‘Sustraiak Fundazioaren’ gaineko Gobernu Organoen Kontrol Batzordearen ondorioak
2015eko urtarrilaren 15a
‘Sustraiak Fundazioaren’ gaineko Gobernu Organoen Kontrol Batzordearen ondorioak
Gobernu Organoen Kontrol Batzordean izandako agerraldiak bukatu ondoren, EH Bilduk zalantzak izaten jarraitzen du ‘Sustraiak Fundazioaren’ funtzionamendu eta jarduera ekonomikoaren gainean. Hasi baino lehen, esan beharra dago, legegintzaldiaren hasieran EAJrekin negoziatu zirela 2012. urteko aurrekontuak. Nahiz eta EAJko ordezkariek batzordean ukatu duten, negoziazioaren baldintzen artean ‘Sustraiak Fundazioaren’ kontu ekonomikoen gaineko auditoretzak egitea eta hitzarmenerako bideratutako diru-kopurua murriztea zeuden. Udal gobernuak konpromiso hori hartu zuen. Hori horrela, 2013ko uztailean, 2010. eta 2011. urteetako berrikuste ekonomiko horiek eman zizkiguten. Horietan, irregulartasun batzuk azaltzen ziren. Horrexegatik hasi ginen kontu horiek eta fundazioen gaineko legedia eta funtzionamendua aztertzen eta ikertzen. Azterketa eta ikerketa horien ondoren, gure zalantzak plazaratu eta kritikak egin nahi ditugu esparru hauetan:
1. Egungo udal gobernuaren gardentasun eza gai honen gainean. 2. Legea eta hitzamenaren betetze maila. 3. Dietak. 4. Autokontratazioa eta hornitzaileak.
1
‘Sustraiak Fundazioaren’ gaineko Gobernu Organoen Kontrol Batzordearen ondorioak
1. Egungo Udal Gobernuaren gardentasun eza gai honen gainean 2013ko uztailean, 2010. eta 2011. urteetako berrikuste ekonomikoak eman zizkigun gobernu taldeak. Horietan, irregulartasun batzuk azaltzen ziren. Auditoreen agerraldian, hauek txostenak udalari 2012ko urrian eman zizkiotela adierazi zuten. Hau da, 9 hilabeteko atzerapenarekin aurkeztu ziren. Horrek ere susmoak sortu dizkigu. Are gehiago, uztailean ere, udalak prentsan plazaratu zuelako berrikuste gehiago eskatuko zituela defizitak nabariak zirelako aurkeztutako txostenetan. Guk horri, irregulartasunak somatu genituela gehitzen diogu, txostenetan bertan akatsak zeudela azaltzen zelako. Gainera, hilabete horietan Kultura Batzordeetan ez zen horri buruzko aipamenik egin. Ustez, EAJrentzat gai honek ez zuen behar besteko garrantzirik. Hori gutxi balitz, 2013ko otsaileko udaleko barne-dokumentu batean, Alkateak sinatuta, argi azaltzen da, hitzarmena ez dela 2014an luzatuko. Oposizioko alderdiok, horren berri 2014ko maiatzeko batzorde informatiboan izan genuen, 13 hilabeteko atzerapenez. Hori al da, EAJk saltzen duen gardentasuna eta gobernu ona? Zerbait ezkutatu nahi al zuten? Lotsagarria benetan.
2. Legea eta hitzarmenaren betetze maila 2014. urteko ekaina arte, fundazioak ez dizkio aurkeztu Eusko Jaurlaritzako Babesletzari urtero aurkeztu behar diren kontu ekonomikoak. Irregulartasun nabaria. Gainera, ‘Sustraiak Fundazioko’ Lehendakariak, otsailean izandako Kultura Batzorde Informatiboan gezurrra esan zuen, kontuak Babesletzari aurkeztu zizkiotela adierazi zuenean. Azpimarratu nahi dugu, kanpoko enpresa batek egin dituen berrikuste ekonomikoak, EH Bilduk eskatu zituela 2012. urteko udal aurrekontuen negoziazioan. ‘Sustraiak Fundazioaren’ eta Udalaren artean sinatutako hitzarmenak, 2011ko ekaina arte, ezartzen zuen urtero fundazioaren kontu ekonomikoen gainean auditoretza bat egin behar zela. PSEk eginbehar hori ez zuen inondik inora bete.
2
‘Sustraiak Fundazioaren’ gaineko Gobernu Organoen Kontrol Batzordearen ondorioak
3. Dietak Kontu horietan, gai ilunenetarikoa, eta batzordean guztiz argitu ez dena, dieten zuriketa da. 130.000 € inguru bideratu dira hainbat ekintza burutzeko beharrezko diren dietak eta fundazioaren patronatoko kideen dietak ordaintzeko. Hitzarmena indarrean egon den urteetan (2009-2013) 130.000€ ordaindu dira dietetan. Ekintza desberdinak burutzeko beharrezko diren dietak eta fundazioaren patronatoko kideen dietak ordaintzeko. Ez dakigu nola zehazten zen dieten zenbatekoa, horien kontzeptua, justifikazioak (garraio/bidaia-gastuen eta mantenu- eta egonaldi-gastuen tiketak) eta euskarri fiskala. Horren adibide, 2013. urtean, udalean aurkeztutako memoriaren arabera, bi patrono kidek 6.000€, 8.800€ jaso zituzten dietetan, hurrenez hurren. Beste lagun batek 14.000€. Foru Araua ikusita, ordaindu diren dietak hori betetzen duten ez zaigu batere argi geratzen. Ez dakigu erregelamendu horrek ezartzen duen mugaren barruan egon diren dieta guztiak, arestian aipatutako diru kopuruak ikusita. Horregatik, horren gaineko txosten juridiko-fiskala eskatuko dugu eta dietak zuritzeko dokumentazio guztia.
13/2013 FORU ARAUA, abenduaren 5ekoa, Pertsona Fisikoen errentaren gaineko zergari buruzkoa: 16. artikulua Diruzko lan-etekinak d) atala: Bidaia-gastuetarako dietak eta ordainketak, salbu eta lokomozio-gastuak eta ostalaritzako establezimenduetan egiten diren mantenu- eta egonaldi-gastu arruntak, erregelamendu bidez ezarritako mugen barruan betiere.
Erregelamendu hori, dekretu honen bidez arautzen da:
Bizkaiko Foru Aldundia 47/2014 FORU DEKRETUA, apirilaren 8koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Araudia onetsi duena 13. artikulua. Joan-etorri gastuetarako eta mantenu eta egonaldiko gastu arruntetarako sariak eta kopuruak. A. Erregela orokorrak. 1. Lanaren etekintzat hartuko dira bidai gastuetarako sariak eta esleipenak, salbu eta joan-etorrikoak, eta ostalaritzako establezimenduetako mantenu eta egonaldirako arruntak direnak, baldin eta artikulu honetan adierazitako betekizun eta mugak betetzen badituzte.
3
‘Sustraiak Fundazioaren’ gaineko Gobernu Organoen Kontrol Batzordearen ondorioak
2. Joan-etorri gastuetarako esleipena. Kargatik salbuetsita daude enpresak edo enplegatzaileak lantegi, lantoki, bulego edo laneko zentrotik kanpora joan behar duen enplegatuaren edo langilearen joan-etorri gastuak konpentsatzeko erabiltzen dituen kopuruak, ondoko baldintza hauek betetzen badira: a) Enplegatuak edo langileak garraiobide publikoak erabiltzen baditu, faktura baten bidez edo antzeko agiri baten bidez frogatzen den gastuaren zenbatekoa. b) Bestelakoetan, ondoko kopurua izango da: 0,29 euro zenbatuko da egindako kilometro bakoitzeko, betiere, frogatu behar da joan-etorria egin dela, gainera, bidesari eta aparkalekuaren zioz frogatzen diren gastuak zenbatuko dira. 3. Mantenu eta egonaldirako gastuetarako esleipenak. Enpresak edo enplegatzaileak jatetxe, hotel eta ostalaritzako gainerako establezimenduetako mantenu eta egonaldiaren ziozko gastu arruntak konpentsatzeko erabiltzen dituen diru-kopuruak kargatik salbuetsiko dira, baldin eta diru-kopuru horiek hartzailearen ohiko lanlekutik eta haren egoitzatik kanpoko beste udalerri baten egindako gastuengatik sortu badira. Hurrengo b) letran ezarriko diren kasuetan izan ezik, jarraiko bederatzi hilabete baino aldi luzeagoan egindako joan-etorrietan eta egonaldietan esleipen horiek ez dira egongo Zergaren kargatik salbuetsita. Horretarako, oporraldiak, gaixoaldiak eta destinoa aldatzea ez dakarten bestelako inguruabarrek irauten duten aldiak ez dira deskontatuko. a) Honako hauek bakar-bakarrik joko dira hotel, jatetxe eta ostalaritzako gainerako establezimenduetako mantenu eta egonaldiko gastu arruntetarako esleipentzat: 1.a.Gaua ematen denean ohiko lanlekua eta hartzailearen egoitzakoa ez beste udalerri baten, ondokoak izango dira: -
Egonaldi-gastuengatik, frogatzen diren kopuruak. Salgaien errepidezko garraioan ari diren gidariek ez dute zertan frogatu eguneko 15 eurotik beherako egonaldi-gastuak, Espainiako lurraldearen barruan, edo eguneko 25 eurotik beherakoak, bidaia atzerrira denean.
-
Mantenu-gastuengatik, 53,34 euro egunean, bidaia Espainiako lurraldearen barruan egin bada, edo 91,35 euro egunean, bidaia atzerrira egin bada.
2.a.Gaua ematen ez denean ohiko lanlekua eta hartzailearen egoitzakoa ez beste udalerri baten, orduan mantenu-gastuetarako esleipenak izango dira, baldin eta 26,67 edo 48,08 eurotik gorakoak
4
‘Sustraiak Fundazioaren’ gaineko Gobernu Organoen Kontrol Batzordearen ondorioak
ez badira egunean, joan-etorria Espainiako lurraldearen barruan edo atzerrian izan, hurrenez hurren.
Agerraldietan adierazi egin da, dietak jasotzeko boluntariotza kontratuak egiten zirela kasu guztietan. Bai ekintzak garatzeko pertsonekin, eta baita administrazio esparruan lan egiten egon diren pertsonekin.
17/1998 LEGEA, ekainaren 25ekoa, boluntarioei buruzkoa 2. artikulua.– Boluntariotza kontzeptua. 1.– Lege honen ondorioetarako, pertsona fisikoek Aurrera eramaten dituzten interes orokorreko ekimenen multzoa da boluntariotza, ekimen horiek honako baldintza hauek betetzen badituzte: a) Norberaren probetxurako ezer lortzeko asmorik gabekoak izatea eta elkartasunak bultzatuak izatea. b) Borondatezkoak eta askatasun osoz eginak izatea; arrazoia lan-, funtzionariotza- edo merkataritza-harremana ez izatea, ez eta obligazio pertsonala edo betebehar juridikoa ere. c) Irabazi-asmorik ez duten erakundeen bidez eta programa edo egitasmo zehatzei jarraiki eginak izatea. d) Ordainsaririk gabeak izatea. e) Ordaindutako zerbitzu profesionalak inolaz ere ez ordezkatzea.
6. artikulua.– Boluntarioaren eskubideak. Boluntarioaren eskubideak dira: e) Boluntarioak bere lana betetzeko xahututako dirua berreskuratzea, baldin eta erakundea eta boluntarioaren artean hitzartutako baldintzetan horrela ezarrita badago, eta, betiere, hitzarmenean jarritako mugen barruan.
Kontratu horien kopia bat izatea eskatzen dugu gai hau argitzeko asmoz.
5
‘Sustraiak Fundazioaren’ gaineko Gobernu Organoen Kontrol Batzordearen ondorioak
4. Autokontratazioa eta hornitzaileak Hornitzaileei dagokienez, azterketa ekonomikoetan azaltzen da ‘TXG Consulting’ enpresak 380.000€ inguru jaso dituela ‘Gerentzia eta Administrazio’ kontzeptupean. Diru kopuru hori hain handia izanda, zehazki eta xehatuta jakin nahi dugu zertara bideratu den diru hori. Fundazioari fakturatutako dirua egokitzat jo daitekeen ere ezagutu nahi dugu. Normala denez, enpresa pribatu batek, edozein jarduera ekonomikotan, etekinak lortu nahi ditu. Baina zenbateko etekin ekonomikoa lortu du ‘TXG Consulting’ enpresak fundaziorentzat lan egitean? Bestalde, ‘VIDISER’ enpresa ere agertzen da (Equipos informáticos y mantenimiento plataforma web), enpresa horrek fundazioaren web orria eta intraneta ezarri zituen 14.000 €-ren truke. Web orria aspaldi ez dabil! Bukatzeko, ‘VERBAX’ enpresa dugu, hitzarmena indarrean egon denean 53.000€ inguru jaso ditu fundaziotik transmisio esparrua garatzeko. Gure ustez, izandako inpaktua ez dator bat bideratutako diruarekin. Bestalde, autokontratazioari dagokionez, zalantza legalak ere sortzen zaizkigu fundazioak patronatoko kideak kontratatu dituenean. Indarrean dagoen legediaren arabera, patronato kideek euren funtzioak doan garatu behar dituzte. Batzordeko agerraldietan, arloko zinegotziak eta fundazioaren lehendakariak adierazi zuten patronatoaren idazkaria ez dela organo horren kide. Patronatoa organo kolegiatua izanda, gure ustez idazkaria gobernu organoaren kidea izango litzateke, legedi honetan oinarrituta:
Ley 12/1994 de Fundaciones del Pais Vasco Art. 10.3 “Salvo que el fundador haya establecido otra composición, el órgano de gobierno será colegiado…” Art. 19 "Salvo que los Estatutos o la Carta Fundacional establezcan otra cosa, las fundaciones podrán encomendar el ejercicio de la gerencia o gestión, o la realización de otras actividades en nombre de la fundación bien a algún miembro del órgano de gobierno, bien a terceras personas, con la remuneración adecuada a las funciones desempeñadas. Podrán también designar, de igual modo, un Secretario del órgano, no miembro del mismo."
Estatutos de la Fundación Art. 15 “El patronato podrá designar, de entre sus miembros o no, un secretario que tendrá a su cargo la dirección de los trabajos administrativos de la fundación, custodiará su documentación y levantará acta de las sesiones que se transcriban al Libro de Actas una vez aprobadas y con el visto bueno del presidente”.
6
‘Sustraiak Fundazioaren’ gaineko Gobernu Organoen Kontrol Batzordearen ondorioak
Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común Art. 25.1 “Los órganos colegiados tendrán un Secretario que podrá ser un miembro del propio órgano o una persona al servicio de la Administración Pública correspondiente.”
Ayuntamiento pleno - sesión extraordinaria celebrada en primera convocatoria el día siete (7) de julio de dos mil once 07/07/2011. PROPUESTA DE LA ALCALDÍA SOBRE NOMBRAMIENTO DE REPRESENTANTES DE LA CORPORACIÓN EN ÓRGANOS COLEGIADOS QUE SEAN COMPETENCIA DEL PLENO. Los/las Sres. Capitulares conocen la propuesta de la Alcaldía = El Sr. Alcalde propone como enmienda in voce añadir un punto Quinto, por el que se designa representante del Ayuntamiento en la Fundación Sustraiak, la cual es aprobada por 17 votos a favor (8 de EAJ-PNV, 6 del Grupo Municipal Socialista y 3 de BILDU), 0 votos en contra y 3 abstención (del Grupo Popular).
Hori horrela, kudeaketa jarduerak idazkariaren edo hirugarren pertsona baten kargu utzi daiteke. Agerraldietan argi geratu da, funtzio hori egiteko ‘TXG Consulting’ enpresa kontratatu zela eta ez patronatoaren idazkaria. Ondoren enpresa horrek idazkaria kontratatu zuen funtzio horiek betetzeko, eta enpresak zerbitzua emateari bukatu zuenean, fundazioak idazkaria autonomo gisa kontratatu zuen. Babesletzari baimenik eskatu al zitzaion? Bestalde, udalekuetako monitoreen kontratazioa, ‘Xibiri Elkartearen’ bidez egin zen. Elkarte hau patrono izanda Babesletzari baimenik eskatu al zitzaion?
Ley 12/1994 de Fundaciones del Pais Vasco Art. 14 “Los miembros del órgano de gobierno no podrán contratar con la fundación, ya sea en nombre propio o de un tercero, salvo autorización del protectorado”. Art. 19 "Salvo que los Estatutos o la Carta Fundacional establezcan otra cosa, las fundaciones podrán encomendar el ejercicio de la gerencia o gestión, o la realización de otras actividades en nombre de la fundación bien a algún miembro del órgano de gobierno, bien a terceras personas, con la remuneración adecuada a las funciones desempeñadas. Podrán también designar, de igual modo, un Secretario del órgano, no miembro del mismo."
Decreto 100/2007, de 19 de junio, por el que se aprueba el Reglamento del Protectorado de Fundaciones del País Vasco.
7
‘Sustraiak Fundazioaren’ gaineko Gobernu Organoen Kontrol Batzordearen ondorioak
Art. 12.1 “Los miembros del órgano de gobierno que pretendan contratar con la fundación, ya sea en nombre propio o a través de cualquier persona física o jurídica interpuesta, habrán de presentar ante el Protectorado la solicitud de autorización de autocontratación, así como la documentación necesaria que justifique suficientemente la inexistencia de conflicto de intereses en la contratación a llevar a cabo.”
Estatutos de la Fundación Art. 12 “Los miembros del patronato ejercerán su cargo gratuitamente. No obstante, podrán ser reembolsados de gastos debidamente justificados que el desempeño de sus funciones les ocasione.” Art. 17 “Asimismo, el Patronato podrá encomendar el ejercicio de la gerencia o gestión, o la realización de otras actividades en nombre de la fundación bien a algún miembro del órgano de gobierno, bien a terceras personas, con la remuneración adecuada a las funciones desempeñadas.” Guk dakigula, Babesletzari ez zaio ustez baimenik eskatu patronatoko idazkariarekin edo ‘Xibiri Elkartearekin’ . Horregatik, horren gaineko txosten juridiko bat eskatuko dugu.
ONDORIOAK Zenbait gaitan zalantza handiak ditugu, ondorioz, posizioa ezarri baino lehen, dokumentazio gehiago eta espezialisten iritzia beharko genuke. Gai horiek ‘TXG Consulting’ enpresaren papera, dietak eta autokontratazioa dira. Horregatik hau guztia eskatzen dugu: • 2009. urteko memoriaren gainean kontu-hartzailetzak eginiko txostena. • Fundazioarentzat zuzenean lan egin duten pertsonen lan-kontratua. • Dieten gaineko txosten juridiko-fiskala. • Horiek justifikatzeko dokumentazio guztia. • Boluntariotza kontratu guztien kopia bat. • Autokontratazioaren gaineko txosten juridikoa. • ‘TXG Consulting’ enpresak patronatoari aurkeztutako ‘Zerbitzua emateko memoria’. • ‘TXG Consulting’ enpresaren faktura guztiak. Hala eta guztiz ere, beste esparru batzuetan iritzi zehatza dugu.
8
‘Sustraiak Fundazioaren’ gaineko Gobernu Organoen Kontrol Batzordearen ondorioak
Argi geratu da, udal honek ‘Sustraiak Fundazioarekin’ izan duen esperientziarekin, erabaki hura ez zela batere egokia izan udalarentzat. Udal eskumeneko ekintzen antolaketa eta kudeaketa fundazioaren bidez azpikontratazteak ondorio zuzenak eragin zituen. EH Bilduren ustez, esperimentu hau azpikontratazio bat besterik ez da izan eta hasieratik babestu dugu Euskara eta Euskal Kultura arloko ekintzak udalaren eskumenak direla, ondorioz, udalak erantzukizun osoa izan beharko luke horien antolakuntzan eta kudeaketan. Basaurin hain errotuta dagoen boluntariotza bultzatuz eta sustatuz. Hori egin ordez, bere garaian, bide errazena hartu zuten PSEk eta PPk zerbitzu eta ekimen hauek azpikontratatuz. EAJri bide hori moztea kostatu zitzaion, hasiera batean eroso sentitzen zelako eta horrelako erabaki batek euren hautesleengan izan zezakeen eraginaren beldur gatibu izan zen. Funtzionamendu horrek, gure ustez, honako ondorio hauek ekarri ditu: udalarekin loturarik ez zuten lagun batzuen jarduerekiko kontrol falta, fundazioaren funtzionamenduari buruzko ezagupen eskasa eta kontu ekonomikoen gaineko utzikeria. Agerian geratu da fundazioaren funtzionamenduaren eta jarduera ekonomikoaren gaineko kontrol politiko eza. Bai egungo gobernu taldearena (EAJ), eta baita aurreko legegintzaldiarena ere (PSE-PP). Bestalde, herritarrok ez dugu desberdintasunik nabaritu aurreko antolaketa ereduarekin, beraz, zalantzagarria baino gehiago izan da fundazioaren eraginkortasuna eta efikazia. Udalak 1.200.000€ inguru zuzendu ditu fundazioaren ekintzak finantziatzeko. Gure ustez, kopuru hori nahikoa da politikoen aldetik zuhurtasun gehiago eskatzeko. Diru horren herena fundazioaren administrazio lanetara zuzendu da, ‘TXG Consulting’ enpresaren bitartez (380.000€ inguru). Segidan sortzen zaigun galdera udaleko teknikariak zertarako dauden da. Ez litzateke hobea izango, diru horrekin, funtzio horiek betetzeko lan publikoa sortzea? Dudarik gabe merkeagoa izango litzateke. Arestian aipatu dugun bezala, erabili den zenbatekoari begiratuta, eraginkortasunaren aldetik zalantzagarri deritzogun adibide gehiago ere badaude (‘Vidiser’ eta ‘Verbax’ enpresek emandako zerbitzuak). Fundazioa, ekonomikoki esne mamitan bizi izan da udalaren eskutik. Ebaluatu egin al da enpresa bakoitzak emandako zerbitzuaren eraginkortasuna? Guretzat garrantzi itzela duen beste gai bat honakoa da: udalak, patrono izanda, ez ditu fundazioaren beste diru sarrerak eta hitzarmenetik kanpoko jarduerak kontrolatu. Alkate andre ohiak bere agerraldian adierazi zuen, hitzarmenaren zenbatekoa fundazioaren fakturazioaren %40a inguru zela. Beraz, udal ordezkariak patronatoan eta Udalak ez luke hori ere jakin eta kontrolatu behar? EH Bildurentzat erabateko garrantzia dute diru publikoaren erabilpen egokia eta kontrola. Horregatik guztiagatik, gure iritzian, etorkizunean udalak ez luke horrelako hitzarmenik sinatu behar.
9 5
‘Sustraiak Fundazioaren’ gaineko Gobernu Organoen Kontrol Batzordearen ondorioak
Bukatzeko, zera plazaratu eta argi utzi nahi dugu: jasotako informazioa eskura izanda eta denborak egiaztatu digunez, fundazioa eratu zen unean eragile guztiek ez zituztela helburu berberak. Batetik, udalak garai hartan (PSE-PP), ‘erosoak’ ez ziren gaiak (Euskara eta Euskal Kultura) azpikontratatzeko aitzakia ederra aurkitu zuen. Diruaren poderioz atal hauetan izan ditzaketen gabeziak gainditu eta udaleko atal honen funtzioak hustu nahian. Bestetik, ‘Sustraiak Elkartea’ zegoen. Elkarte honekiko goraipamen hitzak besterik ez dugu. Ez dugu elkarte eta pertsona hauen ibilbidea, lana eta inplikazioa inondik inora zalantzan jarri edo jarriko. Gure ustez nahi gabe zurrunbilo honetan murgildurik aurkitu dira inolako erantzukizunik gabe. Fundazioaren beste kideekiko konfidantzaren esklabo. Azkenik, ‘Xibiri Elkartekoak’ daude. Elkarte honen inguruan mugitu dira ‘TXG Consulting’ enpresaren arduraduna, fundazioaren lehendakaria, fundazioaren idazkaria (enpresa arduradunaren arreba) eta bi patrono kide. Gainera, pertsona horiek ‘Euskara Bidean Itaun Konsulting’ enpresaren kideak dira. Agerraldietan, iritzi kontrajarriak adierazi zituzten fundazioaren lehendakariak eta ‘TXG Consulting’ enpresaren arduradunak, azken enpresa horrek ustez emandako zerbitzuei buruz. Hori argitu beharra dago ere derrigorrez. Horretaz gain, fundazioa eratu zenean, ‘TXG Consulting’ enpresaren arduradunak parte-hartze aktiboa izan zuen udalarekin izandako negoziazioan. Horrek ez die beste alderdiei zalantzarik sortzen? Fundazioa eratu bezain laster, ‘kasualitatez’, legeak onartzen duen moduan patronatoak ‘TXG Consulting’ enpresa kontratatu zuen ‘Gerentzia eta Administrazioa’ funtzioak betetzeko. ‘Kasualitatez’ ere, enpresa horrek, patronatoaren idazkaria kontratatzen du funtzio horiek garatzeko, eta ‘kasualitatez’ ere, ‘TXG Consulting’ enpresaren arduraduna eta patronatoaren idazkaria neba-arrebak dira. Horrek ere ez die beste alderdiei zalantzarik sortzen? Gure ustez, pertsona batzuk aukera ezin hobea aurkitu zuten (bilatu ere), fundazioa eratu zenean negozio aukera izateko eta euren modus vivendi bermatzeko. Hori guztia legala dela ikusteke dago, baina zilegia eta etikoa ez. Horrelako jokabideak ezin dira ornartu diru publikoarekin. Eta Basauriko Udalak onartu egin ditu, eragotzi ordez.
10