Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria

Page 1

Bilbao-Bizkaia Turismo Bulegoa

Izan garenetik, izan nahi dugunera


Bilbao-Bizkaia Turismo Bulegoa

Izan garenetik, izan nahi dugunera


Egurra euskal herritarren historiaren parte da. Bere izaera eratzen du, sendoa da, baina beroa, sustraietara atxikita dago, baina mundura irekita dago... Hainbat arlotan aurki daiteke: gure mitologian, kirolean, artean, gure bizitzan... Egurrak mantentzen du zutik baserria, euskal etxea, lan egiteko eta bizikidetzarako tokia, baita arrotza hartzeko lekua ere, haren jatorria zeinahi izanda ere, adiskide on bati eskaintzen zaion abegi berarekin. Hau da espazio hau alaitzen duen espiritua.



Toki estrategikoa da, eraikin berezia, sarrera-ate bat, hasiera bat, harro egoteko arrazoi bat. Egun batzuetan nahiz betirako gure muinaren parte izateko eta sentitzeko gonbidapen bat.

TERMINUS Hotela 1893an. Turismo Bulegoa 2013an. Bidaia ez da inoiz bukatzen.


Milioi bat pertsonak baino gehiagok bidaiatzen dute urtero BilbaoBizkaiara


Milioi bat pertsonak baino gehiagok bidaiatzen dute urtero Bilbao-Bizkaiara

Etxean daude Kulturaren, abangoardiaren, eraldaketaren, naturaren, kostaldearen, historiaren eta nortasunaren bila datoz. Gainera, harrera abegitsua, tradizioa, nortasun berezia eta ongietorri irribarretsua aurkitzen dute.


Helmugaren pareko arreta


Helmugaren pareko arreta

Bilbao Bizkaia Lehen mailako helmuga turistiko bat da, eta nazioarteko marka finkatu bat du. Orain, mundu paregabe eta desberdin baten atea irekitzen dugu: euskal unibertsoarena. Bizitzeko, konpartitzeko, zeure egiteko, guztiona egiteko.


Etorkizunerako Turismo Bulego bat


Etorkizunerako Turismo Bulego bat

Irekia, gertukoa, hurbila, gizatiarra, turisten eta bertako biztanleen zerbitzura, datozenena eta dagoeneko hemen gaudenona, hangoena eta hemengoena, guztiona. Hiriaren bihotzean, konexiopuntu gisa, Zazpi Kaleen eta Zabalguneen arteko lotura eta igarobidea. 120 urteko historia duen eta hotel gisa sortu zen eraikin batean. Gero finantzaerakunde baten egoitza izan zen. Orain bisitaria hartzeko eta arreta eskaintzeko helburua berreskuratu du.

550 m2ko azalerarekin eta 20 profesionaleko langileriarekin. Seinaleak bost hizkuntzatan eta Braille sisteman daude, eta arreta euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, alemanez eta italieraz eskaintzen da. Zabalik urteko 365etan, 09:00-21:00 ordutegian, etenik gabe.


Elkarrizketan oinarritua


Elkarrizketan oinarritua

Bat-egitea Antzinakoa eta klasikoa eta berria eta abangoardistena elkarrizketa etengabe batean daude elkarrekintzan. Elementu arkitektoniko eta material originalek -marmolezko zoruak, zutabeak, kapitelak, Haize Arrosaharmonia mantentzen dute zur kurbatuarekin, bereizmen handiko pantailekin, argiztapenteknika berritzaileekin eta arteadierazpenik garaikideenekin.


Berritzailea


Berritzailea

Diseinu berritzailea, materialen hautaketa eta erabilera, altzariak, ekipamendu informatikoa eta bisitariei eskaintzen zaien arreta. Bulego kontzeptu berri bat, hartzeko, harrera egiteko, komunikatzeko, entzuteko, konpartitzeko sortua. Topaketarako, ezustekoetarako eta gauza berriak aurkitzeko eta ezagutzeko espazio bat. Hirirako pentsatuta dago, bertako biztanleentzat, ezagutu nahi gaituztenentzat, planak, ibilaldiak eta proposamenak aurkitu nahi dituztenentzat, denentzat.


Geurea


Geurea

be basque Bilbok eta Bizkaiak indartu egin dute erreferente eta “Basque World” kontzeptuaren sarreraate gisa duten konpromisoa. “Basque World” euskal kulturaren aldeko apustu bat da, eta tradizioa, nortasuna eta berezitasuna hirieredu kosmopolita eta unibertsal batekin bateratzen ditu.


Berdingabea


Berdingabea

Herrialdeko egurra Atxondoko eta Elorrioko basoetakoa (Bizkaia), izaera berezia ematen dio espazioari. Tokiko lehengai bat, radiata pinua, iraunkorra, berriztagarria eta basoko ustiapen ekologikoaren ziurtapenarekin, ekonomikoa eta gizartearekiko arduratsua. Marmolezko zutabeak eta lurzoruak ditu, bisitariari harrera abegitsua eskaintzen dio, inguratu egiten du, babestu egiten du eta beroa ematen dio.

“Hodeia� Sabaian esekitako egur beltzezko bilbe batek modu fin eta abegitsuan erakusten du bulegoko atea. Kanpoan bisitariak hartzen ditu eta barruraino gidatzen ditu; horrela, Atriora eramaten ditu, eta, bertan, espazioa modu ikusgarrian zabaltzen da eta zerua ikusgai uzten du.


Atrioa Benetako topalekua honek jatorrizko estalkiaren metalezko egitura berreskuratzen du, eta beirazko itxitura garden moderno baten parte bihurtzen da. Horrela, argi naturala sartzen da eremu osora.

Erakusketa-horma Dinamikoa Zurezko egitura honek hainbat funtzio betetzen ditu: apala, argiztapena, atzera-argiztatutako irudien euskarria, informazio-pantailak... Bere aldakortasunagatik nabarmentzen da


Berdingabea

Argi naturala Eraikinaren estalduran zintzilik dauden 6 ispiluk eta 6 heliostatok eguzki-izpiak hartzen dituzte eta eraikinaren barrura bideratzen dituzte. Horrela, argi naturala laukoiztu egiten da, eta horrek epeltasun eta erosotasun sentsazioa sortzen du.

Videowall 55�ko 24 pantaila dituen horma bat. Pantailak informazioerakusmahaien gainean daude zintzilik, eta Bilboko eta Bizkaiko bideoak eskaintzeko aukera ematen dute, baita “streaming� bidezko zuzeneko emankizunak eskaintzeko ere.

Aizkolari Seat Gure aizkolarien txikitze-lanen eskutik pago-enborren egurraz egindako hamazortzi eserlekuk omenaldia egiten diote euskal sustraiei eta hobetzea lortzeko ahaleginari. Eserleku horiekin batera, hamar metrotik gorako banku handi baten forma kurbaduna aurki daiteke. Bankua radiata pinuaren egur autoktonoaz dago egina.


Iraunkorra


Iraunkorra

Urteko energiaaurrezkia

Tokiko materialak erabili dira, adibidez, radiata pinuaren egurra, basoustiapen ekologikoaren, ekonomikoaren eta gizartearekiko arduratsuaren ziurtapenarekin, PEFCk (Program for the Endorsement Forest Certification) ziurtatua.

7.680 kWh

Co2 gutxiago isurtzen da 3.840 kg CO2 gutxiago

Diseinu iraunkorra LED teknologiaren bidezko argiztapenarekin eta fluoreszentzia konpaktuarekin. Teknologia honek lanpara gehienek baino energia gutxiago erabiltzen du. Gehiago irauten dute, eta, ondorioz, hondakin gutxiago eragiten dute eta ez dute merkuriorik. Goritasun-lanpara batek baino % 50-80 energia gutxiago erabiltzen du.

Eguzkiaren argia aprobetxatzen da argi naturala laukoizten duen heliostato sistema baten bitartez.


Zabala


Zabala

Atondoa Abigail Lazkoz artista bilbotar ezagunaren “Kalejira� hormairudiak ongietorria egiten dio bisitariari Turismo Bulego berriaren atondoan, eta, bertan, galderak egiteko eta informazioa lortzeko eremu bat dago.

Atrioa Plaza eta ataria da aldi berean. Eraikinaren elementurik adierazgarrienetako bat du: Haize Arrosa.


Arreta Pertsonalizaturako Erakusmahaiak Turismo Bulegoan lan egiten duten profesionalek sei hizkuntzatan erantzuten diete bisitarien eta bilbotarren galdera eta eskaerei. Eremu hau hiru erakusmahaien inguruan artikulatzen da, arreta eskaintzeko sei posturekin. Horietako bi mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokituta daude.

Tech Eremua Esparru hau hiru mahai handik osatzen dute, zur kurbatuzkoak dira, 18 ordenagailu “all in one� dituzte, eta horietako bi ezintasun sentsorialak dituzten pertsonentzat egokituta daude, eta hiru iPad toki ditu.


Zabala

Hitzaldi Aretoa Aurkezpenak, biltzarrak nahiz jardunaldiak antolatzeko ekipatuta dago. Elektrizitate-sistema berri baten bidez eta bonbilla baten kontsumoarekin segundo gutxian opako bihurtzen den beirazko itxitura bat du.

Sotoa Instalazioen gelak, biltegiak eta komunak barne hartzen ditu.


Argitsua


Argitsua

Argiztapena modu finean barneratzen da, elementu arkitektonikoetan eraginik izan gabe, eta nabarmendu egiten ditu. Kanpoan: kontsumo txikiko LED lanparek Plaza Biribilera ematen duten leihoak argiztatzen dituzte, eta horrek gauez argiztapen efektista eta neurritsua izateko aukera ematen du. Barruan: intentsitatea egokitzeko aukera ematen duten eta bulego honetarako espresuki egin diren fluoreszentzia konpaktuko luminariek sabaileihoetatik sartzen den argi naturala simulatzen dute eta heliostatoek ematen duten eguzki-argia osatzen dute. Argiztapen honek eta zelula fotoelektrikoen kontrol sistema batek egunaren eta gauaren arteko trantsizioa oharkabean egitea bermatzen dute, baita argiaren fakturan aurrezki azpimarragarria lortzea ere.


Barnehartzailea


Barne-hartzailea

Turismo bulego berriak irisgarritasunaren arloan erreferente bihurtu nahi du, eta informazio turistikoaren eskuragarritasuna eta eraikinaren eremuetako irisgarritasuna ahal beste bermatzeko helburuarekin egin da lan.

Kanpoan Aurrealdeko zerbitzu-sortaren kartelean QR kodeak jaso dira eraikinaren kokapenaren eta inguruaren gaineko informazioarekin. Kode hauei esker, audioa sei hizkuntzatan deskarga dezakete ikusmen-ezintasunak dituzten pertsonek eta zeinuen hizkuntzan dagoen bideo bat eskuragarri dago entzumen-ezintasunak dituzten bisitarientzat. Oharrak Braille sisteman eta erliebean daude.


Barruan Irisgarritasunaren arloko araudiaren arabera derrigorrezkoak diren neurriez gain, Turismo Bulegoak honakoak ditu: Eraikina husteko planoak eta seinaleak Bilbo aitzindaria da ukimenerako egokituta eta Braille sisteman dauden plano fotoluminiszente erliebedunen arloan. Arreta pertsonalizatuko eremua Bi erakusmahai egokitu ditu, begizta magnetikoa du entzumen-ezintasunak dituzten pertsonentzat eta lupak ikusmen-ezintasunak dituztenentzat; era berean, hiriaren planoa Braille sisteman eta erliebearekin dago.


Barne-hartzailea

Tech lurraldea Bi postu egokitu, teklatu eta sagu egokituak eta aurikularrak. Ekipamendu informatiko hauek JAWS softwarea dute, itsuentzako pantaila-irakurgailu bat. Oinez hautemateko bideratze-sistema Ikusmen urritasunak dituzten pertsonentzat lagungarria da bulegoko toki garrantzitsuetara iristeko bidea aurkitzeko. Atril euskarria Eraikinaren sarreran dagoen informazio-plano bat da, eta solairua eta bertako zerbitzuak nolakoak diren eta nola dauden banatuta ikusteko aukera ematen du. Plano hau guztiontzako diseinuaren kontzeptuan oinarrituz dago eginda, norbere kabuz moldatu ahal izatea bultzatzeko. Ikusi eta ukitu egin daiteke eta egokia da aulki gurpildunekin ibiltzeko.


Iradokitzailea


Iradokitzailea

“Kalejira” horma-irudia - Abigail Lazkoz (1972) Irudi polisemikoek gizatiar poliedriko global eta ez baztertzailea irudikatzen dute. Lan honek XXI. mendeko Bilbo hiriaren espiritu kosmopolita eta garaikidea irudikatzen du. Euskadiko horma-irudien tradizioa berreskuratzen du eta egungo kutsuarekin birplanteatzen du. “Zilborra” - Javi Martín (1968) Argazkilaritzako, diseinu grafikoko, ilustrazioko eta beste hainbat esparrutako artistentzat irekitako espazio bat inauguratzen du... Lehenengo instalazio honek 119 kubo ditu hormetan eta Bilboko egun hodeitsuen irudi batzuk barne hartzen ditu. “Fine Art Piezografía Color” inprimaketa teknika erabili da, eta Hahnemühle Kotoia Smooth 300gr papera. “Basoen basoa” Urduñako pagadi baten irudia duten lau olana handik eraikinaren barruko patioa inguratzen dute, eta bihotz berdea ematen dio.



Turismoa interesaren adierazpena da, ezagutzeko zaletasunarena, nahiarena, amets egiteko grinarena, behatzearen plazerarena, oroitzapenak sortzearena, ideiak izatearena, ikastearena. Hori guztia ere Artea da, eta tokia du Bulego honetan. Pertsonenganako bidaia.



Bilbao-Bizkaia Turismo Bulegoa

Izan garenetik, izan nahi dugunera


Bilbao-Bizkaia Turismo Bulegoa

Izan garenetik, izan nahi dugunera


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.