7h74

Page 1

KRETA Minotauro abegikorra • ZEELANDA BERRIA Hegoaldeko Alpeen gainean hegan • SAN FRANTZISKO Dibertsitatearen hiria • PEKIN Tenpluen hiriburua

BIDAIA ALDIZKARIA

Argentina trenez ASPALDIKO ISTORIOEN ZAPOREA


BADAGO EZAGUTZEKO MUNDU BAT Azaleko argazkia: Getty Images

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU . Editorea: Mariasun Monzon Erredakzioa: Amaia Ereñaga Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Argazki Press Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 946 61 20 55 www.zazpihaizetara.com

LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio

Urteko harpidetza: Hego Euskal Herrian: 15 € • Ipar Euskal Herrian: 25 € Estatu espainolean: 18 € • Europan: 50 € Bidal ezazu kupoi hau honako helbide honetara: Zazpi Haizetara • Portuetxe 23, 2.solairua • 20018 Donostia(Gipuzkoa-EH) Izena Helbidea Posta kodea Herrialdea NAN Bankua

Herria Telefonoa E-posta Txartelaren jabea

Nahiago izanez gero, mezu elektroniko bat bidal dezakezu zazpihaizetara@astero.net helbidera, kupoian azaltzen diren datuekin edo web orrian (www.zazpihaizetara.com) sar zaitezke eta harpidetzeko formularioa bete dezakezu.

Urruña distribution & services, S.Lren produktuei eta/edo sustapenei buruzko informaziorik jaso nahi ez baduzu, markatu X bat laukian Sustapen honen barruan jasotako datu personalak Herritar Berri S.L.U (Portuetxe 23-2. 20018 Donostia) eta Urruña distribution & services, S.L.ren (Gran via, 2 – 4 48001 BILBO) datu-base batean sartuko dira. Datuak guztiz konfidenzialak dira, datu pertsonalak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoari jarraiki. Nolanahi ere, eskuratzeeko, zuzentzeko, aurka egiteko edo ezerezteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu. Horretarako, Herritar Berri S.L.U (Portuetxe 23-2 20018 Donostia) helbidera jo beharko duzu.


aurkibidea 04

MUNDUARI BEGIRADA Gudauri, Kaukasoko eski estazio ospetsua

42

ErreportaJEak 6

ARGENTINA TRENEZ Iraganeko trenbide sare handietako bakan batzuek martxan jarraitzen dute. Gelditzen direnak mitikoenak dira

16

KRETA Zibilizazio minoikoaren jatorri, bere kostaldea Mediterraneoko lasaienetarikotzat jo daiteke

26

SAN FRANTZISKO Dibertsitatearen hiria da, bere historiagatik eta herritarren izaeragatik

34

ZEELANDA BERRIA Westland eta Mt. Cook parkeen gainean hasten den hegaldian Aoraki-ren gailurrera iritsiko gara

42

PEKIN Txinako hiriburuan geldialdi bat egitea ezinbestekoa da antzinako dinastiek utzitako aztarnak ezagutzeko

50

DAR ES SALAAM Afrikako antikolonialismoaren hiriburua izan zenaren historia berreskuratzeko ahaleginetan

16 34

06

Bidelaguna 54

Proposamen tematikoa Bertigoa duten bidaiarentzat oso egokiak ez diren eskailerak

56

Hitzorduak

58

Liburuen txokoa

60

Gogoan hartu The Glass Housse eta Boyard gotorlekua

62

Laburrak

50

26 3


GUDAURI Kaukasoko eski estazio ospetsua

A

urki, abenduan hain zuzen ere, Gudauriko eski estazioan lanean hasiko dira, apirilera arte luzatuko den elurraren denboraldian sartuko baitira bete-betean. Neguko kirolen zaleen helmuga turistiko ospetsu eta herrikoienetakoa da Georgiako estazioa. Kaukasoko hegoaldean dago, 1.196 metroko altueran, Georgia Errusiarekin lotzen duen antzinako ibilbide militarrean. Tbilisi hiriburutik nahiko gertu dago, 120 kilometro eskasera. Bi metro elur izatera iristen dira maiz estazioan eta giroa epela izan ohi da negu partean. Bertan bost hilabetez luzatzen den neguko denboraldiaz goza dezakete bidaiariek, baina gainontzeko urte sasoietan ere badago zer egin, oinez, zaldi eta bizikletaz egiteko prestaturiko ibilbide ugari baitaude. Argazkia: Kirill Kudryavtsev

4


Munduari begirada



Argentina trenez Testua eta argazkiak: Lino Gonzรกlez

HISTORIAREN ZAPOREA


ARGENTINA TRENEZ

Distantzia luzeak trenez egiteak haurren ametsen edertasuna du. Abenturarako izpiritu oro asetzen du haren distantzia-hausnarrak, behin eta berriz horizonteak oparitzen dizkigularik. Proportzio amaigabeko burdinazko bide horren gaineko triki-trakak adierazten duen bezala, lurra beti dugu oinetatik gertu, oinarririk gabeko arriskuen beldurrak uxatzen dituela. Eta geltoki zaharretan egindako geldialdi bakoitza izan zitekeenaren kontakizun nostalgiko bat izaten da beti. Argentinako trenbide-sarearen parterik handiena kendu dute, baina tren mitikoek martxan jarraitzen dute.


rain dela hogei urte arte, Argentinak tren-bidaien maitaleen desio guztiak bete zitzakeen. Posible zen herrialde izugarri eta eder hori, milaka kilometroko trenbide-sarea zuena, iparraldetik hegoaldera zeharkatzea, beti Buenos Airestik abiatuta; mendebalderantz ere hamaika linea har zitezkeen, Txileraino, ondoan baitago, eta bide estuko trenetan, ezkutuan gordetako tokietara iristeko aukera zegoen. Baina 1990eko hamarkadan, Carlos Menemen gobernuen politika neoliberalak jarraipena eta amaiera eman zion urte batzuk lehenago hasitako trenbide gehienak kentzeko prozesuari. Gaur egun, azken urteetan ahaleginak egin diren arren, linea handi gehienak etenda daude. Gainera, maiztasuna eskasa da, eta jabeak hainbat izateak ordutegien deskoordinazioa eragiten du. Horren ondorioz, ezinezkoa da bidaia luzeak antolatzea. Hala ere, badira hiru tren mitiko eta legendario, tren-bidaien magia hura es-

O

kaintzen jarraitzen dutenak, paisaia harrigarrien bitartez edo historian gelditu diren pertsonaien pausoei jarraituz. Ibilbide motzeko bidaiak dira, eta nahiz eta gaur egun bereziki turistentzat atxiki diren, oraindik senti daiteke aspaldiko istorioen zaporea. La Trochita, Patagoniako Espres Zaharra Gaur egun, ezinezkoa litzateke Paul Theroux idazlearen urratsak jarraitzea. 1976an, Argentinako iparraldetik hasita, Boliviarekiko muga Panamericanoan zeharkatu zuen, eta Patagoniaren bihotzeraino iritsi zen, Argentina hegoaldean. Therouxek Amerika osoa zeharkatu zuen bere jaioterritik hasita, Bostondik, ahalik eta tren gehien hartzeko irrikaz. Hain periplo luzearen kronika liburu eder bat da. Bertan, orrialde pare bat baino ez dizkio eskaintzen bere tren-bidaia narratzeari, eta azkenean, toki urrun horretara hurbiltzen zintuen, orain ere urruneko toki izaten jarraitzen duena:

Hodeietarako trenak Argentinako iparraldean dagoen Salta hiria eta Txile lotzen ditu. Aurreko orrialdean, La Trochita Patagoniako estepa zeharkatzen.

9


La Trochita linea zaharra 1990eko hamarkadan itxi zuten, baina Chubuteko gobernuak berreskuratzea erabaki zuen balio historiko eta kultural handiak dituelako.

Patagonia. Baina trenari hango biztanle batek, eta ez berak, ironiaz jarritako izenak eman zion izenburua liburuari: “Patagoniako espres zaharraâ€?. Hartu zuen azken trena izan zen; 20. hamarkadako tren-makina txiki eta zahar bat, hiru bagoi mengel besterik ez zituena. Eta basamortu batekin nahasi nahi zuela ematen zuen paisaiaren itxurazko hutsunea zeharkatzen zuen, hots, Patagoniako estepa. Bidaiarien artean indiar isil eta betilunak zeuden, eta Europa zaharretik etorritako zuriak, ametsek eta oparotasunak zikindutako pentsamenduak zituztenak. Eta ke lodiko zutabe batek, suzko sabel baten estertoreetatik ihesi, egunsentiaren argia iragazten zuten hodeiak bilatzen zituen zeruan. Kontatutako gauza guztiak bat zetozen bidaia-liburu bati amaiera perfektua emateko. Aipatutako 1990eko hamarkada zorigaiztokoan, bide estuko linea zahar horrek existitzeari utzi zion. Estua izatetik zetorkion, han zuzen ere, bertakoek maitasunez emandako izena: La Trochita. Baina haren balio historiko eta kulturalagatik, Chubut probintziako gobernuak linea hori berreskuratzea erabaki zuen, bere lurraldea zeharkatzen zuen trenbide-zatiaren ardura hartu zuenean. Bi dira une honetan egin daitezkeen bidaiak: El Maiten geltokitik DesvĂ­o Bruno Thomaeko geralekura, eta Esqueletik Nahuel Panera. Hiru orduko ibilbide bat da, La Trochitak bere irudia geraleku kalamastra batean ustekabean sartzen zen bakoitzean hedatzen zuen bidaiaren poesia berriz bizitzeko; bidaiari bakarti bat zurezko bagoi batera igotzen zen orduan, Patagoniako esteparen espazio irekien handitasuna atzean utzita. Orain turistak txunditzen ditu La Trochita tren-makinak Esqueleko geltokian azaltzen den bakoitzean. Baporezko hodeiak jaurtitzen ditu, eta bere urre koloreko balbulak eta giltzak ditu ikusgai, distiratsuak eta ezin garbiagoak. Gainera, oso txistu zaratatsua jotzen du, haren burdinazko gurpilen astindu bortitzak bertan dagoela jakinarazteko nahikoak ez balira bezala. Atzean, lehengo bagoiek osatutako konboia du, non Patagoniako aitzindariek oparotasun-ametsak hausnartzen baitzituzten. Bigarren mailako bidaiarien bagoiak 1920ko hamarkadakoak dira, baina lehen mailakoenak, erosoagoak, orain dela berrogei urte erosiak dira. Egurrezko berogailuek bagoi guztietan jarraitzen 10


ARGENTINA TRENEZ

11


dute. Bagoi kalamastra horietan hotzak hartutako gorputzak berotzeaz gain, matea egiteko ura berotzen zuten; eta beste jakiren batek ere jateko moduko itxura hartzen zuen txingarretan. Maletak eta beste gauza astun batzuk arrastaka eramateko frenesia desagertu da, baina bidaiariak orain ere igotzen dira gogoz beterik trenera geltokiburu inprobisatu batek kanpaia jotzen duenean. Patagoniako estepan erregina den belar nahasi hori, Panpako espartzu edo coir贸n izenekoa, haizeak nola astintzen duen ikusita, bidaiaren plazerak menderatzen ditu bidaiariak; edo zaldi gainean dabiltzan gautxoek kapela hartuta amultsuki egiten duten agurrari erantzunda; edo tren-makinaren txistuak beldurtuta behiek nola ihes egiten duten ikusita eta irribarre eginda; edo aurpegia leihoaren kristal gainean jarrita, oparotasunez eta askatasunez beteriko etorkizunekin amets eginda, La Trochitan joan diren beste hainbeste bidaiarik bezala, izpiritu abenturazalea betetzeko desioz Patagoniara bidean.

Munduaren amaierako trena Beti dago are urrunago joan nahi duen jendea, eta Patagoniako handitasun atsekabetua ere ez duela aski; beren barrutik zerbaitek esaten die jarraitu egin behar dutela, haien porrotak hegoalderago eraman behar dituztela. Baina denak du muga bat, eta munduaren amaiera da hori. Munduaren hegoaldeko azken herriak ere, Ushuaiak, izan zuen trena. Eta hori ere berpiztu dute, paisaiak astiro eta geldi ikustea maite dutenen pozerako. Munduaren amaierako trenak ez du liburu bateko hitzek eskaintzen duten dotoretasunik, ezta idazle ospetsu batek eginiko erreferentziarik ere. Bere lehengo izenak adierazten duen bezala, Presoen trena, aspaldiko bidaiari guztiak horrelakoak zituen, eta kasu gutxitan izan ezik, askatasunaren jainkosarekin baino ez zuten amets egiten XX. mendearen hasieran, Argentinako agintariek pentsatu zuten Ushuaiak baldintza perfektuak betetzen zituela presondegi bat bertan kokatzeko. 1896az geroztik Estatuen uharteko espetxe militar batean zi-


ARGENTINA TRENEZ

gorra betetzen zeuzkaten presoak Ushuaiara eraman zituzten 1902an. Urte horretan bertan hasi ziren presondegia eraikitzen. Ez da harritzekoa hasieratik presondegiak ate irekien programa bat izatea: Ushuaiak berezkoa zuen kartzela-itxura. Nahiz eta saiakera asko egin zituzten, inork ez zuen munduaren amaieratik bizirik irtetea lortu. Presoek eman zioten forma hiriari, kaleei, eraikinei, zubiei, etab. Eraikuntza hornitzeko, egurra behar zuten bereziki, eta horregatik sortu zuten munduaren hegoaldeko azken trena. 25 kilometro zituen trenbide estu bat egin zuten, eta presondegia baso batekin lotzen zuen. Gaur egun, Tierra del Fuego Parke Nazionalaren babespean dago baso hori. Ibilbidearen azken zati hori ireki zaie turistei, eta Presoen Trena izateari utzi dio, Mundu Amaierako Trena izateko. Erromes baten lasaitasunaren pare, triki-traka leun batez, trena Parke Nazionalean sartzen da egunero, bidaiarien begiak liluratzen dituen mendien babesean dagoen parkean. Lenga zuhaitzen basoak ikusten dira

urrunean. Ia urte osoan elurrez estalita egoten dira, eta ikasten ari den haur aspertu baten zirriborroen antzekoak dira. Trenak zeharkatzen duen haraneko zuhaitzek zorte txarragoa izan zuten. Presoek moztu zituzten, eta motzondoz beteriko hilerri bat utzi zuten. Orain, elurrak mahai-zapi zuriez estali ditu, eta haietan nork jango duen zain daude, mahaien gisara. Presoen bizi-baldintza gogorren oroigarri dira. Kolore beltz eta horiko lerro horizontaletako jantziak zituzten, eta hezetasunagatik hotzak hartuta eta elurrak lurperatuta, isiltasunaren eta goibeltasunaren karga itzela jasatera kondenatu zituzten.

Munduaren amaierarako trena Suaren Lurraldeko parke nazionalean sartzen da egunero. Ibilbide zaharreko azken zatia turistei zabaldu zaie.

Hodeien trena Richard Maury ingeniariaren zuzendaritzapean lan egin zuten 1.300 langileen lan-baldintzak ere ez ziren errazak izango. Ramal C14 izeneko salgaietarako trenbidea eraiki zuten, Salta hiria, Argentinako iparraldean, Txilerekin lotzen duena. Zalantzarik gabe, lan itzela egin zuten, zer garaitan eraiki zuten (1921 eta 13



1948 urte bitartean, hogei urte baino gehiagoz lan egin zuten) kontuan hartuta. Trenbideak 217 kilometro ditu guztira, eta 1.187 eta 4.200 metro arteko garaieran dago. Gainera, 29 zubi, 13 biaduktu eta 21 tunel egin behar izan zituzten. Salgaiak garraiatzeko ia erabiltzen ez zela, 1978az geroztik, paisaia harrigarriez gozatu nahi duten bidaiariak hartzen ditu. Eta horien helburu bakarra, halakorik izatekotan, hodeiak ukitzea da. Trenaren ibilbideak paisaia liluragarriez gozatzeko bermea du: Salta hiria dagoen Lermako haranetik abiatzen da trena, Andeetarako atetzat hartzen den Campo Quijano zeharkatzen du eta Quebrada del Toro igaro ondoren, azkenik, Punako lur gorrietara iristen da. Muino eta mendi-bizkar biluziak begiratzeko bidaia bat da, milaka urtetan izandako higadurak eraginda, hainbat forma eta testura dituztenak. Eta eguzkiaren argi apetatsuak 単abardura desberdin ugari ematen dizkie egunean zehar. Bidaiaria, ilargi itxurako paisaia horren aurrean, zorabiatu samar sentitzen da. Irrealtasun hori goizetik bertatik dago presente, egunsenti urdin eta hotz batekin, lurrari bere kromatismoa esnarazteko ia gai ez dena. Pixkanaka, laino mehe eseki bat eratuz bagoie-

tan sartzea lortzen duen hautsarekin, nabarmenago eginez doa, eta azkenean, mendi-gaitzak eraginda, zentzumen guztiak harrapatzen ditu. Eguerdiko argi garbiak eraginda soilik lortzen da berriz ere errealitate koherente xamar batean egotearen inpresioa. Edo agian esnatze iragankor hori Polvorillako biaduktua zeharkatzeak eragindako astinaldiaren ondorioa baino ez da. Trenaren ikurra da, 4.200 metrotan kokatutako ingeniaritza zibilaren lan ikaragarria. Behin helmugara iritsita, eta hodeiak ukituta, hasierako puntura itzultzea besterik ez da gelditzen. Trenak arnasa hartzen duen geltoki bakoitzean bertako biztanleek gogo handiz eskaintzen dituzten oroigarrietako bat erostea. Bidaideekin hizketan jarraitzea, ia senideak izango balira bezala; tren baten triki-traka entzunez bakarrik sor daitezkeen harremanak dira horiek. Eta azkenik, loarin batean murgiltzea iluntzeak paisaiari uzten dizkion itsas-tonuei so eginez. Hurrengo bidaia batean, leihotik islatzen diren eguzkiaren azken izpiek haur gineneko tren-bidaia amaigabeen ametsak gogoratzen ditugun arte.

Polvorillako biaduktua Hodeitarako trenaren ikurra da. Behean, La Trochita treneko bidaiari gaztetxo bat.

ARGENTINA TRENEZ

15



Testua: Hasier Rekondo Argazkiak: Getty Images

Kreta

MINOTAURO ABEGIKORRA


KRETA

Kretako bakardadeak, isiltasunak eta zuritasunak bat egiten dute bidaiariari agurrik samurrena eskaintzeko. Zibilizazio minoikoaren jatorri, Zeusen jaioterri, udan iparraldeko hondartzak eta portuak arras turistikoak diren arren, lasaienetarikotzat jo litezke Mediterraneoko apar jendetsuenen artean. Barnealdean eta hegoaldean, berriz, bidaiariak Minotauroarekin topo egiteko aukera izango du, ospetsu bihurtu den kretarren adiskidetasun leunean islatuko da kultura minoikoaren begi galdua.

akardadeak, isiltasunak eta zuritasunak bat egiten dute KretanÂť, Greziaz maitemindutako Lawrence Durrell-en hitzak dira. Egun, Egeo itsasoko hegoaldeko irlako hondartza epeletan, barnealdeko lautada bakartietan eta itsasoak eraikitako itsaslabarretan aurki litezke hirurak bere horretan; alta, turismoak sakonki bortxatu du 100 kilometroko kostaldea eta 12-60 km arteko zabalera duen uharte zuriko iparraldea. Orobat, Mediterraneoko leku turistikoen artean abegikorrena eta isilena dugu Kreta. Izan ere, barnealdeko zenbait herrixketan mantendu egin da II. Mundu Gerraren ostean kretarrek indarrean jarri zuten ohitura: irlara datorren edonori iragazi gabeko kafe beltza edo freddo cappuccino izoztua eskaintzea. Oparirik gozagarriena kretarrak eurak dira. Nekez ulertu liteke kretarrek bidaiariari erakusten dioten adikortasuna bertan lekutu arte, are gehiago, Grezia krisi latza jasaten ari den honetan. Jainko greziar klasikoen artean garrantzitsuenaren sorleku izan zen Kreta, bertan jaio baitzen jainko ororen aita, Zeus. Olinpoko jainko guztiak menperatzen

B

Kultura minoikoaren (K.a. 3000 eta 1400 urteen artean iraun zuen zibilizazioa) harribitxia da Knossos jauregia. Labirintoaren kondairak jauregi hau izan zuen jatorri. Oso turistikoa den arren, bisitatu beharreko tokia da.

18



KRETA zituen, jainko guztienganako boterea erakusten zuen, biolentziaz erakutsi ere. Mitologiaren arabera, Dikti mendietan jaio zen, Kretako ekialdean hedatzen den mendikatean, jaio ostean Ida mendira eraman zuten Kronos eta Rearen semea; Dicteo Andro kobazuloan ezkutatu behar izan zuten eta bertan hezi. Jainko greziar “klasikoak� unibertsoaren alde honetara heldu baino lehen baziren Kretan beste jainko batzuk eta beste zibilizazio bat: K.a. 2000. urte inguruan eraikitako Knossoseko jauregi ospetsua da kultura minoikoaren harribitxia. K. a. 3000 eta 1400 urteen artean iraun zuen zibilizazio horrek, zenbaiten iritziz, Europako katearen lehen kate-begia litzateke. Arthur Evans antropologoak aurkitutako aztarnen artean turista andanak ibiltzen dira egun, udako egun sargoritsuetan batez ere. Ez dira erraz ulertzekoak, hala ere, Evansek berak bultzatutako jauregi arrandiatsuaren berreraikitze lanak, erabat kitschak ematen baitute, agerian behintzat, aurre historiaren berpizte

lanok. Bero zaparen eraginez urtutako adimenak oasi baten aurrean gaudela sinestaraziko digu. Oasi horren inguruan eraikitzen den parke tematikoan txitxarren hotsak entzun daitezke, irla osoan udan etengabe entzungarri den soinu-banda bakarra. Labirintoaren kondairak Knossoseko jauregia izan zuen jatorri. Sinestezina da, egun ikusita, garai hartarako erakusten zuen teknologia aurreratuari esker, estolderia-sistema konplexua labirintoaren ustezko isla izan litekeela. Beste teoria batzuen arabera, labirintoaren haria irlan bertan dagoen Gortinako kobazuloen hormetan eraiki zen. Horrela bada, Egeo itsasoko ardoa eta oliba olioa esportatzeari esker, ehun mila biztanle izan zituen garairik oparoenean, hala ere, lurrikarek eta sumendien erupzioek beldurtuta bizi ziren minoikoak. Giza sakrifizioak bertan hasi zirela ziurtatzen duten aztarnak antzeman dituzte Knossosetik zenbait kilometrotara aurkitutako aldare txiki batean. Jainkoei eskainitako giza sakrifizioek ez zuten ezertarako balio


izan, gizarte minoikoa, bestalde armada estandarrik ez zuena, misteriotsuki desagertu baitzen lurrikaren kontinentetik heldutako inbasioen ostean. Cesare Pavese idazle italiarrak bere buruaz beste egiteko arrazoien artean giza sakrifizioak ulertzeko ezintasuna aipatu omen zuen. Egun, turistok edota bidaiariok (Paul Bowles-ek nabarmendutako ezberdintasuna gero eta lausoagoa da, maletak uzteko tokiak gorabehera) gozamenaren aldareetan eskaintzen ditugu gure sakrifizioak eta ez gara inoiz ase, jainko minoikoak asetzen ez ziren gisara. Labirintoen barna, krisiari aurre Dena den, gure bidaiak Heraklionen hasi behar du ezinbestez, Minotauroaren sekretuaren bila baldin bagoaz bederen. Irlako sarrera atea dugu Kretako hiriburua. Eta bertako autobus geltokitik irteten dira Knossosera doazen autobusak. Hirira heltzeko modu asko daude, hegazkinak etengabe lurreratzen dira bere aireportuan, uda sasoian batez ere, baina gomendagarria bezain gozagarria da Atenasetik abiatzen den eta bataz beste sei orduko bidaia egiten duen ferry bat hartzea, antzinateko grekoek egiten zuten modura, Egeoa bere ederrean ezagutu ahal izateko. Heraklioneko alde zaharrean otomandarren eta veneziarren aztarnak aurkitu daitezke nonahi, eta ez dira falta Bizantzioko eliza gogoangarriak. Plateia Aikaterinis delakoan Agios Mina katedral neobizantziar ederra miretsi dezakegu, bere barnealdeak barrokoaren itxura duen dekorazio lar zamatu baina ahalmentsua erakusten digu. II. Mundu Gerrako bonbardaketek larriki kaltetu zuten Heraklioneko alde zaharra, horren ondorioz ez du erakusten Greziako beste hiri batzuen lilura arkitektonikoa, baina badu nolabaiteko kutsu arabiarrik bere kaleetan. Portuaren inguruko harresiek zenbait jatetxe interesgarri babesten dituzte, bertan merke dira feta gaztaren faltarik ez duten entsalada kretarrak, musaka ezin hobeak eta maisuki prestatutako arrain freskoak. Portuan, halaber, ospetsuak dira esponja naturalen bila aritzen diren urpekariak. Hantxe aurkitu genuen Anastasios; urteak daramatza zeregin horretan, bidaiariei kalitate handiko esponja naturalak eskaintzeko, baina Grezia azken urteotan kolpatu duen krisiak eragina izan du beregan: Kanariar irletara joan nahi du bizitzera, irla batetik bestera jauzi egin esponjen edo ametsen bila. Itsas ondoan ezkutatzen diren esponja bila Anastasiosek egunero zeharkatzen duen portuaren bokalean bertan kokatutako Koules gotorlekua XVI. mendean eraiki zuten beste bidaiari eta merkatari ase ezinek; veneziarrek. Gotorleku horrek bidaiari eta konkistatzaile ugari ikusi ditu mendeetan zehar; egungo konkistatzaileak, ordea, ez dira hain ausartak eta Bruselako bulegoetatik zein Nazioarteko Diru Funtsetik agintzen diote Anastasiosi bere herritik, bere portutik alde egiteko eta beste irla bat bilatzeko.

Heraklionetik gertu, Agia Pelagia herrixka dago, autobusez 30 minututan egiten da ipar kostaldeko itsaso barea erakusten duen ibilbidea. Agia Pelagiako hondartzetan eta ur gardenetan biltzen dira, Kretako eguzki boteretsuaren babesean, “egiazko� konkistatzaile berriak: taldetan mugitzen diren turista errusiarrak. Bat egin dute paisaiarekin errubloaren ekonomiak izan duen susperraldiak lagunduta, eta Bizantzion jatorri duen erlijio ortodoxoaren magalean. Herri erdialdeko hondartza jendez mukuru egon ohi da uda sasoian, eta ez dira falta Eivissakoen tankerako kafe-etxeak, pubak eta jatetxeak hondartza ondoan bertan; alboko arroka-hondartzetan ur turkesez blaitu gaitezke, urdinez eta zuriz pintatutako arrokan eraikitako zenbait ermita txikiren begiradapean. Agia Pelagiatik, iparraldeko kostaldeko errepide beretik, Rethymnon-era abiatuko gara. Duda izpirik gabe, Kretako hiririk ederrena eta xarmangarriena. Bere karrika estuetan galtzea gomendagarria da oso, itzala

Agios Nikolaos hiri ederra Mirabello badiaren iparraldean dago eta Voulismeni lakua du erdian. Kanal batek itsasoarekin lotzen du aintzira. Aurreko orrialdean, Kretako hondartza liluragarri bat.

21



Arrantzale-herri txikia izanagatik, Matalako hondartza Greziako ospetsuenetariko bat da. Urre koloreko harea fineko 300 metro ditu.

23


lagun, portu eder bezain amultsuan gera gaitezke arkitektura veneziarraz gozatzen, begiak bakarrik gorde baitezake edertasuna. Portuaren inguruan jatetxeak bata bestearen gainean daude, baina berriro ere, lasaitasun sakona sentitzen da kaos horren erdian, noraezean mugitzen diren turistek ezin dute urratu XVI. mendeko eraikin veneziarren atseden eternala. Oliba olioarekin nahastutako feta gazta freskoa dastatzeak edota portu inguruko taberna cool berriren batean Kretako gazte epikurearren artean solasean aritzeak, ezinbesteko freddo cappuccinoa eskuetan, ez du preziorik. Denbora benetan luzatu egiten da Kretako edozein kafetegitan, dela modernoena edo kafe grekoa besterik eskaintzen ez duten horietakoa. Ondoren, hiria inguratzen duen fortezza veneziarraren ondoko ibilbidea egin dezakegu itsaso grinatsuak ferekatuta,

edo haizpitarteko koba batean eraikitako San Antonio Gorge eliza bisitatu. Hegoaldeko haize hippyen hauspoa Irlako ipar-mendebalderantz eginez, Chania hiri turistikoagoa aurkituko dugu. Veneziarren aztarnei jarraiki, hemen ere distiragarriak dira XIV. mendean eraikitako portuko aurrealde veneziar koloretsuak, hala ere, turismo “lasaiak� sakonki hartu du herria marabunta baten antzera, eta nekeza egiten da karriketan zehar bakardadean ibiltzea. Hiri honetan bakarrik aurkitu dugu nolabaiteko hoztasuna jarduera turistikoetan, kretarren abegikortasun mistikoarekin alderatuta talka handia izan liteke. Museo Arkeologikora egin beharreko txangoa ezinbestekoa da turistengandik ihes egin ahal izateko, non kultura minoikoko eta Erromako piezak


dauden erakusgai. Egun itsas museoa bihurtu duten Firkas-eko gotorleku veneziarra ere bisitatu daiteke. Portutik hiru kilometrora bakarrik, eta oinezkoendako ibilaldi gozagarria eskainiz, hiri-hondartza gardenak dastatu daitezke. Hondartzan bertan hartu zuen lo bidaiariak, aurretik erreserbatu gabe zaila delako gelarik aurkitzea Chanian. Afrikatik zetozen etorkinen ondoan aire zabalean etzateak errealitatearen benetako tamaina eman liezaioke, edo ez, bidaztiari. Baina turista europarrak nekez ulertu dezake etorkinaren ezinegona, bidaiari turistikoak sentitzen duen ezinegonaren gainean Brodsky poeta errusiarraren hitzek zentzua galtzen baitute noraezean dabilen etorkinarenarekin alderatuz gero. Libiatik eta Egiptotik datozenen igarobide bilakatu da Kreta, besteak beste, Europa amets bihurtu dutenentzat.

Horrela bada, plazeraren bila jarraitu behar duen bidaiariaren kasua bestelakoa da erabat, lasaitasunaren bila ekin behar du nekaezin, eta ondorioz, Kretan ezinbestez egin beharko du hegoalderantz. Chaniatik abiatuta, ordubeteko bus-ibilaldia burutu ondoren, Plakias-eko hondartza “hippyagoak� aurkitzen ditugu, eta han, itsasoak eraikitako hareazko zein harrizko forma bitxiak. Eta bidaiaren amaierako harribitxi gisa, kilometro gutxira dagoen Prevelli hondartza xarmagarria eta muino gainean ezkutatzen den izen bereko zenobio ortodoxoa. Bidaiariari agortu zaio Minotauroaren bila jarraitzeko denbora, Ulisesi gertatu zitzaion modura, baina ez da zalantzarik berriz bueltatuko dela oraindik ibili gabeko Kreta hego-ekialdeko itsas labar abegikorretara.

Ezkerretik eskuinera eta goitik behera, Agia Galiniko portua, Kretako panoramika ikusgarria eta Chania herriko eliza katolikoa. Chanian bertan Jenizaroen meskita eta Etz Hayyim sinagoga bisita daitezke.

KRETA

25



Testua eta argazkiak: Gorka Rubio

San Frantzisko

DIBERTSITATEAREN HIRIA


SAN FRANTZISKO an Frantzisko Estatu Batuetako bigarren hiririk handiena da biztanle-dentsitateari dagokionez, New Yorken atzetik. Izan ere, 800.000 lagun baino gehiago biltzen ditu 121 kilometro koadrotan. Askotariko gizakiak nahasten ditu, eta bistan geratzen da hori Pazifikoko kostaldeko hiri nagusiko fisonomian ere. Hala, hiri berean aurki ditzakegu Chinatown, Txinatik kanpo bizi diren txinatarren komunitaterik handienetako bat, Japantown, Tokioko jatetxeetan zerbitzatzeko moduko sushiarekin, edota Mission, herritar latinoak biltzen dituen auzo ezaguna. Nahasketa hori hiriaren historiaren ondorio da. Gutxienez VI. mendeaz geroztik Kaliforniako iparraldean bizi ziren ohlone indiarrak izan ziren inguruko lehen biztanleak. Ehunka urtez, gainera, biztanle bakarrak izan ziren, baina 1769an, Gaspar Portolak zuzendutako Espainiako konkistatzaileen esplorazio-taldeak ondoren hiriaren kokaleku izango zen badiaren berri izan zuen. Handik zazpi urtera, Juan Bautista Anzak bidalitako espedizio armatuak San Frantziskoko Errege Gotorlekua altxatzeko tokia aukeratu zuen. Urte beraren amaieran, 1776an, Francisco Palou misiolari frantziskotarrak hiriaren jatorri izan zen San Frantzisko Asiskoaren misioa sortu zuen, egun Mission Dolores izenez ezagutzen dena. Espainiako Erresumatik 1821ean independentzia lortu ondoren, Mexikoko parte bilakatu zen, baina hark galdu egin zuen, Estatu Batuekin XIX. mendearen erdialdean izan zuen gerraren ondorioz. Handik gutxira, 1848an, urrearen sukarra piztu zen Kalifornian, eta San Frantziskoren hazkunde itzela eragin zuen. Urtebetean biztanle kopurua 1.000tik 25.000ra handitu zen eta herrixka Mendebaldeko kostaldeko hiri handiena bihurtu zen. Gainera, urre bilatzaileen fenomenoa dela eta, lehen mailako finantza-gune bilakatu zen, lehen finantza-erakunde modernoak sortu baitzituzten, Wells Fargo kasu. Horregatik, historiako lehen gorabehera finantzarioak, hirigintzako burbuilak eta aje ekonomikoak han gertatu ziren, lan- eta gizarte-gatazkekin batera. Goraldi ekonomikoak Financial District delakoa sorrarazi zuen. Gaur egun eraikin altuz beteta dago eta hogeita hamar finantza-erakunderen baino gehiagoren egoitzak biltzen ditu. Baina 1906ko apirilaren 18ko goizaldean San Frantzisko suntsitu zuten lurrikarak eta suteak goraldi ekonomikoaren gainbehera ekarri zuten. Richter eskalako 7,8 graduko lurrikarak eraikin ugari erorarazi zituen arren, gas-instalazioen hausturak eragindako sutea izan zen suntsitzaileagoa. Guztira, hiriaren hiru laurden geratu ziren hondatuta, eta, hasieran 498 hildako zenbatu zituzten arren, azken ikerketen arabera, 3.000 izan ziren. Dena den, azkar eta eskala handian berreraiki zuten, eta 1915eko Erakusketa Unibertsala antolatu ahal izan zuen. 1929an burtsaren porrota gertatu zen, baina San Frantzisko nahiko onik atera zen. Horregatik, Depresio Handiaren ur-

S

San Frantzisko dibertsitatearen hiria da, bere historiagatik eta herritarren izaeragatik. Estatu Batuetako Pazifikoko kostaldeko hiriburutzat jotzen denak hainbat ezaugarri aipagarri ditu, adibidez, gune ekonomikoa eta finantzarioa, hiri kulturala eta pentsaera liberaleko eta toleranteko lekua. Benetako ÂŤrara avisÂť da AEBtako hirien artean.

28


Golden Gate zubia eta Alcatraz presondegi mitikoa, badian bisita daitezkeen bi toki interesgarri.


SAN FRANTZISKO teetan, hiriko ingeniaritza-proiektu handienetako batzuk gauzatu ahal izan zituzten, besteak beste, Badiako Zubia eta Golden Gate zubia, 1936an eta 1937an amaitu zituztenak, hurrenez hurren. Bigarren Mundu Gerran, Japoniaren aurka borrokatzera abiatu ziren AEBetako milaka soldaduak San Frantziskon ontziratu ziren, eta horrek hiriko jarduera handitu zuen berriz. Gerra amaitu ondoren, herrialdera itzuli ziren soldaduek Latinoamerikako etorkin ugariekin egin zuten bat, eta horrek askotariko kulturen arragoa bihurtu zuen San Frantzisko. Hainbat gertakaritan sumatu zitekeen, adibidez, Maitasunaren Udan eta homosexualen eskubideen aldeko mugimenduetan. Horiei esker, San Frantzisko Estatu Batuetako gune liberal nagusia da. Ekaineko azken igandean Gay Harrotasunaren Eguna ospatzeko Frisco Pride desfilea egiten dute. Urtero milioi erdi lagun baino gehiago biltzen ditu jai giroan San Frantziskoko erdigunean, besteak beste, gayak, lesbianak, transexualak eta drag queen ikusgarriak. Ez da harritzekoa hainbeste jende biltzea, bikote homosexualen proportzio handiena duen Estatu Batuetako hiria baita. 2004. urtean, hilabete batean, 4.000 bikote homosexual baino gehiago ezkondu ziren. Oso kultura aberatsa Tolerantzia berezko ezaugarria da berrogei muinotan zabalduta dagoen hiri atseginean. Hala, ohikoa da bizilagu-

nak harremanetan egotea eta jende adeitsua aurkitzea. Bertakoek askotariko eraginak jaso dituzte, eta herritar arruntek, gainerako estatubatuarren ohiturak eta joerak izan arren, beste ikuspegi batetik ulertzen dute AEBetako bizitza. San Frantziskoko kulturaren ezaugarrietan nabaritu daiteke. Esaterako, Californian Cuisine deituriko mugimendua, Euskal Sukaldaritza Berriaren garaikidea, hangoa da, eta hiriko arkitekturan askotariko estiloak uztartzen dira: viktoriarra, neogotikoa, stick-a, beaux arts eta abangoardistagoak. Literaturaren arloan, prentsako zutabegile ospetsu batzuk bertakoak dira, baita 1950eko hamarkadan estatubatuarren kontzientziak astintzen lagundu zuen Beat belaunaldiaren ondarea ere. Musikari dagokionez, adierazle klasikoak (orkestra sinfonikoa eta balleta) eta ikono modernoak (Janis Joplin eta DJ Shadow) ditu. Gainera, ikus-entzunezkoetan askotan jasotako hiria da San Frantzisko. Hiriko kaleak maiz fotografiatu dituzte, eta iragarkietan, filmetan eta telesailetan agertu dira, adibidez, Harry Zikinaren sagan, “Maltako belatzea”, “Kolosoa sutan” eta “Harkaitza” filmetan eta “Monk” eta “Full House” telesailetan. Kulturaren gainbegirada honetan, ezin ditugu aipatu gabe utzi kaleko horma irudiak. 600 inguru daude hiri osoan, batez ere Mission auzo latinoan. Mexikoko horma irudien mugimenduaren oinordeko diren lanek kezka eta


San Frantziskoko ezaugarrietako bat kultura aniztasunarekiko tolerantzia da. Irudiotan, eguneroko bizitza eta inguruan bisita daitezkeen toki ikusgarri batzuk: Yosemite parkea eta California Academy of Science.


aldarrikapen sozialak, politikoak eta komunitarioak islatzen dituzte. Iraganak eta etorkizunak bat egiten dute hiri bizi honetako kaleetan. Ondoko orrialdean, kale aldapatsuetan irristatzen den tranbietako bat.

Teknologiaren eta turismoaren hiria Era berean, San Frantziskok lotura estua du teknologia berriekin, Silicon Valley ospetsuari esker. Leku horretan, puntako enpresek, Intel edo Ciscok kasu, IKTak eta Internet garatzen dituzte. Apple, Google, Facebook eta Twitter ere horiei batu behar zaizkie. Enpresa horietako asko badiako unibertsitate famatuen ikerketa-potentzialaren babespean sortu dira. Unibertsitate horiei esker, Berkeley eta Stanford esaterako, hiria ikerketako erreferente da munduan, eta atzerriko ehunka akademiko eta ikertzaile erakartzen ditu urtero. Hala ere, San Frantziskok turistak erakartzen ditu bereziki, ikusteko leku nagusiak bertatik bertara ezagutzeko irrikan egoten direnak: Golden Gate zubia eta izen bereko parkea (hiriko 412 hektarea hartzen dituena), Transamerica Pyramid etxe orratza, Chinatown auzoa, kale aldapatsuetan irristatzen diren tranbiak edota Fisherman’s Wharf ingurua. Turista kopuru handiena erakartzen duen Estatu Batuetako hirugarren hiria da. Zifra ofizialen arabera, 2007. urtean 16 milioi bisitari baino gehiago jaso zituen, eta horrek ia 8.200 milioi dolarreko irabaziak sortu zituen. Dena den, ezin da hiria inguru kontuan hartu gabe ulertu. Izan ere, ozeanoak eta badiak berdinik gabeko zabaltasuna ematen diote, baita beste elementu interesgarri batzuk ere, adibidez, Alcatraz uharteko presondegi mitikoa. 29 urteko jardueraren ondoren, 1963an espetxe izateari utzi zion, eta bere balio historikoagatik parke nazionala da egun. Pertsonaia ezagunak egon ziren Alcatrazen preso, besteak beste, Al Capone eta Robert Franklin Stroud edota “Alcatrazeko txori-hazlea”. Azken horrek txoriak hazten eta saltzen zituen espetxean, eta film bat inspiratu zuen. Badian hainbat leku bisita daitezke, hala nola, Oakland herria eta Berkeley Unibertsitatearen Campusa ekialdean, eta Pazifikoko kostaldea, hegoaldean, itsasoaren zaleentzako Half Moon Bay hiriarekin eta Mavericks izeneko olatu ezagunarekin. Halaber, badia Kaliforniako iparraldearekin eta beste leku batzuekin lotuta dago, adibidez, Santa Cruz eta Monterey hiriekin, Big Sur eskualdearekin eta Kaliforniako ardo onenen eta ospetsuenen jatorri diren Napa eta Sonoma haranekin. Urrunxeago, baina nahiko gertu hala ere, Yosemite parke naturala dago. El Capitan izeneko harkaitzean eskalatzeko edo mendian ibilaldiak egiteko aukera ematen du. Gainera, Erdialdeko Haran itzela eta beste hainbat naturgune ere badaude, esaterako Tahoe lakua –San Frantziskoko herritar ugarik han pasatzen dituzte oporrak, neguan eskia eta udan uretako kirolak eginez–. Beraz, arrazoirik ez zaigu falta misio xume baten inguruan sortu zen eta Ozeano Pazifikoaren ertzeko hiri nagusietako bat bilakatu den San Frantzisko kosmopolita eta tolerantea ezagutzera joateko.

SAN FRANTZISKO



Zeelanda Berria Testua eta argazkiak: Xabier Ba単uelos

HEGOALDEKO ALPEEN GAINEAN HEGAN



ZELANDA BERRIA

Westland eta Mt. Cook parke nazionalen gainean hasiko gara hegan egiten, Franz Josef glaziarretik 3.754 m dituen Aoraki gailurrera, Zeelanda Berriko tontorrik altuenera. Zeelanda Berria txori baten eran ikusiz gero, izotzez, lakuz, betiereko elurrez, basoz eta urez josita ikusiko dugu. Hegoaldeko Alpeen zerra-itxurako ingurua begiztatu ahal izango dugu laino ugariren eta Tasman, Franz Josef, Hooker eta Fox glaziarretako korronte izoztuen artean. Gainera, glaziar horiek osatzen duten zirkua zapalduko dugu, zirkuko arnaste hotzak jariatzen duen hats zirraragarria sentitzeko.


ellingtongo, Zeelanda Berriko hiriburu gazte eta txukuneko, Te Papa Tongarewa Museoan irudi izugarri bat dago. Harrapari handi bat, atzaparrak eta moko irekita dituela, zerutik hegalik gabe ihes egin nahi duen ostruka erraldoi antzeko bat ehizatzera jaisten da. Badirudi Kretazeo garaiko pasarte bat berregiten dela eszena honetan; baina, egiazki, orain dela 600 urte gertatukoa izan daiteke. Hain justu, Haast herriko arranoak eta moak, XIII. mendearen amaiera aldera, uharteetara iritsi ziren gizakiek egindako presioagatik desagertu baino lehen. Harpagornis moorei hegazti harraparia da (zen, hobeto esanda), ezagutzen den hegazti harrapari handiena. Izan zezakeen tamaina, lainoen artean zuen irudi murriztu berezia eta bere lumen muturrak haizearekin dantzan ibiltzen zirela imajinatzen dugu, eta hori guztia Andeetako gailurren edo Patagoniako glaziarren gainetik kondorrak hegan egiteko duen moduarekin soilik konpara dezakegu. Gogora dezakegu nola erakutsi zizkiguten “Eraztunen Jauna� pelikulan, txori baten ikuspegiarekin, Zeelanda Berriko paisaia ederrak, benetan ederrak. Eta, jakina, paisaia horrekin lotura ezabaezin bat sortzeko amets egiten dugu; Pandorako ikram bat bailitzan, izaki horri heldu eta bere bizkar gainean jartzen utzita, bere hegal indartsuekin, omaticaya urdinen ondora zerura igoko bagintu bezala, atzean utzita basoak eta izotza. Naturarekiko lotura hori irudimenean, literaturan, pinturan edo zineman lortu daiteke; izan ere, horiek guztiak antzeko zerbait dira. Zeren mendi elurtuetara oinez igotzea ere ezin baita alderatu ezerezean hiru dimentsiotan hegan egitearekin. Hegan egitea gustatzen zaionarentzat, zaila da sentsazio horiek gertutik bizitzeko parada saihestea, batez ere, edertasunarekin komulgatzen duen lurretan, ekintza sakratu eta iniziazioko baten eran. Hegoaldeko uhartea eta bizkarrezurra bezala igotzen den mendikatea zeharkatzea gozamenerako besterik ez da, ez bere fiordoetatik soilik, ez bere haranetatik bakarrik, ez bere basoetako koloreberdetik edo glaziar gainean ibiltze hotzetik bakarrik, baita bere pareta piramidalen arre ilun eta solemneari modu paraleloan so eginda ere, baita ezerezaren gainean salto egiten duen izotz-uhar bateko erorketa zurien bertigotik ere eta baita itsasotik haraindi eramaten gaituen infinituko ikuspegi batetik ere.

W

Aoraki edo Cook (izen ofiziala) mendiaren gailurra. Zeelanda Berriko Alpeetan dago, Hegoaldeko uhartearen mendebaldeko kostaldea zeharkatzen duen mendian.

37



ZELANDA BERRIA Fox glaziarrean lurreratzen. Irudi txikietan, eta eskuinetik ezkerrera, gainerako glaziarren ikuspegiak: Hooker, Franz Josef, Tasman eta, berriz, Fox glaziarra.

39


Franz Josef glaziarraren gainean Mendebaldeko kostaren ertzetik iritsiko gara, Punakaiki herritik, mendikatearen erdi-erdira joan arte. Punakaiki herria Westland Tai Poutini eta Mt. Cook parke nazionaletako lurralde aldapatsuan dago, eta bi parke horiek Te Wahipounamu lurralde babestu handia osatzen duten lau parkeetako bi dira, hain zuzen. Zerura begiratzean, inolako errukirik gabeko mendikate bateko hortzak ikus daitezke, zeren 3.000 metrotik gorako altuera izanik badirudi izarbobeda zeharkatu nahi dutela. Eta ozeanotik hain distantzia laburrera daudenez, kosta egiten zaigu ulertzea hori zein indar-motak eragin ote zuen. Gure ulertezintasun hori hainbestekoa izanik, geologiak ere aukera ematen digu modu librean pentsatzeko poesiaren edo kondairaren bidez. Eta are gehiago nahasten gaitu, gutxi gorabehera, itsasoko mailatik 300 metrora (Bilboren antzera, baina hegoaldeko hemisferioan) eta 43Âş-ko latitudera dauden lau glaziarrak ukituko ditugula pentsatzeak. Hori herrialdeko beste ezusteko arraro bat da. Helikopteroa hartu eta Waiho ibaiaren haraneko harresian barna abiatuko gara, albo banatan dugula, esaterako, rimu izeneko podocarpus koniferoen, rata izeneko metrosideroen eta kamahi izeneko cunoniaceoen landaretza itxia. Hauxe da mendebal-hegoaldeko kostako baso hezea. Laster ikusiko dugu Franz Josef glaziarraren aurrealdea. Hantxe baitago haranaren amaieran, modu misteriotsuan, eta, txirrista piko batetik behera jaisten ari dela, mendihegaleko paretetan herrestatzen da, ihes egiteko zirrikitu baten bila. Baina, guk aurre egingo diogu ibai izoztuaren korrontearen alderantzizko zentzuan igotzeko. Ibaitik gertu hegan eginez gero, jariatzen duen hotza airera igotzen da eta bere barnean hartzen gaitu, bat-batean, elurtegi handi batean erori izan bagina bezala. Presarik gabe egiten dugu hegan eta ia-ia erritmo jakin batekin. Glaziarraren azalera zakarra, zimurra eta irregularra da eta tontor zuriz josia dago; eta badirudi tontor zuri horiek arrisku batetik ihes egin nahi dutenek osatzen duten errenka oinazetsu batean bultzaka ari direla; baina, ikusten den gauza bakarra izotz estatua, silueta zorrotz eta soinu orrolari (errotorearen soinuak estaltzen du soilik) bihurtutako presioa da, keinu dramatikoak egiten dituen beheranzko mugimendu ikusezina duen presioa, hain zuzen. Pixkanaka zuriz zipriztindutako gailurrak agertzen dira, eta hori da, hain justu, glaziarra jaiotzen den gunea, arragoa. Glaziarra elikatzen duten kristal metatu hauskorrek bere lehenengo pausoak estaltzen dituzte, haurtxo bat azal leunak inguratzen duen bezala. Gailurrek, orain, glaziarra bertan dagoela adierazten dute, eta guztien artean Zeelanda Berriko sabaia eratzen dute. Aorakiko elurretatik behera Aoraki mendia edo, egun, Cook mendia izenarekin ere ezaguna den mendia, gelditzeko esaten duen zelatari bat bezala gure zain dago; baina, ez du inolako pasatzeko hi40

tzik eskatzen, baizik eta bere sendotasun irmoaren irudi aparta mirestera larderiatzen gaitu. Ia 3.700 m-ko altuerara gaude, eta gure begiekin ikus dezakegunak izotza, lurra eta ura barreiatzen diren arroilek hautsitako fakir baten ohea dirudi. Gailurrera gerturatzen garenean, lau angeluko Pukaki lakua eta laku hori mantentzen duten Hooker eta Tasman glaziarrak jaun eta jabe diren bi parke naturalen intimitatea irekitzen da. Ikuspegi horretatik, Tasman glaziarrak patinajeko pista bat dirudi, leren autobide bat; eta glaziar hau bere morrenak arrastaka eramaten dituzten sedimentuekin nahastean, amalgama ilun batean amaitzen da. Glaziarreko icebergak zikinduta daude erosioarekin askotan borrokan aritzeagatik, eta ur ilunetan flotatzen dute urtzeko itxaropenarekin; hala, likido-egoeran ibilian jarraitu baitezakete. Mendebaldera bira egin, mendi handiari bizkar eman, eta, lasai-lasai, Fox glaziarraren zirkuaren gainean pausatuko gara. Elur-lur kurruskaria zapaltzean eta ingurura begiratzean, hotzikara sentitzen dugu, naturaren indarrak sortzen digun ikararen ondorioz; baina, berehala lasaitasun bilakatzen da, eta ama lurraren altzo izoztuan eta berebiziko indarra nahiz indar menderaezina duten harresien artean une batez egoteak sortzen duen zirrara paradoxikoak hartzen gaitu. Isilean miresteko unea da, muga lausoko pentamino bateko piezek osatzen duten kolore zuri, urdin, arre, gris eta berdearen Ăąabardura-aniztasuna begiekin ikusten dugun bitartean. Helikopteroa berriz ere hegan ari da, eta gure adrenalina mugitzen duen inklinazio bat egin du helikopteroaren atzeko aldeak. Horrela, behean, panoramika bat irekitzen da zinemaskopearen zabalerarekin eta mundua abiada bizian pasatzen dela ikusten dugu. Bat-batean, lurra desagertu egin da; bertigoa emozioarekin nahasi zaigu, txikiak eta ahulak sentitzen gara ezerezera erortzen diren izotzen ikuskizun handira gerturatzean eta ikuskizun hori zeharkatzean. Istant batean, espazioaren eta denboraren erreferentziak galdu ditugu, eta gure zentzumenak nora ezean libre dabiltza sakontasun zabalean. Baina, glaziarrak bere ibilbidearekin jarraitzen du, eta gure bideak bat egiten du ibilbide horrekin. Izotzen mugara iritsi gara eta une horretatik aurrera guztia samurtzen da; paisaia atseginago bihurtzen da Fox ibaiaren ibilguari jarraitzen diogun bitartean, eta ibai honen korronte lasaia Wehekan isurtzen ikusten dugu. Meandroak eta urezko besoak, basoak, lakuak eta iturri termalak ditugu lagun itzultzen ari garenean. Pixkanaka ari gara jaisten, lasai, berriz ere lurrean egoteko. Oraindik ere eusten gaituen aireak, lurreratu baino lehen, barre egiten digu. Bera izan da gure emozioen lagun eta badaki, Aorakiren magalean jarraitzen dugun bitartean, besarkada batekin inguratuko gaituela eta glaziar bateko epidermisaren gaineko mendiez jositako zerua gogoraraziko digula.

ZELANDA BERRIA


Franz Josef glaziarrak hamabi kilometroko luzera du. Gizateriaren ondare izendatutako Te Wahipounamu lurralde babestuan dago.



Tiananmen plaza, hainbeste gertakizun garrantzitsuen lekuko.

TXINAKO ANTZINAKO TENPLUEN HIRIBURUA Testua eta argazkiak: Artzai Jauregi

Pekin


Egunsentiaz gozatzen. Behean, Harresi Handitik gora doazen bisitariak eta kaleko irudi bat. Pekinen dauden dendak ez dira hemengo denda txinatarrak bezalakoak. Ondoko orrialdean, Zhengyangmen pasabidea.


PEKIN par-ekialdean kokatuta dagoen hiri ezagun honetara bidaiatzean Txinako gertakizun interesgarri asko etorriko zaizkizu gogora, eta haien zati zarela irudituko zaizu. Bertan, dinastien bizimoduaz, kulturaz, arteaz eta gaur egun oraindik mantentzen duten espiritualtasunaz ikasiko duzu. Jende mordoa bizi da zarata eta kutsadura izugarriak dituen hiri honetan. Jakin beharra dago ekainetik irailerako garaia dela onena hara joateko, haizea garbiagoa baita orduan. Urtarrila berriz, sasoirik txarrena. Hasiera-hasieratik harrituta geratuko zara hirian barrena mugitzeko izango duzun erraztasunarekin. Metroa primeran dago antolatuta eta oso lagungarria izango zaizu leku batetik bestera joateko. Oso erraza da hura erabiltzea, baita merkea ere: tarifa finkoa bi yen dira (2.00 yen = 0.24 euro gutxi gora behera). Aurretik Pekini buruz zenuen ideia erabat aldatuko zaizu hara iristean.

I

Hiri Debekatua eta Tiananmen plaza Hiri Debekatuak eta Jauregiaren Museoak zirrara ikaragarria eragingo dizute. Sarreran, Mao Zedong-en argazki handi baten azpitik igaro ondoren, eremu zabal-zabal batera iritsiko zara. Harresi gorri batek inguratzen du 9.000 tenplu txikiz osatuta dagoen museoa. Nahi izanez gero, tenplu guztiak ikusteko aukera izango duzu, guztira 720.000 metro koadro dituen azalera honetan. Hiri Debekatua Min eta Qing dinastietako hogeita lau enperadoreren bizileku izan zen 1420tik aurrera, eta gaur egun, antzinako aztarnak aurrez aurre izateaz goza dezakezu. Museoan hamaika objektu aurkituko dituzu: margoak, eskulturak, kaligrafia, instrumentuak, urrezko bitxiak... horietatik 8.000 inguru lehen mailako erlikiatzat jo ditzakegu. Egun osoa pasa dezakezu gelatxo batetik bestera joaten, mirari guzti horiek ikusten. Arratsaldean Hiri Debekatuaren bukaeran dagoen Jingshang parke ederrera joan zaitezke ilunsentia ikustera. Eskailera anitz igo eta gero antzinako hiri polita miretsi ahalko duzu oso-osorik. Leku eder eta gomendagarria benetan. Hiri Debekatutik atera, errepidea zeharkatu eta Tiananmen plaza famatua ikustera abiatu zaitezke. Leku berezia da Txinako biztanleentzat, gertakizun garrantzitsu askoren lekuko izan baita. Ming eta Qing dinastietako enperadoreak bertan koroatu zituzten, eta 1949. urtean, hantxe aldarrikatu zuen Txinako errepublika Mao Zedong presidenteak. Bestalde, 1989. urtean Tiananmen plazako matxinadak zirela eta, gizon bat tanke ilara baten aurrean jarri eta geldiarazi egin zituen, eta irudia mundu osoko prentsan agertu zen. Paseotxo bat ematea erabakitzen baduzu giro lasaia aurkitu duzu; jende asko lurrean eserita, zerbait jaten, umeak jolasten, familiak paseatzen. Plazaren hegoaldean, harrizko harresi baten tontorrean kokatuta, Zhengyangmen pasabidea dago, zerurantz altxatzen den tenplu polita. Pekineko harresi eta pasabide asko eraitsi zituzten, baina honek zutik dirau. Pasabidea zeharkatzerakoan ardatz

Txinako hiriburuan geldialdi bat egitea ezinbestekoa da antzinako dinastiek utzitako aztarnak ezagutzeko. Milaka urteko historiaren eta modernitatearen elkargunea izanik, alternatiba anitz dituzu lurralde miresgarri hau esploratzeko. Hiriburu handi eta zaratatsu honetan, bakea altxorra da; hura aurkitzeko parkeak, tenpluak eta bere momentuan dinastiek erabilitako eremu zabal eta lasaiak aurkituko dituzu. Zure barruan daukazun espiritualtasun oinarrizkoaz jabetuko zara Asiako hiriburu hau ezagutzerakoan. 45


PEKIN Udako Jauregia izeneko tenpluak aurrez aurre duen lakua. Txinako Inperioaren parkerik handiena den honek xarma berezia du.

bat aurkituko duzu lurrean marraztuta, hiriaren iparhego erdigunea erakusten. Txinako oroigarriak erosteko denda anitz daude plazaren inguruan. Te-dendek eskaintzen dituzten te barietateak dastatzeko aukera ere izango duzu. Denda guztietan, modako arropak, antzinako bitxiak, oinetako tipikoak eta abar aurkituko dituzu, guztiak ere kalitatekoak, ez pentsa ezagutzen ditugun denda txinatarren modukoak direla. Batzuk garestiak dira zinez, kalitate handikoak, eta produktu mota ugari saltzen dituzte. Janariarekin berdin gertatzen da. Pekinen jatetxe bikainak topatuko dituzu. Normala da etorri aurretik estereotipo jakin bat izatea,

gehienetan okerrekoa, eta, bereziki, janariari dagokionez, ez baitu inolako antzik Euskal Herriko jatetxe txinatarretan aurkitzen dugunarekin. Ahatea izugarri maite duten produktua da. Gozagarri eta saltsa mota ugarirekin prestatzen dute. Arroza, noski, egunero jaten dute, hamaika modutan. Arroz irinez eginiko beste plater bat fideoak dira, espagetien antzekoak baina arrozez eginak. Ore-bolak edo dumplingak ere oso gomendagarriak dira; ez zaitez Txinatik joan haiek dastatu gabe. Ming eta Qing dinastien Udako Jauregia Udako Jauregia izeneko tenplua hiriaren zalapartatik


DATU PRAKTIKOAK LEKU BEREZIKI INTERESGARRIAK: • Hiri Debekatua: Pekineko ibilaldia bederatzi mila gela dauzkan antzinako museo honetan hastea gomendatzen da. • Tiananmen plaza: Munduko enparantzarik handiena bisitatzeak merezi du, Txinako errepublika aldarrikatu zen lekua da. • Udako Jauregia: Erlaxatzera joan zaitezke bertara, erregeen parkerik handienera. Tenplua, lakua eta lorategi politak daude paseotxoak emateko. • Zeruko Tenplua: Lekurik gomendagarrienetako bat da, tenplu sakratua izan da eta bost mendez egin dituzte jainkoentzako sakrifizioak bertan. • Pekingo Opera: Abestia, dantza, borroka akrobatikoak eta abar aurkituko dituzu Pekingo Operan. • Harresi Handia: Pekindik ordubetera dago Badaling, eta han, Txinako Harresi harrigarriaren puntu interesgarri bat. • Olinpiadetako lekuak: Usain Bolt eta Michael Phelps kirolariek munduko markarik onenak hautsi zituzten Pekineko joko olinpiarretan.

JATETXEAK Ahatea eta janari tipikoa dastatzeko: Qianmen Quanjude Roast Duck Restaurant (32 Qianmen Dajie, Chongwen District, Beijing) eta Hepingmen Quanjude Roast Duck Restaurant (14 Qian Men xi dajie, Xuanwu District, Beijing).

NON LO EGIN Motxilero bezala bidaiatzen baduzu aterpetxe edo ostatu ugari daude. Hona hemen bat: Beijing Templeside Hutong House (Zhaodengyu Road Xicheng, Beijing). Hotelak ere badaude, poltsiko guztietarako.

NOLA MUGITU zertxobait aldentzeko leku polita da. Metroz erraz iritsiko zara Pekin iparraldean kokaturiko parke honetara. Mendi tontor gainean dagoen tenplura igotzean jabetuko zara lakuaren zabaleraz; izan ere, Txinako inperioaren parkerik handiena izango duzu aurrez aurre. Erreparatu sarreran aurkituko dituzun itxura zaharreko mapei, oso lagungarriak izango baitzaizkizu bertatik ibiltzeko, udako jauregiak, lorategiak, tenplua eta lakua barnean hartuta, 2,9 km2 -ko azalera baitu. Oso ezaguna da lekua, kulturaren erlikiaz beteta baitago, eta benetan xarmangarria da. Sartu bezain pronto energia positiboa nabarituko duzu. Eraikinak,

Metroa oso erabilgarria da. Taxia ere har dezakezu, baina kontuz kotxe pribatuekin. Jendeak bidaiariak beren kotxe pribatuetan eramateko ohitura du, betiere diru-kopuru egoki baten truke, baina gertatu izan da bidearen erdian kotxea geratu eta diru gehiago eskatzea, eta horrek momentu txar bat pasarazi diezazuke. Txinako Harresi Handira joateko egokiena trena da. Ordubetean han izango zara.

47



apaindurak, zuhaitzak, artea, kolore biziak eta abar ikusterakoan antzinako garaietara bidaiatuko duzu. Jende asko kirola egitera etortzen da bertara. Dantzan dabiltzan jende taldeak eta paseatzen ari diren familiak aurkituko dituzu; beste batzuk, badminton itxurako joko batera jolasten. Lakuaren aldeetan pasabide luze batzuk daude, eta koloretako pintura bitxiak dituzte zutabeetan eta teilatuetan. Pekin hirian parke anitz daude, eta haietan aurkituko ditugun eskulturei, margoei, kulturari eta eraikin bereziei esker, denborak hegan egiten du. Askok, tenplu zaharren aztarnak erakusten dituzte, belardi eta zuhaitzez osatuta, antzinako herriaren bizitza nabarituko duzu. Beihai parkea ere bisitatzeko moduko lekua da; tontorrean tenplu bat du, eta hura inguratzen, laku bat. Igotzerakoan, plaka txiki eta gorri asko ikusiko dituzu zuhaitzetatik zintzilik. Plaketan hainbat mezu irakur daitezke, idazkera txinatarrean, noski. Batzuk hildakoen oroigarriak dira, eta besteak, desioak eskatzeko jarritakoak. Zeruko Tenplua nahitaez bisitatu beharreko lekua da. Antzinako enperadoreak jainkoei otoitz egitera joaten ziren bertara, eta sakrifizioak eskaintzen zizkieten. Garai batean Lurra karratua zela pentsatzen zuten, eta zerua biribila; ondorioz, forma biribila eman zioten tenpluari. Beraz, Txinako arkitekturaren erakusgai paregabea dugu. Ondoren, Pekingo Museo Nazionalera abiatu zaitezke, antzinako bitxikeria zoragarriak ikustera. Portzelana, margoak, eskulturak, antzina erabilitako tresnak... Txinako herriari buruz ezagutzen ez zenituen hamaika gauza ikasiko dituzu.

Zeruko Tenplua nahitaez bisitatu beharrekoa da, Txinako arkitekturaren erakusgai paregabea delako.

Txinako Harresi Handia Badaling-en dagoen Txinako Harresi Handia bisitatzea ikuskizun bat da. Zazpi mila kilometro dauzkan harresiaren zati honetan eguna eman dezakezu, eskaileretan gora eta behera; esperientzia benetan berezia. Urrunera begiratzean, maisulan honen aztarnak galdu egiten dira mendi tontorren artean. Guda garaietan puntu garrantzitsua izan zen Badalingeko harresia, parez pare kokaturiko bi mendi tontorrek bailara estrategikoa sortzen baitute. Pekinetik pasatzerakoan gomendatutako bisita da, leku honen oroitzapenak betiko eramango baitituzu zurekin. Aste betean Pekini buruz zeneuzkan ideia guztiak hankaz gora jarriko zaizkizu eta ikuspuntu berria izango duzu hari buruz. Menderatu ezina izan den estatua ezagutzeko aukera ematen dizun bidaia ahaztezina izango da eta Txinako leku berri bat ezagutzeko gogoarekin bueltatuko zara etxera.

PEKIN 49


frikako ekialdean dagoen hiria da Dar es Salaam. Indiako Ozeanoaren ertzean kokatua, Tanzaniako hiriburu ohiak eskumen administratiboak gordetzen ditu oraindik ere, Dodoma hiriburu ofiziala izan arren. Bertan dago Roots Africa izeneko bidaia agentzia (http://rootsafrica.co.za), safariak eta antzeko ohiko ibilaldiak eskaintzeaz aparte Tanzaniako hiriburu zaharrean barna bestelako irteerak ere eskaintzen dituena, bai oinez bai bizikletaz. Horietan hirian aurki daitezkeen iraganeko oinatzak bertatik bertara ezagutuko ditugu. Gainera, Tanzaniak aurten ospatzen du bere independentziaren 50. urteurrena, aurretik independentzia lortu berri zuten Tanganyka eta Zanzibar kolonia ohiak bat eginda sortu baitzen Tanzaniako Errepublika Batua. Roots Africa agentziako sortzaileetako bat den Mejah Mbuya gidariak Dar es Salam hiriko erdigunera garamatza. Bertan, argitzen digu, FRELIMO Mozambikeko Askapen Fronteko eta Hegoafrikako ANC Afri-

A

Mejh Mbuya gidaria, Roots Afrika agentziako sortzaileetako bat, Dar es Salaam hiriko kaleetan.

kako Kongresu Nazionaleko egoitzak aurki zitezkeen parez pare garai batean. Pentsa, Dar es Salam izan zen 1962an jaiotako FRELIMO beraren sorlekua ere –independentzia lortu berria zuen Tanganyikako hiriburua zen garaiotan–. FRELIMOren egoitza, gainera, bertan izan 1975ean Mozambikek independentzia lortu zuen arte. Kalearen beste aldean, Nelson Mandela buru zuen ANCren egoitza zegoen. 1962ko urtarrilean, hilabete gutxi barru Hegoafrikan kartzelatua izango zen Mandela Dar es Salaam bertan izan zen. Mandelak Umkhonto we Sizwe gerrillaren sorrerari buruz hitz egin nahi zuen Oliver Tambo erbesteko ANCko buruarekin. Apartheid sistema arrazistaren aurkako mugimenduaren beso armatuak hainbat entrenamendu gune zituen Tanzanian. Bidaia horretan, Julius Nyerere Tanganyikako garaiko lehen ministroarekin ere bildu zen Mandela. Izan ere, gerora Tanzaniako Errepublika Batuko lehendakaria izan zenaren ideia panafrikarrek kontinenteko independentista eta giza eskubideen defendatzaile ugari erakarri zituzten Dar es Salamera.


Mandela, Malcolm X, Kaunda, Che Guevara... 1960ko hamarkadan, Dar es Salaam Afrikako antikolonialismoaren hiriburua izan zen. Tanzaniarrek eta afrikarrek ahaztu duten historiaren pasarte hori gogora ekartzen ahalegintzen ari da Mejah Mbuya. Testua: Marian Azkarate Argazkiak: Daniel Hayduk

Dar es Salaam IRAGAN ANTIKOLONIALISTAREN ALDARRIKAPENA


Hiriguneko Sokoine Drive kalea. Eraikin historiko asko iragan iraultzailearen lekuko dira, besteak beste, Malcolm X, Che Guevara eta Mandelaren bisita jaso zutelako.

52

«Tanzaniarrek bere historia ezagutzea eta historia horretaz harro egotea nahi dut», dio Mejah Mbuyak. Hegoafrikarrei beraiei ere historia hori ezagutzea komeni zaielakoan dago, kontuan izanda gainontzeko afrikarren kontrako xenofobia gero eta indartsuagoa dela bertan. «Gainontzeko afrikarrek beraien lanpostuak ken diezazkieten beldur dira hegoafrikarrak. Tanzania eta inguruko beste herrialde afrikarrekin duten zorra ezagut dezatela nahiko nuke», dio. Shapervilleko 1960ko sarraskiaren ondoren, ANCko eta PAC Kongresu Panafrikarreko kide gehienak Tanzanian erbesteratu ziren. Roots Africaren zirkuituak New Afrika hotelean jarraitzen du. 60ko hamarkadaren hasieran askapen mugimendu askoren topaleku izan zen hoteleko giroa ezin hobeto islatzen da Ryszard Kapuscinski kazetari eta idazle poloniarraren “Un día más con vida” (1976) eleberri ospetsuaren orrialdeetan. Ibilbideak 1964ean

Malcolm X buruzagi beltz estatubatuarrak ostatu hartu zuen hotelera garamatza ondoren. Gaur egun bulego eraikin bat da. Apur bat aurrerago, New Zahir jatetxea dago; bertan, 1965ean Laurent-Désiré Kabilak gidatutako errebeldeekin elkartu zen Che Guevara Mobuturen kontrako Kongoko kanpaina prestatzeko. Hilabete batzuk geroago, Dar es Salaamera itzuli zen Che Guevara kanpainak porrot egin ondoren. Bisitaldiaren amaieran, azukre kanabera zuku bana edaten dugun bitartean, Mejah Mbuya kexu da bere herria, XX. mendeko borroka antikolonial handienetan ezinbesteko protagonista izan ondoren, garatu ez delako. «Kandela bat bezala ikusten dut Tanzania. Itxaropena behar zuten askori argia eman zien, baina, aldiz, bera itzaltzen joan da», onartu du burumakur.

DAR ES SALAAM


bidelaguna 74

proposamen tematikoa: Bertigoa duten bidaiarientzat oso egokiak ez diren eskailerak hitzorduak Ai Weiwei, San Frantziskoko badian kokatutako presondegi mitikoan gogoan hartu The Glass House beirazko etxea eta Boyard gotorlekua

hitzorduak, liburuak, laburrak


proposamen tematikoa 1

2

3

BERTIGOA DUTEN BIDAIARENTZAT OSO EGOKIAK EZ DIREN ESKAILERAK 7

Eskailera hauek eta eskaileren helmugan dauden lekuek aztarna sakona utz dezakete bidaiariengan. Batzuk oso bitxiak dira, M. C. Escher margolariaren lanetatik ateratakoak dirudite. Beste batzuek, aldiz, ikara eragiten dute, batez ere, zure ametsetako leku batera iristeko mundu erdia zeharkatu ondoren gainditu beharreko azken oztopo badira.

4

1.- Angkor Wat tenpluko eskailerak (Kanbodia) Angkor Wat tenpluko lekurik altuenetara iristeko ez da lotsarik izan behar: makurtu eta eskuak eta belaunak eskaileretan finkatu edo gogor heldu ia ehuneko 70eko inklinazioa duten eskailera mailak igotzen laguntzeko berariaz jarritako sokei. Gidariek diotenez, eskaileren inklinazio handiaren arrazoia filosofikoa da: zerura heltzea zail samarra dela gogoraraztea. 2.- Verr端ckt, Kansas City (Estatu Batuak) Ausardia behar da 2014ko uztailean inauguratu zuten munduko urtxirristarik altuenaren eta lasterrenaren abiapuntura igotzeko. Txirristaren dorrea 51 metro altu da, Niagarako urjauzia baino 0,30 metro altuagoa, eta horren inguruan 264 eskailera maila jarri dituzte. Goraino iritsi ondoren, prest egon behar da 15,24 metroko jaitsiera bortitzerako, 104,61 kilometro orduko abiadura ere lor baitaiteke. 3.- Pailon del Diablo ur-jauzia (Ekuador) Hasieran, ibilaldi atsegina da, urjauziaren ondoko eskailerek paisaia


5

6

tropikalarekin bat egiten dutelako. Eskailera mailak harri-koskorrez osatuta daude. Beherantz begiratzean ilusio optiko bitxia sortzen dute, bide osoak harrizkoa ematen duelako. Baina oso irristakorrak dira, ur-jauziko zipriztinek etengabe bustitzen dituztelako. Metalezko baranda bat dago lagungarri moduan, baina ez da gehiegi fidatu behar, hori ere ur tantaz beteta baitago. 4.- Half Domera iristeko kable-bidea (Estatu Batuak) Zerk bereizten zaituzte zu eta Yosemite Haraneko tontorrik altuena? Natur parkean gora egiten duen 11,27 kilometroko ibilaldi aldapatsuak eta, horren ondoren, kablezko eskailera baten laguntzaz harrian eskalatu beharreko 122 metroek. Tontorretik Yosemite haranaren eta High Sierrako bista zoragarriak daude. 5.- Inken eskailerak (Peru) Machu Picchuko granitozko harmaila labainkor hauek gutxi gorabehera 183 metro hartzen dituzte, hodeien artean. Inkek eraiki zituzten duela 500 urte inguru Huayana Picchu mendian eta bisitari gutxi jasotzen dituen Ilargiaren tenpluko bidean daude. Bertatik

8

aurrien ikuspegi zoragarria dago, gainera. Agintariek egunean 400 bisitari «baino» ez dituzte onartzen. Metalezko kateak jarri dituzte toki arriskutsuenetan; beraz, ondo heldu iezaiezu, alde batean, horma heze eta aldapatsua duzulako eta, bestean, Urubamba ibaira zuzenean eramango zaituen malda. 6.- Florli eskailera (Norvegia) Lysefjord herriaren inguruan egin daitezkeen mendi-ibilaldirik onenen abiapuntua da Florli zentral elektrikoa. Haren eskailerak ikara eragingo dizu bi arrazoirengatik: batetik, 4.444 maila igo beharko dituzu 740 metrotara iristeko; bestetik, munduko eskailerarik luzeena da, eta egurrezkoa. 7.- Huashan mendiko zerurako eskailerak (Txina) Inork ez daki Taoisten mendi sakratu honetan zenbat eskailera maila dauden. Arropa garbitzeko taulen itxura duen pareta igotzen dutenei ziurrenik bertigoak zenbatzea galarazten die. «Zerurako eskailerak» ezustean amaitu ostean, bidea amesgaizto bihurtzen da: hiru oholez osatutako pasabidea, inolako babesik gabekoa. Aurrekoa gutxi balitz,

9

ondoren, mendiko hegalean beste eskailera sorta bihurgunetsu dago. Hala ere, bisitariak zerua aurkituko du Huashan mendiaren tontorrean. 8.- Batuko haitzuloak (Malaysia) Indiatik kanpo dauden hinduen leku sakratuen artean garrantzitsuenetako bat da. Kuala Lumpurretik 13 kilometrora dagoen mendi baten barruan sortutako tenplu-haitzuloak dira. 101 metroko altueran dagoen tenplu-haitzulo nagusira iristeko igo beharreko 272 eskailera mailak ikusgarriak dira. 9.- Oahuko Haikuko eskailerak (Hawaii) Koolau mendikatera igotzen diren 3.922 eskailera maila zaharrak oso arriskutsuak dira. Horregatik debekatuta dago horietan ibiltzea eta zaindari bat ipini dute beheko aldean inor pasatu ez dadin. «Zerurako autobidea» izenez ezagutzen diren eskailerak Estatu Batuetako itsas armadak eraiki zituen 1942. urtean, komunikazio kable batzuk zabaltzeko. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, ospetsu bihurtu ziren mendizale ausarten artean, baina 1987an itxi zituzten, segurtasun-arrazoiengatik. 55


HITZORDUAK

Amsterdam (Herbehereak) • Cannabis Cup • Azaroak 23 alamuzaleek bost hitzordu nagusi dituzte urtean zehar, Cannabis Cup izenekoak; lau Estatu Batuetan (Los Angeles, San Francisco, Michigan eta Seattle, hain zuzen ere) eta bakarra Europan, Amsterdamen. Azken hori da, nola ez, munduan izen handiena duena. Bertako coffeshop ospetsuenen arteko lehia izaten da, epaimahai eta guzti, urteko produkturik onenak (hainbat marihuana edo haxix barietatetan) aukeratu ahal izateko. Hamabi bat sari edo cup banatzen dira Holandako coffeshopen artean. Lehen Cannabis Cup-a 1987an egin zen eta gaur egun azoka baino jaia dela esan genezake: zuzeneko musika, antzerkia, kalamuari lotutako mota guztietako produktuen erakusketa... eta kontrakulturaren aldarrikapena nonnahi azaroaren azken asteburuan, Amsterdamen. www.cannabiscup.com

K

BUENOS AIRES (ARGENTINA) Mafalda eta bere zaletuak Abendura arte Orain berrogeita hamar urte sortu zuen Joaquín Salvador Lavado Quinok Mafalda pertsonaia. Argentinan hainbat ekimen egin dira haren omenez, baina antolatutako omenaldirik hunkigarriena Buenos Airesko Liburutegi Nazionalean zabaldu berri duten erakusketa izan daiteke agian, bost hamarkada hauetan Quinok bere irakurleekin trukatutako gutunak batu dituztelako. «Oso gutun berezi bat dago, azken diktadura militarrean preso zegoen emakume batek idatzi ziona, non gatibu zegoenean Mafalda eta bere lagunen txisteekin barre egiten zutela eta horrek egunak eramangarriago egiten zizkiola kontatu zion», dio Judith Gociol erakusketaren arduradunak. www.bn.gov.ar/evento/mafalda-en-su-sopa-1

VIENA (AUSTRIA) Freuden heriotzaren 75. urteurrena 2015eko otsailaren 1era arte Sigmun Freud psikoanalismoaren aita 1939ko irailaren 23an hil zen Londresen, erbestean. Bere heriotzaren 75. urteurrenean izugarri zabaldu da Freudekiko zaletasuna Vienan; erakusketa erraldoi bat ere egongo da zabalik Freud Museum museoan datorren urteko otsailera arte, Freuden lana hiri osora zabaldu nahi izan baitute. Freuden nolabaiteko erretratu batzuk, pixelatuak itxuraz, jarri dituzte hirian barreiatutako hamasei gune publikotan. Baina QR kodeak dira, "Hidden Freud" (Freud ezkutua) erakusketa birtualera eramango gaituztenak. Horrez gain, hark zabalduko kontzeptuetan oinarritutako erakusketa dago ikusgai 21er Haus arte garaikideko galerian. www.hiddenfreud.at. www.freud-museum.at


erakusketak

AI WEIWEI, SAN FRANTZISKOKO BADIAN KOKATUTAKO PRESONDEGI MITIKOAN lcatraz uhartean 1963an itxi zuten presondegi mitikoa AEBetako monumenturik bisitatuenetako bat da. Segurtasun handiko gotorlekuaren inguruko hainbat film egin dira, ihesaldi ikusgarri eta alkaide gaiztoak protagonista. Ai Weiwei artista txinatar ospetsua aurreiritzi horiekin jolasten da datorren urteko apirilera arte zabalik egongo den “@Large” izeneko erakusketan. Askatasunaren gabeziarekin jolasten da Ai Weiwei urrutitik diseinatu behar izan duen erakusketa honetan, Txinatik ateratzea debekatuta baitu artistak. Guztiek nahi izan zuten Alcatrazetik ihes egin; kartzelaren barnean sartu da bera, ordea, eta bereganatu egin du, koloretako oasi bihurtuz. Dena handia da, “@Large” erakusketaren izena bezala, baina era berean xehetasun txiki ugariz beteta dago www.for-site.org/project/ai-weiweialcatraz/

A LONDRES (BRETAINIA HANDIA) Hyde Park Winter Wonderland Azaroaren 21etik urtarrilaren 4era Eguberrietan, Hyde Park jolas-parke ikusgarri bihurtzen da txiki eta handien gozamenerako. Serpentine Rd izeneko gunean, parkearen barnean, Izotzezko Erreinu Magikoa bisitatu dezakegu, Zippos Circus zirkoan orduak eman ditzakegu edota 60 metroko garaierako noria erraldoian beldurra pasa dezakegu. Londresko kanpoko izotz pistarik handiena ere han dago, eta plazera da milaka argiren azpian patinatzea Gabonetako zuhaitz batez apaindutako victoriar glorieta baten inguruan. www.hydeparkwinterwonderland.com

KAIMAN UHARTEAK Pirates Week Azaroak 6 Kaiman uharteko biztanleek inguru horiek piratez josita zeudela gogorazten dute urtero. Pirates Week jaialdi xelebrea Kaiman handian egiten da; desfileak, mota guztietako festak eta, batez ere, itsasontzi piraten lehorreratze ikusgarriak ikus daitezke bertan. Kaiman uharteak (ingelesez, Cayman Islands) Erresuma Batuko Itsasoz Haraindiko Lurraldeak dira, Karibe Itsasoan kokatuta, Jamaikako ipar-mendebaldean, Kuba eta Hondurasko kostaldearen artean. Nazio Batuen Deskolonizazio Batzordearen gainbegiratupean dauden 17 lurralde ez-autonomoetako bat da. www.piratesweekfestival.com

57


liburuen TXokoA

DONEJAKUE BIDEA GURE BIDE GUZTIAK Todos los Caminos de Santiago que cruzan Euskal Herria Ander Izagirre Sua, 2014 232 orrialde 17 euro

nder Izagirre idazle eta kazetari donostiarraren lan honek Euskal Herria zeharkatzen duten Donejakue bide guztiak biltzen ditu. Orotara bost dira eta, hala nahi izanez gero, bide bat osa genezake horiek guztiak elkarrekin lotuta. Izagirreren testu eta argazkiei esker ibiliko gara Europa eta Compostela lotu nahi dituzten galtzada zahar horien peskizan. Liburuak bide nagusia (Frantses Bidea edo Nafarroako Bidea), itsasbazterretik doana (Baiona eta Cobaron lotzen dituen Iparraldeko Bidea edo Kostaldeko Bidea), Gipuzkoa eta Araban barnekoa (Irun eta Haro arteko Barnealdeko Bidea), Baztangoa (Baiona eta Iru単ea lotzen ditu) eta Aragoikoa (Jakatik Gareseraino doa bertan Nafarroak Bidearekin bat egiteko) ezagutarazten dizkigu. Barnealdeko Bidearen aldaerak ere jasotzen ditu gidaliburuak. Euskal Herrian barrena 32 etapa egin daitezke eta horietan egundo ahaztuko ez ditugun paisaiak, herriak, monumentuak eta pertsonak aurkituko ditugu. Ibilbide bakoitza etapaka banatuta azaltzen du gidaliburuak. Atal bakoitzean deskribapen zehatza (ibilbidea bera eta aurrera egin ahala azalduko zaizkigun harribitxiak), mapa, gida praktikoa eta argazkiak aurkituko ditu irakurleak.

A


ARGAZKILARI BATEN IKASGAI MAGISTRALA

leberri hau finlandiar literaturaren historia emankorraren lanik adierazgarrienetakoa da. Herri finlandiarraren izaera sakontasun handiarekin islatzen du; bere izaera menderakaitza, bere hizkuntzaren adierazgarritasuna, bere umore berezia, bere ohiturak eta sinesmen propioak, baita baldintza aurkakoenetan bizirik ateratzeko bere borondate suntsiezina ere. Kivik, umore finlandiar finarekin, basoan bizi diren zazpi anaia aurkezten dizkigu, euren abenturak eta zoritxarrak kontatuz. Eskandinaviako literaturaren klasikotzat jotzen den nobela hau maitatua da oso bere sorterrian; Biblia beraren ondoren, libururik salduena da Finlandian.

rancisco Mingorancek (Granada, 1965) hiru hamarkada luze daramatza natura argazkilaritza lantzen. Liburu eta artikulu ugariren egile, Estatu espainiarreko argazkilari sarituenetakoa da zalantzarik gabe. Gaur egun National Geographic erakundearentzat egiten du lan. Liburu berri honetan 100 argazki bildu ditu, guztiak nazioarteko lehiaketetan saritutakoak. Hamar gai ardatz hartuta, irudien koherentzia bilatu nahi izan du erabilitako teknika oinarri; horrenbestez, kapitulu bakoitzaren hasieran jarritako erronka fotografikoari aurre nola egin dion azaltzen digu. Argazki guztien ondoan, modu entretenigarrian, irudien protagonistak diren abere eta ingurune naturalen ezaugarriak azaltzen dizkigu. Erabili duen ekipamenduaren berri ere ematen du.

Los siete hermanos Aleksis Kivi Nordica, 2014 400 orrialde 22,50 euro

Naturaleza asombrosa Francisco Mingorance JDJ ediciones, 2014 191 orrialde 29,90 euro

ÂŤENDURANCEÂť ITSASONTZIAREN ODISEA rnest Henry Shackleton (1874-1992) angloirlandar esploratzaile ezaguna izan zen, Antartidaren Esplorazio Heroikoaren Garaiko (18971922) pertsonaia garrantzitsuenetakoa. 1914an Endurance ontzian egin zuen espedizio ahaztezin eta harrigarriarengatik da oroitua batez ere. Antartida alde batetik bestera zeharkatzea zen erronka, baina Vashel badiara iritsi baino lehen, ontzia izotz artean harrapatuta geratu zen. Urte eta erdiz izotz artean sekulako arriskuak pasa eta gero, Endurance ontziko tripulazio osoa bizirik irten zen abenturatik Drake pasabidea zeharkatu ondoren. William Grill ilustratzaile britainiarrak istorio hau aukeratu du kaleratu duen lehen liburuarentzat.

E

El Viaje de Shackleton William Grill Impedimenta argitaletxea 80 orrialde 19,95 euro

MAPEK GORDETZEN DUTEN IDEOLOGIA AZTERTZEN ntzinatik mapak beharrezkoak izan ditugu bai munduaz dugun ikuspegia egokitzeko bai munduan gure lekua finkatzeko. Baina ez dira objektu zientifiko soilak, halabeharrez ideologikoak eta subjektiboak direlako, eta hertsiki erlazionatuta daudelako garai eta leku zehatzetako botere sistemekin. Lan interesgarri honetan, Jerry Brottonek hamabi mapa historikoren garrantzia aztertzen du, antzinako irudi mistikoetatik egungo satelite bidezko irudietara. Brottonen ustetan, gaur egungo mapak ez dira aurrekoak baino objektiboagoak: ideiak eta kontzeptuak aurkezten dizkigute oraindik ere.

A

Historias del mundo en 12 mapas Jerry Brotton Debate, 2014 704 orrialde 29,9 euro

FINLANDIAR LETREN KLASIKOA

E

F

59


Gogoan hartu

THE GLASS HOUSE LAINOAREN LAGUNTZAZ «DESAGERTZEN» DEN BEIRAZKO ETXEA

Philip Johnson (1906-2005) arkitektoaren The Glass House (Kristalezko Etxea) eraikin ikonikoa «desagertu» egiten da Fujiko Nakaya japoniar artistaren instalazio bati esker. Orduro, 600 hodiren bidez ponpatutako ura baliatuz, hamar minutu inguru irauten dituen laino lurruntsua sortzen du Nakayak Philip Johnson arkitekto postmodernoak 1949an New Canaaneko bere etxean diseinatu zuen eraikin bitxiaren inguruan. Ameriketako Estatu Batuetako Connecticut estatuan kokatua, Philip Johnsonen maila goreneko lana kontsidera daiteke zalantzarik gabe arkitektoaren etxea. Arkitektoaren heriotzaren ondoren, museo bihurtu zuten eta arkitektura zaleen artean benetako kultuko objektu bihurtu zen. 49 akreko guneak hamalau eraikin biltzen ditu, tartean kristalezko etxea. Bisitarientzako etxea da, eta Johnsonek nahita diseinatu zuen zabalik eta gortinarik gabe, bisitariei inolako pribatutasunik utzi gabe. Izan ere, arkitektoaren ustetan, «bisitariek arrainen parekoak izan behar dute; hau da, hiru egun iraun behar dute gehienez». 60

Mies van der Rohe (18886-1969) arkitekto eta diseinatzaile handiarekin lan egiteak eragin nabarmena izan zuen Philip Johnsonengan, minimalismoan berezko edertasuna dagoela frogatu nahi izan zuelako. Mies bera Fanworth (1946-1951) etxearen eraikuntzan lanean ari zen bitartean, Johnsonek maisuarengandik jasotako ikasgaien ordainetan The Glass House eraikitzea erabaki zuen 1949ean. Etxeak eztabaida ugari sortu zituen bere garaian, batzuentzat kultuzko lana zena beste batzuentzako inork erabiltzerik ez zuen eraikuntza zelako bere pribatutasun falta nabariagatik. Azaroaren 30era arte zabalik egongo den Fujiko Nakaya artistaren “Veil” instalazioa The Glass House etxearen 65. urteurrenaren harira inauguratu zen pasa den udaberrian. Orduro hamar minutu inguruz sortutako lainoa Johnsonek etxea eraikitzean buruan izan zuen pribatutasun faltarekin jokatzeko baliatzen du japoniarrak. Inoiz lainoren laguntzarekin egindako lehen eskulturaren egilea omen da Nakaya –Osakan 1970ean Munduko Erakusketan aurkeztutakoa da, antza, mota honetako lanen artean aitzindaria–, eta, horrez gain, Bilboko Guggenheim museoan edota Parisko Grand Palais eraikinean ere egin izan ditu laino eskulturak. «Agerian dauden gauzak ikusezin bihurtzen ditu lainoak, eta, ikusezinak direnak, haizea bezala, ikusgai egiten ditu», nabarmendu du artista japoniarrak. http://theglasshouse.org/


Argazkia: Xavier Leoty

BOYARD GOTORLEKUA ESTATU FRANTSESA Charente-Maritime departamenduko kostaldean, Pertuis d’Antioche itsasartearen bihotzean eta Aix eta OlEron uharteen artean, harrizko eraikuntza ikusgarri bat altxatzen da. Fort Boyard da, Charenteko kostaldeko leku ia guztietatik ikusten den gotorlekua eta Frantziako monumenturik ospetsuenetarikoa. Xelebrea bada ere, azken urteotan telebista plato erraldoi bihurtu da France2 kateak mundura esportatu duen lehiaketa bati esker. Charenteko bokalea, Aix uhartea eta Rochefort armategia zaintzeko eraikia, Pertuis d'Antioche itsasertzean kokatutako babeslekuak indartzeko sortu zuten Boyard gotorlekua. Egitura obalatua eta neurri ikusgarriak ditu: 80 metroko luzera, 40 metroko zabalera eta 20 metroko altuera duten hormak. Napoleonen agindupean ekin zioten 30 urtez luzatu zen proiektu faraoniko hau eraikitzeari. Egia esan, ez zitzaien erraza suertatu; ekaitzak zirela-eta, harriak garraiatzen zituzten itsasontziak hondoratzen zitzaizkien eta, hori gutxi ez dela, ingelesen erasoak ere jasan behar izaten zituzten. Azkenean, 1859enera arte ez zuten bukatzerik izan. Horrenbestez, Napoleonek ez zuen gotorlekua bukatuta ikusi, ezta Aix uharteko erbestetik irten zenean ere. Azkenean, gainera, egindako lan guztia alferrikakoa suertatu zen, artilleriak gotorlekuaren eraikuntzak berak baino azkarrago egin baitzuen aurrera. Hala, gotorlekua amaituta zegoenerako ez zuen jada babesik ematen ordurako sortutako arma berrien aurrean. Hori

dela eta, punta-puntako eraikuntza militarra izateko jaio zena –1867ko munduko Erakusketa Unibertsalean harrotasunez erakutsi zuten gotorlekuaren maketa– espetxe bihurtu zuten, 1913an Frantziako Armadak behin betiko utzi zuen arte. 1961ean garaiko 7.500 frankogatik erosi zuen enkantean dentista batek, baina, eraikina mantentzeko baliabiderik ez omen zuzenez, 1989an Jacques Antoine telebista produktoreari saldu zion. Honek, berriz, Charente-Maritimeko Kontseilu Nagusiari eman zion, gotorlekua zaharberritzea eta gunearen telebistaustiapenaren esklusibotasuna ziurtatu ziolako. “Fort Royal” lehiaketa 1990an hasi zen Estatu frantsesean eta nazioartean ere ikusi ahal izan da. Tele5 kate espainiarrak, adibidez, 2001ean eman zuen. Zineman ere askotan agertu da Boyard gotorlekua. Brigitte Bardot ederra gotorlekuko terrazan eguzkia hartzen ikusi genuen, adibidez, Roger Vadimen “Le repos du guerrier” (1962) filmean. Alain Delon eta Lino Ventura, berriz, gotorlekuan borrokan ikusi genituen Robert Enricoren “Les Aventuriers” pelikulan (1967). Uneotan gotorlekua ez dago bisitarientzat irekita, baina, hori bai, inguruko uharteetara egiten diren itsas irteera ugarik eraikin ikusgarria bertatik bertara ikusteko aukera ematen dute. Itsasontziak Re uhartetik (La Flotte eta Saint-Martin-de-Ré), Oléron uhartetik (Boyardville eta Saint-Denis-d'Oléron) eta Bourcefranc-le-Chapus, Fouras-les-Bains eta La Rochelle bertatik abiatzen dira.


LABURRaK

AUSTRIAN, TABAKOA DEBEKURIK GABE

ESKI INDOOR PISTAK BARTZELONAN

BUDAPEST-TEHERAN TRENA AURKI

abakoaren aurka daudenentzat infernua edo erretzaileentzat zerua, horixe da Austria. Tabakismoaren aurka borrokatzen ari den Europa honetan Austria da salbuespen bakarra, han jatetxeetan eta tabernetan erretzea baimenduta baitago. Osasun ministro berria, Sabine Oberhauser, bost urte barru ezartzeko asmoa duen lege zorrotza prestatzen ari da, baina, bitartean, tabakoaren aldeko giroa nabaria da herrialde horretan. Adibidez, zigarretaren prezioa Europako baxuena da Austrian (4,9 euro inguru paketea), Estatu frantsesean 7 euro eta Erresuma Batuan ia 11 euro balio duen bitartean. Estatu frantsesak, bestalde, urrats berria eman du orain hilabete batzuk tabakoaren kontrako borrokan, eta bi debeku berri onartu ditu: haurrak daramatzaten autoetan ezin izango da erre, ezta leku publiko zehatzetan zigarreta elektronikoa piztu ere.

ederlandar enpresa batek SnowWorld izeneko negukirol gunea zabaldu nahi du Marina del Prat auzo bartzelonarrean. 45 milioi euroko inbertsioa egiteko prest omen dago eta, Bartzelonako aisialdiko eskaintza osatzeaz aparte, horri esker 2016ko Neguko Joko Olinpikoetako egoitza nagusiaren aukeraketaren lasterketan parte hartu ahal izango du Bartzelonak. Komunikabideei aurreratu dietenez, proiektu honek 300 bat metrotako eskipista bat izango du, bi izotz-hockey pista eta hiru curling-ena. Kirol eskaintzaz gainera, SnowWorld guneak 200 gelatako hotela, jatetxeak eta gimnasioa izango ditu. Urtero 300.000 bisitari erakartzea aurreikusten da.

ren zaharrak eta ohiko ez diren bidaiak maite dituzten dirudunek beren ametsak gauzatu ahal izango dituzte Budapest eta Teheranen artean Hungariako tren-filial batek martxan jarriko duen luxuzko trenari esker. «Mendebaldera zabaldu berri da Iran, eta hauxe zela unea pentsatu dugu», zioen Marcella Beke Nostalgia bidaiaantolatzailearen salmenta-zuzendariak. 10.000 edo 23.000 euroren truke, bi asteetan zehar bost izarretako zerbitzua jaso ahal izango dute, doako edari alkoholikoak barne... «Iranen izan ezik, baina freskagarriak eta alkoholik gabeko garagardoa izango dituzte», Bekeren hitzetan. Hungarian, Errumanian, Bulgarian eta Turkian hainbat geldialdi egingo ditu trenak.

T

N

AENA ETA IBERIAREN ARTEKO AKORDIOA enak (Estatu espainiarreko aireportuak kudeatzen duen elkarteak) eta Iberiaren artean sinatutako akordio baten arabera, airekonpainiaren webeko bisitariek autoarentzako tokia gorde ahal izango dute Aenaren sareko aireportuetako aparkalekuetan. Gainera, erreserba egiterakoan, aparkalekuaren prezioen gaineko % 10eko deskontua egingo zaie, indarrean dauden eskaintzak barne hartuta. Aparkaleku ofizialak, gertutasunetik aparte, zainduta ere badaude eta lasaitasuna ematen du horrek. Hego Euskal Herriko hiru aireportuak (Loiu, Foronda eta Noaingo aireportuak) eskaintza horretan daude sartuta. www.iberia.com

A

T

BENETAKO PARIS EZAGUTZEKO BETA alean bizi zen Vincent (39 urte). Ez zuen lanik ezta etxerik ere, dena galdu zuen krisiaren eraginez, baina gaur egun zulo horretatik ateratzeko ahaleginetan dabil turista-gidari lan eginez Parisko auzo herrikoi batean, Alternative Urbaine ekimenari esker. Bertaratzen diren turistei 20. udal-barrutia erakusten die, ohiko ibilbide turistikoetatik kanpo dagoen ingurua. Baina historia eta istorio ugari ezkutatzen ditu auzoak, Vincentena horien artean. «Benetako hiria ezagutu ahal izan dut. Lagunak egin ditut eta, era berean, dibertigarria izan da», zioen Markok, bakarrik bidaiatzen duen mexikarrak. alternative-urbaine.net

K


UR-TANGA ARTISTIKOAK ETA ERREIBINDIKATIBOAK Munduko eraikin ospetsuenak aurki daitezke New Yorken. Hala ere, etxe-orratzen artean, gutxik jartzen dute arreta hiriaren funtzionamendurako ezinbestekoak diren egitura batzuetan: urtangetan. “The water tank project” izeneko proiektuaren bidez Mary Jordan-ek «egitura horien irudia eraldatuz, planeta jasaten ari den uraren krisiari erreparatu diezaiogun» lortu nahi du, «aldi berean, panorama artistikoa piztuz. 2007an Etiopiara egin nuen bidaia batean –argitzen du Jordanek– lehorte handi bat zer den jakin ahal izan nuen. Etxera itzultzerakoan, proiektu honi ekiteko erabakia hartu nuen inguratzen gaituen uraren ustezko ugaritasun hori faltsua dela adierazteko eta guztiok horretaz jabetu gaitezen lortu nahi nuelako». Jeff Koons edo Ed Ruscha izen handiko artistek bat egin dute proiektuarekin, besteak beste, eta, hiria beste modu batera ezagutu nahi baduzu, prestatu duten mapa digitalaren bidez ur-tangak zehazki non dauden jakin ahal izango duzu, baita artisten gaineko informazioa ere. www.thewatertankproject.org

DIOKLEZIANOREN BAINUETXEAK, ZABALIK Berrogeita hamar urtez itxita egon ondoren, Dioklezianoren termak berriz bisita daitezke Italiako hiriburuko monumentu-gunean bukatu berri dituzten zaharberritze-lanei esker. Natatioa, VIII. ikasgela eta Santa Maria degli Angeli e dei Martiri basilikako klaustro txikiak gehitu zaizkie jadanik konponduta zeuden gelei eta, horrela, askoz biribilagoa da mundu zaharreko bainuetxe handienetarako bisita. Augusto enperadorearen heriotzaren 2.000 urtearen inguruko “Augustoren Bigarren milurtekoa” programaren barnean jarri dituzte ikusgai.

TELEFONO-KABINAK BERDEAK DIRA LONDRESEN Londresko telefono-kabina gorri tipikoak berde bihurtuko dira aurrerantzean; baina ez dira kolorez aldatuko soilik, ekologikoak ere izango dira. London School of Economics eskolako graduatuek asmatutako Solarbox izeneko proiektuaren lehen kabina pilotua jarri berri dute Tottenham Court Road-en, hiriko merkataritzabarruti nagusian. Han kamerak, mugikorrak, tabletak eta beste zenbait gailu kargatu ahal izango dira eguzki-energiari esker, gailu horiek karbono-oinatz neutroarekin energia garbia ematen dute eta. Doakoa izatea nahi dutenez, kabinan ezarriko den publizitatearekin mantenduko da. Bigarren telefono-kabina, urtarrilean.

63



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.