ZUMAIAKO HILABETEKARIA
BALEIKE 188. ZENBAKIA. EURO BAT 2010eko MAIATZA
www.baleike.com
elkarrizketa alkateari Urtebete barru egingo dira udal hauteskundeak. Hiru urte hauen errepasoa egin dugu I単aki Agirrezabalaga alkatearekin.
H I T Z - TA N TA K :
I S A A K
A R A N B E R R I
D A N T Z A R I A
ARGAZKIA: PEIO ROMATET
AZALA j.l. romatet
BALEIKE188 herri aldizkaria Foronda Kultur Etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com Argitaratzailea Baleike Kultur Elkartea e-maila: elkartea@baleike.com Administrazio batzordea: Xabier Azkue, Gurenda Serrano Erredakzio taldea: Xabier Aizpurua, Imanol Azkue, Abelin Linazisoro, Ainara Lozano Lasa, Aitor Manterola, Juan Luis Romatet, Miriam Romatet, Peio Romatet, Arnaitz Rubio eta Gorka Zabaleta Diseinua eta maketazioa: Roberto Gutierrez Hizkuntz zuzenketa: Imanol Azkue Publizitatea tel. 943 86 15 45 gurenda@baleike.com Inprimategia Antza Inprimategia (Lasarte-Oria) Tirada 800 ale Lege gordailua: SS-405/94 ISSN: 1136-8594 Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.
9
baleike+
Iñaki Agirrezabalaga:
“Ezker Batua/Aralar gobernuan ez sartu izana da nire penetako bat”
4
hitz-tantak
Isaak ARANBERRI
7
bertso xorta
JOSU MANZISIDOR
21
erretratua
Jon Villa
26
elkarrizketa
zumartian
16
28
JOSE ANGEL CHAMORRO
ZIIZ-en hitzaldia
izpiak eta hizkiak
agenda
19
30
Santelmoak
hegazkina
baleike.com
mikroipuina
Argitalpen honen edizioko laguntzaile:
B ALEIKE 2 0 1 0 M AIATZA
3
HITZ-TANTAK
Isaak ARANBERRI
Dantzaria
"Parrandan nabilenean euskaldun petoa naiz, eta dantza gutxi egiten dut" TESTUA: aitor manterola argazkiak: isaak aranberri
“Flamenkoak eta euskal dantzak lotura daukate: gorputza oso zuzen eduki beharra” Euskalduna izatetik ‘El Vajco’ izatera igaro omen zara Madrilen. Dantza asko ari naiz ikasten Madrilen, klasikoa, jazza, tangoa eta flamenkoa. Flamenkoko akademia goi mailakoa da, eta mundu guztiko jendea dabil. Baina euskaldun bat flamenko ikasten egotea arraroa egiten zaie irakasleei eta beste ikasleei. Horregatik ezizena. Hain arraroa al da euskaldun batek flamenkoa ikastea? Hala esaten dute. Baina beti dago baten bat arauak hausteko. Zuri arraroa egiten ari al zaizu flamenkoa ikastea? 4
B ALEIKE 2 0 1 0 M AIATZA
Ez, ez, ez. Beste dantzak zailago egiten ari zaizkit. Flamenkoak eta euskal dantzak lotura daukate: gorputza oso zuzen eduki beharra. Bularra oso tente eraman behar da. Akademian sartzeko proba egin nuenean, esan zidaten: “Zuk flamenko asko dantzatu duzu!”. Errazena Andaluziako dantza klasea izango zaizu, orduan. Errazena ere ez. Andaluziarrentzat kultura da, dantza baino gehiago. Indarra eman behar zaio, kultura aldetik beste sentimendu batzuk sartu behar zaizkio, eta nik ez dauzkat. Beraiek ‘el duende’ deitzen diote horri.
Hainbeste dantza ikasten zabiltzala, ez al zara nahasten? Denak dauzkat nahastuta. Agendan ondo zehaztuta daukat zer dantza dudan. Egunean, sei-zazpi ordu egiten ditut-eta dantza. Oraindik ere agujetak dauzkat. Dantza guztiek al dute elkarrekin nolabaiteko lotura? Bai, beti daukate loturaren bat. Eta horregatik sortu zitzaidan hainbeste dantza ikasteko gogoa. Dantza motaren bat al dago denen oinarrian? Esaten dutenez, dantza kla-
sikoa. Gorputza ezagutzeko oso ona da klasikoa egitea, eta hori omen da abiapuntua. Zer lotura dago euskal dantzen eta klasikoaren artean? Lotura handia daukate. Teoria baten arabera, dantza klasikoaren sorreran euskal dantzak daude. Nonbait, Frantziako erregeren baten aurrean dantzatu zuen dantzaria euskalduna omen zen, eta horrela hasi zen dena. Madrilen kontatu didate hori. Dantza klasikoko pare bat pausori ‘Pasos del Vasco’ deitzen zaie. Zergatik zara dantzaria? Arreba hasi zen dantzan umetan. Gure aitari buruan sartu zitzaion sueltoko txapelketetan atera behar zuela, baina bikotea falta. Mutilak falta ziren, beti bezala. Nik hiru urte gutxiago neuzkan. Eskolan aukera zegoen dantzan ikasteko, eta han hasi nintzen. Aitak esan zuen: “Biok zergatik ez duzue osatzen bikotea?”. Aitak bultzatu ninduen, eta begira orain non nagoen.
Euskal dantzez gain, flamenkoa ere landu zenuen hemen. Nolatan? Bilbon, unibertsitatean nengoela, dantza garaikidea egiten hasi nintzen. Baina herrietan euskal dantza besterik ez dago. Getariako festetako konpartsan, duela bi urte, gaia Andaluzia izan zen. Atera nintzen, eta gozatu egin nuen. Donostiako akademia batean hasi nintzen gero flamenkoa ikasten, eta hortxe hasi zen dena.
da flamenkoaren eta euskal dantzen arteko lotura egitea. Euskal Herrian kokatzen da, eta kontatzen dugu flamenkoak eta euskal dantzek zer bilakaera izan duten Euskal Herrian. Azken 40 urteetako istorioa kontatzen da, eta bukaeran, bi kulturak, bi dantza motak bat egiten dute. Oso ondo iruditzen zait bi dantzak bat egitea, batzuek ezezkoa dioten arren. Baina garbi daukagu bakoitzaren izaera gorde egin behar dela.
Noiz arte zaude Madrilen ikasten? Ekainaren 25a arte. Etxera itzuliko naiz. Irakasleek esaten didate gelditzeko, balio dudala, baina oso mundo ezegonkorra da. Urtebetean nahi nuen probatu, eta horixe egin dut. Eszedentzia bukatzen ari zait. Gero, agian, asteburuetan etorriko naiz Madrila, ikastaroak eta jasotzera.
Urte askotan dantzako irakasle izan zara. Orain, berriz, ikasle. Zer da errazagoa? Biek dute zailtasuna. Ikasle bezala lasaiago nago. Irakasle izatearen alde ona da zure ikasleak dantzan ikustea. Plazan ikusten ditudanean fandango bat dantzatzen, poza ematen dit.
Zer da Engarabi? Ni naiz pertsonaia hori. Ikuskizuna da, eta Donostian aurkeztuko dugu, maiatzaren 21ean. Nire lana
Madrilen ikasle eta irakasle zara. Bai. Koreografo bati euskal dantzak erakusten ari naiz, eta dantza eskola batean ere emango ditut gure dantzak.
Madrileko gauak egokiak al dira dantzak praktikatzeko? Parrandan nabilenean euskaldun petoa naiz, eta dantza gutxi egiten dut. Ikaskideak jo eta sua ibiltzen dira dantzan, baina nik esaten diet atseden pixka bat ere hartu beharko dugula, klasean seizazpi orduz dantzan jardun eta gero. Zumaiatik Madrilera joan zara, herritik hirira. Salto handia al da? Bai. Baina azkenean leku txikian ibiltzen naiz, eta herrian
“Getariako festetako konpartsan gaia Andaluzia izan zen. Atera nintzen eta gozatu egin nuen�
HITZ-TANTAK
Euskal dantzak, Madril, flamenkoa, jazza, dantza klasikoa, tangoa, ikasle, irakasle, urtebeteko eszedentzia eta Maria eta Jose ikastetxea. Ezin direla denak lotu? Isaak Aranberrik dauka erantzuna.
Izena: Isaak Aranberri Jaioteguna: 1981eko apirilaren 7an Ikasketak: Ekonomian lizentziatua Lanbidea: Administraria Maria eta Jose ikastetxean Dantzari bat: Lucia Lacarra. Munduan izar handia da, baina guk, zumaiarrok eta euskaldunok, ez dugu behar adina baloratzen. Dantzarako lagun bat: Argiska. Norekin dantzatuko zenuke gustura? Aiert Beobide eta Edu Muruamendiarazekin. Dantzatu ezin duzun zerbait: Balleta. Hori bai zaila!
bizitzea bezalakoa da. Erdigunean bizi naiz, eta dena daukat bertan. Urrutiena El Retirora joan naiz. Zer eramango zenuke Zumaiatik Madrilera? Lagunak eta giroa. Hemengo jendea oso irekia da. Parrandan asko hitz egin dezakezu norbaitekin, baina hurrengo egunean, agian, ez dizu aurpegira ere begiratuko. Ez dakizu zenbaterainoko laguna den. Zumaian, koadrillan sekulako konfiantza daukagu, baina hemen ez dut hori lortu, jende asko ezagutu arren. Eta Madriletik zer ekarriko zenuke Zumaiara? Dantzako akademiak. Sekulako aukera piloa dago. Azkeneko galdera. Gero eta jende gutxiago ezagutzen al duzu Zumaian? Ez, ez. Maria eta Josen lan eginda eta dantzako irakasle izanik, kalean jende asko agurtzen dut. Eta orain Madrilen nabilenez, askok galdetzen didate zer moduz nabilen. B ALEIKE 2 0 1 0 M AIATZA
5
PUBLIZITATEA 6
B ALEIKE 2 0 1 0 M AIATZA
BERTSO XORTA
Josu Manzisidor
Maiatzak 1 Doinua: “Bertso berriak jartzera noa” (Bernardo Atxaga-Ruper Ordorika)
2. Ekonomiak zikloak dauzka eta omen da eroa Ez da xamurra gaur bizitzea tokatu zaigun aroa. Honi ta hari hau entzutea ez da oso arraroa “Lantegi hartan EREn daudela” “Beste hura ixtera doa”.
3. Eta guzti hau gertatu omen da dagon krisian harira Ondorioak nabaritzeko ez da joan behar Grezira Zumaian ere langabetuak 580 dira Ondoan norbait izango duzu jarri ezkero begira.
4. Ze egoera beltzean dagon lanik gabe dagoena Hiru mailadun kate bat degu guztia lotzen duena Kate maila bat eten ezkero hortxe hasten da problema Lanak dirua ematen digu, ta diruak berriz dena.
5. Lana duenak ahal dela eutsi ez duenak berriz bila Sindikatuak kalera irten ta aldarrikapen pila. Politikoak ta patronala zainduaz beren kuadrilla ta era horretan konponbidea ez da ikusten hurbila.
6. Elkartasunak beharko luke lehendabiziko baldintza Baina ez al da zulo batera bota izan degun hitza. Honetan ere beti bezala denok geurean gabiltza. Daukanak dauka, besteak zaunka holakoa da bizitza.
ander hormazuri
1. Bertso berriak izanagatik gauz berririk ez espero Apirilean kalean festan bapo ibili ta gero Maiatzak 1a, Langilearen eguna degu urtero Denok ospatu behar genukeena hala sentitu ezkero.
B ALEIKE 2 0 1 0 M AIATZA
7
PUBLIZITATEA 8
B ALEIKE 2 0 1 0 M AIATZA
“Ezker Batua/ Aralar gobernuan ez sartu izana da nire penetako bat”
BALEIKE +
Iñaki Agirrezabalaga Zumaiako alkatea
testua: Gorka Zabaleta argazkiak: gorka zabaleta eta JUAN LUIS ROMATET
Ur tebete barru, 2011ko maiatzean, egingo dira berriro udal hauteskundeak. Hirugarren urtea ari da osatzen Iñaki Agirrezabalaga Zumaiako alkatetzan, eta orain arte "legealdi zaila izaten ari da". Zailtasunez, bidean gelditu diren asmoez eta gauzatzen ari diren proiektuez mintzatu da elkarrizketan.
B ALEIKE 2 0 1 0 M AIATZA
9
BALEIKE + 10
Elkarrizketa amaitu bezain pronto ordua galdetu du. “Bostak eta laurden?!”. Ohartu gabe bi ordu egin ditu kazetariaren galderak erantzuten. “Seietan alderdiko zuzendaritza bilera daukat Gasteizen…”. Hala ere, beste hamar minutu hartu ditu argazkiak egiteko. Zumaian bi alkate omen ditugu: bat ofiziala, bestea benetan agintzen duena. Hori askotan entzun dut, bai. Hor gauza asko nahasten dira. Batetik, batzuek amorru ikaragarria dute alkate aldaketa egon zelako azken hauteskundeetan. Bestetik, politikoki egia da ANVk hiru zinegotzi lortu zituela eta EAk bi, eta gauzak konpartitu egin behar direla. Gobernuan gauzak aurrera ateratzen dira bien ekimenez. Horrek esan nahi du bi alkate daudela? Ezker Abertzaleak agintzen duela? Hemen gauzak adostuta ateratzen dira edo bestela ez dira ateratzen. Baina Udal Gobernuan une honetan EAk kide bakarra du, zu zeu, hain zuzen ere. Alkate batentzat ez dut uste egoera erosoena denik. Ez, ez da, inondik inora. Baina uste dut garrantzitsua dela jakitea hau guztia nondik datorren. Aurreko legealdian gu gobernuan ginen PNVrekin baina erdialdera irtetea erabaki genuen, ez geundelako ados hartutako zenbait erabakirekin eta egiteko moduekin. Hortik aurrera, gobernutik kanpo geunden alderdion artean harremana estutzen joan zen, konfiantza sortu zen gure artean, eta azken hauteskundeetako emaitzen ondoren ANV, EA eta Ezker Batua/Aralarren zazpi botoekin ni aukeratu ninduten alkate. Ondoren hasi ginen negoziatzen gobernua osatzeko. Zoritxarrez, bakarrik lortu zen ANVrekin. Eta zoritxarrez diot, naturalena litzatekeelako Ezker Batua/Aralar ere gobernuan sartzea. Nire penetako bat hori izan zen. Beste pluraltasun bat emango lioke gobernuari. Ezker Batua/Aralarren erabaki hura ulertu al zenuen? Ez nuen gehiegi ulertu, baina beraiek jakingo dute zergatik egin zuten, eta eskubide osoa zuten, noski. Askotan hitz egin dugu horri buruz, baina beraiek jakingo dute. Nik bere garaian ez nuen ulertu. Udal Gobernuak beste indar bat izango zukeen Ezker Batua/Aralar sartu izan balitz? Zazpi kideko gobernuan lanak banatuago leudeke, eta zenbat eta ikuspuntu gehiago egon, hobeto, aniztasun horren irudia litzateke. Baina horrek ez du esan nahi gaizki egon garenik. Gustura nago, gauzak elkarlanean ateratzen direlako. B ALEIKE 2 0 1 0 M AIATZA
Baina zenbait kasutan ez al zara bakarrik sentitzen erabaki batzuk hartzeko orduan? Bakarrik sentitzen naizen? Bai, bakarrik nago. Baina ez bakarrik Udal Gobernuan, bakarrik Udaletxean orain EAko ordezkari bakarra naizen heinean. Alderdiko norbait edukitzea nahiago nuke gaiak aztertzeko eta erabakiak hartzeko. Baina Udal Gobernuko kideekin oso ondo konpontzen naiz, eta hor ez naiz bakarrik sentitzen. Eta gai oso garrantzitsuak eztabaidatu behar ditugunean, eratuta daukagu Gobernutik aparteko beste mahai bat bi alderdietako ordezkariekin lan horiek behar bezala aztertzeko. Bakarrik zaude, Pilar Etxabe alderditik kanporatu zenutelako. Zuek diozue Pilar Etxabe transfuga dela, baina, oker ez banago, zuek bota zenuten Udal Gobernutik. Kronologikoki gauzak horrela dira: alderdi barruan eztabaida luze eta istilutsuak izan genituen berarekin, eta eskatu genion alderdia uzteko, alderdiak beregan konfiantza galdua zuelako. Berak erantzun zuen ez zuela alderdia lagako. Orduan, guk publiko egin genuen aurrerantzean bere erabakiek ez zutela alderdiaren babesik; beraz, ez zuela alderdia ordezkatzen. Eta ondorioz, alderditik kanporatu genuen. Zentzu horretan, transfuga da. Zergatik da transfuga? Alderdiak dituen irizpideak eta helburuak ez dituelako ordezkatzen. Baina irizpideetan izan duzuen desadostasun hori ez al zen hasieratik gertatu? Hau da, Pilar Etxabek irizpidea aldatu al du legealdiko bigarren edo hirugarren urtean? Hau prozesu bat izan da. Gero eta istilu gehiago izan genituen, gero eta gai gehiagorekin, eta une bat iristen da non saiatzen zaren arazoak bideratzen, baina ikusten duzunean ezinezkoa dela, erabaki bat hartu behar da. Baina, hori horrela bada, erabakia ez al zenuten beranduegi hartu? Gehiengoari eusteko kalkulua izan al da? Gertatzen dena da hemen kapitulu asko daudela. Pilar Etxaberekin arazoak ez ziren sortu Udal Gobernuan. Arazoak, batez ere, alderdi barruan sortu ziren. Egia da gobernukideek aspaldi esan zigutela Pilar Etxaberen jokamoldea ez zetorrela bat adostutakoarekin. Guk pentsatu genuen egoera konpontzeko gai izango ginela eta Pilar Etxabe defenditu genuen defenditu behar zen guztien aurrean. Baina azkenean alderdiaren konfiantza galdu eta gu ez gintuela ordezkatzen erabaki genuen.
“Frontoiaren atzerapena, nahiz eta gu egon orain Gobernuan, aurretik egindako hitzarmen urbanistiko batetik dator”
Kontu txiki gehiegi pilatu ziren azkenerako. Ez genuela erabakia garaiz hartu? Zerrenda osatzerakoan hanka sartu genuela? Arrisku hori alderdi guztiek dute. Guk Eusko Alkartasunan jende independente asko izan ditugu, eta zorionez ez dugu inolako arazorik izan, hau gertatu den arte. Zukzeukproposatuzenion Eusko Alkartasunaren zerrendan parte hartzea. Nik proposatu nion, alderdiaren izenean. Kontuak kontu, orain Pilar Etxaberen botoak indar handia hartu du plenoetan. Horrela ikusi nahi duenak… Hemen 13 zinegotzi gara, eta zazpi boto behar dira. Bai, baina lehen zazpi boto lotzeko moduan zineten Aralar/Alternatibaren –lehen Ezker Batua– babesarekin, eta orain sei baino ez. Pilar Etxaberen botoak erabakitzen du askotan alde batera edo bestera. Baina bozketa guztietan EAJk eta PSEk ez dute bat egiten. Esate baterako, Zumaia Lantzenen hartutako azken erabakietako batean PSEk bat egin du EArekin eta Talde Mistoarekin –lehen ANV–. Askotan bloke modura funtzionatzen dute EAJk eta PSEk, baina ez beti. 2010eko udal aurrekontuak bozkatzeko orduan denak Pilar Etxaberi begira zeundeten. Zoritxarrez, aurrekontuetan gertatu zen, bai. Baina arazoa ez da Pilar Etxabe. Ezezkoa eman zuten beste sei zinegotziak ere hor daude. Batzuen arrazoiak oraindik falta zaizkit. Hiru urte hauetan askotan entzun dugu zenbait lanen atzerapena arrazoitzeko aurreko Udal Gobernuak gauzak gaizki egin zituela eta hura konpontzea egokitu zaizuela. Baina herritarrek ikusten dutena da zuek zaudetela agintean eta une honetan ardura zuena dela. Hala da. Baina guk askotan atzera jotzen dugunean da esplikatzeko zergatik gaur arazoak edo atzerapenak dauden
“Zulo ekonomikorik ez dago. Nahiko lukete udal askok gureak duen saneamendu maila”
BALEIKE +
MOILABERRIKO ZUBIA Moilaberriko zubia, Txomin Agirre kaia eta Mendaro Marinela berritzeko proiektua gauzatuko du aurten Udalak. Horrez gain, Jaurlaritzak esklusa batzuk jartzeko asmoa agertu du, Narrondo ibaia beti urez beteta mantentzeko. Alkateak garbi utzi nahi izan du hori Jaurlaritzaren asmo bat dela, eta ez duela eraginik izango beraiek aurreikusi duten proiektuarengan.
gai batean edo bestean, edo jendeak jakin dezan zer erabaki hartu behar izan ditugun lehendik egindako hanka sartzeak konpontzeko. Guk egindakoaren erantzukizuna gure da, baina besteek egindakoarena ez. Frontoiaren atzerapena, nahiz eta gu egon orain Gobernuan, aurretik egindako hitzarmen urbanistiko batetik dator. Guk orain erabaki bat hartu dugu arazoari irtenbidea eman nahian, eta hemendik aurrera ez bagara frontoia egiteko gauza, orduan erantzukizuna gurea izango da. Baina aurretik gertatutakoaren ardura ez da gurea, guri kudeatzea tokatu zaigun arren.
Egoera ekonomikoa
2007an agintea eskuratu zenutenean Udalak sei milioi euroko superabita zuen. Hiru urte geroago, sosik ez omen dago eta gainera zorrak omen ditugu. Zenbakiekin magia egin daiteke. Zulorik ez dago. Nahiko lukete udal askok gureak duen saneamendu maila. Hiru urte hauetan ez dugu dirua xahutu. Are gehiago, nahiko bagenu ere ezingo genuke, arau batzuk daudelako hori kontrolatzen dutenak. Eta, horrez gain, udaletxean kontu hartzailea daukagu diru kontuak ondo zaintzen direla bermatzeko, eta oraingoz ez digu esan hau pikutara doanik. Aldundiak indize batzuk ditu, eta horien arabera udal honen egoera ekonomikoa ona da. Baina Udalak zeukan diru hori guztia nora joan da? Beste kontu bat da nora bideratzen duzun dirua, eta ho-
B ALEIKE 2 0 1 0 M AIATZA
11
BALEIKE +
rretarako daude aukera politikoak. Adibidez, gu sartu ginenean ikusi genuen gauza batzuk ez zeudela ondo eta, bizi dugun krisi ekonomikoarekin, zenbait udal zerbitzu indartu egin behar zirela. Adibidez, gizarte zerbitzuak. Lehen langile eta erdi zeuden gizarte zerbitzuetan dauden programei aurre egiteko. Orain hiru gizarte langile daude eta bi administrari laguntzaile. 9.000 biztanleko herri batean hori gehiegikeria al da, jakinda eskariak gora doazela etengabe? Orduan, Zumaiako Udala ez dago kiebra egoeran. Inondik inora ere ez. Aldundiak muga batzuk jartzen ditu eta ez liguke lagako harago joaten. Krisi ekonomiko larri batean murgilduta gaude, eta horrek zaildu egingo du udalaren kudeaketa, ezinbestean. Neurri jakinik hartu al duzue gastuari eusteko, dirua aurrezteko? 2010eko aurrekontuetan %2-3ko aurrezpena zegoen. Azpikontratak jaitsi nahi ziren, festetako gastuak, kiroletan‌ 2010eko aurrekontuak ez dira onartu, baina hala ere saiatu gara gastuak diru sarrerekin parekatzen. Zumaian 582 langabetu daude, martxoko datuak dira. Duela urtebete baino 150 gehiago. Udalak zer egin dezake arazo horren aurrean? Zerbait egin al duzue ekonomia suspertzen laguntzeko? Grezia ez bada kapaz izan, pentsa dezakezu udal batek zer egin dezakeen. Ezer gutxi. Enpresak erakartzeko dirulaguntzak ematea ez da gure konpetentzia, eta, balitz ere, ez genuke horretarako dirurik izango. Beste gauza bat da komertzioari laguntzea, eta hor bai ari garela ahaleginak egiten, esate baterako, Alde Zaharrean merkataritza bultzatzeko. Horrez gain, egin dezakeguna da ikusi zer enpresa dauden herrian eta zer asmo dituzten jakin. Eta, ahal dugun neurrian, erraztasunak eman. Adibidez, Guascorrek lantegi berria ireki nahi du eta dudatan zegoen Zumaian ezarri edo Gasteizen ezarri. Nire ardura izan zen haiekin biltzea eta adieraztea zumaiarrok zer interes genuen lantegi hura hemen koka zezaten, eta Udalaren partetik erraztasunak emango genizkiela, betiere legearen barruan. Eta zertan gelditu zen hura? Erabakiaren berri ez dugu, baina aukerak badaude Zumaian egiteko. Guk adierazi genien Oikian hazkunde industrialak non egin daitezkeen, Guascorren ondoko lur-sail batean posible dela, errepide ondoan. Udalak ezin al du lagundu enpresa berriak sortzen? Pentsatu genuen halako baliabide bat martxan jartzea, baina gero konturatu ginen Urola Kostako Udal Elkarteak baduela tankera horretako ekimen bat. Zumaiako enpresa batzuk hortik sortu dira. Orduan, agian baliabideak bikoiztea izango litzateke. Ez da ahaztu behar Udalak diru asko ematen diola Udal Elkarteari hainbat lan egin ditzan.
Proiektu konkretuak
Odietako etxebizitzen eta Beheko plazaren proiektua oro har, ez al da gehiegi atzeratu? Jendeak hori ez du ikusten, baina obra bat egiten hasterako tramitazio asko egin behar dira. Eta gu ez gara enpresa pribatu bat. Dena ez da egin, bukatu eta kito. Oinarrizko
12
B ALEIKE 2 0 1 0 M AIATZA
printzipio batzuk bermatu behar dira, mundu guztiak aukera berberak izan ditzan. Administrazioak euro bat jartzen badu irabazteko aukeran, herritar guztiek izan behar dute aukera berbera euro hori irabazteko. Horretarako legeak eta arauak daude eta guk horiek bete behar ditugu. Odietako etxebizitzen kasuan, ikusi genuen aurreko Udal Gobernuak egindako kontratazio batzuek ez zituztela betetzen oinarrizko printzipio horiek, eta hori zuzentzeko obra zuzendaritza lehiaketa publikora atera genuen. Lehiaketako irabazlea ohartu zen etxebizitzen proiektuan bazeudela zenbait elementu garrantzitsu legearen kontrakoak zirenak, eta horrek behartu gintuen proiektu berria egitera. Noski, jendeak ikusi duena da obrak geldituta egon direla denbora luzez. Herritarrei esan nahi nieke Udaletxean lanean ari garenok ez gaudela zerura begira, eta geldituta egon badira, zerbaitegatik izango dela. Beheko plazan lurrazpiko aparkalekua dago aurreikusita. Jakinarazi duzuenez, zazpi milioi euro kostatzen da egitea. Eta diozue erosle kopuru minimoa ez dagoela ziurtatuta. Burutik pasa al zaizue aparkalekua ez egitea? Burutik gauza asko. Gobernura iritsi ginenean eta ikusi genuenean hor nolako pastela zegoen, ez genekien zezen horri nola heldu. Gaur da eguna oraindik horrekin bueltaka gabiltzana. Horrek sortzen duen defizita ikaragarria da, eta aztertzekoa da defizit horri aurre egiteko nahikoa baliabide ba ote ditugun. Egia da aparkatzeko arazoak daudela, baina egia da, baita ere, Udalak jarraitu behar duela zerbitzuak eskaintzen euskaran, kulturan, kiroletan, gizarte mailan‌Obra horretan sartzen bagara jakin gabe nolako errendimendua emango duen ikaragarrizko zuloa egin dezakegu. Merezi al du Zumaiako Udala hipotekatzea horren defizitarioa den obra batean, jakinda gero agian edukiko duen erantzuna ez dela izango behar bezalakoa? Guk oraingoz proiektu berri bat eskatu dugu, kostua merkatu ote daitekeen ikusteko. Orain erabaki behar dugu merezi duen edo ez. Eta horretan ari gara. Erkibe etxea zergatik ez da desjabetu? Arauetan hala egin behar dela jasotzen da, eta aurreko Udal Gobernuak diru kopuru garrantzitsu bat ere gordea zuen horretarako. Auzi luzea da hori. Jabeak dio arauetan desjabetzea jasotzen den arren, ez dela zehazten zein litzatekeen erabilera publikoa, eta auzia gora eta behera ibili da epaitegietan. Gu iritsi ginenean harremanetan jarri ginen jabeekin eta epaitegiak alde batera utzi eta erosteko proposamena egin genien. Diru kopuruak ere jarri ziren mahai gainean. Baina ez ginen ados jarri eta gaiak epaitegietan jarraitzen du.
“Lurrazpiko aparkalekuak defizit ikaragarria sortzen du. Erabaki behar dugu merezi ote duen�
BALEIKE +
“Duela hamar urte batek baino gehiagok gustura entzungo lituzkeen gauzak esan ditu Ezker Abertzaleak” Eusko Alkartasuna Gipuzkoako koordinatzaile nagusia ere bada Iñaki Agirrezabalaga. Datorren urtean, udal hauteskundeekin batera, Aldundietarako hauteskundeak ere izango dira. Eusko Alkartasuna apustu handia ari da egiten Ezker Abertzalearekin batera polo soberanista delako hori sortzeko. Datorren urteko hauteskundeetarako zerbait antolatzeko aukerarik ikusten al duzue? Ezker Abertzaleak hausnarketa sakona egin du eta pauso garrantzitsuak eman ditu. Duela hamar urte batek baino gehiagok gustura entzungo lituzkeen gauzak esan dituzte. Denbora ez dela alferrik pasa eta orain jendeak gehiago eskatzen duela? Baina listoia zeinek jartzeko du? Edo kontua da abertzaletasuna berriro gehiengo izateko beldur
direla? Zerbait antola ote daitekeen… Gure esku ez dago, kanpoko faktoreak daudelako. Ilegalizazioak hor daude, alderdien legea hor dago, ETA hor dago… Gauza asko daude argitzeko. Baina alderdiaren apustua garbia da. Eta zein da? Mugimendu soberanista hori sortzea. Demagun ETAk armak utzi dituela eta Ezker Abertzalea joko politikoan parte hartzeko moduan dela. Eskuinean EAJ dago; ezkerrean, alderdi gehiegi ez al zaudete? Normala ez dena da hainbeste alderdi egotea, aurrena abertzaletasunaren barruan, eta bereziki ezkerreko ikuspuntua dutenak. Normalena da erdieskuineko eta erdi-ezkerreko alderdi nagusi bana egotea. Baina ezkerrak beti izan ditu ikusmolde ezberdinak:
Baina horrelako eraikin bat eta inguruko lursaila hain egoera penagarrian edukitzea ez al da lotsagarria? Udalak ezin al ditu jabeak behartu gutxienez itxuroso manten dezaten? Gazteek okupatu zutenean handik aterarazteko erabili zen argudioetako izan zen eraikina ez zela segurua, edozein unean eror zitekeela. Segurtasun arazoa badago, beraz. Hori ez al da nahikoa argudio? Udalak jabeari eskatu izan dio ingurua txukun mantentzeko. Baina etxe barruari dagokionez, eremu pribatua da eta Udalak juridikoki ez du ezer egiteko aukerarik. Beste galdera da Udalak zenbat eraikin publiko dituen eta zer erabilera eman nahi dion Erkibe etxeari, kontuan hartuta bere balorazio ekonomikoa oso altua izango dela. Orduan, Udalak hainbeste eraikin baldin baditu, zertarako nahi du anbulatorio ohiko eraikina? Aukera ezberdinak daude. Kirol Etxea jartzeko aukeraz hitz egin zen bere garaian, Turismo Bulegoa ere bertan jar-
“Normala ez dena da hainbeste alderdi egotea, aurrena abertzaletasunaren barruan, eta bereziki ezkerreko ikuspuntua dutenak” sozialistak, komunistak, sozialdemokratak, orain ekosozialistak… Denak alderdi baten barruan nik oso zail ikusten dut, baina bai batzea minimo komun batzuetara iritsita. Eta badirudi ez gaudela urruti. Zumaiako udal gobernu hau da horren adibide… Bai, hala da.
tzeko aukera mahai gainean dago… Eraikin horrek erabilera publikoa izan behar du, jakinda hala izan duela orain arte, eta kontuan hartuta non dagoen. Erkibe etxearen kasua oso antzekoa da. Aldea non dago, ordaindu beharreko prezioan? Dudarik gabe. Erkibe etxea askoz garestiagoa litzateke. Udalak dituen eraikin horiek zertarako nahi dituen erabaki al duzue? Torreberrirekin erabakita dago eta erabilera ematen ari zaio: dantza goiko solairuan eta behean gaztetxea. Komentuari dagokionez ere erabakia hartu dugu: aterpetxea, jatetxetaberna, lorategi publikoa eta kapera ikuskizunetarako aretoa dira lau ardatzak. Eta anbulatorio zaharrerako bizpahiru aukera ditugu. Eta Foronda? Liburutegia Alondegira jaisten denean, Foronda kultur taldeentzat izango da. B ALEIKE 2 0 1 0 M AIATZA
13
BALEIKE + 14
Anbulatorio ohiaren eraikina aipatu dugula, tratua itxita omen zenuten Eusko Jaurlaritzarekin, baina badirudi orain Portuetako Sailak ere nahi duela eraikin hori. Nola hartu duzue albistea? Harriduraz. Dagoeneko susmo txarrik ba al duzue Portuetako Sailarekin? Izan ere, ez da zailtasunak jartzen dizkizuen lehen aldia… Pentsatu nahi dut ezetz. Kasu honetan, guk tratua itxita geneukan Ondasun Sailarekin, sinadura baino ez zen falta. Bilera batera deitu gintuzten eta esan ziguten ahazteko eraikinarekin, Portuetako Sailak beretzat eskatu zuela eta. Harri eta zur gelditu ginen. Zertarako nahi ote zuten galdetu, eta beraien bulegoak jartzeko nahi zutela. Orain harremanetan gaude, ea konpartitzeko modua egiten dugun. Frontoia egiteko ardura zuek hartu duzue lursail baten truke. Orain zer? Lursail horretan etxebizitzak eraikitzea da helburua eta hortik lortutako diruarekin frontoia finantzatzea. Orain ikusi behar dugu zer baldintza jartzen ditugun pleguetan eraikitzaileentzat erakargarria izan dadin. Bestela, inor ez aurkezteko arriskua dugu. Zenbait eraikitzailerekin hitz egin dugu hori dena ondo neurtzeko. Hori batetik. Bestetik, frontoiaren proiektua errealitate berri horretara egokitu behar da, eta kostua jaitsi egin beharko da. Hori bai, lursail horren truke lortzen dena baino diru gehiago behar bada, Udala jartzeko prest dago. Baina Udala ez da frontoia eraikitzen hasiko lursail hori erosiko duen eraikitzailea agertu arte… Gu ez gara sartuko hiru milioi eurotik gorako proiektu batean sarrera horiek izango ditugula jakin arte. Etxebizitza falta izango da, ziurrenik, zumaiar askoren arazorik larriena. Zuek asko hitz egin duzue etxebizitza publikoaz, alokairuaz, hutsik dauden etxebizitzak merkatura ateratzeaz… Baina ez dirudi hiru urte hauetan gehiegi aurreratu denik. Puntanoetako lehen fasea amaitzen ari zen, eta gero zozketak ere egin genituen Ardantzabiderako, Oikiarako… Baina horiek lehendik zetozen proiektuak ziren. Bai, hala da. Eta beste batzuk oso lehendik… Ikusita etxebizitzarena oso gai garrantzitsua izan dela zuen agendan, ez dirudi gauza handirik egin duzuenik. Bai, bai, egin dugu. Ni oso harro nago Eusko Jaurlaritzarekin itxi dugun akordioarekin. Hitzarmen horri esker Zumaian
B ALEIKE 2 0 1 0 M AIATZA
ehunetik gora babes ofizialeko etxebizitza izango ditugu alokairuan. Eta hori guk egindako jauzi kualitatibo handia da. Gertatzen dena da hori martxan jartzeko bere denbora behar duela. Baina hori guztia badator. Puntanoetako bigarren fasea garatzen denean, eta pribatuak diren Torreaga, Ardantzabide eta Ortiz garatzen direnean, besterik ez du aurreikusten arauak. Etxebizitza gehiago ezin dira eraiki. Gero pentsatu beharko dugu garatzen jarraitu nahi ote dugun eta non. Eta hutsik dauden etxebizitzak merkaturatzeko Udalak ezin al du ezer egin? Ez da erraza. Beste esperientzia batzuk ikusten egon gara. Uraren tarifa garestitzea da aukera bat, baina horren aplikazio formala aurrera eramatea ez da erraza. Eta jabea zigortu beharrean, zergatik ez lagundu? Hori da beste aukera, eta Eusko Jaurlaritzak badu programa bat horretarako. Udalak hori egiteko baliabiderik ez dauka, baina hitzarmen bat sinatu berri dugu etxebizitza premia guztiak hobeto koordinatzen lagunduko diguna. Mugikortasuna da gaur egun herrietan eta hirietan konpondu beharreko beste arazoetako bat. Zuek bizikletaren aldeko apustua egin duzue, bidegorriekin eta Mugi zerbitzuarekin. Baina Zumaia bezalako herri txiki batean ba ote du zentzurik zerbitzu horrek? Ez al zaigu garestiegi ateratzen? Jarri badugu da zentzua baduelako, eta zerbitzua kudeatzen duen enpresak pasa dizkigun datuen arabera, erabilera maila oso altua da. Batzuei irudituko zaie gehiegizkoa dela. Guk uste dugu beharrezkoa dela, kotxearen erabilera gutxitu behar dugulako eta Zumaian leku batetik bestera joateko bizikleta oso egokia delako. Guk balorazio positiboa egiten dugu. Eta garestiegia dela… Zenbat kostatzen zaio zumaiar bakoitzari kaleko argiteria? Asko. Eta horregatik kendu egin behar al dugu? Ez zait iruditzen. Mugi zerbitzua jarri zenetik kotxea gutxiago erabiltzen al dugu? Hori ez da aztertu, baina hori da apustua. Herri barruko mugimenduetarako gehiegi erabiltzen dugu kotxea. Azken 15 urteetan kotxe kopurua hirukoiztu egin dela Zumaian, eta ezin dugu erritmo horretan jarraitu. Hori ez denez aurrera egiteko bidea, beste kultura bat sustatzeko garaian gaude. Neurri gogorragorik ez al duzue aztertu? TAO (OTA) jartzea, edota Erribera kalea erabat ixtea trafikoari, adibidez. Bai, pentsatu, pentsatu dugu. Eta seguru aurreko gobernuek ere pentsatu zutela eta etorriko direnek ere pentsatuko dutela… Zergatik pentsatu bai, baina aurrera eraman ez?
Jendea aurka jarriko den beldurragatik? Jendearen erreakzioak beti du bere pisua erabakiak hartzean, baina ez da kasua. Jakin behar da TAO non jarri eta zertarako. Askotan TAO jartzen da eremu jakinetan eta lortzen den bakarra da aparkatzeko arazoa inguruko auzoetara eramatea. Eta azkenean TAO herri guztira zabaldu behar izaten da. Horrek zentzurik ba al du? TAOk eskatzen duena da alternatiba ona. Herrigunean sartu nahi duenak ordain dezala, baina izan dezala aukeran doako aparkaleku bat herriaren kanpoaldean. Hori zen, oker ez bagaude, moila eta Sarauneko zabalgunea zubi batekin lotu nahi izateko arrazoi nagusia. Baina hor ere ez dugu aurrerapausorik ikusi. Idealena litzateke zubia egina egotea, aparkalekua martxan egotea, eta herri barrura sartzeko TAO ordaindu behar izatea… Hori izan zen Eusko Alkartasunaren proposamenetako bat hauteskunde kanpainan, eta ideia lehiaketa bat ere egin zenuten zubiaren inguruan. Zergatik ez da aurrera egin? Arrazoi bat baino gehiago dago. Eusko Jaurlaritzan aurreko gobernu taldea zegoenean, Portuetako Zuzendaritzan esan ziguten ez zutela inondik inora zubia egiteko asmorik. Denbora pasa zen, ideia lehiaketa egin genuen, eta ikusi genuen kostua zenbatekoa izan zitekeen. Eusko Jaurlaritzan aldaketa gertatu zenean, arduradun berriengana jo genuen eta horiek ez zuten atea hainbeste itxi. Baimena agian emango liguketela, baina guk egiteko. Lehiaketa horretan ikusi genuen zubia egiteko 2-3 milioi euro inguru beharko liratekeela. Eta egoera ekonomiko honekin beste lehentasun batzuk ditu Udalak. Moilaberriko zubia eta ingurua berritzeko proiektua aurkeztu zenuten, aurten egiteko asmoarekin, gainera. Azkenaldian kalean zabaldu da proiektu horrekin batera Narruondo ibaian esklusa batzuk jarri nahi dituela Udalak. Egia al da? Badirudi herrian dena Udalak egiten duela, baina errio in-
“Zumaian ehundik gora babes ofizialeko etxebizitza izango ditugu alokairuan”
guruan Portuetako Zuzendaritzak du agintea, denerako. Baita txosnak jartzeko ere. Orduan Zumaiako Udalak baino gehiago agintzen du Portuetako Zuzendaritzak… Zumaiako eremu oso garrantzitsu batean bai. Hori jendeak ez du ikusten, baina hala da. Baina zer da esklusaren kontu hori? Kontua da Eusko Jaurlaritzak ontzat eman zuela guk zubia eta ingurua berritzeko aurkeztu genuen proiektua. Baina egia da, baita ere, Jaurlaritzak zubia beste era batera berritzeko asmoa zuela [alkateak elkarrizketan ez zuen gehiago zehaztu, baina Jaurlaritzaren asmoa zen altxatzen den zubi bat egitea]. Guk azpimarratu genien zubi hori jende askok erabiltzen duela eta oso garrantzitsua dela oinezkoak herriaren alde batetik bestera igarotzeko. Eta horrekin batera, esklusa batzuk jarri nahi zituztela adierazi ziguten, Narruondo ibaian beti ur maila nahikoa mantentzeko. Zertarako? Zubitxikirainoko tartean, errioaren bi bazterretan pantalanak jarri eta hor dauden ontziak txukunago edukitzeko. Narruondo ibaia denbora guztian urez beteta ikustea niri, partikularki, polita iruditzen zait, eta egokia usainak-eta ekiditeko. Baina guk gure proiektuarekin aurrera jarraituko dugu. Esklusarena Jaurlaritzaren asmo bat baino ez da, oraingoz. Nolako harremana du Zumaiako Udalak beste instituzioekin. Aldundiarekin, Jaurlaritzarekin… Zailtasun berezirik aurkitzen ari al zarete beste soka batekoak zaretelako, Ezker Abertzalea tartean delako? Momentuz normala esango nuke. Instituzioetako zenbait departamenturekin baditugu zenbait zailtasun; beste batzuekin aldiz, sintonia ona dugu. Beraz, normalak. Baina zailtasun horiei usain politikorik hartzen al diezue? Zenbait kasutan pentsa dezakezu baietz, baina ni, partikularki, ez nau obsesionatzen. Zaborren kudeaketa da Gipuzkoa mailan pil-pilean dagoen gaietako bat. Udal Gobernu hau atez ateko sistemaren aldekoa al da? Lehenik eta behin, atez ateko sistemak eskatzen duena da herritarren adostasuna, ohitura aldaketa handia delako. Ondo funtzionatuko badu, herritar guztien inplikazioa eskatzen du. Garbi dagoena da sistema horrek birziklatze maila asko handitzen duela. Hori hala da. Baina sakon aztertu behar den gaia da.
B ALEIKE 2 0 1 0 M AIATZA
15
argazkia eta testua Jose Angel Chamorro 16
B ALEIKE 2 0 1 0 M AIATZA
Argazki hau 2009ko Behobian ateratakoa da. Izugarri hunkitu ninduen kirolari minusbaliatuek egiten zuten ahaleginak; ikusten zen sufritu egiten zutela, baina helburuak lortzen zituzten. Zaparrada eta zaparrada artean, argazki batzuk atera nituen, eta hauxe aukeratu dut, lortutako efektu berezia gustatu zitzaidalako. Ekorketa-teknikaren bidez dago eginda, hau da, mugitzen ari denaren atzetik joan kamerarekin eta doan abiadaren arabera abiada egokian egin kliska; horrela, mugimendu efektua lortuko dugu geldirik dagoen horretan (mendia, errepidea) eta “izoztu� efektua mugitzen ari den horretan. Nahiago ditut natura-argazkiak, baina pixkanaka denetarik probatzen ari naiz. Ea gustatzen zaizuen!
ZUMAIAKO ARGAZKI ELKARTEA
Izpiak eta hizkiak
Lehia eta beti hobetzea
PUBLIZITATEA 18
B ALEIKE 2 0 1 0 M AIATZA
Santelmoak
Santelmoetako 400dik gora argazki eta bertso saioetako bideoak dituzue baleike.com webgunean.
Inkesta Udalak aterpetxea eta taberna-jatetxea jarri nahi ditu komentuan. Zer iruditzen zaizu? Jasotako botoak: 314
Errekorra
Herri lasterketako errekorra egin du Ainhoa Muruak aurten. Argazki bilduma zabala aurkituko duzue webgunean.
Dantzara
Nava Jeevan elkarteak I. Dantzara jaialdia antolatu du Kalkutako bost haurrei laguntzeko. Webgunean duzue bideoa.
% 4,46 Ez dakit % 41,08 % 54,46
Gaizki Ondo
Metaleria Metal instrumentuak sustatzeko jardunaldiak egin dira. Kontzertuen bi bideo daude webean.
B ALEIKE 2 0 1 0 M AIATZA
19
PUBLIZITATEA 20
B ALEIKE 2 0 1 0 M AIATZA
testua: juan luis romatet Ederren guztiak eman nahi eta ezin. Bere argazkiak: gorka zabaleta eta jon villa urtebetetze festako gozoki zorroa izango dena gurasoen eskuetan duen haurrari menua 19 urte zituela jaso gero, zuen denboraldia abenturarenbehar deia aukeratzea eskatuz Jon Villak. Europa Amerika artean izaten du Ordutik, pentsatzeko, eta eta ziurrenik kabitzen egin du bizitza. Donostian, Amara Berrin, jaiotako bizilagun honek bitan zeharkatu du
ERRETRATUA
Ozeanoetako nomadak
direnak baino gehiago nahi eta damu aurpegiaz zorroratzen ditu. Antzera ibili naiz nire oroimen gozoen poltsatik kontatu beharrekoa Ozeano Atlantikoa belaontzian eta iazko aukeratzerakoan, baina beti egongo da hor udazkenetik hona familiarekin bizi da Zumaiako hitzen dendara itzultzeko aukera... kirol portuan amarratutako trimaran batean. Nomada honek azkenekoz bota ote du aingura?
B ALEIKE 2 0 1 0 M AIATZA
21
ERRETRATUA
Ur xamur izeneko trimarana Zumaiako kirol portuan dago amarratuta. Pantalanean gaude kapitainaren gonbidapenaren zain eta haize fina txamarraren zirrikitu guztietatik sartzen da. Behin barruan, egongela txikiko mahaiaren inguruan eseri eta kafe zurrupadak hartzen ditugun bitartean hizketan hasi gara. 42 urte ditu gaur egun Jonek. Bidaiarako grina, baina, txikitatik sumatu zuen. “Izotz-hockeyan jokatzen nuen gaztetan. Hasieran, futbolean aritzen nintzen, baina hockeyak bidaia gehiago egiteko aukera ematen zuenez, aldatu egin nuen”. Txuri-urdin taldearekin Bartzelonara, Madrilera edo Jakara joateko aukera izan zuen, baina hura ere txiki geratu zitzaion: “urrutirago joan nahi nuen”. Selekzioan sartzeko aukera izan zuenean, ateak oraindik gehiago zabalduko zitzaizkiolakoan zegoen. “Europako txapelketa jokatzeko konbokatu ninduten 17 urte nituela. Normalean, Suedia edo urruneko herrialdeetan jokatzen zen txapelketa. Nik ez nuen zorte handirik izan, urte hartan Bartzelonan jokatu zen eta!”. 19 urterekin ikasketak utzi eta Londresa joatea erabaki zuen. “Ikasketetan ez nenbilen batere ondo. Lagun baten bidez jakin nuen Londresen bazegoela lan egiteko aukera eta xentimorik ez nuenez, aukera polita iruditu zitzaidan”. Gurasoak konbentzitzea izan zen hurrengo erronka. “Zoratuta nengoela esan zidaten, baina ikusi zuten ez nuela atzera egiteko asmorik eta lagundu zidaten. Aste Santua zen; ikasketak erdizka utzi nituen eta Londresa joan nintzen”. Okupatu-
TRIMARANa Ur xamur izeneko hiru kroskako ontzia, Corkeko portuan, Irlandan.
22
B ALEIKE 2 0 1 0 M AIATZA
tako etxe batean (Ingalaterran squat deritzatena) bizi zen eta platerak garbitzen egiten zuen lan. “Nire ingeles eskasarekin ezin nuen askoz gehiago lortu. Gero, entsaladak eta pizzak egiten ikasi nuen. Hirian bi urte egin banituen, bost bat milioi pizza egingo nituen!”. Londreseko garaia “gozamena” bezala ikusten du. “Etxetik kanpo nire kabuz bizitzeko aukera nuen han eta beste herrialde batzuetara joateko grina asetzen hasi nintzen bertan. Munduko herrialde guztietako jendea bilatzen zenuen eta haiekin harremanetan jarrita, ingeles pixka bat ere ikasi nuen. Hala ere, egia esan, lehen hiru hilabeteetan italiera gehiago ikasi nuen ingelesa bera baino!”. Hizkuntzak ikasteaz gain, diru pixka bat aurrezteko aukera izan zuenean “munduko beste muturretara joateko aukerak gehiago zabaldu zitzaizkidan”. Hasieran, Brasila joatea zuen helburu, “baina Ingalaterran ezagutu nituen lagun batzuen bitartez, Mexikora joatea erabaki nuen”. Sei hilabete igarotzeko asmoarekin joan zen, baina bi urte pasa zituen herrialde aztekan. “Nire asmoa kotxe bat erosi eta Mexiko zeharkatzea zen. Baina gauzak nola diren, mendi punta batean urpekari batekin egin nuen topo, eta haren bidez, bere txalupatxoan ibiltzen hasi nintzen. Bera urpean zebilen bitartean, ni arrantzan aritzen nintzen”. Ontzi txiki hartan ibiliaz sortu zitzaion Joni itsasorako zaletasuna. “Aurretik ez nuen inoiz itsasoan ibiltzeko gogorik izan. Bai, lagun batek bazuen txalupa bat eta Santa Klara uhartera joaten ginen, Donostian. Itsasoarekin izan nuen esperientzia handiena izango zen Mexikora joan aurretik”. Lehen hilabeteetan aurreztutako diruarekin bizi izan zen Mexikon. Ondoren, txalupa batean egin zuen lan, baita belaontzi batzuetan ere, mantentze lanak egiten. “Urtebetera, itzultzera nindoanean, Londresen ezagutu nuen lagun batekin egin nuen topo. Artisautzan aritzen zen eta berekin hasi nintzen lanean”. Ia konturatu gabe, beste urtebete egin zuen Mexikon. “Oso apal bizi nintzen garai hartan eta ez nuen dirurik aurreratzen. Horrela konturatzen zara munduko biztanleriaren zati handi bat nola bizi den. Baina banekien laguntza behar izanez gero, gurasoak hor nituela. Asko laguntzen du horrek”.
“Oso apal bizi nintzen Mexikon. Horrela konturatzen zara munduko biztanleriaren zati handi bat nola bizi den” Bi urteren ondoren, herriminak bultzatuta, etxera itzuli zen. “Ordurako banuen esperientzia itsasoan eta arrantzontzi batean hasi nintzen lanean. Legatzetan ibilita sos batzuk egin nituen eta arrantza denboraldi amaieran Irlandara joatea erabaki nuen”. Irlandan beste bi urte egin zituen, hasieran arrantzan eta geroago lurrean arraina saltzen. “Euskaldun batzuk sortutako enpresa zen; arraina erosi eta kontinentera bidaltzen zuten”. Garai hartan ezagutu zuen bere bikotekidea: Belinda. “Berak ere bidaiak egiteko grina du. Ezagutu ginenerako Asian edo Australian ibilia zen. Nire ametsen berri eman nion eta zoragarria iruditu zitzaion. Egia esan, ez zen konbentzitzen zaila izan”. Irlandan aurreztutako diruarekin Estatu Batuetara joatea erabaki zuten, belaontzi bat erosteko asmoarekin. “Hiruzpalau hilabete egin genituen Ozeano Pazifikoko kostaldean gora eta behera eta azkenean Mexikon aurkitu genuen, Kalifornia Beherea penintsulan”. Trimaran bat zen, hiru kroskoko ontzia, eta ‘Txanogorritxu Maru’ izenarekin bataiatu zuten. “Salto handia izan zen. Lehen, marinela nintzen; orain, berriz, marinela, kapitaina, armadorea, etab. Une horretan konturatzen zara zenbat erabaki hartu behar diren eta zenbat ikasi beharra dagoen ontzi bat eramateko. Inoiz baino azkarrago ikasi nuen”. Giroa eta lekua egokiena omen zen horretarako: “Laguntzeko gogoa zuen esperientzia handiko jende asko ezagutu dugu”. Garai hartan lana lortzea nahiko erraza izan zela dio Jonek: “Ontzi asko zeuden eta haietan mantentze lanak egitea ez zen zaila: masta gora igo eta hura margotu, txaluparen
ERRETRATUA
igerileku galanta
GORKA ZABALETA
Irlandan etxe batean bizi ziren eta baratza txikia ere bazuten. Horiek faltan jotzen dituztela diote. “Egia da lekuz mugatuta gaudela etxe batekin konparatzen baduzu, baina sekulako igerilekua dugu ondoan!”
“Ontzi batean bizitzea ez da hain erraza, ‘Vacaciones en el mar’ telesailean bezala”
zegoen han eta haiekin trukea erabiltzen eta batzuetan nazkatu ere egiten zara”. Kaiman uharteetan ia urtebete egin eta genuen. Guk kerosenoa edota tipulak ematen genizkien, eta beraiek guri ba- gero, Europara itzultzea erabaki zuten. ratzeko fruituak”. Panamako kanalaren “Lau urte neramatzan etxera itzuli gabe bestaldean, beste herri batekin bizitzeko eta herrimina sentitzen nuen. Floridan aukera izan zuten, kunatarrekin, hain zu- saldu genuen ontzia. Nik lagun baten bezen ere. “Karibeko uharteetan oraindik laontzian egin nuen bidaia. Lehen aldia beraien hizkuntza eta kultura manten- zen Atlantikoa itsasoz zeharkatzen nuela. 30 bat eguneko bidaia luzea izan zen. tzen duen etnia bakarra da”. Dena ez zen, baina, polita izan. “On- Esperientzia berria izan zen niretzat, azpialdea garbitu, etab. Charter batzuk tzia erosi eta gutxira urakanen denboral- normalean kostako nabigazioa egiten ere egin genituen: turista talde bat hartu dia hasi zen. Kai batean sartu ginen eta genuen eta. Ontzian bi lagun besterik ez eta buelta bat ematera eramaten geni- zortea izan genuen, haizeteak ez zirelako geundenez, nekagarria eta gogorra izan tuen. Horrelako lanak eginaz diru pixka gure gainetik pasa. Baina urakan batek zen”. bat atera genuen aurrera jarraitzeko”. izkiratan ari ziren 50etik gora ontzi honBehin Euskal Herrian, atzerritarra ikuLau urte igaro zituzten ontzi hartan: doratu zituen, tripulazio eta guzti. Jende si zuen bere burua. “Dena oso aldatuta Ederren guztiak eman eta ezin.pila Bere nahi eta Lan damu aurpegiaz bi Pazifikoan eta beste bi nahi Atlantikoan. bat hil zen; osodirenak latza izanbaino zen”. gehiago ikusi nuen”. batzuk egin ondoren, urtebetetze festako gozoki zorroa ditu. Antzera naizbarne, nire bigarren belaonAmeriketako zenbait kultura ezagutu eta izango atunekoibili kostera Ontzi batean zorroratzen tropikoan bizitzeak bertakogurasoen herritarrekin bizitzeko aukera tzia erosikontatu zuen, Frantzian. Krosko bakaabantaila handiak oroimen dituela onartzen du:poltsatik dena eskuetan duen haurrari menua gozoen beharrekoa izan zuten. “Panama eta Kolonbia arrreko ontzia zen eta, dirudienez, ez oso “naturarekin harreman estua duzu; ura aukeratzea eskatuz gero, denboraldia behar aukeratzerakoan, baina beti egongo da hor tean, Ozeano Bareko kostaldean, Perlas epel dago eta urte osoan zehar egin de- gustukoa. “Bidaia gutxi egin genituen izaten du pentsatzeko, eta ziurrenik kabitzen hitzen dendara itzultzeko aukera... izeneko uharteak daude. Zazpi hilabetez zakezu igerian”. Baina, bere alde txarrak ontzi harekin”. Bidaiarako gogoa, baina, bizi izan ginen han, horietatik gehienak ere ba omen ditu: “Ontzi batean bizitzea ez zen desagertu. “Ontzi hura genuePedro Gonzalez izeneko uharte batean. ez da hain erraza, ‘Vacaciones en el mar’ nean konturatu ginen gehiago bidaiatzetestua eta argazkiak: Imanol sesmabat 200 bizilagun inguru zituen herrixka telesailean bezala. Arazoak izaten dira, ko gogoa genuela; ez genuela leku batean B ALEIKE 2 0 1 0 M AIATZA
23
PUBLIZITATEA
Johan Perez de Çumaya piratak ekintza ugari egin zituen XV. mende amaieran
24
B ALEIKE 2 0 1 0 M AIATZA
finkatzeko gogorik”. Ondorioz, belaontzi hura saldu eta orain duten kanadar jatorrizko trimaran hau erosi zuten Floridan. Ontzia prestatu ondoren, Kaiman irletara bueltatu ziren. “Aurreko egonaldian ezagutu genuen konpainiarekin harremanetan jarri ginen eta esan ziguten bazegoela guretzako lana”. Zortzi hilabetez egon ziren bertan; baita Kuban eta Mexikon ere. Bidaia ez zen, ordea, asko luzatu. “Une horretan Belinda haurdun geratu zen eta Irlandara itzultzea erabaki genuen, familiarekin egon nahi zuelako. Bera hegazkinez itzuli zen; ni, berriz, ontzian lagun batekin. Ontzi honekin aurrekoarekin baino abentura gutxiago izan ditugu, baina abentura handiena haurra edukitzea izan da”. Irlandako hegoaldean, Cork hiritik hurbil bizi zen familia. Ontziz itsasoak zeharkatzeko gogoa, baina, ez zuten ahantzi. “Alaba jaio baino lehen, txalupetan ibiltzen ziren haur asko ezagutu genituen, eta zoragarria iruditzen zitzaigun”. Oskia txikiak zortzi hilabete zituenean ontziz Euskal Herrira etortzea erabaki zuten. Jonek lagun batzuekin egin zuen bidaia ontziz eta ama-alabek hegazkinez. “Udako hiruzpalau hilabete igaro genituen hemengo portuetan, besteak beste, Zumaian. Denbora batean Euskal Herria eta Irlanda artean ibili ginen, nahiz eta bizitza han egiten genuen, etxe batean”. Belagile lanak egiten zituen Jonek Irlandan. “Lehen ontzia erosi nuenean lagun
“Baliteke uztailean Irlandara joatea. Ondoren ez dakigu zer egingo dugun” batek petatxuak egiten eta belak konpontzen erakutsi zidan. Bigarren ontziarekin Jersey irlara joan nintzenean aukera izan nuen bertako tailer batean lan egiteko eta han hasi nintzen belak konpontzen eta lonazko estalkiak egiten. Irlandan lanbideari eutsi nion eta azken urteetan hori izan dut ogibide”. Pasa den abuztuan, haurra bost urte betetzera zihoanean, beste abentura bati ekin zioten. “Euskal Herriko familiarekin harremanak estutu nahian, hona etortzea erabaki genuen. Zumaia leku egokia iruditu zitzaigun, kirol portuak argindarra eta ur geza izatearen abantaila duelako”. Aurreko beste esperientzia batzuk bezala, hau ere berria zen: “batetik, haurrarekin bizi behar genuen ontzian, eta, bestetik, Euskal Herriko negua ontzian bertan pasako genuen. Lehen hotzak izan zirenean ikusi genuen ez geundela batere gaizki. Egia da lekuz mugatuta gaudela etxe batekin konparatzen baduzu, baina sekulako igerilekua dugu ondoan! Irlandan genituen gauza batzuen falta sumatzen
ERRETRATUA
bizitza ontzian Tropikoko epeltasuna eta Europako hotzak bizitzea tokatu zaie. Abuztutik gaur egun arte Zumaiako kirol portuan bizi dira. Oskia txikiak ikastetxeko bere laguntxoak ontzira gonbidatzeko aukera izan zuen.
dugu; baratzea, adibidez. Baina familia arteko harremanak estutu egin dira; lagunekin gaude, herriko jendearekin…”. Alaba txikia ondo moldatu ote da itsasontzi batean bizitzera? “Bai. Bizitza gehiena etxe batean egin badu ere, txalupa beti alboan izan dugu eta ez zaio arrotza egin; ohituta dago txikitatik”. Oskia Zumaiako Herri Eskolan ari da ikasten eta bere laguntxoak ontzira eramateko aukera izan zuen. “Eskolan garraiobideak aztertzen ari zirela eta, gure argazkiak erakustea proposatu zidan irakasleak. Diaporama txiki bat prestatu genuen bidaietan zehar ateratako argazkiekin, eta ondoren hainbat galdera egin zizkiguten. Aste batzuk geroago, hona etorri ziren txalupa barrutik ikustera. Oso polita izan zen”. Baina, jakina den bezala, nomadak ez dira leku berean denbora askoan egotearen zaleak. Jon, Belinda eta Oskiarekin berdina gertatzen da. Ekainaren hasieran altxatuko dute ontziaren aingura eta Galiziara joango dira itsasoz. “Baliteke uztaila aldera Irlandara joatea berriro. Ondoren ez dakigu zer egingo dugun. Galdera asko sortzen dira, gehientsuenak alaba txikiaren inguruan. Geure buruari egiten diogun galdera nagusia da ea zer nolako bizimodua eraman nahi dugun. Galdera asko dira eta zailak, gainera. Oraingoz Galizia aldera goaz eta gero ikusiko dugu. Leku gehiago badaude munduan”. B ALEIKE 2 0 1 0 M AIATZA
25
“Zumaiako merkataritza eta aisialdia indartzea da helburua” Ekainaren 1ean aurkeztuko dute Zumartian plataforma. Herriko indarrak batu nahi ditu ekimen berri honek, herria dinamizatzeko, aisialdiko eskaintza hobetzeko eta merkataritza sendotzeko. testua: GORKA ZABALETA ARGAZKIAK: JUAN LUIS ROMATET ETA GORKA ZABALETA
Esti Irureta eta Maider Izagirre.
26
B ALEIKE 2 0 1 0 M AIATZA
Ilusio eta gogo handiarekin ari dira lanean turismoko teknikari Esti Irureta eta Zumaiako Merkatari eta Ostalaritza elkartearen dinamizatzaile Maider Izagirre Zumartian aurrera atera dadin. “Ekimen hau oso garrantzitsua izango da herria biziberritzeko eta merkataritzari behar duen bultzada emateko”. Baina Zumartian ez da hori bakarrik. “Merkatariei eta ostalariei laguntzea da helburu garbietako bat, baina ez bakarra; esate baterako, herriko elkarteak ere batu nahi ditugu aisialdiko eskaintza hobetzeko, jatetxeetan bertako produktu ekologikoak eskain ditzaten lan egingo dugu…”. Nondik dator plataforma honen ideia? Duela urte eta erdi Zumaiako merkataritzarentzat marketin plan bat egin zuten Victoria Elizagaratek eta Pilar Zorrillak Udalaren enkarguz, eta han jasotzen dira hainbat ideia Zumaia merkataritzagune sendo bihur dadin. Plataforma hau sortzea zen plan hartan jasotako proposamen garrantzitsuenetako bat. Beraz, herriko merkataritza indartzea du helburu? Bai, baina hori baino zabalagoa da. Gure iritziz, merkataritza zenbat eta indartsuagoa, orduan eta herri biziagoa, dinamikoagoa. Beraz, bai, herriko merkataritza eta ostalaritza bultzatu nahi ditugu, baina ikuspegi zabalagoarekin. Proiektu honetan herriko indarrak inplikatu nahi ditugu, enpresak, kultur edota kirol elkarteak, taldeak... Denon artean herri dinamiko eta erakargarria egin dezagun. Udalak zeresan handia izango du proiektu honetan, ezta? Funtsezkoa da, erabat. Eta esan behar dugu Udalaren konpromisoa erabatekoa izan dela hasieratik. Kontuan hartu ekimen honen aurrekontuaren % 80 Udalak jarriko duela. Udalak garbi du hirugarren sektorea bultzatu behar dela eta ekimen honekin Zumaia herri erakargarriagoa izango dela zumaiarrentzat eta bisitarientzat. Baina Udalarekin batera merkatarien lanerako gogoa eta ekimena berebizikoak dira. Merkatari eta Ostalarien Elkartea da, beraz, beste kide garrantzitsua. Bai, hala da. Zumaiako merkatariek garrantzi handia ematen diote Udalarekin elkarlanerako estrategiak lortzeari, eta ekimen
“Maiatzeko ostiral guztietan kaleko kontzertuak antolatu ditugu”
ELKARRIZKETA
honekin erabat inplikatuta daude. Udala eta Elkartea izango dira bi hanka nagusiak, baina ahalik eta bazkide gehien nahi ditugu Zumartian benetan plataforma berezia eta indartsua izan dadin. Eta zein izan daiteke bazkide? Herriaren alde lan egin nahi duten enpresa, elkarte eta talde guztiak. Kirol elkarteak, kultur elkarteak, zerbitzu enpresak, dendak, jatetxeak, ostatuak… Zumartian plataformak zer nolako ekintzak antolatuko ditu? Era guztietakoak. Merkataritza sustatzeko balioko dutenak, herriko turismoa bultzatuko dutenak, kultur ekitaldiak, kirola, euskararekin lotutakoak, ingurumen arlokoak… Azken finean, guk bilatzen duguna da herriko indarren arteko sinergia. Denok bat eginda lan egiten badugu, eskaintza indartsuagoa eta koordinatuagoa lortuko dugu. Erakargarriagoa, azken finean. Baina adibide konkretu bat jarri al dezakezue? Ba, adibidez, dagoeneko maiatzeko ostiral guztietan kaleko kontzertuak antolatu ditugu. Eta laster egitekoa den Aste Berdean ere parte hartuko dugu. Orduan, gaur egun jadanik antolatzen diren ekimenak ere Zumartian ekimenarekin uztartu nahi dituzue. Bai, herrian gauza asko antolatzen dira eta uste dugu interesgarria dela horiek koordinatzea, batasuna ematea, indar gehiago izan dezaten. Azken finean, lan egiteko modu berri bat ari gara planteatzen. Erakunde publikoen eta pribatuen arteko
elkarlana da guk proposatzen duguna, baina antolatuta. Plataforma horretan lan arloak zehaztuko dira, helburuak, konpromisoak hartu beharko dira, ekitaldien egutegiak prestatu… Lehen esan duzue Udalak aurrekontuaren % 80 jarriko duela. Zein izango dira beste finantziazio iturriak? Alde batetik, Merkatari eta Ostalarien Elkartearen ekarpena egongo da, bere bazkide guztien izenean. Gero, beste bazkideek kuota bat ordainduko dute hilean, 15 eurokoa. Baina plataformaren finantzaziorako bide garrantzitsuenetako bat Zumartian elkarteko babesle eta laguntzaileena izango da. Beren jarduera Zumaia aldean duten industria enpresa guztiek dute aukera elkarteko babesle bihurtzeko. Ekarpenak zenbatekoak izan daitezkeen oraindik ez dugu zehaztu. Ekarpen horien truke, babesleen irudia nabarmenduko da ekimenetan, publizitatearen bidez, baita webgunean ere. Azken urteotan herriko merkatariak asko mugitzen ari dira. Ekimen honek beste jauzi garrantzitsu bat suposatzen du. Bai, Merkatari eta Ostalarien Elkartea ahalegin handia ari da egiten Zumaia merkataritzagune erakargarria izan dadin. Erosketak egiteko txartelak arrakasta handia izan du, eta urte osoan zehar eskaintzen dituzten sariek eta kanpainek ere bai. Outlet azokak ere hor daude. Herriko merkatariak ohartu dira gaur egun ezinbestekoa dela indarrak batzea aurrera egiteko, eta Zumartian plataformak bide horretan sakondu baino ez du egiten. Kontua da orain merkatariez gain herriko beste eragileak ere inplikatu nahi direla, herri dinamikoagoa eta erakargarriagoa denontzat delako onuragarri. Ekainaren 1ean egingo duzue aurkezpena. Hortik aurrera lan handia duzue herriko elkarte, enpresa eta taldeekin. Bai, jende askorekin hitz egin beharko da eta ekimena denontzat mesedegarri dela ikusarazi. Baina horretarako gaude. Ilusioa eta gogoa, behintzat, ez zaizkigu falta.
B ALEIKE 2 0 1 0 M AIATZA
27
AGENDA
maiatza
eta
ekaina EUSKAL BALLETAREN GALA: Maiatzaren 29an, Euskalduna jauregian, 20:00etan. Sarrerak salgai Foronda kultur etxean maiatzaren 4tik aurrera. Osteguna, 20. 9:30ean Aita Marin, hitzaldia “El cuidado de los huesos y las articulaciones a través de la alimentación”. 22.15ean Aita Marin, zine forum: "Garbo, el espía”.
Ostirala, 21: 19:00etan komentuan, ZIIZ taldearen hitzaldia “Zumaiako industria aztergai: Zementugintza, eta Industri kokaguneak denboran zehar”. Ostirala, 28 10:00etan Aita Marin, haur antzerkia eskolentzat Dar Dar taldearen “Eta zer?”
DEIALDIAK - Zumaiako argazki lehiaketa. Zuri-beltzean. Gaia: “Hirikoa”.
- Turismo irteerak: informazioa 943143396. - Aste Berdeko argazki
Lanak aurkezteko epea,
rallya: maiatzaren 29an,
ekainaren 23a. Informazioa
08:00etatik 15:00etara.
Ostirala, 14 22:00etan Aita Marin, antzerkia: "Aitarekin bidaia". Larunbata, 15 19:00etan Maria eta Jose
kultur etxean (943861056
aretoan, Udal Musika Bandaren
/ foronda@zumaia.net).
kontzertu didaktikoa.
- Udaleku musikalak: Uztailaren 19tik 30era. Informazio
Estazioko jaiak Igandea, 30 12:00etan Aita Marin, haur antzerkia Dar Dar taldearen “Eta zer?”
EKAINA Ekainak 12, haur antzerkia 19:00etan, Xingui.
orriak kultur etxean
Ekainak 18, Alurr dantza
apirilaren 20tik aurrera.
28
MAIATZA
28tik 30era
taldearekin euskal dantza
- Euskal Ballet Gala: Maiatzaren
- “Ser mujer hoy: trabajando las
29an, Euskalduna jauregian,
potencialidades femeninas”
Ekainak 20 Artisau azoka
20:00etan. Sarrerak salgai
Tailerra: maiatzetik uztailera,
Ekainaren 11etik 21era, Musika
Foronda kultur etxean
5 sesio. Informazioa Gizarte
eskolaren kurtso amaierako
maiatzaren 4tik aurrera.
Zerbitzuetan (943862200).
audizio eta jaialdiak.
B ALEIKE 2 0 1 0 M AIATZA
ikuskizuna 22:00etan Aita Marin.
Zumaiako industri-ehunaren bilakaera eta zementu fabrikak PEDRO ETXABE ziizeko kidea
Zozketak ITAKA taldearen disko berriko lau CD ditugu zozkatzeko. Galdera: Nola izena du Itakako abeslariak?
Xabinator ikusteko bost bazkiderentzat bina sarrera ditugu. Galdera: Nola izena du pertsonaiaren sortzaileak?
Erantzuna bidali: elkartea@baleike.com
ZUMAIAKO XXII. ARGAZKI LEHIAKETA 1. Parte-hartzaileak: Edozein zaletuk har dezake parte 2. Modalitatea: Argazkiak paperean, kolore bakarrean. Laborategiko edozein manipulazio edo teknika erabil daiteke. Argazki digitalak ere ontzat emango dira, baina soportea paperean behar du izan. 3. Gaia: “HIRIKO”. 4. Lan kopurua: bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake. 5. Berezitasunak: lanaren gutxieneko neurria: 18x24 zm; guztiak 40x50 cm.ko kartulina edo passpartout batean ezarrita. 6. Igorketa: lanak hona bidali behar dira: Foronda kultur etxea. 20750 Zumaia. 7. Aurkezpena: Lan bakoitzaren atzean azaldu beharrekoa: honen izena, egilearena eta bere nortasun agiri zkia, helbidea eta telefonoa. 8. Epea: lanak ekainaren 23a baino lehen aurkeztuko dira. 9. Epaimahaia eta erabakia: epaimahaia argazki munduko pertsona adituez osatuko da, eta honen erabakia aldaezina izango da. Erabakia uztailaren 9an emango da ezagutzera, Foronda kultur etxean, arratsaldeko 7:30ean; lehiakideak bertaratu beharko dira, hemen emango baitira sariak. 10. Sariak: 1.a: 500 euro eta garaikurra
2.a: 300
“
3.a: 200
“
Bakoitzak sari bakarra jaso ahalko du.
11. Jabetza: Lan sarituak Zumaiako Udalaren eskuetan geratuko dira, eta honek argitalpen eta erreprodukzio eskubidea du, beti egilearen izena aipatuz. 12. Erakusketa: aurkezten diren argazki onenekin erakusketa bat egingo da Foronda kultur etxean, Uztailaren 9tik 20a bitartean. Aukeraketa epaimahaiak egingo du. 13. Oharrak:
a) Sarituak izan ez diren lanak erakusketa bukatu eta ondorengo hilabetearen barruan jaso ahal izango dituzte egileek. Epe horretan jasotzen ez diren argazkiak udalaren eskuetara pasako dira, honek argazkiak erabilil ahal izateko aukera izango du, beti ere helburuak kulturalak izanik, eta inoiz ez irabazirako xederik; argazkiak erabiltzean beti egilearen izena erabili beharko da eta ezin izango da argazki hauetan inolako aldaketarik egin, ezta mozketarik ere, egilearen baimenik gabe.
“ZIIZ-Zumaiako Industri-ondarearen Informazio Zentroa” proiektuaren esparruan, gure herriaren bilakaeran industri jarduerak izan duen garrantzia agerian jartzea da helburu nagusietako bat. Hori dela eta, iazko abenduan hasiera emandako hitzaldi saioekin jarraituz, eta proiektuko lantaldea garatzen ari den lana jendarteratzeko, beste ekitaldi bat antolatu dugu. Oraingoan bi gai aurkeztuko ditugu: ✔✔ “Zumaiako industri guneak denboraren zehar” Pedro Etxabe, ZIIZ proiektuaren lantaldeko koordinatzaileak aurkeztuko du. Zumaiako industri guneetan eta enpresa ehunean egon diren aldaketak deskribatuko dira. Gaur egun ezagutzen ditugun industri kokaguneak nahiko berriak dira. Herria garatzen eta haunditzen joan den heinean, lehengo gune horietan ez da industria jarduerarik geratzen. Adibidez, garai bateko Ondartxo, Arrangoleta edo Etxezarreta industria-gune garrantzitsuetan, gaur egun etxebizitzak hartu dute tokia, eta tailerrak eta fabrikak, berriz, lekuz aldatu edo desagertu egin dira. Nork daki Arbillagaren saku fabrika, La Constructora Metálica ontziola edo Talleres Askar, eta abarren berri? ✔✔ “Zementu fabrikak: Zumaiako lehen industrializazioaren bultzatzaile” Ismael Manterola, EHU/UPVko irakaslea eta ZIIZ proiektuaren lantaldeko kideak garatuko du. Zumaiaren industrializazioan aitzindari izan zen zementugintza sektorea. Besteak beste, Niceto Aranguren eta Eusebio Gurruchaga izan ziren lehenengoetako enpresa gizonak, ‘San José’ eta ‘La Zumayana’ fabriketan hasi zirenak, gero hain ezaguna eta sonatua izango zen “Cemento Zumaya” egiten. Bartzelonan, 1888. urtean antolatu zen Erakusketa Unibertsalean parte hartu zuten biak beren produktuak aurkezten.
b) Lanak kontu osoaz erabiliko badira ere, antolatzaileek ez dute beren gain hartzen lanen bat kaltetzearen edo galtzearen ardura.
Zumaiaren industrializazioa XIX. mendearen erdi aldera hasi zen; prozesu horrek gizartearen aldaketa sortarazi zuen, eta azken 150 urtetan zumaiar gizartea bereiztu duen kultura industrial bat ekarri zuen.
c) Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak erabat onartzea dakar.
Eguna Ordua maiatzak 21 arratsaldeko 7:00ak
Lekua Komentua
B ALEIKE 2 0 1 0 M AIATZA
29
MIKROIPUINA ILUSTRAZIOA: ANDER HORMAZURI http://baleike.com/blogak/mikroipuinak/ testua: JOSU WALIÑO 30
Hegazkina Betidanik jakin zuen hegazkin batean hilko zela. Eta hegazkin batean hil zen. Hegazkinak makina hiltzaileak baino ez ziren bere ustez. Ez zuen ulertzen milaka kilo pisatzen duen traste batek airean egotearen arrazoia. Ez zuen zentzurik. Hegazkinera igo aurretik hasten zen bere kalbarioa. Urduri jartzen zen, egingo zuen eguraldiaren beldur etengabe zerura begira: euria egiten bazuen gaizki, lur-hartzea zailduko zuen. Haizea bazegoen okerrago, hegazkinak danbatekoak jasango zituen. Lainotuta bazegoen ere ondo ez, turbulentziak izango zituzten. Urduri ematen zituen hegazkinera igo aurreko orduak, baita igo ondorengoak ere. Leihatilatik urrun esertzeko ahalegina egiten zuen, korridorearen ondoan, altueraren beldur. Baina bere izua ezin zuen ezkutatu, eta ondoan zuen edonori kontatzen zion bere jasanezina: –Eroriko gara! –iragartzen zuen eseri orduko–. Horrelako traste bat ezin da airean egon. Denak hilko gara! Erabat konbentzituta baitzegoen gazte hiltzekotan hegazkin batean izango zela. Eta halaxe hil zen. Bihotzekoak jota.
B ALEIKE 2 0 1 0 M AIATZA
B ALEIKE 2 0 1 0 M AIATZA
31