2 minute read
Labayru Fundazioa
Udabarrian, ekinokzioaren etorrereak edonork igarteko moduko aldaketak dakarz: egunak argi-orduak lapurtzen deutsaz gauari; lehenengo lorak lotsati agertzen dira; zuhaitzek kimuak barriztetan dabez, eta hostoak berdetu egiten dira; edurra urtzen hasteko sasoia da, eta ura alde guztietatik dabil; eta amaitzeko, apurka-apurka neguko eguraldi txarrak baztertzen hasten gara.
Dana dala, basoz eta mendiz inguratutako landa-guneetan, udabarria heldu dala adierazten dauen beste gertaera argi bat be badago: kukuaren kantua (Cuculus canorus). Zalantza barik, neguaren eta udabarriaren arteko urtaro-aldaketeari lotutako animalietako bat da kukua, eta, hortaz, heriotzaren eta bizitzaren sinbologiari be lotuta dago.
Asko eta mota askotakoak dira hegazti horri buruzko siniskera, esaera eta atsotitzak. Horreetako batzuk kantua entzuten hasten garan urte-sasoiari buruzkoak dira. Kantua udabarrian hasten da, eta uda datorrenean eteten da, era misteriotsuan:
“Ama Birjina martxokotan kuku, san Pedrotan mutu” “Hogei astez kuku, san Pedrotan mutu”
Beste esaera batzuk urte-sasoi horretako ezegonkortasun meteorologikoari buruzkoak dira: “Kukua kante-
tan, euria eta eguzkia”.
Kukua esperantza-iturritzat be ageri da, udabarria datorrela adierazten dauen ezkero: “Kukuaren hotsa
aditu ezkero gaixoak esperantza”; “Kukuaren soinua aditu ezkero, poza”; “Gaixoak kukuarekin batera altxatzen dira”.
Baina gauza txarrak iragarteko be bada, antza: “Kukua etorri, gosea eto-
rri; kukua joan, gosea joan”.
Era berean, ku-ku kantu soil eta monotonoari buruzko esaldiak be badagoz:
“Kukuak zazpi urtean eskolan ibili eta kuku baino besterik ez eban ikasi”; “Kukue beti kuku”.
Gaztelaniaz, cuco deitzen jako bere egoera hobetu nahi dauen persona maltzurrari; izan be, hegazti horrek ez dau bere habia egiten, ezpada beste hegazti batzuen habietako arrautzak lurrera botaten ditu (beti be, bera baino txikiagoak diran txorienak), eta bertan jartzen ditu arrautzak. Esaera honeek argi agertzen dabe idea hori: “Kukuak txantxangorria iñude”, “Kukuak besteen ohantzean
arroltzeak egiten”.
Oso zabalduta dagoan sinesmen baten arabera, urtean lehenengoz kukua entzutean dirua aldean badaroazu, urte osoan ez dozu dirurik faltauko. Sosik gabe bazagoz, ostera, holan egongo zara hurrengo urtera arte.
Hori jakinda, ez dator txarto poltsikoan txanponen bat eroatea badaezpada. Nork daki noiz kantauko dauen! • Son varios los refranes relativos al cuco: “Entre marzo y abril, sale el cuco de su cubil; con la nieve no quiere venir” “Al cuco san José le da el habla (19 de marzo) y san Pedro (29 de junio) se la quita” “Cuando el cuco llega, entonces es primavera; si el cuco aún no llegó, es que la primavera no comenzó” “Si marzo se va y el cuco no viene, o se ha muerto el cuco o la fin viene” “El cuco canta su nombre”