Aldizkaria: Apirila - Ekaina

Page 47

Azkuna Zentroa argitalpenak

Azkuna Zentroaren argitalpenen corpusak arte-praktika garaikidea biltzen du, ezagutzeko eta zabaltzeko. Zentroko programazio-lerroen inguruko erakusketen, saiakeren eta liburuen katalogoek osatzen dute.

Datozen argitalpenak:

Catálogo de derivas (Deriben katalogoa) Oscar Gómez Mata aktore eta eszenografoak, Esperanza López artistarekin batera, Laboratorio de derivas (Deriben laborategia) proiektu artistikoa garatu du bi urtez, Azkuna Zentroko artista AZkide gisa.

Catálogo de derivas Eus./ Cas. - Ing. / Fra. Kaxa: 125x175x25 mm ISBN: 978-84-09-38772-4​ Koedizioa: Azkuna Zentroa Alhóndiga Bilbao y Le Grütli-Centre de production et diffusion des Arts vivants-Ginebra

Oinez ibiltzeko ekintzaren bidez hiri-paisaiaren eta pertsona bakoitzaren barne-bizitzaren artean loturak finkatzeko asmoa duten praktikak dira deribak. Egonaldian, hainbat deriba abiarazi dituzte, herritarrei zuzenduta, eguneroko hiri-paisaiak behatzeko eta esploratzeko asmoz. Catálogo de derivas eskuliburu bat da egoera, egun eta umore desberdinetarako asmatutako ibilaldi horiek guztiak erabiltzeko.

Arquitecturas prematuras Valcárcel Medina Arquitecturas prematuras (Arkitektura goiztiarrak) lanak Isidoro Valcárcel Medinak hirigintzari eta arkitekturari buruz asmatutako proiektu guztiak biltzen ditu. Artista duela hamarkada batzuetatik ari da hiritik eta gure ingurune eraikitik elikatzen, inspirazio- eta ekintza-iturri nagusi gisa hartzen. Izen bereko erakusketa maiatzaren 10etik egongo da ikusgai Azkuna Zentroko BAT Espazioan. Arquitecturas prematuras Valcárcel Medina Kutxa + hiru koadernotxo ISBN 978-84-091733-5-8 Orrialdeak: 96+96+80 Kutxaren tamaina: 253 x 338 mm Argitalpen hirueleduna: es-eng-eus 49€ Caniche Editorial, MUSAC eta Azkuna Zentroaren koedizioa

Azkuna Zentroa argitalpenak dendAZ. Azkuna Zentroaren Saltokian eta dendaz. azkunazentroa.eus-en erosi ditzakezu 47


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.