute; iragana XII. mendeko althing tradizionala oroituz aldarrikatzen dute, Twingwall Valley ordokian, St Magnus elizaren ondoan, Scalowaytik ez oso urrun. Edo 1880tik, urtarrileko azken asteartean, Up Helly Aa Festivala eginez. Kaleetan dozenaka bikingo ibiltzen dira eta festa gaueko zuzi prozesioekin bukatzen dute, su orgia bat egin eta drakar baten erreplikari su emanda, hain zuzen. Hegazti eta hondarren paisaia baten edertasuna Gogorik ezaren aurka borrokatzera behartzen duten paisaia atsekabegarria eta haizea ez dira a priori zalantzazkoa dirudien gozamen baterako gonbidapen onenak. Baina lasaitasunak, bakardadeak, berdea itsasoaren añilean suizidatzen den lur finitu bateko gertuko horizonteak bitxiki erosoa eta saihestezina den giro bat sortzen dute. Erromantizismorik gotikoena eta kontrako elementuetan murgildutako indibidualtasunaren gorespena baserri bateko tximinian txinpartaka dabiltzan txingar kutunen maitasunarekin nahasten dira, edota sentsazio eta sentimenduak aske utzita oinez ibiltzearen askatasunarekin. Askatasun hori biderkatu egiten da Ness of Sound eta St. Ninian’s Isleko tonbolo ederretako hondarra zapaltzean,eguzkiak simmer din-eko izpiak oparitzen dituenean –ilu-
nabar bukaezineko udako egun luzeak–, edo Hermanesseko amilburu izugarrietatik burua ateratzean, Unst uharteko punturik iparraldekoenean. Urrutira, Out Stack uhartetxoa ikusten da eta, erdian, Muckle Flugga, itsasargi anakoreta bat zutik duen beste haitz bat. Itsasargi hori literaturan aipatua izan da, Thomas Stevensonek, Robert Louisen aitak, diseinatu baitzuen. Baina Hermaness, beste ezer baino gehiago, hegaztientzako toki sakratua da. Amildegiaren ertzera gerturatu ahala, zurrumurru baten hotsa in crescendo entzuten da, 30.000 ale baino gehiagoko zanga kolonia izugarriaren aurrean burrunba bihurtzeraino. Umatze garaian joaten baldin bagara, lurrean noraezean korrika dabiltzan txitak babesten dituzten marikoien erasoak saihestu beharko ditugu, baina horrek ez gaitu lanperna-musuak, fulmarrak, ubarroiak, pottorroak, martinak eta abar, ugari, behatzeko aukeraren aurrean atzera bota behar. Egiazki, artxipelago osoa itsas hegaztien altxor bat da eta haiek behatzeko leku asko daude, adibidez: Fletar, Far Isle, Sumburgh Head… Dena den, bakarra gomendatuko dugu, Lerwick hiriburutik gertu dagoelako eta sarbide bitxia daukalako. Lehenengo, ferry bat hartu behar da, Bressay itsasartea gurutzatzeko, izen bereko uhartea oinez zeharkatzeko eta, ondoren, gure helmugaraino, Noss uharte txikiraino, joateko zodiak bat hartzeko. Han, hegaztiak eta gu bakarrik egongo gara. Ikus daitezkeen 27 espezieen artean, eiderraz gain, ipar txenada, aliota txikia, itsas mika, txirria, ekaitz-
Shetland Uharteek osatzen duten artxipelago osoa itsas hegaztiz beteta dago, eta behatzeko leku asko daude. Lerroon gainean, lanperna-musu parea ikus daiteke. Ezkerrean, pottorroa. Eskuinean, txenada artiko espezieko hegazti bat. Lerroon azpian, eskerretik eskuinera, pagaloa, martina eta hegabera.
31
txori europarra, eta abar daude. Baina hegadunez gain, bestelako faunarik ere bada, oso erraza baita itsas txakurrak ikustea, bai grisak bai arruntak; ez da zaila zetazeoak ikustea (orkak, kaxaloteak, izurdeak, mazopak, pilotu-izurde hegaluzeak, xibarta baleak, zereak, etab.), baita, zorte pixka batekin, itsas igarabak ere, bereziki, Gutcher-eko ferry geltokietan, Yell uhartean, eta Toften (Mainland). Itsas txakurrak ikusteko lekuetako bat Mousa uhartea da. Hango East Pool eta West Pool kaletan atseden hartzen dute, talde nahiko handitan. Gainera, uhartedian sakabanatutako altxor arkeologikoak deskubritzen hasteko leku ezin hobea da. Han, Eskozia osoan ongien kontserbatu den broch-a dago. Burdin Aroko harrizko dorre zirkular sendoak dira, paisaian mugarri bakarti gisa zutituak. Gatazka garaietan defentsa funtzioa betetzen zuten. Mousako broch-a K.a. 100. urtearen inguruan eraiki zuten eta egoera ezin hobean dago: 13 metrotik gorako altuera dauka, horma bikoitza eta barne eskailera kiribila. Horrez gain, Clickhimin-ekoa ere (Lerwiken kanpoaldean) adibide bikaina da. Baina gizakia K.a. 3.000. urtetik bizi izan da uharteetan. Bikingoen aurretik piktoak eta monje eremutarrak iritsi ziren. Eta, aurretik, Brontze Aroko neolitikoko herriak. Haiek hainbat lekukotza utzi zituzten, adibidez: menhirrak (esaterako, Lundekoa, Unst-en), tumuluetako lurperatzeak eta dolmenak (esaterako, Pettigarth’s Field-ekoa, Whalsay-n) eta tenpluak (esaterako, Stanydale itzela). Piktoen ondarea ere oso interesgarria da: Old Scathness-eko etxea, estela grabatuak (esaterako, Papil Stone aparta eta Cullingsbrought-ekoak) eta zilarrezko objektuak (esaterako, St. Ninianeko kaperako indusketetan aurkitutakoak), besteak beste. Bikingoen garaitik Sterberg-eko (Belmont), Sandwik-eko eta Hamar-eko etxeak nabarmendu daitezke. Azken hori, herrialdean ongien kontserbatu den etxe luzea da (long house). Baina aztarnategi ikusgarriena, zalantzarik gabe, Jarslhof da; Sumburgh-en dago (Mainland). Brontze Garaitik XVII. mendera arte okupatutako herri batean gaude. Eta denetarik dago: garai zaharreneko etxe zirkularrak, Burdin Aroko broch handi bat eta wheelhouse-ak (etxe zirkularrak, erradio gisa banatutako hormaz banatutako ganberak zeuzkaten) eta etxe luzeak zeuzkan herri bikingo bat, baita haa baten (nobleziaren XVI. mendeko etxe bat) hondarrak ere. Goitik, ikuspegi itzelak dauzka. Eta Lerwik txikia bukaerarako utzi dugu; harri griseko hiria, uhartedian egin dugun sartu-irtenaren abiapuntua. Han, Shetlandetako museoa bisitatu beharra dago, atariko ona delako, baita XVII. mendeko Fort Charlot bakartia ere, gure gainerako urratsak lagunduko dituen haizea lehen aldiz nabaritzeko.
Aztarnategi ikusgarriena Jarslhof da, Sumburgh-en. Bertan, denetarik dago, garai zaharreneko etxe zirkularrak eta Burdin Aroko broch handi bat, besteak beste. Ezkerreko orrian, Dunnet Head lurmuturreko itsasargia.
SHETLAND 33
Testua: Urtzi Urrutikoetxea Argazkiak: Gyeongju-ko turismo bulegoa
Gyeongju
KOREAKO HISTORIAREN LEKUKO
GYEONGJU eulera iritsi beharrean, Busan hiri industrialeko aireportutik sartu ginen Koreara. Penintsulako hego-ekialdea, Japoniatik hurbilen dagoena, eskualde menditsua da, eta korearren kulturan oso nortasun berezia dauka (hiriburukoek eta herrialdeko gehienek esaten dutenez, bertako dialektoa ere aski zaila zaie). Kostaldea utzita, barrualdean, nazio honen historia markatu zuen hiriburua dago: Gyeongju. Gyeongju Koreako Silla erresumako hiriburu izan zen mila urtez. Penintsula osoa batu zen garai hartan, 676. urtean, eta hiria munduko kulturgune garrantzitsuenetako bihurtu zen. “Hormarik gabeko museo� deitzen diote gaur hiriari, bisitan etengabe ageri diren harribitxiengatik, hiriari sona eman dioten tumuluengatik bereziki. Gyeongju hirian bertan eta haran osoan zehar, herrialdeko eraikin historiko, tenplu, altxor eta artelan garrantzitsuenetakoak daude, Unescoren munduko ondare horietako asko. Seulgo etxe-orratzetatik, azken teknologiatik eta bizimodu modernotik bereizita, turismoa, historia eta bizimodu lasaiagoa dauzkan eskualdea abiapuntu bikaina da bi inperio handiren (Japonia eta Txina) artean, nortasunari eutsi dion nazioa ezagutzeko.
S
Cheomseongdae behatokia (lerroon gainean) munduan ezagutzen den behatoki zaharrena da. VII. mendekoa da eta mundu osoko arkeologoek miresten dute bere botilaitxurako eraikina.
36
Koreako hego-ekialdean ia mila urtez erresuma indartsu bat egon zen. Egun, Asiako nazio horretako ondare garrantzitsuena biltzen da Gyeongju hiriaren ingurumarian. Bi inperio handiren arteko penintsula batu eta gaur egunera arte iristen den harrotasuna eman zion korear nazioari Shilla erresumako aberastasunak. Ezer nabarmentzen bada, eskualdean bezainbat hiriko bihotzean jaikitzen diren muinoak dira, Gyeongju edonondik begiratuta ere ikusgarri egiten dute. Berrehun baino gehiago daude, eta ikusgarrienak tumulu parkean daude. Erregeen hilobi izateko eraikitako mendixka horietako hogei daude Daereung-won parkean, batzuetan sartzea ere badago. Cheonmachong-en (Zaldi Zerutiarraren hilobia), esaterako, hamar mila piezaz baino gehiagoz osatutako altxorra aurkitu zuten 1974an indusketak egin zituztenean. Hiriko museo nazionalean daude ikusgai. Tumuluaren barruan, berriz, altxorraren zati txiki bat gorde dute; hilobi erraldoi horiek zelan eraiki ziren ikas daiteke, bai eta barruko bitxiak zelan antolatu ziren ere. Zinez atsegina da parke erraldoi honetan ordu luzez galtzea tumuluen artean, natura eraldatzeko eta halaber harekin bat egiteko korear tradizioa ikusten. Gyeongjuko herritar askok ere bat egiten dute eguneko txangoa egiteko, baita Hego Korea osotik nazioaren historia eta ondare garrantzitsuenetakoa ezagutzera datozen bisitariek ere. Lasaitasun horretan ibilian, muinoek hiriaren beste muturrean altxatzen diren mendiekin duten loturan erreparatu behar da; euri edo lanbro artean, bereziki, itzal itxura hartzen dute. Eskualdeko ondarea Parketik irten berritan, bizikletak eta motoak ikusiko ditugu batera eta bestera. Eta, haren erdian, Cheomseongdae behatokia, munduan ezagutzen den zaharrena. VII. mendekoa da eta mundu osoko arkeologoek miresten duten botila-itxurako eraikina da. Apur bat iparrerantz joanda, Anapjiko lorategiak eta urmaela daude. Errege-familiaren gozamenerako lekua, ubide eta aintziren inguruan eraikitako jauregi eta pagodetan paseatzeko. 1974an drenajea egin zioten aintzirari, eta Silla aroko altxor handia aurkitu zuten. Gaur ura berriz ere bere lekuan dago, nenufare eta loto-loreekin sarritan, ispilu-jokoa eginez jauregiekin. Urpean aurkitutako altxorrak hiriko museo nazionalean daude. Bunhwangsa pagoda museo nazionaletik hogei bat minutura dago, oinez. Koreako zaharrena da. Hasieran bederatzi mailako tenplua zen, gaur hiru baino ez daude zutik. Hiritik kanpora dago, eta bakar-bakarrik
Gyeongju hirian bertan eta haran osoan muinoak nabarmentzen dira. Berrehun baino gehiago daude, eta ikusgarrienak tumulu parkean daude. Lerroon gainean ikus daitezke horietako batzuk. Azpian, berriz, bertako biztanle batzuk musika tradizionala jotzen, eta alboan Bulguksa tenplua, Koreako ezagunena.
GYEONGJU bisitatzeko aukera ere badago, apartean egonik. Lasaitasun horrekin, ilunabarrean inguruko lore gorrixkek oskorriarekin osatzen duten efektu bereziarekin, ederra da paisaia. Lorategiaren erditik etxera itzuleran doazen oinezkoek ere berariazko konposizio baten zati dirudite. Bomun aintzirara bidean dago Bunhwangsa pagoda. Laku artifizial hori hiritik kanpo dago, ekialderantz. Luxuzko hotelak, kasinoa, merkataritza-eremua, urjokoak eta arte-museoa ditu, baita asteburuz hiritik irtetea maite dutenentzat aisialdirako beste hainbat eskaintza ere. Ez lehorrean soilik, jolas-parkea eta pedaldun ontzietan ibiltzeko aukera ere bai baitago. Hilobia itsasoan Hiria ikusgarria da, baina ingurunea ere ez da atzean uztekoa. Bulguksa da ziur aski Koreako tenpluetan ezagunena, eta une historiko baten zutabe biak laburbiltzen ditu: Silla erresumako arkitektoen abilezia agerikoa da, eta garai hartan budismoak zeukan garrantziaren testimonio ere bada. Azken batean, Budaren mundu ideala irudikatzeko ahalegina da tenplua. Korearrek oso maite dute, budismoaren mistizismoa eta edertasuna biltzen baititu; Silla aroaren izaera espiritualak eta kulturalak bat egiten duten bizkar-hezurra da Bulguksa. Egurrezko eraikinak behin eta berriz eraiki dira mendeetan barna, baina harrizko zubiak,
zurubiak eta pagoda jatorrizkoak dira. Harrizko plataformaren azpiko eremuak mundu lurtarra irudikatuko luke, eta haren gainekoak Budarena; harrizko eskailerak bien arteko lotura. K.o. 535 urtean eraiki zuten eta 752an handitu. Garai berekoa da Seokguram haitzuloa ere. Munduko shrine budista ederrenen artean dago. Bodshisattava eta jainko zaindariz inguratutako Buda patxadatsua horizontera begira dago, mendi eta basoetatik harago, Ekialdeko itsasotik. Seokguramgo granitozko kupula zizelkatzea/zulatzea zinezko erronka arkitektonikoa izan zen. 1995etik dago Unescoren Munduko Ondarearen zerrendan. Gyeongju ez dago itsasertzetik urrun. Bidean azken gune bat ere bisitatu dugu: Girimsa. Bulguksa legez, eremu handia hartzen dute hamalau eraikinek, bere zurubi, Buddha txiki zein handi, musika tresna zein errege zerutiarrekin, baina aurrekoak baino nabarmen bisita gutxiago izaten ditu. Horregatik, merezi du bisitaren patxadak. Itsasora heltzear gaudela, bi pagoda txikik Gameunsa tenplu erraldoia egon zen lekua adierazten dute. Koreako penintsula batu zuen Munmu erregeak, baina itsasoan hartu nahi izan zuen atseden hil eta gero. Ekialdeko kostaldean itsas herensuge bihurtuko zelakoan zegoen, eta Shilla erresuma betiko babestuko zuela japoniar erasotzaileengandik. Hala, Bonggil hon-
Seokguram haitzuloa munduko “shrine� budista ederrenen artean dago. Bertan dago Bodshisattava eta jainko zaindariz inguratutako Buda patxadatsua, lerroon azpian. Eskuinean, Gyeongjueko Museo Nazionala. Goian, Banwolseong Gotorlekua.
39
NOLA IRITSI Korea Euskal Herritik urrun dago, baina egoten dira 700 euro inguruan hegaldiak, Alemanian barna gehienak, batzuetan Asian beste eskalaren bat eginda, Beijingen edo Tokion (Seulera beharrean Busanera joateko, bereziki). Gyongjanek aireporturik ez badu ere, oso komunikazio erraza dauka Koreako hiri nagusietara. Trenez, hiru ordu pasatxo dira Seulera, penintsulako paisaia menditsuaz gozatzen (oso bizkor, hori bai). Autobusak ere badaude, bai hiriburura, bai Busanera, bai beste hiri batzuetara.
NON GERATU Hirian bertan ez da ostaturik falta, eta ekialdera dagoen Bomun aintziran resort moduko bat antolatu dute, hainbat hotel handirekin. Prezioak, bai ostaturako, bai janedanerako, Euskal Herrikoen antzekoak dira; hau da, Txina eta Asiako leku gehienak baino nabarmen garestiago, baina Japonia baino merkeago. Kreditu-txartela alde guztietan erabil daiteke, hainbat operazio telefonoarekin zuzenean egitea ere badago. Ez ahaztu Samsungen herrialdean zaudela.
HIZKUNTZA Komunikazioa ez da beti erraza, asko dira ingelesik ez dakitenak, eta koreera zail zaigu hasiera batean mendebaldekooi. Gehitu horri alfabetoen konplikazioa: korear askok lanak dituzte idazkera latinoa ulertzeko, eta guk ezin ulertu korear hangul alfabetoa. Ahoskerak ere ez du lana errazten, beraz, patxada eta umore pixka bat komeni da eta, ahal dela, mapa eta liburuxka elebidunak erabiltzea, edozeini galdetzerakoan koreeraz ere erakusteko.
dartzaren aurre-aurrean, berrehun metro ingurura itsasoan barna, harrizko uhartetxo batzuk daude (debekatuta dago bertara joatea). Hantxe ehortzi zuen Munmuren seme Sinmunek aita, eta hurrengo Shilla errege bihurtu zen. Bertakoek diotenez, munduko itsas hilobi bakarra. Korear askok maite dute hondartza hau, eta giro berezia egoten da, ohiko udatiarrekin eta herrialde osotik Koreako historia ezagutzera etortzen diren eskola-umeekin.
GYEONGJU 40
Bomun laku artifizialak luxuzko hotelak, kasinoa, merkataritza-eremua, ur-jokoak, arte-museoa eta aisialdirako beste hainbat aukera eskaintzen ditu.
41
AMSTERDAMEKO B ALDEA Testua: Maribel Herruzo Argazkiak: Oscar Elias
Oosterdock Portu Zaharrak iraganeko portuaren instalazioak mantendu dituen arren, oso bestelako itxura du gaur egun, garai bateko irudiarekin alderatuz.
Oost
OOST
Urrun dagoela dirudi, baina ez da hala. Beste hiri bat dirudi, baina ubideen eta bizikleten hirian dago. Oost arrakasta handiz betetako hiri baten B alde aparta da. Baina horrek ez du esan nahi entzuteari utzi behar diogunik.
entsa dezagun Amsterdam jada bisitatu dugula, jada mila aldiz zeharkatu ditugula bertako ubideak, denda txikietan erosketak egin ditugula, Auzo Gorri turistikoko erakusleihoak zelatatu ditugula, coffeshop-etan erre dugula eta intimitateak ezkutatzeko gortinarik gabeko leiho handien arkitekturarekin liluratu garela. Pentsa dezagun hirira itzultzen garela eta eraztun formako kaleetan barrena ibiltzearen eta berriz irekitako museoetako obrak mirestearen plazerari beste zerbait erantsi nahi diogula, zerbait ezberdina, mundu osoko turistek gehien bisitatzen duten hirietako baten beste aldea erakutsiko digun zerbait. Galdetuz gero, mundu osoak gauza bera aholkatuko digu: ekialdeko kaira joatea, ekialdeko auzora, zehazki Oostelijk Havengebied-era eta ondoan daukan toki exotikoagora, Indian Buurt-era.
P
Loraldia, hondatzea eta eraberritzea Hauxe da Europako hiri askotan, duela hamarkada batzuetatik, behin eta berriz gertatzen den ekuazioa: XX.
mendearen hasierako auzo industrial bat, hondatua eta zoriaren eskuetan utzia, denborarekin indarberritu eta bizileku edo merkataritza, aisialdi edo turismo gune bihurtzen den arte. Amsterdam ez zen salbuespena izango. XVII. mendean Europako kai nagusi izan zen hiriak bere itsasontziak Amerika, Afrika edo gaur egungo Indonesia osatzen duten uharteetara –garai horretan, Herbehereen kolonia ziren– urruntzen ikusi zituen. Loraldi garai horri esker, Amsterdam, besteak beste, munduko finantza gune nagusietako bat bilakatu zen. Amsterdametik hainbat helmugatara salgai eta bidaiari kopuru handia abiatzen zenez, hiriak kaia zabaltzea komenigarritzat jo zuen eta, horrela, XIX. mendeko lehenengo hamarkadetan, ekialdeko dartsenak eraiki zituzten. Horien artean, penintsula artifizial gutxi batzuk zeuden eta handik zamaontziak eta transatlantikoak abiatzen ziren. Baina kai berri horren kokapena ez zen oso egokia, itsasontziak hiriaren mendebaldean kokatuta zegoen Ipar Itsasoko kanaletik askoz ere urru-
tiago zeudelako eta, batzuetan, itsasontzi handiek Oosterdockera sartzeko zailtasunak edukitzen zituztelako. II. Mundu Gerra bukatu ondoren, kai eremuaren gainbehera agerian geratu zen: Ipar Itsasora sartzea ahalbidetzen zuten esklusak zaharkituta eta zamaontzi berrietarako txiki geratu ziren, ontzi-konpainietako antzinako bidaiariek trena edo hegazkina nahiago zituzten eta Rotterdameko kaiak gero eta garrantzi handiagoa hartu zuen. «Kraker»-ak, bohemioak, artistak eta familiak Abandonatutako instalazio zaharrak, XX. mendeko 70eko hamarkadatik aurrera, mota eta egoera guztietako artistentzako eta kraker-entzako (okupak) behinbehineko bizileku bihurtu ziren. Abandonatutako eraikinetan instalatu ziren, baita orubeetan ere, karabanak, autobus birziklatu zaharrak, etxolak eta behin-behineko kanpin-dendak erabiliz. Horrek, bolada batez, zital kutsua eman zion eremu horri eta ghetto moduko bat bihurtu zen. Agintarien kai zaharrekiko utzikeriak ez
Bertakoek nahiz kanpotarrek inguruko auzoetako gune ugari partekatzen dituzte; hala, ez da jenderik falta izaten inguruotako kale animatuetan. Ezkerrean, Merijn Bolink artista holandarraren “Man en Schaap” eskultura, Indische Buurt auzoan dagoen Flevo Park-eko urmaelaren erdian kokatua.
45
OST
Stuurmankade auzoko etxe bat, Zeeburgen (eskuinean). Auzo honetan egin duten eraberritze eta itxuraldaketaren ondorioz, hiriko beste leku batzuetan eraiki ezin diren eraikinak altxatzeko baimena eman dute agintariek. Lerroon gainean, NEMO Zientzia Zentroa. 46
zuen luzaroan iraun. Laster, eremu hori hirigunetik minutu gutxira zegoenez eta hiriko gainerako lekuetan pentsaezinak ziren arkitektura-lizentziak ematea ahalbidetzen zuenez, eragozpenak eragozpen, bizileku bihurtzeko aukerak ematen zituela konturatu ziren. Kaiko antzinako instalazioak errespetatu zituzten, egia da, baina aukeratutako arkitektoei irudimena askatzeko eta hiriko hirigintza tradizionalaren oso bestelako itxura zeukaten bizilekuak eta aisialdirako espazioak sortzeko erraztasunak eman zizkieten. Hirigintzako esku-hartze ausartenetako batzuk lau penintsuletan egin zituzten –KNSM, Java, Borneo eta Sporenburg– eta lau hirigile arduratu ziren horretaz. Lehenengoa, Jo Coenen arkitektoari (geroago Udal Liburutegiaz arduratu zen berbera) enkargatu zioten, 1987an, eta hari espazio handiz banandutako etxe bloke handiak egitea bururatu zitzaion. Sjoerd Soetersek diseinatutako Java bederatzi zubi original txiki-txikik zeharkatzen duten lau kanal txikitan banatuta dago eta familientzako, gazteentzako eta hirugarren adinekoentzako bizilekuak abangoardiako arkitekturarekin nahasten ditu. Beste biak, nagusiki, familia bakarreko etxebizitzak egitera bideratu zituzten. Artista askok beren tailerrak eremu horretara lekualdatzea erabaki zuten, alokairuak merkeagoak zirela aprobetxatuz (orain, berriz ere desiratuenen artean daude) eta, denbora laburrean, eremu hori hiriko entretenimendu eta aisialdi barruti nagusietakoa bilakatu zen. Zati mendebaldekoenean, Zinemaren Museoa aterpetzen duen eraikin ikusgarria dago, The Eye deiturikoa, geltoki nagusiaren aurrean, zazpigarren arteari osoki zuzendua (liburutegia, bideoteka, proiekzio aretoak, eta abar). Horrez gain, Muziekgebouw Aan Het Ij auditoriuma, airean zintzilikatutako terrazarekin; Nemo Zientzia eta Teknologia Zentroa, eta Liburutegi Publiko berriak okupatzen dituen zazpi solairuak. Horien guztien inguruan, gaueko lokalak eta jatetxe sortu-berriak daude. Etorkinen hotela Lloyd hotelak, auzoko ikurrik ezagunenetakoak, bere hormetan bertan irakur daitekeen historia propioa dauka. 1916an, Royal Dutch Lloyd ontzi-konpainiak Evert Bremani Europa ekialdetik Mundu Berrirako bidean iristen ziren etorkinak aterpetzeko hotel bat diseinatzeko enkargatu zion. Izan ere, batzuetan, ontziratu baino lehen, hirian aste batzuk eman behar izaten zituzten etorkin haiek. Ontzi-konpainiak porrot egin zuenean, 1935ean, hotela hutsik geratu zen eta Udalaren esku. Udalak berriz ireki zuen, nazismotik iheska zebiltzan juduei abegi egiteko. Ondoren, ia berrogeita hamar urtez, lehenengo espetxe eta ondoren erreformatorio izan zen Lloyd. 1989an, hotela hutsik zegoela eta kraker-ak erabiltzeko espazioak bilatzen ari zirela, Udalak artista eta diseinatzaile gazteen lehiaketa bat deitu zuen, sortzen ari zen auzo kontzeptu berrian eraikinak funtzio soziala bete zezan nahiarekin. Eta horrela, Lloyd
OOST
hotelak, ireki zutenetik, munduko hainbat artistaren proiektuak eta topaketak aterpetzen ditu, bere Kultur Enbaxada-n. Gainera, 117 logelei izar kopuru ezberdina (batetik bostera) ematen dien munduko lehenengoa da. Prezioak ezberdinak dira, baina zerbitzuak eta espazioak partekatzen dituzte. 100 hizkuntzako auzoa Lloydetik gertu, pixka bat hegoalderago, Oosteko alde ezagunena dago, Indische Buurst gisa ezagutzen dena –Indiako Ozeanoko antzinako kolonien omenez–, oro har kultura asko aterpetzen dituen hiriko eremurik kulturaniztunena, agian. Bertako blokeek –zuhaitzez betetako kale nagusi zabaletan banatuta eta bistako adreiluzko aurrealdedunak– kaleetan bizi den askatasun kutsuarekin kontrastatzen duen ordena sentsazioa transmititzen dute. Etorkinen eta Oosten iparraldeko bizilagunek baino baliabide gutxiago dauzkaten gazteen bizileku izanik, aspaldi hasi ziren hainbat ekimen eta proiektu interesgarri egiten, adibidez: Food Film
Festival, urtero elikaduraren edozein aldaerari buruzko dokumental, pelikula eta film laburren aukera bat aurkezten duen sukaldaritzaren eta zinemaren inguruko topaketa. Zinema jaialdia Studio K diziplina anitzeko eremuan egiten dute. Antzinako merkataritza eskola bat da, orain sorkuntza gaitasuna daukaten gazteak aterpetzera zuzendua. Antzerki areto bat, zinema bat, jatetxe bat, musika klub bat… aterpe bat ere badago eraikin horretan. Azken hiruzpalau urteetan, gaur egun Indonesiaren parte diren uharteen izenak (Timor, Borneo, Java, Sumatra, eta abar) daramatzaten kale eta plazez osatutako auzo horrek gero eta gazte gehiago erakarri ditu, orokorrean, eta sortzaileak, bereziki. Horiek auzoko ohiko bizilagunekin bizi dira; haietatik asko munduko hainbat tokitatik iritsiak dira, adibidez, Marokotik hasita Surinameraino (Herbehereetako azken kolonia, 1975ean lortu zuen bereiztea). Nahasketaren alde on guztiak dauzka –jatetxe eta elikagai denda exotikoak, askotariko kultur ekitaldiak, koloreak kaleetan–, baita onak
Lerroon gainean, janaria eta edaria eskaintzen duten postu askotariko bat, Timorplein-en, Zeeburgen. Ezkerrean, Berlagebrug-eko zubia, hiria zeharkatzen duen Amstel ibaiaren gainean. Sjoerd Soetersek diseinatutako Java penintsula bederatzi zubi original txiki-txikik zeharkatzen duten lau kanal txikitan banatuta dago.
49
Bimhuis aretoa, Piet Heinkaden. Askoren ustez, hauxe da munduko jazz areto onena. Iritziak iritzi, eraikina eta bere kokapena txapela kentzeko modukoak dira.
ez direnak ere, esaterako: antena parabolikoz hornitutako etxe kopuru zenbatezina. Kontsultatutako iturri ofizial guztiek baieztatzen dutenez, hemen ehun hizkuntza ere entzun daitezke. Ezinezkoa da hain denbora laburrean konfirmatzea, baina nahikoa da egunero Dapperstraat azokara saltzera edo erostera joaten direnen aurpegia begiratzea kopuru hori errealitatetik oso urrun egongo ez dela ikusteko. Azokak Indische Buurten ekialdea zeharkatzen duen kale luze oso bat okupatzen du; Oosterparketik eta munduko kultura askoren ikuspegi antropologikoa biltzen duen Museo Tropikaletik oso gertu dago. Auzoaren beste muturrean, ekialdearen ekialdean, bitan banatzen duen trenbidea zeharkatuta, bizilagunen gozagarri den beste parke itzel bat topatuko dugu, Flevo Park. Barruan, juduen antzinako hilerri bat dago eta, kafetegia, zingira handi baten ertzean. Indische Buurt ez da ohiko auzo chic bat; lerro artean irakurtzen eta gelditzen jakin behar dugu, mezuren bat helarazi nahi duten liburuekin gertatzen den bezala. Bitartean, toki batzuk nabarmentzen hasi dira eta eremu honek –denbora batez pixka bat baztertua, bere kokapen, biztanleria eta historiagatik– zeresan eta zer kontatu asko daukala sinesten ari da jendea. Ho-
rregatik, Javastraat-en erdian, Indische-ren bihotzean, berriki Wilde Zwijnen jatetxea zabaldu dute: inguruko gainerakoen oso bestelako irudia dauka eta kalitate bikaineko platerak eskaintzen ditu. Kale bereko izkinan, baina trenbidea mendebalderantz zeharkatuta, kafetegi-jatetxe eder bat topatuko dugu, De Ponteneur (irakurtzeko edo ikasteko prestatutako mahaiak dauzka) edo Helena Primakof kafetegi apain eta femeninoa, Czaar Peter Straat-en. Kale horretan, sorkuntza estudioak, koloretan margotutako aurrealdeak eta faroltxo gorriak zintzilik dauzkaten zuhaitz asko daude. Duela bi urte hirian antolatzen hasi ziren 24 orduko jardunaldiak, aurten, Oost auzoan egin dira eta, horri esker, Amsterdameko herritar askok itxuraz pertsona gehienentzat ezkutuan zeuden auzoko altxor batzuk deskubritu zituzten: inspiratuta lan egiteko sorkuntza eremuak, jatetxe exotikoak, arraunketa zentro bat, MK24 arte eskola, Javaplein-eko vintage azoka, tailer irekiak, lorategi botanikoa, etab. Urte gutxiren buruan, erabat aldatuko da. Denborarekin ikusiko dugu.
OOST
bidelaguna 61
proposamen tematikoa: Ostatu hartzeko ametsetako lekuak horizontetik haratago Antoine d’Abbadie munduko sutegiak Quebeceko sukaldaritza gogoan hartu “Katz’s”, Meg Ryan-ek orgasmo bat simulatu zuen jatetxea; Ninfa lorategiak, Erroman
hitzorduak, liburuak, laburrak
proposamen tematikoa OSTATU HARTZEKO AMETSETAKO LEKUAK Askok iritsiezinak dirudite: batzuek, dauden lekuan daudelako; besteek, ordaindu ezin diren prezioak dituztelako. Era batera edo bestera, ostatu hartzeko lekuak baino askoz gehiago dira ondorengo hauek. Ametsetako lekuak dirudite, baina bene-benetakoak dira. Neuchâtel (Suitza) Futurismoa laku gainean (1) Palafitte hotela ingurune pribilegiatuan dago. Guztira 40 suite ditu, eta horietatik 24 zuzenean lakuaren gainean daude eraikita, sarbide pribatu eta guzti. Hotelaren diseinu futuristak sekulako kontrastea sortzen du inguruan duen lakuaren paisaiak duen aberastasun naturalarekin. Hotel original honen terraza batetik horizontea infiniturantz nola luzatzen den behatzea plazer hutsa da, paradisuan bertan bageunde bezala sentituko baikara. Hori bai, paradisu honetara sartzeko, dezente ordaindu beharra dago. http://www.palafitte.ch/#accueil Fiji uharteak (Ozeania) Itsas mailaren azpitik (2) Poseidon Undersea Resort itsasoan dagoen bost izarretako resort bakarra da munduan. Bere 24 suiteak ur mailaren azpitik 40 metrora daude, eta erabateko luxuaz jantzita daude guztiak. Hotel berezi hau uharte pribatu batean dago, eta soilik igogailu bidez irits daiteke bertara. Pertsona gutxi batzuek ordain dezaketen luxua, zalantzarik gabe. http://www.poseidonresorts.com/ Royal Island (Kanada) Flotatzen duen hotela (3) Vancouver hiritik bi ordu eta erdira, mundu osoko paraje natural ederrenetako baten erdian dago King Pacific Lodge hotela, ehun urte baino gehiagoko baso eta zuhaitzez inguratua. Uretan mantentzen den hotela izaki, soilik ur hegazkin bidez irits daiteke bertara. Itsas armadaren antzinako ontzi batean dago kokatua, eta urtero, maiatza eta urria bitartean, Princess Royal uharteraino eramaten dute. Hainbat jarduera eta kirol egiteko aukera dago
bertan; arrantza helikopteroz, adibidez. Tamalez, hau ere ondo betetako poltsikoentzako da. http://kingpacificlodge.com/ Fogo uhartea (Ternua) Luxua ezerezaren erdian Ternua kostaldean dagoen Fogo uhartean, 3.000 biztanlera iristen ez den eskualdean, mundu osoko artistak erakarri nahi dituen hotel berezi bat sortu dute. Alde batetik, paraje hauetara inspirazio bila datozen artistek bertan denboralditxo bat igarotzeko sei eraikin daude, eta, horrez gain, luxuzko bidaiarientzat prestaturiko 26 logela dituen Fogo Inn hotela. Ikusgarria da ekainean ireki zuten hotel hau, bi arrazoigatik: inguratzen duen paisaia ere halakoxea delako, eta bere arkitektura bisitaria aho zabalik uzteko modukoa delako. Ohiko gelez gain, goialde guztia hartzen duen loft berezi bat du, guztira 28 leiho dituena. Logela arruntek 1.000 euro balio dute, eta loft bereziak 4.000 euro inguru. http://www.fogoislandinn.ca Ashford Castle, Mayoko konderria (Irlanda) Erdi Aroko gaztelua (4) Mayoko konderria Irlandako ezagunenetako bat da, eta bertan dago Ashford gaztelua, XIII. mendekoa. Eraikin horretan grabatu zuen John Ford zine zuzendariak “Gizon baketsua” (The Quiet Man) filma. Horrez gain, Oscar Wilde, George Harrison edota Brad Pitt bezalako izarrek hartu dute ostatu 1852an berreraikitako gazteluko logeletan. Corrib lakuaren ertzean dago gaztelua, eta inguruan hainbat lorategi ditu, paseotxo bat emateko aproposak. Gainera, gazteluaren ondotik ateratzen diren txalupetan ere buelta bat eman daiteke lakuan barna. http://www.ashford.ie/
Queenstown (Zeelanda Berria) Antipodetan 1 (5) Antipodetan dago Matakauri Lodge hotela, Wakatipu lakuaren ertzean. Hamaika gela nagusi eta terraza propioa duten sei suite berezi ditu hotel txiki honek. Inguruko mendien eta lakuaren ikuspegiak ditu erakargarritasun nagusi. http://www.matakauri.co.nz/ Portofino (Italia) Erromantizismo hutsa (6) «Nire maitea Portofinon aurkitu nuen...» abestu ohi zuen Fred Buscaglionek 1950eko hamarkadan, Italiako arrantzale herri txiki hau luxuzko helmuga turistiko bilakatzen ari zen garaian, Splendido hotela erdigune zuela. Eraikin hau ontzi ikusgarriz beteriko badia baten gainean dago, XVI. mendeko monasterio zahar batean. Erromantizismoz jositako eremua izaki, ez da harritzekoa Richard Burtonek Elizabeth Taylorri hemen eskatu izana harekin ezkontzeko. Gerora, beste ezagun askok ere hori bera egin zuten: Clark Gable, Humphrey Bogart, Ava Gardner edota Ringo Starrek, esaterako. http://www.hotelsplendido.com/web/osp l/hotel_splendido.jsp Huilo Huilo erreserba (Txile) Maitagarrien ipuin baten lez Montaña Mágica Lodge hotela Txileko Huilo Huilo erreserba naturalean dago, 120.000 hektarea inguru dituen paraje natural ikusgarrian. Begiak basoari begira irekita dituen mendi baten gisara dago diseinatua hotela. Urak hotelaren fatxada bustitzean sortzen duen soinuak xarma berezia ematen dio eraikinari, eta bizi sentsazioa transmititzen dio bertan dagoenari. http://www.huilohuilo.com/alojamiento /montana-magica-lodge
5 4
6 3
1
2
HITZORDUAK Itsas dortoken jaiotza• Zipre • Irailaren erdialdean
AMSTERDAM Jordaan Festival Irailaren 13tik 15era Hiru egunetan, orotariko kultur eta aisialdi eskaintza zabalarekin egingo dugu topo Amsterdamen. Musika, antzerkia, kaleko postutxoak, kale animazioa... baina gauza guztien gainetik giro bikaina izango da nagusi irailaren 13an abiatuko den asteburuan. Jaialdi honek Amsterdameko Jordaa auzoaren kultur eta identitate aniztasuna goraipatu eta ospatzen du urtero. Ziurrenik Herbehereetako auzo ezagunena den honetan, eta jaialdi honetan bereziki, musikak berebiziko garrantzia hartzen du. www.jordaanfestival.nl/
PARIS Techno Parade Irailaren 14an Parisen tekno musikaren inguruan egiten den jaialdi garrantzitsuena da honako hau, aurten hamabosgarren aldiz egingo dutena. Techno Parade kale ekimen bat da, doakoa eta tekno musikaren zaleak ez ezik urtero publiko zabala erakartzen duena. Jaialdi honetako ekimen nagusia egunez egiten den desfilea izaten da; bost edo sei kilometroko luzera izaten du eta bozgorailuz beteriko hainbat karrozek girotzen dute. Gero, gauez, festa hiriko beste puntu batzuetara zabaltzen da, ordu txikiak arte. Iazko jaialdiak 350.000 lagun inguru bildu zituen. http://www.technoparade.fr/
rtero, udak azken hasperenak egiten dituen garaian, itsas dortoken jaiotza ikuskizun handi bilakatzen da Zipreko kostaldeko hondartzetan. Dortokek beraien arrautzak lurpean gordetzen dituzte eta inkubatze prozesua gainditzen dutenak habietatik atera eta ahalik eta azkarren itsasora sartzen dira, gainerakoen bila. Horrela hasten dute bizitzaren ibilbidea jaiotzerakoan 5 zentimetro inguru neurtzen duten dortoka hauek. Itsas dortoka hauen jaiotza ongien ikusteko aukera ematen duen lekuetako bat Alagadi hondartza da (Girnetik gertu dago, Zipre iparraldeko Karpaz penintsulan). Arrazoi hau dela medio, hondartza hau gune babestu izendatu dute. Dena den, azken urteotan bertan aritu diren zientzialari eta ikerlariak espezie honen biziraupenarekin kezkatuta agertu dira. Hauen esanetan, arrantza modu berriak, turismoaren gorakadak eta ingurumenaren kutsadurak etorkizunean arriskuan jarri dezakete espezie honen biziraupena. Gai honen inguruan, dortoken zale direnek turismoaren aurka ezer ez dutela adierazi dute; turismo eredua kontrolatua eta egokia den bitartean, betiere. Galarazita dago, adibidez, ozeanoan plastikozko poltsak botatzea. Hori ez da inon egin behar, baina Zipreko kostaldean ondorio bereziki larriak izan ditzake, dortoka jaio berrien heriotza eragin baitezake material honek, medusekin nahastuta irensten baitituzte dortokek. Gainera, ontzi txikietan argi artifiziala erabiltzea ere galarazita dago eta turistei gauez hondartzetan ez egotea gomendatzen zaie.
U
VIENA Polizi gaua • Irailaren erdialdean Gau bakar batean hainbat heriotza izaten dira Vienako kafetegi dotoreenetan. Baina lasai, heriotza horiek fikzioan baino ez dira gertatzen, eleberri beltzaren zale den talde batek antolatzen duen “Polizia gaua” ekimenaren barruan. Austriako hiriburuko 50 lekutan beste hainbeste egilek genero
honetako eleberrien irakurketak egiten dituzte. Egile gehienak Austriatik bertatik edo Alemaniatik joaten dira, baina baita AEBetatik, Erresuma Batutik eta Eskandinaviatik ere (azken honetan eleberri beltzaren inguruko sekulako mugimendua sortzen ari da). Irakurketetara doako sarrera izaten da, baina jan edo edaten dena norberak ordaindu behar du, noski. Aurtengoa bederatzigarren jaialdia da.
erakusketak Londres (Ingalaterra) • Urriaren 20ra arte
SERPENTINE GALERIAREN PABILOI BERRIA daro lez, Hyde Parken bihotzean kokaturiko Serpentine galeriak aldi baterako pabiloia inauguratu du, galeriaren beraren ondoan. Bertan, artea, argazkigintza, eskultura eta beste hainbat alorri buruzko erakusketak, kontzertuak, hitzaldiak eta bestelako ekitaldi kulturalak antolatu dituzte udari begira. Aurten, pabiloi hau egiteko ardura izan duena Sou Fujimoto arkitekto japoniarra izan da. Fujimotok basoak eta bestelako forma organikoak hartu ditu inspirazio moduan eta emaitza 541 metro karratuko eremua hartzen duen altzairuzko barra zuriz eginiko espazio bat da. Barra irregular handi bat bailitzan, pabiloiak 142 metro karratuko espazio irekia du bere barnean eta bertan kafetegia dauka, nahiz eta trago bat hartzeaz gain besterik ere egin daitekeen bertan. 2000. urteko Zaha Hadiden proposamenaren ondotik, Herzog & de Meuron, Frank Gehry, Oscar Niemeyer eta bestelako arkitekto prestigiotsuek hartu dute parte aldi baterako pabiloi honen sorkuntzan. Aurten, urriaren 20ra arte izango da jendearentzat zabalik.
U
LUZERNA (SUITZA) Lucerne Festival Irailaren 15era arte Lau Kantoiak lakuaren ertzean eta Suitzako Alpeen oinetan dagoen hiri eder honek Europan egiten den musika klasikoko jaialdi esanguratsuenetako bat hartzen du urtero. KKL kultura zentro ikusgarrian egiten diren kontzertu sinfonikoez gain, kalean bertan hainbat ekimen egiten dira, hala nola proiekzio zinematografikoak, erakusketak, hitzaldiak, foroak eta mahai-inguruak. Gainera, aurten, kontzertu kontzeptu berri bati ekingo dio jaialdiak: 40 minutuko doako saioak egingo dituzte KKL zentroko Luzerner aretoan, kontzertu sinfonikoak hasi aurretik. www.lucernefestival.ch/en/
ARLES (ESTATU FRANTZIARRA) Les recontres d'Arles Photographie Irailaren 22ra arte Beste urte batez, argazkigintzaren mundu mailako hiriburu bilakatuko da Estatu frantziarraren Provenza eskualdeko Arles hiria. Argazkigintzaren alorreko sormen artistikoa garatzea eta hainbat genero uztartu eta harremanetan jartzea du xede jaialdi honek. Horretarako, hainbat kolektibo, estilo, jarrera eta korrontek bat egiten dute ekimen honetan. Argazkigintzaren alorrean azkenaldian indarra izaten ari diren tendentziak, gaiak eta lan ereduak aztertuko dira eta sortzaile berrienen lanari erreparatuko zaio, batez ere. Jaialdiaren estetika eta diseinua ere primeran zaintzen dituzte antolatzaileek, Arles hiria bera ere aire libreko museo bailitzan apaintzen baitute. www.rencontres-arles.com
BIZITZA ETA HERIOTZA PONPEIAN ETA HERKULANON
MUNCH URTEA NORVEGIAN
onpeia eta Herkulano hiri erromatarrek ustekabeko amaiera tragikoa izan zuten, Vesuvio sumendiaren erupzio ikaragarri batek bi hiriok erabat suntsitu zituenean. Bi hirion historia laburbiltzen duen “Bizitza eta heriotza Ponpeian eta Herkulanon� erakusketa ikusgai da Londresko British Museum ezagunean. Erakusketara sartzea Ponpeiako klase altuko hiritar baten etxean sartzearen parekoa da: sarrera, logelak, lorategia, sukaldea eta saloi nagusia aurkiko ditugu parez pare, fresko eta marmolez eginiko estatuez apaindurik. Irailaren 29ra arte izango da zabalik.
urten 150 urte betetzen dira Edvard Munch artista norvegiarra jaio zela, eta, ondorioz, era guztietako ekimenak egiten ari dira bere herrian. Urteurrenaren harira, artista handi honen inguruan inoiz egin den atzera begirako erakusketa handiena antolatu dute Osloko Museo Nazionalak eta Munch Museoak. Guztira Munchen 250 lan inguru jarriko dira ikusgai urriaren 13ra arte Oslon. Gainera, Munch berak dekoratu zituen hiriko hainbat eraikinek ateak irekiko dituzte bisitarientzat, tartean artistaren beraren estudioak.
P
A
55
Horizontetik haratago Juanma Costoya
ANTOINE D’ABBADIE ABISINIAREN ETA EUSKAL HERRIAREN ARTEAN ntoine d’Abbadieren nortasun hedakor eta suharrak elkarrekin nolabaiteko lotura duten geografia, esplorazioa eta hizkuntzalaritza ez ezik, teorian urrunagokoak diruditen beste alor batzuk ere landu zituen, numismatika eta astronomia, esate baterako. Dublinen jaio zen, 1810ean; aita euskalduna zuen, zuberotarra, Abbadie Ürrüxtoi abizenekoa, eta ama irlandarra, hango aristokraziako kidea. Antoineren aitak, aberatsa eta katoliko kartsua, Andaluziako mahasti-ardogintza negozioetan eta Irlandako armadore gisa egin zuen dirua. Berretsi gabeko beste iturri batzuen arabera, arma-kontrabandoan aberastu zen: portugaldarrei eta irlandar independentistei saldu zizkien armak, agidanean. Edonola ere, familia Frantziara etorri zen bizitzera, 1818an, behin iraultzatxingarrak itzalita zirela, eta bai Antoinek eta bai haren senideek hezkuntza humanistiko eta zientifiko sendoa jaso zuten.
A
Dublinen jaioa, aita euskalduna zuen, zuberotarra, Abbadie Ürrüxtoi abizenekoa.
Abisinia Zituen harremanei eta ikasketaespedienteari esker, 1835ean, Frantziako Zientzia Akademiak Brasilera bidali zuen Antoine, misio zientifikoan. Handik itzuli zenean, Afrika iparraldean bidaiatu zuen eta, 1837an, Arnaud anaia gaztea lagun zuela, Abisiniara joan zen. Etiopia, hango geografia, etniak, ohiturak, arkeologia eta hizkuntzak ezagutaraztea izan zen Antoineren bizitzako lorpen handiena esplorazioaren alorrean. Bakarka edo anaiarekin batera, abentura eta azpilan askotan parte hartu zuen, betiere interes frantsesen alde eginez Afrika ekialdeko eskualde hartan. Abbadieren esplorazio-emaitzek kritikak ere jaso zituzten, Charles Tilstone Beke geografoak zuzendu zizkionak, batez ere, aurpegiratu baitzion okerra zela Antoineren baiespenetako bat, alegia, Nilo Urdina zela Afrikako ibai handiaren ur-laster printzipala. Nilo Zuriaren iturriaren bila ere saiatu zen Etiopian; 4.500 metro altuko Buahit mendiaren gailurra zapaldu zuen eta
Etiopiako goi-ordoki gehientsua kartografiatu zuen. Hamabi urte geroago Afrikatik itzuli zenean, Parisen argitaratu zituen bere esplorazio topografikoen emaitzak, hamar mapatan. Era berean, amhariko hizkuntzaren gainean hark egindako ikerketei esker, hizkuntza horretako lehen hiztegia argitaratu zen Europan. Langile nekaezina, jakintza-alor asko menderatzen zituena, hainbat azterlan argitaratu zituen, urteetan zehar, Etiopiako eskuizkribuez, numismatikaz eta Itsaso Gorriko eta Mediterraneo ekialdeko hainbat herrialdetako lurreko magnetismoaz. Ipar Euskal Herria Afrikatik itzuli ostean Hendaian geratu zen bizitzen. Familiaren jabetzako orube batean, Tintinen komikietakoa dirudien gaztelu bat eraikiarazi zion Viollet-le-Duc frantziar neogotikoaren maisuari. Zeruak esploratzea izan zen Abbadieren geroztiko pasioa eta hainbat bidaia egin zuen Norvegiara, Dominikar Errepublikara, Kairora, Atenasera edota Alexandriara, eklipseak eta atmosferako beste zenbait gertakari begiestera. Astronomiaren arloko ikerkuntzari eta azterlanei, bere sustraietan sakontzen zen beste pasio bat gehitu zien Antoine d’Abbadiek: euskararekiko eta euskal kulturarekiko jaiera. Euskarazko zenbait argitalpen eta kantutegi babestu zituen lehenbizi; gero, Lore Jokoak izeneko kultur jaialdi batzuk sustatu zituen. 1853an, Urruñan ospatu zen Euskal Jaiak deituen lehen edizioa. Urtez urte, Saran, Elizondon, Beran, Donostian, Oiartzunen, Markinan, Durangon edota Aramaion gauzatu zen abisiniar esploratzaile zaharraren ekimena. Jaialdien programan sartzen ziren txistularien goizean goizeko joaldia, meza nagusia, pilota-jokoak, nekazaritza eta abeltzaintza lehiaketak, eta bertsolari eta literatur sariketak. Antoine d'Abbadie 1897an hil zen eta Frantziako Zientzia Akademiari utzi zizkion bai bere egoitza eta bai kantitate ekonomiko mardul bat, berak hasitako mapa astronomikoa amaitzeko baldintza bakarraren truke.
Munduko sutegiak Juanma Costoya
QUEBEC SUKALDARITZA KREOLA KANADAN arritan entzun izan dugu Quebec probintzia, zortzi milioi biztanle dituena, mikrokosmos frantses txiki bat dela Kanadaren barruan. Kultur manifestazioak, zinema, literatura, gastronomia, eta abar bereziki zainduta daude, izaera ulertzeko modu propio baten bermetzat hartzen baitira. Quebeceko gastronomiaren oinarriak, noski, Frantzia aldean du jatorria, baina, harekin batera, baditu beste kutsu eta egokitzapen batzuk ere: indigena amerindiarrena edota inguruko komunitate anglosaxoiarena.
S
Herentzia amerindiarrak herentzia gastronomiko oso ospetsua utzi du astigarrarekin lotutako herrialde osoan. Zuhaitz horren izerdiarekin egiten dute astigar xarabea. Irudian, izerdia biltzeko erabiltzen diren ontziak. Argazkiak: Diana van Oosterbosch
Astigar xarabea Kanada ekialdean ezarri ziren nekazari eta soldadu frantsesek dieta sendoa eduki ohi zuten. Frantzia Berriko biztanleek plater kaloriatsuak prestatzen zituzten, klimaren gogortasunari eta eguneroko lan gogorrei aurre egin ahal izateko. Tradizio horretatik hainbat platerek eutsi diote denboraren joanari, moldatuta baina populartasun handiz. Esate baterako, tourtiêre edota cipaille, haragiz egindako opilak, nolabait esatearren. Urdai egosidun babarrunak ere ezagunak dira, edota crêtons delakoak (txerrikiz, tipulaz eta espeziak eginak, gosari tradizionaletan igurzteko ematen dira), azukrezko eta garizko opilak, eta abar. Herentzia amerindiarrak ere (inuitak, huronak, algonkinak, creeak, mohawkak, eta abar) herentzia gastronomiko oso ospetsua utzi du astigarrarekin lotutako herrialde osoan (gogoratu astigar-orria Kanadako banderan ageri dela). Zuhaitz horren izerdiarekin egiten dute astigar xarabea; udaberrian ateratzen dute. Izerdia pasta gozo bilakatzeko erabiltzen zituzten tokiak “azukre txabola” izenez ezagutzen zituzten. Gaur egun, txabola horietan sukaldaritza tradizionala eskaintzen zaie lagun-taldeei eta familiei, garai bateko kolonoek egin ohi zuten moduan. Paté chinois Quebec probintzia hainbat eskualdetan banatuta dago, eta bakoitzak bere espezialitate gastronomikoak dauzka. Saint-Laurent arrain ketuagatik da ezaguna; Chalevoix eskualdean sortzen dituzte bertako artisau-gazta gehienak; izokin-patea Gaspésie udalerrian egiten dute; Îles-de-laMadeleine pot-en-pot ospetsuaren aberri txikia da (itsaskiz, arrainez eta patataz eginiko platera). Inguru horretako plater tipiko batzuek herrialdearen historia berria kontatzen digute. Esate baterako, paté chinois izeneko platera: txekor-haragi xehatua, tipula eta piper erregosiarekin nahastuta eta guztia patata-purez estalita. Ekialdeko sukaldaritzarekin zerikusi handirik ez badauka ere, XIX. mendean Kanada arteko trenbidea eraiki zuten langile txinatarren plater gogokoena zen. Pouding chômeur ere postre oso ekonomikoa da, 1929ko estualdi ekonomikoan eta garai hartako langabezia-garaian sortua. Gaur egungo sukaldaritzarekin bat, Quebec badu bere plater bizkorra ere. Poutine izenez ezagutzen dute: patata frijituak, gutxi ondutako cheddar gaztarekin eta haragi-saltsarekin. Garai bateko kolonoek osasungarriago jaten zuten.
57
liburuen TXokoA
BODINEREN ALTXOR PREZIATUENAK Argazkiak: A. Aubrey Bodine Testuak: Jennifer B. Bodine Schiffer, 2013 160 orrialde. 44 euro
924 eta 1970 artean “Sunday Sun of Baltimore” egunkarirako lan egin zuen fotokazetari eta dokumental egile ezaguna izan zen A. Aubrey Bodine. Liburu honetan bildu diren haren argazkiak funtsezkoak dira XX. mendearen erdialdeko Ameriketako Estatu Batuak ulertzeko eta garaiko bizimodua ezagutzeko. Argazki gehienek sekulako balio historikoa dute, eta horietako batzuk garai hartan saritutakoak ere badira. Beste batzuk, ordea, aipaturiko egunkarian argitaratu zirenetik, ez dira berriro inon erakutsi, eta horrek ematen die balioa, hain justu. Nolanahi ere, argazki guztiek uzten dute agerian Bodineren begiradaren sakontasun artistikoa. Artistaren lanaren inguruan aurrez kaleraturiko liburuak “Bodine’s Chesapeake Bay Country” eta “Bodine’s City” dira. Hirugarren liburu hau kaleratzeko, ezinbestekoa izan da artistaren alabaren kolaborazioa. Argazkiak zuri-beltzean datoz, eta testuak ingelesez.
1
16 EMAKUME, HIRI BAKARRA iburu honetako hamasei istorio laburrek bi gauza dituzte komunean: guztietan emakumeak dira protagonista eta denak Rio de Janeiroko txokoren batean bizi dira. Horietako bat Maria da, beste behin ere lapurreta baten biktima izan den 93 urteko emakumea, eta Jade beste bat, sei urte bete berriak dituen neskatoa, bere amak izan duen azken mutil-lagunaren kargu geratu dena. Pertsonaia batetik bestera igarotzean, hiriko auzo batetik bestera ere jauzi egiten du egileak, luxuzko urbanizazio pribatuetatik hasi eta etxola txiroenetaraino. Era berean, istorio guztiak lotzen dituen gizonezko bat ere bada, Rafael, emakume horietako bakoitzaren bizitzan sartu eta aterako dena etengabe.
L
Dieciséis mujeres Rafael Cardoso Alevosía, 2013 240 orrialde. 18,95 euro
HAITI BIHOTZEAN naïse neska gazte europarra Haitiko Anseà-Fôleur kostaldeko herrira doa, bere aitaren iraganaren inguruan arrastoren bat aurkitu nahian. Autoan gidari duen Thomas gazte haitiarrak herrialdearen istorioak, edertasunak eta miseriak kontatuko dizkio bidean. Gainera, bere ikerkuntza albo batera utzi, eta herritarrek dena denen artean partekatzen duten arrantzale giroan murgiltzeko gonbita luzatuko dio Thomasek. Komunikabideek normalean erakusten ez duten Haitiren beste aurpegia azaleratzen du istorio eder honek.
A
El bello amor humano Lyonel Trouillot Siruela, 2013 184 orrialde. 16,95 euro
EMILIO SALGARIREN BIZITZA
ABENTURAZ ABENTURAZ, EUROPAN BARRENA
arrigarria izan arren, Emilio Salgari idazle veronarrak ez zuen irakurle askok uste bezalako bizimodua izan; biografia hau dugu horren lekuko. Emaztearekin eta lau semealabekin bizi izan zen, etxe xume batean, animaliaz inguratuta, etenik gabe lanean eta diru faltak itota. Testigantzaz testigantza, Sandokan, Kortsario Beltza eta beste heroi askoren sortzailea izandakoaren bizitzako azken urteetara garamatza lan honek. Testigantza horietako bat Angiolina izeneko neskarena da. Hain zuzen ere, Salgari maisuaren eskutik idazketaren trikimailuak ikasi nahi dituen neska horrekin batera egingo du idazleak bere bizitzako azken bidaia.
P
H
El último viaje del capitán... Ernesto Ferrero Ático de Libros, 2013 240 orrialde. 18,50 euro
atrick Leigh Fermor idazleak hainbat abentura bizi izan zituen 30eko hamarkadan Europan barrena egin zituen bidaia ugarietan. Istorio horietako asko jada klasiko diren bi lanetan bildu zituen: “Oparien garaia” eta “Baso eta ur artean”. Honako hau idazlearen inguruan egin den lan biografiko osoena da. Artemis Cooper ezizenaren atzean ezkutatzen den Clare Antonia Opportune Beevor historialari, biografo eta editore britainiarrak osatu du liburua. Bere eskutik, eta Leigh Fermorren pausoen atzetik, gerra arteko Londresko festa giroa, Alemaniako nazien gorabeherak eta Greziako hirien magia ezagutuko ditugu, besteak beste. Patrick Leigh Fermor Artemis Cooper RBA, 2013 480 orrialde. 24,99 euro 59
Gogoan hartu
KATZ’S MEG RYAN-EK ORGASMO BAT SIMULATU ZUEN JATETXEA
New Yorkeko Katz’s jatetxe mitikoa “Harryk Sally topatu zuenekoa” (When Harry Met Sally) filmeko pasarte ezagun batek bihurtu zuen ospetsu, baina zinema bera baino aurretik sorturikoa da. Hain justu, bere 125. urteurrena bete du aurten. Film horretako eszena ezagunena jatetxeko mahai batean grabatu zen: pasarte horretan, Harry (Billy Crystal) eta Sally (Meg Ryan) ageri dira, elkarrekin afaltzen. Lehenak ez du sinesten emakume batek orgasmo bat ondo antzez dezakeenik, eta Sallyk iritzia aldarazteko moduko simulazioa egiten du hantxe bertan, inguruko guztien harridurarako. Eszenaren amaieran, emakume bat honela zuzentzen zaio zerbitzariari: «Emakume horrek eskatu duen berbera nahi dut». 1888an kosher janaria eskaintzen zuen jatetxe gisa sortu zen arren, Katz’s jatetxeak laster ireki zizkion ateak gastronomia era desberdinak probatzeari, bere pastrami originalaren errezeta mantenduz, betiere; izan ere, New Yorkeko Lower East Side auzoan dagoen jatetxe honetan eskaintzen da hiriko pastrami ezagunena. Gainera, eskaintza bere horretan mantendu dute, urteek aurrera egin
60
arren: «Janaria betiko moduan egiten dugu. 125 urtean, ez dugu gure lan egiteko modua aldatu», dio Jake Dell-el, jatetxearen jabeetako batek. Hasierako jabeen familian inork ez zuen negozioarekin jarraitu nahi izan, eta gaur egun jatetxeaz arduratzen direnak garai bateko nagusien lagun dira. Janariak ez ezik, nostalgiak ere jende asko erakartzen du jatetxe honetara, Dellen ustez: «Jendeari asko gustatzen zaio hona etorri eta garai batean ezagututako leku bera topatzea. Helduei gazte sasoia etortzen zaie burura; beste batzuek haurtzaroa oroitzen dute, aitona-amonekin etortzen zirenekoa, adibidez. Hori benetan polita da». 125 urte hauetan, Lower East side auzoa asko aldatu da, baina Katz’s jatetxeak bere iraganeko esentzia mantentzen jakin du. Azken hamarkadetan, The Strokes taldeko kideak edo Lady Gaga bera askotan izan dira jatetxe honetan. 1980ko hamarkadan, ostera, Rob Reiner, Nora Ephron edota Billy Crystal ziren ohiko bezero. Azken hori da, hain justu, aurrez aipatutako “Harryk Sally topatu zuenekoa” filmeko aktore nagusia. Ezena ezagun hori grabatu zutenekoa ondo gogoan du Dellek, gaur egun oraindik: «Pelikulako lantaldeak jatetxea filmean sartu nahi zuen, baina ez zekien nola. Azkenean, eszena berezi hori grabatu zuten, eta oraindik ere, 25 urte geroago, pasarte horri buruz galdetzen digute bezeroek, ia egunero. Pentsa, beraz, zer-nolako garrantzia izan duen gertaera horrek jatetxearen historian», dio jabeak. Eszena hori grabatu zuten mahaian, bezeroari gozamen berezia opa dion kartel bat dago gaur egun.
Argazkia: Hon Lau
NINFA LORATEGIAK ERROMA Landare arraroak, misterioz jositako hondakinak (150 etxe eta zazpi eliza guztira), ur-jauzien oihartzuna, txorien txorrotxioa... Erromatik 60 kilometro hegoaldera dagoen estilo ingeleseko Ninfa lorategiak ametsetako ibilbide paregabea proposatzen du denboran eta espazioan zehar. Munduko lorategirik erromantikoena dela diote askok eta askok; XIX. mende amaieran sortu zuten, Caetani familia iraganeko Ninfa hiriko lurren jabe bilakatu zenean. Hain zuzen ere, 1382an suntsitu zen Ninfa hiria. Caetani familiak, eta bereziki Ada britaniarrak, lore eta landareekiko pasioa helarazi zien Gelasio eta Roffredo bere semeei, eta horien laguntzarekin inguruko sastraka guztiak kendu, lurra ongarritu eta lehen zuhaitzak landatu zituzten, iraganeko hiriaren hondakinak zeuden lekuan. Dena den, 1920ko hamarkadan bilakatu zen Ninfa benetako lorategi, Marguerite Chapin amerikarrak, Roffredoren emazteak, arrosak, lirioak eta mitxoletak landatu eta banbuzko baso exotiko bat eratu zuenean. Latinatik gertu dagoen lorategi hau inspirazio iturri izan da hainbat poeta eta idazlerentzat. Gehienak Chapinek berak 1940 eta 1960 artean Paris eta Erroman eratu zituen literatur talderen bateko kideak ziren: Virginia Woolf, Tennessee Williams, Truman Capote, Karen Blixen, Thomas Elliott, Alberto Moravia eta Pier Paolo Pasolini, besteak beste. Argiztaturiko aduanaren arku formako gangan idatzi zuen Giorgio Bassanik “Finzi-Continitarren lorategia” lana, esaterako. Lauro Marchettirik gogoratzen duenez, hil baino lehen oso gaixorik etorri omen zen Bassani lorategi honetara, eta hau esan omen zuen azkenetan zela: «Orain lasai hil naiteke hemen». Lorategi honetara sartu eta aho zabalik utziko gaituen landaredi aberastasunarekin egingo dugu topo berehala. Guztira, mundu osotik ekarritako 1.300 lore eta landare espezie daude. Gainera, leku guztietan aurkituko ditugu: harresietan, dorreetan, hormetan, etab. Eliza izandako eraikinaren hondakinetan ere arrosak, ahateak eta bananondoak daude. Landare belarkarien ingurua loraldi betean izaten da apiriletik azarora bitartean. Eremu hau Lelia izeneko margolari inpresionistak sortu zuen, Caetanitarren familiako azken oinordekoak. Egun lorategiaren ardura duen fundazioari iraganeko printzipioak mantentzeko eskatu zion Leliak: tratamendu kimikorik ez erabiltzea eta baliabide biologikoak soilik erabiltzea, lorategian bertan dauden intsektuak eta intsektuak jaten dituzten txoriak aprobetxatuz. Ninfa lorategiaren xarma eta distira mantentzeko, taldean soilik egin daitezke bisitak, martxo amaieratik azarora bitartean, eta hilabeteko egun gutxi batzuetan bakarrik. Gaur egun lorategiaren ardura duen fundazioak ez du lorategia plastiko poltsaz eta zigarrokinez betetako gune komertzial bilakatzerik nahi. Oraindik jende gutxik ezagutzen du gune hau eta, hain justu, horixe da 105 hektarea hauen edertasunari eusteko sekretua, arduradunen iritziz. www.fondazionecaetani.org
LABURRaK OBIDOS, LITERATURAREN HIRIA isboatik 75 kilometro iparraldera dagoen Erdi Aroko Obidos hiria ezaguna da bertan egiten den txokolate jaialdia dela-eta. Bada, orain, Portugaleko literatur hiri nagusi bilakatu nahi du Obidosek eta horretarako ekimen berezia jarri du abian. Uda hasieran inauguratu zen Liburu Azokak eman zion hasiera ideia honi. Ondoren, Portugalgo argitaletxeek kaleraturiko liburu guztiak hiriko liburu-denda tematikoetan banatu dituzte. Ekimen hauen bidez, Obidosek nazioartean “kulturaren hiriburu� bilakatzeko asmoa erakutsi du. XII. mendean sortua, gaur egun 3.000 biztanle inguru ditu Obidosek. Egun, 827. urtean eraikitako Santiagoko eliza da harresiz inguraturiko hiri honen altxor nagusia eta bertan 40.000 liburu har ditzakeen liburutegi bat dago. Gune honetaz gain, liburu tematikoak saltzen dituzten beste hainbat puntu gehitu dira ekimen honetara: arte eta arkitekturari loturiko lanak galeria batean bildu dira; gastronomia eta enologiari loturiko liburuak gourmet gune batean batu dituzte; arkeologia eta historiari buruzko lanak herriko museo batean aurki daitezke eta beste batean zinea, antzerkia, eta arte eszenikoak hizpide dituzten lanak aurkituko ditugu. Hiri Literarioa Elkartea da proiektuaren koordinatzailea. Arduradunek dozena bat lokal jarri nahi dituzte proiektu honen eskura, baina bertako udalak eta dendariek ere bat egin dute ekimenarekin, beraz, esan daiteke hiri osoa liburuz beteko dutela.
L
PONPEIA, BERRIZ ERE ARRISKUPEAN
K.o. 79. urtean Vesubio sumendiaren txingarretan ehortzitako Ponpeia hiria arrisku berri baten menpe dago. Izan ere, eraberritze eta kontserbazio proiektu bat lehenbailehen martxan jartzen ez badute Gizateriaren Ondare izendapena kenduko diela ohartarazi die Unescok bertako agintariei. Izendapen hau kenduko balitzaio, Arriskuan Dagoen Ondare izendapena jasoko luke Ponpeiak, eta, beraz, orain arte baino babes handiagoa izango luke erakundearen aldetik. Dena den, agintarientzat galera handia litzateke Gizateriaren Ondare izendapena galtzea, prestigio aldetik pisu handiagoa duen izendapena baita, eta are gehiago Ponpeia bezalako hiri baten kasuan. Baina Unescoren txostenaren arabera, Ponpeiako aztarna asko egoera oso txarrean daude: hainbat fresko eta mosaiko arriskuan, aztarnetan ura barruraino sartuta, gehiegizko begetazioa eta zaintza eza izan dira eman dituzten argudioetako batzuk. Koliseoaren ondotik, Italiara doazen bidaiariek gehien bisitatzen duten gunea da Ponpeia.
HUDSON YARDS, MANHATTANEN AURPEGI BERRIA Manhattan biztanle dentsitate ikaragarri altuko auzoa izan arren, bere eremu mugatuan oraindik geratzen da lekurik ustiatzeko. Horrela bada, eremu horren zati batek hirigintzako megaproiektu bat hartuko du datozen urteetan. Hudson Yards izena eman diote proiektu erraldoi honi eta hau bukatutzat ematen denean, Manhattanek izango duen panoramika erabat aldatuko omen da. Proiektua gauzatuko den eremu hau hiriaren bihotz berria izatea bilatzen dute arduradunek, eta horretarako, bertan auzo berri bat zerotik eraikitzen hasiko dira. Hala, 20.000 apartamentu, kultur zentro bat, hotelak, parkeak, metro geltoki bat eta hainbat etxe orratz eraikiko dira, aurki, bertan. New Yorken historian egin den hirigintza proiektu ausartenaren inguruko lehen zehaztasunak eman dituzte dagoeneko eta, elementu aipagarrienen artean, 3 Hudson Boulevard dago, zonalde honek hartuko duen etxe orratz garaiena.
TXINAKO GLOBALIZAZIOA, LHASARA BIDEAN Txinatik datorren megaproiektu batek Tibeteko Lhasa hiriburu sakratu eta tradizionala goitik behera aldatzeko mehatxua egin du. Hiriburu honen komertzializazio proiektua aurrera eraman nahi du Txinako Gobernuak eta horretarako bertako pelegrinazio zentro bat erosketetarako gune komertzial eta turistiko bilakatu nahi dute. Proiektua aurrera ateratzen bada, Barkhor auzoa izango litzateke gune kaltetuena. Tibeteko hainbat txokotatik datozen milaka herritar igarotzen dira egunero auzo honen kale estuetan zehar inguruotako monasterio sakratuena den Jokhang-
PAZKO UHARTEAREN BASOBERRITZEA, ABIAN Pazko Uharteari gertatzen zitzaiona planeta osoari gertatuko zitzaiola konbentzituta, Jacques Cousteau komandanteak “Munduaren Zilborra” basoberritzearekin amets egiten zuen. Bada, orain, ekimen hau aurrera eramango da, komandantearen izena daraman fundazioak eta Txileko Gobernuak akordioa adostu baitute. Gaur egun, uhartearen baliabide naturalak arrisku larrian daude, bertako lurraren %90 inguru erosioaren kalteak pairatzen ari delako. Gainera, lurraren %5 baino gutxiago soilik dago zuhaitzez estalita, eta honek nekazaritzarako eta medikuntzarako balio handia duten hainbat espezie autoktono desagertzea eta bioaniztasuna galtzea ekarri du. Pazko Uhartea basoberritzeko ekimenaren helburua Rapa Nui-ren oreka ekologikoa berreskuratzea dela adierazi dute arduradunek. Hala, bertako baso eta zelaiak berreskuratuko dituzte eta erosioaren aurka borrokatuko dira.
era bidean. Proiektu nagusia Barkhor zentro komertziala eratzea da, baina baita 1.000 plazako aparkalekua ere. Aparkaleku hau egiteak inguruotako lurra arriskuan jarriko luke, eremu honetako ekosistema oso delikatua baita bere garaiera dela-eta (Lhasa itsasoaren mailatik 3.450 metrora dago). Tsering Woeser idazle tibetarrak alerta oihua egin du gai honen inguruan: «Lhasa ez da turistentzat soilik egindako lekua, hemen jendea bizi da. Ezin dugu onartu gisa honetako gune erlijioso bat mugarik gabeko turismo eta komertzio gune bilakatzea. Modernizazio beldurgarri hau geratu behar dugu», adierazi du egileak. 63