Gasteizko batzar irekirako txostena euskaraz

Page 1

1

Hauteskundeak 2015 路 2014ko azaroa

Gasteiz berria Guztion hiria Hurrengo urtean udal eta foru hauteskundeak izango dira Hego Euskal Herrian, hori dela eta EHBILDUri Gasteizera begirako ardatz nagusiak eta programaren oinarriak definitzen hasteko momentua iritsi zaio. Ikasturte hau PP eta Marotok elikatutako polemika zital baten baitan jarri da martxan, eta horren aurrean, EHBILDUri guztiok amesten dugun Gasteiz berriaren inguruko planteamendu argia egitea dagokio. Guztion hiria izango den Gasteiz egikarituko duen proiektua marraztu beharra daukagu. Jakina, ez gara zerotik abiatzen eta azken urteotako balantzea kontuan izan beharko genuke hurrengo orrialdeak idatzi aurretik, baina hori horrela izanda ausardiaz jokatzeko momentua iritsia dela deritzogu. Gasteizek ez du merezi Maroto bezalako alkate bat. Urteetako lan bikain eta dedikazioari esker gauzak asko aldatu dira, eta konbentzituta gaude gure hoberena azaleratzen badugu aukerak ditugula udalean ere behingoagatik benetako aldaketa bat emateko. PNV, PSE eta PPko alkateak sufritu izan ditugu hamarkadetan; garaia da guk defendatzen dugun eredu ezkertiar eta abertzaleak Gasteizko udala gobernatzeko. Azken hauteskunde emaitzek eta mahai gainean dauden inkestek argi adierazten digute, udala PPk, PNVk edo EHBILDUk kudeatzearen arteko ezberdintasuna hasperen baten baitan egon daiteke, eta ezin dugu permititu hasperen horrek ihes egitea. Aurten egiten dugun lanaren arabera etorriko zaizkigu hurrengo lau urteak beraz, edo PP/PNV beste behin edo eredu berri baterako aukera, ardura eta ilusioa dosi berdintsuetan sortzen digun ataka zalantzarik gabe. Ez dugu gainontzekoen gisan botere faktiko eta komunikabide nagusien bultzada izango. Horren ordez, ditugun gabezi eta dohain guztiekin, umiltasuna, lana eta aldaketa oraingoan benetan posible dela sinistea izan beharko lirateke gure kredentzialak. Partida hau kalean irabazi behar dugu, eta horretarako auzoak eta kaleak beraiek bustiko dituen dinamika jarri behar dugu martxan. Auzoz auzo eta eremuz eremu batzar irekien bidez landuko den prozedura bat jarriko da martxan hurrengo asteotan. Gauza xume bezain garrantzitsua eskatu nahi dizugu, izan zaitez zu zeu ere aldaketaren protagonista. Guztion artean lortuko dugu! Gora Gasteiz gorri, berde eta morea!


2 Udal balantzea (2011-2015) Gasteizko egungo egoera tamalgarria ikusita, ezinbestekoa da errora joango den aldaketa politikoa guztion artean eraikitzea. Langabezia eta krisi orokorra udalerriko kaleen jaun eta jabe bihurtu dira. PP, PNV edota PSEren beste legealdi luze bat pairatzea, 4 urtez, berdin jarraitzea izango litzateke. Ez batzuek ez besteek ez diote egoerari buelta emango. Akatsa errepikatzea hondamena ekarriko luke eta barkaezina izango litzateke. Bestetik, boza batzuen truke, Marotok abian jarri duen kanpaina xenoboaren aurrean, eraiki nahi dugun Gasteiz berria, guztion hiria izango dela ozen adierazten dugu. Udalerri barneratzailea eta solidarioa, Euskal Herri solidario eta barneratzailearen barnean. Lehen aldiz Gasteizen Gobernu aurrerakoi eta subiranista bat jartzeko aukera dugu gure aurrean. Benetako alternatiba batetaz ari gara, egoera irauli dezaken aukera bakarra. Beste gainontzekoek, soilik neoliberalismoaren 単abardurak eskaini ditzakete. Azkeneko 4 urteetako udal jarduerak ezinbestekoa den esperientzia instituzionala eman dio EH Bildu Gasteizi. Ez gara berriak eta Gasteiz iraultzeko etorri gara. Sozioekonomia. Langabezia eta lan prekarizazioa dira zalantzarik gabe milaka gasteiztarren arazorik larriena. Udal taldetik borrokan dauden enpresen langileen jarduera babestu da, baita udal azpikontratetako langileen aldarrikapenak bultzatu ere. Bestetik krisiari aurre egiteko 24 neurri zehatz dituen Suspertu 14! izeneko ekonomia suspertzeko plana eratu da. Plana bera udalerriko 30 eragileekin kontrastatu da eta euren ekarpenekin hazi egin da. Udal mailan, azpikontratazioak murrizteko eta kalitatezko enplegu publikoa sortzeko borrokan bi lan ildo jorratu dira. Klausula sozialak eta autobus geltoki berrian kudeaketa zuzena kalitatezko 13 lanpostu berriren sorrera. Bestetik udal zergetan, ezkerreko ikuspegia garatu egin da. Gizarte Zerbitzuak. Marotok PPren bidea jarraitzen du eta krisiaren aitzakiarekin, Ongizate Estatua delakoa murriztu nahi du. RGIaren polemika gizarteratu du. Udal taldetik irmoki aurre egin zaio eta adibidez, jarduera zehatzetan, Elikadura Txartela berdefinitu egin da. Aniztasun kulturala. Marotok eta PPk diskurtso eta praktika xenofoboak modu iraunkorrean elikatu dituzte. Alkatearen isolamendu politikoa aldarrikatzeaz gain, Gasteiz berria guztion hiri izeneko ekimena abian jarri da. PPren kanpaina tamalgarriaren baitan, lokutorioetako arautegiaren kontrako dinamika eraman dugu. Ustelkeria. Madrildik datorren ustelkeria kiratsak Arabako PP zikindu ote du? Beharbada gaur egun ez, baina Gasteizen badira kudeaketa salagarriaren adibideak (San Antonioko lokaleen alokairua, Iradier Arenako hobariak, Estatuko ustelkeria kasuetan agertzen diren hainbat enpresek, FCC, Sufi, Bruesa, edota Indra besteak beste, Udaletxearekin mota ezberdinetako erlazioak izan dituzte). Elurte baten ondoren eragindako informazio publikoa udal taldeei ezkutatzeagatik, Marian Castellanos zinegotzia gaitzetzita dago Hiri Antolaketa Legealdi honetan urtetan PNVk, PSEk eta PPk garatutako hirigintza politikak eztanda egin du eta hona hemen ondorioak: HAPO berriaren aurreikuspena ez da idatziko, eskuinaren berdentsifikazio akordioak ez du emaitza txikiena ere bideratu, ARICH eta 21 Zabalguneko porrota, Salburua eta Zabalganako ekipamendu planaren gauzapen oso motela eta landa Eremua desagertuta dago.


3 Aldiz, Udal taldearen lana Alde Zaharra hirigintza arloan aktibatzeko balio izan du (Eskola, Landatxo, Oihaneder nahiz eta funtsean auzorako ekipamendua ez izan). Mugikortasunean, Autobus geltoki berria inauguratzear dago, Arabatran tren soziala proiektua sortu eta mugikortasunaren eztabaidaren erdian kokatu dugu. Beste garraio sistema alternatiboak proposatu ditugu ( BRT-a adibide) eta Bizikleta Ordenantzan norabidea markatu dugu. Etxebizitza. PNV-PSE-PPren garapen bortitzan orinarritutako politikek, azken hamarkadetan eragindako arazo larriak, agerian jarri dira. Horretan, udal taldetik etxebizitza politika antisozialen ondorio larrienak pairatu dituzten gasteiztarrak babestu ditugu. Etxegabetutakoak, Kaleratzeak STOPekin harreman zuzenean, Alokabide eta Vitalquilerreko kaltetuak, Errekaleorreko gazteen proiektua… Etxebizitzarako sarbidea. Alokairu Udal Parkea. Herritar Parte-Hartzea. Gaur egungo eredua zaharkitua dago, ez du ezertarako balio herritarren frustrazioa sortzeko ez bada. PPk ez du ezer egingo egoera eraldatzeko, beraz, zahar geratu den eredua berritzeko ahalegina egin dugu. Legealdiaren hasieran Udalbatzaren Araudian aldaketak sustatu ditugu. Autobus Geltokiari buruzko kontsulta bideragarri bakarra planteatu dugu, San Antonio kaleko lokalen alokairu kontratuaren Ikerketa Batzordea sustatu, eta Oihaneder Euskararen Etxerako kudeaketa partekatua proposatu dugu. Euskara, Kultura eta Hezkuntza. Euskararen erabilera, ahozkoa zein idatiza nabarmen areagotu dugu udal egitura gehienetan. Gasteiz, Euskal Herriko “hiria” da. Kafe Antzokia proiektua martxan da, eta Oihaneder Euskeraren Etxea, abian da dagoeneko. Bestetik EBPNren jarripena egin dugu eta ekarpenak egin ditugu. PPren Kulturizidioaren legegintzaldian gaude. Marotoren gobernuak ez du inolako kultura plangintzarik. Murrizketak dira protagonistak eta instituziotik inolako harremanik ez dago beroko sortzaileen sarearekin. PPrentzat, kultura = ikuskizuna = diru sarrera (erakusleihoko ikuskizunak: Jazzaldia, Azkena Rock eta, batez ere, FesTVal). Inprobisazioa eta Marca España delakoa ere Gasteiza heldu da (Gasteizko Bataila, Gastronomia Hiriburua..) Udal taldetik lehenik eta behin Udalerrirako plangintza kultural oso bat aldarrikatu dugu, Oihaneder Euskaran Etxearen sustatzaileak, eta KREA operazioan helegitea aurkeztu dugu. Berdintasuna. Udalean anbizioz beteriko berdintasun plana egon arren, dagokion dirua ez da inondik agertzen. Ia dena egiteke daukagu. Ingurumena. Green Capital aukera ez da erabili eta sariaren urtea pasa denean udalerrian ez da gerorako onurarik gelditu. Garoña eta Frakinaren kontrako ekimenetan protagonistak izan gara edota Gasteizko Mendien defentsan. Udal Plan Agroalimentario oso bat landu eta aurkeztu dugu, Betoñoko energia berriztagarrien parkea eraikitzea proposatu dugu. Hondakinen tratamenduaren arloan Zure zaborrak bizia ematen dio basoari izeneko plana proposatu genuena eta Antenen eta Animalien ordenantzetan aitzindariak izan gara.


4

Gasteizek behar duen aldaketa politikoa lideratzeko Herri Programa egin nahi dugu. Horrenbestez, gobernatzeko Herri Programa izango da geurea, hots, gaurdanik eta hementxe bertan konpromisoa hartzen dugu, aukera izanez gero, Herri Programan jasotako guztiak gauzatzeko. Programa egingarria izan behar, jakina, baina horrek ez du esan nahi programa gris, arrunt edo gatzgabea egin behar dugunik, ezta gutxiago ere, gure Herri Programa ilusioz, kolorez eta indarrez blaitu behar dugu, eraldaketa sozial eta politikoa posible bezain beharrezkoa baita. Herri Programaren lanketa dinamika guztiz ireki eta zabala izango da, maila eta arlo desberdinetan gauzatuko dena; eta bertan parte hartzeko aukerak ere askotarikoak izango dira: lan taldeetan, kontraste bileretan, maila pertsonalean, saretik, kaletik‌ Parte hartu nahi duen orok aukera izango du, ekarpen guzti-guztiak jasoko ditugu, eta guzti-guztiei erantzungo diegu. Programaren edukiak lantzeko abiapuntua Oinarri Ideologiko nazionalak eta Udal Balantzea izango dira. Hortik aurrera dena da libre. Gaur hasiko dugun lanak martxoaren burutuko dugun bigarren batzar irekian izango du lehen inflexio gunea, hor Gasteizko Herri Programa berretsiko baititugu. Hortik aurrera, gizarte osoan zehar barreiatzeari ekingo diogu, nahi duten eragile eta lagunen esku jarrita. Bigarren inflexio puntua, beraz, maiatzaren 24ko hauteskundeetan izango dugu, hor ikusiko baitugu zenbateko atxikimendua jaso duen gure eskaintza politikoak. Eta hortik aurrera lau urte izango dugu Herri Programa hori Puntuz Puntu ehuntzeko.

Proposatzeko entzun, erabakitzeko partekatu, eraldatzeko borrokatu Informazio guztia: gasteiz.ehbildu.eus/harigara Harremanak: gasteiz@ehbildu.net Telefonoak: 945-161321/945-161921 EH BILTOKIA, EH Bildu Gasteiz-en egoitza berria (abenduan irekiko dugu) Posta kalea, 43 zenbakia- behea


5 Nola parte hartu? Arlokako lan taldeetan: Lan talde hauek osatuko ditugu: Aniztasun Funtzionala, Aniztasun Kulturala, Etxebizitza, Euskara, Feminismoa, Gazteria, Gizartegintza, Hezkuntza, Hiri Antolaketa, Ingurumena, Kirola, Kultura, Memoria Historikoa, Herritar Parte-Hartzea, Sexu aniztasuna, Sozioekonomia. Gainera, norbaitek beste lan talde bat sortzea proposatzen badu, prest gaude bideratzeko. Auzoetako lan taldeetan: Auzo hauetan dagoeneko martxan daude auzo bakoitzeko Herri Programa osatzeko dinamikak: Salburua, Zabalgana, Alde Zaharra, Adurtza, Lakua, Ibaiondo, Landa Eremua… Eta gure asmoa da beste auzo guztietara zabaltzea, beti ere prozedura ireki, zabal eta horizontalen bidez. Saretik: Sarean aukera ugari egongo dira parte-hartzeko: proposamenen eta ekarpenen jarraipena egin, horiei buruzko iritzia eman, zerrendaburuari galderak luzatu… Egoitzan edota Udal Taldearen bulegoan: Egoitza berrian ere aukera izango duzue Herri Programaren lanketan, bai bertan egingo diren bilera eta ekitaldietan parte hartuz, bai bertara proposamenak eta ekarpenak bideratuz. Udal Taldearen bulegoa, nola ez, eta orain arte bezala, guztiz irekita egongo da horra hurbildu nahi duzuen gasteiztar guztientzat. …eta kalean ere bai: 2011n kaletik udalera sartu ginen EH Bilduko gizon-emakumeok. Urteotan kalean ere maiz egon gara mota guztietako eragile eta herritarrekin Gasteiz berria sortzen, guretzat instituzioak herritarren zerbitzura daudelako eta ez alderantziz. Eta horrexegatik datozen aste eta hilabeteotan, Gasteiz berria, guztion hiria ekimenaren baitan han-hemenka ibiliko gara nahi duten gasteiztar guztien ekarpenak, proposamenak, iritziak eta, nola ez, kritikak jasotzen.

Beraz, aukeratu ezazu nahi duzun bidea, eta ekiozu gurekin batera Gasteiz berria eraikitzen, aldaketa politikoa bideratzen, askatasunean eta justizia sozialean oinarritutako mundu berria sortzen.

Iritsi da unea “Tomemos el cielo por asalto”


HURRENGO DEIALDIAK AZAROAK 26 DE NOVIEMBRE

“Aberastasun handien gaineko zerga”, Helena Franco, Kike Fernandez de Pinedo eta Gorka Ortiz de Guinearekin solasaldia. Artium (plaza aretoan) 19.00

ABENDUAK 1 DE DICIEMBRE

Alde Zaharreko lan taldearen lehen bilera (Gasteiz Txiki, 19.00) ABENDUAK 10 DE DICIEMBRE

Salburuako Batzar Irekia (Salburuako Ikastolan, 19.00) ABENDUAK 15 DE DICIEMBRE

Zabalganako Batzar Irekia (Zabalganako Ikastolan, 19.00)


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.