Hauteskundeak 2015 路 2014ko azaroa
EHBILDU I BATZAR IREKIA (akta eta ondorioak) Asistentzia: 249 pertsona
(%70 gizonezkoak eta %30 emakumezkoak)
1 BALANTZEA ELEMENTU POSITIBOAK Hurrengo grafikoan lan taldeetan gehien aipatutako elementu positiboak ageri dira. Errepikapen kopurua txikitik handira dioalarik.
AIPATUTAKO BESTE ELEMENTU POSITIBO BATZUK • Etxebizitzari buruzko proposamenak • • Zabalganako zubia • • Urteean ezkutuan izan diren gaiak udalera • eraman ditugu. • • Batzar irekia antolatu izana • • Programarekiko koherentzia • • Indar metaketa • Parte hartze mintegia • • Bakardadetik atera garela • • Arabatran •
Txanda herritarrei bide eman izana. Oposizioan lidergoa izan dugu IAE akordioa oso garrantzitsua izan da. Kulturan egindako lana Geroz eta jende gehiago hurbiltzen ari zaigu. Beste hiri eredu baten oinarriak ezartzen hasi dira. Fiskalizazio lana oso ona Mugikortasun plana Gobernatzeko esperientzia lortu dugu.
2 BALANTZEA ELEMENTU NEGATIBOAK Hurrengo grafikoan lan taldeetan gehien aipatutako elementu negatiboak ageri dira. Errepikapen kopurua txikitik handira dioalarik.
AIPATUTAKO BESTE ELEMENTU NEGATIBO BATZUK • Ez dira ongi ulertzen PPrekin egindako akordioak • Ez gara gai guztietara iritsi • Autobus geltokia. • Kalean egon garenean ez da ongi identifikatu • Gasteizko Mendien gaia ez da ulertu. EHBILDUko kidegoa. • Gasteiz berria zer den ez azaltzea • Batzuetan autokritikoegiak izan gara. • Ez dugu ahaztu behar momentu honetan ez • Kalean presentzia eskasa. garela gu alternatiba bakarra(mezuan zaindu) • Marotoren oposizio gisa ikusten gaitu herriak, • Jendearen haserrea ez dugu gureganatu, baina ez alternatiba gisa. Proiektu zehatz eta Podemosera doaz. egingarriak planteatu beharko genituzke. • Enpresariekin harremana estutu behar dugu. • Ez dugu lortu oposizioaren lidergoan • Obra publikoekin salaketak egin behar dira. kokatzen. PNVk eraman du irudi hori. • Alde Zaharreko eragileekin adostasunetara • Autobus geltokiaren kokapena ez da ona, batez ere herrietako jendearentzat.
3 • Arabatran ez da behar. • Eztabaida ideologiko batzuk ez dira gizarteratu. • Populismoan erori gara, desideologizatu gara. • Birziklapena ez da nahikoa landu • Elkarbizitzaren inguruan ez dugu proiekturik proposatu. • Oposaketetan ez dugu kontrol lanik egin. • Gure ingurunetik kanpoko eragileak erakartzeko zailtasuna. • Kutxabanken auzian ez dugu nahikoa egin. • Trebiñoren gaia gehiago lantzea
• EHBILDU gisa gaitasun gutxi jendea mobilizatzeko. • Proposamen gutxi egin dizkiogu PNV eta PSEri modu bateratuan PPri aurre egiteko. • Ezkerreko diskurtsoa indartu behar da. • Udal ordezkariek laguntza gehiago behar dute, lantalde ezberdinak. • Gatazkaren konponbidearen gaiari aipamenik ere ez zaio egin balantzean. • Lau alderdien arabera lan egiteak esfortzuak biderkatzen ditu. • Eraginkortasun falta.
BALANTZEA EZTABAIDA (elementu nagusiak) EHBILDU zabaltzeko beharra • Instituzioetatik kanpoko jardunaren beharra. • Auzoetan EHBILDU gisa aritzeko beharra, horrela 4 alderdietakoak ez diren norbanakoak EHBILDUra hurbilduz. • EHBILDU mugimendu sozial guztietan egoteko beharra. • EHBILDU etengabeko eraldaketan dagoen ideia helarazi behar da, siglekin soilik ez lotzeko. • Ezberdintasunen gainetik elkarrekin joaten jakin izanak jende asko hurbildu du EHBILDUra. • Kalea indartzeko EHBILDU sendotzea irtenbide egokia • 4alderdien egitura korapilatsuek lana zailtzen dute.
Komunikazioa • Ez da soilik komunikabideei begirako arazoa. • Komunikazioa kalean eta barne mailan ere landu beharra dago. • Bide berriak, ideia berriak behar ditugu.
4 Gazteria • Gazte jendeak komunikazio arloan ideia asko ditu eta beraiek paper bat joka dezakete. • Nola iritsi gazteengana? Galdera nagusia.
Parte hartzea • Prozesu parte hartzailea ez da jendearen iritzia entzutea soilik, sarritan ez dakigu ezta zer den ere.
Euskara sustatzeko beharra Podemosekin egin beharreko elkarlanaren inguruko zalantzak.
PUNTUZ PUNTU (AURRERA BEGIRA) Nola amesten duzu Gasteiz hemendik 4 urtera? Nondik jo beharko luke EHBILDUk? 1 Lantaldea • Gai garrantzitsuenak sozioekonomia eta krisia direla aipatzen da. Udal zerbitzuak berriz ere udalaren gain hartu behar direla eta auzoetako bizitza suspertu beharra dagoela. Komertzio txikia bultzatu beharra dagoela. • Memoria historikoaren gaia kontuan izan beharko genukeela planteatzen da, kontuan izateko memoria ezin dela soilik guda zibilera mugatu. • Pertsonen beharretara egon beharko ginateke politika feministen ikuspuntutik,eta zentzu horretan parte hartzea bultzatu. • Euskara eta kultura sustatu beharko genituzke eragile ezberdinekin elkarlana sustatuz. Horrekin batera indibidualtasunetik kolektibotasunera pasa beharko ginateke. • Gazteei zuzendutako politika zehatzak landu beharko genituzke.
5 2. Lantaldea • Egon daitezkeen arazoen aurrean parte hartzea handitu . Kontsultak esaterako. Kalea ere berreskuratu. Kalea galduta daukagu eta ernatu behar da. Auzoetara jo. Auzo zaharretan esfortzu handiagoa. • Hiriaren plangintza. Hazkunde urbanistiko zoro honi beste eredu bat planteatu behar zaio. Etxe huts pila bat daude eta irtenbide bat eman behar zaio. Hori konpondu. Deshazkundearen ideia sustatu behar da. Hazkundearen ideiari buelta eman behar zaio. Helarazi deshazkundea ez dela gauza negatiboa. Lan asko egin daiteke ildo honetan. • Ausartagoak izan behar gara ideia berriak eta apurtzaileak gizarteratzen. • Udaletxera benetan indartsu sartzen bagara udaletxe garbia gardena eta efizientea. Barruko garbiketa bat egin behar da. Hainbeste aholkulari, hainbeste puesto a dedo...jefe, erdi mailako teknikari, horrekin apurtu behar da. • Umeentzako udaletxeari dagokion konpetentzian euskara nagusi, ekitaldi, argitaratzen diren ekitaldietan... • Euskara eta euskal kultura zabaldu eta bideratu. Etorkinekin lan hau bideratu behar da. • RGI eta laguntza sozialekin, diru laguntzen sistemari buelta bat ematea. Ez murrizteko baizik eta moldatzeko. Askotan diruarekin eta laguntza hauekin miseriak tapatzen ditugu eta miseria hauei aurre egin behar zaie. • Gu bezala pentsatzen ez duen jendea gure eztabaidetan sartu behar dugu. Gatazkatsuak diren gaiak modu zabalagoan jorratu. Ondo informatuz eta gu bezala pentsatzen ez duen jendearekin pedagogia eginez gurera erakarri. • Ezkertiarra anitza eta parte hartzailea. Parte hartze mekanismoak instituzioetan parte hartzea handitzeko. Jendeari erakutsi behar zaio parte hartzeak zerbaiterako balio duela. Etekina duelako. • Lurralde kontseiluak birplanteatu. • Jendea erabat deskonektatuta dago instituzioetatik. Bideak topatu behar dira parte sentitzeko.. • Hiri antolaketa. Hiri apurtzaileak behar ditugu. Espekulazioarekin apurtu. • Arazo bat daukagu parte hartzearekin. Planteatzen ditugun bideek ez dute funtzionatzen. Buelta bat behar dute. Ez da feedbacka egon. Herritarrei non interesatzen zaie parte hartzea? • Egun gizartean daude talde, elkarte, ONG, horietara jo behar da. Entzutera zeintzuk diren beraien beharrak. • Euskararen ordenantzak berreskuratu beharko genituzke. • Gasteizko kurrikuluma lantzea (adibidea Orio). Nondik gatozen eta nora joan nahi dugun , izaera, kultura mantentzeko herritarren parte hartzearen bitartez. Hiriaren arlo ezberdin guztiak jorratu daitezke.
6 3. Lantaldea • • • • • • • • • • • • • •
Elikadura burujabetzaren gaia landu beharko genuke. Gutun sozialaren dinamika barneratu beharko genuke. Zaborren birziklapenaren inguruan politika argi bat marraztu beharko litzateke. Parte hartzea sare sozialen eta interneten bidez sustatu behar da. Batzuek ez dute zuzenean parte hartu nahi edo hainbeste denborarik ez dute batzartzeko, eta euren ekarpenak ezin dira galdu. Herri programa eraikitzeko, gakoa jendeak esandakoak barneratzean dago. Helburua jendea ahalduntzea da. Herri programan koherentzia mantentzea hil ala bizikoa da. Mugikortasunean, industrialdeetara, garraio publikoan heltzearen aukera bermatu. Zinegotziak kanpainan herritarren eskura egon behar dira. Udalerrian zezenketarik, asto lasterketarik eta halakoak ez direla egongo argi agertu behar da. Parte hartzea, Euskara eta berdintasuna zeharkakoak izan behar dira. Jendea ahaldundu behar da. Ez bakarrik “entzun”. Udalean herritarrari espazioak eta guneak eman behar zaizkio. Garena gizarteratu behar da: memoria historikoa adibide. Nondik gatozen eta nora goazen. Autokritika publikoa egin behar da. Egin ez dugunaren arrazoiak azaldu eta zintzotasunez kudeatu.
4. Lantaldea • PARTE HARTZEA eztabaidagai nagusia
• Sare sozialen inguruko planteamendua indartu beharra daukagula planteatzen da • Ez da nahikoa lehentasunak hiru auzoetan jartzea, auzoz auzo egin beharko genuke prozedura osoa. • Kalera irtetea lehentasuna izan behar da. Auzo guztietan, kalean egon. Plazetan egon, kaleak berreskuratu. Kultur etxeetatik atera behar gara eta kalera joan. Espazio publikoak berreskuratu. • Udal taldea herri mugimenduaren bozgorailua izan beharko litzateke, horretan findu beharra daukagu. • Errespetuz egin behar da jakina. Batez ere gobernatzera bagoaz. • Lorpenak gehiago ospatu beharko genituzke. • Amildegia dago gazteak eta EHBILDUren artean. Diskurtso erakargarria falta da. • Gazteentzako erakargarritasuna bilatu behar, bidea baino. Edukietan arreta jarriz, komunikazio bidean baino. Arazoa ez da mekanismoa, gertutasuna baizik, gazte politika argitzea, zehaztea….
7 5. Lantaldea • Auzo eta eremuz eremuko lanketa uztartua izan beharko litzatekeela planteatzen da. • Parte hartze ereduan sakondu beharra dugu, jendea akaso ez dator betiko ereduak ez direlako erakargarriak (hitzaldi, batzar eta kontzentrazio formatua) • Zerrenda irekien inguruan hitz egiten da, Podemosek formula hori erabili duela barne prozesura begira. • Planteatzen da EHBILDUren baitan independenteek lekua izan behar dutela, koaliziotik harago. • Batzuetan gehiegi zentratzen gara aukera instituzionalean , Gasteiz aldatuko da guk kaletik aldatzen badugu... • Udala kudeatzera iritsiko bagina badago kontuan izan beharreko arrisku bat:herri mugimendua eta udalaren artean dibortzio bat egotea abiadura ezberdinen ondorioz. • Hala ere ez genuke gutxietsi beharko alkatetza lortzeak suposatzen duen potentziala eta tresna.
6. Lantaldea • Adineko jendearentzat eskaintza berezia egin beharko genuke. • Mugikortasun plan berri bat behar da, egunero aldatzen dituztelako gauzak. • Lekuko garapenari begirako eredu bat behar da. Herritar,langile eta enpresen elkarlanarekin, etorkizuneko Gasteizek zer nolako eredua izan beharko lukeen erakusteko. Gipuzkoako eskualde batzuen adibideak aipatzen dira. • Merkataritza txikia defendatzeko plana beharrezko ikusten da. • Zabor bilketa landu beharko litzateke, uraren kudeaketa, ekologikoa baina herritarren beharren araberakoa. • Kudeaketa garbia, programan esaten duguna egin behar dugu. • Gure lehentasuna izan beharko litzateke 4 urte barru desberdintasun gutxiago izatea, justizia soziala, pertsona guztien eskubideak bermatuak egotea. 4 urte barru baloratu beharko dugu ildo honetan zer aurreratu dugun. • Jendartea arrazista edo klasista denaren inguruko eztabaida ematen da.
8 7. Lantaldea • Gasteiz irekiagoa eta anitzagoa izatea bilatu beharko genuke, euskarak presentzia gehiago izatea eta berau ikasteko laguntzak guraso edo aiton amonetatik harago zabaltzea. • Eskubide sozial eta ekonomikoak guztientzat berdinak izatea bilatu beharko genuke, gobernatzen duen alderdia dena delakoa izanda,. • Etorkinen inguruko eztabaida benetan emango lukeen hiria bilatu beharko genuke. • Auzo batzuk besteak baino gehiago zaintzen dira, guztietan hobetu beharko litzateke baldintzak. • Etxebizitza eskubidea: Etxebizitza politika hobetu behar da, babes ofizialeko etxebizitzekin espekulazioa ekidin behar da, alokairua sustatu... • Gazteriaren parte hartzea sustatu behar da. • Lehentasunezko gaiak zehaztu behar ditugu: Etxebizitza, zerga politika berritu... • Herritarrei gehiago galdetuko dien hiria behar dugu.
8. Lantaldea • Herri mugimenduko jendea zerrendetan aurkezten jarraitu beharra daukagu, konpromiso hori ikusi dadin. • Parte hartzearen garrantzia ahalduntzen gaituela da, eta guretzat oinarrizkoa izan behar da. Gu joan behar gara jendearengana, eta ez beraiek etortzea itxaron. • Gatazkaren konponbide demokratikoa bultzatu beharko genuke. • Hirugarren adinaren inguruko lan bat garatu. • Antolatuta ez dagoen jendearengana nola iritsi aztertu beharko genuke, honelako batzarretara datorren kidegoaren gehiengoa eragile antolatuetan dagoelako. • Auzo gehienetan batzar irekiak egiten saiatu beharko ginateke, akaso sorpresa bat hartu eta laguntzeko prest legokeen jendea agertuko litzateke. • Gazteek behar dutenaren inguruan ari gara eta gure filosofiaren aurka gabiltza. Beraiek izan beharko dira esaten dutenak...gazte plan gehienek ez dute ezertarako balio edo ez dute gazteriarekin konektatzen, beraien parte hartzerik gabe eginak direlako. • Ilusioa sortuko duen zerbait sortu beharra dago, jendearen parte hartzea ezinbestekoa izango dena. Fracking, Lomce... • Politika soziala: Garrantzitsua da borroka ideologikoa egitea, eta aldi berean esaten ari diren gezurrak agerian uztea(Maroto).
9 9. Lantaldea • Jendarte parte hartzaileagoa. Jendarteak indartutako alderdia, lana auzoetatik. • Hiri solidarioa, seguruagoa (sentsazioa aldatu). Hiri alaiagoa, auzoekin hobeto komunikatuta. Kirol instalazioen hobekuntza. • Eremu politikoan parte hartzailea izango den hiria. Herritarrek hartutako erabakiak. • Gutxien dutenen arabera egindako hiria. • EHBILDU jendartera erabat irekia. Sistemaren aldaketa erabatekoa. Herritarrengan sinistu, eta ez instituzioan. • Hiriaren desmilitarizazioa. • Gai sozialak hiriaren ardatz gisa. Oinarrizko beharrak osatuta. Zerbitzu publikoen publikotasun optimizatua. • Hiri publikorantz abiatu, eta ez merkantilistarantz. Ezkerrekoa, modernoa. • Dinamika parte hartzaile orokortuak. Erantzun alternatiboak, Garoña eta AHTrik gabe. • Erabakitzeko eskubidea. Fiskalitate progresiboa. Zehar lerroak. Polizia gutxiago. • Bizikleta gehiago, kotxe gutxiago, autobus gehiago. Ongi eratutako auzoak. • Trafikoarekiko kaos gutxiago. Auzo integratuagoak. Udal tasen berrikuspena. Zabor bilketaren inguruko informazioa izan. • Aurrerakoia, solidarioagoa, euskaldunagoa. Proiektu garrantzitsuetan erreferendumak.
10. Lantaldea • Euskal kultura Matxetetik atera beharra dago, eta hiriko zonalde ezberdinetan zehar barreiatu. Espazio publikoak erabiltzeko dauden udal trabak ezabatu ( tasak, baimenak...) • Euskara elementu integratzaile gisa garatu, kanpotik datozenei begira. Euskal kulturaren osagai ezinbestekoa da, eta etorkinei begirako estrategia zehatza beharko litzateke ( hizkuntzarekiko, baina euskal kultura guztiarekiko orokorrean). • Hiriko auzorik zaharrenetan lan egiteko beharra ikusten da, zaharkiturik eta hilda geratzen dabiltzalako. Auzo hauekiko jasangarritasun politika bat beharrezkoa da, auzoko ekonomia jaten duen “hiper” ereduaren aurrean. Beharrezkoa da auzoak jendarteratze leihoak izatea, proposamen sozio kulturalekin. • Beharrezkoa da auzoetan garatutako zerbitzu publikoen sarea osatzea (eguneko zentroak, haurtzaindegiak, osasun zentroak...), giza neurrira egindako eraikinekin. • Hiri erdialdearen etengabeko hondatzearen inguruko kezka dago. Gero eta komertzio gutxiago dago, eta hiritargoa oso zaharkitua dago.