Bilbo-Errioxa, Great Wine Capital

Page 1

HIRIBURU ETA MAHASTI HANDIEN SAREA


Bilbo-Errioxak osatzen duten ardatza, hiriburu eta mahasti handien aparteko taldearen partaide da 2003ko urritik, honako hiriekin batera: Burdeos, Christchurch-South Island, Lurmutur Hiria, Florentzia, Maintz, Mendoza, Oporto, eta San Francisco-Napa Valley (Great Wine Capitals)


Nazioarteko kolaboraziorako egitasmoa da, eta bere helburua da mahasti zonalde garrantzitsuetan dauden eta munduan ospetsuak diren hiriburu ekonomiko handiak uztartzea. Ardoari esker komuneko kultura daukatenez eta mundura irekita daudenez, hiri bakoitzak ekimen ekonomiko, kultural, turistiko eta unibertsitarioak bilatzen ditu Sare honetan. Bizkaiko Merkataritza Ganbera, Errioxa jatorrizko deitura osatzen duten hiru lurraldeen Ganberak (Errioxa, Araba eta Nafarroa), Errioxako Ardoaren Hazle eta Esportatzaileen Elkartea eta Bilboko Udala dira “Bilbao-Errioxa� proiektuaren buru. Hiri horien arteko laguntza sare estuagoa sortzeko abantaila handiak eskaintzen dituen kolaborazioa da, aktibitate sektore posible guztietan, eta hori guztia ardoa izendatzaile komun izanik.



2004ko urrian, Bilbon izan zen Hiriburu eta Mahasti Handien Sarearen V. Urteko Batzarra. Batzar hori zela-eta, hainbat ekintza burutu ziren, eta ikuspuntu turistikotik nabarmentzen da hiri horietako kazetari eta touroperadore inportanteenak gonbidatu izana. Gure kultura, arkitektura, ardoa, gastronomia... ezagutaraztea zen helburua, hirietako touroperadoreekin eta bidaia-agentzia hartzaileekin harremanak ezarri eta egitasmo komunetan lanean hasteko.


Horrez gain, batzarrari amaiera emateko “Best Of” sariak banatu ziren, mahatsondo eta ardo turismoaren gaineko zortzi golardo hain zuzen ere (zonalde bakoitzeko sari bana), upategi eta turismo azpiegitura onenak saritzeko. «Ardo Turismoaren Best Of» nazioarteko sariak kide den hiri bakoitzeko upategi bat saritzen du instalazioen bikaintasuna dela-eta nabarmentzeagatik kategoria desberdinetan: arte eta kulturatik ardo-turismoaren jasangarritasunera, eta publikoari kalitatezko esperientziak eskaini. Sarien lehen ediziotik, 2099 izendatuen artean, 309 upategik jaso dute saria. Best Of sariei, eta orokorrean, Great Wine Capitals-i buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu honako web orria: www.greatwinecapitals.com


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.