225 (2013ko urria)

Page 1

ZUMAIAKO HILABETEKARIA

BALEIKE www.baleike.com

225. ZENBAKIA. EURO BAT 2013ko URRIA

ETa zuk

zergatik ez? Etxeko lanak nola partekatzen dituzten kontatu digute lau gizonezkok

e l k a r r i z k e t a :

g o t z o n

e n b i l


Udazkenean:

Argiaren balioa Kontsumoa

7 kg INVERTER MOTORRA

699€

58,25€/hilabetean 33,28€/hilabetean

KONTSUMO + TXIKIA / A

AEG LEHORGAILUA T75370AH2

Ordaindu 12 hilabetetan edo

21 hilabetetan interesik gabe 200 euro eta 1.000 euro bitarteko produktu guztientzat, urriak 1 eta 31 bitartean.

ENDAÑETA ZUMAIA ELEKTROGAILUAK Erribera, 8 Tel. 943 861 694 www.endanetazumaia.com


BALEIKE225 AZALA G. Zabaleta

6

herri aldizkaria Foronda Kultur Etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com Argitaratzailea Baleike Kultur Elkartea e-maila: elkartea@baleike.com Administrazio batzordea: Agustin Zubimendi eta Xabier Azkue. Erredakzio taldea: Imanol Azkue, Ainara Lozano Lasa, Aitor Manterola, Juan Luis Romatet, Miriam Romatet, Peio Romatet, Arnaitz Rubio, Jon Urbieta, Izaskun Urbieta eta Gorka Zabaleta Diseinua eta maketazioa: Roberto Gutierrez Hizkuntz zuzenketa: Imanol Azkue Publizitatea

baleike +

Nor arduratzen da etxeko lanez ?

4

27

Feli URIA

argazki bildumak

13

29

Gotzon Enbil

URRIA-AZAROA

hitz-tantak

elkarrizketa

30

FELIX LLAVORI

Inaxi ETXABE

erretratua

azubimendi@baleike.com Inprimategia Antza Inprimategia (Lasarte-Oria) Tirada

Lege gordailua: SS-405/94 ISSN: 1136-8594 Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

agenda

20

tel. 943 86 15 45

800 ale

baleike.com

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

bertso xorta


HITZ-TANTAK

Feli URIA

Irakurri Matte Irakurle Taldeko kidea

“Zure zaletasuna besteekin elkarbanatzea oso atsegina da” Liburu bat irakurtzeko aholkatzen die berari eta Taldeko besteei Uxue Alberdi koordinatzaileak. Hamar liburuko zerrenda egina dago ikasturte osorako. Hilero biltzen dira, irakurtzearen plazeraz solasean aritzeko. Eta bi hiletik behin, idazlea joaten zaie bisitan Taldera, irakurri berri duten liburuaren egilea. Bloga ere badute, baleike.com-en. TESTUA: aitor Manterola

argazkiak: arnaitz rubio aprea

Zein da Alice Munro? Oso adineko idazlea. Ipuin liburuak dauzka idatzita, besteak beste. Eleberriak ere bai, eta bere azken eleberrietako bat irakurri berri dut. Noiztik duzu ezagun? Irakurri Matte Irakurle Taldean, Uxue Alberdi koordinatzaileak esan zigun liburu hori irakurtzeko, hilero bat irakurri behar dugu, eta Munroren bat egokitu egin zaigu: Zorion Handiegia. Ni aspalditik naiz irakurzalea, baina fikzioa ez dut asko irakurri, eta Uxueri fedea izanez, Munro irakurri dut, bere gomendioa izan da. Hala ere, esan behar dut liburu hau lehen irakurri nuela. Arrate Egaña idazlea etorri zen hitzaldi bat ematera, eta hari entzun nion liburuaren izena, eta irakurri egin nuen orduan. Orain berriz irakurri dut. Aurrea hartuta ibili naiz Munrorekin. 4

BA L E IK E 2 0 1 3 URRIA

bat lagun elkartzen ginen orduan Taldean: gazteak, helduak... Oso ondo egon ginen Harkaitzekin. Magisteritza ikasketak Canoren amarekin egin nituen, eta betidanik jarraitu izan dut Cano bera. Duela urte asko Zumaiara etorri zen emanaldi batekin, eta ikusten zitzaion oso ona izango zela.

Irakurle Taldean irakurtzekoez gain, beste libururik izaten al duzu esku artean? Bai. Berria egunkarian eta Argia aldizkarian kritikaren atalak daude, eta hor azaltzen diren batzuk irakurtzeko ohitura ere badut. Harkaitz Cano nolakoa da aurrez aurre? Maila handiko idazlea da, oso ona. Aipatzen duen guztia ziurtasun handiarekin egiten du. Uste dut lehen idazlea izan zela Irakurle Taldera etortzen. Hogei

Canoren Twist eleberria irakurri zenuten, eta gero bera etorri zen Taldera, liburuaz zuen galderak erantzutera. Zerbait galdetu al zenion? Nik ez (barrezka). Ni baino jende jantziagoa zegoen, nahiz eta iritzia emateko Taldean eta bertako kide izateko, ez den jantzia izan behar, ezta gutxiagorik ere. Edozein izan daiteke Irakurri Matteko kide. Zein idazle gehiago izan dituzu aurrez aurre Taldean? Joxean Agirre, Itxaro Borda, Arrate Egaña...

Idazlea aurrez aurre egotea zer da zuretzat? Hemen ingurukoak dira gure idazleak, Herri txikia garelako, eta ez dauzkagu jainkotuta. Esaterako, Miren Agur Meabe egon zenean, konturatu nintzen bere liburuan azaltzen ziren egoera asko bereak direla, bera oso presente dagoela liburuan. Joxean Agirre lehendik ezagutzen nuen, eta hemengo idazleen lanak irakurtzen ditudanean, konturatzen naiz idazlearen izaera oso presente dagoela liburuetan. Esan izan al diezu hori idazleei? Bai, bai. Joxean Agirreri, esaterako, esan nion, eta ezustea hartu zuen hori entzutean. Nik uste dut oso zaila dela idazle batentzat bere burua edo bere izaera den zerbait ez sartzea bere liburuan. Irakurtzea bakarkako ekintza da, eta Taldean bakarkako irakurketa


HITZ-TANTAK horiek azaleratu eta besteenarekin elkartzen dira. Aberasgarria da hori? Beharra neukan horretarako, eta oso aberasgarria da. Euskaraz irakurtzeko ohitura izan dut beti, eta nire inguruan ez daukat irakurtzeko horretaz jarduteko aukerarik. Nik jaten dut liburu bat, eta liseriketa beste irakurleekin batera egin dut. Irakurri dudana egonkortzeko aukera da. Irakurle Taldean aritzeari esker, liburu bat irakurtzen ari zarenean lehen baino faktore gehiagori erreparatzen diozu? Ematen dizkizu klabe batzuk, eta konturatzen zara hau eta bestea zergatik dagoen honela edo horrela idatzita. Eta hau ere bai: ni ez naiz konturatu liburu bat irakurtzean zerbaitez, eta Taldeko beste bat bai. Oso aberasgarria da hori, eta ez bakarrik ezaugarri literarioen inguruan. Izan ere, bakoitzaren bizi esperientziaren

arabera barneratzen dugu irakurtzen duguna, eta Taldean irakurketaz aritzean, biluztu bezala egiten gara. Irakurri duguna gure bizi esperientziarekin konparatzen aritzen gara. Liburu bat berriz irakurri duzu Irakurle Taldean aztertu eta gero? Bai. Hain zuzen, Alice Munrorena irakurrita neukan lehendik, eta gure artean Taldean aztertu eta gero, liburu horretako kapitulu pare bat berriz irakurri nituen. Talderako ez bada, irakurketa ez da hain zehatza, ez da hainbeste hausnartzen, baina Taldean aztertzeko liburua bada, lehen orrialdetik iritzi bat sortzen hasten naiz; irakurketa zorrotzagoa da. Zerbait deigarria izanez gero, idatzi egiten dut. Ez dut esan nahi kritika literarioa egiteko hausnarketa denik, ezta gutxiago ere. Gehiago da sentimenduak eta gordetzea.

“Bakoitzaren bizi esperientziaren arabera barneratzen dugu irakurtzen duguna�

Liburu bat? Karmele Jaioren Amaren eskua. Ez dago Irakurle Taldeko programan, baina atentzioa eman zidan hain gaztea izanik zein ondo azaltzen dituen adineko pertsonen bizipenak eta. Idazle bat? Ramon Saizarbitoriaren Hamaika Pauso bitan irakurri izan dut, eta

bigarrenean konturatu nintzen artelan bat dela. Joseba Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean ere sekulakoa iruditu zait. A zer dokumentazio lana dagoen atzean! Hor aipatzen diren datu eta kontakizun guztiak buruan gordetzeko memoria banu... Genero bat? Eleberria. Poesia ere irakurtzen dut, baina askotan kosta egiten zaizkit ulertzea poemak. Irakurle Taldean parte hartzeko animatuko al duzu jendea? Euskaraz irakurtzea kostatzen zaion jendea dago, eta esango nieke ohitura eta praktika kontua dela. Ez izan beldurrik horri. Oso atsegina da, gero, zure zaletasuna besteekin elkarbanatzea. Alegiazko mundu horretan sartzea irakurketaren bidez, oso aberasgarria da pertsonentzat, oso osasuntsua. BA L E IK E 2 0 1 3 URRIA

5


BALEIKE +

Nor arduratzen da

etxeko lanez ? Urteetan, emakumeak arduratu izan dira etxeko lanez. “Nola prestatuko dugu, ba, bazkaria gizonezkoek? Edo nola jarriko dugu garbigailua martxan? Zergatik eramango ditugu guk haurrak ikastolara, medikura?” TESTUA: izaskun urbieta argazkiak: Gorka Zabaleta eta arnaitz rubio aprea

Zorionez, gizartean aurrerapausoak eman dira horri buelta ematen hasteko, eta etxeko lanak gizonezkoen eta emakumezkoen artean partekatzea ohikoa da gaur egun. Zumaiako Berdintasun Foroak etxeko lanak partekatzeari buruz mintegi bat antolatu berri du, eta gai horren inguruan lau gizonezkoren esperientzia ezagutzeko aukera izan dugu. Gaur egun egoera aldatu egin da, eta gero eta emakume gehiagok egiten du lan etxetik kanpo, baina, oraindik ere, gizonezko bati galdetzen zaionean ea berdintasunez jokatzen duen egunerokoan, erantzuna hau izaten da: “Nik bikotekideari laguntzen diot etxeko lanetan”. Nahiz eta hori hasiera izan, etxeko lan batzuetan parte hartzeagatik arazoa konponduta dagoela pentsatzea huskeria da. Gainera, oraindik ere, etxeko lanen % 70 emakumeek egiten dituzte. Beraz, berdintasunean sinestea eta horren arabera jardutea hainbat etxeko lan partekatzea baino gehiago da. Zaintza lanak eta denbora librea ere partekatu behar dira, eta emakumezkoa edo gizonezkoa izateagatik esleitutako rolak alde batera utzi. Berdintasun eta Gazteria teknikariak dinamizatutako saioan, Peio Carballo Ostolaza, Mariano Benito Martin, Gonzalo Torre Gontxa eta Esteban Letamendia Segurola elkartu ziren. Denak etxeko lanetan inplikatutako gizonezkoak, beraien bizipenak, hausnarketak eta iritziak zeintzuk diren ezagutu genituen. Hamarkada bateko tartearekin, gazteenak 44 urte eta zaharrenak 54, bizitza ezberdinak daramatzate, baina guztiak bat datoz esaten berdintasunean oraindik bide handia dagoela egiteko. Nola bizi duzue erantzukidetasuna? Zergatik inplikatu zarete etxeko lanetan? Esteban Letamendia: Nire kasuan, bananduta nago eta orain dela bi urtetik hona alabarekin bizi naiz. Ez zait gustatzen etxeko lanak egitea, baina egin, egin behar dira; beraz, bion artean banatzen ditugu lanak. 6

BA L E IK E 2 0 1 3 URRIA

Nire ustez, hizkuntzaren erabilera ez da egokia gai honetan. Ohituragatik edo, “nik bikotekideari etxeko lanetan laguntzen diot”, esaten da askotan eta ez da horrela. “Nik etxeko lanak egiten ditut”, esan behar da, eta ez bikotekideari laguntzen diodala. Erosketak eta platerak garbitzea izango da beharbada zure ardura, beste ezer ere ez. Baina hori ere etxeko lanak egitea da, jakina. Gonzalo Torre, Gontxa: Aspalditik etxetik kanpo bizi izan naiz, eta zeure burua zaintzen ikasten duzu. Gero, bikotekidearekin bizitzen hasterakoan, normala da etxeko lanen ardura elkarrekin eramatea. Nik ez dut beste modurik ulertzen. Gainera, pentsatzen dut guztioi komeni zaigula etxeko lanak egiten jakitea. Peio Carballo: Gizartea hobetzen ari da, eta egun berdintasunez hitz egiteak esanahi du aurretik ezberdintasuna egon dela, bai. Sinple esanda, egia da gizona arlo askotan emakumea baino maila bat gorago egon dela, baina orain, zorionez, gauzak aldatzen ari dira, ikusi besterik ez dago lan esparruan edo ikasketetan. Nire ustez, gainera, gizonezkoak sentsibilizatzeaz gain, emakumeak ere sentsibilizatu egin behar dira. Izan ere, emakume askok beraien rola oso barneratuta dute, eta ez dute aldatu ere egin nahi. Hala ere, etorkizunari begiratuta, itxaropentsu nago. Gonzalo Torre, Gontxa: Seme-alabentzako ere eredugarria da aitak eta amak etxeko lanak banatzen dituztela ikustea. Lanak banatzeko garaian, gaitasunen faktorea ere hor dugu. Ohituraz, beti pentsatu izan da etxeko “txapuzak” egitea gizonezkoen gauza dela, baina egia esan, eta nire kasuan, nire bikotea askoz hobea da. Eta, beraz, zergatik ez ditu berak egingo lan horiek? Nik beste batzuk egingo ditut! Etxetik kanpo lan egiten duzue? Mariano Benito: Nik lanaldi murriztua dut, eta goizez egiten dut lan, eskola bateko sukaldean. Amarekin bizi nintzenean


BALEIKE + BA L E IK E 2 0 1 3 URRIA

7


BALEIKE + dena egina izaten nuen. Oso erosoa zen hori, baina ez zitzaidan gustatzen eta 18 urte nituenetik lagunekin edo bakarrik bizitzera joan nintzen. Orduan ikasi nuen etxeko lanak egiten eta aitortu behar dut oso maniatikoa naizela. Niri gustatzen zait lan hauek egitea, ez guztiak, eta egia da ez dela lan bat oso baloratua edo esker onekoa, baina ni gustura sentitzen naiz. Peio Carballo: Ni ez nago ados esaten denean ez dela lan eskertua. Beti esan izan da ordu askoko lana dela eta ez duela soldatarik. Baina hor ikusten da ia beti emaitza materialaren bila joaten garela ia guztiok. Nire kasuan, eta batez ere umeen zaintzan, ez dut hori sentitu. Azken 5 urteotan etxeko ardura nik eramaten dut, eta emaztea joaten da etxetik kanpo lan egitera. Nik ez dut soldatarik jasotzen, baina beste modu bateko saria jasotzen dut egiten dudan lanagatik; emozionala, adibidez. Emazteak eta umeek eskertzen dute nire lana, eta oso gustura nago, pozik. Disfrutatzen ari naiz egiten ari garen bideaz, eta nire haurrez. Hasieran, langabezian geratu nintzenean, gaizki pasatu

nuen, baina etxeak berak ere lan asko eskatzen duela konturatu nintzen, eta umeen kasuan, esaterako, hezkuntzan eta hazkuntzan parte hartzea oso garrantzitsua da. Asebetetzen nau lan honek.

“Beti pentsatu izan dugu etxeko ‘txapuzak’ egitea gizonezkoen gauza dela; bikotea hobea bada, zergatik ez ditu berak egingo”

8

BA L E IK E 2 0 1 3 URRIA

Gizartean ere aldaketak nabariak dira… Esteban Letamendia: Lehen, emakumezkoek bakarrik zaintzen zituzten seme-alabak, esaterako. Gizartean gaizki ikusita zegoen gizonezkoak umeekin ibiltzea kaletik. Hau da, emakumezkoek lan batzuk zituzten, eta gizonezkoek beste batzuk. Etxeko lanen banaketa horrela zegoen eginda denontzat. Orain gauzak aldatu egin dira, eta onerako. Peio Carballo: Orain, aitonek adibidez, beraien seme-alabekin egin ez zutena bilobekin egiten dute. Zaindu, kera eraman… Gonzalo Torre, Gontxa: Umeek gainera, ezagutza eskatzen dizute. Ezagutu egin behar dira, zer pentsatzen duten jakin, zer arazo dituzten… Eta hori jakitean, harro sentitzen zara.


Zer da berdintasun foroa? 2010az geroztik, Udaleko Berdintasuna eta Gazteria Sailaren barnean dagoen ekimena da. Helburu argia du: gizon eta emakumeen berdintasuna ahalbidetuko duten baldintzak bermatzea; hau da, emakumeak herriko bizimoduan, politikan, kulturan, ekonomian eta gizartearen arlo orotan parte hartzea. Azken finean, gizartea eraldatu eta berdintasun politiketan parte hartu. Berdintasun foroak ateak irekita ditu herritarrentzat, eta hiru urte daramatza lanean gizon eta emakumeen berdintasuna bermatzeko ahaleginetan. Hilean behin elkartzen dira, Alondegian. Foroaren betekizunak 5 zereginetan bana daitezke: • Berdintasun Planaren ezarpenean proposamenak egin. • Berdintasun Planaren segimendua, kontrola eta balioespena egin. • Berdintasun Sailari aholkularitza eman, proposamenak egin. Azken finean, Udalaren politika zuzendu. • Planaren ezarpenaren segimenduan parte hartu. • Iritziak eta analisirako gaitasuna sortu. Orain arte ibilbide txikia izan du taldeak, baina hasi da bere urratsak egiten. Urte horietan zehar, hainbat ekimen antolatu ditu emakumeen ahalduntzea lortzeko asmoz. Horren adibide izan daitezke: herriko ikastetxeetan urtero garatzen den hezkidetza eta sexu heziketa programa, sexologia zerbitzua, indarkeria sexistaren kasuetan jarraitu beharreko protokoloa, ipuin eta jostailu ez sexisten kanpainak… Gainera, emakumeen ahalduntzea lortzeko maila handiko zenbait hitzaldi eta tailer garatu dira.

ARGAZKIBALEIKE +

“Xxxxxx”

“Lehen gizartean gaizki ikusita zegoen gizonezkoak umeekin ibiltzea kaletik. Emakumeek lan batzuk zituzten eta gizonezkoek beste batzuk”

Oraindik, hala ere, batzuen iritziz, gizonezkoek izan behar dituzte maila altuagoko lanbideak… Peio Carballo: Pentsaera hori lehen bazegoen, baina horrek ere eboluzionatu egin du eta gauzak hobetu dira alde horretatik. Nik uste emakumezkoek lan mundura salto egin zutenean aurrerapauso handia eman zela. Eta ikasketetan ere hori gertatu da. Unibertsitatean, esaterako, emakumezko gehiago daude orain, eta, beraz, lanpostu hobeak izateko aukera zabaltzen zaie. Kirolean ere aldaketak izan dira. Emakumeek beraien presentzia handitzen ari dira. Gonzalo Torre, Gontxa: Aurten emakumezkoek ekarri dute Kontxako bandera herrira, eta hori normaltasunez eta atseginez hartu da herrian. Pozgarria da! Baina ez dakit arlo guztietan berdin pasatzen den. Peio Carballo: Zeinek esango zuen orain 30 urte emakumeek arraunean egingo zutela? Edo footing-a? Ni futbolean ibiltzen nintzenean, ez zen emakumerik ikusten korrika. Orain, aldiz, pila bat. Eta, heziketaren inguruan, zer iritzi duzue? Eskolaz gain, etxean ere landu behar da berdintasuna? Peio Carballo: Nire ustez, gaur egun, heziketaren ardura gehiegi uzten zaio eskolari eta oinarria etxean dago. BA L E IK E 2 0 1 3 URRIA

9


PUBLIZITATEA IRITZIA BALEIKE + 10

BA L E IK E 2 0 1 3 URRIA


Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen laguntzak 177/2010 Dekretuak, ekainaren 29koak, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzkoak, honakoa adierazten du: Familia eta lana bateragarri egiteko neurriak arautzen dituen dekretu honetan, Eusko Jaurlaritzak familia eta lana bateragarri egiteagatik diru sarreretan murrizketak izaten dituztenentzako diru laguntza zuzenak sendotu, hobetu eta handitu ditu, baina lehendik zeuden jardun ildoei eutsiz. Dekretu honetan, hauek dira laguntza irizpide batzuk: • Seme-alabak zaintzeko lanaldia murriztu edo eszedentzia hartu duten langileentzako laguntzak. Hemen, berrikuntzarik badago: neurri hori, soilik, eskolako oporraldietan baliatzeko aukera. Horrez gain, lanaldi murrizketen kasuan, laguntza baliatzeko epemuga adingabeak zortzi urte arte luzatu da. • Mendetasun egoeran edo osasun egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileentzako laguntzak. • Mendetasun egoeran edo osasun egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileak ordezteko laguntzak. • Seme-alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeagatiko laguntzak.

Zer irabazten da berdintasuna sustatuz? • Euskarri ekonomikoa partekatu. • Bikotekidearekin konplizitatea handitu. • Gaitasun eta eskumen berriak ikasi. • Autoestimua hobetu. • Familiaren eta osasunaren egoera hobetu. • Seme-alabez gehiago gozatu. • Pertsona guztiak baloratu, eta, bereziki, emakumeak.

Mariano Benito: Guraso askok uzten dituzte haurrak jangelan “jaten ikas dezaten”, eta hori ez da horrela izan behar. Jaten, etxean ikasi behar da. Jangelara eramatearen arrazoia, aldiz, beste kontu bat da. Esteban Letamendia: Heziketaren arloan eskolak eta familiak dute zeresana. Bien loturaren ondorioa da garen pertsona. Eskolan ikasten dena etxean aplikatu behar da, eta alderantziz. Etxean jasotako hezkuntza, eskolan jarri behar da martxan. Peio Carballo: Balioetan gabeziak daude, eta beste ezaugarri berri batzuk ere atera dira orain. Adibidez, eskola kirolean. Ikustea nolako lehiakortasunarekin ibiltzen diren haurrak harrigarria da. Eta hori, gurasoek erakusten diogulako da. Kasu horretan, arazoa ez da baloien gabezia dagoela, baizik eta balio desegokiak erakusten direla. Familia eta lana bateragarri egiteko diru laguntzak daude. Baduzue horien berri? Gizonezkoek murrizten dituzte beraien lan orduak, etxeko zereginetarako? Gonzalo Torre, Gontxa: Gizonezko batzuk ezagutzen ditut, bai. Baina ez dakit normalean familiek zer egiten duten. Eta ez da nire familiaren kasua orain, baina behar izan dugunean, jo izan dugu diru laguntzen informazioaren eske. Peio Carballo: Nik, Gontxak bezala, banuen diru laguntzen berri baina azkeneko puntua ez nuen ezagutzen, adibidez; hau da, seme-alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeagatiko laguntzak. BA L E IK E 2 0 1 3 URRIA

11


PUBLIZITATEA BALEIKE + 12

BA L E IK E 2 0 1 3 URRIA


“ahal dudan arte, hor jarraituko dut� testua: IZASKUN urbieta esnal

ELKARRIZKETA

Gotzon Enbil

Uda sasoia etxean igarotzen dute Estatu Batuetan bizi diren hainbat pilotari zumaiarrek. Garai batetik hona, eta krisia dela medio, familia eta lagun artean pasatzeko hilabeteak murriztu egin zaizkie. Partidak gutxitu egin dira, eta, horren ondorioz, lehen lau hilabeterako etortzen ziren eta orain bi hilabetez egoteko aukera baino ez daukate . Aurten, Gotzon Enbil izan da Zumaia aldean bi hilabetean izan den pilotari bakarrenetakoa. Gainerako puntista zumaiarrak, esaterako, soilik hilabetez izan dira hemen, oporrak pasatzera etorrita. Enbil Daniara (Florida, AEB) bueltatu aurretik harrapatu dugu, eta atsegin handiz hitz egin digu Atlantikoaz bestaldeko bizitzaz, bere kirol ibilbideaz eta zesta puntaren etorkizunaz. Etxean izan zara bi hilabetez, eta berriro ere martxa egingo duzu Ameriketako Estatu Batuetara, Daniara. Zer duzu han zain? Frontoia, azken finean. Hemen batzuk lantegira joaten diren bezala, guretzat, pilotariontzat, gure lantegia frontoia da. Egunero joaten gara, astelehenetan izan ezik, jaieguna izaten dugulako. Horrela, asteartetik igandera arte ibiltzen gara frontoian. Gauez izaten ditugu partidak, eta astearte eta larunbatetan goizez eta gauez. Horixe da gure egunerokoa. Egun guztia libre duzu, beraz‌ Bai, alde horretatik oso ongi dago. Nire emaztea, Maite, irakaslea da, eta bera lanean dagoen bitartean, ni arduratzen naiz umeaz eta etxeaz. Semea eskolara eramaten dut, bazkaria egiten dut ondoren, eta arratsaldean emaztea etxera etortzen denean, ni joaten naiz lanera. Azkenean, gu biok bakarrik gaude han, familiartekorik gabe, eta ongi antolatzea oso garrantzitsua da. BA L E IK E 2 0 1 3 URRIA

13


ELKARRIZKETA

Zumaian pasa dituzun bi hilabete hauek zer moduz joan zaizkizu? Arlo pertsonalean oso ongi. Deseatzen izaten gara etxera bueltatzeko familiarekin eta lagunekin egoteko, eta alde horretatik, primeran etortzen dira egun hauek. Ederki pasa dut! Kirol mailan, ere ongi. Denetarik egin dut: irabazi, galdu‌ Ez dut minik hartu, behintzat, eta alde horretatik, pozik nago. 36 urte ditut eta hemendik aurrera ez lesionatzea garrantzitsua da, bestela sendatze prozesua konplikatu egiten da-eta.

Baina hona etorri gabe ere, Estatu Batuetan jarraitzeko aukera duzue urte guztian, ezta? Bai, hori da. Han 11 hilabetez egon gaitezke jokatzen eta hilabete bateko oporrak izan. Horrela, hona etorri eta jokatu gabe pasa dezakegu hilabete hori. Nire kasuan, adibidez, 1112 urte daramatzat Estatu Batuetan bizitzen eta beti bueltatu izan naiz hemengo txapelketak jokatzera. Nahiago dut etxera bueltatu, nahiz eta jokatu behar izan, eta hemen denbora gehiago pasa.

“Lehen lau hilabeterako etortzen ginen; orain partida guztiak bi hilabeteren barruan jartzen dizkigute�

Zer txapelketa jokatzen dira hemen? Dezente jokatzen dira, baina garrantzitsuenak Nazioarteko Federazioak antolatzen duen Munduko Txapelketa eta Kontseilu Mundialak, bikoteka nahiz banaka antolatzen dituen txapelketak dira. Horiez gain, txapelketa txikiagoak ere badaude. Esaterako, Donostiako eta Bilboko Aste Nagusian antolatzen direnak. Gustura nago egindako lanarekin, Nazioarteko Federazioak antolatutako mundialean hirugarren izan nintzen Egigurenekin, eta Kontseiluaren txapelketan bigarren izan ginen biok.

Gutxitu egin dira Euskal Herrian jokatzen diren txapelketak? Nola dago egoera orain? Gutxitu baino gehiago, orain partida guztiak jarraian ipini dituzte. Lehen 4 hilabeterako etortzen ginen hona. Uztailetik urrira arte. Uztailean eta abuztuan Ipar Euskal Herrian jokatzen genuen, gehienbat, eta irail eta urrian, Munduko txapelketak jokatzen genituen. Orain, aldiz, partida eta txapelketa guztiak 2 hilabeteren barruan antolatzen dituzte: uztailean eta abuztuan. Iaz ere gauza bera gertatu zitzaigun. Orain bi urte, 3 hilabeterako etorri nintzen, eta iaz eta aurten, birako. Azkenean, krisia da horren arrazoia. Eskupilotan ere gauza bera gertatu da. Bilboko jaietan, iaz, 8 partida egon ziren, eta aurten erdiak bakarrik, adibidez. Babesleak falta dira eta horrek eragina izaten du. Baina, beno, kexatzeko ere ez gaude. Behintzat, aukera dugu-eta etxera etortzeko.

atzelaria Urte asko daramatza Enbilek profesionaletako atzelari onenen artean.

Lopez, Goikoetxea eta beste pilotari zumaiar batzuk, esaterako, ez dira jokatzera etorri. Orain arte etorri izan dira hemengo txapelketetan ibiltzera, baina aurten oporretara bakarrik bueltatu dira. Hilabete egon dira eta berriro joan dira Miamira. Norberaren erabakia da hona etortzea jokatzera edo ez. Horrez gain, hemengo enpresarekin akordio batera iritsi behar zara, eta, noski, hangoak ere utzi egin behar dizu hona etortzen; izan ere, berez han kontratua urte guztirako dugu. Panorama horrekin, nola ikusten duzu zestaren etorkizuna Euskal Herrian? Bi hilabete hauek mantenduko direla pentsatzen dut. Egoera hobetzen bada, lehen bezala 4 hilabeterako etortzea gustatuko litzaidake, jakina. Ez naiz oporretara etortzen, jokatzera baizik. Baina, hala ere, oso gustura nago hemen, eta, gainera, partiden erritmoa ez da Estatu Batuetako bera. Han egunero jokatzen dugu eta hemen hiru egunetik behin-edo. Beraz, jaiegunak baditut eta lana oporrekin ederki konbinatzeko aukera dut. Ipar Euskal Herrian, esaterako, zestaren inguruan promozio itzela egiten da. Bai. Ipar Euskal Herrian jokatzen diren partida gehienak bertako enpresa batek kudeatzen ditu, eta, egia esan, lan handia egiten dute zestaren mundua ezagutarazteko. Hala,


ELKARRIZKETA

Dagoeneko hamabi urte daramatza Gotzon Enbilek Ameriketako Estatu Batuetan zesta puntatik bizitzen.

BA L E IK E 2 0 1 3 URRIA

15

ARANAITZ RUBIO APREA

Hamabi urte AEB-etan


BALEIKE +

Kalitatezko produktuak Gipuzkoako Okelaren Ziurtagiria: GI-OKELA

ZUMAIA Basadi auzategia, 4. Tel./Faxa: 943 860 621 ZARAUTZ Salegi kalea, 14. Tel./Faxa: 943 890 215

16

BA L E IK E 2 0 1 3 URRIA

Juanjo Larra単aga harategia


Ameriketan ez duzue krisirik antzeman? Guk frontoian ez dugu askorik igarri, egia esan. Bertako biztanleek esaten dute lan gutxiago dagoela, baina guretzat, zorionez, gauzak ez dira askorik aldatu. Daniako frontoia Las Vegaseko kasino etxe batek erosi zuen orain urte batzuk; izan ere, 2006an Estatuak baimena eman zuen frontoi, hipodromo eta txakur lasterketako tokietan jolas makinak jartzeko. Legea behin betiko onartu zenean, ordea, makinak edukitzeagatiko zerga oso handia ordaindu behar zuen enpresak, eta, horren ondorioz, makinarik gabe jarraitzen du gure frontoiak. Miamin, adibidez, ipinita daude eta arrakasta du. Orain, aldiz, argentinar batzuek erosi dute Daniako frontoia eta makinak jartzeko intentzioa dute. Azkenean, hori baita frontoiaren funtzionamendua ahalbidetzen duena. Jolas makinek ematen dute dirua, eta ez partidek. Horregatik jarraitzen du zestak. Zein bilakaera izan du zestak han? Estatu Batuetan ez du garai bateko indarrik. Lehen puntistak ezagunak ziren eta diru asko irabazten zuten, baina orain egoera ez da hainbesterainokoa. Ongi bizi gara, hori ezin da ukatu. Gainera, hara joateko aukera izatea oso ona da. Esperientzia aldetik, ingelesa ikasteko… Orain jolas makinen presentziarekin zestak jarraipena izango duela dirudi. Baina, begira, lehen Floridan 14 frontoi zeuden eta orain 2 bakarrik geratzen dira. Jende askok ez daki zer den ere kirol hau. Normalean, pertsona helduek dakite zestaren berri. Iragarpen askorik ere ez zaio egiten, tarteka irratian eta taxietan ere ipintzen da anuntzioren bat. Zer egingo zenuke zesta punta zabaltzeko? Batez ere promozionatu. Hemen jokatzen diren txapelketak ezagutarazi, partida parekatuak eta erakargarrik ipini, sarreren prezio ona jarri… Aurten, Hondarribian, adibidez, sarrerak 12 euroan jarri zituzten eta partiden artean txakolina eta paella jateko aukera egon zen (babesleei esker). Arrakasta handia izan zuen. Zumaian, berriz, frontoirik gabe jarraitzen dugu… Horrela jarraitzen badu, Zesta Punta Eskola ere desagertu egingo da. Guraso batzuekin hitz egin dut eta beraien umeek utzi egin dutela aipatu didate. Azkenean, astean bitan Getariara joan behar izaten dute entrenatzera eta 12 urtetik aurrera hango frontoia ere txiki geratzen zaie, eta Donostiara joaten dira. Han, gainera, entrenatzeko ordubete bakarrik omen dute. Horrela jarraitzea oso zaila da.

ELKARRIZKETA

gehienbat turistak dira partidak ikustera joaten direnak. Biarritzen eta Donibane Lohizunen, adibidez, frontoiak asko betetzen dira. Egia esan, oso ongi antolatuta izaten dute guztia. Afariak ematen dituzte, karpa bat jartzen dute frontoiaren kanpoan han zerbait edateko… Bertako eskaintza turistikoaren barnean sartzen dute zesta punta.

Goikoetxea bikotekide Iñaki Osa Goikoetxea urte askoan izan du bikotekide.

Bueltatu gaitezen zure hastapenetara eta Estatu Batuetara joan zineneko urtera. Nola gogoratzen duzu? 24 urterekin joan nintzen, 2002an. Aurrena, 1996an debutatu nuen profesionaletan hemen, 19 urterekin, Luis Mari Alberdirekin batera, eta Euskal Herrian jokatzen ibili nintzen 2002a arte. Debutatu aurretik deitu zidaten Estatu Batuetara joateko, baina aurrena ikasketak amaitu behar nituela-eta, geroago bidaiatu nuen. Hasieran 5 hilabeterako, probatzera, joan nintzen. Izan ere, kontratua hemengo talde batekin nuen. Gustatu egin zitzaidan, eta orduan nire neskalaguna zen Maite ere prest egon zen hara bizitzera joateko, eta hori egin genuen. Oso ongi moldatu ginen hasieratik hango bizitzara eta pozik gaude. Zuek Danian bizi zarete. Nolakoa da? Miamitik ordu erdira dagoen kostaldeko herri txiki bat da. Lasaia da eta familian bizitzeko egokia. Udaran bero handia egiten du, eta, beharbada, hori da hango gauzarik okerrena. Horrez gain, distantziak ere oso handiak dira. Umearekin parkera joan nahi izanez gero, kotxea hartu behar da. Bertan bizitzeko baimena lortzea izan da, beharbada, han aurkitu duzuen arazo handiena? TESTUA: laneko erredakzioa Hasieran, bisa batekin joaten gara, eta horrekin fronARGAZKIAK: ELHUYAR toian bakarrik egin dezakegu lan. Urteak pasata, bertan bizitzeko edo “bertako” izateko baimena lortzeko aukera eskaintzen digute. Horrela, estatubatuarren eskubide berberak izaten ditugu, bozkatzekoa izan ezik. Baimen hori lortu eta bost urtera, berriz, bertako hiritar izateko aukera ematen digute. Horrela, estatubatuar pasaportea lortzen da. BA L E IK E 2 0 1 3 URRIA

17


18

BA L E IK E 2 0 1 3 URRIA

PUBLIZITATEA ERRETRATUA ELKARRIZKETA BALEIKE +


Kiniela sisteman jokatzen duzue han. Joko aldetik ezberdina da? Hango partidak apustuak egitera bideratuta daude. Horregatik dago kiniela eredua. Partida azkarrak, tantoak ahalik eta azkarren egitea da helburua. Egunero bospasei kiniela jokatzen ditugu eta partida bakoitzak 15 minutu irauten du, gutxi gorabehera. Hemen jokatzen ditugun partidetan, jokoari eta partida ona ateratzeari ematen zaio garrantzi handiagoa. Alde horretatik, toki bakoitzean jokatzeko erak eta estrategiak ezberdinak ditugu. Kinielak irabazteagatik soldata handiagoa duzue? Bai. Soldata finko bat dugu eta gero bonoak deitzen diren gehigarri batzuk. Kiniela bakoitzean aurreneko hiruretan geratzeagatik diru kantitate bat ematen digute, eta hilabetea bukatutakoan, diru hori gehitzen zaio soldatari. Ibilbide profesional paregabea duzu. Hainbat txapelketa ospetsu irabazi dituzu eta bost aldiz Munduko Txapelduna izan zara Goikoetxearekin batera. Bai. Batera jokatzeko aukera suertatu zitzaigun eta oso ongi ibili ginen. Iñakik nik baino geroago debutatu zuen, gazteagoa ere bada, eta Milanen ibili zen Estatu Batuetara joan aurretik. Han ikusi zuten ona zetorrela eta Munduko Txapelketarako biok bikote jarri gintuzten. Urte onak izan genituen, eta nire kasuan, fisikoki ongi eta adinez ere urte onak izan ziren niretzat. 25-30 urte bitartean irabazi nituen txapelketak, hau da, esperientzia eta beterania puntuarekin. Nire lorpen garrantzitsuenak dira, ilusio askorekin jokatu eta irabazitakoak. Ez nuke jakingo esaten txapel horietatik zein izan den bereziena, eta guztiekin geratzen naiz. Pilotaririk onenak jokatzen dute Munduko Txapelketan eta ez da erraza izaten irabaztea, horregatik denak izan dira bereziak niretzat. Alde horretatik, lesioek lagundu egin zaituzte? Operazio batzuk izan ditut. Hiru aldiz operatu naute meniskotik. Gehienbat gazteagoa nintzenean. Orduan “zoroago” ibiltzen zara, sasoi betean zaude eta… 2004an operatu ninduten azkenengoz eta ordutik ez dut lesio handirik izan. Zumaiak pilotari handiak eman ditu, bistan da. Aurten, gainera, Estatu Batuetan atzelaririk onena izendatu zaituzte binakako txapelketan. 3. aldiz, gainera. Aurrelarien eta atzelarien artean pilotaririk onena bereizten dute. Txapelketa bat egiten da eta bertan kiniela gehienak irabazten dituenari ematen zaio sari hori. Daniako frontoian nik irabazi nuen. Miamikoan, aldiz, atzelari onenarena Lopezek irabazi zuen, eta aurrelari onenarena, aldiz, Goikoetxeak. Gaur egun biak dira pilotari onenak.

bost aldiz munduko txapeldun

ELKARRIZKETA

Guk orain bost urte eskatu genuen “bertako” izateko baimena, eta, aurten, hiritartasunarena eskatuko dugu. Baimen hori lortzeko, ehun galderako azterketa bat pasa behar da. Horretarako, bertako historia eta horrelako gauzak ikasi behar dira. Semea, Igor, han jaio zen eta, horren ondorioz, jaiotzetik ditu bi pasaporteak: Estatu Batuetakoa eta Espainiakoa.

Bost aldiz izan da munduko txapeldun binaka. Argazkian, 2007ko txapelarekin, Markinan.

Bestalde, denboraldi osoan zehar kiniela gehienak irabazten dituen pilotariak ere saria izaten du. Iaz, kiniela bategatik ez nuen irabazi sari hori. Aurten, ez naiz hainbeste gerturatu (barrez). Gaur egun, zestatik bizitzeko, Estatu Batuetara joatea aukerarik onena? Bai. Urte guztirako bai. Hemen bi hilabete bakarrik dituzu eta hortik ezin zara bizi. Nik debutatu nuenean urte guztian zehar jokatzen genuen hemen, baina orain ez dago horrelakorik. Hortaz, Estatu Batuetara joatea da onena. 36 urte dituzu, familia bat ere osatu duzu. Noiz arte eraman behar duzu bizitza hau? Edo noiz arte luzatzen da pilotari baten bizitza? Ez dakit. Norberaren egoerak asko baldintzatzen du pilotariaren kirol ibilbidearen amaiera. Miamin badago, adibidez, pilotari bat, 50 urterekin oraindik jokatzen dabilena. Guk, egia esan, laster hona bueltatuko esperantza dugu. Bestalde, egia da, baita ere, oraintxe bertan bueltatzeko egoera ez dagoela oso ondo. Horregatik, beste urte batzuetan han jarraitzeko asmoa dugu, eta zerbait ateratzen zaigunean, bueltatuko gara. Baina, bitartean, hangoarekin ongi gaude. 1996an debutatu zenuen profesionaletan. Euri asko egin du ordutik. Nola laburtuko zenuke oraindik amaitu ez duzun zure kirol ibilbidea? Debutatu eta bi urtera goi mailako partidetan sartzen hasi nintzen eta ordutik mantendu egin naiz maila horretan. Alde horretatik, pozik nago. Lesioek ere ez didate asko eragin. Hilabete bat edo bi egon izan naiz frontoietatik aldenduta; beraz, ongi. Hemendik aurrera badakit ez zaizkidala urte asko geratzen, eta ez dudala lehen bezain maila ona, baina ahal dudan arte hor jarraituko dut. BA L E IK E 2 0 1 3 URRIA

19


ERRETRATUA

Felix Llavori

Bateria jotzailea

Musikarentximeletak

baretu ezinik Txikia zela entzun zuen Felix Llavorik danborren deia. 8 urte besterik ez zuenean Luis anaiaren entseguetan izaten zen. 18 urterekin serio hartu zuen instrumentua jotzen ikastea, eta, orain, 52 urterekin, danborrak eta platerak gogor astintzen jarraitzen du A santo de qué pop-rock taldean. Musika munduan ibilbide arrakastatsua izateko ametsak aspaldi atzean utzita, musika egiteak sortzen dion plazerrarengatik jarraitzen du bateria jotzen.

Itziarko industrialdeean du A santo de qué taldeak bere entsegu lokala. Jesus Perez abeslari, gitarra jotzaile eta konposatzaileak bertan du aroztegia, eta alboko bulegoak alokatu ditu taldearekin entseatzeko. Bertan dira Felix eta Jesus, horren seme Jesus Perez baxu jotzailea (“Bi Jesus Perez ditugu taldean: 1.0 bertsioa eta 2.0 bertsioa”, zioen Felixek egun batzuk lehenago egindako elkarrizketan) eta orain gutxi taldearekin jotzen hasi den Kepa Paredes gitarra jotzailea. Felix izan ezik, beste hirurak Debakoak dira. Instrumentuak eskuetan hartu, batak besteari begiratu eta Abrázame izeneko kanta jotzen hasi dira. Felix eta Jesus taldekide beteranoak orain bi urte hasi ziren A santo de qué izenarekin berriro musika egiten. Talde honekin hainbat kontzertu eman zituzten 1980ko hamarkadan eta maketa bat ere grabatu zuten, baina urte batzuk geroago taldea desegin zuten arte. “Orain lau bat urte berriro elkartu ginen kontzertu batzuk emateko taldearen sorreraren 25. urteurrena betetzen zelako. Bi urte geroago, Jesusek deitu zidan taldea berriro martxan jartzeko proposatuz, abesti batzuk idatzi eta bertsio batzuk jotzeko”. Musikaren tximeletak sumatu zituen berriro barrenean eta baiezkoa eman zion. “Taldearen bigarren etapa izango litzateke hau. Baina… nola esan hau… denbora pasa bezala ikusten dut nik. Musika taldeak sortzen direnean izaten dituzte halako helburuak: maketa grabatu, asko mugitu eta zerbait lortu. Nik ere izan TESTUA: IZASKUN URBIETA baina horrek asko erretzen du eta hortik nituen nire ametsak, 20

BA L E IK E 2 0 1 3 URRIA

TESTUA: juan luis romatet argazkiak: ARNAITZ RUBIO APREA

sortzen dira hainbat iskanbila taldekideen artean. Orain ez; orain entseatzera joaten gara eta ondo pasatzera. Pretentsiorik gabe. Baina Jesusek badu oraindik gogoa. Kontzertuak ematen ditugu, kamisetak atera, CD bat grabatu dugu… Batzuetan esaten diot Jesusi: ‘Lasai’”. Txikia, oso txikia zela sumatu zuen Felixek musikaren deia. “Nire anaia Luisek 18 urte inguru zituela Leok’k taldean hasi zen. 8 bat urte izango nituen garai hartan. Etxean musika asko entzuten genuen. Led Zeppelin, Deep Purple, Creedence… garaiko musikak. Luisek eta lagunek etxeko garajean entseatzen zuten eta hara joaten nintzen ikustera. Gero, Logroñon barnetegi batean nengoela, hasi nintzen bateria pixka bat jotzen eta 18 nituela hasi nintzen serioago hartzen”. Luma eta beste talde batzuetan aritutako David Gorosperi erosi zion lehen bateria. “Bigarren eskukoa zen. Luisek amari lehen gitarra erosteko eman zion dirua zor zion oraindik, eta konponketa bat egin genuen: zorra niri pasa zidan eta nik bateria erosi nuen”. Garaiak desberdinak ziren eta ez zen hain ohikoa lau semeetatik bi musika munduan aritzea. Zer zioten Juan eta Sabina gurasoek? “Etxean ez zuten ezer esaten. Denborarekin, aitak esan zidan ez nuela duro puta bat ere irabaziko. Eta arrazoia zuen!” Baina, zergatik aukeratu bateria eta ez ohikoagoa den gitarra? “Uste nuen ez zela musika asko jakitea behar bateria jotzeko. Gitarra eta beste instrumentuak zailagoak iruditzen zitzaizkidan. Eta, begira, ia 35 urte daramatzat bateria jotzen”.


Jarraipena 21. orrialdean

BA L E IK E 2 0 1 3 URRIA

21


ERRETRATUA

bizitza osoa danborrak jotzen Bere ibilbide luzean talde ugaritan jo du Felix Llavorik. Goiko argazkian, Ezbaikorrak taldearekin ageri da. Behekoan, Sidekar taldearekin Amaiako plazan emandako kontzertu batean.

Garai hartan Luis anaiaren taldean jotzen zuen bateria jotzaileak eman zizkion lehen aholkuak. “Esan zidan Cuando salí de Cuba kantarekin ikasi zuela bateria jotzen. Harekin hasi nintzen ni ere. Gero diskoak entzuten joan nintzen eta handik urtebete edo urte eta erdira osatu nuen lehen taldea, Azpeitiko eta Zestoako lagun batzuekin”. Ku Kux Band izan zen Felixen lehen taldea (“Taldeen izenekin ez dugu inoiz zorterik izan”). Haren ondoren Sidekar, Dessakato edo Harrikoskorrak taldeak etorri ziren. “Azken horretan Manu Aizpurua, Antxon Elosua, Alfon Iraundegi, Buru, Fernando Garate eta ni geunden, eta Inazio Tolosak ere noizbehinka jotzen zuen”. Hura bukatuta A santo de qué taldean hasi zen, eta, ondoren, hura amaituta, Ahuntzaren Gauerdiko Eztulako bateria jotzaile bihurtu zen. Felix taldean

zegoela grabatu zuen AGEk Beheko plazan emandako kontzertua. “AGErekin nenbilela, Baneteuanba ondarrutarrak etorri ziren taldean sartzeko eskatzen. Niretzat oso erabaki gogorra izan zen. Ezinezkoa zen bi taldetan jotzea eta denbora askoan egon nintzen ezer erabaki ezinik”. Baneteuanbak ere bi etapa izan zituen eta tartean Ezbaikorrak taldean ere jo zuen. Amaieran, bateria jotzeari utzi zion. “Lana, semea, bizitza… dena ezin zen egin”. Atsedenaldiaren amaiera A santo de qué taldearen susperraldiak ekarri zuen. “[Bigarren etaparen] lehen kontzertua Deban eman genuen eta bigarrena Zumaian”. Denbora honetan bost kantako CD bat ere grabatu dute, Nunca es tarde izenekoa, (“Iñigo Llavori ilobak grabatu eta ekoiztu zuen”) eta kontzertuak ematen jarraitzen du laukoteak. Pasa den abuztuan Errioxan bi kontzertu eman zituzten, Navarrete eta Tirgo herrietan. Bigarrenean gertatutakoa ez dute erraz ahaztuko. “Navarreten gustura egon ginen. Ez ziguten ordaindu, baina afaria, edariak eta ostatua eman ziguten. Hurrengo egunean Tirgon jo genuen. Kontzertua amaitu aurretik aretoko arduraduna hurreratu zitzaigun eta esan zigun gehiago ez jotzeko, jotzen genuen musika herriko zinegotziari ez zitzaiolako gustatzen. Engainatuta sentitzen zen. Esan genion 1980ko hamarkadako musika jotzen genuela, eta hala da, baina ha-

“Uste nuen ez zela musika asko jakitea behar bateria jotzeko. Beste instrumentuak zailagoak iruditzen zitzaizkidan”

22

BA L E IK E 2 0 1 3 URRIA


Bateria ondo jotzeko gogoa eta ordu asko sartu behar dela uste du Felixek. “Estilo ugaritako musika asko entzutea ere bai. Bere garaian, lagunak kalera joaten zirenean, garajera jaisten nintzen bateria jotzera. Nire gogoko taldeen diskoak jartzen nituen eta haien gainean aritzen nintzen bateria jotzen. Orain errazagoa da. Interneten aurki ditzakezu bateriarako partiturak. Klik batean duzu ikasteko aukera. Lehen zailagoa zen. Bateria jotzen ikasteko, lehen Donostiara joan behar zenuen nahitaez. Orain, musika eskolak daude eta hori abantaila handia da”. Hiru bateria jotzaile ditu Llavorik erreferente bezala, “eta bat bereziki: Simon Phillips; orain Toto taldeko bateria jotzailea da, baina gehienbat estudioko musikaria izan da. Azkarrago amaituko genuke galdetuko bazenit norekin jo ez duen. Beste bat, hilda dago jada, Jeff Porcaro da. Horrek ere Toton jo zuen. Intsektizida botatzen ari zen hegazkin bat bere gainetik pasa zen eta hala hil zen. Hirugarrena Stewart Copeland dut, The Police taldeko kidea. Hiru horiek ditut gogokoenak, rock&rollean gauza desberdinak sartu dituztelako. Phil Collins ere hor dago; abeslari bezala ez zait batere gustatzen, baina oso bateria jotzaile ona zen Genesis taldean. Badaude gehiago, eta gazteen artean ere izango dira, baina ez diet jarraipen handirik egin. Talde esanguratsuetan aritzen diren bateria jotzaileen inguruan hizketan hasi gara. Batzuek lau bonbo eta dozenaka danbor erabiltzen dituzte; beste batzuek oso modelo basikoak. Ez da Felix elementu ugariko bateriak erabiltzearen zalea. “Nik badut teoria bat eta da gauza asko erabiltzen dituen bateria jotzaile batek zarata edo soinu asko egin nahi duela. Musika ondo jotzeko bateria basikoena nahikoa da. Gero da plater edo danbor jakin batzuekin zer nolako efektuak lortu nahi dituzun. Hala ere, bateria ondo jotzeko, oinarrizko batekin nahikoa da; oinarrizko bateria ondo jotzen baduzu, beste guztia sobran dago”.

ERRETRATUA

“Bateria ondo jotzeko gogoa behar da, ordu pila sartzea eta musika asko entzutea”

BA L E IK E 2 0 1 3 URRIA

23


PUBLIZITATEA ERREPORTAJEA BALEIKE +


ERRETRATUA

rentzato hamarkada hartako musika La década prodigiosa bezalako gauzak dira. Halako batean, argia kendu ziguten, dj bat hasi zen musika jartzen eta akabo gurea. Ordaindu ziguten, behintzat”. Etapa berri honekin gustura dago, eroso, baina nabari da talde honek hasiera hartan egin zuenarekin harro sentitzen dela. “A Santo de qué-rekin kontzertu dezente eman genituen garai hartan, bai hemen, baita hemendik kanpo ere. Kantabrian jo genuen; Gaztela-Mantxan bira ere egin genuen, eta astebetean lau kontzertu eman genituen. Madrilen ere ibili ginen. Agapo klubean jo genuen (urte haietan Madrilgo rock areto esanguratsuenetakoa) eta Kike Turmixek, The Pleasure Fuckers taldeko abeslariak, Debakoa bera, esan zidan ea han geratu nahi nuen beraiekin jotzen. Ezezkoa eman nion, ordurako familia nuen eta. Radio 3n Jesus Ordovásek elkarrizketatu gintuen, Pablo Cabezak kritika oso onak egin zizkigun Egin egunkarian. Bazirudien zerbait lortuko genuela, baina ez...” Zer gertatu zen? Mantxako bigarren bira egin behar genuenean, baxua jotzen zuen Javi Legardak halako batean esan zuen bera ez zihoala, taldea utzi nahi zuela. Kontzertuak genituen eta egunak zehaztuta zeuden. Saiatu nintzen konbentzitzen, baina ezinezkoa izan zen. Horren ondoren taldea desegin zen. Felix partaide izan zuten talde batzuek sona izan zuten; beste batzuen kasuan, izena besterik ez da geratu. Horrek ez dio baretu musika egiteko gogoa. “Musika asko gustatzen zait. Kontzertuak ikustera joaten naiz eta musika asko entzuten dut. Kezka horrek hor jarraitzen du. Tximeletak izaten ditut barruan; tximeletak baretu behar dira eta horiek musika jotzen baretzen dira”. Musikari askok bezala, autokritika lantzen du Felixek. “Beti pentsatu izan dut hobeto jo dezakedala. Ez naiz inoiz kristoren bateria jotzailea izan, eta orain gero eta gutxiago, artikulazioak gogortu egiten dira-eta, baina nire ibilbidean musika egiteko erraztasunak eman dizkiet beste taldekideei. Pop eta rock musikak jotzeko mekanika batzuk behar dira eta hori jakiteak erraztasuna ematen die beste taldekideei. Garrantzitsua da jakitea zer nahi duten eta eskatzen dutena ematea, eta kantaren egileak zer espero duen aurrez jakitea eta hori ematea ere bai”. Urte hauek guztiak aberasgarriak izan direla uste du Felixek. “Kristoren momentuak izan dira. Musika egitearen poztasuna ere izan dut, eta lagunak eta ezagun asko egin ditut. Dirua ez, dirurik ez dit eman musikak”, dio irribarrea galdu gabe. Musikaren tximeletek, baina, hor jarraitzen dute eta haiek baretzeko, “eta disfrutatzeko”, jotzen du A santo de qué eta Donostiako Erain eskolako irakasleekin sortutako KTA2 bertsio taldearekin (2 hori ‘dos’ bezala irakurrita ulertzen da hitzjokoa). Bada, baita ere, oraindik gauzatu ez den beste proiektu bat. 30 urte baino gehiago pasa dira Felix musika jotzen hasi

belaunaldiak Bi belaunaldik egin dute bat A Santo de Que taldearen etapa berrian.

zenetik; 40tik gora daramatza bere anaia Luisek, eta baliteke biek kolaboratzea grabazio batean. “Luis anaia kanta berri batzuk grabatzen ari da eta esan dit agian pare batean joko dudala bateria. Agian diot, edozer gauza gerta daiteke-eta”. Bi anaien arteko kolaborazio hori gauzatzearen ilusioa nabari zaio begietan. Musika munduko beteranoak biak, Luis eta Felix, belaunaldi berriekin lan egiteko gogobetez daudela dirudi. “Luisek nahi du bere seme Iñigok parte hartzea, hark ere gitarra jotzen duelako. Nire seme Danelek ere gitarra jotzen du eta A santo de qué-ren entseguetara joatera gonbidatu dut. Kanta errazak dira, akorde naturalak dituztenak. Askotan ez dira akorde zailak behar musika egiteko. Moldaketa batzuk sartu eta musika polita egin daiteke”. Urte hauetan guztietan jo duen taldeekin egindako grabazioak digitalizatu nahian ere badabil. “Baina ez inongo sarean erakusteko. Niretzako izango da; niretzako eta nire semeak jakin dezan bere aita zaharrak zer egin duen urte hauetan”.

“A Santo de Queren lehen garaian bazirudien zerbait lortuko genuela, baina ez...”

BA L E IK E 2 0 1 3 URRIA

25


PUBLIZITATEA 26

Johan Perez de Çumaya piratak ekintza ugari egin zituen XV. mende amaieran

BA L E IK E 2 0 1 3 URRIA


Urrian bodyboard Udazkenarekin batera dator surflari eta bodyboardlarientzat urteko sasoirik ederrena. Urriaren 12an eta 13an Euskadiko Bodyboard Zirkuitoko azken proba jokatuko da Itzurunen, eta 18tik 20ra Europako Txapelketako proba. Irailean herriko txapelketa jokatu zuten, motorrak berotzeko, eta argazki bilduma daukazue web gunean.

Nagore Garcia atxilotua

Herrira-ren kontrako operazioan atxilotu zuten Nagore Garcia. Informazioa jorratu dugu web gunean.

Batel estropada

Olarro Eguneko batel estropadako argazki bilduma aurkituko duzue baleike.com-en.

Patxi Frances izango da Telmo Deuneko entrenatzailea Entrenatzaile berriaren albistea ematen lehenak izan gara webean.

BA L E IK E 2 0 1 3 URRIA

27


28 28

BALLEEIKIKEE 22000193 APIRI URRIA BA LA


urria-azaroa DEIALDIAK

Urriaren 16tik 19ra, “Emakume garapen sortzaileen I. biltzarra”. Azaroaren 6tik 10era, Zumaiako XII. Klarinete Maratoia. Azaroaren 15etik 17ra, Asteburu Mikologikoa. Azaroaren 28an hasita, Euskararen Astea.

ERAKUSKETAK OXFORD ARETOAN Irailaren 26tik urriaren 13ra, Zuhar Iruretagoiena. Urriak14tik 18ra “Berdintasun eta Maskulinitate berriak” Urriaren 23tik azaroaren 10era, Igor Rezola.

URRIA Ostirala, 4 19:30ean, Foronda kultur etxean, Gune taldearen otoitz-meditazio saioa. 22:00etan, Aita Marin,

antzerkia: Gaupasaren taldearen “Para lo que hay que vivir… Mejor no morirse nunca”. Larunbata, 5 10:00etan zetazeoak ikusteko irteera. Informazioa Algorri zentroan (943143100). 17:00etan, XVII. Zakila Bira lasterketa. Igandea, 6 12:00etan eta 16:30ean, Aita Marin, haurrentzako antzerkia: Glu glu taldearen “Hansel eta Grettel txokolatezko etxean”. Igandea,13 9:00etan, Arrantza lehiaketa. Osteguna, 17 22:00etan, Aita Marin, zine forum saioa “Trance”. Ostirala, 18 19:30ean, Foronda kultur etxean, Gune taldearen saioa: “Basatia naiz. Lurraren zati gara” filma

eta tertulia 22:00etan, Aita Marin, antzerkia: Metrokoadroka taldearen “Poza”. Asteazkena, 23 17:30ean, haur liburutegian, ipuin kontaketa. Osteguna, 31 22:00etan, Aita Marin, zine forum saioa “La mejor oferta”.

AZAROA Igandea, 3 19:00etan, Parrokian, Tolosako nazioarteko abesbatzen 45. lehiaketaren barne, kontzertua. Ostirala, 8 19:30ean, Foronda kultur etxean, Gune taldearen otoitz-meditazio saioa. 22:00etan, Aita Marin, kontzertua: Enekora; “Kora Izpiak” diskoaren aurkezpena.

Osteguna, 14 22:00etan, Aita Marin, zine forum saioa: “Paraiso: amor”. Ostirala, 15 18:00etan Alondegian, Barreterapia tailerra AITOR NABARROrekin. 22:00etan, Aita Marin, antzerkia: Hika taldearen “Hitzak”. Larunbata, 16 20:00etan, parrokian, organo kontzertua: JESUS MARTIN MORO Igandea, 17 12:00etan, Aita Marin haurrentzako antzerkia: Kantinelas Teatro taldearen “Urtaroetara jolastuko dugu?” (6 hilabete-3 urte bitarteko haurrentzat). Ostirala, 22. Xixili eguna 19:30ean, Foronda kultur etxean,

Gune taldearen Solasaldia - Naiara Sagarminaga: “El desarrollo de la conciencia ecológica en la práctica Wiccana” 20:00etan, Oxford aretoan, kontzertua: Beheko Plaza abesbatza Osteguna, 28 22:00etan, Aita Marin, zine forum saioa: “La piedra de la paciencia” Ostirala, 29 22:00etan, Aita Marin, Artedrama/Le Petit théâtre de pain/Dejabu panpin laborategia taldeen eskutik, “Hamlet”. Larunbata, 30 20:00etan, Parrokian, Udal Musika Banda eta San Pedro abesbatzaren eskutik, Xixili eguneko kontzertua eta disko aurkezpena.


BERTSO XORTA

Inaxi ETXABE

Neska baten erantzuna Basarriri Joxean Agirre / BERTSOLARI ALDIZKARIA

Basarrik 1955ean “Aitonaren malkoak” bertso sortan ez zuen emakumea leku onean uzten. Horren aurrean, 22 urte inguruko Inaxi Etxabe oikiarra ez zen erantzun gabe geratu. Aurten, Basarriren jaiotzaren 100. urteurrenean, berriz abestu ditu Inaxik bertso haiek, Zarautzen. sorta osoa, bideoa eta azalpenak Argiako Gaitzerdi blogean aurki daitezke. Doinua: “Mutil koxkor bat itsuarreko”

1. Emakumeak utzi gaituzu

2. Bizio txarrik asko badago

oso okertzat hartuta munduan diran zorigaitz danak gure lepora botata. Gizasemeak ote dauzkazu oso santutzat hartuta gai honen kontra zer esanikan ez zait orain falta

gizasemeen artean begiratzea nahikoa dezu auzo-taberna atean egunero han ikusten dira pozik asko zurrutean jakinagatik hori dutela beren buruan kaltean. Ez dira hala ere geldituko patrikak hustu artean.

bihotza nola jarria oso

ander hormazuri

daukaten minberatuta.

30

BA L E IK E 2 0 1 3 URRIA

3. Nobelak ere ikusten dira

4. Noranahi juan nahi dutenean

gaur askotxoren eskutan esango nuke emakumeak aina badirala hontan zenbat gastatzen duten ez jakin zigarro eta zinetan; jokuan berriz zer esanik ez taberna eta plazetan. Miseriarik ez da faltatzen gero fameli askotan

ez dute falta dirurik; emakumeak ibili behar zorrak ordaindu ezinik. Etxean falta dan gauzagatik ez dutelako ajolik neskatxak!, garai datorrenean ez galdu zuen zentzunik horrelako bat lagun hartuta ez dagolako gauza onik


BALEIKE 2013 URRIA

31



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.