HARRERA PLANA CEIP BELASKOENEA HLHI
GURASO ETA IKASLEENTZAKO HARRERA PLANA HELBURUAK: • •
Guraso eta ikasle berriei eskolan integratzen laguntzeko erreferentziak eskaini. Integrazio hau erraztuko duen harrera hobetu.
APLIKAZIO EREMUAK: 1.-Epez kanpo matrikulatzera datozen ikasleen kasuan: Matrikula epetik kanpo hiri barruan ez dago eskolaz aldatzerik etxebizitza aldaketa gertatzen ez bada. Ez bada etxebizitza aldaketarik ematen familiak zonaldeko ikuskariaren oniritzia beharko du. FUNTZIOAK: Matrikula egiteko hezkuntzako aplikazio bat erabiltzen da. Epez kanpo baldin badatoz, guk eskatzen dugu baimena. Erkidegotik kanpo baldin badatoz, Eskolatze Batzordeak erabakitzen du nora bidaltzen dituen ikasleak.
ZUZENDARITZA EDO IDAZKARITZA • • • •
Datuak jasoko dira plaza eskaeraren eranskina betez. Datu hauek Eskolaratze Batzordera bidali behar dira eta bertan erabakiko dute ikasleari zein zentro dagokion plaza libre eta bizilekutik duen gertutasunaren arabera. Datuak aplikazioan sartzen dira. Idazkariaren lana da matrikula egitea eta baimena eskatzea.
2.- Gure eskolan plaza lortu duen ikasle bat iristen denean.
FUNTZIOAK
ZUZENDARITZA •
Aurreikusi: Ikasle berri baten etorreraren berri dugunean, honen adinaren arabera tutore izan daitekeenari abisua emango zaio ustekaberik izan ez dadin. • Matrikularen gauzatze ofiziala: eranskina bete, familia liburua fotokopiatu… • Informazioa banatu: ordutegiak, egutegia, jangela, bekak, libre dauden eskolaz kanpoko jarduerak, AMPAko eta eskolako kuota, testu liburuak eta materiala, araudia, irteeretako baimenak... Eskolako liburuxka emango zaie. * Haur hezkuntzako ikasleen kasuan familiari azaldu behar zaio eskolak egokitzapen aldi batekin funtzionatzen duela. Egokitzapen honen iraupena ikasle bakoitzaren erantzunaren araberakoa izango da.
•
Ikasle berria, maila batetan finkatuko dugu adina eta aurreko eskolaratze informeen arabera. Ikaslea etorri eta hurrengo egunetan, ikaslearen ordutegia finkatzen joango gara denon artean. Ziklo bileretan adostu den bezala, hasierako frogak pasako dituzten ardurak honela banatzen dira: 1.Zikloan: Hipiek pasako dute froga eta ondoren tutorearekin koordinatuko dira. 2. Eta 3.zikloan, kontsultoreek froga pasa eta gero, tutorearekin koordinatuko dira. HPB: informe akademikorik egon ezean, hasierako froga pasako zaie. Aholkulariak hartuko du ardura hau. -Matematika eta Lenguako frogak pasako dira.
•
Aurkezpena tutorea eta gurasoen artean: bilera eguna finkatu informazioa elkartrukatu ahal izateko.
•
Beharrak bete: o Idazkaritzaren aurkezpena bekak eta jangelari dagozkion gestioak betetzeko. o HPB antzeman ezkero, inprimakia bete eta kasua aholkulariari eman. o Itzultzaile baten beharra izan ezkero itzultzaile eskaera betetzeko eranskina e-mailez bidaliko da Delegaritzara. Itzultzailearen eskaera ikasketa buruak egingo du. Hau faltako balitz, HIPIak egingo luke. o Behar den kasuetan, Udaletxeak duen Bitartekotza Zerbitzuarekin kontaktatuko du HIPIak. o Azken kasuan, enbaxadore rola modu egokian bete dezakeen gurasoari laguntza eskatuko diogu.
IDAZKARITZA • • • •
Beka inprimakiak emango dizkio gurasoei eta baita eskaera eta gestioa burutzeko informazioa ere. Ikasleak jangela zerbitzua erabili behar duen kasuan, gurasoei araudia emango zaie ondo irakurri eta sinatu dezaten. Matrikulako datuak bildu eta dagokion datu basean gordeko ditu. Karpeta (espedientea) berri bat irekiko du ikasleari dagozkion dokumentuak gordetzeko.
TUTOREA Gurasoei dagokionean: • Informazioa: *HH: ikasle etorri berrien gurasoekin, klasean hasi baino lehen bakarkako bilera egiten dute: informazioa elkar trukatzeko, ikaslearen egokitzapen ordutegia tutoreak zehaztuko du eta bilera honetan gurasoei jakinaraziko die. Hizkuntza komunikatzeko arazoa bihurtzen bada, ikasketa buruari itzultzailea eskatzea eskatuko dio tutoreak. (Ikus bete beharrak atala). *LHn ere ekintza hau positiboki baloratu da. Tutoreek familia berriekin egingo duten lehenengo bilera horretan argazki eta irteeratako baimenak sinatzeaz arduratuko dira. Horretarako, zuzendaritzan matrikula egin ondoren, HHn egiten den bezala, familiak tutoreengana bideratuko dira. Bilera hau ere, ikaslearen historiala jakiteko eta gurasoei kurtsoko dinamika azaltzeko: ordutegiak, gelako arauak, bete beharrak, musikako materiala, soinketako arropa, liburutegiaren erabilera, irteerak, jarduera osagarriak, argazki eta irteeratarako baimenak sinatu… •
Beharrezkoa balitz guraso delegatuen edo gelako ikasle enbaxadoreen aurkezpena egingo zaie familia berriei, hauek betetzen dituzten funtzioak adieraziz.
•
Beharrezkoa balitz Hizkuntza Indartzeko irakaslea edota aholkulariaren aurkezpena egingo zaie, eta hauen funtzioa zein den adieraziko zaie.
Ikasleari dagokionean: • • • • • • • •
•
Harrerarako giro aproposa prestatu eta ikaslea bere gelakideei aurkeztu. Liburuak eman eta gelako materialak eskuratuko dizkio. Eskola ezagutzen lagunduko dioten ikasle enbaxadoreak aurkeztuko dizkio eta baita irakasle espezialistak ere (gelara lagundu diezaioke lehenengo egunean aurkezpenak egiteko). Eskolako ordutegia duen agenda bat eskuratuko dio. Taldearekin duen egokitzapena eta gelako lan ohiturak aztertuko ditu. Ikasgelako erritmoa jarraitzeko zailtasunak dituela antzeman ezkero, lanerako berarentzako lan bereziak prestatuko ditu eta ikasketa buruarekin hitz egingo du laguntza jasotzeko aukerak aztertzeko. Laguntzarako materiala landuko du berarekin, (material hau Hipiak prestatzen lagunduko dio) momentu zehatzetan gainerako gelakideekin batera klasea jarrai dezan. Ikaslearekin, gelan denen aurrean, egiteko aurkezpen bat prestatzen du: bere jaioterriaren inguruko informazioa biltzen du, burutu duen ibilbidea, bere aurreko eskola, ohiturak, bere herrialdean ospatzen dituzten jaiak, ospakizunak… Gelan taldeko jarduerak prestatuko ditu ikasle berriaren integrazioa bultzatzeko: muralen gauzatzea, abestiak, irratsaioak, aldizkarietako lanak,…
• •
Ikasleak dakarren jatorria eta kultura kontuan izango du eta nabarmendu egingo du posible den lanetan: errezeten lanketan, gai berriak egitean,… PRL-HIPI arekin koordinaketa: bi aldeen arteko ardura izango da koordinaziorako une bat finkatzea. Gutxienez , hilabetean behin egingo da… (saio librteak, esklusiba orduak…)
HIZKUNTZA INDARTZEKO IRAKASLEAK HIPI-PRL • • • • • • •
Euskararekiko lehen harreman atsegin eta erakargarria erraztearen arduraduna da. Euskararekiko jarrera positibo bat izan dezan motibatzen du ikaslea. Hizkuntza indartzeko bakarkako lanak lantzen ditu euskaraz ulermen eta adierazpeneko oinarrizko minimoak lortzeko. Beharrezko ikusten duenean ikaslearen euskara gabetasunerako informe eta eskaerak kudeatuko ditu Delegaritzan tramitatuak izan daitezen.( Euskara salbuespena). Gelan ikasle berriaren integrazioa errazten du. Arreta pertsonalago bat eskaintzean sortu daitezkeen lehenengo arazoen aurrean bere erreferentea bihurtzen da. Laguntzarako materiala errazten dio tutoreari. Laguntza linguistikorako lanak prestatzen ditu tutorearekin bere gelakideekin batera klasea jarrai dezan.
GELAKO IKASLE ENBAXADOREAK • • • • • • • •
Klase aldaketetan ikasle berriari lagunduko diote eta tutoreak aurkezpena egin ez duen kasuan irakasle espezialistari aurkeztuko diote. Gela ezberdinetan maneiatzen lagunduko diote espazio bakoitzeko arauak errespetatuz. Eskolako instalakuntzak erakutsiko dizkiote. Jolas garaiko, iraganbideetako… arauen berri emango diote. Jolas garaian liburutegiko funtzionamendua azalduko diote eta baita liburuzaina aurkeztu ere. Euskara ikasten lagunduko diote eta gauza errazak esango dizkiote ikasten joan dadin. Zeinu bidez gauzak azaltzen saiatuko dira zerbait ulertzen ez duenean, gaztelerara ez itzultzen ahaleginduz. Jangelan geratzen bada, bertaraino lagunduz funtzionamendua eta arauak azalduko dizkie.
IRAKASLE ESPEZIALISTAK • • •
Ikasgaietarako beharrezkoa den materialaren azalpenak erraztuko dituzte. Gainerako ikasleekin gelako arauak errepasatuko ditu ikasle berriak ezagutu ditzan. Beharrezkoa den kasuetan materiala eta jarduerak egokituko ditu.
• •
Gelakide laguntzaile bat izendatu dezake, hau da, ikasle enbaxadore bat. Tutorea jakinaren gainean jarriko du sumatzen dituen beharren inguruan eta berarekin koordinatuko du integrazio prozesua ahal den kasuetan.
GURASO ENBAXADOREAK Familia berriei borondatez informazioa emateko eta eskolarekin zubi lanak egiteko prest agertzen diren gurasoak dira. Tutorearekin itzultzaile lanak egin ditzakete. Kurtso hasieran gurasoei funtzio hau azalduko zaie eta tutore bakoitzak bere kurtsoko “Guraso Enbaxadoreen” datuak jasoko ditu. Kasu askotan guraso ordezkariek ere bete dezakete funtzio hau. Guraso enbaxadore batek kurtso bereko zein ezberdineko beste gurasoei jangelari, menu bereziei, ordutegiari, festei... dagokien funtzionamendu eta arauak ulertzen lagunduko die.
HARRERA PLANAREN EBALUAZIOA: Maila bakoitzean gauzatu da Harrera Plana eta ziklo bakoitzeko memorian bilduko da. Ebaluazio Adierazleak ondorengoak izango dira: *Familia bakoitzari eman zaion informazio maila . *Eskolako funtzionamenduarekiko izandako egokitzapena. *Eskolako ekintzetan ikasleek izandako parte-hartzea. *Eskolako bizitzan gurasoek izandako partaidetza.