Aldizkaria: Apirila - Ekaina

Page 1

APIRILA MAIATZA EKAINA 2022

A AM A R R OG E PR USK E


Azaleko irudia: Cabello / Carceller. Ahots bat Erausorentzat. Trans garai baterako epilogoa. Erakusketa


«Ikusleari oso aukera gutxi ematen zaizkio: Sartu, begiratu eta geratu aho zabalik. Bere pentsamendua piztu behar da» Isidoro Valcárcel Medina Arquitecturas prematuras (Arkitektura goiztiarrak) erakusketa 2022eko maiatzaren 10etik irailaren 18ra arte BAT Espazioa


7

Arkitekturak eta haien esanahiak

8

Hiruhileko honetan gurekin izango dira...

PROGRAMAZIOA 10

Cabello / Carceller. Ahots bat Erausorentzat. Trans garai baterako epilogoa. Erakusketa

13

Sahatsa Jauregi. Aizkora. Erakusketa

14

Isidoro Valcárcel Medina. Arquitecturas prematuras. Erakusketa

17

Jesus Pueyo. El hombre orquesta. Instalazioa

18

Grimanesa Amorós. Scientia. Instalazioa

19

Antonio Fernández Alvira. Memoria de forma. Instalazioa

21

Societat Doctor Alonso. Hammamturgia. Performancea

22

Judy + JD Zazie. Musika esperimentaleko kontzertua

22

Al Karpenter + Orbain Unit. Musika esperimentaleko kontzertua

24

Zinemateka. Aldaketaren ahotsa. Emakumeek zuzendutako zinema

26

Kinu#7. Deimantas Narkevičius. Zinema eta ikus-entzunezkoak

28

Conversación con Orhan Pamuk. Literatura

28

Club de lectura Gutun Zuria Bilbao. Literatura

29

Bilbao Basquefest

29

Mewen Bilbao

SORKUNTZA ARTISTIKOKO PROIEKTUAK 32

Ion Munduate, Elena Aitzkoa eta Miguel A. García, Azkuna Zentroko artista Az-Kideak 2022tik. Azkuna Zentroko Artista Az-Kideaka

32

Higinia Garay, Marine des Mazery eta Jimmy Beaulieu: begiradak eta esperientziak partekatuz. Komikiaren Nazioarteko Egonaldia

33

Aimar Arriola. Forma desira. Ikertzaile Az-Kidea

34

Isabel de Naverán. Uhina gogoan. Ikertzaile Az-Kidea

35

Laida Lertxundi. 8 topaketa. Artista Az-Kidea


HEZKUNTZA PROGRAMA 41

Komikiko ezinbesteko figuren inguruko elkarrizketak eta podcastak

41

Topaketa Naizen-Adingabe Transexualen Familien Elkartearekin

AZ 44

Bisita programa

46

Tailer berriak Jarduera Fisikoko Zentroan

47

Azkuna Zentroa argitalpenak

49

Informazio orokorra


6

valcarcel Medina. @MUSAC


Arkitekturak eta haien esanahiak Erakusketa-proiektuak, zinema garaikidea eta eszena izango dira zentroaren kulturaproposamenen protagonistak hilabete hauetan. Hiruhilekoaren programazioa Gutun Zuria Bilbao. Letren Nazioarteko Jaialdiaren lorratzarekin hasiko da, narratiba garaikideko erreferenteekin topaketa eta jarduera literarioak eginez. Arte bisualen esparruan, proiektu berrietatik hiru arkitekturaren eta haren esanahien inguruan dabiltza, begirada desberdinetatik. Esate baterako, Isidoro Valcárcel Medinaren Arkitektura goiztiarrak proiektua, maiatzetik BAT Espazioan egongo dena. Hirigintzako eta eraikuntzako hogeita hamar proiektu hauetan, Arte Plastikoen 2007ko Sari Nazionala eskuratu eta arte kontzeptualaren estatuko erreferente denak galderak planteatzen ditu arkitekturak bestelako bizimoduak edo espazioen bestelako erabilerak proposatzeko duen gaitasunaz. Era berean, espazioaren arkitektura eta bere esanahia da Antonio Fernández Alvira artistak sortu eta Azkuna Zentroak zentroko terrazarako ekoitzitako proiektuaren abiapuntua. Ekainetik aurrera egongo da ikusgai. Eskultura- eta instalazio-formulazioarekin planteatuta, lanak edukiontziaren eta jariakinaren arteko erlazioa aztertzen du, Alhóndigaren iragana ardo-biltegi gisa eta oraina kulturaontzi iragazkor gisa.

elkarrizketan, autoerreflexio eta errealizazio pertsonaleko uneak sustatuz, eta, aldi berean, argiaren bidez konexioa sortuz. Zinematekaren ziklo berria emakumeek zuzendutako lanen aukeraketa bat da. Zinema garaikidearen aldaketaren ahots bihurtzen ari dira, epaimahaiek eta ikusleek jaialdi garrantzitsuenetan aintzatetsita. Hammamturgia Societat Doctor Alonsoren azken lana eta Judy + JD Zazie eta Al Karpenter + Orbain Unit taldeen musika esperimentaleko kontzertuak nabarmentzen dira hiruhileko honetan. Bitartean, ikusgai izango da Erakusketa Aretoan zabalik den Ahots bat Erausorentzat. Trans garai baterako epilogoa proiektua. Hori guztia, hazten jarraitzen duen komunitate artistiko batekin batera, eta, aurten, Azkuna Zentroko artista Az-Kide diren Ion Munduate, Elena Aitzkoa eta Miguel Garcíarekin.

Grimanesa Amorós artistaren Scientiaren kasuan, Ataria izango da maiatzaren amaieratik aktibatuko den argi-instalazio handi honen gunea. Site especific hau argi-eskultura bat da, eta erdiko espazio honetara sartzen diren pertsonak inplikatuko ditu, inguruko arkitekturarekin 7


Hiruhileko honetan gurekin izango dira...

@ F l o re n c

iac

Artistak, komisarioak, kultura-eragileak... Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoko programazioa diziplina desberdinetako pertsonen konplizitatearen emaitza da, haiek gure proposamenak balioesten eta aberasten baitituzte, era askotako ikusleen komunitateei zuzendutako ekarpenekin. Hiruhileko honetan gure artean izango ditugun proiektuak eta pertsonak erakutsiko ditugu hemen, aurten abian jarri ditugun elkarrizketen parte direnak.

Paul B. Preciado

Cabello / Carceller

Filosofoa, arte komisarioa eta idazlea

Artistak

Isidoro Valcárcel Medina Artista

Oier Iruretagoiena Artista

Jesus Pueyo

Laida Lertxundi

Artista

Artista

21

rea Alfat @ Lo o,

20

Artista Az-Kidea

Usue Arrieta

Ainara Elgoibar Artista

Isabel de Naverán Aimar Arriola

Komisarioa eta ikertzaile Az-Kidea

Ikertzailea, editorea eta komisarioa. Ikertzaile Az-Kidea

Sahatsa Jauregui Artista

Miren Jaio

Bulegoa z/b

©Na

p aly s N a r

ke

vi č

i

us

Antonio Fernández Alvira Deimantas Narkevičius Artista

8

Artista

Tomás Aragay & Sofía Asencio (Societat Doctor Alonso) Artistak


Ion Munduate

M. Benito Píriz Artista

Jonathan García Lana Artista

Koreografoa eta ikertzailea

Urbanbat

Hiri-Berrikuntza Bulegoa

Ander Pérez Puelles Artista

Victoria Ascaso Macarena Recuerda Shepherd

Artista

Artista

Marine Des Mazery Ilustratzailea

Higi Vandis Ilustratzailea

Blanca Ortiga Artista

Jimmy Beaulieu Ilustratzailea

Judy (Iker Ruiz de Apodaka)

Orbain Unit Artista

Artista

JD Zazie Artista

Elena Aitzkoa Artista

Al Carpenter

Miquel A. García Artista

Artista

9


ARTE BISUALAK / ERAKUSKETA AR. 10 > IRA. 25

Cabello / Carceller

Ahots bat Erausorentzat. Trans garai baterako epilogoa Paul B. Preciadok komisariatua Azkuna Zentroa - Alhondiga Bilbaok ekoitzitako erakusketa 10


Erakusketa-aretoan, Cabello/Carceller kolektibo artistikoaren lana dago ikusgai, hain zuzen, Paul B. Preciadok komisariatutako Ahots bat Erausorentzat. Trans garai baterako epilogoa, kontakizun historikoaren eraikuntza eta queer eta trans politika garaikideak harremanetan jartzen dituen proiektua. Cabello/Carcellerek aurkitu zuen erretratu liluragarri bezain ezohiko bat da proiektuaren abiaburua: Juan van der Hamen-ek (ziurrena) Espainiako itsas armadako alferez gisa jantzitako Katalina Erausori 1626an egin ziona, gaur egun Kutxa bildumakoa dena. Erauso 1592an jaio zen Donostian, emakumezko sexua esleitu, eta Katalina izena eman zioten. Sarritan "moja alferez" izenez da ezagunagoa, neurri batean, bere autobiografiari esker, hor "gizon gisa jantzita" komentutik ihes egin zuen neska gazte baten abenturak kontatu baitzituen, gero soldadu eta merkatari modura Espainiako inperioak Txiletik Mexikora kolonizatutako lurretan ibili zenarenak (besteak beste, Francisco Loyola, Juan Arriola, Alonso Díaz Ramírez de Guzmán… eta Antonio Erauso izenak hartuta).

Martxoaren 10etik irailaren 25era Bisita iruzkinduak (45’) Ostegun guztietan, 18:00etan eta 19:00etan Informazio gehiago azkunazentroa.eus orrialdean.

Cabello/Carcellerek Erausoren "erretratu" berri bat egin du proiektu honetarako, eta trans pertsonaia berrien galeria batek interpelatzen du. Azkuna Zentroak ekoitzitako ikus-entzunezko lan hau Doxa Produccionesekin filmatu da, Alberto sin Patrón izan da jantzien diseinatzailea eta Mursego arduratu da musikaz. Erakusketa-proiektua osatzen da erakusketaren argitalpenarekin eta era guztietako ikusleei zuzendutako bisiten hezkuntza-programarekin.

CABELLO/CARCELLER (Helena Cabello eta Ana Carceller), laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran hasi ziren elkarlanean, praktika bisualetan generoa eraikitzeko modu hegemonikoez galdekatzeko asmoz, eta queer jarreretatik alternatiba kritikoak proposatuz. Beren proiektu artistikoak uztartzen dituzte ikerketarekin, idazketarekin, komisariotzarekin eta irakaskuntzarekin. 2015ean beren lana aukeratu zuten Veneziako 56. Bienaleko Espainiako Pabiloirako.

PAUL B. PRECIADO filosofoa, arte-komisarioa eta idazlea da. Ezaguna da nazioartean gorputzaren, generoaren eta sexualitatearen politikei buruz egin duen lanagatik. Bartzelonako Museu d'Art Contemporani-n Programa Publikoen eta Ikasketa Independenteen Programaren zuzendaria izan da, baita Programa Publikoen komisarioa documenta 14 Kassel eta Atenasen ere, eta Taiwango Pabiloiaren komisarioa Venezian, Shu Lea Cheang artistarekin. Manifesto Contrasexual eta Testo Yonqui, Sexo, drogas y biopolítica liburuak egin ditu, besteak beste.

11


ERAKUSKETAK 12

MARTXOAREN 10ETIK IRAILAREN 25ERA

Cabello/Carceller

Una voz para Erauso. Epílogo para un tiempo trans Komisarioa: Paul B. Preciado

ERAKUSKETA ARETOA

URRIAREN 28TIK 2023KO OTSAILAREN 26RA

Somewhere from here to heaven Komisarioa: Garbiñe Ortega

ERAKUSKETA ARETOA

EKAINAREN 16TIK URRIAREN 30ERA

Antonio Fernández Memoria de forma

TERRAZA

2022KO AZAROAREN 29TIK 2023KO OTSAILAREN 26RA

syn-bios

Komisarioa: María Ptqk MEDIATEKA GALERIA + LANTEGIA 1

MAIATZAREN 30ETIK ABUZTUAREN 30ERA

Grimanesa Amorós Scientia

Argi instalazioa ATARIA

2022 -2023


ARTE BISUALAK / ERAKUSKETA / BABESTU. SORKUNTZA GARAIKIDEARI LAGUNTZEKO PROGRAMA MAR. 22 > API. 23

Sahatsa Jauregi Aizkora

Sahatsa Jauregik Aizkora proiektuaren lan-prozesua aurkezten du BAT Espazioan, ibilbide bat hurbilen dagoen imajinario kolektiboan aizkoraren irudiak sortu dituen irudikapen ugarietatik.

Martxoaren 22tik apirilaren 23ra Lantegia 2. BAT Espazioa

2021eko Babestu. Sorkuntza garaikideari laguntzeko programaren barruan sartuta, Sahatsa Jauregiren ikerketak eskultura-konfigurazio bat du abiapuntu, artisauaizkoren berezko ekoizpen-moduekin hitz egiten duena.

Apirilak 7, osteguna Solasaldia: Sahatsa Jauregi Miren Jaiorekin 18:30

Aizkora «geldialdi bat ere bada denboran, eta, hala, bide emango du bilduko diren materialen bilduma bateratu ahal izateko, horiek lagungarriak izango baitira aizkora objektua ulertzeko, hainbat ezagutza-esparrutan diharduen esanahien hartzaile gisa», azaldu du artistak.

Lantegia 2. BAT Espazioa Sarrera dohainik aldez aurretik azkunazentroa.eus helbidean izena emanda

Aizkora

SAHATSA JAUREGI AZKARATE (Itaparica, Bahía, 1984) gaur egun Okela elkarteko kidea da. Banakako eta taldekako erakusketa ugaritan parte hartu du. Sari hauek jaso ditu: Gure Artea 2019, Ertibil-Bizkaia 2017 eta Gipuzkoako Artista Berrien Programa 2013.

13


ARTE BISUALAK / ERAKUSKETA MAI. 10 > IRA. 18

Isidoro Valcárcel Medina

@MUSAC

Arquitecturas prematuras (Arkitektura goiztiarrak)

14


Maiatzaren 10ean Isidoro Valcárcel Medina artista eta arkitektoaren Arquitecturas prematuras erakusketa zabalduko da, Azkuna Zentroak eta MUSACek (Gaztela eta Leongo Arte Garaikideko Museoak) koproduzitua. Arquitecturas prematuras urbanizatzeko eta eraikitzeko proposamenen bilduma bat da. Valcárcel Medinak egin zituen 1984 eta 1992 artean, artistaren hitzetan, «hiri-espazioko errealitate berehalakoaren eta ustez hura eratzen duten egituren artean dagoen erabateko kontraesana agerrarazteko» asmoz. Lehen begiratuan, piezek arkitektura-planoak dirudite, dagozkien soluzio teknikoekin, garai hartan egiten ziren hainbat eraikinen antzekoak diren eskuz egindako marrazkiekin. Tituluak arretaz irakurtzen hasiz gero, ordea —Torre para suicidas (Suizidentzako dorrea), Edificio para parados (Langabeentzako eraikina), Colonia de chabolas (Etxola saila)...— antzematen da ez direla ohiko proiektuak, proposamen kontzeptualak edo eginezinak direla, ez eraiki ezin direlako, baizik eta bideragarriak izateko beste garai eta pentsamolde bat beharko lituzketelako.

Maiatzaren 10tik irailaren 18ra Lantegia 2. BAT Espazioa Erakusketa osatzeko, Arquitecturas prematuras argitalpena dago, Isidoro Valcárcel Medinak hirigintzari eta arkitekturari buruz asmatutako proiektu guztiak lehen aldiz eta osorik jasotzen dituena, bai eta artistak Ernst Neuferten El Arte de proyectar en Arquitectura lanari buruz egindako erreplikak ere. Azkuna Zentroaren saltokia den dendAZ-en eta dendaz.azkunazentroa.eus webgunean dago salgai.

Kristine Guzmánek komisariatutako erakusketa honetan, hogeita hamar proiektu inguru erakusten ditu; eta haietan Arte Plastikoen 2007ko Sari Nazionalak agerian jartzen du arkitekturak beste bizimodu batzuk edo espazioen beste erabilera batzuk proposatzeko duen gaitasuna, politikari eta gizarteari eragiten dieten eztabaidei bide emanez.

ISIDORO VALCÁRCEL MEDINA Arte Plastikoen Sari Nazionalaren irabazlea (2007) eta arte kontzeptualaren funtsezko figura da. Murtzian jaio zen 1937an, Madrilera joan zen bizitzera hemeretzi urte zituela, eta hor ikasi zituen Arkitektura eta Arte Ederrak. New Yorken egonaldi bat egin ondoren, 1968an harremanetan jarri zen minimalismoarekin, eta gero, environment eta performanceen bidez, lekuen eraikuntzarantz eboluzionatu zuen, eta Espainiako arte kontzeptualaren aitzindaria izan zen, Antoni Muntadas eta Francesc Torresekin batera. 1972tik aurrera, arte kontzeptualari buruzko Iruñeko Topaketetan parte hartu ondoren, batez ere hiri-guneetan egin zituen bere lanak. Era kritikoan ikertu ditu bai artearen sistemaren ideiak eta konbentzioak, bai artearen eta pertsonen arteko harremanetakoak; horietan oinarritutako lan-egitura garatu du. Ia 50 urtean zehar, haren lana desmaterializazioraino eboluzionatuz joan da, eta horrek gehiago bideratu du artearen esperientzia haren objektibotasuna baino, artistak bizitza eta artea elkarri lotzeko duen gogoa azpimarratuz.

15


Komikiaren Nazioarteko Egonaldia. LonaK Arrikibarren

16


ARTE BISUALAK / ZINEMA ETA IKUS-ENTZUNEZKOAK / INSTALAZIOA OTS. 22 > MAI. 1

Jesus Pueyo

El hombre orquesta (Orkestra-gizona) Jesús Pueyo artista multidiziplinarraren El hombre orquesta instalazioa maiatzaren 1era arte egongo da ikusgai Mediateka Galerian.

Otsailaren 22tik maiatzaren 1era Mediateka Galeria

1940ko hamarkadako barietate-antzerkiaren antzera, Jesús Pueyok ikus-entzunezko pieza bat osatu du, hiru bideoeta audio-kanal sinkronizatuz. Bertan magia, umorea, mugimendu-koreografiak eta une intimoagoak daude, eta horma baten gainean kokatutako eta bertikalki orientatutako formatu handiko hiru pantailatan proiektatzen da.

jesuspueyo.com

«Italiar erara egindako antzerki gisa antolatutako display honetan, egilea hainbat pertsonaiatan banatzen da, eta horiek tragikomedia digital bat osatzen dute, horretan inork parte hartu nahi ez badu ere», azaldu du artistak. A PERTSONAIA: Zein da istorioa? B PERTSONAIA: Ez dago istoriorik. C PERTSONAIA: Edo istorioa da ez dagoela istoriorik. A PERTSONAIA: Argumenturik gabeko ipuina? C PERTSONAIA: Horrelako zerbait. Jesús Pueyok idatzi eta zuzendutako ikus-entzunezko pieza egileak berak interpretatzen du, eta Raúl Lomasen laguntza izan du musika-konposizioan eta -zuzendaritzan.

Jesus Pueyo. El hombre orquesta

JESUS PUEYO (Leioa, 1971) diziplinarteko artista 1990eko hamarkadaren hasieratik aritu da lanean, eta bere proposamenak hainbat formatutan gauzatu ditu: bideo-sorkuntza, zinema, antzerki- eta multimedia-ikuskizunak, performancea, instalazioa... Hona hemen bere lanetako batzuk: Diez personas que no deberían morir nunca (instalazioa, zinema hedatua) edo Serie Microcam (kanal bakarreko bideoa).

17


ARTE BISUALAK / ARGI INSTALAZIOA MAI. 30 > ABU. 30.

Grimanesa Amorós Scientia

Grimanesa Amorós artistaren Scientia argi-instalazioa Atarian egongo da ikusgai. Argiak pertsonen gogoaldartea eta buru-osasuna hobetzeko duen garrantzitik abiatuta, Peruko sortzaileak instalazio hau proposatzen du, nork bere buruaz hausnartzeko eta errealizazio pertsonalerako uneei bide eman nahian. Pieza «bitarteko bat da gure ni emozionalera iristeko, adierazitako espazio mentala emanez, autoerrealizazioa elikatzeko eta komunitatearen konpromisoa sustatzeko». Site specific instalazio hau The Wellbeing Summit for Social Change nazioarteko lehen kongresuaren programa artistikoaren barruan kokatzen da. Ekainaren 1etik 3ra Bilbon egingo den kongresu horrek aldaketa soziala eta komunitarioa jorratuko ditu, ekintza kolektiboaren bidez. Topaketa, besteak beste, Azkuna Zentroan egingo da, hainbat workshopekin, zinemaldi batekin eta programa eszeniko batekin.

Grimanesa Amorós

GRIMANESA AMORÓS (Lima, Peru) New Yorken bizi eta lan egiten du. Diziplinarteko artista honen interesek historia soziala, ikerketa zientifikoa eta teoria kritikoa hartzen dituzte barne. Teknologiarekiko harreman zuzena da Amorósen praktikaren bereizgarrietako bat. Eskultura, bideoa eta argiztapena erabiltzen ditu, identitate pertsonalaren eta komunitatearen nozioa argitzen duten obrak sortzeko. Bere lanak sari eta beka ugari jaso ditu nazioartean, besteak beste, X Tumi USA Award (Miami, FL) saria eta Art Omi (Columbia County, NY)

18

Maiatzaren 30etik abuztuaren 30era Kulturen Ataria

thewellbeingsummit2022.org


ARTE BISUALAK / INSTALAZIOA EKA. 16 > URR. 30

Antonio Fernández Alvira Memoria de forma

Antonio Fernández artistak Memoria de forma instalazioa sortu du Azkuna Zentroko Terrazako espazio zehatzerako. Eskultura- eta instalazio-formulazioaren arabera planteatutako laborategia da; edukiontziaren eta jariakinaren arteko erlazioa aztertzen du, eta, orobat, gorputzaren eta arkitekturaren arteko erlaziora hurbiltzen du. Zentroak ekoitzitako proiektuaren abiapuntua Azkuna Zentroaren arkitektura eta esanahia dira, haren elementu eta formen bidez, eta ontzien edukiontzi gisa hartuta. Sortzailearen arabera, leku horretan «jariakina eta iragazkorra beti egon dira presente, hala lehen ardo-biltegia zenean, nola orain, kulturaren edukiontzi iragazkor gisa».

Ekainaren 16tik urriaren 30era Terraza

antoniofernandezalvira.com antoniofernandezalvira antonio fernandez alvira AntonioFAlvira

Laborategi honen helburua da «ariketak antolatzea lekuaren eta publikoaren bidez; terrazako arkitekturarekin interakzioan eta elkarrizketan jardunez, espazioarekin egindako miaketa formal eta prozesualen ondorioz, eta publikoaren esperientziaren eta pertzepzioaren bidez, haren mugimendu eta ibilbideen bidez», azaldu du artistak. Artistaren egungo praktika artistikoari lotutako prozesuen bidez, burdinak, zeramikak, erretxinek eta antzeko materialek osatzen dute instalazioa. ANTONIO FERNÁNDEZ (Huesca 1977). Arte Ederretan lizentziaduna UPV/EHUn. Haren obra hainbat museo eta instituziotan egon da ikusgai, estatuan zein nazioartean. Hainbat sari eta beka jaso ditu, eta gaur egun House of Chappaz galeriak ordezkatzen du. Honako hauetan parte hartu du: ARCO azokan eta CA2Meko #metroymedio, Aragon Park (Madril) eta Mayenneko (Frantzia) Nuit Blanche proiektuetan.

19


Julián Pacomio. Apocalipsis entre amigos o el día simplemente

20


ARTE BIZIAK / DANTZA / PERFORMANCEA MAI. 26 (ostg.)

Societat Doctor Alonso Hammamturgia

Societat Doctor Alonsok, Tomas Aragayk (antzerkizuzendaria eta antzerkigilea) eta Sofia Asenciok (dantzaria eta koreografoa) zuzendutako konpainia eszenikoak, Hammamturgia aurkeztuko du, bere azken proiektu eszenikoa, "hammamturgia"ri buruz hausnartzen duena, dramaturgiaren beste alderdi gisa ulertuta.

Maiatzak 26, osteguna 19:00 Kubo Baltza 12€ / 8,50€ Az Txartelarekin. Tarifen inguruko informazioa webean

Egindako ikerketetan, konpainiak "kode irekia" nozioarekin lan egin du beti. «Praktikaren bidez kontzeptualki mugatzen diren barne-jarraibide edo -arau batzuekin lan egiten dugu, eta garapenean mugako espazio gisa hartzen da publikoa: harrera irekia eta iluna izango da aldi berean, publikoa ziurgabetasunez egongo da tarte batez, kode horrek nolabait enkriptatzen baitu obraren ulermena», hausnartu du Societat Alonsok.

Eskola-ikusleentzako entsegu orokorra 11:00

Ildo horretan, proiektuan ikerketa-parametro batzuk ezartzen dira barne-kode berri bat sortzeko. «Kode hori "hammamturgia" eta "giro" ideien ingurukoa da, eta aldagai aski izan beharko ditu ikusleek ulertu ahal izateko eta horiek irudimenerako lekua utzi beharko dute», azaldu du konpainiak.

Hammaturgia

SOCIETAT DOCTOR ALONSO, Tomás Aragayk eta Sofía Asenciok zuzendutako, lengoaia eszeniko nahastezina eraiki du. Ikuskizunek tentsio-egoerak dituzte, arau dramaturgikoak berrasmatzeko eta aurrez ezarritako eskemak umore adimentsu eta freskoaren dosi handi batekin hausteko askatasunez sortutakoak.

21


ARTE BIZIAK / MUSIKA ESPERIMENTALA / KONTZERTUA ETA INTERBENTZIOA 11 (astz.)

Judy (Iker Apodaka) + JD Zazie Hotsetan. Musika esperimentaleko eta soinu-arteko programa Judy (Iker Apodaka) eta JZ Zazie musikariek osatzen dute maiatzean egingo den musika esperimentaleko kontzertuaren kartela. Biek sorburu duten DJen tradiziotik abiatuta, material elektroniko abstraktuak sortzen eta manipulatzen dituzte zuzenean, konposizioaren eta inprobisazioaren bidez, eta DJ esperimentala dei daitekeen emaitza lortzen dute. JD Zazie artistak Memory Loss aurkeztuko du kontzertuan, bereizmen handian grabatutako soinu elektromagnetikoetan eta landa-grabazioetan oinarritutako proiektua. Iker Apodakak, mugitzeko askatasun osoz, musika elektronikoaren inguruan egindako proiektua da Judy. Sintetizadore eta sampler bezalako hardwarea erabiliz, ordenagailurik gabe, zuzenekoa inprobisatzen du, gertatzen denaren arabera.

Maiatzak 11, asteazkena 19:00 Lantegia 1

Maiatzaren 9, 10 eta 11n, Judy artistak (Iker Apodaka) soinu-interbentzioa egingo du Azkuna Zentroko aparkalekuko hari musikalean 18:00etatik 20:00etara.

zazieSouncloud: , zazie @judyisangry

ARTE BIZIAK / MUSIKA ESPERIMENTALA / KONTZERTUA EKA. 8 (astz.)

Al Karpenter + Orbain Unit

Hotsetan. Musika esperimentaleko eta soinu-arteko programa 2021-2022ko Hotsetan programaren denboraldia ekainean amaituko da Al Karpenter eta Orbain Unit taldeen kontzertuarekin. Orbain Unit inprobisazio libreko boskote bat da, euskal undergoundeko talde nabarmenetako kideek osatua: Akauzazte, Killerkume, Silver Surfing Machine eta Txaranga Urretabizkaia taldeetakoek. Free jazz, avant-garde, noise, psikodelia, elektronika, klasiko garaikidea eta muturreko metalaren elementuak erabiltzen eta bere egiten ditu piezak sortzeko. Al Karpenter Álvaro Matilla musikari esperimentalaren izengoitia da. Concierto de Al Karpenter proiektua aurkeztuko du, bere azken lan argitaratuen zuzeneko birsorkuntza, bideoan grabatuko dena Jorge Núñezek zuzendutako film-rock esperimentaleko kontzertu baterako. Ikus-entzunezko produkzioak kanta horiek bilduko ditu, bertako eta Estatuko undergroundeko artisten laguntzaz. 22

Ekainak 8, asteazkena Lantegia 1 19:00 10€ / 7€ Az Txartelarekin. Tarifen inguruko informazioa webean

@al_karpenter @BajoTierra_ LeBrutalTube


Oscar Martín aka Noish. Meta Music Machines. 9 de marzo. Azkuna Zentroa

23


ZINEMA ETA IKUS-ENTZUNEZKOAK / ZINEMATEKA API. 27 > EKA. 23.

Aldaketaren ahotsa

Emakumeek zuzendutako zinema Ikus-entzunezko ekoizpen garaikidea eraldaketa-une interesgarrian dago, bereziki emakumezko zuzendarien gorakadari esker, eta hori industria zinematografikoaren aldaketa progresiboaren isla da. Zinemaldirik garrantzitsuenetako epaimahaiek eta ikusleek goretsita, filmak zuzentzeko beste modu bat dute, portaera sozialetan eragiteko eta betikotu diren eskema eta egitura patriarkalekin hausteko ezinbesteko garrantzia duten istorioekin. Emakumeak kameraren bi aldeetan egon dira zinema arte gisa sortu zenetik. Horietako askok eragin handia izan dute, bai beren teknika berritzaileengatik, bai filmetako gaiengatik, baina ez dira beti ezagutzera eman. Zinematekako ziklo berri honetan, emakume zinegile horietako batzuen hautaketa bat aurkeztuko dugu. Filmografia hasiberriarekin, beren ahalmen eta talentu guztia erakusten dute, eta, beraz, haien arrastoari jarraitu beharko zaio.

Apirilak 27tik ekainak 23arte Asteazkenetan eta ostegunetan Golem Alhóndiga Zinemak 5€ / 4€ Az txartelarekin Sarrerak: Golem Alhóndiga Zinemako txarteldegian eta golem.es PROGRAMA Apirilak 27 eta 28

918 gau (2021)

Apirilak 28, osteguna

Proiekzioaren ondoren, solasaldia Arantza Santesteban zuzendariarekin Maiatzak 4 eta 5

Cafarnaúm (2018) Maiatzak 11 eta 12

Estiu 1993 (2017) Maiatzak 18 eta 19

Tarde para morir joven (2018) Maiatzak 25 eta 26

Libertad (2021) Ekainak 1 eta 2

En realidad nunca estuviste aquí (2017) Ekainak 8 eta 9

Never, rarely, sometimes, always (2020) Ekainak 15 eta 16

Crudo (2016)

Ekainak 22 eta 23

Beginning (2020) INFORMAZIOA

Film guztiak jatorrizko bertsioan (JB) proiektatuko dira. Zinematekako programazioan azken orduko aldaketak egon daitezke. + info: azkunazentroa.eus

24


918 gau (2021)

Apirilak 27, asteazkena / 17:00 Apirilak 28, osteguna / 19:30

65'/ Documentala / Z: Arantza Santesteban / G: Arantza Santesteban / AR: Maddi Barer

Cafarnaúm (2018)

Maiatzak 4, asteazkena / 17:00 Maiatzak 5, osteguna / 19:30

Tarde para morir joven (2018) Maiatzak 18, asteazkena / 17:00 Maiatzak 19, osteguna / 19:30

110’ / Z: Dominga Sotomayor / G: Dominga Sotomayor / A: Demian Hernández, Antar Machado, Matías Oviedo, Antonia Zegers, Eyal Meyer, Magdalena Tótoro, Alejandro Goic, Andrés Aliaga, Gabriel Cañas.

Libertad (2021)

Maiatzak 25, asteazkena / 17:00 Maiatzak 26, osteguna / 19:30h

Never, rarely, sometimes, always (2020)

Ekainak 8, asteazkena / 17:00 Ekainak 9, osteguna / 19:30

101’ / Z: Eliza Hittman / G: Eliza Hittman / A: Sidney Flanigan, Talia Ryder, Théodore Pellerin, Ryan Eggold, Sharon Van Etten, Drew Seltzer, Lester Greene, Kim Rios Lin, Luz Ozuna, Brett Puglisi, Aurora Richards, April Szykeruk, Alana Barrett-Adkins.

Crudo (2016)

Ekainak 15, asteazkena / 17:00 Ekainak 16, osteguna / 19:30 126’ / Z: Nadine Labaki / G: Nadine Labaki / A: Zain Al Rafeea, Yordanos Shiferaw, Boluwatife Treasure Bankole, Kawthar Al Haddad, Fadi Kamel Youssef, Cedra Izam, Alaa Chouchnieh, Nour el Husseini, Elias Khoury, Nadine Labaki.

Estiu 1993 (2017)

Maiatzak 11, asteazkena / 17:00 Maiatzak 12, osteguna / 19:30

104' / Z: Clara Roquet / G: Clara Roquet / R: María Morera, Nicolle García, Nora Navas, Vicky Peña, Carol Hurtado, Maria Rodríguez Soto, David Selvas, Òscar Muñoz, Sergi Torrecilla, Mathilde Legran

En realidad nunca estuviste aquí (2017)

Ekainak 1, asteazkena / 17:00 Ekainak 2, osteguna / 19:30

95’ / Z: Julia Ducournau / G: Julia Ducournau / A: Garance Marillier, Ella Rumpf, Rabah Nait Oufella, Laurent Lucas, Bouli Lanners, Joana Preiss, Marion Vernoux, Denis M'Punga, JeanLouis Sbille.

Beginning (2020)

Ekainak 22, asteazkena / 17:00 Ekainak 23, osteguna / 19:30 97'/ Z: Carla Simón / G: Carla Simón / A: Laia Artigas, Bruna Cusí, David Verdaguer, María Paula Robles, Paula Blanco, Etna Campillo, Jordi Figueras, Dolores Fortis, Titón Frauca, Cristina Matas, Berta Pipó, Quimet Pla, Fermí Reixach, Isabel Rocatti, Montse Sanz, Tere Solà, Josep Torrent

95’ / Z: Lynne Ramsay / G: Lynne Ramsay / A: Joaquin Phoenix, Alessandro Nivola, John Doman, Judith Roberts, Alex Manette, Ekaterina Samsonov, Kate Easton, Jason Babinsky, Frank Pando, Ryan Martin Brown, Scott Price, Dante Pereira-Olson, Jonathan Wilde, Leigh Dunham, Vinicius Damasceno.

130’/ Z: Dea Kulumbegashvili G: Dea Kulumbegashvili, Rati Oneli / A: Ia Sukhitashvili, Kakha Kintsurashvili, Rati Oneli

LABURDURAK Z: Zuzendaria | G: Gidoia | A: Aktoreak | AR: Argazkia Zikloko eskuliburua Az Infon hartu, azkunazentroa.eus-en deskarga ezazu edo eskatu mezu elektroniko bat bidalita info@azkunazentroa.eus helbidera, eta harremanetan jarriko gara zurekin. 25


ZINEMA ETA IKUS-ENTZUNEZKOAK / ARTE GARAIKIDEA / KOLEKTIBO EGOILIARREN PROGRAMA API. 26 ETA 27 (astr. eta astz.)

Kinu#7

Deimantas Narkevičius Tractora Koop. E kooperatibaren Kinu proiektuaren zazpigarren saioa, kolektibo egoiliarren programaren barruan, Deimantas Narkevičiusi (Utena, Lituania, 1964) eskainia dago, bere belaunaldiko artista lituaniar ospetsuenetako bat baita. Usue Arrietak eta Ainara Elgoibarrek bultzatutako Kinu proiektua plataforma bat da, artisten ikus-entzunezko produkzioak programatzeko, ikusteko eta eztabaidatzeko. Hiru hilean behingo topagune bat, artista bat bere lana erakustera gonbidatzen duena, harekin batera lan-saio bat egiteko, praktika-mota horri eta haren berezitasunei buruz taldean gogoeta egiteko. Proiektuak hiru parte ditu: Aurkezpen publikoa; Lantaldea, artistak zuzendutako saioa; eta Distirak, lantaldeko pertsona batek egindako testua. Jendaurreko aurkezpen honetan, Deimantas Narkevičius artista izango dugu, forma eta ideologiaren arteko harremanen bidez eskulturari heltzen diona. Horretarako, iragan hurbilera itzultzen da behin eta berriz, eta arreta jartzen du estiloak, teknologiak eta irudikapen-motek historia eraikitzeko erabiltzen diren materialetan uzten dituzten marketan. Horren ondorioz, hainbat estrategia erabili ditu, hala nola dokudrama, elkarrizketa, artxiboko irudien bermuntaketa, animazioa eta formatu batzuk, besteak beste, bideoa, zeluloidea eta, berriki, zinema estereoskopikoa.

Deimantas Narkevičius. The Head

Kinu#7 saioan, ikusgai izango da monumentaltasunaren inguruan dabiltzan film laburren sorta zabal bat, eta, horren ondoren, aukera egongo da artistarekin hitz-aspertua izateko.

26

Proiekzioa: Apirilak 26, asteartea Sarrera dohainik Auditorioa Lantaldea: Apirilak 27, asteazkena


Urria 2022 Ekaina 2023 Arte eta kultura garaikideko praktika eta teoriako

masterra Máster

propio en práctica y teoría en artes y cultura contemporánea Matrikula irekia maiatzaren 3tik: www.ehu.eus

27


LITERATURA API. 18 (astl.)

Solasaldia Orhan Pamuk-ekin Orhan Pamuk Azkuna Zentrora itzuliko da. 2006an Literaturako Nobel Saria eskuratu zuen idazle turkiarrak Letren Nazioarteko Jaialdian parte hartu zuen 2014an eta Bilbora itzuliko da berriz. Ikusleekiko topaketa honetan, besteak beste, bere azken eleberriaren sormen-prozesua jorratuko du, zeinean iraganeko pandemiak baititu aztergai: Las noches de la peste (Random House, 2022).

Apirilak 18, astelehena 19:00 Auditorioa Sarrera librea eserleku guztiak bete arte

LITERATURA API. 5, MAI. 3, EKA. 7 (astr.)

Gutun Zuria Bilbao irakurketa kluba Gutun Zuria Bilbaori jarraipena emanez, Mediatekak hileko irakurketa-kluba antolatuko du hiruhileko honetan, Letren Nazioarteko Jaialdiaren 2022ko edizioan parte hartuko duten hiru egileren —bi emakumezko eta gizoneko baten— lana ardatz hartuta. Apirilak 5, asteartea / 18:30

Un amor Sara Mesa

Maiatzak 3, asteartea / 18:30

Lo que mueve el mundo Kirmen Uribe

Ekainak 7, asteartea / 18:30

Lectura fácil Cristina Morales 28

Apirilak 5, maiatzak 3 eta ekainak 7 Mediateka BBK Sarrera librea, aurrez inskribatuz gero, eserleku guztiak bete arte.


APIRILAK 13TIK 16RA

Asteazkena, osteguna, ostirala eta larunbata

BILBAO BASQUE FEST Apirilak 13, asteazkena

Apirilak 15, ostirala

18:30 - 19:00

12:00 - 13:00

Inaugurazio ekitaldia eta Aitzina Folk-en aurkezpena 19:00 - 20:00

Basabi

Apirilak 14, osteguna 12:00 - 13:00

Magia a tutiplén 19:00 - 20:45

Flamenco on Fire (Iruñea). Flamenko eta txalaparta errezitaldia Juanjo Navasekin

Magia y sombras 19:00 - 20:45

Atlantikaldia (Errenteria) Aire Ahizpak Apirilak 16, larunbata 12:00 - 13:00

Txistuman

19:00 - 20:45

Bilbao Blues Festival Still River

MEWEN BILBAO Maiatzak 6, ostirala

Antolatzaileak:

29


FANT 28

Bilboko Zinemaldi Fantastikoa Maiatzaren 6tik 14ra

ZINEMAGILEEN ARTEAN Emakumeek egindako zinemaren 10. karabana

Maiatzaren 31tik ekainaren 4ra

WELLBEING SUMMIT Ekainaren 1etik 3ra

GAU ZURIA Ekainak 17, ostirala 30


31

SORKUNTZA ARTISTIKOKO PROIEKTUAK


ARTISTA AZ-KIDEAK

Ion Munduate, Elena Aitzkoa eta Miguel A. García, Azkuna Zentroko artista Az-Kideak 2022tik Ion Munduate (Donostia, 1969) diziplina anitzeko artista, Elena Aitzkoa (Apodaka, 1984) artista, poeta eta performerra eta Miguel A. García, aka Xedh, soinu-artistak dira, 2022tik aurrera, Azkuna Zentroko Artista Az-Kideak. Sorkuntza bultzatzeko programa honek laguntza eman nahi die beren lanen bidez lengoaia garaikideei buruzko begirada iradokitzailea dakarten artistei. Elena Aitzkoak Ur Aitzak aurkeztuko du, artistaren motibazio pertsonal batetik abiatzen den sorkuntza proiektua. Zentroaren desirari eta aukerari erantzuten dio, «herritarrekin bat egiteko eta, nolabait, haren eraldaketa sentikorraren parte aktibo izateko», artistak azaldu duenez. Ur Aitzak zortzi eskulturak osatzen dute, eta pixkanaka sortzen joango dira, beti ahots- eta poesialan bati lotuta. Lehen etapa honetan, Elena Aitzkoarekin batera, proiektua ulertzen, bultzatzen eta hari eusten lagunduko duten hainbat konplize egongo dira. Ion Munduatek, Blanca Calvorekin batera, proiektu bat jarriko du abian. Hiru ardatzez osatuta dago, lotura bidezko engranaje baten pieza modura funtzionatzen dutenak: maitasuna ekoizpen gisa, haizeen arrosa eta konstelazio esekia. «Proiektuaren oinarria dira mugimendua, harmonia eta maitasuna

ekoizpen gisa, elementuak, ideiak eta kontakizunak mugiarazten dituen faktore modura ulertuta. Engranaje horren gainean, haizeen arrosa dago, eta haren gainean nabigatu eta gidatuko gara», aurreratu du artistak. Proiektua bi urtez garatuko da, eta «erakusten ditu nire lanaren ildoak osatzen dituzten elementuen kezkak, desirak eta gai nagusiak eta horien arteko tarteko espazioa. Gainjarrita, esekitako konstelazioa, zeru bat, urteetan zehar nigan eragina izan duten eta nire erreferenteak izan diren artistekin izandako topaketa eta ikusgarritasununeena», gehitu du. Miguel A. García aka Xedh-ek, Azkuna Zentroko Artista Az-Kidea den aldetik, jarraipena emango dio soinu-arloan egiten duen lan-ildoari, eta pieza eszenikomusikalak egingo ditu. Pieza horiek tailer-formatuan sortuko dira, eta oinarri desberdinetako bertako artistak sartuko dituzte tartean. Miguel A. Garcíak azaldu duenez, «soinua da bitartekoa, eta niretzat jatorria da, baina ez amaiera: bitarteko horretatik abiatzen diren musikari eta artistekin lan egitearekin batera, nahi nuke beste diziplina batzuetara zabaldu, baina beti modu organikoan».

KOLEKTIBO EGOILIARREN PROGRAMA

Urbanbat. Behatokia Urbanbat, hiri-berroneratzeko prozesuetarako ikerketa- eta bitartekaritzabulegoa, da Azkuna Zentroko kolektibo egoiliar berria. Bi urtean zehar, programa garatuko du, hiri-ikerketarako laborategi esperimental, ireki eta parte-hartzailea.

32

Hiritarren “Situation Room” moduko bat, hiria ikuspegi transdiziplinar batez behatzeko, krisialdi ekosozialeko egoera honetan, kultura- eta arte-praktikak, arkitektura eta hirigintza, gizarte-zientziak eta kokatutako esperientziak gurutzatuz.


KOMIKIAREN NAZIOARTEKO EGONALDIA

Higinia Garay, Marine des Mazery eta Jimmy Beaulieu: begiradak eta esperientziak partekatuz

Higinia Garay, Marine des Mazery eta Jimmy Beaulieu Azkuna Zentroak, la Cité Internationale de la Bande Dessinée et de L'image-k (Angulema) eta la Maison de la Littérature-k (Quebec) bultzatutako Komikiaren Nazioarteko Egonaldiaren erdialdera iritsi dira. Lehenengo asteak Anguleman eman ondoren, hiru artista Azkuna Zentroan egongo dira apirilaren 6ra arte, egonaldi horren esparruan garatzen ari diren eta ura eta ibaia ardatz dituzten proiektuekin jarraituz. Esperientzia «ezin zitekeen pozgarriagoa izan», balioetsi dutenez. Jimmy Beaulieuren ustez, «poz handia da nire komiki-lan pertsonalari berriro ekitea, Europako lankide estimatuez inguratuta, arkitekturaren eta paisaien edertasun berri eta familiarrarekin etengabe elikatuta».

Higinia Garay eta Marine des Mazery, berriz, bat datoz esatean «zein atsegina den denbora izatea komiki-proiektu batean ardaztu ahal izateko». Era berean, nabarmendu dute «gure prozesuak partekatu ahal izatea eta proiektu berari ekiteko modu desberdinak egotea benetan eraikitzailea dela, ez bakarrik maila pertsonalean, kolektiboan ere bai». Azkuna Zentrotik igaro ondoren, Gutun Zuria Bilbao. Letren Nazioarteko Jaialdian parte hartuta, azken egoitzan amaituko dute egonaldia, Quebec BD Jaialdiarekin batera.

Komikiaren Nazioarteko Egonaldiak Etxepare Euskal Institutuaren babesa du.

33


IKERTZAILE AZ-KIDEA 2020

Aimar Arriola Forma desira

Ikerketa-proiektua eta programazio publikoa

Orriak #2: Camila Téllez, I have crossed oceans, barruko irudia.

Aimar Arriola komisarioak Forma desira proposamenarekin jarraitzen du, Azkuna Zentroko ikertzaile Az-Kide gisa. 2020ko udazkenean hasitako Forma desira proposamenak erantzuna ematen dio zentroaren programazioaren barruan queer arloak artearekin duen lotura erakusten jarraitzeko enkarguari. Forma desira proiektuak artistekiko elkarrizketa du metodologia nagusitzat, eta orain arte hauek parte hartu dute: Dogartzi Magunagoicoechea, Manu Arregui, Camila Téllez (Eszter Katalinekin elkarlanean), Pablo Marte eta Sands Murray-Wassink. Hiruhileko honetan, Forma desira proposamenaren ardatza Orriak testusorta berrien edizioa eta argitalpena izango da, aldizka modu digitalean zentroaren webgunean argitaratuta. Parte hartzen duten artistei eskatutako testu libreak dira, beren ekintza publikoak zabaldu eta osatzen dituztenak eta, aldi berean, zentroaren artxiboa aberasten dutenak. Honela dio Arriolak argitalpen34

ekimen honi buruz: "Roland Barthesek liburuaren eta albumaren arteko bereizketa iradokitzen zuen, argitalpen-tipologia eta diskurtso-forma gisa. Barthesen ustez, 'Liburua' –kategoria kontzeptual gisa– premeditazio, esentzia eta hierarkia nozioekin lotzen da, eta 'Albumak', berriz, dispertsioa eta forma irekia irudikatzen ditu. Barthesek albuma irudikatzeko zerabiltzan "orri solteak" dira Orriak argitalpen-sailari bizia ematen diotenak. Liburuaren eta albumaren artean, hemen bigarrenaren alde egiten dut, forma arraro eta ezegonkor gisa, ‘queer’ forma gisa". Orriak saileko argitalpenik berriena Camila Téllezen I have crossed oceans testua da, eta oraindik ere eskuragarri dago zentroaren webgunean. Hiruhileko honetan, ikerketak aurrera egin ahala, Pablo Marteren eta Sands MurrayWassinken argitalpenak aterako dira.


IKERTZAILE AZ-KIDEA 2021-2023

Isabel de Naverán Uhina gogoan

2021. eta 2023. urteen artean, Isabel de Naverán Uhina gogoan lantzen ari da, idazketa kuradoretza-modu gisa hartzen duen proposamena. Proiektuak Ursula K. Le Guinen The Wave in the Mind (2004) liburuaren jatorrizko izenburutik hartu du izena (gaztelaniaz Contar es escuchar. Sobre la escritura, la lectura, la imaginación izenburuarekin argitaratua). Izenburua aukeratzeko, Le Guinek oinarritzat hartu zuen Virginia Woolfek Vita Sackville-West poeta, idazle eta lorategi-diseinatzaileari bidalitako gutun bat, hor idazketan erritmo egokia aurkitzeak duen garrantzia azpimarratzen baitzuen. Prozesu horrek eskatzen du behaketa-modu sentikor batean kokatzea fisikoki. Woolfek olatu isil baten mugimenduarekin alderatzen du, zeina ozeanoaren erdian hasi, eta pixkanaka itsasertzerantz hurbiltzen baita. Idazten duenaren zeregina, bere ustez, olatu horren mugimendua hautematea da, hurbiltzen, apurtzen eta apar moduan finkatzen den bitartean. Dioenez, soilik orduan sumatu ahal da hitzen azpian dagoen erritmoa. Txanda hartuz, de Naveránek honela deskribatzen du bere proposamena:

idaztea, eta gertuenetik mundua egiteko modu gisa idaztea. Uhina gogoan saiatuko da idazketa somatiko bat praktikan jartzen, idazketa performatiboa delakotik bereizten dena, ez baitu jarduten (edo ez soilik) irakurlearen gorputzean. Idazkera somatikoak Historiaren inskripzioa erakusten du gorputzetan, ikasitako, oinordetzan hartutako edo imitatutako keinuen bidez, baina baita fisikoki hartzen ditugun pertzepzio-moduen, begiratzeko, sentitzeko eta ikusteko moduen eta kontatzeko, esateko eta hitz egiteko moduen bidez ere. Zentzu horretan, hizkuntza hartzen du artearen ikerketan interpelatzen gaituenarekiko erlazioak osatzen dituzten estratuak ikusteko eta erakusteko gai den materialtasun gisa. Gorputz-pentsamenduaren praktika bat ere bada, eta auzitan jartzen du gorputzaren kontzeptua, anatomia gisa, subjektibotasun indibidual eta besterenezina mugatzen eta jasotzen duen espazio fisiko gisa ulertuta». Uhina gogoan proposamenak artista eta ikertzaile batzuekin izandako elkarrizketa eta posta-trukea ditu abiapuntu, eta liburu bat sortu du, bi urtetan berez egin dena.

«Nire buruari galdetzen diot ea idazketa hainbat planutan lekua egiteko modu bat izan daitekeen: planu espazialean, mentalean, identitarioan, denborazkoan. Hunkitu gaituenarekiko konexioan sartzeko modu gisa Uhina gogoan. Marrazkia eta diseinua @ Raquel G. Ibañez 2022

35


ARTISTA AZ-KIDEA

Laida Lertxundi 8 topaketa

8 Topaketa eskola iragankor gisa pentsatuta dago, praktika pedagogikoak eta film bat ekoizteko prozesuen desmuntaketa batzen baititu zerbait berria sortzeko. Zortzi tailer eta filmaketa kolaboratibo horiek 16 mm-ko obra bat izango dute emaitza. Hona hemen 2021eko topaketei buruzko ohar eta pasadizo batzuk: Lehen topaketa ekainean izan zen, Usoa Fullaondoren eskutik, eta, bertan, Anne Carsonek Safori buruz idatzitako testu baten inguruan jardun ginen. Testuaren ideiak plano formal batera eramanez, triangelu forma eman genion desirari: espazioan objektu batzuk jarri, keinu bat asmatu genuen, eta gero beste pertsona batek esku hartu zuen, triangelu bat sortuz horrela. Handik egun batzuetara Urkiolara jo genuen, eta, han, objektuak hainbat konfiguraziotan filmatu genituen, eta mendian gora korrika egin eta flora eta fauna ere filmatu genituen. Bigarren topaketa Sirah Badiola eta Keira Greenerekin izan zen, eta gorpuari buruz aritu ginen, Anna Halprin-en omenez. Sirah buru genuela, feldenkrais eta "danza presencia"-ariketak egin genituen Azkuna Zentroko auditorioan. Hurrengo egunean, maldan behera abiatu ginen Orixol mendiko pagadien bila (mapan Oriol jartzen du); bidaia luzea izan zen taldearentzat. Pagadian, oinutsik, skotomorphogenesis ariketa egin genuen, erritual moduko bat izan zen. Eszena berezi batzuk filmatu genituen Bea Setiénekin, haren gorputzarekin eta pago batekin. Ivonne Rainer-en filmak ikusi genituen.

36


Hirugarren topaketan, Anbotora jo genuen keinuen bila, paisaiak soinua sor zezan. Mendi-lepo batean geundela, oso tenperatura baxuak harrapatu gintuen. Han, uztailaren erdialdean egon arren, hotz izan ginen. Azkuna Zentroan Alex Alonso

Díazekin egindako tailerrean, Pauline de Oliverosen entzute sakoneko ariketak egin, eta Cornelius Cardewren soinu-performance bat eszenaratu genuen. Hizketan aritu eta eztabaida egin genuen hierarkiak antolatzeari edo desegiteari buruz konposizio esperimental baten barruan. Kenneth Angeren filmak ikusi genituen. Euskal Herriko mapa batekin hasten ditugu beti topaketak, eta bertan markatzen dugu filmaketa-saioan egongo garen mendirako bidea. Laugarren topaketan, Ren Ebelek gidatu gintuen ariketa eskuzabal batean, mapak sortzeko, oso ondo ezagutzen dugun leku bati buruz marrazteko eta idazteko, gero leku horiek modu kolektiboan batzeko eta mapa berri bat sortzeko. David Lamelas-en filmak ikusi genituen. Gorbeian, igoera luzeluzea eta klima aldakorra izan genuen, eta, beraz, denbora gutxi izan genuen filmatzeko. Alabaina, labirinto bat aurkitu genuen, eta, hor, Jimmy Schaus gure lagun iragankorra izan zen txakur-hartz moduko batekin ibili zen. Bosgarren topaketan, Clara Schulmann etorri zen, eta harekin bakarka hautatutako off-eko ahotsak transkribatu genituen, eta talde-ariketa bat sortu genuen ahots horiek berriro gorpuztean. Hurrengo egunean Mugarrekolandara igo ginen, igoera gogorra eguzki galdatan. Toki batean gelditu, eta koreografia bat sortu genuen 16 mm-tan, gorputz, testu eta ahotsekin. Tracey Emin, Annie MacDonell, Maïder Fortuné-ren filmak ikusi genituen. Zuen zain gaude aurtengo topaketetan elkartzeko, 3 besterik ez baitira falta! Adi egon! Laida Lertxundi

37


PARTNER-AK

Eskerrak eman nahi dizkizuegu lurraldearekin duten konpromiso sozialetik, laguntzen diguten erakunde pribatu eta publikoei, gizartea kultura garaikidearekin lotzeko dugun eginkizunean.

Sare irekia gara aartearen bidez gizarte sortzaileagoa, kritikoagoa eta anitzagoa sortzen laguntzen duen proiektu batean parte hartu nahi duten erakunde guztientzat.


39

HEZKUNTZA PROGRAMA


Ekosystem tailerrak


HEZKUNTZA PROGRAMA / ZINEMA ETA IKUS-ENTZUNEZKOAK

Komikiko ezinbesteko figuren inguruko elkarrizketak eta podcasta Komiktekak aurrera jarraitzen du komikiko figura nabarmenen eta beren lanen inguruko programazioarekin, Mediatekan topaketak eginez eta Azkuna Zentroaren webgunean entzungai egongo diren podcastekin. Hiruhileko honetako protagonistak Alan Moore eta Dave Gibbons, Marjane Satrapi, Jiro Taniguchi eta Paco Roca dira. Alan Moore eta Dave Gibbon: Watchmen Asteazkena, apirilak 6· 18:30 - 19:30 Marjane Satrapi: Persépolis Asteazkena, maiatzak 4 · 18:30 - 19:30 Jiro Taniguchi: El caminante Asteazkena, maiatzak 25· 18:30 - 19:30

Topaketa Mediateka. TK101 Sarrera dohainik aldez aurretik Az Infon edo azkunazentroa.eus helbidean izena emanda

AZ Irratiaren podcasta azkunazentroa.eus/es/actividad/ dialogosimprescindibles-delcomic/

Paco Roca: La casa Asteazkena, ekainak 15 · 18:30 - 19:30

HEZKUNTZA PROGRAMA / ARTE BISUALAK

Topaketa Naizen-Adingabe Transexualen Familien Elkartearekin

Ahots bat Erausorentzat. Trans garai baterako epilogoa erakusketaren barruan Naizen-Adingabe Transexualen Familien Elkarteak topaketa hau antolatu du Ahots bat Erausorentzat. Trans garai baterako epilogoa erakusketaren barruan. Ikastetxeei zuzenduta dago, eta gogoeta kolektiborako gune gisa planteatzen da, trans pertsonen errealitatea ezagutarazteko. Erakusketa bisitatu ondoren, Hikiru taldearen Transformatzen dokumentala proiektatuko da, gero elkarteko hainbat pertsonak beren bizitzaren lekukotasuna emango dute, eta, horrela, eztabaida hasiko da haur eta nerabeen transexualitateari buruzko zalantzak argitzeko.

Maiatzak 3 eta 4, asteartea eta asteazkena

Lankidetzan:

NAIZEN Nafarroako eta Euskadiko Adingabe Transexualen Familien Elkartea da. Laguntza, prestakuntza eta aholkularitza ematen dizkiete adingabe transexualen familiei, errealitate hori agerian jartzen dute eta haien eskubideak defendatzen dituzte. Transexualitatea despatologizatzea eta onartzea sustatzen dute, dibertsitatearen adierazgarri den aldetik, eta prestakuntza ematen diete adingabeekin esku hartzen duten profesionalei.

41


AZ IRRATIA, AZKUNA ZENTROAREN KULTURA-PROGRAMAZIOA ESPERIMENTATZEKO BESTE MODU BAT


AZ


Bisita programa Azkuna Zentroan edukitzaileak eta edukiak bat egiten dute arkitekturarekin, historiarekin eta arte-sorkuntzarekin. Beraz, espazioaren eta programazioaren bidez deskubritzeko eta esperimentatzeko lekua da. Proiektu hau zer testuingurutan garatzen den jakiteko eta Zentroa bisitatzen duten pertsonen esperientzia hobetzeko, eraikinean bisitaldi gidatuak egiteko programa eta ibilbide iruzkinduak erakusketan zehar garatzen dira.

Bisita gidatuak eraikinean zehar Ordubeteko bisita honetan, Bilboko Alhóndiga zer izan den eta zer den azaltzen da: hiriko ardoen, olioaren eta ozpinetakoen biltegia zena, gero Gizarte eta Kultura Garaikideko Zentro bihurtua.

Partikularrak

Asteartea eta asteazkena: 17:30 (euskara) 18:30 (gaztelania)

Taldeka

Eguna eta ordua adostuz, gutxienez 72 ordu lehenago

44


Bisita iruzkinduak erakusketan zehar Ordu erdiko sarrera-ibilbideak, unean-unean Zentroan ikusgai den erakusketa testuinguruan jartzeko. Erakusketa bakoitza azaltzen duten audiogidekin osa daitezke, eta horiek webgunetik deskarga daitezke.

Ostegunero, 18:00etan eta 19:00etan (euskaraz edo gaztelaniaz, eskaeraren arabera).

Deribak Espazioan eta pentsamenduan esperientzia desberdin bat izatea nahiago dutenek Deriben katalogoa eros dezakete, Azkuna Zentroko artista Az-Kide Oscar Gómez Matak Espe López artistarekin batera landutakoa. Egonaldian, Oscar Gómez Matak esperientzia-trantsituak eta -deribak eraiki ditu, eta horietan, oinez ibilita, loturak ezartzen dira hiri-paisaiaren eta pertsona bakoitzaren barne-bizitzaren artean. Pasieran ibiltzea eta pentsamendua beste leku batera igaro dadin uztea, inguratzen gaituena beste modu batean hautematea eta norberak duen lekuaz jabetzea errealitate dei dakiokeen gauzen edo ehunen jarioarekiko.

Deriben katalogoa.

Informazioa Az Info / azkunazentroa.eus

Deriben katalogoa eskuliburu bat da, egoera, egun eta umore desberdinetarako asmatutako ibilaldi horiek guztiak erabiltzeko. dendaz.azkunazentroa.eus webgunean eta zentroko dendAZ saltokian dago salgai euskara-gaztelaniaz eta frantses-ingelesez argitaratutako kaxa-liburu hau.

Prezioak eta izen-emateak Az Infon / azkunazentroa.eus webgunean 45


Jarduera Fisikoko Zentroa Tailerrak 2022 "CALISTENIA" ENTRENAMENDUA Apirilaren 22tik ekainaren 10era 19:00 - 20:00 MINDFULNESSA Apirilaren 23tik ekainaren 11ra 12:15 - 13:15 GRABITATEA 0 (AURRERATUA) Maiatzaren 2tik 25era | Astelehen eta asteazkena 18:00 - 19:00 TAI JI Ekainaren 17tik 22ra| Ostirala 18:00 - 19:30. Terraza

Informazio gehiago eta izen-ematea: JFZ-ko informazio-mahaia


Azkuna Zentroa argitalpenak

Azkuna Zentroaren argitalpenen corpusak arte-praktika garaikidea biltzen du, ezagutzeko eta zabaltzeko. Zentroko programazio-lerroen inguruko erakusketen, saiakeren eta liburuen katalogoek osatzen dute.

Datozen argitalpenak:

Catálogo de derivas (Deriben katalogoa) Oscar Gómez Mata aktore eta eszenografoak, Esperanza López artistarekin batera, Laboratorio de derivas (Deriben laborategia) proiektu artistikoa garatu du bi urtez, Azkuna Zentroko artista AZkide gisa.

Catálogo de derivas Eus./ Cas. - Ing. / Fra. Kaxa: 125x175x25 mm ISBN: 978-84-09-38772-4​ Koedizioa: Azkuna Zentroa Alhóndiga Bilbao y Le Grütli-Centre de production et diffusion des Arts vivants-Ginebra

Oinez ibiltzeko ekintzaren bidez hiri-paisaiaren eta pertsona bakoitzaren barne-bizitzaren artean loturak finkatzeko asmoa duten praktikak dira deribak. Egonaldian, hainbat deriba abiarazi dituzte, herritarrei zuzenduta, eguneroko hiri-paisaiak behatzeko eta esploratzeko asmoz. Catálogo de derivas eskuliburu bat da egoera, egun eta umore desberdinetarako asmatutako ibilaldi horiek guztiak erabiltzeko.

Arquitecturas prematuras Valcárcel Medina Arquitecturas prematuras (Arkitektura goiztiarrak) lanak Isidoro Valcárcel Medinak hirigintzari eta arkitekturari buruz asmatutako proiektu guztiak biltzen ditu. Artista duela hamarkada batzuetatik ari da hiritik eta gure ingurune eraikitik elikatzen, inspirazio- eta ekintza-iturri nagusi gisa hartzen. Izen bereko erakusketa maiatzaren 10etik egongo da ikusgai Azkuna Zentroko BAT Espazioan. Arquitecturas prematuras Valcárcel Medina Kutxa + hiru koadernotxo ISBN 978-84-091733-5-8 Orrialdeak: 96+96+80 Kutxaren tamaina: 253 x 338 mm Argitalpen hirueleduna: es-eng-eus 49€ Caniche Editorial, MUSAC eta Azkuna Zentroaren koedizioa

Azkuna Zentroa argitalpenak dendAZ. Azkuna Zentroaren Saltokian eta dendaz. azkunazentroa.eus-en erosi ditzakezu 47


AZKUNA ZENTROAREN SALTOKIA

Diseinua Ilustrazioa Argitalpenak Moda eta osagarriak Dekorazioa Upategia Bertako 30 artista baino gehiago : Abad, Abana Bilbao, Amarenak, Ane Pikaza, Angélica Barco, Apetitu, Cookplay, Eder Aurre, Elena Ciordia, Elena Sanz, Ekomodo, Espacio Aerre, Estudios Durero, Fabdefab, From The Basque Country, Higi Vandis, Katxi Klothing, Malús Arbide, Mario Gaztelu, Mario Paniego, Mrlaspiur, Nrt, Nuoc, Palo Palú, Pilar Morquillas, Proyecto Hemen, Susana Blasco, Tytti Thusberg, Yolanda Sánchez eta Ziriak.

ONLINE SALTOKIA:

dendaz.azkunazentroa.eus 48


INFORMAZIO OROKORRA

ZENTROAREN ORDUTEGIA Egunero 9:00etatik 21:00etara.

BISITA GIDATUAK BISITA GIDATUAK ERAIKINETIK

Ordubeteko ibilbidea Alhóndigatik, eraikinaren historia, eraldaketa eta egungo proiektua ezagutzeko. Partikularrak ·Asteartea eta asteazkena, 17:30 (euskara), 18:30 (gaztelania). · Sarrera dohainik, AZ Infon, 944 014 014 telefonora deituta edo info@azkunazentroa. eus helbidean izena eman ondoreen. Taldeka · Eguna eta ordua adostuz, gutxienez 72 ordu lehenago, AZ Infon, 944 014 014 telefonoan edo info@azkunazentroa.eus helbide elektronikoaren bidez. · Prezioak: Euskaraz edo gaztelaniaz: 60 € taldeentzat. Ingelesa edo frantsesa: 70 € taldeentzat. Elkarte eta ikastetxeentzat (aldez aurretik kontsultatu).

ERAKUSKETARAKO BISITAK

· Ordu erdiko sarrera-ibilbideak, erakusketa-gelan ikusgai den erakusketa testuinguruan kokatzeko . · Ostegunero, 18:00etan eta 19:00etan (euskaraz edo gaztelaniaz, eskaeraren arabera). · Sarrera dohainik, AZ Infon, 944 014 014 telefonora deituta edo info@azkunazentroa.eus helbidean izena eman ondoreen. Edukiera: 10 pertsona. Kopuru hori aldatu egin daiteke osasun-egoeraren bilakaeraren arabera. AZ TXARTELA Az Txartelak aukera ematen dizu kultura, gizarte eta ariketa fisikoko jarduerak biltzen dituen eskaintza zabalaz gozatzeko gure zentroan. Zentroko Txartelarekin, jarduera guztien inguruko informazioa jasoko duzu aldizka, eta deskontu eta abantaila interesgarriak lortuko dituzu. Txartela emateak eta behar denean berritzeak 3 euroko kostua du. Gogoan izan Az txartela pertsonala eta besterenezina dela. Zurekin ekarri behar duzu beti, AZ Infon sarrerak erosterakoan deskontuak izateko. GOLEM ALHÓNDIGA ZINEMAK Informazioa eguneratua kontsulta ezazu golem.es webgunean. YANDIOLA, THE BOAR, HOLA BAR Informazioa eguneratua kontsulta ezazu yandiola.com webgunean.

49


IRISGARRITASUNA Azkuna Zentroa errespetuzko gunea da, irekia eta guztientzat irisgarria. Espazioa eta programazioa etengabe hobetzeko lan egiten dugu, publiko-komunitate guztiek esperientzia gogobetezkoa izan dezaten, sorkuntza-prozesuetan parte hartu ahal izan dezaten eta kultura baldintza berdinetan probatu, partekatu eta gozatu ahal izan dezaten. Xehetasun bereziren bat kontsultatu nahi baduzu, zatoz AzInfora, Atarian dagoen informazio-gunera.

Azkuna Zentroak Irisgarritasun Unibertsaleko AENOR ziurtagiria du, UNE 170001-1 arauaren arabera.

HILEKO PROGRAMAZIOA BRAILLEZ ETA AUDIOZ Eskatu Zentroaren programazioari buruzko informazioa Braille sisteman en AZ Infon. Audio formatuan ere deskarga dezakezu: soundcloud.com/azkuna-zentroa

KONTSULTATU PROGRAMAZIOA HEMEN: AZKUNAZENTROA.EUS

50


Jar zaitez harremanetan Az-rekin info@azkunazentroa.eus

Lege gordailua BI-249-2014 © 2019. Centro Azkuna de Sociedad y Cultura Contemporánea S.A.


gizartea eta kultura garaikidea

azkunazentroa.eus


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.