7h69

Page 1

LISBOA Tradizioa eta modernitatea • COPÁN Maien aztarna Hondurasen • SANTO ANTãO Cabo Verden trekking egiten • LESOTHO Abentura Afrikako mendietan

BIDAIA ALDIZKARIA

Eskozia ITZELEZKO PAISAIA HERRIALDE TXIKI BATEAN


BADAGO EZAGUTZEKO MUNDU BAT

Azaleko argazkia: Getty Images

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU . Editorea: Mariasun Monzon Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Argazki Press Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 946 61 20 55 www.zazpihaizetara.com

LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio

Urteko harpidetza: Hego Euskal Herrian: 15 € • Ipar Euskal Herrian: 25 € Estatu espainolean: 18 € • Europan: 50 € Bidal ezazu kupoi hau honako helbide honetara: Zazpi Haizetara • Portuetxe 23, 2.solairua • 20018 Donostia(Gipuzkoa-EH) Izena Helbidea Posta kodea Herrialdea NAN Bankua

Herria Telefonoa E-posta Txartelaren jabea

Nahiago izanez gero, mezu elektroniko bat bidal dezakezu zazpihaizetara@astero.net helbidera, kupoian azaltzen diren datuekin edo web orrian (www.zazpihaizetara.com) sar zaitezke eta harpidetzeko formularioa bete dezakezu.

Urruña distribution & services, S.Lren produktuei eta/edo sustapenei buruzko informaziorik jaso nahi ez baduzu, markatu X bat laukian Sustapen honen barruan jasotako datu personalak Herritar Berri S.L.U (Portuetxe 23-2. 20018 Donostia) eta Urruña distribution & services, S.L.ren (Gran via, 2 – 4 48001 BILBO) datu-base batean sartuko dira. Datuak guztiz konfidenzialak dira, datu pertsonalak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoari jarraiki. Nolanahi ere, eskuratzeeko, zuzentzeko, aurka egiteko edo ezerezteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu. Horretarako, Herritar Berri S.L.U (Portuetxe 23-2 20018 Donostia) helbidera jo beharko duzu.


aurkibidea 04

MUNDUARI BEGIRADA Palestina, gatazka politikotik harago

ErreportaJEak 6

ESKOZIA Herrialde honetako edozein paisaia da egokia berarekin maitemintzeko eta bertako historia zein kultura oparoa ezagutzeko

16

COPÁN Maien zibilizazioaren ondare aparta badu ere, oso bisitari gutxi jasotzen ditu Hondurasko herri honek

26

LISBOA Tradizioa eta modernitatea uztartzen dituen hiri dotore honetako auzo historikoak deskubritzeko modurik onenetako bat tranbia enblematikoa hartzea da

34

SANTO ANTãO Menditsua da Cabo Verdeko bigarren uharte handiena, eta erabat aproposa «trekking»a egiteko

44

LESOTHO Afrikan esperientzia ahaztezina bizitzeko aukera eskaintzen du mendiz inguraturiko estatu independente honek

Bidelaguna 52

Proposamen tematikoa Munduko auzo Xarmangarriak (II)

56

Horizontetik haratago Alexander Yersin

57

Munduko sutegiak Kaliforniako sukaldaritza

60

gogoan hartu “Palm House”, Londresen Hallerbos, Hallen (Belgika)

06 16

14 34

44 26

3


PALESTINA Neskato baten irribarrea

G

azako zerrendako lur emankorren %35 herritarrak iritsi ezin diren eremuetan dago. Palestinar nekazariek ez dute lursail horietara heltzeko modurik, Israelgo erregimenak mugatu egin dielako sarbidea, urte luzez. Haien egunerokoa murrizketez, zailtasunez eta oztopoz betea dagoen arren, palestinarren gehiengoak badaki bizitzaz gozatzen ere, gatazka politikotik harago. Irudian, neskato bat bere aitarekin, mostaza-lorez beteriko zelai batean. Argazkia: Mohammed Abed

4


Munduari begirada



Eskozia

Testua: David Revelles Argazkiak: Oscar Elías

ALTXORRAREN KUTXA (NATURALA)


ESKOZIA

Eskoziako edozein txoko eta paisaia nahikoa da herrialdearekin maitemintzeko, eta, era berean, bere historia, elezaharrak eta kultura ezagutzeko modu onena dugu. Mendi eta haran emankorrak, izokinez betetako ibaiak eta laku (ÂŤlochÂť) lanbrotsuak, guztiak ere Kaledonia zaharrari dagokion ospea ematen diotenak; alegia, natura nagusi den Europako helmuga turistikoetako bat.


aturak paisaiak eratzeko koloreei uko ere egiten diela ikusteko, hona etorri behar da; eremu mortu isilotan, natura, gizakiak alde batera utzia, bere buruarentzat ari da lanean, eta poetaren arima zirrara batek hartzen du ikuskari soil eta sekulako horren aurrean». Horixe idatzi zuen Astolphe Louis Léonor Custineko markesak (1790-1857) Eskozian barrena eginiko bidaian, 1822an. Bidaia haren eta Eskoziako naturak poetaren sentiberatasunean eragindako arrasto sakonaren uzta da “Mémoires et voyages” lana, denborarekin galdu ez diren sentipenak kontatzen dizkiguna. Izan ere, bidaiariak antigoaleko Alba gaelikoan zehar egindako bidean bertatik bertara sentitutakoa oraindik ere bertakoak eta kanpokoak inarrosteko gai da. Lehenek, bizi diren lurrak ezagutzen eta maitatzen dituztenek, poeta-etorri izpi bat edukiz gero, inguruon ederra loriatzeko darabilte. Horixe egin zuen, hein batean, Robert Burnsek (1759-1796), Eskoziako koblari ezagunenak. “Poeta nekazaria” esaten diote –gonazalea, mozkorra, abertzalea barne-muinetaraino eta framazona ere bazen–, eta bere poema eta balada ospetsuenetako batzuk Eskoziako jatorrizko izaerari eskaini zizkion. Sentipen gutxi egongo da honakoa bezain magikoa: Tummel loch-etik gertuko Bruar Falls ur-jauziekin parez pare egokitzea, «mendi garaiko eta baso bikaineko» parajea betikotu zuen “Burnsen The Humble Petition of Bruar Water” (Bruar errekaren eskakizun umila) poema gogoan hartuta. Hala da, bai. Izan Custineko markesa, Burns edota urtero Kaledonia zaharrera doazen milaka bidaiarietako bat, ondorioa beti da bera: Eskozia herrialde txikia da, baina bertako natura-inguruneak izugarri handiak dira. Gainera, ez dio axola bideari nondik ekiten zaion. Eskoziako fisionomia geologikoak kontrastez beteriko eszenografia itxuratu du. Sir Walter Scott idazleak «Kaledonia, gogorra eta basatia» esan zion, eta ezin harroago aldarrikatzen dute horixe bera eskoziarrek, beren ezaugarriez galdetuta. Grina dontsuz hitz egiten dute ibaiei buruz; esaterako, Speyz edo Tweedez, hain dira urok izokin eta amuarrain askokoak. Uharteez ere bai, ez du-eta horien faltarik Eskoziak: 790 uharte, guztiak desberdinak, bakarrak, biorritmo eta paisaia berezikoak. Adibidez, Orkadak uhartedi urruna. Bertan, mendeen joanak mundu-mailako ospea duen harribitxi arkeologikoa laga digu: Skara Brae, 5.000 urtetik gora duen Harri Aroko herrixka, Marwich Head lurmuturraren labarretik gertu oso koka-

N

Eskozia osoan naturgune gutxi dago Glencoe harana eta gertuko Rannoch Moor bezain eder eta poetikorik. Ezkerrean, Glencoe harana ilunabarrean.

9


ESKOZIA tua. Aizkora kolpe batez sortutakoa dirudien itsaslabarra milaka pottorro eta kaio hankabeltz elkartzen diren erreserba ornitologikoa da. Mendi itsaso zabala Eskoziak aski eta ia sobera mendi ditu, batez ere Highlandsen (Eskualde Garaiak). Loch (laku) ederrak daude bertan, Affric loch-a, kasu, baita mendi bikainak ere, Ben Nevis (1.343 m), kasu, Britainia Handiko mendirik garaiena dena. Edonola ere, naturgune gutxi dago Glencoe harana eta gertuko Rannoch Moor bezain eder eta poetikorik. Azken horrek, glen-aren (harana) ekialdean kokatutako paramoak, herrialdeko bakardade-giro ezatsegin eta ederrenetako bat du. Milioitik gora bisitari, trekking-zaleak gehienak, iristen dira Glencoera urtero. Bertan, Eskoziako geologia eta historia elkarri lotuta daude. Izan ere, Three Sisters of Glen Coe mendiengatik ospetsua den haran honetan, Eskoziako historiako gertaera lotsaemangarrienetako bat gertatu zen: 1692an, Glencoeko MacDonald leinua, Estuardoarren dinastiaren aldekoa, Ingelesen errege Gillen III.aren aldeko Campbell leinuak sarraskitu zuen, lehenek aurrez ostatu eman bazieten ere, Highlandseko abegi-kodeari jarraiki. Eskozian ez dago mendi-tontor gehiagoko ingururik Lochalsh baino. Munroe-n erresuma deitzen diote herrialdeko ipar-mendebaldeko eremu horri. Eskozian

10

284 munroe dago –3.000 oin (914,4 m) edo gutxiagoko garaiera duten mendiak–, eta denbora-pasa preziatua da eskoziarrentzat haietan gora ibiltzea, gailurretako bista paregabeak egiaz maite dituztelako. Lochalshen, munroe garrantzitsuenak Five Sisters of Kintail izenekoak dira. Bost gailur horiek, elezaharraren arabera, Irlandako bost printzeren etorreraren zain dauden bost printzesen harrizko profilak dira. Handik gertu, legendazko gaztelu bat dago, Duich loch-en islatzen dena: Eilean Donan Castle. MacRae leinuaren mendetako gotorlekua egunsentian, atzean Kintail mendiak dituela, hori da Eskoziako Highlandseko irudi ezagunena. Harrizko eraikina ezaguna


egingo zaio Eskoziako txoko eder honetara irrika apur batekin hurbiltzen den edozeini, baita uhartetxoa eta laku ertza lotzen dituen harrizko zubia zeharkatu ez duenari edo itsasbeheran gotorlekuari darion itsas usaina sekula sumatu ez duenari ere. Izan ere, Sean Connery eta Christopher Lambert protagonistak ziren “Hilezkorrak� filmean agertu zenetik, are erakargarriagoa da, harik eta argazki gehien ateratzen zaizkion Eskoziako gotorlekua bihurtu arte. Heroiei eta poetei buruz Egiaz, baten batek pentsa lezake Eskozia eleberrigile izan nahi zukeen demiurgo baten sorkari gorena dela.

Beharbada, hain oker ere ez dabil, Kaledonia zaharrean leku askori darielako halako literatur-kutsu bat. Agian, horren adibide garbiena, Rob Roy McGregor (1671-1734) eskoziar iheslari ezagunaren aberria eta ibileren gertalekua den The Trossachseko emankortasuna da. ÂŤHerrialde zakarraÂť esan nahi du gaelikoz Trossachsek, eta horrek argi uzten du zer-nolakoa den eskualdea. Hala, 2002an, bertako zati handi bat Loch Lomond and The Trossachs National Park izendatu zuten; hau da, herrialdeko lehen parke nazionala. Lomond locha Britainia Handiko ur gezako lakurik handiena da, egiazko paradisua turismo aktiborako: eskuineko ertza zeharkatzea West Highland Way-en barrena doa-

Orrialde honetan, Dornie herria, Eilean Donan gazteluaren parean. Ezkerrean, arrantzale bat Stromnesseko portuan, Oarkadask uhartedian.



ESKOZIA

Ezkerrean, Loch Arklet, herrialde osoko lehen parke nazionalean (The Trossachs). Lerroon gainean, behiak Eskoziako Highlandseko Skye uhartean.

13


Eskuinean, Skara Brae harribitxi arkeologikoa, Orkadask uhartedi urrunean. Lerroon azpian, Eilean Donan gaztelua, Highlands eskoziarreko irudi ezagunenetako bat

14

zenen topalekua den Rowardennanetik hasita, afaritarako amuarraina arrantzatzen saiatzea edota eguzkitara etzatea, irten bada, errekarrizko hondartzatxoetan, horiek guztiak egin daitezke. Hori bai, Eskoziako edertasun naturalaren eta literaturaren arteko uztarketa honi amaiera emateko eskualde ezin hobea da Borders izenekoa. Sir Walter Scott poeta eta eleberrigilea jaio zen bertan, eta turistek gutxien ezagutzen duten eskualdea da. Izan ere, Eskoziara lehendabizikoz doazen bidaiariek Highlandseko ikusgarritasun geologikoa hautatzen dute, Eskoziaren zerizana topatu nahian. Bada, bestela da, Kaledoniako hego-ekialdeko Borders honetan eratu baitzen herrialdeko izaera menderakaitz, erromantiko eta alegiazkoa, Scottek ondo zekien bezala. Izan ere, Borderseko landazabal bukolikoa da Eskoziako historiako izen garrantzitsuenetako batzuk –William Wallace, Mel Gibsonek jokatu zuena “Braveheart” oskarizatuan, eta Maria Estuardo erregina, tartean– mito bihurtu ziren eskualdea. Wallacek, Eskoziako heroi nazionalak, gordean bizi behar zuela-eta, Ettrickeko baso zaharrean aurkitu zuen babeslekua, eta baso zarratu hura ederki baliatu zuen ingelesen aurka gerrilla-gerra egiteko. 1814an Buchaneko kondeak bere poltsikotik ordaindu zuen Dryburgh Wallace Monument, sei metroko garaiera duen

eskultura, Wallacen omenez. Wallacen kasuan bezala, denboraren joanak ez du desagerrarazi Maria Estuardok Bordersen utzitako arrastoa. Haren oroigarri da Traquair House, garai batean ehizarako errege-pabilioia izan zena. Glentress Forestetik gertu dago –mendi-ibilien, txirrindularitzaren eta zaldiketaren zaleen paradisua den Tweed Valley Forest Parken bihotzean–, eta bertan hartu zuen ostatu Maria Estuardok, “Eskoziarren Erreginak”, 1566an. Zerk eragin zuen, beraz, Bordersek Eskoziari ametsezko literatura-ukitua eman zion Scott liluratzea? Ulertzeko, Scott’s View-era joatea besterik ez dago. Dryburgeko abadiatik hiru kilometrora dago, eta bertan ehortzi zuten “Iparraldeko jeinua”. Begiraleku horretan orduak eta orduak eman zituen baronetak, Tweeden meandroak eta Eildon Hills begiztatzen. Egun, behatoki horretan egurrezko aulki bat dago, bisitariak paisaiaren aldaketei errepara diezaien. Custineko markesak esango lukeen bezala, hori da Eskoziaren berezko zerizana atzitzeko modurik onena. Hitzik behar ez duen ikusmira da, aski da eseri, eta tramoia natural honetatik begiesten den ikuskari soil eta sekulakoaz gozatzea.

ESKOZIA



Tajo ibai patxadatsuaren gainean eraikitako Apirilak 15 zubia Lisboako ikur garrantzitsuenetak oa da.

TRADIZIOA ETA MODERNITATEA Testua eta Argazkiak: Nuria Lopez

Lisboa



LISBOA

Portugaleko hiriburuak bikain uztartu ditu tradizioa eta modernitatea. Bidaiaria maitemindu egingo da auzo enblematikoekin: Baixa, XVIII. mendeko hirigintza plangintzaren adibide bikaina; Chiado, hiriburuko auzo ederrenetako bat, XX. mendeko bizitza kultural eta literarioaren protagonista; Erdi Aroko Lisboa, hots, Alfama auzoa, hiriko alderik zaharrena; BelÊm, monumentu handiekin; eta hiriaren alde modernoa, Parque das Naçþes-en abangoardiako arkitekturarekin.


isboa ez litzateke Lisboa izango tranbiarik gabe. Zaharkitu eta motelak, ibilgailu horiek hiriaren identitate-ezaugarria dira, eta Lisboa nostalgiko eta magikora eramaten gaituzte. Europako beste hiri batzuek ez bezala, Lisboak ibilbide historikoei eta bagoneta zaharrei eutsi die. Lisboarrak oso harro daude hortaz, eta bisitariak miretsita gelditzen dira. 28. tranbia enblematikoa hiri dotore honetako auzo historikoak deskubritzeko modurik onenetako bat da. Poliki-poliki, tranbiak hiri xarmangarri honen sekretuetan murgilduko gaitu.

L

Lerroon ondoan, Portas do Sol begiratokiko terraza bat, Erdi Aroko xarma hobekien gordetzen duen Alfama auzoan.

Erdi Aroko Lisboaren arima São Jorge gaztelua Lisboaren lehen asentamendua izan zen muinoan dago. Handientsua, hiriaren alderik zaharrenaren buru da, eta ikuspegi pribilegiatua du. Teilatu gorrien itsasoa zeharkatuta, Tajo ibai patxadatsura iritsiko gara, eta argi geldituko zaigu zergatik aukeratu zuten toki hori horrelako defentsa gotorleku bikaina eraikitzeko. Ilunabarrean, eguzkiak urre kolorez tindatzen ditu gotorlekuaren harresiak, eta Erdi Aroko film eszenatoki baten itxura hartzen du. Gazteluaren magalean, Alfama auzoa dago, eta bere kale estu eta desordenatuetatik ibiliz gero, Lisboa morisko eta zaharrenean sartuko gara. Mairu garaian, hiriko gune gorenetako bat izan zen, bai eta kristautasunaren lehen garaietan ere, baina zenbait lurrikara zirela eta, noblezia beste gune batzuetara joan zen. Kale estuen egitura labirintikoak Marokoko kasbak ekartzen dizkigu gogora –udako eguzki estugarria arintzeko pentsatuta zeuden–. Langile klasekoak bizi dira nagusiki bertan. Azken urteetan, balio handiagoa hartu du, eta zenbait artista eta gazte instalatu dira. Bikaina uztartzen dira taberna tradizionalak eta oso giro alternatibo eta bereziko jatetxe eta lokalak. São Pedro kaleko goizeko arrain merkatuak eta arrain saltzaile animatuak benetako ikuskizuna dira. Saltoki tradizionalez eta tabernaz jositako inguruko kaleek orain dela 50 urteko Lisboara eramango gaituzte. Auzo honek ez du benetakotasun izpirik ere galdu. Oso gomendagarria da kaleetan barrena ibiltzea eta dekadentzia ederraz, usain sarkorrez eta soinu animatuez liluratzea. Alfamaren iparraldean, Campo de Santa Claran, Feira da Ladra (lapurrena azoka) egiten da astearte eta 29


LISBOA larunbatero. Mota guztietako objektuak aurki daitezke, baina interesgarriena objektu bitxien eta zaharren postuak dira. Goiz esnatu beharko dugu, baldin eta benetako maukak aurkitu nahi baditugu, baina ezer erosi nahi ez badugu ere, merezi du azokan biltzen diren hain pertsonaia bitxiez disfrutatzeak. Pombalen Lisboa Baixan barrena ibiliz gero, monumentuen Lisboan murgilduko gara, kale eta plaza zabalekoan. XVIII. mendeko hirigintza plangintzaren maisutasunezko eredua da, eta 1755ean du jatorria, Europan inoiz pairatu den lurrikararik handienetako batean. Pombaleko markesak, Portugaleko lehen ministroak, hartu zuen ingurua berreraikitzeko eta eraikin dotore eta bikaineko auzo bilakatzeko erronka. Pombalen diseinuaren handitasuna miresteko modu onenetako bat Tajo ibaian zehar transbordadorez bide motza egitea da, Praça do Comércioren ekialdean dagoen Estaçao Fluvialetik abiatuta. Hartara, itzultzeko bideaz eta plaza-

ren ikuspegiaz disfrutatu ahal izango dugu. Praça do Comércioko arkupe bikainetan, Martinho da Arcada kafe historikoa dago. 1782an sortu zen, eta Jose Saramago 1998ko Literaturako Nobel sariduna zuen ohiko bezero. Bada, han geldialdi erlaxatua egin ondoren, Rua Augustarantz joko dugu, Arco do Triunfotik igarota. Mosaikozko lur ederren eta azulejozko fatxada polit-politen oinezkoentzako kale xarmangarria da, Baixaren ardatz nagusia dena. Rua Augustan eta inguruko kaleetan, denda pintoreskoak, betiko saltokiak eta denda are modernoagoak nahasten dira. Kale horiek, bada, plaza enblematikoetaraino eramango gaituzte: Praça Dom Pedro IV –Praça de Rossio izenez ezagunagoa dena–, Praça da Figueira eta Praça dos Restauradores. Hiru plaza horiek Lisboaren giro biziko erdigunea osatzen dute, erakargune eta bilgunea dira. Egunean behin baino gehiagotan igaroko gara horietatik, seguru. Monumentuek eta arkitekturaren eta geografiaren nolabaiteko dekadentziak sentimendu eta kutsu pro-

Lerroon ondoan, Praça do Comércioren eta Tajo ibaiaren panoramika, hiriko lehen asentamendua izan zen muinoan kokatutako São Jorge gaztelutik begiratuta. Goian, ezkerrean, Calatrava arkitektoak eraikitako geltokia. Horren ondoan, Lisboako eraikinik ederrenetakoa, Jeronimotarren monasterioa, Belémen. 30


pioa ematen diote Lisboari, portugaldarrek saudade esaten dioten emozio enigmatiko horrekin konpara litekeena. Lisboari saudade hori dario kale bakoitzean, plaza bakoitzean eta eraikin bakoitzean. Falta dugun zerbaiten nostalgia eta desioa biltzen dituen sentimendua, hain zuzen ere, fadoak, munduan gehien ezagutzen den musika adierazpen portugaldarrak, hain berezko duena. Chiadotik Bairro Altora Chiado auzoa Baixaren mendebaldeko muinoan dago, eta hiriko auzorik politenetako bat da. Hara joateko modurik onena Santa Justako igogailua erabiltzea da. Estilo gotikoko trazeriadun burdinazko egitura bikaina da, eta bertatik bikain ikusten dira Baixa, Castelo de Sテ」o Jorge eta Tajo ibaia. Oinez joatea erabakitzen badugu, atsegina egingo zaigu A Brasileira kafean geldialdi bat egitea. Historiaz eta xarmaz betetako kafe horretan, filosofo eta disidenteak biltzen ziren 1920ko hamarkadan. Fernando Pessoa Portugaleko poeta mo-

derno garrantzitsuenak, esate baterako, bertan ematen zituen arratsaldeak poemak idazten. Tamaina errealeko brontzezko estatua batek gogorarazten du kafearen terrazaren ondoan. Igotzen jarraitzen badugu, mendebalderantz, Bairro Alton sartuko gara. Oso gune heterogeneoa da, eta ondo baino hobeto konbinatzen ditu egoitza funtzioa eta gaueko aisialdiaren bizitasuna. Egunez, bizitza geldo eta lasai igarotzen da, kutsu bohemio liluragarriarekin. Gauez, eguzkia joan eta neon argiek argiztatzen dituzte kale estuak, eta, ezustean, giro biziko gune zirraragarri bilakatzen da. Jatetxe ugari daude, eta denetatik eskaintzen dute, gustu guztiak gogobetetzeko: jatetxe tradizional tipikoak, janari etnikoko lokalak, tokirik abangoardistenak eta, jakina, fado etxeak, bene-benetako giro portugaldarraz gozatzeko. Afaldu ondoren, hainbat aukera ditugu; esate baterako, kopa bat hartzea eta musika entzutea mota guztietako taberna eta lokaletako batean, edo kale aldapatsuetan paseatzea 窶電enda alternatibo asko


berandura arte daude irekita–. Bairro Altok bikain uztartu ditu tradizioa eta modernitatea. Aurkikuntzetatik XXI. mendera arte Lisboako irudirik ezagunenetako batzuk, hain zuzen ere postal eta liburu guzti-guztietan daudenak, Belémen aurkituko ditugu. Bertan, herrialdearen iragan politiko eta kulturala deskubrituko dugu, seiehun urte baino gehiagoko arkitektura ikusgarriaren bidez. Bertatik atera ziren XV. mendeko espedizio handiak; tartean, Vasco de Gama nabigatzaile famatuarena, 1497an, Indiarako itsas bidearen bila abiatu zenean. Jeronimotarren monasterioa Lisboako eraikinik ederrenetako bat da. Manueldar estiloko arkitekturaren lan bikaina da, Portugaleko urrezko aroaren sinboloa. Ilunabarrean, Belémgo dorre zaindariaren harri zuriak urre kolorea hartzen du, eta urrea balitz bezala dirdira egiten du. Bai eta aurkikuntzen omenezko monumentu handiak ere, portugaldarren harrotasuna nazionala aldarrikatzen duenak Tajo ibaiaren ertzean. Iraganetik Lisboaren orainaldi abangoardistenera joango gara; hots, Parque das Naçõesera. XXI. mendeko hiria da, arkitektura du, berriro ere, protagonista,

baina, oraingoan, kale aldapatsu eta estuen Lisboatik oso urrun. Hemen, hotelak, bulegoak eta egoitza guneak hartzen dituzten hiribide zabalak daude. Bai eta arte eta aisialdiko eskaintza zabala ere, Tajo ibaiaren ertzeko ingurune zoragarrian. Parque das Nações 1998ko Nazioarteko Erakusketaren egoitza izan zen, Indiarako itsas bidearen aurkikuntzaren bostehungarren urteurrenean. Ozeanoa izan zen gai nagusia. Ezinbestekoa da Oceanárioa bisitatzea, munduko akuario handi eta ikusgarrienetako bat. Ura oso presente dago Parque das Naçõesen diseinuan; iturri originalak eta ubide handiak ditu, esate baterako, Jardins da Agua, mendebaldean. Urmaelak harrizko bideen bidez lotuta daude, eta ur-zurrusta eta iturri ugari daude. Parkearen ikuspegi panoramikoa izateko eta metropoli berriaren ideia bat egiteko, Oceanárioaren eta Vasco de Gama dorre ederraren artetik doan teleferikoa hartzea da onena.

LISBOA

Barrio Alto auzoan gustu guztiak asetzeko moduko jatetxeak daude; ezkerrean, bi neska kalean, mahai batean eserita. Erdian, mosaikozko lur ederra eta, atzean, Parque das Nações-eko teleferikoa. Eskuineko orrialdean, Belémgo dorrea, ilunabarrean.

32



Testua eta Argazkiak: Oriol Clavera

Santo Antão

«TREKKING»A CABO VERDEN



SANTO ANTÃO

Santo Antão uhartea, Barlovento izeneko multzokoa, Cabo Verdeko ipar-mendebaldeko muturrean dago, eta bigarren handiena da. Menditsua da alde guztietan, horrenbestez, «trekking»a oso aitzakia egokia da bertara joateko eta hamar uhartez osatutako artxipelagoaren zati bat ezagutzeko.

anto Antãora iristeko tartetxo bat behar da. Izan ere, garai bateko aireportua haizearen, kresalaren eta pista bakarraren eta laburregiaren asfaltoko pitzaduren artean hazten diren belar txarren mende dago. Ponta do Solen dago, uhartearen iparraldeko muturrean. Izenak adierazten duen bezala, eguzkia sartzen ikusteko leku bikaina da, urtaroaren arabera, zeruertzean edota hego-mendebalderantz egiten duten itsaslabarretan. Gaur egun, ordea, hegoaldera iritsiko gara, Mindelo (ondoko São Vicente uhartea) eta Santo Antãoko hiriburu Porto Novo lotzen dituen ferryaren bidez. Bi uharteen arteko kanala astiro-astiro zeharkatzeko ordubete baino ez da behar, baina, askotan, ozeanoak bortitz jotzen du. Uharte batetik bestea ikusten da, eta Santo Antãora iristen garen heinean, hegoaldearen lur-kolorea argiago ikusiko dugu. Uhartearen erdialdeko mendietatik dator, eta aldapa handiarekin ha-

S

sieran eta gero eta txikiagoa kostaldera hurbiltzean. Pitzaduraz betetako paisaia, amildegi zabal lehorrek zeharkatzen dutena, landareen alfonbra dirudi eurijasen garaian –abuztutik urrira–. Hala, une batez, iparralde berde eta landatuaren itxura hartzen du. Paul ibarra eta iparralde berdea Lurreratzen garenean, berrogei bat gizon ikusiko ditugu portuko terminal berriko eskaileretan, uhartera iristen diren bi ferryen zain. Zaintzen dituen poliziari ez diote lan handirik ematen, eta oihuka baina edukazioz, uhartean mugitzeko ezinbestekoak diren aluguerak eskaintzen dituzte. Hala deitzen dituzte Toyota Hiace eta Japoniako pick-up furgonetak. Ferryen ordutegietan oinarriturik, uharteko herri nagusiak lotzen dituzte bidaiariz eta ekipajez gainezka. Gidariak bezero guztiak lortzen dituenean, iparralderantz abiatuko gara, oinez ibiltzeko asmoz. Sandaliak –gogoratu tropikoan gaudela– ostatuko gelan utzi ditugu. Botak, bastoiak, jertse edo jaka bat eta jateko zerbait hartu ondoren, Cova do Paulera joango gara aluguerez. Uhatean ezinbestean egin behar diren txangoetako baten abiapuntua da. Barruan soroak dituen kraterrak lainoaz eta, tarteka, euriaz egin digu arrera. Jaitsi, barru aldeko magala igo eta 1.500 metro jaitsiko ditugu berriz Paul ibarrean. Laino lodia eta haize bortitza direla-eta, tarte luze bat egin behar dugu, ibarra ikusteko. Harrizko bide bihurgunetsu batetik hasiko gara jaisten. Ibilbidearen zati honetan, malda 45 gradukoa ere izan daiteke; beraz, lasai hartu behar da hanketako muskulu bikiak gehiegi ez kargatzeko. Ia bost orduko jaitsiera dugu aurretik; batzuetan baino ez dugu gora egin behar, eta zati horiek benetan eskertzen dira, egia esan. Aurrera egin ahala, pareta bertikalak urrun geratuko dira. Terrazak ikusten hasiko gara han-hemenka, azukre-kanaberekin, platanoekin, kafearekin, baratzeekin... Gero eta gehiago ikusiko ditugu, etengabea izan arte. Soroen artean ezkutaturik harrizko etxe tradizional eta politak ikusiko ditugu. Asko zuriak dira, eta kanaberaz estalitako bi isurkiko teilatua dute. Gutxika, adreilu ilunezko eraikin soilak eta kubikoak ere ikusiko ditugu, teilatuan arropa lehortzen jarrita dutenak. Jabeek horretarako dirurik badute, krema kolorez, berdez, horiz edo urdinez margotuko dituzte, eta orduan eszena ederragoa izango da. Paisaia irekia da Chã de Fazendara heldu arte. Kostaldetik ibarrean gora garamatzan eta bikain harriztatutako errepidea –uharteko beste guztiak bezala, ekialdeko kostaldeko zati berri bat izan ezik– helmuga herri hori da. Uve formaren atzeko aldean, herri txikiak ikusten dira. Mendi hegaletan, ordea, etxe gutxi batzuk baino ez daude sakabanatuta. Horietara iristeko bidexka txikiak daude, edo bide nagusiak eramaten gaitu. Hortik aurrera, bidea soroen artean


Lerroon ondoan, Maria da Luz da Cruz, Cabo Verdeko herritarren abegikortasunaren adierazle bat, Ponta do Sol herrian, Santo Ant達o uhartearen iparraldean. Ezkerrean, Porto Novo hiriburuko eliza.

37


SANTO ANTテグ Uhartearen hegoaldeko paisaia oso harritsu eta malkartsua da. Inguruotan, trekkinga egiteko ibilbideen artean onena Bordeira de Norte da (Ribeira das Patas).

38



SANTO ANTテグ

egingo dugu. Bikain zaindutako eta landatutako terrazek eurien arabera agertzen eta desagertzen diren ur-ibilguak aprobetxatzen dituzte. Kanalizazioen eta presen sistema batek ureztatze metodoaren eraginkortasuna handitzen dute. Bat-batean, badirudi bidea platano-plantazio batean sartzen dela eta, ondoren, berriz irten eta zerua ikusiko dugu. Herritarrak bidean gora eta behera dabiltza, bide oso jendetsua da. Eito herrira iritsi ondoren, azken zatia errepidez egingo dugu. Honetan ere herritarrak eta aluguer batzuk ikusiko ditugu, Vila das Pombasera joaten edo handik itzultzen. Guk helmuga kostaldean dugu, eta handik gure basera itzuliko gara, Ponta do Solera. Uhartearen iparraldeko ibarretan ibiltzen garenean,

esaterako, Paulen, Chテ」 das Pedras-en edota Caibrosen, Santo Antテ」ori Cabo Verdeko bigarren janaritegi zergatik esaten dioten ikasiko dugu (lehena Santiago izeneko artxipelagoko uharte handiena da). Hala ere, bidaia iparralde emankorreko ibilaldiekin amaituko bagenu, Santo Antテ」o bisitatu ez bagenu bezala izango litzateke. Izan ere, txanponaren beste aldea ikusi gabe, irlaren uste okerra izango genuke. Edo irlaren erdiarena, gutxienez. Bordeira de Norte eta hegoalde gogorra Uhartearen alderdirik idorrena, harritsuena eta gogorrena ezagutzeko, basea Porto Novo hiriburura aldatuko dugu, lasaiegia iruditu arren. Trekkinga egiteko


ibilbideen artean onena ziurrenik Bordeira de Norte da, Ribeira das Patas-en. Ibilaldiaren abiapunturaino ia ordubete egin beharko dugu aluguerez. Herriaren izenak zirrara eragiten badigu, oker gabiltza. ChĂŁ de Mortek ez du ez oso izen baikorra, ez ikusteko gauza handirik. Hala ere, errepidearen ondoan dagoen taberna ondo identifikatuta daukagu, han egin baitugu hitzordua gidariarekin (eta bertara iritsi baino ez dugu nahiko ia lau orduko ibiliaren ondoren, Cabo Verden nagusi den Strela garagardoa sari moduan hartzeko). Puntualak izan beharko dugu, beti bezala, ferryaren ordutegietara egokitu behar baitugu, taxi preziorik ez ordaintzeko. Hala, oinez hasi gara. Bi ordu eman ditugu oinez. Eguzki indartsuak ipa-

rraldeko terrazak eta ibarrak zeinen berdeak, politak eta freskagarriak ziren gogoraraziko digu kurba bakoitzean. Behin eta berriz errepikatuko diogu gure buruari nekea psikologikoa baino ez dela. Baina ez da hala. Maldak asko zailtzen du igoera. Tontorretik ilargiaren itxura duen goi ordoki uhindua ikusiko dugu eta hortxe dator onena: leku beretik jaitsi beharko dugu. Bide harritsu txarrean herritar sinpatikoak ikusiko ditugu kargaturik edo kargatutako astoekin. Guk besterik gabe igotzen dugu, nahi dugulako; beraz, burutik eginda gaudela pentsatuko dute. Baina, agian ez dira konturatu, nork daki, azpian dugun paisaiak arnasarik kendu ez digun arren –gaixoak!–, aho zabalik utzi gaituela. Pareta handiak, labarrak, amildegiak, he-

Behean, Tarrafal de Monte Trigo herrixka bakartuko arrantzaleak arraina biltzen eta gazitzen, arrantzatu eta berehala. Behean, Ponta de Sol. Ezkerrean, arrantzaleak Porto Novora iristen, ilunabarrean.

41


DATU PRAKTIKOAK

Non lo egin Ez da zaila ostatua aurkitzea. Era guztietako aukerak daude: merkeak eta soilak, adibidez, ostatuak edo “familia etxeakâ€? izenez ezagutzen direnak (logelak alokatzen dituzten partikularrak), eta garestiak, hotel txikiak kasu. Kalitateari eta prezioari dagokienez, ziurrenik aukerarik onena familia etxeak dira.

Trekkinga Ibilbideak jasotzen dituen uharteko mapa bat eramatea gomendatzen da. Porto Novon bertan xehetasun ugari dituen bat aurkituko dugu, ibilbideen datuekin, maila aldaketekin, iraupenekin, zailtasunekin...

42


rrixkak, etxe sakabanatuak eta, urrutira, itsasoa eta Sテ」o Vicente uraren gainean. Merezitako atsedena Cabo Verdeko bigarren janaritegia dela esatean, ez da nekazaritza soilik kontuan hartzen. Arrantzak ere badu garrantzia hainbat lekutan: Ponta do Sol, Janela, Porto Novo eta Tarrafal de Monte Trigo, besteak beste. Kolore guztietako egurrezko ontziak hondarretan daude, bata bestearen alboan, itsasora irteteko zain edo itsasotik bueltan atseden hartzen. Lehen eguzki izpiekin batera, marinel gazteak arrantzara joaten dira, emakume saltzailek arraina kaleetan eta merkatuetan sal dezaten. Gauez arrantzan aritu diren beste ontzi batzuk goizean goiz iristen dira hondartzara berdelez eta garupa gorriz gainezka. Ondoren, mantala jantzita duten emakumeek ontzi handi batzuetan sartu eta buru gainean eramango dituzte batetik bestera. Uhartearen hegomendebaldean, Tarrafal de Monte Trigon, izan ezik. Hiriburutik hiru ordu eta erdira dago. Gainera, 4x4 ibilgailuan egin behar den ibilbidearen zati handi ba-

tek Paris-Dakar rally txikia dirudi, Adrianok, Porto Novo eta Tarrafal.arteko ibildidea egiten duten aluguer gidari gutxietako batek. 500 biztanle inguru dituen herrixka isolatu honetako arrantzaleek arraina despiskatu eta gazitu egin behar izaten dute. Bestela, ez litzakete Porto Novoko kaleetara egoera onean iritsiko. Horregatik, itsasontziak (horietako asko arraun ontziak) lurreratzen direnean, beste gizon talde batzuek arraina prestatzen dute pazientzia handiz. Guk lanean utziko ditugu eta uhartean azken paseoa ematera joango gara. Bide gogorrez ahazteko ibilaldi indar berritzailea egingo dugu. Botak eseki, eta oinutsik ibiliko gara, itsaslabar ikusgarri baten azpian zabaltzen den hondartza handi bateko harea beltzean. Bidaia amaitzeko modurik onena da, zalantzarik gabe. Oinak Atlantikoko ur asaldatuetan sarturik, Cabo Verdeko zati zoragarri hau ezagutzeko aukera eman diguten bideak oroituz.

SANTO ANTテグ

Ezkerrean, Porto Novo, Santo Antテ」oko hiriburua; eta Joanna, bertako emakume jator bat, bere etxeko atarian. Behean, soroen artean ezkutaturik etxe tradizionala, Pau ibarran.



Testua eta argazkiak: Mikel Gorrotxategi Zipitria eta Irati Larra単aga Aizpurua

Lesotho

ABENTURA, AFRIKAKO MENDIETAN


LESOTHO

Menditsua bezain ederra den herrialde hau Hegoafrikaren barruan kokatutako irla gisako estatu independentea da. Luxurik gabe, Afrikan benetako esperientzia bat bizitzeko aukera eskaintzen digu Lesothok.

46

esothori “Mendietako erresuma” eta “Zeruetako erresuma” ere deitzen zaio, bere geografia menditsuaren eraginez. Munduko herrialderik garaiena da, bi ikuspuntutatik. Alde batetik, bere garaiera baxuena (1.400 m), beste herrialdeekin konparatuz, altuena delako; eta beste aldetik, herrialdearen batez besteko altuera ere handiena delako (1.800 m). Lesothoko mendiak Hegoafrika zeharkatzen duen Drakensberg mendilerroaren parte dira. Bere garaiera dela eta, Afrikan egon arren, negu oso gogorrak izan ohi ditu. Honen ondorioz, bertako biztanleak beti basoto izeneko estalkiarekin ikusiko ditugu, udan eta neguan, bai bero bai hotz egiten duenean. Basoto estalkiaren diseinuak, materialak eta kalitateak gizartean duten posizioa erakutsiko digute. Burua estaltzeko, aldiz, mokorotlo izeneko itxura konikoko txanoaz ibiltzen dira asko –bertako bereizgarrietako bat da eta bukaeran beste inon ikusiko ez du-

L


gun luzapena du–. Hala eta guztiz ere, ia gehienek buru-berokia erabiltzen dutenez, gauez beraiekin topo egiteak beldur pixka bat ematen du. Irla baten gisara bakartuta egonik, kanpotarren eragin urria eduki du herrialdeak. Hori dela eta, gaur egun dituen bi milioi biztanleetatik ia denak sotho etniakoak dira (%99,7) eta sesotho izeneko hizkuntzan hitz egiten dute. Ingelesa ere hizkuntz ofizialtzat dute, baina turista guneetatik at, oso gutxik hitz egin ahal dute. Historia Gaur egungo Lesotho ulertzeko, XIX. mendetik abiatu behar gara. Ordura arte, agintea herri mailan gauzatzen zen, baina zulu herria militarki antolatu eta sarraskien bidez inguruko herriak menperatzen hasi zen. Sarraski hauek zirela eta, herri askok emigratzeari ekin zioten (difaqane), baina sotho herriak ihes egin

gabe bizirik irautea lortu zuen, batez ere Moshoeshoe erregearen abileziari esker. Errege honek, 1820. urtean, bere herria mendietara eraman zuen, defendatzea errazagoa izango zelakoan. Handik gutxira, errefuxiatuak babesten hasi zen eta hauek bere lurrak defendatzen. Honela, 1870. urtean, Moshoeshoe zendu zenerako, Basutoland herrialde sendoa zen. Moshoeshoek misiolari frantsesekin ere jakin zuen nola jokatu, izan ere, herria kristautzen uztearen truke, misiolari hauek bere herriaren interesak babestu zituzten ingeles eta boer-engandik. Boerrak ugaritzen hasi zirenean, Moshoeshoek beraien aurkako borrokei ekin zien eta hauek britainiarren gustukoak ez zirenez, Basutoland Lurmutur Hiriko administraziopean sartzea lortu zuten. Moshoeshoe hil ondoren, gobernu britainiarra zuzenean agintzen hasi zen eta hori dela eta, Hegoafrikako

Ezkerrean, goian, Lesothok Hegoafrikarekin Sani Pass-en duen aduana. Behean, ezkerrean, Mohale urtegia. Horren ondoan, “Rondavel” izeneko etxe tradizionalak. Lerroon azpian, haur bat eta gazte bat “basoto” estalkiekin.


Orrialde honetan, Hegoafrikako bailara ikusgarria Sani Pass-eko amildegitik begiratuta.

Batasuna sortu zenean, Britainiarrek Basutoland protektoratu izendatu zuten eta ez zen batasun horretan sartu. 1910. urtean, hasiera batean Londresekiko leiala zen gobernua osatu bazuen ere, berrogei urte geroago, autogobernua eskatu zuten, eta azkenean, independentzia 1966. urtean lortu zuen Lesothok. Ondoren, hainbat hauteskunde, estatu kolpe, botere aldaketa, Hegoafrikako apartheidari kritikak (horrek bakartzea ekarri zion)... bizi izan zituen, eta Gobernuak hala eskatuta, inguruko herrien esku-hartze militar bat ere izan zen, herria baretzeko. 1998. urteaz geroztik, hauteskundeak normaltasunez egin dituzte. Azkenak, orain dela bi urte.

Maseru Lesothoko hiriburua hasieran Ingelesek polizia kanpamendu bezala sortutako Maseru dugu. Hegoafrikarekiko mugan dago, eta inguruko paisaia eta herrialdeekin konparatuz, askorik eskain ez diezagukeen arren, herrialdean barrena murgiltzen hasteko abiapuntu aparta da. Bertan, errege jauregia eta Museo Nazionalaz gain, kalean mokorotlo-ak saltzen dituzten artisauen denda ugari ikusi ahal dira. Maseruren kanpoaldeko Thaba Bosiu herrian, sotho herria zuluengandik babestu zuen Moshoeshoe erregearen gotorlekua bisita dezakegu, sekula menperatu gabea eta oraindik ere Lesotho herriaren biziraupenaren ikurra dena. Bertakoek diotenez, gauez muina


DATU PRAKTIKOAK Nola iritxi Maserura hegazkinez joan badaiteke ere, ohikoena errepidea aukeratzea da, eta alokatutako ibilgailu batean edo autobusez joatea. Herrialdean trenik ez dagoenez, ibilgailua izan ezean, autobusak erabili beharko dira herrialdean zehar mugitzeko.

Noiz joan Udan euri ugari egiten du eta neguan elurteak ohikoak dira, batez ere mendietan. Garairik egokiena udaberria (urriaazaroa) eta udazkena (apirila-maiatza) dira.

mendi bilakatzen da. Bertatik, mokorotlo txapelaren itxura bitxia duen Qiloane mendixka ikus daiteke. Malealea “Gates of Paradise Pass� (Paradisurako Ateen Pasabidea) mendi-lepoa igaro ondoren, bidaiariarentzat ezinbesteko lekua den Malealea-ra irits daiteke. Bertara iristeko bidearen izenak ongi azaltzen du bertan zer aurkituko den. Malealean ostatu hartzeko aukera bakarra dago, Malealea Lodge. Turismo gune hau bidaiariaren eta bertako herrien arteko zubia da, izan ere, erabiltzen dituzten baliabideak bertako jendeak eskainitakoak dira, eta honela, bertako ekonomia sustatzen dute. Ingu-

ruak ezagutzeko mota askotako eskaintzak daude: pottokaz, bizikletaz, oinez edo 4x4 ibilgailuz. Kontuan hartzekoa da aukeratutako garraiobidearen arabera leku batzuetara ezingo dela iritsi. Bertako pottoken gainean eta bertako gida batekin hainbat herrixkatan zehar ibiltzeak leku bakoitzean nahi adina gau geratzea ahalbidetuko du eta honek ibilbidearen helmuga baldintzatuko du. Mendietan barrena ibiltzen hasi bezain laster, bidaiariak benetako Lesothon murgilduta dagoela nabarituko du: autoak gerturatu ere ezin daitezkeen herrixka bakartuak ikusiko ditu, kanpotarrak gutxitan ikusten dituen jendea kuriositatez agurtuko du, ume irribarretsuak, eta nola ez, ingurua definitzen duten 49


Bertako pottoken gainean Malealeako inguruak bestela ezagut daitezke, naturak eskaintzen dituen paisaiez gozatuz eta gauak bertako herrixketako “Rondavel� etxeetan iraganez.

paisaia ikusgarriak, mendi garaiak, ibaiak eta bailara sakonak, ur-jauziak, eta abar topatuko ditu. Pixkanaka-pixkanaka, ezkutaleku batetik atera balira bezala, aurrean agertzen hasiko dira. Tartean dauden herrixketan, rondavel izeneko zilindro formako etxeak ikusten dira, adobezko hormaz eta lastozko estalkiz eraikiak. Ibilbidean zehar ikuspegiek amaiezinak dirudite. Gaua herrixka hauetan igarotzeak Mendebaldeko gizartetik gutxienez mende erdi atzera jotzearen inpresioa sortzen du. Argindar eta ur faltak (balde batean izango dugu beharrezkoa) bizitzeko benetan zein gutxi behar den konturarazteko balioko du. Lotarako lurreko koltxoi bat eta zerbait prestatzeko norberak eramandako gas bonbona izango dira luxu bakarrak. Bertako jendearen bizimodu gogorrera gerturatzeko aukera paregabea. Malealea Lodgez gain, 120 kilometrora dagoen Semonkong Lodge-n ere filosofia eta aukera berdinak aurkitu ahal izango dira. Hemen, aldiz, bertako ur jauzietan rappela egiteko aukera paregabea dago. Sani top Isiltasuna, bakardadea, lasaitasuna‌ Maserutik Drakensberg mendilerroaren ertzean dagoen Sani Toperako bidean, Lesotho zeharkatzean nabaritzen dena izugarria da. Oraindik gizakiaren eragina nabaritzen ez den paisaia hauen handitasunak Sani Topen izango du helmuga. 2.900 metroko amildegiak Hegoafrika eta Lesotho banantzen ditu. Bertatik Hegoafrikara jais-

50

teko aukera dago eta ez dira gutxi egunero goiko ertzetik bertako ikuspegiez gozatzera igotzen diren turistez beteriko 4x4 ibilgailuak. Bertan dago Afrikako ostaturik garaiena ere, gaua pasatu edo afaltzeko, eta hemendik, inguruak ezagutzeko mota askotako mendi-martxak abiatzen dira. Ibilaldi hauei ekiteko, mendian trebea izatea eta bertako gidekin joatea gomendagarria da, garaierak eta laino itsuak bidea zaildu baitezakete. Inguruan, Afrikako hegoaldeko mendirik garaiena den Thabana Ntleyana (3.482 m) ikusi eta igo ahal izango da, zortzi orduko mendi-martxa baten ostean. Parke naturalak Lesothoko parke naturalek ez dute zerikusirik inguruetako herrialdeetan dauden parkeekin, besteetan aurkitu ahal izango ditugun animalia askorik ez dagoenez, hots, lehoiak, elefanteak, hipopotamoak, errinozeronteak, eta abar, ez baitago safaria egiteko aukerarik. Parke natural esanguratsuenak honakoak dira: Sehlabathebe-ko Parke Nazionala, ezagunena da eta bertaratze zaila izateak xarma berezia ematen dio; Bokong-eko Erreserba Naturala, 3.000 metrotik gora kokatua; eta Ts’ehlanyane-ko Parke Nazionala, non baso autoktonoak dauden. Hortik gertu, elur denboraldian, Afriski estazioan eskiatu ahal da.

LESOTHO


bidelaguna 69

proposamen tematikoa: Munduko auzo xarmangarriak horizontetik haratago Alexander Yersin munduko sutegiak Kaliforniako sukaldaritza gogoan hartu “Palm House�, Londresen; Hallerbos, baso urdina Belgikan

hitzorduak, liburuak, laburrak


HITZORDUAK SANARY-SUR-MER (ESTATU FRANTSESA)

Hollywoodeko izar ugari Broadwayko denboraldi berrian

PhotoMed Maiatzaren 22tik ekainaren 15era Photomed, Mediterraneoko Argazkilaritza Jaialdia, Europako gisa honetako festibal berrienetako bat da. Espazio zabala izan nahi du jaialdiak, begiak irekitzeko, irudiak begiratzeko, egileak ezagutu eta promozionatzeko... «Deskubritzeko eta birdeskubritzeko gune bat», Jean-Luc Monterosso zuzendari artistikoak dioen moduan. Aurtengo gonbidatu berezia Italiako argazkilaritza izango da, eta ondorengo izenburua duen erakusketa eskainiko diote: “Ulisesen urratsak: Herkulesen zutabeetatik Ekialdeko ateetara bitarteko argazki-ibilbidea”. www.festivalphotomed.com/index.php/fr/

roadwayko denboraldi berriari begira, ahotsak berotzen hasiak dira Hollywoodeko izarrak. Antzoki mitikoko arduradunak aspaldi ohartu ziren pantaila handiko izarrak New Yorkeko areto horretara eramateak izaten duen arrakastaz. Iazko denboraldian, Scarlett Johanssonek Tennessee Williamsen “Cat on a hot tin roof” obran parte hartu zuen, Tom Hanksek “Lucky Guy” lanean, eta Rachel Weisz eta Daniel Craigek Harold Pinterren “Betrayal” obran, eta hain zuzen ere emankizun horiek izan ziren urte guztiko ikusienak. Aurtengo denboraldian beste horrenbeste gertatuko dela aurreikusten dute. Entseguei ekin baino lehen, hasiak ziren “A Raising in the Sun” obrarako sarrerak saltzen. Estreinaldi horrekin, Denzel Washington Broadwayra itzuliko da, “Fences” lanarekin. Baina Washington ez da Times Squaretik gertu dagoen antzokian ikus-entzuleek ikusi ahal izango duten zineizar bakarra izango. Washingtonen ostean, John Steinbecken “Of Mice and Men” lanarekin egingo du debuta James Francok. Are erronka zailagoa izango du Michelle Williams aktoreak “Cabaret” lanean; izan ere, zine independenteko izarra, aktorelanetan ez ezik, abeslari moduan ere arituko da. Askoren harridurarako, antzerkian maila ona erakutsi zuen aktoreetako bat Ewan McGregor da, zeina Broadwayra itzuliko den; ez musikal batean, baizik eta Tom Stoppard autore prestigiotsuaren “The Real Thing” lanean. Bere aldetik, Danny DeVito ere taula gainean ikusi ahal izango da, Neil Simonen “The Sunshine Boys” lanean. Azkenik, Will Enoren “The Realistic Joneses” lan berriak Toni Collete eta Michael C. Hall izango ditu protagonista.

B

GLOUCESTER (INGALATERRA) Itzulikatzen den gaztaren jaialdia Maiatzaren 26an Urtero, maiatzaren azken astelehenean, Cooper's Hill Cheese-Rolling and Wake edo itzulikatzen den gaztaren jaialdi ezaguna ospatzen dute Gloucester hirian. Cooper muinotik hiru kilo inguru pisatzen duen gloucester gazta bat botatzen dute, eta parte-hartzaileak gaztaren atzetik joaten dira, muinoan behera. Gaztaren ondoren helmugara iristen den lehen pertsona izaten da gazta etxera eramaten duena. Jaialdi hau Britainia Handiko herri askotan ospatzen da, baina Cooper muinoan egiten duten hau da ezagunena. Jatorriari dagokionez data eta arrazoi zehatzik ez badago ere, diotenez XIX. mendean hasi ziren ekimena antolatzen, udaren etorrera ospatzeko.

ESKOZIA Whiskiaren hilabetea • Maiatzean Maiatza whiskiaren hilabetea izaten da Eskozian. Hilabete osoan zehar, edari horren inguruko hainbat jaialdi izaten dira herrialdean. Maiatzaren 17an, Whiskiaren Nazioarteko Egunean, ekitaldi ugari izaten dira Eskozia osoko pub, taberna, jatetxe eta destilategietan. Gaelikoz, uisge beata deitzen diote whiskiari, zeinak «bizitzaren ura» esan nahi duen. Hori baino lehen, hilaren 1etik 5era, ekimen guztien artean ezagunena den “Spirit of Speyside” jaialdia ospatuko dute (www.spiritofspeyside.com) Eskozia osoan destilategi gehien biltzen dituen eskualdean. Jaialdiak irauten duen egunetan, destilategietara ibilaldiak, herri-irteerak eta musika-emankizunak izaten dira, whiskia ardatz eta protagonista delarik. Horrez gain, maiatzaren 23tik 31ra, maltaren eta musikaren Islay jaialdia ospatuko dute Eskoziako Fèis Ìle uhartean (www.islayfestival.com). Kasu horretan, destilategi bakoitzak bere jardunaldi ireki propioa antolatzen du, eta horietan denetarik izaten da: musika tradizionala, ceilidh direlakoak (dantza folklorikoak eta musika uztartzen dituzten gauak), aire zabaleko ekintzak, etab.


erakusketak

MATHIEU PERNOTEN IJITOAK Pariseko Jeu de Paume Museoak Mathieu Pernot argazkilariari (Fréjus, 1970) eskainitako erakusketa antolatu du, horrek azken bi hamarkadetan frantziar ijitoen inguruan egin duen lana nabarmenduz. “La Traversée” izenburupean, artistaren kolorezko nahiz zuri-beltzeko lanak aukeratu dira erakusketarako, eta horien artean baita artistak Arleseko Argazkilaritza Eskolan ikasle zela egindako zenbait lan ere. Hain justu ikasle zela sortu zitzaion gizarte gaiei lotutako lanak egiteko grina. Arles hiritik gertu zegoen herri bateko fotomatoi batean haur ijito batzuei egindako argazkiak izan ziren historikoki estigmatizaturiko komunitate horretan sartzeko Pernoten lehen urratsa. Bere esanetan, «ijitoen komunitatea xede politiko bilakatzen denean sortzen da arazoa, ijitoak karikaturizatzen direlako». Orduz geroztik, bere kamera eskutan, haur horien bizitza gertutik jarraitu du Pernotek eta horiek hazten, ezkontzen eta ondokoen heriotzak sufritzen ikusi ditu. Komunitate horrekiko interesaren ondorioz, “Bohemioentzako zelai bat” izeneko ikerketa historikoa ere burutu zuen; Salierseko kontzentrazio esparrua du aztergai, Frantziar Estatu osoan naziek ijitoentzat erreserbatu zuten kontzentrazio esparru bakarra, hain justu. Beste atal batean, Frantziar Estatuan 1959tik eta 1980ra eraiki ziren etxebizitza sozialak dira protagonista. Maiatzaren 18ra arte izango da ikusgai erakusketa. http://www.jeudepaume.org/

JOSEFINA ENPERATRIZAREN AZTARNA ARTE ETA MODA MUNDUAN Bere heriotzatik 200 urte igaro direnean, Pariseko Luxemburg Museoak Josefina enperatrizari eskainitako erakusketa antolatu du, hots, Napoleonen emazte izandakoari. Erakusketaren komisarioak jakitera eman duenez, «Josefinak ez zuen politikan aparteko protagonismorik eduki, Napoleonek ez baitzien emakumeei kasu askorik egiten alor hauetan, baina arte eta moda munduan utzi zuen ondarea aipatzeko modukoa da». “Josefina” erakusketan, Pariseko Louvre Museotik eta San Petersburgoko Hermitage-tik ekarritako 120 pieza bildu dira. Ekainaren 29ra arte izango da ikusgai. http://www.museeduluxembourg.fr/

PARIS, MARTIN PARR ARGAZKILARIAREN BEGIETATIK iru hamarkada baino gehiagoko ibilbide profesionala eta hainbat sari dituen Martin Parr argazkilariaren begirada ironikoaz gozatzeko aukera dago Parisen. Artistak Argiaren Hiriko egunerokoan ateratako 60 argazki dira ikusgai Argazkilaritzaren Europar Etxean. “Paris. Martin Parr” erakusketan, argazkilari britainiarrak turista hartu du bere lanen protagonistatzat; hau da, iragankorra den arren, hiriko paisaiatik ezabatu ezin daitekeen gizaki hori. Urtero, 30 milioi turista inguruk bisitatzen dute Paris. Hainbat eta hainbat egoeratan ageri dira turistak argazkietan: autobusaren zain, Giocondari argazkiak atera nahian pilatuta, euripean, Notre Dameko katedralaren atea noiz gurutzatu zain, eta abar. Bidaiari horietan oinarrituz, Parrek Parisen egunerokoa aztertzen du bere argazkien bidez. Hara eta hona dabiltzan bidaiarien argazkietan, klixez beteriko lengoaia bisuala eta begirada satirikoa islatzen ditu argazkilari britainiarrak (Epsom, Britainia Handia, 1952). Maiatzaren 25era arte izango da ikusgai. http://www.mep-fr.org/

H

AMETS AMERIKARRAREN BERTSIO GORDINENA Bruselako Musée d'Ixelles-n, amets amerikarraren alde pop eta krudelena ikusteko aukera izanen da Duane Hanson artista estatubatuarraren eskulturen bitartez. Ameriketako Estatu Batuetako gizarteari kritika zorrotza eginez, abortua, zahartzaroa, kontsumismoa eta beste gai batzuk jorratzen ditu egileak bere lan hiperrealisten bidez. Karrotxo batean lo dagoen mutikoa, egongelan jolasean dabiltzan bi anaia, aurpegi serioa duen cowboy bat, emakume garbitzaile bat edota kalean margolanak saltzen dituen saltzaile bat dira Hansonen unibertsoa eratzen duten pertsonaiak. Hitzik esan gabe, beren existentziaren inguruan bisitariarekin interpelatzen duten pertsonaiak dira denak. Maiatzaren 25era arte izango da ikusgai erakusketa. http://www.museedixelles.irisnet.be/

55


Horizontetik haratago Juanma Costoya

ALEXANDER YERSIN LABORATEGIA ETA OIHANA lexander Yersin (1863-1943) izurriaren baziloaren aurkitzaile moduan ezagutzen dugu. 1894an epidemia batek Hong Kongen hondamendia eragin zuen bitartean aurkitu zuen, oso baldintza gogorretan. Litekeena da aurkikuntza garrantzitsu hori nahikoa izatea bere bizitzari zentzua emateko. Hala ere, Yersinek ikuspegi eta interes ugari zituen mikrobiologiaz gain, besteak beste, botanika, nekazaritza, antropologia, klasiko grekolatindarren itzulpena eta esplorazioa, jarduera intelektual bizi horretatik atseden hartzeko.

A

Alexander Yersin suitzarrak izurriaren bazilo identifikatu zuen 1894ean, eta zientziaren arlotik kanpo egin zen ezagun.

Kolonialismoa Yersin Suitzako Vaud kantonamenduan jaio zen, eta pentsaera abstrakturako eta ikaskuntzarako gaitasun handia izateagatik nabarmendu zen umetatik. Medikuntzarako grina azaldu zuen gaztetan, David Livingstone mediku, esploratzaile eta misiolari eskoziarraren figuragatik erakarrita. Lausanan (Suitza), Marburgen (Alemania) eta Parisen ikasi zuen medikuntza, eta azken hiri horretan egin zuen bat amorruaren aurkako txertoa aurkitu zuen Louis Pasteurren inguruan bildu ziren ikerlariekin. Jakitun frantsesarekin, haren institutuan, garai hartan oso suntsitzaileak ziren gaixotasunen gaineko ikerketetan nabarmendu zen Yersin, tuberkulosiarena eta difteriarena kasu. Ikertzaile-etorkizuna bermatuta zuen, baina espazio irekietan egoteko eta esploratzeko nahia laborategiak eta akademiak agindutako ospeari gailendu zitzaion ezustean. Hala, Yersin Itsasoko Mezularitzetan sartu zen, Saigon eta Manila lotzen zituen linean, eta Pasteurri eta haren lankideei atsekabea eragin zien. Urte horietan, abenturazaleekin, merkatariekin, marinelekin, soldaduekin eta Indotxinako kolonialismo frantziarraren bestelako semeekin ibili zen. Kanbodiako, Laosko eta Vietnamgo oihanak esploratu zituen ontziz eta oinez. Planoak marraztu eta inork ezagutzen ez zituen lekuak mapetan jaso zituen, eta Lang

Bian goi-lautada aurkitu zuen. Ondoren, paludikoentzako eta tuberkulosoentzako sendategiaren egoitza jarri zuen han. Mekong ibaian gora ibili zen eta Nha Trang, kostaldea, eta Phnom Penhera, barrualdea, lotzen dituen ibilbidea ireki zuen. Tonkineko golkoa eta Laos batzearekin egiten zuen amets. Yersinen jakin-minak ez zuen mugarik, eta Sedang eta Moi tribuak ezagutu zituenean, etnografia bihurtu zuen pasio. Nha Trang Denborarekin, Yersinen esplorazioko grina txikitu egin zen. Aurkikuntza geografikoak kolonialismoaren oinarria zirela ulertu zuen, eta ez zituen atsegin jatorrizko biztanleen metropolitik iritsi berriekiko sentitzen zuen mendekotasuna eta sumisioa. Nha Trangen jarri zen bizitzen, itsasoaren aurrean zegoen etxetxo batean, eta ikerketa medikoei ekin zien berriz, Vietnamgo Pasteur Institutua izango zenaren hazia jarriz. Hala, bidaiatzen hasi zen berriz, baina helburu zientifikoekin. Madagaskar, Aden, Egipto eta Asiako hegoekialdeko portuetan ibili zen, Bombayn, Guangdongen, Hong Kongen eta abarren sarraskiak eragiten zituzten mikrobio armaden aurka borrokan. 1894an izurriaren baziloa identifikatu zuen, eta zientziaren arlotik kanpo egin zen ezagun. Ikerketak finantzatzeko, kautxu zuhaitza eraman zuen Asiako hego-ekialdera, baita kinkina ere, malariaren aurkako irtenbidea aurkitzen saiatzeko. Bere talentu naturalari esker, kininaren eta kautxuaren errege bilakatu zen laster. Hala ere, Yersinek uko egin zion aberats izateari. Irabaziak laborategi medikoan inbertitu zituen, gizateriari mesede egingo zioten txertoen bila. Pasteurrek bezala, ez zituen txertoak inoiz patentatu. Eta maisuak bezala, errepublika eta ÂŤaskatasuna, berdintasuna eta anaitasunaÂť leloa, banaezina bere ustez, ohoratu zituen. Hil zenean, institutuari utzi zizkion ondasun guztiak eta bere zerbitzariei biziarteko pentsio bat eman zien. Vietnamek independentzia lortu zuenan, Yersini eskainitako kaleei ez zieten izena aldatu eta haren hilobian pagoda bat eraiki zuten.


Munduko sutegiak Juanma Costoya

KALIFORNIAKO GASTRONOMIA BURRITOETATIK ARDO EKOLOGIKORA alifornia, agindutako lurra, aldi berean Hollywood eta Mundu Berriko jesuiten misioak daudena. Aniztasun hori guztia mahaian eta sukaldean sumatu behar da ezinbestean. Kaliforniako sukaldaritza tradizionalak, batez ere hegoaldekoak, mexikar gastronomiaren eragin handia du. Ehuneko ehun mexikarrak dira, baita aldi berean kaliforniarrak ere, bertako takoak, burritoak, tortak, entxiladak, natxoak eta quesadillak. Gehienez ere, Kaliforniako sukaldaritza osagaien freskotasunagatik, laborantza ekologikoagatik eta aurkezpen zainduagatik bereizten da.

K

«California cuisine» Estatuaren iparraldean, okelaren kalitateaz eta sasoiko frutez nahiz barazkiez daude harro. Izan ere, Kaliforniako klima mediterraneokoa da ia erabat, eta horrek kalitatezko frutak eta barazkiak haztea ahalbidetzen du. Aldi berean, mikroklima desberdin asko dituenez, latitude horretan pentsaezinak diren laboreak ere aurkitu daitezke. Horri guztiari jatorri desberdineko biztanleak gehitu behar zaizkio, beren errezetak erantsi dizkiotenak Kaliforniako sukaldaritzari. Eragile horiek guztiak eta indar ekonomikoa batuta, iragan mendeko 1960ko hamarkadan, California cuisine deituaren goraldia etorri zen. Errezeta hispanoak, asiarrak, europarrak eta bertakoak uztartu ziren, osagai freskoak, ekologikoak eta ondo aurkeztuak lehenetsiz.

Kalifornian ekoizten da estatubatuar ardoaren % 90; alegia, munduko laugarrena da, ekoizpenari dagokionez. Argazkiak: John Alves / Yanich

Upategiak Jatetxeetan, menuetako asko zerbitzatuko den ardoaren arabera osatzen dira. Kalifornian ekoizten da estatubatuar ardoaren % 90; alegia, munduko laugarrena da, ekoizpenari dagokionez. Kostalde lainotsua, tenperatura leunekoa, primerakoa da ardo zuriak eta gozoak ekoizteko. Barrualdea, aldiz, bero eta lehorragoa, ardo beltzen lurraldea da. Iparraldeko kostaldean eta San Frantziskon itsaskia da espezialitatea. Txirlak, karrakelak, marlina, atuna, otarrainak eta izkirak dasta daitezke Golden Gateren hiriko kaiko jatetxeetan. Sasoiko plater ezaguna da Dungeness karramarroa: egosita, gurinarekin eta baratxuriarekin eginiko saltsa batekin, kroketetan edo sandwichean zerbitzatzen da. Portuko jatetxeetan, batez ere 39. moilakoak dira bere ospea ondo merezita dutenak, bada beste plater tradizional bat, Clam Chowder delakoa, alegia. Itsaski-krema da, batez ere txirlaz egina, Kalifornia iparraldean tipikoa den Sourdough izeneko ogi bereziarekin zerbitzatzen dena. Ogiaren zaporea erdizka da mingotsa eta garratza, eta ama ore tradizionalarekin eta gariarekin eta zekalearekin egiten da. Dieta osasungarria izaki, garrantzi berezikoak dira okela gihartsuak eta fruitu lehorrak, esaterako. Entsaladak ere bai, ahuakatea, fruta exotikoak, zitrikoak eta kakahuete-saltsa ere izaten dituztenak. Kaliforniako bizimoduak aire zabalean ibiltzea eta gaztetasuna loriatzen dituenez, barbakoak funtsezkoak dira. Eguzkia eta okela edo arrain errea eta zerbeza hotzez betetako ontziak Kaliforniako gastronomiaren parte dira, besteak bezainbeste. 57


liburuen TXokoA

50 PAISAIA, 50 ABENTURA Pirineos. 50 paisajes que no te puedes perder Marta Viladot, Daniel Calleja Lectio, 2013 122 orrialde. 22,16 euro

endi magiko bat eta laku ezkutu bat. Zubi eseki bat eta itzalitako sumendi bat. Leihotik Perdido mendiko glaziarra ikusten den logela batean gaua pasatzea edo San Joan gauean Basa de la Moran dantza egingo duen printzesari itxarotea. Pirinioek hau guztia eta gehiago eskaintzen dute. Bada, gida honetan, Pirinioetan egin daitezkeen maila guztietako 50 ibilbide aurkezten dira, Europako baso ederrenetakoen arteko paseotxo errazenetatik abiatuta mendi tontorren igoera gogorrenetaraino. Leku bakoitza deskribatu eta bakoitzaren argazkiak jartzeaz gain, aurkezten den toki bakoitzerako txangoak antolatzeko gomendioak ere bildu dituzte egileek: ibilbidea nondik abiatu, bidea egiteko zenbat denbora behar den, zailtasun maila, etab. “Los Pirineos de cabo a cabo (GR 11)� izeneko aurreko lanean, egileek itsasotik itsasorako ibilbidea aurkeztu zuten; lan honetan, berriz, Euskal Herria eta Katalunia arteko 50 txoko aukeratu dituzte (pagadiak, urjauziak, izar azpian gau ederrak igarotzeko tokiak, etab.). Orotara, 159 ilustrazio bildu dituzte.

M


AMA BAT, ALABA BAT ETA SHANGAI

1970EKO NEW YORK ETA ITALIA

LANGILE XUMEENEN AZALEAN

BIDAIA, HELMUGAZ HARATAGO

1912

, Shangai. Hiriko prostituta etxe onenaren jabe den Lulu emakume iparramerikarra bere alaba Violetarekin bizi da. Bi munduren artean eta iragana ezkutatuz bizi dira biak. Violeta, gainera, munduan bere lekua aurkitu ezinik eta amak maite ez duela sinetsita bizi da. Beraien arteko arazoak konpondu baino lehen, engainu baten biktima izango dira eta horrek banandu egingo ditu. Hala, Lulu San Frantsizkora itzuliko da eta Violeta prostituta bilakatuko da. “El club de la buena estrella” lanaren egile Amy Tanek, jatorriz txinatarra den idazle estatubatuarrak, bere amonak iraultza aurreko Shangain bizi izandakoak dakartza gogora lan honetan.

B

i eszenatoki ageri dira eleberri honetan: bata, 1970eko hamarkadako New York gris eta utzia, zeina artista eta delinkuenteen helmuga izango den; bestea, 1977ko Italia, non gazteria errebelatzen eta erradikalizatzen hasiko den. Bi testuinguru zail horietan, artista izan nahi duen Reno neska gaztea da protagonista. Eleberria erailketa batekin abiatu eta desagerpen batekin amaituko da. Bitartean, askatasunaren, identitatearen eta bizitzaren zentzuaren inguruko hausnarketa sakonak egingo ditu Renok. National Book Award sariketako finalista izan zen eleberri hau eta “New York Times” egunkariak 2013ko liburu onenen artean aukeratu zuen.

M

ilioika dira soldata miserable baten truke lan ordutegi amaigabea betetzen duten estatubatuarrak. Edozein lan bizi berri baterako pasaportea den erretorika liberalari aurka eginez, momentuko gizarteko pentsalari zorrotzenetakoa den Barbara Ehrenreichek kualifikatu gabeko langileen errealitate gogorra bere azalean bizitzea erabaki, eta bera ere horietako bat bilakatu zen. Berehala ohartu zen ez dela kualifikatu gabeko lanik existitzen, lan xumeenek ere esfortzu fisiko eta mentala eskatzen baitute. Era honetan, Ameriketako Estatu Batuetako joritasunaren alde ezkutua eta langile xumeen lanbaldintza kaskarrak argira atera zituen.

B

El valle del asombro Amy Tan Planeta, 2014 688 orrialde. 21,38 euro

Los lanzallamas Rachel Kushner Galaxia Gutenberg, 2014 432 orrialde. 22 euro

Por cuatro duros. Cómo (no) apañárselas en Estados Unidos / Barbara Ehrenreich Capitán Swing, 2014

Un viaje a la India Gonçalo M. Tavares Seix Barral, 2014 496 orrialde, 19 euro

idaia literario honetako protagonista Bloom da, krimen beldurgarri bat egin ostean Lisboatik ihes egingo duen Ulises garaikidea. Bere helmuga India izango da, baina aurretik, Europan odisea bat abiatuko du, Londres, Paris, Viena eta Pragan barrena. Helmuga batera iristeko bitarteko baino gehiago, prozesu moduan ulertzen du bidaia Tavaresek. Hala, XV. mendeko bidaiaren zentzua berreskuratu du egileak eleberri honetan. Horrez gain, bidaiatzeari loturiko bestelako ideiak ere plazaratzen ditu egileak, hala nola gaur eguneko turistek aurretik argazkietan ikusi dituzten lekuak bisitatzeko ohitura dutela; iraganean, berriz, ezagutzen ez zutena bisitatzen zuten.

59


Gogoan hartu PALM HOUSE BURDIN ETA BEIRAZKO ARKITEKTURA VIKTORIARRAREN ADIBIDE

Argazkilaria:Carl Court

Londres ondoko Kewko lorategi botanikoan dagoen viktoriar estiloko berotegia da Palm House edo Palmondoen Etxea. Decimus Burton arkitektoak diseinatu eta Richard Turner ingeniariak eraiki zuen, viktoriar garaian Europan barneratzen hasi ziren palmondo exotikoei lekua egiteko. 1844 eta 1848 bitartean eraikia, bere sorreratik aitzindari izan zen, izan ere ordura arte ez zen dimentsio horretako burdinazko egiturarik eraikitzea lortu, ez behintzat euskarri moduan zutabeak erabili gabe. Palmondo Etxeak 100 metroko luzera eta 19 metroko altuera ditu eta berau egiteko kristalezko 700 panel erabili ziren. Garai hartan, sotoan ura ikatzarekin irakiten jarri eta lurpeko hodietatik barrena beroa hedatuz

60

lortzen zen berogailu efektua. Gaur egun, gas sistemaren bidez funtzionatzen du berogailuak. Hainbat eraberritze Palmondo Etxeak eraberritze ugari bizi izan ditu bere sorreratik. 1955 eta 1957 artean eraberritu zen aurreneko aldiz, eta geroago, 1984 eta 1988 artean, guztiz berreraiki zuten. Azken eraberritze horretako lanek hasieran berotegia eraikitzeko lanek beste iraun zuten. Landare guztiak kendu eta berotegia erabat hustu zen burdinazko egitura berriro egiteko. Kasu honetan, altzairu herdoilgaitzez egin zuten egitura eta hasierakoak baino segurtasun kristal sendoagoak ezarri zitzaizkion. Eraikinaren egitura burdina urtuzkoa da eta beiraz itxita dago zeharo. Haren barnean dauden palmondo eta bestelako landare tropikalei zor die izena berotegiak. 2003az geroztik, bai berotegia eta baita hura aurkitzen den Kewko lorategi botanikoa UNESCOren Gizateriaren Ondare izendapenaren jabe diren lekuen zerrendan daude.


Argazkia: BertHunink

HALLERBOS

HALLE, BELGIKA

Bruselatik 20 kilometro hegoaldera dagoen Halle hiriaren kanpoaldean dago Hallerbos ezkutu eta liluragarria. 550 hektarea inguru dituen baso honetan, Belgikako kolore dotoreenek bat egiten dute. Belgikarrek Hallerbos izenarekin ezagutzen badute ere, bertako bideetako seinale askotan Bois de Halle (Halleko basoa) irakur daiteke, herria erreferentziatzat harturik. Apirilean, udaberria eztanda betean denean, bertako hiazinto eta kanpai loreak kolore biziz tindatzen dira, basoa printzesen ipuinetako alfonbra urdin bilakatuz. Basoarengan aterki funtzioa betetzen duten urkien itzalean pilatzen dira hiazinto eta kanpai loreok eta zaila da hosto estuak zeharkatu eta beraiengana eguzki izpirik heltzea. Hori dela eta, Hallerbos zoruen eszenatokia dela esan daiteke. Waterlootik hamar kilometro mendebaldera dago.


LABURRaK GERRA HOTZEKO MEDITERRANEOKO UHARTE MILITARIZATUENA, BISITAGAI lbaniaren parte bada ere, orain arte albaniar orok debekatuta eduki du azken mendean base militar moduan funtzionatu duen Sazan uhartera sartzea. Orain, ordea, ur gardeneko hondartza ederrak eta itsas kobazulo harrigarriak dituen uhartea turismoari irekiko zaio, bai nazionalari, baita nazioartekoari ere. Aurrez, albaniar gobernuak garbiketa operazio sakona jarriko du abian, uharteko zikinkeria guztia ezabatzeko. Veneziar, britainiar, greziar eta italiarrek okupatua, Mediterraneo osoko uharte militarizatuenetako bat izan zen Sazan ia mende erdiz. Vlora badiaren erdian kokatuta dagoenez, Itsaso Adriatiko eta Joniarraren erdian, Otranto kanala kontrolatzeko puntu estrategiko ezin hobea izan da betidanik. Bost kilometro koadroko uhartea Albaniaren historiaren zati bada ere, misterio bat da oraindik ere albaniarrentzat.

A

BILBO-OSLO HEGALDIA, ASTEAN BITAN orwegian Air Shuttle aire konpainiak Bilbo eta Oslo lotuko dituen hegaldiak eskainiko ditu aurrerantzean, astean bitan. Konpainia horretako Boeing 737 hegazkinek asteazken eta larunbatetan egingo dute Bilbotik eta Norvegiako hiriburura arteko bidea, hiru ordu eta laurden irauten duten hegaldian. Konpainia iazko udan hasi zen Bilbotik Oslora hegaldi zuzenak eskaintzen, baina aurten apirilaren 2tik aurrera izango dira martxan.

N

CORTZARARREN IBILBIDEA, PARISEN ulio Cortazarren heriotzaren 30. urteurrenaren harira, idazle argentinarrari eskainitako kultur ibilbidea antolatu dute Parisen, bertan bizi izan baitzen Cortazar bere bizitzako azken 30 urteetan, eta bertan hil zen, 1984an. Argiaren Hiriko hogei leku inguru zeharkatzen ditu ibilbideak, Cortazarrek hirian izan zuen azken bizilekutik abiatuta, Martel kaleko 4 zenbakitik, Sena ibaiaren eskuin aldean. Ibilbidearen helmuga Montparnasseko hilerria da; bertan dago lurperaturik “Rayuela” lanaren egilearen gorpua, Carol Dunlop bere bigarren emaztearen gorpuaren ondoan. Unamuno, Buñuel, Carlos Fuentes, Jorge Edwards, Vargas Llosa edota Frida Kahloren ondotik, Cortazarri eskainitako hau da Parisen antolatu den hamazazpigarren ibilbide literarioa. http://paris.rutascervantes.es/

BRITAINIA HANDIKO KALEIZENEN GRAFIA ALDATU DUTE

J

NAPOLEONEN BIDEA IREKI DU BELGIKAK 015ean berrehun urte beteko dira Waterlooko gudua gertatu zenetik. Urteurren horren harira izango diren ospakizunekin batera, Belgikan inauguratu duten Napoleonen Bidea aipatu beharra dago; 94 kilometro ditu guztira, eta, hain justu, Napoleonek “Ehun eguneko kanpainan” Belgikan egindako ibilbide bera du. Kanpaina horrek Waterloon izan zuen amaiera, 1815eko ekainaren 18an, Brusela hegoaldean. Udaberrian ireki dute berrehun panelez balizaturiko ibilbidea; horrez gain, gida turistiko bat argitaratu dute, eta GPS, smartphone eta tabletentzat balioko duen plataforma jarri dute martxan Bruselako autoritateek.www.laroutenapoleonen wallonie.be.

2

Britainia Handian, eztabaida handia sortu da bertako kaleen izenetatik apostrofoa ezabatzea erabaki dutelako. ‘ ikurrarekin adierazten den zeinu ortografikoak letra edo zenbaki bat ezabatzea adierazten du. Eztabaidak hutsala badirudi ere, Britainia Handiko herri eta hiri askotan hautsak harrotu ditu erabakiak, ingeles hizkuntzaren aldeko biztanle sutsu askoren artean batez ere; Cambridgen, esaterako. Erabaki hori hartzeko motibo ugari daudela adierazi dute; besteak beste, larrialdi-zerbitzuei lana errazten zaiela adierazi du Tim Ward Cambridgeko Udaleko langileak: «Hainbat programa informatikok edo GPS gailuek zailtasunak izan ditzakete puntuazio-zeinuak interpretatzeko, eta zailtasun horiek ondorio larriak izan ditzakete». Ameriketako Estatu Batuetan eta Australian ere, azken urteotan, murriztu egin dute apostrofoaren erabilera, baina ez da aparteko eztabaidarik sortu.


WILDPOLDSRIED, SOSTENGARRIA GUZTIZ Produzitzen duen energia guztia iturri berriztagarrietatik jasotzen duen tokia soilik zientzia-fikziozko pelikula batean aurki daitekeela dirudien arren, bada munduan horrelako leku erreal bat. Munichetik 100 kilometro ingurura dagoen Wildpoldsried ez da hiri handi bat, ezta munduko modernoenetakoa ere. Halaber, bertako 5.000 biztanleek gastatzen dutena baino hiru aldiz energia gehiago produzitzea lortu dute azken hamalau urteetan. 1997an eratu zuten ekimena, herritarrek modu sostengarrian negozio-eredu berriak martxan jartzea erabaki zutenean. Geroztik, benetako eredu bilakatu da Wildpoldsried.

POESIAZ BETERIKO FATXADAK LEIDEN HIRIAN Herbeheretako Leiden hiriko harresiak historiaz beteta daude, eta bertako hormak poesiaz. Besteak beste, Shakespeare, Rilke, Verlaine eta Apollinaire poeta unibertsalen esaldiak irakur daitezke nonahi. 1995etik, Tegen-Beeld fundazioak Leidengo hormak dekoratzen jardun du, eta jarduera hori tradizio bihurtu da hirian. Rapenburg kanalaren ertzetik abiatuta, Shakespeareren sonetoetako baten bertsoak ageri dira aurrena, Antzin Aroko Museoarekin izkina egiten den gunean. Aurrerago jarraituz, lorategi botanikoaren ondoko hormetan pare bat haiku aurki daitezke. Poesia unibertsalari eginiko omenaldi modura, ideia honen sortzaile Jan Willem Bruins eta Ben Walenkampek 30 hizkuntza desberdinetan idatziriko ehun poema inguru bildu zituzten, batzuk benetan exotikoak, Ipar Amerikako Creek tribu indiarrean idatziriko bakarren bat kasu, zeina Nieuwe Rijn merkatuaren ondoko kanalean dagoen ikusgai. Poema guztiak biltzen dituen mapa turistikorik ez badago ere, fundazioaren webgunean horietako bakoitzaren helbide zehatza aurki daiteke. www.muurgedichten.nl/"http:/www.muurgedichten.nl/

AUSTRIAKO GLADIATOREEN ESKOLAREN ERABERRITZE BIRTUALA Erromatik kanpo dagoen gladiatoreen eskola handienaren eraberritze birtualak gerlari haien bizimodu gogor eta bakartira hurbiltzeko aukera eskaintzen du. Austriako eskolak 1.800 urte inguru ditu, 11.000 metro karratuko gune gotortu batean dago, eta bere barnean 13.000 pertsona hartzeko gaitasuna du. Erromatar Inperioan ehun gladiadore eskola inguru sortu baziren ere, aztarna garrantzitsuenak Erroman, Carnuntum-en (Austrian) eta Ponpeian daude. Gladiatoreek askatasun urria zuten eta zentro hauetan bizi ziren, entrenamendu eta errutina gogorrak jarraituz, Ridley Scotten “Gladiator” filmak kontrakoa erakutsi arren. Lanista izenaz ezagutzen ziren eskolaren jabeak arduratzen ziren gladiatoreak biltzeaz, horien entrenamendu eta errutinak zehazteaz, eta, beharrezkoa izanez gero, saltzeaz ere bai. Erromatarren garaiko filmetan erakutsi izan ez den bezala, lanista horientzat inbertsio handia suposatzen zuen gladiadore bakoitzak eta, beraz, osasuna zaintzeko erosotasun ugari eskaintzen zitzaizkien, errutina eta diziplina hertsia bazuten ere. Eskolaren hiru dimentsioko eraberritzea, lur azpian sartu duten radar beti esker egin izan da, eta prozesu honen emaitzaren argazkiak “Antiquity” aldizkarian argitaratu dira oraintsu. Horrez gain, eraberritzearen bideoa ondoko helbide honetan dago ikusgai: www.youtube.com/watch?v=tRrUYgTKa1s

63




Copán

Testua eta Argazkiak: Xabier Bañuelos

HONDURASKO AZTARNA MAIA


COPÁN

Zaila da maien ondareen «ranking» bat egitea, baina, horrelakorik egin beharko bagenu, lehen tokietan egongo litzateke Copán, garrantzi historikoagatik, kokapenagatik eta edertasunagatik. Eta, bitxia bada ere, Hondurasen dagoenez, gutxien bisitatuenetako bat da. Originala da, ezberdina arkitekturaren ikuspegitik eta zibilizazio horren gailurra.

ugara hurbildu ahala, dirua prestatu dugu. Guatemala eta Honduras arteko igarobideak, Copán departamenduan, ez du inolako tasarik, baina jakin badakigu bizpahiru dolar emateak izapideak bizkortzen dituela. Batek ez daki zer pentsatu, oso onartuta baitago, eta inork ere ez dio mordida irizten (behartuta eman beharreko diru kopurua, alegia), eskuak bizkorrago mugi ditzaten emandako eskupeko bat baizik. Washingtonen aurpegia duten billeteekin batera agiriak ere uzten dituzu, dagokion funtzionarioak txantxetakoa dirudien zigilu bat ipin dezan. Beltz koloreko zigilu borobil bat jartzen dute, inolako sarrera-data edo protokolorik gabe; erdian maien glifo bat du eta honela dioen idazkuna inguruan: «COPAN RUINAS / HONDURAS, C.A.». Ezin izan diot irribarreari eutsi, gogora ekarri baitit Ushuaiako turismo-bulegoko erakusmahaian nork bere pasaportearen alferrikako hutsune batean inprima dezakeen “iruzurrezko” zigilua, munduan he-

M

Lerroon ondoan, Rosalila tenpluaren erreprodukzio berdin-berdina, Eskulturen Museoan. Goian, Akropolia izeneko jauregi-gunea, Mendebaldeko patioan.

18


goaldeen dagoen hirian egon izana harro erakutsi ahal izateko froga gisa, alegia. Orain zeharkatzen ari garen mugan kortesiazko zigilua esaten diote, eta herrialdean pare bat egun egoteko eskubidea emateaz gain postu beretik ateratzera behartzen zaitu. Hemendik sartzen garenen % 99 turistak gara, gu ikusi besterik ez da egin behar, eta jakin badakite % 99k maien gune arkeologikoa bisitatzeko egiten dugula, mugatik harrikada batera, eta berriro elkar ikusiko dugula. Ea azaltzen dudan kakofonikoki aliteratiboa izan gabe. Hondakinei besterik gabe Copán esaten zaie. Herriak, berriz, Ruinas Copán du izena, baina guztiek Cópan izenarekin soilik ere ezagutzen dute. Hondakinak herritik kilometro batera daude; hortaz, hemendik igarotzen dira egun baterako baino gehiagorako datozen bisitari guztiak, eta hori soberan merezi du aztarnategiak. Edo egun oso bat gutxienez, egunsentitik ilundu arte, eta herriko ostaturen batean gaua ematera behartzen du horrek, dena den. Herriak xarma ere

badu. Sei mila biztanle eskas ditu; berdez estalitako mendiek inguratuta bizi dira, teilazko teilatuak edota aluminiozko xafla ondulatuak dituzten etxetxo baxu eta pastel kolorekoetan. Gora eta behera doazen kale harriztatuen artean, estilo kolonialeko eliza txiki zuri batekin batera, eskulanen, oihalen zein elikagaien merkatuak ditu, bai eta bi museo txiki ere. Lehena K’inich etxea da, antzinako José Trinidad Cabañas gotorlekua. Maien historia eta kultura erakusteko zentro didaktiko bihurtu zuten, eta K’inich Yax K’uk Mo izena eman zioten (Eguzki Handia, Lehen Ketzal Guakamaioa), tradizioaren arabera Copánen kokatu zen lehen pertsona eta lehen errege-dinastia sortu zuena. Ikasleei zuzenduta, erakusketak eta joko interaktiboak ditu. Bigarrena Maien Arkeologiaren Eskualdeko Museoa da. Antzinako biztanleek erabili zituzten harrobi beretatik ateratako harriak erabiliz 1939an egindako eraikin batean dago. Bertan hilarriak, jadea, agintarien erretratuak, maien egutegi bat... ikusi ahal izango


Goian, burezur eta tibien behe erliebea, Eskulturen Museoan. Eskuinean, Mendebaldeko Patioa.

20


21


COPĂ N ditugu besteak beste, guztia aztarnategian egindako indusketetan aurkitutakoa. Aztiaren edo Eskribauaren Hilobia izango da agian interesgarriena, 700. urtean hil zen xaman baten hilobia da, nonbait. Sarrera ona da hondakinetara eroen moduan joan aurretik. CopĂĄn maien testuinguruan CopĂĄn izeneko antzinako hiria Maien Inperioko ekialdeko muturrean zegoen kokatuta. Maien mundua Mexikoko eta Guatemalako hegoaldearekin identifikatzen da normalean, haien kultura bizirik baitago oraindik han, desagertzeari uko egiten dion herri batek mendeetan zehar atxikitako hizkuntzen, sinesmenen eta kosmogonien moduan. Maien antzinako mundua, halere, oraingoa baino zabalxeagoa zen, haren baitan Belize osoa, Hondurasko zati batzuk eta El Salvadorreko zati txiki bat hartzen baitzituen. Erdialdeko Amerikako Kolon aurreko kultura guztietatik guregana osoen iritsi dena da ziur aski, hau da, nortasun-ezaugarriei hoberen eutsita, eta haren biztanle kopurua ikusita ez dugu uste, zorionez, etorkizunean desagertuko denik. Hori guztia hainbat mendez pairatutako mendetasuna eta bidegabekeriak gorabehera; lehenik kolonizatzaileen aldetik independentzia baino lehen, eta ondoren kreoleen eta klase ahaltsuen aldetik. Hortaz, estatu-hirien, jaguargudarien zein piramide handien zibilizazio maiak, baita gaztelauak iritsi aurretik ere, gainbehera egin zuen arren, herri modura bizirik daude oraindik maiak, enbor bereko 44 hizkuntza mintzatzen diren talde anitzetan banatuta. Haien historiak 2.000 urtetik gora egiten du atzera, eta aldi hauek bereizi ohi dituzte, egileen arabera aldaketak badaude ere: Klasikoaurrea (K.a. 1000. urtearen eta K.o. 320. urtearen artean), Klasikoa (320. eta


987. urteen artean) eta Klasiko ostekoa (987. urtetik XVII. mende amaiera arte). Goraldia IX. eta X. mendeen artean izan zuen; antolaketa sendoa eta eraginkorra izan zuen orduan, baita lurralde-eremu zabalak menpean zituzten zenbait estatu-hiri ere; horrelakoek, inperio bateratu bat sortzeko gauza izan ez baziren ere, kultura-jarraibide berak partekatzen zituen erakunde handi bat eratu zuten, harreman sozial, ekonomiko eta politiko egonkorrekin batera, elkarrekin beti ongi moldatu ez baziren ere. Garai hartan zientzia eta artea loratu ziren; azpiegitura handiak eraiki zituzten, eta hiriko bizimodua haren garapenaren erdigune bilakatu zen. Zibilizazio handia urteak zeramatzan gainbeheran kolonizatzaileak iritsi zirenean, eta desagertuta zegoen halakotzat, hiri handiak galduta eta boterea hautsita eta zatikatuta. Hala eta guztiz ere, aurre egin zieten iritsi berriei. Azkenak Itzá, Ko’wol eta Yalnain herriak izan ziren, eta gaur egungo Floresetik gertu haien hiriak –Tayasal, Zacpeten eta Queixil– suntsitu zituzten arte ez zuten konkista amaitutzat jo. Hori 1697an gertatu zen. Copán inguruko populazioaren lehen zantzuak klasikoaurrekoak dira; jatorrizko kokalekuak pixkanaka gero eta gune urbanizatuago bat bilakatzen joan ziren orduan. Baina V. mendera arte ez da sortuko nolabaiteko garrantzia zuen hiri moduan, Oxwitik (Hiru Sustrai) izen maiarekin; Peténgo oihaneko Tikal ahaltsuarekin lotutako birfundazio modura sortu zen orduan; nolabaiteko toki-foru bat zuen, penintsulako hiribilduek Erdi Aroan zuten antolaketarekin –aldeak alde–. Yax K’uk Mo dinastiak sortu zuen 426. urtean, eta lehen aipatu dugun K’inich izan zen lehen ordezkaria. Dinastia hori boterean egon zen harik eta hiriaren

gainbehera iritsi eta 822an desagertu zen arte. Sekula ez zen oso handia izan, 9.000 lagun herrigunean eta 27.000 ibarrean, baina potentzia ekonomiko eta militar bat izan zen goraldian, Chan Imix K’awiil erregearen garaian, 67 urtez 628tik 695era bitartean, zehazki. Gainbehera hurbil zegoen, ordea. Horren ondorengoa izan zen Uaxaclajuun Ubaah Kawiil agintaria garaitu egin zuen aurretik mendekoa izan zuen Quiriguá hiriko Kak Tiliw Chan Yopaat erregeak. 738 urteko porrot horren ostean, nagusitasuna bereganatuko du Quiriguá hiriak aldi batez, eta Copánek ez zuen suspertzea erdietsiko. Horrek ez zuen eragotzi, halere, hurrengo bi agintariek (K’ak’ Yipyaj Chan K’awiil eta Yax Pac) eraikuntza-egitasmoei ekitea mende batzuk lehenago hasitako obra amaitzeko asmoz, eta horri esker Copán maien ondare guztiaren lorpenik handienetako bat bihurtu da, bai eta balio artistiko handienetako bat ere.

Ezkerrean, Uaxaclajuun Ubaah Kawiil erregearen igoera irudikatzen duen irudia, Zeremonia Plaza edo Plaza Handian. Gainontzeko irudietan, hilerria eta bertako goi erliebeak.

Hondakinak eta gozamena Oxwitik hiriaren distirak ez du ez hotz ez bero uzten. Hainbat urtetan zehar maien hiri asko ezagutu ondoren, ezerk ere ezin ninduela harritu zirudien. Hiri erraldoiak, hiri txikiak, itsasoaren ondoan, oihanean, ibarretan, lautada eta mendietan, jendez beteak edo bakartiak; berezitasun eta bereizgarri besterenezinak dituzte guztiek; denak monumentalak eta batzuk, gainera, magiaz eta edertasun arkitektonikoaren mugak eta garrantzi historikoa gainditzen dituen erakargarritasun limurtzaile batez hornituak. Copánera iristea, baina, lerro finkatu eta klasikoenak aldaezin atxikitzen zituen atea guztiz suntsitzea izan zen; bultzada sortzailearen kontzeptu berri batera batbatean irekitzea. Hieroglifikoen Eskaileraren aurrean

23


zutik, pentsatu ere egin nuen nik miresteko baino ez zuela eraiki K’ak’ Yipyaj Chan K’awiil erregeak. Erdiko Patio handiaren hego-ekialdeko muturrean, ezagutzen den maien glifo-testu luzeenean gora eta behera doazen 2.500 erliebe horiek sigi-sagako ikono hipnotiko bat eratzen dute, kulturen arteko adiskidetzean berriz aurkitzen den eta bestea ezberdin ezagutzen duen Amerika galdu batekiko maitasunak asaldatzeko gauza dena. Landutako 63 eskailera-mailek 12 metro garai, 10 metro zabal eta 21 metro luze den harmailadi bat osatzen dute, Inskripzioen Tenpluan amaituta. Mezuak ez du zerikusirik nigan ernatzen dituen sentipenekin, hiriko agintarien kronika baita egiaz, baina halere, mendeen ikuspegiarekin eta historia egindakoan, artista anonimoek zizelkatutako harria gelditzen da, zeinaren handitasuna esanahi kosmikoen, ongiaren zein gaizkiaren jainkoei eskainitako zeremonien eta seme-alabek egun duintasuna atxikitzeko borroka egiten duten iragan handi baten atzera begirakoaren artean dabilen. Ez dira aurri handiak, Tikal edo Chichén Itzán hirietan esaterako daudenen tankerakoak. Horregatik agian horiek ibiltzeko eta miresteko gozamena gure begietan pilatzen da, begiradaz laztanduz denbora igarotzen uzten dugun bitartean. Eta, laztan oro bezala, presarik gabe. Guztira 3.400 egitura aurkitu badira ere –gehienak induskatu gabe oraindik–, multzo nagusian lau atal daude, guztiak gune txiki eta trinko batean bilduta. Lehenik Erdiko Patioko multzoa dugu. Eskaileraz gain, iparraldean Zeremonia Plaza edo Plaza Handia dago, mendebaldean 1 egitura buru eta hilarriz zipriztindua. Horietan dortoka, suge buru, garezur edo giza irudien tankerako aldareak daude irudikatuta (azkenetan arropen mugimendua ere irudikatu dute, F hilarrian esaterako). Eskaileraren ondoan huts egin ezin duen zerbait dago, pilota-jokoa. Copán batez ere originala da, eta eskultura ugari eta bikainengatik da ezaguna. Goi-erliebearen sakontasuna, ia eskultura exentura iritsita, paregabea da maien hirietako bilduma osoan. Besteak beste, obsidiana, basaltoa, granitoa eta jadea zehatz-mehatz eta era monumental batez daude landuta, zentzu teologiko eta politiko sendoa edukita. Garai hartan nagusi zen edertasunaren ideala ederki ikus dezakegu haietan: sudur handia, begi okerrak, kopeta zapaldua eta gorputz-adar gihartsuak. Hilarriak, bestalde, gertaera historikoen oroitzapenezko mugarriak ziren, eta katun bakoitzaren amaieran eraikitzen zituzten, 20 urteko zikloaren amaieran, alegia. Harmailadi handi batetik 11 eraikineraino igoko gara, hots, Yax Pasaj Chan erregearen jauregiraino. Bi plazen artean gaude; batetik, Mendebaldeko patioa, non Akropolia izenez ezagun den jauregi-gunea dagoen, eta bestetik, Ekialdeko edo Jaguarren Patioa. Bigarren patio horretan nagusitzen den eraikina, 22 zenbakiduna, Meditazioaren Tenplua izenez da ezaguna, eta diotenez, artoa sortu zuten mendia irudikatzen du. Gune osoko 24

erlieberik onenetako batzuk daude bertan. Bi plaza horiek hegoaldean zatikatzen ditu 16 Piramide Tenplua izenekoak. Kanpoaldea ikusgarria da, onena ezkutatuta dago, ordea; izan ere, egiaz, gainjarritako hainbat tenplu dira, bakoitza bere estiloan egina: Humal, Teotihuacango estiloan, Yax Kuk Moren hilobiarekin; Yenhal, Peténgo eran; Margarita, Andrea Gorriz izeneko hilobia hartzen duena; Rosalila, eta Uxaclajuum. Guztietan ederrena Rosalila izenekoa da, VI. mendeko zeremo-

Orrialde honetan, Copáneko Zeremonia Plaza edo Plaza Handiko eskaileren ondoan dagoen pilota jokoa.


nia-tenplu bat, tunel baten bidezko sarbidea duena. K’inich Yax K’uk Mo –Eguzki Jainko bihurtuta– eta Vucub Caquix –Zeruko Txoria– jainkoei eskainita dago; osorik dago, eta bereziki ikusgarria da sartzeko atearen gainean dagoen Eguzki Jainkoaren maskara. Piramidearen oinetan Q aldarea dago, eder askoa, eta, hegoalderantz eginez gero, hilerria ikusiko dugu. Azkenik, Hilobien Multzora joko dugu (Bacaben Jauregiaren hondakinak daude bertan) eta, zalantzarik gabe,

Eskulturaren Museora; bertan Rosalila tenpluaren erreprodukzio berdin-berdin bat dago, baita taillen eta estatuen bilduma oso on bat ere. Amaiera bikaina da ederretan ederrarentzat.

COPÁN


01

02

EUROPAKO HAMAR HERRI BITXI (ETA II) Aurreko alean abiatutako Europako herri bitxien atalari jarraipena –eta amaiera– emateko, ezin aipatu gabe utzi ondorengo lekuak: ipuinetakoa dirudien ingurune batean kokatutako Hallstat, Txekiako Cesky Krumlov herria, haitz baten ondoan dagoen Frantziar Estatuko Sisteron, itsasoan esekita dagoen Napoliko Procida herrixka… baina hauek guztiak beste baterako utziko ditugu.

1 Oia (Grezia) Krater baten gaineko herria Munduko su leize politenean kokatuta egotearen pribilegioa du Greziako Oia herriak. Sarraski natural baten ondorioz, munduko begiratoki ederrenetakoa sortu zen bertan. Santoriniko itsasoari begira dauden lur hauek leherketa bolkaniko baten emaitza dira. Lekuaren edertasunak eta bertako ilunabarrek erakarrita, milaka bidaiari izaten dira inguruotan. Hala, egun, Europa osoko gune natural bisitatuenetakoa da. Izan ere, amildegiaren ertzean kokaturiko herri hau ametsetako txokoa da. 2 Vernazza (Italia) Mediterraneo itsasoan esekitako herria Cinque Terre inguruan, La Spezia eskualdean, kostaldea malkartsu eta irregularra da erabat. Hala ere, inguru hauetan, ebakitakoa dirudien paisaia horretara moldatzen diren herrixka ugari daude, itsasoaren aldamenean

esekita bezala. Horien artean, berezienetako bat ur gardeneko itsasoan bertan dagoen muino batean sortutako Vernazza herria da. Gizateriaren Ondare izendapena duten Cinque Terre eskualdeko bost herrietako bat da. 3 Gengebach (Alemania) Ipuinetako herria (baita pelikuletakoa ere) Askori ezaguna egingo zaio herri hau, izan ere, film asko errodatu dira bertan; “Charlie eta txokolate fabrika” pelikula, kasu. Zinema zuzendarien inspirazio iturri ez ezik, margolari eta idazleena ere izan da. Ez da harritzekoa hainbeste jende erakarrita sentitu izana, Oihan Beltzaren ertzean dagoen herri perfektua baita Gegenbach. Baden-Wurtemberg eskualdean dago herria, Ortenau barrutian. Film baten dekoratu izateko espresuki eginak diruditen kaletxo eta plazatxoak dira bere erakarpen nagusiak.

06

4 Palmanova (Italia) Hiperplanifikaturiko herria Punta-puntako gotorlekuen zerrendan falta ezin den herririk bada, hori Palmanova da. Halaber, gotorleku bat baino gehiago, hiperplanifikaturiko gutizia urbanistikoa dela esan daiteke. Palmanova 1593an eratu zen, Italiako ipar-ekialdean, Veneziako Errepublikak turkiar otomandarren gainean lortu zuen garaipena ospatzeko aitzakia modura. Beraz, Veneziako boterearen ikur eta oroigarria da. Menperatu ezinezko zitadela gisara eraiki zuten eta diseinu txundigarria du, orrialde honetako argazkian ikusten den moduan. 5 Sighisoara (Errumania) Erdi Aroko altxorra Transilvaniako gune historikoan dago Sighisoara, Karpato mendien magalean, eta Europa osoan hobekien mantendu den Erdi Aroko herrietako bat da. Nabarmentzeko elementuen artean, Alde Zaharreko etxetxoak, Erlojuaren Dorrea eta hilerri erraldoia daude, baita

07


03

04

05

proposamen tematikoa

Transilvaniako biztanleak ere, saxoi etniakoak. Horrez gain, Bram Stokerrek Drakula pertsonaia sortzeko erabili zuen inspirazio-iturria ere, Vlad Tepes, bertan jaio zen. 6 Castle Combe (Ingalaterra) Ingalaterrako herririk politena Wiltshire eskualdean dagoen Castle Combe herri txiki bezain ederra da, askoren iritziz, Ingalaterra osoko herririk politena. 350 biztanle besterik ez ditu eta oso txikia da, minutu gutxi batzuetan goitik behera osorik ikusteko modukoa. Bertako kale eta bazterrak guztiz pintoreskoak dira eta xarma berezia darie. Batik bat bere edertasun eta lasaitasunagatik da ezaguna, baina baita bertako eraikinengatik ere; tartean, Erdi Aroko eliza ikusgarria dago. 7 La Roque-Gageac (Frantziar Estatua) Itsas labarraren oinetan dagoen herria Historia luzea du La Roque-Gageac herri misteriotsuak. Itsas labar baten

08

ertzean dagoen herrixka honetan, gizakia historiaurretik bizi izan da. Ipuinetakoa dirudiela esan daiteke, bere teilatu, jauregi eta gotorlekuei erreparatuz gero. Baina bere berezitasun handiena kokalekua da, itsas labar baten eta ibai baten arteko gune estuan dagoenez, bertan esekita egotearen sentsazioa sortzen duelako. Dordognan dago La Roque-Gageac, Akitania eskualdean. 2008an, 412 biztanle bizi ziren herrian. 8 Lauterbrunnen (Suitza) Haran malkartsu batean Suitzako Alpeetako mendi tontorren eta harri formazio ikusgarrien magalean, bertako U formako haran ikusgarrietako batean dago Lauterbrunnen herria. Lauterbrunnental harana, Bernako kantonamenduan kokatua, herrialdeko erreserba natural handiena da eta paraje zinez ikusgarria: 72 ur-jauzi, zelai berdeak eta mendi arteko ibilbide eta aterpetxe ugari aurki daitezke ingurune honetan.

09

9 Alpbach (Austria) Leiho koloretsuen herria Udan, landare eta loreen kolore festa ikaragarria izan ohi da Alpeetan, eta Alpbach herria horren adibide argia dugu. Gainera, askoren esanetan, Austriako herririk dotoreena ere bada. Udaberri eta uda garaian, bertako etxetxoen egurrezko balkoiak lorez eta kolorez betetzen dira. Haranaren iparraldeko herri bakartu honetara oso turista gutxi iristen ziren garai batean, harik eta 1926an honaino iristen zen errepidea egin zuten arte. 10 Oberammergau (Alemania) Fatxadak artelan direnekoa Bavaria estatuko Oberammergau herria 5.000 biztanle inguruko txoko berezia da. Bertako etxeak freskoz dekoratuta daude (L端ftlmalerei, alemanez) eta benetako artelanak dira. Egurra zizelkatzea urte luzetako tradizioa dute herri honetan eta bertako kaletxoetan orotariko piezak saltzen dituzten dozenaka tailer daude.

10


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.