![](https://assets.isu.pub/document-structure/220405122255-206dae0c475b97fd5a4ff1777fe6d61e/v1/a68c2b58f3bb248f55a4d30795edb430.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
1 minute read
Azkuna Zentroa argitalpenak
Azkuna Zentroaren argitalpenen corpusak arte-praktika garaikidea biltzen du, ezagutzeko eta zabaltzeko. Zentroko programazio-lerroen inguruko erakusketen, saiakeren eta liburuen katalogoek osatzen dute.
Datozen argitalpenak:
Advertisement
Catálogo de derivas Eus./ Cas. - Ing. / Fra. Kaxa: 125x175x25 mm ISBN: 978-84-09-38772-4 Koedizioa: Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao y Le Grütli-Centre de production et diffusion des Arts vivants-Ginebra
Catálogo de derivas (Deriben katalogoa)
Oscar Gómez Mata aktore eta eszenografoak, Esperanza López artistarekin batera, Laboratorio de derivas (Deriben laborategia) proiektu artistikoa garatu du bi urtez, Azkuna Zentroko artista AZkide gisa. Oinez ibiltzeko ekintzaren bidez hiri-paisaiaren eta pertsona bakoitzaren barne-bizitzaren artean loturak finkatzeko asmoa duten praktikak dira deribak. Egonaldian, hainbat deriba abiarazi dituzte, herritarrei zuzenduta, eguneroko hiri-paisaiak behatzeko eta esploratzeko asmoz. Catálogo de derivas eskuliburu bat da egoera, egun eta umore desberdinetarako asmatutako ibilaldi horiek guztiak erabiltzeko.
Arquitecturas prematuras Valcárcel Medina Kutxa + hiru koadernotxo ISBN 978-84-091733-5-8 Orrialdeak: 96+96+80 Kutxaren tamaina: 253 x 338 mm Argitalpen hirueleduna: es-eng-eus 49€ Caniche Editorial, MUSAC eta Azkuna Zentroaren koedizioa
Arquitecturas prematuras
Valcárcel Medina
Arquitecturas prematuras (Arkitektura goiztiarrak) lanak Isidoro Valcárcel Medinak hirigintzari eta arkitekturari buruz asmatutako proiektu guztiak biltzen ditu. Artista duela hamarkada batzuetatik ari da hiritik eta gure ingurune eraikitik elikatzen, inspirazio- eta ekintza-iturri nagusi gisa hartzen. Izen bereko erakusketa maiatzaren 10etik egongo da ikusgai Azkuna Zentroko BAT Espazioan.
Azkuna Zentroa argitalpenak dendAZ. Azkuna Zentroaren Saltokian eta dendaz. azkunazentroa.eus-en erosi ditzakezu
AZKUNA ZENTROAREN SALTOKIA
Diseinua Ilustrazioa Argitalpenak Moda eta osagarriak Dekorazioa Upategia
Bertako 30 artista baino gehiago : Abad, Abana Bilbao, Amarenak, Ane Pikaza, Angélica Barco, Apetitu, Cookplay, Eder Aurre, Elena Ciordia, Elena Sanz, Ekomodo, Espacio Aerre, Estudios Durero, Fabdefab, From The Basque Country, Higi Vandis, Katxi Klothing, Malús Arbide, Mario Gaztelu, Mario Paniego, Mrlaspiur, Nrt, Nuoc, Palo Palú, Pilar Morquillas, Proyecto Hemen, Susana Blasco, Tytti Thusberg, Yolanda Sánchez eta Ziriak.