187 (2010eko apirila)

Page 1

ZUMAIAKO HILABETEKARIA

BALEIKE 187. ZENBAKIA. EURO BAT 2010eko APIRILA

www.baleike.com

hondartzako zentauroak E L K A R R I Z K E TA :

P E L L O

R U B I O ,

Gero eta zumaiar gehiago ibiltzen dira zaldian. Motxanekuak taldeak antolatzen du santelmoetako lasterketa. B A K E A

E R E I T E N



BALEIKE187 AZALA g. zabaleta

9

herri aldizkaria Foronda Kultur Etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com Argitaratzailea Baleike Kultur Elkartea e-maila: elkartea@baleike.com Administrazio batzordea: Xabier Azkue, Gurenda Serrano Erredakzio taldea: Xabier Aizpurua, Imanol Azkue, Abelin Linazisoro, Ainara Lozano Lasa, Aitor Manterola, Juan Luis Romatet, Miriam Romatet, Peio Romatet, Arnaitz Rubio eta Gorka Zabaleta Diseinua eta maketazioa: Roberto Gutierrez Hizkuntz zuzenketa: Imanol Azkue Publizitatea tel. 943 86 15 45 gurenda@baleike.com Inprimategia Antza Inprimategia (Lasarte-Oria) Tirada 800 ale Lege gordailua: SS-405/94 ISSN: 1136-8594 Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

baleike+

Pello Rubio:

4

“Berriz ere egingo nuke Euskal Herrian bakea lortzeko saioa�

hitz-tantak

Joxe Mari urbieta

7

25

solasaldia

bertsotan jai

Benito lertxundi, zertan sinesten duzu?

16

28

Oliver perez amas

gariren kontzertua

bertso xorta

izpiak eta hizkiak

agenda

18

30

tristanen trostan

Argia

erreportajea

mikroipuina

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

B A L E I KE 2 0 1 0 A P I R I L A

3


HITZ-TANTAK

Joxe Mari Urbieta

Arrantzale ohia

"Igarriko ez da, ba, arraina kanpokoa edo hemengoa den. Prezioan asko igartzen da, baina baita ahoan ere" TESTUA eta argazkiak: juan luis romatet

“Behin tokatu zitzaidan santelmoak herritik kanpo bizitzea. Pena ederra izan nuen” Omenaldia egingo dizute santelmotan. Jexuxek eman zidan albistea; ondo iruditu zitzaidan. Gustukoak al dituzu festa hauek? Bai. Niretzat herriko festak santelmoak ziren. Tradizio gehiago ere bazuten. Sanpedroak erbesteko festak bezala ikusten nituen; santelmoak, berriz, herrikoak. Asko aldatu dira urte hauetan. Bai, baina gu gazteak ginenean ere ederki zelebratzen genituen. Gure gaupasak ere egiten genituen garai 4

B A L E I KE 2 0 1 0 A P I R I L A

hartan eta urte askotan txarangarekin ere atera izan naiz. Txaranga bat? Koadrilako txaranga bat genuen, Izustarri izenekoa, eta han danborra jotzen nuen. Sekulako giroa izaten da banderaren igoeran. Aurreko urteetako omenduekin hitz egin al duzu? Bai. Lehengusu bat ere omendua izan zen orain urte batzuk eta harekin hitz egin dut. Denekin hitz egin dut, denon artean tratua daukagu eta.

Gauerdia da eta banderaren soka kateatuta geratzen da. Ez, ez, ez. Ez dago kuidorik. Espero dut horrelakorik ez gertatzea. Kateatuta geratzen bada, gogor tiratuko diot! Urteetan aritu zara itsasoan. Inoiz egokitu al zaizu santelmoak herritik kanpo bizi beharra? Behin. Urte batean tokatu zitzaigun Frantzian sartzea jaiak zirenean. Pena ederra izan nuen. Antxoa urruti zegoen eta han pasa genituen santelmoak. Beno, gure festa txikia egin genuen ontzian.

Zer ontzitan aritu zara lanean? 17 urterekin lehen irteera egin nuen, Afrikara, Sierra Leonara, Mutrikuko barku batean. Itzultzean Zumaiako arrantzontzi batean sartu nintzen, ‘Miguel Angel’-en, pordillostarrena zena. Horiekin bi urte egin nituen, soldaduskara joan nintzen arte. Handik bueltan lehorrean egin nuen lan urte batzuetan, eta gero Getarian hasi nintzen lanean. Han egin dut lan erretiratu arte. Krisia gora, krisia behera. Azken urteetan hitz hori arrantza munduari ondo lotuta dago. Gauza txarrak gehiago entzuten dira onak baino arrantza kontuan. Gauzak gero eta zailagoak jartzen zaizkie eta ez dakit zer gertatuko den. Urteak egon dira antxoa harrapatu gabe, eta orain arrantzatzen hasi direnean, beraiek hasi dira mugak jartzen diru pixka bat gehiago irabazteko. Garai batean arrain gehiegi ere hartuko zen, akaso?


Urte ederrak izan ziren, antxoa ugari harrapatzen zenean. Urte onak asko izan ziren. Baina gero sare pelagikoak erabiltzen hasi ziren, eta gero eta arrain gutxiago zegoen itsasoan. Frantsesek min handia egin zuten hor. Azkenaldian urrutitik ekarritako arraina saltzen da arrandegietan. Kanpoko arrain asko ibiltzen da hemen. Ahoan igartzen al da kanpokoa izan edo hemengoa? Igarriko ez da, ba? Prezioan asko igartzen da, baina baita ahoan ere. Prezioaren gorabeheran ezagun da arraina hobea edo txarragoa den. Piratak ere hor dabiltza arrantzontzien inguruan. Zuen garaian ba al ziren piratarik? Afrikako kostan eta Kanariar Irlen inguruan ibili izan ginenean nahikoa beldur izan genuen bazterrera hurreratzerakoan. Bertako guardak han zebiltzala ha-

rrapatuko gintuzten nahiko beldur izan ginen. Orain urte batzuk gerra galantak izan ziren hemengo eta mugaz bestaldeko arrantzontzien artean. Haiek izango ziren, akaso, orduko piratak? Pelagikoen garaia zen hura. Borroka hartan izan nintzen ni. Penagarria zen hura; itsaso guztia bolanta sareekin josi zuten eta arraina ere gutxi zegoen. Bolanta haiek aberia handiak egin zituzten; edozer gauza harrapatzen zuten sare haiek. Erretiroa hartu zenuen, baina motorrarekin itsasora joaten jarraitzen duzu. Zumaia eta Nafarroa artean bizi naiz, eta hemen nagoenean beste zer eginik ez dut. Giro ona badago, itsasora joaten naiz. Nire hobbya hori da. Zer harrapatzen duzue? Txibitan, kabretan, muxarretan ibiltzen gara. Azken denboraldi honetan ez da asko harrapatzen; arrain

gutxi dabil. Lehen muxarrak asko harrapatzen ziren, baina azken urteetan gutxi dabil. Azkenaldian ikusi dira baxurako ontziak kostatik hurre berdeletan. Bai, baina horien sareek ez digute kalterik egiten. Berdela arrain immigrantea da; noizean behin kostara hurreratzen da eta pare bat egunean izaten dira horiek hartzen.

“Ez nago biotopoarekin ados. Guk zer kalte egingo dugu? Kalte gehiago egiten dute kanpoko sareek eta otarrek”

HITZ-TANTAK

60 urte ditu eta 35 eman ditu itsasoan, orain hiru urte erretiratu zen arte. “Lau bat urte egin nituen lan lehorrean, baina bestela bizitza guztia itsasoan egin dut”. Joxe Mari izango da aurtengo San Telmo jaietan omenaldia jasoko duen arrantzale ohia. Estalapean tope egin eta Kofradiako bentako gelara igo gara hitz egitera. Gela horretako balkoi batean igoko du Kofradiaren berde koloreko bandera apirilaren 11ko gauerdian.

Izena: Joxe Mari Urbieta. Jaioterria: Zumaia Jaio: 1949an Itsasoan: 35 urte, Mutriku, Zumaia eta Getariako arrantzontzietan.

Orain bi urte biotopoaren kontrako pegatinak ikusi ziren santelmotan. Ez nago ados horrekin. Gauzak ondo jartzearen aldekoa naiz, baina dena debekatzearen kontra nago. Bizitza guztian ibili gara harraldeko mundu horretan lapetan, maoliotan, hamarretan, olagarrotan, gabarrantzan… Guk zer kalte egingo dugu, ba, hor? Kalte gehiago egiten dute kanpoko sareek eta otarrek. Afizioa ez dutenek debekua ez dute sentituko, baina afizioa dugunok hutsunea sentitzen dugu. Semeei harraldeko giroa erakusten saiatu gara. Orain zer erakutsiko diegu? Nahiz eta erretiratua egon, ikusten da itsasoarekin lotura mantentzen duzula. Tira egiten du; hori ez da inoiz ahazten. Itsasoa barruan daramat. B A L E I KE 2 0 1 0 A P I R I L A

5


PUBLIZITATEA 6

B A L E I KE 2 0 1 0 A P I R I L A


Bertsotan Jai Doinua: Mendian gora haritza

1.

3.

Ehun bat zale ziren zai,

Laukote batzuk kantari,

zortzi lagun txapeldungai,

bertsozaleak ugari,

eta azkenean txapeldun beti

Torreberriko gau magikoan

Maialen o Unai!

haiei adi-adi.

Utzi gabe aldatu nahi,

Jon Maia denen gidari,

eta zabaldu ere bai;

une ederrak opari,

denon artean egin dezagun

umorez eta bertso egarriz

aurten Bertsotan Jai.

joaten denari.

2.

4.

Joko-jolasen oreka,

Hilak 16 dauzkala

jaia ez da txapelketa,

–gogoratu: ostirala–

parte-hartzaile denak ariko

repetizio hasierako

zaizkigu taldeka.

zita mundiala.

Gaua hainbat ariketa

Jan-edanak eman ahala,

eta sorpresaz beteta

errematea finala,

isildu nadin, han ikustea

azaltzen denak ez du ahaztuko

hobeto da eta.

hura berehala.

BERTSO XORTA

Xabier AZKUE

B A L E I KE 2 0 1 0 A P I R I L A

7


PUBLIZITATEA 8

B A L E I KE 2 0 1 0 A P I R I L A


BALEIKE +

PEllO RUBIO

“Berriz ere egingo nuke Euskal Herrian bakea lortzeko saioa� testua: AITOR MANTEROLA argazkiak: gorka zabaleta

Txillarre baserria ezaguna da Euskal Herriko politikagintzan. Ber tan hasi ziren biltzen Batasuna eta PSE-EE duela hamar ur te. Bilera sekretuak oso garai latzean. Hantxe loratu zen gero, 2006an, huts egin zuen bake prozesua. Solasaldi haien jatorrian eta solasaldietan zumaiar bat egon zen: Pello Rubio. Txillarreko baserritar ekologista. Kontu haietaz konta daitezkeenak Ederren guztiak eman nahi eta ezin. Bere kontatu dizkio urtebetetze festako gozoki zorroa izango Baleikeri. dena gurasoen eskuetan duen haurrari menua aukeratzea eskatuz gero, denboraldia behar izaten du pentsatzeko, eta ziurrenik kabitzen

direnak baino gehiago nahi eta damu aurpegiaz zorroratzen ditu. Antzera ibili naiz nire oroimen gozoen poltsatik kontatu beharrekoa aukeratzerakoan, baina beti egongo da hor hitzen dendara itzultzeko aukera...

B A L E I KE 2 0 1 0 A P I R I L A

9


BALEIKE +

2001a. Ez da giro politikagintzan. Lizarra-Garazi hautsi ondorengo garai beltzak. Espainian Jose Maria Aznarrek agintzen du, gehiengo osoz. PPk eta PSOEk Terrorismoaren Aurkako Ituna sinatu berri dute. ETAk zinegotzi sozialistak ditu helburu. Froilan Elespe, Lasarte-Oriako zinegotzia, hil du. Espainiako Auzitegi Nazionala zker Abertzalearen aurka ari da. Gertakari horiek guztiak gertatzen ari diren bitartean, Sallobente haraneko baserri batean, Elgoibar aldean, bilerak egiten ari dira Arnaldo Otegi eta Jesus Egiguren. Batasuna eta PSE-EE bilera sekretuak eta ezkutuak egiten ari dira. Txillarre baserriko egongelan. Bertako nagusi Pello Rubio (Zumaia, 1948) ere solaskide dute. Gero loratu zen bake prozesuaren hazia jartzen ari dira. Urte batzuk geroago, egongela horretan egin dute elkarrizketa Baleikeko kazetariak, argazkilariak eta Rubiok. “Ez atera argazkirik etxe barruan. Ate barrutik hona leku pribatua da”, eskatu du. Batek daki, baina egunen batean, akaso, leku pribatua leku historiko bihur daiteke. Txillarre baserriak egokia ematen du sukaldeko lana egiteko. Bai, eta gainera garai hartan, alderdi politiko askok esaten zuten sukaldeko lana egin behar zela, eta inork ez zuela egiten. Bada, guk, ordurako, urteak generamatzan sukaldeko lanak egiten. Istorio polita izan zen, eta oso esperientzia positiboa. Euskal Herrian bakea lortzeko beharrezko saioa zen, eta ni tokatu nintzen parean. Berriz ere egingo nuke egin behar balitz. Nola tokatu zinen parean? 18 urte nituela etorri nintzen lanera Elgoibarrera. Soldadutza bukatu eta gero, hemen gelditu nintzen, Zumaiara joan-etorrian ibili beharrean. Arnaldo Otegi ezagutu nuenean 27 urte neuzkan, eta berak 17. Francoren aurkako garaia zen, eta kaleko borroketan elkarrekin ibiltzen ginen. Bera bere bidetik, eta ni niretik. Politikoki ikuspegi ezberdinak izan arren, errespetu handia diogu elkarri. Kartzela-

“Behin Arnaldo Otegi eta Paco Egea gonbidatu nituen baserrira afaltzera. Horrela hasi zen dena”

ra bisita joaten natzaio. Beti izan dugu harremana. Lagun onak gara. Paco Egea sozialista ere ezagutzen dut. Jose Antonio Ardanzaren gobernuan sailburu izan zen. Hura ere Elgoibarkoa. Elkarrekin egin genuen lan. Behin gonbitea egin nien, etortzeko baserrira afaltzera, politikaz hitz egiteko hirurok. 2000n izan zen hori. Eta gero, beste afari edo bazkari bat, eta beste bat... eta horrela hasi zen dena.

Gero, beste solaskide batzuk ere gehitu zitzaizkizuen. Bai. Jesus Egiguren hasi zen etortzen, eta Pernando Barrena ere bai. Bostok biltzen ginen Rodriguez Zapatero Espainiako gobernura heldu zen arte, 2004ra arte. Diskrezio handiarekin biltzen ginen. PP zegoen agintzen, eta Alderdien Legea ere orduan onartu zuten. Baina oso giro onean biltzen ginen, bazkaltzen, afaltzen edo gosaltzen. Bilera asko izan ziren. Zu ere solaskide izan zinen. Bai. Gehienetan politikariei uzten nien hitz egiten, baina nire iritzia botatzen nuen. Bat gehiago nintzen. Bilera guztietan egon nintzen. 2004tik aurrera ere jarraitu al zenuten hizketan? Bai. Solaskide gehiago azaldu ziren. Batasunako Rufi Etxeberria, Olatz Dañobeitia eta Joseba Permach, eta PSE-EEtik Patxi Lopez, Rodolfo Ares... Denak batera biltzen al ziren?

EZKUTUTIK KAMERA AURRERA Hainbat urtez ezkutuan bildu ziren Batasuneko eta PSEko ordezkariak, askotan Pello Rubioren Txillarre baserrian. Bilera haiei esker gero bake prozesua abiatzeko aukera sortu zen. 2006ko uztailekoa da argazkia. Donostiako Amara Plaza hotelean bildu ziren kamaren aurrean Batasuneko Olatz Dañobeitia, Rufi Etxeberria eta Arnaldo Otegi, eta PSEko Patxi Lopez eta Rodolfo Ares.

10

B A L E I KE 2 0 1 0 A P I R I L A


BALEIKE +

“Ogitarteko berdina ematen ziguten beti presoei diktaduran: mortadela azeitunarekin” Gazterik murgildu zen politikagintzan Pello Rubio. ‘Troskoa’ izan zen, LKI alderdiko kidea. Preso ere hartu zuten behin. Gazte garaitan troskoa izan zinen politikoki. Azalduko al duzu zer den? Zumaian ez ninduten askok ezagutu arlo horretan; Elgoibarren gehiago. Asko mugitu nintzen, bizitza mugitua izan dut. Francoren garaian, Zumaian manifestazioa egin genuen. 1968an izan zen, Txabi Etxeberrieta ETAkoa hil zutenean. Burgosko prozesuak soldaduskan harrapatu ninduen. Troskoa hitza Trotskytik dator. Errusiar iraultzaren baitan, ez zetorren bat Stalinekin. Hortik sortu zen troskismoa, eta alderdia sortu zen. Hemen duela 20 urte desagertu zen. 4. Internazionala zen alderdi nagusia, mundu mailakoa, eta herrialde bakoitzak bere alderdia zeukan gero. Horregatik, guk lotura

Ez. Fase bakoitzak bere solaskideak izan zituen. Patxi Lopez eta horiek ETAren su etena indarrean zegoenean etorri ziren. Loiolako elkarrizketak porrot egitean bukatu al ziren Txillarreko solasaldiak? Ez, ez. Gerora ere jarraitu zuten.

“Guk lotura geneukan Espainiako alderdi troskistarekin eta Arnaldok-eta espainolak ginela esaten ziguten” geneukan Espainiakoarekin, eta Arnaldok eta espainolak ginela esaten ziguten. Baina guk beti defendatu izan dugu autodeterminazio eskubidea. 1977an egin zenuten lehen batza-

“Gure belaunaldiaren arazoa da ETArena, eta gure belaunaldiak konpondu behar du”

Poliziak ikusmiran izango zenituzten, ba. Bai, jakina. Behin argazkiak atera zizkiguten. Mendian behera ikusi genituen etortzen. 2005 inguruan izango zen hori. Ordutik aurrera, beste baserri batzuetan hasi ginen biltzen; baita txabolaren batean ere.

rra, Arantzazun, eta Espainiako poliziak han zeuden guztiak atxilotu zituen. Han al zinen zu? Bai horixe. Euskal Herriko hegoaldeko lau herrialdeetako ordezkariak bildu ginen. 150en bat lagun. Polizia azaldu zen, eta denok barrura. Ni Donostiara eraman ninduten, Gobernu Militarrera. Bi egunez eduki ninduten kartzelan. Pare bat ogitarteko eman zizkiguten jateko; mortadela azeitunarekin. Horixe ematen ziguten presoei. Oso ezagunak ziren ogitarteko haiek garai hartan.

Modu informalean hasi zena itxura hartzen ari zen. Fase asko egon ziren. Pentsa, bilerak bost urtean zehar izan ziren . Gero, Anoetako proposamena etorri zen. Loiolako bilerak non eta nola egin behar ziren ere hemen erabaki zuten. Imanol Murua Uriak Loiolako hegiak liburuan aipatzen zaitu, eta kontatzen du lan asko egin behar izan zenituela solasaldien garaian: sukaldari, telefonista, gidari eta mandatugile. Banan-banan kontatu zer lan ziren. Sukaldari: Otorduak prestatzen nizkien. Telefonista: Batzuei eta besteei deitu egin behar zaie enkarguak bidaltzeko. Telefonoak hartuta dauzkadala badakit, baina. Txoferra: Batzuetan baten bat eraman behar izaten zen batera edo bestera. Mandatugile: B A L E I KE 2 0 1 0 A P I R I L A

11


BALEIKE +

Telefonotik hitz egin ezin denean, bertara joan behar da enkargua ematera. Zenbat politikarik ezagutzen dute Txillarre? Hamarren batek edo. Beti bi alderditakoak bildu al ziren, Batasunakoak eta PSE-EEkoak? Bai, bai. Bileraren bat ba al duzu bereziki gogoan? Bat bai. Oso garrantzitsua izan zen, eta oso polita. Ipar Euskal Herrikoak etorri ziren. Otegiz eta Egigurenez gain, Frantxua Maitia PSFko kidea eta Xabi Larralde Batasunakoa bildu ziren. Bilera guztia euskaraz egin zen. Ederra izan zen. Ia nahigabe hasi zen kontuak sekulako garrantzia hartu zuen gero. Sentitu al zenuen barruko poza halako zerbait zure etxean gertatzen ari zelako? Ez, ez, ez. Gure belaunaldiaren arazoa da ETArena, eta gure belaunaldiak konpondu behar du. Zorte ona izan dut hemen parean tokatzeko, eta garbi daukat, berriz ere buru-belarri murgilduko naizela antzeko zerbaitetan, eta behar den denbora guztia galduko dudala. Gure arazoa da, eta ona litzateke gure belaunaldiak bukatzea arazoarekin. Badakigu Euskal Herriko gatazka ez dela amaituko ETA bukatzean. Oso gustura eta lasai geldituko nintzateke hementxe, baserrian, hau guztia konpondu dela ikustean. Hala ere, ez dizut ukatuko poza emango lidakeela libururen batean azaltzeak hau edo beste egiteagatik. Txillaren hasi zen bideak huts egin zuen gero. Zer gogoeta egiten duzu atzera begiratzen duzunean? Ez zen ondo atera, baina gauzak aldatu egin dira orain. Ezker Abertzalea, esaterako, eztabaidan murgilduta egon da, eta beste fase batera eramango gaituzte aldaketa horiek. Beldurrik izan al zenuen? Batere ez. Esan izan didate barrura sartuko nautela, baina ez nau kezkatzen. Sekula ez dut beldurrik izan, eta orain ere ez. Ni badakit zer lan egiten ari naizen, eta oso lasai nago. Txillarretik joatean, politikariak bertako produktuekin joaten omen ziren beti. Baserrietako betiko ohitura da. Bisitan datozenei zerbait ematea ohikoa da. Hemengo barazkiak edo arrautzak... beti eramaten zituzten. Denetik ematen nien. Garaian garaikoa. Baina baserrietako ohitura mantentzearren egiten nuen. Gaur neurtu egin beharko nuke nori eman eta nori ez (barrezka).

12

B A L E I KE 2 0 1 0 A P I R I L A

“Hemen ez da inongo arazorik egon beren artean. Besteen iritzia errespetatu dute. Giro erosoan egon dira hemen�

Hemendik igaro diren politikariekin harremanik ba al duzu oraindik? Bai, bai. Hasiera-hasierako bilera haiek kontuan hartuz, hamar urteko kontua izan zen, eta normala da harremanei eustea.

Euskal Herriko gatazka baratzeko produktua balitz, zer litzateke, ekologikoa, transgenikoa edo nolakoa? Nortasun edo identitate arazoa da. Betiko borroka da, aspaldian sortutakoa. Bizikidetza arazoa ere bada. Gutxi gorabehera, euskal gizartearen erdiak modu batera pentsatzen du, eta beste erdiak, bestera. Gai sakona da aztertzeko. Bizikidetza behar dugu bi aldeen artean, baina alde bat bestearen gainetik dago eta... Ez da erraza, ez. Baina elkar errespetatu behar dugu, eta ez da halakorik gertatzen, bata bestearen gainean daudelako. Politikariek hedabideetatik ezagutzen ditugu, eta beti jarrera bera azaltzen dute. Zuk aukera izan duzu haiek beste testuinguru batean ezagutzeko. Nolakoa da beren arteko harremana eguneroko jardun horretatik kanpo? Hemen ez da inongo arazorik egon beren artean. Besteen iritzia errespetatu dute. Giro erosoan egon dira hemen, eta bakoitzak bere benetako nortasuna azaldu izan du. Adibidez, Jesus Egiguren sekulako aurkikuntza izan da niretzat pertsona bezala, nahiz eta ez dudan bera bezala pentsatzen. Garai hartan, une oso gogorrak zeuden. Batetik, Ezker Abertzalearen aurkako ofentsiba, eta bestetik, ETA zinegotzien aurkako atentatuak egiten. Nabaritzen al zen hemengo bileretan giro gaizto hori? Ez zen nabaritzen. Alde batek eta besteak barneratuta zeukaten gertatuko zirela, eta nolabait esateko, hemengo elkarrizketa saioak blindatuta zeuden. Bolada batzuetan eten egiten ziren arazo horiengatik, baina berriz jarraitzeko borondatearekin beti. Halako zerbait gertatzen den bakoitzean, elkarrizketak bertan behera gelditu behar badira, inoiz ez dugu ezer lortuko. Neurri batean, halako gertaerak alde batera utzi behar dira, eta aurrera segi behar da, ikuspegi zabalarekin.


Aitzindaria izan zen Pello Rubio nekazaritza ekologikoan. Lantegia utzi, eta baserrira joan zen, ia nahigabe. Hala ere, Zumaia ez du ahazteko, eta “marinela naiz baserritarra baino gehiago”, esan ohi du. Sarritan etortzen da jaioterrira, “zumaiarra sentitzen naizelako, eta lagunak eta lekuak ikusteko beharra sentitzen dudalako”.

Zergatik egin zenuen nekazaritza ekologikoaren aldeko hautua? Orain dela 20 urte hasi nintzenean, Gipuzkoan ez zuen inork lantzen modu ekologikoa. Gogorra izan zen. Lantegia utzi nuen bizimodu berri bati ekiteko, baserrira etorri nintzen, baina uste nuen torlojuak egiten ari nintzela letxugak landu beharrean. Modu berean egiten nituen. Produktu batzuk bota behar zitzaizkien letxugei, eta automatikoa zen. Nik uste nuen nekazaritza beste gauza bat zela; uste nuen bizitzeko modu bat zela, lurrak bizitasuna daukala, eta produktu kimiko gehiegi erabiltzen zirela. Garbi neukan produktu horiek erabiliz, gizakiari arazoak sortuko zaizkiola. Janaria gasolina da. Aldea dago zer sartzen diozun gorputzari. Eta gor-

putzak gehien egiten duena egunean zehar horixe da, jan. Abusatu egiten da produktu kimikoekin. Gauza ezberdinak egin nahi nituen. Azken batean, nekazaritza ekologikoa orain dela 40 urte bezala lan egitea da; guk ez dugu ezer asmatu. Simaurra, ura eta eguzkia erabiltzen ditut nik. Eta lurrak ematen duenarekin, aurrera. Gero eta indar handiagoa dauka orain. Bai, baina orduan, sekulakoak entzun nituen, baserritarren eta administrazioaren partetik. Esaten ziguten garestiago saltzeko jartzen geniela produktuei ‘ekologiko’ izena. Gaur egun, normalizatu da egoera, eta bezero gehiago dauzkagu; gero eta gazte gehiago, gainera. Jendeak garbi jan nahi duelako

Saltzeko modua ere aldatu egin da. Bai, bai. Zumaian bertan, esaterako, azokan oso baserritar gutxi daude. Jendea saltoki handietara joaten da orain. Horregatik, guk ere aldatu egin behar izan ditugu saltzeko moduak. Baserritik etxera eramaten ditugu orain. Bidea luzea da, baina denborarekin hedatuko da. Euskal Herrian ez ezik, Austrian eta Eslovenia aldean ere etxeetara eramaten dituzte baserrietako produktuak. Suedian, adibidez, bertako produktuak erosten dituzte. Baserritarra baratzeko produktuei esker bizi da, eta horretaz jabetu behar du jendeak. Nola biziko gara, ba, erosten ez badigute?

BALEIKE +

“Letxuga bat aldatzen ere ez nekien orain dela hogei urte”

da hori, batetik; eta ingurumena errespetatzeko joeragatik, bestetik. Jendeak badaki garbi jaten badu, ez dituela erosten lurra kutsatzen duten produktuak. Aldaketa klimatikoaren gaiak ere eragina izan du jendearengan. Nekazaritzak ere eragina dauka aldaketa horri aurre egitean.

“Nik internet bidez ere saltzen dut, beste modu bat da, moldatu egin behar dugulako guk ere” Nola lor daiteke jendeak baserriko produktuak erostea? Berriz berreskuratu behar dugu bertako produktuak kontsumitzeko aukera. Baserritik bizi ahal izateko, ezinbestekoa dugu jendeak gure produktuak erostea. Zailena saltzea da, ez produzitzea. Nik Internet bidez ere saltzen dut, beste modu bat da, moldatu egin behar dugulako guk ere. Baserritar guztiok ez duzue eredu ekologikoa erabiltzen. Azoketan eta, alboan jartzen zaizunean halakoren bat, saiatzen al zara hura konbentzitzen?

B A L E I KE 2 0 1 0 A P I R I L A

13


PUBLIZITATEA 14

B A L E I KE 2 0 1 0 A P I R I L A


Zer egoeratan dago nekazaritza? Oso izorratuta. Krisian da. Gizartearen ohiturak aldatu egin dira. Gogoan dut Zumaian, Goiko plazan, 40 bat asto egoten zirela lotuta. Baserritarrak jaisten ziren produktuak saltzera. Gaur egun, beste modu batean saltzen ditugu produktuak, baina gizar-

Bueno, luzerako lana da. Hitz egiten dut haiekin, eta gero eta jende gehiago ari da sartzen. Biolurreko presidente izan nintzen, eta gazte dezente sartu da orain ekoizpen ekologikoan. Nekazaritzan gora doan sektore bakarra ekologikoa da. Badu etorkizuna. Kaleko jendea ari da baserrian sartu nahian, eta emakume asko, gainera. Ikasketak amaitu eta baserrietara jotzen du jendeak, kaleko bizimoduarekin itota. Baina garbi daukagu ez ditugula ohiturak egun batetik bestera aldatuko. Gerra ondorenetik hona era batera egin da lan baserrietan, eta orain ari gara gerra aurreko garaietara atzera egiten, berriz ere aurrera egiteko. Gelditu egin behar dugu, aztertu gure egoera, eta atzera egin pauso bat, bi aurrera emateko. Garrantzitsua da garbi edukitzea nora joan nahi dugun. Duela 20 urte entzun nituenei kasu egin banien, utzi egingo nuen. Baserritar batek entzuten duenean 35 orduko lan astea eta horrelakoak, zer pentsatzen du? Lantegi batean baino diru gutxiago irabazten dut, oporrik ez daukat, baina gustura bizi naiz. Nik ez dut sumatzen oporren falta. Beste modu batekoak

dira nire oporrak: elurra egiten duenean, sua egiten dut tximinian, eta lasai asko egoten naiz barruan, gozatzen. Beste modu batera hartzen duzu bizitza. Nahi dudanean eta nahi bezala egiten dut lan. Naturarekin lotuta nago, eta urtaro guztietan gozatzen dut. Nik horri ematen diot balioa, eta beste batek, auto handia edukitzeari, adibidez. Bakoitzak nahi duen bezala antolatzen du bere bizitza. Niretzat, dirua beharrezkoa da, baina ez da garrantzitsuena. Azken batean, lau egun bizi behar dugu bizitza honetan, eta bi egunetan lainotuta egoten da, baserritar batek behin esan zidan bezala. Zer esaten du hemengo lurrak belarria jartzen diozunean? Hemen ez dago hain kutsatuta. Industriak jan du baserria. Bailara honetan oso jende gutxi bizi da baserritik, eta ez dago hain ustiatuta lurra. Horregatik, Euskal Herriko baserrietan erraza da eredu ekologikora pasatzea, lau gauza aldatzea aski delako. Hasiera hartan ez zenekien ezer. Ez, eta hanka sartzen ikasi nuen gauzak ondo egiten. Ikastaroak ere hartu nituen. Orain, berriz, ni nabil ikastaroak

BALEIKE +

ematen. Kaletarra irakasle. Horrek min ematen die baserritarrei (barrezka). Ikastoletara ere joaten naiz, umeei erakustera.

“Nekazaritzan gora doan sektore bakarra ekologikoa da. Badu etorkizuna. Kaleko jendea ari da baserrian sartu nahian, eta emakume asko gainera� tea beste fase batean dago. Kaleko jendea urtean behin bakarrik akordatzen da gurekin, baserritarrekin. Zumaian, adibidez, Euskal Jai egunean. Janzten dira denak baserritarrez, denak sentitzen dira baserritar egun batez, baina gero, urteko gainontzeko egunetan ahaztu egiten dira gurekin. Egun bateko salmentarekin ezin dugu urte guztiko bizimodua atera. Urte osoan kontsumitu behar dira baserriko produktuak. Hartara, gazte gehiago hasiko zen lanean baserrian, etorkizun gehiago izango luke gure bizimoduak. Ez duzu ulertzen egungo gizartea? Ez da hori. Baina konturatu naiz ezinezkoa dela aldatzea, gizartea beste alde batetik doalako. Horregatik erabaki nuen nik neure bidetik jarraitzea eta besteei bakean uztea. Nire ideiekin koherente izatea erabaki nuen.

B A L E I KE 2 0 1 0 A P I R I L A

15


argazkia eta testua Oliver Perez Amas 16

B A L E I KE 2 0 1 0 A P I R I L A


Argazki hau Irungo Plaiaundiko parke ekologikoan ateratakoa da eta hegaztia mendebal txori mokolodia da. Espezie honek Artikoan hazten ditu kumeak eta ez da askotan ikusten hemen inguruan. Abenduan, Plaiaundin ale batzuk azalduz ziren, ekaitzak eramanda, eta egun batzuk egon ziren bertan, hegazti argazkilari askoren gozamenerako. Nik ere argazki batzuk atera nizkien, tartean hau, eta gustatzea espero dut.

ZUMAIAKO ARGAZKI ELKARTEA

Izpiak eta hizkiak

Hegaztiak


Tristanen

trostan Zaldi gainean gero eta zumaiar gehiago ibiltzen dira. Zabalduz doa afizioa. Motxanekuak taldean hamar bat lagun dabiltza, eta beraiek antolatzen dute santelmoetako zaldi lasterketa. testua: AITOR MANTEROLA ARGAZKIAK: GORKA ZABALETA ETA PEIO ROMATET

18

B A L E I KE 2 0 1 0 A P I R I L A


B A L E I KE 2 0 1 0 A P I R I L A

19

PEIO ROMATET

ERREPORTAJEA Izpiak eta hizkiak


ren lasterketari. Nolatan hasi ziren jakitea da aurreneko gauza. Zubia beteranoa da, eta hamar urte egin du atzera: “Orduan hasi nintzen. Zaldian ibiltzea gustatzen zitzaidan, eta horrelaxe ekin nion”. Urbieta berria da kontu hauetan: “Urtebete da hasi nintzela. Zaldiak gustuko ditut, eta lagun batek utzi zidan bat, ibiltzeko”. Bien hasiera, baina, ez da berdinberdina. Zubia ez zen hasi orduko lasterketetan murgildu: “Gero hasi nintzen parte hartzen, duela lau bat urte edo. Hasieran ibili bakarrik egiten nintzen”. Urbieta, aldiz, berehala hasi da lehiaketetan. Ondo hasi ere. Dagoeneko, lasterketa bat irabazi du eta: “Aurten izan da. Getarian, sanantonetan”. Zubiak ere baditu garaipenak: “Hiru irabazi ditut. Bi Saloenten eta bat Asteasun”. Etxabe sartu da tartean, ezustean: “Podiumak ere ugari dauzka”. Motxanekuak taldeko denak, baina, ez dira lasterketetan ateratzen: “Hiruzpalau ibiltzen gara”, zehaztu du beteranoak. Zumaian gero eta afizio handiagoa dagoela esan dute laurek. Orain jende gehiago hasi da zaldian ibiltzen. Ez da, ordea, afizio merkea. “Zaldia bera erostea da merkeena”, ireki du gaia Aizpuruak. “Autoa baino garestiagoa da”, bota du Zubiak. Etxabek azaldu du zer gastu izaten dituzten: “150 euro hileko eta zaldiko. Janarekin lau euro gastatu behar dira egunero. Kopur ua hori da zaldia ondo badago. Min hartzen badu edo

PEIO ROMATET

ERREPORTAJEA

Igandetan Zumaia inguruan mendi bueltan egitera joan, eta ohikoa izaten da zaldizkoekin topo egitea. Dotore asko joaten dira, zaldiaren pausoan. Lagun koadrila polita izan ohi da. Urtetik urtera gero eta handiagoa. Izena ere jarri diote taldeari: Motxanekuak. Hamar bat lagunek osatzen dute. Taldeko kide dira Txomin Zubia (Zumaia, 1952), Eneko Urbieta (Zumaia, 1980), Juan Karlos Aizpurua (Zumaia, 1968) eta Aitor Etxabe (Zumaia, 1970). Astero biltzen dira, eta bilera baliatuz, zaldien eta beraien inguruko kontuak kontatzeko gonbita egin zaie. Hizketan hasten lehenak Aizpurua eta Etxabe izan dira: “Bi hauek dira onak”. Zubiaz eta Urbietaz ari dira. Lotsati antzean hasi dira galderei erantzuten “bi onak”. Zaldiaren pauso makalean ekin diote solasaldi-

20

B A L E I KE 2 0 1 0 A P I R I L A

“150 euro hileko eta zaldiko. Janarekin lau euro gastatu behar dira egunero. Min hartzen badu albaitaria gehitu behar zaio” gaixotzen bada, albaitariaren gastua gehitu behar zaio. Eta gordetzeko lekua ere ez bada norberarena, are gehiago ugaritzen da gastua”. Urbietak ferratzailearena ere gogorarazi du: “Bi hiletik behin ferratu beharra dago zaldia”. Solasaldi hasierako pauso makala trosta bilakatu dute, eta bizi-bizi dabiltza orain. Aizpuruaren hitzak dira hauek: “Albaitaria atzo etorri zen, eta 100 euro!”, bota du haserre antzean. Gastuaz gain, egunero egin behar zaio kasu zaldiari. Egunero eman behar zaio jaten. Ondorioz, eguneroko zeregina dute zaldia. Kexu da Zubia: “Denbora gehiegi kentzen didate”. Narruondon bertan gordetzen dituzte Urbietak, Aizpuruak eta Etxabek. Han egoten dira Iron, Buztan, Elorri eta Kinto. Iron Urbietarena da, “ondo ibiltzen da”; Buztan-ek eta Elorri-k Aizpurua dute jabe; eta Kinto Etxabek gobernatzen du. Zubiak Beduan gordetzen ditu Krono eta Carreiro: “Lantegi alboan daukate txabola”. Internet bidez erosiak Narruondora eta Beduara heldu aurretik, beste nonbait ibiliko ziren zaldiak. Beste jabe batzuen aginduetara. Zumaiaraino nola heldu diren azaldu digute. “Internet bidez erosten dira, edo lagunen bati, bestela”, azaldu du Urbietak. Berak eta Zubiak Internetez erosi dituztela gaineratu du gero. Erosteko garaian, begia omen da garrantzitsuena. Zaldunarena. “Begira jakiten dugu gustukoa den edo ez. Ez dago beste misteriorik. Ez dugu adituren baten edo albaitariren baten iritzia behar izaten”. Gustura daude Urbieta eta Zubia beren zaldiekin. Erosketa ona egin zutela esan dute. Baina zenbat balio du zaldi batek? Erantzuna Aizpuruak bota du: “1.500-2.000 euro inguruan”.


ERREPORTAJEA GORKA ZABALETA GORKA ZABALETA

Behin zaldia erosita, jabeari moldatu behar izaten zaio. Horretarako sekretua, bat eta bakarra: “Ibili egin behar da”. Urbieta ia egunero ibiltzen da Iron-ekin, baina arriskutsua ere badela gaineratu du: “Zenbat eta gehiago ibili, orduan eta arrisku handiagoa dauka zaldiak min hartzeko, eta orduan komeriak!”. Ibiltzeko, ibili ahal izateko lekuak behar dira, eta Motxanekuak taldeak hiru ondo finkatuta dauzka. Etxabek azaldu du zein diren: “Bat Aizarna aldekoa da; bestea Zarauzkoa, eta hirugarrena Elorriagakoa. Zarautzera joaten garenean, hondartzara jaisten gara, han ibiltzeko”. Luzexeagoak ere egin izan dituzte baina. Aizpuruak eta Zubiak kontatu dute urtero zer buelta egiten duten: “Urbiara joan ginen Zumaiatik. Zortzi bat ordu zaldi gainean; bazkaltzeko gelditu egin ginen”. Etxabek zirikatu egin ditu: “Ipurdialdeko azala zimur-zimur eginda helduko zineten hainbeste orduz zaldi gainean ibilita”. Ibilbide horietan denetan mendia eta hondartza zapaltzen dituzte zaldiek. Lasterketak bi eremu horietan jokatzen dituzte. Uda aurretik hondartzetan, eta uda garaian, mendian, zelaietan. Gauza guztietan bezala, biek dituzte alderdi onak eta txarrak. Urbietak eman du azalpena: “Zelaian arriskutsuagoa da, zaldiak abiadura handiagoa hartzen duelako. Aldapa gora eta aldapa behe-

ra ibiltzen gara, eta arriskutsuagoa da. Hondartzetan, aldiz, hondarraren egoera da kontuan hartzekoa. Biguna badago, gelditu bezala egiten da zaldia, hondarretan asko sartzen delako. Aldiz, bustian, ederki ibiltzen da”. Arriskuak aipatuta, beren jardunean dituztenen berri ematen hasi dira. Aizpuruak eman dio irteera, iragarpen beltza eginez: “Egunen batean, handiren bat gertatuko da. Mendian, batez ere”. Besteek ez diote ezer esan, begira gelditu zaizkio, eta Aizpuruak berak eman du arrazoia: “Arriskurik ez dute ikusten eta”. Handi samarrak hartutakoa Zubia da: “Bi aldiz egon naiz erietxean ingresatuta. Batean, bi bertebra hautsi zitzaizkidan, eta bestean, hanka hautsi zidan zaldiaren

ostikoak”. Beste bi aldiz ere larri antzean ibili da: “Zaldia erori zen lurrera, eta ni atzetik. Beste egun batean, Agote inguruetan, buruarekin lurra jo nuen, sekulako kolpea, eta ordutik kaskoarekin ibiltzen naiz”. Urbieta behin bakarrik erori da: “Getarian izan zen, Iron-ekin, baina ez nuen minik hartu”. Zintzilik, erortzean, behin baino gehiagotan gelditu dela onartu du. Bestelako gertakariak ere gertatu izan zaizkie zaldiekin. Gertakari deserosoak. Zubia hasi da lehendabizi: “Behin, Getarian, adineko bi pertsona bota nituen hankaz gora. Ondo kobratu zuten gero, eta kito”. Urbietak jarraitu dio: “Igeldotik bueltan nentorrela, Orion sartu nintzen. Han barrena nihoala, udaltzainak B A L E I KE 2 0 1 0 A P I R I L A

21


PUBLIZITATEA 22

B A L E I KE 2 0 1 0 A P I R I L A


ERREPORTAJEA

GORKA ZABALETA

Zaldi onenekin ere halakoak gertatzen “Gero eta jende gehiagok parte hartzen du lasterketetan”. Batzuk ia profesiona- direla diote. Beste gai bati buruz aritzelak direla gaineratu du Zubiak: “Hondar- ko aitzakia eman die horrek: zaldi ona tzetako lasterketa batzuetan, diru kopuru ala zaldun ona, zer da garrantzitsuagoa? polita ematen dute saritan, eta halakoe- Aizpuruak eman du iritzia: “1 Formulan tan, jende ona ibiltzen da lehian. Baina ni bezala da. Zaldi ona daukana goian ibilihaietako askoren aurretik ibiltzen naiz”. ko da, baina zaldunak ere eragina dauka. Urbietaren ustez, zaldien mailak ere ho- Hipodromoko lasterketetan, beti zaldun bera egin du: “Orain, batzuek hipodro- berdinek irabazten dute, baina zaldi onealto. Zaldiak kaka egin zuela, eta isuna moetan erosten dituzte zuzenean, eta nak ere beraiei ematen dizkiete beti”. ordaindu behar nuela. Nik ezetz, nire zaldi horiek ondo egoten dira prestatuta. Santelmoetako lasterketan Motxanezaldia ez zela izan. Azkenean, ez zidan Azkarragoak dira”. Aizpuruak biribildu kuak taldekoren bat izango da, akaso, isunik jarri”. du azalpena: “Hala ere, pertsonak beza- azkarrena. Zaldi ona duelako eta zaldun lakoak dira zaldiak. Batzuk hobeto mol- ona delako. Prestatu, behintzat, gogoz ari Santelmoetako lasterketa datzen dira eremu batzuetan, eta besteak dira prestatzen. Ikusleei ere prest egoteMotxanekuak taldekoak Itzurun hon- besteetan”. Baina eremuak eremu, bada ko eskatu diete. Etxaberen hitzak dira: dartzako lasterketan izango dira. Santel- oso kontuan hartu behar den gauza bat “Lasterketen aurretik eta ondoren, kontu moetako egitarauaren baitan, apirilaren lehiaketetan: irteera. Horixe omen gakoa, handiz ibili behar da zaldiekin. Oso urdu18an, hirugarren aldiz jokatuko da zaldi Zubiaren hitzetan: “Oso garrantzitsua ri jartzen dira zaldiak, eta segurtasunezko lehiaketa. 12:00etan da hitzordua. Etxa- da, garrantzitsuena. Hasieran atzean gel- tartea handia izatea komeni da”. Ikusleei bek azaldu duenez, mahaiaren bueltan ditzen bazara, akabo!“. egindako eskari horrez gain, beste hau ere dauden laurak aterako dira: “Zubia eta Oso serio hartzen dituzte lehiaketak. egin diote jendeari: “Joan dadila ikustera, Urbieta zaldiz bakarrik, eta Aizpurua eta Baina ez dute kontatu nahi izan aparteko ikuskizun ederra izaten da eta”. biok, gurditxoarekin”. Berria da gurdiare- entrenamenduak egiten dituzten edo ez. Igandero mendi buelta egitera doana: “Erakustaldia izango da. Lehen aldiz “Gure arteko kontuak dira horiek, bakoi- zenentzat polita da zaldiak eta zaldunak jokatuko daguztiak gurdien eman lasterketa, beste inon ikustea. bateko kontuak buruberea dauka”,direnak itxi du gaia Etxabek. Ederren nahi eta ezin.tzak Bere baino gehiago nahiBeste eta garai damu aurpegiaz ez da jokatu, eta ikusiko dugu nola atera- Batzuetan gertatu zaien hau, aldiz, ahoa ra ekarrarazten dituzte. Pelikula batzuetaurtebetetze festako gozoki zorroa izango zorroratzen ditu. Antzera ibili naiz nire tzen den”. itxi gabe kontatu dute: “Gertatzen da zal- ko irudiak izan daitezke burutazio horiek. dena gurasoen eskuetan duen haurrari menua oroimen gozoen poltsatik kontatu beharrekoa 1.200 metroko ibilbidea prestatuko diek ez ematea eskatutakoa. Bat-batean, Mendebalde urrunekoak zaldiz ibiltzen aukeratzea eskatuz gero, aukeratzerakoan, beti hor erregearen dute Itzurunen, eta bueltaka ibilidenboraldia beharko potbehar ziren. Zeregongo esanik ezdaArturo egiten du, aurretik oso ondo ibili etabaina dute zaldiek. “Gurditxoenaeta laburragoa garaian.aukera... Tristan zaldun ezaguna trostan Urbietaren hitzen hitzak dendara dira. Zubiak izaten du pentsatzeko, ziurrenik gero”. kabitzen itzultzeko izango da besteen aldean, erakustaldia hartu dio aurrea gero: “Irteeran ere ger- ibiltzen zen. Dotore. Motxanekuak ere delako”. 27 zaldi daude izena emanda, tatzen dira halakoak. Eskatu eta eskatu trostan ibiltzen dira, Tristanen trostan. gurditxo eta guzti aterako direnak kon- egiten diozu zaldiari, baina hark ez du Gustatzen zaienarekin gozatuz. Eta zaltestua eta argazkiak: Imanol sesma tuan hartuta. Kopuru polita dela diote. behar bezala erantzuten”. diak gustuko dituztenak gozaraziz.

“Lehen aldiz santelmoetan jokatuko da gurdien lasterketa”

B A L E I KE 2 0 1 0 A P I R I L A

23


PUBLIZITATEA

Johan Perez de Çumaya piratak ekintza ugari egin zituen XV. mende amaieran

24

B A L E I KE 2 0 1 0 A P I R I L A


SOLASALDIA

benito lertxundi...

zertan sinesten duzu? testua: GORKA ZABALETA

Ederren guztiak eman nahi eta ezin. Bere direnak baino gehiago nahi eta damu aurpegiaz Aurreko saioetan Laura Mintegik, Pako Aristik, Itxaro Bordakditu. edota Anjel ibili Lertxundik urtebetetze festako gozoki zorroa izango zorroratzen Antzera naiz nire egin bezala, “zer tan sinesten duzu?” duen galderari erantzun Lertxundi Gune beharrekoa taldeak Otezuri dena gurasoen eskuetan haurrari menuadio Benito oroimen gozoen abeslariak poltsatik kontatu zentroan antolatutako agerraldian. Ia bi orduko solasaldia jasotzeko tartetik ez dugunez, aukeratzea eskatuz gero, denboraldia behar aukeratzerakoan, baina beti egongo da horpasarte batzukdu aukeratu ditugu. izaten pentsatzeko, eta ziurrenik kabitzen hitzen dendara itzultzeko aukera... Emandako sinesmena. Nik sinesten nuen, ia denok bezala, 21-22 urte arte, eman zitzaidan horretan. Eta gainera oso sutsu bizi nuen hori guztia. Ni izan nintzen eguneroko meza, eguneroko jaunartzea, igandetan askotan bi meza, urtean zeharreko nobenak... Koroan ere kantatzen nuen. Niretzat hura dena ederra zen, tenplua bera, musika. Hori gutxi ez eta ni izan nintzen Adoración Nocturna-ko kide. Hilean behin bijilia egiteko biltzen ginen parrokian. Gau osoko bijiliak ziren, txandak laukoteka antolatuta. Bada, bijilia haietako batek atera ninduen erabat Elizatik. Zer gertatu zitzaidan gau hartan? Zer egiten du gure adimenak, ordura arte oso normaltzat hartzen zituen esaldiak eta argudioak, bat-batean eztanda egiten dizute, eta kontuak eskatzen hasten zara ordura arte elikaduratzat zeneukan horri. Dogma. Zer da sinestea? Zeren tokia hartzen du? Sinesmena beti dago ulermen ezaren tokian. Ulermenik ez dagoenean beti sinesmena dago. Herioko heldulekua da, zerbaitetan oinarritu beharra. Ulertzen ez dugulako beldurra sortzen da eta zerbaiti heldu behar izaten diogu. Ez da inor izan eta izango sinesmena esplikatuko duenik. Ez da esplikatzen ongi koherenteki ulertzen ez den ezer. Dogma bat da, onartu beharreko zerbait, tradizioari jarraituz, badaezpada ere… Sinesmenak kodifikatu egiten du gure bizitza. Zergatik? Sinesmenak pentsamenduak sortuak direlako, ezinbestean. Eta pentsamenduak zertarako sortzen du sinesmena? Pentsamenduarentzat. Gizakiaren tragedia. Pentsamendua denbora da. Pentsamendua da gure iragana, gure oroitzapenak. Pentsamendua ez da behin ere gure oraina. Guk bizitakoaren artxibo moduko bat da. Beraz, denbora da. Zer gertatzen zaio denbora den elementu bati? Denborarik ez duen ezer ezin duela inolaz ere

harrapatu, ezagutu eta ulertu, hain dute naturaleza ezberdina… Pentsamenduak sinesmena sortzen du arima elikatzeko, arima salbatzeko, baina pentsamenduak ez daki ezer arimari buruz, ezin du jakin. Zeren arima bere eternitatea da. Ez du iraganik. Arima hil egiten da uneoro, uneoro sortzeko. Arima ez da gelditzen, ez da depositu bat. Hor dago gizakiaren tragedia. Arima ezin da pentsamenduaren gordailuan preso eduki. Arima. Jendeak pentsatzen du arima partikularra dela, eta arima ez da partikularra. Arima oroa da, haizea bezala. Haizea erabiltzen dugu arnas egitean, baina leku guztietan dago. Ez dago ezer aparte, ez da posible. Dena bat da, ez dira bi, gure kultura txatxuan beti agertzen den bitasun hori: hau eta hura, barrua eta kanpoa, mundu hau eta bestea…Zatiketa hori beti pentsamenduak egiten duen gauza bat da. Nola ez duen ulertzen errealitatea, nolabait esplikatu egin behar du, denboraren arabera, zer gertatzen zaigun. Eta hortik ateratzen da gu momentu honetan trantsituan gaudela, “honek ez du balio, balio duena gero dator”. Hori ikaragarria da. Nola hondatzen den bizitza orain trantsitu batean gaudela pentsatzeagatik. Erabat zigortzen dugu gure bizitza, duen kategoria kentzen diogu erabat. Iraultza. Bere burua iraultzailetzat dutenak beti saiatu dira gustatzen ez zaien mundua aldatzen. Mundua ezin liteke aldatu. Mundua aldatzea da norbera aldatzea. Batek norbera aldatu duenean, bere barnean iraultza egin duenean, askatasunez blaitu denean, mundua aldatu da. Izaki inteligente batean bihurtu da. Are gehiago: amodioa da erabat. Zeren amodioa ez da gauza bat ahaleginez hartu edo eman egiten dena. Amodioa ez da ideia bat. Amodioa izateko modua da. B A L E I KE 2 0 1 0 A P I R I L A

25


SOLASALDIA

“Nola arraio, hain ahaltsua, erruki, amodio eta jakinduria mugagabea, eta infernua diseinatu!” Gogo askea. Zer esan nahi du hil? Pentsamenduarentzat hiltzea da egunen batean gertatuko den bihotzaren geldiera hori. Ofizialki medikuek hilda esaten duten une hori. Baina berez, garen natura hori, uneoro hiltzen denean birjaiotzen da, beti berria izaten da arimak egiten duen moduan. Askatasuna ez da posible hil gabe, askatasunik gabe ez da posible amodiorik, eta askatu delako eta amodioa delako dago inteligentzia. Eta inteligentzia horrek beti daki zerbait mintzea dena mintzea dela. Orduan, ez dago moralaren beharrik, ez dago etikaren kontzeptuaren beharrik. Horiek denak pentsamenduak sortu ditu. Sinesmenaren inperioa. Sinesmenak berak hierarkiak sortzen ditu. Sinesmenak sortzen dira, besteak beste, boterea nahi delako. Boterea nahi duen guztiak badaki zuzendu behar zaiola pentsamendura. Pentsamendua irabazten baldin badu badaki jarraitzailea irabazi duela. Boterea eta hierarkia daudenean agertzen da beti moralaren agintaria. Nik ez du ezer ezagutzen ezer inmoralagorik moralaren agintaria baino. Nola baldintzatzen duten bizitzan artalde gisara dabilen jendea, eta horrek sortzen duen pobrezia. Sinesmen bat okupazioa da, okupatu egiten du. Inperialista da erabat eta kolonizatu egiten du gure izaera. Inteligentzia globala. Batez ere, esan nahi dudana da, eta hau kategoriarekin esan nahi dut, gizaki bakoitzak mugagabeko inteligentzia duela. Inteligentzia ez da lixtoa izatea, pikaroa izatea, abildade hau edo bestea izatea… Inteligentzia hori baino gehiago da. Zerbait globala da. Inteligentzia arima da oro har. Izaki bakoitza da inteligentea. Ez gizakia bakarrik. Zuhaitza inteligentea da, haizea, dena… Jainko esperpentikoa. Egun batean zuri irakurri nizun Joxe [Joxe Arregi frantziskotarra publikoan da eta hari zuzendu zaio], egunkari batean, “zer zentzu luke egarriak edateko urik ez balego?”. Egarria badakizu zergatik dugun, nik oraintxe dudan bezala [tragoa egin du]? Ura garelako. Zuk esan nahi zenuen zer zentzu du Jainko egarriak Jainkorik ez badago. Hori esan nahi zenuen metafora horrekin. Ura garelako ura behar dugu, eta Jainko egarria dagoenean agian ez da ibili behar Jainko bila, agian Jainko zara. Baina ez Jainko aparteko, ebaluatzen dagoen hori. Hori esperpentikoa baita. Hor dago ezkutuan nonbait tipo kapritxoso bat, gu izaki kaskarrak kontsideratzen gaituena, gure portaerak ebaluatzen, eta egunen batean hori etorriko da “zu hona eta zu hara”. Eta hor agertzen diren figurak oso krudelak dira. Pentsatu guk jaso dugun Jainkoaren irudian infernua ere badagoela. Ni ez naiz kapaz

26

B A L E I KE 2 0 1 0 A P I R I L A

ezeri infernua diseinatzeko. Nola arraio, hain ahaltsua, erruki, amodio eta jakinduria mugagabea, eta infernua diseinatu! Orduan konturatu nintzen gizaki mediokreen obra bat zela. Natura. Nik pertsonalki ez dut Jainko egarririk, ez dut behar. Naizenarekin konforme nago. Denoi gustatzen zaigu natura, baina natura zaindu behar dela esaten denean beti kanpora begiratzen dugu. “Hori da natura, ni ez naiz natura”. Ahaztu egin zaigu natura garela ere. Bizi gara zinezko errealitatetik etenda. Klaro, batek bere benetako, zinezko, naturaleza galtzen duenean beste bat sortu behar du, non babestu. Ilusiozkoa, noski. Jainko egarria duen edonork ongi egingo du, bilaketan ibili gabe, arakatzen ibili gabe, adimen askez, gauzak begiratzen dituenean, adjektiborik jarri gabe, “ona da edo txarra da” esan gabe, beti topo egingo du bere jainkotasunarekin. Den hori, edo ez den hori, nahi duzuen bezala, inteligentea da, eta sakratua da. Daukagun gauzarik sakratuena askatasuna da. Fundamentalismoa. Zer geratzen da gure gogoa, gure arima programatu nahi badugu ona izateko, Buda bezala izateko edo Kristo bezala izateko? Badakizue zer ateratzen den beti? Fundamentalista bat. Beti. Hezi baldin baduzu zure gogoa, erabat baldintzatuta bazaude ona izateko kontzeptu horrekin, horrek ez du beste gauzarik egingo heziketa horren agintariaren agindua bete baino. Zer gertatzen da musulman batek abioi bat hartzen duenean eta sekulako sarraskia eragiten duenean? Konbentzituta dago hori Jainkoak nahi duela. Hain dago domestikatua bere gogoa, ez dela kapaz bere buruari galdetzeko Jainkoari halakorik nola gustatzen ote zaion. Minimoki erreparatuz gero iraultza izango litzateke bere baitan. Salbazioa. Beti gabiltza salbazioaz, salbatu beharraz. Baina zeretik salbatu behar da? Ezinbestean, mediokritatetik. Beste ezergatik ez. Natura edo delako hori ezinbestean baldin banaiz, eta beste ezer ezin badut izan, zergatik ez nago lasai nire patuan? Zergatik gara beldur? Gizarteak betidanik izan duen ajea da beldurra. Beldur psikologikoa erabat zabalduta dago, eta hori da makurrena. Gizakia bestelakoa litzateke alde horretatik erabat aske balego. Kuestionatzea. Askatasunera irits daiteke bakarrik munduan dauden baloreak kuestionatuz. Zuk interrogante bat jartzen duzunean hor, zure baitan gertatu da gauza bat ikaragarria. Zalantzan jarri duzu, jadanik ez zaude bere zerbitzuan. Kuestionatze hutsak martxan jartzen du barruko erreaktorea eta hori ez dago gelditzerik. Baloreak, mitoak eta pitokeria guztiak erori egiten dira. Zoriontasuna. Bat zergatik hasten da zoriontasunaren bila? Zorigaiztokoa sentitzen delako. Nik ez dut beste arrazoirik ikusten. Zoriona eta zorigaiztoaren artean, zer da errealitatea? Zorigaiztoa. Zerk harrapatzen du bere bizitza? Zorigaiztoko dela. Zer inbestigatu behar du? Dagoen zerbait edo ez dagoen zerbait? Gehienetan egiten da dagoen hori albo batera


Dragoien ehiztaria Batek nahi omen zuen dragoien ehiztari izan. Bere bizitzako gauzarik inportanteena hori omen zen. Orduan, jakin omen zuen Edinburgoko gaztelu batean bazegoela maisu aparta, erakusten zuena dragoiak nola harrapatu. Edinburgora joan behar zuela erabaki zuen. Joaten da, aurkitzen du maisuhura gazteluan eta esaten dio: —Maisu, dragoiak harrapatu nahi ditut. Nire bizitza osoa dragoiak harrapatzen pasa nahi dut. —A bai! Ongi. —Esan didate mundua ez dagoela zuk bezainbeste dakienik. —Bai, egia da, hemendik dragoi ehiztari pila bat pasa dira. Bena, baina hau luzea da e! Asko ikasi behar da. —Ez dit axola, ikasi behar dena ikasiko dut nik. —Dragoiak harrapatzera, orduan. Ongi. Atera zizkion liburu potolo piloa. Lau edo bost urte pasa zituen ikasten. Liburu bat ikasi orduko beste bat eta ondoren beste bat. Denak ikasi zituela esan zuenean: —Beno, ikasi ditut zuk emandako liburu guztiak. Prestaturik al nago dragoiak ehizatzeko? Nik baietz uste dut. —Beno, oraindik falta zaizu. Orain master bat egin behar duzu. —Ah, bai? —Bai, beste bi urte egin behar dituzu hemen liburu gehiago irakurtzen. —Beno ba… Ehiztaria izan nahi dut eta edozer gauza. Masterra bukatu duenean: —Beno, eta orain? Maisu naiz jadanik! —Bai, nire pareko maisu zara. —Beraz, orain harrapa ditzaket dragoiak? —Bai, bai, prest zaude dragoiak harrapatzeko. Baina, dragoirik ez da existitzen. Orain, maisu egin zarenez ni bezala, zoaz munduan zehar, dragoiak nola harrapatu irakastera.

SOLASALDIA 50 lagunetik gora bildu ziren Otezurin Benito Lertxundi entzutera. Ordubete inguruko hitzaldia egin zuen,m eta ondoren entzuleen galderak eta komentarioak erantzuten eman zuen beste ordubete inguru.

utzi eta ez dagoen ke horren bila joan. Ez da serioa. Begiratu behar dena da dagoena. Hori da koherentea. “Bai, baina itsusia da” esango du. Segi infernura eta zure mamu horri eutsi adarretatik. Zure obra da. Zure gaizkizate hori zure obra da, ez du ezerk sortu, zeuk baizik. Segi infernura, eutsi eta ikusten duzunean zerekin eginak dauden lurrundu egingo dira. Gezurra dira. Egia ikusten duzunean, gertatu da gertatu behar zuena, argitu da zure bizitza. Ongi zaude eta ez duzu besterik behar ongi egoteko. Jada ez zara hasiko “hau egingo banu” eta “ bestea egingo banu” zoriontsu izateko. B A L E I KE 2 0 1 0 A P I R I L A

27


AGENDA

apirila eta maiatza DEIALDIAK

APIRILA

- ZUMAIAKO ARGAZKI LEHIAKETA. Zuri-beltzean. Gaia: “HIRIKOA”. Lanak aurkezteko epea, ekainaren 23a. Informazioa kultur etxean (943861056 / foronda@zumaia.net)

Osteguna, 8. 22.15ean Aita marin, zine forum: “BUSCANDO A ERIC” Apirilaren 9tik 18ra, SAN TELMO JAIAK Ostirala, 16 20:00etan Aita Marin, Zumaiako ITZURUNGO UHINAK taldearen esku, antzezlana “ZER DIYON?”. Osteguna, 22. 22.15ean Aita marin, zine forum:”UN TIPO SERIO” Ostirala, 23 22:00etan Aita Marin, antzerkia: GLU GLU Taldearen “Kanpaiak jo bitartean”

- UDALEKU MUSIKALAK: Uztailaren 19tik 30era. Informazio orriak kultur etxean apirilaren 20tik aurrera. - EUSKAL BALLET GALA: Maiatzaren 29an, Euskalduna jauregian, 20:00etan. Sarrerak salgai Foronda kultur etxean maiatzaren 4tik aurrera. - TURISMO IRTEERAK: informazioa 943143396. - ASTE BERDEKO ARGAZKI RALLYA: maiatzaren 29an, 08:00etatik 15:00etara. - “Ser Mujer Hoy :Trabajando las Potencialidades Femeninas” Tailerra: maiatzetik uztailera, 5 sesio. Informazioa Gizarte Zerbitzuetan (943862200) - APIRILAK 2, 17. MAIATZAK 8, 22 Flyscharen ibilbidea, ibilbide osoa - APIRILAK 2 Zuloaga museoa eta Zumaia - APIRILAK 3 Zetazeoak ikusteko irtenaldia itsasoz - APIRILAK 3, 10, 17, 24. maiatzak 1, 8, 15,22 Irteera geologikoa eta txalupa - APIRILAK 4, 18. MAIATZAK 9,23, 29 Flyscharen Trekkinga - APIRILAK 2, 4, 11, 18, 25. MAIATZAK 2, 9, 16, 23,30 Zumaia-Deba-Zumaia txalupaz ibilbidea - MAIATZAK 1 Zetazeoak ikusteko irtenaldia itsasoz - MAIATZAK 1, 15, 29. Urolako itsasadarra Kayakean

28

B A L E I KE 2 0 1 0 A P I R I L A

Larunbata, 24: Zumaiako XXVI. Herri Lasterketa. Helduak 17:00etan eta haurrak 16:00etan. 24 eta 25ean 19:30ean eta 22:15etan Aita Marin, zinema saio berezia, “MUGALDEKOAK” Igandea, 25 Egun osoan, SAXO TOPAKETA12:00etan Aita Marin, haur antzerkia: GORAKADAren “Cyrano” Osteguna ,29 17:30ean haur liburutegian, Ipuin kontaketa. Ostirala, 30 22:00etan Aita Marin, Kontzertua: GARI-16 LORE

Maiatza 1 eta 2: ZUMAIAKO I. METAL TOPAKETAK Osteguna, 6. 22.15ean Aita marin, zine forum: “ADVENTURELAND” Ostirala, 7 19:00etan Forondan, hitzaldia

Geometriaren inguruan. Larunbata, 8 19:00etan Aita Marin “I. DANTZARA, Zumaia Nava Jeevan elkartearentzat dantzan”. Elkartasun dantza saioa: Alima Ekialdeko Dantza taldearekin sabel dantza , Marina Pons dantza garaikidearekin, Celineren Ballet ikastaroko taldea eta Txoritxiki musika eskolako Euskal dantza taldea.

SANTELMOAK 2010 OSTIRALA 9 19:00etan Aita Mari aretoan, San Pedro Txiki eta Txikienak abesbatzen kontzertua 22:30ean Aita Mari aretoan, Santelmotako bertso jaialdia. Bertsolariak:. Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jon Maia, Miren Amuriza eta Julio Soto Amaieran Txosna eremuan, Jaietarako Irekiera ekitaldia: Indarrap eta Mix6t LARUNBATA 10 10:30ean Getariako pelotalekuan, Xixterazko Eskola Arteko txapelketa. 11:00etan Udal Txistulari Bandaren kalejira 12:00etan San Telmo ermita bertan, Txupinazoa jaiei hasiera emateko. Jarraian Musika Eskolako Trikitilariek lagunduta, Jaitsiera. Ondoren Itxas Gain elkarteak antolatuta, Hamaiketakoa. Tartea alaitzeko, Bertso Eskolako ikasleen eta Trikitilarien saioak. 12:30ean Clownkalejira herrian zehar ZÓZONGO taldeak lagunduta. 13:00etan Ondartxo plazan, Musika Eskolako dantzako haurren eskutik, Euskal Dantza ikuskizuna. 14:30ean Txosna eremuan, Herri Bazkaria 15:30ean Getariako pelotalekuan, Xixterazko Eskola Arteko txapelketa. 16:00etan Kirol Portuan San

Telmo Bela Elkarteak antolatuta, Irratikontrol erakustaldia. 18:00etan Aita Mari aretoan, XURDIN KONTZERTUAN Arratsaldean zehar kaleetan zehar, Maskarradak 18:30ean Beheko plazan hasita SUGARRI txarangaren saioa 22:00etan Txosna eremuan, Kontzertua, The last strength + Never Surrender +Trikihots. 22:30ean Kofradian dantzaldia TRAKETS taldearekin. IGANDEA 11 09:30etik 13:30era Herri mailako Arrantza Lehiaketa, Talaipetik Parolmuturrera bitartean. (Heriotzarik gabeko proba) 11:00etan Gure Txokoan, Arbustain Motorzale elkarteak antolatuta, Udalak eta Kutxak babestuta, Hamaiketakoa herriko itsasgizon zaharrentzat. 11:00etatik 14:00etara Gaztetxolako lokaletan, Santelmotako XIV. Scalextric txapelketa 12:00etan Haurren Danborrada 17:00etan Buruhandi eta Erraldoien kalejiraIrteera: Udaletxean. 17:00etatik 19:00etara Scalextric saio gehiago. 18:00etan Eusebio Gurrutxaga Plazan, URREZKO AIZKORA 18:00etan Haurrentzat, Kofradian, Magia Ikuskizuna “MADIBER” 19:30ean kofradian EGAN taldearen saioa 22:30ean Danborrada Berezia Gauerdian Kofradian Bandera Igotzea JOXE MARI URBIETA ALBERDI arrantzale ohiaren eskutik. Bertan Arbustain Motor elkarteak bere txapel oroigarria oparituko dio. Ordu berean Txosna eremuan, erromeria XUTIK taldearekin. Tanborradaren jarraian berbena EGAN taldearekin ASTELEHENA 12, SAN TELMO EGUNA 10:15ean Ohiturazko Prozesioa San Telmo ermitara 10:30ean Meza Nagusia, itsasoaren aurrean otoitza eta Parrokiara itzulera. San Telmoren erlikia gurtzea.


Gari

Ondoren, agintari eta gonbidatuei hamaiketako bat eskainiko zaie Kofradian 12:00etan INCANSABLES txarangaren kalejirak. 17:00etan Haur festa Eusebio Gurrutxaga plazan GORRITIren saioa. 18:00etan INCANSABLES txarangaren ekitaldia plazan, eta jarraian herriko kaleetan zehar. 19:00etan Kofradiako plazatxoan, erromeria KUPELA taldearekin. 22:30etan KUPELA taldearekin erromeria. ASTEARTEA 13 08:00etan Hildakoen aldeko meza OSTIRALA 16 19:00etan Algorri Interpretazio zentruan, hitzaldia “Gure Arrantzaleak” 19:00etan Getariako pelotalekuan, Xixterazko Eskola Arteko txapelketa. 20:00etan Torreberrin, “Bertso Jai” herriko bertsolarientzat saioa. 20:00etan Aita Mari aretoan, Zumaiako ITZURUNGO UHINAK Emakume antzerki taldearen esku “ZER DIYON?” antzezlana 22:30ean txosna eremuan, Kontzertua TUD – TRIGGER TRAVIS – ITAKA LARUNBATA 17 11:00etan Itzurun hondartzan Plaiero Txapelketaren barne: Kopa eta Ligako Finalak Ordu berean, Getariako pelotalekuan, Xixterazko Eskola Arteko txapelketa. 11:30ean Haur Jolasak Ondartxo plazan Itxas Gain elkartearen esku. 11:30ean Eusebio Gurrutxaga plazan, IX. Olarro-zopa Lehiaketa

eta Rana eta Poto Txapelketak Ekitaldia alaitzeko ELUSTONDO ANAIARREBAK trikitilarien saioa. 12:00etan herriko kaleetan BEHEKO PLAZA eta CUM JUBILO ABESBATZA taldeen saioa. 14:30ean Txosna eremuan, Bazkaria eta Sunbillako Kantu herrikoiak. 17:00etan, Getariako pelotalekuan, Xixterazko Eskola Arteko txapelketa. 18:30ean IRAUNKORRAK TXARANGAren kalejira. 19:00etatik 21:00etara Kofradian, DJONekin, Gaztetxoentzat Diskoteka 22:00etan txosna eremuan, Kontzertua : SKATU – SIROKA – 3gabe2 22:30etik 01:00etara Kofradian, DJONekin, Diskoteka 23:00etan IRAUNKORRAK Txarangaren kalejira

IGANDEA 18 12:00etan Itzurun hondartzan, ZALDI LASTERKETA Ordu berean TRIKITXAS bikotearen doinuak kaleetan zehar. 18:00etan Trainerilen estropada, XXVII. San Telmo Saria. 18:30ean Torre Berriko aterpean, Haurrentzat antzerki musikala, “TXOLO, HEGALARI TONTOLO” 18:30ean TRIKITXAS bikotearen doinuak kaleetan zehar. Ordu berean TALO-JANA, Txinparta elkartearen eskutik 19:00etan Kofradian, erromeria LOTXO taldearekin. 22:30ean LOTXO taldearen bigarren saioa. Gauerdian Bandera jaistea eta santelmoei agurra.

Gari Gasteizen ezagutu nuen, duela (dagoeneko!) 15 urte inguru. Orduan, (estudiante) tunante genbiltzan, orain beste batzuk bezala, Gasteizen, Euskal Filologiaren aitzakian. Gogoratzen dut gure estudiante “txabola” hartako atea jo zuen eguna, nirekin hitz egin nahi zuela eta, bere bakarkako lehenengo diskoaren atarian. Kasualitatea, orduan Anari izeneko Azkoitiko neska bat ere bizi zen pisu hartan, orduan Akauzazte taldean bateria jotzailea zena, bere bakarkako ibilbidea hasi gabe oraindik.

Jon MAIA

Gari lehenago ere ezagutu nuen, Hertzainak taldearen despedida biran, Gasteizko eta Donostiako azken emanaldi gogoangarrietan bertsotan eta kantuan egiteko aukera izan nuelako taldearekin batera, kasu hartan Josu Zabalak gonbidatuta. Gogoratzen dut, gure pisuko gela txikian, laugarren eskuko sofa batean eta basuretatik hartutako telebista baten aurrean nola mano mano jarrita egin genituen Gari izeneko lehenengo disko hartarako hiru kanta: Guztia lehertu arte, Tango beltza eta Apar Urrunak. Nire oroitzapenetan dago baita ere, lehen disko hartako aurkezpen biran nola lagundu nion Iruñera, Gayarre antzokian egin behar zuen emanaldira. Emanaldi hartarako oraindik kantu gutxi zeuzkala eta, nik tartean bertsotan egin behar nuen, luzatze aldera. Kontzertu hartara abiatu aurretik, Gasteizko Zapa kaleko taberna batean bukatu nuen, egun hartan bertan oholtzan txuleta handi bat jarrita kantatuko zuen kanta berri-berria: Hau espektakulua. Tarte hartan, oraindik lehenengo diskoa argitaratu gabe, Garik egin zuen bisitatxo bat Zumaiara, eta beharbada batzuk gogoratuko duzue Oxford-ren eman zuen emanaldi “berezi” hura. Bera eta bere gitarra, errepertorio txikia eta entrenamendu falta handia bazituen ere, erabat borondatetsu aritu zen Txatoren heriotzaren urteurren batean. Orduan Gari, Gari baino, Hertzainak taldeko kantari ohia zen oraindik. Garai hartatik hona, etenik gabea izan da gure harremana, musikako elkar lanetik harago, lagun arteko harremana izan dena. Gariren bakarkako ibilbidea oso gertutik ezagutu ahal izan dut eta bere disko guztietan aritu ahal izan naiz berearekin elkarlanean, letragile bezala. Ez daukat zalantzarik, Gari beti izango dela Hertzainak-eko kantari ohia (eta hori harro egoteko moduko titulua da), baina gaur egun, Gari inoiz baino gehiago da Gari. Poliki poliki, kantuz kantu eta diskoz disko ibilbide sendo eta elegantea osatzen ari da. Ez gora beherarik gabe, ez zailtasunik gabe, baina Gari euskal musikagintzako izen propioetako bat da gaur egun. Gutxik pentsatuko zuten, hasi zenean, honelako ibilbiderik osatu ahal izango zuenik. Badakit lan gogor egin duela 16 lore bere azken proiektuan ere. Jende askok izen handiko artistekin sarri bestela pentsatzen badu ere, gari musikaren Noiz: apirilaren 30ean. kurrela bat da. Izenak ez baitu ezer Ordua: 22:00etan. Non: ziurtatzen, lanak baizik. Apirila bukaeran, Aita Mari aretoa. Aita Marin gozatzeko aukera izango dugu 16 lore izeneko bere lan berria, 16 lore udaberri betean. San Telmotako ajea hain luzea ez egiteko geldiune ederra. Bost bazkiderentzat bina Emanaldi guztiz berezia, etengabeko irudi sarrera ditugu zozkatzeproiekzio bikain eta guzti. Etengabe bere ko. Galdera: Zer taldeko burua berrasmatzen ari den artista da abeslari izan zen Gari? Gari, euskal musikaren ahots propioa Erantzuna bidali: baino kondenatua % gehiago, esperantzara Beste aukera bat elkartea@baleike.com dagoen euskal musikagintzako ahotsik ederrenetakoa.

Kontzertua Zozketa

B A L E I KE 2 0 1 0 A P I R I L A

29


MIKROIPUINA

Argia Pasilloaren amaierako gelan argia piztuta zegoen. Gelako atea ez zegoen erabat itxita, zirrikitu bat ageri zen zabalik eta, handik, gelako argi leunak ihes egiten zuen korridorearen iluntasunean galduz. Gelako argia piztuta zegoen. Eta berak ez zuen piztu. Korridorearen hasieran zegoen, pauso gutxi batzuetara sumatzen zen argi zirrikitu hari begira. Etxean bakarrik zegoen eta, berak, ez zuen gelako argia piztu. Ez zen gelan sartu.

testua: JOSU WALIテ前

http://baleike.com/blogak/mikroipuinak/

ILUSTRAZIOA: ANDER HORMAZURI

Ez zelako gela hartan sartzen.

30

Gaixotasun eta saminez betetako oroitzapenak baino ez zituen gordetzen gela hark, hautsez betetako jostailu eta panpina artean. Horregatik ez zen gela hartan sartzen. Inoiz. Gelako atea ere itxita egoten zen beti baina, oraingoan, zirrikitu bat zuen zabalik, argiari ihes egiten uzten zion zirrikitua. Pauso labur batzuk egin zituen aurrera korridorean. Bere burua zalantzan jarri zuen, erotzen hasi ote zen pentsatu zuen oinak poliki mugitzen zituen bitartean. Bazen horretarako garaia, baina ez zitzaion halakorik gertatu. Ez zuen uste behintzat. Pauso bakoitzak mina eragingo balio bezala mugituz iritsi zen gelaraino. Atearen aurrean gelditzean zirrikitutik ageri zen argiari begiratu zion, itsututa, eta bere barne demonioei aurre egitea erabaki zuen. Atea bultza eta azken pauso batekin gela barrura sartu zen. Une horretan itzali zen argia. B A L E I KE 2 0 1 0 A P I R I L A


B A L E I KE 2 0 1 0 A P I R I L A

31



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.