1 minute read

Oscar Gómez Mata

Artista Az-Kideak programa

Oscar Gómez Mata Makers

Advertisement

Sorkuntza bultzatzeko Artista Az-Kideak programak laguntza eman nahi die beren lanen bidez hizkuntza artistikoei buruzko begirada iradokitzailea dakarten artistei. Oscar Gómez Mata artista Az-Kideak, Juan Loriente aktorearekin batera lan egiten du bere ekoizpen berriaren sormen-prozesuan: Makers, argiari, denborari eta maitasunari buruzko obran.

Zentroan urrian estreinatuko den Makers «egiten dugunari eta egiteko moduari buruzko obra bat da, funtsean anomalia lantzen duena. Gure egiteko moduak bere dinamikan ezarritakoaren arauetatik harantz doan eta espazioan eta denboran gainezka egiten duen haur baten jolasaren antza izan beharko luke», azaldu du Oscarrek. «Haur bat bezalakoa izateko, kezkatzen ez den eta gainezka egiten duen gizabanako plurala eta multiplea izan beharra dago. Etsipenak sortzen duen errutinak mugatuta ez dagoena. Ezta erabilgarria edo ezinezkoa denak ere. Utopista, izaki askea izango da, boterean dagoen belaunaldiak menderatzeko egiten dituen saiakerak gorabehera. Horixe behar dugu, ume bat, salbatuko gaituen ume bat. Gu, astirik gabeko helduak, honetatik, balearen sabeletik aterako gaituena. Gogo beroz anomalian murgildu. Anomaloa den horretan murgildu salbatzeko, zugandik espero denaren kontrakoa egin», deskribatzen du artistak.

Proiektu horretaz gain, Oscar Gómez Matak Deriben katalogoa aktibatu du, Espe López artistarekin batera. Katalogoak hainbat deriba edo ibilaldi proposatzen ditu, eguneroko hiri-paisaien behaketa eta esplorazioa lantzeko. Azken helburua da pertsonek artelana berreskuratzea eta hartaz jabetzea: herritartasuna eta kultura esperientzia bakar batean urtzea. Deriba horietako batzuk esperimentatu nahi dituztenek Az Infon eska ditzakete.

OSCAR GÓMEZ MATA (Donostia, 1963) Suitzan bizi eta lan egiten du. Aktorea, zuzendaria, egilea eta eszenografoa da. Espainian hasi zen antzerkijardueretan, eta 1987an Legaleón-T konpainiaren sortzaile-kide izanik, ikuskizunak sortu zituen horiekin 1996ra arte. 1997an, L’Alakran konpainia sortu zuen Genevan, eta zuzendaritza, sorkuntza, dramaturgia eta zenbait ikuskizunetako testuak sinatu ditu bertan. Lan pedagogikoa ere garatu du Serge Martin (Suitza) antzerki eskolan eta Les Chantiers Nomades-en (Frantzia). 2013. urteaz geroztik, arauzko irakaslea da Manufacture-n, Suitzako antzerki-eskola frantsesean (HETSR). Suitzako antzerki sari nazionala eskuratu zuen 2018an.

This article is from: