mintzaira.wordpress.com "sentir y pensar" SM programatik egokituta
ZURE LAGUNA NAIZ
-1-
Ruben oso indartsua zen eta gainera oso esku luzea zuen; edozer gauzagatik edonor jotzen zuen. Ez zen gai gauzak ongi eskatzeko eta ez zion inori kasu egiten. Berak esaten zuena besterik ez zen egin behar izaten. Bere lagunek beldurra zioten eta ez ziren inoiz kontra egiten ausartzen. Egia esan, oso lagun gutti zituen edo hobeki esanda bat ere ez zuen. Bere urtebetetze egunean gurasoek sorpresatxo bat eman zioten Ula izeneko txakurtxo polit bat oparituz. Anai-arrebarik ez zuenez lagun egingo ziola pentsatu zuten. Hasieran txakur baten jabe izateak ilusio handia egin zion baina laister aspertu zen, gauza guztietaz bezalaxe.
mintzaira.wordpress.com "sentir y pensar" SM programatik egokituta
mintzaira.wordpress.com "sentir y pensar" SM programatik egokituta
ZURE LAGUNA NAIZ
-2-
- Bah, txakur tuntun bat zara, ez dakizu deus ere egiten. Eta utz iezaiozu isatsa mugitzeari urduri jartzen nauzu eta. Baina Ulak isatsa mugitzen jarraitzen zuen jabea edukitzeaz oso pozik zegoelako. Eta hain etxe polita izateaz. Eta egunero jatekorik izateagatik. Eta horrela adierazten dute poza txakurrek, isatsa mugituz. - Ez al didazu entzun? - Guau, guau –saltoka eta pozik zaunka egiten zuen Ulak. - Bah, txakur tuntun bat zara, ez duzu deustarako balio! –esan zion Rubenek eta beti bezala telebista ikusteko eseri zen. Ula aurreko bi hankak gainean jarri eta aurpegia miazkatzen hasi zitzaion, bere laguna izateko balio zuela erakutsi nahi zion. Baina Rubenek inoiz inor entzuten ez zuenez bultzada bat emanez baztertu zuen.
mintzaira.wordpress.com "sentir y pensar" SM programatik egokituta
mintzaira.wordpress.com "sentir y pensar" SM programatik egokituta
ZURE LAGUNA NAIZ
-3-
- Pakean uzteko esan dizut!–esan zion haserre. Ulak ez zizkion bere hitzak ulertzen baina haserre zegoela ohartzen zen eta ez zuela jostatu nahi ere bai. Bera ondoan etzanda jarri zitzaion besterik gabe lagun egiten. Egunetik egunera kasu gutxiago egiten zion Ulari eta gainera erabat atzetik izaten zuenez horrek urduritzen zuen. Hala ere txakurrak bere jabearekiko fideltasuna mantentzen jarraitzen zuen. Eta atetik sartu orduko isatsa mugitzen hasten zen bere inguruan jostatuz eta zaunka eginez. Pasiatzera ateraz gero izugarri kontent jartzen zen, baina gustokoen Ruben bizikletaz zebilenean atzetik edo aurretik korrika egitea zuen. Hala eta guztiz ere Rubenek ez zion batere kasurik egiten, bizikletarekin harrapatzen saiatzeko ez bazen behintzat. Ulak berekin jostatzen ari zela pentsatzen zuen, ez zuen Rubenen intentzio txarrik ezagutzen eta oso azkarra zenez segidan baztertu eta ez zitzaion deus ere gertatzen. mintzaira.wordpress.com "sentir y pensar" SM programatik egokituta
mintzaira.wordpress.com "sentir y pensar" SM programatik egokituta
ZURE LAGUNA NAIZ
-4-
Egun batean Ularekin gaiztakerietan zebilela bizikletatik erori, buruan kolpe bat hartu eta lurrean etzanda zerraldo geratu zen, konorterik gabe. Ula, bere laguna lurrean etzanda eta burutik odoletan ikustean, zaunka hasi zen laguntza eskaka. Etxeetako leihoak itxita zeudenez jendeak ez zuen deus ere entzuten. Orduan, kalera irten eta aurrean harrapatu zuen lehenengo gizona galtzetatik harrapatu zuen bere lagunarengana eraman nahian. Zorionez gizon honek bi txakur zituen eta ederki ulertzen zuen txakurrak esan nahi ziona. Ulak zaunka egiten zuela eta galtzetatik heltzen ziola ikusirik Rubenenganaino jarraitu zion.
mintzaira.wordpress.com "sentir y pensar" SM programatik egokituta
mintzaira.wordpress.com "sentir y pensar" SM programatik egokituta
ZURE LAGUNA NAIZ
-5-
Rubenek ohean egon behar izan zuen denbora guztian Ula ez zitzaion ondotik mugitu eta gainera erabat lamizkatzen aritzen zen. Ruben Ularen lenguaia ulertzen hasi zen eta jadanik gustoko zuen lamizkatzea, muxuak emateko bere modua zela ulertzen bait zuen.
Bere bizia salbatzeagatik eta bere laguntasuna eskeintzeagatik erabat eskertzen zuen Ula. Pixkanaka Ruben goxoago eta jatorrago bihurtzen joan zen, Ulak garrantzi haundiko zeozer erakutsi bait zion: lagunak izateko haiekin komunikatzen jakin behar dela, haiek entzun eta maitakor izan behar dela.
mintzaira.wordpress.com "sentir y pensar" SM programatik egokituta
Nire sentimenduak horrela adieraz ditzaket
IZENA
Zure irakasleak esaten dizkizun adierazpenak, kolore ezberdinekin biribildu
mintzaira.wordpress.com "sentir y pensar" SM programatik egokituta
Deskribitzen ikasten dut
IZENA
Objektu bi aukera eta koloreztatu. Gero ozen deskribatu
mintzaira.wordpress.com "sentir y pensar" SM programatik egokituta
Koadroak ere zerbait esan ahal du
IZENA
Koadroa margoztu eta galdereei erantzun
mintzaira.wordpress.com "sentir y pensar" SM programatik egokituta
Istoriari buruz hitz eginez
Zein da istoriaren protagonistaren izena?
Zer egitea gustatzen zaio Rubenii ?
Nola sentitzen da?
Rubenen moduko pertsonarik ezagutzen duzu?
mintzaira.wordpress.com "sentir y pensar" SM programatik egokituta
Nola hasiko da Ruben irrifartsu eta zoriontsu sentitzen?
Gustatu zaizu istorioa?
Bai
Ez
Zein da txakurraren izena
mintzaira.wordpress.com "sentir y pensar" SM programatik egokituta
Gustatuko litzaizuke Ularen moduko txakur bat edukitzea?
Bai
Ez
Zergaitik?
mintzaira.wordpress.com "sentir y pensar" SM programatik egokituta
Ruben errez haserratzen da. Lagun gutxi ditu.
Beti berak nahi duena egin nahi du.
Begira umeek duten aurpegia
mintzaira.wordpress.com "sentir y pensar" SM programatik egokituta
Zure gelan Ruben bezalako umeren bat dago? errez jotzen du?
Marraztu horrelako egoera bat.
Rubenen gurasoek txakur bat oparitzen diote.
mintzaira.wordpress.com "sentir y pensar" SM programatik egokituta
Rubenek Ula gaizki tratatzen du. Hala ere, Ulak laztantzen du.
Zuri txakurrak gustatzen zaizkizu? Baduzu txakurrik?
Telebista, kalean edo zure lagun batek txakurra dauka? mintzaira.wordpress.com "sentir y pensar" SM programatik egokituta
Marrazki bizidunetan txakurrik ezagutzen duzu?
Egin marrazkia.
Ruben bizikletarekin korrika hasten da.
mintzaira.wordpress.com "sentir y pensar" SM programatik egokituta
Ruben bizikletatik jauzi egiten da.
Txakurrak Ruben gaixo dagoenean zaindu egiten du.
mintzaira.wordpress.com "sentir y pensar" SM programatik egokituta
Rubenek ikasi du lagunak zaindu behar ditugula.
Nola?
suabe hitz eginez.
ahal denean laguntza ematen
guztion iritzia kotutan hartuz
gatazkak hitz eginez konponduz
mintzaira.wordpress.com "sentir y pensar" SM programatik egokituta