±18 50 urria 2014

Page 1

±18 · presta ezazu zure etorkizuna

Hezkuntza Ikasgeletara buelta Prestik’14 Ekintza Magistrala 2014 sariak

www.etorkizuna.eu

Gazteria

Gazteen parte-hartzerako gida EGKren eskutik Autoa, bizikleta ala garraio publikoa?

urria 2014

... eta gehiago Giza Eskubideak IGazte BGazte

50



urria 2014

50

±18 • presta ezazu zure etorkizuna hezkuntza Prestik’14, Bizkaiko gazteentzako lanbide azoka, azaroaren 25 eta 26an burutuko da Euskalduna Jauregian

6

Euskadiko hiru ikastetxe Ekintza Magistrala 2014 Sariaren finalean

7

Ikastetxeen arteko lankidetza proiektua app bat sortzeko

8

Ikasgeletara buelta

10

Puntako zientzilarien eta DBHko 200

3

8

± 18 //etorkizuna.eu 2014 urria

±18 presta ezazu zure etorkizuna www.etorkizuna.eu

4

ikasleren arteko topaketa

12

Euskadiko 16.000 ikasle arreta lantzeko lanetan arituko dira

giza eskubideak 14

Gazteriari zuzendutako ikusentzunezko lehiaketak irekiko du 2014ko Beldur Barik programa

10

gazteria

KOORDINATZAILEA: Jon Mikel Zabalegi ERREDAKZIOA: Ana Belén Sánchez, José Poza DISEINUA: JP ARGAZKIAK: Markel Redondo / Artxiboa ERREDAKZIOA ETA PUBLIZITATEA: Iparragirre 17, 1.Esk. 48009 BILBO. Tfnoa.: 94 424 75 94. Posta-e: info@etorkizuna.eu Lege Gordailua: BI - 716 - 09

18

EGK-k gazteen parte-hartzerako lehenengo gida aurkeztu du

20

Autoa, bizikleta ala garraio publikoa?

26

Igazte. Euskadin gazteen kopuruak 300.000 lagunetik behera egin du

28

BGazte. Parrapean I.Komiki lehiaketam n

18

ARGITARATZAILEAK

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA, HIZKUNTZA ETA POLITIKARAKO ETA KULTURA SAILEKO HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAREN LAGUNTZA JASO DU

EKINTZA HONEK BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN KULTURA SAILAREN LAGUNTZA JASO DU


hezkuntza ± 18 //etorkizuna.eu 2014 urria

4

Prestik’14, Bizkaiko gazteentzako lanbide azoka, azaroaren 25 eta 26an burutuko da Euskalduna Jauregian Azoka hiru ardatz nagusitan banatuko da: prestakuntza, enplegua eta ekintzailetza. Lan bila dabiltzanen eta lana eskaintzen dutenen arteko topagunea izan nahi du. Bizkaiko Foru Aldundiak Prestik’14, lanpostu baten bila edo lanpostu-aldaketa baten bila dabiltzan Bizkaiko gazteei zehazki zuzendutako lan azokaren laugarren edizioa, aurkeztu berri du. Azoka honen edizio berria azaroaren 25 eta 26 bitartean burutuko da Bilboko Euskalduna Jauregian. Ordutegia honakoa izango da: goizeko 10:30etatik iluntzeko 19:00etara, etenik gabe. Aldundiak antolatzen duen azoka honen xede nagusiak langabezian dauden edo ikasten ari diren gazteei Bizkaian izan ditzaketen lan-garapen eta lanbidegarapen aukerak ezagutaraztea; lanaren, prestakuntzaren eta ekintzailetzaren arloko profesionalei sektore horretan dauden berrikuntzak ezagutaraztea; eta buruan negozio-ideia bat garatzea edo enpresa-proiektu bat abiaraztea duten ekintzaileei orientabideak eskaintzea dira. Hortaz, azokak bi ardatz nagusi ditu. Batetik, enpresak, hezkuntza-zentroak eta erakunde publikoak elkartzeko gunea izan nahi du, gazteen etorkizun profesionalaren inguruko orientabideak eskaintzeko, Bizkaian enplegurako, ekintzailetzarako eta prestakuntzarako dauden programa guztiak ezagutaraziz. Bestetik, sektoreko profesionalei dei egin nahi die Bizkaian lan, prestakuntza eta ekintzailetzan dagoen egoeraren eta dauden joeren inguruko ezagutza sortu eta zabaltzeko. Helburu horiek lortzeko, 4.000 metro koadroko gune bat diseinatu da, ezaugarri nagusi bat izango duena: azokako partaideen (gazteak eta erakundeak) arteko interakzio-gaitasuna handitzea, aurreko edizioetakoaren aldean. Gune zabal hori hiru arlo nagusitan egongo da banatuta: prestakuntza, lana eta ekintzailetza.

Arlo horietako Bizkaiko erakunde nagusiak izango dira bertan eta gazteek egun lanbide-garapenaren eta langarapenaren eremuetan dauden aukerak gertutik ezagutu ahal izango dituzte. Arlo horietan hainbat jarduera burutuko dira: ikastaroak, hitzaldiak, lantegiak eta hautagaien eta hautatzaileen arteko aurrez aurreko lan-elkarrizketak egiteko gune bat. Online Bizkaiko Foru Aldundiak web orri bat abiarazi du (www.bizkaia.net/prestik), eta bertan kontsulta daiteke gazte lanari buruzko azoka honen inguruko informazio guztia, eta, aurreko edizioan bezalaxe, aurten ere postontzi elektroniko bat

egongo da helbide horretan, gazteek bere curriculumak aurkez ditzaten, izen-ematea egin dezaten eta lan bila dabiltzanen eta hautatzaileen arteko topaketak eta elkarrizketak prestatzeko erraztasunak eskaintzeko. Laugarren edizioa Prestik’14 azokak aurreko hiru edizioetan lortu duen arrakastaren bermea du. Aurreko hiru edizioetan, guztira, 21.000 pertsona baino gehiago biltzea lortu baitu. Kopuru horren ia erdia, 10.067 per– tsona, Prestiken azken edizioan lortu zen, 2012ko azaroan egindako azokan, orain arteko jendetsuenean, hain zuzen ere. 2009ko apirilean egin zen gazte lanbidearen inguruko azoka honen lehendabiziko edizioa, eta bertan 5.000 gaztek hartu zuten parte; 2010eko azaroan egin zen bigarrena, eta 6.000 partaidetik gora izan zituen edizio horrek.


hezkuntza

5

Gasteizen burutu den Nekazaritza Ekologiko Familiarraren inguruko Batzarra dela eta Arkaute Nekazal Institutuak sasoiko barazkiak dituen baratza eta oiletegi txiki bat jarri ditu Artium Museoaren kanpoaldean. Gainera, ur edo esne botilak bezalako berziklatutako materialekin baratz bertikalak eraikitzeko tailer bat ere burutu dute. Baratz bertikala Kongresuak iraun duen hiru egunetan zehar izan da museoaren kanpoaldean. Arkaute Nekazal Institutuak garatu duen ekintza honek xede bikoitza izan du. Alde batetik, Gasteizko biztanleei eta aipatu Nekazal Ekologiko Familarraren kongresuan izan diren kideei sasoi bakoitzean zein barazki landatu behar diren, eta lur zoruaren orientazioaren arabera edota lur motaren arabera zein barietateekin lor daitekeen produktibitate gehiago azaldu nahi izan zaie. Bestalde, nekazaritza ekologikoa sustatzen ari diren elkarte eta erakundeek zein nolako lana egiten ari diren azaldu nahi izan dute.

Âą 18 //etorkizuna.eu 2014 urria

Arkaute Institutuak baratz bertikal eta ekologikoak jarri ditu Artium Museoaren kanpoaldean

Nekazaritza Ekologiko Familiarraren Espainiako Elkartearekin izandako harremana dela eta, Arkaute Nekazal Eskolako Lorezaintzako 2. mailako ikasleek Kongresuaren egoitzan izan den lore-diseinua ere prestatzeko aukera izan dute.


hezkuntza ± 18 //etorkizuna.eu 2014 urria

6

Euskadiko hiru ikastetxe Ekintza Magistrala 2014 Sariaren finalean Gasteizko Sansomendi IPI, Tolosako Hirukide Jesuitinak eta Bilboko Berrio-Otxoa Ikastetxea dira finalera iritsi diren euskal ordezkariak Euskal hiru ikastetxeetako Baloreetan oinarritutako Hezkuntzako lau proiektu Ekintza Magistrala 2014 Sariko finalista autonomiko suertatu dira. Finalera iristea lortu duten ikastetxeak, hurrenez hurren, bi ekimen dituen Gasteizko Sansomendi IPI, Tolosako Hirukide Jesuitinak eta Bilboko Berrio-Otxoa Ikastetxea dira. Ekintza Magistrala Saria FADek Fundación de Ayuda contra la Drogadicción), UNESCOrekin Lankidetzarako Espainiar Batzorde Nazionalak eta BBVAk antolatzen duten saria da eta Eusko Jaurlari– tzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren babesa ere du. Ekimen honek gizartearen aldeko baloreen transmisioa (elkartasuna, tolerantzia, errespetua, justizia, berdintasuna, etab), familia eta eskolaren arteko harremanaren sustapena edota arrisku soziala duten jardunbideen prebentzioa saritu nahi ditu irakasleriaren artean. Era berean, proiektuaren gaiak (adibidez, gizarte ekintzailetza, finantza-hezkuntza, etab.), edukiek edota bere ikuspuntua duten originaltasuna eta hezkuntza metodologia berritzaileak barneratzea ere kontutan hartzen da. A Kategorian (Haur Hezkuntza eta Le-

hen Hezkuntza) finalera iritsi diren ekimenak honako hauek izan dira: Sansomendi IPIk aurkeztutako ”Tertulias: Una herramienta para el éxito escolar” eta Hirukide Jesuitinak-ek aurkeztutako ”Mediación escolar en Hirukide Ikastetxea”. ”Tertulias: Una herramienta para el éxito escolar” ekimena literatur eta musika klasiko unibertsalen inguruko tertulietan oinarritzen den ekimena da. Proiektu honen xede nagusia ikaskuntza bere gorenera eramatea eta elkartasuna, errespetua eta lana bezalako baloreak garatzea da, beti ere, giza-bazterkeria saihesteko asmoz. ”Mediación escolar en Hirukide Ikastetxea” proiektuak, berriz, ikastetxearen barruan bizikidetza hobetzea du helburu nagusia. Horretarako, ikasle bakoitzak bere arazo interpertsonalak modu bake– tsu eta elkarrizketatuan konpontzeko baliabideak jarri nahi dira. Honen ondorioa da, hain zuzen ere, ikastetxean bertan sortu den Bitartekaritza Zerbitzua. Bertan, Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailako ikasleek bitartekaritza zerbitzua eskain– tzen diete LHko 3 eta 6. maila artean diren beste ikasleei. B Katergorian (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Gradu Ertaineko

Trebakuntza Zikloak eta Hasierako Prestakuntza Profesionalerako Programak), berriz, finalera iritsi diren proiektuak izan dira: Gasteizko Sansomendi IPIk aurkeztutako ”Ampliando horario, abriendo oportunidades” eta Bilboko Berrio-Otxoak aurkeztutako ”Proyecto de educación social”. ”Ampliando horario, abriendo oportunidades” Sansomendik DBHrako garatutako ekimena da. Honen baitan, ikastetxea zabalik mantentzea proposatzen da auzokideek, eskola orduetatik kanpo ere, eskolako egoitza eskura izan dezaten kultur, kirol edota hezkuntza jarduerak burutu ahal izateko. ”Proyecto de educación social” ekimenaren xedea, berriz, gazteak errespetua, elkartasuna edota giza-konpromisoa bezalako baloreetan hezitzea da. Horretarako, erakunde, elkarte, fundazio edota GKE desberdinen bidez, ingurunean diren kolektibo erdeinatuekin aktiboki parte hartzera gonbidatzen zaie. Ikasleek, ikasturtean zehar, giza-parte hartzea, gizarte trebetasunak, estereotipoak eta aurreiritziak eta giza-desberdinatsunen inguruko elkartasun praktikak eta mintegiak burutu dituzte.


baxuenak zeintzuk izango diren adieraziko du aplikazioak. Aurre-matrikula egiteko garaian, berriz, ziklo bakoitzean zenbat ikasle onartuko diren eta aurreko urtean eskatu ziren gutxieneko noten berri emango du. Ikaslan Bizkaiak sustatutako ekimen berri honek bi ikastetxe horietako ikasleen lan-aukerak hobetu nahi ditu. Horretarako, produktu bat merkatura– tzeko aukera eskaintzeaz gain, ikasleen prestakuntza akademikoa osatuko duten gaitasunak benetako lan egoera batean indartuko dira, erronka teknikoak talde lanarekin, bilerekin eta entrega epeekin uztartuz. Ikastetxeen arteko lankidetza ekimen honek 2013-2014ko ikasturtean izandako esperientzia arrakastatsuan du jatorria. Izan ere, Tartanga GLHBIko ikasle eta

7 irakasleek, Ikaslan Bizkaiaren laguntzarekin, Bizkaiko Lanbide Heziketako ikastetxe publikoetako ikasketa eskaintzari buruzko informazioa jasotzen zuen App bat sortu zuten. Aurreikuspenen arabera, aplikazio berria 2015eko martxotik aurrera egongo da erabilgarri Android telefonoentzat, Google Play dendan.

Aldizk

a

B G

G

az

a

te b e

ri

ri

r

GazteApp aplikazioa jada zure esku

mobile.gazteberri.info

Âą 18 //etorkizuna.eu 2014 urria

Tartanga eta Zornotzako GLHBIko Informatika eta Komunikazioko ikasleek eta Ikaslan Bizkaiak Lanbide Heziketari buruzko App berri bat sortzeko lankidetza proiektua jarriko dute martxan ikasturte honetan. Informatika eta Komunikazioko azken ikasturteko ikasleek garatuko duten smartphone telefonoetarako aplikazioak informazio eguneratua eskainiko du; heziketa-ziklo bakoitzean eta Bizkaiko Lanbide Heziketako ikastetxe publiko bakoitzean eskainiko den leku kopuruari buruzkoa, eta ikastetxeok eskatzen dituzten gutxieneko noten ingurukoa, hain zuzen ere. Matrikula (matrikula eta ez-ohiko matrikula) egiteko garaian, heziketa-ziklo bakoitzean zenbat leku libre geratzen diren eta onartuko diren gutxieneko nota

hezkuntza

Ikastetxeen arteko lankidetza proiektua app bat sortzeko


hezkuntza Âą 18 //etorkizuna.eu 2014 urria

8

Ikasgeletara buelta Hasi berria den ikasturtean honako ezaugarriak dira nagusi: hirueleaniztasunaren zabalkundea, Lanbide Heziketan izandako matrikulazio igoera eta Lanbide Heziketa Dualaren finkapena


Sare publiko eta pribatua Hezkuntza sareei dagokionez, euskal hezkuntza sistemak sare publiko eta pribatuaren arteko oreka mantentzen jarraitzen du. Ikasturte honetan, ikasleriaren % 50,3 sare publikoan matrikulatu da eta beste % 49,7a, berriz, sare pribatuan. Kopuru hauetara Lanbide Heziketako ikasketetan matrikulatutako ikasleen datuak gehituko bagenitu, sare publikoan matrikulatutakoen kopurua % 51,1eraino haziko litzateke. Itunpeko eskola edo eskola pribatuetan eta eskola publikoetan matrikulatutako ikasleriaren arteko oreka honek krisiak gure artean eragin txikiagoa izan duela adieraziko luke. Izan ere, Estatuko beste hainbat erkidegotan, eskola pribatutik zentro publikoetara joan diren ikasleen kopurua askoz ere nabarmenagoa da. Euskal eredua nagusi Beste behin, euskara hutsez irakasten den D eredua da hizkuntza eredu nagusia gure artean. Horrela, euskal eskolan nagusi izateaz gain (puntu bateko haz– kundea izan du) Lanbide Heziketan ere gorakada nabarmena izan du (+12 puntu). Dena den, trebakuntza ibilbide honetan, oraindik ere, A Ereduak (guztiz gazteleraz) nagusi izaten jarraitzen du. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hiz– kuntza Politika eta Kultura Sailak emandako informazioaren arabera, ikasleriaren % 68a D ereduan matrikulatu da, % 21,2 B

Hirueleaniztasuna Ikasturte hau eredu hirueleanitzaren zabalkundearentzat eta Lanbide Heziketa Dualarentzat oso ikasturte garrantzi–tsua izango da. LH Dualean ikasleek ikastetxean duten trebakuntza teorikoa enpresetan soldata baten truke jasotzen duten trebakuntza praktikoarekin konbinatzen dutela gogoratu behar da. Eredu hirueleanitzari dagokionez, alde

batetik, aurreko gobernuak sustatu zuen Hezkuntza Hirueleanitzaren Esparruan parte hartu duten ikastetxeek bere hiz– kuntza-proiektuekin jarraitzeko aukera izango dute. Bestalde, ikasturte honetatik aurrera eredu eleanitza (oinarrian hirueleanitza) ezarri nahi duten ikastetxeek, datozen bi ikasturteetan laguntza ekonomikoa eta ordutegi kreditua izango dutela aurreratu du Eusko Jaurlaritzak. Lanbide Heziketa Lanbide Heziketan izan den matrikulazioak gora egin du. Ikasturte honetan Euskadin eskaintzen diren 23 familia profesionaletako 107 trebakuntza zikloren batean izen eman duten ikasleak 34.104 izan dira, aurreko ikasturtean baino % 8,5 gehiago. Ikasle hauetatik guztietatik, 410ek Lanbide Heziketa Dualan hartuko dute parte, hots, aurreko ikasturtean baino % 72 gehiago. Era berean, Lanbide Heziketako eredu honetan

Ikasleriaren banaketa sareen baitan Sare pribatuko ikasleria: 49,7% Sare publikoko ikasleria: 50,3% Ikasleriaren banaketa hizkuntza-ereduen baitan D Eredua: 68% B Eredua: 21,2% A eredua: 10%

hezkuntza

ereduan (elebiduna) eta %10a A Ereduan. B ereduak 0,8 puntu galdu ditu aurreko ikasturtearekin alderatuta eta A Ereduak, berriz, 0,7. Haur Hezkuntzako (3-5 urte) matrikulazioari dagokion datuak ikusita, A Ereduak gero eta garrantzi gutxiago duela ikus daiteke. Horrela, soilik gurasoen % 4,4k hautatu du hizkuntza aukera hau bere seme-alaben hezkuntzarako. Gurasoen % 76,3k D Eredua aukeratu du eta % 19,3k, aldiz, B Eredua.

9 ± 18 //etorkizuna.eu 2014 urria

Ikasturte berria hasi da 0-2, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketan aurrematrikulatuta zeuden 368.516 ikaslerentzat. Kopuru honek, aurreko ikasturtekoarekin alderatuta, % 0,99ko igoera suposatu du. Hala ere, aurreko ikasturtean ikusi ahal izan zen moduan, Haur Hezkuntzako matrikulazioan beherakada eman da. Zehazki, 0-2 urteko zikloan, beherakada % 2,89koa izan da eta 3-5 urte bitarteko zikloan, berriz, % 0,68koa. Kopuru hauek, adituen ustetan, Euskadin izan den jaio– tze tasaren beherakada islatuko lukete. Dena den, ikasturte hau, bereziki, Lehen Hezkuntzako 1., 3. eta 5. mailetan eman den LOMCE legearen ezarpenagatik baldintzatuta hasi da.


hezkuntza ± 18 //etorkizuna.eu 2014 urria

10

parte hartuko duten enpresen kopuruak ere goruntz egin du. Guztira, 326 enpresa izango dira, aurreko ikasturtean baino % 85 gehiago. Hazkunde ikaragarria izan arren, oraindik ere ez da nahikoa Lanbide Heziketa Duala Euskadin orokortzeko. Hezkuntza Sailetik adierazi dutenez, datorren urteko lehen hiruhilekoan Lanbide Heziketaren Euskal Legea onartuko da eta, honi esker, merkatuak eskatzen duenarekin bat egiteko aukera emango duen eredu propioa sendotzeko aukera izango da. Lehen eta Bigarren Hezkuntzari dagokionez, matrikulatutako ikasleen kopuruak gora egin du. Honi esker, 79 talde gehiago sortu dira. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak 190 irakasle gehiago kontratatu behar izan ditu. Gainera, ikasleek jasotzen dituzten eskolaorduak eta ikasgeletan den ikasle ratioak berean mantendu ahal izan dira. 2014-15 ikasturtean hezkuntza behar bereziak dituztenei bideratutako baliabideak ere hazi egin dira, batez ere, laguntza hau emateaz arduratzen diren profesionalen kopuruan. Programa berriak Ikasturte berriarekin batera, Eusko Jaurlaritzak bi programa berri jarri ditu abian. Alde batetik, trebakuntza ikuspegi be-

rria ezartzen duen Prest-gara programa dago. Hau, hezkuntza komunitate osoari bideratuta dagoen programa da, ez soilik irakasleriari. Horrela, programa honek ikasleriaren trebakuntza prozesuan, era batean edo bestean, parte hartzen duten eragile guztiei zuzentzen zaie eta bere xedea ikastetxeek duten beharrei eran– tzuna ematea da. Bestalde, Hamaika esku izeneko programa ere martxan jarri da. Programa hau hezkuntza behar bereziak eta bere emaitza akademikoak hobetu behar dituzten ikasleei bideratzen da bereziki. Era berean, Hauspoa pilotu-plana ere mantentzen da. Hau bigarren hezkuntzako ikastetxeei autonomia gehiago ematera bideratutako plana da eta bere helburua, Derrigorrezko Hezkuntza amaitu ostean ikasleriak bere garapen pertsonalerako funtsezkoak izango diren oinarrizko trebetasunak berganatu dituela bermatzea da. Lomce Ikasturtearen hasiera ofiziala pasa den irailaren 8an izan zen. Cristina Uriarte Sailburuak hasiera eman zion ikasturteari Mungiako Legarde ikastetxean burututako ekitaldi baten bidez. Bertan, Uriarte Sailburuak aurtengoa “lasaitasunaren” ikasturtea izan behar zuela adierazi zuen.

Izan ere, sailburuak ohiko lasaitasun mezua zabaldu nahi izan zuen, azken finean, berak adierazi zuen moduan, “momentuz, Lomce-ren ezarpena ez baita ikasgeletan nabarituko”. Uriarteren ustetan Lomce oharkabean pasako da gure Erkidegotik eta ikasturte honetan testu liburuak ez direla berrituko baieztatu zuen. Sailburuak azpimarratu zuenez, Eusko Jaurlaritza, hezkuntza komunitatearekin bat eginez, ez dator bat hezkuntza erreforma honekin eta aurten Lehen Hezkuntzako lehen, hirugarren eta bostgarren mailetan ia eraginik izango ez duela bermatu zuen. “Familiak lasai egon daitezke ez baita aldaketa handirik izango. Orain kurrikuluak prestatzen ari gara datorren ikasturtean abian jarri ahal izateko eta, beraz, ez dira testu liburuak aldatu. Egoera kaxkarrean daudenak ordezkatu ahal izango dira, baina ez dira guztiak aldatuko” adierazi zuen Uriartek. Era berean, berak zuzentzen duen sailak etorkizunean Hezkuntzaren Euskal Legea garatzeko asmoa duela aurreratu zuen. Momentuz, Lomcek Natur eta Gizarte Zientzietako ikasgaia banatzera behartuko du; aurten modu berean irakatsiko da baina bananduta ebaluatu beharko da.


Puntako zientzialarien eta Bigarren Hezkuntzako 200 ikasleren arteko topaketa

11 Juan Ignacio Cirac ikasle talde batekin

topaketaren VI. edizioa antolatu du. Topaketa honetan, iker– tzaileek zientziarekiko eta ikerketarekiko grinari buruz hitz egin dute eta beren lanari eta esperientziari buruzko galderak erantzun dizkiete ikasleei. Helburu nagusia da Euskal Herriko ikasleen artean ikasketa zientifiko eta teknologikoekiko bokazioa bultzatzea eta zientziaren edertasuna eta garrantzia helaraztea. Informazio gehiago: www.topadipc.eu

± 18 //etorkizuna.eu 2014 urria

Pasa den urriaren 2an, top@DIPC Zientziarekin solasean! topaketa burutu zen Bilboko BBK Aretoan Gorka Martinez BBK Gizarte Ekintzaren zuzendaria anfitrioi zela. Topaketa honen aurkezpena Itziar Alkorta Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordearen eskutik izan zen. Topaketa honetan, Bigarren Hezkuntzako ikasleak eta irakasleak Claude Cohen-Tannoudji eta Juan Ignacio Cirac zientzialariekin elkartzeko aukera izan zuten. Pedro Miguel Etxenike UPV/EHUko katedradunak eta DIPCko presidenteak modera– tzaile-lanak egin zituen. Claude Cohen-Tannoudji-k Fisikako Nobel Saria (1997) jaso zuen, laser izpiekin atomoak hozteko eta harrapatzeko metodoak garatzeagatik. Juan Ignacio Cirac, berriz, Asturiasko Printzea Saria (2006) eta Optika Kuantikoko Max Planck Institutuko zuzendaria da. Aurreko urteetako bidea jarraituz, Donostia International Physics Center-ek (DIPC) top@DIPC Zientziarekin solasean!

hezkuntza

Donostia International Physics Center-rek jarduera honekin zientzia eta ikerketarako bokazioak sustatu nahi ditu


hezkuntza Âą 18 //etorkizuna.eu 2014 urria

12 HETEL eta Tecnaliaren arteko hitzarmena enpresa txiki eta ertain industrialetan LH-ren esparruko proiektu berritzaileak sustatzeko Hitzarmen horren ondoriozko funtsezko proiektuetako bat Hiru+ izenekoa da, eta hari esker, hurrengo ikasturtean Lanbide Heziketako 10 ikaslek txandakako praktikak egin ahal izango dituzte Tecnalia Ikerketa Zentroan HETEL, Euskadiko Gizarte Ekimeneko LHko Ikastetxeen Elkarteak, eta Tecnalia ikerketa zentroak Lanbide Heziketaren arloan bi erakundeen arteko elkarlanaren esparrua zehazten duen hitzarmena sinatu dute. Elkarlaneko jardueren eta proiektuen bitartez, enpresa txiki eta ertain nahiz mikroenpresa industrialetan berrikuntza sustatzea da akordio honen xede nagusia. Julen Elgeta HETELeko lehendakariak eta Joseba Jauregizar Tecnaliako zuzendari nagusiak sinatu duten hitzarmenak lau urteko indarraldia izango du. Ekimen honen bidez, Euskal enpresa txiki eta ertainetara nahiz mikroenpresetara berrikuntza proiektuak eraman nahi dira, hauen lehiakortasuna hobetzeko. Lanbide Heziketako ikasleak dira, hain zuzen, horren guztiaren lotura. Hitzarmenari esker, elkarreraginerako formula berriak

identifikatu ahal izango dira, Lanbide Heziketa Berrikuntzarekin lotuko duten eta enpresetara metodologia eta praktika berritzaileak eramatea ahalbidetuko duten dinamika bideragarriak esploratuko dira, ikasleen gaitasun osagarriak garatuz enpresa industrialen berrikuntzan lagundu ahal izango da, eta Euskadiko Lanbide Heziketako Sistemari balio erantsia emango zaio. Enpresek dituzten premiekiko gertutasunagatik, Euskal Lanbide Heziketa punta-puntakotzat hartzen da Europan, eta horregatik, erreferentziazko eredu bat da beste eskualdeentzat. TECNALIAk guztiz partekatzen duen gazte eta helduentzako profesionalizazio formula bat sustatzen du HETELek, honako kontzeptu hauetan oinarritzen dena: berrikuntza, kalitatea, enpresa eta lan arloko errealitatearekiko harremana, eta erantzukizuna-

ren eta ekimenaren kultura sustatzea. Hitzarmenaren funtsezko proiektuetako bat Hiru+ izenekoa da. Ikasleek beren Txandakako Prestakuntza TECNALIAn osatzea aurreikusten du proiektuak, enpresaren beraren berariazko teknologiak erabiliz, gero, berrikuntza hori euskal enpresa txiki eta ertainetara eramateko. Hiru+ proiektua goi mailako Lanbide Heziketan gauzatuko da, eta prestakun– tzak eta lan jarduerak ikasle-langileen lanbide kualifikazioa izango du helburu. Horretarako, ikasleek enpresa bateko lan jarduera ordaindua eta TECNALIAn garatuko duten ikerketa jarduera txandakatuko dituzte. Momentuz, proiektua 10 ikaslerekin jarriko da martxan. Horiek 240 ordu egingo dituzte zentroetan (hilabete eta erdi) eta zentro horiekin lotutako enpresetan amaituko dute beren prestakuntza.


Arretak entrenamendua eskatzen du, are gehiago, haurrak teknologia berriak edota ikusentzunezko ekoizpenak bezalako dibertimenduaz inguratuta dauden gizarte batean. Aldeas Infantiles SOS-k ideia originalez beteriko hezkuntza materiala prestatu du eta hau, Euskal Autonomia Erkidegoko 160 ikastetxeetan banatuko da formatu digitalean. Azken hamarkadetan, arreta falta izan da irakasleek eta gurasoek azaldu duten kezka nagusienetako bat. Izan ere, eskola adinean diren haur eta gazteek bere konzentrazioa urri dezaketen hainbat ikusentzunezko entretenimendu dituzte. Azken hamasei urteetan, Aldeas Infantiles SOS-ek, ikasturtero, baloreetan oinarritutako hezkuntza programa hau argitaratu du adingabeen artean hausnarketa, pentsamendu kritikoa eta elkartasuna sustatzeko. 2014-15 ikasturterako prestatutako edukiek ‘Zentzuzko 50 tutoretzen’ bidez, haur eta nerabeeek bere bizitza erritmo azkarretik atera eta arretaz hausnar dezaten dute helburu, beti ere, bere

irakasleen koordinaziopean. Hauek, jardueren denborak eta zailtasuna egokitu beharko dute bere ikasleen ezaugarrietara moldatuz. Eduki hauek guztiak hiru ardatz nagusitan oinarritzen dira: ‘Adi nire barrukaldeari’, ‘Besteen arreta’ eta ‘Arreta bizitzeko’. Edukiek ikasle bakoitzak bere burua ondo ezagutzea dute helburu, hots, norberak bere indarguneak eta ahuleziak eta bere arreta falta uneak identifikatzera. Era berean, arreta galtzen

denean hau berreskuratzeko mekanismoak ere ematen dira eta baita besteen ez-hitzezko hizkuntza ulertzeko mekanismoak ere. Ariketetan, adibidez, beste hainbat alderdien artean, enpatia eta komunikazio teknikak landuko dira. 16.000 ikasle Ikasturte honetan, hezkuntza programa hau EAEko 160 ikastetxeetako 16.000 ikasletara iritsiko da formatu digitalean. Guztira, Arabako 26 ikastetxe, Bizkaiko 68 eta Gipuzkoako 66 dira programa honetan parte hartuko duten zentroek. Programan interesa duten irakasle, guraso eta profesionalek Aldeas Infantiles SOS-ren webgunetik deskarga dezakete programa: www. aldeasinfantiles.es/Educa. Programak ikasleen adinera egokituta daude eta bada bertsio bat ikasleentzat eta beste bat irakasleentzat. Gainera, ‘Menudo dilema’ izeneko programako edukiak ere etengabe eguneratzen dira. Bertan, ikasleei bere eguneroko bizitzan izan ditzaketen afera etikoak aurkezten zaizkie eta ikasleek klasean edo etxean hauen inguruan hitz egin eta eztabaidatu behar dute.

13 ± 18 //etorkizuna.eu 2014 urria

Aldeas Infantiles SOS GKEak “Abraza tus valores” eta “Párate a Pensar” programak jarri ditu abian

hezkuntza

Euskadiko 16.000 ikasle arreta lantzeko lanetan arituko dira


giza eskubideak Âą 18 //etorkizuna.eu 2014 urria

14

Gazteei zuzendutako ikus-entzunezko lehiaketak irekiko du 2014ko Beldur Barik programa Pasa den irailaren 12an Beldur Barik programaren edizio berri bati hasiera eman zitzaion. Programa hau urtero burutzen da eta bere xede nagusia gazteekin indarkeria sexista prebenitzea da. 2009an sortu zen berdintasunaren aldeko euskal udalen Berdinsarea sarearen barruan. Gaur egun, aldiz, Emakundek antolatzen du eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien zein EUDEL-en babesa eta beste erakunde batzuen laguntza jasotzen du: Eusko Jaurlaritzako Hezkun–tza, Hizkuntza Politika eta Kultura saila, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) eta EITB.

Beldur Barik programaren aurkezpena Legazpin egin zen. Izan ere, aurtengo Beldur Barik Topaketa Urola-Garaiko Mankomunitatean (Ezkio-Itsaso, Lepazpi, Urretxu, Zumarraga) ospatuko da. Programaren aurtengo xehetasun guztiak azaltzeko ekintza “Geltoki Hiribidea� kalean dagoen tunelean burutu zen: bailarako gazteek Beldur Barik murala osatu zuten. Aurkezpena lehiaketako aurreko urteetako partaideek egin zuten, programaren diseinuan parte-hartzen duten berdintasun teknikariekin batera. Zalantzarik gabe, programa honen ekintza nagusi eta eza-

gunena Beldur Barik lehiaketa da. Hau, 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendua dago eta adierazpen artistikoak saritzen ditu. Aurkeztutako arte lan horiek erakutsi behar dute nola neska eta mutilek ezberdintasun egoerei aurre egiten dieten Beldur Barik jarrerarekin. Alegia, errespetua, parekidetasuna, askatasuna eta autonomia, elkarkidetza eta indarkeria sexistaren bazterketa irmoa adierazten dituzten jarrerekin. Lanak aurkezteko epea irailaren 12an zabaldu zen eta azaroaren 12an itxiko da. Parte-hartzeko bi kategoria daude: bate-


giza eskubideak Âą 18 //etorkizuna.eu 2014 urria

15

tik, 12-17 urte bitartekoak, eta, bestetik, 18-26 bitartekoak. Lehiaketan parte hartu daiteke bakarka edo taldeka (ikastetxe bat, gela bat, elkarte bat). Iazko edizioan 151 lan eta 1066 gazte aurkeztu ziren. Datuek erakusten dute, beraz, urtezurtez lehiaketaren harrera ona handitzen doala. Programak, gainera, Beldur Barik jarrera garatzeko gazteekin batera, www. beldurbarik.org web gunea eta hainbat sare sozialetan (facebook, twitter eta tuenti) perfil propioa ditu. Sortutako eduki eta interaktuazioarekin, hausnarketa eta eztabaida prozesuak ireki nahi dira. Helburua da jarrera eta jokabide sexisten eraldaketarako espazio positibo eta erreferentea sortzea, non kultura matxistarekin hausten duten pertsona eta ekimenak ezagutzera ematen diren. Beldur Barik jarrera Beldur Barik ez da soilik ikus-entzu– nezko lehiaketa bat, aurkeztutako lanek Beldur Barik jarrera azaldu behar

baitute. Hau da, kultura matxistaren zein indarkeria sexistaren adierazpen desberdinak eraldatzeko norbanako zein taldekako konpromisoa islatu behar dute. Beraz, kalitate tekniko edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da, nesken jabekuntzatik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen matxismoaren aurkako konpromisoa erakusten dutenak. Adierazpen artistiko mota oro onartuko da, baldin eta ikus-entzunezko formatuan aurkezten bada. Kategoria bakoitzeko 500 euroko lehen sari eta 300 euroko aipamen berezi bana banatuko dira. Horrez gain, 300 euroko herriaren saria emango da. Aurten, gainera, ikusentzunezko ekoizpen onena baloratzeko saria emango da: 300 euroko saria jaso eta 3 lurraldeetako festibal artistikoen zirkuito batetan (oraindik zehaztu gabe) hedatua izateko aukera izango du. Epaimahaia honako hauek osatuko dute: proiektua bultzatzen duten

instituzioetako ordezkariak; sorkuntza, kultura eta hezkuntza arloekin lotutako emakume feministak; eta aurreko urteetako lehiaketako partaideak. Epaimahaiak kategoria bakoitzeko sariak eta sari artistikoa aukeratuko ditu, eta herriaren saria, berriz, Beldur Bariken You tube kanalean egindako herri bozketak erabakiko du. Proposamenak jarrera@beldurbarik.org helbidera bidali behar dira. Urola-Garaiko Mankomunitatea, Beldur Barik Herria Aurten, saritutako lanak azaroaren 29an ezagutuko dira, Beldur Barik Topaketan. Urtero antolatzen den topaketa da, zeinetan jai giroan eztabaidak, prestakuntza tailerrak eta bestelako ekintzak antolatzen diren. Topaketa, aurten, Urola-Garaian ospatuko da: tailerrak Zumarragan izango dira eta sari-banaketa Urretxun. Informazio gehiago: www.beldurbarik.org


giza eskubideak ± 18 //etorkizuna.eu 2014 urria

16

Bizikidetzaren inguruko ikuspegi desberdinak partekatzeko online komunitate berria bakeahots.org arte diziplina desberdinetan iragana, oraina eta etorkizunaren inguruko edukien gaineko iruzkinak egitea ahalbidetzen duen ekimen aintzindaria da. Pasa den irailaren 30an Bakeahots espazio birtualak bere lehen urratsak eman zituen. Hau, gazte guztiek eta gazteriarekin lan egiten duten taldeek Euskadiko bake eta bizikidetzaren inguruko bere testigantzak, esperientziak eta ikuspuntuak hainbat diziplina artistikotan (arte grafikoak, ikus-entzunezkoak, pintura, eskultura, argazkilaritza eta literatura) elkarbanatzeko tokia izateko sortu da. Azken hamarkadetan Giza Eskubideak zapalduak izan dira eta indarkeria politikoak banatu du gure gizartea. web orrialde honen bitartez, 18 eta 30 urte bitarteko gazteek modu librean bizi izan dutena esateko aukera izango dute. Gainera, gaur egungo egoeraren inguruko ikuspuntuak eta etorkizunerako itxaropenak kontatzeko aukera ere izango dute, berti ere, indarkeria eza, gertatutakoa ez errepikatzeko eta bakearen kultura bultzatzeko helburuarekin. Webgune berriaren nahia gazteak errealitatea beste egoeratik bizi izan duten pertsonen ikuspuntuak ezagutzea da. ‘Nola sentitu nintzen?’ ‘Zer aldatu da?’ ‘Zer gizarte irudikatzen dut etorkizunean?’ Izena ematen duten gazteek galdera hauei guztiei erantzuten dieten edukiak igo ahal izango dituzte. Honekin jarraituz, edukiak sare sozialetan elkarbanatzeko eta beste pertsonek igo dutena ikusteko eta iruzkinak emateko abagunea izango dute. Gai korapilatsua denez, bi erabaki hartu dira. Alde batetik, bai

edukiak bai iruzkinak moderatzaile baten bitartez pasako dira webgunean bertan ikus daitezkeen irizpide batzuk jarraituz eta, bestalde, partehartzaileek benetakoa edo anonimoa den izena erabili ahal izango dute. Itsaso Anduezak, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidenteak, “ekimen oso garrantzitsua” dela azpimarratu du “gazteoi orain arte gai hauen inguruan galdetu ez digutelako. Badugu etorkizunaren inguruan asko esateko baina, horretarako, lehenik eta behin atzera begiratu behar dugu”. Anduezak “EGK gai hauek lantzeko oso egokia” dela “Kontseiluko elkarteen aniztasuna dela eta” nabarmendu du eta gazte guztiak “Bakeahots, formakuntza eta topaketetan parte-hartzera” gonbidatu ditu. Formakuntza eta topaketak Hurrengo hilabeteetan Bake eta Bizikidetza arloan burutuko den programa beste bi ekintzekin osatzen da. Hasteko, formakuntza hiru saio antolatuko dira, bakoitza euskal hiriburu batean, gaz-

teekin bizikidetza, Giza Eskubideak eta gatazken ebazpena lantzeko. ‘Nola sortu dut nire ikuspuntua Euskadin gertatutakoaren inguruan?’ Hori da gazteengan sortu nahi den hausnarketa eta, aldi berean, errealitatea beste aldetik ikusi duten pertsonen ideiak ulertzeko bidea erakutsi eta gatazkak ebazteko indarkeria erabili gabe konpontzeko tresnak emango zaizkie. Bigarren ekintza hiru topaketa izango dira, non gazteek bakea eta bizikidetzaren inguruko bere ikuspuntuak elkarbanatzeko aukera izango duten. Bake Ibilbideak deituriko ekimen honetan, gazteak euskal hiriburuetako hainbat lekutan ibiliko dira, iragana, oraina eta etorkizunarekin lotura duten txokotan. Ibilbideetan pintxopotea ere egingo da eta, giro lasai batean, partaideen elkar arteko konfiantza ahalbidetuko da. Ekintzak doakoak dira eta garraiorako gastuak ordainduko dira. Gazteek izena eman dezakete dagoeneko bakea@egk. org helbidera email bat bidaliz edo 943429767 telefonora deituz:


17 ± 18 //etorkizuna.eu 2014 urria

Pasa den irailaren 15ean abian jarri zen “Nire gorputza, nire erabakia” ikus-entzunezko lehiaketa, Medicusmundi Bizkaia elkarteak antolatuta, Mugarik Gabe-k eta Pikara Magazine-k lagunduta, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren zein Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren diru-laguntzaz. Hemen zein Hegoaldeko herrialdeetan, emakumeek gorputzaren eta sexualitatearen inguruan askatasunez erabakitzeko duten eskubidea aldarrikatzea da lehiaketa honen helburu nagusia. Aurteko edizioan, emakumeek pairatzen duten indarkeria sinbolikoa salatzean jarriko da arreta, indarkeria sinbolikoa emakumeen sexu eta ugalketa eskubideen urraketa bezala salatuz. Indarkeria sinbolikoa ikusezin, leun eta normaltasun handiko indarkeria mota da, baita gorputz-indarkeria baino agerikotasun gutxiagokoa. Hortaz, gorputz-indarkeria baino iruzurrezkoagoa da, emakume eta gizonen arteko desberdintasunak mantentzen zein betierekotzen laguntzen duelako. Publizitatea, moda, abestien letrak, errefraua zein atsotitzak, bideo-jokuak, eleberriak, aldizkariak eta karikaturak, besteak beste, emakume eta gizonen arteko menperatze eta ezberdintasunezko harremanak transmititzen eta natural egiten dituzten bitartekoak dira. Bitarteko hauen bidez transmitizen diren mezu gehienak, batzuetan, oharkabean erabil– tzen dira, berezko identitate kulturala, tradizioa eta eguneroko jarduera dela eta. Modu honetan, emakumeak zer diren eta egiten dutenganako mesprezua eta iseka bultzatzen duten mezuak transmititzen dira, baita emakumeek egiten dutenganako beldurra eta mesfidantza zein emakumeen mendetasuna eta gorputz-indarkeria eta guzti legeztatzen duten mezuak hedatzen laguntzen da. Lehiaketa honetan Bizkaian jaio, biLehiaketa honetan Bizkaian jaio, bizi, lan egin edo ikasten duen edozein pertsonak

giza eskubideak

‘Nire gorputza, nire erabakia’ ikus-entzunezko lehiaketa abian da

har dezake parte, hala ere, parte-hartzea taldeka izan behar da, 4 pertsonaz osatutako taldez, hain zuzen. Beraien ikus-entzunezkoa egiteko talde bakoitzak medicusmundi bizkaiak lehiaketa honetarako proposatzen dituen bi abestien artean bat hautatu behar izango du: ‘Mi cuerpo no se vende’ Idily Adalicia Mérida eta Sacate Jag guatemaldarrek egindako kolaborazioa eta ‘Zauriak’ Esne Beltza feat Olaia Aretxabaleta Ikus-entzunezko lanak bideo-plataforma batera (youtube, vimeo, etab.) igo behar izango dira eta esteka hori, zein taldea osatzen duten pertsona guztien datuak, email batean bidali behar izango dira, azaroaren 5a baino lehenago, hurrengo posta elektronikora: educa.bizkaia@medicusmundi.es. Informazio osoa: http://www.medicusmundibizkaia.org/

GIZA ESKUBIDEAK ATALA EUSKO JAURLARITZAKO, LEHENDAKARITZAKO BAKEGINTZA ETA BIZIKIDETZARAKO IDAZKARITZA NAGUSIKO BIKTIMEN ETA GIZA ESKUBIDEEN ZUZENDARITZAREN LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA

LEHENDAKARITZA Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia

PRESIDENCIA Secretaría General para la Paz y la Convivencia


gazteria ± 18 //etorkizuna.eu 2014 urria

18

Gazteriaren Kontseiluak Euskadi mailan egindako gazteen parte-hartzerako lehenengo gida aurkeztu du ‘Gazteen parte-hartzerako gida’-k talde formalak eta ez formalak martxan jartzeko informazio guztia ematen du eta ezaugarri hauekin egiten den lehenengoa da ‘Gazteen parte-hartzerako gida’. Hauxe da Gazteriaren Kontseiluak aurkeztu berri duen lan berriaren izena, gazteen parte-hartzea bultzatzeko gakoekin egin den gida, oso sakona baina dinamikoa eta modu errazan irakurtzen dena. Hau egiteko talde mota ezberdinak hartu dira kontuan: formalak (elkarteetatik alderdi politikoetara) eta ez formalak (asanbladak, erregistratu gabeko mugimenduak edo plataformak). Argitalpen honetan, ezaugarri hauekin Euskadi mailan eta gazteei zuzenduta egiten den lehena, gazteek egiten dituzten ohiko galderei erantzun nahi izan zaie: zergatik parte-hartu eta non?, Zer gertatzen da nire taldea erregistra–tzen ez badut? Nola sor dezaket elkarte, kooperatiba, kirol kluba, konpartsa edo asanblada

bat? Nola kudeatu talde formal edo talde ez formal bat? Zer agiri behar ditut? Zein da kostua? Nora joan behar naiz? Gidaren ezaugarriak Dagoeneko, gida eskuragarri dago EGKren webgunean, elkarteak atalaren barnean hain zuzen ere. Hamabi orrialdetan, bai gazteleraz bai euskaraz, talde bakoitza osatzeko pausoak ematen dira, alde onak eta ez hain onak, osaketa, derrigorrezko organoak, beharrezko dokumentazioa eta erregistro nagusienak. Taldea osatuta dagoenean eta kudeaketa eta garapenaren inguruko informazioa ere ematen da: beste erregistro eta erroldak, kudeaketa fiskala eta ekonomikoa eta antolakuntza eta komunikazioa ona izateko aholkuak, besteen artean. Azkenik, esparru honetan

lan egiten duten erakunde guztien esteka interesgarriak biltzen dira. Gida oso interaktiboa egiteko saiakera egin da eta, horregatik, iturri originaletara eramaten duten esteka ugari daude: administrazioetara eta beste eragiletara. Gazteriaren Kontseiluak informazio hau eguneratua izateko konpromisoa hartu du eta ez dabilen esteka, aldaketa legala edo gainbegiratua izan behar den beste moldaketaren bat aurkitzen bada, inprimaki bat jarri da erabiltzaileen eskura. Gida EGKren webgunea eta sare sozialen bidez ezagutzera emango da eta paperezko bertsioa ere argitaratuko da, horrela, laster, EGK-ko egoitza, gure elkarte, gazte informazio bulego eta administrazioen bidez zabalduko da. http://www.egk.org/


Âą 18 //etorkizuna.eu 2014 urria

19

gazteria


gazteria

Autoa, bizikleta ala garraio publikoa?

± 18 //etorkizuna.eu 2014 urria

Euskadiko 15 eta 24 urte bitarteko gazteen % 43k garraio publiko kolektiboa erabiltzen 20 dute egunero eta % 11k bizikleta Pasa den irailaren 16 eta 22 bitartean Mugikortasunaren Europar Astea burutu zen. Hau profitatuz, Gazteen Euskal Behatokiak (GEB) Europako zein Euskal Autonomia Erkidegoko gazteek, bataz beste, garraiobide iraunkorrei ematen dieten erabilera alderatu nahi izan du. Alderaketa hau burutzeko GEBek berak 2012an EAEko 15 eta 24 urte bitarteko gazteei egindako 900 inkestatatik bildutako datuak; eta Europako Batzordeak 2013ko abenduan Attitudes of Europeans towards urban mobility azterlanean argitaratutako datuak erabili dira. Lan honen ondoriorik nagusiena honakoa da: Euskadiko gazteengan, garraio publiko kolektiboaren erabilera-maila handiagoa da Europako gazteengan baino. Bizikleta, ordea, gutxixeago erabiltzen dute EAEko

gazteek EB28koek baino. Euskadiko 25 urtera arteko gazteen % 43k dio egunero erabiltzen duela garraiobide kolektiboa. Ehuneko hori altuxeagoa da Europar Batasuna osatzen duten 28 Estatuetako adin-talde bereko gazteena baino (% 38). Neskek gehiago darabiltzate garraiobide publiko kolektiboak mutilek baino (% 46 eta % 39, hurrenez hurren). Erabilera-mailarik altuena Bizkaian an– tzeman daiteke; 15 eta 24 urte bitarteko gazteen % 50ek diote egunero baliatzen dutela garraiobide publiko kolektiboa; Gipuzkoan, % 38k; eta Araban % 26k. Bizkaian, garraiobide publikoen erabilera-

maila altua Bilboko metroari zor zaio. Izan ere, garraiobide hori ez dago beste lurraldeetan; gainera, Bizkaiko lurraldeko herririk jendetsuenetako batzuetara heltzen da metroa (Barakaldo, Getxo, Portugalete, Santurtzi, Basauri…). Bizikleta egunero darabiltenen ehunekoa, ordea, apalxeagoa da Euskadiko gazteengan (% 11) Europako gazteengan baino (% 15). Garraio publiko kolektiboaren kasuan ez bezala, mutilek bizikleta maizago erabil–tzen dute (% 14) neskek baino (% 7). Erabilera-maila handia du bizikletak Araban (% 21) eta Gipuzkoan (% 19), Bizkaiarekin alderatuta. Izan ere, Bizkaian ez da ia erabiltzen ohiko garraiobide gisa (% 3).


Gehiago bidaiatu dute horrela 20 urtetik gorakoek, adin horretara heltzen ez direnek baino (15 eta 19 urte birtartekoen % 10ek partekatu dute autoa bidaiaren batean; 20 eta 29 urte bitarteko gazteen artean, aldiz, % 17k). Adinarekin nolabait lotuta, ikus daiteke gazteen ikasketa maila altuagoa izan ahala, handiagoa dela, bidaiaren bateko gastuak aurrezteko, autoa pertsona ezezagunekin partekatu duela dioen ehunekoa: % 6 derrigorrezko ikasketa-maila, hau da DBH, ikasten edo bukatuta dutenen artean; % 13 bigarren mailako ikasketak (Batxilergoa edo lanbide heziketako erdi-mailako zikloa) dituztenen artean; eta %17 goi-mailako

ikasketak (unibertsitate ikasketak edo lanbide heziketako goi-mailako zikloa) dituztenen artean. Bestalde, autoa pertsona ezezagunekin partekatuz bidaiatzea sarriago egiten da gazteen maila soziala baxuagoa den heinean (maila altuko edo erdi altuko gazteen %14k eta maila baxuko edo erdibaxukoak direnen % 19k bidaiatu dute horrela inoiz). Aipatu datuok Gazteen Euskal Behatokiak 2013ko abenduan eginiko inkesta baten emaitzak dira. Inkesta hori kon–tsumo ohiturei buruzkoa zen eta burutzeko 15 eta 29 urte bitarteko 1500 gazte elkarrizketatu ziren Euskadi osoan.

21 Âą 18 //etorkizuna.eu 2014 urria

Sarritan ikusi ohi izan dugu gure errepideetan bidaiari bakarrarekin doazen autoak. Bakarrik bidaiatzeak errepideeetan auto larregi izatea dakar eta, gainera, oso jarrera kutsakorra da. Honi aurre egiteko, gero eta gehiago dira kotxea partekatzea erabakitzen duten pertsonak, baita gazteak ere. Honen inguruan burututako azterlan baten arabera, Euskadiko gazteen % 3k sarritan partekatzen du pertsona ezezagunekin autoa gastuak murrizteko asmoz. Beste % 12k, berriz, noizean behin bidaiatu du horrela. Datu hauek guztiak aintzat hartuta, bidaiaren batean autoa pertsona ezezagunekin partekatu duen gazteen ehunekoa % 15ekoa dela esan daiteke. Autoa pertsona ezezagunekin partekatzearen ohitura hau zabalduagoa omen dago mutilen artean (% 18) nesken artean baino (% 12).

gazteria

Euskadiko gazteen % 15ek autoa pertsona ezezagunekin partekatuz bidaiatu dute, gastuak aurrezteko asmoz


gazteria ± 18 //etorkizuna.eu 2014 urria

22

Urriaren 25ean, larunbata, ‘Musarañas’ (2014) filmaren proiekzioak hasiera emango dio Antzoki Zaharrean Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXV. Asteari. Juanfer Andrés eta Esteban Roel dira film espainiar honen zuzendariak, eta Álex de la Iglesiak eta Carolina Bangek Pokeepsie Films etxearen bidez ekoiztu dute. Espainia, 50eko hamarkada. Montsek (Macarena Gómez) gaztaroa galdu du ahizpa txikia zaintzen, biak Madril erdialdeko zoritxarreko pisuan sartuta bizi direla. Haien ama alaba txikiaz (Nadia de Santiago) erditu zenean hil zen eta aitak (Luis Tosar) ezin izan zuen jasan eta ihes egin zuen. Aldi berean aita, ama eta ahizpa zaharrena izatera behartu zuten Montse, eta bizitzatik at ezkutatuta bizi da lau pareta artean, izaera obsesiboa eta desorekatua elikatuz: agorafobia du eta ezin du etxetik kanpo urrats bat ere eman. Egun batez, bizilagun gazte bat (Hugo Silva) agertuko da haien bizitzetan. Asteak iragarritako eskaintzaren barruan ‘[REC]4’ filma ere iragarrita dago. Hau kutsatutakoen saga arrakastatsuaren azken entrega da eta, kasu honetan, Jaume Balagueró izan da aipatu filmaren zuzendari bakarra. Gainera, ‘V/H/S,’ nazioarteko frankiziaren hirugarren entrega ere ikusteko aukera izango da, ‘Viral’ izenburuarekin aurkeztuko dena eta, besteak beste, Nacho Vigalondok zuzendutako kapitulu bat izango duena. Zombie naziak eta banpiro hipster bat Programazioaren den eskaintzaren barruan, adibidez, Jordan Rubinek zuzendutako ‘Zombeavers’ film estatubatuarra azpimarra daiteke. Izenburuak berak azaltzen duenez, filma kastore zombie batzuen gora beheretan oinarritzen da. Azpimarratzekoa ere Eskandinabiatik datorren beste film hau ere, ‘Snow 2: Red vs. Dead’, zombie naziak protagonista dituen Tommy Wirkolaren filmaren ondorengoa hain zuzen ere. Adi jarraitu beharko da ere Zelanda Berriko ‘What We Do in the Shadows’ dokumental faltsua. Bertan, Jemaine Clement eta Taika Waititik hogei urte inguru dituen hipster bat erasotzen duen banpiro talde baten istorioa azaltzen dute. Adam Wingard estatubatuarrak ‘The Guest’en soldadu bat iristen den hiri

Beldur eta fantasiazko 25 urte Mende laurdena beteko duen Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea hil honen 25ean hasiko da batean jazotzen diren hilketa misteriotsuak azaltzen ditu; Ruairí Robinsonek zuzendutako ‘The Last Days on Mars’ filma planeta gorrian garatzen da; eta, Aik Karapetian-en zuzendaritzapean Letonia eta Estonian grabaturiko ‘The Man in the Orange Jacket’en gazte baten metaforfosi kezkagarria ikusiko dugu. Gainera, Japoniatik Eisuke Naitoren ‘Puzzle/Pazuru’ lana ikusgai izango da, poliki-poliki

argituko den buru-hausgarria. Programan ere deigarri egiten da ‘Shock Value: The Movie: How Dan O’Bannon and Som USC Outsiders Helped Invent Modern Horror’. Bertan, 60 eta 70eko hamarkadetan grabaturiko Hego Kalifornia unibertsitateko ikasle esanguratsuek grabaturiko metraje laburreko filmak berreskuratzen dira, Aipatu unibertsitatean, adibidez, Dan O’Bannon, Alien filmako gidoilaria edo


Âą 18 //etorkizuna.eu 2014 urria

23

gazteria


gazteria

astialdiforoa.org, Euskadiko aisialdi hezitzaileko erreferentea bilakatuko den webgune berria

± 18 //etorkizuna.eu 2014 urria

24

Astialdi Foroak, 17 euskal astialdi eskola eta 10 federazio parte-hartzea duen eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak koordinatzen duen lantaldeak, bere webgunea abiarazi berri du: www.astialdiforoa.org. Atari berri honen xedea aisialdi hezi– tzaileen esparruan erreferente bilakatzea da eta, horretarako, albiste eguneratuak eta ekintzak ezezik gure lurraldean esparru honetan mugitzen diren elkarte eta eragile sozialen informazioa ere eskainiko du; hauen atzean, 13.000 gazte baino gehiago dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, askok euren denbora librea modu boluntarioan ematen dutelarik. Tresna berri honen helburua, elkarte hauek urtean zehar egiten duten lana jendeari ezagutzera ematea da. Gainera, ataria hau eskolekin harremanetan jartzeko bidea izango da, baita udako ekintzak eta aisialdi hezitzaileko formazio guztia eza-

gutzeko lekua ere eta azken albisteak, iritziak eta hausnarketak partekatzeko txokoa. Urtearen garaiaren arabera, webguneak informazio zehatza emango du. Horrela, iraila honetan, astialdiko ikastaroen informazio guztia emango da: Euskadin haur eta gazteen begiralea, zuzendaria edo animatzaile soziokulturala izateko dagoen eskaintza guztiarekin. 40 ikastaro baino gehiago dira, bakoitza bere ezaugarriekin, eta aukeraketa errazteko, bilatzaile aurreratu bat martxan jarri da.

Mafalda 50 urte erakusketa Quinok sortutako pertsonaia ezagun honen 50. urteurrena ospatzen da aurten eta hori dela eta, bere istorioak jasotzen dituen erakusketa antolatu da Donostiako Okendo Kultur Etxean. Erakusketa honek urte hauetan agertu diren Mafaldaren tira batzuk aurkezten ditu, gaurko mundua 6 urteko neska oso berezi baten begien bitartez erakutsiz.

Artea koadrilan “Zergatik gazte gehienek, koadrilan lagunekin ibiltzen hasten direnean, ez dituzte artearekin edo kulturarekin lotutako planak egiten? Altzako Tomasene Kultur Etxean den erakusketan Altzako Institutuko gazteekin galdera honen inguruan egindako partaidetza prozesuaren nondik norakoak biltzen dira.

VI. Spot sozialen lehiaketa Mugarik Gabek “Zure Vision / Social Vision” 6. Spot Sozialen lehiaketa abian jarri du, oraingo honetan Enpresa Transnazionalen gehiekeriak eta eskubide urraketak izango da gaia. 2014ko urriak 31rarte izango da Spot-ak aurkezteko epea eta urtea amaitu aurretik sari itzelak egongo dira bi lan irabazleentzat. Hemen dituzue oinarriak eta informazio guztia: http:// www.zurevision.com/2014/eu/


Denzel Washington eta Antoine Fuqua

Susanne Bier

Juana Acosta

Imanol Arias

25

Miguel Ángel Muñoz

Manuela Vellés

Orlando Bloom

± 18 //etorkizuna.eu 2014 urria

Denzel Washington

Nerea Barros

José Coronado

Antonio de la Torre

John Malkovich eta Veronica Ferres

Nicolaj Coster-Waldau, Maria Bonnevie, Nicolaj Lie Kaas eta Susanne Bier

Jesús Castro

Charlotte Gainsbourg

Leticia Dolera

Maria Valverde

Antonio Banderas

Raúl Arévalo

gazteria

Pedro Almodóvar


gazteria ± 18 //etorkizuna.eu 2014 urria

26

Gazteen kopuruak 300.000 lagunetik behera egin du Euskadin EAEko gazteria indizeak behera egiten jarraitzen du eta 2014an % 13,4koa da Gizarte batean 15 eta 29 urte bitartekoek duten ehunekoaren proportzioa adierazten du gazteria-indizeak. INEren behin behineko datuen arabera, 2014ko urtarrilaren 1ean EAEko biztanleria osoa 2.188.849 lagunekoa zen. Horien artean, 292.532 lagunek 15 eta 29 urte bitarteko adina zuten, % 13,4 hain zuzen ere. Gazteria-indizearen beherakada gizonen nahiz emakumeen artean gauzatu da. 2014an % 14koa izan zen gizonen kasuan eta % 12,8koa emakumeenean. Datuak lurralde historikoen arabera aztertuz gero, ez da alde esanguratsurik. Alabaina, Araba da gazteria-indizerik altuena duen lurraldea. 2014ko urtarrilaren 1ean 140 917 atzerritar bizi ziren EAEn, biztanleria osoaren % 6,4. Atzerritarren pisua handitu egiten da proportzio hori gazteen artean aztertzen badugu. Horrela, EAEn 2014n bizi diren 15 eta 29 urte bitarteko 292.532 gazteetatik 37 279 atzerritarrak dira, % 12,7koa hain zuzen ere. Horrez gain, atzerritarren gazteria indizea % 26,5ekoa da. Beraz, atzerriko biztanleen artean gazteen proportzioa altuagoa izateak Erkidegoko biztanleen piramideari mesede egiten diola esan daiteke. Gazteria-indizeak eta 64 urtetik gorako lagunen ehunekoak

Gazteria-indizearen eta 64 urtetik gorakoen indizearen bilakaerak (1991-2014)

30

25,4

25

21,6

20

20,8

17,6

15

13,4

12,7 10 5 0

Gazteria Indizea 64 urtetik gorakoen indizea

1991

2001

2014

Iturria: Gazteen Euskal Behatokiak Egina, INEren datuak oinarri hartuta

izan duten bilakaera alderatuta, bien ibilbideak oso desberdinak izan direla ikus daiteke. Gazteria-indizeak beheranzko joera izan du 1991ko % 25,4tik 2014ko % 13,4era. 64 urtetik gorakoena, aldiz, igo egin da etengabe, 1991ko % 12,7tik 2014ko % 20,8ra hain zuzen ere.

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

Gazteria Zuzendaritza

Dirección de Juventud


Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Probintzia plaza 13, behea 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava. net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www. facebook/infogaztea.araba • informazioa@ ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz. org/omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@e-txorierri.com

Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@ portugalete.org • gaztegela@gmail.com

Ermuako Gazte Informazio Bulegoa. Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua.net

Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org

Bizkaia

Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa. Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, s/n 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • gaztegunea@ arrigokultura.org Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 23 48870 Artzentales • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea.Pio Bermejillo, 19 48800 Balmaseda • 94 6800240 • www.balmabegi.com • www. balmaseda.net • gaztezer@balmaseda.net Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@barakaldo.org Gurutzetako Gazte Informazio Gunea. Balejo, 4 48903 Barakaldo • 94 4789487 • www.gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@ barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11 48970 Basauri • 94 4666430 • www.facebook.com/basaurion • zirtzart@ basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org BIZ Bilbao Informazio Zerbitzua. Zabalguneko Eraikina. Zabalguneko Plaza, 11 48009 Bilbao • 94 4204488 • bilbaoiz@ ayto.bilbao.net

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea. Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 20006 Donostia • 900 110 111 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net

Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa. Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net

Laudioko Lamuza Gazte Informazio Gunea. Lamuza 13 01400 Laudio • 94 4034921 • infogazte@laudiokoudala.net

Ikusi Makusi Baliabide Zentroa. Areitzo, 2 48810 Alonsotegi • 94 4980807 • ikusimakusi@alonsotegi.net

Induma Informazio Bulegoa. Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@ yahoo.es Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989 • gazteinfo.plentzia@bizkaia.org

Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www. mugarri.net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com

Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa.Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@ abanto-zierbena.org

Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@ sv.ehu.es. svrbegaz@sv.ehu.es

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net

Arabako Kampuseko Gazteentzako Informazio Bulegoa. Apraiztarrak 1Unibertsitate-Pabiloia 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu.es • www. gazteinformazioa.net • oij-ar@ehu.es

Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1, 48009 Bilbao • 94 6083926 /94 6083920/94 6083934 • www.bizkaia.net/ gazteria • gazteinformazioa@bizkaia.net

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana. com • gaztebulegoa@ busturialdekogazteplana.com

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 94 4910114 • gaztebulegoa@getxo.net Gordexolako Gazte Informazio Gunea. Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@ gorliz.net Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde. org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde. org Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko Campuseko Gazte Informazio Bulegoa. Sarriena auzoa, z/g, Apia Bidea (Gizarte eta komunikazio behealdea) 48940 LEIOA • 94 6015100 • oij-bi@ehu.es Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa. Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com Muskizko Gaztegune. Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www. muskizkogaztegunea.blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www. juventudportugalete.org • aulajoven@ portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www.sopelanagaztea.blogspot. com • www.sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa. Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es Urduñako Gazte Informazio Gunea. Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com Sestaoko Gazte Informazio Zentroa. La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@infonegocio.com Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@zalla.org • infogazte@zalla.org

Gipuzkoa Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa. Ambrosia Olabide Zentroa. Pio Baroja kalea, 1. 20140 Andoain • 943 593911 • gibandoain@euskalnet.net Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa. Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3 20500 Arrasate • 943 252065 • www. gaztebulegoa.com • gaztebulegoa@ arrasate-mondragon.net Astigarragako Gazte Informazio Puntua. Kultur Etxea. Kale Nagusia, 48. 20115 Astigarraga • 943 331067 • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa. Plaza Txikia z/g 20730 Azpeitia • 943 157160 • gib@azpeitia.net Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Gaztegunea. Anoeta, 28 20014 DonostiaSan Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa. net

Donostiako Gazte Informazio Bulegoa. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@ donostia.org Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portaela Kultur Etxea, Bista Eder 10. 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Plaza z/g, 20870 Elgoibar • 943 257986 • www.elgoibar.org/webb/ gazteriazalag.htm • gazteinformazioa@ elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3. 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa. Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g. 20120 Hernani • 943 552185 • www. hernani.net • kirola@hernani.net Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa. Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org Irungo Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Karrika, 2 behea. 20302 Irun • 943 505444 / 943 505643 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Manuel Lekuona Kultura Etxea. Geltoki kalea, 18. 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gazteinfo@lasarteoria.org Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.Kultur Etxea, Latxartegi, 3. 20230 Legazpi • 943 737203 • gazteria.le@legazpi.net Oiartzungo Gazte Informazio Puntua. Mendiburu 5, behea. 20180 Oiartzun • 943 491105 • www.gazteoiartzun.net • gazteinfo@oiartzun.org Oñatiko Gazte Informazio Puntua. Foruen Enparantza, 4 – behea. 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net Ordiziako Gazte Informazio Puntua. Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2º - 3 20240 Ordizia • 943 805634 • www.ordizia.org • gazteria@ ordizia.org Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1. 20400 Tolosa • 943 670383 • www. zazpitantriangulon.com • gazteria@ tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.org • gazteinformazioa@ urnieta.org Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79 20150 Villabona • 943 694787 • gazteria@villabona.net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34 20800 Zarautz • 943 005122 • www.zarautz. org • gazteinformazioa@zarautz.org

gazteria

Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea. Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www. gazteinformazioa.net •gazteinformazioa@ ej-gv.es • gazteinfoeuskadi@gmail.com

EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org

27 ± 18 //etorkizuna.eu 2014 urria

Araba


gazteria ± 18 //etorkizuna.eu 2014 urria

28 ”Parrapean I. Komiki Lehiaketa”, 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako euskarazko komikien lehiaketa Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dagoen euskarazko ”Parrapean I. komiki lehiaketarako” deialdia egin du. Bertan parte hartu nahi duten lagunek Begoñako liburutegian lan jatorrizkoak eta argitaratu bakoak aurkeztu beharko dituzte urriaren 15 eta azaroaren 15 bitartean Ekimena, Kultura eta Hezkun– tza Sailak urtearen amaierarako diseinatu duen kultur proposamen berriaren barruan kokatzen da; azaroaren 27an, 28an eta 29an lehen aldiz Santutxu - Begoñako Barrutian burutuko den ”Parrapean komiki egunak” komiki jaialdia. Jaialdian, horrelako istorioak euskaraz kontatzeko modu horri buruzko tailerrak, hitzaldiak eta erakusketak egongo dira. Lehenengo edizio hau gutxiengoko hizkuntzetan argitaratutako komikietan zentratuko da. Interesatuta dauden pertsonek banaka edo taldean hartu ahal izango dute parte. Komiki kategoria bakarra egongo da, euskaraz edo testu barik. Gaiak eta teknika libreak izango dira, baina istorioak jatorrizkoa eta argitaratu bakoa izan beharko du, eta kolorez edo zuri beltzean egin ahal izango da. Lanek bi orrialde izango dituzte, A4 formatuan (bertikalean), eta posible izango da marrazkiak eskuz egitea edo teknika digitalak erabili eta komikia jpg formatuan

Agenda Urriak 13 Astelehena 18:30-21:00. Topaketa. Learning By Playing – ¡Mejora tus competencias a través del juego!. “Asertividad”. Lekua: Bilborock. Sarrera dohanik. Urriak 16 Osteguna 20:00 h. Musika. Bilbao Hiria 26 PopRock Lehiaketa: Pop Rock. The Electric Alley (Cádiz) + Anaut (Madrid) + Smoke Idols (Bizkaia). Lekua: Bilborock. Sarrera dohanik. Urriak 17 Ostirala 20:00. Musika. Bilbao Hiria 26 Pop-Rock Lehiaketa: Metal. Kraussk (Gipuzkoa) + The Descent (Bizkaia). Lekua: Bilborock. Sarrera dohanik. Urriak 20 Astelehena 18:30-21:00. Topaketa. Learning By Playing – ¡Mejora tus competencias a través del juego!. ‘Liderazgo’. Lekua: Bilborock. Sarrera dohanik. Urriak 23 Osteguna 20:00 h. Musika.Bilbao Hiria 26 Pop-Rock Lehiaketa: Pop Rock. Parker! (Madrid) + The Saurs (Barcelona) + Maderacore (Bizkaia). Lekua: Bilborock. Sarrera dohanik.

aurkeztea, CD batean. Lanak eskuz edo posta arruntez aurkeztu ahal izango da, urriaren 15etik azaroaren 15era Begoñako Udal Liburutegian. Antolatzaileek, jaialdiaren amaiera ekitaldian, azaroaren 29an, Begoñako udaltegian, banatuko diren hiru sari ezarri ditu. Sarituek zenbait marrazki eta informatika material jasoko dute, diploma batez gain, eta komiki irabazlea bertako “Berton” aldizkarian argitaratuko da. Deialdiaren oinarri osoak interesatuta dauden pertsonen esku daude www.kulturabarrutik.net webgunean.

Urriak 24 Ostirala 21:00 h. Musika. Bilbao-Barcelona Kulturak Elkartuta. La Trova Kung Fu. Lekua: Bilborock. Sarrera dohanik. Urriak 27 Astelehena 18:30-21:00 h. Topaketa. Learning by playing – ¡Mejora tus competencias a través del juego!. “Resolución de problemas”. Lekua: Bilborock. Sarrera dohanik. Urriak 29 Asteazkena 19:00 / 20.30 h. Antzerkia. BAD 2014. Playground (Xavier Bobés) ‘Monstruos’. Lekua: Bilborock. Sarrera salmenta aurretik: 8 euro (Bilborock). Sarrera salmenta lehiatilan: 10 euro. Urriak 30 Osteguna 18:00. Hitzaldia. Pechakucha Especial Mujeres Emprendedoras. Lekua: Bilborock. Sarrera dohanik.


Bilbao Kirolak-ek 22.000 plaza baino gehiago eskainiko ditu

Jarduera-eskaintza berria Hiribilduko hamar kiroldegietako – Artxanda, Atxuri, La Casilla/Etxetxua, Deustu, Miribilla, La Peña, Errekalde, San Ignacio, Txurdinaga eta Zorrotza- sala eta pistek dagoeneko finkatuta dauden jarduerak eskainiko dituzte; besteak beste, fitnnessa, pilatesa, padela, aerobica, mantentzeko gimnasia, zumbinga, tenisa edo gimnasia erritmikoa. Hala ere, bestelako jarduerak ere egin ahal izango dira, hala nola, Aerozumbinga, Country eta Areto Dantzak, Bikore, Body Tono, Capoeira, Gymbike, Heziki edota Zumbigym. Aerozumbing. Zumbing-aren eta Aerobic-aren arteko emaitza da. Aerozumbing-ak Aerobic-eko eta Zumbing-eko koreografiak konbinatzen

29 ± 18 //etorkizuna.eu 2014 urria

Bilbao Kirolakek 2014-15 ikasturterako egin duen eskaintza nabarmenki hazi da, bai plaza kopuruan eta baita eskainiko diren jardueretan. Bilbao Kirolakek emandako datuen arabera, aurretik izena emateko modalitatearen bidez 17.250 pertsonak eman dute izena. Oraindik ere Bilbao Kirolak sozietateak eskaintzen dituen 77 modalitateetako jardueretan izena eman nahi dutenek urriaren 10era arte izango dute hori egiteko aukera. Ikasturte berri honetan, 2014ko urritik 2015ko ekainera arte, Bilbao Kirolak sozietateak 22.074 plaza jarriko ditu abonatu direnen zein ez direnen eskura. Horietatik 16.559 sala eta pistetan izango dira, 5.070 igerilekuetan eta 445 kirol egokiturako. Eskainitako jarduerakopurua ere igo da; izan ere, 2013/2014 ikasturtean 69 baziren, 2014/2015 ikasturte berri honetan berriz, 77 dira.

gazteria

Horietatik 16.559 areto eta pistetan izango dira, 5.070 igerilekuetan eta 445 egokitutako kiroletarako

ditu. Jarduera honen bidez, modu dibertigarrian, itxura fisiko ona lortu ahal izango da. Country eta Areto Dantzak. Quickstep, tango eta vals, besteak beste, batzen dituen Areto Dantzak jardueran Country motatako koreografiak ere egiten dira. Ez da beharrezkoa bikoterik eramatea. Bikore. Diziplina honetako ariketa funtzionalek pelbisa, beheko bizkarra, aldaka eta sabelaldea lantzen dute. Body Tono. Gorputz osoko giharrak suspertzeko programa da, giharketaaretoko ariketa eraginkorrenak hartu eta soinketa-klase baten formatua ematen diena. Body Tono arras klase xaloa eta dinamikoa da jende-mota guztientzat. Capoeira. Brasileko borroka-arte bat da, musika, dantza eta akrobaziak batzen dituena, hala nola gorputz-espresioa. Gymbike. Spin-Bikeko eta mantentzegimnasiako ariketen nahastea da. Modalitate honekin sasoi fisiko ona lortzen da, indarra, potentzia, abiadura, malgutasuna, eta abar landuta… Zumbigym. Zumbing-eko eta mantentze-gimnasiako ariketen nahasketa da. Dantza eta ariketa fisikoa eta tonifikazioa konbinatzen dira.

Atxuri, Deustu, Miribilla, Errekalde, San Inazio, Txurdinaga eta Zorrotzako kiroldegietako igerilekuetan 5.070 plaza eskainiko dira bederatzi jarduera desberdinetarako. Gainera, kirol egokituko, psikomotrizitateko edo jogako 15 jardueretarako instalakuntzetan 445 plaza daude. Euskararen alde Bilbao Kirolak sozietatearen eta erabiltzaileen arteko loturak estutzeko asmotan, egunero euskara erabiltzen dutenen aldeko ahalegina egiten ari da eta 77 ikastaroetako 19 jarduera euskara hutsez eskainiko direla bermatzen du -bai aretoetan bai uretan-; hala ere, Bilbao Kirolak sozietatearen begirale guztiak elebidunak direla eta erabiltzaileei euskaraz zein gaztelaniaz atenditzeko gai direla gogorarazi behar da. Ikastaro hauetarako tarifak, bai abonatuak direnentzat zein ez direnentzat eta ikastaroen katalogo osoa – euskaraz eta gazteleraz – hurrengo webgunean kontsultatu daitezke: www.bilbaokirolak. com. Hala, interesa duten guztiek udal kiroldegi bakoitzaren eskaintza kontsultatu dezakete.





Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.