Tranbia Bilbora itzuli da

Page 1

Vicente Paredes

T R A N B I A

B I L B O R A

I T Z U L I

D A


Vicente Paredes

Hiriaren aldaketa komunikazioak hobetzean sustraitu da, leku atseginagoa izateko helburuarekin, baina iragana ahaztu barik. Bilbotik ibili zen lehen tranbiak hiriburua eta Eskuinaldeko Getxo udalerriaren arteko bidea egiten zuen, 1872an. Odol-tranbia izena eman zioten, animaliek tiratutakoa baitzen. Mende bete baino gehiagok igaro behar izan zuen EuskoTran eraikitzeko lanak hasi arte, tranbia ekologikoa, garbia, eraginkorra eta modernoa.



1999ko maiatzaren 27an, Bilboko kaleetatik azaleko trenaren bideak jartzeko lanak hasi ziren, 20 milioi euroko aurrekontua izan zuen proiektuak. Metroan bezala, tranbiaren bagoiak CAF enpresa gipuzkoarrak egin zituen, eta bakoitzak 25metro luze dauka, 192 pertsonentzako lekuarekin. 2004an, lehen tartea bukatu zen, Alde Zaharraren bihotzetik (Atxuri) Basurtuko Ospitaleraino doana, Itsasadarraren urertz ondotik, Abandoibarratik, Guggenheim Museotik eta Euskalduna Jauregitik pasatzen dena. Garraio ludiko eta funtzionala da, hirigunea zeharkatzen duena sostengarritasunari begira. Baina Eusko Jaurlaritzak, tranbia La Casilla ingurura zabaltzea erabaki du, Ametzola ondoan. Agian etorkizunean eraztuna ixtearen ametsa bete daiteke, katenaria Atxuriraino itzul dadin, hiriburua tranbian egiteko aukera emango lukeen ibilbide biribila osatuz, oinez metro bakar bat ere ibili behar gabe.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.