1 minute read

Bisita programa

Azkuna Zentroan edukitzaileak eta edukiak bat egiten dute arkitekturarekin, historiarekin eta arte-sorkuntzarekin. Beraz, espazioaren eta programazioaren bidez deskubritzeko eta esperimentatzeko lekua da. Proiektu hau zer testuingurutan garatzen den jakiteko eta Zentroa bisitatzen duten pertsonen esperientzia hobetzeko, eraikinean bisitaldi gidatuak egiteko programa eta ibilbide iruzkinduak erakusketan zehar garatzen dira.

Bisita gidatuak eraikinean zehar

Advertisement

Ordubeteko bisita honetan, Bilboko Alhóndiga zer izan den eta zer den azaltzen da: hiriko ardoen, olioaren eta ozpinetakoen biltegia zena, gero Gizarte eta Kultura Garaikideko Zentro bihurtua.

Partikularrak

Asteartea eta asteazkena: 17:30 (euskara) 18:30 (gaztelania)

Taldeka

Eguna eta ordua adostuz, gutxienez 72 ordu lehenago

Bisita iruzkinduak erakusketan zehar

Ordu erdiko sarrera-ibilbideak, unean-unean Zentroan ikusgai den erakusketa testuinguruan jartzeko. Erakusketa bakoitza azaltzen duten audiogidekin osa daitezke, eta horiek webgunetik deskarga daitezke.

Ostegunero, 18:00etan eta 19:00etan (euskaraz edo gaztelaniaz, eskaeraren arabera).

Deriben katalogoa.

Informazioa Az Info / azkunazentroa.eus

Deribak

Espazioan eta pentsamenduan esperientzia desberdin bat izatea nahiago dutenek Deriben katalogoa eros dezakete, Azkuna Zentroko artista Az-Kide Oscar Gómez Matak Espe López artistarekin batera landutakoa.

Egonaldian, Oscar Gómez Matak esperientzia-trantsituak eta -deribak eraiki ditu, eta horietan, oinez ibilita, loturak ezartzen dira hiri-paisaiaren eta pertsona bakoitzaren barne-bizitzaren artean. Pasieran ibiltzea eta pentsamendua beste leku batera igaro dadin uztea, inguratzen gaituena beste modu batean hautematea eta norberak duen lekuaz jabetzea errealitate dei dakiokeen gauzen edo ehunen jarioarekiko. Deriben katalogoa eskuliburu bat da, egoera, egun eta umore desberdinetarako asmatutako ibilaldi horiek guztiak erabiltzeko.

dendaz.azkunazentroa.eus webgunean eta zentroko dendAZ saltokian dago salgai euskara-gaztelaniaz eta frantses-ingelesez argitaratutako kaxa-liburu hau.

This article is from: