1 minute read

Abana Bilbao, Elena Ciordia eta MR Laspiur. DendAZ. This Is Basque Design / Diseinua

Abana Bilbao, Elena Ciordia eta MR Laspiur

Estilo bat sortzeko inspirazioak

Advertisement

Topaketa

Erraz ezagutzeko moduko berezko estiloa sortzea erronka bat da diseinatzaileentzat eta sortzaileentzat. Euskal DiseinuAZen topaketa honetan, artista gonbidatuek aukera izango dute inspirazioaren eta diseinuaren bidez beren estiloa sortzeko jarraitu duten prozesua partekatzeko.

Abana Bilbao

Abana Bilbao –Lucas Abajo eta Laxmi Nazabal– altzari garaikideen editoreak berezko nortasuna duten altzariak eta osagarriak diseinatzen eta egiten ditu, bertako materialen inspirazioak markatuta. Atlantiko estiloan inspiratuta, itsas jatorri argiarekin, beren produktuak soilak dira, dotoreak, sendoak, lerro biribilekoak, akabera naturalekoak eta nabarmenak ez diren kolore leunekoak.

Elena Ciordia

Emakume errealak eta aktiboak dira Elena Ciordia artistaren inspirazioa. Bere lanetan, ilustrazioa eta era askotako objektuen lanketa uztartzen ditu, hala nola kamiseta, paperzapi, papergaineko, postal eta poltsena, eta ahalik eta gehien zaintzen ditu beti organikoak edo jatorri birziklatukoak diren materialak. Objektuak irudiztatzen dituzten irudiak jatorrizko akuareletan oinarrituta daude eta izaera berria ematen diete.

MR Laspiur

Maria R. Laspiur artista eta moda-diseinatzailea eta Jaime A. Limousin diseinugile eta musikaria dira MR Laspiur. Duela pare bat urte, Mariaren lan artistikoan oinarritutako 3Dko bitxien bilduma bat sortzeko abenturan murgildu ziren. Arte, diseinu eta teknologia berrien eta fantasiazko botanikaren arteko fusio horretatik sortzen dira orratz, paparreko eta lepokoen bildumak, baita zetazko zapiak ere.

Euskal DiseinuaAZ Topaketa

Ekainak 8, asteartea 18:30 Lantegia 1 Sarrera dohainik gonbidapenarekin (jaso Az Infon), eserleku guztiak bete arte

abanabilbao.com

elenaciordia.com

mrlaspiur.com

Abana Bilbao Elena Ciordia

This article is from: