IKERTZAILE AZ-KIDEA 2021-2023
Isabel de Naverán Uhina gogoan
2021. eta 2023. urteen artean, Isabel de Naverán Uhina gogoan lantzen ari da, idazketa kuradoretza-modu gisa hartzen duen proposamena. Proiektuak Ursula K. Le Guinen The Wave in the Mind (2004) liburuaren jatorrizko izenburutik hartu du izena (gaztelaniaz Contar es escuchar. Sobre la escritura, la lectura, la imaginación izenburuarekin argitaratua). Izenburua aukeratzeko, Le Guinek oinarritzat hartu zuen Virginia Woolfek Vita Sackville-West poeta, idazle eta lorategi-diseinatzaileari bidalitako gutun bat, hor idazketan erritmo egokia aurkitzeak duen garrantzia azpimarratzen baitzuen. Prozesu horrek eskatzen du behaketa-modu sentikor batean kokatzea fisikoki. Woolfek olatu isil baten mugimenduarekin alderatzen du, zeina ozeanoaren erdian hasi, eta pixkanaka itsasertzerantz hurbiltzen baita. Idazten duenaren zeregina, bere ustez, olatu horren mugimendua hautematea da, hurbiltzen, apurtzen eta apar moduan finkatzen den bitartean. Dioenez, soilik orduan sumatu ahal da hitzen azpian dagoen erritmoa. Txanda hartuz, de Naveránek honela deskribatzen du bere proposamena:
idaztea, eta gertuenetik mundua egiteko modu gisa idaztea. Uhina gogoan saiatuko da idazketa somatiko bat praktikan jartzen, idazketa performatiboa delakotik bereizten dena, ez baitu jarduten (edo ez soilik) irakurlearen gorputzean. Idazkera somatikoak Historiaren inskripzioa erakusten du gorputzetan, ikasitako, oinordetzan hartutako edo imitatutako keinuen bidez, baina baita fisikoki hartzen ditugun pertzepzio-moduen, begiratzeko, sentitzeko eta ikusteko moduen eta kontatzeko, esateko eta hitz egiteko moduen bidez ere. Zentzu horretan, hizkuntza hartzen du artearen ikerketan interpelatzen gaituenarekiko erlazioak osatzen dituzten estratuak ikusteko eta erakusteko gai den materialtasun gisa. Gorputz-pentsamenduaren praktika bat ere bada, eta auzitan jartzen du gorputzaren kontzeptua, anatomia gisa, subjektibotasun indibidual eta besterenezina mugatzen eta jasotzen duen espazio fisiko gisa ulertuta». Uhina gogoan proposamenak artista eta ikertzaile batzuekin izandako elkarrizketa eta posta-trukea ditu abiapuntu, eta liburu bat sortu du, bi urtetan berez egin dena.
«Nire buruari galdetzen diot ea idazketa hainbat planutan lekua egiteko modu bat izan daitekeen: planu espazialean, mentalean, identitarioan, denborazkoan. Hunkitu gaituenarekiko konexioan sartzeko modu gisa Uhina gogoan. Marrazkia eta diseinua @ Raquel G. Ibañez 2022
35