ZUMAIAKO HILABETEKARIA
BALEIKE 183. ZENBAKIA. EURO BAT 2009ko ABENDUA
www.baleike.com
Asterix eta Obelixen abenturak zumaiarrei esker irakur daitezke euskaraz
B
ASTERIX ZUMAIAN I
Z
I
B
E
R
R
I
A
C
A
L
C
U
T
T
A
N
Lankidetza Astea
2009 Abenduaren 15etik 20ra
Torreberrin, 18:00-20:00; asteburuan, 12:00-14:00/18:00-20:00
Egitaraua: Erakusketak: • HONEK elkarteak Nikaraguan bultzatutako nekazaritza turismo proiektuari buruzko erakusketa. • Zubiak eraikitzen 09, Tindoufeko saharar errefuxiatuen bizimoduaz, eta Darahliko kideek 2009ko apirilean kanpalekuetara egindako bidaiaz. Saharar herriaren aldeko janari bilketa eta senidetze kanpaina. 2010eko mahai gaineko egutegia eta Darahlik egindako bidaiaren kronika jasotzen duen DVDa banatuko dira Torreberrira gerturatzen diren herritarren artean –aleak agortu arte–.
AZALA a. hormazuri
BALEIKE183 herri aldizkaria Foronda Kultur Etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com Argitaratzailea Baleike Kultur Elkartea e-maila: elkartea@baleike.com Administrazio batzordea: Xabier Azkue, Gurenda Serrano Erredakzio taldea: Xabier Aizpurua, Imanol Azkue, Abelin Linazisoro, Ainara Lozano Lasa, Aitor Manterola, Juan Luis Romatet, Miriam Romatet, Peio Romatet, Arnaitz Rubio eta Gorka Zabaleta Diseinua eta maketazioa: Roberto Gutierrez Hizkuntz zuzenketa: Imanol Azkue Publizitatea tel. 943 86 15 45 gurenda@baleike.com Inprimategia Antza Inprimategia (Lasarte-Oria) Tirada 800 ale Lege gordailua: SS-405/94 ISSN: 1136-8594 Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.
5
baleike+
Asterix euskaraz, zumaiarrei esker 11
24
Bizi berria Calcuttan
Izenak, ezizenak eta ezin izanak
16
27
LUIS LLAVORI
AITA MARI, ITSASOKO SALBATZAILEAREN SONA
erretratua
izpiak eta hizkiak
19
euskara
ahotsak.com: Aska zaharrean ur berria
iritzia
kontakizunak
Argitalpen honen edizioko laguntzaile:
BALEIKE 2009 ABENDUA
3
PUBLIZITATEA 4
BALEIKE 2009 ABENDUA
ILUSTRAZIOAK: Ander Hormazuri TESTUA: BALEIKE
Asterix eta Kleopatra izan zen euskaraz argitaratutako Asterixen lehen albuma, 1976an, I単aki Beobideren ekimenari esker. Aurten, berriz, Asterixen 50. urtemuga ospatzeko kaleratu duten album bereziaren euskarazko bertsioa Joseba Ossaren ardurapean egin da.
Asterix euskaraz, zumaiarrei esker
BALEIKE 2009 ABENDUA
5
BALEIKE+ 6
Mende erdia bete da Asterixen lehen abenturak Pilote aldizkarian agertu zirenetik. Handik bost urtera, 1961ean, Asterix le Gaulois lehen albuma argitaratu zen. Ordudanik, sekulako arrakasta izan dute galiarren abenturek mundu osoan zehar –325 milioi album baino gehiago saldu dira–, eta 107 hizkuntza badakizkite jadanik Asterixek eta enparauek. Euskaraz ere badakite. 1976an ikasi zuten, Iñaki Beobide zumaiarrari esker. Aurten ere, 50. urtemugaren ospakizunetan, berriro zumaiar baten eskutik mintzo dira galiarrak euskaraz album berrian, Joseba Ossaren zuzendaritzapean euskaratu baita. Iñaki Beobidek (Zumaia, 1934) ez zuen Asterixen berri, berak hala aitortuta, baina hutsune handi bat sumatu zuen 1970eko hamarkada hartan: “Haurrek euskaraz irakurtzeko materialik ez zegoen, eta hori konpontzearren pentsatu genuen Asterixen komikiak argitaratzea”. Beobide kulturgintzan lan eskerga egindakoa zen ordurako, antzerkigintzan eta beste, eta liburuak argitaratzen zituen, argitaletxerik ez zuen arren. “Francoren garai haietan Información y Turismoko ministerioan agintzen zuen galiziar demokrata hark –Manuel
BALEIKE 2009 ABENDUA
Fragak– ez zigun ezer argitaratzeko baimenik ematen. Ez diskorik, ez libururik. Diskoak Kataluniako Edicsa argitaletxearen izenean egiten genituen, eta Asterixen liburuak, berriz, Mars-Ivarsekin, haiek ere Bartzelonakoak”. Beobide banatzaile gisa baino ez zen agertzen albumetan, aurretik , milioi bat pezetako isuna ordaindu behar izan baitzuen baimenik gabe Txillardegiren matematika liburu bat argitaratzeagatik. Asterixen istorioen eskubideak zituen Parisko Dargaud argitaletxeak, aldiz, ez zion inolako oztoporik jarri. Horrela argitaratu zuen Asterix eta Kleopatra euskaraz, 1976an, kataluniarren laguntzarekin. 3.000 aleko tirada egin eta denak agortu ziren. Arrakastak izan zuen segida, bi urteren buruan beste bederatzi album euskaratu eta argitaratu baitzituzten. “Asterixen
Joseba Ossa: “Lana isilpean egin behar izan dugu. Debekatua genuen inori ezer esatea”
BALEIKE +
BALEIKE +
Iñaki Beobide: “Haurrek euskaraz irakurtzeko materialik ez zegoen, eta hori konpontzearren erabaki genuen Asterixen komikiak argitaratzea.” salmentetatik ateratako diruarekin ikastolentzako liburuxkak atera ahal izan genituen”. Beobideren eskutik argitaratutako albumen ondoren, hamarkada bat geroago, 1989an, beste 31 album argitaratu zituen Elkarrek. Eta handik beste 11 urtera, 2001ean, Salvatek argitaratu zuen beste bat. 50. urtemugan, berriro euskaraz Aurten Asterixen eta Obelixen abenturek 50 urte bete dituztela eta, album berezi bat argitaratu dute mundu osoko hainbat hizkuntzatan, tartean euskaraz –oraingoan aldi berean, gainera–. Bada, album berri hau non euskaratuko eta Arroabeko Bakun enpresan, Joseba Ossaren gidaritzapean: berriro zumaiar bat tartean. Oraingoan Espainiako ministerioarekin ez dute inolako arazorik izan, baina ohikoak ez diren zailtasunak izan dituzte itzulpen prozesuan. Lehenik eta behin, erabateko konfidentzialtasuna gorde behar izan dute, eta hori ziurtatzeko hainbat neurri hartu. “Itzulpena isilpean egin behar izan dugu. Erabat debekatuta zuten itzultzaileek inori ezer esatea”, azaldu du Ossak. Baina horrez gain, itzulpena zatika egin behar izan dute, ez baitzieten istorioa osorik bidali. “Aurrena zati bat,
8
BALEIKE 2009 ABENDUA
gero beste bat, eta ordena jakinik gabe, nahasian”. Itzulpena amaitu arte ez zuten jakin istorioaren egitura osoa. “Istorioa egin ahala bidaltzen ziguten materiala itzultzeko, eta irudiak askotan amaitu gabe zeuden, batzuetan arkatzez marraztuta zeuden soilik”. Gaztelaniatik eta frantsesetik itzulita Beobideren garaian, Jesus Mari Arrieta eibartarra arduratu zen Asterixen istorioak itzultzeaz. Orduan, gaztelania izan zuten abiapuntu. Beobidek gogoratu du oso garbi zutela euskara batuaren aldeko apustua. “Badakit gu hasterako Gabriel Aresti bera hasia zela bere aldetik Asterix euskaratzen, baina guk ikastoletan erabiltzen zen euskara nahi genuen, haurrek ulertuko zutena”. Bakunen egindako lanean, berriz, frantseseko testu originalak izan dira oinarri. Ossak aitortu du zailena izan dela frantsesez egindako zenbait hitz-joko euskarara ekartzea. “Ezin da jatorrizkoa desitxuratu, baina hemengo irakurleek ulertzeko modua topatu behar da”. Lan berri honetarako oso lagungarriak izan omen zaizkie lehendik, Beobideren garaian eta ondoren ere, egindako itzulpenak. «Oso txukunak dira hasierako itzulpenak. Pena izan da konfidentzialtasunaren kontuagatik haiei gure zirriborroak bidali eta iritzia ezin eskatu izana”. Kostaldeko trenaren bitxikeria 1976ko lehen album hura Jesus Mari Arrieta eibartarrak itzuli zuen, askotan Eibartik Donostiarako bidaia trenez egiten zuen bitartean. Eskuz idatzitako zirriborroetan trenaren astinduak ere nabari daitezke. Aurten Bakunek egindako itzulpenean ere kostaldeko trenak badu zerikusirik, Uxue Lasa itzultzaileak trenez egiten baitu egunero Debatik Arroarako bidaia.
BALEIKE + BALEIKE 2009 ABENDUA
9
PUBLIZITATEA 10
BALEIKE 2009 ABENDUA
Nava Jeevan erakundeko kidea
ERRETRATUA
Iurre Eizagirre
Bizi berria Calcuttan Bombay hiriko haur txiroek bizi duten egoera tamalgarriaz jabetzeko aukera izan zuen munduak Slumdog millioinaire pelikulari esker. Fabula baten moduan kontatuta bazegoen ere, film hark Indiako milioika haurrek pairatzen duen bizitzaren erretratua eskaintzen zuen. Bombaykoak ez, baina Indiako beste ertzean kokatuta dagoen Calcutta hiri erraldoiko haurren bizitza ezagutu zuen Iurre Eizagirrek herrialde hartan igaro zituen bi urteetan. Calcuttako umezurztegi bateko haurrak lagundu nahian, Nava Jeevan erakundea sortu du lagun eta familiarteko batzuekin. testua: JUAN LUIS ROMATET argazkiaK: GORKA ZABALETA eta iurre eizagirre
Slumdog millioinaire pelikula ikusi al duzue?”, galdetzen du Iurrek. “Berdin-berdina da”, dio. “Kalean nindoanean, espaloietan etzanda aurkitzen nuen jendea, hura zen beraien etxea, eta saihestu behar izaten nituen pasa ahal izateko. Autoan gindoazenean eskuak edo besoak falta zitzaizkien eskaleak inguratzen zitzaizkigun. Hiru hilabete eskaseko haurtxoa besotan zeraman umea ere ikusi nuen; atximurrak egiten zizkion negarrez has zedin. Truku guztiak dakizkite pena emateko. Hemen ere badugu pobrezia, baina hangoa muturrekoa da. Denok joan beharko genuke Indiara behin bada ere, han bizi duten egoeraz jabetzeko”. 2006ko udaberrian hartu zuen Iurrek Indiarako bidea. “Senarrak Azpeitiko Sarralle enpresan ingeniari
lanak egiten ditu eta Calcuttako lantegira joateko aukera eman zioten. Ez genuen duda handirik izan”. Calcuttara heltzean jaso zuen lehen inpresioa ez du sekula ahaztuko. “Ezin nuen imajinatu ere egin hain gogorra izango zenik. Beraien begirada hain da sakona, hunkitu egiten zaitu. Lehen hiru asteak negarrez igaro nituen; beldurra ere pasa nuen hasieran. Baina ohitu behar zara, derrigor, ezin zara eta egunero denengatik errukitzen egon”. Indian igaroko zuen denboran zer egingo zuen jakin gabe egin zuen bidaia. “Galdetzen zidaten ea zerbait ikasi nahi nuen edo nonbaiten lan egin nahi nuen. Naina lehenik eta behin ikusi nahi nuen han zer zegoen eta haren arabera erabaki”. Kalkutara heldu eta hilabetera hasi zen txiroen eskola batean eta umezurztegi batean lagun-
BI HITZETAN Izena: Iurre Eizagirre. Adina: 32 urte. Lanbidea: diseinugilea India: bi urte igaro ditu Calcutta hirian. Itzuleran Nava Jeevan erakundea sortu du, beste zortzi kiderekin. Helburua: bertako umezurztegi batean gaixorik dauden haur batzuen tratamendua ordaintzeko dirua biltzea. BALEIKE 2009 ABENDUA
11
ERRETRATUA 12
"Calcuttan bi mundu daude: oso pobreak eta aberatsak; bi munduak ezagutzeko aukera izan nuen" tzen. “Goizetan Ek Prayaas izeneko eskolara joaten nintzen. Haur pobreei laguntzeko dirudun batzuek sortutako eskola da, ume horiek ezin dute eta ohiko eskoletara joan. Bertan, hindia, ingelesa eta matematika ikasten dute, bizitzan aurrera egiteko oinarrizkoak dituzten ikasgaiak. Dantza eta eskulanak egiten nituen nik haurrekin”. Komunikatzeko arazoak izan zituen hasieran: “Haiek ingeles gutxi zekiten eta nik ez dakit hindia edo bengalera. Horren ondorioz, keinuen bitartez komunikatzen ginen”. Goizetan eskolara joaten zen, eta arratsaldeetan Shisu Bavan umezurztegian laguntzen zuen. “Kalkutako Teresa Amaren umezurztegia da. Han bat, bi edo hiru urteko haurrekin egoten nintzen; jolas egiten nuen haurrekin eta afaria ere ematen nien. Bai hemen eta bai eskolan galdera asko egiten zizkidaten. Pertsona desberdin bat ikusteak eta harekin egoteak ilusioa egiten zien”. Indiako gizartearen bi muturrak ezagutzeko aukera izan zuen bi urteko egonaldian. “Calcuttan bi mundu daude: oso pobreak eta aberatsak; ez dago tartekorik, eta bi munduak ezagutzeko aukera izan nuen. Gimnasioa eta igerilekua zituen urbanizazio on batean bizi nintzen eta txoferra ere banuen hirian ibiltzeko. Palazio batean bizi zen lagun bat ere banuen eta astebete iraun zuen eztei batera gonbidatu gintuzten. Baina oso pobreak ziren lagunak ere banituen. Adibidez, eskailera baten azpian bizi zen amona baten lagun egin nintzen; zuen gauza bakarra manta bat zen. Ordubeteko tartean, zilarrezko mahai tresnekin ja-
BALEIKE 2009 ABENDUA
BALEIKE 2009 ABENDUA
13
ERRETRATUA tetik, ezer ez zuen jendearekin egotera pasa zintezke”. Indiak markatu egiten zaituela dio behin eta berriro, eta horren adibideak jartzen ditu: “Behin umezurztegian 12-13 urteko bospasei neska ikusi nituen. Adoptatuak izateko aukera guztiak galduta zituzten eta ziur aski etxea utzi beharko zuten. Arratsalde batean jolas parke batera eraman genituen eta haiekin jolasean aritu ginen. Bueltakoan, neska horietako batek, Maria izenekoak, koilare bat eman didan; munduan zuen gauza bakarra zen eta eskerrak emateko oparitu egin zidan. Koilare hori da inoiz egin didaten erregalorik onena”. Vidya (jakinduria hindieraz) neska txikiaren ama bihurtu zenean bizitza aldatu zitzaion Iurreri. “Indiara joatea erabaki genuenetik nire asmoa ume batekin itzultzea zen. Beti izan dut ume bat adoptatzeko gogoa eta hura aukera ona izan zitekeela uste nuen”. 14
BALEIKE 2009 ABENDUA
"Haurren tratamenduaren kostua ordaintzen lagundu nahi dugu" Indian bertan egoteak berak umea adoptatzeko lagundu diela uste du. “Umezurztegiarekin harreman zuzena izan dugu eta horri esker adopzio prozesua azkartu egin da. Urte eta pikoko prozesua izan da, baina esan daiteke azkar joan dela”. Neska bat adoptatzeko gogoa zuela dio Iurrek eta horretan ere zortedun izan dela esan daiteke. “Ume bat adoptatzen duzunean ezin duzu haurra aukeratu, baina nik nahiago nuen neska izatea, hango gizartean irteera gutxiago dute eta mutilek baino”. Vidyak hamaika hilabete zituen adoptatu zutenean eta abenduan hiru urte beteko ditu. Azarotik, gainera, anaia txikia du: Uday (egunsentia hindieraz). Ume txiki baten ama izanda, egune-
roko bizitza aldatu zitzaion. “Lehen egunero joaten nintzen eskolara eta umezurztegira laguntzera, baina umearekin gutxiagotan joaten nintzen”. Vidya txikia izan zen Zumaiara itzultzeko arrazoietako bat. “Hango bizitza oso gogorra da eta ume batekin are gehiago. Txorakeria bat dirudi, baina han, adibidez, ezin zara paseatzera atera; urbanizazioko lorategian ibiltzen nintzen haur kotxearekin bueltaka. Hemen, berriz, mila gauza egin ditzakezu umearekin; parkera joan, adibidez”. Beste neke bat sumatzen ere hasia zen: “Laguntza ematea ere ez zen batere erraza. Eskua ematen bazenien, besoa hartzen zizuten. Ematen zenien gutxi hori ez zuten baloratzen;
ERRETRATUA segituan gastatzen zuten eta gero eta gehiago eskatzen zuten. Hori ikusita azkenean nekatu egiten zara. Argi dago dirua ematea ez dela laguntzea; laguntza beste modu batera eman behar da”. Indiarekin duen harremana, baina, ez du mozteko asmorik. “Urte eta erdi da itzuli garela eta egunero gogoratzen dut. Lagunak ere egin nituen eta baten alabaren ama pontekoa ere banaiz. Noizean behin hitz egiten dugu telefonoz eta diru pixka bat ere bidaltzen diot, baina ez da gauza bera”. Bizi berria 2008ko ekainean itzuli zen familia Zumaiara. Indiarekin duen sentimendua ez du aldatu, baina. Horren adibide da sortu berri duten Nava Jeevan (Bizi berria) gobernuz kanpoko erakundea. “Handik itzultzerakoan argi nuen laguntzeko zerbait egin nahi nuela”. Ahizpa Rebekarekin, koa-
drilako kideekin eta lagun batzuekin hitz eginda, erakunde hau sortu dute. “Momentuz bederatzi kidek osatzen dugu, baina badago laguntza emateko prest dagoen jende gehiago”. Shisu Bavan umezurztegiko bost haur laguntzea du lehen helburua erakundeak. Bi haurrek, Prasanjit-ek (zazpi urte) eta Tathagata-k (sei urte) talasemia izeneko gaixotasuna dute; Mampi Dolui-k (bost urte), Manashi-k (bederatzi urte) eta Joy-k (bost urte), berriz, HIESa. “Beraien tratamenduaren kostua ordaintzen lagundu nahi dugu. Talasemia duten haurrek 140 euro behar dituzte odol-transfusio bakoitzeko, eta bizpahiru aldiz aldatu behar zaie odola hileko, bestela hil egingo direlako. HIESaren eramaileek, berriz, 72 euro behar dituzte urteko. Umezurtzak direnez, gizarte segurantzak ez die laguntzen. Umezurztegiko arduradunekin harreman estua dugu eta badakigu bidaltzen dugun dirua
haur horiengana helduko dela”. Gabonen inguruan hasiko dute diru bilketa: Santo Tomas egunean mahaia jarriko dute Azpeitian; bi egun lehenago, abenduaren 19an, Zumaiako Musika Bandak kontzertua emango du eta han jasotako dirua erakunde honetara bideratuko da. “Etorkizunera begira baditugu asmoak, baina oraingoz nahiago dugu mantso joan eta ikusi zer erantzun jasotzen dugun lehen bi ekintzetan”.
Proiektuan parte hartu nahi dutenek harremanetarako modu ugari dituzte: telefonoz (634454909), emailez (info@nava-jeevan.com) edo internet bidez (www.nava-jeevan.com). Diru ekarpenak egiteko kontu korronte zenbakia honakoa da: 3035 0020 55 0201105218 (Euskadiko Kutxa)
BALEIKE 2009 ABENDUA
15
16
BALEIKE 2009 ABENDUA
Izpiak eta hizkiak
argazkia eta testua Luis Llavori
Udazkenean Udazkenean, bai, udazkenean, inguruan dugun guz-
zuhaixketako hostoetatik, adarretan atseden hartzen
tia malenkoniaz blai egiten da, natura guztia hostoen
ari direnean.
kolore okre, laranja, hori eta gorrixketan lehertzen da,
Segituan konturatu nintzen tximeleten mugimenduak
errekatxoetako ura nahasi egiten da goroldioaren ber-
oso mantsoak eta astunak zirela, geldialdiak luzeak
dearekin eta zilar itxurako urki eta pagoen enborrekin.
eta patxadatsuak egiten zituztela, eta makina pres-
Udazkenean, bai, udazkenean, soinuak atseginak
tatu nuen 105 mm--ko objektiboarekin eta luzatzeko
izaten dira, adibidez oinen azpian krak egiten duten
uztaiarekin; halaber, inguru hura zipriztindu egin nuen
hostoen estalkiarena, edo uraren murmurioa, haitzen
motxilan eramaten dudan prestakin batekin: ura,
artean bere bidea aurkitu nahian.
azukrea eta eztia nahastuta, spray batean sartuta;
Urriaren hasieran, inguru idiliko horretan paseatzen
horrela, tximeletak entretenituta geratzen dira, liki-
ari nintzela, nire oinekin zihoan itzalen ilunantzean,
doa xurgatzen, lasai, argazkiak ateratzen dizkiedan
konifero baso batetik hurre zegoen zelai batean,
bitartean.
Xerocomus Ferrugineus batzuk aurkitu nituen. Jateko,
Halako batean, tximeletako bat perretxikoetako baten
erdipurdiko perretxikoak dira, baina argazkiak atera-
gainean jarri zen, eta argazkiak ateratzen hasi nin-
tzeko oso fotogenikoak, tonalitate anitzak eta forma
tzen; geroago, beste tximeleta etorri zen, eta pozak
ugari dauzkatelako.
egin zidan eztanda barrenean, biei batera argazkiak
Eguraldia, egia esan, lainotsua eta freskoa zen, ez
ateratzeko aukera neukalako.
zen egokiena han inguruan, perretxikoetatik hurbil,
Gutxi gorabehera 45 argazki egingo nituen, mota guz-
hegan zebiltzan pare bat tximeletarentzat (Gonep-
tietakoak, eta halako batean, haserrealdi tankerako
teryx rhamni espeziekoak). Tximeleta hauetan, arra
baten ondoren, tximeletako bat hegan hasi zen‌, eta
kolore hori bizikoa izaten da; emea, berriz, kolore
handik pixka batera bestea ere bai‌, lehenengoak
zuri berdexkakoa. Naturak forma berezia eman die
alde egin zuen bide beretik joan zen bigarrena‌,
kamuflatzeko, eta horregatik apenas bereizten diren
etorritako bidetik.
PUBLIZITATEA 18
BALEIKE 2009 ABENDUA
Aska zaharrean ur berria
TESTUA: XABIER AZKUE ARGAZKIAK: JUAN LUIS ROMATET
Duela 3 urtetik datorren kontua da Zumaiako Udalak orain aurkeztu duen egitasmoa. 2006 amaieran beka deialdi bat egin eta gero, 2007an eta 2008an lantalde bat aritu zen adineko jendeari 23 elkarrizketa egiten eta Zumaiako hizkera aztertzen. Aurten, Badihardugu elkartearekin lortutako akordioari esker, beste 6 elkarrizketa egin eta transkribatu dira. Horrez gain, material guztia Interneten zintzilikatzeko prestatu dute.
Herri hizkera biltzeko lanak adina garrantzia du egindakoa zabaltzeak eta ezagutzera emateak, gure hizkerari bizitasuna emateko eta iraunarazteko, eta horretarako aukera bikaina eskaintzen digu Internetek: testuak ikusi, elkarrizketak ikusi eta entzun... Elkarrizketen zenbait pasarte jarri dira denon eskura helbide hauetan: www.ahotsak.com/zumaia www.zumaia.net
BALEIKE 2009 ABENDUA
19
EUSKARA "Herriak ez dira soilik etxeak, kaleak, plazak; bere hitzak ere badira, bagara" 20
BALEIKE 2009 ABENDUA
Badihardugu elkarteko kideek herriko jende nagusia elkarrizketatu dute eta bideoz grabatu dituzte elkarrizketak. Horrela, XX. mendeko bizimodua eta ohiturak gordeko dituen datu-base digitala sortzearekin batera, Zumaiako euskalkia aztertu eta herriko ahozko artxiboa antolatuta geratuko da nolabait. Paperezko argitalpenekiko hainbat abantaila ditu webguneak, gainera, noiznahi egongo delako aukera gauzak zuzentzeko, osatzeko, gehitzeko eta abar. Abenduaren 1ean udaletxean egindako ekitaldian aurkeztu zuen Udalak webgune hau eta, bide batez, esker oneko omenaldia egin zitzaien elkarrizketatutako gizon eta emakume guztiei, Zumaiako ahozko ondarea aberasten lagundu dutelako. Ekitaldi hunkigarriaren amaieran, elkarrizketatutako guztiei norberaren bideoen kopiak biltzen dituen DVD bana eman zieten Udaleko ordezkariek, I単aki Agirrezabalaga alkateak eta Nerea Epelde euskara zinegotziak. Pertsona
EUSKARA horietako lau hil egin dira tarte honetan —senitartekoek jaso zituzten kopiak—, baina zorionez haien ahotsa jasota geratu da; horrek ederki erakusten du egitasmoaren garrantzia. Egitasmoa hobeto azaltzeko bideo labur bat bultzatu du Udalak eta Baleikek landu du, Jon Maiaren laguntzarekin. Ekitaldian bertan erakutsi zen bideoa eta www.baleike.com gunean ere ikus daiteke. Lan horren esaten den bezala, «herriak ez dira soilik etxeak, kaleak, plazak; bere hitzak ere badira, bagara». Beste herri askok bezala, Zumaiak bere hizkera du, zumaiera, bere hitz eta esaldi propioekin. Aurkezpenean Iñaki Agirrezabalaga alkateak azpimarratu bezala, “Zumaiako Udalaren ahalegin handia egin du azken urteotan alor hori jaso eta ezagutarazteko, hitanoarekin eta toponimiarekin bezalaxe”. Grabazio hauek lagungarri izan daitezke ikastetxeetan gaia jorratzeko ere. Izan ere, duela urte batzuk euskara batua sor-
"Garrantzitsua da zumaieraz hitz egiten dutenek hizkera horri eustea, seme-alabei eta bilobei hala egitea" tzea beharrezkoa izan zen alor askotan euskaraz aritzeko, hedabide orokorretan eta irakaskuntzan esaterako; hala ere, ondorio ilunak ere izan ditu, adibidez herriko hizkera ezkutatzea, jende askok uste izan duelako «pobrea» zela, ikastetxeen umeek ikasi dutenaren aldean, eta ez da hala. Herritarrak ez dira jabetu zer garrantzitsua den herriko hizkera transmititzea. Horregatik, garrantzitsua da zumaieraz hitz egiten dutenek hizkera horri eustea, seme-alabei eta bilobei hala egitea, eman dezaketen herentziarik politenetakoa izango delako.
Arazo edo kezka hau ez da Zumaiakoa bakarrik, eta Asier Sarasuak ekitaldian azaldu zuen Badihardugu elkartekoak beste herri askotan ere antzeko egitasmoekin dabiltzala. Material guztia www.ahotsak.com webgunean ari dira biltzen. Asierrek azaldu zuen bezala, «azken urteetan Euskal Herria asko aldatu da, zentzu guztietan, eta garrantzitsua da gaur egungo aitonaamonen hizkera eta bizimodua jasota gelditzea». Nolabaiteko etena sumatu zuten aitona-amona eta biloben arteko transmisioan eta lekukotasun hori jasotzea garrantzitsua zela ondorioztatu zuten. Gure kulturaren ondare garrantzitsua da hizkera, agortzerik nahiko ez genukeen iturria, gorde eta zaindu beharreko altxorra. Jon Maiak elkarrizketatuei eskaini zizkien bertsoetako batek zioen bezala, «Zuek zerate gure hizkuntzak duen San Juan iturria; aska zaharra badauka ere, beti dator ur berria». BALEIKE 2009 ABENDUA
21
PUBLIZITATEA 22
BALEIKE 2009 ABENDUA
Darahli’09 Zubiak eraikitzen 2009ko apirilean, Zumaiako 72 lagunek Saharako basamorturako bidea hartu zuten. Astebetez, Darahli elkarteak bultzatutako hainbat elkarkidetza proiektu burutzeaz gain, Saharako errefuxiatuen egoeraz jabetzeko aukera izan zuten. Egun haietako kronika jasotzen duen DVDa argitaratu du Baleike Kultur Elkarteak, Darahlirekin eta Udalarekin elkarlanean. Baleike Kultur Elkarteko bazkideek doan jasoko dute etxean. Horrez gain, Lankidetza Astean banatuko da erakusketetara hurbiltzen direnen artean.
BALEIKEren 2010ko EGUTEGIA OPARI! Hirugarren urtez jarraian, Baleike Kultur Elkarteak mahai gaineko egutegia argitaratu du. Aurten Darahli elkarteak Saharara egindako bidaiako argazkiekin osatu dugu. Bazkideek doan jasoko dute etxean. Horrez gain, Lankidetza Astean ere banatuko da.
4 Saharan egindako argazkiak 4 Herriko agenda 4 Itsasaldien taula (ordua egokituta) 4 Ilargia eta eguzkia
IRITZIA
Izenak, ezizenak eta ezin izanak Imanol eta Xabier Azkue Ibarbia Zumaiako toponimiaren ikertzaileak
Iragan asteartea (2009-11-24). Gipuzkoako egunkari saldueneko azalean izenburu hau: «Espectaculares olas en Playa Gris». Telebistan ere, gaueko informatiboan Playa Gris gora eta behera. Zein hondartzari buruz ari dira? Non dago? Mapan ibili gara bila. Arrastorik ez. Inon ez dago Playa Gris-ik. Hain zaila da titularrean Planeria edo Aizpurupe jartzea? Akaso hitz horiek zikinak, zailak edo esanahirik gabeak dira? Ez dira Playa Gris bezain guay eta modernoak? Bere burua seriotzat daukan egunkari, irrati- edo telebista-kate bat ausartuko litzateke titular batean ahaldun nagusiaren famili motea jartzen? Iruditzen zaigu ezetz. Arduragatik edo zorroztasun informatiboagatik bada ere, uste dugu ezetz. Orduan, zergatik erabiltzen dituzte hedabidee-
tan surflariek lagun artean asmatutako ezizenak eta ez toki horien berezko eta aspaldiko izenak? Zumaiatik irten orduko hasten dira Getariako lurrak, ia-ia Santiagoko hondartzan bertan, eta itsasertza oso ospetsua egin da azkenaldian, surferako olatu bikainak sortzen direlako. Leku horiek gertuago daude Zumaiatik, eta badauzkate berezko izenak, nahikoa ondo dokumentatuta, gainera: hor daude Orroaga (esan Orrúa), Izustarri muturra eta Planeria (esan Planeíxa). Surflariek, ordea, seguru asko borondate txarrik gabe, paraje horiei beste izen batzuk eman dizkiete: Izustarri muturra haientzat Rokaputa da; Planeria, berriz, surflarientzat Playa Gris da, hango olatua lehen aldiz hartu zuenak horrelaxe jarri ziolako. Getariako Udalak ere bekatua egin du, izen berri horiekin ateratako panelak jartzea babestu duelako, berezko izenak kontuan hartu gabe.
"Inguruko gainerako olatuak izendatzeko leku-izenak erabiltzen dira arazorik gabe: Mundaka, Belharra, Sakoneta, Zurriola..."
24
BALEIKE 2009 ABENDUA
oharretan, bandoetan... Gainera, udaletan beti sortzen dira kale berriak, bideak, zubiak, iturriak... Horiek bataiatzean kontuan hartu beharko lirateke lehendik datozen izenak. Horrez gain, udalek zaindu behar dute izen horiek behar bezala erabiliko direla, segimendua egin eta behar denean ohartarazi oker erabiltzen dutenei.
"Erabil ditzagun dagokien bezala izenak eta ezizenak, errespeta dezagun horien atzean dagoen izana eta historia, baztertu ditzagun ezin izan diren izen horiek"
• Administrazioak: udala da herritarrarengandik gertuen dagoen erakundea, tokian tokiko leku-izenak ongien ezagutzen dituena eta berea da horiek zaintzeko eta iraunarazteko ardura nagusia. Udalak ofizialdu behar ditu leku--izenak eta hori etengabe egiten du, gainera: herritarrei gutunak bidaltzen dizkienean, kalea konpontzeko lanak hasi behar dutela iragartzeko
IRITZIA
Batzuek olatua nahi duten bezala bataiatzeko eskumena aitortzen diote surflariari, eskaladan bide berriei izena jartzen zaien bezalaxe. Inguruko gainerako olatuak izendatzeko, ordea, leku-izenak erabiltzen dira arazorik gabe: Mundaka, Belharra, Sakoneta, Zurriola... Ibon Amatriainek berak aitortua du, gainera, tokiaren izenik ez zekitelako hasi zirela Playa Gris deitzen, kare-harriak ura zikintzen duelako. Olatu horiek leku jakin batzuetan sortzen dira, eta han egindako balentriarik mundialenak ere ez luke leku horien izenik ezkutatu behar. Herri askotan dira oker erabilitako izenen adibideak. Esaterako, Zarautzen, Iñurritza ibaiari Riopeste deitzen zioten askok lehen; Irunen ba omen dago Calle de la Mierda esaten dioten bat, eta Donostian ezaguna da Cuesta del Culo. Imajinatzen dituzue Udalak izen horiek errotulu batzuetan jartzen? Eta hedabideek emango lituzkete izenok izenburuetan? Urte batzuk daramatzagu Zumaiako eta inguruetako leku-izenak lantzen, Udalaren laguntza sendoarekin; horren erakusgarri dira, besteak beste, mapa toponimikoa, Zumaia, izena eta izana liburua, herriko prentsan argitaratutako dibulgazio-artikuluak, ikastetxeetako hitzaldiak, errotuluak eta informazio-panelak... Lan hori guztia gure toponimoak ezagutarazteko eta zuzen erabiltzeko, izen horien atzean istorio txiki eta politak daudelako, gure identitatearen osagai direlako. Inurri-lana da, pixkanaka eta egunero egindako lana, etengabe, baina alferrikako lana da gero hedabideetan batere aintzat hartzen ez bada. Uste dugu gertatzen denak balio behar digula hausnartzeko, gure toponimo edo leku-izenak nola erabiltzen ditugun, eta horien atzean zer izan dagoen. Horretarako, ordea, beharrezkoa da bakoitzak bere ardurak hartzea, besteak beste:
• Hedabideak: zertan oinarritzen dira hedabideak edo zer irizpide daukate lekuen izena aukeratzean? Normalena da izen ofiziala erabiltzea, baina bistan da hori ez dela beti betetzen. Leku bakoitza zehatz eta zuzen izendatzea garrantzitsua da, eta hor arduraz jokatzeko eskatu beharko genieke hedabideei, izugarrizko ardura daukate eta. Izan ere, askotan horien bitartez iristen zaizkigu leku-izenen berri, eta ezinbestean eskatu behar zaie euskarazkoak erabiltzeko kezka edo zorroztasun-irizpidea. Zertarako egiten dira izendegiak, gero erabiltzen ez badira?
• Herritarrok. Arduraz jokatu beharko genuke denok. Normala edo ulertzekoa ere bada giro jakin batean leku bati beste izen bat jartzea eta horrela erabiltzea giro horretan, baina asmatu beharko genuke muga ezartzen eta errespetatzen. Horretarako, ordea, ezinbestekoa da kezka bat izatea: edonora joanda ere, interesa izatea leku batek nola izena duen jakiteko, edo nola deitzen dioten eta zergatik. Eta hori guztioi dagokigu, herritar soilei zein elkarteei, menditaldeei eta surflariei. Zer gertatuko litzateke lekuei bakoitzak nahi bezala deituko bagenie? Adibidez, Gorbeia mendia hemendik aurrera izango balitz Piperpotomendi; Kursaaleko kuboari deituko bagenio Adreilutzarra; Arga ibaiari hemendik aurrera esango bagenio Riomarrón. Agian egunen batean Ibon Amatriainek berak olatu handiren bat hartuko du Kontxan, eta nahiago genuke izen politen bat jarriko balio (adibidez, Playa Amarilla). Jakin-minez gaude Gipuzkoako egunkari salduenaren titularra ikusteko. Erabil ditzagun dagokien bezala izenak eta ezizenak, errespeta dezagun horien atzean dagoen izana eta istorioa, baztertu ditzagun ezin izan diren izen horiek. BALEIKE 2009 ABENDUA
25
PUBLIZITATEA
Johan Perez de Çumaya piratak ekintza ugari egin zituen XV. mende amaieran
Betidanik erakargarria izan den gaia dugu pirata eta itsaslapurrena, abenturekin eta askatasunarekin lotzen duguna. Bestalde, sarritan entzun dugu nola antzinatik piraten beldur bizi ziren kostaldeko biztanleak. Gutxitan, ordea, jaso izan ditugu horien berri zehatzak. Bazirudien historiagileek abentura eta ipuinaren eremura baztertzen zutela filibustero eta kortsarioen atal hau, eta historia ofizialak ez zuela denbora galtzen abenturetako mundu fantastikoarekin zerikusia zuen gaiarekin. Baina ez da horrela; hasieran era anekdotiko batean ikertzen hasi baziren ere, gero eta gehiago dakigu itsaslapurrei buruz, eta eragin handia izan zuten garaiko ekonomian eta politikan, hau da, hain garrantzitsua zen eta den itsasoko bide komertzialen kontrolpean. XIV-XV. mendeetan zehar, euskal piratak (garai hartan “vizcaynos”, hau da, bizkaitarrak deitzen zieten) ezagunak ziren, bai Ingalaterrako kostaldean, baita Mediterraneo itsasaldean ere. Uste dugun baino euskaldun gehiago ibiltzen ziren zeregin horietan, Aragoiko Koroan, Probentzan, Napolin, Sizilian, Genoan…, baita musulman eta turkiarren
artean ere. Aita santuak berak ere musulmanekin harreman komertzialetan sartzeko debekua eman zuen, eta erregeek akordioak hartzen zituzten piratak menderatu nahian; piratek, berriz, entzungor, lotsagabe, agerian, beldurrik gabe eta gupidarik gabe erasotzen zuten. 1498an hogeita bi euskal pirata urkatu zituzten Capo Pachinon (Sizilian), ezustean preso hartu ondoren (ez ditugu haien izenak ezagutzen). Aurpegi asko ditu piraten gai honek. Erasoak egin bai, baina jaso ere egiten zituzten marinelek eta herrialdeek. Han euskal piratak, eta hemen, berriz, gure artean ingelesak, flandiarrak, frantziarrak, portugaldarrak, mairuak, turkiarrak (azken horiek, nonbait, bortitzenak)… Inguru askotako itsaslapurrak, gaizkileak bezain trebeak, oldartzen ziren bertako itsasontzien aurka, eta hemengo ekonomiari kalte handiak sortzen zizkieten. Egun, piratak badaude; azkenaldian Somaliakoek hartu dute sona handia, baina Filipinetan, Hego Amerikan eta Txinako itsasoan ere aurkitzen ditugu. Beren erasoaldiak azkarrak, bortitzak, maltzurrak, gordinak eta beldurgarriak dira, eta halakoxeak ziren garai batekoak ere, ondoren ikusiko dugun bezala.
“ Z U M A I A ” I Z E N E K O P I R ATA K Johan Perez de Çumaya: corssari. Lehen aipamena 1487koa dugu, Frantziako Probentza itsasaldean. Han, pirata euskaldun batek, Mallorcako pirata bat lagun zuela, Montpelierko merkatari batzuei babesa emango zietela hitzartu ondoren, eraso egin eta dena lapurtu zieten. Lapurretari amarru itsusia gehitu behar zaio, babesteko hitza eman ondoren oldartu baitzitzaien. Pirata horien izenak ez dira agertzen, baina bat Zumaiakoa zela aipatzen da, eta dirudienez Perez de Çumaya zen berau. Garai hartan ekintza ugari egin baitzituen. Fernandok, Aragoiko erregeak, Napoliko erregeari eskatu zion bere lurraldeetan bi pirata horiek agertuz gero atxilotzeko, eta lapurtutako merkantziez jabetzeko. Enrique infanteak, Katalunian erregearen ordezkari militarra zenak, antzeko agindua jaso zuen. Urte bereko urrian, Juan Perez Çumaya bere hiru itsasontziekin Mallorcako hirian zegoen, Jaume Marc merkatariaren zain, eta azken horrek bere bidaiarekin jarraitzeko babesa eskatu zionean, Çumayak erantzun zion, harrokeria osoz, ontziaren jabe egiten zela, eta 5.000 dukat baino gutxiagotik ez ziola itzuliko. 1488an Çumayak une txarrak ere izan zituen. Berberiatik zetorren Veneziako muda –ontzi flota– Sirakusan (Sizilia) Çumayaren bi ontziz jabetu zen; baina, urte berean, bere galeoi handiaren poderioz, Çumayak hiru ontzi veneziar hartu zituen. Beste batean, Tommaso Loredan Berberiako mudaren kapitain veneziarrak ihes egin behar izan zion, eta Sirakusako portuan gorde. 1494ko dokumentu batean Fernando Katolikoak (Aragoiko Erregeak) valentziar kutsua duen katalanez azaltzen dio Deniako (Alakant) alkateari nola Deniakoportuan dagoen Çumaya izeneko kortsarioak hiru nao veneziar lapurtu dituela, bat gariz betea. Hona hemen gutunaren zati bat: «Yo el Rey. Batlle. Per part del Ilustrisimo Dux de Venecia nostre molt amat et molt car compare et de la Comuna nos es feta relacio dient que en dies passats hu nomenat Johan Perez de Çumaya, corssari, ha pres tres naus de subdits e naturals nostres e que la una d`àquelles ha portat carregada de forment e altres mercaderies en auqeix port de Denia, -Datum en Medina de Campo lo primer dia de Abril de mil CCCCLXXXXIIII. Yo el Rey.-Dirigitur Bajuilo ville Denie.-L. Gonzalez,secretº.» 26
Sigillum Secretum izeneko liburuan azaltzen denez, beste gutun batean, Aragoiko Fernando erregeak honelaxe aipatzen du Sumaya:
BALEIKE 2009 ABENDUA
TESTUA: INAzIO TOLOSA ILUSTRAZIOA: KOLDO LANDALUZE
KONTAKIZUNAK
AITA MARI, ITSASOKO SALBATZAILEAREN SONA “Aita Mari”, “Mari”, Jose Maria Zubia Zigaran, Zumaian jaio zen orain dela berrehun urte, 1809ko martxoaren 15ean, eta Donostian hil zen, 1866an. Zazpi anai-arreba zituen. Aita, Antonio Inaxio, arrantzalea zen. Garai gogorrak ziren; Lehen Karlistadaren ondorioz, etxeko egoera ekonomiko kaxkarrak, mutikoa zela, lanean hastera behartu zuen. Bederatzi urterekin hasi zen “txalupa mutil” lanetan itsasora joaten. Garai hartan, arraunak eta bela zituzten txalupekin egiten zen baxurako arrantza. Aitarekin ikasi zuen ofizioa. Marinel iaioa eta trebea izan beharra zegoen, itsasontzietan ez baitzegoen gaur bezalako tresneria eta ziurtasunik; gizon asko hiltzen zen itota itsasoan. Hogei urte pasatxo zituenean, 1830. urteko hamarkadan, Ameriketara joanetorriak egiten zituen merkantzia ontzi batean aritu zen lanean. Berrogei urte zituela eta aurreztutako diruari esker, txalupa baten jabe egin eta Donostian finkatu zuen bizilekua. Orduz geroztik, 1850. urtetik aurrera, hain zuzen ere, baxurako patroi lanetan aritu zen. Gauzak horrela, patroi lanetan fin aritzeaz gain, Aita Marik askotan erabili zuen bere trebezia arrantzaleak itsasoaren haserrealdietatik salbatzeko. Hainbat marinel eta arrantzale bizirik atera zituen itsasotik, ekaitz bortitzen ar-
tetik. Berez, gizon xumea eta apala zen; hala ere, bere bizitza ausardiaz eta eskuzabaltasunez beteriko ekimenez osatuta dago. Lehorrean zegoenean, beti itsasoari so, Urgull mendiko talaiatik bere katalejoen laguntzarekin itsasoa zaintzen. Marik, itsasoko salbatzaileak, heroien ospea hartu zuen, eta sona iberiar penintsula osoan zabaldu zen. 1861. urteko uztailaren 13an, udan izaten den galerna bizi horietako bat altxa zen bat-batean. Portura itzuli nahi eta ezinean, San Jose izeneko txalupako lau gizonak uretara erori ziren. Aita Marik, Gazteluko talaiatik ikusi zuen dena, ola-
tuak txalupa egungo Pasealeku Berrira bultzatzen ari zirela eta uretako lagunak arriskuan zeudela, alegia; orduan, tximista baino azkarrago, txalupako tripulazioa osatu, eta zoritxarraren aurka sekulako estropada eginda atera zituen bizirik lau marinelak. Ongintzako gurutzea eman zioten ekimen harengatik, eta Donostian miresmen handia irabazi zuen. Tabernetan haren balentriak kontatzen ziren, baita garai hartan egiten ziren antzezlanetan ere, eta abesten ziren bertsoetan ere bai. Zoritxarrak, ordea, Aita Mariren atea jo zuen 1866. urteko urtarrilaren 9an. BALEIKE 2009 ABENDUA
27
KONTAKIZUNAK
Goizean goiz, Getariako marinel taldea bi txalupatan itsasoratu zen, amuko bisiguen bila; goiz erdian, ordea, ustekabeko ekaitza sortu eta, haizearen kontra ezinean, txalupek Pasaia aldera egin behar izan zuten. Getariako Elkano I.a zen lehendabizi zetorrena, Manuel Aramendi patroi zuela. Pasaiako portura sartu nahian, ondoratu egin zen. Hemezortzi arrantzale ito ziren. Elkano II.a izenekoa, Jose Maria Sorreluz patroi zuela (Aramendiren koinatua), triskantza hura ikusita, Donostia aldera abiatu zen. Santa Klara uhartetik gertu gizon horiek ekaitzare-
Hainbat marinel eta arrantzale bizirik atera zituen itsasotik, ekaitz bortitzen artetik
Itsasoak irentsi bazuen ere, Aita Mariren oroitzapena ez da galdu. Donostiako herritarren artean bildutako diruarekin, moilan oroitarria egin zuten bere omenez; egungo bustoa brontzezkoa da, eta 1866. urtean Matheu eskultoreak harri zuriz egindakoaren erreprodukzioa da; 1900ean harrizko bustoa ordezkatu zutenean, Mariren iloba zen Candido Cendoya y Zubiak eskatuta, Zumaiako kaira eraman zuten. Donostiako izendegian ere badu lekurik. Udalak 1917. urtean erabakita, kaiaren inguruko kale batek, Kaiaurreko kalea zenak, Mari Kalea du izena. Zumaian dagoen irudiaren azpian, heriotzaren mendeurrena zela eta, inskripzio hauxe idatzi zuten: “Mari! Aita Mari! Hamaika bizi ostu zuk itxasoari itxasoak, baña, bere amorruetan zerorri ordaña. Mari! Gure Mari!” Era berean, Aita Marik bere jaioterriko beste hainbat tokitan ditu oroigarriak. Zumaiako Alde Zaharreko Kale Berriak bere izena hartu zuen, gaur egun Mari kalea dugunak, eta auzo berri bat (“Poligonoa”) bere izenarekin bataiatu zuten. Zumaiako futbol zelaiak ere bere izena du, baita herriko zinemak ere. Zumaiako arraun elkartea, nola ez, ezin zitekeen beste modu batean deitu: 1975. urtean sortuta, Aita Mari Arraun Elkartea du izena. (Mariri eskainitako bertso ugarien artean, zeinena den ez dakigun hau dugu)
28
BALEIKE 2009 ABENDUA
kin borroka latzean ikusita, Aita Mari aurrekoan egindakoa errepikatzen saiatu zen; denborarik galdu gabe, bere txaluparekin atera zen laguntza ematera. Donostiar ugari bildu zen kaian, eta gertatutakoa bertatik bertara ikusi zuten. Itsasoak, ordea, erraldoiaren indarra hartu zuen eta denak irentsi zituen. El Holandes eta beste txalupa bat laguntzera irten ziren, baina harengana iritsi orduko, dena galduta zegoen. Guztira, hogeita hemezortzi gizon eraman zituen itsasoak egun hartan. Baita Mari ere.
AITA MARI Mila zortzireun da bederatzi garren urteko martxuan jaio zan Joxe Mari Zubia Zumaiako kai altzuan arrantzalien seme izaki atrapatuta lazuan bearko ume umetan asi ez abelera mantsuan itsasuaren palastadetan antxuaren arrantzuan
Mende erdi bat gañian eta egiñagatik zartzera adur doaiak alakoxeak beti galduen artzera inor somatu orduko estu jitoan aurre atzera joango zan da erratuz gero itzuliko zan atzera ur aserretan jaun eta jabe Poseidon baten antzera
Gazterik aundi azi zan gorputz mardul sendo kabalian gizon tamañan eztira baña neurtzen luze zabalian gazterik asi iru mastako fragata arin alian gazterik egun diruak eta ekiñen egiñalian gazterik zuan Donostia jo untzi patro senalian
Bost urtez gero juxtu ilbeltza bederatzian zanian zital jo zuan denboraliak Beltzeburen izenian molla betian ura ardalla jendiaren afanian arrantzalian erabe zebiltzan Santa Klara aldamenian galduko ziren Aita Mari ez agertu izanenian
Mailla zortzireun irirogeita lendabiziko urtian ekaitzak zakar zuan eraso Zurriolako partian Urgull azpiko arkaitz gorritan kaitik arras apartian amar bat gizon larriyan zeuden bits eta aparren artian suartsu jaso ezian Marik itoko ziran urpian
Salbaturik bazeramanian eztakit zenbagarrena lape gañera lertu zitzaion baga zuririk txarrena alako moduz non galdu baitzan ur arroetan barrena aren peskizan jardunagatik batzu batzuek aurrena etzan izando gorputz tzar ura jasotzen lanik urrena
MARI! URIKALDUAK SALBATU NAYAZ EMAN ZENDUBEN BIZIYA, TA GAUR DAUKAZU, GOITALCHATUAZ OBIZ ITSASO AUNDIYA: ยกLO EGIN ZAZU BAGA ZOร UAZ.... O GIZON MAITAGARRIYA! ONRATURIKAN ZURE GLORIYAZ DONOSTI ETA KANTAURIYA. (Donostiako portuan dagoen Mariren oroitarrian idatzia)
BALEIKE 2009 ABENDUA
29
AGENDA
abendua DEIALDIAK GABONETAKO ERAKUSLEIHOAK - LANKIDETZA ASTEA: Abenduaren 15etik 20ra Torreberrin. - BIGARREN ESKUKO AZOKA: Abenduaren 12an - KLARINETE MARATOIA: Abenduaren 16tik 20ra. Ostirala, 18, 22:00etan Ubillosen, Kafe Musikala Larunbata,19, 19:30ean Komentuan, ZUMBen elkartasun kontzertua Igandea, 20: 12:30ean Komentuan, Maratoiko ikasleen kontzertua Igandea, 20: 19:30ean Komentuan, Maratoiko amaiera kontzertu berezia CAMERATA CAMBRENSIS Orkestrarekin
ABENDUA Ostirala, 11 18:00etan Ludotekan, antzerkia BEHIBI´S TALDEAren “Rosi €rosi” 19:00etan Algorri Interpretazio Zentruan ZIIZ taldeak antolatuta hitzaldia: “Zumaiako Ondare Industrialaz”
30
BALEIKE 2009 ABENDUA
eta
urtarrila
Larunbata, 12 19:00etan komentuan, Kontzertua: Juan Carlos Irizar eta lagunak Igandea, 13 12:00etan Aita Marin TEATRO MUTANTE “Munstruak akatu” Asteazkena 16 17:30ean ipuin kontaketa “kontu Kantoi” haur liburutegian. abenduak 17: 22:15ean Aita Marin Zine forum “Un cuento de Navidad” Ostirala, 18 22:00etan Aita Marin “Cocidito madrileño 2” Astelehena, 21 Santo Tomas festa arratsaldean ikastetxeekin Kantauri plazan Asteartea, 22 18:00etan Ondartxo plazan, Musika Eskolako Gabonetako jaialdia Osteguna,24 Eguerdia bitartean, “Niño Jesusen Eskean” 15:30ean Gabon Koruaren saioa kalez kale
17:00etan Aita Mari aretoan, Gabon Abestien lehiaketa Erkibe kultur elkarteak antolatuta. 18:30ean Jaiotza ikuskizuna. Larunbata, 26 11etatik aurrera Gabonetako Haur Parkea Herri Eskolako patioan 22:00etan Aita Marin, Bertsolari Gazteen Saioa Asteartea, 29 16:30ean Aita Mari aretoan, haurrentzat zinema. Asteazkena, 30 17:30ean ipuin kontaketa Apika taldearekin Haur Liburutegian. 20:00etan eta 22:00etan Flysch, haitzen hitza dokumentalaren aurkezpena Aita Marin.
URTARRILA Larunbata, 2 17:00etan Haurrentzako festa, DJonen diskoteka. 19:00etan Torreberrin hasita, Bertso-poteoa Trikitilariekin Igandea, 3: 12:00etan haur antzerkia, GLU
GLUren “Anbotoko Mari” Astelehena, 4: 16:30ean Aita Marin Zineman, haurrentzat zinema 18:30ean Errege Magoentzat eskutitzak jasotzea Asteartea, 5: 18:00etan hasita, Errege Zamalkada Osteguna, 14 22:15ean Aita Marin Zine foruma: “Si la cosa funciona” Larunbata, 16 20:00 eta 22:30ean antzerkia, TXALOren “LAS VACACIONES DE JOSEFA” Larunbata, 23 19:00etan CIUDAD DE EIBAR ganbara orkestra Osteguna, 28 22:15ean Aita Marin Zine Forum “La cuestión humana” Ostirala, 29 22:00etan Aita Marin, antzerkia “ARRASTOA”
Zumaiako labarretan, gure planetako bizitzaren norabidea aldatu zuten pasarteak irakur eta interpreta daitezke: aldaketa magnetikoak, itsas mailaren gora-beherak, berotze handi bat eta bioaniztasunari gogor erasan zion meteorito baten talka.
Espezieak joan eta etorri egiten dira, ingurura egokitu edo migratu, eta batzutan desagertu ere bai… Geologiak bizitza ezegonkorra izan dela erakusten digu, eta gaur arte ikusitako hainbat gertaera, ziurtasun osoz, beste noizbait ere errepikatuko direla.
Zumaiako labarretan aztergai dauden gertaerei biziraungo ote lieke gure espezieak?
Bi emanaldi Aita Marin Abenduak 30, 20:00etan
Abenduak 30, 22:00etan
✔ Dokumentalaren aurkezpena eta proiekzioa
✔ Proiekzioa
✔ Sarrerak doakoak, turismo bulegoan
✔ Sarrera doakoa eta librea
jaso behar dira abenduaren 28tik aurerra
aretoa bete arte
FLYSCH, HAITZEN HITZA Iraupena: 72 minutu Bertsioa: elebiduna Zuzendariak: Alberto J. Gorritiberea eta Asier Hilario
www.flyschzumaia.com Produkzioa:
BALEIKE 2009 ABENDUA
31