Azkuna Zentroa argitalpenak
Inoiz ez erreala / Beti egiazkoa Katalogo-liburua
Antonin Artaud poetaren Inoiz ez erreala / Beti egiazkoa esaldia izan zen Azkuna Zentroak ekoitzitako eta Iván de la Nuez saiakeragile, kritikari eta komisarioak komisariatutako eta 2019ko martxotik irailera bitartean Erakusketa Aretoan ikusgai izandako erakusketa homonimoaren ikurra. Erakusketak 13 artistaren diskurtsoak lotzen zituen, denek onartzen baitzuten artea genero literarioa dela eta literatura erakusketa-proiektua izan daitekeela. Izenburua: Inoiz ez erreala / Beti egiazkoa ISBN: 978-84-09-14258-3 Ezaugarriak: 230 x 160mm Hizkuntzak: Euskara, gaztelania, ingelesa Distribuzioa: Editorial La Rueda
56
Kurt Caviezel, Cristina de Middel, Gonzalo Elvira, Oier Etxeberria, Kiko Faxas, Joan Fontcuberta, Verónica Gerber Bicecci, Alicia Kopf, Glenda León, Valérie Mréjen, Guillem Nadal, Mabi Revuelta eta Xabier Salaberriaren lanek liburuen liburu bat osatu zuten, prozesu baten esperientzia, non testua testura bihurtzen den, hitza irudi, liburua display, literaturaerakusketa erakusketa bisual. Erakusketa egin ondoren, katalogo-liburu honek idazkuntza gisa ematen dio jarraipena display gisa amaitu denari. Iraganeko esperientziari euskarria ematen dio, oroimenaren artxiboaren gainean doa, eta argi eta garbi jartzen du bere garaian jakin-mina izan zena eta testu gisa bizirik irauten duena.