1 minute read

Tailerra: soinu-arte eta musika esperimentalaren hastapenak

Tailerra: soinu-arte eta musika esperimentalaren hastapenak

Hotsetan. Azkuna Zentroko musika esperimentaleko eta soinu-arteko programa

Advertisement

Tailer teoriko eta praktikoa, non era ludiko eta atseginean, musika esperimental eta soinu-arte garaikidea hurbilduko die gazte eta nerabeei, XX. mendeko mugimendu eta artista garrantzitsuenetik, soinu eta pertzepzioak plastikoki esperimentatzera. Saio horiez gain, irakasleentzako musika esperimentalaren gida berria dago, laster azkunazentroa.eus-en deskargatu ahal izango dena. Ikasgeletan jarduerak egiteko baliabideen eskuliburua da, adin-tarte desberdinetara egokitutako eduki eta praktikekin. Eskuliburu honek aukera ematen du musika- eta soinu-esperimentazioaren mugimendu eta ordezkari garrantzitsuenengana hurbiltzeko, XX. mendearen hasieratik gaur egun arte, soinuarekin eta haren pertzepzioarekin plastikoki esperimentatzeko. Oier Iruretagoienak gidatuko ditu saioak. IKASTETXEEKIN ITUNDUA

Martxoak 1 > 5 Martxoak 8 > 12 Astelehena > Ostirala 11:00 - 13:00 Lantegia 1. LAB 2 Hikuntza: Euskara eta gaztelania 15-30 urte

OIER IRURETAGOIENA (Errenteria, 1988) musika esperimentalean hasi zuen bere ibilbidea, eta beste formatu batzuetara irekitzen joan da gero, hala nola eskultura, testu edo bideo-lanetara. Arte Ederretan lizentziatu zen EHUn 2011n, eta 2018an Bruselako WIELS erresidentzia programan parte hartu zuen. Bakarkako erakusketak egin ditu Bilboko Carreras Mugica galerian, Bartzelonako Halfhouse espazioan eta Gasteizko Montehermoso Kulturunean, besteak beste. Dantza, antzezlan, irrati emanaldi eta ikusentzunezkoetarako soinu bandak ere konposatu izan ditu, eta Bilboko ‘Le Larraskito Klub’eko koordinatzaileetariko bat da 2010etik.

This article is from: