± 18 2018 Urria #66

Page 1

¹18 ¡ presta ezazu zure etorkizuna

Hezkuntza

374.957 ikaslek hasiera eman diote ikasturte berriari Formakuntza handiagoarekin enplegua lortzeko aukera gehiago

www.etorkizuna.eus

Gazteria

Egunean bi ordu baino gehiago pantaila aurrean egotea kaltegarria da Haurtxokoak eta gaztelekuak: kalitatezko aisialdia sustatzeko zerbitzua

urria 2018

... eta gehiago Giza Eskubideak IGazte BGazte

66



urria 2018

66

±18 • presta ezazu zure etorkizuna hezkuntza

±18 presta ezazu zure etorkizuna www.etorkizuna.eus

KOORDINATZAILEA: Jon Mikel Zabalegi.

4 5

Elikaduraren bidez osasuna sustatu

6

374.957 ikaslek hasiera eman diote ikasturte berriari

10

Munduan diren nerabeen erdia jazarpenaren biktima da

12

Formakuntza handiagoarekin enplegua lortzeko aukera gehiago

6

Itelazpi eta Ikaslanen arteko lankidetza-hitzarmena ikasketa teknologikoak sustatzeko

giza eskubideak 16

Gazteei zuzendutako ikus-entzunezko lehiaketak ireki du aurtengo Beldur Barik programa

18

Aniztasunetik Eraikiz programak diskriminazio egoerei buruzko aurrez aurreko testigantzak eramango ditu ikasgeletara

gazteria 20

Haurrentzat egunean bi ordu baino gehiago pantaila aurrean egotea kaltegarria da

22

Xtraclub programazioak 34 ekintza eta 755 leku eskainiko ditu 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat

26 28

IGazte.

12

20

BGazte.

TESTUAK: Shareak Kultur Elkartea. DISEINUA: P&V. ARGAZKIAK: Markel Redondo / Artxiboa. EUSKARA ARDURADUNA: Miren Echeveste. ERREDAKZIOA ETA PUBLIZITATEA: Iparragirre 17, 1.Esk. 48009 BILBO. Tfnoa.: 94 424 75 94. Posta-e: info@etorkizuna.eus Lege Gordailua: BI - 716 - 09

ARGITARATZAILEA EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILAREN LAGUNTZA JASO DU

EKINTZA HONEK BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN KULTURA SAILAREN LAGUNTZA JASO DU


hezkuntza

LHko ikastetxeen munduko kongresua Euskadin izango da

± 18 //etorkizuna.eus 2018 urria

4

World Federation of Colleges and Polytechnics (WFCP) federazioko zuzendari-batzordeak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak aurkeztutako hautagaitza onartu ostean, Lanbide Heziketako ikastetxeen hurrengo mundumailako kongresua Euskadin ospatuko da. 2020. urtean izango den hitzordu horretan, hezitzaileak, arduradun politikoak eta hezkuntzako buruzagiak bilduko dira, azken joerak eta hobekuntza praktikoak aztertzeko, eta gaikuntza profesionala eta teknikoa sustatzeko lankidetza-sareak ezartzeko.

DigiPenek campus berria zabaldu du Zorrotzaurren DigiPen Institute of Technologyk campus berria inauguratu du Bilboko Zorrotzaurren. DigiPen ezaguna da ‘bideo-jokoen unibertsitatea’ ezizenarekin ere eta unibertsitatemailako bi gradu eskaintzen ditu: bideo-jokoen programazioa eta arte digitalean eta 3D animazioan espezializatutako arte ederrak. Une honetan, 15 herrialdetako 200 bat ikasle ari dira euren ikasketak Bilboko campusean burutzen. Inaugurazio ekitaldia urriaren 10ean izan da eta, modu horretan, DigiPenekoa Zorrotzaurren aurreikusita dauden hezkuntzaproiektuetatik gauzatu den lehenengoa izan da. Datozen hilabeteetan Mondragon Unibertsitateak kudeatzen duen As Fabrik eta Kuntshal diseinu-eskolak irekiko dituzte ateak. Aipatu ekitaldian tokiko hainbat arduradun politikorekin batera, DigiPeneko sortzaileetako bat izan den Claude Comair izan da.

Elikaduraren bidez osasuna sustatu Eusko Jaurlaritzaren ”Euskadin Elikadura Osasungarrirako Ekimena” proiektuak gizarte osoaren, baina, bereziki, ikasleen elikadura ohiturak hobetu nahi ditu Duela urtebete inguru, Eusko Jaurlaritzak elikadura osasuntsu baten bidez Euskadiko biztanle guztien osasunean eta bizi-kalitatean eragin nahi zuen programa jarri zuen martxan. Egitasmoaren izena ”Euskadin Elikadura Osasungarrirako Ekimena” da eta urtebeteko ibilbidean hainbat esperientzia garatu dira. Horietako bat, adibidez, hamar ikastetxetan egin den esperientzia pilotua dugu. Horren baitan, ikastetxe horietako eskola-menuetan fruta, barazki eta arrain urdin gehiago sartu da. Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuorde Olatz Garamendik azpimarratu duenez, ”euskal ikasleek bazituzten lehen ere eskola-menu orekatuak, baina, ekimen honen bidez, are gehiago hobetu nahi da ikasleen

elikaduraren eta nutrizioaren hezkuntzan pisu handia duen zerbitzuaren kalitatea. Era berean, bizi-kalitatea hobetzeko elikadurak duen garrantziaz ohartarazi nahi zaie ikasleei”. Hezkuntza esparruan garatu den beste esperientzia bat ‘Eskola jangelen eguneratzea 360º’ izenekoa dugu. Aipatu ekimenaren xedea ikasle gazteen artean fruta eta barazkien kontsumoa sustatzea da eta, horretarako, berrikuntza bideak aktibatuko dira bi esparrutan: alde batetik, menuak lantzeko eta aurkezteko orduan, platerei eta elikagaiei itxura erakargarriagoa emango zaie eta, bestetik, kontsumo inguruneetan, alderdi fisikoari zein janaria ahoratzeko erritmoen kudeaketari garrantzia handiago emango zaie.


Hitzarmenak, Lanbide-heziketako ikasketak egiten dituzten ikasleei telekomunikazioen mundura hurbiltzea ahalbidetuko die Itelazpik, Eusko Jaurlaritzaren Telekomunikazioetako Sozietate Publikoak, eta Ikaslan Euskadik, Euskadiko Lanbide-heziketako Zentro Publikoen Elkarteak, informazioaren eta komunikazioaren teknologien alorreko ikasketak sustatzeko hitzarmena sinatu dute. Elkarte biek azaldu dutenez, telekomunikazioarekin zerikusia duten teknologiak ongizatearen sinonimo dira gure gizartean, baina, hala ere, ikasketa teknologikoak egin nahi dituzten ikasleen lehentasuna ez da demandarekiko proportzionala. Itelazpiren kasuan, erakunde publikoak gizartearekiko konpromiso irmoa erakutsi nahi du eta zentzu horretan, hezkuntza sektoreak horretarako aukera ematen dio, adibidez, gizarte- eta ingurumenekimenak, genero-berdintasunekoak, euskara sustatzekoak eta berrikuntzako ekimenak garatu ahal izateko.

Ikaslanen kasuan, berriz, helburua da enpresen eta Lanbide-heziketako zentroen arteko lotura sendoagoak ezartzen laguntzen duen egituraketaardatz horietako bat izatea, eremu desberdinetako programen bidez. Ikaslanetik zein Itelazpitik azaldu dutenez, hitzarmena bi aldeek egindako diagnostikoari emandako erantzuna da, identifikatutako aukerak bi erakundeen indarrekin integratuz. Bertan aurreikusitako jardueren artean honako hauek daude: Itelazpi prestakuntza-jardunaldietan eta bisita gidatuetan parte hartzea; praktikak sustatzea sektore horretan; gradu amaierako lanik onenarentzako urteko saria ezartzea eta batera parte hartzea ikerketa eta berrikuntzako jardueretan. Hori guztia garapen teknologikoa bultzatzeko eta ikasleak nabarmen hazten ari den sektore batean laneratzeko, emakumezkoei bultzada eta arreta berezia eskainiz.

Gipuzkoar ikasleak Europara Erasmus+ programaren eskutik Bergarako 16 eta 17 urte bitarteko 12 gazte Alemaniako Wiesbaden herrira joateko aukera izan dute irailean zehar ‘Gazteak eta Sorkuntza Artistikoa’ proiektuaren barruan. Era berean, alemaniar gazteek bisita bueltatzeko aukera izan dute hil honetan bertan. Arteari lotuta dagoen proiektu hori Gaztematikako plangintzaren barruan kokatzen da. Bestalde, Donostiako hamabi gaztek Norvegiako Bergen herrian izan dira. Kasu horretan, bidaia Anti-rumor Youth Encounter proiektuaren barruan gauzatu da. Egitasmo horren xedea da aurreiritzi, estereotipo eta zurrumurru faltsuak desegitea.

5 Âą 18 //etorkizuna.eus 2018 urria

Itelazpi eta Ikaslanen arteko lankidetza-hitzarmena ikasketa teknologikoak sustatzeko

Hil honen hasieran, Euskadiko Eskola Kontseiluko presidente NĂŠlida Zaitegi Eusko Legebiltzarreko hezkuntza komisioan izan da euskal hezkuntzak dituen erronkak aztertzen. Zaitegiren ustez, ukaezina da azken urteetan emaitza akademikoek behera egin dutela. EEKko presidentearen ustez, arazoa ez da Hezkuntza Sailak eskaintzen dituen baliabideetan aurkitzen, ikastetxeetan gertatzen den horretan baizik. Izan ere, Zaitegi sistema egokitzeraen alde azaldu da. Horretarako, besteak beste, zuzendaritza talde egonkorren, trebatuen eta berritzaileen beharra defendatu du. Bere hitzaldian Zaitegi kritiko azaldu da egun indarrean den oposaketa sistemarekin. Bere ustez, sistema hori aurreko hamarkadetako gauza da eta, ondorioz, etorkizunerako aproposenak izan daitezkeen irakasleak aukeratu beharrean, profil zuzena ez duten irakasleak aukeratzen dira.

hezkuntza

Euskal hezkuntzaren erronkak aztergai


hezkuntza Âą 18 //etorkizuna.eus 2018 urria

6

374.957 ikaslek hasiera eman diote ikasturte berriari Ikasleriaren % 50,6k sare publikoan ikasiko du eta gainerako % 49,4k, berriz, sare pribatuan edo itunpeko sarean


Bekak Aurkezpen ekitaldian Uriarte sailburuak azaldu duenez, ikasturte honetan 55 milioi euro bideratuko dira unibertsitatez besteko ikasleak eskolatzeko beketara. Gainera, sailburuak azpimarratu duenez, kopuru hori handitzeko aukera ere izango da, betiere, jasotako eskaerak direla eta, beharrezkoa izango balitz. Uriartek nabarmendu duenez, eskatutako baldintzak betetzen dituzten familia guztiek dagokien laguntza ekonomikoa jasoko dute. Pasa den ikasturtean 127.172 ikaslek jaso zuten bekaren bat,

hezkuntza

7 ± 18 //etorkizuna.eus 2018 urria

Hasi da ikasturte berria. Pasa den irailaren zazpian Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak hasiera ofiziala eman zion Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikasketa mailetako ikasturte berriari. Ekitaldia Donostiako Ikasbide Ikastolan izan zen eta Uriarte sailburuarekin batera Donostiako alkate Eneko Goia ere izan zen. Aipatu ekitaldian aurkeztutako datuen arabera, hasi berri den ikasturtean, guztira, 374.957 ikasle izango dira euskal ikasgeletan. Aurreko urtearekin alderatuta, igoera arina izan dela azpimarra daiteke, % 0,03koa, hain zuzen ere. Hala ere, aurreko urteetan bezala, joera demografikoa dela eta, gero eta gutxiago dira Haur Hezkuntzako lehen zikloan (0-2 urte) izena eman duten ikasleak. Aurten, adibidez, jaitsiera % 2,95koa izan da aipatu zikloan eta bigarren zikloan ere (3-5 urte), berriz, % 2,34koa. Ikasturtea hasi duten ikasle gehienek, arinki bada ere, sare publikoan burutuko dituzte euren ikasketak. Izan ere, aurreko urteetan bezala, oreka handia dago sare publikoaren eta itunpeko sarearen artean. Horrela, lehenengoan ikasleen % 50,6 aritu da eta bigarrenean, berriz, % 49,4. Sareetan den oreka ez da ereduetan errepikatzen. Aurreko urteetako joerari jarraiki, gero eta gehiago dira D ereduan izena ematen duten ikasleak (+ % 0,8) eta gero eta gutxiago A ereduan izena ematen dutenak (- % 0,2). Hezkuntza sistemara sartu berri diren ikasleen %3,6k bakarrik aukeratzen dute A eredua.

Lanbide Heziketako V. Euskal Plana Lanbide Heziketan ere ikasturte berria hasi da. Aurten ere ibilbide hori aukeratu duten ikasle kopurua hazi da (+ % 1,38), baina zalantzarik gabe, berrikuntzarik handiena ikasturte honetan bertan indarrean jarri den Lanbide Heziketako Euskal Lege berria dugu. Uriarte sailburuak azaldu duenez, “tresna berri honekin, garai berrietara egokitzeko egin behar diren eraldaketei egokiago helduko diegu”. Gainera, datozen hilabeteetan Lanbide Heziketako V. Euskal Plana onartuko dela gogorarazi du Uriartek. “IV. Planak jasotzen zituen berritasunak aplikatzen jarraitzen dugu, baina berriro ere 4. Industria Iraultzak eskatzen dizkigun beharrei

aurrea hartu beharra daukagu. Plan honek ikasketa-metodologien garapen zabalean ipiniko du arreta, izan ere, metodologia berriak ezinbestekoak baitira ikasleak beharrezko dituzten gaitasunez janzteko. Formazioa behar errealetara eta enpresa mundura egokituko duten ekimenez ari gara hizketan. Horretarako, besteak beste, metodologia berriak eta ikasketazentroen antolaketa berria izango dira oinarri. Guztion artean ekoizpen-sarea lehiakorrago izatea lortu behar dugu. Eta ikasleek prestakuntzarik onena lortzea. Enpresek ere helburu horretan inplikatu beharra dute, orain arte egin izan duten moduan” azaldu du hezkuntza buruak.


hezkuntza Âą 18 //etorkizuna.eus 2018 urria

8

eta orotara 189.227 laguntza eman ziren. Berritasunak Jarraitasuna ikasturte berriaren ezaugarri nagusia bada ere, badira zenbait berritasun ere. Horien artean, Uriartek Hezkuntza Saila atzerriko jatorria duten ikasleen eskolatzeaz osatzen ari den azterketa aipatu du. Sailburuak azaldu duenez, Hezkuntza Sailak zenbait urte daramatza Euskal Hezkuntza Sisteman eskolatzen diren jatorri atzerritarreko ikasleen eskolatzeari buruzko azterlan bat burutzen. Izan ere, azken urteetan gure artean immigrazioak izan duen hazkundeak isla du hezkuntza sisteman ere eta horrek erantzun egoki bat eskatzen du. Uriarteren

hitzetan, “azken boladan zeresan handia eman duen gai baten inguruan ari gara, baina Hezkuntza Inklusiboa eta Aniztasunaren Trataerarekiko Sailak hartua duen konpromisoaren baitan kokatzen dena. Gure lurraldea ezagutzen ari den immigrazioaren hazkundeak badu isla Euskal Hezkuntza Sisteman ere. Komunitateak, eskolak zein administrazioak unean uneko beharretara egokitu behar dute erantzuna, hezkuntza-politiken eta praktiken bidez. Horretarako, beharrezkoa da immigrazioaren fenomenoak eskola-sisteman duen eragina hobeto ulertzea, eta hezkuntzaarrakasta izateko aukerak sustatuko dituzten erronka zein esku-hartzeak identifikatzea�.

Gauzatzen ari den azterlanaren xede nagusia da gero eta anitzagoa den eskolan azaltzen diren zenbait lehentasun identifikatzea. Horrez gain dagoeneko (Ikasle Etorkinei Arreta emateko II. Planaren bidez) garatzen ari diren ekintzen osagarri izango diren bestelako ekintza batzuk ere jasotzen ditu azterketak, eskola inklusiboaren aldeko lanean jarraitzeko xedez. Aurkezpen ekitaldian protagonismoa izan duen beste gai bat Gaitasun Handiko ikasleena izan da. Gai horretan ere plan bat ezarriko da, lehenik eta behin, gaitasun horiek dituzten ikasleak ahalik eta lasterren antzemateko eta, bigarrenik, eskuhartzea ere ahalik eta azkarrena izateko.



± 18 //etorkizuna.eus 2018 urria

10

Mundu osoko 13 eta 15 urte bitarteko ikasleen erdiak (150 milioi inguruk) jazarpen motaren bat pairatu behar izan duela adierazten du. Estatuaren kasuan, 13 eta 14 urte bitarteko ikasleen % 16,7k eskola-jazarpena jasan duela azaltzen du. UNICEFek argitaratu berri duen ”Una lección diaria: #STOPViolenciaInfantil en las escuelas” txostenaren arabera, jazarpenak eta borroka fisikoek 13 eta 15 urte bitarteko 150 milioi neraberen hezkuntzan eragiten dute. Aipatu txostenean azpimarratzen denez, berdinen arteko indarkeria pentsa daitekeena baino arruntagoa ei da: azken hamabi hilabeteetan jazarpena pairatu edo borroka fisikoren batean parte hartu duten nerabeen kopuruak azaltzen duenez, orokortuta dagoen arazo baten aurrean aurki gintezke. UNICEFek azaltzen duenez, herri txiroetan zein aberatsetan ematen den arazoa da eta modu zuzenean eragiten du ikasleen ikaskuntza prozesuan zein ongizatean. Zentzu horretan, UNICEFeko zuzendari exekutibo Henrietta H. Forek deituratu duenez, ”hezkuntza ezinbestekoa da gizarte baketsuen eraikuntzan, baina, tamalez, mundu osoko milioika haurrentzat eskola ez da toki segurua”. Foreren ustez, “asko dira, egunero, aurrez aurre edo Internet bidez, hainbat eraso pairatzen dituzten gazteak: borroka fisikoak, gaizkile-taldeetan sartzeko presioak, larderiak, diziplina modu biolentoak, sexu-jazarpena edo indarkeria armatua”. Horrek guztiak eragin zuzena du ikasleen ikaskuntza prozesuan eta, epe luzera, antsietatea, depresioa eta bere buruaz beste egiteko nahia eragin dezake. Forek azpimarratzen duenez, ”indarkeria haurrek ikasi beharko ez luketen ikasgai ahaztezina da”. UNICEFen txostenean jasotako datuen arabera, 13 eta 15 urte bitarteko gazteen erdiak jazarpena pairatu du eta, proportzio berean, borroka fisikoren batean parte hartu duela onartzen du. Era berean, industrializatutako 39 herrialdetako hamar ikasletatik hiruk ikaskideen aldetik jazarpena jasan dutela onartzen dute,

Joshua Estey. UN014974

hezkuntza

Munduan diren nerabeen erdia jazarpenaren biktima da

eta eskola-adinean diren 720 milioi haur inguru eskolan zigor fisikoa guztiz debekatzen ez duten herrialdetan bizi dira. Neurrien beharra Txostenean azaltzen denez, armen erabilera dela eta eratorritako indarkeriaren ondorioz asko dira eskolan hiltzen diren ikasleak. UNICEFek eta beste hainbat erakundek neurri urgenteak hartzea proposatzen dute eskoletan izaten den indarkeriarekin amaitzeko. Aipatzen diren neurrien artean, adibidez, honako hauek aipatzen dira: ikasleak babesteko politiken eta legeen ezarpena eta ikastetxeetan prebentziorako eta erantzunak emateko neurriak sendotzea. Aldi berean, ikasleak babesteko, indarkeria kasuak salatzeko gonbidapena luzatu diete hiritar guztiei. Izan ere, helburua da egun ikasgeletan eta gizartean indarrean den kultura aldatzea eta, era berean, ikastetxeetan eta horien inguruan izaten diren indarkeria kasuen

inguruko informazioa biltzea. Txostenean 39 herrialdetako datuak aztertzen dira eta Espainiari dagozkion datuak positibotzat har daitezke. Izan ere, 13 eta 15 urte bitarteko ikasleen artean ikastetxeetan den indarkeria-indizearen sailkapenean Espainia da indizerik txikiena duen hirugarren estatua. Hala ere, eskura diren azken datuen arabera (2014. urtekoak, hain zuzen), Espainiako 13 eta 14 urte bitarteko nerabeen % 16,7k eskola-jazarpena pairatu duela azaltzen du, eta heren batek (% 30,4), berriz, azken hamabi hilabeteetan borrokaren bat izan duela onartzen du. Zeuk esan: 116 111 Euskadin duela zortzi urte jarri zen abian haur eta nerabeei arreta eskaintzeko telefonoa. Zeuk esan: 116 111 telefonoa Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eskaintzen duen zerbitzua da eta psikologo adituek laguntza eske deitzen duten nerabeei aholkularitza eskaintzen diete.



hezkuntza Âą 18 //etorkizuna.eus 2018 urria

12

Formakuntza handiagoarekin enplegua lortzeko aukera gehiago Gazte helduen % 34 ez da goi-mailako bigarren hezkuntzara iristen. Datuak kezkagarriagoak dira mutilen artean nesken artean baino.


Biztanleria helduaren formakuntza-maila (25 – 64 urte) (2017) 100

46,4

44,3

41,9

45,7

43,2

37,2

35,2

37,7

34,1 42,2

42,4 57,9

40 20

44,3

43,8

41,1

36,3

38,8

45,9

41,2

43,2

43,8

21,8

Alemania

Suedia

Irlanda

Norvegia

EB22

Herbehereak

Frantzia

ELGA

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako lehen etapa

16, 17 edo 18 urterekin ikasten jarraitzea garrantzitsua izan daiteke etorkizunean enplegu bat lortu ahal izateko eta, ondorioz, gaitasun ekonomiko handiagoa izateko. ‘Hezkuntzaren panorama: ELGAren adierazleak 2018’ txostenaren arabera, ikasketa-maila oso garrantzitsua da etorkizunean izango diren soldatak zehazteko. Horrela, unibertsitatemailako ikasketak dituzten langileen % 63k enplegatuen batez bestekoa baino gehiago irabazten du, bai lanaldi osoan zein lanaldi mugatuan. Ostera, batxilergomailako ikasketak dituzten langileen heren batek bakarrik beste enplegatuen batez bestekoa baino gehiago irabazten du. Aipatu txostenean ezagutzera ematen denez, unibertsitate-mailako ikasketak izanik enplegua duten espainiar gazteen enplegu-tasa (% 77) aztertu diren herrialde guztietako batez bestekoa (% 84) baino baxuagoa da. Hala ere, espainiar unibertsitarioen enplegu-tasa batxilergomailako titulazioa duten gazteena baino nabarmen altuagoa da, azken horiena % 61ekoa baita. ELGAk prestatu duen txostenaren arabera, goi-mailako ikasketak (unibertsitate mailakoak, alegia) duten emakumeen ehunekoa gizonena baino

Hezkuntza tertziarioa

altuagoa da, % 71 eta % 58, hurrenez hurren. Hala ere, gizon eta emakumeen artean den soldata-arrailak gizonen aldekoa izaten jarraitzen du. Belaunaldiarteko tranpa ELGAren txostenak azpimarratzen duenez, gurasoen maila akademikoak modu erabakigarrian eragiten du semealaben hezkuntza-mailan. Derrigorrezko hezkuntzatik haratago ikasten jarraitzeko aukerak biderkatu egiten dira gurasoek unibertsitate-mailako ikasketak dituztenean. Horrela, Estatuko pertsona helduen % 55ek, euren gurasoak Batxilergoko edo Lanbide Heziketako ikasketara iritsi ez direnean, ez dute ikasketa-maila hori lortu. ELGAk ‘belaunaldiarteko tranpa’ izenarekin definitu du fenomeno hori eta diru-sarreretan ezberdintasun-maila handiak eragin ditzakeela ohartarazi du. Izan ere, Espainian ez da, hezkuntzamailan, goranzko belaunaldiarteko mugikortasunik ematen eta, ondorioz, seme-alabak gurasoen hezkuntza-maila bera lortzeko joera izan ohi dute. Beste modu batean esanda, Espainian asko dira Batxilergo-mailako edo baliokide den hezkuntza-mailako ikasketak dituzten herritarrak. Gainera, pertsona horiek, kasu

23,9

40,9

52,0

62,3

Mexiko

21,6

20,2

Portugal

21,6

39,1

51,1

Brasil

19,8

35,4

Espainia

18,0

35,1

Italia

18,0

17,4

22,7

Erresuma Batua

17,0

27,3

24,0

18,8

Txile

13,5

41,7

Grezia

11,9 Finlandia

Japonia

9,4 Estatu Batuak

0

36,4

45,7

60

48,6

14,8

18,7

22,5

Bigarren Hezkuntzako bigarren etapa eta tertziarioa ez den bigarren hezkuntza ondoko hezkuntza

gehienetan, hezkuntza-maila horretan geratu diren pertsonen seme-alabak dira. Datu horrek, gainera, genero-arraila bat dagoela uzten du agerian. Izan ere, txostenaren arabera, Espainian gizonek emakumeek baino arrisku handiagoa dute goi-mailako bigarren hezkuntzako titulazioa ez lortzeko. Txostenean agerian geratzen denez, ingurune behartsuetako haurrek goimailako hezkuntzara iristeko aukera gutxiago dituzte. ELGAk azaltzen duenez, unibertsitate-mailako ikasketak ez dituzten gurasoen seme-alabek bigarren hezkuntzako bestelako ikasketak edo lanbide heziketako ikasketak burutzeko joera izan ohi dute. Gainera, hainbat kasutan, ikasketa horiek amaitzeko aukera gutxi izan ohi dituzte. Nolanahi ere, unibertsitate-mailako ikasketak ez dituzten gurasoen seme-alaben % 24k euren gurasoen ikasketa-maila gainditzeko gai izan dira eta unibertsitatemailako ikasketak burutzea lortu dute. Soldata-arraila txikiagoa Txostenak azaltzen duenez unibertsitatemailako ikasketak dituzten gizon eta emakumeen arteko soldata-arraila ELGA osatzen duten herrialdeetatik seigarren baxuena da. Zehazki, espainiar emakume

hezkuntza

51,4

34,3

31,0

13 ± 18 //etorkizuna.eus 2018 urria

80

28,6


Ikasten edo ikasten ari ez den 15 eta 29 urte bitarteko biztanleriaren ehunekoa lan-estatusaren arabera (2017)

hezkuntza Âą 18 //etorkizuna.eus 2018 urria

47,1

47,4

41,4

47,9

48,5

48,9

49,9

27,0

37,9

33,0

52,1

52,7

54,4

56,1

Herbehereak

46,4

37,7

Finlandia

46,2

37,7

12,6

Alemania

44,1

33,5

7,5

9,3

Grezia

39,1

8,0

19,9

22,8

28,9

25,2

50,5

51,2

Espainia

36,3

12,4

25,1

Suedia

40,5

13,4

Portugal

45,0

18,0

EB22

13,4

Txile

42,8

16,5

Italia

42,6

13,1

ELGA

Mexiko

45,0

8,8

Frantzia

36,6

37,5

13,3

Irlanda

41,3

12,2

Norvegia

40,9

Brasil

14

60

21,2

Estatu Batuak

80

22,5

Erresuma Batua

100

36,3

40 20 0

Ikasten

unibertsitarioek hezkuntza-maila bera duten gizonek jasotzen duten batez besteko soldataren % 81 jasotzen dute. ELGAko batez bestekoa, kasu horretan, % 74koa da. Hala ere, kontuan hartu behar da 2005. urtean kopuru hori % 83koa zela. ELGAk agerian uzten duenez, hezkuntza-maila zenbat eta baxuagoa izan, orduan eta soldata-arraila handiagoa. Horrela, goi-mailako bigarren hezkuntzako titulazioa lortu ez duten 25 eta 64 urte bitarteko emakumeek gizonek jasotzen duten soldataren % 78 jasotzen dute. Ondorioetan azaltzen denez, genero desberdintasunek errealitate bat izaten jarraitzen dute. Zentzu horretan, mutilen artean ohikoagoa da ikasturtea errepikatu behar izatea, eskola utzi behar izatea edo hirugarren mailako hezkuntza ez lortzea. Hala ere, eskolan emakumeek jarduera hobea duten arren, enpleguan eta soldatetan errealitate hori guztiz kontrakoa da. Ninietan eta errepikatzaileetan lider Bigarren hezkuntzari dagokionez, Espainia da, ELGAko herrialdeen artean, aipatu hezkuntza-etapa horretan errepikatzaile gehien dituen estatua. Izan ere, ELGAko batez bestekoa % 2koa den bitartean, Espainiakoa % 11koa da. Errepikatzaileen artean, gehienak (% 60)

Ikasten ez, lanean

Ikasten ez, langabezian edo ez aktibo

mutilak dira. ELGAtik azpimarratzen dutenez, ikasle errepikatzaile kopuru handiak izateak kostu handia suposatzen du. Kontuan izan behar da, adibidez, 2015. urtean, Espainian, DBHko ikasle bakoitzeko batez besteko gastua 7.595,28 eurokoa zela. Errepikatzaileen kopurua oso altua den arren, 2005 eta 2016 bitartean Bigarren Hezkuntzako ikasketak amaitzea lortu duten ikasleen kopurua 25 puntutan hazi da. Aurten, adibidez, unibertsitatean sartu diren espainiar ikasleen tasa % 73koa izan da. Kopuru hori, ELGAko batez bestekoaren gainetik aurkitzen da (% 66). Gainera, unibertsitate-mailako ikasketak dituzten ikasleen tasa ere altuagoa da Espainian (% 58) ELGAn (% 49) eta Europar Batasunean baino (% 44). Espainian, ‘nini’en kopurua, hots, ikasten edo lanean ez diren gazteen kopurua, ELGAkoa baino handiagoa da. 2017. urtean, 18 eta 24 urte bitarteko espainiar gazteen bosten batek (% 20,9) ez zuen ikasten edo lan egiten. ELGAren batez bestekoa, kasu horretan, % 14,5ekoa da. Hezkuntzan egindako inbertsioa ELGAren txostenean azaltzen denez, beste behin, Espainiak hezkuntzan inbertitzen duen kopurua ELGAko batez bestekoaren azpitik aurkitzen da. Horrela, Espainiaren kasuan, hezkuntzan

egiten den inbertsioa Barne Produktu Gordinaren % 4a den bitartean, Europar Batasuneko batez bestekoa % 4,2an kokatzen da eta ELGAkoa, berriz, % 4,5ean. Gainera, 2010 eta 2015 bitartean Espainian ikasle bakoitzeko egiten den gastua %11n murriztu da lehen eta bigarren Hezkuntzaren kasuan eta % 13an goi-mailako hezkuntzaren kasuan. Hezkuntza-mailaka egiten den gastu publikoa Espainian ELGAko eta Europar Batasuneko batez bestekoan azpitik aurkitzen da lehen eta bigarren hezkuntzan. Espainiaren kasuan, kopurua % 2,7koa den bitartean, ELGAn % 3koa da eta EBn % 3,2koa. Goi-hezkuntzan ere antzeko zerbait ematen da: Espainian gastua % 0,8koa den bitartean, ELGAn eta EBn % 1ekoa da. 2010 eta 2015 bitartean hezkuntzan egiten den gastuan izan den beherakadak bat egin du hezkuntza-maila guztietan izan den ikasle kopuruaren hazkundearekin. 2015. urtean lehen eta bigarren hezkuntzara bideratutako gastua bost urte lehenago bideratzen zen kopuruaren % 89a izan zen. Epe berean, ikasle bakoitzeko gastua % 5ean hazi zen inguruko herrialdeetan. Goi-mailako hezkuntzan, berriz, jada azaldu den bezala, beherakada 13 puntutakoa izan zen bitartean, ELGAko herrialdeetan gastu hori 12 puntutan hazi zen.


Finantzaketaren bilaketan lagunduko zaitugu PROGRAMEN ETA PROIEKTUEN KUDEAKETA Prozesuen ikuspegi integrala eskaintzen dizugu.

Hausnarketa estrategiko batetik abiatuta, zerbitzu integral eraginkorra eta efikaza eskaintzen dugu.

PROGRAMAK ETA PROIEKTUAK Inbertsio proiektu publiko zein pribatuak diseinatzen eta kudeatzen ditugu.

DIRU-LAGUNTZAK Diru-laguntza programen eta finantzaketa-lerroen inguruan aholkatzen dugu.

EUROPAR FUNTSEN KUDEAKETA Europako gaietan aditua den enpresa gara.

POLITIKA PUBLIKOAK Toki-, eskualde- eta enpresa-garapena sustatzen dugu europar esparruan.

Iparragirre, 17. 1. esk. Bilbo | (+34) 944 70 22 94 | info@gestoreseuropeos.com


giza eskubideak ± 18 //etorkizuna.eus 2018 urria

16

Gazteei zuzendutako ikus-entzunezko lehiaketak ireki du aurtengo Beldur Barik programa Aurtengo edizioaren leloa da ‘Beldur Barik jarrera partekatu’. Modu horretan, sare sozialei erreferentzia eginez, kultura matxistaren zein indarkeria sexistaren adierazpen desberdinak eraldatzeko norbanako zein taldekako konpromisoa zabaldu nahi da Pasa den irailaren 24an hasiera eman zitzaion Beldur Barik programaren aurtengo edizioari. Jakina den bezala, Emakundek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin eta EUDELekin elkarlanean antolatzen duen programa horren xedea da gazteen artean indarkeria sexista saihestea. Programaren barruan garatzen den jarduera nagusia, seguruenik, ‘Beldur Barik lehiaketa’ dugu. Aurten, aipatu lehiaketaren leloa ‘Beldur Barik jarrera partekatu’ izango da. Izan ere, xedea da sare sozialei erreferentzia eginez, kultura matxistaren zein indarkeria sexistaren adierazpen desberdinak eraldatzeko norbanako zein taldekako konpromisoa zabaltzea. Programak berak webgune propioa du (www.beldurbarik.eus) eta baita profilak Facebook, Twitter, Instagram eta Spotify sare sozialetan ere. Aurreko urteetan bezala, lehiaketa 12 eta 26 urte bitarteko nerabe eta gazteei zuzentzen zaie. Lehiaketak Beldur Barik jarrera erabiliz, hots, errespetua, parekidetasuna, askatasuna eta autonomia, elkarkidetza eta indarkeria sexistaren bazterketa irmoa, gazteek desparekotasun egoerei nola egiten dieten aurre erakusten duten adierazpen artistikoak saritzen ditu. Lanak aurkezteko epa azaroaren 9an amaituko da. Lehiaketa bi atal nagusitan banatzen da. Lehenengoa gazteenei bideratuta dago, hau da, 12 eta 17 urte bitarteko gazteei. Bigarren atalean, berriz, 18 eta 26 urte bitarteko gazteek parte hartuko lukete. Lehiaketan parte hartu daiteke bakarka edo taldeka. Iazko edizioan 390 lan eta 2.664 gazte aurkeztu ziren.

Azken urteetan aurkeztu diren lanen kopurua aztertzen badira, urtez urte gero eta gazte gehiagok hartzen dutela parte ikus daiteke. Sortutako edukiekin

eta interakzioekin, hausnarketa eta eztabaida prozesuak ireki nahi dira. Helburua da jarrera eta jokabide sexisten eraldaketarako espazio positibo eta


17 Bilboko ‘Film Sozialak’ nazioarteko zinemaldiak hamargarren edizioa ospatu du aurten Kultura, Communication y Desarrollo (KCD) GKEak antolatzen duen ”Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak 10 urte bete ditu. Egitasmoa, Euskadin nahiz mundu zabalean zinema gizartea eraldatzeko tresnatzat erabiltzeko proiektuaren barruan kokatzen da eta, bereziki, genero-berdintasunaren aldeko lana sustatzen da. Horrela, aurtengo edizioan, lehiaketarako aukeratutako 84 filmetatik, emakumeek zuzendutako 40 emango dira. Aldi berean, aurtengo edizioak Nazio Batuen Erakundeak 2030erako finkaturiko Garapen Iraunkorreko Helburuetan jarriko du arreta. Zinemaldia, nagusiki Bizkaian garatuko da (Bilbon, Barakaldon, Erandion, Portugaleten, Sestaon, Mungian, Iurretan, Getxon eta Leioan), baina baita Araban ere (Gasteiz). Xedea, iaz bertaratutako ikusleen kopurua (10.617) gainditzea da eta, horretarako, guztira, 433 proiekzio eskainiko dira. Aurtengo ediziorako ikus-entzunezko 900 obra baino gehiago jaso dira (% 34a emakumeek egindakoak). Haietatik 84 aukeratu dira lehiaketarako, eta horiek 50 herrialdetako historiak kontatuko

dituzte. Obra guztietatik 40 emakumeek zuzendutakoak dira eta 33k pertsonaia femeninoak dituzte protagonistatzat. Beti bezala, kalitatea gailenduz, noski, kontuan hartu da emakumeek egindako lan kopurua, diskriminazioa jasan ez dezaten. Izan ere, emakumeek zuzendu edo zuzendaritzan parte hartu duten obrak jaialdiko obra guztien erdiak izan dira hasiera-hasieratik. ”Jaialdia munduarekin konprometitutako publiko kritikoaren bila irten da berriro, gizateriari eragiten dioten arazoak erauzteko dagoeneko martxan dauden irtenbideak erakusteko”, adierazi du Juan Carlos Vázquezek, Jaialdiaren zuzendariak, aurtengo edizioaren aurkezpen ekitaldian. Jaialdiarekin batera, Bilboko Zabalguneko eraikinak ”Cuba Iluminada” (”Kuba argiztatua”) erakusketa, Héctor Garrido argazkilari andaluziarrarena, hartuko du. Kubako artearen, kulturaren, gizartearen eta kirolaren alorretako funtsezko aurpegiak jartzen ditu ikusgai, tartean Alicia Alonso, Pablo Milanés, Silvio Rodríguez eta beste askorena. Erakusketa azaroaren 10era arte izango da zabalik.

± 18 //etorkizuna.eus 2018 urria

Beldur Barik jarrera Beldur Barik lehiaketa ikusentzunezko lehiaketa bat baino gehiago da; izan ere, lanen kalitatea saritzeaz gain, aurkeztutako lanek Beldur Barik jarrera ere azaldu behar dute. Jarrera hori honako esaldi honen bidez labur liteke: kultura matxistaren zein indarkeria sexistaren adierazpen desberdinak eraldatzeko norbanako zein taldekako konpromisoa. Horrela, aurkeztutako lanen kalitate teknikoa eta artistikoa baino gehiago, horietan islatzen den mezua hartuko da aintzat, hau da, mezuaren kalitatea baloratuko da gehienbat. Nesken kasuan, adibidez, nesken jabekuntzatik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna baloratuko da eta mutilen kasuan, berriz, horiek matxismoaren aurka erakusten duten konpromisoa. Printzipioz, ikus-entzunezko adierazpen artistiko guztiak onartuko dira. Kategoria bakoitzeko 500 euroko lehen sari eta 300 euroko aipamen berezi bana banatuko dira. Horrez gain, 300 euroko herri bozketaren bitartez parte-hartze saria emango da. Baita, ikus-entzunezko ekoizpen onena baloratzeko 300 euroko saria saria ere. Epaimahaiak kategoria bakoitzeko sariak eta ikus-entzunezko ekoizpen onenaren saria aukeratuko ditu, eta herri bozketaren bitartez parte-hartze saria, berriz, Beldur Barik web gunearen bitartez egingo da. Beldur Barik programa 2009an sortu zen berdintasunaren aldeko euskal udalen Berdinsarea sarearen barruan. Emakunde eta hiru Foru Aldundiak ezezik, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, Enplegu eta Gizarte Saileko Gazteria Zuzendaritzaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta EiTB taldearen babesa ere du.

hezkuntza giza eskubideak

erreferentea sortzea, non kultura matxistarekin hausten duten pertsona eta ekimenak ezagutzera ematen diren.


giza eskubideak ± 18 //etorkizuna.eus 2018 urria

18

Aniztasunetik Eraikiz programak diskriminazio egoerei buruzko aurrez aurreko testigantzak eramango ditu ikasgeletara Emigranteek, LGTBI+ kolektiboko pertsonek, aniztasun funtzionala duten pertsonek edo islamiar erlijioa duten lagunek esperientzia pertsonalak eta diskriminazioarekin lotutako bizipenak partekatuko dituzte gazteekin Ikasturte hasierarekin batera, Gipuzkoako hamar ikastetxetan aniztasunaren eta giza eskubideen alde egiten duen ‘Aniztasunetik eraikiz’ programa jarri da abian. Programaren aurkezpen ekitaldian Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanok azaldu duenez, programa horren bidez herrialdeko gazteak Gipuzkoan giza eskubideen eta aniztasunaren aldeko agente aktibo bihurtu nahi dira. Olanok berak azaldu duenez, “esperientzia honen azken helburua da ikasleak zuzeneko partaide izanda, aniztasunaz jabetu, sentitu eta konprometitu daitezela, diskriminazioaren aurkako

agente aktibo bilakatuz”. Aipatu helburua lortzeko, hamar pertsonen aurrezaurreko testigantzak eramango dira ikasgeletara. Pertsona horiek hainbat talde edo kolektiboren ordezkari gisa arituko lirateke: emigranteak, LGTBI+, aniztasun funtzionala duten pertsonak edo islamiar erlijio duten lagunak. Pertsona horiek guztiek esperientzia pertsonalak eta diskriminazioarekin lotutako bizipenak partekatuko dituzte gazteekin. Aniztasunetik Eraikiz programa Bizikidetzarako Foru Planaren barruan aurreikusi diren egitasmoetako bat

da. Aipatu foru plana urte honen hasieran aurkeztu zen eta bat egiten du aurten ospatzen den Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 70. urteurrenarekin. Horrez gain, Bizikidetzarako Foru Plana euskal erakunde publiko nagusiek (Eusko Jaurlaritzak, EUDELek, hiriburuetako udalek eta hiru Foru Aldundiek) garatu duten ‘Eskerrak Giza Eskubideei’ programaren barruan ulertu behar da. ”Aniztasunaren eta giza eskubideen gaia eskoletara eramateak garrantzi handia du gaur egun eta etorkizunera begira”, zehaztu du Olanok, zeren


19 eskubide bat, baizik eta guztion eskubideak direla berdintasunean jaiotzen garenez gero”. Jimenez, emakume ijitoa, bere bizipenak ikasgeletara eramango dituzten 10 pertsona horietako bat da eta haren ustez, ”lan handia dago oraindik egiteko aurreiritziak eta estigmak ezabatu eta elkar aberastuko gaituen elkarbizitza sustatzeko bidean”. Azkenik, esperientzia honek azken fase bat izango du ikasleak sorkuntzara eramango dituena. Ikasgeletako saioen ostean, jasotako ezagutzarekin eta bizipenekin ikus-entzunezko lan bat osatu beharko dute ikasleek programa honen baitan antolatuko den bideo lehiaketara aurkezteko. Sarien banaketa, Giza Eskubideen Aldarrikapenaren 70. urteurrena ospatuko den egunean bertan egingo da Aldundian; abenduaren 10ean, hain zuzen. Honekin batera, ikasleek euren udalerrian bertan ere

aniztasunarekin eta giza eskubideekin lotutako ekintza ala interbentzio bat antolatu beharko dute urte amaieran. Aniztasunerako Bizikidetzarako foru plana 2018 urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak urrats berri handi bat eman du Aniztasunerako Bizikidetzarako foru planarekin, Gipuzkoako aniztasuna balioan jarri eta, aldi berean, era ezberdinetako diskriminazioen aurka jarduteko ekintza plan batekin. Urteak aurrera egin ahala, apustu hau sendotu egin da aukera berdintasuna Gipuzkoan eskubideen mailara jasotzen jarraitzeko. Plan honek gainera, eta bereizgarri bezala, era zabalean ulertzen du aniztasuna, bere baitan hartzen dituelarik era askotako egoerak; etnia, genero-identitate, sexu-orientazio, erlijio edo gaitasun funtzionalari dagokienez, besteak beste.

GIZA ESKUBIDEAK ATALA EUSKO JAURLARITZAKO, LEHENDAKARITZAKO BAKEGINTZA ETA BIZIKIDETZARAKO IDAZKARITZA NAGUSIKO BIKTIMEN ETA GIZA ESKUBIDEEN ZUZENDARITZAREN LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA

LEHENDAKARITZA Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia

PRESIDENCIA Secretaría General para la Paz y la Convivencia

± 18 //etorkizuna.eus 2018 urria

Material didaktikoa eta bideo lehiaketa Aurkezpen ekitaldian azaldutakoaren arabera, programa lurraldeko hamar ikastetxetan ezarriko da lehen fase honetan. Zehazki, Alegia, Anoeta, Azpeitia, Donostia, Elgoibar, Irun, Legazpi, Oñati, Orio eta Urnietako zentro banatan gauzatuko da programa DBHko 3. eta 4. mailako ikasleekin. Programa egikaritzeko berariazko material didaktikoa prestatu da. Material horretan diren edukiak landu ondoren testigantzen txanda etorriko litzateke. ”Lehen pertsonan emandako testigantza hauen bitartez ikasleek hitz egin eta partekatu ahal izango dute, lehen eskutik ezagutuz diskriminazioak sortzen dituen egoerak eta askotariko aniztasunekin identifikatzen diren pertsonen indarguneak”, azaldu du Aldundiaren Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari Maribel Vaquerok. Vaquerok berak nabarmendu duenez, errealitate hauek ezagutzera emateaz gain, ikasleak inplikarazi nahi dira eta haiengandik aniztasuneko elkarbizitzarako proposamenak ere jaso nahi dira”. Programaren aurkezpen ekitaldian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkariekin batera, AGIFUGI ijitoen elkarteko kide Isabel Jiménez ere izan da. Jimenezen aburuz, ”garrantzitsua da ikasleak jabetzea giza eskubideak ez direla hirugarren batek emandako

hezkuntza giza eskubideak

”populismoaren oldarraldi nabarmenaren aurrean”, ”betebeharra” da halako mugimenduei “balio demokratiko eta integratzaileekin erantzutea”. Olanoren nahia da ”programa hau lagungarri izan dadila Gipuzkoan berdintasunaren, giza eskubideen eta demokraziaren aldeko hiritargo jabetu eta aktiboa eraikitzeko”.


gazteria Âą 18 //etorkizuna.eus 2018 urria

20

Haurrentzat egunean bi ordu baino gehiago pantaila aurrean egotea kaltegarria da Haurren erdiak bakarrik (% 51) egiten du lo ordu nahiko, % 37k egunean bi ordu baino gutxiago ematen du pantaila baten aurrean eta % 18k egunean ordubeteko jarduera fisikoa egiten du. �Egunean pantaila aurrean bi ordu baino gehiago egoteak haurren garapen kognitiboan eragin kaltegarria duela ikusi dugu� azaldu du Kanadako CHEO Institutuko doktore Jeremy Walshek.

Lancet Child and Adolescent Health aldizkari britainiarrean argitaratu berri den ikerketa baten arabera, egunean pantaila baten aurrean bi ordu baino gehiago ematen duten gazteek gaitasun kognitibo urriagoak dituzte. Aipatu ikerketa Kanadako CHEO Institutuko, Ottawa Unibertsitateko eta Carleton Unibertsitateko ikertzaileek burutu dute eta, horretarako, zortzi eta hamaika urte


bitarteko 4.250 haur estatubatuarren datuak aztertu dituzte. Datu horien arabera, batez beste, haur horiek egunean 3,6 ordu eman zuten pantaila baten aurrean (sakelako telefonoa, tableta, ordenagailua edo telebista). Kopuru horrek ia gomendagarria den bi orduko muga bikoizten du. Gainera, ikertzaile kanadarren aburuz, haurrek bederatzi eta hamaika ordu bitartean lo egin eta egunean, gutxienez, ordubeteko jarduera fisikoa egin beharko lukete. Ikerketan parte hartu duten haur guztien artean bakarrik % 5ak jarraitzen ditu aipatu hiru gomendio horiek. Heren batek, berriz, ez du horietako bat bera ere betetzen: loaldi urriak, pantaila aurrean eta jarduera fisikoa egiten denbora mugatua. Familiek erantzun dituzten galdetegien arabera, haurren erdiak bakarrik (% 51) izaten ditu loaldi egokiak.

Pantailaren aurrean egunean bi ordu baino gutxiago ematen dutenak, berriz, % 37 izango lirateke eta egunean, gutxienez, ordubeteko jarduera fisikoa egiten dutenak % 18 inguru izango lirateke. Hizkuntzaren, memoriaren, erreaktibotasunaren eta kontzentrazioaren inguruko proba kognitiboak aztertu ostean, ikerketak agerian utzi du harreman zuzena dagoela pantaila aurrean ematen den denboraren, loaldiaren eta lortutako emaitzen artean. ”Egunean pantaila aurrean bi ordu baino gehiago egoteak haurren garapen kognitiboan eragin kaltegarria duela ikusi dugu” azaldu du Kanadako CHEO Institutuko doktore Jeremy Walshek. Bere ustez, gurasoek, irakasleek eta agintariek haurrek pantaila aurrean ematen duten denbora mugatzeko neurriak hartu beharko lituzkete. Aldi berean, loaldiei garrantzi handiagoa eman beharko

gazteria

21 ± 18 //etorkizuna.eus 2018 urria

litzaiekeela azpimarratu du. Aztertu diren hiru irizpideen artean (loaldia, pantailak eta jarduera fisikoa), atsedena eta pantailaren aurrean ematen den denbora dira haurren gaitasun intelektualean eragin handiena dutenak. Jarduera fisikoak, berriz, bakarka aztertuta, ez luke gaitasun kognitiboan eraginik izango, baina faktorerik garrantzitsuena izango litzateke haur baten osasun ona zehazteko. Esan bezala, ikerketak garrantzi handia ematen dio atseden faltari, bereziki, aisialdi teknologikoarekin konbinatzen denean. Hainbat ikerketak jada azaldu dutenez, loa oso faktore garrantzitsua da garunaren garapenean eta plastikotasunean; ondorioz, loaldi egokiak izateak, kantitatean zein kalitatean, positiboki eragiten du haur eta nerabeen kognizioan eta errendimendu akademikoan. Ikerketan azpimarratzen denez, harreman zuzena dago atseden falta eta gailu elektronikoen erabileraren artean. Ikertzaileek azaldu dutenez, ”egunean, pantaila aurrean bi ordu baino gehiago emateak eragin zuzena du haur eta nerabeen loaldietan eta, oro har, horien adimen orokorrean. Espainian, Centro Reina Sofíak egin duen azterlan baten arabera, 14 eta 24 urte bitarteko gazteen % 44k lo orduak galtzen diru sare sozialetan izateagatik. Britainia Handian egin den antzeko ikerlan baten arabera, harreman garbia dago pantailen erabileraren eta loaldiaren narriaduraren artean: eskolaurreko haurren artean, pantailaren aurrean ematen zen ordu bakoitzeko, gaueko loaldia 26 minututan murrizten zen. Aipatu ikerketaren buru Tim Smithen ustez, ”emaitza horiek izugarriak dira. Gainera, loaldian ezezik, pantailen erabilerak haurren garapen kognitiboan ere modu negatiboan eragiten dutela dirudi”. Gero eta gehiago dira pantailen gehiegizko erabilerak izan ditzakeen eragin negatiboen inguruan hitz egiten duten zientzialariak. Atsedenean duen eragina ezezik, kontzentrazioa mantentzeko arazoak eta menpekotasunak ere eragin ditzakeela azpimarratzen dute.


gazteria

Xtraclub programazioak 34 ekintza eta 755 leku eskainiko ditu 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat

± 18 //etorkizuna.eus 2018 urria

22

Udazkenarekin batera, Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak abian jarri du haur, nerabe eta gazteentzako Xtraclub programazioa. Bertan, 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzako aisialdi-, kultura-, abentura- eta kirol-ekintzak jasotzen dira. Bertan diren ekintza horien guztien bidez gazteen arteko harremanetarako eta elkar ezagutzarako espazio hezigarria sortu nahi da, asteburuetan aisialdirako aukera bat bilakatuz. Antolatzaileek azaldu dutenez, gazteek euren gogo eta nahien arabera ekintzak hautatzeko aukera izango dute. Horrela, egun bateko ekintza puntualetan eman dezakete izena, edo bestela, sakontzeko aukera ematen duten diziplinak gara ditzakete. Aurreko edizioetan bezala, hiriko dantza eta kantu lantegiez gozatzeko aukera izango da, lantegietan eszenatokira igotzeko beldur barik beharrezkoak diren kantu eta dantza teknikak eta ahalmenak erraztuko dira; izan ere, ikastaroak bukatzerakoan, diziplina horietan sakondu eta egindako lanaren emaitza jendaurrean erakutsiko da. Hitzordua abenduaren 2an izango da, Aldabe gizarte etxearen antzokian. Sukaldaritzari eta argazkilaritzari buruzko ikastaroak ere ez dira faltako; besteak beste, gabonetan argazki-rally bat ospatuko da. Ohiko programazioaz gain, aurten ere kirola, abentura eta natura uztartzen dituzten jarduerak ere aukeran izango dira: Kayak (Lizarran), eskalada eta rappel-a (Eginoko Haitzetan), Cares ibilbidea (Caín eta Poncebos artean), eta zirkuitua zuhaitzen artean eta arku-tiroa (Olaeta). Aipatu kirol-jarduera horiez gain, Xtraclub programazioan hainbat txango ere aurreikusten dira: Hiriko termak (Atlas zentroa), Izotz pista (BAKH), Lakuako karting-a eta Pagazuriko bolatokia, Senda Viva, hiru egun Santoñan (hipika, bizikleta eta hondartza), Iruñako Rokopolisa, egun bat zaldien bizitzan Gaubean eta Donostian La Perlako bainu termalak.

Gizarte etxeetan ere aukera asko izango dira, esaterako padela, sukaldaritza-lantegi gazteak (krepeak, Mediterraneoko sukaldaritza, eguberrietako gozoak, 0,0 koktelak,…), eskulanak (xaboiak, kandelak, beira-

aleak, hennazko tatuajeak, masajeak eta baltsamoak, …), motxilak kustomizatzeko lantegiak, Lipdup Bideoa, etab. Programazioaren inguruko informazio guztia hemen: www.vitoria-gasteiz.org/ xtraclub


Eu kaal Herrriko rikko herri er guztietan gazteberri.eus

Zabalkunde handiena duen gazteentzako aldizkaria Zure aldizkaria!!

hezkuntza

5500.000000ale hilero

23 Âą 18 //etorkizuna.eus 2018 urria

Gazteberr erri aldizkaria ria


gazteria

Zientzia Astea 2018ko jardueretan izena emateko epa zabalik

± 18 //etorkizuna.eus 2018 urria

24

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) antolatu ohi duen Zientzia Astearen aurtengo edizioa azaroaren 7 eta 11 bitartean ospatuko da Bilbon (Bizkaia Aretoa), Donostian (Tabakalera), Barakaldon (Clara Campoamor Zentro Zibikoa), Eibarren (Portalea Kultura Etxea) eta Gasteizen (Bibat Museoa). Aurtengoa, gazteen artean zientziarekiko zaletasuna sustatzea helburu duen egitasmoaren XVIII. edizioa izango da eta, horretarako, guztira, 130 jarduera baino gehiago antolatu dira. Horietan parte hartu ahal izateko hil honen amaieran, urriaren 24an, hain zuzen ere, zabalduko den izen-emate aukeran apuntatu beharra dago. Antolatutako 58 tailer eta 43 txangoen artean, gustu eta adin guztientzako ekimenak daude. Itsasoari, espazioari edota dinosauroei buruzko tailerrak, besteak beste. Bakterioak, estatistika, geologia, arkeologia edo janari-intolerantziak ezagutzeko aktibitateak antolatu dira. Esperimentuak egingo dira, papiroflexia ikasteko aukera izango dute partaideek, eta hirugarren adinean ariketa fisikoa nola egin daitekeen ere erakutsiko da. Txangoen artean badaude, adibidez, itsasontziz ibilbideak, gure hirietan dauden sekretu geologikoak aurkitzeko ibilbideak, zientzia-museotara, garraioetara edo upeltegitara bisitak. Egitarau osoa http://zientzia-astea. org/eu/eu/ estekan dago ikusgai. Aktibitate guztiak doakoak dira. UPV/EHUren XVIII. Zientzia Asteak beste hainbat aktibitate izango ditu: 58 tailer eta 43 txangoez gain, txokoak, erakusketak, zenbait hitzaldi, txikienentzako zientzia-ikuskizunak ere egongo dira, baita Zientzia Club formula ere, umorea, musika eta zientzia osagaiak batzen dituzten bakarrizketak.

‘Parkour’ gune berria Gasteizen Pasa den irailaren 14an parkour gune berri bat estreinatu zen Gasteizen. Gunearen inaugurazio-ekitaldian, besteak beste, tailerrak eta Leo Urban, Iván Fabián edo Cosmin Marius parkour espezialisten erakustaldiak izan ziren. Egitasmoa ‘Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz’ programaren barruan garatu da eta 200.000 euroko aurrekontua izan du. Parkourra oso ezaguna ez den kirol-praktika da eta publiko orokorrari gerturatzeko asmoz, egitasmoa garatu duen Asociación Arabatarren Parkour Elkarteak bi eguneko inaugurazioa antolatu du. Gasteizko parkour gune berria Lakua auzoan kokatuta dago, Ertzaintzaren polizia-etxearen eta Mercadona supermerkatuaren artean. Gune berrian, parkour ezezik, eskalada eta bestelako jardute fisikoak ere burutu daitezke. Gunea parkourrerako bereziki diseinatutako zenbait elementuz osatzen da. Horiez gain, aretofutbolerako eta saskibaloirako kantxa bat, frontoi bat, eskalada-murru bat

eta erabiltzaileen gaitasun fisikoak hobetzeko zenbait elementu ere aurki daitezke. Guztira, 800 metro koadroko azalera du gune berriak. Parkourrera zuzendutako gunean praktika horretako oinarrizko lau mugimendutan entrena daitezke: desplazamenduak, jauziak, hartzeak eta kulunkak. Horretarako, forma eta tamaina desberdinetako egiturak diseinatu dira. Gainera, zorua, kautxuarekin babestu da izan daitezkeen erorikoetan zauriak ekiditeko. Bigarren gunean bestelako kiroletarako instalazioak aurkitzen dira. Areto-futbolerako eta saskibaloirako kantxaren ondoan, pilotara eta frontenisera jolasteko frontoi bat dago. Frontoiaren atzealdean eskaladamurru bat diseinatu da. Hor bertan ere punteria praktikatzeko eta jarduera fisikoetarako hainbat euskarri aurki daitezke. Gasteizko Udalak azpimarratu duenez, Lakuako da Euskadi mailan horrelako ezaugarriak dituen lehenengo kirol-instalazioa.


Haurtxokoak eta gaztelekuak: kalitatezko aisialdia sustatzeko zerbitzua

25

balioak, eta denak ezinbestekoak bizitzarako prestatzeko. Gaztetxoen aldarrikapenak ardatz 4 eta 11 urte bitarteko haurrak eta 12tik 17 urtera arteko nerabeak oinarri hartuta, aurtengo kanpainaren barruan bi irudi aurkeztu dira. Bietan haur zein nerabeak dira protagonista, eta haien lekuaren, haien lagunen eta haien munduaren aldarrikapena egiten dute. Haurtxokoak zein gaztelekuak haur eta nerabeen neurrira sortutako guneak dira, haien beharretan, nahietan eta gustuetan oinarritzen direnak. Ideia hori azpimarratu nahi izan da aurtengo irudiarekin eta leloarekin: ”Nire planik hoberena”, Haurtxokoen kasuan eta ”Hemen gu geu gara” adierazpena Gaztelekuenean. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako zerbitzuak duela 2 urte jarri zuen abian, lehenengoz, haur eta nerabeentzako zerbitzuak sustatzeko lehenengo kanpaina, Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Egunarekin bat eginez (azaroak 20). Orduz geroztik hainbat urrats eman dira; horietan esanguratsuena Gipuzkoako Haurtxokoak eta Gaztelekuak marka sortzea. Hausnarketa-prozesu baten ostean, Foru Aldundiak eta halako zerbitzu bat eskaintzen duten udalek,

eragile guztien arteko elkarlanaren beharra ikusi zuten eta, ondorioz, sarean lanean hasi ziren marka berri horren aterpean. Komunikazio-kanpaina bateratuen bitartez, zerbitzua bere osotasunean indartu nahi da; eta elkarlanari esker, haurtxokoen eta gaztelekuen kalitatezko eskaintza aberasten jarraitu. Bide horri jarraituz, sareak bideo bat aurkeztu zuen 2018ko maiatzaren amaieran. Bertan, udalerri desberdinetako haurrei, nerabeei, gurasoei, hezitzaileei eta udal-teknikariei eman zitzaien ahotsa eta horrelako adierazpenak egin zituzten zerbitzuei buruz: ”Segurtasun-txoko bat, gizarte hobeagoa eraikitzeko aukera ematen duena, deskonektatzeko eta lagunekin egoteko gunea, euren herritartasuna aldarrikatzeko lekua, bide-laguntza, maitasuna, errespetua, aniztasuna, pertsonak hezten dituen espazioa, haur eta nerabeak libre sentitzeko lekua…”. Ekimen horiek guztiak bat datoz Foru Aldundiko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako Zerbitzua haur eta nerabeen eskubideak eta ongizatea bermatzeko garatzen ari den estrategiarekin. Ildo horretan, Aldundiko lantaldeak lanean dihardu hurrengo mugarriaren antolakuntzan: azaroaren 20ko Haurren eta Nerabeen Nazioarteko Eguna.

± 18 //etorkizuna.eus 2018 urria

Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko haurtxokoak eta gaztelekuak sustatzeko kanpaina berria abiarazi du. Kanpainak bi helburu nagusi ditu: alde batetik, haur eta nerabe gipuzkoarrak zerbitzuetara gonbidatzea; eta, bestetik, zerbitzuaren garrantzia azpimarratzea, haur eta nerabeen kalitatezko aisialdirako eskubidea aldarrikatuz. Kanpainaren berri emateko, Aldundiak, udalerriekin elkarlanean, 50.000 gonbidapen bidaliko dizkie lurraldeko haurrei eta nerabeei. Egun, Gipuzkoako 47 udalerritan, 100 gune daude eta bertan 230 hezitzaile profesional ari dira lanean. Kanpainaren aurkezpen ekitaldian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria zuzendari Goizane Álvarez, Eibarko Gazteria arloko zinegotzi Patricia Arrizabalaga eta Urnietako Udaleko Gizarte Sustapena eta Garapen Pertsonala saileko zinegotzi David Rosco izan dira. Álvarezek berak azaldu duenez, kanpaina berriak haurtxokoen eta gaztelekuen lana plazaratzea eta horien balioa azpimarratzea du helburu. Gazteria zuzendariaren hitzetan, ”Haurtxoko eta Gaztelekuak sarearen helburua da haurrek eta nerabeek gizartean duten lekua bermatzeko lan egitea. Funtsezko zerbitzu publikoa dela uste dugu, haur eta nerabeak hiritar aktibo gisa hezten dituelako, beren aisialdirako denbora errespetatuz eta eskaintza ludiko baten bitartez”. Taldean egotea, jolastea, elkarrekin bizitzen ikastea, aniztasunean heztea, haur eta nerabeen parte-hartzea sustatzea, protagonistak izatea, harremanak euskaraz egitea… Asko dira haurtxokoen eta gaztelekuen eskaintzaren bitartez lantzen diren

gazteria

50.000 haur eta neraberi gonbidapen bat bidaliko zaie, euren udalerriko zerbitzua ezagutzera animatuz


gazteria ± 18 //etorkizuna.eus 2018 urria

26

Lan-istripuak: gazteon lan-baldintzetan eragiten duen beste faktore nagusietako bat Iaz EAEn izan ziren lan-istripuen laurden batean biktima 16 eta 34 urte bitarteko gazte bat izan zen. Azken urteetan etengabe hazi da istripuren bat izan duten langile gazteen kopurua OSALANek ezagutzera eman dituen datuen arabera, pasa den urtean, guztira, 33.398 bajadun lan-istripu gertatu ziren EAEn. Horietatik guztietatik, 8.090 lan-istriputan (% 24) biktima 16 eta 34 urte bitarteko gazte bat izan zen. Azken urteetako joera aztertzen bada, azken urteetan, gazteen artean gero eta lan-istripu gehiago daudela ikus daiteke. Horrela, 2014an 6.697 izan ziren bitartean, iaz 8.000ko langa gainditu zen. Lesio-mailaren arabera, % 99,5 istripu arinak izan ziren. Bestetik, datu absolutuetan 40 istripu larri gertatu ziren eta beste 2k heriotza ekarri zuten. Azpimarratzekoa ere gizon eta emakumeen artean diren aldeak: gizonen artean lan-istripuen indizea 59,4koa izan zen bitartean, emakumeena 22,1ekoa besterik ez zen izan.

16 eta 34 urte bitarteko gazteen lan istripuak Euskadin, sexuaren arabera (absolutuak) 25.000 Guztira

20.000

Gizonak Emakumeak

15.000

10.000

5.000

0

2012

2013

2014

2015

2016

2017

Guztira

21.376 20.635 14.581 13.558 11.263

2007

2008

8.436

7.318

6.997

7.393

7.845

8.090

Gizonak

17.060 16.129 11.211 10.301

8.523

6.373

5.341

5.173

5.474

5.834

6.054

Emakumeak

4.316

2.740

2.103

1.977

1.824

1.919

2.011

2.036

4.506

2009

3.370

2010

3.257

2011

Iturria: Gazteen Euskal Behatokiak egina, Osalanek emandako datuak oinarri hartuta.

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA

DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y POLÍTICAS SOCIALES

Gazteria Zuzendaritza

Dirección de Juventud


Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Probintzia plaza 13, behea 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava. net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www. facebook/infogaztea.araba • informazioa@ ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz. org/omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org Arabako Kampuseko Gazteentzako Informazio Bulegoa. Apraiztarrak 1Unibertsitate-Pabiloia 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu.es • www. gazteinformazioa.net • oij-ar@ehu.es Laudioko Lamuza Gazte Informazio Gunea. Lamuza 13 01400 Laudio • 94 4034921 • infogazte@laudiokoudala.net

Bizkaia Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1, 48009 Bilbao • 94 6083926 /94 6083920/94 6083934 • www.bizkaia.net/ gazteria • gazteinformazioa@bizkaia.net Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa.Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@ abanto-zierbena.org Ikusi Makusi Baliabide Zentroa. Areitzo, 2 48810 Alonsotegi • 94 4980807 • ikusimakusi@alonsotegi.net Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, s/n 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegunea. Ugertza bidea, 1 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • arrigorriaga.eus • gaztegunea@arrigorriaga. eus Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 23 48870 Artzentales • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea.Pio Bermejillo, 19 48800 Balmaseda • 94 6800240 • www.balmabegi.com • www. balmaseda.net • gaztezer@balmaseda.net Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@barakaldo.org Gurutzetako Gazte Informazio Gunea. Balejo, 4 48903 Barakaldo • 94 4789487 • www.gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@ barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11 48970 Basauri • 94 4666430 • www.facebook.com/basaurion • zirtzart@ basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org BIZ Bilbao Informazio Zerbitzua. Zabalguneko Eraikina. Zabalguneko Plaza, 11 48009 Bilbao • 94 4204488 • bilbaoiz@

EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@e-txorierri.com Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa. Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net Ermuako Gazte Informazio Bulegoa. Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua.net Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www. mugarri.net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana. com • gaztebulegoa@ busturialdekogazteplana.com

Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@ sv.ehu.es. svrbegaz@sv.ehu.es

Induma Informazio Bulegoa. Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@ yahoo.es

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea. Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 20006 Donostia • 900 110 111 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net

Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989 • gazteinfo.plentzia@bizkaia.org Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@ portugalete.org • gaztegela@gmail.com Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www. juventudportugalete.org • aulajoven@ portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net

Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa. Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www.sopelanagaztea.blogspot. com • www.sopelana.net • oij@sopelana.net

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@getxo.net

Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org

Gordexolako Gazte Informazio Gunea. Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@ gorliz.net Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde. org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde. org Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko Campuseko Gazte Informazio Bulegoa. Sarriena auzoa, z/g, Apia Bidea (Gizarte eta komunikazio behealdea) 48940 LEIOA • 94 6015100 • oij-bi@ehu.es Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa. Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com Muskizko Gaztegune. Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www. muskizkogaztegunea.blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa. Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es Urduñako Gazte Informazio Gunea. Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com Sestaoko Gazte Informazio Zentroa. La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@sestao.eus Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@zalla.org • infogazte@zalla.org

Gipuzkoa Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa. Ambrosia Olabide Zentroa. Pio Baroja kalea, 1. 20140 Andoain • 943 593911 • gibandoain@euskalnet.net Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa. Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3 20500 Arrasate • 943 252065 • www. gaztebulegoa.com • gaztebulegoa@ arrasate-mondragon.net Astigarragako Gazte Informazio Puntua. Kultur Etxea. Kale Nagusia, 48. 20115 Astigarraga • 943 331067 • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa. Plaza Txikia z/g 20730 Azpeitia • 943 157160 • gib@azpeitia.net Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Gaztegunea. Anoeta, 28 20014 DonostiaSan Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa. net

Donostiako Gazte Informazio Bulegoa. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. 20003 Donostia • 943 481435 • www.donostia.eus/ gazteria • gazteinfo@donostia.eus Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portaela Kultur Etxea, Bista Eder 10. 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Plaza z/g, 20870 Elgoibar • 943 257986 • www.elgoibar.org/webb/ gazteriazalag.htm • gazteinformazioa@ elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3. 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa. Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g. 20120 Hernani • 943 552185 • www. hernani.net • kirola@hernani.net Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa. Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org Irungo Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Karrika, 2 behea. 20302 Irun • 943 505444 / 943 505643 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Manuel Lekuona Kultura Etxea. Geltoki kalea, 18. 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gazteinfo@lasarteoria.org Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.Kultur Etxea, Latxartegi, 3. 20230 Legazpi • 943 737203 • gazteria.le@legazpi.net Oiartzungo Gazte Informazio Puntua. Mendiburu 5, behea. 20180 Oiartzun • 943 491105 • www.gazteoiartzun.net • gazteinfo@oiartzun.org Oñatiko Gazte Informazio Puntua. Foruen Enparantza, 4 – behea. 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net Ordiziako Gazte Informazio Puntua. Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2º - 3 20240 Ordizia • 943 805634 • www.ordizia.org • gazteria@ ordizia.org Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1. 20400 Tolosa • 943 670383 • www. zazpitantriangulon.com • gazteria@ tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.org • gazteinformazioa@ urnieta.org Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79 20150 Villabona • 943 694787 • gazteria@villabona.net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34 20800 Zarautz • 943 005122 • www.zarautz. org • gazteinformazioa@zarautz.org

gazteria

Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea. Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www. gazteinformazioa.net •gazteinformazioa@ ej-gv.es • gazteinfoeuskadi@gmail.com

ayto.bilbao.net

27 ± 18 //etorkizuna.eus 2018 urria

Araba


gazteria ± 18 //etorkizuna.eus 2018 urria

28

Begoña Ojinaga eta Julen Arbe izango dira Bilbao Gazteko youtuber ofizialak Kimetz Karkoba, berriz, B-Tuber lehiaketaren lehenengo edizioko irabazlea izan da 22 urteko Begoña Ojinaga, ‘Gotxu’, eta 18 urteko Julen Arbe, ‘Julentzio’, izango dira 2018ko urria eta 2019ko apirila bitartean Bilbao Gazteko youtuber ofizialak. Epaimahaiak kontuan hartu ditu gazte biek kameren aurrean erakutsi duten jarioa, euskara-maila eta aurkeztutako bideoen kalitatea. Ojinagak eta Arbek hilean bideo bi grabatu beharko dituzte Bilbon gazteentzat diren aisialdi alternatibak azaltzeko. Bideoak euskaraz eta gaztelaniaz grabatu beharko dituzte. Bideoak Bilbao Gazteren Youtube kanalaren gidez zabalduko dira. Begoña Ojinaga 22 urteko bilbotarra da eta goi-mailako gradu biosanitarioko ikasketak ditu. Blog bat eta Youtube kanal bat ditu eta bere zaletasunik handienetakoa bideoak editatzea da. Julen Arbe, 18 urteko bilbotarra, Ikus-entzunezko

komunikazioa ikasten ari da. Julenek ere Youtube kanal bat du eta bere zaletasunen artean bideoen edizioa eta pianoa jotzea azpimarra daitezke. Bestalde, Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak antolatu duten B-Tuber lehiaketa irabazlea Kimetz Karkoba dugu. Aurtengoa aipatu lehiaketaren lehenengo edizioa izan da eta, guztira, 54 izan dira parte hartu duten 13 eta 16 urte bitarteko gazteak. Parte-hartzaileek lau minutu inguruko iraupena duten bideoak grabatu behar izan dituzte, euskaraz, eta, guztira, 25 izan dira aurkeztu diren lanak. Horietatik guztietatik, gehienak bideo-jokoen inguruko bideoak izan dira eta irabazle suertatu dena, adibidez, Clash Royal jokoaren ingurukoa izan da. B-Tuber lehiaketa uda aurretik Euskararen Etxean youtuber izateko antolatu zen ikastaro baten ostean

ospatu zen. Ikastaro horretan, gazteek bideoak euskaraz sortzen eta editatzen ikasi zuten. Ikastaroa pasa den gabonetan jarri zen abian

eta lortutako arrakasta dela eta, beste edizio bat antolatu zen ikasturtearen amaieran. Guztira, 179 gaztek parte hartu dute bi edizioetan.


gazteria

Abian da Bilboko lehen Rescue Bizilabe ihes-gela zientifikoa Bilboko Udalak eta Elhuyar Fundazioak antolatuta, Bizilabe ekimenaren xedea da gazteen artean ikerketa, zientzia eta teknologia sustatzea Pasa den irailaren 22an lehenengo Rescue Bizilabe ihes-gela zientifikoa jarri zuten abian. Egitasmoa Bilboko Udalaren eta Elhuyar Fundazioaren arteko elkarlanaren ondorioa da eta zabalik izango da Deustuko Barrutiko Udal Zentroan datorren azaroaren 17ra arte. Rescue Bizilabe ihes-gela Bilbon zabaltzen den lehen ihes-gela zientifikoa da. Bertan, zazpi urtetik gorako bi eta bost kide bitarteko taldeek parte har dezakete eta horrelako ihes-geletan gertatu ohi den bezala, kideek, 50 minutuko epearen barruan, arazo bat ebatzi beharko dute gelatik atera ahal izateko. Kasu honetan, ebatzi beharreko arazoak Bilborekin izango du harremana. Ihes-gela zientifikoa izanik, ebatzi beharreko atazaren nondik norakoak robot batek aurkeztuko du. Taldeko kideek, elkarrekin lan eginez eta logika, materialak eta pistak erabiliz, ataza

ebatzi beharko dute gelatik atera ahal izateko. Bizilabe-Bilbao Euskadiko gazteentzako STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts & Mathematics) alorretako ikerketa eta aisialdiko lehenengo zentroa da. Bidarte eraikinean kokatuta dago eta pasa den urtean zabaldu zituen bere ateak. Ekimenaren xedea da nerabe eta gazteen artean ikerketa, zientzia eta teknologiarekiko zaletasuna sustatzea. Horretarako, adibidez, gazteek modu autonomoan ikertzeko eta praktikatzeko aukera izango dute. Ikasturte berriarekin batera, BizilabeBilbaok ere zientzia-tailer, ikastaro eta eskolaz kanpoko jardueren programa berria aurkeztu du. Ikertzaileek emango dituzte eskolak, eta hainbat proiektu garatzen eta elkarrekin egiteko ekintzak sustatzen ahaleginduko dira. Programa horren barruan aurreikusi diren zenbait

ekintza jada abian dira (‘mugikorretarako aplikazioak’, ‘Lurreko eta urpeko arkeologia’ edota ‘Kode sekretuak eta kriptografia: buruhaustearekin jolasean’) eta 80 parte-hartzailek eman dute izena, bai eta ikastetxetako 20 taldek ere. Pasa den ikasturtean 300 baino gehiago izan ziren egitasmoan parte hartzeko aukera izan zuten gazteak. Guztira, 30 tailer inguru antolatu ziren, eta horiez gain, beste motako jarduerak ere izan ziren: zientzia-ikuskizunak, oporretako tailerrak, zentroetarako tailerrak edo hiruhilekoko tailerrak. Egitasmoa Elhuyar Fundazioaren ekimena da eta Bilboko Udalaren laguntza izan du. Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren lankidetza izan dute proiektuan, beste erakunde eta eragile batzuenaz gain.

± 18 //etorkizuna.eus 2018 urria

29





Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.