3 minute read

Musika

Next Article
Fiare

Fiare

“CD barriaren irabazien zati bat `Aita Mari´-rentzat izango da”

Juanjo Elezkano abadeak bere 13. Kantu bilduma kaleratuko dau

Bermeoko parrokoa,

Juanjo Elezkano lanpetuta ibili da azkenaldian bere hurrengo diskoa izango danari azken ikutuak emoten. Baina ardura honi beste bat gehitu jako, herritarrak aztoratuta dabilzalako ustez erlijioso batek orain urte batzuk ikastetxe baten eragindako abusuak diralata. Horren aurrean, ezin egon eleiztarrei berba bi esan barik eta horregaitik frantziskotarrakaz adostutako ohar bat irakurri eban Juanjok eleizan. Parkamena eskatu eban Bermeon dagozan Eleiz ordezkarien izenean, kontutan hartuta “ez daukala erremediorik txarto egin izanak eta bizi izan daben sufrimenduak”. Alkarren Barri aldizkariagaz gertaera gogor honeek azaldu orduko egon zan. Hara zer esan euskun:

Disko barria laster, baina orain 25 urte kaleratutakoa. Zelan da hau?

Bai. Orain 25 urte Lauaxeta ikastolak eskatutako proi-ektu baten eguneratzea da. Orduan zinta kaseta izan zan eta orain CD bihurtuta kaleratuko da. Orkestazino berbera dauka baina kantu bat gehitu deutsat, `Aita Mari´ ontziari eskeinitakoa. Diska bakotxeko 1 € eurentzat izango da.

Zelako abestiak dakarzuz?

Orduan eurak proposatutako gaiakaz osotu neban. 12-13 urteko neska mutikoek erlijino klaseetan erabilten ebezanak: Biblia, misinoak, barruko kezkak, adiskidetasuna... 12 abesti izan ziran. Testuak gazteleraz idatzi nebazan eta Lontzo Zugazagak euskeratu eta egokitu eustazan. Laguntzaileak daukadaz orain be honetarako: Iñaki Jauregi, Jose Mari Kortazar....

Hamahirugarren diskoa?

13. diskoa bai. Han-hor-hemenka egin dodaz abesti asko baina danak ez dagoz diskoetan batuta. Ekuadorren misiolari modura nenbilela Gabon- kantak egin neutsezan baina ez dagozanez batuta, ez dira jentearengana heldu. Aurrera begira, ea CD baten batzen dodazan. Baina, denporea neurtua da eta ezin ba egunari ordu gehiago atara.

Algeriar bat be izan dozu gogoan diskoan. Miloud K. Nor da?

1996ko gertakari bat daukat biribueltaka gogoan. Algeriar gazte batek Madrileko metroan erasotzen egozan neska gazte bati lagundu gurean, trenbidera sakatu eben eta hanka bat eta begi bat galdu ebazan. Ahaleginetan ibili naz urteotan bera topetako egindakoagaitik eskerrak emoteko baina ez dot aurkitu. Aurrez aurre egon gurako neuke ze niretzat bera da samariar onaren adierazpide garbia.

Eta ez dakizu zertan dan?

Ez ba. Bere helbidea eskatu dodan guztietan datu pertsonalak dirala eta ez deustiez emon. Entzun izan dot bere egunean diru-laguntza batzuk izan ebazala baina orain, ez dakit nondik nora dabilen • El cantautor ofrecerá tres conciertos, en domingo y a las seis de la tarde. El 7 de marzo, en la basílica de Elorrio. El 13 de abril, en Andra Mari de Zornotza y el 10 de abril, en Azkoitia

La historia del buen samaritano que perdió la pierna en el metro de Madrid

Juanjo dedica una canción del disco que verá la luz próximamente al argelino Miloud K. Por salir en ayuda de una joven a la que estaba atacando un hombre en la parada del metro de Embajadores de Madrid, perdió un ojo y una pierna. Ocurrió en 1996. Miloud esperaba al tren al lado de una estudiante de 16 años. Un hombre irrumpió en el andén y se dirigió gritando hacia la chica. Comenzó a golpearla y Miloud salió en su auxilio. El agresor le empujó a las vías, justo en el momento en el que llegaba el convoy. El joven quedó sin globo ocular izquierdo, con la pierna izquierda amputada y la derecha en muy mal estado. Juanjo le busca desde entonces. Incluso ha escrito al Defensor del Pueblo. Quiere, simplemente, agradecer lo que hizo. “Para mí él es el Buen Samaritano”, señala.

This article is from: