![](https://assets.isu.pub/document-structure/201230144735-5651e799a74ec78b98d856a24d234a8d/v1/90a2599d081cdccadc3c425fa985a4be.jpg?width=720&quality=85%2C50)
1 minute read
Josune Urrutia. Así me veo. Tailerra
Josune Urrutia Asua
Así me veo Tailerra
Advertisement
Josune Urrutia Asua artistak Así me veo (Honela ikusten dut neure burua) tailerra emango du, Fatxada Proiektua. Diseinua, ilustrazioa eta komikia-ren esparruan. Izenburu bera duen liburutik abiatuta, autorretratuari ekitea proposatzen du, nork bere burua ezagutzeko prozesu gisa, eta marrazkiaren bidez nork bere burua begiratzeko esperientzia bizitzea. Horretarako, artistak azaltzen duenez, «beharrezkoa da nork bere buruari baimena ematea prozesu honetan esperimentatzeko, jolasteko, aurkitzeko eta harritzeko».
Así me veo proposamenak gonbit egiten du autorretratuaren ideiari buruzko behaketari, azterketari, gogoetari eta ekintzari ekiteko. «Lehen pertsonan egindako ikerketa- eta esperimentazio-prozesu sakon baten emaitza ere bada. John Berger-ek dioenez, 'Marraztea ez da soilik paperean neurtzea eta jartzea, jasotzea ere bai baita. (...) Marraztutako irudiak begiratzeko esperientzia biltzen du'», azaltzen du artistak.
Tailerra mota guztietako jendeari zuzenduta dago, eta ez da beharrezkoa marrazkiei buruz ezer jakitea tailer honetan parte hartzeko.
Erabili Bilbao Bonua edo/ eta Kultura Bizkaia Aurrera Bonua Az Infon sarrerak erosteko
Otsailak 23 eta 24 Asteartea eta asteazkena 17:30 - 19:30h Mediateka. TK202 30€ / 25€ Az Txartelarekin Izen-ematea: Az Info eta azkunazentroa.eus
josuneurrutia.com
josunene
@mirardibujando