![](https://assets.isu.pub/document-structure/220405122255-206dae0c475b97fd5a4ff1777fe6d61e/v1/3c9ef5e3ec8de95c5ab9e569331fef3e.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
4 minute read
Laida Lertxundi. 8 topaketa. Artista Az-Kidea
Isabel de Naverán
Uhina gogoan
Advertisement
2021. eta 2023. urteen artean, Isabel de Naverán Uhina gogoan lantzen ari da, idazketa kuradoretza-modu gisa hartzen duen proposamena. Proiektuak Ursula K. Le Guinen The Wave in the Mind (2004) liburuaren jatorrizko izenburutik hartu du izena (gaztelaniaz Contar es escuchar. Sobre la escritura, la lectura, la imaginación izenburuarekin argitaratua). Izenburua aukeratzeko, Le Guinek oinarritzat hartu zuen Virginia Woolfek Vita Sackville-West poeta, idazle eta lorategi-diseinatzaileari bidalitako gutun bat, hor idazketan erritmo egokia aurkitzeak duen garrantzia azpimarratzen baitzuen. Prozesu horrek eskatzen du behaketa-modu sentikor batean kokatzea fisikoki. Woolfek olatu isil baten mugimenduarekin alderatzen du, zeina ozeanoaren erdian hasi, eta pixkanaka itsasertzerantz hurbiltzen baita. Idazten duenaren zeregina, bere ustez, olatu horren mugimendua hautematea da, hurbiltzen, apurtzen eta apar moduan finkatzen den bitartean. Dioenez, soilik orduan sumatu ahal da hitzen azpian dagoen erritmoa. Txanda hartuz, de Naveránek honela deskribatzen du bere proposamena: «Nire buruari galdetzen diot ea idazketa hainbat planutan lekua egiteko modu bat izan daitekeen: planu espazialean, mentalean, identitarioan, denborazkoan. Hunkitu gaituenarekiko konexioan sartzeko modu gisa idaztea, eta gertuenetik mundua egiteko modu gisa idaztea. Uhina gogoan saiatuko da idazketa somatiko bat praktikan jartzen, idazketa performatiboa delakotik bereizten dena, ez baitu jarduten (edo ez soilik) irakurlearen gorputzean. Idazkera somatikoak Historiaren inskripzioa erakusten du gorputzetan, ikasitako, oinordetzan hartutako edo imitatutako keinuen bidez, baina baita fisikoki hartzen ditugun pertzepzio-moduen, begiratzeko, sentitzeko eta ikusteko moduen eta kontatzeko, esateko eta hitz egiteko moduen bidez ere. Zentzu horretan, hizkuntza hartzen du artearen ikerketan interpelatzen gaituenarekiko erlazioak osatzen dituzten estratuak ikusteko eta erakusteko gai den materialtasun gisa. Gorputz-pentsamenduaren praktika bat ere bada, eta auzitan jartzen du gorputzaren kontzeptua, anatomia gisa, subjektibotasun indibidual eta besterenezina mugatzen eta jasotzen duen espazio fisiko gisa ulertuta». Uhina gogoan proposamenak artista eta ikertzaile batzuekin izandako elkarrizketa eta posta-trukea ditu abiapuntu, eta liburu bat sortu du, bi urtetan berez egin dena.
Laida Lertxundi
8 topaketa
8 Topaketa eskola iragankor gisa pentsatuta dago, praktika pedagogikoak eta film bat ekoizteko prozesuen desmuntaketa batzen baititu zerbait berria sortzeko. Zortzi tailer eta filmaketa kolaboratibo horiek 16 mm-ko obra bat izango dute emaitza. Hona hemen 2021eko topaketei buruzko ohar eta pasadizo batzuk:
Lehen topaketa ekainean izan zen, Usoa Fullaondoren eskutik, eta, bertan, Anne Carsonek Safori buruz idatzitako testu baten inguruan jardun ginen. Testuaren ideiak plano formal batera eramanez, triangelu forma eman genion desirari: espazioan objektu batzuk jarri, keinu bat asmatu genuen, eta gero beste pertsona batek esku hartu zuen, triangelu bat sortuz horrela. Handik egun batzuetara Urkiolara jo genuen, eta, han, objektuak hainbat konfiguraziotan filmatu genituen, eta mendian gora korrika egin eta flora eta fauna ere filmatu genituen.
Bigarren topaketa Sirah Badiola eta Keira Greenerekin izan zen, eta gorpuari buruz aritu ginen, Anna Halprin-en omenez. Sirah buru genuela, feldenkrais eta "danza presencia"-ariketak egin genituen Azkuna Zentroko auditorioan. Hurrengo egunean, maldan behera abiatu ginen Orixol mendiko pagadien bila (mapan Oriol jartzen du); bidaia luzea izan zen taldearentzat. Pagadian, oinutsik, skotomorphogenesis ariketa egin genuen, erritual moduko bat izan zen. Eszena berezi batzuk filmatu genituen Bea Setiénekin, haren gorputzarekin eta pago batekin. Ivonne Rainer-en filmak ikusi genituen.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/220405122255-206dae0c475b97fd5a4ff1777fe6d61e/v1/f70151acddb9a8b49b11fc02733695ff.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/220405122255-206dae0c475b97fd5a4ff1777fe6d61e/v1/a145ab53b020298fa93f97488370acdd.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/220405122255-206dae0c475b97fd5a4ff1777fe6d61e/v1/a7bae1f9f2e02d71381c6ba7111a609d.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
Hirugarren topaketan, Anbotora jo genuen keinuen bila, paisaiak soinua sor zezan. Mendi-lepo batean geundela, oso tenperatura baxuak harrapatu gintuen. Han, uztailaren erdialdean egon arren, hotz izan ginen. Azkuna Zentroan Alex Alonso Díazekin egindako tailerrean, Pauline de Oliverosen entzute sakoneko ariketak egin, eta Cornelius Cardewren soinu-performance bat eszenaratu genuen. Hizketan aritu eta eztabaida egin genuen hierarkiak antolatzeari edo desegiteari buruz konposizio esperimental baten barruan. Kenneth Angeren filmak ikusi genituen.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/220405122255-206dae0c475b97fd5a4ff1777fe6d61e/v1/bad405176aed77d0c2e7353116134da2.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/220405122255-206dae0c475b97fd5a4ff1777fe6d61e/v1/8038f85c59cf7225673023f02e08dc87.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/220405122255-206dae0c475b97fd5a4ff1777fe6d61e/v1/cf2af9fbc42d800f02fa30059001d5c6.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
Euskal Herriko mapa batekin hasten ditugu beti topaketak, eta bertan markatzen dugu filmaketa-saioan egongo garen mendirako bidea. Laugarren topaketan, Ren Ebelek gidatu gintuen ariketa eskuzabal batean, mapak sortzeko, oso ondo ezagutzen dugun leku bati buruz marrazteko eta idazteko, gero leku horiek modu kolektiboan batzeko eta mapa berri bat sortzeko. David Lamelas-en filmak ikusi genituen. Gorbeian, igoera luzeluzea eta klima aldakorra izan genuen, eta, beraz, denbora gutxi izan genuen filmatzeko. Alabaina, labirinto bat aurkitu genuen, eta, hor, Jimmy Schaus gure lagun iragankorra izan zen txakur-hartz moduko batekin ibili zen.
Bosgarren topaketan, Clara Schulmann etorri zen, eta harekin bakarka hautatutako off-eko ahotsak transkribatu genituen, eta talde-ariketa bat sortu genuen ahots horiek berriro gorpuztean. Hurrengo egunean Mugarrekolandara igo ginen, igoera gogorra eguzki galdatan. Toki batean gelditu, eta koreografia bat sortu genuen 16 mm-tan, gorputz, testu eta ahotsekin. Tracey Emin, Annie MacDonell, Maïder Fortuné-ren filmak ikusi genituen.
Zuen zain gaude aurtengo topaketetan elkartzeko, 3 besterik ez baitira falta! Adi egon!
Laida Lertxundi
Eskerrak eman nahi dizkizuegu
![](https://assets.isu.pub/document-structure/220405122255-206dae0c475b97fd5a4ff1777fe6d61e/v1/90d338845ca753b8a8911c7f3be8dd17.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
lurraldearekin duten konpromiso sozialetik, laguntzen diguten erakunde pribatu eta publikoei, gizartea kultura garaikidearekin lotzeko dugun eginkizunean.
Sare irekia gara
aartearen bidez gizarte sortzaileagoa, kritikoagoa eta anitzagoa sortzen laguntzen duen proiektu batean parte hartu nahi duten erakunde guztientzat.
HEZKUNTZA PROGRAMA
![](https://assets.isu.pub/document-structure/220405122255-206dae0c475b97fd5a4ff1777fe6d61e/v1/e145ea0d3d610c0770b88b4e30eaa5b1.jpeg?width=720&quality=85%2C50)