Gasteiz Zero Carbon 2040_euskara

Page 1

Euskera



mirEN LarriON

ÂŤDatozen urteak funtsezkoak izango dira klima larrialdiari aurre egitekoÂť klima aldaketaren kontra borrokatzea beharrezko lan urgentea da, eta Gasteizen bizi garen lagun guzti-guztion inplikazioa eskatzen du. Eskuz esku egin behar dugu bide hori, ausardiaz eta erabakigarritasunez, eta inortxo ere atzean utzi gabe. Lagunduko al diguzu? Gutxi dira oraindik ere komunitate zientifikoak ekintzarako egiten duen deiari entzungor egiten dioten ahotsak. Esaten digutenaren arabera, neurri azkarrak eta ausartak hartu ezean, klima aldaketaren kontrako borroka galdu egingo dugu. Ezin dugu etsi. Planetari zor diogu, baina batez ere erantzukizunez jokatu dezagun dagoeneko kalean eskatzen dauden hurrengo belaunaldiei zor diegu. Erronka izugarria da, eta datozen urteak funtsezkoak izango dira klima larrialdiari aurre egiteko. Zehar-lerroa da, instituzio guztietatik, udaletik barne, sustatuko ditugun ekintza eta ekimen guztiak bere baitan hartu behar dituena. Jasangarritasunerako bideak eraldaketa sakonak eskatzen dizkigu ekoiztu eta kontsumitzeko moduan, mugitzeko eran, gure aisialdian eta eguneroko jardunean, baina klima aldaketa hein handi batean petrolioa, gasa eta ikatza bezalako erregai fosilen errekuntzak eragiten duenez, jasangarritasunaren zutabeetariko bat da gure energia ereduaren aldaketa,

energia eraginkortasunean zein energia berriztagarrien hedapen zabalean oinarritutako beste batera igarotzeko. Jarraian aurkeztuko dugun Gasteiz Zero Carbon 2040 planak hainbat ekimen eta ekintza jasotzen ditu, eta EH Bilduren konpromisoa da horiek guztiak berehalaxe abiaraztea, egia bada ere honek guztiak adostasun eta parte-hartze oso zabala eskatuko duela, sustatu nahi ditugun ekimen askok legealdi baten muga erraz gaindituko dutelako. Aldaketaren zutabeak abiarazteko sostengu bezala lortzen badugu, erabakigarriak izango diren bi hamarkada aurretik izango ditugu planaren ahalmen guztiak garatzeko. Hurrengo orrialdeetan ikusiko duzunez, energia trantsizioari ekiteko premia, lan eskerga ez ezik, aukera ikaragarria ere bada gure ekoizpen bilbea biziberritzeko, berrikuntza hainbat arlo garatuz eta aberastasuna zein milaka lanpostu sortzeko aukerarekin. Erronka atzeraezina da, baina etorkizuna gure esku dago, ibil dezagun luzapenik gabe!

3


Zurekin

gasteiz gara

4


aurkibidea 1. SARRERA............................................................................................ 6 2. GASTEIZKO ENErgia eta klima diagnosia................................10 3. EKINTZA PLANA...............................................................................14 3.1. Ekintza lerroa: energia berriztagarriak.....................................15

3.1.1. Energia fotoboltaikoa

3.1.2. Biomasa eta district heating-a

3.1.3. Neurriak eta helburuak

3.2. Ekintza lerroa: energia aurrezpena eta eraginkortasuna ...... 20

3.2.1. Neurriak eta helburuak

3.3. Ekintza lerroa: mugikortasuna.................................................21 3.4. Finantzazioa..............................................................................23 3.5. Enplegua....................................................................................24 3.6. Emisioak....................................................................................25 Laburpen-koadroa..........................................................................26

5


Zurekin

GASTEIZ gara

1. Sarrera

6


klima aldaketa eta energia iturri fosilen agorpena dira komunitate global gisa ditugun bi erronka garrantzitsuenak. Luzapenik gabe ekin behar diegu, gure hiritik bertatik hasita

E

gun adostasun oso zabala dago komunitate zientifikoan Klima Aldaketaren jatorria gizakiarengan datzala esaterakoan, eta gero eta gutxiago dira haren existentzia eta, eragiten duten arrazoiak geldiarazi ezean, gure jendartearentzat izango dituen ondorio beldurgarriak ukatzen dituztenak. Eta jatorria, batez ere, negutegi efektuko gasen emisioan datza, petrolioa, gasa eta ikatza bezalako erregai fosilak erretzearen ondorioz. Bestelako arrazoiak ukatu gabe, horixe da nagusia, beste guztiekin alde handiarekin izan ere. Azterlan zientifikoek ezartzen dute, ondorio larrienak ekidingo baditugu, ezinbestekoa dela planetaren tenperatura orokorra Industria Aroaren aurreko garaiarekiko 2ºCtik behera egotea, eta onena litzatekeekela igoera 1,5ºC-tik beherakoa izatea. Egun, igoera 1ºC-koa da, eta CO2 metaketa ozono geruzan 410 ppm-tik gorakoa da, lurrean miozenotik gertatu ez dena. Jarduera ezaren marjina edota anbizio falta hutsaren hurrengoa dira. Berotzearen ondorioak dagoeneko nabariak dira, eta bide horretatik jarraitzea hondamendi hutsa izango litzateke, dagoeneko gertatzen ari diren

fenomenoak areagotuko lituzkeelako: funtsezko espezien desagerpena ezohiko erritmoan, glaziarrak urtzea eta itsas maila igotzea, muturreko metereologia fenomenoen hazkundea, klima aldaketak eragindako migrazio masiboak, lehorteak eta basamortutze prozesuak, ondorio ezin negargarriagoak uztaldietan eta gure elikaduran. Kliman izandako ondorioez gain, epe ertainean energia horniduran erronka handiak ere agertuko zaizkigu. Gure energia beharren zati handi bat asetzen duten erregai fosilak, Klima Aldaketa eragiteaz gain, ez dira berriztagarriak giza eskalan. Egungo gizarte konplexuek berriztagarriak ez diren energia kutsakorrak modu masiboan eta jasanezinean kontsumitzen dituzte. Baliabide mugatuak dituen planeta batean ezinezkoa da mugarik gabe haztea, kapitalismo globalizatzaileak nahi duen moduan. Erregai fosilen beherakada ekidinezina denez, derrigorrezkoa da kontsumo txikiagoko eredu batera jotzea, hornidura energia berriztagarrien fluxuak bereganatzean oinarrituta. Hiriguneek hil ala biziko eginkizuna daukate Klima Aldaketaren kontrako borrokan, zeren eta Europar Batasunak ekoizten duen energiaren hiru laurden kontsumitzen baitute eta, horrenbestez, CO2ren emisioen ardura proportzio berean baitaukate. Euskal Herrian, hiriek biztanleriaren hiru laurden baino gehiago hartzen dute. Energia kontsumoaren %80, urtez urteko gorabehera txiki batzuk tartean, erregai fosilei dagokie (petrolioaren eratorriak, gasa eta ikatza), %5 energia nuklearrari eta beste %15a iturburu berriztagarriei (EAEn kontsumitutako energia berriztagarrien %50 baino gehiago inportatua bada ere); gainera, energia berriztagarrien ekoizpenak 10 urte

Laburrean • negutegi efektuzko gasen emisioen % 75 baino gehiago petrolioa, gasa eta ikatza erretzetik datoz, eta emisio horiek dira klima aldaketa sortzen dutenak

• gasteizen energia kontsumoa 3.000 gWh-tik gorakoa da eta, aldiz, %1 baino gutxiago ekoizten da bertan

• negutegi efektuzko gasen % 80 hirietatik dator

• arabako emisioen % 75tik gora gasteizek eragiten ditu

• erregai fosilak ez dira berriztagarriak eskala humanoan, beraz, garrantzitsua da guk haiek abandonatzea haiek gu abandonatu aurretik

• klima aldaketa eragiten duten emisiorik gabeko etorkizuna nahi badugu, % 100 berriztagarria den eredu energetiko baterantz jo behar dugu

7


Zurekin

gasteiz gara

luze daramatza %7-8 artean dabiltzan portzentajeetan geldituta. Zehazki, Gasteizek 3.332 GWh-ko energia kopurua kontsumitzen du urtean. Ondorengo taulan, kontsumoaren banaketa ikus daiteke:

Bizitegiak

30%

Mugikortasuna

25%

zerbitzuak

19%

Industria

18%

udal instalazioak

9%

Abiapuntu honek eskatzen du hiriak oro har eta Gasteiz bereziki iraunkortasunaren bidean jartzea, energia autosufizientziara jo eta negutegi efektuzko gas emisioak pixkanaka gutxitu ditzaten, guztiz desagertzeraino, azken helburua karbono neutraltasuna izanik. Hiriguneetako bizimodu iraunkorrak energia politikari begirako konpromiso sendoa eskatzen du, oraingo zein geroko energia beharrak estaltzeko ez ezik, horiek ingurune eta gizarte iraunkortasun irizpideen baitan eta landa guneekiko ekitate printzipioen arabera gauzatzeko ere. Egia da zenbait zailtasun tekniko zein material daudela hiriek eredu energetiko iraunkorrago batera jauzia egiterako orduan. Alde batetik, egungo kontsumo altuak eta bestetik, berriztagarrien ekoizpena eta eskaera energetikoaren arteko banaketari. Honi, eskala handian elektrizitatea biltzeko arazoa gehitu behar zaio. Bai eguzki-energia fotoboltaikoa, soilik egunez pilatu daitekeena, eta baita eolikoa ere, haizeak jotzen duenean soilik bildu daitekeena, intermitenteak dira. Bitartean, gure hirietako kontsumo energetikoak kurba definitu bat marrazten du, eta eguneko zenbait momentutako behar energetikoari ezin zaio berriztagarrien bitartez erantzun. Etorkizun batean 100% berriztagarrira iritsiko bagara, arazo hauei irtenbidea emateko modua argia da: modu irmoan aurrezpen energetikoaren aldeko apustua egin eta sortzez berriztagarriak diren energia iturri ezberdinen arteko matrize orekatu bat bultzatzea (fotoboltaikoa, eolikoa, hidraulikoa, biomasa, geotermikoa, etab.). Edozein kasutan ere, hiriek eredu iraunkorrago batera jauzi egiterakoan dituzten mugarik handienak ez dira gabezia teknologiko edota ekonomikoak soilik. Benetako eraldaketa energetiko bat burutzeko, politika eta konpromiso falta dira arrazoi

8

nagusiak. Proposamen politikoak konpromiso argi eta lotesleetan oinarritu beharko lirateke. Ondorioz, behar beharrezkoak dira helburua eta bultzada politikoa, bai instituzioak, gizarte eragileak, inplikatutako agenteak, enpresa pribatuak zein hiritarrak konbentzitu, gogatu eta mobilizatzeko. Testuinguru honetan, emergentzia klimatikoa eta eraldaketa energetikoa inoiz baino urgenteagoa den une honetan, EH Bilduk Gasteiz Zero Carbon 2040 Plana aurkezten du.

“Emergentziazko testuinguru energetiko honetan, jakitun izanda jasangarriagoa den eredu batera eraldaketa energetikorako jauzia ezin dela denboran gehiagoz luzatu, aurkeztu dugu Gasteiz Zero Carbon 2040 Plana� Gasteizek duela urtea batzuk ekin zion klima babesteko politikari 2006-2012 aldaketa klimatikoaren prebentziorako Gasteizko estrategiarekin. 2012 urterako, helburu nagusia 300.000 CO2 Tonen murrizketa zen, eta epe luzera Gasteiz karbono-neutro hiri bilakatzea. Baina tamalez, emaitzak urriak izan dira. 2009ko Alkateen Europako akordioan, Gasteizek 2006an eragindako CO2 isurketen datuak %20 murrizteko konpromisoa hartu zuen. 2006ko isurketei erreferentzia egitea da lehen inkongruentzia. Kyotoko protokoloa sinatuz geroztik, emisio murrizketarako erreferentziako urtea 1990 baita. 2006-2008 urte bitartean ekonomiak eta aktibitateak gailurra jo zutenez, 2006 urtea erreferentzia urte bezala hartu izanak udalaren autokonplazentzia erakutsi baino ez du egin, izan ere, Berogtegi Efektuko Gasen (BEG) zenbait isurketa datuen jaitsiera klima politikari egotzi izan zaizkie, 2008 osteko ekonomiaren atzeraldiari egoztea errealistagoa izango zenean. 2010eko uztailaren 23an, Udal Gobernu Batzarrak, 2010-2020 Klima aldaketaren aurkako Udal Plana onartu zuen. Bertan, aurreko estrategian jasotako helburu eta ekintzak 2007-2012 Energiarako Udal Planean jasotakoekin uztartu eta gaurkotu ziren. Horrela, Alkateen Europako akordioko konpromisoei egokitu zen eta Gasteizko 2020rako BEGen isurketak %25 gutxitzeko helburua hartu zen. 2019an ordea, Planaren amaierarako urte bete falta denean, egun ditugun betetze maila datuak ezarritako helburuen


%50era ere ez dira iritsi. Diagnostikoaren hurrengo puntuan azalduko dugu hori. 2015eko udazkenean, Vitoria-Gasteizko udala Compact of Mayors ekinemera batu zen, berotegi efektuko gasak murrizteko helburuarekin eta, maila lokalean, aldaketa klimatikoarekiko erresilientzia handitu eta ahultasuna gutxitu asmoz, konpromisoak hartuz. 2015-2019 agintaldia agortu berri den honetan, eta mugikortasun jasangarriari dagokionez keinuak egin badira ere, ez da aurrezpen energetikoan aurrerapenik eman ezta energia berriztagarrietarako proiekturik garatu. Ez dira aldaketa klimatikoaren aurkako borrokak behar dituen egiturazko eta premiazko eraldaketak eman. 2015eko ekainean, Eusko Jaurlaritzak Klimaaldaketaren aurkako 2050erako Euskal Autonomia Erkidegoko Estrategia (Klima 2050) onartu zuen, klima agertoki berri baten ondorioak saihesteko jarduerak eta baliabideak jasotzen zituen dokumentuak, lehiakorra eta karbono gutxikoa den ekonomia bat, klimaren gaineko ondorioetara egokitua. Estrategia honen helburu nagusiak ziren 2030 urterako isurketak %40an murriztea eta %80an 2050 urterako (2005 urtekoekin alderatuta). Zalantzarik gabe, helburu eskasa eskuragarri dugun zientziarik onena aztertuz gero. Laburbilduz, azken 15 urtetako politika energetiko eta klimatikoak hitz eta borondate on asko eta emaitza gutxi ekarri ditu. Nazioarteko komunitate zientifikok ohartarazten digu, IPPCaren bitartez (aldaketa klimatikoaren nazioarteko panela), oso litekeena dela ezarritako helburuak ez gainditu ahal izatea, 1,5 gradutako langa ez gainditzearena hain zuzen ere. Jomuga horretara heldu nahi bada, ezinbestekoa da trantsizio energetiko azkar bat abiatzea, izan ere, berau gabe epe motz eta ertainean isurketei dagozkien konpromisoak betetzea ezinezkoa izango baita. Honegatik guztiagatik, Gasteizko energia eredua errotik eraldatuko duen kontsentsu zabalak bilatzeko ordua da. Premiazko eraldaketa, ez soilik aldaketa klimatikoaren esparruan lortuko dituen emaitzei begiratuko diena, baizik eta beste ikuspuntu batzuk ere barnebilduko dituena, hala nola udal esparruan energia subiranotasuna lortzea edota hiritarrei oinarrizko hornikuntza ematea. Trantsizio energetikoak ere balio behar du sare ekonomikoak sustatu eta lan publikoa sortzeko, airearen kalitatea hobetzeko, hiritarren osasuna zaintzeko, baliabide

ekonomikoak eskaera eta inbertsiora begira jartzeko. Gutxi balitz, potentzial pedagogikoa ere bada udal langilego eta hiritarrak oro har, aldaketaren balioekin eta konpromisoaren aldera lotzeko. Gasteiz Zero Carbon 2040 plana hiriak azken hamarkada hauetan izan duen anbizio gehieneko plana da eta beraz, planaren zutabe nagusietako bat hiritar parte hartzea da. Eh Bilduk ez du soilik parte harztea eskubide demokratikoetan aurrerapauso moduan bakarrik ulertzen, sinisten dugu proiektu estrategikoak, garatzekotan, pertsonen eskutik eta elkarlan sendo baten ondorioaz gauzatuko direla. Horregatik guztiagatik, parte hartzea plan osoaren zeharlerroa izango da. Soilik hiritarrengandik badator izango gara gai horrelako proiektu bat amaieraraino eramateko, bidean sor daitezkeen oztopoak gaindituz. 2019-2020 ikasturte politikoan, prozesu parte hartzaile garrantzitsu bati ekingo diogu hiri osoan zehar, hiri osoak Gasteiz Zero Carbon 2040 Hiria ezagutu dezan, ekarpenak egin ditzaten eta azken finean, guztion artean erabaki dezagun Gasteiz mundu mailan iraunkortasunaren abangoardia izatea nahi dugun.

9


Zurekin

GASTEIZ gara

2. Gasteizko energia eta klima diagnostikoa

10


G

asteizko Udalak emandako datuak erabilita, honako taula hau egin dugu (2. Taula), iturri energetikoen kontsumo eta emisioei buruz, eta konparaketa bat egin dugu 2006ko datuekin. Urte hori hartzen da oinarritzat indarrean dagoen 2010-2020 Klima Aldaketaren Aurkako Borrokarako Planean, non 2006 urteko emisioak 2020rako %25,7an murriztuko zirela esaten zen. Eskueran dugun aurrerapenean ikus dezakegunez, 2006-20115 aldian %10 murriztu ziren emisioak. Datu hauek ikusita, beharrezkoa dirudi jarritako helburuak betetzeko ahaleginak areagotzea, baina bai zenbait helburu aldatzea eta proposamenetan aldaketa batzuk egitea ere. Are emaitza eskasagoak izan dira energia berriztagarrien bidezko ekoizpenaren helburuetan. Azpimarratu beharra dago diagnostikoa eskuragarri ditugun azken datuekin ari garela egiten, 2015ekoekin. Dena den, ez da hobekuntza handirik espero 2020rako, hiriko politika energetikoak ez baitu aldaketa handirik izan. 2006-2015 tartean, kontsumo energetikoak %3 egin zuen gora eta emisioek %10 behera. Petrolioproduktuen ordez gas naturala erabili da eta horrek halako hobekuntza txiki bat eragin du erreketaemisioen datuetan, gasak CO2 gutxiago isurtzen baitu. Kontuan izan behar dugu emisioak zenbatzeko modu horrek ez duela hartzen erregai-fosilen bizitza-ziklo osoa, ez eta, horrenbestez, haien erauzketarekin,

2. Taula

prozesamenduarekin eta garraioarekin lotutako emisioak ere. Datu errealak are okerragoak lirateke. Petrolioaren eratorrietatik gas naturalera aldatzeak sakoneko arazo bat erakusten digu, zeren eredu horrek marjinalki apaltzen doan hobekuntza dakar, ezarritako zoru batetik abiatuta. Bestela esanda, gasaren beraren emisioek mugatu egiten dute murrizketa. Egoera horretan, petrolioaren eratorrien eta gasaren emisioen arteko aldea gutxituko litzateke soilik, biak ala biak erregai fosilak izanik. Garrantzitsua da detaile txiki hori kontuan hartzea, hots, gasa ere energia iturri ez berriztagarri eta mugatu bat dela; gure etorkizun energetikoa gasaren aldeko apustu bihurtzea, onenean ere, arazo garrantzitsuen agerpena zertxobait atzeratzea da. Hori gerta ez dadin eta, aldi berean, berotegi efektuzko gasen emisioak eta erregai fosilekiko menpekotasun energetikoa guztiz desagerrarazteko, nahitaez jarraitu beharreko estrategia aurreztearen, efizientziaren eta energia berriztagarrien aldeko apustu argia egitea da. Eta aldaketa klimatikoaren ondoriorik okerrenak eragozteko epeak laburrak direnez, behartuta gaude trantsizioa azkartzera inolako erregai fosili ainguratuta gelditu gabe. Gasteizek estaldura energetikorako duen matrizea ez da inguruko hirien bataz bestekoaren araberakoa, pisu txikiagoa baitu elektrizitateak eta erregai fosilekiko gehiegizko esposizioa baitago, eta

2006

Aldaketa 2006/2015

2015

Kontsumoa

(GWH)

Emisioak (tCO2)

Kontsumoa

(GWH)

Emisioak (tCO2)

Kontsumoa

%

Emisioak %

energia elektrikoa

687

305.860

680

225.053

%-1

%-26

Gasa

710

143.951

963

195.359

%+36

%+36

1.185

313.378

966

256.435

%-19

%-22

besteak

68

77.879

123

81.988

%+81

%+5

guztira

2.650

841.068

2.732

758.835

%+3

%-10

Petrolioa

11


Zurekin

GASTEIZ gara

etorkizunerako jarriko diren helburuek eta egingo diren proposamenek arretaz begiratu beharko diote egoera horri. Gasaren erabilera petrolioaren erabilera jaitsi den hein bertsuan hazi da, 2006an %27 izatetik, 2015ean %35 izatera pasatuz, biak parekatu zirelarik. Ikusi dugunez, Klima Aldaketaren Aurkako Borrokarako Plana indarrean jarri zenetik lehen bost urteak pasaturik, %10 murriztu dira emisioak, eta horrek esan nahi du Planaren lehen erdian helburuaren %39a bete zela eta gainerako %61 hori azken balantzetik 2020ra arteko urteetan betetzeke dagoela. Argi dago ezarritako helburuak betetzeko aregotu egin behar direla ahaleginak, ekoizpen

berriztagarriaren alorrean batez ere, non 2020rako ekoizpen helburuaren % 68 falta den. Beraz, eta hartutako konpromisoen arabera, lehentasunezkoa da ikatzik gabeko eredu energetiko berri bat lantzea, eredu berria energia berriztagarrietan oinarrituz. Hori lortzeko, orain hasi beharra dago norabide horretan lanean, eta nahitaezkoa da horretarako aldaketaren ardatza ez izatea gasa bezalako erregai fosil bat. Berebiziko garrantzia du gure hiriko biztanle guztiak prozesu zabal honen parte aktiboa izatea, kontsumoak murriztuz, energia iturri berriztagarrietatik banatutako energia sortuz, mugikortasun modalitatea aldatuz, mugikortasun motorizatua elektrifikatuz, etab.

KONTSumO ENEREGETIKOA. GASTEIZ 2006

KONTSumO ENEREGETIKOA. GASTEIZ 2015

12


energia berriztagarriaren ekoizpena ( GWh/urtean ) helburua

2020rako helburuarekiko arrakasta maila

3,65

13,7

%26,5

2,75

3,58

14,64

%24,5

Minieolikoa

0,005

0,006

1,13

%0,6

Geotermia

0,62

1,54

Helbururik ez

Biomasa

1,08

7,17

9,17

%78,2

Biogasa

11,1

8,1

11,26

%71,9

0

0,45

Helbururik ez

2010

2015

Eguzki termikoa

3,45

Eguzki fotoboltaikoa

Minihidraulikoa Zehaztu gabeko beste berriztagarriak GUZTIRA

2020rako

-

-

27,93

Helburuak teknologia desberdinetan banatuak

19,02

24,49

75,85

%31,2

2010-2020 aroko Aldaketa Klimatikoaren Aurkako Planaren energia berriztagarrien ekoizpenaren laburpena islatzen du goiko taulak. Planaren jarraipen datuek 2015 urteari egiten diote erreferentzia, baina agerian dago ekoizpenen joera helburuen es

betetzea dela. Esan beharra dago 2015etik ez dela azpiegitura aldaketarik eman energia berriztagarrien ekoizpenaren eremuan; ondorioz, eta 2020. urteari begira, egoerarik txarrenean kokatu behar dugu geure burua.

13


Zurekin

GASTEIZ gara

3. Ekintza-Plana

14


E

Hbilduk Ekintza Plan bat proposatzen dio hiriari, Gasteiz Zero Carbon 2040 deritzona. Hirian beharrezko dugun transizio energetikora eramatea du helburu, betiere aurrezkian, eraginkortasunean eta energia berriztagarrien ekoizpen eta autokontsumoan oinarrituta. Horren azken helburua: 2040. urterako Gasteiz karbonogabetzea, hau da, karbono balantze neutroa izatea. Aipatutako planak ondorengo zutabeetan du oinarria: • Energia berriztagarrien inguruko ekintza arloa • Eraginkortasun eta aurrezki energetikoaren inguruko ekintza arloa • Mugikortasunaren inguruko ekintza arloa • Finantzaketa • Enplegua • Isurien murrizketa

Madrilgo Unibertsitate Politeknikoaren “Potencial solar fotoboltaico de las cubiertas edificatorias de la ciudad de Vitoria-Gasteiz” ikerketaren arabera (Ingurugiro Gaietarako Ikastegirako aurten egindako lana), ondorengoa da 2017ko kontsumo elektrikoen banaketa Gasteizen:

kontsumo elektrikoa Gasteiz 2017 Industria

%50

Zerbitzuak

%30

Bizitegiak

%20

3.1.EKINTZA-ARLOA: ENERGIA BERRIZTAGARRIAK 3.1.1. Energia fotoboltaikoa Azken hamarkadan, eguzki instalazio fotoboltaikoen inguruko testuinguruak aldaketa handiak izan ditu. Alde batetik, osagai nagusiei lotutako sektoreetan izandako hobekuntzak direla eta, instalazioen prezioa jaitsi egin da nabarmen (instalazio handietan %70 2010-2017 bitarteko urteetan, hain zuzen ere). Osagai nagusi hauen artean modulu fotoboltaikoak, inbertsoreak, euskarri azpiegiturak eta biltegiratze elektrikorako sistemak ditugu. Bestalde, estatuko legediak autokontsumoarekin lotutako aldaketak izan ditu berriki, eta sektorearen hazkundea erraztuko duela aurreikusten da, batez ere azpiegitura fotoboltaikoen autokontsumoari dagokionez. Hasiberria zein etorkizun handikoa, herritarren artean benetan arrakastatsua izan daitekeena. Aipatu beharra dago, bereziki, autokontsumoari buruzko 244/2019 errege-dekretua, apirilaren 5ekoa. Kontuan izan behar da, erea beran, kontsumitzaile egoiliar, komertzial nahiz industrialentzako argindarraren salneurria Europako altuenetarikoa dela; hortaz, aurreikusten da bai enpresek, bai hiritarrek autokontsumoaren aukera hori baliatzea dirua eta energia aurrezte aldera. 15


Zurekin

gasteiz gara

Ikerketaren arabera, eta eraikinen estalduretako elementuen eguzki potentziari dagokionez, esan behar da espero zen ekoizpen garbiaren %22 eguzki-potentzia ona edo oso ona duten eraikinetatik datorrela (A, B edo C mailak, non batera urteko eguzki-erradiazioaren galera %20tik beherakoa den). Halaber, ekoizpenaren %60 D mailako estalduretatik dator (% 20-30 bitarteko galerak izaten dituztenak), eta ekoizpenaren %17 E eta F mailako estalduretakoa da (% 30-50 bitarteko galerekin). Ikerketak dio hirian eguzki energia fotoboltaikoko azpiegituretatik datorren potentzialaren aprobetxamendua 1.149 GWhkoa dela urtean; beraz, hiriko kontsumo elektrikoaren %100a asetzeko nahikoa litzateke (2017), eta, horrez gain, gai izango litzateke soberakinak sortzeko, kontsumo orokorreko %28,5a hain zuzen ere.

16

Auzoz auzoko analisiak autosufizientzia garbiari buruzko balore oso altuak adierazten ditu (hau da, urteko kontsumo garbien betetzea), eta, bereziki, auzoen %68ak gaindituko lukete %80ko muga. Horrela, auzoen %22ak izango lukete %70-80koa, eta gainontzeko %10ak %60-70eko aprobetxamendua. Beste alde batetik, autokontsumo fotoboltaikotik letorkeen energiaren aprobetxamendua oso maila altuetan agertzen da: auzoen %77k %90eko aprobetxamendua jasoko lukete. Horrela, auzoen %13ak %60-90 bitarteko energia eskuratuko lukete, eta gainerako %10ek %11-40 bitartekoa jasoko luke. Era berean, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoak berak adierazi zuen eguzki potentzia osoa aprobetxatze aldera 1.400 Mâ‚Źko inbertsioak beharrezkoak liratekeela.


3.1.2. Biomasa eta district heating Etxebizitzen birgaitzearen bidez lortutako aurrezki energetikoaz gain, ezinbestekoa da gure berotze-sistemetako efizientzia handitzea. District heating-a auzo mailako bero komunitarioaren ekoizpena eta banaketa da. Banakako gas galdarak baino eraginkorragoa izateaz gain, biomasa bezalako erregai berriztagarriez elika daiteke.

Aurreko lerrootan adierazi dugunez, ez dago gas fosila transiziozko erregaitzat hartzerik. Alde batetik, gasari dagozkion isurien murrizketek ez dituzte erregai horren isuri globalak adierazten, ez baitira kontuan hartzen haren bizitza osoko emisioak. Eta, beste alde batetik, aurrean dugun larrialdi klimatikoak ez digu epe luzera begirako soluziobideak hartzen uzten. Energia berriztagarrien unea da. Bertako biomasaren unea.

Biomasa ez da soilik gure basoetako baliabide naturala, baizik eta gertukoa, gure udalerrikoa eta, oro har, Araba osokoa. EAEko Baso Inbentarioak emandako datuen arabera, Araban 150.000 baso hektarea daude, eta baso horien bataz besteko hazkundea 5m3 /ha da urtean. Aipatutako datuok zein etxebizitzak berotzeko beharrak kontuan hartuta, eta jakinda gure basoetako zati bat baino ez dela erabilgarria, ondorioztatzen da Arabako etxebizitzak modu jasangarrian berotu daitezkeela biomasa bezalako erregaiaren bidez. Berriz ere, ezin dugu ahaztu apostuaren osagai sozioekonomikoa. Alde batetik, erronka berria dugu gure aurrean. lurraldearen eraldaketa ekologiakoaren aldeko apustua egin nahiko luketen herriek basoetan izango lukete ingurunea suspertzeko aukera enplegu berdearen bidez. mendietako lanaz gain, egurra eraldatzeko azpiegiturak beharrezkoak liratezke, azken erregaiak lortzeko prozesuaren barruan. Era berean, ezin dugu ahantzi biomasaren erabiltzaileek

izango luketen abantaila ekonomikoa, gasa baino %50 merkeagoa da eta. Auzoetako District Heatingetako inbertsioa baxuagoa da, gure Planaren gainerako ekintza lerroen inbertsio beharrekin alderatuz gero. Errota Zaharra auzoko esperientziak frogatu du nahikoa dela 5 mâ‚Ź-ko inbertsioa auzo batean District Heatinga abiatzeko. EHBilduren konpromisoa datorren legealdian beste District Heating sistema bat eraikitzea da, eta horrela oinarria ezartzea Gasteiz Zero Carbon 2040 Planaren bidez sistema hau hirian eta lurraldean hedatu dadin; aldi berean, konpromisoa hartzen dugu tokiko erakundeekin eskuz esku lan egiteko, beren inguruetan biomasak eskaintzen dituen aukerak garatzeko. Kontuan izatekoa da bero ponparen teknologia, gure hiria berotzeko alternatiba gisa. Eraginkortasun handikoa da eta, hortaz, kontuan hartu beharrekoa da etorkizuneko aukera den neurrian. Hala ere, zenbait zailtasun agertzen ditu, gurean ohikoak diren etxebizitza blokeetara moldatzerako orduan. 17


Zurekin

gasteiz gara

3.1.3. Neurriak eta helburuak Orain artekoa kontuan hartuta, Gasteiz Zero Carbon 2040 planean honako neurri eta helburuak jaso ditugu, energia berriztagarrien ekintza lerroaren baitan: 2019-2020: • Lehenengo urratsean Energia Berriztagarrien Udal Agentzia (EBUA) sortuko dugu. Agentziaren helburu nagusia Gasteizen energia berriztagarrien ekoizpena zuzentzea eta sustatzea izango da, Gasteiz Zero Carbon 2040 planak iraun bitartean. • Energia eta Klima 2020-2030 Plana lantzea: 2020. urtean bukatzen da indarrean dagoen Klima Aldaketaren Aurka Borrokatzeko 2010-2020 Plana. Orduan ebaluatu beharko du Agentziak plana bete ote den, hurrengo plana lantzen hasteko: Energia eta Klima 2020-2030 Plana, hain zuzen. Plan horren bitartez garatuko dira Gasteiz Zero Carbon 2040 Hiria Planean aurreikusitako ekintza lerroak. • Energia berriztagarrien ekoizpenaren betegarritasuna, 2010-2020 Planean: Azaldu bezala, aurreikusi dezakegu indarrean dagoen Klima Aldaketaren Aurka Borrokatzeko Planean jasotako helburuak ez direla beteko. Zehatzago, energia berriztagarriaren ekoizpenari dagokionez, agerikoak dira helburu betegabeak. Neurri zuzentzaile gisa, Udal Agentziak udalaren eraikinetan jarritako eguzki plaka bidez elektrizitatea ekoizteko 40GWhko udal autokontsumorako instalazioak esleituko lituzke. Inbertsio hori 35 milioi eurotan balioetsi da; leasing bidez abiatuko litzateke. 2019-2023 LEGEALDIA: • Energia Berriztagarrien Komertzializatzailea sortu, Udal Agentziaren baitan: Egun, Udalaren elektrizitate hornitzaileak Iberdrola eta Endesa transnazionalak dira. Enpresa oligopoliko horiek konponbidearen parte izatetik urrun daude; aitzitik, arazo energetikoaren parte dira. Trantsizio energetikoak duen traba nagusienetakoa enpresa horien negozio ereduak etekinak handitzera bideratuak daudela eta legegileengan eragiteko daukaten gaitasun izugarria dutela da. Horrez gain, Udalak mekanismoak garatu behar ditu hiriko energia ereduan eragile nagusia izate aldera eta, horrela, bidezko prezioan elektrizitatea hornitu diezaien ongizate energetiko gabezia duten etxeei. Udal Agentzia, komertzializatzeko gaitasuna izanik, 18

elementu zentrala izango da udal autokontsumoa eta energia merkatua erlazionatu daitezen. Komeni da azpimarratzea Udalak egindako ikerketa batek Udal Komertzializatzailearen bideragarritasuna bermatzen zuela; are bideragarriagoa izango litzateke autokontsumo fotoboltaikoa errazten duen arau berriari esker. • Udalaren elektrizitate horniketa, %100 autokontsumo berriztagarria: Legealdia bitartean lizitazioa abiatuko dugu udal eraikinen estalkietan eguzki panelak instalatzeko, Udalaren elektrizitate eskaria guztiz estaliko dela bermatzeko. Leasing bidez 90 M€-ko inbertsioa egitea aurreikusi dugu.

“Lehenengo helburua Energia Berriztagarrien Udal Agentzia sortzea da, komertzializatzeko gaitasuna izango duena. Legealdiaren helburua Udalaren beharrak energia berriztagarriaz hornitzea izango da. 2030. urterako hiri osoa energia elektriko berriztagarriaz hornituko da %100ean” • Konponbide modular estandarizatuen diseinua, autokontsumo fotoboltaikoko instalazioetarako: Gasteiz Zero Carbon 2040 planaren bidez Udalaren erakunde markoa gainditu nahi dugu, 2020. eta 2030. hamarkadetan hiriko erronka energetikoei heltzeko. Trantsizio energetikoa industriara, etxebizitzetara eta zerbitzuetara heldu behar da epe horretan. Horretarako, Energia Berriztagarrien Udal Agentziak konponbide modularrak eta estandarizatuak diseinatu behar ditu; kontsumitzaile guztiei irtenbideak eskaintzeko helburuarekin. • Gastiez Zero Carbon 2040 planaren gakoetako bat autokontsumo berriztagarriko proiektuen finantzaketa da. Finantziazioaren atalean azalduko den bezala, Agentziak eta Ogasun Sailak finantziazio formulak garatu eta zehaztuko dituzte, kontsumitzaile guztiei zuzendutakoak. • Auzoko Beroa Ekoiztu eta Banatzeko bigarren proiektua martxan jartzea, biomasa edo District Heating bidez. Gogora dezagun Gasteiz dagoeneko lanean ari dela Errota Zaharra auzoan lehenbiziko District Heating sistema eraikitzeko. Bigarren proiektu honetarako Ariznabarra auzoa hautatu dugu. Gogoan izan behar dugu hiritarren inplikazioa, atxikimendua eta parte hartzea funtsezkoa


dela Gasteiz Zero Carbon 2040 proiekturako; hortaz, Beroa Ekoiztu eta Banatzeko proiektua abiatu aurretik auzoak proiektua babesten duela ziurtatuko dugu. Proiektuak 5 M€-ko inbertsioa izango du. 2020-2030 hamarkada: • Udal Agentziaren helburua 2030. urtean hiriaren kontsumo elektrikoaren %100 berriztagarria izatea da. Horretarako, hiri osora zabaldu beharko du Agentziak udal instalazioetan abiatutako eredua. Industriaz industria eta etxez etxe, autokontsumo energetikoaren beharra, premia eta aukerak azalduko ditu. Halaber, Agentziak erraztu egingo dio prozesua Gasteiz Zero Carbon 2040 Planarekin bat egin nahi duen eragile orori. • Helburuak bete daitezen, industriaren sektorean 500 M€-ko inbertsioak beharko dira. • Helburuak bete daitezen, etxebizitza eta zerbitzuetara zuzendutako 600 M€-ko inbertsioak beharko dira. • Auzoko Beroa Ekoiztu eta Banatzeko proiektuak, biomasa bidezkoak, honako auzoetan abiatuko dira: Alde Zaharra, El Pilar, Gazalbide, Zaramaga, Anglo, Arantzabela, Judimendi, Adurtza, San Cristobal, Ali Gobeo, Sansomendi, Arriaga, Lakua eta Abetxuko. Proiektuak 70 milioi €-ko inbertsioez lagunduko dira.

• District Heatinga eta biomasa hirian zabaltzeko Biomasa Transformazio Gune bat izatea beharrezkoa izango da, gure basoetako egurra biomasa galdarentzako erregai (ezpala) bihurtzeko. Planak aurreikusten duenez, Betoñoko Industria Poligonoan eraikiko da Biomasa Transformazio Zentroa hamarkada honetan. 2030-2040 hamarkada: • 2040eko etorkizunerako helburua Gasteizek bere kontsumo energetikoaren %100a energia berriztagarrien bidez ekoiztea da. • Gasteizko auzo guztietan Biomasaren erabiliz beroa ekoizteko eta banatzeko beroketa-sareak eraikiko dira. Hamarkada honetan District Heatinga honako auzo hauetara eramango ditugu: Zabalgune, Lovaina, Txagorritxu, San Martin, Santiago, Aranbizkarra, Arana, Desamparadas, Santa Lucía, Mendizorrotza, Ekialdeko nekazaritza eremua, Ipar-mendebaldeko nekazal eremua, Hego-mendebaldeko nekazal eremua, Zabalgana, Salburua eta Aretxabaleta. Helburu hauek bete ahal izateko, hamarkada honetan industrian 50 M€ eta beste hiri guneetan 1.050 M€ inbertitu beharko dira.

19


Zurekin

gasteiz gara

3.2. EKINTZA ARLOA: ENERGIA AURREZPENA ETA ERAGINKORTASUNA Energiarik garbiena kontsumitzen ez dena da. Horregatik, energia berriztagarriak ekoizteaz gain, Gasteiz Zero Carbon 2040 planaren beste oinarria energiaren aurrezpena eta eraginkortasuna da. Ekimen hau zeharkakoa da eta kontsumoaren alor guztietan jorratu behar da: etxebizitza, industria, zerbitzuak; baina lor daitekeen aurrezpenean izango duen pisuagatik eta bizitza kalitatean duen garrantziagatik, konfortean eta osasunean duen eraginagatik, etxebizitzen birgaitze eta berroneratzean zentratuko gara, Gasteizko auzo zaharrenetan bereziki. Bizitegi gunean hiriko energia kontsumo osoko %30an gertatzen da. Gutxi gora behera erdia beroketarako kontsumoagatik da eta beste erdia elektrizitate kontsumoagatik. Etxeetan elektrizitate kontsumoa optimizatzeko apustua egingo da, LED teknologiara pasatzea eta elektrotresna eraginkorrak erostea sustatuz, baina batez ere etxebizitzen energiabirgaitzearen aldeko apustua egingo da.

“Energia aurrezpena eta eraginkortasunaren aldeko ekimenerako alorrean etxebizitzak birgaitzea izango da apustu nagusia, bereziki auzo zaharretan non etxebizitzen eraginkortasuna are txikiagoa baita ” Etxebizitzen energia birgaitzeak berogailuaren eta aire girotuaren fakturaren %50ko aurrezpena ekar dezake, Koroatze auzorako planean egiaztatzen den bezala. Auzokideen ongizatean aurrerapen bat izateaz gain, jendarte kohesio neurri bat ere bada, izan ere auzo zaharrak, hamarkadatan diskriminatuak egon direnak, hobetzeko apustua egiten ari garelako. 2040an Gasteiz karbono gabeko hiria izan dadin, birgaitzearen bidez gaur egungo energia kontsumo osoaren %10eko aurrezpena planteatzen dugu. Horretarako hiriko etxebizitza parkearen heren bat berroneratu behar da, 1980 baino lehenagoko eraikinak batez ere eta NBE-CT-79ari erreparatuz. Etxebizitza bakoitzeko birgaitzerako bataz besteko kostua 20.000 €koa izanik, hurrengo 20 urteetan ia 20

1.000 M€ inbertitu beharko dira. Hala, honako auzo hauek birgaitzea proposatzen dugu: Sansomendi, Koroatze, Zaramaga, Aranbizkarra, Arana, Adurtza, San Cristobal, El Pilar, Alde Zaharra, Ariznabarra, Santa Lucia, Judimendi eta Abetxuko.

3.2.1. Neurriak eta helburuak Hau guztia kontuan hartuta, Gasteiz Zero Carbon 2040 planak etxebizitza birgaitzean honako ekimen hauen hurrenkera planteatzen du: 2019-2020: Lehenengo urratsa, Ensanche XXI Zabalgunea enpresa Hiri Birgaitzerako eta Energia Aurrezpenerako Udal Agentzia bihurtzea izango da (HBEAUA). Bere xede nagusia etxebizitza parke zaharkituenaren birgaitzea sustatzea da eta horren lidergoa hartuko du Gasteiz Zero Carbon 2040 plana indarrean dagoen epean. 2019-2023 LEGEALDIAN: Eraikinen energia birgaitze lanak egiteko moduluzko irtenbide estandarrak diseinatu: udaletxeko marko instituzionala gainditzea da Gasteiz Zero Carbon 2040 planaren nahia, 2020 eta 2030eko hamarkadetan energiaren erronka jorratu ahal izateko. Hiriko etxe guztietara heldu behar da aurrezpen energetikoa, auzo zaharkituenetara batez ere. Horregatik Hiri Birgaitzerako eta Energia Aurrezpenerako Udal Agentziak moduluzko irtenbide estandarrak diseinatuko ditu, gero eraikin guztietara egoki daitezkeenak.


Bestalde, birgaitze proiektuen finantzaketarena da Hiri Birgaitzerako eta Energia Aurrezpenerako Udal Agentziaren atal garrantzitsuenetako bat. Finantziazioaren atalean azalduko dena aurreratuz, Agentziak eta Ogasun sailak azken kontsumitzaileei proposatuko dizkien finantziazio formulak garatu eta zehaztuko dituzte. 2020-2030 hamarkada: Hiri Birgaitzerako eta Energia Aurrezpenerako Udal Agentziak 2030 urterako 20.000 etxebizitza birgaitzeko helburua du. Era berean, Gasteiz Zero Carbon 2040 planera gehitu nahi diren agente guztiei Agentziak erraztuko die prozesua. Helburua bete ahal izateko 400 milioi eurotako inbertsioak mugiarazi beharko dira hirian. 2030-2040 hamarkada: 2040 urterako etorkizunerako helburua 30.000 etxebizitza birgaitzea izango da, horrekin 50.000 etxebizitzetara helduko da guztira. Helburu hori bete ahal izateko 400 milioi eurotako inbertsioak mugiarazi beharko dira hirian.

3.3. EKINTZA LERROAK: MUGIKORTASUNA Mugikortasuna kontsumo energetikoan pisu gehien duen bigarren arloa da. Hortaz, energia aurrezteko potentzialitate handienetariko sektorea da. Apostu energetikoa argia da: Gozatzeko erreserbatutako auzo, kale eta enparantzak oinezkoentzat lehenetsi eta superetxadien ereduaren aldeko apustua egin. Superetxadien eredua, hiriaren bideak hierarkizatzen duen eredu urbanistikoa da. Etxadi zabalen barnekaldea oinezkoentzat eta beraien probetxurako erreresebatuz, superetxadien kanpoko bideak hiriko superetxadiak konektatzen dituen mugikortasunarako erabiliz. ¡ Garraio publikoaren elektrifikazioaren aldeko apustua: Salburua, Erdialdea eta Zabalgana lotuko dituen ardatzari konponbidea emateko konpromisoa. Salburua eta Zabalgana hiriko auzorik handienak dira, bien artean 40.000 pertsona baino gehiago bizi dira. Nahiz eta hiritik urrunen dauden auzoak izanda ere, ez daukate edukiera handiko garai publikoko konexiorik. Orain arte, gobernuarengan

21


Zurekin

gasteiz gara

ezberdinek erabili dituzten proposamenak tranbian oinarritzen dira. Baina, batez ere, orain arte erabilitako proposamenek asko luzatzen dute Zabalganarako konponbidea. EHBilduk bi auzo hauen erdigunearekiko konektibitatea Azkarbus bitartez konpontzeko apustua egiten du. Tranbía baino askoz merkeagoa izanda , inbertsio txikiagoak behar ditu eta 2023 aurretik bi auzoei konponbidea ematea bermatuko luke. Gaur egun, iritzi ezberdinak daude maila politikoan konponbiderik onena zein izango daitekeenaren inguruan. Horregatik, eta EHBildutik hiriarentzat estrategikoak diren proiektuak hiritarren eskutik ere erabaki behar dugula uste dugulako, kontsulta bat planteatzen dugu Ekialde-Mendebalde edukiera handiko konexioari konponbidea zein izan behar duen erabakitzeko: tranbia edo azkarbus. • TUVISAKO flotaren elektrifikazioa 2030rako: Tuvisak 100 bat autobus ditu, horietatik 10 bakarrik hibridoak direlarik. Flota guztia berritzeko konpromisoa hartzen dugu, urtero 10 autobus elektrikokin. • Lanpostura ibilbidea: hirian ematen den mugikortasun handiena da. Bidegorrien bidez Gasteizko gune industrial guztiak lotzea proposatzen dugu, lanera bizikletaz joatea

22

posible izateko. 2023an Jundiz, Miñano eta Betoño hiriarekin konektatuak egongo dira bidegorrien bidez. • Enpresetako autobusak: sindikatu eta enpresekin kanpaina berezia egingo dugu, enpresetako autobusen ekimenak berreskuratzeko. Lehenengo legegintzaldi honetan 100 langile baino gehiago ditutzen enpresekin ahalegin berezia egingo dugu. • Auto partekatuen sustapena: konexio batzuk egiteko, bizikleta edo garraio publikoa ez da baliagarria eta norberaren autoak beharrezkoa izaten jarraitzen du. Baina hau ere konpartitu daiteke leku berdinetik irten eta leku berdinera heldu behar direnen artean. 2019-2023ko legealdirako bi neurri zehatz aurkezten ditugu: Lehena, Gasteizko udalak APP bat garatzea, tokiko eskala eta zehaztasunekin, non erabiltzaileek beraien ibilbide, irtetzeko lekua, helmuga eta ordutegien arabera elkar kontaktuan jartzea baimenduko duen, bidaiak erreserbatzea eta gastuak konpartitzea baliatuz. Bigarrena, udalak sindikatuekin eta enpresekin kanpaina bat egitea honekin bat egiteko eta beraien lantegietan ibilbide berdinak dituzten eta kotxea konpartitu dezaketen langileen arteko harremana bermatzeko ekimenak martxan jartzeko.


3.4. FINANTZIAZIOA Aurrez aurre dugun trantsizio energetikoaren erronka, maila teknologikoan egingarria da, maila ekonomikoan bideragarria eta errentagarria da eta zailtasun handiena arlo finantzieroan datza. Koroatzeko esperientziak argi utzi digu kanpo finantziazio garantista bat izan ezean, zailtasuna dagoela bizilagunen komunitateetan proiektuak garatzeko. Horregatik, Gasteiz Zero Carbon 2040 planaren gako nagusia kostu txikia duen epe luzerako finantziazio nahikoa izatea bermatzea da, bai eraginkortasun energetikoa lortzeko lanak egiteko zein autokontsumo fotoboltaikoa instalatzeko.

“Gasteiz Zero Carbon 2040 planaren arrakastarako gako nagusia, kostu txikia duen finantziazio nahikotasuna da. Administrazioen mugak gainditzeko dauden formulak aztertuko ditugu” Gaur egun, bai Gasteizko udalean bai beste erakunde publikoetan ere, oso mugatua da kanpo finantziazioaren aukera, nahiz eta beraien proiektuak errentagarriak eta bideragarriak izan. Horregatik, lege testuingurua aldatzen ez den bitartean, “existitzen den faktura baten barruan finantziazio programen” aldeko apustua egiten dugu (On-bill Financing)”. Programa hauek energiako fakturetan eraginkortasun energetikorako eraberritze lanak egiteagatik diru itzulketak sustatzen dituzte (Green Deal Erresuma Batuan) edo ondasuneko zergetan (PACE programa Estatu Batuetan). maizterrari ordez jabeari atxikiz, birgaitze energetikoen kontzeptuagatik eginiko ordainketen lehenestea dakar, eta modu honetan, birrordaintze arriskua gutxitzen denez, merkaturatzeko erraztasuna eragiten du. Honek kostu baxuko finantziaziorako bideak areagotuko ditu etxebizitzen jabeentzat eta baldintza finantzieroak hobetuko ditu. Kutxabanken papera estrategikoa izango da, banka publikoa gizartearen interes estrategikoen zerbitzura egon behar duela erakusteko momentua da. Nazioartean dauden programa guztien artean, jabegoan oinarrituriko energia garbiarena, PACE (Property Assessed Clean Energy), bereziki

berritzailea da. PACErekin, jabeek bere udaletan birgaitze energetikorako lanak egiteko eta potentzia txikiko energía berriztagarrien instalazioak jartzeko mailegu bat jaso dezakete. maila txikian energía berriztagarrien instalazio efizienteak ezartzeko dauden bi oztopo nagusiak konpontzeko diseinatua dago: bat, hasierako kostu handiak eta bi, jabegoaren etorkizuneko balizko salmenta baten aurrean, proiektuan erabilitako dirua ez berreskuratzearen beldurra. lehenengo oztopoa gainditzeko, jabeek mailegua 15 edo 20 urtetan itzultzen dute ondasunaren zergaren ekarpen gehigarri baten bitartez. Bigarrena gainditzeko, pendiente dagoen zorra jabetzaren salmentarekin batera jabe berriei pasatzen zaie, hauek hobetze neurriei onura ateratzen jarraituko dutelarik . PACE legedia 27 estatuetan onartu da, eta orain arte 14 udalerrietan ezarri da. PACE ereduaren esperientzia aitzindariak daude estatuko udalerrietan, Oloten bezala. Erresuma Batuko Green Deal bezalako ereduak ere badaude. Aldi berean, arabar erakundeek fiskalitate berdearen abangoardian kokatuko dira, erraztasun fiskalak emanez Gasteiz Zero Carbon 2040 Planaren neurriak garatzeko aurrerapausua ematen duten komunitate guztiei. Gasteiz Zero Carbon 2040 Plana, hortaz, ez da ingumen iraultza bakarrik, milaka lan postu sortuko ditu eta Gasteizko ekonomia dinamizatuko du datozen hoegi urteetan. Itzulpen ekonomikoek fiskalitate berdean emandako pizgarriak soberan orekatuko ditu.

23


Zurekin

gasteiz gara

3.5. ENPLEGUA Gasteiz Zero Carbon 2040 planak gure hiria planetaren beharrizanekin sintonian kokatuko du. Baina, horrez gain, gure hiriak behar duen bultzagarri sozioekonomikoa izango da. XXI mendean kokatuko gaituen berregituraketa industriala izango da, eta 20.000 lanpostu berde sortuko ditu.

Gainera, energia berriztagarrietan eta aurrezpen eta eraginkortasun energetikoan burutzen diren inbertsioak hagitz emankorrak dira, epe motzertainean amortizazioak eta itzulkinak seguruak direlarik. IDAEren taula duzue atxikiturik eredu gisa. Bertan, etxebizitzen birgaitze energetikoan burutzen diren inbertsioen amortizazio epeak azpimarratzen dira.

Birgaitze inbertsioen amortizazio epeak (Iturria: IDAE)

24

Amortizazioa (urteak)

Egindako eraikinen inguratzaile termikoaren birgaitze energetikoa

8

Egindako eraikinen instalazio termikoen efizientzia energetikoaren hobetze lanak

9

Egindako eraikinen barne argiztapenaren efizientzia energetikoaren hobetzea

12

Kalifikazio energetiko altuarekin eraikitzea eraikin berriak eta eraikita daudenak birgaitzea

22

Hotz komertzial instalazioen efizientzia energetikoaren hobekuntza

14

Kontsumo energetiko nuloa duten eraikinen birgaitzea edo eraikuntza

27

Etxetresna elektriko parkearen efizientzia energetikoaren hobekuntza

10


Era berean, energia fotoboltaikoan burutzen diren inbertsioen emankortasunari buruzko ikerketa guztiek diote inbertsio horiek 7-10 urteko epean amortizatzen direla. Eta, ondoren, instalazioen bizitza erabilgarrian bitartean (hau da, 25-40 urteko epe batean), argindarrean suertatuko den aurrezpena nabaria izango da. WWFren ustez, birgaitze sektore berriak ondorengo hamarkadotan 140.000-150.000 lanpostu zuzen sortuko lituzke Estatuan. Birgaitze sakonean inbertitzen den milioi euro bakoitzeko 18 lanpostu zuzen sortzen dira. Eta horri gehitu behar zaio, efizientzia energetikoarekin lotuta ez dauden bestelako erreforma estetikoetan, aurreko kopuruaren %50a. Ondorioz, birgaitze sektoreak 140.000 edo 150.000 lanpostu sor eta manten ditzake 2044ra arte. Alemanian, 2006 eta 2009 bitartean etxebizitzen energia eraginkortasunean buruturiko inbertsioa, orotara, 54 mila milioitik gorakoa izan zen. Horretarako

3.6. ISURKETAK Gasteiz Zero Carbon 2040 Planean garatu nahi ditugun ekintzen ondorioz lortuko litzatekeen isurketen murrizketaren sekuentzia honakoa litzateke: • 2019-2023: murrizketa 58.438 CO2 tona baliokidekoa litzateke, 2006. urteko erreferentziarekin alderatuta • 2019-2030: 773.477 CO2 tona baliokidekoa litzateke metaturiko murrizketa osoa • 2019-2030: orotara, murrizketa 1.011.632 CO2 tona baliokidekoa izango genuen Kontuan izanik 2006an izan ziren CO2ren isurketak 1.170.000 tonaren bueltan izan zirela, beldurrik gabe baiezta dezakegu finkatu dugun helburua, karbono neutraltasuna, erabat gauzagarria dela, baldin eta

zenbait finantziazio programa abiatu ziren, eta programa horietan eskaini ziren maileguak eta diru-laguntzak 27.000 milioi eurotik gorako kopurura iritsi ziren. KfWren finantziazioak milioi bat etxebizitzaren energia eraginkortasun erreforma eta oso efizienteak diren 400.000 etxebizitza berriren eraikuntza ahalbidetu ditu. Halaber, urtero 240.000 lanpostu sortzen ei ditu eraikuntzan zein hornitze industrian. Utrecht bezalako udalerrietan hasiak dira Gasteiz Zero Carbon 2040 bezalako planak gauzatzen. Utrechten kasuan, inbertsio gordina 7-10 MM€ ingurukoa da, eta inbertsioaren berreskuratzea 7-17 urteko epean lortuko da. Guztira 40.000-90.000 lanpostu sortuko dituztela kalkulatzen dute. Kontrastatuak diren itzulera ratio hauek Gasteiz Zero Carbon 2040 Planean aurreikusten diren inbertsioei aplikatuz gero, gure hirian 20.000 lanpostu berde sortu eta 3.000 M€ ko inbertsioak mobilizatzeko parada dugu.

planean islatu gabeko alor batzuetan neurri batzuk hartuz gero, baina batez ere lorgarria da plana bere osotasunean garatzen badugu. Ezarritako ekintza lerroei bagagozkie, murrizketarik handienak energia berriztagarrien garapenari buruzko neurrietatik sortuko dira. Zehazki, modu intentsiboan plaka fotoboltaikoak plantatuz gero, NEGen isurketak %47an murritz litezke. Eta murrizketa horren osagarria lirateke District Heating-aren eskutik berotze neurriak eta berogailuetarako erabiltzen den gasaren baztertzea, azken hauekin CO2 isurketen %19a desagertuko litzatekeelarik. Mugikortasunari begira proposatu diren neurriekin isurketek %21 behera egingo lukete, eta etxebizitzetan buruturiko birgaitzeen ondoriozko murrizketak ia %10koak lirateke. 25


Zurekin

gasteiz gara

GASTEIZ ZERO CARBØN 2040 Ekintza planaren laburpen koadroa

Epea

Energia berriztagarriak

Aurrezpena eta efizientzia

• EBUAren sorrera(1)

2019-2020

• 2020-2030 Energia eta Klima Planaren idazketa

• Ensanche XXI HBAEUAn(2) eraldatu

• Udal autokontsumorako 40GWo-ko esleipena • EBUAren baita Udal Komerzializatzailea sortu

2019-2023

• Hornidura elektriko %100 berriztagarriaren esleipena

• Hiri soluziobide estandarizatuen diseinuaDiseño soluciones estandarizadas ciudad

• “Auzo District Heating” Programa

• “Urrezko Auzoak” Planaren idazketa

• Helburua: udal autokontsumo berriztagarria • Hiri osoko %32aren autokontsumoa sortu

2019-2030

• %100 energia elektriko berriztagarria sortzea

• 20.000 etxebizitzen birgaitze plana

• District Heating urrezko auzoak

2030-2040

• 2030-2040 Energia eta Klima planaren idazketa • District Heating auzo guztiak • Hiri %100 berriztagarria

26

• 30.000 etxebizitzen birgaitze plana


Mugikortasuna

• Zabalgana-Salburua ardatzaren inguruko herri kontsulta

Finantziazioa

• Zerga berdeen bultzada • Leasing 35 M€

Enplegua

• Emplegu Berdea Planaren idazketa

• Superetxadien garapena • Zabalgana-Salburua konexioaren exekuzioa • Industriaguneetarako bidegorriak • Enpresetara joateko autobusen Programa

• PACE finantziazio aukeren garapena • Leasing 90 M€

• Emplegu Berde helburua: 2.000

• Auto parteakuten APPa

• Udal autobus flota %100 elektrikoa • Mugikortasun plan berria

• Autokontsumo plana: Industria 500 M€. Udala-hiria 600 M€.

• Emplegu Berde helburua: 10.000

• Birgaitzea: 400 M€ • Autokontsumo plana:

• %100 mugikortasun alternatiboa

Industria 100 M€. Udala-hiria 1.050 M€

• Emplegu Berde helburua: 20.000

• Birgaitzea: 600 M€ (1) EBUA: Energia Berriztagarrien Udal Agentzia (2) HBAEUA: Hiri Birgaitze eta Aurrezpen Energetikoaren Udal Agentzia

27


Orain

Zurekin

UDAL HAUTESKUNDEAK Elecciones municipales

@ehbildugasteiz @ehbilduzumarraga

Zurekin FORU HAUTESKUNDEAK Elecciones forales

Bildu Gasteiz EHEH Bildu Zumarraga

EUROPEAR HAUTESKUNDEAK Elecciones europeas

gasteiz@ehbildu.eus 13 88 21 88 88 zumarraga@ehbildu.net945 16 688


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.