![](https://assets.isu.pub/document-structure/200701163000-c7f603be23b929594787f073edc88156/v1/4d2a1f842750ab717ce1411548e455fc.jpg?width=720&quality=85%2C50)
1 minute read
BOS-Az. Musika lotuneak. Musika
BOS-Az. Musika lotuneak
Azkuna Zentroak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) hainbat emanaldi antolatu dituzte abuztuan eta irailean, musika eta kultura garaikidea, gure musika eta soinu esperimentalaren programazio-ildoen lankidetzaren eta elkarrizketaren bidez lotzeko.
Advertisement
Emanaldi horietan BOSen ensembleek parte hartzen dute -hari-taldea, perkusio-taldea, metalezko haizeboskotea, zurezko haize-boskotea eta ganbera-orkestra-, hainbat diziplinatako Azkuna Zentroko artista egoiliarrekin harremanetan.
Musika-errepertorioan, pieza koreografikoak, ikusentzunezko proiekzioak eta musika elektronikoaren zatiak edo inprobisazioak sartuko dira, musika klasikoaren estetikarekin eta praktika artistikorik berrienekin kontrastea sortzeko.
Abuztuak 6, 13, 20 eta 27 Irailak 17 Osteguna Hiru kontzertu egunean: 12:30 - 18:30 - 20:00
Kulturen Ataria Sarrera dohainik