Ikastetxeko hezkuntza proiektua 2016 2017 proyecto educativo de centro

Page 1

Hezkuntza

Proiektua

2016-2017 IKASTURTEA


HEZKUNTZA PROIEKTUA 1. Ikastetxeko testuinguruaren azterketa 2. Printzipioak, balioak eta nortasun-ezaugarriak 3. Helburuak eta lehentasunak 3.1. Helburuak 3.2. Lehentasunak 4. Curriculumaren eta antolamenduaren esparruetako aukerak 4.1. Curriculumaren esparrua 4.1.1. Metodologia-aukerak 4.1.2. Ebaluazioa 4.1.3. Hezkuntza-eskaintza 4.1.4. Aniztasunari erantzutea 4.1.5. Orientabidea eta tutoretza 4.1.6. Hizkuntzen erabilera eta tratamendua 4.1.7. Prestakuntza eta berrikuntza 4.2. Antolamenduaren esparrua 4.2.1. Ikastetxearen antolamendua, funtzionamendua eta kudeaketa 4.2.2. Parte hartzeko eredua 4.2.3. Bizikidetza 5. Iraunaldia


1. NON GAUDE? SARRERA Ikastetxearen testuinguruaren eta ibilbidearen azterketa Belaskoenea auzoa, errepide nazionala eta trenbide artean kokatuta dago. Irungo landa eremua zena, 70.hamarkadan gune industriala bilakatu zen. Auzoak izandako hazkundearen ondorioz, 1978/79 ikasturtean, Belaskoenea eskola sortu zen bertako haurrei eskola emateko. 487 ikaslerekin ireki zen eskola, 4 urtetik 8.maila arte. Ikasturte horren zehar 28 haur gehiago matrikulatu ziren, izan ere langileen mugimendu handiko auzoa baitzen, eta kurtso amaieran 515 ikasle zeuden. Irakasleria gaztea zen eta hasieratik ilusioz eta gogoz lan egin zuten metodologia berrienak praktikan jarriz. Dinamika hori gaur egun arte mantendu da. Belaskoeneako auzoa eta ingurukoak populazio mugimendu handiko lekuak dira, lanaren arabera, beraz ikasleen joan-etorri ugariak izaten dira. Honi erantzuteko metodologia integratzaile eta parte-hartzailea bultzatu dira beti: Txokoen sistema, irratia, antzerkiak‌ Ezaugarri honek hizkuntzaren trataerarekin zerikusia handia dauka. Oso guraso gutxik bazuten euskararen ezagupenak eta 1985ean, Hizkuntza ereduak eskaini zirenean, ikasle bat bakarrik matrikulatu zen D ereduan. A ereduan, berriz, 17 ikasle eta 16 B ereduan. Erronka honi erantzuteko, eskola beti saiatu da euskara proiektuen bidez bultzatzen, hala nola Euskaraz bizi proiektua, irratia eta aldizkariarekin lotuta. Une honetan, euskara integratzeko elementutzat hartuta, Belaskoenea D ereduko eskola da, eta hor dago gure erronkarik handiena. Euskaraz hitz egiten duen familia kopuruak jarraitzen du txikia izaten eta euskararen erabilera etxean oso urria da. Honekin batera, azken 10 urtetan etorritako familiek beste hizkuntza eta kultura dauzkate, gure eskolan, beraz, aniztasun handia dago. Aniztasun hori ondo kudeatzea da gure erronkarik handiena; gure ikasleen esperientziak aberatsak izanik, aberastasun hori motibatzaile eta hezitzaile bihurtzea. Horretarako denon inplikazioa lortu behar dugu, guztion partaidetzarekin eskola hobetuz. Helburu hori lortzeko, Ikas Komunitate proiektuan sartuta gaude; denon artean amestutako eskola, denon partaidetzarekin eraikitzen ari gara batzordeen bidez eta ikasle eta guraso delegatuen bidez. Honetaz gain, inguruko erakundeekin lanean iharduten dugu: Udaleko giza langileak, Caritas, Kale dor Kayiko, kaleko hezitzaileak, ludoteka, familiako hezitzaileak... zailtasunak dituzten ikasleen jarraipen zuzena denon artean egiten.


2.- NOR GARA. GURE PRINTZIPIOAK, BALOREAK ETA EZAUGARRIAK Belaskoenea ikastetxeak Euskararen erabilera normalizatuaren aldeko apustua egiten du, ikasle eleanitzak formatzen. Hizkuntzen Trataera Integratu eta Integrala da gure ardatza. Aniztasuna kontuan izanik, testuinguru inklusiboan lan egiten dugu, bakoitzaren sexu, jatorri eta giza mailaz gain ikasle guztientzat aukera berdinak bermatuz. Horretarako estrategia desberdinak garatzen ditugu, begirunezko giroan ezagutza maila garatzen eta elkar errespetatzen bizitzen ikasteko. Gure erreferentziak giza eskubideak dira, gizon nahiz emakume, elkarbizitza demokratikoan beste kulturekin eta norbera eta ingurua hobetzeko desioaz bultzatuta. Estrategia horiek Ikas komunitate osoak garatzen ditu. Ikasle, familia eta langile guztien partaidetza bultzatzen da eta iritzi guztiak kontuan izaten dira. Horretaz gain, erakunde nahiz kolektibo desberdinekin lan egiten dugu, bai gela barruko lana indartzen, baita eskolatik kanpo ematen diren interbentzioak kontuan izaten. Gure apustua, hezkuntza osoa lortzea da, hau da, akademikoa nahiz emozionala. Gatazka guztiak, norbera nahiz taldearen garapena bultzatzen dituzten tresnatzat hartzen ditugu. Gure lanaren ikuspegia zientifikoa eta ez-konfesionala da eta hezkuntza lehia profesionalaz aurre egiten diogu. Horregatik Belaskoenean Formakuntza plana bai irakasleentzat baita familientzat ere garrantzi handikoa da, eta urtero detektatzen diren gabeziei edo erronkei erantzuteko egokitzen da ikasturte bakoitzean, lortutako eskola emaitzak abiapuntua izanik.


3. HELBURUAK ETA LEHENTASUNAK 3.1. HELBURUAK

1. HELBURUA: HIZKUNTZA GARATZEA, MUGAK GAINDITZEA 1.1 Euskara indartzea lehentasuna emanez, bere erabilera bultzatzea eta normalizatzea ikasleengan eskolatik barruan nahiz kanpoan, eta giro euskalduna lortzea hizkuntzarekiko maitasuna adieraziz. Horretarako komunitate osoaren inplikazioa bermatuko da, familien sentsibilizazioa urtero landuz, laguntzak H.Htik antolatuz eta eskolan lan egiten duten guztion inplikazioa baliatuz. 1.2 Hiru hizkuntzetan komunikaziorako konpetentzia garatzea ikasketetan, pertsonen arteko harremanetan eta komunikabideen erabilera , erraztasunez aritzeko. 1.3 Ikasleak nahiz familiak Euskal kulturara hurbiltzea, ikasleen jatorrizko hizkuntza eta kultura balioetsiz.

2. HELBURUA: OSOTASUNEAN HEZTEA 2.1. Ikasleak bere osotasunean heztea, bai akademikoki baita emozionalki ere, ikasleen garapen integrala landuz: adimen emozionala, baloreak, pentsaera irekia, kritikoa, zientifikoa eta eraikitzailea. Honek suposatzen du: •

Hezkuntza akademikoarekin batera, hezkuntza emozionala lantzea.

Hezkuntza zientifiko eta ez-konfesionala ematea.

Sormena lantzeari garrantzia ematea.

Ikasleen motibazioa piztea beren interesguneetatik abiatuz.

2.2. Ezagutza maila garatzeko ikasle guztiei tresnak ematea, bakoitzaren ahalmenaren eta gaitasunen arabera, testuinguru inklusibo batean gaur egungo errealitateari aurre egiteko. Honek suposatzen du eskolako metodologia egokia sustatzea, oinarrizko konpetentzien garapena bermatzen duena, eskolaratze arrakastatsua izateko.


3. HELBURUA: ESKOLA INKLUSIBOA DENON ARTEAN ERAIKITZEA DENOK PARTAIDE GARA, DENOK ELKARREKIN GOAZ AURRERA 3.1. Ikaslearen inklusioa lortzea akademikoki nahiz emozionalki; ikasle guztiei aukera berdinak bermatzea. 3.2 Aniztasuna kontuan izanik, berdintasunean heztea kontestu inklusibo batean lan egiten, eta behar diren baliabideak lortzen eta antolatzen, hirian eta eskolako inguruan lortu daitezkeen giza baliabideak gehitzen. 3.3 Eskolako mapa kulturala kontuan izanda, gure hemengo identitatea, ohiturak... familia guztien artean zabaltzea, denon ekarpenak gehituz. 3.4 Ikaskomunitatearen partaide guztien (irakasleak, ikasleak, familiak, bolondresa,gainontzeko langileak‌) inplikazioa eta partaidetza izatea, denen iritzia entzutea, (batzorde mistoak, guraso delegatu eta ikasleen batzarrak, irakasleen bilerak) eta foro horietan egindako proposamenak baloratzea eta praktikan jartzea.

4. HELBURUA: ELKARBIZITZA ETA BALOREAK SUSTATZEA 4.1 Ikasle guztiak babestuta sentitzea eskolan, beren garapena emozionala sendoa lortzeko. 4.2 Elkarrekin bizitzeko errespetua garatzea, denon artean gai izateko sortzen diren zailtasunei aurre egiteko. 4.3 Hezkidetza lantzea, baliabide berdinak eskainiz eta aukera berdinak emanez ikasle guztiei. 5. HELBURUA: GIZARTEAN EMATEN DIREN BERRIKUNTZETARA EGOKITZEN DEN ESKOLA LORTZEA 5.1 Aniztasunari erantzuteko behar diren baliabideak lortzea eta antolatzea 5.2 Teknologia berriak denon eskura jartzea erabilera egokia bermatuz ( ikasteko, gizartean parte hartzeko‌) 5.3 Gizartean ematen diren aldaketak eskolara egokitzeko eten gabeko prestakuntza izatea, denon beharrak eta interesak kontuan hartuz.


3.2. LEHENTASUNA Ikuspegi inklusiboa eta euskararen erabilera dira eskolako erronkak. Hau dela eta, irakaskuntzaren alde komunikatiboak indartzen duen metodologia inklusiboa eta ikaskuntza dialogikoa lantzen ari gara eskolan. Horiek sustatzea da une honetan dugun lehentasuna.

CURRICULUMAREN ETA ANTOLAMENDUAREN ESPARRUETAKO AUKERAK 4.1. CURRICULUMAREN ESPARRUA 4.1.1. Metodologia-aukerak Gure eskolako Hezkuntza Proiektuak -Ikas Komunitateak behin eta berriz azpimarratzen duen moduan- bikaintasuna lortzea eta desberdintasunak gainditzea ditu helburu eta horretara bideratuko dira urtez-urte Jarduera Arrakastatsuak praktikan jartzeko egiten ditugun egitasmo, antolakuntza eta prestakuntza guztiak, eskolako emaitzak hobetzeko helburuarekin. Ezaugarri hauek definitzen dute gure metodologia: METODOLOGIA INKLUSIBOA Denentzako Ikasteko aukerak ematen dituena , dibertsitatea eta ikasleen ezaugarriak kontuan hartzen dituena eta erritmo desberdinak errespetatzen dituen jarduerak bilatzen dituena. Hau dela eta, Haur eta Lehen Hezkuntzan Proiektuen bidezko ikaskuntza garatzen ari gara. IKASKUNTZA DIALOGIKOA Ikas komunitateak proiektuak bultzatzen dituen jarduerak dira ikasleen aprendizaian, konpetentzien garapenean maila altuagoa lortzen dutenak, hainbat ikerketen arabera, INCLUD-ED txostenean besteak beste jasotzen direnak. Hemen aipatzen ditugu talde elkarreragileak eta tertulia dialogikoak. Jarduerak baino gehiago gelan interakzioa bultzatzeko eta komunikazioa bermatzeko baliabideak dira, ikasleen artekoak, gelan dauden beste helduek ikasleen arteko interakzioa sortzen (irakasleak, boluntarioak‌). Beraz, Lehen Hezkuntzan astean behin, Matematika arloa Talde Elkarreragileen bidez lantzen da eskola osoan. Haur Hezkuntzan hamabostean behin egiten dira talde elkarreragileak eta matematikaz gain, ingurunea eta hizkuntza lantzen da. Dinamizatzaile bana izanda, talde txiki bakoitzaren barruan ikasle guztien partaidetza eta interakzioa areagotzeko, ahozkoa erabiliz euskara komunikazio tresna izanik. Tertulia dialogikoak lantzen dira berdintasunean oinarrituta: literarioak, musikalak, curricularrak‌ guztien partehartzea bultzatuz, denen ahotsak errespetatuz eta bai norberaren bai besteen pentsaera ere aberasten lagunduz.


IKASLEA ARDATZ, IKASLEA PROTAGONISTA Ikaslearen inplikazioa lortzen duen metodologia, ikasteko gogoa bultzatuz, gaitasun guztiak garatzeko aukera emanez: autonomia, erronkei aurre egitea... Ikasleen partaidetza eta erabakietan inplikazioa, besteak beste, Ikasleen Asanbladak bultzatzen ditugu. Hauetan, tutoretza bakoitzean jasotako kezkak, arazoak edo proposamenak azaltzen dira eta irtenbideak denon artean adosten dira. Asanblada hauek euskaraz gauzatzen dira eta maila guztien arteko komunikazioa du helburua. Ikasle delegatuek mezuak bi aldetara, (gelatik asanbladara eta asanbladatik gelara) transmititzeko ardura dute eta bere funtzioen artean, patioko jolasen txandak eta espazioen erabilera antolatzea da .

IKASTEKO INTERESA Ikaslea motibatzen duena interesa pizten, jakin-mina sortuz. Errealitatearekin lotuta, esanguratsua, funtzionala eta praktikoa, ikasle eta irakasleengan ilusioa eta gogoa pizten duena, eta erronkak planteatzen dituena. INTERAKZIOA IKASBIDE Interakzio ugari eskaintzen dituena, elkarren arteko kooperazioa eta kolaborazioa bultzatzen duena. Honek suposatzen du kooperazioa eta interakzioa bultzatzea. Helburu honekin ziklo desberdinetako ikasleen artean zenbait esperientzia ari gara martxan jartzen, hala nola, 6. mailako ikasleak 5 urteko talde interaktiboetan dinamizatzailearen papera hartzea, edo zikloen arteko binakako irakurketak, ipuinen entzunaldiak ‌ Baita datozen kurtsoetan martxan jarriko ditugunak (Apadrinamiento lector) IKASLEEN GARAPEN OROKORRA Garapen pertsonal orekatua, ikaslearen osotasuna lantzen duena. Honek suposatzen du adimen emozionala lantzea, pertsona izaten bultzatzea, gertutasuna, elkarbizitza eta errespetua garatzea hezkidetza kontuan hartuz . IRAKASLEEN LAN KOORDINATUA ETA EGOERA BERRIEI ERANTZUNA Ikastetxearen antolamendua oinarri, ikasturteko plana ongi zehaztuko da eta teknologia berrien erabilera bereziki bultzatuko da.


4.1.2. EBALUAZIOA EBALUAZIO FORMATIBOA Ikasirakas prozesuaren hobekuntzara zuzenduta, eta beharren detekzioan, diagnostikoan eta prozesuaren berrantolaketan lagunduko du. Horretarako estrategia eta baliabide anitzak erabiliko dira, aniztasunari erantzuten lagunduko dutenak AUTOEBALUAZIOA Autoebaluaziorako estrategiak garatuko ditugu, ikasleen motibazioaren mesederako, bere ikasketen protagonista sentiarazteko eta ikasten ikastea eta autonomia eta ekimen pertsonala garatzen laguntzeko. 4.1.3. HEZKUNTZA-ESKAINTZA Belaskoena ikastetxe publikoa da, Haur eta Lehen Hezkuntza ematen duena. Bi eraikuntzetan kokatzen da, bat Balezaleen kalean, 2 eta 4 urte arteko haurrentzat, eta bestea Marinelen kalean 5 urtekoentzat eta Lehen Hezkuntzakoentzat. Belaskoenea ikastetxe plurala da, eleanitza, demokratikoa, euskal gizartearen zerbitzuan lan egiten duena, Irungo kultur eta giza-ingurunean errotuta, desberdintasunak konpentsatzen dituena eta aniztasuna integratzen duena. Eskaintzen dituen zerbitzuak hauek dira: •

Jangela bi eraikuntzetan.

Garraioa etxetik eskolara 2 kmko distantzia duten ikasleentzat

4.1.4. ANIZTASUNARI ERANTZUTEA Gure ikastetxeko geletan dugun aniztasunari erantzun nahian, hainbat proiektu eta ekintza abiarazi ditugu azken urteotan, hala nola: • Ikas Komunitateak proiektua: talde elkarreragileak 4 urtetik 6.mailara, irratia, abesbatza, 2.zikloko errefortzuak, ikasle enbaxadoreak… •

BIDELAGUNA laguntza programa 3. Ziklorako.

Orduz kanpoko 2.ziklorako laguntza.

“Bikoteka irakurtzen” proiektua: berdinen arteko tutoretza.

Kulturartekotasunaren proiektua.

Hizkuntza errefortzua (HIPI).


Kanpo-agenteen eskuhartzea: Kale Dor Kayiko (KDK) programa, PIM koordinazio bilerak Gizarte Langileekin, Ludoteka eta kale hezitzaileekin koordinazio bilerak, EPIko psikologo eta psikiatrekin koordinazio bilerak…

Arreta goiztiarra:bi, hiru, lau eta bost urteko haur guztiei egiten zaien behaketa edo screening-a, protokoloari jarraituz.

Egokitzapenak egingo dira: ikasle guztiak curriculum arrunteko eduki eta helburu guztietara irits daitezen.

Ikasle guztien ama hizkuntzari erreparatzea .

Aniztasunari erantzuteko Plana (xehetasunak, intraneten)

4.1.5. ORIENTABIDEA ETA TUTORETZA Tutoretza lana etengabe egiten da eskolan eta horren ardura irakasle guztiena da; dena den, ikasle bakoitzak bere tutorea du. Tutore honek bakarka nahiz taldeka eramaten du aurrera bere orientabide lana eta familia nahiz beste irakasleekin batera ikaslearen jarraipen zuzena egiten du. Talde bakoitzak badu bere asteko ordutegian tutoretza saio bat. Bertan, taldearen arabera, zenbait dinamika eta jolasak eramaten dira aurrera taldeko kohesioa eta lankidetza giroa lortzeko. Saio hauetan ikasleek badute aukera beraiei kezkatzen zaizkien gaiak azaltzeko eta denon artean eztabaidatzeko. Behar denean, ikasle ordezkariek eramango dituzte gai horiek beraien proposamenekin ikasleen asanbladara, bertan beste geletako ikasle ordezkariekin eztabaidatzeko. Tutoretza planean agertzen dira eskolak markatutako helburuak eta Elkarbizitza Batzordeak proposatzen du Urteko Planean landuko diren gai nagusiak ikasle eta familiak batera joateko. 4.1.6. HIZKUNTZEN ERABILERA ETA TRATAMENDUA Belaskoenea eskola D ereduko eskola izango da 17/18 ikasturtetik aurrera. Orain arte, B eta D ereduko ikastetxea izan da. Eskolan hiru hizkuntza lantzen dira: Euskara, Gaztelania eta Ingelesa. Hori bai, euskararen presentzia bermatuta ez dagoenez Irunen, eta bere egoera kontuan hartuz, eskolako hizkuntza nagusia euskara izango da, bai harremanetarako, bai eta ikasketa instrumentalak garatzeko. Gaztelania, arlo bezala, LHko 3.mailan sartzen da. Lehenengo zikloan liburutegi saioa erabiltzen da gaztelera lantzeko eta gaztelera ez dakitenek, edo maila baxua dutenekin, astean bitan edo hirutan gelatik kanpo lantzen dute talde txikitan.


Helburua da LH-3.mailara iristean hizkuntza-errepertorioa zabalagoa izatea gazteleraz: deskribapenak egiteko gai izan, narrazioa egin, hiztegia ... Ingelesa 4 urtetik aurrera lantzen dugu. Hizkuntza honen presentzia eta eskakizun maila handitu egin dugu eskolan, Arte Hezkuntza ingelesaz emanez LHko 5.eta 6.mailan. Hizkuntzen trataerari buruzko gainontzeko informazioa eskolako Hizkuntza Proiektuan garatzen dugu.

4.1.7. PRESTAKUNTZA ETA BERRIKUNTZA Oro har, prestakuntza eta berrikuntza plana Hobekuntza Planatik eratortzen dira. Gure helburu nagusia da komunitateari formakuntza ematea, beharrezko ikusten diren alderdietan. Eskolak dituen proiektuak bideratzeko eta denon artean konpartitzeko erak pentsatzen dira. Prestakuntza eta berrikuntza horien helburu nagusia ikasleen emaitzen hobekuntza da, euren konpetentziak garatzea, zeharkakoak nahiz diziplina baitakoak. Horregatik saiatzen gara praktikan oinarritutako ikastaroak eta hausnarketak egiten, ikasgelan gertatzen dena aztergai izanik. Aurrekoarekin batera, klaustroan urtean hiru saio gordetzen dira tertulia egiteko, gai pedagogiko baten inguruan. Familiekin saioak egiten dira bi foro aprobetxatuz: guraso delegatuen foroa eta saio irekiak. Bertan, eskolan garatzen ari diren proiektuetatik eratortzen diren gaiak lantzen dira, edota familiek berez eskatutakoak. 4.2 ANTOLAMENDUAREN ESPARRUA 4.2.1. IKASTETXEAREN ANTOLAMENDUA, FUNTZIONAMENDUA ETA KUDEAKETA Belaskoenea Ikas Komunitateak estruktura desberdinak ditu komunitatearen eremu desberdinetan kide guztien partaidetza bermatzeko. Horietako batzuk dira Euskal Eskola Publikoaren Legeak aurreikusten dituen Gobernu organoak, kide anitzeko nahiz pertsona bakarrekoak. Beste batzuk, berriz, Ikas Komunitatea izateagatik propio sortu direnak.


Gure oinarrizko estrukturak Batzordeak dira (Ikasle Delegatuak, Familien Delegatuak, Batzorde Pedagogikoa, Elkarbizitza Batzordea, hizkuntza batzordea…). Horien bidez, eskolako elkarbizitza, eremu pedagogikoa eta gertuko kudeaketak bideratzen dira, iritziak konpartitzen dira eta irizpideak baten dira. Irakasleen arteko koordinazio pedagogikorako oinarria zikloa da. Bertan aztertzen dira ondoren Batzorde Pedagogikora, klaustrora edo beste Batzorde batera eraman behar diren proposamenak. Era berean, zikloan metodologiaren ezaugarriak gelan nola gauzatuko diren hausnartzen da eta proposamen zehatzak egiten dira (proiektuak, talde elkarreragileen jarduerak eta jokaerak, tertuliarako testuak, programa zehatzak noiz eta nola aurrera eraman…) Ordutegiak antolatzerakoan kontuan hartzen dira aniztasunari erantzun eraginkorra emateko irizpideak: gela barruan laguntzak ematea, heldu bat baino gehiago egoteko momenturik egokiena (talde elkarreragileak antolatzerakoan, edo bi irakasle gelan egotea, adibidez) GOBERNU ORGANOAK Organo Gorenaren izaera eta osaketa OG Eskolako hezkuntza komunitatearen kide desberdinen partaidetza-organoa da. Ikasleen familiek, irakasleek, lan-pertsonalak eta Udalak parte hartzen dute Ikastetxearen gobernuan OGaren bitartez . Bere kideak hauek izango dira: a) Zuzendaria b) Ikasketa burua c) Eskolako irakasleen ordezkariak d) Ikasleen familien ordezkariak. OGaren Batzordeak 1. Batzorde Iraunkorra 2. Elkarbizitza Batzordea para el ejercicio de las funciones relacionadas con el mantenimiento del clima de convivencia en el centro y el conocimiento, aplicación y revisión de las posibles medidas correctoras de las conductas contrarias y gravemente perjudiciales a la convivencia. 3. Batzorde ekonomikoa que informa al OMR de las cuestiones de índole económica que se le encomienden. 4. Jangelako Batzordea


KLAUSTROA 1. Irakasleen klaustroa irakasleen berezko parte hartze organoa da. Are gehiago, koordinazio didaktikorako ikastetxean dagoen organo gorena da. Klaustroak, halaber, ikastetxeko hezkuntza-alderdi guztiak planeatzeko, koordinatzeko erabakiak hartzeko eta informazioa emateko ardura du. 2 Klaustroak zuzendaria izango du buru eta ikastetxean irakasle aritzen diren guztiek osatuko dute. 3. Klaustroa hiruhilekoan behin bilduko da gutxienez, zuzendariak deialdia egin edo klaustroa osatzen duten kideen gutxienez heren batek hala eskatzen badu.

ZUENDARITZA TALDEA Pertsona bakarreko aginte-organoek zuzendaritza taldea osatzen dute. ¡

Zuzendaria

¡

Ikasketa burua

¡

Idazkaria

Koordinazio pedagogikoaren organoak: Batzorde Pedagogikoa, etapa, ziklo eta mailako Irakasle taldeak, Hizkuntza Batzordea, Tutoretzak. 1. Ikasle, irakasle, familia eta langileen onartutako eskubideak gauzatzea bermatzen du. 2. Hezkuntza komunitatearen kide guztien parte hartzea erraztuko du ikastetxearen bizitzan, kudeaketan eta ebaluazioan. Etapen arteko koordinazioak: -HH eta LH etapen artean, koordinazioa bermatzen da era sistematikoan Batzorde Pedagogikoaren bidez. Horrez gain, alderdi pedagogikoetan prestakuntza komuna egiten da , ildo nagusiak konpartitzeko. -HH-LH-DBH: Gutxienez hiru bilera egiten dira ibilbide berdineko hiru ikastetxeen artean. Koordinazio honetan inplikatuta daude zuzendaritza taldeak eta 6.mailako tutoreak besteak beste. Modu honetan, gure eskolako ikasleak izan direnen jarraipena egiten da eta joango diren ikasleei aldaketa errazten zaie ekintza batzuen bidez.


4.2.2. PARTE HARTZEKO EREDUA Aipatu ditugun estrukturek ikaskomunitatearen kudeaketan protagonismo duten. Horietaz aparte, beste bi bide hauek nabarmenduko ditugu. Ikasleen partaidetza: ikasle delegatuen batzarra. Ikasturtearen lehenengo hilabetean eta ikasturte osorako, ikasle talde bakoitzak bere ordezkaria aukeratuko du. Ordezkariorde bat ere aukeratuko da. Honek ordezkariaren lekua hartuko du hura kanpoan denean edo gaixo dagoenean.

Ordezkarien Batzordea, hilabetean behin gutxienez, bilduko da.Hantxe ordezkatzen duten taldearen iradokizunak eta kexak helaraziko dituzte, ikasturteko ikasleen artean bizikidetza sustatuko dute eta irakasleekin eta ikastetxearen aginte- organoekin batera ikastetxearen funtzionamendu egokiaren alde lan egingo dute. Familien partaidetza: gelako delegatuen batzarra. Gurasoen Batzarraren bidez, gurasoek ikastetxearen kudeaketan parte har dezakete. Urtean hiru aldiz elkartzen da. a) Egokitzat jotzen dituen proposamenak ikastetxeko gainerako organoetara luzatzen ditu. b) Zuzendaritza taldearekin eta klaustroarekin kontaktuan dago, ikastetxearen hezkuntza- proiektuaren garapenean ahalik eta lankidetza handiena saiatuko da lortzen. c) Gurasoen ekimena sustatzen du, ikastetxearen bizitzan aktiboki parte har dezaten. Ikasleen guraso-elkarteak Ikastetxeak egoitza emango die eta ikastetxearen funtzionamenduan parte hartzera lagunduko die. Beste erakundeekin harremanak Hezkuntza komunitateak beste hainbat erakundeekin elkarreragina bermatzen du ( Caritas, Udaleko kale hezitzaileak, auzoko ludoteka‌), eta hainbat kasutan eguneroko zereginetan parte-hartzea ahalbidetzen da (Kale dor Kayiko elkartea).


4.2.3. BIZIKIDETZA Ikastetxea , bizikidetza bermatzeko, eskola komunitate osoaren errespetoa eta eskubideen babesa abiapuntua izango du . Eskubide hauek bermatzeko organoa, Elkarbizitza Batzorde Mistoa da. Batzorde honetan, familiak, jangelako ordezkaria, irakasleak (Ikas komunitatearen dinamizatzailea) eta 3. Zikloko ikasleek parte hartzen dute. Eskolako Elkarbizitza Planean agertzen den bezala bizikidetzan gerta daitezkeen gatazkak prebenitzea helburu nagusia izango da. Gatazka hauek prebenitzeko Ikaleen eskubide eta betebeharren Dekretuaren agertzen diren neurriak hartuko dira. Horretarako, beharrezko balitz, bitartekaritza- prozedurak erabili daitezke. Kasu larriak gertatzekotan OOGko Elkarbizitza Batzordeari jakinaraziko zaio hantxe hartzeko neurririk egokienak. Eskolako erronka garrantzitsua izango da hurrengo urteetan elkarbizitza eredu propio bat eraikitzea, komunitatearen partaide guztien inplikazioarekin 5. IRAUNALDIA Hezkuntza Proiektu hau eskolaren gida izango da eskolako beste edozein dokumentua garatzeko (Urteko plana, Curriculum Proiektua, Elkarbizitza plana‌). Hala ere, eskolan aldaketa nabarmenak ematen badira (zuzendaritzaren aldaketa, erabaki irakasle kopuru esanguratsuaren aldaketa‌) edota proiektua errebisatzeko beharra ikusten bada (adierazitako erabakiek ez diotelako erantzuten eskolako momentuko errealitateari), proiektu hau errebisatzeko bidea ezarriko da.


BELASKOENEA L.H.I. MARINELEN KALEA, 3 20303-IRUN (GIPUZKOA) TLN: 943 627 595 / 943 624 544 FAX: 943 624 040 E- mail: belaskoenea@gmail.com Web orria: http://www.belaskoenea.hezkuntza.net/

Irun, 30 de mayo de 2017 En Irún a las 16:30 horas del día 30 de mayo de 2017, se reúne el O.M.R del CEIP BELASKOENEA, bajo la presidencia de su directora Maria Teresa Sanz Iturri y con la presencia abajo señalada, se tratan los siguientes temas: 1-LECTURA Y APOBACIÓN DEL ACTA DEL OMR ANTERIOR. 2-APROBACIÓN DEL CALENDARIO ESCOLAR 2017-2018. 3-LECTURA Y APROBACIÓN DEL PROYECTO EDUCATIVO DEL CENTRO. 4-APROBACIÓN DE LA ESTANCIA DE INMERSIÓN LINGÜÍSTICA EN INGLES 2017-2018 5-OBRAS DE VERANO : -PARQUE DE EDUCACIÓN INFANTIL: Se comunica a los asistentes que el ayuntamiento va a proceder este verano a renovar el suelo del patio de Educación Infantil y que desde el centro hemos solicitado a delegación que pongan el juego del parque. El expediente ya está en marcha pero no sabemos si lo pondrán en septiembre o mas adelante. -RENOVACIÓN DE LA VALLA DE Educación primaria. La renovaran este verano y sera de color negro. -Se comenta a los asistentes la insistencia del Ayuntamiento en que el centro como tal solicite un gimnasio para la escuela, pero de momento no se ha hecho. 5-RUEGOS Y PREGUNTAS Sin más temas que tratar, se da por concluida la reunión a las 17:00 de la tarde. ASISTENTES: DIRECTORA: Maria Teresa Sanz Iturri

JEFA DE ESTUDIOS: Kontxi Irulegui

SECRETARIA: Mertxe Sánchez

PADRES Y MADRES: Itziar Martinez

PROFESORES: Mº Pilar Elizalde, Arantxa Aizpitarte, Maite Pedrero, Marta López, Marian Rodríguez, , Rosi Fernandez, Mertxe Rodríguez, Natalia Mendizábal, Ainhoa Gómez, Itxaso García, Mari Jose Lopez, PERSONAL DE ADMINISTRACIÓN Y SERVICIOS: Luis Pérez Lizarralde



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.