1 minute read

Azkuna Zentroa argitalpenak

Izenburua: Inoiz ez erreala / Beti egiazkoa ISBN: 978-84-09-14258-3 Ezaugarriak: 230 x 160mm Hizkuntzak: Euskara, gaztelania, ingelesa Distribuzioa: Editorial La Rueda

Inoiz ez erreala / Beti egiazkoa

Advertisement

Katalogo-liburua Antonin Artaud poetaren Inoiz ez erreala / Beti egiazkoa esaldia izan zen Azkuna Zentroak ekoitzitako eta Iván de la Nuez saiakeragile, kritikari eta komisarioak komisariatutako eta 2019ko martxotik irailera bitartean Erakusketa Aretoan ikusgai izandako erakusketa homonimoaren ikurra.

Erakusketak 13 artistaren diskurtsoak lotzen zituen, denek onartzen baitzuten artea genero literarioa dela eta literatura erakusketa-proiektua izan daitekeela. Kurt Caviezel, Cristina de Middel, Gonzalo Elvira, Oier Etxeberria, Kiko Faxas, Joan Fontcuberta, Verónica Gerber Bicecci, Alicia Kopf, Glenda León, Valérie Mréjen, Guillem Nadal, Mabi Revuelta eta Xabier Salaberriaren lanek liburuen liburu bat osatu zuten, prozesu baten esperientzia, non testua testura bihurtzen den, hitza irudi, liburua display, literaturaerakusketa erakusketa bisual.

Erakusketa egin ondoren, katalogo-liburu honek idazkuntza gisa ematen dio jarraipena display gisa amaitu denari. Iraganeko esperientziari euskarria ematen dio, oroimenaren artxiboaren gainean doa, eta argi eta garbi jartzen du bere garaian jakin-mina izan zena eta testu gisa bizirik irauten duena.

Azkuna Zentroa argitalpenak dendAZ eta dendAz online-en aurki ditzakezu Inofrmazio gehiago: azkunazentroa.eus

Izenburua: Ikuspegi feministak produkzio artistikoan eta arte teorietan ikastaroaren 11. edizioa Ezaugarriak: 164 x 230 mm / 417 orrialde Hizkuntzak: Euskara, gaztelania, ingelesa

Ikuspegi feministak produkzio artistikoan eta arte teorietan

Azken urteotan, Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok Ikuspegi feministak produkzio artistikoan eta arte teorietan ikastaroa antolatu du, Lourdes Méndezek (UPV/EHUko Artearen Antropologiako katedradunak) eta Xabier Arakistainek (arte-komisarioak) koordinatua, herrialde, diziplina eta belaunaldi desberdinetako emakumeen ekoizpen artistikoari buruzko pentsamendua eta azterketa emakumeen ikuspegitik zabaltzeko asmoz. Argitalpenean, hainbat hizlariren ekarpenak jaso dira: Plataforma A, emakumeak artearen sisteman normaltasunez sartzeko euskal talde feminista; Sonia Boyce, artista eta irakaslea Londresko Arteen Unibertsitatean; Esther Ferrer, performancearen artearen aitzindaria; Lorena Fuster, filosofian doktorea eta ‘TRAMOD. Trajectories of Modernity’ europar proiektuaren ikertzailea; Alice Mahon, Cambridgeko Unibertsitateko irakaslea eta arte moderno eta garaikidearen historiako doktorea; Frances Morris, historialaria eta Londresko Tate Moderneko zuzendaria; eta Alicia Puleo, filosofian doktorea, idazlea eta Valladolideko Unibertsitateko irakaslea.

This article is from: