1 minute read

Artoteka. Arterako eguneroko espazioak. Lanean. Prozesu artistikoak laguntzeko programa

Artoteka Arterako eguneroko espazioak

Artoteka, arte garaikideko obrak mailegatzeko eta artisten eta herritarren arteko bitartekaritza egiteko plataforma, Mediateka BBK erakusketa-gunean izango da abenduaren 1etik aurrera, Lanean. Prozesuei laguntzeko programaren esparruan. Bitartekaritza artistikoko proiektua da, eta publiko berriak sortzea eta bertako artisten lana zabaltzea du xede. Artoteka plataformak artelanen mailegua eta bitartekaritzako jarduerak eskaintzen ditu sortzaileekin, artea eguneroko bizitzara eta era askotako ikuslerengana hurbiltzeko. Gaur egungo artea zabaldu eta ezagutzera emateko modu berriak sortzeko, arte garaikidearen eta sare sozialen arteko lotura-bideak eratzeko eta artisten ekonomian eredu berriak bultzatzeko dagoen beharra izan da proiektuaren sorburua.

Advertisement

Nola funtzionatzen du?

Artotekak bertako hamar artistaren obra bilduma bat du, proiekturako bereziki diseinatua, bertako sorkuntza garaikidearen aniztasuna eta aberastasuna erakusten dituena. Bilduma hibridoa da, hainbat diziplinatako lanak dituena (marrazketa, argazkia, pintura, eskultura, bideoa...), eta artisten intereseko gaiak ikusaraztea du helburu, artea beste jakintza-arlo batzuekin lotuz. Erabiltzaileek obra horietako bat edo batzuk aukeratzen dituzte beren etxeetan, lantokietan edo ikasketetan maileguan hartzeko. Maileguek 3 hilabeteko iraupena dute gutxienez, eta obrak Artotekako taldeak gainbegiratuta garraiatzen eta muntatzen dira. Mailegu bakoitza aktibatzeko, bitartekaritza-jarduerak diseinatzen dira, espazioaren eta erabiltzaileen eta artisten beharren eta interesen arabera. Horrela, artisten eta komunitateen arteko topaguneak sortzen dira, artelanen eta haien esanahien inguruan taldean gogoeta egiteko.

Urtarrilak 20 > Apirilak 11 Mediateka BBK Erakusketako gunea (lehen solairua)

Parte hartzen duten artistak: Belén Cerezo, Helena Goñi, Juana García, Mawatres, Raisa Alava, Raquel Asensi, Raquel Meyers, Saioa Olmo, Tunipanea, Victoria Ascaso

Urtarrilak 23, larunbata

Aurkezpena eta bisita gidatuak

10.30 - 12:00 Bisita gidatuak 12.00 - 13.00 Proiektuaren aurkezpena + jarduera Informaizo gehiago eta izenematea: azkunazentroa.eus

Lanean. Prozesu artistikoak laguntzeko programaren helburua da artelanen ekoizpena babestea, eta, horretarako, ikusleen komunitateetara hurbiltzea, dela egindako lanaren bidez, dela sormen-prozesuen bidez.

This article is from: