bildu gatika 19 zenbakia 2015eko martxoa
INFORMATZEN
Eskola Zalantza asko etorkizun hurbilean
EAJk ez du zaborren akordioa bete
Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO)
Legegintzaldiaren balorazioa
Zure iritzia kontuan izan nahi dugu
EH BILDUren herri programa Galdetegia Ekarpenak
GATIKAKO ESKOLA LEGEGINTZALDIA PASA DA ETA ESKOLA BARIK JARRAITZEN DUGU
Ia lau urte ondoren, udalak oraindik ez dio eman Hezkuntzari eskola berria egiteko lurra. Badira sei urte baino gehiago Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak sartu zuela Gatikako Eskolaren handitzea bere Obren Planean, 2010eko aurrekontu ekitaldirako. Horrek esan nahi zuen Sail horrek, obrari zegokion Egitasmo Teknikoa egin behar zuela 2009an. Eta horretarako, beharrezkoa zuen jakitea non kokatuko zen eskola berria. Zorua eman behar duena udala da. Ordutik, Hezkuntza Saila erantzuna itxaroten segitzen du. 2015ean gaude, eta zer daukagu? Pasaden abenduaren 17an Gatikako Udalak ez-ohiko bilkuran erabaki zuen (EAJ eta GTIren aldeko botoekin eta BILDU-ren kontrako botoekin) Azpiegiturak S.A.U enpresarekin, MESA enpresa kokatuta zegoen lurren gaur egungo jabearekin, hitzarmena sinatuko zuela bertan kokatzeko Gatikako eskola berria. Baina... Zein da lur horien benetako egoera? ►MESA-ren lurra jarduera kutsagarria duten edo izan duten lurren sailkapenaren barruan dago, Eusko Jaurlaritzak egindako zerrenda. ►Gaur egun lur hori lur “industriala” da, eta industriala ez den beste erabilera bat ematea baimenduko dion kalitate-ziurtagiria jaso dezan, Eusko Jarularitzako Ingurugiro Sailak ematen duena, MESAk dagozkion “explorazio-ikerketa” eta “ikerketa zehatza” egin ditu.
GATIKAKO ESKOLA â–şIkerketa horien emaitzen arabera, MESAren lur horietan konposatu organiko lurrunkorra dago (perkloroetilenoa, cis-1,2-dikloroetilenoa eta binilo-kloruroa) 400 metro koadrotan; eta PCBa 2500 metro koadro ingurutan. â–şEusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailak hauxe azpimarratu du: “ezin da zehatz-mehatz esan aurkitutako kutsadura zenbaterainokoa denâ€?, kutsadura mailak, eskatu diren txosten horietan jasotzen dena baino handiagoa izan daitekeela iradokiz. Bost urte igaro dira Eusko Jaurlaritzan lehen dokumentua aurkeztu zenetik, zoruen kalitate ziurtagiria ez duten lurrak izanda gainera, baina oraindik ere, EAJk eta GTIk bertan kokatu nahi dute eskola berria. Beraz, akordio horrek are gehiago atzeratuko du eskola eraiki dadila. Eta zer irabazten du Azpiegiturak S.A.U.k? Lur horien truke, EAJk eta GTIk adostu dute Azpiegiturak izeneko sozietate publiko eta foralari beste lur batzuk, kutsatu gabeak, emango dizkiotela Azpiegiturak-ek bere hirigintza planak aurrera eraman ditzan. Hala jaso zen abenduko ez-ohiko bilkuran bertan adostutako hitzarmenean. Zergatik BILDUk kontrako botoa eman zuen? BILDUren arabera, gaurko eskola txiki geratu da eta horregatik eskola berria behar da baina ez dirudi hori udalarentzat lehentasuna denik. Argi dago udalak eraikitzeko arazo gutxiago emango zuten lurrak aukeratu ahal zituela eskolarako, modu horretan administrazio prozedura erraztuz. Gainera, azpimarratu nahi dugu lur horiei kutsadurak itzal handia egiten diela.
Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO)
Zer da HAPOa? Gatika herria urbanistikoki nola garatuko den zehaztuko duen baliabidea da. Eraikiko diren etxebizitza kopurua eta etxebizitza mota definituko ditu, aparkatzeko zonalde berriak, errepideak, etab. Oso garrantzitsua da eta horregatik, planaren garapenak herritarren parte-hartze aktiboa behar du.
2014ko abenduaren 17ko plenoan, EAJ eta GTIren aldeko botoekin, Hirigintza Planaren hasierako onarpena egin zen. ► Planak ez ditu kontuan izan 200 herritar baino gehiagok egindako iradokizunak. ► Horrez gain, abenduaren 17an EAJk eta GTIk Azpiegiturak, S.A.Urekin hitzarmena sinatzea erabaki zuten eta hitzarmen horrek Hirigintza Plana guztiz baldintzatzen du. ► 251 etxebizitza berri planteatzen dira, Mungiako LPPak (Lurralde Plan Partzialak) proposatzen duen maximoa baino bat gutxiago; baina Gatikan dagoen etxebizitza beharrizana ez da aztertu erabaki hori hartu aurretik. BILDUkook HAPOa herriaren beharrizanen arabera garatu behar dela uste dugu, eta herritarren parte-hartze aktiboarekin, noski. Gaur egun “industriala” den lurrari “eskolarako erabilera” ematea arriskutsua iruditzen zaigu, momentuz lur horri ezin baitzaio industrialetik kanpo beste erabilerarik eman. Ez da logikoa eskolarako erabilera ematea legeak lur horretan zer nolako erabilerak baimenduko dituen jakin aurretik.
EAJ-RI EZIN ZAIO SINETSI Gatikako Udalean 2014ko zergak eta tasak 2013 urtearen amaieran eztabaidatu genituen. EAJk zaborren tasak dezente igotzea proposatu zuen, baina BILDU ez zegoen ados. Orduan, BILDUk proposamen bat egin zuen, 10 punturekin, udalari laguntzeko aurrerapausuak ematen “Zero zabor� helburua lortzen, ingurumenari kalte txikiagoa eginez eta hondakinen bilketa eta tratamenduaren kostua ere txikituz. Horrekin guztiarekin ere, gatikarrok ordaintzen dugun zarama-tasa ere txikiagoa izatea espero zen. EAJrekin akordio batera heldu ginen orduan: BILDUk baietz esango zion zarama tasaren igoerari, eta EAJk adostutako proposamenaren neurri horiek guztiak betetzeko konpromisoa hartuko zuen.Akordioa 2013ko azaroaren 13an hartu zen, plenoan. gatika.ehbildu.eus webgunean jarri dugu zuentzat adostutako proposamen hura, berbera, argi eta garbi ikus dezazuen udalak bere hitza eman zuela proposatu genituen ekintza guztiak aurrera eramateko. Ekintza horien planifikazioa udalbatzaren esku geratzen zen. Udalaren web orrian, www.gatika.net, egun horretako plenoaren akta osoa ikus dezakezue ere.
BILDUk bere hitza bete zuen eta zabor tasaren igoerari baietza eman zion. EAJk bere hitza jan zuen.
EAJk nahi izan duena egin du, eta nahi izan duen erara. Azaroaren 13ko plenoan hartu zuen konpromisoa ez zuen bete, besteak beste, auzo konpostaia egiteko guneak ez zituen martxan jarri edo kimak jasotzea ondoren konpostatzeko. Eta ez da izan diru faltagatik, aurrekontuetan 12.000 euro baitzeuden horretarako eta ia erdia gastatu barik geratu da.
HERRI PROGRAMA S
Gatikako Bildutik aldaketa politikoa eremu guztietara eramatearen aldeko apustua egin genuen orain dela ia lau urte. Beharrezkoa dugun aldaketa horri jarraipena emateko, ezinbestekoa da urte hauetako balorazioa eta hurrengo hauteskundeetarako programa berri bat osatzea. Eta horretan ere, denon partehartzea bermatu nahi dugu. Aldizkari honekin batera aurkituko duzuen galdetegiaren bidez izango duzue aukera! Guri erantzunak helarazteko hiru modu dituzue:
1. Postaz
2. Email: bildugatika@gmail.com 3. Online: gatika.ehbildu.eus
Bidali ezazue martxoaren 31 baino lehen. Eta beste edozertarako, gugana hurbil zaitezkete! Eskerrik asko zuen ekarpenagatik!